212008forulegea,

21/2008 Foru Legea, 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa

Nafarroako Parlamentua

21/2008 FORU LEGEA, abenduaren 24koa, 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legea.

NAO, 159. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 31a

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, 2009KO EKITALDIRAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKOA.

I. TITULUA

Kredituak eta haien aldaketak

I. KAPITULUA

Hasierako kredituak eta haien finantzaketa

1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

Onetsi egin dira 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

1. Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontua.

2. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

3. Nafarroako Kontseiluaren eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren aurrekontua.

4. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

5. Foru Komunitateko sozietate publikoen jarduketa, inbertsio eta finantzaketa programak, baita finantzen egoera-orriak ere.

2. artikulua. Kreditu eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetzeko onetsi diren kredituek, bateratuta, 4.301.755.030 euro egiten dute.

2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuen diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 4.301.755.030 euro egiten dute bateratuta.

II. KAPITULUA

Aurrekontuetako kredituen aldaketa

3. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa.

Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, baldin eta foru lege honek agindu horiek aldatzen ez baditu.

Aurrekoa gorabehera, kontu-sailen arteko funts mugimenduak ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko, baldin eta kontu-sail horietako kredituek helburu berbera badute, eta Europar Batasunak, horiek hein batean kofinantzatzen dituenez, gastuen erabileraren gaineko kontrola hobetzea eskatzen duelako soilik bereizten badira.

4. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, 2009rako gehikuntza izan ahalko dute ekintza terroristen ondorioz onets daitezkeen diru-laguntza eta maileguak emateko dauden kontu-sail guztiek edo ekitaldian helburu horrekin sortu beharrekoek.

Aurrekoez gainera, hauek ere gehikuntza izan ahalko dute:

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontu-sailok:

a) 010004-01100-2263-921700 kontu-saila, "Gastu juridiko-kontentziosoak" izenekoa.

b) 010007-01400-2275-924100 kontu-saila, "Hauteskundeak" izenekoa. Kontu-sail horri aplikatu ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsio guztien edonolako gastuak.

c) 020002-04100-1001-921400 kontu-saila, "Lehendakari ohi, kontseilari ohi eta Nafarroako Gobernuko beste goi kargudun batzuentzako prestazioak" izenekoa.

d) 020002-04100-1239-921400 kontu-saila, "Funtzionarioen familia laguntza, osagarri berriak, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

e) 020002-04100-1309-921402 kontu-saila, "Lan-kontratudunen familia laguntza, osagarri berriak, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

f) 020002-04100-1600-921402 kontu-saila, "Gizarte Segurantzako hitzarmena arautzea" izenekoa.

g) 020002-04300-1620-231800 kontu-saila, "Osasun laguntza-erabilera berezia" izenekoa.

h) 020002-04100-1620-921400 kontu-saila, "Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa" izenekoa.

i) 020002-04100-1709-921403 kontu-saila, "Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

j) 020002-04100-8318-921400 kontu-saila, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langile finkoentzako soldata-aurrerakinak" izenekoa.

k) 020002-04300-1614-211100 kontu-saila, "Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

l) 051000-02100-2274-132102 kontu-saila, "Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak" izenekoa.

m) 051000-02100-6054-132102 kontu-saila, "Segurtasunerako tresnak" izenekoa.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-sailok:

a) 100000-10100-4709-923900 kontu-saila, "AUDENASA. Merkataritza politika" izenekoa.

b) 112001-11410-9500-929100 kontu-saila, "Osoko kreditua. 13/2007 Foru Legearen 42. artikulua" izenekoa.

c) 112002 11420 9409 923700 kontu-saila, "Diru-sarreren itzulketak" izenekoa.

d) 131002-15100-2020-923100 kontu-saila, "Ondasun higiezinen errentamendua" izenekoa.

e) 131002-15100-3509-923100 kontu-saila, "Karbono Funtsaren kontuko gastuak" izenekoa.

f) 131002-15100-6002-923100 kontu-saila, "Lurrak eta natur ondasunak" izenekoa.

g) 131002-15100-6020-923100 kontu-saila, "Instalazio berriko eraikuntzak eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea" izenekoa.

h) 131002-15100-8500-923100 kontu-saila, "Sektore publikoko akzioak erostea" izenekoa.

i) 131002-15100-8600-923100 kontu-saila, "Sektore publikotik kanpoko akzioak eta partaidetzak erostea" izenekoa.

j) 131003-15100-6092-467900 kontu-saila, "Proiektu teknikoak" izenekoa.

k) 151000-17330-2273-467900 kontu-saila, "Tributuen arloko informazio sistemetan datu fiskalak jaso eta sartzeko zerbitzuak" izenekoa.

l) 155003-17144-2272-932103 kontu-saila, "Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea" izenekoa.

m) 160000-16100-2269-941100 kontu-saila, "Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak" izenekoa.

n) 150000-17000-6090-92340 kontu-saila, "Iruzurraren aurkako plana" izenekoa.

