22008forulegea,

2/2008 Foru Legea, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoa

Nafarroako Parlamentua

2/2008 FORU LEGEA, urtarrilaren 24koa, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

ZENBAIT ZERGA ALDATU ETA BESTE TRIBUTU-NEURRI BATZUK HARTZEKO FORU LEGEA.

ZIOEN AZALPENA

Nafarroako Gobernuaren politika fiskala, dela aurrekontu-politikaren gainekoa, dela zerga-politikaren gainekoa, funtsean, bi lege-arautan biltzen da, hots: Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea eta zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko Foru Legea.

Lege horietatik lehenbizikoak, proiektaturiko gastuen aurreikuspenak -hasiera batean nahitaez bete beharrekoak direnak- eta proposaturiko diru-sarreren zenbatespenak zifretan biltzen dituenez, zerga-politika baten laguntza behar du oinarrian, hau da, programaturiko gastuei aurre egiteko jaso beharreko diru-sarrerak bultzatzeko neurri multzo bat.

Horregatik, foru lege honen helburuak Nafarroako Gobernuaren zerga arloko politika finkatzera bideratzen dira, Gobernuaren aurrekontu-politika lagundu eta sendotzeko baliagarria izan dadin, besteak beste.

Foru lege honek zortzi artikulu, bost xedapen gehigarri eta azken xedapen bat ditu.

1. artikuluak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen zenbait alderdi aldatzen ditu.

Besteak beste, 7. artikuluko h) letra aldatzen du, bekak zerga ordaintzetik salbuestearen ingurukoak argitu eta berrantolatzeko asmoz. Lehenbizi, beka publikoak salbuesten ditu, baita 10/1996 Foru Legearen aplikazio esparruan sartzen diren entitateek emandako bekak ere, hezkuntza sistemaren maila eta gradu guztiak ikasteko ematen direnak, are doktoregokoak ere; bigarrenik, prestakuntzan dauden ikerlarien Estatutua onesten duen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuaren eremuko ikerketa bekak ere salbuesten dira; hirugarrenik, ikertzeko asmoz funtzionarioei ematen zaizkien bekak salbuesten dira, hala nola unibertsitateetako irakasle eta ikerlariei ematen zaizkienak; azkenik, Foru Komunitateko Administrazioak teknologoak prestatzeko ematen dituen beka batzuk ere salbuesten ditu.

Beste alde batetik, salbuesten dira, orobat, Foru Komunitateko Administrazioak gizarte integraziorako etxebizitzen esleipen-hartzaileei edo erosleei ematen dizkien dirulaguntzak; erakunde publikoek genero-indarkeriaren biktimei ematen dizkieten prestazio ekonomikoak; eta ekonomia sozialeko enpresetako bazkideen ordezkapena sustatzeko ematen diren prestazio ekonomiko publikoak.

Etxebizitzen alokairua laguntzeko, bi neurri hartu dira. Batetik, etxebizitza gisa erabiltzeko diren ondasun higiezinen errentatzaileek ondasun higiezinen kapital horren etekin positibo garbia 100eko 55 murrizteko eskubidea izanen dute. Bestalde, etxebizitzaren errentariari laguntzearren, etxebizitzak alokatzearen kenkariaren gehieneko muga 600 eurotik 900 eurora igo da urtean.

Ondasun higigarrien kapitalaren etekinei dagokienez, ondasun higigarrien edo eskubideen erabilera edo gozamenerako eskubideak eratu edo lagatzetik datozen etekinak, hemendik aurrera, aurrezkiaren oinarri bereziaren parte bat izanen dira, betiere eskubide haiek Zergari buruzko Foru Legearen 28. artikuluan, 29. artikuluan eta 30. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan eta 3. idatz-zatiko e) letran sartuta dauden ondasun higigarrien kapitalaren etekinak sor baditzakete. Horrelakoetan, tributazio tasa 100eko 15ekoa izanen da.

Ondasun higigarrien kapitalaren etekin garbia kalkulatzeko, 65 euroko gehieneko muga kentzen da. Hortaz, etekin osotik balore negoziagarrien administrazioari eta gordailuei dagozkien gastuak kenduko dira eta muga bakarra hauxe izanen da: balore horietatik datozen eta salbuetsi ez diren diru-sarrera osoen 100eko 3.

Ondarearen gehikuntzaren eta murrizketaren atalean, 39.4.c) artikulua aldatu da, enpresa edo lanbide ondarearen irabazizko eskualdaketak errazteko. Gaur egun, enpresaren ondare guztiaren "inter vivos" irabazizko eskualdaketetan ondare gehikuntza edo murrizketarik ez dagoela ondorioztatzen da, betiere baldintza batzuk betez gero. Foru lege honen bidez, ondare gehikuntza eta murrizketarik ez dagoela ondorioztatuko da, orobat, Ondarearen gaineko Zergari buruzko abenduaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 33.1.b) artikuluan araututako kenkaria aplikatzen zaien entitateetako partaidetzen "inter vivos" irabazizko eskualdaketen kasuetan. Gainera, enpresa edo lanbide ondare guztiaren "inter vivos" irabazizko eskualdaketak egiten diren kasuetarako, beste baldintza bat eskatzen da: emaileak hirurogei urte edo gehiago izatea edo erabateko baliaezintasuna edo baliaezintasun handia izatea. Baldintza hori aplikatuko zaie, orobat, entitateetako partaidetzen "inter vivos" irabazizko eskualdaketei.

Zerga-oinarriaren aurrezkiaren zati bereziaren kontzeptuaren gainean eta haren eragin-eremuaren gainean sortu diren zalantzak argitzeko, berariaz adierazten da ohiko etxibizitza erosi edo zaharberritzeko asmoz kapital gisa jasotzen diren dirulaguntzetik datozen ondare gehikuntzak aurrezkiaren parte berezi horren barrenean sartuko direla.

Zergaren tarifari dagokionez, hura deflaktatzen da, tributazioa inflazioaren eraginetik saihesteko.

Ohiko etxebizitzan egiten den inbertsioaren kenkariei dagokienez, Zergari buruzko Legearen 62.1.g) artikulua aldatzen da, 100eko 30aren aplikazio esparrua handitzeko. Horren ondorioz, ehuneko hori aplikatzeko ez da beharrezkoa izanen familia unitate bateko kide izatea, aski izanen baita familia ugaria izatea, familia ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz.

Kontabilitateari eta merkataritzari buruzko legediak bide ematen du ondoko aurreikuspen sozialeko sistemen eskubide ekonomikoak eta eskubide finkatuak mobilizatzeko: pentsio planak, aurreikuspen sozialeko mutualitateak, aurreikuspen plan aseguratuak, enpresaren aurreikuspen sozialeko planak eta menpekotasun aseguruak, horien barne direla ezgaitasunen bat duten pertsonen aldekoak.

Beharrezkotzat jotzen da eskubide ekonomikoak aurreikuspen sozialeko sistema batetik bestera mugitzearen ondorio ekonomikoak arautzea, eta kontuan harturik estatuak erabateko eskumena duela arlo horien merkataritza eta kontabilitate arauak onesteko, beharrezkoa da estatuko arauetara jotzea eskubide ekonomiko horiek mugitzearen zerga ondorioei dagokienez.

Konpentsazio fiskal bat ezarri da bizi-aseguru baten edo baliaezintasun-aseguru baten kontratuaren indarrez kapital geroratu bat jasotzen duten zergadunentzat, kontratuak ondasun higigarrien kapitalaren etekinak sortzen baditu eta asegurua 2006ko abenduaren 31 baino lehen kontratatu bada. Konpentsazio fiskal hori ordainduko da baldin eta 2007ko zergalditik aurrerako zerga araubidea 2006ko abenduaren 31 baino lehen zuena baino kaltegarriagoa baldin bada zergadun horrentzat.

Azken finean, 2007tik aurrera etekinaren 100eko 40 edo 100eko 75 murrizterik izanen ez duten zergadunei konpentsazio fiskal bat eman nahi zaie. Murrizketa hori egiten zitzaien primak, hurrenez hurren, gutxienez bi urte lehenagotik edo gutxienez bost urte lehenagotik ordainduak zituen bizi-aseguru edo baliaezintasun-aseguru bat zutenei.

2. artikuluak Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko zenbait manu aldatzen ditu.

Aldaketa garrantzitsuenak uztailaren 4ko 16/2006 Foru Legearen ondorio dira. Lege hori kontabilitate arloko merkataritza legedia berritu eta egokitzeko eman zen, Europar Batasunaren araudian oinarrituz nazioarteko harmonizazioa lortzeko asmoz. Aldaketen oinarrizko asmoa arau fiskalak kontabilitate arloko berrikuntzetara egokitzea izan da. Horretarako, batzuetan zenbait irizpide aldatu beharra egon da, kontabilitate arloko berrikuntzak ahalik eta eragin txikiena izan dezan zerga-oinarria kalkulatzeko orduan. Hortaz, funtsezko asmoa hauxe da: Sozietateen gaineko Zergari dagokionez, egoera fiskala, ahal den neurrian, lehengoa bezalakoa izatea.

Kontabilitatearen eta fiskalitatearen arteko harremana, funtsezko alderdietan behintzat, ez da aldatu. Hori horrela, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 13.3 artikuluak testu bera du, hots, zerga-oinarria kontabilitate emaitza egokituz kalkulatuko da, foru lege honetan ezarritako aginduak aplikatuz.

Azken batean, zerga-oinarria kontabilitate-emaitzatik abiatuta kalkulatzen da, betiere emaitza hori zuzen zehaztu bada, hots, Merkataritza Kodean eta hori garatzeko xedapenetan ezarritako irizpideei jarraikiz.

Dena dela, 16/2007 Legearen bidez kontabilitateari buruzko nazioarteko arauak, hau da, informazio finantzarioari buruzko nazioarteko arauak, Merkataritza Kodean txertatu direnez, kontabilitate-emaitza kalkulatzeko aldaketa garrantzitsuak gertatu dira. Horren ondorioz, kontabilitate-emaitzaren aldaketa horiek eragin nabarmena izanen dute zerga-oinarria zehazteko orduan. Zergari buruzko Foru Legearen aldaketen helburua lege hori kontabilitatearen gaineko irizpide eta kontzeptu berrietara egokitzea da, baita aldi baterako kalifikazio eta egozpenetarako irizpide fiskal berriak ezartzea ere, hori guztia kontabilitatearen arloaren berrikuntzak zerga-oinarriaren kalkuluan ahalik eta eraginik txikiena izan dezan.

Hauek dira Sozietateen gaineko Zergan egindako aldaketa nabarmenenak:

-Ondasun higiezinetako inbertsioaren kontzeptua sartu da. Inbertsio horiek aktibo finkoaren edo ez-ohikoaren parte dira (ibilgetu materialarekin, ibilgetu ukiezinarekin, taldeko enpresetan egiten diren epe luzerako inbertsioekin, epe luzerako finantza-inbertsioekin eta zerga geroratuaren ondoriozko aktiboekin batera). Multzo horretan enpresak dituen lur eta eraikin guztiak sartzen dira, haiek errentan emanez edo besterenduz diru-sarrerak lortzeko erabiltzen badira.

-Balio-bizitza mugatua duen ibilgetu ukiezina amortizatzen da, eta balio-bizitza mugagabea duen ukiezina, ordea, ez da amortizatzen, urtero balio-galtzearen gaineko testa eginen baitzaio, eta hondatu dela iritziz gero, balioa zuzentzen ahalko da. Kontabilitate-galtze hori, hasiera batean, kengarria izanen da zerga sisteman.

Balio-bizitza mugagabea duten ibilgetu ukiezinak amortizatzerik ez dagoenez, Zergari buruzko Foru Legearen 21. artikuluan sartzen dira, balioaren zuzenketen barrenean eta amortizazioaren kontzeptutik kanpora.

-Kontabilitate arloaren berrikuntzaren ondorioz, finantza-errentamenduaren kontzeptuaren esparrua zabaldu da. Kontabilitatearen ondorioetarako finantza-errentamendua gertatuko da aktiboen jabetzari atxikita dauden arrisku eta etekin guztiak errentariari eskualdatzen zaizkionean, erosteko aukera izan ala ez izan. Hortaz, litekeena da kontabilitate arloan finantza-errentamendu batzuetan erosteko aukerarik ere ez egotea.

Gainera, kontabilitatearen gaineko araudiaren arabera, finantza- errentamendua eginez gero, aktibo gisa hartu behar da (materiala edo ukiezina, aktiboa nolakoa den) eta aktiboaren izaera horren arabera amortizatuko da.

Arau fiskalak kontabilitate araua onartzen du. Hortaz, azken horretan agertzen diren finantza-errentamenduak horrelakotzat hartuko ditu. Dena dela, merkataritzako funtsean eta balio-bizitza mugagabea duten gainerako aktibo ukiezinetan, kontabilizatu ez arren, haien zenbatekoaren 100eko 10era bitarteko murrizketa aplikatzen ahalko da urtero, zenbait baldintza betez gero.

-Hornidurei dagokienez, kontabilitate arauak aldaketa nabarmenak ekarri ditu. Arauak hornidurak eta kontingentziak bereizten ditu. Hornidurak benetako pasiboak dira, legezko arau baten edo kontratu baten ondorioz datozen obligazioak direlako. Kontingentziak, berriz, ez dira pasiboak, eta memorian baizik ez dira agertu behar, ez ordea Irabazi eta Galeren kontuan.

Egoera berri hori dela-eta, aurreikuspenen arlo fiskalean sekulako aldaketa gertatu da, izan ere, kontabilitate-hornidura guztiak gastu kengarri gisa sartzen ahal dira zergak ordaintzeari begira, salbu eta Zergari buruzko Foru Legearen 22. artikuluan ezarritako zehaztasun eta salbuespenak.

-Ondare elementuen balorazioaren arloan, Merkataritza Kodearen irizpide berriei jarraikiz, arrazoizko balioaren kontzeptua sartzen da. Dena dela, arrazoizko balioaren ondoriozko egokitzapenak ondare garbiaren kontuetan ondorioren bat baldin badu, ez du ondorio fiskalik izanen, Irabazi eta Galeren kontuan sartu gabe egonen baita.

Kontabilitatearen gaineko aldaketak alde batera utzita, beste aldaketa batzuk ere sartu dira, konparazio batera, aktibo ukiezin batzuk hirugarrenei lagatzearen ondoriozko diru-sarreren murrizketak (patenteak, marrazketak, irudiak, industria esperientziei buruzko informazioen gaineko eskubideak, etab.).

Neurri horren helburua enpresak akuilatzea da, ezaupide tekniko berritzaileak iker eta asma ditzaten, izan ere, hirugarrenei dirutruk lagaz gero, zerga-oinarrian tratamendu berezia izanen dute: zerga-oinarrian diru-sarrera horien 100eko 50 sartuko da bakarrik. Etekin fiskal hori I+G+b gastuetarako ematen diren pizgarrien osagarria da, horiengatik kenkari bat egiten baita kuotan.

70 bis artikulua ere aldatu da, baloreen eskualdaketetako berrinbertsioei dagokien kenkariari buruzkoa. Helburua kenkari horren eremua zabaltzea da, lehengo baldintza bat kendu baita, hots: baloreen berrinbertsioa hartzen duen entitatearen aktiboaren erdia baino gehiago ibilgetu materialaren edo ez-materialaren elementuek osatua izatea. Baldintza hori ezarrita, ezinezkoa zen pizgarria jarduera ekonomikoaren sektore batzuetan aplikatzea.

Aurreko ekitaldian milioi bat euroko edo hortik beherako negozio-bolumen garbia izan duten enpresentzat karga tasa 100eko 24ra jaitsi da.

Sozietateen gaineko Zergaren aitorpenak aurkezteko epea aldatu da. Horren ondorioz, bosgarren hilabetearen lehenbiziko egunean hasi eta zazpigarren hilabetearen hogeita bosgarren egun naturalean bukatuko da, kasu bietan zergaldia bukatu eta gero. Hau da, aitorpenak aurkezteko epea nabarmen handitzen da: gaur egun hogeita bost egun naturalekoa bada ere, foru lege honen bitartez egindako aldaketaren ondorioz bi hilabete eta hogeita bost egun naturalekoa izanen da.

Foru legearen 3. artikuluak, Ondare eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren xedapenen Testu Bateginari dagokionez, urte batez salbuesten ditu lehendik eratuta dauden sozietateak sozietate profesionalei buruzko martxoaren 15eko 2/2007 Legean ezarritakora egokitzeko behar diren egintza eta dokumentuak, 2007ko ekainaren 16tik kontatzen hasita.

4. artikuluaren bidez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 70.1 artikuluaren idazketa aldatzen da eta xedapen gehigarri bat eransten zaio. 70.1 artikuluan arau-hauste bakunak eta larriak zehatzeko organo eskudunak aldatzen dira. Xedapen gehigarri berrian Ogasun Publikoaren aurkako delituen erantzukizun zibilaren ordainarazpena arautzen da.

5. artikuluaren bidez, zenbait aldaketa egiten zaizkio Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legeari, hain zuzen:

-Ondasun bereziei buruzko kontu batzuk zehatzago adierazten dira, hala kontzeptuei dagokienez, nola balorazioari dagokionez.

-Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea egoki koordinatzen dira, Balorazio txostena onetsi ondoren zehaztuko den banakako balioak zein zergalditan izanen duen indarra finkatzeari dagokionez.

-Lurralde Aberastasunaren Erregistroko informazio babestuari dagokionez, informazio hori erabiltzeko irizpideak zehazki finkatu dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Departamentuen, beste entitate batzuen eta Nafarroako Toki Entitateen sarbidea bereiziz.

-Lurzati zedula ekarri beharra edo ondasun higiezinak identifikatzeko erreferentzia ekarri beharra ez betetzearen ondoriozko arau-haustea zehatzago arautzen da.

6. artikuluan zenbait aldaketa egiten zaizkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeari.

Besteak beste, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren aleen salmenta prezioa eta bertan iragarkiak argitaratzeko tarifak eguneratzen dira. Elkarteen Erregistroaren, Fundazioen Erregistroaren eta Lanbide Elkargoen Erregistroaren jarduketen tasa igotzen da, baita joko enpresa eta makinen erregistro batzuena ere.

Abeltzaintza sektorearen krisia apaltzeko, agiriak luzatzeagatiko tasa batzuk ordaindu beharra eteten da, kasu batzuetan 2007ko uztailaren 1etik 2008ko ekainaren 30era bitarte, eta beste kasu batzuetan, 2007ko uztailaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitarte.

7. artikuluaren bidez Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluko 1. idatz-zatia aldatzen da, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak handitzeko, azkeneko bi urteotan kontsumoko prezioek izandako igoerari egokitzeko. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren tarifen lehenengo atalaren 251.7 epigrafearen tituluari ere beste idazketa bat eman zaio.

8. artikuluaren bidez Fundazioen eta Babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen 39. artikuluko 5. idatz-zatia aldatzen da, fundazio jakin batzuei egiten zaizkien diru bidezko dohaintzen kenkarien hedadura argitzeko.

Lehenengo xedapen gehigarriaren bidez berandutza-interesa aldatzen da, hemendik aurrera 100eko 7koa izanen baita, urtero.

Bigarren xedapen gehigarrian ezartzen da subjektu pasiboek Inbertsioetarako Erreserba Berezian zuzkidurak egiten ahalko dituztela, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren lehenengo bi ekitaldietan lortzen diren etekinen kontura.

Hirugarren xedapen gehigarriaren bidez, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak eguneratzen dira.

Laugarren xedapen gehigarriaren bidez 2008ko ekainaren 30era arte luzatzen da Nafarroako Gobernuak, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 27ko 18/2006 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarriaren bidez, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruz indarra duten legezko xedapenak bateratzeko emandako epea.

Bosgarren xedapen gehigarrian adierazten da Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 37. artikuluan ezarrita dagoen zerga pizgarria aplikatzeko, hots, zenbait aktibo ukiezinen hirugarrenei lagatzearen ondoriozko diru-sarrerak zerga-oinarritik kanpora uztekoa, baldintza bat eskatuko dela: Europar Batasuneko legediarekin bateragarria izatea.

Azken xedapenetan lehenak erregelamenduzko ahalmena ematen dio Nafarroako Gobernuari eta bigarrenak foru legearen indarra hartzea arautzen du. Zehazki, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra eta bertan ezarritako ondorioak izanen ditu, berariaz adierazten diren salbuespen batzuk gorabehera.

1. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legea.

2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen manu batzuek, ondotik heldu direnek, honako testua izanen dute:

Bat. 7.h) artikulua.

"h) Beka publikoak, baita Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen aplikazio esparruan sartzen diren entitateek emandako bekak ere, hezkuntza sistemaren maila eta gradu guztietako ikasketa arautuak Espainian nahiz atzerrian egiteko ematen direnak, are doktoregokoak ere, erregelamenduz ezartzen den bezala.

Salbuetsita izanen dira, orobat, erregelamenduz ezarriko den bezala, prestakuntzako ikerlarien estatutua onetsi zuen urtarrilaren 27ko 63/2006 Errege Dekretuak finkatutako eremuan, lehen aipatutako irabazi asmorik gabeko entitateek emandako bekak eta beka publikoak, eta orobat, Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionario eta langileei eta unibertsitateko irakasle eta ikerlariei, ikerketarako bakar-bakarrik, entitate haiek ematen dizkieten bekak eta beka publikoak.

