2006629(ee)erregelamendua,kontseiluaren1
2006/629 (EE) Erregelamendua, Kontseiluaren 1408/71 (EEE) eta 574/72 (EEE) Erregelamenduak aldatzekoa.
Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala
2006/629 (EE) ERREGELAMENDUA, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, 2006ko apirilaren 5ekoa, Kontseiluaren 1408/71 (EEE) eta 574/72 (EEE) Erregelamenduak aldatzekoa, bata Besteren konturako langileei, norberaren konturako langileei eta Erkidegoaren mugetan lekualdatzen diren horien senideei Gizarte Segurantzako erregimenak aplikatzeari buruzkoa, eta bestea 1408/71 (EEE) Erregelamenduko aplikazio-modalitateak ezartzekoa izanda
(Testu egokia EEEri dagokionez)
EUROPAKO PARLAMENTUAK ETA EUROPAR BATASUNAREN KONTSEILUAK
Europar Batasuna eratzen duen Ituna, eta, bereziki, haren 42. eta 308. artikuluak aztertu dituzte,
Batzordearen proposamena aztertu dute,
Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldearen irizpena aztertu dute (1),
Itunaren 251. artikuluan ezarritako prozedurari jarraiki (2),
Honako hau kontuan hartuta:
Estatu kideren batean aldi baterako egonaldia egitean gauzazko gaixotasun-prestazioak jasotzeko prozedurak erraztu ziren Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 631/2004 (EE) Erregelamendua, 2004ko martxoaren 31koa, indarrean jarri zenean, Erregelamendu horrek aldatu egin baitzituen Kontseiluaren 1408/71 (EEE) eta 574/72 Erregelamenduak, eskubideak harmonizatzeko eta prozedurak sinplifikatzeko(3). Komeni da prozedura sinplifikatu horiek beste xedapen batzuei aplikatzea; hain zuzen, lan-istripuetako eta lanbide-gaixotasunetako prestazio-xedapenei, 1408/71 (EEE)(4)eta 574/72 (EEE)(5)Erregelamenduetan jasoak.
Egokitu egin behar dira 1408/71 (EE) Erregelamenduko eranskinak, atxikitze-negoziazioak amaitu ondoren zenbait Estatu kideren —batik bat, Estatu kide berrien— legedietan izandako aldaketak aintzat hartzeko.
Horrenbestez, 1408/71 (EEE) eta 574/72 (EEE) erregelamenduak aldatzea komeni da.
Segurtasun juridikoa bermatzeko eta interesatuen bidezko aurreikuspenak babesteko, 1408/71 (EEE) Erregelamenduko III eranskina aldatzen duten xedapen jakin batzuk atzeraeraginkorrak izan behar dute, eta 2004ko maiatzaren 1etik aurrera eragina izan.
Besteren konturako langileak ez diren pertsonen gizarte-segurantzari buruzko neurriak hartzeko, 308. artikuluan adierazitako eskumenak baino ez ditu finkatzen Itunak.
HONAKO ERREGELAMENDU HAU ONARTU DUTE:
1. artikulua
Aldatu egiten dira 1408/71 (EEE) Erregelamenduko I., II., II. bis, III., IV. eta VI. eranskinak, Erregelamendu honen eranskinean araututakoari jarraituz.
2. artikulua
Aldaketa hauek egiten zaizkio 574/72 (EEE) Erregelamenduari:
60. artikuluan, 5. eta 6. paragrafoak kenduko dira.
62. artikuluaren ordez, honako testu hau jarriko da:
«62. artikulua
Gauzazko prestazioak, Estatu eskuduna ez den Estatu kide batean egindako egonaldietan
1. Erregelamenduko 55. artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatiko i) puntuari jarraiki, gauzazko prestazioak jasotzeko, norberaren zein besteren konturako langileek erakunde eskudunak emandako agiri bat aurkeztu behar diote laguntza-emaileari. Langileak gauzazko prestazioak jasotzeko eskubidea duela ziurtatu beharko du agiri horrek. 2. artikuluak xedatutakoari jarraiki egingo da agiria. Interesatuak ezin badu hura aurkeztu, egonlekuko erakundera jo beharko du, eta erakunde horrek ziurtagiri bat eskatuko dio erakunde eskudunari, gauzazko prestazioak jasotzeko eskubidea duela kreditatzeko.