3. Toki Administrazioko Departamentuko kontu-sailok:

a) 211002-21400-4609-456200 kontu-saila, "Hondakinen tratamendurako partzuergoa: funtzionamendurako laguntza" izenekoa.

b) 211002-21400-7609-456200 kontu-saila, "Hondakinen tratamendurako partzuergoa edo partzuergoan bildutako entitateak: ezarpena" izenekoa.

c) 211003-21000-7609-456100 kontu-saila, "Ibaiak arazteko eta saneatzeko plan zuzentzailea. EGEF. 2. helburua" izenekoa, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babeseko proiektuetako 2009. urteko ordainketa finantzatzeko adina.

d) 211004 21200 4609 922300 kontu-saila, "Udaletako osasun funtzionarioen soldatak eta lansariak" izenekoa.

4. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontu-sailok:

a) 320000-32200-6020-261200 kontu-saila, "Eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak gauzatzea, eta etxebizitzak erostea" izenekoa.

b) 320000-32200-4809-261400 kontu-saila, "Etxebizitzen errentarientzako diru-laguntzak" izenekoa.

c) 320000-32200-7800-261400 kontu-saila, "Etxebizitzaren arloko jardueretarako diru-laguntza eta sorospenak. Foru Programa" izenekoa.

d) 320000-32200-7800-261402 kontu-saila, "Etxebizitza bioklimatikoetarako diru-laguntzak" izenekoa.

e) Era berean, gehikuntza izan ahalko dute Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan gastu fiskaletarako dauden kontu-sail guztiek.

5. Hezkuntza Departamentuko kontu-sailok:

a) 400000-41000-1310-321100 kontu-saila, "Ikastetxeetako aldi baterako langileen kontratazioa" izenekoa.

b) 400000-40100-1600-321100 kontu-saila, "Gizarte Segurantza" izenekoa.

c) 410002-41140-4609-322D00 kontu-saila, "Eskola-kontzentrazioetarako eta udal eraikinetarako diru-laguntza" izenekoa.

d) 410004-41150-2210-324100 kontu-saila, "Jantokiak" izenekoa.

e) 410004-41150-2230-324100 kontu-saila, "Eskola garraioa" izenekoa.

f) 410005-41700-1239-321100 kontu-saila, "Funtzionarioen zerbitzuen onarpenerako, osagarri berrietarako, familia laguntzarako, gradurako, antzinatasunerako eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

g) 423001-42200-4809-322400 kontu-saila, "Hezkuntza berezirako bekak eta laguntzak" izenekoa.

h) 431000-43100-6001-325100 kontu-saila, "Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak" izenekoa.

i) 422000-42140-4609-322100 kontu-saila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko" izenekoa.

6. Osasun Departamentuko kontu-sailok:

a) 1241 kode ekonomikoko kontu-sailak, osasun arloko udal langile transferituen ordainsariak ordaintzeko direnak, Foru Administraziokoak izanik Toki Osasunaren zerbitzuan dauden eta azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legea eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea aplikatzearen ondorioz transferitzen diren funtzionarioen soldatak ordaintzeko behar den zenbatekoan. 22/1985 Foru Legeak Nafarroa osasun eskualdetan banatzen du eta 11/1992 Foru Legeak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen du.

b) Botikak erosteko direnak, 2215 kode ekonomikoa dutenak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan honako gastu-programetan daudenak: 540, 541, 542, 543, 544, 545, 546, 547 eta 548.

c) 540000-52000-1239-311100 kontu-saila, "Funtzionarioen zerbitzuen aitorpenerako, osagarri berrietarako, familia laguntzarako, gradurako, antzinatasunerako eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

d) 540000-52000-1309-311100 kontu-saila, "Zerbitzuen aitorpenerako, antzinatasunerako, osagarri berrietarako, familia laguntzarako eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

e) 541006-52205-2500-311106 kontu-saila, "Organoen birlandaketak" izenekoa.

f) 547001-52310-2500-312200 kontu-saila, "Aho-hortzetako osasun programa" izenekoa.

g) 547002-52370-4809-313100 kontu-saila, "Farmaziako prestazioak" izenekoa.

h) 547002-52370-4809-313102 kontu-saila, "Zurgatzaileak eta beste osasun produktu batzuk" izenekoa.

i) 540000-52000-1310-311103 kontu-saila, "Osasun plan estrategikoa inplementatzea" izenekoa.

j) Kontu-sail berria, "Ikastetxe pilotuei buruzko ondorioak Nafarroako ikastetxe guztietan aplikatzea" izenekoa.

7. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontu-sailok:

a) 621001-61200-2090-453200 kontu-saila, "Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona" izenekoa.

b) 630000-62110-4809-441103 kontu-saila, "Nafarroako beste toki batzuetako garraio publikoarentzako ekarpena, gazteak" izenekoa.

8. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontu-sailok:

a) 710001-71230-4700-414210 kontu-saila, "Aseguru primen konpentsazioa Agroseguroren bitartez" izenekoa.

b) 720000-72130-4700-414100 kontu-saila, "Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona" izenekoa.

c) 720001-72120-6019-414300 kontu-saila, "Lurren jabetza antolatzeko eta lurzati berrantolamendua egiteko obrak. LGP LGENF" izenekoa.

d) 721000-72210-7701-413102 kontu-saila, "Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako diru-laguntza. LGP LGENF" izenekoa.

e) 721002-72230-7700-412100 kontu-saila, "Nekazaritza-ustiategien eraginkortasuna hobetzea. LGP LGENF" izenekoa.

f) 740002-74200-4809-456302 kontu-saila, "Partikular eta sozietateentzako kalte-ordainak, aseguruak eta laguntzak" izenekoa.

g) 740002-74200-7609-456700 kontu-saila, "Oihan Planaren diru-laguntzak toki entitateentzat. LGP LGENF" izenekoa.

9. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontusailok:

a) 810001-81130-6015-458100 kontu-saila, "Industria azpiegiturako inbertsioak" izenekoa.

b) 830002-81150-8317-422300 kontu-saila, "Birrabiatze-planak finantzatzeko kapital-aurrerakinak" izenekoa.

c) 840001-81210-7709-467303 kontu-saila, "I+G+B proiektuetarako, patenteetarako eta bideragarritasun azterlanetarako diru-laguntzak enpresentzat. EGEF" izenekoa.

d) 840001-81210-7819-467302 kontu-saila, "Zentro teknologikoak finkatzeko diru-laguntzak. EGEF" izenekoa.

e) 881001-84100-4709-241109 kontu-saila, "Enpleguko zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako" izenekoa.

f) 881001-84100-4819-241104 kontu-saila, "Laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan munduan sartzeko programak PO/3 EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009" izenekoa.

g) 881001-84100-7709-241100 kontu-saila, "Autonomoentzako diru-laguntzak inbertsioetarako PO/3 EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009" izenekoa.

h) 881001-84100-7709-241200 kontu-saila, "Kooperatiba eta lan sozietateetarako diru-laguntzak, enplegua sostengatzeko" izenekoa.

i) 881001-84100-4609-241102 kontu-saila, "Interes sozialeko erkidego-enpleguko programa" izenekoa.

j) 881001-84100-8419-241114 "CEN, UGT eta CCOO erakundeekiko hitzarmena, Enpleguari buruzko Plana garatu eta aplikatzeko".

k) Era berean, gehikuntza izan ahalko dute Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan gastu fiskaletarako dauden kontu-sail guztiek.

10. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontu-sailok:

a) 2279 kode ekonomikokoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Legean aurreikusitako gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako prestazio bermatuak finantzatzeko direnak eta 920004, 920005 eta 920006 proiektuetan daudenak. Helburu hori duen kontu-sailik ez badago, sortu ahalko da, behar bezala aplikatzeko.

b) 900002-91600-4809-212100 kontu-saila, "Kotizazio gabeko pentsioak" izenekoa.

c) 900003-91600-4809-231500 kontu-saila, "Bizibiderik gabeko familia nafarrentzako laguntzak" izenekoa.

d) 900003-91700-4609-231500 kontu-saila, "Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak" izenekoa.

e) 920006-91830-4809-231402 kontu-saila, "Laguntzak, etxean zerbitzu pertsonalak jasotzeko" izenekoa.

f) 920006-91830-4809-231403 kontu-saila, "Laguntzak, laguntzaile pertsonalerako eta gutxieneko zerbitzu bermatuentzako" izenekoa.

g) 950002-92300-4809-231704 kontu-saila, "Kanpoko ikastetxeetako haurren kuotak" izenekoa.

h) 920006-91830-4809-231400 kontu-saila, "Laguntza lotuak adinekoentzat" izenekoa.

i) 920006-91830-4809-231300 kontu-saila, "Laguntzak, ezgaitasuna duten pertsonentzako besteren zentroentzat" izenekoa.

j) 900003-91600-4809-231605 kontu-saila, "Larrialdi sozialeko laguntzak" izenekoa.

k) 900003-91700-4609-231502 kontu-saila, "Etxegabeentzako harrera zerbitzua" izenekoa.

l) 920005 91810 4819 231309 kontu-saila, "Hitzarmena ANFASekin: etxebizitza programa" izenekoa.

m) 920006-91830-4809-231405 kontu-saila, "Lotutako beste laguntza batzuk" izenekoa.

n) 950001-92210-4809-231504 kontu-saila, "Eszedentziengatiko laguntzak" izenekoa.

o) 950002-92300-2279-231703 kontu-saila, "Asistentziak adingabekoentzat" izenekoa.

p) 950002-92300-4809-231700 kontu-saila, "Arazoak dituzten gazteentzako arreta" izenekoa.

q) 950002-92300-4809-231702 kontu-saila, "Familientzako prestazio ekonomikoak" izenekoa.

r) Era berean, gehikuntza izan ahalko dute Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuan gastu fiskaletarako dauden kontu-sail guztiek.

11. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko honako kontusail hauek:

a) A20002-A2500-7800-331100 kontu-saila, "Interes kulturaleko ondasunetako inbertsioen gastu fiskalak" izenekoa.

b) A20003-A2310-4819-333100 kontu-saila, "Uharteko Arte Garaikideko Zentroa. Funtzionamendu gastuak" izenekoa.

12. Nafarroako 2012 Planari dagozkion kontu-sailek ere gehikuntza izan ahalko dute, bai eta krisi ekonomikoaren kontrako neurri berariazkoak ezartzeko daudenek edo ekitaldian zehar horretarako sortu beharrekoek ere.

5. artikulua. Lanpostu hutsak direla-eta, kreditu soberakinen norakoa.

Lanpostu hutsak direla-eta aurreikus daitezkeen soberakinak behin-behineko kontratuak finantzatzeko erabili ahal dira, zerbitzuen funtzionamendu onerako beharrezkoa baldin bada. Xede horretarako sortuko dira kredituak, horiei dagokien programan.

II. TITULUA

Langileria gastuak

I. KAPITULUA

Jarduneko langileen ordainsariak

6. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak.

2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionario eta estatutupeko langileen ordainsariak, 2008ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legean ezarritakoak, 100eko 2 gehituko dira. Horrek ez du ezertan galaraziko, hala ere, lanpostu bakoitzaren ordainsarietan egokipenak egitea, bidezkoak badira, lanpostu horren aparteko zailtasun tekniko, dedikazio, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasuneko edukiarekin bat datozela ziurtatzeko.

7. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako lan-kontratudunen ordainsariak.

1. 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen egungo lansariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen dira, foru lege honen 6. artikuluan finkatutako irizpideei jarraikiz.

2. Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak, berriz, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen dira, betiere foru lege honen 6. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

8. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzuetako zuzendarien ordainsariak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzuetako zuzendariek 54.138,28 euroko ordainsariak izanen dituzte 2009an, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien graduaz, antzinatasunaz eta familia laguntzaz gainera, eta ezertan galarazi gabe jatorrizko izendapenagatik edo ematen dituzten zerbitzuen baldintza bereziengatik plantilla organikoan espezifikoki esleituta dituzten ordainsari osagarriak.

9. artikulua. Nafarroako Gobernuko kideen, zuzendari nagusien, erakunde publikoetako zuzendarien eta behin-behineko beste langileen ordainsariak.

1. Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 35. eta 45. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko kideek, 2009. urtean, ondoren zehazten diren ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

-Nafarroako Gobernuko lehendakaria: 81.593,54 euro.

-Kontseilaria: 75.933,20 euro.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko zuzendari nagusiek 2009. urtean 60.111,52 euroko ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilabetetan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde publikoetako zuzendariek, 2009. urtean, ondoko zerrendan zehazten diren ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

a) Erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea, ondoko b), c) eta d) letretan xedatutakoa salbu: 60.111,52 euro.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak: 97.097,14 euro.

c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea: 74.239,48 euro.

d) Nafarroako Larrialdietako Agentziako eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak: 58.732,52 euro.

e) Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendaria: 74.196,22 euro.

f) Erakunde autonomoko zuzendariordea, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendaria eta Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuko zerbitzuko zuzendaria: 53.076,80 euro.

g) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritzako kideak:

-Giza Baliabideen zuzendaria, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendaria, Laguntza Espezializatuko zuzendaria eta Administrazio eta Antolaketako zuzendaria: 74.196,22 euro.

-Nafarroako Ospitaleko zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria eta Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoko zuzendaria: 64.724,80 euro.

-Lizarrako Barrutiko zuzendaria, Tuterako Barrutiko zuzendaria, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendariordea: 62.032,04 euro.

-Ubarmin Klinikako zuzendaria, Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroko zuzendaria, Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea, Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea, Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko zuzendariordea, Adimen Osasuneko zuzendariordea eta Laguntza Espezializatuko zuzendariordea: 60.412,52 euro.

-Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea, Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako zuzendariordea eta Ikerketa Biomedikorako Zentroko zuzendaria: 59.321,36 euro.

-Nafarroako Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria, Nafarroako Ospitaleko Erizaintza zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintza zuzendaria, Nafarroako Ospitaleko Langileria zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria zuzendaria, Zentro Psikogeriatrikoko zuzendaria, Lizarrako Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea, Tuterako Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea eta Anbulatorioen eta Ospitalez Kanpoko Laguntzaren Kudeaketa zuzendaria: 56.636,72 euro.

-Zentro Psikogeriatrikoko Laguntza eta Prestakuntza Programen zuzendari teknikoa: 49.621,60 euro.

4. 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gainerako behin-behineko langileen egungo ordainsariak foru lege honen 6. artikuluan finkatutako ehunekoei jarraikiz handituko dira.

II. KAPITULUA

Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboak

10. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak gaurkotzea.

