André Citroën

André Citroën

André-Gustave Citroën 1878ko otsailaren 5ean jaio zen Parisen, eta 1935eko uztailaren 3an hil zen hiri berean. Ingeniari frantsesa izan zen, 1919an Citroën automobilistika marka sortu zuen. Bera izan zen Europan lehena lanerako metodo jarraiaz baliatu zena. Gizon honen berrikuntza batzuk aurrealdeko trakzioa eta pizketa elektrikoa izan ziren.

Biografia

André Citroën Parisen jaio 1878ko otsailaren 5ean. Haren aita Lévie Citroenek, diamante-lantzaile judu herbeherearrak, Parisera emigratu zuen 1873an. Honekin batera emigratu zuen Andréren ama Masza Amelia Kleinman, Varsovian jaiotako judu poloniarra izan zen. Emigratu ondoren, Lévie Citroen aitak bere abizenaren ortografia aldatu zuen, Citroën izatera pasatuz.

1883an, André bost urteko haurra zenean, aitak bere buruaz beste egin zuen. Orduan, aitak eskatu bezala, ama diamanteen eta perlen negozioaren jabe izango zen.

10 urte zituenenan, Julio Vernek eginiko obra abangoardistaz ohartu, eta gizon hura izan zen bere bizitzako inspirazioa. Pariseko 1889ko Nazioarteko Erakusketan Eiffel dorrearen eraikitzeko ingeniari egin zen. Etorkizunerako lan industrialetan parte hartu zuen ere bai.

20 urterekin, École Polytechniquen graduatu zen 1900an zehazki, Frantziako ingeniaritza eskola ospetsuena izan zen. Bere lehenengo lana lagun batzuen familiaren fabrikazioko enpresa batean lan egi zuen, gurpilak fabrikatzen ziren bertan. Lan honetan ikusitako engranaje sistemaz baliatu zen gezi bikoitzerako edo "chevron"-erako logotipo bezala erabiltzeko bere autoetan.

Engranaje helikoidal bikoitzak

1900an, Poloniara joateko bidaian, André bezero batekin topatu zen, honek prozedura oso ona egin zuen spiga V bikoitzeko engranajez, azken hura egurrezkoa zen garia erroten bidez zapaltzeko, ondoren irina fabrikatzeko. Irudi geometriko hau Citroën autoen logotipo eta sinbolo bihurtu zen. Frantziara itzuli zenean, ideia hura berekin eraman eta patentatu egin zuen.

Mors Automobilen Zuzendari Nagusia

1906tik 1914era, Mors automobilen zuzendari nagusi izendatu zuten Émile Morsek eta Luis Morsek. Enpresa egoera larrian zegoan. Birantolatu egin zituen bezeroen beharrak, kudeaketa modernizatu zuen, eredu berriak sortu eta markaren produkzioa bikoiztu zuen 10 urtetan.

André Citroën talentuez jabetzen zen eta bera ere antolatzaile jenioa zen. Ez da asmatzailea, ezta teknikoa ere. Baina, frabrikazioa eta neurri handiko banaketa izugarri atsegin zituen.

1912an André Citroöenek Henry Forden Ford lantegi berria bisitatu zuen Detroit hirian, Taylorismoa aplikatu ondoren Fordismoa garatu zen. T Modeloaren lanerako metodo jarraieko langileak begiratu zituen eta ikusi zuen modu honetako lanak eragin handiagoa izan zuela automobiletan. 1913an Citroën Engranajeen Elkartea fundatu zuen. Chevrones formako engranajeen hortzak, hasieratik bihurtu ziren markaren ikur nagusi. Lehenengo Mundu Gerran, Citroënek armak fabrikatu zituen, eta amaieran automobilen fabrikazioaren «Société Anonyme André Citroën» sortu zuen. Inaugurazio harn ondoren, 20.000 automobil egin zituen.