Erakunde eskudunak, Erregelamenduko 55. artikuluko 1. paragrafoko a) idatz-zatiko i) puntuari jarraiki, gauzazko prestazioak jasotzeko eskubidea aitortzen duen agiria eman badu, agiri horrek, laguntza-emailearentzat, egonlekuko erakundeak aseguratutako pertsonen eskubideak kreditatzeko agiri nazionalen eragin bera izango du.
Analogia bidez aplika daitezke aplikazio-erregelamenduko 60. artikuluko 9. paragrafoko xedapenak».
63. paragrafoko 2. paragrafoaren ordez, honako testu hau jarriko da:
«2. Analogia bidez aplika daitezke aplikazio-erregelamenduko 60. artikuluko 9. paragrafoko xedapenak».
66. artikuluan, 1. paragrafoan, aldatu egingo da «20. eta 21. artikuluetan» testua, eta, horren ordez, «21. artikuluan» testua jarriko da.
93. artikuluan, 1. paragrafoan, «22 ter» kentzen da eta, «34 bis edo 34 ter» testuaren ordez, «34 bis» jartzen da.
3. artikulua
Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratu eta ondorengo egunean jarriko da indarrean Erregelamendu hau.
Eranskineko 5. paragrafoko a) idatz-zatiko, ii)-tik ix)-rako puntuak eta 5. paragrafoko b) letrako ii) iv) puntuak 2004ko maiatzaren 1etik aurrera izango dute eragina.
Erregelamendu honetako atal guztiak nahitaez bete beharrekoak eta Estatu kide bakoitzean zuzenean ezartzekoak izango dira.
Estrasburgon egina, 2006ko apirilaren 5ean.
Europako Batasuna Kontseilua
Presidentea Presidentea
J. BORRELL FONTELLES H. WINKLER
ERANSKINA
Aldaketa hauek egiten zaizkie 1408/71 (EEE) Erregelamenduko eranskinei:
I. eranskineko II. atalean, testu hau jarriko da «V. ESLOVAKIA» epigrafearen ordez:
«V. ESLOVAKIA
Erregelamenduko III. tituluko 1. kapituluko xedapenei jarraiki, gauzazko prestazioak jasotzeko eskubiderik badagoen ala ez erabakitzeko, ezkontidea edo ardurapeko adingabeak izango dira "familiako kide", seme-alabengatiko prestazioen Legearen definizioa aintzat hartuta».
I. eranskineko II. atalean, testu hau jarriko da «H. FRANTZIA» epigrafearen ordez:
«H. FRANTZIA
Norberaren konturako langileen prestazio osagarriko erregimenak, eskulangintzaren, industriaren eta merkataritzaren sektoreetan; zahartzaroko erregimen osagarriak, norberaren kontura lanbide liberaletan lan egiten duten profesionalen kasuan; aseguruko erregimen osagarriak, baliaezintasunak eta heriotza estaltzen dutenak, norberaren kontura lanbide liberaletan lan egiten duten profesionalen kasuan; eta medikuen eta hitzartutako laguntzaileen zahartzaroko aseguru-erregimen osagarriak; hurrenez hurren, gizarte-segurantzako kodearen L.615-20, L.644-1, L644-2, L645-1 eta L723-14 artikuluetan jasoak.
Norberaren konturako langileen gaixotasun- eta amatasun-aseguruko erregimen osagarriak, landa-kodeko L 727-1 artikuluan jasotakoak.».
II. eranskineko II. sekzioak, aldatuta, idazketa hau izango du:
testu hau jarriko da «E. ESTONIA» epigrafearen ordez:
«E. ESTONIA
Jaiotza-subsidioa
Adopzio-subsidioa.»;
testu hau jarriko da «L. LETONIA» epigrafearen ordez:
«L. LETONIA
Jaiotza-asignazioa
Adopzio-subsidioa.»;
testu hau jarriko da «S. POLONIA» epigrafearen ordez:
«S. POLONIA
Jaiotza-osagarria (Familia-prestazioei buruzko legea, 2003ko azaroaren 28koa)».
Aldaketa hauek egingo zaizkio II bis eranskinari:
«D. ALEMANIA» epigrafean, «Objekturik gabe» jartzen duen lekuan, hau jarriko da:
«Enplegu-eskatzaileentzako oinarrizko aseguruko prestazioak, biziraupena bermatzekoak, baldin eta ez badira, prestazio horiekin lotuta, langabezia-prestazioa jaso ondorengo aldi baterako osagarria jasotzeko baldintzak betetzen (Gizarte-arloko Kodeko II. liburuko 1. ataleko 24. artikulua)».
testu hau jarriko da «L. LETONIA» epigrafearen ordez:
«L. LETONIA
Estatuko gizarte-segurantzako prestazioa (Estatuko gizarte-segurantzako prestazioei buruzko Legea, 2003ko urtarrilaren 1ekoa).