Salbuetsita egonen dira, halaber, teknologoak Teknologia Zentroetan, Unibertsitateetan edo enpresetan prestatzeko Foru Komunitateko Administrazioak emandako bekak, kasuan kasuko deialdian hautatzen diren ikerketa eta garapen proiektuetarako."

Bi. 7.j) artikulua.

"j) Hirurogeita bost urteko edo hortik gorako pertsonak, minusbaliatuak edo babesik gabe dauden adingabeak familian hartzeko edo egoitza batera edo eguneko zentro batera eramatearen gastua finantzatzeko erakunde publikoek emandako dirua. Orobat, mendekotasun egoeran dauden pertsonek beren zainketa pertsonalerako behar duten arreta etxean bertan hartzeko erakunde publikoetatik jasotzen den dirua.

Era berean, Foru Komunitateko Administrazioak gizarte integraziorako etxebizitzen erosle edo esleipen-hartzaileei ematen dizkien diru-laguntzak."

Hiru. 7. artikuluari w) letra gehitzea.

"w) Erakunde publikoek genero-indarkeriaren biktimei emandako prestazio ekonomikoak."

Lau. 7. artikuluari x) letra gehitzea.

"x) Lan sozietateetan eta lan elkartuko kooperatibetan ordezkapen enpresariala sustatzeko laguntzetatik datozen prestazio ekonomiko publikoak."

Bost. 25.2 artikulua. Orain arte 25. artikuluko 2. idatz-zatia izan dena 3. idatz-zatia izanen da.

"2. Etxebizitzarako diren ondasun higiezinen errentamenduetan, aurreko idatz-zatian adierazitakoari jarraikiz kalkulatutako etekin garbi positiboa 100eko 55 murriztuko da.

Murrizketa aplikatuko da, bakar-bakarrik, subjektu pasiboak aitortutako etekinetan."

Sei. 25.3 artikulua.

"3. Aurreko idatz-zatian adierazitako murrizketa aplikatu ondoren (bidezkoa bada), denboran batere erregulartasunik gabe edo bi urtetik gorako epe batean sortu diren etekin garbi positiboak 100eko 40 murriztuko dira. Etekin horiek zatika kobratu badira, sortzealdia kalkulatzeko orduan, etekinak zenbat urtetan banatu diren hartuko da kontuan, erregelamenduz ezarriko den bezala."

Zazpi. 30.3.e) artikulua.

"e) Lege honetako 28. eta 29. artikuluetan eta artikulu honetako 1. eta 2. idatz-zatietan aipatzen diren ondasun higigarrien kapitalaren etekinak sorraraz ditzaketen ondasun higigarriak edo eskubideak erabili edo gozatzeko eskubide edo ahalmenak eratzearen edo lagatzearen ondoriozkoak, edozein dela ere horien izena edo izaera.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren eratzeak edo lagatzeak ezkontidearen alde edo hirugarren gradura bitarteko ahaide baten alde egiten badira, ezkontza-ahaideak barne, etekin garbia ezin izanen da Oinordekotzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren araudia aplikatuz aterako litzatekeena baino txikiagoa izan."

Zortzi. 30.3. artikuluari f) letra gehitzea.

"f) Aurreko e) letran aipatutakoez bestelako ondasun higigarri edo eskubideak erabili edo gozatzeko eskubide edo ahalmenak eratzearen edo lagatzearen ondoriozkoak, edozein dela ere horien izena edo izaera.

Aurreko paragrafoan aipatzen diren eratzeak edo lagatzeak ezkontidearen alde edo hirugarren gradura bitarteko ahaide baten alde egiten badira, ezkontza-ahaideak barne, etekin garbia ezin izanen da Oinordekotzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren araudia aplikatuz aterako litzatekeena baino txikiagoa izan."

Bederatzi. 32.1 artikulua.

"1. Ondasun higigarrien kapitalaren etekin garbia finkatzeko, etekin osoetatik gastu hauek besterik ez da kenduko:

a) Balore negoziagarrien administrazioari eta gordailuari dagozkien gastuak, baina muga hau gainditu gabe: salbuetsita dauden diru-sarrerak kendu ondoren, balore haietatik lortutako diru-sarrera osoetatik 100eko 3.

Horretarako, administrazio eta gordailu gastutzat hartuko dira inbertsio-zerbitzuetako enpresek, kreditu-entitateek edo bestelako finantza-entitateek jasanarazten dituzten diru-zenbatekoak, Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen arabera, titularren izenean titulu bidezko baloreen gordailu zerbitzua emateagatik edo kontuko idazpenen bidez adierazitako baloreak administratzeagatik ordainduak.

Inbertsio-zorroak titularrak eskatu ahala eta modu pertsonalean kudeatzeko kontraprestazioak ez dira kenkarietan sartuko, titularren kontura eta haiek beraiek emandako aginduen ondorioz inbertsioen erabilera gertatzen bada.

b) Laguntza teknikoa ematearen ondoriozko etekinen kasuan edo ondasun higigarrien, negozioen edo meategien errentamenduetatik edo azpierrentamenduetatik datozen etekinen kasuan, etekin osoetatik haiek eskuratzeko beharrezkoak izan diren gastuak kenduko dira eta, orobat, diru-iturri diren ondasun edo eskubideek izandako hondatzearen gastua, bidezkoa bada."

Hamar. 39.4.c) artikulua.

"c) Enpresa edo lanbide ondare guztiaren "inter vivos" irabazizko eskualdaketa egiten bada edo Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru legearen 33.1.b) artikuluan araututako kenkaria aplikatzen zaien entitateetako partaidetzena, baldintza hauek betez gero:

a') Eskualdaketa lerro zuzeneko ondorengo ahaide baten edo gehiagoren alde egitea, edo hirugarren maila bitarteko odol bidezko alboko ahaide baten edo gehiagoren alde, maila horretakoak barne.

b') Eskualdatzailea enpresa edo lanbide jardueran aritua izatea eskualdaketa egiten den egunaren aurreko bost urteetan edo, letra honetan aipatzen diren entitateetako partaidetzak baldin badira, eskualdatzaileak eskualdaketa egin baino bost urte lehenago eskuratuak izatea eta eskuratzaileak edo eskuratzaileek jarraitzea eskualdatzaileak egiten duen jarduera berean edo partaidetza horiek gutxienez bost urtez mantentzea, epe horretan hiltzen badira izan ezik. Halaber, eskuratzaileak edo eskuratzaileek ez dute zilegi erabilera-egintzarik edo sozietate-eragiketarik egitea, baldin eta zuzenean nahiz zeharka eskurapen-balioaren gutxitze nabarmena ekar badezakete.

c') Eskualdatzaileak hirurogei urte edo gehiago izatea edo, baliaezintasun oso edo baliaezintasun larriko egoeran egotea.

d') Eskualdaketa egin zen ekitaldiari dagokion zergaren aitorpenean eskualdatzaileak Administrazioari gorabehera hori azaltzea."

Hamaika. 43.2 artikulua.

"2. Balio homogeneoei buruzko ondare aldaketen kasuan, honako irizpide hau hartuko da: subjektu pasiboak eskualdatutakoak lehenbizi eskuratutakoak direla. Halaber, harpidetza-eskubideak osorik eskualdatzen ez badira, ulertuko da eskualdatutakoak lehenbizi eskuratutakoak direla.

Erabat liberatutako akzioak baldin badira, haien antzinatasuna erabakitzeko, haien sorburu diren akzioena bera dela ulertuko da.

Balore homogeneoen kontzeptua erregelamenduz zehaztuko da."

Hamabi. 54.1 artikuluko lehenengo paragrafoa.

"1. Zerga-oinarriaren aurrezkiaren zati berezia foru lege honen 28. eta 29. artikuluetan eta 30. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako kapital-etekinek osatuko dute, bai eta ondare elementuen eskualdatzeetan gerta daitezkeen ondare gehikuntzek eta murrizketek ere, eta halaber ondare-osagaien eskualdatzeak egitean agerian gelditzen diren ondare gehikuntzek eta murrizketek. Hala ere, foru lege honetako 29. artikuluan aurreikusitako ondasun higigarrien kapital-etekinetatik, subjektu pasiboarekin lotura duten entitateetatik heldu direnak zerga-oinarriaren zati orokorrean sartuko dira Dena dela, aurrezkiaren zati berezian sartuko dira ohiko etxebizitza eskuratzeagatik edo ohiko etxebizitza zaharberritzeagatik kapital moduan eskuratutako dirulaguntzek eragindako ondare gehikuntzak".

Hamahiru. 55. artikulua.1.4gna.

"4. Mendekotasun larria edo mendekotasun handia baizik estaltzen ez duten aseguru pribatuei ordaindutako primak, Autonomia pertsonala sustatzeko eta mendekotasun egoeran dauden pertsonei kasu egiteko abenduaren 14ko 39/2006 Legean xedatzen denaren arabera.

Halaber, subjektu pasiboaren zuzeneko ahaideek edo hirugarren mailara bitarteko alboko ahaideek, edo haren ezkontideak edo bikote egonkorreko kideak, edo subjektu pasiboa tutoretza edo abegi araubidean beren kargura subjektu pasiboa daukaten pertsonek zilegi dute beren zerga-oinarrian aseguru pribatu horiei ordaindutako primen murrizketa egitea.

Subjektu pasibo beraren alde primak ordaindu dituzten pertsona guztiek egindako murriztapenak guztira, subjektu pasiboak berak egindakoak barne, gehienez ere 10.000 eurokoak izanen dira urtean. Subjektu pasiboak berrogeita hamar urte baino gehiago baditu, zenbatekoa 12.500 euro izanen da."

Hamalau. 55.6 artikuluaren erredakzio berria.

"6. Alderdi politikoentzako kuotengatiko eta ekarpenengatiko murrizketa.

Alderdi politiko, federazio, koalizio edo hautesle-elkarteetako afiliazio-kuotak eta ekarpenak, urteko 600 euro bitarte, betiere kuota eta ekarpen horiek Alderdi politikoen finantzaketari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoaren 8.1 artikuluan ezarritakoaren arabera kreditatuta egonez gero".

Hamabost. 55 artikuluari idatz-zati berri bat gehitzea, 7garrena.

"7. Artikulu honetan aipatutako murrizketak ondoko arau hauei jarraikiz eginen dira:

Lehena. Lehenbizi aplikatuko dira 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritakoak, bai eta hamabosgarren, hamaseigarren eta hogeigarren xedapen gehigarrietan ezarritakoak ere.

Bigarrena. Emaitza positiboa bada, 3., 4., 5. eta 6. idatz-zatietan ezarritakoa aplikatuko da, haren mugaraino. Aplikatu gabeko kopuruak, halakorik balitz, zerga-oinarriaren aurrezkiaren zati berezia murriztuko luke, baina negatibo bihurtu gabe.

Emaitza negatiboa bada, 3., 4. eta 5. zenbakietakoak zerga-oinarriaren aurrezkiaren zati berezia gutxitzeko aplikatuko dira."

Hamasei. 57 artikuluaren erredakzio berria.

"57. artikulua. Aurrezkiaren likidazio oinarri berezia.

Aurrezkiaren oinarri likidagarri berezia kalkulatzeko, zerga-oianarriaren aurrezkiaren zati bereziari 55. artikuluaren 7. idatz-zatiko 2. arauan aipatutako murriztapena aplikatuko zaio, hala egokitzen bada."

Hamazazpi. 59.1 artikulua.

"1. Likidazio-oinarri orokorrari ondoko eskalan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:

3.672 13

3.672 477,36 4.488 22

8.160 1.464,72 8.670 25

16.830 3.632,22 12.750 28

29.580 7.202,22 14.790 36

44.370 12.526,62 Hondarra 42

Hemezortzi. 62.1.g) artikulua.

"g) Bi seme-alaba edo gehiago dituzten familia-unitateen kasuan a) letran adierazten den portzentajea 100eko 18 izanen da. Portzentaje hori 100eko 30 izanen da familia ugarien ohiko etxebizitza denean, betiere Familia ugariei buruzko martxoaren 25ko 20/2003 Foru Legearen arabera, abenduaren 31n familia ugarien izaera duten familia unitateen kasuan."

Hemeretzi. 62.2 artikulua.

"2. Etxebizitza-errentamenduaren ondoriozko kenkaria.

100eko 15 eta gehienez ere 900 euro urteko, subjektu pasiboak zergaldian bere ohiko helbidea den etxebizitzaren alokairuagatik ordaindu dituen diru kopuruena, betiere ondoko baldintzak tarteko baldin badira:

Subjektu pasiboaren errentak, salbuetsiak kenduta, ez izatea zergaldian 30.000 euro baino gehiago.

Zergaldian alokairu kontzeptuan ordaindutako diru-kopuruak, salbuetsiak kenduta, subjektu pasiboaren errenten 100eko 10 gainditzea."

Hogei. 67. bis artikuluari 3. idatz-zatia gehitzea.

"3. Gizarte Segurantzatik zahartzaroko eta elbarritasunerako nahitaezko aseguruaren (SOVi) pentsioak jasotzen dituzten subjektu pasiboek zilegi dute kenkari gehigarria egitea, jasotako pentsioaren zenbatekoaren eta lanbide arteko gutxieneko soldataren arteko diferentzia adinakoa, kasu bietan urteko kopuruak kontuan harturik.

Kenkari hori egin ahal izateko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboek ez jaso izana zergaldian, alargun-pentsioaz gain, lanbide arteko gutxieneko soldata baino handiagoa den beste errentarik, salbuetsiak alde batera utzita.

Gizarte Ongizate, Familia, Gazteria eta Kirol Departamentuari eskatu ahalko zaio kenkari hori aldez aurretik ordain dezala. Kasu horretan ez da zergako kuota diferentzialaren gaineko kenkaririk eginen. Erregelamendu bidez arautuko da kenkaria baliatzeko prozedura, bai eta aldez aurretiko ordainketa eskatzeko eta lortzeko prozedura ere.

Alargun-pentsioa ez bada zergaldi osoan jaso, artikulu honetako 1. idatz-zatiaren bigarren lerrokadan ezarritakoari jarraituko zaio."

Hogeita bat. 73.2 artikulua.

"2. 53. artikuluko b) letrako likidazio-oinarri negatiboak eta likidazio negatiboak, hala nola 54.1. artikuluko a) eta b) letretako saldo negatiboak, familia-unitateko kide batenak edo gehiagori dagozkienak, beste kide batzuen errenta positiboekin konpentsatuko dira, foru lege honen III. Tituluan ezarritako konpentsazio arauak aplikatuz. Konpentsazioa errenta-zati bakoitzaren kopuruaren hurrenkerari jarraituz eginen da, txikienetik handienera."

Hogeita bi. 74.1 artikulua.

"1. Baterako aitorpenetan konpentsagarriak dira, aurreko artikuluan ezarritako arauen arabera, likidazio oinarri negatiboak, 53. artikuluko b) letratik sor litekeen saldo negatiboa eta 54.1. artikuluko a) eta b) letretako saldo negatibo konpentsatu gabeak, baldin eta familia-unitatea osatzen duten subjektu pasiboek zergak banaka ordaindutako aurreko zergaldietan konpentsatu ez badituzte."

Hogeita hiru. 75. artikuluko 6. arauaren testu berria.

"Seigarrena.-71. artikuluko 1.a) eta 1.b) idatz-zatiek aipatzen dituzten familia unitateen kasuan, 55. artikuluko 7. idatz-zatiko 2. erregela aplikatzearen ondorioz ezkontideetako edo bikote iraunkorreko kideetako batek ezin izan duenean osoki aplikatu 3., 4., 5. eta 6. idatz-zatietan aipatzen diren murrizketak, gerakina beste ezkontidearen gutxieneko pertsonalari eta familiarrari erantsiko zaio."

Hogeita lau. 81.2 artikuluari paragrafo bat gehitzea.

"Ez da atxikipenik eginen urte betetik beherako iraupeneko beka publikoetatik edo uztailaren 2ko 10/1996 Foru Lege aplika dakiekeen entitateek emandakoetatik sortutako errentetan, baldin eta, foru lege honen 7.h) artikuluaren arabera salbuetsiak ez izanik, lan-etekintzat hartuak badira eta jasotako kopurua lanbidearteko gutxieneko soldata baino gutxiago bada."

Hogeita bost. Hamaseigarren xedapen gehigarria, b) letra.

"b) Aurreko a) letran ezarritako muga aplikatzearen ondorioz zerga-oinarrian murrizketarik egin ahal izan ez zaien ekarpenei hurrengo bost ekitaldietan egin ahal izanen zaie. Arau hau ez zaie aplikatuko foru lege honetako hamabosgarren xedapen gehigarriko 1. idatz-zatiko a) letrako b') azpiletran ezarritako muga gainditzen duten ekarpenei."

Hogeita sei. Hogeigarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatiko a) letraren testu berria.

"a) Gradu guztietako zuzeneko ahaideek edo hirugarren gradura bitarteko alboko ahaideek familiako subjektu pasibo ezgaitu baten ondare babestuari egindako ekarpenek eskubidea emanen dute ekarleak zerga-oinarrian kenkaria egiteko, urtean 10.000 euro gehienez. Berdin jokatuko da ekarpena ezgaitasuna duen subjektu pasiboaren ezkontideak egiten badu edo hura beren kargura daukaten beste pertsona batzuek, tutoretza araubidean, harrera araubidean (Kode Zibilaren 172. artikuluan eta hurrengoetan arautua), umeordetza araubidean (Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bildumaren 73. eta 74. Legeetan arautua) edo beste autonomia erkidego bateko antolamendu juridiko zibilean izaera bera duten beste instituzio batzuen araubidean." Ondare babestu bakoitzari diru-ekarle guztien artean egindako ekarpenei dagozkien kenkarien multzoa, urtean, ezin da 24.250 eurotik gorakoa izan. Kopuru hori gaindituz gero, ekarpen bakoitzari dagokion kenkaria gutxitu beharko da, modu proportzionalean.

Foru lege honen 55. artikuluko 7. idatz-zatiko 1. arauaren ondorioetarako, murrizketa horiek 55. artikuluko 1. idatz-zatian ezartzen direnekin batera eginen dira."

Hogeita zazpi. Hogeita seigarren xedapen gehigarri berria gehitzea.

"Hogeita seigarren xedapen gehigarria. Aurreikuspen sozialeko sistemen arteko eskubide ekonomikoen mobilizazioa.

Erregulazio berezirik izan ezean, Foru Komunitatean araubide arrunteko lurralderako indarrean den araudia aplikatuko zaie aurreikuspen sozialeko sistemen arteko eskubide ekonomikoen mobilizazioaren tributu arloko ondorioei, haien tratamendu fiskalaren homogeneitatea eta ezaugarri juridiko, tekniko eta finantzarioak kontuan hartuz."

Hogeita zortzi. Hogeita zazpigarren xedapen gehigarri berria gehitzea.

"Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria. Konpentsazio fiskalak, banakako bizi-aseguruetatik edo ezintasuneko aseguruetatik sortutako etekin batzuen kasuan.

1. Xedapen honetan erregulatutako kenkari eskubidea izanen dute zerga-oinarriko aurrezkiko zati berezian kapital geroratu gisa egindako eskurapenetatik sortutako etekinak -foru lege honen 20.1.a) artikuluak aipatzen dituenak- sartzen dituzten subjektu pasiboek, baldin eta 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen kontrataturiko bizi-aseguruetatik edo ezintasunekoetatik sortuak badira eta foru lege honetako 32.2 artikuluan ezarritako 100eko 40ko edo 75eko kenkari portzentajeak aplikatzekoak bazaizkie, 2006ko abenduaren 31n indarrean zen idazketaren arabera.

2. Kenkari horren zenbatekoa honako diferentzia positibo hau izanen da: aurreko idatz-zatian aurreikusitako etekin garbien zenbateko osoa batu eta konpentsatzetik sortzen den saldo positiboari 100eko 15eko karga-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruaren eta aurreko idatz-zatiko portzentajeak aplikatuta etekin horiek likidazio oinarri orokorrean sartu izanez gero egokituko litzatekeen kuota osoaren zenbateko teorikoaren arteko diferentzia.

3. Aurreko idatz-zatiak aipatzen duen kuota osoaren zenbateko teorikoa honako hau izanen da:

a) Aurreko 1. idatz-zatiak aipatzen dituen etekinak bateratu eta konpentsatzetik sortzen den saldoa zero edo negatiboa bada, 2006ko abenduaren 31n indarrean zen idazketaren arabera foru lege honen 32.2. artikuluan eta bosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitako kenkari portzentajeak aplikatuta, kuota osoaren zenbateko teorikoa zero izanen da.

b) Aurreko a) letran deskribatutako saldoa positiboa bada, 2006ko abenduaren 31n indarrean zen idazketaren arabera foru lege honen 32.2. artikuluan eta bosgarren xedapen gehigarrian aurreikusitako kenkari portzentajeak aplikatuta, kuota osoaren zenbateko teorikoa honako hau izanen da: likidazio oinarri orokorraren eta saldo positibo horren baturari foru lege honen 59.1. artikuluan ezarritako eskala aplikatzetik sortzen den emaitzaren eta eskala hori likidazio oinarri orokorrari aplikatuz sortzen den kuotaren arteko diferentzia positiboa.

