31987foruaraua,

3/1987 Foru Araua, Bizkaiko Kondaira Lurraldeko foru-erakundeen hautapen, antolaketa, erregimen eta funtzionamenduari buruzkoa

Bizkaiko Batzar Nagusiak

BIZKAIKO KONDAIRA LURRALDEKO FORU ERAKUNDEEN HAUTAPEN, ANTOLAKETA, ERREGIMEN ETA FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO OTSAILAREN 13KO 1987/3. FORU ARAUA

(44 zenbakidun BEOren eranskina, 1987.eko otsailaren 23koa)

ZIOEN AZALPENA

1.- Martxoaren 4eko 1977/18. Erret Dekretu-legeaz Bizkaiko Batzar Nagusiak eta Foru Aldundia berrezarri ziren.

Foru Organoen antolaketa eta funtzionamendua, hala nola hautakera ere urtarrilaren 26ko 79/124. Erret Dekretuaz erregulatu ziren.

2.- 1978.eko abenduaren 27ko Espainiako Konstituzioak bere Lehen Xedapen Gehigarrian Foru Lurraldeen kondairazko eskubidean babestu eta gordetzen ditu eta haien egunerapena, kasua balitz, Konstituzioaren eta Autonomi Estatutuen markoan burutuko dela ezartzen.

3.- Abenduaren 18ko 79/3. Lege Organikoaz onetsitako Euskal Herriarentzako Autonomi Estatutuak bere 37.3.a) artikuluan Kondaira Lurraldeetako Foru Organoei, beraien lurraldeen eremuan, besteak beste, beraien Erakundeen antolaketa, erregimen eta funtzionamenduari buruzko arloan, eskumen esklusiboa eskuetsia die. Halaber, 37.3. artikuluko f) atalak Estatutuan zehaztu zein bestegana dakizkien arlo guztietan ere eskudun izango direla ezarria du.

Honela, Estatutuak berak bere 10.3. artikuluan Euskal Herriko Autonomi Erkidegoari, Batzar Nagusiak eta Foru Aldundiak, besteak beste, uki ditzan barru hauteskunde-legegintzazko arloan eskumen esklusiboa eskuetsia dio, Kondaira Lurraldeei dagozkien ahalmenen kalterik gabe, esaten denez, Euskal Estatutuaren 37. artikuluan xedaturikoaren arabera.

4.- Kondairazko eskubideak babesten dituen Konstituziotik eta Euskal Herriko Estatututik sortutako legezko marko honekin, Foru Arau eta Eusko Legebiltzarraren Lege saldo batez Bizkaiko Batzar Nagusien erregimena, antolaketa eta funtzionamendua, hala nola hauteskunde-prozesua ere erregulatu ziren.

5.- 1983.eko urtarrilaren 5eko Foru Arauak Bizkaiko Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren antolaketa erregulatu zuen.

Eusko Legebiltzarraren martxoaren 8ko 83/3. Legeak Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Batzar Nagusien hauteskunde-sistema ezarri zuen.

Azkenik, Bizkaiko Batzar Nagusien 1984.eko martxoaren 1 eta 2ko Foru Arauak Bizkaiko Kondaira Lurraldeko gobernu eta administrazioari buruzko erregimena erregulatu zuen. Arauok Bizkaiko Kondaira Lurraldeko oinarrizko erakunde-multzoa osatzen dute.

6.- Hala ere, arau hauen informazio-eskema eta printzipioak osotoro gordez, beraiek berekizko antolaketa itxuratzen dutela, non Batzar Nagusiak Arauematezko eta Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Organo Beterazle den Foru Aldundiaren kontrolezko Organo baitira, aipatutako arauak moldatzea eta aldi berean, jarraian adieraziko diren egoera eta egitateetan oinarrituz, berberen birbaketa egiztatzea bidezko dira:

1g. Eusko Legebiltzarraren Azaroaren 25eko 83/27. Legea den Kondaira Lurraldeei buruzko Legea egotea, beronek bere 7.a) artikuluko 1g. zenbakian Kondaira Lurraldeetako Foru Organoei beraien Hauteskunde-arau, antolaketa, erregimen eta funtzionamenduari buruzko arloan, eskumen esklusiboa aintzatetsia dielarik, guzti horri tratamendu bateratsua emanaz.

2g. Toki Erregimeneko Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 85/7. Legearen onespena, Kondaira Lurraldeen ikuspegitik, 2g. Xedapen Gehigarria garrantzitsua dela.

3g. Bizkaiko Batzar Nagusietarako Hauteskundeei buruzko Martxoaren 8ko 83/8. Legeak gehigarriki aipatzen zuen Toki Hauteskundeei buruzko uztailaren 17ko 78/39. Legea, besteak beste, indargabetu zuen Hauteskunde-erregimen Orokorrari buruzko Ekainaren 19ko 85/5. Lege Organikoa jadaneko bihurtzea.

4g. Egitate hauekin batera, legezko marko berriaren ikuspegitik garrantzitsuak direla, moldaketa eta birbaketa honetara eragiten duten aztura praktikozko beste batzu ere badaude, besteak beste, hauexek azpimarratuko direla:

a) Legez iratxikitako eskumen esklusiboen halabeharrezko iharduna, Bizkaiko Kondaira Lurraldekoez ezberdinak izan daitezen Organoen arau zein legeen menpean egon gabe.

b) Urte hauetan izan duten jadanekotasunean zehar arrazoibideak eta garatutako iharduerak ekarri eta ezarria duten arau berberen beharrezko homogenoketa eta armonizazioa.

c) Bizkaiko Kondaira Lurraldeko oinarrizko arauematemultzo honek, Konstituzioan gehiengo kualifikatuez onetsi, aldatu zein indargabetu behar diren arlo batzutarako exijitzen den legez, nahikoa egonkortasuna eduki behar duelako beharrizana. Honela, hauteskunde-legeria ekoizkin osoari buruzko azken hautespenean gehiengo osoa exijitzen duten Lege Organikoentzat gordea da.

d) Halaber, Gobernu eta Administraziorako Foru Arauean behatu eta erregimena eta funtzionamendua aipatzen dituzten Foru Aldundiaren, Diputatu Nagusiaren eta Foru Diputatuen eskumenei buruzko aspektuak, Kondaira Lurraldeei buruzko Legearen 7.a) 1. artikuluak batera aipatuak dituen aspektuak xedetzat izan ditzan Arau bakar batetan osatu behar dira.

Aurreko guztiagatik, honako Foru Arau hau aipatutako beharrizanen ordaina da, izan ere, eta laburki, hauxe:

A) Arau bakar batetan Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Foru Organoen hautapen, antolaketa, erregimen eta funtzionamenduari buruzko gaiak bateratzea.

B) Foru Organoei iratxikitako eskumen esklusiboen iharduna.

C) Urte hauetan zehar Foru Erakundeek berek onesten izan dituzten sistema eta arauak gordetzea, gutxienezkoa ere aldatu gabe, gehienezko egonkortasuna egon dadin eta hiritarra ez botere publikoak ere oinarrizko erakunde-arauei doazkien aldaketa iraunkorren pean jar ez daitezen.

Guzti horrengatik, Kondaira Lurraldeei buruzko 7.a)1. artikuluan eta Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren Antolaketarako Foru Arauaren 6.1.a) artikuluan xedaturikoarekin bat etorriz, Batzar Nagusiek honakoa onetsi dute: Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Foru Organoen Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzko Foru Araua.

ALDEZ AURRETIKO TITULUA

1. Artikulua.-

Beraren kondairazko tradizioaren arabera, Batzar Nagusiak eta Foru Aldundia Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Foru Organoak dira.

2. Artikulua.-

Bizkaiko Foru Erakundeek eta Organoek, beren eskumen bereziak burutzean, Legearen eta Zuzenbidearen pean zeharo egonaz ihardungo dute.

3. Artikulua.-

Bizkaiko Erakundeek eta Organoek beren iharduera publikoa hurrengook definituriko eskumenezko marko orokorrean burutuko dute:

a) Euskal Herriko Autonomi Estatutuak.

b) Autonomi Erkidegoko Erakunde Komunen eta Kondaira Lurraldeen arteko Harremanetarako Erregulatze-legeak eta eskuordetze zein besteganaketazko bestelako xedapenek.

c) Balio Erantsiaren gaineko Zergaren eta tributu-jitezko xedapenen eta honetarako ezar daitezen bestalako arauen arabera moldatutako Kontzertu Ekonomikoaren Legeak.

d) Erregimen Komuneko Aldundiak egun dabiltzaneko eskumenezko markoa ezarria duten legezko xedapenek eta bereziki, Toki Erregimeneko Oinarriak erregulatzen dituen apirilaren 2ko 85/7. Legearen 2g. Xedapen Gehigarrian xedaturikoaren arabera.

e) Honako Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzko Arau honek.

I. TITULUA

BATZAR NAGUSIEZ

I. KAPITULUA

BATZAR NAGUSIEN IZAERA, ESKUMEN ETA OSAKETEZ

4. Artikulua.-

1. Batzar Nagusiak Kondaira Lurraldeko herri ordezkaritza eta partaidetzazko Organo goren dira.

2. Batzar Nagusiek honako Foru Arau honetan ezarritakoaren arabera arauemate-ahalgoa burutu, Diputatu Nagusia hautatu, Foru Aldundiak proposatuz gero aurrekontuak onetsi eta haren ekintzapidea kontrolatzen dute.

5. Artikulua.-

Batzar Nagusiengandik sortu eta Foru Arau izendatuko diren izaera orokorreko xedapenak, herronkaren aldetik, Foru Aldundiaren Dekretuak baino gorago daude. Arau horiek legezko kontrolaren pean egongo dira.

6. Artikulua.-

1. Batzar Nagusien Foru Arauak Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratu eta haien argitarapenaz gero eta handik 20 egunetara bihurtuko dira jadaneko, aurkako xedapenik balego izan ezik.

2. Gainerako erabaki eta ebazpenei dagokiela, Bazar Nagusien Erregelamenduak xeda dezanari begira egongo da.

7. Artikulua.-

1. Batzar Nagusiei hauexek dagozkie:

a) Autonomi Estatutuaren eta Autonomi Erkidegoko Erakunde Komunen eta Kondaira Lurraldeen arteko Harremanak erregulatzen dituen Legearen arabera, Kondaira Lurraldeen eskumeneko izan daitezen arloei buruzko izaerea orokorreko Foru Arauak epaiztea.

b) Autonomi Erkidegoaren zein Estatutuaren legeriatik eratorri eta beti ere arauzko gaitasuna hari espreski iratxiki ez zaionean, Foru Aldundiak proposa ditzan arauzko garapenerako Dekretuak onestea.

c) Foru Aldundiaren iharduketa kontrolatu eta sakatzea, honetarako informazio egokia izango dutela, xede horiek betetzeko.