Ezintasunen ondoriozko mugikortasun mugatua duten pertsonen garraio-gastuak konpentsatzeko subsidioa (Estatuko gizarte-segurantzako prestazioei buruzko Legea, 2003ko urtarrilaren 1ekoa).»;
testu hau jarriko da «S. POLONIA» epigrafearen ordez:
«S. POLONIA
Gizarte-pentsioa (Gizarte-pentsioari buruzko legea, 2003ko ekainaren 27koa).»;
testu hau jarriko da «V. ESLOVAKIA» epigrafearen ordez:
«V. ESLOVAKIA
Sarrera-iturri bakarra diren pentsioek 2004ko urtarrila baino lehen izan duten birdoitzea.».
Aldaketa hauek egingo zaizkio III. eranskinari:
A zatiari aldaketa hauek egingo zaizkio:
puntu hauek kentzen dira:
1., 4., 10., 11., 12., 14., 15., 18., 20., 21., 25., 27., 28., 29., 30., 31., 32., 34., 35., 37., 38., 39., 41., 42., 43., 45., 46., 47., 49., 55., 56., 57., 59., 60., 63., 65., 66., 70., 76., 77., 78., 81., 91., 92., 93., 94., 95., 96., 97., 98., 99., 100., 101., 102., 103., 104., 105., 106., 107., 108., 109., 110., 115., 116., 117., 119., 120., 123., 125., 126., 133., 134., 135., 137., 138., 141., 143., 144., 150., 151., 152., 154., 155., 158., 160., 161., 166., 167., 168., 170., 171., 174., 176., 177., 181., 182., 183., 185., 186., 189., 192., 196., 197., 198., 199., 200., 201., 202., 203., 204., 205., 206., 207., 208., 209., 210., 211., 212., 213., 214., 215., 216., 217., 218., 219., 220., 221., 222., 223., 224., 225., 226., 227., 228., 229., 230., 231., 232., 233., 234., 235., 236., 239., 241., 246., 247., 249., 250., 252., 253., 254., 255., 256., 257., 258., 259., 260., 261., 262., 263., 264., 266., 268., 269., 280., 281., 282., 283., 284., 285., 286., 287., 291., 292., 293., 294., 295., 296. eta 297. puntuak,
epigrafe hauen zenbakiak aldatuko dira:
BELGIKA-ALEMANIA epigrafea «3.» puntua zen, eta, orain, «1.» puntua izango da,
TXEKIAR ERREPUBLIKA-ALEMANIA epigrafea «26.» puntua zen, eta, orain, «2.» puntua izango da,
TXEKIAR ERREPUBLIKA-ZIPRE epigrafea «33.» puntua zen, eta, orain, «3.» puntua izango da,
TXEKIAR ERREPUBLIKA-LUXENBURGO epigrafea «36.» puntua zen, eta, orain, «4.» puntua izango da,
TXEKIAR ERREPUBLIKA-AUSTRIA epigrafea «40.» puntua zen, eta, orain, «5.» puntua izango da,
TXEKIAR ERREPUBLIKA-ESLOVAKIA epigrafea «44.» puntua zen, eta, orain, «6.» puntua izango da,
DANIMARKA-FINLANDIA epigrafea «67.» puntua zen, eta, orain, «7.» puntua izango da,
DANIMARKA-SUEDIA epigrafea «68.» puntua zen, eta, orain, «8.» puntua izango da,
ALEMANIA-GREZIA epigrafea «71.» puntua zen, eta, orain, «9.» puntua izango da,
ALEMANIA-ESPAINIA epigrafea «72.» puntua zen, eta, orain, «10.» puntua izango da,
ALEMANIA-FRANTZIA epigrafea «73.» puntua zen, eta, orain, «11.» puntua izango da,
ALEMANIA-LUXENBURGO epigrafea «79.» puntua zen, eta, orain, «12.» puntua izango da,
ALEMANIA-HUNGARIA epigrafea «80.» puntua zen, eta, orain, «13.» puntua izango da,
ALEMANIA-HERBEHEREAK epigrafea «82.» puntua zen, eta, orain, «14.» puntua izango da,
ALEMANIA-AUSTRIA epigrafea «83.» puntua zen, eta, orain, «15.» puntua izango da,
ALEMANIA-POLONIA epigrafea «84.» puntua zen, eta, orain, «16.» puntua izango da,
ALEMANIA-ESLOVENIA epigrafea «86.» puntua zen, eta, orain, «17.» puntua izango da,
