euskadikoaurrekontu-araubideariburuzkole

Euskadiko aurrekontu-araubideari buruzko Legearen testu bategina

Eusko Legebiltzarra

Irailaren 27k0 1/1994 Legegintza Dekretua, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen bateratutako testua onartzekoa.

Euskadiko Diru-egitamuen Jaurpideari buruzko Legea aldatzeko ekainaren 17ko 9/1994 Legearen azken erabakietako lehenengoan zehaztutakoaren arabera, Jaurlaritza baimenduta dago Euskadiko Diru-egitamuen Jaurpideari buruzko Legea eta aurrekontu orokorraren urteroko legeetako nahiz aipatutako Lege hori indarrean jarri ondorengo beste lege batzuetako lege-xedapenak testu bakar batean bateratzeko.

Halaber, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 52.4 atalarekin bat, baimen horren barruan sartzen da bateratu beharreko testuak arauzkotu, argitu eta elkarri egokitzea.{Bereziki Lurralde arteko Berdinketarako Fondoari buruzko aipamenak kendu eta horren aurrekontuen erregimena Estatuaren edozein ekarpeni dagokionean gehitzeko baimena ematen zaio Jaurlaritzari eta baita terminologian beharrezko sistematizazioa eta egokitzapenak egiteko ere.

Horren indarrez Ekonomi eta Ogasun sailburuaren proposamenez, Gobernu-Kontseiluak 1994ko irailaren 27ko bilkuran eztabaidatu eta onartu ondoren, honako hau.

XEDATU DUT:

Atal bakarra

.- Euskadiko Diru-egitamuen Jaurpideari buruzko Legea aldatzeko ekainaren 17ko 9/1994 Legearen azken xedapenetako lehenengoan zehaztutakoarekin, bat, Euskadiko Aurrekontu-erregimenari buruz indarrean dauden lege-xedapenen bateratutako testua onartzea, jarraian azaltzen den bezala.

INDARGABETZEKO XEDAPENA .

Legegintza-dekretu honen indarrez onartutako bateratutako testua indarrean jartzen denetik indarrik gabe geratuko da bertan ezarritakoaren aurka doan maila bereko edo txikiagoko beste edozein lege-xedapen eta, bereziki, honako hauek:

* Abenduaren 20ko 31/1983 Legea, Euskadiko Diru-egitamuen Jaurpideari buruzkoa.

* Euskal Autonomi Elkartearen 1987.erako Guztizko Diru-egitamuak onartzeko uztailaren 8ko 2/1987 Legearen 10. eta 35. atalak eta ondorengo ekitaldietan lege horren indarra luzatu duen xedapena, hau da, maiatzaren 31ko 8/1988 Legearen xedapen gehigarrietako hamargarrena, Euskal Autonomi Elkartearen 1988garrenerako Guztizko Diru-egitamuak onartzen dituena.

* Euskal Autonomi Elkartearen 1988garrenerako Guztizko Diru-egitamuak Onartzeko maiatzaren 31ko 8/1988 Legearen xedapen gehigarrietako seigarrena.

* Euskal Autonomi Elkarteko 1989.erako Diru-egitamu Nagusiak onartzen dituen abenduaren 22ko 17/1988 Legearen xedapen gehigarrietako laugarrena eta ondorengo ekitaldietan xedapen hori indarrean luzatu zuen xedapena, hau da, Euskal Autonomi Elkartearen 1990.erako Diru-egitamu Nagusiak onartzeko abenduaren 22ko 10/1989 Legearen xedapen gehigarrietako hamargarrena.

* Euskal Autonomi Elkarteko 1990.erako Diru-egitamu Nagusiak onartzeko abenduaren 22ko 10/1989 Legearen xedapen gehigarrietako zazpigarrena.

* Euskal Autonomi Elkarteko 1991 erako Diru-egitamu Nagusiak onartzeko maiatzaren 30eko 1/1991 Legearen xedapen gehigarrietako laugarrena.

* Euskal Autonomi Elkartearen 1993. ekitaldirako Diru-egitamu Nagusiak onartzen direneko abenduaren 23ko 8/1992 Legearen 6.4 eta 30. atalak eta ondorengo ekitaldietan atal horien indarra luzatu zuen xedapena,, hau da, abenduaren 22ko 9/1993 Legearen xedapen gehigarrietako zazpigarrena, Euskal Autonomi Elkartearen 1994. urterako Diru-egitamu Nagusiak onartzekoa.

Euskal Autonomi Elkartearen 1994. urterako Diru-egitamu Nagusiak onartzen dituen abenduaren 22ko 9/1993 Legearen xedapen gehigarrietako zazpigarrena eta zortzigarrena.

9/1994 Legea, ekainaren 17koa, Euskadiko Diru-egitamuen Jaurpideari buruzko Legea aldatzekoa.

AZKEN XEDAPENA.

Legegintza-dekretu honen bidez onartu duen bateratutako testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean sartuko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 1994ko irailak 27.

Lehendakaria,

José Antonio Ardanza Garro.

Ekonomi eta Ogasun sailburua,

José Luis Larrea Jiménez de Vicuña.

EUSKADIKO AURREKONTU ERREJIMENARI BURUZ INDARREAN DAUDEN LEGE XEDAPENEN TESTU BATERATUA.

ZIOEN ADIERAZPENA.

1.- LEGEAREN AURKEZPENA.

Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorra Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren zatia den aldetik, Autonomi Estatutuaren 44. artikuluan honakoa aipatzen da: "Orotariko herri-ekintzako diru-eskuraketak eta gastuak bere baitan izan, eta Eusko Jaurlaritzak egin eta Eusko Legebiltzarrak ontzat emango dituzte".

Manu hori kontutan izanik, Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruz indarrean dauden lege-xedapenen Testu Bateratuak oinarri-irizpide bat ezartzen du denentzako. Horrela bada, Autonomi Elkartea osatzen duten erakundeen diru-sarreren eta gastuen egoera-orriek eta horiei zorpetzeko eta bermeak emateko jartzen zaizkien mugak bere baitan dituzten erakunde horien aurrekontuak batean biltzean datza Euskadiko Aurrekontu Orokorra.

Oinarri-irizpide horretatik abiatuta, lege honek Euskadiko Aurrekontu Orokorra arautzeari heltzen dio, argitasun eta egituraketaren izenean beste gai batzuen antolaketa bereziki egitea beste lege-bide batzuetarako utziz.

Bestalde, lege honek ez dakarkio kalterik Euskadiko Aurrekontu Orokorraren eta Zuzenbide-arloaren arteko loturari, hain zuzen ere Euskadiko Aurrekontuen legeen bidez egiten denari. Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruz indarrean dauden lege-xedapenen Testu Bateratua azkeneko horiei buruz ari baita, Ogasun Nagusi hori antolatzeko araubideetan duten eragina dela eta.

Eta Legearen edukiaz ari garela, honako hau esan behar da: Autonomi Elkarteak arlo horretan dituen beharrei erantzuteko lanabes egokia izateko asmoz egin dela, teknika-alderdiak eta erakundeetakoak bereziki kontutan izanik.

Lege hau gertatzean eraginik gehien izan duten alderdiak honako hiru hauetan laburbil daitezke:

a) Ekonomi Itun bat izateak dakartzan finantza eta aurrekontuen berezitasunak oinarri dituen Euskal Autonomi Elkartearen egitura berezia.

b) Autonomi Estatutuan agintzen denaren ondorioz Elkartearen aginpide eta/edo zerbitzuen mailan Estatuarekiko eta Lurralde Historikoekiko izan daitezkeen aldakuntzak aurrez aurreikustea.

c) Autonomi Estatutuak Euskal Autonomi Elkarterako jarritakoa bezalako demokraziazko eta legebiltzarrezko sistema baten oinarrizko hastapenak.

Teknikaren aldetik, berezko eta espezializazio handiko aurrekontu-antolaketa bat lortzera jo da, Zuzenbide Konparatuan dauden irizpiderik berrienak eta objektiboenak kontutan izanik.

Alderdi horiek ditugu oinarririk nagusienak lege honen aurrekontu-egitura Euskal Autonomi Elkartearen ekonomi jardueraren garapenerako esparrutzat jotzeko.

2.- IDAZPURUKO XEDAPEN OROKORRAK.

I. idazpurua Legearen zehaztuz eta Euskadiko Aurrekontu Orokorra egiten duten aurrekontuak izendatuz hasten da, gero Euskal Autonomi Estatutuan horri buruz agindutakoaren arabera Gizarte Segurantza horietan sartzea oharteman, eta aurrekontu horien indarraldia Euskal Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateratuaren arabera arautzera igaroz, aurrekontu-arloko oinarrizko hiru hastapen garrantzitsu emanaz bukatzeko: norbere zergei doazkien zerga-onurak jasota uztea, ekonomi arloko eskubide eta betebeharren iturri diren ekintza guztiak agertzea, eta aurrekontu bakoitzari hasierako defizitarik gabe ekitea.

Araubide horietan duten eragina eta garrantzia dela eta, azpimarratzekoak dira Aurrekontu Orokorraren eremu objektibo eta subjektiboari buruzko manuak.

Izan ere, 2. artikuluak dioenaren arabera, Autonomi Elkartea osatzen duten erakunde guztien aurrekontuek osatzen dute Euskadiko Aurrekontu Orokorra; beraz, Autonomi Elkarteko herri-arlo osoa horietan biltzen da, Euskadiko Aurrekontu Orokorraren eta herri-arlo horren eremu subjektiboaren arteko erabateko berdintasuna garbi utziz.

Bestalde, 6. artikuluan jasota uzten den orokortasun hastapenak mugatzen du Aurrekontu Orokorraren eremu objektiboa Kitatzekoak diren eskubide guztiek eta horiei erantzun beharreko betebeharrek, bat bera ere utzi gabe, osatzen dute eremu hori.

Bi alderdi horiek, eremu objektiboa eta subjektiboa alegia baten biltzeak, Aurrekontu Orokorra Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateratuaren gai den Autonomi Elkarteko herri-arlo osoaren ekonomiazko ihardunaren zenbatekoa zehazteko lanabes gisa eratzen du, herriarentzako gardentasuna eta aurrekontuekiko kontrola bereziki indartuz.

3.- AURREKONTUEN EDUKIA.

Legearen II. Idazpuruak Euskadiko Aurrekontu Orokorraren edukia arautzea du xede. Edukiak, batetik, diru-sarrerak jasotzen ditu -ekitaldiaren barruan kitatu beharreko ekonomiazko eskubideak- eta, bestetik, gastuak, hots, konpromisozko betebeharrei erantzuteko beharrezkoak diren diru-izandapenak.

Diru- sarreren egoera-orriei buruzko idazpuru honetako lehenengo atalburuak, aurrekontu-arloan argitasuna lortu nahian honako bi alderdi berri hauek dakartza:

a) 10. artikuluak dioenez, diru-sarreren egoera orrietan sartutako zenbatekoei ustezko edo behin-betiko balioa ematea.

b) 17. artikuluren bidez "kudeaketagatiko diru-sarrerak" delako kontzeptua sartzea.

Bigarren atalburuak gastuen egoera-orriak ditu gai, diru-izendapen mota ezberdinak arautuz, gero hartu beharreko betebeharrekiko aurreikusten diren diru-izendapen zenbatetsiak gastuon oinarri direnetik abiatuta.

Diru-izendapenen ezaugarriak kontuan dituela, 18. artikuluak bi diru-izendapen mota bereizten ditu lehenengo sailkatze gisa: ordainketetarako diru-izendapenak eta konpromisozko diru-izendapenak.{Aurrez hartutako edo zorretan dauden betebeharrak beteaz aurrekontu-urte berean agindu edo ordaindu daitezkeen gastuei erantzuteko beharrezkoak direnak jotzen dira ordainketetarako diru-izendapentzat: eta konpromisozko diru-izendapenak, berriz, urte anitzeko ordainkizunei dagozkie, horien garrantzia aurrerago aipatzen dela.

Ordainketetarako diru-izendapenetarako erregimen orokorra bigarren atalburu honen lehenengo sailean arautzen da, diru-izendapen mugadunen eta ustezkoen arteko bereizkuntza egin, eta guztizko diru-izendapena aurreikusten dela.

Hala ere, ordainketetarako diru-izendapenek zenbait kasutan berezitasunak dituzte, eta horregatik honakoak bereizten dira: diru-izendapen gehigarriak, diru-izendapen aldagarriak, kudeaketarako diru-izendapenak eta geldialdiago diru-izendapenak.{Diru-izendapen gehigarriek esandako gainontzekoekiko duten garrantzia dela eta, bigarren sail osoa horiek arautzeko erabiltzen da, gainontzekoez aritzea hirugarren sailerako uzten dela.

Lehen esan denez, legean ordainketetarako diru-izendapen mota bereziez gainera beste diru-izendapen sail handi bat dago, hau da, konpromisozko diru izendapenena.{Diru-izendapen horiek ontzat emandako aurrekontu-urtearen ondorengoetan gauzatu beharreko egintzen finantzaziorako hartu beharreko legezko betebeharrei aurre egitekoak dira konpromisozko diru izendapen: konpromisozko diru-izendapen horiek hartutako urte amaitzeko betebeharrei babes ematea izango dute xede.

Konpromisozko diru-izendapen mota horren erregimena bigarren atalburuko laugarren sailean arautzen da, zenbatekoari eta aldiari buruzko mugak aurreikusi, eta horiek aldatzeko erregimenak finkatzen direla.

Bestalde muga jartzen da: aurrekontuek ezingo dute hartu izendapenik, non eta ez diren ekitaldi horretan egitaratzen hasten eta ordainketako diru-izendapenik ez badakarte.{Betebehar bar hartu eta indarrean dagoen ekitaldira ez ezik geroko batzuetara luzatzen dena bada, orduan, indarreango egitaldiko aurrekontuan ordainketako diru-izendapen gisa jarriko da ekitaldi honetan gauzatzeko zatia, berriz, Konpromisozko diru-izendapen gisa sartu beharko da.

4.- AURREKONTUEN EGITURA.

Aurrekontuen egitura gai duen Legearen III. idazpurua, lehenengo atalburuan diru-sarreren eta gastuen egoera-orriak egitura horretarako jarritako arauei egokitu beharretik hasten da, eta gero gastuak lege honek dioenaren arabera mugatzeko aginpidea ematen du, Euskal herri-arlo osoa batean biltzea aurreikusiz.

Esandako idazpuru horretako II. atalburua kontabilitate egituraz ari da, aurrekontuen arloa barne-egokitasunez antolatzeko ezinbestekoak diren arauak jarriaz.

Hirugarren eta laugarren atalburuek, Euskadiko Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta administrazioko erakunde autonomiadunen aurrekontuak aurkezteko era dute gai.{Aurrekontu horien aurkezpenerako egitaraukako sailkapena nabarmentzen da, egituraz aurrekontugintza-teknikaren aldetikako joerarik berrienen araberakoa izan eta Autonomi Elkartearen zerbitzurako kudeaketa-lanabes baliotsua gertatzen baita.

Egitaraukako sailkapen horren osagarri soil, eta horrek baino garrantzi gutxiagoarekin, jarduera eta egituraren araberako sailkapenak egiten dira.

Bostgarren atalburua ere azpimagarria da, aurreikus daitezkeen galera eta irabazien kontua, balantzea eta finantzazio-taula barne dituen jarduera- eta kapital aurrekontu, memoria eta finantzen aurretiazko egoera-orrien bidez merkataritzako erakunde autonomiadunen, zuzenbide pribatuko herri-erakundeen eta herri baltzuen jarduerak islatzen baititu.

Azkenean, seigarren atalburuak, egitarauak ahal den neurrian eta 57. artikuluan zehaztutako modutan lurraldeka sailkatzeko irizpideak finkatzen ditu.

5.- EUSKADIKO AURRENKONTU OROKORRA GERTATZEKO ERA.

Legearen IV. Idazpurua Euskadiko Aurrekontu Orokorra gertatzeko eraz ari da, aurrekontua egiteko jarraibideetatik hasi eta Legebiltzarrari bidaltzeraino, Ekonomi eta Ogasun Sailari bidali behar zaizkion egitasmoaketa agiriak, Sail horren gertatzen-lana eta Jaurlaritzatontzat ematea barne direla, hori guzti hori Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolaraui buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateratuak agintzen duenari egokituz.

6.- EUSKADIKO AURREKONTU OROKORRA ALDATZEKO ERREJIMENA.

Legearen V. Idazpuruak, Aurrekontu Orokorra aldatzeko erregimenari buruz aldez aurreko eta orotariko eragina duten xedapenei eskaintzen die bere lehenengo atalburua.{Lehenengo eta behin, Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren egitura juridikoarekiko eratxikipena finkatzen da, Euskadiko Aurrekontu Orokorraren Legeak ekitaldi bakoitzean bere baitan dituen nolanahiko baimen eta xedapenak idazpuru horretarako arauei eta esandako Ogasun Nagusi horren Antolarauei buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bateratuaren II. Idazpuruan jarritako lehentasun-arauen arabera Aurrekontu Orokorraren Legeak berak dakartzanei atxikiz aldatu ahal izango direla dioenean.{Bigarrenez, honako aldakuntza hauen arteko bereizketa egiten da:

a) Euskadiko Aurrekontu Orokorra osatzen duten aurrekontu bakoitzeko diru-sarreren eta gastuen egoera-orriei dagozkienak.

b) Euskadiko Aurrekontu Orokorraren Legeak ekitaldi bakoitzerako bere baitan dituen gainontzeko baimenei dagozkienak: horiek, bakoitzerako legez jarritako erregimen bereziei atxikiko zaizkie.