2. Dena den, Batzar Nagusiei, gainera, hurrengo arlook dagozkie:

a) Hurrengo gaiok onestea:

1.- Kondaira Lurraldearen Aurrekontu Orokorrak, Obra eta Zerbitzuetarako Foru Egitasmoa barnesartuko dutela, beraren kontu orokorrak eta, behin betikoz, kredituzko finantz eragiketak.

2.- Kontzertu Ekonomikoaren Legearen 45. artikuluko 1. atalak aipatzen dituen Toki Korporazioen berekizko tributuen erregulazioa, hala nola, kasua balitz, Kondaira Lurraldeko Udalerrien Finantzaketarako Erregimen Orokorra finkatzea.

3.- Toki Korporazioen finantz babeserako Erregimen Orokorra, Kontzertu Ekonomikoaren Legearen 45. artikuluko 2. atalaren arabera.

4.- Lurraldea uki dezaten sektoretako egitasmoak.

5.- Kondaira Lurraldeko politika-administraziozko antolaketa eta zatiketa.

6.- Udal mugapeen aldakuntza.

b) Hurrengo kasuetan, Foru Aldundiaren proposamenak berrestea:

1.- Kondaira Lurraldeak eskumenak bereganatzeko.

2.- Erakunde Komunei eskumenak lagatzeko.

3.- Eusko Jaurlaritza, Estatutuaren Gobernuarekin, bestelako Kondaira Lurraldeekin, Autonomi Erkidegoekin zein Probintziekin hitzarmenak egiteko.

c) Legeek iratxiki zein honako Foru Arau honek aintzatets diezazkien gainerakoak.

8. Artikulua.-

1- Batzar Nagusien aurrean arauemate-ekimena hurrengooi dagokie:

a) Batzar Nagusietako kideei eta Batzarkideen Taldeei, Batzar Nagusien Erregelamenduan ezarritakoaren arabera.

b) Foru Aldundiari.

c) Hiritarrei, herri arauemate-ekimena erabiliz.

2.- Batzar Nagusietako kideek erreguak, galderak, jabeldurak eta mozioak azaldatu ahal izango dituzte, arauz ezar dadinaren arabera.

9. Artikulua.-

1. Batzar Nagusiak Ahaldunez osatuko dira, berauek hautespen unibertsal, aske, zuzuen, sekretu eta heinekoaz hautatuak direla, Foru Arau honen V. Tituluan hautatu beharrreko Ahaldunen kopuruaz eta hautakeraz xedaturik dagoenaren arabera.

2.- Batzar Nagusiak hautatzeko, Bizkaiko Kondaria Lurraldea hauteskunde-mugabarrutan zatitzen da.

II. KAPITULUA

BATZAR NAGUSIEN ERAKETA, ANTOLAKETA ETA FUNTZIONAMENDUEZ

10. Artikulua.-

1. Bizkaiko Batzar Nagusientzat, haien eraketa, antolaketa eta funtzionamenduari dagokiela, beraien Erregelamenduan xedaturikoa aginduzko izango da.

Batzar Nagusiek beren kideetatik Lehendadaria eta Mahaia hautatuko dituzte, Mahaia hark, Lehendakariorde bik eta Idazkari bik osatuko dutelarik. Halaber, Batzar Iraunkorra hautatuko da.

Batzar Nagusiak urtero batzarraldi sail bakar batez bilduko dira.

2.- Batzar Nagusien Erregelamenduaren aldaketak zein indargabeketak, hala nola berri baten onespenak egitamuaren osotasunari buruz egingo den azken hautespenean Batzar Nagusien gehiengo osoa beharko dute.

3.- Foru Arau honetan edo Batzar Nagusien Erregelamenduan aurrikusi ez denerako, gehigarriki, Eusko Legebiltzarraren jadaneko Erregelamendua izango da aplikagarri.

III. KAPITULUA

FORU ORGANOEN HAUTAPEN, ANTOLAKETA, ERREGIMEN ETA FUNTZIONAMENDUARI BURUZKO FORU ARAUEZ ETA ARAUEMATE-DEKRETUEZ

11. Artikulua.-

1. Kondaira Lurraldeko hauteskunde-erregimenari, Kondaria Lurraldeko politika-administraziozko antolaketa eta zatiketari eta Kondaria Lurraldeko Administrazioaren erregimen juridiko eta funtzionamenduari buruzko arloak Foru Arau bitartez erregulatuko dira.

2. Artikulu honetako aurreko puntuan aipatutako arloei buruzko Foru Arauen onespenak, aldaketak zein indargabeketak ere egitamuaren osotasunari buruz egingo den azken hautespenean Batzar Nagusien gehiengo osoa beharko dute.

3. Batzar Nagusiek Foru Aldundiari Foru Arauemate dekretu izendatuko diren Foru Arau-herronkadun arauemate-xedapenak epaizteko ahalgoa eskuordetu ahal izango diote, hurrengo arlootan izan ezik.

a) Foru Aldundiaren oinarrizko Ordenamendua edo Kondaira Lurraldeko Administrazioaren Erregimen Juridikoa ukitzen dituztenetan.

b) Kondaira Lurraldeko Politika-administraziozko Antolaketa eta zatiketa ukitzen dituztenetan.

c) Kondaira Lurraldeko Hauteskunde-erregimena.

d) Beraien erakunde-izaeragatik, onetsiak izateko prozedura berezia behar duten harako Arau guztietan.

4. Arauemate-eskuordetza Oinarri-Foru Arau baten bitartez erabaki beharko da, beraren xedea testu artikulatuak gertutzea izan dadinean, edo Foru Arau arrunt batez, zenbait legezko testu bat berean birbatu nahi dadinean. Kasuotan, Batzar Nagusien erabakiak haren ihardunerako epea finkatuko du.

5. Oinarri-Foru Arauek zehatz-mehatz arauemateeskuordetzearen xedea eta erdiespena eta hura iharduteko jarraitu behar diren printzipioak eta erizpideak mugatuko dituzte.

6. Legezko testuak birbatzeko baimenak eskuordetzearen edukinak aipatzen duen arauemate-eremua mugatuko du, testu bakar baten azaldaketa berrian mugatzen den ala birbatu behar diren legezko testuak erregularizatu, argitu edo armonizatzekoa barnesartzen duen zehaztuz.

7. Foru Aldundiak, arauemate-eskuordetzea erabili bezain laster, Batzar Nagusiei haren xede den testu artikulatua edo birbatua edukiko duen jakinerazpen egokia zuzenduko die.

8. Batzar Nagusien Mahaiak Foru Aldundiaren testua, Batzar Nagusien aurrean, hura eztabaidatu eta osotasunari buruz hautespena egin dadin, irakurketa bakarrezko prozeduraz izapide dadin aginduko du.

9. Aurreko idatz-zatietan ezarritako eskuordetza-kasuetan ez ezik, Foru Aldundiak ondoko kasuan ere eman ahal izango ditu zergei buruzko foru dekretu arauemaileak: helburu bakarra Bizkaiko Lurralde Historikoko legeria egokitzea denean, baldin eta Kontzertu Ekonomikoan xedatutakoaren arabera Lurralde Historikoan araubide erkideko lurraldean dauden funtsezko eta erazko arau berberek izan behar dira aginduzko.

Era berean, Foru Aldundiak, Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatuak proposaturik, premiazko arrazoiak direla medio eman ahal izango ditu foru dekretu arauemaileak, zergei buruzko arauren bat ezarri edo egokitu behar bada.

Batzar Nagusiei idatz-zati honetan aipatutako foru dekretu arauemaileen onespenaren berri eman behar zaie, berrets ditzaten.

II. TITULUA

BIZKAIKO GOBERNU ETA ADMINISTRAZIOEZ

I. KAPITULUA

FORU ALDUNDIAZ

1G. SAILATALA

IZAERA, OSAKETA ETA KARGUZKETA

12. Artikulua.-

1. Foru Aldundia, dagozkion eskumenen alorrean, Bizkaiko gobernua eta adminstrazioa bereganatzen dituen organo kolegiatua da, beterazte-funtzioa, arauzko ahalgoa eta arauemate-ekimena dagozkiolarik.

2. Foru Aldundia Diputatu Nagusiak eta hamar ezin gaindi ditzakeen Foru Diputatuen kopuru batek osatzen dute.

3. Ahaldun Nagusiak Foru Diputatu bat izendatuko du Bizkaiko Foru Aldundiko Idazkari bezala. Era berean, bere funtzioak burutzeko egiturak eta bitartekoak ezarriko ditu.

13. Artikulua.-

Auzitegiek Foru Aldundiaren arauzko ahalgoa eta administrazio iharduketaren legezkotasuna, hala nola bidezkotzen duten xedeekiko duen menpetasuna ere kotrolatzen dituzte.

14. Artikulua.-

1. Diputatu Nagusiak Foru Aldundiaren ordezkaritza du, Foru Diputatuen ekintzak zuzendu eta koorkinatu, Dekretuak luzatu, berauen argitarapena agindu eta Legeek eta Foru Arauek iratxiki diezazkioten bestelako funtzioak burutzen ditu.

2. Foru Diputatuek, Diputatu Nagusiak beraien izendapenerako Dekretuan iratxiki diezazkien funtzioak edukitzen dituzte.

Ahaldun izantza ez duten Foru Diputatuek Batzar Nagusien bileratara joan ahal izango dira, hizpidez baina hautespiderik gabe.

3. Foru Aldundiaren Gobernu-arlo bakoitzaren barruan, zuzendaritza orokor bereziak izendaketa askeko kargu izango dira.

15. Artikulua.-

1. Foru Aldundiaren arauzko ahalgoak Batzar Nagusien Foru Arauak garatzeko dekretuak, hala nola Autonomi Erkidegoaren zein Estatuaren Legeenak ere onesteko ahalmena eskuhartzen du, legez bidezko dadinaren arabera.