ALEMANIA-ESLOVAKIA epigrafea «87.» puntua zen, eta, orain, «18.» puntua izango da,
ALEMANIA-ERRESUMA BATUA epigrafea «90.» puntua zen, eta, orain, «19.» puntua izango da,
ESPAINIA-PORTUGAL epigrafea «142.» puntua zen, eta, orain, «20.» puntua izango da,
IRLANDA-ERRESUMA BATUA- epigrafea «180.» puntua zen, eta, orain, «21.» puntua izango da,
ITALIA-ESLOVENIA epigrafea «191.» puntua zen, eta, orain, «22.» puntua izango da,
LUXENBURGO-ESLOVAKIA epigrafea «242.» puntua zen, eta, orain, «23.» puntua izango da,
HUNGARIA-AUSTRIA epigrafea «248.» puntua zen, eta, orain, «24.» puntua izango da,
HUNGARIA-ESLOVENIA epigrafea «251.» puntua zen, eta, orain, «25.» puntua izango da,
HERBEHEREAK-PORTUGAL epigrafea «267.» puntua zen, eta, orain, «26.» puntua izango da,
AUSTRIA-POLONIA epigrafea «273.» puntua zen, eta, orain, «27.» puntua izango da,
AUSTRIA-ESLOVENIA epigrafea «275.» puntua zen, eta, orain, «28.» puntua izango da,
AUSTRIA-ESLOVAKIA epigrafea «276.» puntua zen, eta, orain, «29.» puntua izango da,
PORTUGAL-ERRESUMA BATUA epigrafea «290.» puntua zen, eta, orain, «30.» puntua izango da,
FINLANDIA-SUEDIA epigrafea «298.» puntua zen, eta, orain, «31.» puntua izango da,
«2. TXEKIAR ERREPUBLIKA-ALEMANIA» epigrafean, «Objekturik gabe» jartzen duen lekuan, hau jarriko da:
«Gizarte-segurantzari buruzkoa den 2001eko uztailaren 27ko akordioaren 39. artikuluko, 1. paragrafoko b) eta c) idatz-zatiak,
«Gizarte-segurantzari buruzkoa den 2001eko uztailaren 27ko akordioaren azken protokoloko 14. puntua.».
«3. TXEKIAR ERREPUBLIKA-ZIPRE» epigrafean, «Objekturik gabe» jartzen duen lekuan, hau jarriko da:
«Gizarte-segurantzari buruzkoa den 1999ko urtarrilaren 19ko akordioaren 32. artikuluko 4. paragrafoa.»,
«4. TXEKIAR ERREPUBLIKA-LUXENBURGO» epigrafean, «Ezer ere ez» jartzen duen lekuan, hau jarriko da:
«2000ko azaroaren 17ko akordioaren 52. artikuluko 8. paragrafoa.»,
testu hau jarriko da «6. TXEKIAR ERREPUBLIKA-ESLOVAKIA» epigrafearen ordez:
«6. TXEKIAR ERREPUBLIKA-ESLOVAKIA
«Gizarte-segurantzari buruzkoa den 1992ko urriaren 29ko akordioaren 12., 20. eta 33. artikuluak.»,
«18. ALEMANIA-ESLOVAKIA» epigrafean, «Objekturik gabe» jartzen duen lekuan, hau jarriko da:
«2002ko irailaren 12ko akordioko 29. artikuluko 1. paragrafoko 2. eta 3. puntuak. 2002ko irailaren 12ko akordioaren azken protokoloko 9. puntua.»,
«23. LUXENBURGO-ESLOVAKIA» epigrafean, «Objekturik gabe» jartzen duen lekuan, hau jarriko da:
«Gizarte-segurantzari buruzkoa den 2002ko maiatzaren 23ko Itunaren 50. artikuluko 5. paragrafoa.»,
«29. AUSTRIA-ESLOVAKIA» epigrafean, «Objekturik gabe» jartzen duen lekuan, hau jarriko da:
«Gizarte-segurantzari buruzkoa den 2001eko abenduaren 21eko akordioaren 34. artikuluko 3. paragrafoa.»;
B zatiari aldaketa hauek egingo zaizkio:
puntu hauek kentzen dira:
