Eneko Oregi

XII Tabularum Leges

XII Taulen legea

Tabula I

I. Taula

1. Si in ius vocat[ito]. Ni it, antestamino: igitur em capito.

1. Inor deitua bada zuzenbidez, bihoa. Ez balihoa, fede eman bedi eta atxilot bezate.

3. Si morbus aevitasve vitium escit [qui in ius vocabit] iumentum dato. Si nolet, arceram ne sternito.

3. Eri, adindurik ala ezindurik balego, eman bekio zamaria. Nahi ezean, ez bekio ibilgailurik eman.

4. Adsiduo vindex adsiduus esto; proletario [iam civi] qui volet vindex esto.

4. Eukidunaren berme, eukiduna. Gabearena, herritar adiskidea.

6. Rem ubi pacunt, orato.

6. Itundu balezate, iragarri bedi.

7. Ni pacunt, in comitio aut in foro ante meridiem caussam coiciunto.Com peroranto ambo praesentes.

7. Itundu ezean, auzia biltzarrera ala forora beramate eguerdi aurretik. Azalpen garaian, biek bertan beude.

8. Post meridiem praesenti litem addicito.

8- Eguerdia igarota, bemaio auzia bertan dagoenari.

9. Si ambo praesentes, solis occasus suprema tempestas esto.

9. Biak bertan baleude, eguzki-sartzea bedi azken epea.

Tabula II

II. Taula

3. Cui testimonium defuerit, is tertiis diebus ob portum obvagulatum ito.

3. Hiru egunez lekukorik ez duenak, ate aurrean galdatu bekio.

Tabula III

III. Taula

1. Aeris confessi rebusque iure iudicatis XXX dies iusti sunto.

1. Diru-zorra aitortu eta auzia zuzenbidez epaitu ondoren, eman bedi hogeita hamar eguneko epea.

2. Post deinde manus iniectio esto. In ius ducito.

2. Ondoren, atxilotu bedi. Auzitegira eraman bezate.

3. Ni iudicatum facit aut quis endo eo in iure vindicit, secum ducito. vincito aut nervo aut compedibus XV pondo, ne maiore, aut si volet minore vincito.

3. Epaia bete ez badu eta auzitegiaren aurrean inork berme ez bademaio, hartzekodunak berama, sokaz ala katez lotu beza, gehienez hamabost liberakoa, ala gutxiagokoa, hala nahi badu.

4. Si volet suo vivito. Ni suo vivit, qui eum vinctun habebit, libras farris endo dies dato. Si volet plus dato.

4. Hala nahi badu, bereaz bizi bedi. Bestela, kateguan duenak egunean libera bat garau bemaio. Nahi badu, gehiago bemaio.

5 (Aulo Gelio, 20.1.46:) Erat autem ius interea paciscendi ac nisi pacti forent habebantur in vinculis dies LX.

5. (Aulo Gelio, 20.1.46:) Hala ere, elkar hartzeko eskubidea zegoen eta, bestela, kateguan eduki zezakeen hirurogei egunez.

Inter eos dies trinis nundinis continuis ad praetorem in comitium producebantur, quantaeque pecuniae iudicati essent, praedicabatur. Tertiis autem nundinis capite poenas dabant, aut trans Tiberim peregre venum ibant.

Egunotan, elkarren ondoko hiru azoka-egunez eramaten zuten biltzarrera pretorraren aurrera eta zigorraren zenbatekoa iragartzen. Hirugarren azoka-egunean azken zigorrak bete edo Tiber ibaiaren bestaldera eramaten zuten, atzerritar gisa saltzeko.

6. Tertiis nundinis partis secanto. Si plus minusve secuerunt ne fraude esto.

Hirugarren azoka-egunean, zatiak moztu bitez. Berdinak ez badira, ez bedi iruzur izan.