2. Dena dela, Foru Aldundiari Antolaketarako barru erregelamenduak onestea dagokio.

16. Artikulua.-

1. Aldundiak hurrengo balizkootan kargutziko du:.

a) Batzar Nagusien agintaldia amaitzean

b) Foru Arau honen 30. artikuluan aurrikusitako kasuetan.

2. Aldundi karguzleak, Diputatu Nagusiaren izendaketa berria egin arte. Ihardunean jarraituko du, administrazio funtzioaren jarraipena eta ahalen intsuldaketa egokia bermatzeko xedeaz.

2. SAILATALA

ESKUMENAK, ESKURANTZAK ETA FUNTZIONAMENDUA

17. Artikulua.-

1g.) Foru Aldundiari honakook dagozkio:

1.- Foru Arau-egitamuak onestea, Batzar Nagusiei bidaltzeko edo aipatutako Batzarren Erregelamenduak ezar ditzan baldintzetan, haiek atera daitezen mugarritzeko. Dena dela, Foru Organoen Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzko Foru Arauaren 7.1.a) eta 11.1. artikuluek aipatuak dituzten arloak Foru Arau bitartez erregulatu beharko dira

2.- Batzar Nagusiei, Autonomi Erkidegoaren zein Estatuaren Legeriatik eratortzen diren arauzko garapenerako Dekretuak proposatzea, behin betikoz onets ditzaten, Bizkaiko Kondaira Lurrealdeko Foru Erakundeen Hautapen, Antolaketa, Erregimen eta Funtzionamenduari buruzko honako Foru Arau honen 7.1.b) artikuluaren arabera.

3.- Arauemate-dekretuen bitartez, Arauemate-eskuordetzea ihardutea, Foru Arau honetan ezarritakoaren arabera.

4.- Foru Arauak garatzeko Dekretuak eta Estaturen eta Autonomi Erkidegoko Erakunde Komunen legeria garatzeko Dekretuak onestea, Autonomi Erkidegoko Erakunde Komunen eta beraren Kondaira Lurraldeetako Foru Organoen arteko Harremanetarako Legearen 8.2.a)artikuluan adierezitakoaren arabera, aipatutako Legearen 7.b) artikulo arloei doakienean.

5.- Kondaira Lurraldearen Aurrekontu-egitamuak eta beraren Kontu Orokorrak eta Ondarearen Administraziozkoak onetsi eta Batzar Nagusien eztabaidaren pean jartzea, behin betikoz onets ditzaten.

6.- Lurralde osoa ukitzen duten sektorekako Egitasmoak onetsi eta Batzar Nagusien eztabaidaren pean jartzea, behin betikoz onets ditzaten.

7.- Toki Korporazioen berekizko Tributuak erregulatzen dituzten Egitamuak prestatu, haien erizpena egin eta Batzar Nagusien behin betiko onespenaren pean jartzea, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoaren Kontzertu Ekonomikoa onetsi zuen Maiatzaren 13ko 82/12. Legearen 45.1 artikuluaren arabera.

8.- Kondaira Lurraldeko Udalerrien Finantzaketarako Erregimen Orokorra prestatu, haren erizpena egin eta Batzar Nagusien behin betiko onespenaren pean jartzea.

9.- Toki Korporazioen Babeserako Erregimen Orokorra prestatu, haren erizpena egin eta Batzar Nagusien behin betiko onespenaren jartzea, lehen aipatutako Kontzertu Ekonomikoaren Legearen 45. artikuluko 2. atalaren arabera.

10.- Bizkaiko Politika-administraziozko Antolaketa eta Zatiketari eta udal mugapeen aldakuntzari buruzko egitamuak Batzar Nagusiei proposatzea, behin betikoz onets ditzaten.

11.- Foru Arau honen 7.2.b) artikuluan adierazitako arloei buruzko proposamenak gertutu eta onestea, Batzar Nagusien berrespenaren pean jarriz.

12.- Gobernu-ekintzapidearen abiabideak ezarri eta Foru Administrazioaren eta beraren menpeko Entitate, Enpresa eta Establezimenduen goi-ikuskapena ihardutea.

13.- a) Batzar Nagusiei proposamena egitea, Foru Arau baten bitartez Organismo Autonomoak, nola merkataritzakoak, hala administraziozkoak, sortzen onets dezaten.

b) Foru Sektore Publikoko edozein Entek Foru Sozietate Publikoen sortzen onestea, bai sozietate berria eratuz, bai lehendik dagoen baten partaidetzak hartuz. Erabaki horren berri Batzar Nagusiei berehala emango zaie.

14.- Foru Aldundia zatitzen deneko Foru Sailen egitura organikoa eta antolaketazko barru erregelamenduak onestea.

15.- Diputatu egokiak proposatuz gero, Foru Aldundiko goi-karguak eta izendaketa askeko gainerako karguak izendatu eta karguzteraztea.

16.- Foru Arau honen 20. artikuluak aipatzen dituen Batzordeak sortzea.

17.- Foru Aldundiak edozein Entitate publiko zein pribatutan eduki ditzan ordezkariak izendatzea, Ordezkaritza Batzar Nagusiei dagokienetan izan ezik.

18.- Foru Aldundiak Kontzertu Ekonomikoaren Legeak ezar daitezen Batzordeetan eduki ditzan ordezkariak izendatzea.

19.- Autonomi Estatutuaren 39. artikuluak aipatzen duen ordezkaria izendatzea.

20.- Diputatu Nagusiaren bitartez, Batzar Nagusien batzarraldiko deialdia eskatzea.

21.- Aurretiazko izaeraz, Foru Arau honen 49. artikuluak aipatzen duen konfidantza galdekizuna aurkezteari buruz eztabaidatzea.

22.- Legearen arabera, Foru Adundiaren aurrean tartejar daitezen helegiteak ebaztea.

23.- Edozein aginpide eta eskumenetako Auzitegien aurrean helegiteak aurkeztea.

24.- Foru Aldundiaren organoen egintza eta erabakien kaltegarritasuna adieraztea.

25.- Bizkaiko Kondaira Lurraldeko ondarea administratzea, Legeek eta Foru Arauek ezarritako mugetan.

26. Besterentzea, Foru Lege eta Arauen arabera, osoko balioa hiru milioi (3.000.000,00) euro baino txikiagoko ondasun higiezinak; bestelako kasuan, Batzar Nagusiek baimendu beharko dute.

27.- Ondasunen kalifikazio jurikikoaren aldakuntza, Bizkaiko ondarearen eskuraketa, artapen eta babesa, luperketa eta ituinpena, Ondareari buruzko Foru Arauaz erregula ez dadin artean.

28.- Foru Aldundiaren ondasun eta eskubideei buruz amore ematea, Legeen eta Foru Arauen arabera, eta Batzar Nagusiei ebaluaketa ekonomikoa onartzen ez duten eskubide eta erantzunbeharrei buruz amore eman dezaten proposatzea. Azaroak 26ko 92/30 zenbakidun Legearen 88. artikuluak aipatzen duen itunezko amaierak, edonola ere, Jaurtze Batzordearen onarpen espresua behar izango du, zuzeneko ahalmenagatik edo kopuruaren zioz aipatu erakundeari dagozkion gaiei buruzkoak direnean. Diputatu Nagusiaren edo Foru Diputatuen aldeko onarpen espresu bera behar izango da, zuzeneko konpetentzia eta kopuruagatik esleiturik dituztenean. .

29.- Kredituak administratu, erantzunbehar ekonomikoak hartu eta gastuak baimentzea, Foru Arau honen IV. Tituluko III. Kapituluan ezarritakoaren arabera.

30.- Foru Arau honen IV. Tituluko III. Kapituluan ezarritako eran kontratuak egin daitezen baimena ematea.

31.- Foru Aldundiaren menpeko Zerbitzu publikoen, Iraskundeen, Entitateen eta Enpresa Publikoen kudeaketa jagon eta kontrolatzea.

32.- Funtzionarien talde, azpitalde zein plazak sortzea eta pertsonalgo-plantilak zabaltzea, zainpeturiko aurrekontuzko kredituen barnean.

33.- Karrerako funtzionariak izendatzea.

34.- Edonolako pertsonalgoa kontratatu eta inoizkako funtzionarien izendapenak eta karguzketak egitea, horretarako zainpeturiko aurrekontuzko kredituen barnean.

2g.) Foru Aldundiari honakook ere dagokio:

a) Erregimen komuneko Aldundietan Plenoari eta Gobernu Batzordeari dagozkien harako gaiak aztertu eta ebaztea, beti ere Batzar Nagusien eskumenak gordez.

b) Konstituzioak, Euskal Herriko Autonomi Estatutuak, Legeek eta Foru Arauek eslei diezazkioten gaineko eskumenak.

18. Artikulua.-

Foru Aldundiak, Batzar Nagusien iharduketen kalterik gabe, bereziko Foru Erregimenaren osotasuna eta Bizkaiko Kondaria Lurraldeari dagozkion eskumenak jagongo ditu, haiek defenditzeko beharrezko izan daitezen ekintzak ihardunez, helegiteak tartejarriz eta neurriak hartuz eta, kasua balitz, Batzar Nagusiei horren berri emanez.

19. Artikulua.-

1. Foru Aldundiaren batzarraldietarako deialdiak Diputatu Nagusiak egingo ditu, beronek deialdi horri, Idazkari legez ihardun dezanak, harengandik jaso ditzan argibideen arabera, gertutu dezan Egungo Aztergaien Zerrenda erantsiko diolarik.

2. Foru Aldundiaren batzarraldiak egiteak, balioz era daitezen, Diputatu Nagusia ala ordez dezan eta, gutxienez, Foru Diputatuen erdia egotea behar izango du.

3. Foru Aldundiaren azterketaren pean jar daitezen agiriak ixilpekotasunezkoak izango dira, jendaurrean azaldu arte. Beraren baitan egon daitezen eztabaidak ere izaera berekoak izango dira, beraren kideak berberei buruzko sekretua gordetzeko beharturik daudela, beren karguak utzi eta gero ere.

4. Erabakiak egon daitezenen gehiengo bakunaz hartuko dira, gehiengo hau, aldekoak aurkakoak baino gehiago direnean, erdietsia dela ulertuko dela, ondorio hauetarako abstentzioak eta balio gabeko botuak konpuntatu gabe. Hainbanaketak Diputatu Nagusiak ala ordez dezanak, kalitatezko botuaz, ebatziko ditu.