1. 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, gaurkotzeko eskubidea badute, 100eko 2ko igoera izanen dute, 2008ko ekitaldiko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legean 2008. urterako ezarritako zenbatekoak oinarri harturik.

2. 2009. urtean, Nafarroan Kontsumoko Prezioen egiazko Indizea 100eko 2tik gorakoa bada, alde hori zuzenean aplikatuko da Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioetan, gaurkotzeko eskubidea dutenetan, 2009ko urtarrilaren 1aren aurretik sortuak badira; alde hori finkatu eginen da eta 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu eragin ekonomikoak.

Halaber, finkatuko ez den sari bakar bat ordainduko zaie aurreko paragrafoan aipatutako pentsiodunei; 2009. urtean sorrarazitako pentsioen zenbateko osoaren gainean kalkulatuko da, eta aipatu desbideratzearen ehunekoaren parekoa izanen du zenbatekoa.

11. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioen eskubide pasiboen araubiderako arauak.

1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutua onetsi zuen martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak indarra hartu baino lehen indarra zuten xedapenek arautuko dute artikulu honetan aipatzen den funtzionarioen eskubide pasiboen araubidea. Soldata erregulatzailea zehazteko, aipatu foru legearen eta hura betetzeko emandako ordainsarien behin-behineko erregelamenduaren aurreko sistemaren arabera funtzionarioek jasotako ordainsari handienak hartuko dira aintzakotzat, eta horiei Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan hurrengo urteetarako ezarritako ehunekoak gehituko zaizkie. Salbuespena izanen da lan istripuaren ondoriozko ezgaitasunengatiko pentsioei eta lanbideko eritasunengatiko pentsioei buruz artikulu honetan xedatutakoa.

2. Aurreko idatz-zatian aipatu xedapenen arabera, erretiro eta pentsioen ondorioetarako zerbitzualdia zenbatzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki egindako urteak besterik ez dira kontuan hartuko. Urte horien barrenean sartuko dira administrazio publikoan egiazki egindako urteak, betiere behar den administrazioak aitortuak, Foru Diputazioak 1981eko urriaren 29an eta Nafarroako Gobernuak 2001eko otsailaren 5ean hartutako Erabakiei eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo toki entitateen montepioren bati atxikitako funtzionarioen erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuan, foru lege honek indarra hartu ondoren jardunean hil edo erretiratutakoak badira, honako hauek zenbatuko dira, eta pentsioaren zio den egintza gertatutako egunetik aurrera izanen dute eragina; aipatutako funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, betiere, aldi horiek montepioei kotizatutako beste batzuekin gainjartzen ez badira, honako hauek finkatzeko ondorioetarako soilik: eskubide pasiboetarako hartzeko zenbagarriak eta dagokion pentsioa kalkulatzeko kotizazio edo zerbitzu-urteengatikako ehunekoa edo kuota.

Aurreko paragrafoan aipatu funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioetarako, inola ere ez dira hurrengoak zenbatuko: funtzionario horiek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aipatu aldiek, hala badagokio, beste batzuekin batuta, aipaturiko araubideetan pentsiorako eskubiderik sortu badute, salbuespen batekin, hots, SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzeko balio duten aldi kotizatuak, zenbatu eginen baitira horiek.

Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo toki entitateek dituzten montepioetakoren baten babesean dauden funtzionarioek alargun-pentsioa sortuz gero, bikotekide egonkorrek ere izanen dituzte eskubide pasibo horiek.

3. Artikulu honen 1. idatz-zatian xedatutakoa betez, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren barrenean dauden funtzionario publikoek 2009. urtean hartutako erretiro eta pentsioak finkatzeko, ondoko hau hartuko da kontuan:

a) Eskubide pasiboetan eragina duten lansari kontzeptuen zenbatekoak 2009. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek, hau barne, finkatutako gehikuntzak aplikatu ondoren sortzen direnak.

Horri begira, lansarien zenbatekoak eta garestitasun plusa, 2009. urtekoak, zein diren zehazteko, 100eko 2 gehituko dira 2008ko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko urtarrilaren 24ko 1/2008 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritako kopuruak.

Salbuespen gisa, lan istripu edo lanbideko eritasunaren ondoriozko ezgaitasunagatiko erretiro-pentsioen kasuan, bai eta lan istripuz edo lanbideko eritasunez hiltzearen ondoriozko alargun- edo umezurtz-pentsioenean ere, funtzionarioa erretiratu edo hil aurreko urtean hark bere lanpostuagatik jasotako ordainsariek osatuko dute hartzeko arautzailea.

b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik sortutako ordainsari sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, horren bigarren xedapen gehigarriko bigarren paragrafoan emandako ahalmenaz baliatuz, pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoa honakoa izanen da: funtzionario horientzako 1983ko zenbatekoari hurrengo urteetan izandako gehikuntzak erantsiz, 2009rako aurreikusitakoa barne, ateratzen dena.

