32009forulegea,

3/2009 Foru Legea, Nafarroako 2007ko kontu orokorrei buruzkoa

Nafarroako Parlamentua

3/2009 FORU LEGEA, apirilaren 8koa, Nafarroako 2007ko kontu orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

NAFARROAKO 2007KO KONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEA

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Diputazioari dagokio Aurrekontu Orokorrak prestatu eta Kontuak formalizatzea Parlamentuan aurkezteko, bertan eztabaidatu, zuzendu eta, hala erabakiz gero, onets daitezen. Hori guztia, foru legeetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 110. artikuluak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren esku uzten du Nafarroako kontu orokorren formulazioa. Horiek, behin Nafarroako Gobernuak onetsitakoan, Nafarroako Parlamentura behar dira igorri dagokion foru lege proiektuaren bidez, aipatutako 8/1988 Foru Legearen 115. artikuluan ezarri bezala.

Nafarroako Gobernuak eginak ditu 2007ko ekitaldiko kontu orokorrei buruz adierazitako izapideak, Comptos Ganberak emana du behar den irizpena eta izapidetua dago Nafarroako 2007ko kontu orokorrei buruzko Foru Lege proiektua Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 156. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz. Bidezko da, beraz, foru lege hori onestea.

Artikulu bakarra.-Onetsi egin dira Nafarroako 2007ko kontu orokorrak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak formulatu eta Nafarroako Gobernuak onetsiak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 113., 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Haien edukia ondoko agiri eta euskarrietan bildu da:

Paperezko argitalpena, Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen kontuen atal adierazgarrienak laburbildurik dituena. Sozietate publikoen kontuen laburpena dakarren agiria ere erantsia dago.

Euskarri digital bat, entitate eta sozietate publikoen kontuak luze eta zabal jasotzen dituena, haien auditoriako txostenekin batera. Euskarri horretan sartuta daude, halaber, aurrekontuetako programen memoriak.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2009ko apirilaren 8an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

euskal legezalea