4. Aurreko 3. idatz-zatiak aipatzen duen saldoa erabakitzeko, foru lege honen (2006ko abenduaren 31n duen idazketaren arabera) 32.2. artikuluan ezarritako murrizketak aplikatuko zaizkio soil-soilik 2006ko abenduaren 31 bitarte ordaindutako primei dagokien etekin garbiaren zatiari, eta ondorengoei aseguru kontratuaren jatorrizko polizan aurreikusitako prima arruntak badira.

Kapital geroratuko aseguru-kontratuko prima bakoitzak lortutako etekin osoaren zatia erabakitzeko, etekin osoa honako zatiduratik sortzen den ponderazio koefizienteaz biderkatuko da:

Zatigaian honako emaitza hau: prima x ordaindu zenetik eskurapena kobratu bitarte igarotako urteen kopurua.

Zatitzailean honako emaitza hau: prima bakoitza x ordaindu zenetik eskurapena kobratu bitarte igarotako urteen kopurua.

5. Aseguru entitateak adieraziko dio subjektu pasiboari bizi-aseguruetatik edo ezintasunekoetatik heldu diren kapital geroratu gisa egindako eskurapenetatik sortutako etekin garbien zenbatekoan zein den prima bakoitzari dagokiona, aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera kalkulaturik eta foru lege honen 32.2 artikuluan eta bosgarren xedapen iragankorrean ezarritako murrizketa-portzentajeak aplikaturik, 2006ko abenduaren 31n indarrean zen idazketaren arabera.

6. Horrela kalkulatutako kenkariaren zenbatekoa foru lege honen 67. artikuluak aipatzen duen nazioarteko zerga-bikoizketaren kenketa egin eta gero kenduko zaio Zergaren kuota likidoari."

Hogeita bederatzi. Hogeita zortzigarren xedapen gehigarri berria gehitzea.

"Hogeita zortzigarren xedapen gehigarria. Ondare pertsonala osatzen duten ondasunez baliatzea zahartzaroko eta menpekotasunak eragindako premia ekonomikoei aurre egiteko.

Ez dira errenta gisa hartuko 65 urtetik gorako pertsonek ohiko etxebizitzaz baliatzearen ondorioz jasotako zenbatekoak, ez eta Menpekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia sustatzeari eta haiei laguntza emateari buruzko Legeko 26. artikuluaren arabera menpekotasun larria edo menpekotasun handia duten pertsonek jasotakoak ere, betiere zahartzaroko eta menpekotasunak eragindako premia ekonomikoei aurre egiteko ondare pertsonala osatzen duten ondasunez baliatzeko egintzei buruzko arau finantzarioen arabera jokatzen bada."

Hogeita hamar. Hogeita hemeretzigarren xedapen gehigarri berria gehitzea.

"Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria. Alderantzizko hipoteka bat eratzearen ondorioz etorkizuneko errentak aseguratzea.

Alderantzizko hipoteka bat eratzearen ondorioz onuradunak lor ditzakeen aldizkako dirusarrerak erabili ahalko dira, guztiz edo hein batean, aseguratutako aurreikuspen plan bat kontratatzeko, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 55.1 artikuluko hirugarren zenbakian ezarritako modu eta baldintzetan.

Ondorio horietarako, erretiroaren inguruabarraren parean jarriko da hartzailearen biziraupen-egoera, behin aseguratutako aurreikuspen plan horren lehen prima ordaindu eta hamar urte iragan eta gero."

2. artikulua. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legea.

2008ko urtarrilaren 1etik aurrerako zergaldietan, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen artikulu hauek honako testua izanen dute:

Bat. IV. tituluko II. kapituluaren errubrika aldatu da.

"II. KAPITULUA

Balio zuzenketak: Amortizazioak"

Bi. 14. artikulua.

"14. artikulua. Ibilgetu materialaren eta ondasun higiezinetako inbertsioen amortizazioa.

1. Kenkari eskubidea izanen dute, ibilgetu materialaren eta ondasun higiezinetako inbertsioen amortizazio kontzeptuan, jarduerari atxikitako elementuek jasaten duten benetako depreziazioari dagozkion diru-kopuruek. Depreziazio hori funtzionamenduaren, erabileraren, gozamenaren edo zaharkitzearen ondoriozkoa izan daiteke.

2. Ibilgetu materialaren eta ondasun higiezinetako inbertsioen balio-galtzea honako baldintza hauetan hartuko da benetakotzat:

a) Ofizialki onartutako amortizazio tauletan ezarritako amortizazio linealeko koefizienteak aplikatzearen emaitza bada.

b) Amortizazio beheranzkoaren metodoak aplikatzeko erregelamenduz ezarritako arauen arabera eta bertan aipatzen diren elementuetan egiten bada.

c) Subjektu pasiboak egindako eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak onartutako plan bati egokitzen bazaio.

d) Subjektu pasiboak zenbateko hori justifikatzen badu.

3. Kasuan kasuko aktiboa abian jartzen denetik aurrera hasiko da aplikatzen amortizazioa.

4. Ondorio fiskaletarako, elementu amortizagarri baten balio-bizitza izanen da, hartutako amortizazio irizpidearen arabera, haren balio osoa erabat estalirik geldituko den epea, hondar-balioa alde batera utzita, hala badagokio.

Elementu bat ofizialki onartutako taulak aplikatuz amortizatzen bada, haietan esleitutako gehieneko amortizazio epea hartuko da balio-bizitzatzat.

5. Elementu berari ezinen zaizkio aplikatu, ez aldi berean ez jarraian, amortizazio sistema desberdinak.

6. Erregelamenduz emanen dira amortizazio arloko garapen xedapenak eta amortizazio taulak onetsiko dira, hala nola aurreko 2. idatz-zatiko c) letrak aipatzen duen plana burutzeko prozedura.

7. Zilegi da ibilgetu materialeko elementu berriak eta ondasun higiezinetako inbertsio berriak, foru lege honen 50.1.b) artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten zergaldian enpresa txikien esku jarriak badira, ofizialki onartutako amortizazio tauletan ezarritako koefizientea 1,5ez biderkatzearen emaitzak adierazten duen koefizientearen arabera amortizatzea.

Foru lege honen 50.1.b) artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituztenak dira enpresa txikiak.

Amortizazio araubide hau aplikagarria da kasuko zergaldian sinatzen den obra kontratu baten bitartez enkargatutako elementuen kasuan, betiere erabiltzeko moduan jartzea epea hori bukatu eta hurrengo hamabi hilabeteetan egiten bada.

Amortizazio araubide hori aplikatuko zaie, halaber, enpresak berak eraiki edo sortutako ibilgetu materialeko elementuei eta ondasun higiezinetako inbertsioei.

Idatz-zati honetan ezarritako amortizazio araubidea bateragarria da beste edozein onura fiskalekin.

Benetan gertatutako balio-galtzeari buruz idatz-zati honetan ezarritakotik sortzen den kopuru amortizagarriaren soberakinaren kenkaria, halakorik bada, ez da egonen irabazi-galeren kontuan kontabilitate egozpena egin izanaren baldintzapean.

Idatz-zati honetan ezarritako amortizazio araubidea aplikatuz ondare elementuen amortizazio fiskala bukatzen denean, gerora egiten den kontabilitateko amortizazioaren zenbatekoa gehitu beharko zaio zergaldietako zerga-oinarriari. Ondareko elementuen eskualdaketa egin bada, fiskalki amortizatutako kopuruei kontabilitatean egotziak kenduta ematen duen diferentzia sartuko da, eta diferentzia horri ezin zaio aplikatu 36. artikuluan xedatutakoa".

Hiru. 15. artikulua.

"15. artikulua. Balio-bizitza zehaztua duen ibilgetu ukiezinaren amortizazioa.

1. Kengarriak dira, zenbatekoaren hamarrenaren gehienezko urteko mugarekin, balio-bizitza zehaztua duen ibilgetu ukiezinaren amortizaziorako hornidurak, honako baldintza hauek betetzen badira:

a) Kostu bidez eskuratzearen ondorioa izatea.

b) Entitate eskuratzailea eta eskualdatzailea sozietate talde baten parte ez izatea Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, zeinahi direla egoitza eta urteko kontu bateratuak formulatzeko betebeharra. Bi entitateak talde batekoak badira, entitate eskualdatzaileak ibilgetua eskuratzen ordaindutako prezioari aplikatuko zaio kenkaria, lotura gabeko pertsona edo entitateetatik eskuratu bada.

2. Aurreko 1. idatz-zatian ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten ibilgetu ukiezinaren amortizaziorako hornidurak fiskalki kengarriak izateko, haren balio-galtze atzeraeraginezinaren ondoriozkoak direla frogatu behar da.

3. Aktiboa errentak ematen hasten denetik aurrera hasiko da amortizazioa."

Lau. 16. artikulua.

"16. artikulua. Amortizazio askatasuna.

1. Askatasunez honako hauek amortiza daitezke:

a) Ikerketa eta garapenean esklusiboki eta etengabe erabiltzekoak diren ibilgetu materialeko eta ukiezineko elementuak.

Eraikinen kasuan, ikerketa eta garapen jarduerei atxikia den zatia.

b) Ibilgetu ukiezin gisa aktibaturiko ikerketa eta garapeneko gastuak, amortizazio askatasunaz baliatzea zilegi den elementuenak izan ezik.

c) Ibilgetu materialeko eta ukiezineko elementuak eta Lan Sozietate Anonimoen eta Lan Sozietate Mugatuen higiezinetako inbertsioak, beren jarduerei atxikiak direnak, halakotzat kalifikatuak izan ziren dataren ondoko lehen bost urteetan eskuratuak badira, eta betiere amortizazio askatasunaz baliatzeko aukera duten ekitaldietan gutxienez lortutako irabazien 100eko 25 xedatzen badute Erreserba Funts Berezirako.

d) 600 eurotik beherako unitate balioa duten ibilgetu materialaren elementuak.

2. Amortizazioaren kontabilitate egozpena egiten den ekitaldiei dagokien zerga-oinarriari amortizazio horren zenbatekoa gehituko zaio eta, hala bada, ondareko elementuaren eskualdaketa egiten denean, hala egiten bada, amortizazio askatasunari aplikatutako zenbatekoei kontabilitatean egotzitakoak kendu eta bien arteko diferentzia integratuko da. Eta ez da zilegi horiei 36. artikuluan ezarritakoa aplikatzea."

Bost. 18. artikulua.

"18. artikulua. Erabiltzeko lagatako aktiboak.

1. Erosteko aukera edo berritzekoaz baliatzeagatik ordaindu beharreko zenbatekoa, aukera hori duten aktiboen erabiltzeko lagapenaren kasuan, gutxiago bada aktiboaren balioari lagapenaren denboran legozkiokeen gehieneko amortizazio kuoten batura kenduta ematen duen zenbatekoa baino, eragiketa finantza-errentamendutzat hartuko da.

2. Aktiboa zuzenean edo zeharbidez lagapen-hartzaileak lagatzaileari eskualdatua bada, eragiketa finantza-metodotzat hartuko da, eta lagapen-hartzaileak haren amortizazioarekin jarraituko du, baldintza berberetan eta eskualdaketa egin baino lehen zuen balio berberarekin."

Sei. IV. tituluko IV. kapituluaren errubrika aldatu da.

"IV. KAPITULUA

Balio-galtzearen ondoriozko galera, pentsio planetarako hornidurak eta ekarpenak"

Zazpi. 19. artikulua.

"19. artikulua. Balioaren zuzenketak: kredituen balio-galtzearen ondoriozko galera.

1. Zordunen kaudimengabeziaren ondorioz kredituen balio-galtzeak ekarritako galerak kengarriak dira, Zergaren sorrarazpenaren unean honako inguruabarretakoren bat tartean bada:

a) Obligazioaren mugaegunetik sei hilabeteko epea pasatua izatea.

b) Zorduna konkurtso egoeran izatea.

c) Zorduna edo, entitate bat baldin bada, haren administratzaile edo ordezkarietakoren bat ondasunak ostentzeagatik auziperatua izatea.

d) Obligazioak auzitegian erreklamatuak izana edo kobratu ahal izatea auzi baten edo arbitraje prozedura baten konponketaren baitan egotea.

2. Ez dira kengarriak beherago aipatzen diren kredituetan izandako galerak, salbu eta haien izateaz edo zenbatekoaz prozedura judizial edo arbitrajeko bat abiarazia bada:

a) Zuzenbide publikoko entitateek zor dituztenak.

b) Zuzenbide publikoko entitateek, kreditu entitate edo elkarren bermerako sozietateek bermatuak, betiere berme horren zenbatekoari dagokionez.

c) Berme errealeko edozein modalitatetan segurtatua, salbu eta bermearen galera edo okertze kasuetan.

d) Kreditu edo kauzio kontratu bidezko bermea dutenak, bermatutako zenbatekoan.

e) Berriztapen edo luzapen espresua izan dutenak.

Ez dira kengarriak hartzekodunarekin loturiko pertsona edo entitateen kaudimen-ezetik sor litekeen arriskua estaltzeko galerak, salbu eta judizialki deklaratutako kaudimengabeziaren kasuan, ez eta bezero eta zordunen kaudimengabeziaren arriskuaren estimazio osokoetan oinarritutako galerak ere.

3. Espainiako Bankuaren tutoretza administratiboaren menpeko finantza-entitateen kasuan, horretarakoxe emandako xedapenak aplikatuko dira."

Zortzi. 20. artikulua.

"20. artikulua. Balioaren zuzenketak: Balio-galtzearen ondoriozko galerak.

1. Merkatu arautuetan kotizatzen ez duten entitateen kapitaleko partaidetzen adierazgarri diren baloreen balio-galtzearen ondoriozko galerengatiko kenkariak ezin du gainditu enpresaren funtsen ekitaldiaren hasierako eta bukaerako balioen arteko diferentzia, eta kontuan hartu behar dira hartara egindako ekarpenak edo ekarpenen itzulketak.

Irizpide berbera aplikatuko zaie taldeko entitateen, talde aniztunen edo merkataritzako legeriaren arabera elkartuak diren sozietateen kapitaleko partaidetzei, nahiz eta merkatu arautuetan kotizatzeko onartuak diren baloreak izan.

Idatz-zati honek aipatzen duen diferentzia zehazteko, ekitaldiaren itxierako balioak hartuko dira aintzat, betiere eskudun organoak egin edo onartutako balantzeetan jasoak badira.

Ez dira kengarriak paradisu fiskaltzat hartuak diren herrrialde edo lurraldeetan egoitza duten entitateetako partaidetzek izandako balio-galtzearen ondoriozko galerak, salbu eta entitate horiek Merkataritza Kodearen 42. artikuluak dioenaren arabera balio-galtzea eragin duen entitatearenekin beren kontuak bateratzen badituzte.

2. Kengarriak dira merkatu arautuetan kotizatzeko onartuak diren zorraren adierazgarri diren baloreetan gertatutako balio-galtzeen ondorioz subjektu pasiboak horrelako merkatuetan kotizatzeko onartuak diren baloreengatik kasuan kasuko zergaldian izan dituen galerak. Muga, betiere, galera osoa da, eta balio aldaketa positibo eta negatiboak kontatu behar dira.

Ez dira kengarriak errenboltso balio ziurra duten, merkatu arautuetan kotizatzeko onartuak ez diren edo paradisu fiskaltzat hartzen diren herrialde edo lurraldeetan kokaturiko merkatu arautuetan kotizatzeko onartuak diren baloreen balio-galtzearen ondoriozko galerak.

3. Egoitza Espainian ez duten entitateetako funts berekietan parte hartzeko baloreak erosten direnean, eta horien errentak foru lege honen 62. artikuluan ezarritako salbuespenaz baliatzeko modukoak badira, partaidetzaren erosketa-prezioaren eta partaidetzapeko entitatearen ondare garbiak erosketa-egunean zuen kontabilitate-balio teorikoaren arteko diferentzia, partaidetza horren proportzioan, egoitza Espainian ez duen entitatearen ondasun eta eskubideei egotziko zaie, Merkataritza Kodearen 46. artikuluan eta hura garatzen duten arauetan ezarritako integrazio globalaren metodoa aplikatuz, eta egotzi ez den zatia zerga-oinarritik ken daiteke, urtero zenbateko horren ehuneko hamar gehienez, salbu eta foru lege honen 67. artikuluan adierazitako kenkariaren oinarrian sartu bada, deusetan galarazi gabe aplikagarri diren kontabilitate-arauetan ezarritakoa.

Egotzi ezin den zenbateko horri dagokion kenkaria, bidezkoa bada, aurreko 1. idatz-zatian aipatutako balio-galtzearen ondoriozko galerekin bateragarria izanen da."

Bederatzi. 21. artikulua.

"21. artikulua. Balioaren gaineko zuzenketak: merkataritza funtsa, beste ibilgetu ukiezin bat bizitza erabilgarri mugagabeduna eta argitalpen funtsak hondatzeagatiko galera.

1. Kengarria da merkataritza funtsei dagokien ibilgetu ukiezinaren jatorrizko eskuratze prezioa, haren zenbatekoaren hamarrena gehieneko muga izanik urtean; betiere, baldintza hauek bete beharko dira:

a) Kostu bidez eskuratzearen ondorioa izatea.

b) Entitate eskuratzailea eta eskualdatzailea sozietate talde baten parte ez izatea Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, zeinahi direla egoitza eta urteko kontu bateratuak formulatzeko betebeharra. Bi entitateak talde batekoak badira, entitate eskualdatzaileak ibilgetua eskuratzen ordaindutako prezioari aplikatuko zaio kenkaria, lotura gabeko pertsona edo entitateetatik eskuratu bada.

c) Erreserba erabilezin bat hornitu izatea merkataritzako legerian ezarritako moduan. Erreserba hori hornitu ezin bada, kenkaria eginen da baldin erreserba hurrengo ekitaldietako lehen mozkinen kargura hornitzen bada.

Kontabilitateari begira, kenkari hori ez da zertan galera eta irabazien kontuan egotziko. Ondorio fiskaletarako, kendutako kopuruek merkataritza funtsaren balioa gutxituko dute.

2. Aurreko idatz-zatiko a) eta b) letretan aurreikusitako baldintzak betetzen direnean, bizitza erabilgarri mugagabeko ibilgetu ukiezina kengarria izanen da, haren hamarrena gehieneko muga dela urtean.

Kontabilitateari begira, kenkari hori ez da zertan galera eta irabazien kontuan egotziko. Ondorio fiskaletarako, kendutako kopuruek merkataritza funtsaren balioa gutxituko dute.

3. Argitalpen, fonografia eta ikus-entzunezkoen funtsak hondatzeagatiko galerak kengarriak dira produkzio jarduera hori egiten duten entitateentzat, haien ekoizpenak merkatuan jarri eta bi urte iraganik. Epe hori iragan baino lehen ere kengarriak izaten ahal dira, hondatzea frogatuz gero".

Hamar. 22. artikulua.

"22. artikulua. Hornidurak.

1. Ez dira kengarriak hurrengo gastuak:

a) Betebehar inplizitu edo esangabeen ondoriozkoak.

b) Ordainsarien eta langileendako beste prestazio batzuen ondoriozko hornidurei dagozkienak, Foru Lege honen 23. artikuluan xedatutakoa ukatu gabe.

c) Langileenak, haiei ordaintzeko formula gisa erabilitako ondare tresnetan oinarritzen diren ordainketei badagozkie, eskudirutan ordaindu nahiz tresna horiek emanez.

d) Kontratuak betetzeko kostuei dagozkienak, haietatik lortzea espero diren mozkin ekonomikoak baino handiagoak badira.

e) Berregituratzeen ondoriozkoak, salbu eta lege edo kontratu bidezko betebeharrei buruzkoak eta ez soilik esangabeak.

f) Salmentak itzultzeko arriskuari buruzkoak.

2. Ingurumen arloko jarduketei dagozkien gastuak kengarriak dira subjetu pasiboak formulatu eta Zerga Administrazioak onartutako plan bati badagozkio. Erregelamenduz ezarriko da formulatzen diren planak ebazteko prozedura.

3. Aurreko bi idatz-zatien arabera kengarritzat hartzen ez diren gastuak, zein zergalditan aplikatzen den haien xedeko hornidura, haren zerga-oinarrian sartuko dira.

Orobat, ondareko tresnak entregatuz likidatzen diren langileen gastuak (aurreko 1. idatz-zatiko c) letran aipatua), zein zergalditan entregatzen diren, hartan izanen dira kengarriak.

4. Aseguru entitateek egindako hornidura teknikoei buruzko gastuak horretarako aplikatzen diren arauetan ezarritako gutxieneko kopuruetaraino izanen dira kengarriak.

Kobratu gabeko kuotak edo primak hornitzeko ekarpena bateraezina da, saldo berberekin, zordunen ordainezintasuna estaltzeko ekarpenekin.

5. Kengarriak dira elkarren bermerako sozietateek beren galera eta irabazien kargura egindako gastuak, hornidura teknikoetarako direnean.

Administrazio Publikoek elkarren bermerako sozietateei emandako dirulaguntzak ez dira zerga-oinarrian sartuko, ezta dirulaguntza horien ondoriozko errentak ere; betiere, hornidura teknikoen funtsera bideratu beharko dira.

Idatz-zati honetan aurreikusitakoa fidantzamenduko sozietateei ere aplikatuko zaie haien xede soziala osatu behar duten jarduerei dagokienez, Elkarren Bermerako Sozietateen Araubide Juridikoari buruzko martxoaren 11ko 1/1994 Legearen 11. artikuluan aurreikusitakoari jarraituz.