5. Foru Aldundiaren erabakiak, Idazkariak egingo duen Aktan, agertuko dira.

6. Diputatu Nagusiak baimen dezanean, adituak ere joan ahal izango dira Aldundiaren bileretara. Beraien iharduketa han egotea sorreraz dezan gaiari buruzko informazioa emateko da, beraien aurrean aurkeztutako txostenari eta aztertutako gaiei buruz sekretua gordetzeko beharturik daudela.

7. Foru Aldundiak bere Erregelamendua eta Barne Erregimena hartu ahal izango ditu, berauetan haren funtzionamendurako eta proposaturiko atazen eta hartu behar ditzan ebazpenen prestaketa egokirako beharrezko izan daitezen arauak edukiko direkarik.

20. Artikulua.-

1. Foru Aldundiak, Sail bat baino gehiago uki dezan zenbait arlotan, izaera iraunkorreko edo aldi baterako Batzorde Eskuordetuak sortu ahal izango ditu. Haien funtzionamenduarentzat Foru Aldundiak dituen erizpide berberak aginduzko izango dira.

2. Batzordeak sortzeko Dekretuan honakook agertu beharko dira:

a) Haren sorkuntzaren zioak.

b) Mahaiburu izango duen Foru Diputatua.

c) Hari atxeki dakizkion Foru Sailak.

d) Iraupena.

e) Osa dezaten kideak.

II. KAPITULUA

DIPUTATU NAGUSIAZ

1G. SAILATALA

DIPUTATU NAGUSIAREN IZENDAKETA, IZENDAPENA, IZAERA ETA ESTATUTUA

21. Artikulua.-

1. Diputatu Nagusia Batzar Nagusiek hautatuko dute, beren kideen artean, hautespen sekretuaz.

2. Talde politiko edo hauteskunde koalizio bakoitzak, Batzar Nagusietan ordekaritza duenak, Mahaiaren aurrean Diputatu Nagusirako hautagai bat aurkeztu ahal izango du.

3. Diputatu Nagusiaren izendaketarako, lehen hautespenean, gutxienez, Ahaldunen legezko kopuruaren gehiengo osoaren botua beharko da eta hurrengoan gehiengo bakunarena. Ondorio horietarako, ez dira abstentzioak konputatuko.

4. Aurreko atalak aipatzen duen bigarren hautespena eginez gero, hainbanaketa balego, Diputatu Nagusia izateko izendaketa Batzar Nagusietarako haueskundeetan botu-kopuru handiena lortua duen talde politiko edo koalizioaren hautagaiak jasoko luke.

22. Artikulua.-

Diputatu Nagusiaren izendapenerako erabakia Bizkaiko Egunkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da eta Batzar Nagusien Lehendakariak izenpetu eta berretsiko.

23. Artikulua.-

1. Diputatu Nagusiak Kondaira Lurraldearen eta Foru Aldundiaren ordezkaritza du.

2. Diputatu Nagusiak Foru Aldundiaren Lehendakaritza bereganatu, beraren ekintzak zuzendu eta koordinatzen ditu, Foru Administrazioaren Burua dela.

24. Artikulua.-

Diputatu Nagusiak, duen karguagatik, honakootarako eskubidea du:

a) Jaun Txit Goren tratamendua jasotzeko.

b) Ohituraz ematen zaizkion agurrak eta ohoreak jasotzeko.

c) Bizkaiko Kondaira Lurraldeko ekitaldi ekonomiko bakoitzeko Aurrekontu Orokorretan mugarri daitezen ordaintsariak hartzeko.

25. Artikulua.-

Diputatu Nagusi kargua, sektore publikoko bateraezintasunei buruzko Legeriaren eta Batzar Nagusiek epaiz dezaten Foru Arauaren kalterik gabe, hurrengoekin bateraezina da:

a) Batzar Nagusien Lehendakaria eta Mahaiaren kidea.

b) Edozein Udalerritako Alkatea edo Zinegotzia.

26.- Artikulua.-

Diputatu Nagusiak Foru Arauak eta Foru Arauemate-dekretuak aldarrikatu eta haien onespenaren geroztik 15 egunetako gehienezko epean Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitara daitezen agintzen du.

27. Artikulua.-

1.g.) Diputatu Nagusiak Foru Aldundiaren gobernu-ekintzapidea zuzendu eta kontrolatzen du, Foru Diputatu bakoitzak bere kudeaketagatik dituen eskumenaren eta erantzunkizunaren kalterik gabe. Honetarako, Foru Aldundiaren Lehendakari gisa, honakook dagozkio:

1. Foru Aldundiaren bileratarako deialdiak egin, Egungo Aztergaien Zerrenda finkatu, batzarraldietan mahaiburu izan, eztabaidak zuzendu eta batzarraldiak eten eta bukaeraztea.

2. Foru Arau honen 20. artikuluan xedaturikoaren arabera, Foru Aldundian sor litezkeen Batzorde Eskuordetuetarako deialdiak egin eta, kasua balitz, mahaiburu izan eta zuzentzea.

3. Batzar Nagusien xedapenak argitaratu, burutu eta beteraztea.

4. Foru Aldundiak eta berak erabaki ditzaten Foru Dekretuak izenpetu, luzatu eta argitaratzea.

5. Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako deialdia egitea, Foru Arau honen 78. artikuluan ezarritakoaren arabera.

6. Foru Arau honen 49. artikuluak aipatzen duen konfidantza galdekizuna aurkeztea.

7. Batzar Nagusiei, berauek Foru Aldundiari eska diezazkioten informazioa eta laguntza ematea.

8. Foru Diputatuak izendatu eta kentzea.

9. Foru Diputatuen artetik, Diputatu Nagusiorde bat edo batzu izendatu eta karguzteraztea.

10. Arauek iratxiki liezazkioten bestelako eskumenak zein eskumenak ihardutea.

2g.) Foru Administrazioaren Buru legez, bere organoen koordinazioa ziurtatu eta, besteak beste, hurrengo eskurantzok iharduten ditu:

1. Foru Arau honen 46. artikuluak aipatzen duen jendaurreko adierazpen orokorra urtero azaldatzea, Foru Aldundiaren izenean.

2. Foru Aldundiaren ekintzapidea zuzendu, koordinatu, errazionaldu eta ikuskatzea, haren iharduketa-egitasmoa eta haren iharduera zuzendu behar duten erizpideak proposatzea.

3. Foru Arau-egitamuen gertuketa zuzendu eta Foru Aldundiaren arauemate-egitaraua koordinatzea.

4. Foru Diputatuei, beraien hurrenez hurreneko Sailen kudeaketa eta atazei buruz, informazioa eskatzea.

5. Foru Aldundiaren lanen ordena onerako eta hartu behar daitezen erabakien prestaketa egokirako beharrezko izan daitezen barru arauak ezartzea.

6. Foru Sail baten Titularraren egonez, gaisotasun, bateraezintasun zein aldi baterako eragozpenezko kasuetan, Sail horren bulegoaz ardura dadin Foru Diputatu izendatzea.

7. Foru Aldundiaren Sail ezberdinen arteko eskurantza eta eskumenezko gatazkak ebaztea.

8. Foru Aldundiak erabaki ditzan Foru Administrazioko izendapenak ematea, Foru Arau honen IV. Tituluko I. Kapituluan xedaturikoaren kalterik gabe.

9. Kontratuak egiteko eta gastuetarako baimena ematea, Foru Arau honen IV. Tituluko III. Kapituluan ezarritakoaren arabera.

10. Foru Aldundiari eta beraren menpeko establezimenduei dagozkien epai eta epaizkanpoko ekintzak ihardun eta epaiketan aurkeztea, presazko kasuan, hari lehen bileran honen berri emanez.

3g.) Diputatu Nagusiari honakook ere dagozkio:

a) Erregimen komuneko Aldundietan beraien Lehendakariei dagozkien harako gaiak aztertzea, Foru Arau honetan Foru Diputatuentzat, Sailen titularren legez, mugarritzen direnak salbu.

b) Batzar Nagusiei, Foru Aldundiari eta Foru Diputatuei espreski iratxikiak izan ez zaizkien gaiak ebatzi eta Arauek iratxiki diezazkioten ahalmen eta eskumen guztiak ihardutea.

28. Artikulua.-

Diputatu Nagusiari, Foru Aldundiaren izenean, honakook dagozkio:

a) Foru Aldundiaren izenean, berez zein eskuordetze bidez, eskriturak, agiriak zein polizak ere harpidetzea, Foru Diputatuek hogei milioi (20.000.000) pezetatako zenbatekorainoko kontratuetarako, horiek duten muga dela, dituzten eskurantzak gordez.

b) Estatuaren, Euskal Herriko Autonomi Erkidegoaren, Bizkaiko Udalerrien eta bestelako Administrazioen Erakundeekiko harremanei eustea.

c) Aldundiaren izenean, aurreko atalean aipatutako enteekiko lankidetzazko hitzarmen zein akordioak ere izenpetzea; eskuordetzea, eskuestekotan, izan ezik.

d) Diputatu Nagusi eta Foru Aldundiaren Lehendakari izantzatik erator daitezen guztiak.

29. Artikulua.-

1. Diputatu Nagusiak Foru Aldundiari bere Gabineteko pertsonalgoaren izendapena eta karguzketa proposatuko dizkio.

2. Pertsonalgo horrek urgazpen zein aholkularitzazko funtzioak bakarrik egiztatuko ditu eta, dena den, inoizkako izaera eduki eta bere kargua, Diputatu Nagusiak kargutz dezanean, utziko du.

2G. SAILATALA

DIPUTATU NAGUSIAREN KARGUZKETA ETA ORDEZKAPENA

30. Artikulua.-

Diputatu Nagusiak honakoon ondorioz kargutziko du:

a) Batzar Nagusien agintaldiaren amaieraren ondorioz.

b) Zentsura-mozioa onestearen ondorioz.

c) Konfidantza galdekizuna ukatzearen ondorioz.

d) Karguzketaren ondorioz.

e) Batzar Nagusiek beren kideen gehiengo osoaz adieraz dezan kargu-ihardunerako ezgaitasun iraunkorraren zioz.

f) Hiltzearen ondorioz.

