Adolfo Suárez

Bere seme Adolfo izan zen, 2005eko maiatzaren 31n Television Españolako Las Cerezas programan eginiko elkarrizketa batean, Suarez lehendakari ohiaren endekapenezko gaixotasunaren berri eman zuena, Alzheimerra hain zuzen ere. 2 urte omen zeramatzan gaixorik eta ez Espainiako gobernuburu ezta jendea ez zuen gogoratzen. Urte berean, Punto Radiok emititzen zuen "Protagonistas" izeneko irratsaio batean, omenaldi bat egin zioten Suarezi; eta bertara bat egin zuten Adolfo Suarez Illana, Santiago Carrillo eta gobernuburu izan ziren batzuk. 2007ko ekainaren 8an, eta lehenengo hauteskunde demokratikoen 30. urteurrena zela eta, Juan Karlos I. Espainiako erregeak Urrezko Ardilarruaren Ordenaren Zaldun izendatu zuen espainiar Trantsizioan azaldu zuen agerraldi garrantzitsuarengatik, non 2008ko uztailaren 16an entregatu zitzaion. Bere osasun egoera zela eta, ezin izan zen bertaratu eta Adolfo Suarez Illanak jaso zuen, bere aitaren omenez egindako diskurtso bat emanez.

2007ko irailaren 23an, 1980.urtean Suarezi egin zitzaion elkarrizketa bat argitaratu zen ABC aldizkarian.

2009ko ekainaren 12an, Adolfo Suarez eta Trantsizioaren museo iriki zen, bertan bai Suarezi baita Trantsizio garaian eginiko lanagatik omenaldia egiten zaio.

Adolfo Suarez fikzioan

Trantsizio garaiko beste hainbat pertsonai errealen antzera, Adolfo Suarez Fernando Vizcaino Casas izeneko idazle batek idatzitako nobela batean agertzen zen; "Y al tercer año, resucitó" liburuan, hain zuzen ere. 1981.urtean, Vizcaino Casasek idatzitako nobelan oinarritzen zen pelikulan agertzen zen; bere papela Jose Sanchok hartuz.

1982ko "El gran Mogollon" pelikulan agertzen da, haren pertsonai Pedro Ruizek antzezten du.

2010eko urtarrilaren 20an, Antena3ek Adolfo Suarez gobernuburua izeneko pelikula eman zuten; bertan Suarezen pertsonaia Gines Garcia Millanek hartu zuen. Pelikulak bi kapitulu ditu, bakoitza 70 minutukoa; lehenengo zatian, haren gaztaroa eta ikaskuntza politikoa edesten du, eta bigarrengoan aldiz, gobernuan pasa zituen urteak eta Otsailaren 23ko Tejeroren estatu kolpea kontatzen ditu.

Aipamenak

Asturiasko Printzearen fundazioa

Instituzio katoliko honen parte izan zen.

Gregorio Morán “Adolfo Suárez: Ambición y destino", Ed Debate; Barcelona, 2009. ISBN 84-8306-834-6. 259.orria eta hurrengoak.

«Elmundo.es - La familia de Adolfo Suárez habla por primera vez de su enfermedad».

Real Decreto 726/2007 (2007ko ekainaren 9a) BOE.

«abc.es - Entrevista inédita a Adolfo Suárez: «Soy un hombre completamente desprestigiado»».

El País (ed.): «140 minutos con Suárez.» (24-01-2010).

Kanpoko loturak

Wikiesanak izeneko webgunean, Adolfo Suarezi buruzko esaldiak edota hark esandakoak agertzen dira.

Adolfo Suarezek eratutako alderdi politikoa, Zentro Demokratiko eta Soziala izenez ezagutzen dena.

Suarezek 75 urte bete zituenean, elmundo.es webguneak eginiko artikulua.

Premio Príncipe de Asturias de la Concordia 1996

Adolfo Suarezek presidente kargua utzi zuen eguna gogoratzen dute rTVE-an.