Ikuspegi orokor horren barruan, hurrengo atalburuek aldakuntzetarako erregimen berezi horiek arautzen dituzte (merkataritzako erakunde autonomiadunen, zuzenbide pribatuko herri-erakundeen eta herri baltzuen aurrekontuetan diru-izendapenak transferitzea, diru-izendapenetarako diru-horniketa, diru-izendapenak sartzea, diru-izendapenak itzultzea, diru-izendapen gehigarriaketa aldakuntzak).{Autonomi Elkartearen oraingo egoera dela eta, Autonomi Elkarte horren aginpide eta/edo zerbitzuen maila-aldakuntzek ekarritako aldaketei buruzko atalburu bat ere sartzen da, Estatuarekin eta lurralde historikoekin zerikusia dutenen arteko bereizkuntza eginaz.

Azkenik, bederatzigarren atalburuak, gizarte eta ekonomiaren egoerarekin lotuta dauden eta dagozkien gastuen egoera-orriekiko eragina duten neurri batzuk ditu gai.

7.- HITZARMEN ERREJIMENA.

Legearen VI. Idazpuruak, Autonomi Elkarteak Estatuarekin, beste autonomi elkarte, lurralde historiko eta toki-erakunde batzuekin egin ditzakeen hitzarmenen aurrekontu-arloko eragina arautzen du, hitzarmen horiek egiteko arauetan sartu gabe, horretarako 108. artikuluak, bereziki, Autonomi Estatutuak eta ekainaren 30eko 7/1981 Jaurlaritza-Legeak agindutakora joarazten baitu.

8.- AURREKONTUEN EGITERAPENA.

Izenburu hori daraman VII. Idazpuruak bi atal burutu, bakoitzak aurrekontuen egiterapenean berezi daitezkeen bi alderdietako bat gai duela, hau da, diru-sarreren egiterapena eta gastuena.

Gastuari dagokionez, horien egiterapenean bigarren atalburuaren lehenengo sailean agindutakoari atxikiz, honako aldi hauek bereizten direla azpimarratu behar da: gastua egiteko baimena, gastua egiteko manua, gastua ordaintzeko agintzea eta ordaintzea, horietako bakoitza zertan datzan zehaztuz.{Gastuaren egiterapena arautzeko, administrazio-kontrol iraunkorra, agiri-bidezko egiaztapena eta idatziz jasotzea jartzen dira hastapen arautzaile.{Aginpideei buruzko alderdi batzuk arautu ondoren, kontrolari buruzko manu garrantzitsu bat sartzen da, kontrol hori elkarri eta ordaintzeko aginduei eta kontu hartzailetza eta kontabilitate-zerbitzuei atxiki gabeko zerbitzuek egin beharko dutela aginduz.

Bigarren Sailak gastuaren agiterapenaren aldi bat arautzen du, hau da, ordainketa egiteko antzekoa, horren izateak eta egiturak lege honen beraren arau juridikoak baitituzte funtsezko oinarri.{Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontuen kontura emandako ordaintzeko aginduek finantza-plan bat eta agiri bidezko egiaztapena beharrezkoak izango dituztela ezartzen da.{Era berean, eta aurrekontuen egiterapenak eta horiekiko kontrolak duten garrantzia dela eta, ordain-aginduez ere ari da eta, bukatzeko, ordaintze-moduak zehazteko araudi-mailako arauetara joarazten du.

Atalburu horren azkenengo saila, hirugarrena alegia, diru-izendapenen ezeztatze-erregimena ari da. Lege honek taiututako aurrekontu-antolakuntzari atxikiz ordainketetarako diru-izendapenen eta konpromisozkoen arteko bereizkuntza egiten dela.

9.- AURREKONTUEN KITAPENA.

Legearen VIII. Idazpurua gai horretaz ari da, kontuakixteko eguna, behar diren agiriak, aurrekontuen kontu-kitapena gertatzea eta ontzat ematea bezalako alderdirik garrantzitsuenak arautuz.

Euskadiko Aurrekontu Orokorraren kitapena egiteko agirien taiuketa egiten da.{Agiri-sorta hori, kontrolerako garrantzizko lanabesa denez gero, Legebiltzarrak onartu beharko du; horretarako Jaurlaritzak horri buruzko lege-egitasmoa bidaliko dio, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiaren esku hartzearen kalterik gabe, Herri-Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko otsailaren 5eko 1/1988 Legean zehaztutakoaren arabera.{Gainera eta argibidetarako ez bestetarako, agiri horiek Aurrekontu Orokorraren lege-egitasmoari erantsiko zaizkio.

10.- LUZAPEN ERREJIMENA.

Legearen IX. Idazpuruak aurreikusten duenez, ekitaldi baten hasieran urte horretarako aurrekontuak onartu gabe egon daitezke eta aurreko urteko Aurrekontu Orokorraren Legearen indarraldia urte horretarako luzatu daiteke: indarraldia luzatze hori, nolanahi ere, luzapen-erregimena orokorrean arautzen duten arauei atxikiz egingo dela gehituz.

Legearen idazpuru horrek, egoera horretan sortu daitezkeen auziak saihesteko, Aurrekontu Orokorraren luzapenerako arauketa orokor hori ezartzea du helburu.

11.- GAINONTZEKO XEDAPENAK.

Esandako arau horiez gainera, Legeak hiru erabaki gehigarri daramatza, oinarri bereziak dituztenak.

Xedapen gehigarrietako lehenak Autonomi Estatutuak Elkarteari Gizarte-Segurantzaren arloan ematen dion aginpidea du oinarri.

Aurrekontuen urteko legeak indarrean sartu ondoren sortutako herri-baltzuen aurrekontuak Jaurlaritzak onartzeko sistema berezia jasotzen du bigarren xedapenak.

Azkenik, xedapen gehigarrietako hirugarrenak jasotzen duenez, edozein lege-aurregitasmo edo administrazioaren xedapen-egitasmok ekonomia-txostena izan beharko du, egitasmo hori indarrean jartzean gastuen gehikuntza edo diru-sarrera publikoen murrizketa sortzerik baldin badakar.

I. IDAZPURUA - XEDAPEN OROKORRAK.

1. artikulua.- Lege honen xedea.

Lege honek Euskadiko Aurrekontu Orokorra, eta bereziki horren edukia, egitura, egiteko era, kudeaketa eta egiterapena, kitapena eta, hala badagokio, luzapen-erregimena arautzea du xede.

2. artikulua.- Zerrendapena.

1.- Euskal Autonomi Elkarteko herri-arloa osatzen duten erakundeetako bakoitzari dagozkion aurrekontuek eta baita erabilgarri diren bermeak ematekoeta zorpetzeko goreneko mugek osatzen dute Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorra.

2.- Honako hauek dira aurreko azpiatalean esan eta Aurrekontu Orokorra osatzen duten aurrekontuak:

a) Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontua.

b) Erakunde autonomiduanen aurrekontuak.

c) Zuzenbide pribatuko herri-erakundeen aurrekontuak.

d) Herri-baltzuen aurrekontuak.

3. artikulua.- Gizarte-Segurantzaren ekonomi erregimenaren kudeaketa.

Gizarte-Segurantza Autonomi Elkarteko herri-arloan sartuko da, Euskadiko Autonomi Estatuaren 18. artikuluan eta aldi baterako xedapenetako bosgarrenean Aurreikusitako moduan eta, manu horietan zehaztutakoaren kalterik gabe, haren ekonomi erregimenaren kudeaketa Lege honek eta Autonomi Elkartean aurrekontu-erregimenarekin ezargarri zaizkion gainontzeko arauek agindutakoak izango ditu jaurpide.

4. artikulua.- Indarraldia.

1.- Aurrekontu Orokorraren indarraldia ekitaldi batekoa izango da, luzatu ahal izatearen kalterik gabe.

2.- Ekonomi edo aurrekontu-urtea urte naturalekin bat etorriko da.

5. artikulua.- Zerga-hobariak.

1.- Hala egokituz gero, Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta erakunde autonomiadunen aurrekontuetan beren zergei buruzko zerga-hobariei zenbatekoa jasoko da.

2.- Autonomi Elkartearen Administrazioko aurrekontuak jasotzen ditu, era berean, Euskal Herriko aurrekontu-gastuei laguntzeko foru aldundiek egindako ekarpenekiko zerga-hobariei buruz Herri-Finantzen Euskal Kontseiluak Jaurlaritzari emandako argibideak ere.

6. artikulua.- Orokortasun-hastapena.

1.- Aurrekontu Orokorrak, kitatzekoak diren eskubide guztiak eta horiei erantzun bakarreko bete behar guztiak barne izango ditu, bat bera ere utzi gabe.

2.- Ekonomiazko eskubideen edo betebeharren iturri diren eragiketa guztiek dagokien aurrekontuan behar bezala agertu beharko dute.{Ustekabeko eragiketak aurrekontuak egiteratu ahala jasoko dira erregistroan, bakoitzean erabilgarri diren arauei atxikiz.

7. artikulua.- Finantza-oreka.

Lege honen 2. artikuluren 2. lerror aldian aipatutako aurrekontuak, finantza-oreka irizpide dela gertatuko dira, horietako bakoitzean diru-sarreren guztizkoak gastuena berdintzeko moduan.

II. IDEZPURUA – AURREKONTUEN EDUKIA.

8. artikulua.- Zehaztapena.

1.- Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta administrazioko erakunde autonomiadunen aurrekontuetan honako hauek jaso beharko dira, kasu bakoitzerako ezarritako zehaztasun-maila eta egiturarekin:

a) Ekitaldian kitatu beharreko ekonomiazko eskubideekiko diru-sarreren egoera-orria.

b) Bai ordainketa bai Konpromisozko betebeharrei erantzuteko behar diren diru izendapenen gastuen egoera-orria.

2.- Merkataritzako erakunde autonomiadunen, zuzenbide pribatuko herri-erakundeen eta herri-baltzuen aurrekontuek ekitaldiko gastuen eta diru-sarreren hornidura-zerrendak, inbertsioenak eta finantzazioarenak jasoko dituzte, eta baita konpromisoen egoera-orria ere

I. ATALBURUA – Diru-sarreren eogera-orria.

9. artikulua – Edukia.

Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateratuan eta atalburu honetan agindutakoaren arabera, lege honen helburu diren aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orriek, aurrekontu horiei dagozkien erakundeek aurrekontu-urtean oro har kitatzekoak dituzten dirubideen zenbatekoa jasoko dute.

10. artikulua.- Antzematezko edo behin betiko balioa.

Diru-sarreren egoera-orrietan sartutako diru-sarrerek antzematezko balioa izango dute, orri horietan bertan edo Aurrekontu Orokorraz besteko legeren baten indarrez berariazko kalifikazioz behin-betiko balioa ematen zaienean salbu.

11. artikulua.- Lurralde Historikoen ekarpenak.

Autonomi Elkartearen aurrekontu-gastuetarako lurralde historikoen laguntza gauzatuz foru-aldundiek Autonomi Elkarteari egindako ekarpenak Autonomi Elkarteko Administrazioaren Aurrekontu diru-sarreren egoera-orrietan sartuko dira.

12. artikulua.- Zergak eta gainordainak.

Autonomi Elkartearen zergak eta, hala egokituz gero, horrek ezar ditzakeen gainordainak, Elkarteko Administrazioaren Aurrekontuko diru-sarreren egoera-orrian sartuko dira.

13. artikulua.- Estatuaren eta gainontzeko herri-erakundeen beste izendapen batzuk.

1.- Autonomi Elkarteak Estatuko Aurrekontu Orokorraren kontura hartutako izendapenak, hartu dituen erakundearen aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrian sartuko dira, hala badagokie horien araubide bereziari atxikiz.

2.- Berdin jokatuko da beste herri-erakunde batzuek ekarritako izendapenekin ere.

14. artikulua.- Zorpetze-bidezko diru-sarrerak.

Erakunde bakoitzak zorpetuz lortuko dituela jotzen duen diru-sarreren zenbatekoak, bakoitzaren aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrian bilduko dira, hori guztia horretaz indarrean dauden arauekin bat etorriz.

15. artikulua.- Merkataritza-erakunde autonomiadun, zuzenbide pribatuko herri-erakunde eta herri-baltzuentzako transferentziak.

1. Merkataritza-erakunde autonomiadunek, zuzenbide pribatuko herri-erakundeek eta herri-baltzuen edozein erakunde edo pertsonagandik hartutako transferentzia eta dirulaguntza arruntak dagokien erakundeen ihardunaren adierazpen diren diru-sarreren egoera-orrietan sartuko dira.

2.- Erakunde horiek hartutako kapitaleko transferentziak eta dirulaguntzak, kapital-eragiketetarako finantzaziorako baliabide direnez, ez dute horien ihardunaren emaitzarekiko eraginik, hartutako diruak beste pertsona edo erakunde batzuei kapital-laguntza ematekoak edo kapitala eskuratzekoak izan badira salbu.

16. artikulua.- Gastu-itzulketak eta diruzaintzako gerakinak.

1.- Autonomi Elkarteko Administrazioaren era horren erakunde autonomiadunen aurrekontuen kitapenetik datozen diruzaintzako gerakinen erabilpena Euskal Herriko Diruzaintza Nagusia arautzeko Legean zehaztutako jardunbidearen menpe jarriko da, Euskal Herriko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruz indarrean dauden lege-xedapenen testu bateratuaren lehenengo artikuluren 2. lerro aldiaren e) azpiatalean ezarritakoaren arabera.

2.- Aurreko lerro aldian aipatutako aurrekontuetan lortutako gastu-itzulketen ondoriozko diru-sarreren erabilpenak, lege honetako 92. artikuluan arautzen den itzulketa-erregimena bete beharko du.

17. artikulua.- Kudeaketagatiko irabaziak.

Autonomi Elkartearen agintepekoak ez diren gastu-egitasmoak egiteratzeko beste herri-erakundeetatik hartutako diruak ere dagozkien aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan sartuko dira, behar bezala zehaztuta eta berezita.

II. ATALBURUA - Gastuen egoera-orriak.

18. artikulua.- Edukia.

Aurrekontuetako gastuen egoera-orriek honako hauek jasoko dituzte, lege honek kasu bakoitzerako zehaztutakoarekin bat etorriz:

a) Aurrez hartutakoak edo zor ziren betebeharrak beteaz aurrekontu-aldiaren kontura agindu edo ordaindutako gastuei erantzuteko beharrezkoak diren ordainketetarako diru-izendapenak.

b) Diru-izendapenok ontzat emandako ekonomi aldiaren ondorengoetan egiteratu beharreko egintzen finantzaziorako hartu beharreko betebehar juridikoei aurre egiteko konpromisozko diru- izendapenak, horretarako dagokion ordainketetarako diru-izendapena egina dagoela, guztia lege honetan zehaztutako modu eta neurritan.

Lehenengo saila.- Ordainketetarako diru-izendapenak.

19. artikulua.- Autonomi Elkarteko Administrazioa eta horren erakunde autonomiadunak.

Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta horren erakunde autonomiadunen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako ordainketetarako diru izendapenak:

a) Aurrekontu Orokorraren legeek eta lege honetako aginduen arabera egindako aldakuntzek baimenduetarako erabiliko dira.

b) Mugadunak izango dira: hau da, ezingo da ez hartu ez ordaindu ere diru-zenbatekotik gorako gasturik: gastuaren zenbatekotzat joko da diru-izendapen horretarako hasieran onartutakoa, edo hala badagokio, lege honetako arauen arabera egindako aldakuntzen ondorioz ateratzen dena.{Hala ere, ordainketetarako diru-izendapenak konpromisozko diru-izendapen baten gai ere izateko betebeharrei buruzkoak direnean, bi diru-izendapenon guztizkoa adinako diru zenbatekorako konpromisoa agin ahal izango da.

20. artikulua.- Diru-izendapen orohartzailea.

1.- Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta erakunde autonomiadunen aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrian sartu ahal izango da, bestalde, diru-izendapen orohartzaile bat, beste ordainketetarako diru-izendapen batzuen urriari, dirurik izendatu gabeko behar berriei aurre egiteko, edo diru-izendapen gehigarrien finantzaziorako ordainketetarako.

2.- Hasierako zenbatekoak nahiz gerora izan daitezkeen gehikuntzak, bai aurrekontuetako edozein diru-izendapenetatik datozen gaindikinen kontura edo diru-gerakinen kontura izanik ere, ezin izango dute Autonomi Elkarteko Administrazioaren edo administrazioko erakunde autonomiadunen aurrekontuetako ordainketetarako diru-izendapenen guztizkoaren ehuneko 5etik gora jo, ekitaldiaren une bakoitzean.