31. Artikulua.-

1. Aurreko artikuluko a) lerroaldean aurrikusitako balizkoan, Diputatu Nagusi karguzleak bere funtzioen ihardunean Diputatu Nagusi berriaren izendaketa eta izendapenera arte jarraituko du, administrazio funtzioaren jarraipena eta ahalen intsuldaketa egokia bermatzeko xedeaz.

2. Aurreko artikuluko b) lerroaldean aurrikusitako balizkoan, Diputatu Nagusi, onetsitako zentsura-mozioan proposa dadin hautagaia izendatuko da.

3. Aurreko artikuluko c) eta d) lerroaldeetan aurrikusitako balizkoetan, berehala, Diputatu Nagusi berria hautatzeari ekingo zaio, Foru Arau honen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera. Hala ere, Diputatu Nagusi karguzleak bere funtzioen ihardunean jarraituko du, Diputatu Nagusi berriaren izendapenera arte.

4. Aurreko artikuluko e) eta f) lerroaldeetan aurrikusitako balizkoetan, berehala, Diputatu Nagusi berria izendatzeari ekingo zaio, Foru Arau honen 21. artikuluan ezarritakoaren arabera. Izenda ez dadin artean, Diputatu Nagusiaren funtzioak, ordena honen arabera, honakook ihardungo dituzte:

a) Lehen Diputatu Nagusiordeak.

b) Bigarren Diputatu Nagusiordeak.

c) Haien ezean, Foru Aldundian etengabe denbora luzeena egina duenak eta, berdintasunean, zaharrenak.

32. Artikulua.-

Diputatu Nagusiaren egonez, gaisotasun zein aldi baterako eragozpenezko kasuetan, aldartez, Foru Arau honen 31.4. artikuluan ezarritako lehentasun-ordenaren arabera izango da ordeztua.

33. Artikulua.-

1. 32. artikuluan aurrikusitako Diputatu Nagusiaren ordezpeneko aldartekotasun-egoera ezin izango da jarraiko lau hilabetetakoa baino luzeagoa, Foru Aldundiak eskatuz, Batzar Nagusiek erabaki dezaten luzamendu espresua salbu, honek lau hilabeteak ezelan gaindituko ez dituelarik.

2. Aldarteko Diputatu Nagusia zentsura-mozioaren pean jarri ahal izango da eta aurrera atera baledi, Foru Aldundian karguztea sortuko litzateke, baina ez luke gainerako Foru Diputatuen karguzketa ekarriko.

3. Aldarteko Diputatu Nagusiak ezin aurkeztu izango du ezelan konfidantza galdekizuna.

III. KAPITULUA

FORU DIPUTATUEZ

1G. SAILATALA

FORU DIPUTATUEN IZENDAKETA ETA KARGUZKETA

34. Artikulua.-

1. Foru Diputatuak, Foru Aldundiaren kide eta Foru Aldundia osatzen duten beren hurrenez hurreneko Foru Sailen titularrak dira.

2. Foru Diputatuak, titularrak diren Sailen Buru legez, Foru Administrazioaren norbakarreko organoak dira eta, horien legez, Foru Aldundiaren abiabideen arabera zuzendu eta ordezkatzen dituzte.

35. Artikulua.-

Foru Diputatuek honakootarako eskubidea dute:

a) Jaun Txit Argi tratamendurako.

b) Beren karguari doazkion ohore eta agurretarako.

c) Bizkaiko Kondaira Lurraldeko ekitaldi ekonomiko bakoitzeko Aurrekontu Orokorretan mugarri dadin ordaintsaria jasotzeko.

36. Artikulua.-

1. Foru Diputatuak, Batzar Nagusiek Foru Arau Bitartez finka dezaten bateraezintasunei buruzko erregimenaren pean egongo dira.

2. Dena den, edozein lanbide zein merkatal iharduera, ordaindu gabekoa izan arren, burutzearekin bateraezin izango dira, irakaskuntza eta ikerkuntza salbu, Sektore Publikoko bateraezintasunei buruzko Legeariaren aplikazioaren kalterik gabe.

37. Artikulua.-

1. Foru Diputatuak, berarien karguari dagokiola, Diputatu Nagusiak izendatu eta kentzen ditu, Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratuko den Foru Dekretu baten bitartez.

2. Izendapenerako Dekretuan, titular gisa esleituko zaion Foru Saila edo, Sailik gabeko Foru Diputatua izatekotan, beraren funtzioen izendura orokorra jarri beharko da.

3. Foru Diputatuek, Aldundiarekin duten zerbitzu-zerrendari, beren izendapen-datatik ematen diote hasiera.

38. Artikulua.-

1g) Foru Diputatuok honakootan kargutziko dute:

1. Diputatu Nagusiak Foru Dekretu baten bitartez honelaxe xeda dezanean.

2. Foru Arau honetan aurrikusitako kariren bategatik, Diputatu Nagusiaren karguzketa gerta dadinean.

3. Batzar Nagusien konfidantza galtzeagatik, Foru Arau honen 52. artikuluaren arabera.

4. Karguzteagatik.

5. Hiltzeagatik.

2g.) Foru Aldundiarekin duten zerbitzu-zerrenda, Foru Dekretu egokia Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitara dadin datan amaituko da.

2G. SAILATALA

FORU DIPUTATUEN FUNTZIOAK

39. Artikulua.-

Foru Aldundiko kide legez dagozkien funtzioez gain, Foru Diputatuei, titularrak direneko Foru Sailaren antolaketa, zuzendaritza, kudeaketa, ikuskapena eta ordezkaritza datxezkie, horretarako erabaki egokiak eta, bereziki, hauexek hartuz:

a) Foru Aldundiari beren hurrenez hurreneko Sailaren egitura eta antolaketaren onespena proposatzea.

b) Sailaren eta beraren menpeko izan zein hari atxekituta egon daitezen establezimendu eta organismoen pertsonalgoaren goiagintaritza ihardutea, bere Sailaren funtzionamenduari buruzko barru aginduak, zirkularrak eta argibideak epaiz ditzakeekarik.

c) Izendatzeko eta karguzterazteko, Foru Aldundiari bere Sailaren goi-karguak proposatzea, beti ere haien izendaketarako haren onespena behar dezatenean.

d) Zuzendari Orokorrei berekizko eskurantzak eskuordetzea, Foru Arau honen II. Tituluko IV. Kapituluarekin bat etorriz.

e) Bere Sailaren Aurrekontu-aintzinegitamua gertutu eta Foru Aldundiaren pean jartzea, Foru Aldundiaren Aurrekontu-Egitamuan sartu eta onesteko.

f) Bere Sailaren gaiei dagozkien kontratuak egiteko baimena eman eta kredituak administratzea, bere Sailaren berekizko erantzunbehar ekonomikoak hartu eta gastuetarako baimena ematea, Foru Arau honen IV. Tituluko III. Kapituluaren arabera.

g) Bere Sailean sor daitezen eskumenezko arazoak ebatzi eta, beste Sail baten titularrarekin ados ez jartzekotan, eskurantzazko gatzaka eragitea.

h) Foru Sailaren iharduketa-egitarauak gertutu eta Foru Aldundiaren onespenaren pean jartzea.

i) Bere Sailaren arloetan, administraziozko xedapen orokorrak eta ebazpenak epaiztea, haiek Foru Agindu itxura hartuko dutela.

j) Bere Sailaren arloetan, Foru Aldundiak onets ditzan, Foru Arau-aintzinegitamuak proposatzea, haiek geroago Batzar Nagusiei bidaliko zaizkiela, behin betikoz onets ditzaten.

k) Foru Aldundiari, bere Sailaren berekizko arloetan, Foru Dekretu-egitamuak proposatzea, onets ditzan.

l) Administrazio bidean, bere Foru Sailaren ebazpenen aurka tartejar daitezen helegiteak ebaztea.

m) Titularrak direneko Sailaren ordezkaritza edukitzea.

n) Bere Saila Batzar Nagusien aurrean ordezkatzea, berberen aurrean bere Administrazioarengatik erantzunez, eta Sailean Batzarren gehiengodun ikuspegia nagusieraziz.

ñ) Jadaneko legeriak iratxiki diezazkien gainerako ahalmen guztiak.

40. Artikulua.-

1. Foru Diputatuek Foru Aldundiari bere konfidantzazko pertsonalgoaren izendapen eta karguzketa proposatzeko ahalmena dute. Bizkaiko Kondaira Lurraldeko Aurrekontuetan zainpeturik egon daitezen kredituen barnean.

2. Pertsonalgo horrek urgazpen zein aholkularitzazko funtzioak bakarrik egiztatuko ditu eta, dena den, inoizkako izaera eduki eta bere kargua, Foru Diputatuak kargutz dezanean, utziko du.

IV. KAPITULUA

ALDUNDIAREN GOI-KARGUEZ

41. Artikulua.-

Foru Diputatuek Foru Aldundiari beren Sailaren goi-karguen izendapen eta karguzketa proposatzeko ahalmena dute.

42. Artikulua.-

Foru Aldundiaren goi-kargu, Dekretu baten bitartez izendatu eta kargutziko duten Zuzendari Orokorrak dira, berauek Bizkaiko Foru Aldundiari inoizkako izaerazko zerbitzuzerrenda batez loturik dagozkiolarik. Zerrenda hori izendapenerako Dekretuaz hasi eta beraiek kargutzi zein menpean daudeneko Foru Diputatuak karguzteraztearekin batera amaituko da, hark bere ondoreak Dekretu egokia ergitara dadin dataz gero sortuko dituela.

43. Artikulua.-

1. Zuzendari Orokorrek Izendapenerako Dekretuaz edo sailaren Egitura Organikorakoaz emanak dituzten funtzioen zuzendaritza eta iharduna bereganatzen dituzte.

2. Halaber, Bizkaiko Foru Aldundiak sortu zein administratzen dituen Elkargoen Lehendakaritza edo zuzendaritza bereganatu ahal izango dute.

3. Zuzendari Orokorrak Foru Arau honen 36. artikuluan adierazitako bateraezintasunei buruzko erregimenaren pean daude.

4. Zuzendari Orokorrek Bizkaiko Kondaira Lurraldeko ekitaldi ekonomiko bakoitzeko Aurrekontu Orokorretan mugarri dadin ordaintsaria hartzeko eskubidea dute.