6. Konpontzeko eta berrikusteko bermeen ondoriozko arriskuei atxikitako gastuak kengarriak dira horniduraren saldo bat zehazteko behar den zenbatekoraino. Hura ez da zergaldia bukatzean berme biziko salmentei portzentaje bat aplikatzean ateratzen den emaitza baino handiagoa izanen. Portzentaje hori zergaldiko bermeei aurre egiteko izandako gastuen eta aurreko bi zergaldietan salmenta bermedunekin egindako gastuen artekoa izanen da.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa itzulitako salmenten gastu gehigarriak estaltzeko hornidurei ere aplikatuko zaie.

Entitate sortu berrien kasuetan, jarduera berriak hasi edo hiru ekitaldi igaro baino lehen berriro hasten dituztenentzat, entitateak zein ekitalditan jardun duen, haietatik aterako da idatz-zati honen lehen paragrafoan finkatutako portzentajea."

Hamaika. 23. artikulua.

"23. artikulua. Pentsio planetarako eta antzeko kontingentziak estaltzeko ekarpenak.

1. Aurreko artikuluaren 1. idatz-zatiko b) letran xedatutakoa gorabehera, kengarriak dira pentsio planak sustatzen dituztenen ekarpenak, plan horiek Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginean, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitakoan, araututa badaude. Ekarpen horiek dagokion zatian egotziko zaizkio partaideari, onuradunentzat ohiz kanpo, aipatu testu bateginaren 5.3.d) artikulua aplikatuta, egindakoak izan ezik.

2. Orobat, kengarriak dira pentsio planetakoen antzeko kontingentziak estaltzeko ekarpenak, hurrengo baldintzak betez gero:

a) Prestazioak nori lotzen zaizkion, haiei egozten bazaizkie zerga aldetik.

b) Etorkizunean prestazioa hartzeko eskubidea atzera egiterik gabe eskualdatzea.

c) Ekarpen horien titulartasuna eta baliabideen kudeaketa eskualdatzea.

3. Orobat, kengarriak dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003ko ekainaren 3ko 2003/41/CE Zuzentarauan (jarduerak eta enplegu pentsioen funtsak gainbegiratzea) bildutako enpresa sustatzaileek egindako ekarpenak; betiere, aurreko 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan jasotako baldintzak beharko dira bete eta Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen Legearen testu bategineko 8.6 artikuluan aurreikusitako kontingentziak estali.

4. Ez dira kengarriak, gertatzen diren zergaldian, horniduren eta barreneko funtsen gastuak, Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren xedekoak bezalako kontingentziak edo antzekoak estaltzeko badira."

Hamabi. 25. artikulua.

"25. artikula. Arau orokorra.

Ondareko elementuak Merkataritza Kodean ezarritako irizpideei jarraituz baloratuko dira. Dena dela, arrazoizko balioaren irizpidea aplikatuta sortzen diren balio aldaketek ez dute ondorio fiskalik izanen, galera eta irabazien kontuan egotzi behar ez diren bitartean.

Dohainik eskuratzen direnean, ondareko elementu horien merkatuko balioa hartuko da eskuratze preziotzat.

Kontabilitateko errebalorizazioen zenbatekoa ez da zerga-oinarrian sartuko, non ez diren, lege edo erregelamenduetako arauek behartuta, galera eta irabazien kontuan sartzen. Zerga-oinarrian sartu gabeko errebalorizazioaren zenbatekoak ez die, ondorio fiskaletarako, balio handiagoren bat emanen errebalorizatutako elementuei, eta txostenean agertu beharko dute, 79. artikuluan xedatutakoari jarraituz."

Hamahiru. Kendu egin da 26. artikuluko 6. idatz-zatia. 26. artikulu horretako oraingo 7. idatz-zatia 6.a izanen da.

Hamalau. 27. artikulua.

"27. artikulua. Monetaren balio-galeraren zuzenketa.

1. Ondasun higiezinetako inbertsioetatik edo salmentan edukitako aktibo ez ohikoetatik, ibilgetu materialaren edo ukiezinaren ondare elementuak eskualdatzean ateratako errenta positiboak zerga-oinarrian sartzearren, errenta positibo horiek muga jo arte kenduko da erregelamenduz zehaztuko den monetaren balio-galeraren zenbatekoa, ondoko arauei jarraituz kalkulatuta:

a) Erregelamenduz ezarriko da nola eta zer koefizienterekin biderkatu eskualdatutako ondare elementuen produkzio kostua edo eskuratze prezioa eta amortizazio kengarriak.

Honela aplikatuko dira koefizienteak:

a') Eskuratze prezioari edo produkzio kostuari, ondareko elementua zein urtetan eskuratu edo produzitu den eguneratuta. Zein urtetan egin den hobekuntza, urte hartako koefizientea aplikatuko da.

b') Ondareko elementuei buruzko amortizazio kengarriei, dagozkien urteak kontuan hartuta.

b) Aurreko a) letran ezarritakoa aplikatuz ateratako kopuruen arteko aldea gutxitu eginen da; hain zuzen, aurreko a) letrako koefizienteak aplikatzean eskualdatutako ondare elementuarentzat kontuan hartzen dena.

c) eragiketa horretatik ateratzen den kopurua 0,60rekin biderkatuko da, edo ondoko koefiziente honekin, zein aukeratzen duen subjektu pasiboak:

a') Zenbakitzailean: ondare garbia.

b') Izendatzailean: ondare garbia gehi guztirako pasiboa, diruzaintza eta kredituko eskubideak kenduta.

Koefizientea ez da inoiz unitatea baino handiagoa izanen, eta subjektu pasiboak aukeratuko du zein magnitude erabili hura zehazteko: eskualdatutako ondare elementua eduki den denboran izandakoa edo hura eskualdatu aurreko bost ekitaldietakoa."

Hamabost. 28.3 artikulua.

"3. Foru lege honen ondorioetarako, hauek dira elkarri loturiko pertsona edo entitateak:

a) Entitate bat eta bere bazkide edo partaideak.

b) Entitate bat eta bere kontseilari edo administratzaileak.

c) Entitate bat eta bazkide, partaide, kontseilari edo administratzaileen ezkontideak edo, bestela, hirugarren gradura arteko ahaide zuzen edo albokoak, odolbidezkoak izan ala ezkontza bidezkoak izan.

d) Talde bereko partaide diren bi entitate.

e) Entitate bat eta beste entitate bateko bazkide edo partaideak, bi entitateak talde bereko partaideak badira.

f) Entitate bat eta beste entitate bateko kontseilari edo administratzaileak, bi entitateak talde bereko partaideak badira.

g) Entitate bat eta beste entitate bateko bazkide edo partaideen ezkontideak edo, bestela, haien hirugarren gradura arteko ahaide zuzen edo albokoak, odolbidezkoak izan ala ezkontza bidezkoak izan, bi sozietateak talde bereko partaideak baldin badira.

h) Entitate bat eta beste bat, baldin eta batak bestearen kapital sozialaren edo funts berekien 100eko 25eko edo gehiagoko partaidetza baldin badu zeharka.

i) Bi entitate, baldin eta bazkide edo partaide berberek edo horien ezkontideek edo, bestela, hirugarren gradura arteko odolbidezko edo ezkontza bidezko ahaide zuzen edo albokoek kapital sozialaren edo funts berekien 100eko 25eko edo gehiagoko partaidetza baldin badute, dela zuzenean, dela zeharka.

j) Egoitza Espainian duen entitate bat eta atzerrian dituen finkagune iraunkorrak.

k) Egoitza Espainian ez duen entitate bat eta Espainian dituen finkagune iraunkorrak.

l) Bi entitate, zerga sozietateen taldeetako araubidean ordaintzen duten talde batekoak badira.

Lotura bazkideen edo partaideen eta entitatearen arteko harremanaren bidez zehazten bada, partaidetza 100eko 5ekoa izanen da edo handiagoa; merkatu arautu bateko negoziazioan onartutako balioak badira, 100eko 1ekoa edo handiagoa. Administratzaileak aipatzen direnean, eskubidezkoak eta izatezkoak sartzen dira.

Talde bat izanen da entitate batek beste baten edo gehiagoren kontrola duenean, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz, egoitza non duten eta urteko kontu bateratuak aurkeztu behar duten alde batera utzita."

Hamasei. 34.2 artikulua.

"2. Zerga Administrazioak onartu beharko du, arauz erabakitzen den moduan, dirusarrera eta gastuak aldi baterako egozteko irizpideen eraginkortasun fiskala, haiek aurreko idatz-zatian aurreikusitakoak ez bestelakoak direnean eta subjektu pasiboak salbuespen gisa erabiltzen dituenean ondarearen, egoera finantzarioaren eta emaitzen irudi erreala emateko, Merkataritza Kodearen 34.4 eta 38.i) artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz."

Hamazazpi. 34.3 artikulua.

"3. Ez dira kengarriak galera eta irabazien kontuan, nahiz erreserba kontu batean, egozten ez diren gastuak, lege edo erregelamenduzko arau batek hala ezarrita; salbuespena dira libre edo azkar-azkar amortizatzen ahal diren ondareko elementuei buruz aurreikusitakoa eta finantza errentamenduko kontratuei buruzkoa.

Aurreko idatz-zatietan aurreikusitakoaren arabera, dagokien zergaldian ez beste batean, galera eta irabazien kontuan nahiz erreserba kontu batean, kontabilitatean egozten diren dirusarrera eta gastuak aipatu idatz-zatietan ezarritakoari jarraituz dagokien zergaldian egotziko dira. Dena dela, kontu horietan dagokien zergaldian ez geroagoko batean egotzitako gastuak badira, edo galera eta irabazien kontuan aurreragoko zergaldi batean egotzitako dirusarrerak, batzuk eta besteak kontabilitate egozpenari dagokion zergaldian egotziko dira, baldin aurreko idatz-zatietan aurreikusitako arauak aplikatuta dagokiena baino tributazio txikiagoa ateratzen ez bada."

Hemezortzi. 35.3 artikulua.

"3. Zein zergalditan ordaintzen diren prestazioak, hartan egotziko dira barreneko funtsetarako hornidura eta ekarpenen gastuak, Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginaren xedekoak bezalako kontingentziak edo antzekoak estaltzeko direnean, baita pentsio planetakoen antzeko kontingentziak estaltzeko ekarpenak ere, kengarriak izan ez badira."

Hemeretzi. 35.4 artikulua.

"4. Zein zergalditan egiten den itzulketa, hartan egotziko da balio-galtze baten ondoriozko balio zuzenketaren xedeko ondare elementuen balio galeraren itzulketa, bai zuzenketa egiten duen entitatean bai hari lotutako beste batean.

Arau bera aplikatuko da ibilgetuko ondare elementuak eskualdatzean izandako galeren kasuan, berriz eskuratzen badira eskualdatu eta hurrengo urtean."

Hogei. 36.1 artikulua.

"1. Ez dira zerga-oinarrian sartuko ibilgetu materialaren ondare elementuetatik, ukiezinetik eta ondasun higiezinetan egindako inber- tsioetatik dohainik eskuratutako errentak, entitatearen ustiatze ekonomikoari lotuak egon eta, gutxienez ere, urtebetez funtzionamenduan egon badira eskualdaketa aurreko hiru urtean, monetaren balio-galeraren zenbatekoa zuzendu ondoren, baldin aipatu eskualdaketen zenbatekoa esandako ondare elementuetako edozeinetan berriz inbertitzen bada ondare elementua entregatu edo eskura jarri baino urtebete lehenagotik ondoko hiru urte arteko epean.

Orobat, ez da zerga-oinarrian sartuko aipatu dohainezko eskualdeketetan lortutako errenten 100eko 50, haien zenbatekoa, epe beretan, foru lege honen 70 bis artikuluko 3. idatz-zatiko b) letran bildutako balioak eskuratzeko inbertituz gero.

Berrinbertsioaren zenbatekoa eskualdaketaren guztirakoa baino txikiagoa bada, aipatu eskualdaketan lortutako errentaren proportziozko zatia baino ez da zerga-oinarrian sartuko.

Aktibo materialaren ondare elementuak eta ondasun higiezinetako inbertsioak direnean, funtzionamenduan sartzen den egunean egindakotzat hartuko da berrinbertsioa; aldiz, aktibo ukiezineko ondare elementuak direnean, eskuratzen diren egunean. Balioen kasuan, eskuratu edo harpidetza egiten den egunean egindakotzat joko da berrinbertsioa.

Idatz-zati honetan aipatutakoa ez da aplikatuko berrinbertsioaren xedeko ondare elementuak lotura duen pertsona edo entitate batetik eskuratzen diren kasuan, ibilgetu materialaren elementu berriak edo ondasun higiezinetako inbertsioak direnean salbu. Orobat, gastu kengarriak sortzen dituzten ondareko elementuak eskualdatzean lortutako errenta zerga-oinarrian sartzen ez bada, gastuak ez dira kengarriak izanen, ekitaldi batean edo beste batean sorrarazi. Dena dela, subjektu pasiboak badu aukera aipatu gastuak kengarritzat erabiltzeko baina salbuespena galduta; zein zergalditan sorrarazten den lehen gastu kengarria elementua eskuratu edo erabili ondoren, hartako aitorpenean erregularizatuko da. Artikulu honen 6. idatz-zatian adierazitako moduan erregularizatuko da, zehapenak alde batera utzita.

Foru lege honen 17. artikuluan aipatu finantza errentamenduko kontratuak direla bide egindako inbertsioak direnean, arau hauek aplikatuko dira:

a) Ondasuna funtzionamenduan hasten den egunean egindakotzat joko da berrinbertsioa.

b) Ondasunaren balioa, eskudirutan, da berrinbertsioaren zenbatekoa.

c) Erosteko aukera ez erabiltzea kontratua bukatu edo hausteko egunean huts egitea izanen da, 6. idatz-zatian xedatutakoa aplikatzearen ondorioetarako."

Hogeita bat. VIII bis kapitulu berria IV. tituluari gehitu zaio.

"VIII BIS KAPITULUA

Zenbait aktibo ukiezin lagatzearen ondoriozko dirusarrerak".

Hogeita bi. 37. artikulua.

"37. artikulua. Zenbait aktibo ukiezinetatik heldu diren dirusarrerak zerga-oinarrian ez sartzea.

1. Patenteak, marrazkiak edo modeloak, planoak, formulak edo isilpeko prozedurak erabili edo ustiatzeko eskubidea eta industria, merkataritza edo zientzia arloko esperientziei buruzko informazioen gaineko eskubideak lagatzetik sortutako dirusarrerak zerga-oinarrian sartuko dira baina beren zenbatekoaren 100eko 50ean, baldintza hauek betetzen direnean:

a) Entitate lagatzailea lagatzen diren aktiboen sortzailea izatea.

b) Lagapen-hartzaileak jarduera ekonomiko batean baliatzea erabilera edo ustiapeneko eskubideak, eta baliatze horren emaitzak ez daitezela gauzatu lagapen-hartzaileak egiten duen ondasun-ematean edo zerbitzu prestazioan, baldin eta zergen arloan kengarriak diren gastuak sortzen badituzte entitate lagatzailean, eta, betiere eta, azken kasu horretan, entitate hori lagapen-hartzailearekin lotuta badago.

c) Lagapen-hartzaileak egoitza ez izatea tributazio gabeko edo paradisu fiskaltzat jotako herrialde edo lurralde batean.

d) Lagapen kontratu berean zerbitzuen prestazio osagarriak sartzen direnean, zerbitzu horiei dagokien kontraprestazioa zehaztu beharko da kontratuan.

e) Entitateak beharrezkoak diren kontabilitate erregistroak izatea, lagapenaren xedeko aktiboei dagozkien dirusarrera eta gastuak, zuzenekoak eta zeharkakoak, zehaztu ahal izateko.

2. Zerga-oinarrian ez sartzea ez da aplikatuko ondokoa gertatu eta hurrengo zergalditik aurrera: aktibo bakoitzaren lagapenetik heldu diren dirusarrerak, hots, lagapenaren hasieratik konputatu eta zerga-oinarrian ez sartzeko eskubidea izan dutenak, sortutako aktiboaren kostua halako sei baino handiagoak direnean.

3. Zerga-oinarrian sartu ez izana kontuan hartu beharko da foru lege honen 60.1.b) artikuluak aipatzen duen kuota osoa zehazteko.

4. Zergak bateratze-araubidearen bitartez ordaintzen dituzten entitateak izanez gero, lagapenaren dirusarrerak eta gastuak ez dira deuseztatuko talde fiskalaren zerga-oinarria zehazteko.

5. Zerga-oinarrian ez sartze horretatik kanpo egonen dira ondoko eskubideak lagatzetik heldu diren dirusarrerak: markak, literatura lanak, lan artistiko edo zientifikoak, filmak barne, erabili edo ustiatzeko eskubidea, lagatzen ahal diren eskubide pertsonalak, hala nola irudi eskubideak, programa informatikoenak, industria, merkataritza edo zientzia arloko ekipoenak, edo 1. idatz-zatian aipatu gabeko beste edozein eskubide edo aktibo."

Hogeita hiru. 42.1 artikulua.

"1. Inbertsioetarako Erreserba Berezia 150.000 euroz hornituta egon beharko du gutxienez ekitaldi ekonomikoan.

Halaber, entitateak berak ekitaldia ixtean dituen funtsak, mozkin horiekin hornitu baitzen Erreserba Berezia, dotazioa egiten den ekitaldian hori adina igoko dira, eta gehikuntza horri, gutxienez, hurrengo ekitaldietan eutsi beharko zaio, 44. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen den bost urteko epea bukatu arte, salbu eta kontabilitateko galeren ondorioz gutxitzen bada.

Aurreko paragrafoak aipatzen duen betebeharra dela eta, entitatearen beraren funtsen artean ez dira sartuko ekitaldi bakoitzeko emaitzak."

Hogeita lau. 43.1 artikulua.

"1. Ibilgetu materialaren elementu berriak edo ondasun higiezinetako inbertsioak izatea, ustiapen edo jarduera ekonomiko baten garapenari lotutako lurrak izan ezik.

Foru lege honen ondorioetarako, aktibo finko bat ez da berritzat joko aldez aurretik beste pertsona edo entitate batek erabili badu, hots, bere ibilgetuari gehitu dion neurrian, edo hala izan behar bazuen Kontabilitate Plan Orokorraren arabera, funtzionamenduan hasi ez arren."

Hogeita bost. 43.2 artikulua.

"2. Aurreko idatz-zatian ezarritakoa gorabehera, foru lege honen 17. artikuluak aipatzen dituen finantza errentamenduko kontratuen bidez lortutako ondasunak ere materializatzeko gai izanen dira.

Erosteko aukera ez erabiltzea kontratua bukatu edo hausteko egunari dagokionean huts egitea izanen da, 46. artikuluan xedatutakoa aplikatzearen ondorioetarako."

Hogeita sei. 44.4 artikulua.

"4. Materializatzeko epea bukatzen denetik hasita bost urte pasatzen direnean, Erreserba Berezian dagokion zenbatekoa ondokoetarako aplikatzen ahalko da:

a) Kontabilitateko emaitza negatiboak deuseztatzeko.

b) Sozietatearen kapitala handitzeko.

Erreserba berezia sozietatearen kapitala handitzeko erabiltzen bada, abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Sozietate Anonimoei buruzko Foru Legearen 214. artikuluan xedatutakoa aplikatzen ahal zaien sozietateek erreserba bereziaren kontura hornitzen ahalko dute legezko erreserba, kapitalizazioarekin batera, betiere sozietatearen kapitalari eransten zaion zenbatekoaren 100eko 20 gainditu gabe.

Aplikazio hori egindakoan, entitatearen funts berekiak aplikazio hori bezainbat gutxitzen ahalko dira, foru lege honen 42. artikuluko 1. idatz-zatiaren bigarren paragrafoan ezarritako betebeharraren ondorioetarako, hots, funts berekiak errserba bereziari egindako zuzkidura adina handitu beharra."

Hogeita zazpi. 50.1. artikuluko azken paragrafoa.

"b) letran xedatu dena gorabehera, aurre-aurreko ekitaldiko negozio-zifraren zenbateko garbia milioi bat eurokoa edo gutxiagokoa izan denean karga-tasa 100eko 24koa izanen da."

Hogeita zortzi. 59.4.c) artikulua.

"c) Dibidenduaren banaketak edo mozkinetako partaidetzak zerga-oinarrian errentarik sartzea ez dakarrenean edo banaketa horrek partaidetzaren balio-galtzearen ondoriozko galera ekarri duenean, zerga-ondorioetarako. Kasu honetan partaidetzaren balioaren lehengoratzea ez da zerga-oinarrian sartuko.

Aurreko paragrafoan xedatzen dena ez da aplikatuko kasu hauetan:

a') Subjektu pasiboak frogatzen badu partaidetzaren balio-galtzearen ondoriozko galeraren pareko zenbateko bat Sozietateen gaineko Zergaren zerga-oinarrian sartu dela, Zerga honen 50. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan adierazitako karga-tasen baten arabera, partaidetzaren jabe izandako segidako entitateek eskualdaketa dela-eta lortu duten errentaren kontzeptu gisa, eta errenta horrek dibidenduen barruko ezarpen bikoitzaren ziozko kenkarirako eskubiderik izan ez duela. Kenkaria zati batez aplikatuko da letra honetan aipatzen den frogak izaera partziala duenean.