1., 4., 10., 11., 12., 14., 15., 18., 20., 21., 25., 26., 27., 28., 29., 30., 31., 32., 34., 35., 36., 37., 38., 39., 41., 42., 43., 44., 45., 46., 47., 49., 55., 56., 57., 59., 60., 63., 65., 66., 70., 76., 77., 78., 81., 84., 87., 91., 92., 93., 94., 95., 96., 97., 98., 99., 100., 101., 102., 103., 104., 105., 106., 107., 108., 109., 110., 115., 116., 117., 119., 120., 123., 125., 126., 133., 134., 135., 137., 138., 141., 143., 144., 150., 151., 152., 154., 155., 158., 160., 161., 166., 167., 168., 170., 171., 174., 176., 177., 181., 182., 183., 185., 186., 189., 192., 196., 197., 198., 199., 200., 201., 202., 203., 204., 205., 206., 207., 208., 209., 210., 211., 212., 213., 214., 215., 216., 217., 218., 219., 220., 221., 222., 223., 224., 225., 226., 227., 228., 229., 230., 231., 232., 233., 234., 235., 236., 239., 241., 242., 246., 247., 249., 250., 252., 253., 254., 255., 256., 257., 258., 259., 260., 261., 262., 263., 264., 266., 268., 269., 280., 281., 282., 283., 284., 285., 286., 287., 291., 292., 293., 294., 295., 296. eta 297. puntuak,
epigrafe hauen zenbakiak aldatuko dira:
TXEKIAR ERREPUBLIKA-ZIPRE epigrafea «33.» puntua zen, eta, orain, «1.» puntua izango da,
TXEKIAR ERREPUBLIKA-AUSTRIA epigrafea «40.» puntua zen, eta, orain, «2.» puntua izango da,
ALEMANIA-HUNGARIA epigrafea «80.» puntua zen, eta, orain, «3.» puntua izango da,
ALEMANIA-ESLOVENIA epigrafea «86.» puntua zen, eta, orain, «4.» puntua izango da,
ITALIA-ESLOVENIA epigrafea «191.» puntua zen, eta, orain, «5.» puntua izango da,
HUNGARIA-AUSTRIA epigrafea «248.» puntua zen, eta, orain, «6.» puntua izango da,
HUNGARIA-ESLOVENIA epigrafea «251.» puntua zen, eta, orain, «7.» puntua izango da,
AUSTRIA-POLONIA epigrafea «273.» puntua zen, eta, orain, «8.» puntua izango da,
AUSTRIA-ESLOVENIA epigrafea «275.» puntua zen, eta, orain, «9.» puntua izango da,
AUSTRIA-ESLOVAKIA epigrafea «276.» puntua zen, eta, orain, «10.» puntua izango da,
«1. TXEKIAR ERREPUBLIKA-ZIPRE» epigrafean, «Ezer ere ez» jartzen duen lekuan, hau jarriko da:
«Gizarte-segurantzari buruzkoa den 1999ko urtarrilaren 19ko akordioaren 32. artikuluko 4. paragrafoa.»,
«10. AUSTRIA-ESLOVAKIA» epigrafean, «Objekturik gabe» jartzen duen lekuan, hau jarriko da:
«Gizarte-segurantzari buruzkoa den 2001eko abenduaren 21eko akordioaren 34. artikuluko 3. paragrafoa.».
Aldaketa hauek egingo zaizkio IV. eranskinari:
Aldaketa hauek egingo zaizkio A zatiari:
«B TXEKIAR ERREPUBLIKA» epigrafean, «Bat ere ez» jartzen duen lekuan, hau jarriko da:
«Ezintasun osoa duten pertsonentzako pentsioa, baldin eta ezintasun osoa 18 urte bete baino lehenagokoa bada eta ez badute asegururako gutxieneko epea bete (155/1995 rec. zenbakia duen Aseguru Pentsioko Legearen 42. sekzioa).»,
«X. SUEDIA» epigrafean, «Bat ere ez» jartzen duen lekuan, hau jarriko da:
«Epe luzeko lanerako ezintasunagatiko prestazioei buruzko legedia, sarrerekin lotutakoa (aseguru orokorrei buruzko 1962: 381 Legearen 8. kapitulua, aldatua).»;
Aldaketa hauek egingo zaizkio C zatiari:
testu hau jarriko da «B. TXEKIAR ERREPUBLIKA» epigrafearen ordez:
«B. TXEKIAR ERREPUBLIKA
Baliaezintasuneko (osoa eta partziala) eta biziraupeneko (alarguntasuna eta zurztasuna) pentsioak, baldin eta ez bada horiek jasotzeko eskubiderik sortu hildakoak hiltzean zuen zahartzaroko pentsioaren baitan.»,
«E. ESTONIA» epigrafean, «Bat ere ez» jartzen duen lekuan, hau jarriko da:
«Baliaezintasuneko, zahartzaroko eta biziraupeneko pentsioa eskuratzeko eskaera guztiak, baldin eta:
— 1998ko abenduaren 31 arte Estonian aseguru-aldiak bete badira.