V. KAPITULUA

FUNTZIO-ESKUORDETZEAZ

44. Artikulua.-

1. Foru Aldundiak bere administrazio funtzioak Batzorde eskuordetuei eskuordetu ahal izango dizkie.

2. Diputatu Nagusiak Foru Diputatuei, dagozkion administrazio funtzioak eskuordetu ahal izango dizkie.

3. Halaber, Diputatu Nagusiak 27. artikuluaren 1. ataleko 2g. lerroaldean adierazitako funtzioak eskuordetu ahal izango ditu.

4. Foru Diputatuek, honako Foru Arau honen 39. artikuluko d), f) eta m) lerroaldeetan adierazitako kasuetan, Zuzuendari Orokorrei beren eskumenen iharduna eskuordetu ahal izango diete.

45. Artikulua.-

1. Ahalmen-eskuordetzea Foru Dekretu ala Agindu batez egin beharko da egoki den arabera. Bere ondoreak Bizkaiko Egunkari Ofiazlean argitara dadin dataz gero sortuko ditu, xedetzat ospakizun ofizialetan ordezkatzea izan dezanean izan ezik.

2. Ezeztapena prozedura berberaz egin eta eskuordetzea eman dezan organoak egiztatuko du.

3. Ez dago azpieskuordetzerik.

4. Eskuordetze bidez har daitezen egintzak organo eskuordetzaileak epaiztuko bailituen hartuko dira eta eskuordetze bidez iharduten dela agertu behar da.

III. TITULUA

BATZAR NAGUSIEN ETA FORU ALDUNDIAREN ARTEKO HARREMANEZ

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

46. Artikulua.-

Diputatu Nagusiaren bitartez, Foru Aldundiak urtero jendaurreko adierazpen orokorra egiztatuko du, beronen ondoren eztabaida egongo dela, ezein hautespiderik gabe.

47. Artikulua.-

Foru Aldundiak eta bere kideek, Batzar Nagusien Erregelamenduak ezar ditzan arauen kalterik gabe, honakook egin beharko dituzte:

a) Batzar Nagusiaetara joatea, berauek beren Lehendakariaren bitartez beren aurrera joan daitezen, Plenora nahiz Batzordeetara, eska dezatenean.

b) Batzar Nagusiek azalda diezazkieten erregu, galdera, jabeldura eta mozioei jaramon egitea, beren Erregelamenduak ezar dezan eran.

c) Batzar Nagusiei, behar ditzaten informazioia eta laguntza ematea.

d) Foru Aldundiaren kideak, Diputatu Nagusia eta Foru Diputatuak Batzar Nagusien batzarraldietara joan ahal izango dira eta beraietan hitz egiteko ahalmena dute. Batzar Nagusiek batzordeen aurrean beren Foru Sailen karguek eta pertsonalgoak informa dezaten ere eskatu ahal izango dute.

II. KAPITULUA

FORU ALDUNDIAREN ERANTZUNKIZUNA

48. Artikulua.-

1. Diputatu Nagusiak Batzar Nagusien aurrean Foru Aldundiaren eta bere kudeaketaz politikoki erantzuten du.

2. Foru Aldundiaren kideetatik bakoitzak, emana duen arloan, Batzar Nagusien aurrean politikoki erantzuten du.

3. Foru Aldundiak Batzar Nagusien Aurrean, berari emanak zaizkion interesen kudeaketaz solidarioki erantzuten du.

49. Artikulua.-

1. Diputatu Nagusiak, Foru Aldundiak aurretiaz eztabaidatuz gero, Batzar Nagusien aurrean bere egitarauari zein jendaurreko adierezpan orokorrari buruzko konfidantza galdekizuna aurkeztu ahal izango du.

2. Batzar Nagusien botuen gehiengo bakuna lor lezanean, konfidantza eskuetsitzat hartuko litzateke.

50. Artikulua.-

Erantzunkizun politikoa zentsura-mozioaren bitartez exijituko da, Batzar Nagusien Erregelamenduan erregula dadinaren arabera.

51. Artikulua.-

1. Batzar Nagusiek Diputatu Nagusiari beren konfidantza ezeztuko badiezaiote, berorrek berehala bere karguzketa aurkeztuko du eta Foru Arau honen 21. artikuluan ezarritako prozeduraren arabera Diputatu Nagusi berria izendatzeari ekingo zaio.

2. Batzar Nagusiek zentsura-mozioa onets badezate, Diputatu Nagusiaren karguzketa sortuko da eta hartan barnesar dadin hautagaia Batzar Nagusiek hautatutzat hartuko da, haren izendapena Batzar Nagusien Lehendakariak izenpetu eta berretsi eta Bizkaiko Egunkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

52. Artikulua.-

Haren eskumeneko arloaren barnean, Batzar Nagusien konfidantza galtzeagatik, Foru Diputatu baten zuzeneko erantzunkizuna ikusi ahal izango da, Diputatu Nagusiarentzako beharkizun berberak izanik, eta Diputatu Nagusiak berehala karguzteari eta hura ordezteari ekingo diolako ondoreak daudela.

III. KAPITULUA

FORU ARAU-EGITAMUAK GERTUTZEKO PROZEDURAZ

53. Artikulua.-

Foru Aldundiak Batzar Nagusiei aurkez diezazkien Foru Arau-egitamuei zioen azalpen bat erantsiko zaie, non laburki hura gertutzea sorrerazten duten zioak eta lortu nahi den helburua adieraziko baitira. Bidezko denean, indargebetu zein aldatzen diren xedapenen zerrenda erenskinen legez agertuko da.

54. Artikulua.-

1. Foru Arau-aintzienegitamuak eta Autonomi Erkidegoaren zein Estatuaren Legeen arauzko garapenezko Dekretuegitamuak, hala nola Foru Aldundiak erabaki behar dituen Dekretuen egitamuak Foru Sail dezberdinen artean banatuko dira.

2. Interesdun Foru Sailek edukinarekiko adostasuna ager dezatenean, egungo Aztergaien Zerrendan barnesartuko dira.

3. Adostasunik gabe nahiz baldintzatua denean, Diputatu Nagusiari dagokio Foru Aldundiaren bileretako eztabaidetan gaia barnesartuko denentz erabakitzea.

55. Artikulua.-

1. Batzar Nagusien aurrean aurkez daitezen Foru Arau-egitamuei eta Autonomi Erkidegoaren zein Estatuaren Legeen arauzko garapenezko Dekretuei txosten bat erentsi beharko zaie, non egitamu horiek aurrekontuzko karga dutenentz ageraraziko baita.

2. Aurrekontuzko karga erakar badezate, eztabaidatu eta hautespidean jarriko den finantzaketari buruzko txosten egokia erantsiko zaie.

56. Artikulua.-

Foru Arau-egitamuek eta arauzko garapenezko Dekretuenek lehentasuna izango dute Batzar Nagusien Egungo Aztergaien Zerrendan barnesartuak izateko.

IV. TITULUA

FORU ADMINISTRAZIOAZ

I. KAPITULUA

ARAU OROKORRAK

57. Artikulua.-

Hierarkiaz kordenaturiko organoek osaturiko Foru Aldundiak, bere xedeak betetzeko, nortasun juridiko bakarrez iharduten du eta bere iharduketa objetibotasun, publikotasun, eraginkortasun, deszentratlizazio, deskontzentrazio eta bere organoen eta, beti ere, Autonomi Erkidegoko Erakunde Komunen eta Kondaira Lurraldeetakoen arteko koordinaziozko printziopioen arabera moldatuko da.

58. Artikulua.-

1. Foru Administrazioaren organo nagusiak honakook dira: Foru Aldundia, Diputatu Nagusia eta Foru Diputatuak.

2. Foru Administrazioaren gainerako organoak Diputatu Nagusiaren edo Foru Diputatu egokiaren menpetasuenean daude.

59. Artikulua.-

1. Foru Aldundiaren antolaketa Foru Sailetan datza.

2. Sailen kopuru, izendura eta eskumenei buruzko aldaketa guztiak eta berberen sorkuntza, bategitea, ezabaketa eta eraldaketa Foru Aldundiaren Foru Dekretuez ezarriko dira.

60. Artikulua.-

Foru Aldundiari, Foru Diputatu egokiaren proposamenez, Sailetarik bakoitzaren egitura organikoa eta beraien Erregelamendu organikoak enestea dagokio, Foru Dekretu bitartez egiztatuko dena.

61. Artikulua.-

1. Sailak Foru Diputatu baten zuzendaritza nagusiaren pean egongo dira, beraien eskumeneko berekizko arloei doazkiela, Foru honen 39.artikuluan aintzatetsiak dituzten eskurantzak burutuko direla.

2. Lehendakaritzako Foru Diputatuak eskurantza horiek burutuko ditu, beti ere honakooi dagozkienean:

a) Foru Aldundiaren pertsonalgoaren erregimen juridikoari, zigorbidezkoa barne ?karrerako funtzionariak zerbitzutik kentzeko Jaurtze Batzordeari dagozkion zigorrak salbu?, eta ordainketazkoari dagozkienean, gainerako Foru Diputatuei, beraien zerbitzupeko pertsonalgoari doakiola, dagozkien buruzagitza-funtzioen kalterik gabe.

b) Sail guztien interes komuneko zerbitzu zein iharduerei dagozkienean.

c) Foru Aldundiaren eskumeneko izan eta gainerako Sailei ez dagozkien bestelako arlo guztiei dagozkienean.

3. Ogasuna eta Finantzak Sailaren Foru Diputatu titularra ordainketak aginduko dituena izango da, Foru Arau honen 72. artikuluan xedaturikoaren arabera..

62. Artikulua.-

Foru Sailen egitura, gehienetan, Zuzendaritza Orokor, Zerbitzu, Sailatak eta Negoziatutan datza.

II. KAPITULUA

IZAERA OROKORREKO XEDAPEN ETA ADMINSITRAZIO EBAZPENEZ

1G. SAILATALA

IZAERA OROKORREKO XEDAPENEZ

63. Artikulua.-

Izaera orokorreko xedapenak hurrengo arauemate-hierarkiari deituko zaizkio:

a) Foru arauak, Batzar Nagusiek emanak.

b) Foru Aldundiaren Foru Dekretuak.

c) Diputatu Nagusiaren Foru Dekretuak.

d) Foru Aginduak, Sailen Foru Diputatu titularrek epaiztuak.

64. Artikulua.-

1. Foru arauak, Batzar Nagusien Lehendakariak eta Lehen Idazkariak izenpetuak egon eta Diputatu Nagusiak aldarrikatuko ditu, Foru Arau honen 26. artikuluaren arabera.