"Citroën, Hinstin eta Cie" elkartearen sorrera

1912an, 35 urte zituenean, Jacques eta Paul Hinstinekin elkartu zen. Elkarlan honetan, "Citroën, Hinstin eta Cie" elkartea sortzeko, bere aitaren herentziaren zati handi bat inbertitu zituzten. Elkarte hau engranajeak fabrikatzeko sortu zen, Pariseko Saint-Deniseko auzo pobre bateko langileekin. Jarraian mugitu zuten Grenelleko 31. kalera, Pariseko 15. barrutian, Mors anaien lantegiaren ondoan. Javel kaletik gertu zegoen (gaur egun André Citroën deitzen da) eta "Citroën Engranajearen Sozietate Anonimoa" izena ezarri zitzaion. Gainera, automibilaren Gabera sindikalaren presidente izatea lortu zuen.

1914ko maiatzaren 27an, Lehen Mundu Gerraren deklarazioaren hilabete batzuk lehenago, Georgina Bingen emakumearekin ezkondu zen, Genoako bankari baten alaba zen, eta bien artean familia handi bat eratu zuten.

Lehen Mundu Gerra

1914an, lehenik teniente bezala mobilizatua izan zen, eta geroago, Metz artilleriako 2. erregimentuko kapitain izendatua izan zen.

1915. urteko urtarrilean, Luis Baquet generalari, Gerrako ministerioko artilleriaren zuzendariari, hauxe proposatu zion: Fordismoa aplikatuz gero duela hiru hilabete eraikitako lantegian, 75 egunetan 5.000-10.000 obus egiteko gai zela. Baina, Luisek modu gupidagabean erantzun zion. Eguzkiaren eta Javel kaleko hortentsiaren jardinen hamabost hektarea eraikiko zituen. Lantegi handia eta modernoa zen, eta 13.000 langile emakumerekin produzituz, 23 milioi obus 10.000 egun bakoitzeko. Zifra ezezaguna ordura arte.

1917 eta 1918an, armen industriaren banaketa berrantolatzea agindu zion gobernuak, baita militarren postalen zerbitzuan eta Pariseko ogiaren billeteen banaketan arduratzeko ere.

Cintroën markaren sorrera 1919an

Lehen Mundu Gerra bukatu eta hurrengo urtean, denbora luzez prestatu ondoren, André Citroënek Mors automobileko fabrikatzailea bereganatuz bilakatu zuen berriro ere bere armen lantegia automobilen industria izatera lau hilabeteren buruan. Citroën sortu zuen ikur historiko batekin: V bikoitzeko mihia.

Komertzializaziorako Georges-Marie Haardten laguntzarekin, markaren lehen modelo fabrikatu zuen: Type A Citroën, honek Jules Salomon injegiaria errekutatu zuen 1916an bere sorkunderako. Europan produzitutako lehenengo autoa izan zen, egunean 30 eta urtean 20.000 egin zituen 1920. urtetik (Peugeot eta Renaulten produkzioa batuta baino gehiago). Prezioa 7.950 frankotakoa izan zen, baxua zen garai horren arabera.

Publizitatearen eta marketinaren gaiaren berrikuntza egin zuen lau datu hauekin:

    • 1922ko abendutik 1923ko otsailera arteko Saharako zeharkaldia prentsarekin Citroën dismuntagarri baten bidez. Itsas bidai beltz epikoa Afrika zeharkatzen 1924an, Itsas bidai horia Asiatik 1931n eta Itsas bidai zuria Alaskatik 1934an.

    • 1924. urtean, Eiffel Dorrean Citroën izena 250.000 bonbillaz ezarri zuten publizitatea eginez.

    • Beharrezko piezak berriz aldatzeko, kontzesionarioz osatutako sare eta zerbitzua sortu zuten.

    • Kreditu bidezko soluzio berritatzailea erabili zuen.