3.- Ekonomi eta Ogasun sailburua diru-izendapen orohartzaile horretaz baliatu ahal izango da, eragiten dion sail edo erakunde autonomiadunak hala proposatzen badu, baldin eta erabilera aurre kontuetarako edozein diru-izendapenetako gaindikinak berkokatzeari badagokio.{Beste kasuetan, baliatzea Jaurlaritzaren aginpidea izango da, Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatuta.

4.- Diru-izendapen orohartzailera zuzenean joko duen gasturik ezin izango da baimendu.

21. artikulua.- Merkataritzako erakunde autonomiadunak, zuzenbide pribatuko herri-erakundeak eta herri-baltzuak.

(Euskal Autonomia Erkidegoaren 1997 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 10/1996 Legeko Hirugarren Azken Xedapenaren 1. atalean aldatua- 1996/12/31ko EHAA).

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Aurrekontuetan sartuta dauden ordainketa kredituak, betiere Merkataritzako erakunde autonomoak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta baltzu publikoak xede dituzten transferentzi arruntei badagozkie, hartzaileentzat diru-laguntza izaera izango dute, ezarrita egon daitezen mugen barruan beren galerak finantza ditzaten.{Artikulu honek aipatzen dituen fondoak soberan jasotzearen ondorioz etekinak jaso ditzaten merkataritzako erakunde autonomoek, zuzenbide pribatuko erakunde publikoek eta baltzu publikoek, ekitaldia ixten denean Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusia itzuli beharko dizkiote eta hala geratuko da finkatuta behin betiko zenbatekoa diru-laguntzari dagokionez.

22. artikulua.- Langile-gastuetarako ordainketetarako diru-izendapenak.

Dagozkien aurrekontuetako gastuen egoera orroietan sartutako langile-gastuetarako ordainketetarako diru-izendapenak honako era hauetakoak izango dira:

a) Autonomi Elkarteko Administrazio eta administrazioko erakunde autonomiadunei dagokienez, bai diru-izendapenaren zenbatekoari bai langile-erroldari buruz mugatze indarrekoak izango dira.

b) Merkataritzako erakunde autonomiadunen, zuzenbide pribatuko herri-erakundeen edo herri-baltzuen kasuetan, mugatze-indarrekoak izango dira diru-izendapenaren zenbatekoari dagokionez, merkataritzako erakunde autonomiadunen langileen gastuetarako ordainketetarako diru-izendapenak izan ezik, horiek aurreko azpiatalean ezarritakoaren menpekoak izango baitira.

23. artikulua.- Herri-Zorraren korritu eta amortizaziorako ordainketetarako diru-izendapenak.

Autonomi Elkarteko Administrazioaren edo administrazioko erakunde autonomiadunen Herri-Zorrak sortutako korrituak ordaintzeko era hori amortizatzeko ordainketetarako diru-izendapenak, beti, bakoitzaren aurrekontuetako gastuen egoera-orrian sartuta egongo dira, eta Jaurlaritzak aldatu ahal izango ditu, Ekonomi eta Ogasun Sailaren proposamenez, Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu-Batzordeari adieraziz, emandako jaulkipen-arauei edo horretarako indarrean dauden arauei atxikiz beste jaulkipen batekoez ordezkatu dituenari egokituzeko.

Bigarren saila. – Diru-izendapen gehigarriak.

24. artikulua.- Kalifikazioa.

1.- Diru izendapenen gehigarritzat joko dira hasiera batean mugatze-indarra duten diru-izendapenak, baina jarritako edo jar daitezkeen arauzko baldintzak beteta duen zenbatekoa gehi daitekeenean. Horretarako beharrezkoak dira:

a) Diru-izendapen horri edo horiei, indarrean dauden xedapenen arabera zuzenean izendatutako diru-sarrerak.

b) Lege-mailako xedapenen araberako ekitaldi horretako betebeharren aitorpea.

c) Aurrekontu Orokorraren legeek ekitaldi bakoitzerako jarritako mugak eta baldintzak betetzea.

d) Aurrekontu Orokorraren Legea indarrean jarri zenean artean sortu gabe zeuden Autonomi Elkarteko herri-arloko erakundeen aurrekontuak onartzea lege honetan agindutakoaren arabera.

2.- Higarritzat jotako ordainketetarako diru-izendapenak, horrelaxe agertuko dira dagozkien aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan.

3.- Higarrietan kalifikatze hori artikulu honen 1. lerro aldiko c) azpiatalean esandakotik sortzen bada, eta ez beste inondik, diru-izendapenak gehienera zenbateraino gehitu daitekeen gastuen egoera orri horretan adieraziko da.{Horrelakoetan, Jaurlaritzak erabakiko du gehikuntza hori egiteko modua, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren eta Ekonomi eta Ogasun Sailaren proposamenez.

4.- Artikulu honen lehenengo lerro aldiko d) azpiatalean zehaztutakoari dagokionez, erakunde horiei transferitu beharreko ordainketetarako diru-izendapenak dagokion aurrekontuak onartu ondoren jartzen dituen mugetaraino gehitu ahal izango dira.

25. artikulua.- Izaeraz gehigarri diren diru-izendapenak.

Aurreko artikuluan agintzen direnak horrela direla ere, honako hauek gehigarritzat joko dira dagozkien aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan gehigarri direla zehazki agertu beharrik gabe:

a) Langileen gizarte-emendioen erregimenari dagozkien kotizazioek ordaintzeko diru-izendapenak, gizarte-emendioen ordainketa-araubidean dauden aldakuntzen ondorioz bakoitzean ezar daitezkeen xedapenen arabera aitortu eta kitatutako betebeharrei doakien zenbatekoz.

b) Merkataritzako erakunde autonomiadunentzako ez beste inorentzako, izendapen hauek:

- Erakundearentzat indarrean dauden arauen arabera egindako irabazi-banakuntzei buruzkoak.

- Emendio- eta amortizazio-fondoak hornitzekoak.

- Parte hartzaile diren zuzenbide pribatuko herri-erakundeei transferentziak egiteko izendatuak.

c) Dirulaguntza arruntetarako izendapenak, egindako diru-sarraren arabera zehaztu behar direla aurrez aginduta dagoenean.

26. artikulua.- Diru-bilketagatikako gehikuntza.

Ordainketetarako diru-izendapenen zenbatekoa doazkien diru-sarreren benetako bilketak direla eta, gehigarritzat jotzen diren diru-izendapenen-araudi bidez ezarritako eran aldatuko dira

Hirugarren saila- Ordainketetarako beste diru izendapen batzuk.

27. artikulua.- Diru-izendapen aldagarriak.

1.- Diru-izendapen aldagarriak dira Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuko gastuen egoera-orrian jasotako ordaiketarako diru-izendapenak, beti ere behin betiko zenbatekoa diru-izendapen hori erabakitzeko moduluen balioaren arabera ezarria bada.

2.- Diru-izendapen aldagarriak izen horrekin agertuko dira gastuen egoera-orrian eta hasieran aurreikusitakoei dagokien zenbatekoa izango dute.

28. artikulua.- Kudeaketarako diru-izendapenak.

1.- Autonomi Elkartearen agintepeko ez diren gaiei buruzko egitasmoak egiteratzeko, beste herri-erakunde batzuengandik dirua hartu izanaren ondoriozko betebeharrei erantzuteko behar diren ordainketetarako diru-izendapenak agertuko dira aurrekontu bakoitzeko gastuen egoera-orrian.

2.- Aurrezko azpiatalean esandako egoeraren ondoriozko diren ordainketetarako diru-izendapenak, horietakoak direla adieraziz sartuko dira gastuen egoera-orrietan, eta horien egiterapena, indarrean dauden araubideei atxikiz egongo da.

29. artikulua.- Geldialdiango diru-izendapenak.

Aurrekontu Orokorraren zati diren aurrekontuetako gastuen egoera-orriaren barruan, Aurrekontu Orokorraren Legea onartu zenean artean sortu gabeko Autonomi Elkarteko erakunde-mailako administrazioko beste erakunde batzuei dirua transferitzeko ordainketetarako diru-izendapenak eragiketa arruntetarako nahiz kapital-eragiketetarako ez dira finkotzat ez behin-betikotzat joko. Eta dagokien erakundea eratu eta horren aurrekontua lege honetako xedapenen arabera ontzat eman arte, erakunde horren benetako beharrak zehaztu ahal izan arte, geldialdian izango dira.

Laugarren saila - Konpromisozko diru-izendapenak.

30. artikulua- Definizioa.

1.- Urte anitzerako izan eta ekitaldian hitzartu daitezkeen gastu guztiek osatzen dute konpromisozko diru-izendapenen egoera-orria.

2.- Konpromisozko diru-izendapenen egoera-orriak, bakoitzaren guztizko zenbateko eta egiteratzeko aurreikusten diren ekitaldiak adieraziko ditu.

3.- Konpromisozko diru-izendapenen egoera-orria onartuz gero diru-izendapen horiek formalizatzeko horiek baimena dago, jarritako baldintzetan.{Baimendutako konpromisozko diru-izendapenak aldatu eta urteka banatu ahal izango ditu Jaurlaritzak gastuaren beharrizanek hala eskatzen badute, eta baldin eta ordainketetarako diru-izendapenak ez badu eraginik izaten eta konpromisozko diru-izendapena bere osoan hartuta ez bada gainditzen.

4.- Aurrekontuetan ezin izango da ekitaldi berean egiteratzen hasi ez den konpromisozko diru-izendapenik sartu, eta horretarako ordainketetarako diru-izendapenak hornituta egon beharko dute.

31. artikulua.- Euskal Autonomi Elkarteko administrazioa eta administrazioko erakunde autonomiadunak

(EAEko 2007 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legeko Bigarren Azken Xedapenaren 1. atalean aldatua - 2006/12/30eko EHAA).

1.- Jaurlaritzak, aurrekontu-arloko eskumenak dituen sailak proposatuta, handitu ahal izango du konpromiso-kredituen egoera-orria. Horretarako, kreditu berriak onartu ahal izango ditu, edo lehendik baimenduta daudenak handitu, betiere Autonomia Erkidegoko Administrazioaren eta bere erakunde autonomiadunen aurrekontuko ordainketa-kredituen zenbateko osoaren %5eraino, hurrenez hurren.{Muga hori ez da aplikatzekoa izango baldin eta kreditu horiek Administrazioaren funtzionamendu normalerako beharrezko diren ondasunak edo zerbitzuak ohi bezala eskuratzeko badira.

2.- Aurreko paragrafoan aurreikusitako prozedurari jarraiki, eta adierazitako mugari lotu gabe, behar bezala justifikatzen diren atzerapenak direla-eta urte horretarako aurreikusitako helburua betetzerik ez badago, betearaztean aurrekontu-urtea gainditzen duten konpromisoak hartu ahal izango dira, betiere aurrekontu-arloko eskumenak dituen sailak zehazten duen eran.

3.- 82. artikuluaren 2. paragrafoko a) idatz-zatiak aipatzen dituen ekarpenen kasuan edo ekarpen-konpromiso irmoen kasuan -batean zein bestean, baldin eta konpromisoen eragina ondorengo urteetara luzatzen bada-, Jaurlaritzak, aurrekontu-arloko eskumenak dituen sailaren proposamenez, baimena eman ahal izango du dagozkion konpromiso-kredituak sortzeko.

32. artikulua.- Baimenik gabeko konpromisoak.

1.- Hurrengo ekitaldietan luzatuko diren gastuen konpromisoa hartzeko ez da onarpenik ez baimenik beharko, gastu horiek indarrean dauden xedapenei atxikiz egindako zorpetzetik datozen finantza, kargei eta amortizazioei badagozkie.

2.- Gainera eta 31. artikuluan aipatutako erakundeei dagokienez, ondasun higiezinak alokatzeari buruzko konpromisoetarako ere ez da onarpenik ez baimenik beharko.

33. artikulua.- Gehilketa.

Konpromisozko diru-izendapenen egoera-orriko diru-sailetan gehigarritzat jo den ordainketarako diru-izendapenik eginez gero, dagokion aurrekontuan ordainketa-aurrekontuaren gehikuntzak dagokion konpromisoa zenbatean aldatzen duen adierazi beharko da.

III. IDAZPURUA - AURREKONTUEN EGITURA.

I. ATALBURUA - Arau orokorrak.

34. artikulua.- Egitura-arauak.

Aurrekontu Orokorra osatzen duten aurrekontu guztietako diru-sarreren eta gastuen egoera-orriak, idazpuru honetan dauden egitura-arauei eta horiez garatzeko gainontzeko xedapenei atxikiz egingo dira.

35. artikulua.- Aginpidea.

1.- Ekonomi eta Ogasun Sailari dagokio aurrekontuen egitura lege honetan agintzen denaren arabera zehaztea. Horretarako, aurrekontu horietako bakoitzaren ezaugarri bereziak kontutan izan beharko dira eta bai doakien sail, erakunde, baltzu eta zuzenbide pribatuko herri-erakundeek egindako proposamenak eta emandako aholkuak ere.

2.- Sail bakoitzari dagokio bere agintepeko erakunde autonomiadunen aurrekontuen egitura gauzatzea.

3.- Herri-baltzu edo zuzenbide pribatuko herri-erakunde bakoitzak, bere aurrekontuetarako Ekonomi eta Ogasun Sailak jarritako oinarrizko egitura bere berezitasunei egokituz eratu ahal izango du.

36. artikulua.- Euskadiko herri-arloa bateak biltzea.

Foru-aldundiek eta toki-erakundeek, eta bai horien menpeko erakundeek ere, azaroaren 25eko 27/1983 Legearen 15. artikuluan aditzera ematen denez, lege honek jasotakoen kide diren irizpideak erabiliko dituzte bere aurrekontuen egituraketan, Euskadiko herri-arloa osatzen, duten aurrekontu guztiak batean bildu ahal izateko.

II. ATALBURUA - Kontabilitate-egitura.

Lehenengo saila.- Autonomi Elkarteko Administrazioa eta administrazioko erakunde autonomiadunak.

37. artikulua.- Ekonomiazko izaera.

Sail honetan aipatutako erakundeen aurrekontuetan sartutako diru-sarreren eta gastuen egoera-orriak, aurrekontuen ekonomiazko izaera oinarri dela zehaztutako kontabilitate-egituraren arabera aurkeztuko dira.

38. artikulua.- Diru-izendapen motak.

1.- Aurreko artikuluan aipatutako gastuen egoera-orrien kontabilitate-egituran, gastu arruntetarako eta kapital-eragiketetarako diru-izendapenen arteko bereizketa egingo da.

2.- Gastu arruntetarako diru-izendapenetan, honako hauek bereiziko dira:

a) Langile-gastuetarakoak.

b) Jarduera-gastuetarakoak.

c) Finantza-gastuetarakoak.

d) Gastu arruntetarako transferentziak eta diru laguntzat.

3.- Kapital-eragiketetarako diru-izendapenetan inbertsioetarakoak eta finantza eragiketetarakoak jasoko dira, honako hauek bereiziz:

a) Gauzetan egindako inbertsioak

b) Gauzetan egindako inbertsioetarako transferentziak eta dirulaguntzak.

c) Finantza-aktiboak gehitzekoak.

d) Finantza-pasiboak gutxitzekoa.

4.- Lege honi dagozkionetarako, diru-hartzaileak Autonomi Elkarteko herri-arloa osatzen duten erakundetakoak direnean horiei dirua ordainik gabe ematea transferentzia izango da, eta hartzaileak beste nolanahiko enpresak edo pertsonak direnean, berriz, dirulaguntzak.

Bigarren saila.- Merkataritzako erakunde autonomiadunak, zuzenbide pribatuko herri-erakundeak eta herri-baltzuak.

39. artikulua.- Zehaztapena.

1.- Sail honetan aipatutako erakundeen jarduera eta kapital-aurrekontuen egitura Ekonomi eta Ogasun Sailak zehaztuko du.

2.- Aurreko lerro aldian erabakitakoa hala bada ere, herri-baltzuek beren kontabilitatea Kontabilitate Plan Orokorrean erabakitakora egokituko dute, egin beharreko aldaketak eginda, beharrezkoa bada.

III. ATALBURUA - Egitaraukako sailkapena.

40. artikulua.- Edukia.

1.- Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta horren administrazioko erakunde autonomiadunen aurrekontuko ordainketetarako diru-izendapenak egitarauka sailkatuta aurkeztuko dira.

2.- Egitarau bakoitzak lortu nahi dituen helburuei, ekitaldian beharko diren giza- eta finantza-baliabideei, ihardunei eta horien arduradunei buruzko argibideak izango ditu.

3.- Lortu nahi diren helburuak, zenbakiz neurtzeko eta jarraipena egin ahal izateko modutan zehaztuko dira.{Helburuak zenbakiz neurtu ezinekoak direnean, lortu nahi diren helburuen egiterapen-maila kontrolatzeko bide ematen duten ezagukarizko zenbakirik egokienak hartuko dira.

4.- Biltzeko asmoa den eta dagokion aurrekontuko diru-sarreren egoera-orrian jasotako diru-sarrerei buruzko argibideak emango dira egitarau bakoitzean.

