Hiram Stevens Maxim (1840ko otsailaren 4a - 1916ko azaroaren 24a) estatubatuar asmatzailea izan zen. Batez ere Maxim Metrailadorearen asmakuntzagatik 1884an, lehen metrailadore eramangarria eta guztiz automatikoa. Makina hegalariak sortzeko hainbat saiakera egin zituen, baina bere diseinuek ez zuten inoiz lortu hegan egiterik. Hala eta guztiz ere, bere prototipoa zen “Máquina volante cautiva” delakoa oso ospetsua izan zen feria britainiarretan.
Maximek saguentzako tranpa ere asmatu zuen, eta denbora asko egon zenez bronkitisak jota, “Pipa de la paz” delakoa fabrikatu eta patentatu zuen, mentol inhalagailu bat zena. Urteak pasa hala patenteekin arlazionatutako gatazketan sartuta ibili zen Thomas Edisonekin.
Maxim Londresen hil zen eta West Norwood hilerrian dago lurperatuta. Bere seme Hiram Percy Maximek bere pausoak jarraitu zituen eta mekanika ingeniaria eta armamentu diseinatzailea izan zen. Hala ere, irrati-amateurgintzan egin zituen esperimentuengatik ezagunagoa izango da zihurrenik, baita American Radio Relay League fundatzeagatik.
Maxim Sangervillen jaio zen, Maine estatuan. 14 urte zituenean gurdi-egile baten ikasle bezela hasi zen lanean eta hamar urte geroago makinariarekin hasi zen lanean bere osabarekin, Levi Stephens, Fitchburgen, Massachussettsen. Geroago, instrumentazioa sortzen jardun zuen, baita delineatzaile bezala.
Maximek Ingalaterrara emigratu zuen 1881ean eta naziotasun britainiarra lortu zuen 1899an. Victoria erreginaren errekonozimendua izan zuen 1901ean bere asmakizunengatik, hauetako asko erabilera militarrerako sortuak zeudelarik. Maximek armamentu konpainia bat fundatu zuen bere metrailadorea produzitzeko Crayforden, Kent eskualdean. 1896an Vickers korporazioak erosi zuen, eta honen ondoren bere izena Vickers, Son & Maxim bihurtu zen. Bere diseinuaren bertsio hobetua, Vickers metrailadorea deitua, metrailadore britainiar estandarra izan zen urte askotan zehar. Lehen Mundu Gerrako potentzia guztiek Maxim metrailagailuaren aldaerak intentsiboki erabili zituzten. Bere anaia Hudson Maxim ere asmatzaile militarra izan zen, eta lehergailuetan espezializatu zen.
1884ko azaroan Maxim Gun Company fundatu zenean, Londreseko lord Rothschild bankaria zegoen zuzendaritza mahaian. 1888an bere bankuak 1,9 milioi libra estarlinako fusioa finantzatu zuen Maxim Company eta Nordenfeldt Guns and Ammunitions Company konpainien artean.