Modelo hauek jarraitzen dute: Citroën B2 (1921etik 1926era), Type C (1921etik 1926era), B10 (1924etik 1925era) eta B12 (1926tik 1927ra).

1926an, Citroën B14 (1926tik 1928ra) izeneko autoa sortu zuen Edward Gowan Budd ingeniari amerikarraren laguntzarekin. Lehenengo altzairuzko autoa izan zen, honek baimena eman zuen karrozeria sendoak sortzera Europan.

1928tik 1932ra bitartean, Citroën C4 eta Citroën C6 autoek jarraitzen dute martxan. 1929an Citroënek bigarren postua lortu zuen munduko "automobilen eraikitzaileen zerrendan", egunean 400 ibilgailu egiten zituzten, nahiz eta 1929ko Depresio Handiak enpresaren arazo finantzarioak kaltetu zituen.

1932tik 1938ra: Citroën Rosalie 8,10, 15.

Gainzorpetze kronikoaren arazoa

Louis Renault lehiakideak gonbidatu zuen André Citroën Renaulten fabrika berria bisitatzera 1933an. Orduan, enpresaren gainzorrak nabarmendu ziren eta gestioko hainbat akrobazia egin behar zituen, honek kritika asko jaso zituen, eta Europako eraikuntza mekaniko modernoena eraikitzeko Bruselan, Belgika, urtutako altziruz egindako katedral batez hornitua; egunean 1.000 auto ekoizteko gai ziren.

1930eko hamarkadaren hasieran, Citroën munduko automobilen laugarren fabrikatzaile hoberena izan zen, baina urte batzuk beranduago krisi larria jasan zuen. Bankuek konfiantza galdu zuten, gainzorpetze kroniko batera iritsiz eta Pierre Michelnengan konfiantza dute (Édouard Michelinen bigarren semea, Michelin beste behin fundatu zuena) Citroëneko hartzekodun nagusia izan zedin, porrota saihesten saiatu zen.

1934an Andrék lehenengo automobila (serie-fabrikazioan) sortu zuen trakzio aurrelariarekin: "Citroën Traction Avant" (1934etik 1957ra), baina automobilaren arrakastak eta printzipio tekniko zailek ez zuten enpresaren gainbehera gainditu.

Porrota eta likidazio judiziala

1934ko abenduaren 21ean, Citroën marka likidazio judizilaean murgildu zen. Gobernuak proposamen bat egin zion Michelin hartzekodunari:marka errepikatu eta 250.000 enplegu salbatu, 1.500 hartzekodun lasaitu eta milaka hornitzaile txiki ere bai.

Desagerpena

57 urte zituenean, 1935ean hain zuzen, André Citroënek Michelin enpresari bere akzioak uzti zizkion eta urtarrilean erretiratu zen, Pierre Michelin jaunaren bidez ordezkatua izan ondoren. Urte bereko uztailaren 3an hil zen André urdaileko minbiziaz, 15 urte igaro eta gero jarduera industrialeko gorenean. Bere gorpuzkia Montparnasseko kanposantuan daude.

1976an, Michelinek Citroën enpresaren kapitalaren %90 lortu zuen Peugeoten eskutik, PSA Peugeot Citroën taldean sartuz, buru den taldea eta Administrazioaren Kontseilua, Peugeot familiaren ondasuna izan zen.

André-Citroën izena jarri zioten Javel kaleari eta lantegi historikoa André-Citroën izeneko parke batera aldatu zuten omenaldi bezala.

Ahaidetasuna

André Citroën bere arrebaren (Fernanda Citroën) aldetik:

    • Raymond Lindonen osaba, abokatu eta Frantziako Prokuradore izandakoa.

    • Jérôme Lindonen (1925-2001) osaba-aitona, 1948tik 2001era artean "Éditions de Minuit"eko zuzendari izan zen.

    • Vincent Lindonen aparteko osaba-aitona (1959an jaio zen), aktore, zuzendari eta gidoilaria da.