Tabula IV

IV. Taula

2. Si pater filium ter venum duvit filius a patre liber esto.

2. Aitak semea hirutan saldu badu, aitagandik aske gera bedi.

Tabula V

V. Taula

1. (Gayo I.144:) Veteres enim voluerunt feminas etiansi perfectae aetatis sint propter animi levitatem in tutela esse: (145:) ...exceptis virginibus Vestalibus, quas (...) liberas esse voluerunt: itaque etiam lege XII tabularum cautum est.

1. (Gayo I.144:) Zaharrek nahi izan zuten emazteek, adindunak ere, menpeko izatea, haien gogoaren arintasunagatik, (145:) birjina Vestalak izan ezik; haiek aske izatea nahi izan zuten, eta horrela aurreikusten da XII Taulen Legean.

6. (Gayo I.155): Quibus testaento... tutor datus non sit, iis lege XII [Tabularum] agnati sunt tutores.

6. (Gayo I.155) Testamentu bidez kuradorerik ez dutenek, odolekoak izango dituzte kuradore XII. Taulen Legearen arabera.

7. Si furiosus escit ast ei custos nec escit, agnatum gentiliumque in eo pecuniaque eius potstas esto.

7. Inor zoro balitz eta zaintzarik ez balu, odolekoek eta leinukoek bezate ahala haren gain eta haren ondasunen gain.

Tabula VI

VI. Taula

5. (Gayo I.111) Lege XII Tabularum cautum est, ut si qua nollet usu in manum mariti convenire, ea quotannis trinoctio abesset atque eo modo cuiusque anni [usum] interrumperet.

5. (Gayo I.111) XII Taulen Legean aurreikusita dago emazte batek nahi ez badu senarraren eskupean geratu, urtean hiru gauez atera dadila eta horrela urtero etengo du haren eskubidea.

Tabula VIII

VIII. Taula

2. Si membrum rupsit ni cum eo pacit, talio esto.

2. Gorpuzkia kendu badio eta elkar hartzen ez badute, ordain beza.

21. Patronus si clienti fraudem fecerit, sacer esto.

21. Nagusiak magalpekoa iruzur badeza, gaitzetsia bedi.

Tabula IX

IX Taula

1. Privilegia ne inroganto.

1. Lege berezirik ez bedi ezarri.

2. De capite civis nisi. per maximum comitatum ne ferunt.

2. Azken zigorrik ez bedi jarri herritarren aurka, biltzar nagusian ezik.

Tabula X

X. Taula

1. Hominem mortuum in urbe ne sepelito neve urito.

1. Hirian ez bedi gorpurik lurperatu ez erre.

Tabula XI

XI. Taula

(Cicerón, De re publica, II.36-37:) Qui [Xviri] cum X tabulas summa legum aequitate prudentiaque conscripsissent, in annum posterum Xviros alios subrogaverunt qui duabus tabulis iniquarum legum additis conubia haec illi ut ne plebei cum patribus essent, inhumanissima lege sanxerunt.

(Cicerón, De re publica, II.36-37:) Hamar Gizonek hamar taula zuzentasunez eta zuhurtziaz idatzi ondoren, hurrengo urtean beste Hamar Gizonek ordezkatu zituzten eta horiek bi taula gehitu zituzten lege bidegabez eta lege anker baten bidez, aitoren semeen eta herritar xeheen arteko ezkontzak debekatu zituzten..

Tabula XII

XII. Taula

2. (Gayo, 4.75-76:) Ex maleficio filiorum familias servorumque noxales actiones proditae sunt, uti liceret patri dominove aut litis aestimationem suflerre aut noxae dedere Constitutae sunt autem noxales actiones aut legibus aut edicto praetoris: legibus, velut furti lege XII Tabularum.

2. (Gayo, 4.75-76:) Familia-semeen edota morroien gaiztakeriengatik sortu ziren akzio noxalak edo kalte-akzioak, etxeko aitak ala ugazabak aukeratu zezan, epai baten pean gelditu ala erruduna eskura eman. Akzio noxalak lege bidez ezarri ziren edota pretorraren ebazpen bidez; XII taulen Legearen bidez, batez ere,