112008forulegea,

11/2008 Foru Legea, 2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko 1/2008 Foru Legearen 24. artikulua aldatzen duena

Nafarroako Parlamentua

11/2008 FORU LEGEA, uztailaren 2koa, 2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legearen 24. artikulua aldatzen duena.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, 2008KO EKITALDIRAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO URTARRILAREN 24KO 1/2008 FORU LEGEAREN 24. ARTIKULUA ALDATZEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legearen bidez, 2008. urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak onetsi ziren.

Foru lege horren gastuen egoeran 431000-43100-4455-322300 aurrekontuko kontusaila dago, "NUPen finantzaketa: Iruñeko eta Tuterako campusak" izenekoa, 57.191.082 euroko kreditua duena.

Bestalde, foru lege horren 24. artikuluan hainbat epigrafetan banatzen da kontusail horretako diru-kopurua, baina 56.591.082 euro besterik ez du banatzen; izan ere, ez da aintzat hartzen Parlamentuan sartutako zuzenketa baten ondorioz diru-kopuru hori 600.000 euroan igo zela. Horrenbestez, disfuntzio bat ageri da azkenean onetsitako kredituaren eta epigrafeetan egiten den banaketaren artean. Horregatik, beharrezkoa da agindu horren edukia aldatzea, zuzenketa onetsi ondoren dagoen kredituari egokitzeko.

Artikulu bakarra.-2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legearen 24. artikuluko a) eta b) letrak aldatzea.

2008ko urtarrilaren 27tik aurrerako ondorioekin 2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legearen 24. artikuluko a) eta b) letrak aldatzen dira. Honatx idazketa berria:

"a) Irakaskuntzaren eta ikerketaren finantzaketarako transferentzia arruntak, 50.436.193 euro, oro har hiru hilabeteko aurrerapenarekin eginen direnak.

b) Irakasleen ordainsari osagarrietarako transferentzia arruntak, gehienez ere 2.653.832 eurokoak, bi epetan eginen direnak, Unibertsitateko Kudeatzailetzak justifikatu ondoren. Gastua gauzatu dela frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontu-hartzailetzak ontzat emana".

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2008ko uztailaren 2an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

euskal legezalea