Adolfo Suarez eta Trantsizioaren museoa

Adolfo Suarez de Cebrerosen museoa

1977ko ekainaren 15ean, lehenengo aldiz hauteskunde orokorrak ospatu ziren Gerra Zibilaren ostean. Bertako hauteskundeetan Adolfo Suarezek irabazi zuen, UCD (Zentro Demokratikoaren Batasuna) izeneko alderdi politikoari esker. Bertatik ateratako Gorteak, Gorte konsituzionalak ziren, 1978ko konstituzioa onartzen baitzuten. 1979ko martxoaren 3an, Adolfo Suarezek bigarren aldiz hauteskundeak irabazi zituen. Suarezen lehen akatsa zera izan zen: Kongresuari bere gobernuaren egitaraua ezkutatu izana; eta horrek, hainbat alderdi politiko bere aurka jartzea ekarri zuen, Alderdi Andaluzista besteak beste. Bestalde, ezkerrak udal-hauteskundeetan Espainiako udaletxe nagusienak irabazi zituen; eta PSOE eta PCEek eginiko akordiaren ondorioz, espainiako hiri nagusienetan, opozioak gobernatzen hasi zen. Gobernaldian zehar, izugarrizko zailtasun politiko, sozial eta ekonomikoak izan zituen. 1980.urtean, PSOEk zentsurazko proposamena aurkeztu zuen, eta horrek erakutsi zion espainiar herritarrei, Suarezek bere alderdi politikoaren barnean ez zuela laguntza osorik. Azkenean, 1981eko urtarrilaren 29an, Suareze kargua utzi zuen, Juan Karlos I.arekin zituen gora beherak eta bere alderdian zeuden gaizki ulertuak zirela eta.

Herriari bidalitako mezuan horrela esan zuen:

Sistema demokratikoa Espainiako historian beste parentesi bat izatea ez dut nahi.

Suarezek militarrek eginiko presioagatik kargua uzten zuela jakiteko mezu honetan oinarritu ziren. Uste hau Leopoldo Calvo-Sotelok emandako estatu kolpearekin baietsi zen. Hala ere, autore batzuek, Javier Cercas, Javier Tusell eta Charles Powell besteak beste, uste zuten Suarezek zuen nekeak eta erregearekin zituen gaizki ulertuak zirela kargua uztea bultzatu zituen kausak. Gregorian Moranek uste zuen gauza guztiak eragin zutela haren dimisioan; erregearekin zuen desadostasunak, militarren presioa eta oposizioaren handitzea.

1981.urtean, erregeak Suarezko dukearen titulua eman zion, trantsizioaren bilakeran eduki zuen garrantziagatik.

Osteko bizitza politikoa

Kargua utzi zuenetik gutxira, Zentro Demokratiko eta Soziala (CDS) izeneko alderdi bat eratu zuen UCDko beste hainbatekin, eta 1982ko urriaren 28ko hauteskundeetara aurkeztu ziren. Bertan, Madrilek diputatu aukeratu zuen. 1986 eta 1989.urteertan, jerselekua berretsi zuen, baina 1991ean kargua uztea erabaki zuen bere alderdiak udal hauteskundeetan izandako porrotagatik; eta hemendik aurrera ez zuen gehiago politikan parte hartu.

1996.urtean, Konkordiako Asturiasko Printzearen saria eman zioten, Espainiko Trantsizio garaian izan zuen garrantziagatik; bera izan baita haren ardatza.

Bai Amparo Illana Elortegui, bere emaztea zena baita bere alaba zaharrena, Marian Suarez Illana, biak minbizibatekin hil ziren; emaztea 2001.urtean eta alaba 2004an. 66 urte zituela hil zen Amparo, Madrilgo etxebizitzan, 2001eko maiatzaren 17an; aurretik 1994an, Nafarroako Unibertsitatea Klinikan ebakuntza egin

ziotelarik.

Marian hiru urte beranduago hil zen 41 urterekin, 2004ko martxoaren 8an, Madrilen. Suarezen beste alabetako batek, Sonsoles Suarezek, ere minbizia jasan zuen. Gaixorik egondako alaba hauez aparte, Suarezek beste hiru seme-alaba ditu: Adolfo, 2003. urteanGaztela-Mantxan presidente izateko hautagaia izan zena; Laura eta Javier.

Suarezen semea Adolfo, PP alderdiko hautagai izan zenean 2003ean, Suarezek bere azkeneko agertaldia egin zuen bere semearen kandidaturaren alde egiteko. Geroztik, Suarez ez du inongo agertaldi publikorik egin, bere osasuna dela eta.

Bere semeari buruzko informazioa ikusteko Adolfo Suarez Illana ikus ezazu.

Adolfo Suarez terminoari buruzko informazio gehiago aurkitzeko Adolfo Suarez.

Adolfo Suarez Gonzalez 1932ko irailaren 25ean jaio zen Cebrerosen, Avilako herri txiki batean. Espainiar abokatu eta politiko ospetsua da gaur egun; eta Espainiako lehenengo gobernuburu demokratikotzat hartu zen Frankoren diktaduraren ondoren, 1976-1981 urtera bitarte.