4. Funtzionarioek pentsio araubidea finantzatzen lagunduko dute, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutua onetsi zuen martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legearen aurreko araudia aplikatuz ateratzen den zenbatekoan, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko geroko foru legeetan ezartzen diren pentsio igoeren ehunekoak gehituta.

5. 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen gutxieneko erretiro-pentsioaren igoera, bai Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioen kasuan, bai aipatu foru legean aurreikusitakoari atxikitakoenen kasuan, aurreko artikuluan klase pasiboen pentsioentzat oro har ezarritako portzentajea adinakoa izanen da. Atal honetan xedatutakoa indarreko araudiaren arabera gaurkotzeko eskubidea duten pentsioei baizik ez zaie ezarriko.

Aurrekoa gorabehera, 70 urte betetzen dituztenetik aurrera, aurreko lerrokadan ezarritako gutxieneko pentsioaren adinako zenbatekoa jasotzeko eskubidea aitortuko zaie, baita ere, beren borondatez erretiratu eta, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sisteman jarraituta, dagokien administrazio publikoan 30 urte baino gutxiagoan lan egin dutela frogatzeagatik gaurkotzerik gabeko pentsioa jasotzen dutenei.

6. 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, gutxieneko alargun-pentsioa ekitaldi horretarako ezarriko den lanbide arteko gutxieneko soldata adinako urteko zenbateko gordina izanen da.

7. Artikulu honetako 6. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen klase pasiboen edozein montepioren kargura emandako umezurtz-pentsioei (martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sistema aplikaturik), zein bere Erregelamenduaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriak emandako idazkera oinarri harturik.

Gehikuntza honetatik baztertu egiten dira, beraz, aipatu otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legean ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzen zen araudiaren arabera emandako umezurtz-pentsio guztiak, onuradunaren ezintasun egoeraren eraginez onartu zirenak izan ezik.

8. Foru Diputazioko funtzionarioen erretiroei eta pentsioei buruzko Erregelamenduaren 8. artikuluan eta udal funtzionarioen eskubide pasiboei buruzko Erregelamenduaren 10. artikuluan aipatzen diren umezurtz-pentsioak eta udal montepío partikularretan ezaugarri berak dituzten umezurtz-pentsioak onartu eginen dira, baldin eta pentsio horiek eskuratzeko bete beharreko baldintza guztiak betetzen badira pentsioa sorrarazten duen pertsona edo, bestela, alargun-pentsioa jasotzen duen ezkontidea edo bikotekide egonkorra hiltzen den egunean.

9. Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen alargun-pentsioak bateragarriak dira bai norberak egindako lanarengatik jasotako diru-sarrerekin bai erretiro-pentsioarekin.

10. Ezintasun iraunkorraren deklarazioak, bai eta haren graduenak ere, berrikusi ahal izanen dira, baldin eta onuraduna 65 urtetik beherakoa baldin bada, egoera larriagotu edo hobetzea dela-eta, edo diagnostikoaren akatsaren ondorioz, betiere arau hauei jarraikiz:

a) Ezintasun gradua berrikusteko espedientea ofizioz edo interesdunak eskatuta ireki ahal izanen da, eta Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoak horri buruzko proposamen loteslea eginen du.

b) Funtzionarioari deklaratutako ezintasun iraunkorraren gradua aldatu eta handiagoa emanez gero, egoera larriagotu delako edo diagnostikoaren akats baten ondorioz, berrikusteko espedientea ebatzi eta hurrengo hilabetearen lehendabiziko egunetik aurrera izanen ditu ondorioak pentsio berriak.

Kalifikazio berria diagnostikoaren akats baten ondorioa denean, espedientea ebatzi arte jasotakoaren eta ezintasun gradu altuagoa aitortuta jaso beharrekoaren arteko aldeak egiten duen zenbatekoa jasotzeko eskubidea izanen du, betiere bost urte gehienez.

c) Aurreko letretan aipatzen den berrikuspenak Foru Diputazioak 1970eko apirilaren 17an eta 1972ko azaroaren 24an hartutako Erabakietan ezarritako ondorioak izanen ditu, erabaki horiek indarra izaten jarraituko baitute foru lege honetan ezarritakoaren aurka ez doan guztian.

III. KAPITULUA

Bestelako xedapenak

12. artikulua. Lanpostuak egokitzea.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantilla edo eman beharreko zerbitzuak berregituratzeagatik edukirik gabe gelditutako lanpostuak, hutsak ez direnak, birmoldatu eta bestelakoak bihurtzeko. Eginkizun aldaketak eta lekualdatzeak, maila beraren barnekoak, salbuespen gisa baino ez dira eginen, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak berak zuzenean eginen ditu.

13. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetan behin-behinekotasuna murriztea.

Foru Komunitateko administrazio publikoetako langileen gaur egungo behin-behinekotasun mailak jaistearren, Nafarroako Gobernuak, 2009an zehar, egoki diren ekimenak abiarazi eta behar diren jarduketak aurrera eramanen ditu, maila horiek murrizteko eta enplegu publikoko lanpostuak modu egonkorrean betetzeari lehentasuna emateko.