Zenbaki honetako a') letran aurreikusi den kasuan, partaidetzaren jabe ziren aurreko entitateek eskualdaketaren ondorioz lorturiko errentei balioen eskualdaketetan berriro inbertitzeko kenkaria aplikatu baldin bazaie, kenkaria dibidenduaren edo irabazietako partaidetzaren 100eko 9koa izanen da, 1. idatz-zatian xedatu dena aplikatzekoa bada, eta 100eko 18koa, 2. idatz-zatian xedatutakoa aplikatu behar bada.

b') Subjektu pasiboak frogatzen badu partaidetzaren balio-galtzearen ondoriozko galeraren pareko zenbateko bat Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarrian sartu dela, partaidetzaren jabe izandako segidako pertsona fisikoek eskualdaketa dela- lortu duten errentaren kontzeptu gisa. Kenkaria zati batez aplikatuko da letra honetan aipatzen den frogak izaera partziala duenean.

Zenbaki honetako b') letran aurreikusi den kasuan, kenkaria hauxe izanen da: dibidenduari edo irabazietako partaidetzari Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan erabili zen karga-tasa bera aplikatzearen ondorioz ateratzen dena. Karga-tasa hori ezin izanen da zerga hartako zerga-oinarriaren aurrezpenaren zati berezian sartzen diren ondare gehikuntzei dagokiena baino handiagoa izan, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera egiten diren eskualdaketetan."

Hogeita bederatzi. 59.5 artikulua.

"5. Subjektu pasiboaren zerga-oinarriko errenten artean, Espainiako lurraldean egoiliar izan eta zerga-ordainketa karga-tasa orokorrean egiten duten entitateen kapitalaren edo funts berekien izeneko baloreen eskualdaketatik etorri direnak zenbatzen direnean, kuota osotik kenduko da parte hartutako entitateak eskualdatutako partaidetza eduki duen bitartean sortu diren eta kenkarirako eskubidea duten mozkin banatugabeen gehikuntza garbiari, sozietate-kapitalari gaineratuak barne, bidezko karga-tasa aplikatzearen ondoriozko emaitza, baldin eta honako eskakizunak betetzen badira:

a) Eskualdaketa egin aurretik partaidetzaren portzentajea, zuzena edo zeharkakoa, 100eko 5 edo gehiago izatea.

b) Portzentaje hori etengabean eduki izana partaidetza eskualdatu den egunaren aurreko urtean.

Partaidetzaren eskurapenaren data dela-eta, partaidetzaren eskurapenaren datan mozkin banatugabeen zenbatekoa zehazterik ez badago, eskurapenaren balioa funts berekiei dagokiela ulertuko da.

Idatz-zati honetan aurreikusten dena aplikagarri izanen zaie, berebat, foru lege honetako 50. artikuluko 2. idatz-zatiko b) letran aipatzen diren entitateen kapitalaren izeneko baloreen eskualdaketei; ondorio hauetarako 2. idatz-zatian ezarritako karga-tasa aplikatu behar da.

Idatz-zati honetan ezarritako kenkaria ez zaio aplikatuko parte hartutako entitatearen zerga-oinarrian likidazio-oinarri negatiboekin egindako murrizketa dela-eta sartu gabeko errentei dagozkien mozkin banatugabeen gehikuntza garbiaren zatiari."

Hogeita hamar. 61.5 artikulua.

"5. Dibidenduak edota mozkinetako partaidetzak eskuratzen dituen entitatearen zerga-oinarriari ez zaio mozkinen banaketatik datorren partaidetzaren balio-galtzearen ondoriozko galera sartuko, balio-galera hori agertuko den modua eta zergaldia edozein direla ere, non eta mozkin horien zenbatekoak Espainiako lurraldean tributatu ez duen, partaidetzaren edozein eskualdaketaren bidez."

Hogeita hamaika. VI. tituluko IV. kapituluko 1. atalaren izenburua aldatu da.

"1. atala

Aktibo finko materialetako eta ondasun higiezinetako inbertsioak sustatzeko kenkariak"

Hogeita hamabi. 63. artikulua.

"63. artikulua. Kenkariak ibilgetu materialeko eta ondasun higiezinetako inbertsioetako elementu berrietan egindako inbertsioengatik.

Ibilgetu materialeko eta ondasun higiezinetako inbertsioetako elementu berrietan inbertsioak eginez gero, baldin eta elementu horiek (lurrak bazter utzita) entitatearen ustiapen ekonomikoaren garapenari lotuta badaude, kuota likidoari inbertsio horien zenbatekoaren 100eko 10 kentzen ahalko zaio.

Aurreko paragrafoan aurreikusitako kenkaria hartzen ahalko dute foru lege honen 17. artikuluan azaldutako finantza-errentamenduko kontratuen bidez eskuratutako ondasunek.

Kenkaria egiteko eskubidea zein unetan sortu den zehazteko nahiz kenkari horren oinarria zenbatzeko, 36. artikuluko 1. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan ezarritako arauak aplikatuko dira.

Erosteko aukera ez baliatzeak kontratua deuseztatzeko edo iraungitzeko data urratu dela esan nahiko du, 65. artikulua aplikatzearen ondorioetarako."

Hogeita hamahiru. 64.c) artikulua.

"c). Inbertsioa osatuko duten aktibo guztien zenbatekoak ekitaldi bakoitzean ondoko bi kopuru hauetako bat gainditu beharko du:

-Ibilgetu materialean eta ondasun higiezinetako inbertsioetan, aurretik zeuden kontabilitateko balioen baturaren 100eko 10, amortizazioak kenduta. Ekitaldian egindako inbertsioen zenbatekoa 300.000 eurotik gorakoa bada, aurreko portzentaje hori 100eko 5era arte murriztuko da.

-Izaera bereko aktibo finkoaren kontabilitateko balioaren zenbateko osoaren 100eko 15, amortizazioak kenduta.

Kontabilitateko balioa zehazteko, inbertsioa eginen den ekitaldiaren aurreko zergaldiaren azkenengo egunari dagokion balantzeari begiratuko zaio, egun horretan jardunean dagoen inbertsiopeko aktibo finkoari dagokiona zenbatuko ez dela.

Izaera bereko aktibo finkotzat joko da, Kontabilitate Plan Orokorreko edo, hala denean, ofizialki onartuta dauden plan sektorialetako kontu berean sartu edo sartuko dena, hiru digitukoa berau.

Aurreko paragrafoan aurreikusita dagoenaren ondorioetarako, izaera bereko aktibo finkoen artean sartuko dira foru lege honen 17. artikuluan azaldutako finantza-errentamenduko kontratuen bidez eskuratutakoak."

Hogeita hamalau. 69.1 artikulua.

"1. Kuota likidoaren 100eko 15eko kenkaria egiteko eskubidea izanen dute enpresaren jardueraren eragin kutsagarria gutxitu eta zuzentzeari zuzenean lotuta dauden ibilgetu materialaren elementuetan egindako inbertsioek, baldin eta inbertsio horiek ingurumenari buruzko arautegian ezarritako eskakizunak hobetzeko egin badira.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimen berariazkoa beharko da, gaian aritzen den erakunde ofizial eskudunak txostena egin ondotik, hala behar izanez gero."

Hogeita hamabost. 70 bis.1 artikulua.

"1. Baloreen kostubidezko eskualdaketan lortu diren errenta positiboen zenbatekoaren 100eko 15 kenduko da kuota osotik, errenta horiek karga tasa orokorraren mendeko zerga-oinarrian sartuta badaude, eta betiere eskualdaketa horien dirua artikulu honetan xedatu bezala berrinbertitzen bada, hemen ezarritako baldintzak beterik. Artikulu honetan berariaz finkatuta ez dagoen orotan, 36. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da, hango 4. idatz-zatia izan ezik.

Kenkari hori 100eko 13koa, 100eko 9koa eta 100eko 3koa izanen da, zerga-oinarrian sartutako errentak 100eko 28ko, 100eko 24ko eta 100eko 18ko tributu-tasak dituenean, hurrenez hurren."

Hogeita hamasei. 70 bis.2 artikulua.

"2. Kenkaria izateko eskubidea dakarren errenta sortzen ahal duten balore eskualdatuak dira edonolako entitateen kapitalean eta funtsetan partaidetza izatearen erakusgarri direnak, entitate horiek bere kapital sozialaren 100eko 5 baino txikiagoa ez den partaidetza ematen dutelarik, eta eskualdatu baino gutxienez urtebete lehenago izan direla eskuan.

Eskuan noiztik izan diren kalkulatzean, balore eskualdatuak eroslearen eskuan denbora gehien egin dutenak direla ulertuko da.

Partaidetza eskualdatuaren kalkulua zergaldiari dagokio.

Balore eskualdatuak beren aktiboan jarduera ekonomikoei lotu gabeko elementuen 100eko 15 baino gehiago daukaten entitateei badagozkie, amaitu den azken ekitaldiko balantzearen arabera, kenkaria ez da aplikatuko eskualdaketan lortutako errentan portzentaje hori egiten duen zatiaren gainean. Portzentaje hori balantze bateratuaren gainean kalkulatuko da, baldin eta balore eskualdatuak talde bateko entitate nagusiaren kapitalaren partaidetza bati badagozkio, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan ezarritako irizpideen arabera taldearen barruan entitate taldeaniztunak eta elkartuak sartzen direla, merkataritzako legeetan agindutako baldintzen arabera, egoitza nahiz urteko kontu bateratuak egiteko betebeharra gorabehera. Hala eta guztiz ere, subjektu pasiboak portzentaje hori zehazten ahalko du, balantzea osatzen duten elementuen merkatu-balioen arabera.

Lotu gabeko elementutzat hartuko dira artikulu honen 3. idatz-zatiko b) letrako a'), b'), c') eta d') azpiletretan aipatzen diren salbuespenetan adierazitako entitateeen partaidetzak -zuzenak nahiz zeharkakoak- eta horien aktiboa osatzen duten ondare elementuak, baldin eta aurreko paragrafoan aipatzen den talde baten parte badira. Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 33.1.b).1.) artikuluko 1. eta 2. zenbakietan ezarri diren baldintzak betetzen dituztenak izanen dira lotutako elementuak."

Hogeita hamazazpi. 70 bis.3 artikulua.

"3. Kenkaria dakarren errenta sortu duen eskualdaketan lortutako zenbatekoa ondareko elementu hauetan berrinbertitu behar da:

a) Ibilgetu materialekoak, ukiezinekoak edo ondasun higiezinetako inbertsioetakoak, entitatearen ustiapen ekonomikoaren garapenari lotuak.

b) Edonolako entitateen kapitalean eta funtsetan partaidetza izatearen erakusgarri diren baloreak, entitate horiek euren kapital sozialaren 100eko 5 baino txikiagoa ez den partaidetza ematen badute.

Artikulu honetan ezarri den kenkaria eta foru lege honen 20.3 artikuluan ezarritako kenkaria bateraezinak izanen dira, baldin eta berrinbertsioa Espainian egoitzarik ez duten entitateen funts berekietan partaidetza izatearen erakusgarri diren baloreak eskuratzeko egin bada.

Berrinbertsioa gauzatu deneko baloreak beren aktiboan jarduera ekonomikoei lotu gabeko elementuen 100eko 15 baino gehiago daukaten entitateei badagozkie, amaitutako azken ekitaldiko balantzearen arabera, berrinbertsioa egin gabekotzat hartuko da portzentaje hori baloreen eskurapen-prezioari aplikatzearen ondorioz ateratzen den zenbatekoan. Portzentaje hori balantze bateratuaren gainean kalkulatuko da, baldin eta balore eskualdatuak talde bateko entitate nagusiaren kapitalaren partaidetza bati badagozkio, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan ezarri diren irizpideen arabera taldearen barruan entitate taldeaniztunak eta elkartuak sartzen direla, merkataritzako legeetan agindutako baldintzen arabera, egoitza nahiz urteko kontu bateratuak egiteko betebeharra gorabehera. Hala eta guztiz ere, subjektu pasiboak portzentaje hori zehazten ahalko du, balantzea osatzen duten elementuen merkatu-balioen arabera.

Lotu gabeko elementutzat hartuko dira idatz-zati honen b) letrako a'), b'), c') eta d') azpiletretako salbuespenetan adierazitako entitateen partaidetzak -zuzenak nahiz zeharkakoak- eta horien aktiboa osatzen duten ondare elementuak, baldin eta aurreko paragrafoan aipatzen den talde baten parte badira. Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 33.1.b).1.) artikuluko 1. eta 2. zenbakietan ezarri diren baldintzak betetzen dituztenak izanen dira lotutako elementuak."

Idatz-zati honetan eta aurreko 2. idatz-zatian ez dira ondorengo balore hauek sartzen:

a') Kapital sozialean edo funts berekietan partaidetza ematen ez dutenak.

b') Espainian egoitzarik ez duten entitateen kapital sozialean edo funts berekietan partaidetza izatearen erakusgarri direnak, horien errentek ezin badezakete foru lege honen 62. artikuluan ezarritako salbuespenik jaso.

c') Finantza-izaerako inbertsio kolektiboko entitateetan partaidetza izatearen erakusgarri direnak.

d') Jarduera nagusitzat ondare higigarri edo higiezinen baten kudeaketa duten entitateetan partaidetza izatearen erakusgarri direnak, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 33.1.b) artikuluan aurreikusi bezala.

Berrinbertsioa egin gabekotzat hartuko da erosketa talde bereko entitate bati egin bazaio, foru lege honen 28. artikuluari jarraikiz, ibilgetu materialaren elementu berriak edo ondasun higiezinetan egindako inbertsioak direnean izan ezik."

Hogeita hemezortzi. 70. bis artikulua. 5

"5. Kenkariaren oinarria da artikulu honetako 2. idatz-zatian aipatutako baloreen eskualdaketan lortu eta zerga-oinarrian sartu den errentaren zenbatekoa, idatz-zati horretan ezarri diren mugekin. Kenkari horren oinarria kalkulatzeko ez besterako, eskualdaketaren balioak ezin izanen du merkatuko balioa gainditu.

Eskualdaketan lortu diren errenta horretan ez da sartzen baloreen balio-galtzearen ondoriozko galeren zenbatekoa, galerek kenketa fiskala zekarten neurrian.

Kenkariaren oinarrian ez da sartuko eskualdaketan lortu den errentaren zati hau: ezarpen bikoitzagatik kenkaria egiteko eskubidea sortu duena.

Baloreen eskualdaketan lortu den errentaren zenbatekoa -etorkizunean erosiz gero gastu kengarriak sortzen dituena hain zuzen ere- kenkariaren oinarrian sartzen baldin bada, ez da gastu horien gaineko kenkaririk aplikatzen ahalko, gastu horiek sortzen diren ekitaldia zein ere den. Subjektu pasiboak aukeran izanen du berrinbertsioagatiko kenkarira edo gastu horiengatiko kenkarira lotu. Orduan, kenkari hori egiteko eskubidearen galera foru lege honetako 81.3 artikuluan ezarritako moduan arautuko da.

Eskualdaketan lortu den zenbatekoa baino kopuru txikiagoa berrinbertitzen bada, artikulu honetan ezarritako kenkaria egiteko eskubidea izanen da, eta kenkariaren oinarria izanen da berrinbertitu den kopuruari proportzioz dagokion errentaren zatia."

Hogeita hemeretzi. 71.7 artikulua.

"7. Hitzarmen kolektiboaren bidez lanaldiaren 100eko 10eko murrizpena, gutxienez, eta plantilla osoaren zein mugarik gabeko lan kontratupeko plantillaren 100eko 10eko gehikuntza, gutxienez, onartzen duten enpresek, ondorengo bost urteetan esandakoa betetzeko konpromisoarekin, ondorengo zerga-onura hauek edukitzeko eskubidea izanen dute:

1. Daukaten ibilgetu materialarentzako zein ondasun higiezinetan egindako inbertsioentzako (lotuak, lehendik daudenak zein erosi berriak) amortizazio-askatasuna.

2. 63. artikuluak aipatzen duen kenkariaren portzentajea 100eko 25era igotzea.

3. Artikulu honetako 1. eta 3. idatz-zatiek aipatzen duten kenkaria 100eko 25 igotzea. Enplegu-gehikuntza neurtzeko erabiliko den erreferentziako plantilla lanaldiaren murrizpena eta lana banatzea onartu dituen hitzarmena indarrean sartu baino lehenagoko urtekoa izanen da.

4. Zerga-onura hauek lortu nahi dituzten entitateek ezarpen-plan bat aurkeztu beharko diote zerga administrazioari, inbertsio programa eta enplegua sortzea bilduko dituena, lanaldia nola berrantolatuko den eta lana nola banatuko den adierazten duen proiektu teknikoarekin batera. Zenbaki honetan ezarritako zerga hobariak aurreko 3. idatz-zatian aipatu den hitzarmena indarrean jartzen den urtean hasten diren zergaldietan eta hurrengo lau urteetan aplikatuko dira. Sortu berriak diren entitateek ezin izanen dituzte lortu zenbaki honetan arautu diren hobariak."

Berrogei. 78.3 artikulua.

"3. Merkataritzako Kodearen 42. artikuluko sozietate taldeen entitate nagusiak beharturik egonen dira, zerga arloko ikuskaritzak egiaztatze prozeduran zehar hala eskatuz gero, egoitza Espainiako lurraldean ez duten eta taldeko kide diren entitateen galera eta irabazien kontuak, balantzea, ekitaldiko ondare garbiari buruzko aldaketak azalduko dituen egoera-orria eta eskudiruaren fluxuen egoera-orria luzatzera. Era berean, kontabilitateko dokumentazio horri dagozkion frogagiriak eta gainerako aurrekariak erakutsi beharko dituzte, zerga honi dagozkion alderdietan garrantzia izan badezakete."

Berrogeita bat. 80.1 artikuluko bigarren paragrafoa.

"Aitorpena zergaldia bukatu eta hurrengo bosgarren hilabeteko lehenengo egunetik zazpigarren hilabeteko hogeita bosgarren egun naturalera arte doan epearen barrenean aurkeztuko da."

Berrogeita bi. 101.a) artikulua.

"a) Hiri- zein landa-ondasun higiezinen edota horiei dagozkien eskubide errealen titulartasuna, baldin eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 33. eta 37. artikuluetan xedatutakoarekin bat enpresa jardueraren bati lotuta ez badaude, edota horien erabilera egoiliar ez diren entitateei lagata ez badago, titularra den sozietate-multzo berekoak izanik Merkataritza Kodearen 42. artikuluaren ildotik."

Berrogeita hiru. 101.b) artikulua.

"b) Edozein entitatek dituen funts berekietan partaidetza izatea eta norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 28. eta 29. artikuluetan ezarri bezala.

Ez da letra honetan sartuko ondorengo finantza-aktiboetatik eratortzen den errenta positiboa:

a') Enpresa jardueretan aritzearen ondorioz sorrarazten diren legezko eta erregelamenduzko betebeharrak betetzeko direnak.

bŽ) Enpresa jarduerak garatzean ezarritako kontratu-harremanen ondorioz sortzen diren kreditu eskubideak biltzen dituztenak.

c') Baloreen merkatu ofizialetan bitartekotza jardueretan aritzearen ondorioz sortu direnak.

d') Kreditu eta aseguru entitateek beraien jardueretan aritzearen ondorioz dauzkatenak, c) letran ezarri dena ezertan galarazi gabe.

Norberaren kapitalak hirugarrenei lagatzetik eratortzen den errenta positiboa c) letran aipatuko diren kreditu- eta finantza-jarduerak burutzetik datorrela ulertuko da, lagatzailea eta lagapen-hartzailea sozietate-talde batekoak direnean Merkataritzako Kodearen 42. artikuluaren ildotik eta lagapen-hartzailearen diru-sarrerak, 100eko 85ean gutxienez, enpresa jardueretan aritzeagatik datorrenean.

Kapitulu honetan aurreikusitakoak ondorioak izan ditzan, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan azaltzen den sozietate-taldeak entitate taldeaniztunak eta elkartuak, merkataritzako legeetan agindu bezala, barne hartzen dituela ulertuko da."

Berrogeita lau. 121.3 artikulua.

"3. Ezabaketak eta eranskinak Merkataritzako Kodearen 46. artikuluan ezarri diren irizpideen arabera eta gainerako garapen arauen arabera eginen dira."

Berrogeita bost. 128.1 artikulua.

"1. Zerga-taldearen kuota osoa VI. tituluko II., III. eta IV. kapituluetan eta foru lege honetako 167.4. artikuluan aurreikusitako kenkarien eta hobarien zenbatekoan gutxituko da.

Aipatutako kenkariak eta hobariak aplikatzeko ezarri diren betekizunak, baita foru lege honetako 62. artikuluan ezarri diren salbuespen-araubidea aplikatzekoak ere, zerga-taldeari buruzkoak izanen dira.

Berrogeita sei. 129.1 artikulua.

"1. Zergari dagokionez, sozietate nagusiak galera eta irabazien kontua, balantzea, ekitaldiko ondare garbiari buruzko aldaketak azalduko dituen egoera-orria eta eskudiru-fluxuen egoera-orri bateratua egin behar izanen ditu, zerga-taldea osatzen duten sozietate guztiei sartze orokorreko metodoa ezarriz."

Berrogeita zazpi. 137.4 artikulua.