Biografia

Heziketa aldia eta lehenengo ibilbide politikoa

Zuzenbidea ikasi zuen Madrilgo Complutense Unibertsitatean; eta horri eta Fernando Herrero Tejedor, Opus Deiarekin erlazio handia zuen falangistari esker, hainbat kargu garrantzitsu eduki zituen erregimen frankistan; 50, 60 eta 70ko hamarkadetan, hain zuzen ere. Herrero Tejedor ezagutu zuenean, Avilako gobernari zibila zen, eta ordutik aurrera, falangistak babes izugarria eman zion Suarezi.

Era honetara, 1958an, mugimenduko idazkari orokorra izatera pasa zen, 1961an, Idazkariorde generalaren gabinete teknikoaren buru, 1967an Avilako gorteetako prokuradore eta Segoviako gobernadore zibila 1968an. 1969an Radio Televisión Española-ko zuzendari egin zuten, non beste kargu batzuetan lanean egon zen 1964 eta 1968. Urteetan; kargu hontan lanean ibili zen 1973. urtea heldu arte.

1975eko apirilan, berriro ere Herrero Tejedoren laguntzaz, mugimenduko idazkariorde orokor izendatu zuten. Kargu hortan egon zen urte bereko ekainaren 12rarte; auto istripu batean bere kontseilaria hil zen arte, hain zuzen ere.

Frankoren heriotzaren ondoren, 1975eko abenduaren 11an, Arias Navarrorekin lan egiten hasi zen. Torcuato Fernandez Mirandak eginiko iradokizunari esker, mugimenduko ministro idazkari orokorra izendatu zuten Suarez.

Gobernuko lehendakari izateko gogoak gero eta handiagoak ziren Suarezentzat, erregearen eta hainbat alderdi politikoen laguntza baitzuen. 1976ko ekainaren 9an, Gorteetako Batasun Politikoaren legeari buruzko hitzaldi bat eman baino lehen, Antonio Machadoren bertso batzuk aipatu zituen:

... eta amaitzeko, espainiar autore baten bertsoak gogoratzen utz iezadazue:

«Gaurkoa biarkoarenkin erlazionatuta dago

biarkoa infinituarekin

Espainiarrok:

atzoa ez da hil

eta biarkoa eta atzokoa ez daude idatzirik.»

Gobernu-presidentea

Konstituzio aurreko epealdia

1976.urtean, Joan Karlos I.ak Espainiako bigarren gobernuaren prestakuntza Adolfo Suarezen esku utzi zuen; eta honek, gertakizun horren aurrean, frankismoaren egitura haustea erabiki zuen. Garai hartan, herritarren gehiengoarentzat Suarez ezezagun bat zen. Hala eta guztiz ere, bere 43 urterekin, zailtasun askorekin, talde politiko desberdinetako jendea bateratzea lortu zuen, zein bide desberdinetatik iritsi ziren demokraziara. Sozialdemokratak, liberalak, afalangistak, kristaudemokratak.. bateratzea lortu zuen eta 1976 eta 1979. urteen bitartean erregimen frankista suntsitzen saiatu zen indar antifrankistekin bateratuz, PSOE-rekin eta Santiago carrillo burutzat zuen Espainiako Alderdi Komunistarekin, alegia. Santiago Carrillok, Suarez, komunisten kontrako pertsona jakintsua bezala izendatu zuen.

Arlo honetan, Torcuato Fernandez Mirandaren laguntza izan zuen, Gorte frankisten desegitea lortu zuen eta gainera, Erreforma Polikoaren proiektua aurrera atera zuen; nahiz eta, oposizioak gogor egin. Manuel Gutierrez Mellado tenienteak, ikaragarri lagundu zion Suarezi, Gerra Zibilean parte hartu zuten militarrak eta militar frankistak lasaitzaen eta kontrolatzen aritu baitzen.

Lehenengo gobernuburu demokratikoa

Aurrekoa:

Jesus Aparicio-Bernal

Aurrekoa:

Jose Solis Ruiz

Aurrekoa:

Carlos Arias Navarro

Aurrekoa:

Inor ez

Aurrekoa:

Inor ez

Ondorengoa:

Rafael Orbe Cano

Ondorengoa:

Ignacio Garcia Lopez

Ondorengoa:

Leopoldo Calvo-Sotelo

Ondorengoa:

Agustin Rodriguez Sahagun

Ondorengoa:

Rafael Calvo Ortega