14. artikulua. Udal funtzionarioen montepioak finantzatzea.

1. Nafarroako Gobernuak 6.400.387 euroko ekarpena eginen du, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren barrenean dauden Nafarroako toki entitateetako funtzionarioek sortzen dituzten pentsioak finantzatzeko.

Zenbateko hori Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren kudeaketak 2008. urtean sortutako kostuen banaketan udal bakoitzari esleitutako kuotaren proportzio berean banatuko da.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuak 5.634.123 euro banatuko ditu Iruña, Tutera eta Tafallako udalen artean, haien berariazko montepioen kudeaketak 2008ko ekitaldian sortutako kostuen arabera.

3. Aurreko idatz-zatietan ezarritako zenbatekoek ez dituzte alde batera uzten Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarria aplikatuta ateratzen direnak.

15. artikulua. Eskola-testuliburuen doakotasunari buruzko programako liburuen salmenta.

Eskola-testuliburuen doakotasunari buruzko programako liburuak saldu ahalko dira liburu-salmentan jarduteko gaikuntza ematen dien baimena daukaten establezimenduetan soilik.

16. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Zerbitzuari eta Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuari atxikitako lan-kontratupeko aldizkako langile finkoei lanaldi osorako aukera ematea.

2009ko laugarren hiruhilekoan zehar, Nafarroako Gobernuak epe bat ezarriko du aukera egiteko, zertarako eta Pertsona Fisikoen Errentaren eta Ondarearen gaineko Zergetarako Kanpainaren Zerbitzuari eta Zeharkako Tributuen eta Enpresa Handien Zerbitzuari atxikitako aldizkako langile finkoek beren lanpostua urtean zeharreko lanaldi osoarekin finka dezaten behin betikoz. Halaber, lanpostua eskuratu nahiz bertan irauteko baldintzak eta, bereziki, eginkizunak zerbitzuaren beharrizanei egokituak egotea ezarriko du. Nolanahi ere, finkotasuna eskuratzeko aurreikuspen hori 2009ko abenduaren 31ko datarekin gauzatuko da.

Aukera hori egiten duten langileek zilegi izanen dute, abenduaren 29ko 717/2003 Foru Dekretuak xedatuari jarraikiz, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren eraginpean sartzea, bi hilabeteko epean, lanpostu berrian sartu eta biharamunetik zenbatzen hasita.

III. TITULUA

Finantza eragiketak

I. KAPITULUA

Abalak

17. artikulua. Abalak.

1. 2009-2011 urteetan Nafarroako ekonomia suspertzeko neurriei buruzko azaroaren 6ko 18/2008 Foru Legean aurreikusitako kasuetan, Nafarroako Gobernuak abalak eman ahalko ditu, guztira 30.000.000 euro egiten dutenak. Abal horiek "Nafarroa abala" izena hartuko dute.

2. Gainerako legeetan aurreikusitako kasuetan, Nafarroako Gobernuak abalak eman ahalko ditu, beste 30.000.000 euroko zenbatekoarekin, gehienez ere. Muga horren barrenean, baimena ematen zaio Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari abalak emateko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetarako, azaroaren 20ko 360/2000 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Abal horien gehieneko zenbatekoa, proiektu bakoitzeko, 1.500.000 euro izanen da.

3. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, abalak eman ahalko dizkie Foru Komunitateko sozietate publikoei, Nafarroako Ogasun Publikoari bruuzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean halakotzat definiturik daudenei, gehienez ere 150.000.000 euroko zenbatekoarekin.

II. KAPITULUA

Zorpetzea

18. artikulua. Zor Publikoa jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena.

1. Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari zorpetze eragiketak egiteko, muga bakarra ezarriz, alegia 2009ko abenduaren 31ko saldo bizia ez izatea 2009ko urtarrilaren 1ekoa baino 203.500.000 euro handiagoa.

2. Artikulu honen lehen idatz-zatian ezarritako muga gainditu ahal izanen da hasiera batean aurreikusi gabeko finantza aktiboak eratzearen ondorioz, betiere Europako Kontuen Sistemak ezarritako irizpideak betetzen badira eta urteko zorpetze programan onesten bada; hala beharko du, halaber, Nafarroako Gobernuak eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak, Zerga eta Finantza Politikarako Kontseiluaren jarraibideen barrenean, hitzartzen dituzten bestelako zorpetze eragiketetan ere, Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren baitan eta aurrekontu egonkortasunaren gaineko arauek ezartzen dituzten mugak gainditu gabe.

3. Edonola ere, aurreko bi idatz-zatien ondoriozko muga gainditu ahalko da honako heinean: Politika Fiskal eta Finantzarioaren Kontseiluaren 2008ko urriaren 8ko erabakian urte horretako ekitaldirako zehazturiko zorpetzearen zenbatekotik erabili gabe geratu dena.

