11978erregedekretua

1/1978 Errege Dekretua, zeinaz desarroilatzen den Euskal Herriarentzako errejimen aurreautonimikoa aprobatzen duen 1/1978. urteko Errege Dekretu-legea

Eusko Kontseilu Nagusia

1/1978ko urtarrilaren 4eko ERREGE DEKRETUA, zeinaz desarroilatzen den Euskal Herriarentzako errejimen aurreautonimikoa aprobatzen duen 1/1978. urteko Errege Dekretu-legea.

Bat/mila bederatzirehun eta hirurogeita hemezortzigarren urteko urtarrilaren laueko Errege Dekretu - legeko hamargarren artikuluaren arauera erregulatzen den Euskal Herriko errejimen aurreautonomikoaren desarrollo eta egimenerako, arau zehatzak emateko eskua du Gobernuak. Bestalde, aipatuxe den Errege Dekretu - legearen beskarren artikuluak dakarrenez, Euakal Kontseilu Nagusiko Presidentea aukeratzeko, eta bidenabar, Dekretuaren zaz pigarren artikuluan ematen diren eskubideez baliatzeko zer prozeduraz baliatu behar den, xehe - xehe zehaztea arras beharrezkoa denez gero,

Horren kariaz, Presidentziako Ministroaren eskabidez eta mila bederatzirehun eta hirurogeita hamazazpiko abenduaren hogeita hamarreko Ministro Kontseiluan aurrez erabaki ondotik, honako hau

AGINTZEN DUT

Lehen artikulua. –

Bat/mila bederatzirehun eta hirurogeita hemazortziko Errege Dekretu - legeko laugarren artikuluan, lehen atalean, bigarren parrafoan esaten den bezala, Eusko Kontseilu Nagusiaren ordezkari izango den bertako-Presidentearen hautapenaren prozedura, arau hauei jarraiki egingo da:

a) Egungo legislaturako Kontseiluko bazkide diren parlamentarien artetik aukeratuko du Kontseiluak Presidentea; lehen bozketan, gehiengoz, hirutatik bi emango dira, gehiengo sinplez bigarrenean.

b) Presidenteak Eusko Kontseilu Nagusiak iraungo dueino aginduko du, hau da, Konstituzioaren babesean sortuko diren erakunde autonomikoak indarrean sartuko diren arte.

Bigarren artikulua. –

Bat/mila bederatzirehun eta hirurogeita hemezortziko Errege Dekretu - legea gauzatzeko eta, bereziki, zazpigarren artikuluaren d) eta e) ataletan esaten dena desarroilatzeko, ondoko artikuluotan seinalatzen den prozedurari jarraikiko zaio.

Hirugarren artikulua. –

Bat. Gobernuko Presidentzian Estatuko Administrazio eta Eusko Kontseilu Nagusiko ordezkariez osaturiko Batzorde Mixtoa sortzen da. Batzorde honek, Estatuko Administrazioari dagozkion funtzio, aktibitate eta zerbitzuen gestioen transferentzia Kontseiluari egiteko beharko liratekeen akordiak proposatuko dizkio Gobernuari.

Hogeita hamabi bokalez osaturik egongo da Batzordea. Gobernuak hautatuko ditu erdiak, Kontseiluak beste erdiak. Batzordeko buru Gobernuko ministro bat izango da. Guztiak batera edoeta lantaldeka arituko dira, eta bat/ mila bederatzirehun eta hirurogeita hemezortziko Errege Dekretu - legearen bigarren agindu iragankorrean esaten den bezala, Kontseilu Nagusia eraiki eta hilabete barru osaturik egongo da.

Bi. Arestian aipatu diren konpetentzien transferentziaren akordioek erregulatuko dituzte bidenabar nola zertuko diren eskuz aldatu diren funtzio, aktibitate eta zerbitzuak eta funtzionarien egoera Balia daiteke honetarako Estatuko Administrazioko pertsonez eta materialez. Aldatu diren aktibitate edo zerbitzuen gastutarako behar besteko diru laguntza ukango dute.

Laugarren artikulua. –

Kontseilu Nagusiak Batzorde Mixtoa sortzeko boterea du. Kontseiluan sartuko diren probintzietako Diputazio foraletako ordezkariez kopuru berdina izango delarik. Kontseilu Nagusiaren eskutan zer funtzio komeniko litzatekeen uztea adieraziko die Batzordeak erakunde konpetenteei. Hori da horren egitekoa. Eusko Kontseilu Nagusiak izendatuko du Batzordeko Burua.

Boskarren artikulua. –

Errege Dekretu honen bidez sortutako Batzordeetako Buruek, aldian behin, gomendatu zaizkien lanen eta zertzeladen berri emango diete Gobernu eta Kontseiluu Nagusiari hurrenez hurren.

Seigarren artikulua. –

Errege Dekretu honek "Boletín Oficial del Estado" argitara emango den egunean izango du indarra.

Madril, mila bederatzirehun eta hirurogeita hemerortziko urtarrilak lau.

JUAN CARLOS

Presidentziako Ministroa

JOSE MANUEL OTERO NOVAS

euskal legezalea