41. artikulua.- Konpromisozko diru-izendapenak.

Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta horren administrazioko erakunde autonomiadunen aurrekontuko Konpromisozko diru-izendapenak eta, dagozkien ordainketetarako diru-izendapenak zeintzuk zeini dagozkien aurkeztuko dira ordainketetarako diru-izendapenak barne dituzten egitarauetan; eta, era berean, lege honen 37. eta 38. artikuluan aipatutako kontabilitate egituraren arabera sailkatuko dira.

42. artikulua.- Aurkezteko modua.

1.- Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuan, administrazio horrek une bakoitzean izandako antolakuntzaren arabera aurkeztuko dira egitarauak.

2.- Sail bati baino gehiagori dagozkien egitarauak, berriz, Jaurlaritzak Ekonomi eta Ogasun Sailaren proposamenez agindutako moduan aurkeztuko dira.

43. artikulua.- Egitura-gastuetarako egitarauak.

1.- Zenbait egitarauren berezien gastu amankomunak izanik, egitarau bakoitzarena bereizi ezin denean, egitura gastuetarako egitarauetan aurkeztu ahal izango dira.

2.- Egitura-gastuen egitarauetan sartutako diru-izendapenetan, zein egitarautarakoak diren adierazi beharko da.

44. artikulua.- Diru-izendapen orohartzaileetarako eta korrituetarako egitarauak.

Beti ere, honako hauetarako diruzko hornidurak banakako egitaraukakoak izango dira:

a) Lege honetako 20. artikuluak dioen diru-izendapen orohartzaileak eratzekoa.

b) Zorpetze-eragiketen ondoriozko korritu eta amortizazioak ordaintzekoak.

45. artikulua.- Kudeaketa-egitarauak.

1.- Lege honetako 28. artikuluan aipatutako kudeaketarako diru-izendapenak besterik jasotzen ez dituzten egitarauei, kudeaketa-egitarau deituko zaie.

2.- Egitarau horiek, lege honen 17. artikuluan aipatzen diren eta horiei dagozkien kudeaketatikako diru-sarrerei buruzko argibide egokiak jasoko dituzte, aurreko 40 artikuluko 4. lerro aldian ezartzen den moduan.

46. artikulua.- Erakundeetarako transferentziak.

1.- Egitarau batek, bere helburuak betetzeari begira Autonomi Elkarteko herri-arloa osatzen duten beste erakunde batzuei transferentziak egiteko ordainketetarako diru-izendapenak barne izaten gertatuz gero, egitarau horrek, edo diru hartzen duen erakundearen aurrekontuko hori dagokion egitarau edo egoera-orriak, diru horien azkeneko zertarakoari buruzko behar adinako argibide izango du, lege honen 40., 51. eta ondorengo artikuluetan zehazten den moduan.

2.- Aurrezko azpiatalean esandako erakunde horiek Aurrekontu Orokorraren Legea ontzat eman zenean artean sortu gabe bazeuden, horiei dagozkien egitarauei erakundeentzat Aurreikusitako aurrekontua,lege honetako arauei atxikiz egindakoa, erantsi beharko zaie.

47. artikulua. – Langile-gastuak.

Langile-gastuei erantzuteko ordainketetarako diru-izendapenek, egitarau bakoitzean, egitarau horri eratxikitako langile-zerrendak zehaztuko dituzte, aurreikusten diren langile berriak, erakundearekin duten harreman juridikoa, lanbide-maila eta ordainsari bereziak adieraziz.

IV. ATALBURUA - Egituraren eta jardueraren araberako sailkapenak.

48. artikulua.- Esparrua.

Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta administrazioko erakunde autonomiadunen aurrekontuko gastuen egoera-orriak egitarauka eginda egoteaz gainera, egituraren eta jardueraren araberako sailkapenen arabera egingo dira.

49. artikulua.- Egituraren araberako sailkapena.

Egituraren araberako sailkapenak bilduta aurkeztuko ditu ordainketetarako diru-izendapenak eta konpromisozkoak,lege honen 37. eta 38. artikuluak dioten kontabilitate-egituraren arabera, ezarritako antolakuntza zehaztasumarekin.

50. artikulua.- Jardueraren araberako sailkapena.

Jardueraren araberako sailkapena, ordainketetarako diru-izendapenak eta konpromisozkoak bilduko ditu, zehazten den antolakuntza-unitate bakoitzak garatu beharreko jardueraren nolakoaren arabera.

V. ATALBURUA - Aurrekontuak eta Finantzen Aurretiazko Egoera Orriak

51. artikulua.- Zerrendapena.

1.- Merkataritzako erakunde autonomiadunek, zuzenbide pribatuko herri-erakundeek eta herri-baltzuek aurrera eramandako era guztietako jarduerak jasota geratuko dira erakunde horien jarduerak eta kapital aurrekontuetan. Horrekin batera, lege honetako 8. artikuluan ezarritakoarekin bat, gerorako konpromisoen egoera orria ere jasoko da.

2.- Era berean, erakunde bakoitzaren jarduera orokorrak, gauzatutako egintza nagusiak eta lortu beharreko helburu orokorrak eta horien zenbatekoa jasotzen dituen txostena ere gehitu beharko da; ekitaldian zehar izango diren gastu eta inbertsioak ere, lurraldeka sailkatuta, aurkeztu beharko dira.{Aipatutako txostenak, gainera bateratutakoa izan beharko du merkataritzako legediak kontuak eta kudeaketako txostenak bateratuta aurkeztu behar direla eskatzen duen kasuetan.

3.- Informazio gehigarri moduan, jarraian aipatzen diren Finantzen Aurretiazko Egoera-Orriak gehitu beharko dira:

a) Aurrekontuaren ekitaldiaren amaieran dagoen aurretiazko balantzea.

b) Galera eta irabazien aurretiazko kontua.

c) Finantzen aurretiazko taula.

4.- Aurreko a), b) eta c) azpiataletan aipatzen diren finantzen egoera-orriak Kontabilitate-Plan Orokorreko kontabilitate-irizpideekin bat gauzatuko dira.

Lehenengo saila- Jarduera- eta kapital aurrekontuak.

52. artikulua – Jarduera-aurrekontua.

Jarduera-aurrekontuan, kontzeptuka zehaztuta, aurrekontuaren ekitaldian zehar erakunde bakoitzaren jardueraren garapenari dagozkion gastu eta diru-sarrera guztiak jasoko dira.{Autonomi Elkarteko Herri-administraziotik jasotako diru-sarrerak banatuta aurkeztuko dira.

53. artikulua.- Kapital-aurrekontua.

Kapital-aurrekontuan,, kontzeptuka zehaztuta, aurrekontuaren ekitaldian egiteko diren inbertsioak eta horien finantzazioa jasoko dira.{Inbertsioak gutxienez gauzetan egindakoetan eta finantzazkoetan banatuko dira.{Finantza-bideak zeintzuk diren bereiztean, Euskal Autonomi Elkarteko Herri-administrazioaren ekarpenak nahiz kapitalean edo baltzuaren fondoan parte hartzen duen beste edozein erakunderen ekarpenak eta zorpidetzea bereiztuko dira.

54. artikulua.- Diru-izendapenen izaera.

(Euskal Autonomia Erkidegoaren 1997 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 10/1996 Legeko Hirugarren Azken Xedapenaren 2. atalaren bitartez aldatua - 1996/12/31ko EHAA).

1. Jarduera-aurrekontuko nahiz kapital-aurrekontuko diru-izendapenak, hurrengo azpiatalean ezarritako salbuespenekin, gutxi gora-behera jotakoak izango dira, eta kasuan kasuko erakundeak aurrekontuaren ekitaldian bere jarduerak izango duen garapenari buruz egindako aurreikuspenak jasoko ditu.

2.- Beti mugatzeko izaera izango dute kontzeptu hauetako bakoitzak: Finantza inbertsioak, langile gaietako gastuak, besteren baliabideak, transferentzien eta eman beharreko diru-laguntza arrunten eta kapitalekoen batuketa eta ibilgetu materialean eta ez materialean izandako inbertsioen batuketa.

3.- Aldaketaren bat egitekotan, lege honetako V. idazpuruko zortzigarren atalburuan ezarritakoarekin bat egin beharko da.{Horren ondorioetarako mugatzat hartuko da lehen aipatutako kontzeptu bakoitzerako aurrekontuan jarritako guztizko zenbatekoa, erakunde bakoitzean.

55. artikulua.- Gerorako konpromisoak.

Gerorako konpromisoen egoera-orrian, egitekoak diren baina aurrekontuaren ekitaldiaren amaieran zorpidetu ez diren eta aldikoez besteko inbertsio eta gastuak jasoko dira.{Horiei begirako diru-izendapenen aldaketa lege honetako V. idazpuruko zortzigarren atalburuan ezarritakoarekin bat egingo da.

Bigarren saila.- Finantzen Aurretiazko Egoera-Orriak.

56. artikulua.- Definizioak eta edukia.

1.- Aurretiazko balantzean,, dagokion erakundeak ekitaldiaren azken eguenean izango duen ondare eta diru-egoeraren aurreikuspena jasoko da.

2.- Galera eta irabazien aurretiazko kontuan, kasuan kasuko erakundeak ekitaldian zehar egin edo lortuko dituen gastu nahiz diru-sarrera guztien aurreikuspenak jasoko dira, eta, halaber, begiz jotako kontabilitate emaitza.

3.- Aurretiazko finantzen taulan, zein baliabide eskuratzeko asmoa dagoen, nondik eskuratuko diren eta zertan erabiliko diren, higiezinean edo mugikorrean, zehaztuko da. Helburua ekitaldian zehar erakunde bakoitzaren ondarearen edo finantzen egoeran zer nolako aldaketak izan daitezkeen ezagutzea da.

VI. ATALBURUA - Lurraldekako sailkapena.

57. artikulua.- Lurraldekako sailkapena.

1.-Egitarauen egiturak diru-sarreren, ordainketetarako diru-izendapenen eta konpromisozkoen lurraldekako sailkapena izango du barne, kontzeptuen izaerak eta egitapenerako gorabeherak uzten duten neurrian beti ere, araubidez jarritako arauekin bat etorriz.

2.- Nolanahi ere, kapital-eragiketak lurraldeka sailkatuko dira.

3.- Aurreko azpiataletan esandako gastuen eta diru-izendapenen lurraldeen araberako sailkapena lurralde historikoka egingo da eta, hala egokituz gero, egoki iritzitako beste lurralde-eremu batzuen arabera.

IV. IDAZPURUA - AURREKONTU OROKORRA GERTATZEKO BIDEAK.

58. artikulua.- Artzetarauak.

1.- Ekaineko lehenengo astean Jaurlaritzak, Ekonomia Batzordeak bere onarpena eman ondoren eta Ekonomi eta Ogasun Sailak egindako proposamena, hurrengo ekitaldirako aurrekontua gertatzeko ekonomiazko arteztarauak sailburuei jakinaraziko dizkie, eta horiek menpeko erakunde guztiei ezagutaraziko dizkiete.

2.- Aurreko azpiatalean aipatutako ekonomiazko arteztaraueekin batera, Ekonomi eta Ogasun Sailak lege honek dakartzan araubideei atxikiz gertatutako teknikazko arteztarauak bidaliko ditu Jaurlaritzak.

59. artikulua.- Aurregitasmoak.

1.- Aurreko artikuluan esandako arteztarauak beteaz,, Jaurlaritzako sailek eta beste antolakuntza-erakunde batzuetako arduradunek, honako hauek gertatu eta Ekonomi eta Ogasun sailburuari bidaliko dizkiote:

a) Sailaren beraren diru-sarreren eta gastuen egoera-orrien aurregitasmoak, eta baita menpeko erakunde autonomiadun, zuzenbide pribatuko herri-erakunde eta herri-baltzu bakoitzari dagozkionak ere.

b) Aurrekontu bakoitzak indarrean dagoenarekiko izan dituen ezberdintasun garrantzitsuenei eta hura gertatzeko erabilitako irizpideei buruzko argibide-txosten bat.

c) Zuzenbide pribatuko herri-erakundeen eta herri-baltzuen aurreko ekitaldiko aurrekontu kitapena.

d) Jaurlaritzak komenigarri iritzi eta aurreko atalaren I. lerro aldian esanda bezala eskatutako beste edozein argibide.

2.- Aurreko idazpuruko a) lerro aldian aipatutako aurregitasmoak egiteko Jaurlaritzak emandako arteztarauei jarraituko zaie, baita indarrean dauden eta kasu bakoitzean ezar daitezkeen xedapen eta arauei ere. Dagokion sail edo erakundeak izendatuta dauzkan egitekoen ondorioz egiteratu beharreko ekintza, eragiketa eta zerbitzu guztiak jasoko dituzte aurregitasmo horiek.

3.- Merkataritzako erakunde autonomiadunen zuzenbide pribatuko herri-erakundeen edo herri-baltzuen kasuan, galera eta irabazien aurretiazko kontuaren aurregitasmoak, nolanahi ere, Autonomi Elkartearen administraziotik eta herri-arloko beste erakunde batzuetatik hartu beharreko transferentzia arrunten zenbatekoa adieraziko du. Transferentzia arrunt horiek, hala izanik, beharrezkoak dira gastuen egoera aurre-egitasmoa finantza-bidez berdintzeko.{Aurrekontuen arabera inori transferitu beharreko eta hartu beharreko diru-zenbatekoek berdinak izan beharko dute, eta ekitaldiko finantza-beharrei egokituak.{Berdinak izango dira, hala berean, kapital-transferentzietarako zenbatekoak, bai dagozkien aurretiazko balantzean jaso.

60. artikulua.- Jaurlaritzari bidaltzea.

1.- Ekonomi eta Ogasun Sailak honako hauek bidaliko dizkio Jaurlaritzari, erabakiak har ditzan:

a) Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuaren aurregitasmoa.

b) Autonomi Elkarteko herri-arloa osatzen duten gainontzeko erakundeen aurrekontuen aurregitasmoa.

c) Hala egokituz gero, Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta horren erakunde autonomiadunen zergei buruzko zerga-hobarien aurrekontuen aurregitasmoa.

d) Aurrekontu Orokorraren Legearen aurregitasmoa.

2.- Aurreko azpiatalean aipatutako aurregitasmo horiek Ekonomi eta Ogasun Sailak egingo ditu. Horretarako oinarrituko da, batetik, lege honen 59. artikuluan aipatzen diren argibideetan eta, bestetik, sailen eta erakundeen ihardun bereziei loturik ez dauden diru-sarrerei buruzko aurrikuspenetan. Sail eta erakunde horien aurrekontuak Euskadiko Aurrekontu Orokorrean daude.

61. artikulua.- Erantsi beharreko agiriak.

Honako agiri hauek gertatuko ditu eta Jaurlaritzari bidaliko dizkio Ekonomi eta Ogasun sailak aurreko artikuluaren 1. azpiatalean esandakoari erantsitako agiri-sorta gisa:

a) Euskadiko ekonomiaren egoerari buruzko txostena.

b) Aurrekontu Orokorraren adierazpen-txostenak indarrean dagoen aurrekontuarekiko aldakuntzak jaso eta zehatuzko ditu, aldaketarik adierazgarrienak azpimarratuz. Era berean, aurrekontu bakoitzaren eta Aurrekontu Orokorraren Lege Egitasmoko gainontzeko neurrien edukia jasoko du.

c) Autonomi Elkarteko herri-arloaren aurrekontu bateratua.

d) Indarrean dauden aurrekontuak zenbateraino egiteratu diren adierazten duen txostena, den eguneratuena, eta behin ere ez ekainaren 30a baino lehenagokoa. Txostenak bereziki zehaztu beharko ditu hurrengo urtean egiteratzen jarraituko duten egitarauak eta ekitaldiaren azkenean zer neurritan egiteratuta egongo diren aztertzen duen aurreikuspena, bertan lege honetako 72. artikuluan arautzen diren eta egiteratu gabeko egitarauen aipamena egingo dela.

e) Aurreko urteko aurrekontu orokorraren kitapena eta, horrekin batera, aurrekontu hori zenbateraino gauzatu den argitzen duen txostena. Txostenean ekitaldi horretan burututako egitarauen azterketa berezia egingo da.

f) Jaurlaritzak egoki iritzitako beste edozein argibide.

62. artikulua.- Legebiltzarrari aurkeztea.

Jaurlaritzak Aurrekontu Orokorraren Lege-egitasmoa eta lege honetako 60. eta 61. artikuluetan zehaztutako agiriak aurkeztu dizkio Legebiltzarrari aipatutako egitasmoaren ekitaldiaren aurreko azaroaren lehenengoa baino lehen.

V. IDAZPURUA - AURRREKONTU OROKORRAREN ALDAKUNTZETARAKO ERREJIMENA.

I. ATALBURUA - Arau orokorrak.

63. artikulua.- Arau ezargarriak.

1.- Aurrekontu Orokorraren Legeak ekitaldi bakoitzerako dituen nolanahiko baimenak eta xedapenak, idazpuru honetako arauetan eta lege honetan zehaztutakoaren arabera aldatu ahal izango dira.

