Lech Wałęsa

Lech Walesa, (Popowo, Polonia, 1943ko irailaren 29a) poloniar politikari bat da, sinkalista zaharra eta giza eskubideen aldeko aktibista. Solidarność bloke sobietarreko lehen sindikatu independientearen fundatzaileetako bat, 1983an Bakearen Nobel Saria irabazi eta Poloniako lehendakari izan zen 1990-1995 urte bitartean (Aleksander Kwaśniewskirengandik ordeztua izanik).

BIOGRAFIA

Lech Walesa Poloniako Popowo herrixkan jaio zen 1943ko irailaren 29an, arotz baten semea. Lehen hezkuntza ikasi zuen eta formazio profesionala izan zituen Astillero Leninen sartu baino lehen, Gdańsken, argiketari lanetan ibiliz 1967an. 1969.urtean, Danuta Gołośekin ezkondu zen eta bikoteak 8 seme-alaba izan zituen.

Gdańskeko ontziolako greba komite ilegaleko kide izan zen 1970.urtean. Grebaren bukaera odoltsuaren ondorioz, non 80 bat langile hilda suertatu ziren poliziarengandik, Walesa atxilotua eta kondenatua izan zen “jokabide antisoziala” leporatuz eta urtebete kartzelan igaroaz.

Arrazoi sendoak daude sinisteko Walesa elkarlanean aritu zela zerbitzu sekretu komunista poloniarrekin, oposiziora pasa aurretik, ONIP (Oroimen Nazionaleko Institutu Poloniarra- Instytut Pamięci Narodowej edo IPN ) institutuak argitaraturiko liburuaren arabera, 2008an. Baina kontuan hartu behar da arrazoi politiko alderdikoiengatik hainbat akusazio burutu direla poloniar politikarien zenbaki handi batean. Hau dela eta bestea dela, salaketa hauek ez dira haintzat hartuak iritzi publikoarengandik.

1976an Walesak Gdańskeko ontziolako lanpostua galdu zuen, erahiliko langileengatik monumentu bat ezartzeko eskaera bermatuko zuen siñadura bilketa bat gauzatzeagatik. Funtsik gabeko lista beltz batean bere izena sartua zegoelaren ondorioz, ezin izan zuen beste lan bat aurkitu eta denboraldi batez, oso gertuko zituen lagunengandik mantendua izan zen. 1978.urtean, Andrzej Gwiazda y Aleksander Hallekin batera Pomeraniako Sindikatu Librea (Wolne Związki Zawodowe Wybrzeża) izeneko mugimendu klandestinoa antolatu zuen. Aldi anitzetan atxilotu zuten 1979an estatuaren aurkako erakundea garatzeagatik, baina ez zen errudunzat jo epaiketan eta aske gelditu zen 1980.urteko hasieran, gerora Gdańskeko ontziolara itzultzeko. 1980ko abuztuaren 14an, Gdánseko Lenin ontziolako greba laboral bati hasiera eman ondoren, Walesak bere arrecia igo zuen ilegalki eta grebako lider bilakatu zen. Greba hau segidan beste batzuengatik jarraitua izan zen, Polonia osoan zehar. Egun batzuk beranduago Gdándseko ontziola alde batera utzi nahi zuten langileak hartu eta konbentzitu zituen Greba Koordinazioarko Komitea (Międzyzakładowy Komitet Strajkowy) antolatzeko eta Poloniako greba orokor espontaneoa bultzatu eta bideratzeko. Urte bereko irailean, gobernu komunistak Greba Koordinazioarko Komitearekin sinatu eta adostu zuen antolakundearen legalizazioa, baina ez sindikatu libre gisa. Greba Koordinzioarko Komitea legalizatua izan zen Solidarność Sindikatu Libreko Koordinazio Nazionaleko Komite bezala eta Walesa bertako lehendakaritzat hautatua izan zen.

Walesak 1981eko abendura arte iraun zuen lanpostu horretan, Wojciech Jaruzelski lehen ministroak lege martziala adierazi zuenean. 11 hilabetez espetxaratu zuten Poloniako hegoekialdean, Sobietar Batasunetik gertu zegoen mugan 1982ko azaroaren 14a arte.

1983.urtean Gdańskeko ontziolara eskatu zuen, bere argiketari lahan zaharrena. Formalki langile bat gehiago bezla tratatua izan zen heinean, praktikoki etxeko atxiloketaren pe egon zen 1987ra arte. 1983an Bakearen Nobel Saria eman zioten baina ezin zian zuen berau hartzera joan, gobernuak ez uztea itzultzen beldur baitzuen. Danuta Walesak, bere emaztea, jaso zuen saria bere ordez. Walesak sariaren zati handi bat Elkartasuna mugimenduari eman zion, herbesteratua denboraldi batez, eta Bruselasen egoitza batekin.