— eskatzaileak bere izenean eta Estoniako legedia betez ordaindutako gizarte-kotizazioen zenbatekoa dagokion aseguru-urteko batez besteko gizarte-kotizazioaren zenbatekoaren, gutxienez, berdina bada.»;
D zatian, 2. paragrafoan, testu hau jarriko da g) idatz-zatiaren ordez:
«g) Eslovakiako baliaezintasun-pentsioa eta harengandik eratorritako biziraupen-pentsioa.».
VI. eranskinean, aldaketa hauek egingo zaizkio «Q. HERBEHEREAK» epigrafeari:
4. paragrafoan, testu hau jarriko da b) idatz-zatiaren ordez:
«b) Interesatuak, a) idatz-zatiari jarraituz, Herbehereetako baliaezintasun-prestazioren bat jasotzeko eskubiderik badu, Erregelamenduko 46. artikuluaren 2. paragrafoan adierazitako arauen arabera kalkulatuko da haren zenbatekoa:
WAOko xedapenekin bat etorriz, baldin eta lanerako ezgaitasuna azaldu baino lehen interesatuak egin duen azken jarduera besteren konturako langilearena —Erregelamenduko 1. artikuluko a) idatz-zatiaren zentzuan— izan bada,
Baliaezintasun-aseguruko Legearen (norberaren konturako langileak); hau da, WAZ deritzonaren xedapenekin bat etorriz, baldin eta lanerako ezgaitasuna azaldu baino lehen interesatuak egin duen azken jarduera ez bada izan besteren konturako langilearena —Erregelamenduko 1. artikuluko a) idatz-zatiaren zentzuan—.»;
Testu hau jarriko da, 7. paragrafoaren ordez:
«7. Erregelamenduko II titulua aplikatzeko, honako pertsona hauek ordaindutako lan-jarduerak egiten dituztela usteko da: errentaren gaineko zergari buruzko 1964ko legearen araberako besteren konturako langiletzat jotzen direnak, eta, ondorioz, Lege horren araupean, gizarte-aseguruen onuradun direnak.».
OHARRAK
Jatorrizko testua, Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialean argitaratua, hauxe da : «Reglamento (CE) nº 629/2006 del Parlamento Europeo y del Consejo, de 5 de abril de 2006, por el que se modifica el Reglamento (CE) nº 1408/71 del Consejo, relativo a la aplicación de los regimenes de seguridad social a los trabajadores por cuenta ajena, a los trabajadores por cuenta propia y a los miembros de sus familias que se desplazan dentro de la Comunidad, y el Reglamento (CEE) nº 574/72 del Consejo, por el que se establecen las modalidades de aplicación del Reglamento (CEE) nº 1408/71» (Diario Oficial de la Unión Europea, L 114 de 27/4/2006)
(1) EO C 24 E, 2006.1.31koa, 25. or.
Europako Parlamentuaren Irizpena, 2005eko azaroaren 15ekoa (oraindik Egunkari Ofizialean argitaratu gabea) eta Kontseiluaren Erabakia, 2006ko azaroaren 10ekoa.
(3) EO L 100, 2004.4.6koa, 1. or.
(4) EO L 149, 1971.7.5ekoa, 2. or. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2005/647 Erregelamenduak aldatu zuen azken aldiz Erregelamendu hori (EO L 117, 4.5.2005.5.4koa, 1. or.).
(5) EO L 74, 27.3.1972.3.27koa, 1. or. Kontseiluaren 2006/207 (EE) Erregelamenduak aldatu zuen azken aldiz Erregelamendu hori (EO L 36, 2006.2.8koa, 3. or.).