2.- Idazpuru honek dakarren aldakuntzetarako erregimena, honako hauetarako da:

a) Aurrekontu Orokorra osatzen duten aurrekontuetako diru-sarreren eta gastuen egoera-orrietarako.

b) Lege honetan eta ezar daitezkeen bestetan xedatutakoaren arabera Aurrekontu Orokorraren Legeak ekitaldi bakoitzerako dituen gainerako baimenetarako.

64. artikulua.- Diru-sarreren eta gastuen egoera-orrietako aldakuntzak.

Aurrekontu Orokorreko diru-sarreren eta gastuen egoera-orrien aldakuntzak honako mota hauetakoak izan daitezke:

a) Gastuen egoera-orrien Aurrekontu Orokorraren Legean onartu zirenen zenbateko osoa aldatzen ez dutenak. Aldakuntzak honako erregimen hauei egokituko zaizkie: lege honen 65.etik 74. erainoko artikuluetan araututako diru-izendapenen transferentzia-erregimenari, 101.ak dion baliatu ezinari, eta 97.tik 99.erainokoek araututako aldakuntzetarakoei.

b) Doakien egoera-orrien guztizko zenbatekoak aldatzen direnean, honako erregimen hauek izango dituzte:

- Lege honen 75.etik 8l.erainoko artikuluetan arautzen den aginpideen eta/edo zerbitzuen maila aldatzekoa.

- 82.etik 85.erainoko artikuluetan araututako ordainbide-horniduretakoa.

- 86.etik 9l.erainoko artikuluetan araututako diru-izendapenak aurrekontuetan sartzekoa.

- 92. artikuluan araututakoa aurrekontuetan berriz sartzekoa.

- 93.etik 96.erainoko artikuluetan araututako diru-izendapen gehigarrietakoa.

- 100. artikuluan arautzen den inbertsio berezietako egitasmoa.

- VI. idazpuruan arautzen diren hitzarmenetakoa.

65. artikulua.- Beste aldakuntza batzuk.

Aurrekontu Orokorraren Legean egon eta lege honetan arautu gabeko beste edozein baimen aldatzeko, bakoitzean legez jarritako erregimen bereziei begiratu beharko zaie.

II. ATALBURUA - Diru-izendapenen transferentzia-erregimena.

66. artikulua.- Definizioak

.

(EAEko 2007 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legeko Bigarren Azken Xedapenaren 2. atalean aldatua - 2006/12/30eko EHAA).

1.- Ordainketetarako diru-izendapenen transferentzia Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta administrazioko erakunde autonomiadunen aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan egindako aldakuntza da. Aldakuntza horiek, kopuru osoa aldatu gabe, zenbateko batzuk aldatzen dituzte lotura maila ezberdineko diru-izendapenen artean.

2.- Aurreko lerro aldiari dagokionez, ekonomia, organo eta egitaraukako sailkapenak, gutxieneko zatitze-mailetan, osotasunean erakutsiko diren diru-izendapenaren itxuraketa izango da lotura, horrela diru-izendapenaren mugak ezarriko direlarik.{Transferitu beharrik ez izateak ez du esan nahi gastua zuzen izendatu beharko ez denik.

3.- Lotura-mailak, orokorrean, jarraian datozenak izango dira:

a) Langile-gastuei dagokienean, artikulua eta saila.

b) Jarduera-gastu, finantza-gastu, gauzetan egindako inbertsio eta fínantza-aktibo nahiz-pasiboen aldaketei dagokienean, artikulua, saila eta egitaraua.

c) Eragiketa arrunt eta kapital-eragiketarako diren transferentzia eta diru-laguntzei dagokienean, kontzeptua, saila eta egitaraua.

4.- Dena dela, isilpeko gastuetarako diru-izendapenak, handitzeko modukoak izan daitezkeenak Autonomi Elkarteko herri-arloko beste erakunde batzuei egin beharreko transferentziak ordaintzeko diru-izendapenak edo urteroko aurrekontuen legeetan izaera, eragin edo zertarako berezikotzat hartutakoak behartze-indarrekoak izango dira, gastuen egoera-orrietan erakusten duten zatitze-mailarekin.

5.- Aurrekontuaren jarraipena eta kontrola egiteko beharrek hala eskatzen dutenean, aurrekontu-arloko eskumenak dituen sailak bereziki lotutako kredituak ezarri ahal izango ditu.

6.- Era berean, aurrekontu-arloko eskumenak dituen sailak, bere ekimenez edo dagokion sail edo erakunde autonomoaren ekimenez, ordainketa-kredituak eta konpromiso-kredituak berriz banatu ahal izango ditu, aurrekontuen jarraipenerako eta kudeaketarako premiek hala eskatzen dutenean.{Eragin horietarako, lotura-maila bereko kredituen artean zenbatekoak transferitzea ulertzen da berriz banatzea esaten denean.{Berriz, banatze hori ez da kreditu-transferentziatzat joko.

67. artikulua.- Transferentzia-erregimena.

1.- Hurrengo artikuluan baimena emateko ezartzen diren aginpideen barruan, diru-izendapenen transferentziak egin ahal izango dira, ondorengo baldintzakbadituzte:dintzakbadituzte:

a) Transferitzekoak diren zenbatekoak gaindikinak dituzten diru-izendapenetakoak izatea eta, datozen lekutik datozela, helburu berria kapital-eragiketak edo gehitu daitezkeen diru-izendapenak finantzatzea izatea.

b) Aginpidea duen kontu-hartzaileak txostena emanda egotea.

c) Lege honetako 69. artikuluan ezarritako muga orokorrez kanpo ez egotea.

2.- Eragiketa arruntak finantzatzeko diru-izendapenen transferentziek izaera bereko eragiketetarako beste diru-izendapen batzuk izan beharko dituzte sorburu, diru-izendapenak hasierako baimena jaso zueneko zertarako berezia gordetzen denean salbu.

3.- Aurrekontuen urteroko legeek diru-izendapenen transferentziak egitea mugatu ahal izango dute, kasuan kasuko ekitaldirako lortu nahi diren ekonomia-politikako helburuen arabera.

68. artikulua.- Aginpideak.

1.- Sailburuen, zuzendari nagusien edo administrazioko erakunde autonomiadunetako buruen egitekoa izango da, aginpidea duen kontu-hartzaileak aldeko iritzia eman ondoren, sail edo administrazioko erakunde autonomiadun bereko egitarau bereko atalburu bereko diru-izendapenen arteko transferentziak baimentzea, hori egiteak dagokion egitarauko helburuak aldatzen ez baditu.

2.- Ekonomi eta Ogasun sailburuaren aginpidea izango da, sailek edo administrazioko erakunde autonomiadunek hala proposatuta, aurreko lerro aldian jasotzen ez diren diru-izendapenen transferentziak baimentzea, eragiten dien egitarauaren edo egitarauen helburuetan aldaketak sortzen direnean izan ezik. Aldaketarik izanez gero, baimena emateko aginpidea Jaurlaritzarena izango da, Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatuta.{Dena dela, Ekonomi eta Ogasun sailburuaren aginpidea izango da lege honetako 69.2. artikulua aurretiaz ezartzearen ondorioz sortutako transferentziak baimentzea.

3.- Helburuetan izandako aldaketek egitarauari osotasunean edo egitarauaren hornidura guztiei eragiten badiete bete gabeko egitarauei buruz 72. artikuluan ezarritakoa beteko da.

69. artikulua.- Muga orokorrak.

1.- Nolanahiko diru-izendapenen transferentziek honako mugapen hauek izango dituzte:

a) Ezin izango dute transferentzia erregimenen arabera edo diru-izendapen gehigarrien bidez gehitutako ordainketetarako diru-izendapena gutxitu, ezta Konpromisozko diru-izendapenak lege honen 31. artikuluak dioenez gehituta dituen ordainketetarako diru-izendapenik ere.

b) Ez dute beste transferentzia batzuen bidez lehen gutxitutako diru-izendapenik gehituko.

c)Gehigarri gisa kalifikatutako diru-izendapenak gehigarri izatetik kenduta gutxitu ahal izango dituzte eta horiek, beraz, ezin izango dira gero gehitu.

2.- Goian aipatutako mugak ezin izango dira ezarri diru-izendapenen aldaketek helburu baldin baditu: kontabilitatea behar bezalakoa izatera eta administrazioko berrantolaketei aurre egitea. Diru-izendapen orokorrean baliabideak jartzen dituzten diru-izendapenekin eta hartaz baliatzean gauza bera gertatuko da, lege honetako 20. artikulua ezartzearen ondorioz.

70. artikulua.- Diru-izendapen eta egitarau berriak.

1.- Lege honetako eta urteroko aurrekontuen legeetako atalek dakartzaten arauak beteaz egindako diru-izendapenen transferentziek aukera emango dute, diru-izendapen berriak hornitzeko. Diru-izendapen horiek ezin izango dira gehigarri gisa kalifikatu, ezta lege honetan jarritako transferentzia –erregimenen arabera gehitu edo gutxitu ere.

2.- Era berean, Jaurlaritzak transferentzia erregimenaz baliatuz, gastuen egoera-orrietan sartu gabeko egitarau berriak ordainbidez hornitzeko baimena eman ahal izango du.

71. artikulua.- Egitarau batzuk batean biltzea.

l.- Egitarau bateko edo gehiagotako diru-sarrera eta gastuak lehendik dagoen beste egitarau batera eramatea da egitarau batera aldatzea, beti ere gastuaren hasiera bateko zertarakoari eutsita. Ordainketetarako eta konpromisozko diru-izendapen guztiei eragingo die.

2.- Jaurlaritzak, doakion sail edo administrazioko erakunde autonomiadunaren ekimenez eta Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatuta, egitarau batzuk batean biltzeko baimena eman ahal izango du, baldin eta administrazioa berrantolatzeko edo gastuen edo gastuen kontrolaren eraginkortasuna areagotzeko arazorik balego.

72. artikulua.- Bete gabeko egitarauak.

1.- Ezin izango dira transferitu egitarau bateko ordainketarako diru-izendapenak baldin eta diru izendapen horiek baimendutako ekitaldian hasi ez bada egitaraua, dena delakoa izanda ere arrazoia.

2.- Aurreko lerro aldian esandakoaren arabera erabilkizun gelditutako dirua bete gabeko egitarauaren helburuetarako ez, baizik eta besteetarako erabili ahal izateko, legea beharko da.

3.- Ekitaldia bukatu eta aurreko lerro aldian esandako dirua erabili ezean, lege honetako 122. artikuluan jasotzen den baliogabetze-erregimenaren menpe geratuko da.

73. artikulua.- Konpromisozko diru-izendapenak.

1.- Diru-izendapenen transferentziak Konpromisozko diru-izendapenei dagozkien ordainketetarako diru-izendapenen zenbatekoa gutxitzea edo handitzea badakar, izandako gutxitze edo handitze hori lege honetako 31. artikuluan aipatzen diren baimentzearen mugak neurtzeko hartuko da kontuan.

2.-Aurreko lerro aldian esandako gutxitze-transferentziak ordainketetarako diru-izendapenen baten zenbateko osoari eragiten badiote, ordainketetarako diru-izendapen hori zati zeneko Konpromisozko diru-izendapena berez eta besterik gabe ezabatuta geldituko da.

3.- Aurreko azpiatalean erabakitakoa hala bada ere, Konpromisozko diru-izendapenei dagozkien ordainketetarako diru-izendapenak transferitzeak, indarrean dagoen legeekin bat etorrita egin badira, kasuan kasuko Konpromisozko diru-izendapena gutxitzea edo handitzea ekarri ahal izango du, bai sorburuan bai helburuan.

74. artikulua.- Legebiltzarrari jakinaraztea.

1.- Ekonomi eta Ogasun Sailak, hiru hilabetez behin, Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontuen Batzordeari atalburu honetan araututako transferentzia-erregimenean oinarrituta egindako aldaketen egoera-orria bidali beharko dio. Denbora tarte horretan izandako egitarau-biltzeen berri ere eman beharko du.{Era berean, jardunbide hori izango da 20. artikuluaren arabera izandako erabileren eta egindako berrizendapenen berri emateko; beste horrenbeste lege honetako 30.3 eta 31. artikuluetako baimenen kasuan ere.

2.-Egitarau arteko diru-izendapenen transferentziak, egitarau berriak egin izana, eta bai egitarau batzuk batean biltzea ere, Ekonomi eta Ogasun Sailak Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontuen Batzordeari behar bezain zehazki jakinarazi beharko dizkio.

3.- Ekonomi eta Ogasun Sailak hilero jakinaraziko dio Eusko Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontuen Batzordeari Autonomi Elkarteko Administrazioaren eta erakunde autonomiadunen aurrekontuak zenbateraino bete diren.

III. ATALBURUA - Aginpide eta/edo zerbitzuen mailetako aldakuntzak.

Lehenengo saila.- Estatuarekikoa.

75. artikulua.- Diru-izendapenak aurrekontuan sartzea

1.-Autonomi Elkarteak Estatuan aginpide eta/edo zerbitzu berriak bere gain hartuz gero, Aurre kontu Orokorrean horiek dakartzan betebeharrei erantzuteko beharrezko diren diru-izendapenak sartzea ekarriko du, eta bai kitatzekoak diren ekonomiazko eskubideenak ere, hurrengo lerro aldietan zehazten den eran.

2.- Transferentzietarako Bitariko Batzordearen Akordioa Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian azken aldiz argitaratu eta hogei lan-egun igaro baino lehen, Jaurlaritzak aginpide eta/edo zerbitzu berria hartu deneko ekitaldia bukatu arteko gastuen eta diru-sarreren egoera onartuko ditu.

3.- Aurreko azpiatalean aipatzen den Jaurlaritzaren onarpen hori aginpide eta/edo zerbitzu berrirako aurrekontuaren egitasmo bereziari buruzkoa izango da; egitasmo horrek lege honetako arauekin bat etorri beharko du.

76. artikulua.- Onartzeko modua.

1.- Transferentzietarako Bitariko Akordio bakoitzaren gai diren aginpide eta/edo zerbitzuen gastuen egoera-orrian sartutako ordainketetarako diru-izendapenen zenbatekoari dagokionez honakoak gerta daitezke: batetik, Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuan hasieran onartutako gastuen egoera-orriko ordainketetarako diru-izendapenen zenbatekoaren %5 baino handiagoa izatea: bestetik bere egitarauaren zenbatekoaren %45 baino gehiagokoa izatea: eta azkenik, ekitaldiko azaroaren lehena baino lehen jartzea indarrean. Horrelakoetan, Jaurlaritzak, aurreko atalean agindu bezala, gastuen eta diru-sarreren egoera-orriak ontzat eman zirenetik hogei lan-egunen barruan, lege-egitasmo bat bidaliko dio Legebiltzarrari ontzat eman dezan: aginpide eta/edo zerbitzu horiekiko aurrekontuak jasoko dira lege-egitasmo horretan.

2.- Aurrezko azpiatalean aurreikusi gabeko guztietan, Jaurlaritzak, horiei dagozkien egitarauetan, aurrez onartutako aurrekontu-izendapenak eta diru-sarrerak jasoko ditu, eta aurrekontuan sartzeko dekretua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko da.

77. artikulua.- Atzera itzultzea

Aurrekontu Orokor horretarako dirua izendatuta daukaten aginpide eta/edo zerbitzu batzuk atzera Estatuari itzultzea gertatuz gero, Ekonomi eta Ogasun Sailak diru-izendapenak bestetara transferitzeko espedienteak egingo ditu.

Bigarren Saila.- Lurralde historikoei buruzkoan.

78. artikulua.- Diru-izendapenak aurrekontuan sartzea.

Autonomi Elkarteak lurralde historikoen aginpideak eta/edo zerbitzuak bere gain hartuz gero, lege honen 75. eta 76. artikuluetan araututako jardunbide bera beteko da.

79. artikulua.- Lurralde historikoentzako transferentziak.

1.- Autonomi Elkarteak lurralde historikoei edo horietakoren bati aginpide eta/edo zerbitzu-transferentziak egin, eta transferentziak egindako ekitaldiko Aurrekontu Orokorra ordurako onartuta egonez gero, Aurrekontuan lurralde horretarako jarrìta zeuden, baina artean erabili gabe, ordainketetarako diru-izendapenak gehitu egingo dira eta, hein berean, gastuen egoera-orria gutxitu. Halaber, transferitutako aginpide eta/edo zerbitzua egiteratzeari dagozkionak izan, aurrekontuan sartuta egon, eta egun horretan artean jaso gabe dauden tasak eta gainontzeko diru-sarrerak ere.

2.-Lurraldekako zehaztapenik gabeko ordainketetarako diru-izendapenen kasuan, Foru Diputazio bakoitzari dagokion zatia, transferitutako zerbitzuari eusteko zegokion eratxikitze ehunekoa bera erabilita aterako da.

80. artikulua.- Lantoki hutsak.