2. Arauemate-dekretuak, Diputatu Nagusiak izenpetu eta aldarrikatu ditu, Foru Arau honen 26. artikuluaren arabera.

3. Foru Aldundiaren Foru Dekretuak, Diputatu Nagusiak eta proposatzen du(t)en Foru Diputatuak/Diputatuek izenpetuko dituzte.

4. Diputatu Nagusiaren Foru Dekretuak, berak izenpetuko ditu.

5. Foru Aginduak, Foru Diputatu egokiak izenpetuko ditu.

65. Artikulua.-

Izaera orokorreko administarzio xedapenak Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitaratu eta haien argitarapenaz gero eta handik 20 egunetara bihurtuko dira jadaneko, aurkako xedapenik balego izan ezik.

2G. SAILATALA

ADMINISTRAZIO EBAZPENEZ

66. Artikulua.-

Xedapen orokor izan ez daitezen Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren egintzek erabaki itxura hartuko dute.

67. Artikulua.-

1. Diputatu Nagusiaren eta Foru Diputatuen ebazpenek administrazio xedapenen itxura berbera hartuko dute eta 64. artikuluan adierazten den eran izenpetuko dira.

2. Zuzendari Orokorren erabakiek, beraien eskumeneko arloan, ebazpen itxura hartuko dute.

68. Artikulua.-

Administrazio ebazpenek ezin zaurtu izango dute izaera orokorreko xedapen batetan ezartzen dena, haiek duten erazko herronka berauena baino goragokoa izan arren.

69. Artikulua.-

1. Ondoren aipatuko direnek hartutako xedapen, egintza eta ebazpenek amaiera emango diote administrazio bideari, administrazioko organo horiek hierarkiaren araberako nagusirik ez dutelako:

a) Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluak.

b) Ahaldun nagusiak.

c) Batzorde eskuordeek.

d) Foru diputatuek.

Interesatuek, aipatutako organo horien xedapen, egintza eta ebazpenen aurkako aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dezakete.

2. Honako hauek ere emango diote amaiera administrazio bideari:

a) Zuzendari nagusien eta gainerako beheragoko organoen ebazpenek, horiek, ahaldun nagusiak edo foru diputatuek beren beregi eskuordetsita ebazten dutenean, horien aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daitekeelarik.

b) Foru erakunde autonomiadunetako organo gorenen egintza eta ebazpenek, horien aurka aldez aurretik aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daitekeelarik; hori guztiori betiere erakunde horien estatutuetan beren beregi aurkakoa adierazten ez bada.

c) Foru Aldundiaren hierarkiaren araberako goragokorik ez duten organo guztien egintza eta ebazpenek, foru arau batean beren beregi horrela adierazten bada eta aukerako berraztertzeko errekurtsoaren kaltetan egin gabe.

3. Honako hauek ere amaiera emango diote administrazio bideari:

a) Bizkaiko Foru Auzitegi Ekonomiko Administratiboak ekonomia eta administrazio bidean emandako ebazpenek.

b) Foru arau honen 70.2. artikuluan jasotako gora jotzeko errekurtsoen ebazpenek.

c) Urtarrilaren 14ko 4/99 Legearen 107.2. artikuluak aipatzen dituen gora jotzeko errekurtsoen ordezko diren aurka egiteko prozeduren inguruko ebazpenek.

d) Prozedurari amaiera ematen dioten erabaki, itun, hitzarmen edo kontratuek.

e) Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko urriaren 30eko Legearen 37. artikuluan ezarritako kontratazioari buruzko gaietako errekurtso bereziaren balizko guztien ebazpenek; horiek ematea, herri administrazio baten kontratuak direnean, kontratazio-organoari dagokio, edo erakunde kontratatzailea atxikita dagoen sail, erakunde edo organismoaren titularrari, edo, herri administrazioaren izaera ez badu, haien zaintzaren ardura duenari.

Ebazpen, erabaki, itun, hitzarmen edo kontratu horien aurka ezin izango da aukerako berraztertzeko errekurtsorik jarri.

70. Artikulua.-

1. Bizkaiko Foru Aldundiko edozein akordio eta ebazpenen aurkako berraztertzeko ez ohiko gorajotzea beti tartekatuko da bere Gobernu Kontseiluaren aurrean, kudeatzeko ekintzak eta ekonomi-administrazioko ebazpenei buruz Zergabidezko Foru Arau Orokorrean xedatzen danaren salbu.

2. Izapidatzeko ebazpen eta ekintzen aurka, azken honeek arazoa zuzenean edo zeharka erabaki, prozedimendua jarraitzea eragotzi, defentsarik eza edo kalte konpontezina sortzen badabe, interesadunen aldetik, emon ebazanekoaren ierarkiazko goragokoaren aurkako gorabidezko gorajotzea tartekatu ahalko da.

3. Auzibide zibilaren aurretiazko erreklamazioak Gobernu Kontseiluak, Ahaldun Nagusiak edo Foru Diputatuak ebatziko dabez, erreklamatzen dan gaiaren gaineko eskumenagaz adostasunean eta foru erakunde bakoitzaren gaitasun ekonomikoaren muga atenditu eginaz. Edozein kasutan Gobernu Kontseiluak ebatziko ditu, Ahaldun Nagusiaren edo Foru Diputatuen eskumenekoak izanik, eurotako gaitasun ekonomikoaren mugak gainditzen dabezanak.

4. Auzibide sozialaren aurretiazko erreklamazioak, gaiagaitik Foru Diputatu eskumenekoak ebatziko ditu.

5. Ondarearen erantzukizunagaitiko erreklamazioak Ahaldun Nagusiak edo Foru Diputatuak ebatziko dabez gaiaren gaineko eskumenagaz adostasunean, edo Gobernu Kontseiluak bere eskumenaren eremuan, edo beste foru erakundeen gaitasun ekonomikoaren mugak gainditzen diran kasu danetan.

III. KAPITULUA

ORDENAMENDU EKONOMIKO ETA KONTRATAZIO-ERREGIMENEZ

V. TITULUA

BIZKAIKO BATZAR NAGUSIETARAKO HAUTESKUNDEEZ

74. Artikulua.-

Bizkaiko Batzar Nagusiak 51 Ahaldunek osatuko dituzte.

75. Artikulua.-

Ondorio honetarako, Bizkaia jarraian zerrendatuko diren hauteskunde-mugabarruetan zatitua da:

1. BUSTURIA-MARKINA:

Hurrengo Udalerriok eskuhartzen ditu: Amoroto, Munitibar, Arteaga, Aulesti, Bermeo, Berriatua, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Etxebarria, Gernika eta Lumo, Gizaburuaga, Ibarrangelu, Ispaster, Lekeitio, Markina-Xemein, Mendata, Mendexa, Morga, Mundaka, Muxika, Ondarroa, Sukarrieta.

2. DURANGO:

Udalerriok eskuhartzen ditu: Abadiño, Atxondo, Berriz, Durango, Elorrio, Ermua, Garai, Izurtza, Mallabia , Mañaria, Otxandio, Zaldibar.

3. ARRATIA-IBAIALDEA:

Udalerriok eskuhartzen ditu: Atakaldo, Arantzazu, Areatza, Artea, Arrankudiaga, Arrigorriaga, Basauri, Bedia, Dima, Etxebarri, Galdakao, Igorre, Lemoa, Urduña, Orozko, Ubidea, Ugao, Zaratamo, Zeanuri, Zeberio, Zornotza.

4. URIBE:

Udalerriok eskuhartzen ditu: Arrieta, Bakio, Derio, Erandio, Gamiz-Fika, Gatika, Larrabetzu, Laukiz, Lemoiz, Lezama, Loiu, Jatabe, Meñaka, Mungia, Fruiz, Sondika, Zamudio, Barrika, Berango, Gaminiz-Plentzia, Getxo, Gorliz, Leioa, Sopela, Urdulitz.

5. ENKARTERRIAK:

Udalerriok eskuhartzen ditu: Abando-Zierbana, Artzentalez, Balmaseda, Barakaldo, Galdames, Gueñez, Gosdexola, Iturrioz (Turtzioz), Karrantza, Lanestosa, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Saturtzi, Sestao, Sopuerta, Trapagaran, Zalla.

6. BILBO:

Bilboko Udalerria eskuhartzen du.

76. Artikulua.-

Foru Arau honen 74. artikuluan adierazia den Ahaldunen kopurua hauteskunde-mugabarru bakoitzeko biztanleriaren heinean banatuko da sei hauteskunde-mugabarruetarik bakoitzari Ahaldun bateko gutxienezko ordezkaritza esleitu ondoren. Hauteskunde-mugabarrua bakoitzari dagokion Ahaldunen osoko kopurua iratxikiz gero, soberako kopurua hondakin handienen arabera banatuko da.

77. Artikulua.-

Hautesle eta hautagai, Bizkaiko Kodaia Lurraldeko edozein Udalerritan izantza horiek dituztenak izango dira. Hautagai-zerrendak alderdi politikoek, koalizioek eta hauesleek proposatuko dituzte, Hauteskunde-erregimen Orokorrari buruzko Ekainaren 19ko 85/5. Lege Organikoan aurrikusitakoaren arabera. Lege berbereko 187. artikuluko 3g. zenbakian hautagaizerrendak proposa ditzaketen hautesleen portzentaiari buruzko aipamena hurrenez hurreneko mugabarruko egoiliarren guztizko kopuruari dagokiola ulertu behar da.

78. Artikulua.-

1. Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako deialdia Diputatu nagusiak egingo du, berberen data eta epeak udal hauteskundeekin bat izan daitezen egin beharko duelarik.

2. Batzar Nagusietarako hauteskundeetarako Deialdi-Dekretuak berberen agintaldiaren amaiera darakar.

79. Artikulua.-

Ekainaren 19ko. 85/5. Legeko hautaezintasunkariak eta bateraezintasun-balizkoak, Bizkaiko Batzar Nagusietako Ahaldunetarako hauteskundeetan, hautagaiak bere egoitza duen hauteskunde-mugabarruari dagozkiola ulertuko da.

80. Artikulua.-

1. Ahaldunen hautapena Zinegotzienari ekitean egingo da, baina berauen hautespenerako ez den beste hautestontzi batetan eginaz.

