21997legeorganikoa,kontzientziaklausulaa

2/1997 Lege Organikoa, Kontzientzia klausula arautzekoa

© Lege-testu guztien itzulpena eta lan honetako aurkibide

analitikoa: F. Javier Arrieta Idiakez, Anjel Lobera Revilla,

Andres Urrutia Badiola eta Ester Urrutia Idoiaga

© Deustuko Unibertsitatea. Euskal Gaien Institutua

Ekainaren 19ko 2/1997 Lege Organikoa, Informazio Arloko Profesionalen Kontzientzia Klausula Arautzekoa

(EAO, 147. zk., ekainaren 20koa)

ZIOEN AZALPENA

Espainiako 1978ko Konstituzioak bere zati dogmatikoan aitortu du informazio- arloko profesionalek kontzientzia- klausularako duten eskubidea.{Egia esan, berme-maila desberdinekin bada ere, estatu demokratiko batzuetako legeria arruntek aitortua zuten eskubide hori. Alabaina, Espainiako konstituzio- testuaren ekarpena da eskubide hori barneratzea, informazioa jaso eta komunikatzeko oinarrizko eskubidearen osagai eratzaile gisa.

Konstituzioaren indar arau-emaileak eragingarritasun juridiko osoa eman dio eskubide horri, bera aldarrikatu zenetik. Horren ondorioz, eskubide horren galdagarritasun juridikoa loteslea da botere publikoentzat nahiz subjektu pribatuentzat.{Edozelan ere, beharrezkoa da eskubide horren edukia zehaztea, informazio-arloko profesionalek, eskubide berezi horren oinarrizko hartzaile direnek, eskubidea behar bezala egikaritzea ziurtatzeko, eta, aldi berean, adierazpen-askatasunari eta informaziorako eskubideari nahitaezko tresna juridikoa eratxikitzeko, beraien egikaritza eragingarria izan dadin zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoan.

Lege organiko honek aintzat hartu ditu Konstituzio Auzitegiak ezarritako ildoak. Ildo horien arabera, botere publikoei, eta, beraz, parlamentuari, eskatu behar zaie oinarrizko eskubideen defentsarako ekintza positiboak gauzatzea. Modu horretara ziurtatuko da askatasunaren eta berdintasunaren konstituzio- -balioek behar duten osagarritasuna.{Esangura horretan, lege organiko honetako artikuluen xedea da informazio- -arloko profesionalei oinarrizko eskubidea eratxikitzea, profesional horiek funtsezko faktore baitira informazioak ekoizteko orduan.{Profesional horien jardunean berebiziko garrantzia du osagai intelektualak, eta hori ezin ahatz dezakete botere publikoek, ezta komunikazio- enpresek ere.{Egin-eginean ere, informazioa ezin da merkataritzako erabakien mende utzi. Orobat, ezin uler daiteke informazio-arloko profesionala mertzenario modukoa denik, alegia, prest dagoenik Konstituzioaren egiazkotasun- eta aniztasun-agindua bazter utzita hedatutako informazio eta berriak jasotzeko.

Horrenbestez, lege organiko hau definitzen duten osagaiek abiapuntu bikoitza dute. Batetik, informazio-arloko profesionala gizarte-eragilea da, alde batera utzi ezineko erantzukizun- -printzipioaren mende lan egiten duena. Bestetik, komunikazio-enpresek egikaritzen dute erregimen demokratikorako nahitaezko baldintza den konstituzio-eskubidea, eta horretarako ez da kontuan hartu behar enpresa horien izaera juridikoa —enpresa publikoak diren edo pribatuak—.

1. artikulua

Kontzientzia-klausula informazio- -arloko profesionalen konstituzio-eskubidea da; eskubide horren xedea da independentzia bermatzea, profesional horiek euren lanbide-eginkizuna gauzatzen dutenean.

2. artikulua

1. Kontzientzia-klausularen ondorioz, informazio-arloko profesionalek eskubidea dute, lan egiten duten komunikazio- enpresa horretan euren harreman juridikoak hutsaltzea eskatzeko:

a) Lan-lotura zein komunikabiderekin izan eta komunikabide horretan funtsezko aldaketa gertatzen denean, informazio- joeran edo ideologia-ildoan.

b) Enpresak profesional horiek lekualdatzen dituenean talde bereko beste komunikabide batera, baldin eta komunikabide horren izaerak edo ildoak eragiten badu informatzailearen lanbide- joera modu nabarian haustea.

2. Eskubide hori egikaritzeak kalte- ordaina ekarriko du; kalte-ordain hori ez da izango kontratuan itundutakoa baino gutxiagokoa, edo, halakorik izan ezean, legean bidegabeko kaleratzearen kasuan ezarritakoa baino gutxiagokoa.

3. artikulua

Informazio-arloko profesionalek ezetza zioduna eman ahal izango diote komunikazioaren printzipio etikoen aurka informazioak gauzatzean parte hartzeari. Horri ezetza emateak ezin izango du zehapenik edo kalterik ekarri.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bakarra

Indarrik gabe geratuko dira lege organiko honetan ezarritakoaren aurkako xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Bakarra

Lege organiko hau «Estatuko Aldizkari Ofizialean» argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

euskal legezalea