Aurreko artikuluan aipatutako transferentziek langileen zerbitzuei buruzkoak izan eta aurrekontuan diruz hornitutako nolanahiko lantokiak hutsik gelditzea badakarte, -lantoki horiek Estatuak Autonomi Elkarteari transferitutako langileenak nahiz Autonomi Elkarteak zuzenean aukeratutakoenak izan-, Ekonomi eta Ogasun Sailak lantoki horietarako gastuen egoera-orrian dauden diru-izendapenen transferentziak erabakiko ditu eta, ondorioz, langile-errolda txikiagotuko da.{Transferentzia horien kontura, lurralde historikoek hutsik gelditutako lantoki horiek beren langileekin edo horretarako aukeratutakoekin bete ahal izango dituzte.

81. artikulua.- Atzera itzultzea.

78. eta 79. artikuluetan esandako aginpide eta/edo zerbitzuak atzera itzuliz gero, atal horietan alderantzizko kasuetarako ezarritako jardunbideak erabiliko dira, eta era berean 80. artikuluan zehaztutakoa ere.

IV. ATALBURUA - Diru-izendapenak ordainbidez hornitzea.

82. artikulua.- Diru-izendapenetarako erabil daitezkeen diru-sarrerak.

1.- Ekitaldian egin eta Autonomi Elkarteko Administrazioaren edo administrazioko erakunde autonomiadunen aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan aurreikusi gabeko diru-sarrerek, edo Aurreikusitako zenbatekoa gainditzen duten diru-sarrerek dagokien gastuen egoera-orrian ordainketetarako diru-izendapenak sortarazi ahal izango dituzte.

2.- Ordainketetarako diru-izendapen, egitarau, eta indarrean dagoen egitaraua zabalagotzeko erabilgarritzat, bereziki, honako eragiketa hauei dagozkienak jo ahal izango dira:

a) Norbanako edo pertsona juridikoek egindako ekarpenak edo ekarpen konpromiso finkoak, Autonomi Elkartearekin edo horren erakunde autonomiadunen batekin bat erakunde horiek berez dituzten xede eta helburuen barruan dauden gastuak finantzatzekoak.

b) Ondare-ondasunen inorentzea.

c) Zerbitzugintza.

d) Maileguak berreskuratzea, kasuan kasu.

e) Hala egokituz gero, Estatuaren Aurrekontu Orokorraren eta beste herri-erakunde batzuen kontura nahiz pertsona edo erakunde pribatuetatik hartutako ekarpenak.

f) Bestelako diru-sarrerak, baita norbere zergenak ere, baldin eta hauek Autonomi Elkartearen Administrazioaren edo administrazioko erakunde autonomiadunen aurrekontuetako diru-sarreren egoera-orrietan izendatutako kopuruak gainditzen badituzte.

3.- Aurreko lerro aldiko a) eta e) azpiataletan aipatutako eragiketen bidez hornitutako diru-izendapenak, hala egokituz gero, erabakitako egitasmo zehatzak egiteratzeko erabili beharko dira.

83. artikulua.- Bideratzea

.

(EAEko 2007 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legeko Bigarren Azken Xedapenaren 3. atalean aldatua - 2006/12/30eko EHAA).

1.- Aurreko artikuluan araupetzen den kreditu-gaikuntza Jaurlaritzaren dekretu bidez gauzatuko da, aurrekontu-arloko eskumenak dituen sailak eta, hala denean, ukituta dauden gainerako sailek proposatuta, baldin eta gaitu beharrekoa foru-aldundien aurrekontuak benetan aldatzeak ekarritako diru-sarrerak badira edo kreditu berrien zenbatekoak aurrekontuaren gastu-egoeraren barruan dauden ordainketa-kredituen guztizkoaren %5 gainditzen ez badu.

2.-Bestelakoetan, Jaurlaritzak, araudi bidez jarritako bideak egin ondoren, diru-izendapenen horniketarako lege-egitasmo bat aurkeztuko dio Legebiltzarrari.

84. artikulua.- Legebiltzarreko izapideak.

Aurreko artikuluan aipatutako kasuan, Jaurlaritzak horri buruzko lege-egitasmoen izapideak egiteko eskea egingo dio Legebiltzarrari lege honen 76. artikuluaren 3. lerro aldian ezarritakoak betez.

85. artikulua.- Aldi baterako baldìntzak.

Ekitaldiko azken egunean diru-izendapena izan eta erabili ez den dirua, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusira joango da.

V. ATALBURUA - Diru-izendapenak aurrekontuan sartzea

86. artikulua - Ekonomi eta Ogasun Sailak sartzea.

Autonomi Elkarteko Administrazioak eta administrazioko erakunde autonomiadunek indarrean duten ekitaldiko aurrekontuetan, Ekonomi eta Ogasun Sailak ordainketetarako diru-izendapenak sartu ahal izango ditu, baldin eta aurreko ekitaldiko aurrekontuko gastuen egoera-orrian sartuta edo aitortutako betebeharraz betetzeari eratxiki gabe badaude, eta honako hauetakoren bati badagozkio:

a) Jaurlaritzaren baimenarekin transferitutako diru-izendapenak eta egindako diru-izendapen gehigarriak, biak ekitaldiko azken hiru hilabetekoan.

b) Abenduaren lehena baino lehen hartu ziren eta egiaztatutako arrazoiengatik egiteratzerik izan ez duten betebeharrei erantzuteko gastuei dagozkien diru-izendapenak.

c) Doazkien ekonomiazko eskubideak benetan bildu izanaren araberako baimena duten diru-izendapenak.

d) Lege honen 82. artikuluan aipatutako eragiketen bidez ekinean jarritako diru-izendapenak.

87. artikulua.- Jaurlaritzak sartzea

.

(EAEko 2007 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legeko Bigarren Azken Xedapenaren 4. atalean aldatua - 2006/12/30eko EHAA).

Jaurlaritza, aurrekontu-arloko eskumenak dituen sailak proposatuta, kasu bakoitzean, Autonomia Erkidegoaren Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen hurrengo ekitaldietako aurrekontuetara txertatu ahal izango ditu, aurreko artikuluko hasierako paragrafoan ezarritako baldintzak bete arren, artikulu horretan egiten den zerrendatzean bilduta ez dauden kredituak.

88. artikulua.- Aurrekontuan sartutako diru-izendapenak ezartzea.

1.- Aurreko 86. artikuluko a) eta b) azpiatalen arabera sartutako diru-izendapenak, transferentziarako, diru-izendapen gehigarrirako edo Konpromisozko baimena emateko arrazoi izandako gastuetarako erabili beharko dira.

2.- Aurreko atalen arabera sartutako diru izendapenak kapital-eragiketetarako erabili beharko dira.

89. artikulua.- Diru-izendapenak sartzeko era.

1.- Aurreko 86. eta 87. artikuluen gai izandako diru-izendapenen sartzeko, hurrengo ekitaldiko dagokien aurrekontuko gastuen egoera-orrietan sartuta egon eta, egiterapenean, sartzen diren diru-izendapenak bertan lehendik zeudenekoen jarraipide diren egitarauetan sartuz egingo da.

2.- Egitarau horiek bukatuta egoengatik edo beste edozergatik, diru-izendapenak, aurreko idazpuruan esandako moduan, hurrengo ekitaldiko aurrekontuetan dagozkien egitarauetan euretan sartzea ezinezkoa denean, sartze hori, egitarau-arteko diru-izendapena transferentzietarako lege honetan zehaztutako erregimenari buruzko arauak beteaz egingo da.

90. artikulua.- Aldi baterako baldintzak.

1.- Sartutako diru-izendapenak, sartze hori egiten den ekitaldiaren barruan burutu beharko dira, eta urte horretako abenduaren 31n erabili gabe gelditutako zatiari dagokion dirua Euskal Herriko Diruzaintza Nagusian sartuko da.

2.- Sartzeko gai izan eta hurrengo ekitaldiko ekainaren 3Oean lege honek dakartzan arauen arabera dagozkien aurrekontuetan sartu gabe dauden diru-izendapenak baliogabetuta gelditu dira eta horietako dirua, era berean, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusian sartuko da.

91. artikulua.- Konpromisozko diru-izendapenak.

Ekitaldi baterako onartu eta ekitaldi horretan erabiliez diren ordainketetarako diru-izendapenak konpromisozkoak badira, aurrekontuetan sartzeak konpromisozkoak ere berez eta besterik gabe sartzea ekarriko du.

VI. ATALBURUA - Diru-izendapenen birjarpena.

92. artikulua.- Birjarpen kasuak.

1.- Egin behar ez eta aurrekontuko diru-izendapenen kontura egindako ordainketen itzulketaren bidez lortutako diru-sarrerarik izanez gero, sarrera horrek diru-izendapenak berriz ordainketak egin ziren unean zeuden bezalaxe jartzea ekarriko du, bai ordainketak, eta bai diru-sarrerak, aurrekontu-urte berekoak badira.

2.- Diru-sarrera lehenagoko aurrekontuetan egindako diru-izendapenen bati badagokio, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren Ekonomi eta Ogasun Sailak egindako proposamenez, itzulketa hori indarreango aurrekontuetako zer diru-izendapeni dagokion zehaztuko du Jaurlaritzak.

VII. ATALBURUA - Diru-izendapen gehigarriak.

Lehenengo saila.- Ordainketetarako diru-izendapen gehigarriak.

93. artikulua.- Noiz emango diren.

Gastu bat egin beharra izan eta horretarako zehazki egindako diru-ìzendapenik ez egotea, edo egon arren, aski izan ez eta gehigarri ez izatea gertatu, eta horri lege honetan araututako aldakuntza-erregimenaz baliatuz erantzuterik ez badago, diru-izendapen gehigarri bat egiteko bideetara joko da, hurrengo lerro aldietan jartzen diren arauei atxikiz.

94. artikulua.- Lege egitasmoa.

1.- Aurreko artikuluan aipatutako gastua Autonomi Elkarteko Aurrekontuaren kontura egitekoa bada, Ekonomi eta Ogasun Sailak, Ekonomia-Batzordeak baiezkoa eman ondoren, Jaurlaritza-Batzordeari eskea egingo dio diru-izendapen gehigarri bat emateko lege-egitasmo bat bidaltzeko Legebiltzarrari. Lege-egitasmo horretan herri-gastuaren gehikuntza horretarako diru bideak nondik egingo diren zehaztuko da.

2.- Aurreko lerro aldian adierazitakoa egingo da gastua Autonomi Elkarteko Administrazioko erakunde autonomiadun baten aurrekontuen kontura egin beharrekoa bada, eta hurrengo artikuluko 1.lerro aldian jartzen diren ehunekoak gainditzen baditu.

95. artikulua.- Administrazio baimena.

(EAEko 2007 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legeko Bigarren Azken Xedapenaren 5. atalean aldatua - 2006/12/30eko EHAA).

1.- Baldin eta kreditu-beharra administrazioko erakunde autonomo batean gertatuko balitz eta beharraren zenbatekoak ez balu igoerarik ekarriko Autonomia Erkidegoko Administrazioaren Aurrekontuko kredituetan, kreditua baimentzea aurrekontu-arloko eskumenak dituen sailari egokituko zaio, kreditu horren zenbatekoak ez badu gainditzen dagokion organismoaren aurrekontuari dagozkion ordainketa-kredituen multzoaren %3, eta Jaurlaritzari, aurrekontu-arloko eskumenak dituen sailak proposatuta, %3 gainditu eta %5etik pasatzen ez denean.

2.- Aurrekontu-ekitaldi bakoitzean, aurreko lerro aldian esandako ehuneko horiek metatuz erabiliko dira.

3.- Aurrekontuen aldakuntza, aldakuntza hori zein sailen edo zein erakundeen aurrekontuari dagokion, hark egingo du, ondorengook dituen espedientearen bidez:

a) Gastua beharrezkoa eta presakoa dela egiaztatzea.

b) Proposamenaren gai den gehikuntza finantzatuko duen baliabidea zehaztatzea.

c) Gehitu beharreko aurrekontuetako diru-atala, behar bezala zehaztuta.

4.- Jaurlaritzak, hiru hilabetez behin, artikulu honetaz baliatuz baimendutako diru-izendapenen berri emango dio Legebiltzarrari.

Bigarren saila.- Konpromisozko diru-izendapen gehigarriak.

96. artikulua.- Erregimena.

Konpromisozko diru-izendapenei onartzerakoan jarritako baldintzak lege honen 31. artikuluak dioen mugetatik gora aldatu ahal izateko, aurreko 94. artikuluak agintzen duenez lege bat izango da beharrezko.

VIII. ATALBURUA - Merkataritzako erakunde autonomiadunen, zuzenbide pribatuko herri-erakundeen eta herri-baltzuen aurrekontuetako aldakuntzak.

97. artikulua.- Orotarikoa

.

(EAEko 2007 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legeko Bigarren Azken Xedapenaren 6.,7. eta 8. ataletan aldatua - 2006/12/30eko EHAA).

1.- Mugatzat jotako kontzeptuen zenbatekoetan egindako aldaketak, alegia, atalburu honek eragiten dituen erakundeen jarduera- edo kapital-aurrekontuetan egindakoak, hartuko dira aurrekontuetako aldakuntzatzat, lege honetako 54. artikuluko zerrendaketan aipatutako moduan.

2.- Atalburu honetan aipatzen diren erakundeen aurrekontuen aldakuntzak Ekonomi eta Ogasun Sailak onartu beharko ditu, eragiten dion sailak proposatuta, egin beharreko aldakuntzak eragiten dion erakundearen helburuetan ere aldakuntzak ekartzen dituenean salbu; kasu horretan, Jaurlaritzak onartu beharko ditu, Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatu ondoren.

Dena dela, aurrekontu-arloko eskumenak dituen sailak baimenduko ditu baltzu publikoen aurrekontu-aldaketak, baldin eta administrazio-berrantolaketak edo baltzu-berrantolaketak badira aldaketon iturburu, eta berrantolaketok kapitulu honetan aipatzen diren erakunde horietarako aurreikusitako finantza-egoeraren orriak edo dagozkien aurrekontuak ere ukitzen badituzte.

3.- Jaurlaritzak, aurrekontu-arloko eskumenak dituen sailak- edo, hala denean, kapitulu honetan aipatzen diren erakunde bakoitzaren organo arduradunek- proposatuta, gerorako konpromisoen egoera gehitu ahal izango du, konpromiso berriak onartuz edo aurretik baimenduta dauden konpromisoen kopurua gehituz, hasieran erakundeen multzorako baimendutako guztizko kopuruaren %15eraino.{Baimen-emate horien berri emango zaio, hiru hilean behin, Eusko Legebiltzarreko Ekonomi, Ogasun eta Aurrekontu Batzordeari.

4.- Aurrekontu-arloko eskumenak dituen sailak, aurrekontuaren jarraipen- eta kudeaketa-beharrizanek hala eskatzen dutenean, ustiapen eta kapitaleko aurrekontuetan zenbait aldaketa txertatzeko bidezko gertatzen diren egokitzapen teknikoak egin ahal izango ditu, baldin eta, aurreko 1. paragrafoarekin bat etorriz, aurrekontu-aldaketarik ez badakarte.

98. artikulua.- Kasu bereziak.

1.- Atalburu honetan aipatzen diren erakundeek izandako diru-sarrerak eta finantzaketa, beren jardueren garapenaren ondorioz lortutakoak izan ez eta jarduera- eta kapital-aurrekontuetako aurreikuspenetakoak baino handiagoak badira, edozein eragiketa egiteko erabili ahal izango dira, erakundearen urteko helburuen barruan ageri ez arren, Ekonomi eta Ogasun Sailaren baimenaz, igoerak hasieran aurreikusitakoarekin alderatuta gehienez ere % 10ekoa bada. igoera hasieran aurreikusitakoa baino % 30 handiagoa izatera iritsi ez bada.{Jaurlaritzaren ardura izango da baimena ematea.{Gainontzeko kasuetan Legebiltzarrak izango du hitza eta Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatuta Jaurlaritzak horretarako aurkeztutako lege egitasmoa erabakiko du.

2.- Atalburu honetan aipatzen diren erakundeen aurrekontuetan diru-kopururik izendatu ez zaion gastu edo diru-sarreren bat egin behar bada, eta erakundearen urteko helburuen barruan ageri ez bada dena delako jarduera, Ekonomi eta Ogasun Sailak aurrekontuak igotzea erabaki ahal izango du, igoera horrek kasuan kasuko erakundearen aurrekontu osoaren % 10 gainditzen ez badu, Ekonomi Sailak egindako zenbaketan oinarrituta. Beti ere, sail horrek ezarritako jardunbidea bete beharko da.{Aurrekontuetan egin nahi den igoera jarritako muga baino handiagoa eta gehienez ere % 30erainokoa baldin bada, Jaurlaritzak eman beharko du baimena; eta ehuneko hori baino gehiagokoa bada, berriz, Legebiltzarra izango du hitza.{Legebiltzarrak erabakiko du Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatuta Jaurlaritzak horretarako aurkeztutako lege-egitasmoa.

99. artikulua.- Baltza-gaindikinak.

1.- Jaurlaritzak, ekitaldirako jarritako helburuak zenbateraino gauzatu diren ikusita, merkatarikozko erakunde autonomiadunei, zuzenbide pribatuko herri-erakundeei eta herri-baltzuei emateko lehen zeuden diruen komenigarri iritzitako zatia gaindikintzat jo ahal izango du, Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatuta.{Gaindikin horiek, beren izaeraren arabera, eragiketa arrunt nahiz kapital eragiketetarako erabili ahal izango dira, diru-izendapenak transferitzeko lege honetan ezartzen den erregimenerako arauak betez.