2. Hautespen-eragiketak aldi berean garatuko dira, lehenengoz Zinegotzientarako hauteskundeetako zenbaketa eta gero Batzar Nagusietarako Ahaldunetarakoa begiztatuko direla.

81. Artikulua.-

Hautespena eginez gero, postuak edo hutsak zerrenda ezberdinetan egin beharreko iratxikipena Hauteskundeerregimen Orokorrari buruzko Ekainaren 19ko 85/5. Lege Organikoan ezarritako prozeduraren arabera egingo da.

82. Artikulua.-

1. Probintziako Hauteskunde-batzak, haren eraketaz geroko hurrengo hamar egunen barnean, hauteskundemugabarru ezberdinak Zonaldeko Hauteskunde-batzei esleituko dizkie, berauek aurreko artikuluan adierazitako postu edo hutsak iratxikutzeari ekin diezaioten.

2. Probintziako Hauteskunde-batzak, era berean, Zonaldeko Hauteskunde-batzek Ahaldun hautatuak aldarrikatzeari ekin beharreko eguna mugarrituko dute.

83. Artikulua.-

Honako Foru Arau honetan aurrikusi ez den orotan, Hauteskunde-erregimen Orokorrari buruzko Ekainaren 19ko 85/5. Lege Organikoan edukitako arauak izango dira aplikagarri.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

LEHENETIK LAUGARRENERA.-

BOSTGARRENA.-

1. Diputatu Nagusiak eta Foru Diputatuek Kondaira Lurraldeko Aurrekontuen pentsutan ordainduko den biziarteko pentsiorako eskubidea izango dute, istripu zein karguari datxekion arrisku berezitik erator dadin gorputz zein buruezintasunagatik.

2. Diputatu Nagusia eta Foru Diputatuak istripu zein karguari datxekion arrisku bereziaren ondoriz hilgo balira, pentsioaren onuradunak, adieraziko den lehentasun-ordenaren arabera hurrengo pertsonok izango dira:

a) Hil dadinaren alarguna.

b) Zurtzak.

c) Diputatu den seme-alabaren pean ekonomikoki egon daitezen gurasoak.

3. Aurre-aurretiko atalak aipatu duten onuradunek ez dute adierazitako pentsioa sortuko eta berau, hiltzean edo geroago gerta litezen hurrengo inguruabarrok, hurrenez hurren, egon daitezenean, azkenduko da:

a) Pentsioaren onuraduna hil dadin Diputatu Nagusi edo Foru Diputatuen alarguna balitz, hurrengo kariren bategatik edo batzurengatik pentsio honen zenbatekoaz berdina nahiz handiagoa duten sarrerak lor litzanean: Berriro ezkontzeagatik, lan pertsonalaren etekinarengatik, edo hil dadin Diputatu Nagusi edo Foru Diputatuaren lanaren edo berberarenaren zioz egin diren kotizazioetatik erator daitezen bestelako pentsioetarako eskubidea sortzeagatik.

b) Pentsio honen onuradunak hil dadin Diputatu nagusi edo Foru Diputatuen zurtza/k litzateke/liratekeenean, adinnagusitasuna lortzeagatik. Data horrez gero lanbide zein unibertsitate-ikasketak egiten jarraitzen dutelako balizkoa salbuesten da, orduan haiek amaitezean azkenduko dela, berberaren luperketan 26 urtetako adina ezin gaindi dezakeekarik. Egokia den zenbatekoan, pentsioa zurtz minusbaliodun zein ezgaituentzat biziartekoa izango da, beti ere xedapen honek aipatua duen pentsioaz berdinak zein ura baino handiagoak diren sarrerak, beste kontzeptu batzurengatik, jaso ez ditzatenean.

c) Onuraduna/k hil dadin Diputatu Nagusi edo Foru Diputatuen gurasoak/k litzateke/liratekeenean, beti ere pentsioaren zenbatekoaren baliokide diren sarrerak hartu edo hartuko dituztenean.

4. Pentsio honen onuradunak hil dadin Diputatu Nagusi edo Foru Diputatuen zurtzak zein gurasoak izan badaitez, 3.atalean ezarritako lehentasun-ordenaren arabera, pentsioaren zenbatekoa haien artean laindu ahal izango da.

5. Xedapen gehigarri honek aipatua duen pentsioa Diputatu Nagusiak edo Foru Diputatuak, gorputz edo burezintasunezko egoera edo heriotza suerta dadin unean, jasotzen zuten oinarizko urteko ordainketaren %100ekoa izango da. Zenbateko hori Kontsumo Ofizialerako Prezioen Indizea (K.O.I.) gehi dadin portzentaia berean urtero eguneratuko da.

6. Xedapen gehigarri honetan erregulaturiko pentsioaren onuradunek beren lan pertsonaletik eratortzen diren sarrerak hartu edota ezindu edo hil dadin Diputatu Nagusi edo Foru Diputatuaren lanaren zioz ordaindutako kouten zioz sortutako pentsioetarako eskubidea izan ditzatenean, Foru Aldundiak diferentzia bakarrik ordainduko du.

Pentsioaren onuraduna/k gurasoa/k balitz/balira, Aldundiak ordaindu beharreko pentsioa mugarritzeko, sarrera guztiak konputatuko dira.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Autonomi Erkidegoak Laugarren Xedapen Gehigarriko lehen putuan xedaturikoa erregula ez dezan bitartean, aipatutako xedapeneko bigarren puntuan xedaturikoa aplikatuko da.

INDARGABETZE-XEDAPENA

LEHENA.-

1983.eko urtarrilaren 5eko Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren Antolaketarako eta 1984.eko martxoaren 1 eta 2ko. Kondaira Lurraldeko Gobernu eta Administraziorako Foru Arauak indargabetuak dira.

BIGARRENA.-

Halaber, Foru Arau honen aurka egon zein berean xedaturikoa aurkatzen duten Arau eta Xedapen guztiak indargabetuak dira.

AZKEN XEDAPENA

Honako Foru Arau hau Bizkaiko Egunkari Ofizialean argitara dadin egunaren biharamonean bihurtuko da jadaneko.

ERANSKINA

Oraintsu argitaratutako hurrengo erabaki-atalak ere biltzen ditugu, interesgarriak izan leitekezalako:

ADMINISTRAZIO-AUZIBIDEETARAKO JARDUNBIDEA ARAUTZEN DUEN UZTAILAREN 13KO 1998/29. LEGEA

(167 zenbakidun BOE, 1998.eko uztailaren 14koa)

(...)

Lehenengo Erabaki Gehigarria.- Herrialde Historikoak eta Euskadiko Ebazpen Batzordea

1.- Euskadiko Autonomi Erkidegoan, Lege honen 1. artikuloaren 2 atalaren aipamenak Foru Aldundiak eta menpeko duten Erakunde-Administrazioa hartzen ditu barnean. Era berean, 1. artikuloaren a) hizkiaren 3. atalaren aipamenak barnean hartzen ditu Herrialde historikoetako Batzar Nagusien aginpidedun jardute-sailek pertsonalari eta ondarearen kudeaketari dagozkien arloetan hartutako zuzenbide publikoaren menpeko ekintza eta erabakiak.

2.- Euskadiko Autonomi Estatutoaren 39. artikuloak aipatzen duen Ebazpen Batzordeak hartutako erabaki edo ebazpenen ezagumena ez dagokio Administrazio-Auzibideetarako Jardunbideari.

HERRI-ADMINISTRAZIOEN ETA ADMINISTRAZIO-JARDUNBIDE ARRUNTAREN LEGE-JAURPIDEARI BURUZKO AZAROAREN 26KO LEGEA ALDATZEN DUEN 1999/4. LEGEA

(12 zenbakidun BOE, 1999.eko urtarrilaren 14koa)

(...)

7.- "Hamaseigarren Erabaki Gehigarria.- Euskadiko Herrialde Historikoen Administrazioa.

Euskadiko Autonomi Erkidegoan, bigarren artikuloan ezarritakoren ondorenetarako, Herri-Administraziotzat hartuko dira Foru Aldundiak eta menpeko dituzten Erakunde-Administrazioak, baita Herrialde historikoetako Batzar Nagusiak ere, pertsonalari eta ondarearen kudeaketari dagozkien arloetan zuzenbide publikoaren menpeko ekintza eta erabakiak har ditzatenean."

8.- "Hamazazpigarren Erabaki Gehigarria

1.- Legezkotasun objetiboaren eta guztien interesaren bermeari dagokion kontsulta funtzioaren jardunerako, Autonomi Erkidegoak eta foru-erakundeak Erabaki honetan ezarritakoaren arabera antolatuko dira.

2.- Kontsulta-administrazioa jardute-sail bereziez eratu daiteke, egituraketa eta jardunbideari dagokienez autonomia osoa izanik Administrazio egilearekiko, baita azken horren zerbitzu juridikoen bitartez ere.

Kasu horretan, aipatutako zerbitzuok ezin izango dute kontsultatutako ekintzak egin edo erabakiak hartu dituzten jardute-sailen aldetik inolako agindu, artezpide edo iradokizunik jaso, ezta egituraketa eta jardunbideari jagokenez haien menpe egon ere, era kolegiatuan arituko direla bermeak zaintzerakoan.

3.- Honako erabaki honek oinarrizko izaera du, Konstituzioaren 149.1.18 artikuloaren arabera."

KONSTITUZIO EPAITEGIARI BURUZKO URRIAREN 3KO 1979/2. LEGE ORGANIKOAREN ALDAKETARAKO APIRILAREN 21EKO 1999/7. LEGE ORGANIKOA

(96 zenbakidun BOE, 1999.eko apirilaren 22koa)

(...)

Laugarren Erabaki Gehigarria

1.- Euskadiko Autonomi Erkidegoko erakundeen artean eta Herrialde Historikoetako erakundeen artean agertu daitezkeen aginpide-arazoak Euskadiko Autonomi Estatutoaren 39. artikuluan ezarritakoaren arabera ebatsiko dira.

2.- Euskadiko Autonomi Erkidegoaren eremuan, 75.ter 1. artikuloan aipatzen diren legezkotutako subjetuez gain, eta Lege honen 75 bis artikuloan araututako auzien ondorenetarako, legezkotuta egongo dira ere Herrialde historiko bakoitzaren Batzar Nagusi eta Foru Aldundiak, legearen ezarpen-eremuak zuzeneko eragina izan dezanean aipatutako Autonomi Erkidegoan.

euskal legezalea