1987tik 1990era Walesak erdi ilegala zen Elkartasun Sindikatuko Denboraldi Komite Exekutiboa antolatu eta lideratu zuen.

1988.urtean Gdańskeko Ontziolan langile greba bat antolatua izan zen, Solidarność sindikatua berriz legeztatu zutela salatzen. Zortzi egunen ondoren, gobernuak mahai inguru batean parte hartzeari baiezkoa eman zion. Walesa izan zen gobernuaren aldetik ez zihoazenen lider ez-formala elkarrizketak aurrera zihoazen heinean. Elkarrizketetan, gobernuak Solidarność sindikatuaren berregituratzea eta Poloniako parlamenturako hauteskunde "erdi-askeak" onartu eta siñatu zituen.

1989.urtean Walesak Solidarność Sindikatuko Lehendakariaren Hiritar Komitea antolatu eta burutu zuen. Formalki, aholkulariz osaturiko taldea zen baina praktikan alderdi politiko baten itxurakoa zen, 1989ko parlamentuko hauteskundeak irabazi zituena. (Oposizioak Sejmen aulki guztiak hartu zituen hauteskundeetan aske egon baitziren denak, senatuko eserleku bat izan ezik; mahai biribileko akordioaekin ados, bakarrik Alderdi Komunistako kideek eta bere aliatuek bete zitzaketen gelditzen ziren Sejmeko eserlekuen %64a) Bitartean teknikoki Solidarność Sindikatuko Lehendakaria zenez, Walesak eginkizun garrantzitsua zuen politika poloniarrean. 1989an komunisten zenbait aliatu konbentzitu zituen, komunista ez zen gobernuaren aldeko koalizio bat sortzeko eta lehen gobernua izango zen komunista izango ez zena bloke sobietarraren esferan. Akordio honen ostean, eta Alderdi Komunistaren harridurarako, parlamentuak Tadeusz Mazowiecki hautatu zuen Poloniako Lehen Ministro gisa. Horrela, Polonia, teorian herrialde komunista bat zen heinean, bere ekonomia merkatuko askeko ekonomia izatera aldatu zen. 1990eko abenduaren 9an Walesak hauteskundeak irabazi eta Poloniako Lehendakari bilakatu zen, hurrengo bost urteetarako. Presidente zen garaian, "gerra buruan" izenekoa hasi zuen, gobernuaren aldaketa suposatzen zuena. Bere lehendakaritza moldea oso kritikatua izan zen gainontzeko alderdi politikoengatik eta 1995 urte bukaeran iritzi publiko asko galdu zuen bere baitan. Hala ere, Poloniako lehendakari zenean guztiz aldatua izan zen, Sobietar Batasunak gidaturiko erregimen komunista bat izatetik, herrialde demokratiko bat izatera, merkatu askeko ekonomian oinarrituz. Walesak 1995ean galdu zituen hauteskundeak eta gerora, erretiru politiko batera joango zela jakinarazi bazuen ere, aktibo iraun du bere alderdi politikoa sortu nahian. 1997an Akcja Wyborcza Solidarność alderdi politiko berria antolatzen lagundu zuen, zeinek parlamenturako hauteskundeak irabazi zituen. Hala ere, bere laguntzak ez zen besteetan bezain nabarmena izan eta bera, alderdian ez zuen postu berezirik okupatu. Alderdiko buru erreal eta antolatzailea Solidarność Sindikatuko Marian Krzaklewski izan zen.

2000.urteko hauteskundeetan Lech Walesak presidente izateko aukera izan zuen, baina botoen %1a besterik ez zuen eskuratu. Hainbat poloniar ez ziren ondo sentitu Walesak botere politikoa lortzeko egindako saiakera berrian, erretiratu eginen zela iragarri ondoren. Momentu hartatik zenbait hitzaldi ematen egon da Erdialdeko Europako historia eta politikari buruz.

2004ko maiatzaren 10ean, Gdańskeko aireportu internazionala Gdańsk Lech Walesa Aireportua izenez izendatu zuten. Bere sinadura aireportuaren logotipoan txertatu da. Eztabaida ttipirenbat egon zen ea izena nola idatzi behar zen Lech Walesa (diakritiko barik eta munduan irakurtzeko modukoa) edo Lech Walesa (poloniar idazkeran eta munduko gainontzekoentzat zailagoa ahoskatzeko). Hilabete bat geroago, Walesak Estatu Batuetara bidaiatu zuen Poloniako estatuko aitzindari moduan Ronald Reaganen hiletara.

Bere Nobel Sariaz gain, Walesak mota ezberdinetako sariak jaso izan ditu. Doctor Honoris Causa tituluagatik ezagutua izan da, hainbat europear eta estatubatuar unibertsitatetan, azkena, 2011ko urtarrilean, Madrilgo Europar Unibertsitatean, Espainia.