2.- Merkataritzako erakunde autonomiadunek, zuzenbide pribatuko herri-erakundeek eta herri-baltzuek erregistratutako baltza-gaindikinak -zenbait helburu finantzatzeko baltzetakoak-, helburuak ez betetzearen edo betetzea atzeratzearen ondoriozko gaindikinak badira, kontutan izango dira hurrengo ekitaldirako aurrekontuetako finantzazioa zehazteko.

IX. ATALBURUA - Unean-uneko neurriak.

100. artikulua.- Inbertsio berezirako egitaraua.

1.- Aurreko artikuluan esandako arrazoiengatik, Autonomi Elkartearen Aurrekontuko gastuen egoera-orriak inbertsio bereziko egitarau bat izan ahal izango du barne, Jaurlaritzak ekonomia egoeraren arabera egin ditzakeen kapital-eragiketei buruzko behar bezala zehaztutako egitasmoak jasoko dituena.

2.- Egitarau honen guztirakoa ez da Autonomi Elkarteko administrazioaren Aurrekontuan sartutako kapital-eragiketa guztien ordainketetarako diru-izendapenen, egitarau honi dagozkionak bazter utzirik, ehuneko 10ekoa baino beheragokoa izango.

3.- Egitarauak, hala badagokio, dituen egitasmoak finantzatzeko erabiliko diren diru-baliabideak zehaztuko ditu.

4.- Inbertsio berezietako egitarauan sartutako diru-izendapenak ezin izango dira beste egitarau batzuetara aldatu.

5.- Egitarau hori eta dituen egitasmoak betetzeko Jaurlaritzak, Ekonomi eta Ogasun Sailaren proposamenez eta Ekonomia-Batzordeak ontzat emanda, baimena eman beharko du, eta hiru hilabetero Legebiltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu-Batzordeari berri emango zaio.

101. artikulua.- Egitasmoak ez egiteratzea.

1.- Ekonomiaren eta gizartearen umeko egoera dela eta, Jaurlaritzak, Ekonomi eta Ogasun Sailaren proposamenez eta Ekonomia-Batzordeak baiezkoa eman ondoren, kapital-eragiketei buruzko egitasmoak ez betetzea erabaki ahal izango du, Aurrekontu Orokorra osatzen duten aurrekontu berezietako kontuen egoera-orrietan horrelako eragiketetarako dauden ordainketetarako diru-izendapenen % 10ekoa bitartean.

2.- Erabakiak egitarau bereziak osatzen dituzten kapital-eragiketa guztiak egin gabe uztea ekarriko balu, lege-bidezko baimena beharko litzateke.

3.- Aurreko bi lerro aldietan esandakoaren ondorioz erabilkizun gelditutako dirua ekitaldi berean erabili ahal izateko lege-bidezko baimena beharko da; aurreko 1.lerroaldiak dioen kasuan, salbuespenez, ez da horrelako baimenik behar izango, dagozkion diru-izendapenak hasiera batean izendatutako helburu berak lortzeko erabiltzeko direnean.

VI. IDAZPURUA - HITZARMEN ERREJIMENA.

102. artikulua.- Estatuarekiko hitzarmenak

.

(EAEko 2007 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 28ko 9/2006 Legeko Bigarren Azken Xedapenaren 9. atalean aldatua - 2006/12/30eko EHAA).

Baldin eta, Autonomia Erkidegoak Estatuarekin izenpetzen dituen hitzarmenen ondorioz, fondo gehigarririk jasoko balitz, Aurrekontu Orokorrak osatzen dituzten gastu-egoeretatik edozeinetan hasiera batean aurreikusitakoen aldean, haiei dagozkien ordainketa-kredituak bakoitzaren programa edo egoeretan edo horretarako sortzen diren programa edo egoera berrietan txertatuko ditu aurrekontu-arloko eskumenak dituen sailak.

103. artikulua.- Kudeaketako diru-izendapenak eta inbertsioak.

Aurreko artikuluan aipatutako diru-gaindikinak Autonomi Elkartearen agintepeko egitasmorako izan ez, baina egiteratzea Elkartean gain utzitako egitasmotarako izanez gero, aipatutako atalak dioen aurrekontuetan sartze hori egin ahal izateko, dagozkion diru-ìzendapenak eta, hala badagokio, egitarauak lege honen 28. eta 45. artikuluetan jasotako moduan zehaztu beharko dira eta, era berean diru-sarrerak 17. artikuluan dioenaren arabera.

104. artikulua.- Beste autonomi elkarte, lurralde historiko eta tokiko erakundeekiko hìtzarmenak.

Euskal Autonomi Elkarteak bere egitekoak hobeki betetzeko beste elkarte batzuekin, lurralde historikoekin eta toki-erakundeekin egindako hitzarmenen ondorioz lehen Aurrekontu Orokorra osatzen dutenetako edozein aurrekontutan oharteman baino diru gehiago eskuratzen badu, lege honen 102. eta 103. artikuluetan esandakoa bera egingo da.

105. artikulua.- Itunen finantzazioa.

1.- Lege honen 102. artikuluan adierazitako itunen ondorioz, Autonomi Elkarteko Administrazioak edo administrazioko erakunde autonomiadunek ekarri behar dituzten diru-baliabide guztiak edo horietako batzuk, Estatuak edo beste herri-erakundeek egindako transferentzia eta izendapenetatik eskuratutakoak izan daitezke eta, nolanahi ere, doazkien diru-izendapen horiek egitarauetan behar bezala zehaztuta agertu beharko dute.

2.- Ituna egitea onartu eta ituna izenpetu ondoren, Ekonomi eta Ogasun Sailak beharrezkoak diren baliabideak eskuratuko ditu, itun bakoitzak ezarritako moduan.

106. artikulua.- Konpromisozko diru-izendapenak.

1.- Aurreko 102. eta 104. artikuluetan aipatutako itunei hurrengo ekitalditarako konpromisoak balerizkie eta konpromiso horiek finantzatzeko behar izango balitz dagokion erakundearen aurrekontuetan sartutako ordainketetarako diru-izendapen guztien %5 baino gehiago, itun hori egiteko lege-bidezko baimena beharko litzateke.

2.- Aurreko lerro aldiak dioen baimen hori lortu ondoren, baita lege-bidezko baimenik behar ez duten konpromisoetarako ere. Ekonomi eta Ogasun Sailak konpromisoetarako diru-izendapen horiek dagozkien egitarau eta egoera-orrietan sartuko ditu.

107. artikulua.- Ekonomi ituna.

Lege honen 102. artikuluaren gai diren Estatuarekiko itunak egitea, Ekonomi Itunaren laugarren xedapen gehigarriak dionaz bestekotzat jo behar da.{Hala ere, xedapen horren araberako itunak egin izanak Autonomi Elkarteari, aurreko ataletan esandako moduan, diru gehiago eskuratzea, konpromisoak edo finantza-beharrak balekarzkio, atal horiek diotena egingo litzateke.

108. artikulua.- Arauak.

Lege honen 104. artikuluan aipatutako hitzarmenak, Autonomi Estatutuak eta Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legeak agintzen dutenaren arabera egingo dira.

VII. IDAZPURUA - AURREKONTUEN EGITERAPENA.

I. ATALBURUA - Diru-sarrera egitea.

109. artikulua.- Kobratzeko bideak.

Aurrekontuetako diru-sarrerak, Autonomi Elkartearekiko edo horren erakunde autonomiadunen administrazioekiko zerga-zorretakoak edo zergaz besteko zorretakoak, araudi bidez eskuratuko dira.

110. artikulua.- Zertarakoa kentzea.

Dagokien aurrekontua burutu ondoren egindako diru-sarrerak, zegokiekeen berariazko zertarakotik libre geldituko dira, berriz ontzat eman eta indarreango ekitaldiko aurrekontuetan berriz zertarakoa jarri ahal izatearen kalterik gabe.

II. ATALBURUA - Gastuen egiterapena.

Lehenengo saila.- Arau orokorrak.

111. artikulua.- Egiterapen-urratsak.

1.- Aurrekontuen gastuen egiterapenaren arauek, Autonomi Elkartearen eta horren erakunde autonomiadunen administrazioaren aurrekontuetan dauden diru-izendapenak behar bezala erabiltzeko urrats guztiak hartzen dituzte.

2.- Aurreko lerro aldian aipatutako eragiketak honako hauek dira:

a) Gastua egiteko baimena.

b) Gastuaren egingarritasuna.

c) Ordainketa egin beharra.

d) Ordaintzeko agindua.

3.- "Gastua egiteko baimena". Jakineko edo gutxi gorabeherako zenbatekoko gastua ordainketetarako diru-izendapen jakin baten kontura diru guztia edo kopuru-zati bat horretako bereiziz- egiteko erabakiari esaten zaio "Gastua egiteko baimena".

4.- "Gastuaren egingarritasuna". Dagozkion lege-izapideak bete ondoren -eta behar direnak ordaintzeko diru-izendapenaren zenbatekoa eta baldintzak erabat zehaztuta-, lan jakin batzuk egiteko eta ondasun edo zerbitzuak jartzeko eta betetzeko formalizazioari esaten zaio "Gastuaren egingarritasuna".

5.-"Ordainketa egin beharra"."Egingarritasuna"ren gai den zerbitzua jaso izanaren edo horri buruz erabakitako edo jarritako baldintzak behar bezala egiaztatu izanaren ondorioz eskakizun diren diru-izendapenak kontuan jasotzeari esaten zaio "Ordainketa egin beharra".{Diru-laguntzen gastuei dagokienez, kasuan kasuko dirulaguntzak edo laguntzak ematen direnean bertan sortuko da ordainketa egin beharra. Diru-laguntzak emateko kasu bakoitzean ezarriko diren arauen araberakoa izango da ordainketa egin beharraren eskakizuna. Ildo horretan, bete behar diren ordainketak burutzeko egokiagoa den diru-izendapena, hau da, ordainketetarakoa edo konpromisozkoa, izango da jarraibide gastuei ezarri behar zaien aurrekontu-erregimena aukeratzeko, halaber, hautatzen den aurrekontu-erregimenak, batetik, lagundu behar du diru-laguntzen baldintzak bene-benetan bete daitezen, eta bestetik, bat izan behar du Ekonomi eta Ogasun Sailak aurrekontuak egiteko -lege honen 58.2 artikuluaren arabera- emango dituen jarraibide teknikoekin.

6.- Arduradunak, "egingarritasuna" dela eta, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren kontura ordaintzeko agindua emateari esaten zaio "Ordaintzeko agindua".

112. artikulua.- Hatsapenak.

Aurrekontuetako gastuen arloa antolatzeko hastapenak hauek dira:

a) Etengabeko administrazio-zaintzakoa Hori dela eta, jardunbideko urrats bakoitza aurrekoa behar bezala egin dela egiaztatu ondoren egingo da.

b) Jardunbideko urrats guztiak, ordain-agindua barne, agiri bidez egiaztatzekoa.

c) Arduradunek urrats guztiak bete direla idatziz jasotzekoa.

113. artikulua.- Aginpideak.

1.- Lege honetako 111. artikuluko 2. idazpuruko a), b) eta c) lerro aldietan zehaztutako eragiketak sailburu bakoitzaren agintepekoak dira.{Hala ere, gastua egiteko baimena ematea Jaurlaritzarentzat gordetzen da, gastuaren izaera eta zenbatekoa direla eta, kontratazio-arauek eta lege-mailako beste batzuek hori agintzen dutenean.

2.- Dena dela, Jaurlaritzak, sailen egitura organikoa garatuko duten dekretuen bidez, kasuan kasuko saileko beste organo batzuen esku utzi ahal izango ditu, aurreko lerro aldiarekin bat, sailburuarenak diren aginpideak.

3.- Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuaren arloan, ordainketa-aginduak emateko eginkizuna Ekonomi eta Ogasun Sailari dagokio.

4.- Erakunde autonomiadunei dagokienez, 111. artikuluko 2. lerro aldian aipatutako ordainketak egiteko aginduak ematea bertako lehendakari edo zuzendariei dagokie.

5.- Erakunde autonomiadunen egitura organikoa eta jarduera-sistema garatzen duten dekretuek beste organo batzuren esku utzi ahal izango dituzte aurreko lerro aldian aipatutako egiteko batzuk edo guztiak.

114. artikulua.- Bateraezintasunak.

Kontuhartzailetza eta kontabilitateko jarduerak Ekonomi eta Ogasun Sailari eratxita egongo dira, eta elkarrengandik bereiziak diren eta ordainketa-aginduak emateko zerbitzuez betekoek egingo dituzte.

Bigarren saila- Ordainketa-agindua.

115. artikulua.- Finantza-plana.

Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuaren konturako ordainketak egiteko aginduak ematea egokitu beharko zaio Jaurlaritzak, hala erabakiz gero, Ekonomi eta Ogasun sailaren proposamenez dirua erabiltzeari buruz jarri dezan planari.

116. artikulua.- Egiaztagiriak.

1.- Autonomi Elkartearen eta erakunde autonomiadunen aurrekontuen kontura egindako ordainketa-aginduei honako agiri hauek erantsi beharko zaizkie, hau da, hartzekodunak ordainketari dagokion zerbitzua egin duela edo horren ordaina eskuratzeko eskubidea duela egiaztatzeko agiriak. Hori guztia, gastua egiteko baimenaren eta gastuak ordaintzeko zio izandako itun, akordio edo xedapenekin bat datorrela.

2.- Legebiltzarreko aurrekontu-izendapenak legez eta aldika ordainduko dira Legebiltzarraren izenean, horrek eskatu ahala, eta ez zaio Jaurlaritzari horien egiaztapenik eman beharko.

117. artikulua.- Behin-behingo ordain-aginduak.

1.- Aurreko artikuluan esandako agiriei erantsi ezin bazaie dagokien ordain-agindua, horiei buruzko ordainketa behin-behingoa izango da, eta horrezaz araudi bidez emandako arauei atxikiz egingo da.

2.- Administrazio-eginkortasunak eskatzen duenean, dagokien administrazioetako pertsona eta sailei gastuetarako aurrerakinak egiteko behin-behingo ordain-aginduak egin ahal izango dira.

3.- Behin-behingo ordainagiriei, beti ere, hori eskatu duenak horren beharra egiaztatuz egindako agiria erantsiko zaie, eta dagokion ordainketetarako diru-izendapenari eratxiki.

118. artikulua.- Behin-behìngo ordain-aginduak zurítzea.

Behin-behingo ordain-aginduen ondorioz hartutako dirua zertan erabili den,.hartzaileak eskuratzen dituenetik hasi eta hilabeteko epearen barruan zuritu beharko du.{Ekonomi eta Ogasun sailburuak eta dagokien erakunde autonomiadunetako lehendakariek edo zuzendariek, gorabeheren arabera, epe hori luzatu egin ahal izango dute.{Nolanahi ere, epea hiru hilabetetik gora luzatzeko Ekonomi eta Ogasun sailburuaren baimena beharko da.

119. artikulua.- Behin-behingo diru-izendapenak.

1.- Artikulu honen 3. lerro aldian zehazten direnean Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren eta Ekonomi eta Ogasun Sailaren proposamenez, Autonomi Elkarteko Administrazioaren edo administrazioko erakunde autonomiadunen aurrekontuetako gastu-egoeraren orrian behin-behingo ordainketa-izendapenak sartzeko baimena eman ahal izango du, dagokion erakundearen gastu-egoeraren orrian horretarako baimena duen ordainketetarako diru-izendapeneko %5 gehienez ere ekitaldi osorako.

2.- Behin-behingo ordainketetarako diru-izendapenak sartze horrek, horien konturako ordain-agiriak egin ahal izatea izango du bere baitan.

3.- Artikulu honen lehenengo lerro aldian aipatutakoak honako hauek dira:

a) Diru-izendapen gehigarri baten lege egitasmoa Legebiltzarrean aurkeztu den unetik hasita.{Hori gertatzen denean, diru-izendapenaren zertarakoaren zehaztapenaren zenbatekoak ezingo du lege egitasmoan eskatutakotik gora jo.

b) Lege bat indarrean jani denetik hasita, lege hori egiteratzeko diru-izendapen gehigarri bat egitea beharrezkoa bada.

4.- Artikulu honen gai diren behin-behingo diru-izendapenak, horrelakoak direla adierazten duen egitarau berezi batean sartuko dira eta gero, dagokion diru-izendapen gehigarria ontzat ematen denean, behin-betiko egitaraura aldatuko dira.

120. artikulua.- Behin-behingo diru-izendapenen kitapena.

Aurreko artikuluak dioen diru-izendapen gehigarriaren lege-egitasmoa onartzen ez bada edo atal horrek dakarren baimenaren ondorioz benetan egindako gastuen zenbatekoa baino txikiagoa onartuz gero, gastu horiek Jaurlaritzak, Ekonomia-Batzordeak ontzat eman ondoren eta Ekonomi eta Ogasun Sailak egindako proposamenaz, esan dezan aurrekontu-atalen kontura kitatuko dira.