"4. Bazkideak Espainiako lurraldeko egoiliar izateari uzten badio, inguruabar hori gertatzen den zergaldian, Persona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako edo zerga honetako zerga-oinarrian sartuko da akzioek edo partaidetzek merkatuan duten balio normalaren eta aurreko idatz-zatian aipatu den balioaren arteko diferentzia (hala dagokionean, aurreko zenbakian aipatutako balioari zergaren kenkari izan diren balio-galeren ondoriozko galeren zenbatekoa kenduko zaio).

Errenta horri dagokion zerga-zorraren zatiaren ordainketa atzeratu ahal izanen da, baloreak eskualdatzen diren zergaldiari dagokion aitorpenarekin batera sartuz, subjektu pasiboak horren ordainketa bermatzen baldin badu."

Berrogeita zortzi. 138.3 artikulua.

"3. Bazkideak Espainiako lurraldeko egoiliar izateari uzten badio, hori gertatzen den zergaldian, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako edo zerga honetako zerga-oinarrian sartuko da akzioek edo partaidetzek merkatuan duten balio normalaren eta aurreko idatz-zatian aipatu den balioaren arteko diferentzia (hala dagokionean, aurreko idatz-zatian aipatutako balioari zergaren kenkari izan diren balio-galeren ondoriozko galeren zenbatekoa kenduko zaio).

Errenta horri dagokion zerga-zorraren zatiaren ordainketa atzeratu ahal izanen da, baloreak eskualdatzen diren zergaldiari dagokion aitorpenarekin batera sartuz, subjektu pasiboak horren ordainketa bermatzen baldin badu."

Berrogeita bederatzi. 139.3 artikulua.

"3. Zergari dagokionez, eskuratu diren ondasunak foru lege honetako 135. artikuluan ezarritakoaren arabera baloratuko dira.

Hala ere, eskuratzaileak eskualdatzailearen kapitalaren 100eko 5 gutxienez parte hartzen duenean, eskuratutako ondasun eta eskubideei partaidetzaren eskurapen-prezioaren eta horrek ondare garbian duen zatiaren arteko diferentzia egotziko zaie, Merkataritza Kodeko 46. artikuluan eta gainerako garapen arauetan azaltzen den sartze orokorreko metodoa ezarriz; eta egozten ez den diferentziaren zatia zerga-oinarritik kendu ahal izanen da, kendu ere zenbatekoaren hamarrena gehienez urtean, ondorengo beharkizunak betez gero:

a) Partaidetza egoitza Espainiako lurraldean ez duten pertsona zein entitateetatik eskuratutakoa ez izatea edo egoitza Espainiako lurraldean duten pertsona fisikoengandik eskuratutakoa ez izatea edo lotura duen entitate batetik eskuratutakoa ez izatea, baldin eta entitate horrek, aldi berean, partaidetza aipatutako pertsona edo entitateetatik eskuratu badu.

Letra honetan ezarri den beharkizuna ondorengo kasuetan bete dela ulertuko da:

a') Partaidetza egoitza Espainiako lurraldean ez duten pertsona zein entitateetatik eskuratu bada edo eskuratzailearekin lotura duen entitate batetik eskuratu bada, baldin eta entitate horrek, aldi berean, partaidetza aipatutako pertsona edo entitateetatik eskuratu badu, idatz-zati honetan aipatutako diferentziagatiko zergak Espainian ordaindu direnean partaidetzako edozein eskualdaketaren bidez.

Halaber, aipatutako diferentziaren kenkaria egitea egokia izanen da horren baliokide den zenbateko bati zerga honen izaera berdin-berdina edo antzekoa duen beste bat aplikagatu zaionean, partaidetzaren eskualdaketan lortzen diren mozkin gisa, eta eskualdaketa egoitza Europar Batasuneko beste estatu batean duen entitate batek egin duenean, baldin eta entitate horrek egoitza paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo lurralde batean ez badu.

b') Egoitza Espainiako lurraldean duten pertsona fisikoengandik eskuratu bada edo lotura duen entitate batetik eskuratu bada, baldin eta entitate horrek, aldi berean, partaidetza aipatutako pertsona fisikoengandik eskuratu badu, pertsona fisiko horiek eskuratu dituzten ondare-irabaziak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarrian sartu direla frogatzen denean.

b) Partaidetza eskuratu zuen entitatea ez egotea, eskualdatu zuen entitateari dagokionez, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezartzen diren kasuetakoren batean, egoitza zein den eta urtero kontu bateratuak egin beharra kontuan hartu gabe.

Letra honetan aurreikusitako beharkizuna ez da ezarriko eskualdatzen duen pertsonak edo entitateak partaidetza eskuratzean ordaintzen duen prezioari dagokionez, eta, era berean, egoitza Espainiako lurraldean duten, eta loturarik ez duten pertsona edo entitateetatik eskuratua denean."

Berrogeita hamar. 139.4 artikulua.

"4. Aurreko a) eta b) letretako beharkizunak betetzen direnean, eskuratutako ibilgetuaren ondasunei egozten zaien zatiaren balorazioak zerga-ondorioak izanen ditu, eta egozten zaien zati horren kontabilitateko amortizazioa zerga-oinarritik kendu ahal izanen da, ondasun amortizagarrien kasuan, foru lege honetako IV. tituluaren II. kapituluan ezarri bezala; era berean, foru lege honetako 21. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritako kenkaria aplikagarria izanen da.

a) letrako beharkizuna betetzen denean baina aurreko b) letrakoa bete gabe, partaidetza eskuratzeko prezioaren eta ondare garbian horri dagokion zatiaren arteko diferentzia amortizatzeko zuzkidurak kengarriak izanen dira, balio-galera itzulezinaren ondorioz sortu direla frogatzen bada."

Berrogeita hamaika. 143.1.c) artikulua.

"c). Kontabilitate-liburuetan eragiketa burutu baino lehen entitate eskualdatzailearen liburuetakoa ez bezalako balioarekin sartu diren ondasun eskuratuen zerrenda, bi balioak adieraziz, baita amortizazio funtsak eta entitate bietako kontabilitate-liburuetan agertzen diren balio-galtzearen ondoriozko balio-zuzenketak ere."

Berrogeita hamabi. 145.1.b) artikulua.

"b) Ekarritako ondasunen errenta egozgarrien kargura banatzen diren mozkinek salbuesteko edo kenkarirako eskubidea emanen dute, dibidenduen nazioarteko zergapetze bikoitza saihesteko, bazkidearen partaidetzaren ehunekoa edozein izanik ere.

Partaidetzaren balio-galtzearen ondoriozko galera, aurreko paragrafoan adierazitako mozkinen banaketaren ondoriozkoa, hain zuzen ere, ez da kengarria izanen, salbu eta mozkin horiei dagozkien zergak Espainian ordaindu badira partaidetzaren eskualdaketaren bidez."

Berrogeita hamahiru. 153.c) artikulua.

"c) Sozietatearen xedea edo helburu zehatza betetzeari lotuta dauden ibilgetu materialaren zein ibilgetu ukiezinaren eta ondasun higiezinetako inbertsioen ondare elementuen kostubidezko eskualdaketan agerian jarritakoak, aipatutako eskualdaketen zenbatekoa sozietatearen xede edo helburu zehatz horrekin lotuta dauden ondare elementu horietarako erabiltzen denean. Inbertsio berriok, ondare elementua eman edo eskura jarritako dataren aurreko urtea eta ondorengo hiru urteak bitarteko epean burutu beharko dira, eta hamar urtez jarraituko dute entitatearen ondare izaten, behar bezala frogatzen diren galeren kasuan izan ezik, edo balio-bizitza osoan, hori laburragoa bada..

Letra honetan aurreikusi ez den guztirako 36. artikuluan xedatutakoa aplikatuko da."

Berrogeita hamalau. 167.3. artikulua.

"3. Aurreko 1. idatz-zatian adierazitako ezaugarriak betetzen dituzten akzioen eta partaidetzen eskualdaketaren ondorioz lortzen diren errentei foru lege honetako 110. artikuluaren 1. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko zaie.

Ez dira zerga-oinarrian sartuko, ibilgetu materialaren edo ondasun higiezinetako inbertsioen ondare elementu lotuen kostubidezko eskualdaketan lortzen diren errentak, aipatutako eskualdaketaren zenbatekoa 36.1 artikuluaren lehenengo paragrafoan ezarritako epeetan eta 70 bis.3.b) artikuluan xedatutako baloreak harpidetu edo eskuratzeko erabiltzen bada (foru lege honetako artikuluak dira bi horiek)."

Berrogeita hamabost. Seigarren xedapen iragankorra 1.

"1. Foru lege honetako 15. artikuluan eta 21. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatietan aipatu diren ibilgetu ukiezinaren elementuak, legea indarrean sartu aurretik eskuratuak, baldin eta horien zenbatekoak ez badira kendu zerga-oinarria zehazteko ondorioetarako, amortizatu ahal izanen dira, aipatutako artikuluan ezarritako baldintza eta betekizunekin, nahiz eta kontabilitatean amortizatuta egon."

3. artikulua. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga.

1. Foru lege honek indarra hartzen duenetik aurrera, edukia ematen zaio apirilaren 26ko Legegintzako 129/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren xedapenen testu bategineko 35.1.A) artikuluko c) azpi-letrari. Honako testua izanen du:

"c) Parlamentuan ordezkaritza duten alderdi politikoak."

2. Aurreko 1. idatz-zatian ezarritako ondorio berekin, 24. idatz-zati berria gehitzen zaio apirilaren 26ko Legegintzako 129/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren xedapenen testu bategineko 35.1.A) artikuluko c) azpi-letrari. Honako testua izanen du:

"24. Alderantzizko hipotekaren eraketa, subrogazioa, berritze aldarazlea eta ezerezpena dokumentatzeko eskritura publikoak, egintza juridiko dokumentatuen modalitateko notaritza-dokumentuen kuota gradualari dagokionez.

Ez dira salbuetsiko zordunaren ohiko etxebizitzaz bestelako edozein higiezinen gainean eraturiko alderantzizko hipotekei buruzko aurreko eragiketak".

3. Beste idatz-zati bat, hogeita bigarrena, gehitzen zaio Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergako xedapenen testu bategineko 35.II. artikuluari. Testu hori apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen. Hona testua:

"22. Lanbide sozietateei buruzko martxoaren 15eko 2/2007 Legeko hirugarren xedapen gehigarria, lehendik eratutako sozietateak lege horren xedapenetara egokitzeko beharrezko egintza eta agiriei dagokienez."

4. artikulua. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra.

Foru lege honek indarra hartzen duenetik ondorioak izanen dituztela, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 70.1 artikulua aldatu eta beste xedapen gehigarri bat erantsiko da.

Bat. 70.1 artikulua.

"1. Honakoek erabaki eta ezarriko dituzte tributu gaietako zehapenak:

a) Nafarroako Gobernuak, zehapen horiek honakoetakoak badira: enplegu edo kargu publikoetan jardutea etetea, onura edo pizgarri fiskalak izateko eskubidea galtzea, subentzio edo dirulaguntza publikoak izateko aukera galtzea, edo Foru Komunitateko Administrazioarekin edo beste erakunde publiko batekin kontratuak egiteko debekua.

b) Tributu likidazioko administrazio-egintzak emateko organo eskudunak edo, hala badagokio, zehapen prozedura hasi duenaren organo gorenak, arau-hauste arinagatiko diru-isunak badira edo arau-hauste larriagatiko diru-isunak badira.

Zehapen-prozedura hasi edo kitatzeko organo eskudunak dira antolamendu arauetan, zergak aplikatzeko prozedura arauetan, zehapen prozeduraren arauetan edo kasuan kasuko zerga arautzekoetan horrela ezarrita daudenak."

Bi. Bederatzigarren xedapen gehigarria eranstea.

"Bederatzigarrena.-Ogasun Publikoaren kontrako delituengatiko erantzukizun zibilaren ordainarazpena.

1. Ogasun Publikoaren kontrako delituengatiko prozeduretan, erantzukizun zibilak ordaindu gabeko zerga-zor osoa hartuko du, berandutza interesak barne, eta administrazioaren premiamendu prozeduraren bidez exijituko da.

2. Epaia irmoa denean, epaia betearazteko eskumena duen epaileak edo epaimahaiak Nafarroako Zerga Ogasuneko organoei epaiaren lekukotza igorri eta ordainarazpena gauzatzeko aginduko die. Era berean jokatuko da epaileak edo epaimahaiak errekurtsoa jarritako epai bat behin-behinean betearaztea erabakiz gero.

3. Zigor Kodeko 125. artikuluari jarraiki Erantzukizun zibilaren ordainketaren zatikapena erabakitzen denean, epaileak edo epaimahaiak Nafarroako Zerga Ogasunari jakinaraziko dio. Kasu horretan, delituaren erantzule zibilak zatikapenaren baldintzak bete ezean premiamendu prozedura hasi egingo da.

4. Nafarroako Zerga Ogasunak epaia eman duen epaileari edo epaimahaiari egindako izapideak eta, hala badagokio, epaiaren betearazpenari lotutako gorabeherak jakinaraziko dizkio, Espainiako Konstituzioaren 117.3 artikuluaren ondorioak izan ditzan."

5. artikulua. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea.

Foru lege honek indarra hartzen duenetik ondorioak izanen dituztela, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen ondoko artikuluak honela erredaktatuko dira:

Bat. 16.2 artikuluari f) letra gehitzea.

"f) Dauzkan berariazko ezaugarriak kontuan hartuta, karakterizazio normalizatua eta balorazio kolektiboa jaso ezin dezakeen beste edozein ondasun higiezin."

Bi. 16.5 artikuluko bigarren paragrafoa.

"Kalifikaziorik gabeko ondasun bereziek esleitutako balioari eutsiko diote eta ondasun berezi bezala jaso dituen hori ordeztuko duen balorazio txostenean balorazio normalizatua jasoko dute, erregelamenduz zehaztu bezala ondasun higiezinaren aldez aurretiko tasazio indibidualizatua egiten ahal dela ukatu gabe, eta banakako jakinarazpena egin eta hurrengo ekitaldi ekonomikoan ondorioak sortuko ditu."

Hiru. 18.1 artikulua.

"1. Nafarroako Zerga Ogasunari dagokio balorazioa egiteko parametro orokorrak onestea, ondasun higiezinen karakterizazioa eta balorazioa egiteko arau orokorrak aplikatzea, bai eta jarduera horien koordinazio lana egitea ere, tratamendu homogeneoa izan dezaten nafar lurralde osoan."

Lau. 31. artikuluaren izenburua.

"Lurzatien eta higiezin-unitateen mugen eta azaleraren aldaketa grafiko esanguratsua egiteko prozedura."

Bost. 31.1 artikulua.

"1. Lurzati batzuen edo higiezin-unitate batzuen mugen eta azaleren aldaketa grafiko esanguratsua egiteko prozedura udalak has dezake, ofizioz, eta interesdunak eskatuta ere hasten ahal da; interesduntzat hartzen dira aldaketak ukitzen dituen titular inskribatuak edo ondasunen gainean titulu justu baten bidez lurzati edo higiezin-unitate horien jabetza eskubidea dutenak."

Sei. 31.9 artikuluko lehenengo paragrafoa.

"9. Espedienteari erantsitako informazioaren ondorioz agerian gelditzen bada auzi zibil bat dagoela, zuzenbidean baliagarria den dokumentazioaren arabera inskribatutako titularrak titulu justuaren arabera eskatutako aldaketaren aurka daudelako, edo eskuragarri dagoen irudikapen grafikoan akatsa egoteari buruz edo hura eskatzaileak eskatu bezala inskribatzea egokia izateari buruz zalantzarik gabeko uste osoa izateko aukerarik ez dagoelako, udalak, alkatearen ebazpen baten bidez, lurzati edo higiezin-unitate jakin baten mugak edo azalera aldatzeko eskaera ezetsiko du."

Zazpi. 32.4 artikuluko bigarren paragrafoa.

"Horrelakoetan, dagoen egoerak bere horretan jarraituko du harik eta arlo jurisdikzional zibilak ondasun higiezinaren titulartasunaren gainean epai irmoa eman arte."

Zortzi. 38. artikuluari hirugarren paragrafoa gehitzea.

"Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 141.3. artikuluko bigarren paragrafoan azaldutako ondorioetarako, banan-banan finkatu den baloreak ondorioak izanen ditu horri dagokion balorazio txostena onetsi eta hurrengo zergaldian."

Bederatzi. 40.5 artikulua.

"5. Ondasun bereziaren eraikuntza ezaugarrietan gertatzen diren aldaketak direla-eta balorazioa eginen zaie eraikuntza elementu berriei, bakar-bakarrik, betiere horiek ez badituzte aldatzen lehendik diren eraikuntza elementuen ezaugarriak eta balorazioa. Balorazio hori 2. idatz-zatian xedatutakoari jarraituz tramitatuko da."

Hamar. 40.6 artikuluko hirugarren paragrafoa kentzea.

40.6 artikuluko hirugarren paragrafoa indarrik gabe utzi da.

Hamaika. 40. artikuluari 7. idatz-zatia gehitzea.

"7. Berezi deklaratutako ondasunari, artikulu honetan xedatutakoarekin bat, esleitzen zaion banakako balioa (udaletako bakoitzari dagokion zenbatekoa barne, ondasun higiezina udal mugape batean baino gehiagotan badago) zuzenean sartuko da Lurralde Aberastasunaren Erregistroan, ebazpena jakinarazi ondoren, eta eraginkortasuna izanen du, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 141.3 artikuluan adierazitako ondorioetarako, jakinarazpen hori egiten den zergaldiaren ondokoan."

Hamabi. 44.2 artikulua.

"2. Lurralde Aberastasunaren Erregistroko informazio babestuari dagokionez, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko departamentuek eta haren mendeko erakundeek Lurralde Aberastasunaren Erregistroko datu-basea zuzenean kontsultatzen ahalko dute, horretarako gaitutako langileen bitartez soil-soilik, berariaz eskatuz gero eta Zerga Ogasunak 1. idatz-zatiko a) letran aipatutakoa gertatzen dela egiaztatu ondoren. Horrelakoetan, Nafarroako Zerga Ogasunak diseinaturiko aplikazio informatikoetan erabiltzailearen izena, hartzen den informazioa eta kontsultaren arrazoiak ageriko dira jasota."

Hamahiru. 44.3 artikulua.

"3. Lehenbiziko idatz-zatian aipatutako erakundeek, informazio babestua kontsultatzen ahal duten horiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko departamentuek eta Nafarroako udalek izan ezik, informazio babestua eskatzen dutenean, hurrengo artikuluan ezarritako betekizunez gain honakoak adierazi beharko dituzte: zein arauk ematen dien eskumena; zein proiektu, programa edo jarduera egiteko behar duten informazioa; eskatutako informazioaren izaera, bolumena eta eremua bat datozela informazio horren xedearekin.

Erakunde horiek beren eginkizunak ongi betetzeko aldian behin edo etengabe informazio babestua kontsultatu beharra badute, Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariak baimena ematen ahalko die behar duten informazioa Lurralde Aberastasunaren Erregistroko datu-basetik zuzenean hartzeko, aurreko idatz-zatian adierazitako moduan."

Hamalau. 44.4 artikulua.

"4. Nafarroako udalek noiznahi kontsultatzen ahalko dute zeinek bere lurralde eta funtzio eremuari buruzko informazio babestua Lurralde Aberastasunaren Erregistroan. Horretarako, arau orokor gisa, zuzenean kontsultatuko dute, Lurralde Aberastasunaren Erregistroko datu-basean, Nafarroako Zerga Ogasunak jakinarazi edo ematen dion dokumentazioa eta, behar izanez gero, berariaz eskatuko dute behar duten informazioa."

Hamabost. 45.9 artikulua.

"9. Lurralde Aberastasunaren Erregistroan dagoen babespeko informazioa foru lege honetan ezarritako baldintzetan Interneten bidez eskuratzeko, aldez aurretik erabiltzailea identifikatu beharko da eta hari sarrera-gako pertsonalizatu bat esleitu, bai eta Zerga Informaziorako Sistemen Zerbitzuko zuzendariaren baimena ere.

Informazio babesgabea libre hedatzen ahalko da Internet bidez."

Hamasei. 47.9 artikulua.

"9. Honen aurreko idatz-zatietan ezarritakoa ezertan ere galarazi gabe, foru lege honen 14.5 artikuluan aipatzen diren erreferentzia identifikatzaile indardunak jarri beharko dira betiere ondoko kasuetan: arlo errealean eragina duten egintza, egitate edo negozioak, jabariari eta gainerako eskubide errealei buruzkoak, jasotzen dituzten agiri guztietan, ondasun higiezinaren erabilera edozein tituluren arabera lagatzeko edo errentan emateko kontratuetan, energia elektrikoa hornitzeko kontratuetan, proiektu teknikoetan edo ondasun higiezinei buruz erregelamenduz ezartzen diren gainerako agirietan."

Hamazazpi. 63.d) artikulua.

"d) Ondasun higiezina zalantzarik gabe identifikatzen duen lurzati zedula aurkeztu beharra edo erreferentzia identifikatzailea aurkeztu beharra ez betetzea, foru lege honen 54. artikuluko 6., 7. eta 9. idatz-zatietan azaltzen diren kasuetan.