121. artikulua.- Ordaintzeko bideak.

Autonomi Elkartearen eta erakunde autonomiadunen administrazioei beren aurrekontuak egiteratzearen ondorioz eskatu dakizkiekeen ordainkizunak araudi bidez zehaztutako ordainketa-baliabideez ordainduko dira.

Hirugarren saila.- Diru-izendapenak baliogabetzea.

122. artikulua.- Baliogabetze-erregimena.

1.- Autonomi Elkarteko Administrazioaren aurrekontuan eta horren erakunde autonomiadunenetan sartuta egon eta aurrekontu-ekitaldiko azken egunean aldi honetan bere gain hartutako ordaindu beharrak betetzeari eratxikita ez dauden ordainketetarako diru-izendapenak legearen indarrez erabat baliogabetua geldituko dira, baldin eta lege honen 86.etik 90.erainoko artikuluek diotenaren arabera hurrengo ekitaldiko dagozkien aurrekontuetan sartzen ez badira.

2.- Era berean, ekitaldiko azken egunean erabili gabe gelditutako Konpromisozko diru-izendapenak ere baliogabetuta geratuko dira, lege honen 91. artikuluan agintzen dena salbu.

VIII. IDAZPURUA - AURREKONTUEN KITAPENA.

123. artikulua.- Ixteko eguna.

Ekitaldiko Aurrekontu Orokorra urte bakoitzeko abenduaren 3ln itxiko da egun horretara arte eskuratutako eskubideei eta hartutako ordainkizunei dagokienean.

124. artikulua.- Agiriak.

1 - Aurrekontu Orokorraren kitapenerako agiriak, behar bezala erapidetuta, gutxienez hauek izango dira:

A) Ekitaldiaren emaitzak honako egitura dutela:

- Aurrekontu arruntaren superabita edo defizita

- Aurreko ekitaldietako eragiketen superabita edo defizita.

B) Aurrekontu-ekitaldiko diruzaintza-kontuak, Euskal Herriko Diruzaintza Nagusiaren urteko eragiketak barne daramatzala, indarrean dauden aurrekontuei eta lehenagokoei dagozkienak bereizten dituztela, eta aurrekontu-urtearen azkenean. Diruzaintza Nagusia zer egoeratan aurkitzen da adierazten dutela.

C) Autonomi Elkarteko Administrazio Nagusiaren aurrekontu-ekitaldiko kitapen kontua, honako hauek barne dituela:

a) Ordainketarako diru-izendapenak erakusten dituen taula, honakoak zehaztuz:

- Hasieran baimena zuten ordainketetarako diru-izendapenak eta horien aldaketak azken kasu horretan, oinarri duten legeak, xedapenak eta akordioak adieraziz.

- Baimena duten aurrekontu orokorraren kontura hartutako erantzun beharrak.

- Ekitaldian egindako ordainketak.

- Ordainketetarako diru-izendapenetako gerakinak.

b) Konpromisozko diru-izendapenak erakusten dituzten taulak, hasieran baimena zutenak, izan duten aldaketa eta zenbateraino erabili diren adieraziz.

c) Diru-sarreren egoera-orria erakusten duten taulak:

- Aurreikusitako diru-sarrerak.

- Aitortutako eta ordaindutako ekonomiazko eskubideak.

- Ekitaldian izandako diru sarrerak.

Aurreko hiru azpiataletan jasoko da, gaika, zenbateraino bete diren egitarauak.

D) Administrazioko erakunde autonomiadunen aurrekontu-ekitaldiko kitapen-kontua; aurreko C) idazatian esandako modu berean aurkeztuko da.

E) Merkataritzako erakunde autonomiadunen, zuzenbide pribatuko herri-erakundeen eta herri-baltzuen jarduera- eta kapital-aurrekontuen kitapen-kontua, honela banatuta:

a) Jarduera eta kapital-aurrekontuen kitapena, ondorengo zehaztasunekin;

- Kasuan kasuko diru-sarreren egoera-orria eta egiterapena.

- Kasuan kasuko gastuen egoera-orria eta egiterapena.

- Kasuan kasuko gerorako konpromisoen egoera-orria eta egiterapena.

b) Merkataritzako erakunde autonomiadunen eta zuzenbide pribatuko Herri-erakundeen finantzen egoera-orriak eta herri -baltzuen urteroko kontuak. Baita herri-baltzuen multzoen finkatutako eta ikuskatutako urteroko kontuak ere, dagozkien kontu-ikuskaritzako txostenekin.

F) Gizarte-Segurantzaren kontuak, gai hori arautzen duten xedapen bereziei atxikiz eginda.

2.- C, D, E eta F azpiataletan esandako agiri-sortari aurreikusitako helburuak zenbateraino gauzatu diren jasotzen duen txostena erantsiko zaio, ohartemandako helburuetatik zein burutu diren adieraziz.

125. artikulua.- Agirigintza

.

(Autonomia Erkidegoko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren 125. eta 126. artikuluak aldatzen dituen azaroaren 16ko 12/2007 Legearen 1. artikuluaren bitartez aldatua 2007/12/5eko EHAA)

1.- Aurrekontu Orokorren likidazioari buruzko dokumentazioa hurrengo ekitaldiko maiatzaren 31 baino lehen izango dute egina Ekonomia eta Ogasun Saileko zerbitzuek.

2.- Aurreko azpiataleko egun hori. Herri-baltzuei ezargarri zaien arauetan jarritako epeen kalterik gabekoa dela ulertuko da.

3.- Aurreko 1. lerro aldiak dioen agiri-sorta Aurrekontu Orokorraren lege-egitasmoari erantsiko zaio, argibideetarako eta ez beste ezertarako, lege honen 61. artikuluak zehaztutakoaren arabera.

126. artikulua.- Onarpena.

(Autonomia Erkidegoko aurrekontu-erregimenari buruzko indarreko lege-xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuaren 125. eta 126. artikuluak aldatzen dituen azaroaren 16ko 12/2007 Legearen 2. artikuluaren bitartez aldatua 2007/12/5eko EHAA

1.- Jaurlaritzak bi hilabeteko epea izango du, Herri Kontuen Euakal Epaitegiak ekitaldiaren fiskalizazio-txostena eman ondoren, Legebiltzarrari bidaltzeko Aurrekontu Orokorren likidazioari buruzko dokumentazioa, kasuan kasu eskatuko den Autonomia Erkidegoko finantzazko eta ondarezko egoeraren gaineko alderdiei buruzko informazioarekin batera, lege-proiektu baten bidez eztabaidatzeko eta onesteko.

2.- Herri-Kontuen Euskal Epaitegiak, otsailaren 5eko 1/1988 Legean ezarriaren arabera, eskuhartuko du aurreko lerro aldiaren gai den jardunbide horretan.

IX. IDAZPURUA - LUZAPEN ERREJIMENA

127. artikulua.- Indarraldia.

Ekitaldi baterako Aurrekontu Orokorraren Legearen indarraldia hurrengo urterako luzatzea gertatuz gero, indarraldia luzatu zaien Aurrekontu Orokorren erregimena idazpuru honetan jarritako modu eta neurriei atxikiko zaie.

128. artikulua.- Baimenen luzapena.

(Euskal Autonomia Erkidegoko 2006. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 5/2005 Legearen Bigarren Azken Xedapenaren 1. atalaren bitartez aldatua).

Aurreko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrean dauden baimenak, luzapenaren indarraldirako honela luzatuta gelditzen direla joko da:

a) Langile-zerrendako mugak: plantillaren estaldura gauzatu ahal izango da, luzapenari dagozkion aurrekontuetan onartzen den mugaraino.

b) Ordainketa-kredituak eta konpromiso-kredituak: aurreko ekitaldiko zenbatekoetan luzatutzat joko dira, baldin eta, beren izaerarengatik, luzapenari dagokion ekitaldian bukatu behar zuten programak edo jarduketak finantzatzen ez badituzte.

c) Kreditu zabalgarriak: luzapen-aldian zabalgarri-izendapena izango dute aurrekontu luzatuan izendapen hori izan zutenek, aurrekontu hartan ezarritako mugaraino.

d) Bermeak ematea: luzapen-aldian bermeak eman ahal izango dira, luzapenari dagozkion Aurrekontu Orokorretan baimendutako baldintza berdinetan eta aurrekontu haietan baimendutako zenbatekoraino, gehienez ere.

e) Zorpetzea eta kreditu-eragiketak: luzapenari dagozkion Aurrekontu Orokorretan ezartzen diren mugak aplikagarriak izango dira luzapenaren indarraldi osoan.

129. artikulua.- Langileen lansariak.

Aurreko atalean jarritako erregimena horrela dela ere, Jaurlaritzak, ekitaldi berriaren lehenengo egunetik, bere zerbitzurako langileen lansariak gehitu ahal izango ditu. Igoera horiek Aurrekontu Orokorraren azkeneko Legean horretarako baimendutako ehunekoa izango du gehienez, behin-behingoa izango da eta langile bakoitzari emango zaio.

130. artikulua- Aginpide berriak hartzea.

1.- Autonomi Elkarteak luzapen-aldian Estatutik datozen aginte eta/edo zerbitzu berriak hartzeak, Jaurlaritzari hartze horri darizkion betebeharrei lege honen 75., 76. eta 77. artikuluetan esandako zenbatekoz eta moduan, eta hurrengo lerro alditan zehazten diren aldakuntzez bestelakorik gabe, erantzuteko beharrezkoak diren gastuak egiteko baimena ematea ekarriko dio aginpide berria hartzeak.

2.- Ordainketetarako diru-izendapenak horretarako zehaztea, ez da honako gastu hauei erantzuteko behar direnekin baino egingo:

a) Langile-gastuetarakoekin eta gastu orokorrekin, hau da, transferentziaren gai izandako giza eta gauzazko baliabideekin, eta aginpide eta/edo zerbitzu horiek luzapen-aldian egiteratzeko ezinbestekoak direnekin, eta ez bestelakorekin.

b) Transferentzia arrunta, kapital-transferentzia eta dirulaguntzekin, lege honen 128. artikuluan jasotako neurri eta moduan.

c) Estatua egiteratzen ari den gauzetan egindako inbertsioekin, horiek ekitaldi berrian bukatzekoak badira horretarako beharrezkoa den zenbatezkoz, edo bestela ekitaldi horretan egiten jarraitzeko behar den zenbatekoz.

d) Aurreko azpiataletan zehaztu gabeko beste gastu batzuetarako, aginpideak eta/edo zerbitzuak bereganatu izanaren ondoriozko betebeharrei dagokien neurrian.

3.- Aurreko lerro aldiek diotenaren indarrez zertarako zehatzetarako jarritako diru-izendapenak ezin izango dira luzapen-aldiak dirauen bitartean transferitu.

131. artikulua.- Diru-izendapenak transferitzeko, hornitzeko, gehitzeko eta berriz indarren jartzeko erregimena.

1.- Luzapen-aldiak dirauen bitartean, diru-izendapenak transferitzeko, hornitzeko eta berriz indarrean jartzeko erregimenak lege honek eta luzatu diren aurrekontuak onartu zituen legeak dakartzaten arauei atxikiko zaizkie.

2.- Era berean, luzatutako kasuan kasuko aurrekontuei lege honetako 86. eta 87. artikuluetan aipatzen diren diru-izendapenak gehitu ahal izango zaizkie.

132. artikulua.- Luzatutako diru-izendapenen zenbatekoa.

Idazpuru honetan ezarritako arauen arabera luzatutako diru-izendapenen zenbatekoak, bukatu den ekitaldiko azken egunean ontzat emanda zeudenak direla ulertuko da, hots, ekitaldi horretan baimendutako transferentzia, gehitze eta gainontzeko aldaketak kontatu ondoren zeuzkatenak.

133. artikulua.- Finantzazioa.

1.- Aurrekontu Orokorraren luzapen-aldian, foru aldundiek Euskal Herriko Ogasun Nagusira egin beharreko ekarpenen erregimena azaroaren 25eko 27/1983 Legean. Autonomi Elkarte Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute Erakundeen arteko Harremanei buruzkoan, 29.5 artikuluan jasotakoa izango da. Dena den, Lege horren 22. artikuluko 8. azpiatalean aipatzen den legea onartuta balego, Herri-Finantzen Euskal Kontseiluak urte horretarako erabakitako ekarpena egin beharko litzateke.

2.- Esandako ekarpen horiek kasuan kasuko urterako Herri-Finantzen Euskal Kontseiluak erabakitako ehunekoaren arabera banatuko dira lurralde historikoen artean.

3.- Atal honen lehenengo lerro aldian agindutakoaren arabera zehaztutako ekarpenak, aurreko 130. artikulua beteaz egindako diru-izendapenaren zertarakoaren zehaztapenaren eraginez gehituko dira.{Foru-aldundiek, aurreko ekitaldiko Aurrekontu Orokorraren Legean aginpide eta/edo zerbitzu berriak bereganatzea finantzatzeko araututako moduan egingo dute gehitutako horren ordainketa.

4.- Lurralde historikoek artikulu honek dioena beteaz egiten dituzten ekarpenak, ekitaldi berrirako Aurrekontu Orokorraren Legeak agindutakoaren konturakotzat joko dira, horri buruzko kontu-kitapena, lege horrek agintzen duena beteaz, ordainkizunaren lehenengo aldia ordaindutakoan.

134. artikulua.- Elkarri egokitzeko arauak.

1.- Idazpuru honetan arautzen diren luzapen-erregimenak, bere garaian onartuko den Aurrekontu Orokorraren Legeak agindutakoaren kalterik gabekoak direla ulertuko dira.

2.- Ekitaldi berrirako Aurrekontu Orokorraren Legean luzapen-erregimenaren araberako baimena duten diru-izendapenetako bat falta bada edo zenbateko txikiagoarekin badago, dagokion zenbatekoa doakion egitarauaren kontura kitatuko da; eta hori ezinezkoa izanez gero, atal bereko beste diru-izendapen batzuen kontura.{Bestela, Ekonomi eta Ogasun Sailak zehaztuko du nola burutu behar den kitapena.

XEDAPEN GEHIGARRIAK.

Lehenengoa.- Gizarte-Segurantza.

Hala badagokio, egiten diren hitzarmenen edo onartzen diren beste legezko bitarteko batzuen ondoriozko Gizarte-Segurantzaren arloko diru-sarrerak Gizarte-Segurantzaren finantziazio bereziari atxikita geldituko dira, eta arlo horretako aginpideak eman zaizkion erakundearen aurrekontuetako gastuen egoera orrian sartuko dira.

Bigarrena.- Herri-baltzuen aurrekontuak.

(Euskal Autonomia Erkidegoko 2006 urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 5/2005 Legearen Bigarren Azken Xedapenaren 2. atalaren bitartez aldatua).

Baldin eta, Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorraren barruan jasota badaude, eta lanean emandako aurreneko lau urteak, gutxienez, jasotzen dituen jarduera-plana aurkeztu ondoren, Jaurlaritzak aurrekontuei buruzko urteko legeak indarrean jarri ondoren sortutako herri-baltzuen aurrekontuak onartu ahal izango ditu, Ekonomi eta Ogasun Sailak proposatuta, eta Lege-biltzarreko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontuei buruzko Batzordeari onartutako aurrekontuak bidaliz.

Sortze-arauek xedatzen dutenaren aurka joan gabe, aurreko paragrafoan xedatutakoa ekitaldian zehar jarduerari ekiten dioten erakunde publikoei ere aplikatuko zaie.

Hirugarrena.- Aurrezaintzako neurriak .

Lege-aurregitasmoak edo xedapen-egitasmoak ezartzeak herri-administrazioaren gastuen gehitzea edo diru-sarrerak murriztea ekar dezake. Hori dela eta, proposamena egin duen sailak egindako ekonomi txostena izan beharko dute egitasmo horiek aurrekarien eta aurretiazko ikerketen artean. Txosnen horretan, egitasmo horiek burutzeak aurrekontuan izan ditzakeen ondorioak behar bezala neurtu eta ezagutzeko zehaztasun guztiak jasoko dira.

Laugarrena.- Aurrekontuen egokitzapen teknikoak.

(Euskal Autonomia Erkidegoko 2006. urteko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 29ko 5/2005 Legearen Bigarren Azken Xedapenaren 3. atalaren bitartez gehitua).

1.- Aurrekontuen arloan eskumena duen sailak egokitzapen teknikoak egin ahal izango ditu. Aurrekontuetako gastuen eta diru-sarreren egoeretan, bai eta eranskinetan ere, Administrazioa berrantolatzearen, eskumenak eskualdatzearen eta lege-mailako arauak onartzearen ondorioz beharrezkoak badira.

2.- Aurreko paragrafoan xedatutakoa aplikatzearen ondorioz, sailkapen organiko, ekonomiko eta funtzionaletako eta programakako sailkapeneko edozein elementu ireki daiteke, baina ezin izango da gehikuntzarik egin Aurrekontuko kreditu orokorretan, finantza-biderik egon ezean.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 1995eko otsailak 22.

Lehendakaria,

JOSÉ ANTONIO ARDANZA GARRO

euskal legezalea