Lurzati zedula aurkezteko eta, hartan dagoen informazioa edo foru lege honen 14.5 artikuluan aipatzen diren erreferentzia edo identifikatzaileak erabiliz, ondasun higiezina zalantzarik gabe identifikatzeko eskaera jasorik, foru lege honen 47.7 artikuluan aipatzen den administrazio prozedura edo titulu honetan aurreikusten dena bukatzeko ebazpena eman baino lehen zedula aurkeztu eta, kasua bada, titulua zuzentzen dutenek ez dute inolako erantzukizunik izanen."

6. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legea.

Bat.-2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeko ondoko artikuluek honako testu hau izanen dute:

1. 35. artikulua.

"35. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. TARIFA

Nafarroako Aldizkari Ofiziala herritarrei saltzea:

1.1. Urteko harpidetza

132,00

1.2. Sei hilabeteko harpidetza

66,00

1.3. Ale soltea

1,00

1.4. Duela hilabete baino gehiago argitaratutako alea, baliakizunen arabera

2,00

2. TARIFA

Iragarkiak jartzea

2.1. Tarifa orokorra

2.1.1. Hitz bakoitzeko

0,22

2.1.2. Orrialde bakoitzeko

264,00 edo zati proportzionala, gutxienez erdia edo laurdena, taulak edo irudiak txertatzen direnean

2.2. Tarifa aurrez ezarria duten iragarkiak

2.2.1. Kontratuen esleipena, Kontratuei buruzko Foru Legearen arabera

99,00

2.2.2. Jarduera sailkatuetarako udal lizentzia (ordainketa bakarra, lizentzia ematean)

44,00

2.2.3. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea betetzeko argitaratzen diren iragarkiak

38,50

2.2.4. Ur konfederazioek igortzen dituzten iragarkiak

33,00

2.2.5. Batzar Orokorrerako deialdia edo antzekoa

33,00

2.2.6. Titulu edo agiriak galtzea

16,50

Goiko 2.2 tarifan adierazitako iragarkiak 2.1 tarifa orokorraren arabera fakturatuko dira, azken hori aurrez ezarritako tarifaren bikoitza baino gehiago bada.

2.3. Iragarkia presaz argitaratuz gero tarifa bikoitza ordainduko da."

2. 39. artikulua.

"39. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:

1. TARIFA

Elkarteen erregistroa:

1. Eraketa inskribatzea

10,29

2. Estatutuen aldaketa inskribatzea

5,09

3. Bestelako inskripzioak

3,41

4. Ziurtagiriak luzatzea

6,82

5. Liburu bakoitza legeztatzea

3,41

2. TARIFA

Fundazioen erregistroa:

1. Eraketa inskribatzea

47,87

2. Estatutuen aldaketa edo fundazioaren amaiera inskribatzea

34,22

3. Bestelako inskripzioak

20,57

4. Ziurtagiriak luzatzea

6,82

3. TARIFA

Lanbide elkargoen erregistroa:

1. Lanbide elkargoen eraketaren inskripzioa

47,87

2. Lanbide elkargoen Nafarroako kontseiluen eraketa inskribatzea

47,87

3. Bat-egitea, xurgapena, izen-aldaketa edo desegitea inskribatzea

34,22

4. Estatutuen aldaketa inskribatzea

34,22

5. Bestelako inskripzioa

20,58

6. Ziurtagiriak luzatzea

6,82"

3. 43. artikulua.

"43. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. TARIFA

Joko enpresen erregistroa: inskripzioa

42,84

2. TARIFA

Joko eta josteta makinen modeloen erregistroa:

1. Homologazioa eta inskripzioa

180,54

2. Homologazioa eta inskripzioa aldatzea

89,76

3. TARIFA

Bestelako joko-materialak: homologazioa

109,14

4. TARIFA

Bingo aretoak:

1. Ustiatzeko baimena

2.189,94

2. Ustiatzeko baimena berritzea

1.022,04

5. TARIFA

Agiri profesionalak: luzatzea

19,38

6. TARIFA

Joko aretoa:

1. Ustiatzeko baimena

437,58

2. Ustiatzeko baimena berritzea

202,98

7. TARIFA

Joko makinak:

1. Paratzeko baimena

180,54

2. Titular aldaketak eta truke fiskalak, makina bakoitzeko

34,68

8. TARIFA

Zozketak, tonbolak eta zorizko konbinazioak: baimena

57,12"

4. 47. artikulua.

"47. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. TARIFA

Zezenketak, burtziketak, zezenketa mistoak eta pikatzaileekiko zekorketak baimentzea (ikuskizun bakoitzeko)

34,68

2. TARIFA

Pikatzailerik gabeko zekorketak baimentzea (ikuskizun bakoitzeko)

20,40

3. TARIFA

Bestelako zezenketa-ikuskizunetarako baimenak (ikuskizun bakoitzeko)

13,26

4. TARIFA

Eremu publikoan jendaurreko ikuskizunak eta josteta jarduerak egiteko baimenak (ikuskizun edo jarduera bakoitzeko)

42,84

5. TARIFA

Ikuskizun publiko eta josteta jardueren arloko enpresen erregistroan inskribatzea

42,84

6. TARIFA

Zezenketa arloko profesionalen erregistroan inskribatzea

78,54"

5. 51. artikulua.

"51. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. TARIFA

Nafarroako Foruzaingoaren zerbitzu eta jarduerak.

1. Nafarroako kirol federazioen egutegietatik kanpo egiten diren kirol probetako zaintza, segurtasuna eta segizioa, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan:

1.1. Txirrindularien lasterketak, etapa bakoitzeko: Kategoriak:

a) Eskolak

108,12

b) Kadeteak

365,16

c) juniorrak

436,56

d) 23z behekoak

474,30

e) Elitekoak

510,00

f) Masterrak

510,00

g) Beteranoak

474,30

h) Emakumeak

436,56

i) Profesionalak

1.022,04

j) Ziklokirolariak

474,30

1.2. Beste kirol proba batzuk

217,26

2. Zaintza, segurtasuna eta segizioa zikloturisten ibilaldietan eta eremu publikoetan egiten diren beste jarduera batzuetan

182,58

3. Beren ezaugarri teknikoengatik edo daramaten zamarengatik, baimendutako gehieneko masa eta neurriak gainditu edo erregelamenduz ezarritako gutxieneko abiadurara iristen ez diren ibilgailuak eskoltatu eta kontrolatzea eta haien zirkulazioa antolatzea.

25,50 orduan foruzain bakoitzeko

4. Ibilgailuak eremu publikotik kentzeko zerbitzuak:

a) Bizikletak, ziklomotorrak

21,42

b) Motozikletak, motogurdiak eta antzeko ibilgailuak

28,56

c) Gehienez 2.000 kg-ko tara duten automobil, turismo, kamioneta, furgoi eta abarrekoak

57,12

d) 2.000 kg-tik gorako tara duten kamioi, traktore, atoi, erdi-atoi, kamioneta, furgoneta eta abarrekoak

86,70

5. Ibilgailuak biltegietan edukitzeko zerbitzua, sartzen direnetik 12 ordu igaroz gero, eguneko:

a) Bizikletak, ziklomotorrak

2,04

b) Motozikletak, motogurdiak eta antzeko ibilgailuak

5,10

c) Gehienez 1.000 kg-ko tara duten automobil, turismo, kamioneta, furgoi eta abarrekoak

9,18

d) 1.000 kg-tik gorako tara duten kamioi, traktore, atoi, erdi-atoi, kamioneta, furgoneta eta abarrekoak

21,42

6. Foruzaingoak ematen dituen txostenak

43,86

7. Zirkulazioa antolatzea bideen aprobetxamendu sozioekonomikoaren ondorioz

25,50 orduan foruzain bakoitzeko

2. TARIFA

Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan arautzen diren zirkulazio baimen osagarriak ematea

1. Zirkulazio baimen osagarria, hilabeterako eta ibilgailu motordun bakar baterako

15,00

2. Zirkulazio baimen osagarria, hiru hilabeterako eta ibilgailu motordun bakar baterako

30,00

3. Zirkulazio baimen osagarria, sei hilabeterako eta ibilgailu motordun bakar baterako

55,00

4. Zirkulazio baimen osagarria, urtebeterako eta ibilgailu motordun bakar baterako

100,00

5. Zirkulazio baimen osagarria, bi urterako eta ibilgailu motordun bakar baterako

180,00

6. Zirkulazio baimen osagarria nekazaritzako ustiategien titularrentzat, sei hilabeterako eta nekazaritzako ibilgailu motordun bakar baterako

24,00

7. Kudeaketa eta bitartekotza lanak nekazaritzako kooperatibekin, kideen ibilgailu motordunetarako zirkulazio baimen osagarriak lortzeko

372,00

8. Zirkulazio baimen berezia urtebeterako eta nekazaritzako ibilgailu motordun bakar baterako, aldez aurretik baimen hori eskatzen duten nekazaritzako kooperatibetako kideentzat

10,00

9. Emandako zirkulazio baimen osagarriaren titularra aldatzea

10,00

10. Emandako zirkulazio baimen osagarriaren matrikula aldatzea

10,00

3. TARIFA

Bideen erabilera sozioekonomikorako eskaerak

41,82"

6. 55. artikulua.

"55. artikulua. Tarifak.

Ordaindu beharreko tasak ondoko taulan ageri dira, euskarriaren arabera:

1. Paperean emandako informazioa:

A. INPRIMAKI NORMALIZATUAK ETA INFORMAZIO AGIRIAK

1

Lurzati zedula:

DIN A4

1,20

2

Ondasunen zerrenda titularraren arabera (orri bakoitzeko):

DIN A4

0,60

3

Balorazio orria:

DIN A4

0,60

4

Balorazio orria (ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zerga eta oinordekotza eta dohaintzen gaineko zerga):

DIN A4

0,60

5

Higiezin- unitatearen titulartasun orria:

DIN A4

0,60

6

Aurreko akordioetarako balorazioa (Zergei buruzko Foru Lege Orokorra), ondasun bakoitzeko:

DIN A4

18,00

7

Lurralde Aberastasunaren Erregistroko datuak (orri bakoitzeko):

DIN A4

1,00

8

Higiezin- unitatearen datuen orria:

DIN A4

0,60

9

Lurralde Aberastasunaren Erregistroko datuei buruzko informazioaren kopia edo fotokopia duten ziurtagiriak luzatzea:

DIN A4

5,00 gehi 1,00 orri bakoitzeko

10

Lurzati zedula ziurtatua:

6,20

B. LURRALDE ABERASTASUNAREN ERREGISTROKO AGIRIEN FOTOKOPIAK ZURI-BELTZEAN

1

Katastro probintziala:

DIN A4/A3

3,00 gehi 0,10 orri bakoitzeko

2

Ezartze edo mantentze espedienteetako agiriak:

DIN A4/A3

3,00 gehi 0,10 orri bakoitzeko

3

Lurzatien planoa (orri bakoitzeko):

DIN A4/A3

2,40

4

Hegaldi historikoa (orri bakoitzeko):

DIN A4/A3

2,40

5

Balorazio ponentzia:

DIN A4

3,00 gehi 0,10 orri bakoitzeko

C. LURRALDE ABERASTASUNAREN ERREGISTROKO AGIRI DIGITALEN KOPIAK

1

Krokisa (orri bakoitzeko):

DIN A4

0,60

2

Eraikuntzen argazkia (orri bakoitzeko):

DIN A4

0,60

3

Lurzatien leiho grafikoa, ortofoto eta guzti edo ortofotorik gabe

DIN A4/A3

1,20

4

Lurzatiaren inguruaren leiho grafikoa, lurzatien puntu mugatuen koordenatuak (X-Y) adieraziz, hamar gehienez (DWG/DGN) (orri bakoitzeko):

DIN A4

20,00

5

Fitxategi estandarren zerrenda (fitxategia egitea ez da sartzen) toki entitateentzat (orri bakoitzeko):

0,10

D. KARTOGRAFIA ETA ARGAZKIAK

1

Lurzatien planoa (1/500, 1/1000, 1/5000 edo 1/10000 eskalan) edo laburpen planoa:

DIN A1

18,00

2

Lurzatien planoa (1/500, 1/1000, 1/5000 edo 1/10000 eskalan) edo laburpen planoa, ortofoto eta guzti, baliakizunen arabera:

DIN A1

30,00

3

Lurzatien planoa poligonoaren arabera (toki entitateetan bakarrik)

DIN A1

18,00

4

Hegaldi historikoaren kontaktua:

3,00

5

Alorren plano eskaneatua, bereizmen larria:

DIN A4/A3

12,00

6

Alorren plano eskaneatua, bereizmen xehea:

DIN A1

45,00

7

Alorren plano eskaneatua, bereizmen xehea:

DIN A0

55,00

8

Hegaldi historikoaren eremua handitzea:

DIN A4

15,00

9

Hegaldi historikoaren eremua handitzea:

DIN A3

18,00

10

Eremua handitzea:

50x50 cm.

25,00

11

Negatibo osoa handitzea:

Gehienez: 50x50 cm

30,00

12

Eraikuntzen argazkia:

6,00

2. Euskarri informatikoan emandako informazioa: *

A. INPRIMAKI NORMALIZATUAK

1

Lurzati zedula:

PDF

1,10

2

Ondasunen zerrenda titularraren arabera (orri bakoitzeko):

PDF

0,50

3

Higiezin-unitatearen titulartasun orria:

PDF

0,50

4

Higiezin- unitatearen datuen orria:

PDF

0,50

B. BESTE AGIRI INFORMATIZATU BATZUK

1

Krokisa (orri bakoitzeko):

DWG/DGN

0,50

2

Eraikuntzen argazkia:

JPG

0,50

3

Lurzatien leiho grafikoa, ortofoto eta guzti edo ortofotorik gabe

JPG

1,10

4

Lurzatiaren inguruaren leiho grafikoa, lurzatien puntu mugatuen koordenatuak (X-Y) adieraziz, hamar gehienez (DWG/DGN):

DWG/DGN

20,00

5

Fitxategi estandarren zerrenda (fitxategia egitea ez da sartzen) toki entitateentzat:

PDF

30,00

C. KARTOGRAFIA ETA ARGAZKIAK

1

Lurzatien planoa (1/500, 1/1000, 1/5000 edo 1/10000 eskalan) edo laburpen planoa:

DWG/DGN

6,00

2

Lurzatien planoa (1/500, 1/1000, 1/5000 edo 1/10000 eskalan) edo laburpen planoa, ortofoto eta guzti, baliakizunen arabera:

DWG/DGN

eta ortoa PDFn

12

3

Lurzatien planoa poligonoaren arabera (toki entitateetan bakarrik):

DWG/DGN

6,00

4

Alorren plano eskaneatua, bereizmen larria:

JPG

3,00

5

Alorren plano eskaneatua, bereizmen xehea:

JPG

6,00

D. DATU UGARI ATERATZEA

1

Lurralde Aberastasunaren Erregistroko datuen fitxategi estandarra (poligono osoen arabera):

ASCII

40,00, eta 1,00 gehiago 1.000 erregistroko

(*) Informazioa posta elektronikoz emateko tasak. Diskoan ere ematen da, 6 euro gehiago ordainduta disko bakoitzeko."

7. 56. artikuluari 3. idatz-zatia gehitzea.

"3. Interesdunek Internetetik zuzenean deskargatzen duten informazioak ez du tasarik izanen."

8. VII. tituluaren izen berria.

"VII. TITULUA

Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren tasak"

9. VII. bis titulua gehitzea: "Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren tasak, basogintzako materialei, ehizari, arrantzari, abelbideei eta berariazko ingurumen informazioari dagozkienak".

VII. bis tituluak egungo VII. tituluko kapitulu hauek bilduko ditu: "V. kapitulua. Basogintzako zerbitzu eta lanak egiteko tasa", "VI. kapitulua. Ehiza lizentziak eta ehiza esparruetako matrikulak emateko tasa", "VII. kapitulua. Arrantza baimenaren tasa", "VIII. kapitulua. Ibaietako arrantzarako lizentzia emateko eta ontziak matrikulatzeko tasa", "IX. kapitulua. Abelbideak aldi baterako okupatzeko tasa", eta "X. kapitulua. Berariazko ingurumen informaziorako materiala emateko tasa".

V., VI., VII., VIII., IX. eta X. kapitulu horiek VII. bis titulu berrian hurrenez hurren I., II., III., IV., V. eta VI. kapituluak izanen dira.

VII. bis titulu berriaren kapituluetan bilduko dira 80. artikulutik 95 ter artikulura bitartekoak, biak barne.

10. 99. artikulua.

"99. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. TARIFA

Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua:

Doan

2. TARIFA

Batxilergoko titulua:

1. Tarifa arrunta:

44,90

2. 1. kategoriako familia ugaria:

22,45

3. 2. kategoriako familia ugaria:

0

3. TARIFA

Titulu teknikoa:

1. Tarifa arrunta:

18,00

2. 1. kategoriako familia ugaria:

9,00

3. 2. kategoriako familia ugaria:

0

4. TARIFA

Goi mailako teknikari titulua:

1. Tarifa arrunta:

43,84

2. 1. kategoriako familia ugaria:

21,92

3. 2. kategoriako familia ugaria:

0

5. TARIFA

Lanbide titulua:

1. Tarifa arrunta:

82,88

2. 1. kategoriako familia ugaria:

41,44

3. 2. kategoriako familia ugaria:

0

6. TARIFA

Hizkuntza baten gaitasun agiria:

1. Tarifa arrunta:

22,20

2. 1. kategoriako familia ugaria:

11,10

3. 2. kategoriako familia ugaria:

0

7. TARIFA

Euskararen Gaitasun Agiria:

1. Tarifa arrunta:

20,20

2. 1. kategoriako familia ugaria:

10,10

3. 2. kategoriako familia ugaria:

0

8. TARIFA

Goi mailako Musikako titulua:

1. Tarifa arrunta:

95,10

2. 1. kategoriako familia ugaria:

47,55

3. 2. kategoriako familia ugaria:

0

9. TARIFA

Bikoiztuak:

1. 2. tarifatik 8.era bitarteko tituluenak, bi horiek barne:

3,70

2. Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluarena:

Doan"

11. 103. artikuluko 2., 3. eta 4. idatz-zatiak aldatzea.

"1. Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduak.

A)

Ospitaleratze zerbitzua duten zentroak:

Sortzeko eta funtzionamendurako baimena tramitatzea:

195

Hasierako egitura eta/edo araubidea aldatzeko edo baliozkotzeko baimena tramitatzea:

130

Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua:

130

B)

Ospitaleratzerik gabeko zentroak:

Sortzeko eta funtzionamendurako baimena tramitatzea:

100

Hasierako egitura eta/edo araubidea aldatzeko edo baliozkotzeko baimena tramitatzea:

65

Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua:

65

C)

Osasun arloko garraioa:

Anbulantzien osasun ziurtagiria tramitatzea:

65

Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua:

65

D)

Osasun zentro eta establezimenduen osasun arloko publizitaterako baimena:

35

2. Farmazia establezimenduak:

A)

Farmaziak:

Paratzeko baimena:

225

Lokaletarako baimena:

150

Titularra aldatzeko baimena:

75

Jarduerak praktika egokiei lotuta egiten direla egiaztatzea:

225

Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua:

75

B)

Gizaki eta/edo animalientzako botikak banatzeko biltegiak:

Paratzeko baimena:

225

Lokaletarako baimena:

190

Titularra aldatzeko baimena:

75

Banaketa ikuskatzea eta praktika onei lotzen zaiela egiaztatzea:

450

Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua:

75

C)

Farmazia zerbitzuak:

Paratzeko baimena:

225

Lokaletarako baimena:

150

Titularra aldatzeko baimena:

75

Jarduerak praktika onei lotuta egiten direla egiaztatzea:

450

Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua:

75

D)

Botika-kutxak eta botiken biltegiak:

Paratzeko baimena:

125

Aldatzeko baimena:

75

Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua:

75

E)

Gizaki eta/edo animalientzako botikak eta horien osagai aktiboak prestatzeko industria:

Fabrikazio onerako arauak betearazteko ikuskapena eta egiaztapena. Ikuskapenean eta/edo egiaztapenean emandako egun bakoitzeko:

450

Publizitaterako baimena:

125

Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua:

75

Botikak eta beste produktu batzuk baimendu ondoko azterlanak. Baimena:

350

Botikak eta beste produktu batzuk baimendu ondoko azterlanak. Hasierako baimena aldatzea:

100

F)

Kosmetikoak:

Fabrikazio onerako arauak betearazteko ikuskapena eta egiaztapena. Ikuskapenean eta/edo egiaztapenean emandako egun bakoitzeko:

450

Merkaturatzearen arduradunak erregistroan inskribatzea:

40

Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua:

75

G)

Osasun produktuak:

Optikak eta farmazia bulegoetako optika atalak baimentzea:

225

Audio-protesien zentroak baimentzea:

225

Ortopediak baimentzea:

225

Osasun produktuen banatzaileak baimentzea:

225

Osasun produktuen publizitatea baimentzea:

125

Neurrira egindako osasun produktuen fabrikatzaileei funtzionamendurako baimena ematea:

-Ematea:

600

-Baliozkotzea:

400

-Aldatzea:

225

Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua:

75

Optikak, farmazia bulegoetako optika atalak, ortopediak, audio-protesien zentroak eta osasun produktuen banaketarako biltegiak baliozkotu eta/edo aldatzea:

65

H)

Laborategiak, botikak kontrolatu eta/edo garatzeko zentroak:

Laborategiak ikuskatzea eta praktika egokiei lotzen zaizkiela egiaztatzea. Ikuskapenean eta/edo egiaztapenean emandako egun bakoitzeko:

450

Praktika kliniko egokien ikuskapena eta egiaztapena. Ikuskapenean eta/edo egiaztapenean emandako egun bakoitzeko:

450

Ikuskapen arautua edo alderdi batek eskatua:

75

I)

Bestelako jarduketak:

Farmaziako zentro eta produktuen gaineko txostenak ematea, interesdunak eskaturik:

125

3. Hileta-osasuna:

A)

Gorpu bat edo gorpuzkiak hobitik ateratzeko eta berriz ehorzteko baimena:

20

B)

Hobitik atera ez den gorpu bat Foru Komunitatetik kanpora eramateko baimena:

40

C)

Gorpuzkiak Foru Komunitatetik kanpora eramateko baimena:

20

4. Baldintza tekniko-administratiboak:

A)

Dokumentazio ofizialaren eginbideak, tituluen erregistroa barne:

7

B)

Gidabaimena eta arma lizentzia eskuratzeko azterketa psiko-fisikoa:

Azterketa zentroetan aplikatzen dena

C)

Berriemateak, informazioak eta Estatuko Administrazio Orokorrari jakinarazi behar zaizkion beste jarduera batzuk tramitatzea:

15"

12. 119. artikulua.

"119. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. TARIFA

Salgaien garraioa:

1.1. Salgaien garraio publiko edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea, bai eta horien kopia ziurtatuak ere:

23,00

ibilgailu bakoitzeko

2. TARIFA

Bidaiarien garraioa:

2.1. Bidaiarien garraio publiko berezi edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea:

23,00

enpresarentzako baimen bakoitzeko

2.2. Ibilgailu bakoitzaren baimenaren kopia ziurtatuak luzatzea:

9,00

kopia ziurtatu bakoitzeko

2.3. Erabilera bereziko bidaiarien garraio publikorako baimenak ematea edo berritzea:

23,00

baimen bakoitzeko

3. TARIFA

Ibilgailu gidaridun nahiz gabeak errentatzeko baimenak ematea, birgaitzea, luzatzea, bisatzea edo aldatzea:

3.1. Ibilgailu gidaridunen errentamendua:

23,00

ibilgailu bakoitzeko

3.2. Ibilgailu gidarigabeen errentamendua:

75,00

subjektu pasibo bakoitzeko

4. TARIFA

Garraio agentziak, transitarioak, biltegidun-banatzaileak zentralak nahiz sukurtsalak paratzeko baimenak ematea, berritzea edo aldatzea:

46,00

subjektu pasibo bakoitzeko

5. TARIFA

Bestelako tasak:

5.1. Garraiolari eta garraio-jarduera lagungarrietan aritzeko gaitasun profesionalaren titulua lortzeko azterketa egiteko eskubideengatik:

9,00

5.2. Garraioko jarduera osagarrietarako eta garraiolari izateko lanbide-gaitasuneko titulua luzatzeagatik:

23,00

5.3. Liburu edo dokumentu nahitaezkoak legeztatu, eginbideak egin edo zigilatzeagatik:

8,00

5.4. Baimenen kopia bikoiztuak luzatzeagatik:

13,00

5.5. Garraiolarien eta Garraioko Jarduera Lagungarri eta Osagarrien Erregistro Orokorrean dauden datuekin zerikusia duten txosten idatziak jaulkitzeagatik:

5.5.1. Pertsona, baimen, ibilgailu edo enpresa jakin bati buruzko datuekin zerikusia dutenak:

23,00

5.5.2. Datu orokor edo globalekin zerikusia dutenak:

185,00

5.5.3. Gidari ziurtagiria luzatzeagatik:

23,00

5.6. Takografo digitalaren txartela luzatzeagatik:

37,00

6. TARIFA

Gidarien hasierako kualifikazioaren eta etengabeko prestakuntzaren tasak:

6.1. Zentroak homologatzea:

300,00

6.2. Zentroak bisatzea:

150,00

6.3. Ikastaroak homologatzea:

100,00

6.4. Txartela luzatzea eta berritzea:

20,00"

13. 124. artikulua.

"124. artikulua. Zergapeko egintza.

Tasaren zergapeko egintza honakoa da: Nafarroako Foru Komunitateko errepide sareko errepideen inguruko zortasun eta eraginpeko eremuetan eta jabari publikoko eremuetan eraikitzeko eta lurzorua erabiltzeko egintzetarako baimena ematea, Nafarroako Errepideei buruzko martxoaren 23ko 5/2007 Foru Legean ezarritakoarekin bat."

14. 127. artikulua.

"127. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. TARIFA

Eraikinak egitea, berregitea edo handitzea. Gasolina-zerbitzuguneak ezartzea eta gasolina eta lubrifikatzaileak banatzeko aparatuak instalatzea:

1. 3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak:

30,00

2. 3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

59,00

3. 6.000tik 12.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

77,00

4. 12.000tik 30.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

120,00

5. 30.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak:

161,00

2. TARIFA

Eraikuntzen kontserbaziorako obrak egitea:

1. 3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak:

25,00

2. 3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

32,00

3. 6.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak:

42,00

3. TARIFA

Itxitura edo eustorma eraikitzea:

1. Itxitura ez gardena (fabrika-obra edo heskaia), metro linealeko:

2,80 (T.m.21)

2. Itxitura gardena (hesola eta burdin haria edo sarea), metro linealeko:

1,30 (T.m.21)

3. Eustorma, metro linealeko:

3,50 (T.m.21)

4. TARIFA

Uraren, elektrizitatearen, gasaren, telefonoaren eta abarren lurpeko hodiak paratzea:

1. Hodia babes eremuetan paratzea:

1,30 (T.m.23)

2. Galtzadapeko eroanbidea, metro 1,00 bitarteko diametrokoa, metro linealeko:

3,60 (T.m.23)

3. Galtzadapeko eroanbidea, fabrika-obraz edo zubi bidez, behin-behineko desbidea barne:

120,00

5. TARIFA

Lur gaineko lineak instalatzea:

1. Goi tentsioko lineako zutoin edo dorre metalezko bakoitzeko, babes eremuetan:

8,40 (T.m.41)

2. Behe tentsioko linearako edo bestelako lineetako zutoin bakoitza, babes eremuetan:

3,80 (T.m.28)

3. Goi tentsioko lineak errepidea gurutzatzea: lur-berdinketaren gaineko metro lineal bakoitzeko:

3,40 (T.m.41)

4. Behe tentsioko lineak edo bestelako linearen batek errepidea gurutzatzea: lur-berdinketaren gaineko metro lineal bakoitzeko:

2,40 (T.m.28)

5. Babes eremuan dagoen transformazio gune bakoitzeko:

44,00

6. TARIFA

Sarbideak, gurutzaguneak eta lotuneak:

1. Finketarako sarbideak, zoladurak, aparkalekuak edo espaloiak egin, konpondu eta atontzea:

30,00

2. Maila bereko gurutzaguneak eta maila desberdinetako lotuneak eraikitzea:

156,00

7. TARIFA

Harrobietako eta baso lanetako materialak gordetzea:

1. Sei hilabetetik behera:

28,00

2. Gehienez urtebetean:

46,00

8. TARIFA

Bestelako obra eta aprobetxamenduak:

1. Arbolak bota edo landatzea:

30,00

2. Baskulak instalatzea:

30,00

3. Babes eremuan hobi septikoa ezartzea:

33,00

4. Lurpeko ur edo gas gordailua eta kutxetak egitea:

31,00

5. Informazio seinaleak eta kartelak jartzea, unitateko:

28,00

6. Eraikinak eraistea:

28,00

7. Finkak zelaitu eta betelana egitea:

28,00

8. Aurreko ataletan sartzen ez diren obra mota guztietarako:

28,00

9. TARIFA

Aginduzko txostenak ematea errepideen babesaren arloan:

1. Kirol probak, txirrindularien ibilaldiak eta bestelako ekitaldiak egitea:

150,00"

15. 128. artikulua.

"128. artikulua. Fidantzak.

Emandako baimenen ondorioz errepideetan izan daitezkeen kalteen erantzukizunari dagokionez, zilegi izanen da honako fidantza hauek jartzeko agintzea:

1.

Errepidea "sator" batez gurutzatzea:

850

2.

Errepidearen lurpeko gurutzaketa:

850

3.

Goi tentsioko lineak airez gurutzatzea:

850

4.

Behe tentsioko lineak airez gurutzatzea:

214

5.

Finketarako sarbideak:

214

6.

Egur lantegiak:

850

7.

Eraikitzea maila bereko gurutzaguneak, errepideak fabrikako obrekin edo zubiekin gurutzatzea eta behin-behineko desbideak egitea:

Obra gauzatzeko aurrekontuaren 100eko 6 (830 euro gutxienez)

8.

Bestelako baimenak:

265

9.

Kirol probak, txirrindularien ibilaldiak eta bestelako ekitaldiak egitea:

600"

16. 133. bis artikulua, 4. idatz-zatia. Tarifa.

1.a "Inprimategian argitaratutako kartografia" izeneko 1) tarifari 8 zenbakia erantsi zaio:

"8. Nafarroako alor eta aprobetxamenduen mapa 1:200.000 eskalan (hormakoa/tolestua):

9,00"

2.a Aldatu egin dira "Kartografia ploteatua" izeneko 2) tarifako 7, 8, 9, 10, 11 eta 12 zenbakiak:

"7. Nafarroako mapa geologikoa 1:25.000:

12,00

8. Nafarroako mapa geomorfologikoa 1:25.000 eskalan:

12,00

9. Lurraren erabileren mapa 1:200.000 eskalan (paper arrunta):

20,00

10. Europar Batasunaren intereseko lekuen mapa 1:200.000 eskalan (paper arrunta):

20,00

11. Nafarroako abelbideen mapa 1:200.000 eskalan (paper arrunta):

20,00

12. Naturgune babestuen mapa 1:200.000 eskalan (paper arrunta):

20,00"

3.a "Kartografia ploteatua" izeneko 2) tarifari 14 zenbakia erantsi zaio:

"14. Nafarroako lurzoruaren erabileren mapa 1:25.000 eskalan (paper arrunta):

12,00"

4.a "Kartografia digitala" izeneko 3) tarifan aldatu egin da "Zenbatekoak" izeneko A) letra:

"A) Zenbatekoak:

1. Iruñeko 1:25.000 eskalako mapa geoteknikoaren CDa eta oroit-idazkia (PDF):

10,00

2. CD, B) letrako produktuen gaineko informazioa duena, 550 megabytekoa gehienez ere:

10,00

3. DVD, B) letrako produktuen gaineko informazioa duena, 3.550 megabytekoa gehienez ere:

60,00"

5.a "Kartografia digitala" izeneko 3) tarifako "Produktuak" izeneko B) letrari 5 eta 6 zenbakiak erantsi zaizkio:

"5. Nafarroako mapa geologikoa 1:25.000 eskalan (pdf)

6. Nafarroako mapa geologikoaren orri baten oroit-idazkia, 1:25.000 eskala (pdf)"

17. XI. tituluaren izen berria.

"XI. TITULUA

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren tasak"

18. XII. tituluaren izen berria.

"XII. TITULUA

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren tasak"

19. 168. artikuluko A) letrako 3. idatz-zatia aldatzea.

"3. Ziurtagiriak eta txostenak erregistratutako segurtasun instalazioei buruz, industriako segurtasunaren arloan jarduteko eskumenei buruz eta erregistro industrialari buruz.

3.1

Zehapenik ezaren ziurtagiria edo erregelamenduzko arloetan jarduteko eskumenen akreditazioa:

30

3.2

Erregistratu edo baimendutako instalazioei buruzko ziurtagiriak:

30

3.3

Industria establezimenduen erregistroan inskribatutako enpresei buruzko ziurtagiria:

30"

20. 171. artikulua.

"171. artikulua. Sorrarazpena.

1. Merkataritzako lizentzia berariazkoa eskatzean sorraraziko da tasa, eta eskabidea aurkeztean ordainduko da, autolikidazio prozeduraren bidez.

2. Tasa ordaindu ezean ez da hasiko merkataritzako lizentzia emateko prozedura."

21. 172. artikulua.

"172. artikulua. Zerga-oinarria eta karga-tasa.

Proiektaturiko establezimenduan erakusketa eta salmentarako hartu beharreko azalera erabilgarria izanen da zerga-oinarria.

Karga-tasa, berriz, 3,01 euro izanen da erakusketa eta salmentarako azalera erabilgarriaren metro karratuko."

Bi. Bigarren xedapen gehigarria erantsi da. Honela dio:

"Eten eginen da 146. artikuluan ezarritako tasa hauen ordainarazpena:

A) 2007ko uztailaren 1etik 2008ko ekainaren 30era bitartean:

-1. tarifa, "Abereen zirkulaziorako beharrezkoak diren ondorengo hauek ematea: jatorri eta osasunaren gidak, nazioarteko garraiorako osasun ziurtagiriak, eritasunik gabeko eremuetako jatorriaren ziurtagiriak eta eritasun infekziosorik, kutsagarririk edo parasitario hedakorrik ez izatea ziurtatzen dutenak".

-2. tarifa, 1. eta 3. atalak, "Inguruabar bereziak agiriak ematean".

-6. tarifa, "Ustiategiari, erroldari edo egoera sanitarioari buruzko datuak dituzten bestelako ziurtagiri edo agiriak luzatzea".

-9. tarifa, "Abeltegiekin eta abereekin lotutako agiriak eta identifikazio unitateak luzatzea".

B) 2007ko uztailaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitartean:

-2. tarifa, 2. atala, "Inguruabar bereziak agiriak ematean".

Hiru. Xedapen gehigarriari aurrerantzean lehen xedapen gehigarria deituko zaio.

7. artikulua. Udal tributuak.

1. Aldaketa honek 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluko 1. idatz-zatia honela geratuko da:

"1. Zerga eskatuko da tarifa hauei jarraikiz:

Kuotak:

a) Turismoak:

-8 zaldi fiskal baino gutxiago: 16,82 euro.

-8 zaldi fiskaletik 12ra bitartean: 47,34 euro.

-12 zaldi fiskal baino gehiago eta gehienez 16: 100,98 euro.

-16 zaldi fiskal baino gehiago: 126,26 euro.

b) Autobusak:

-21 leku baino gutxiago: 117,80 euro.

-21 lekutik 50era bitartean: 168,31 euro.

-50 leku baino gehiago: 210,39 euro.

c) Kamioiak:

-1.000 Kg-tik beherako karga erabilgarria: 58,96 euro.

-1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 117,80 euro.

-2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria, gehienez 9.999 kg-koa: 168,31 euro.

-9.999 Kg-tik gorako karga erabilgarria: 210,39 euro.

d) Traktoreak:

-16 zaldi fiskal baino gutxiago: 29,50 euro.

-16 zaldi fiskaletik 25era bitartean: 58,96 euro.

-25 zaldi fiskal baino gehiago: 117,80 euro.

e) Atoiak eta erdi-atoiak:

-1.000 Kg-tik beherako karga erabilgarria: 29,50 euro.

-1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 58,96 euro.

-2.999 Kg-tik gorako karga erabilgarria: 117,80 euro.

f) Bestelako ibilgailuak:

-Ziklomotorrak: 4,25 euro.

-125 cc arteko motozikletak: 6,37 euro.

-125 cc-tik gora eta gehienez 250 cc-ko motozikletak: 10,55 euro.

-250 cc-tik gora eta gehienez 500 cc-ko motozikletak: 20,80 euro.

-500 cc-tik gora eta gehienez 1.000 cc-ko motozikletak: 41,62 euro.

-1.000 cc-tik gorako motozikletak: 83,25 euro."

2. Hurrengo aldaketa honek foru lege hau indarrean jartzen denetik izanen ditu ondorioak. Jarduera ekonomikoen gaineko zergaren tarifetan (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren edo Lizentzia Fiskalaren Tarifak eta Jarraibidea onesten dituen maiatzaren 28ko 7/1996 Foru Legearen bidez onetsiak), lehenbiziko ataleko 251.7 epigrafearen izenburua honela izanen da:

"251.7 epigrafea. Azido eta anhidrido ftalikoa eta maleikoa eta azido isoftalikoa eta tereftalikoa fabrikatzea."

8. artikulua. Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen Foru Legea.

1. 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen 39.5 artikuluak honako testu hau izanen du:

Bat. 39.5. artikulua.

"5. Ikerketa erakunde publikoek edo berrikuntza eta teknologia zentroek bezalatsuko jarduerak egiten dituzten fundazioei diru dohaintza eginez gero, kenketa egin ahal izanen da Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 66. artikuluko 1. idatz-zatiko lehenbiziko paragrafoan ezarritako kuota osoan."

Bi. Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legeari xedapen gehigarri bat gehitzea.

Beste xedapen gehigarri bat gehitzen zaio, bederatzigarrena, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea arautzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legeari. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergako subjektu pasiboek eginiko dohaintzen kasuan, foru lege honek indarra hartzen duenetik izanen du xedapenak eragina, eta, sozietateen gaineko zergako subjektu pasiboen dohaintzen kasuan, berriz, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan izanen du eragina. Hona testua:

"Bederatzigarren xedapen gehigarria.-Alderdi politikoentzako dohaintzak.

Pertsona fisiko edo juridikoek alderdi politikoei emaniko diruzko nahiz ondasunezko dohaintzei, alderdi politikoen finantzaketari buruzko uztailaren 4ko 8/2007 Lege Organikoak ezarritako mugen barrenean, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legeko II. tituluko 1. kapituluan aurreikusitako dohaintzengatiko kenkariak aplikatuko zaizkie, hartan ezarritako beharkizun eta baldintzen arabera."

9. artikulua. Kooperatiben zerga-araubideari buruzko ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legea.

Bederatzigarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Bederatzigarren xedapen gehigarria.-Kontsolidazio fiskalaren araubidea.

Ekonomia eta Ogasun kontseilariak behar diren arauak emanen ditu sozietate kooperatiboen berezitasunetara egokitu daitezen sozietateen gaineko zergaren kontsolidazio fiskalaren araubidea arautzen duten xedapenak; hau da, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko X. tituluaren VIII. kapitulua eta Sozietateen gaineko zergaren Erregelamendua onetsi zuen urriaren 13ko 282/1997 Foru Dekretua."

Lehen xedapen gehigarria.-Berandutza interesak.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 50.2.c) artikuluan aipatzen den berandutza interesaren tasa, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, 100eko 7 izanen da urtean.

Bigarren xedapen gehigarria.-Inbertsioetarako erreserba berezia.

Subjektu pasiboek zuzkidurak egin ahal izanen dituzte Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen IV. tituluko XI. kapituluko 2. atalean aipatzen den erreserba berezirako, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrerako lehenbiziko bi ekitaldietan lortzen dituzten irabazien kontura.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak.

2008an hasten diren zergaldietan, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko 27. artikuluak aipatzen duen diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak, eskualdatutako ondare-elementuak eskuratu diren urtearen arabera, ondoko hauek izanen dira:

1983 eta aurrekoak 2,278

1984 2,063

1985 1,925

1986 1,831

1987 1,774

1988 1,701

1989 1,617

1990 1,552

1991 1,498

1992 1,448

1993 1,390

1994 1,336

1995 1,270

1996 1,211

1997 1,181

1998 1,167

1999 1,160

2000 1,155

2001 1,130

2002 1,118

2003 1,100

2004 1,089

2005 1,075

2006 1,055

2007 1,032

2008 1

Laugarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Gobernuari baimena ematea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren testu bategina prestatzeko.

Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzko abenduaren 27ko 18/2006 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian Nafarroako Gobernuari eman zitzaion baimena 2008ko ekainaren 30era arte luzatuko da, bat egin ditzan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruz indarra duten legezko xedapenak, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1983 Lege Organikoko 21. artikuluan xedatuaren babesean.

Bosgarren xedapen gehigarria.-Europar Batasuna eratzeko Itunarekiko bateragarritasunaren aldez aurreko deklarazioa.

Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 31ko 24/1996 Foru Legearen 37. artikuluan xedatutakoa eraginkortasunez aplikatu ahal izateko, Europar Batasunaren legediarekin bateragarria izan behar du.

Azken xedapenetan lehena.-Arauak emateko ahalmena.

Nafarroako Gobernuak foru lege hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emanen ditu.

Azken xedapenetan bigarrena.-Indar hartzea.

Bat.-Foru lege honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, legean berean aurreikusitako ondorioekin.

Bi.-Foru lege honen 1. artikuluko hurrengo idatz-zati hauetan ezarritakoak 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak:

-Bigarren idatz-zatia.

-Hamabigarren idatz-zatia, ohiko etxebizitza erosi edo zaharberritzeagatik jasotako dirulaguntzen bidezko ondare gehikuntzak aurrezkiaren zati berezian sartzeari dagokionez.

-Hamazazpigarren, hemezortzigarren eta hogeita bigarren idatz-zatiak.

Hiru.-Foru lege honen 2. artikuluko hogeita hamaseigarren, hogeita hamazazpigarren eta hogeita hemezortzigarren idatz-zatietan ezarritakoak 2007ko urtarrilaren 1etik aurrerako zergaldietan izanen ditu ondorioak.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 24an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

euskal legezalea