4. Aurreko idatz-zatietan jasotako zorpetze-eragiketen emisioa eta, kasua bada, formalizazioa, eragiketa bat edo batzuetan gauzatu ahalko dira, baina ezin izanen dira utzi hurrengo ekitaldia baino geroagorako.

IV. TITULUA

Toki entitateak

19. artikulua. Elkarte tradizionalen inbertsioetarako diru-laguntza eta onurak.

Bardeako Komunitateak eta Erronkariko, Zaraitzuko eta Aezkoako Batzarrek Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako diru-ekarpenak eta gainerako onurak jaso ahal izanen dituzte, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.

20. artikulua. Administrazio-berregituraketako prozesuak sustatzea.

"Toki erakundeetako administrazio-berregituraketarako prozesuak sustatzea" izeneko 211002-21400-4609-942400 kontu-sailak eta "Toki enteen administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena" izeneko 211002-21400-7609-942400 kontu-sailak finantzatuko dituzte Nafarroako Gobernuak eta euren zerbitzuak elkartzen dituzten toki entitateek sinatu beharreko hitzarmenetako aurreikuspenak.

21. artikulua. Nafarroako hiri hondakin solidoak tratatzeko partzuergoa.

"Hondakinen tratamendurako partzuergoa: funtzionamendurako laguntza" izeneko 211002-21400-4609-456200 kontu-sailak eta "Hondakinen tratamendurako partzuergoa edo partzuergoan bildutako entitateak: ezarpena" izeneko 211002-21400-7609-456200 kontu-sailak finantzatuko dituzte horretarako behar diren jarduketak, partzuergoko kideentzat.

V. TITULUA

Aurrekontuen kudeaketa

22. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontuen zuzkidurak.

Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontuen zuzkidurak kasuko Mahaiak, lehendakariak edo arartekoak eskatu ahala gauzatuko dira, irmoki eta aldizka.

23. artikulua. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua eta Nafarroako Kontseilua.

Foru Komunitateko Administrazioaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketari buruzko araudi orokorraren mendean egonen dira Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua eta Nafarroako Kontseilua, bere independentzia organikoari eta funtzionalari kalterik egin gabe.

Halaber, haren jarduketa ekonomikoa eta aurrekontuena Nafarroako Gobernuaren Kontu-hartzailetza Orokorraren kontrolpean egonen dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat eta haren erakunde autonomoentzat ezarrita dagoen modu berean.

Nafarroako Kontseilurako eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilurako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira, behar handiagoak justifikatzen ez badira, behintzat.

Kapital transferentziak libratuko dira haietako bakoitzaren lehendakariak eskatzen dituen neurrian, haiek eskatzea eragin duen gastuaren beharra justifikatuta.

24. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontu zuzkidura.

"NUPen finantzaketa: Iruñeko eta Tuterako Campusa" izeneko 431000-43100-4455-322300 kontu-sailak epigrafe hauek ditu:

a) Irakasleen ordainsari osagarriei aurre egiteko transferentzia arruntak, gehienez ere 2.847.000 eurokoak, bi epetan eginen direnak, Unibertsitateko Kudeatzailetzak justifikatu ondoren. Gastuaren betetzea frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontu-hartzaileak ontzat emana.

b) Irakaskuntza eta ikerketa proiektuak finantzatzeko transferentzia arruntak, 200.000 euro, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostuak. Diru hori Kudeatzailetzak eskatu eta gero ordainduko da. Gastuaren betetzea frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontu-hartzaileak ontzat emana.

c) Tuteran ikasketa presentzialak ezartzeko transferentzia arruntak, 2.320.000 euro, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostuak, Unibertsitateko Kudeatzailetzak justifikatu ondoren eginen direnak. Gastuaren betetzea frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontu-hartzaileak ontzat emana.

d) Gainerako transferentzia arruntak irakaskuntzaren eta ikerketaren finantzaketarako erabiliko dira eta, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira.

a) eta c) letretako zenbateko batzuk ezin badira bete Nafarroako Unibertsitate Publikoak gastuak justifikatu ez dituelako, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostutako irakaskuntza eta ikerketa proiektuak finantzatzeko erabili ahalko dira, Kudeatzailetzak eskaera egin eta gero.

Iruñeko eta Tuterako inbertsioak finantzatzeko Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldeko kapital transferentziak, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen artean adostuak, Kudeatzailetzak eskatu eta gero libratuko dira. Gastuaren betetzea frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontu-hartzaileak ontzat emana.

25. artikulua. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren ikastetxe elkartuen aurrekontuko zuzkidura.

UHUNeko Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuen finantzaketarako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira.

26. artikulua. Herrietako kontsultategientzako dirulaguntzak.

547000 zenbakiko proiektuan jasota dagoen "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta zaharberritzeko transferentziak" kontu-saileko kredituekin -herrietako osasun etxeak eraiki eta moldatzeko baita- horrelako gastuetarako ehuneko 100eko diru-laguntza emanen da, baina diru-laguntza horiek emateko deialdian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak onetsiko dituen oinarrietan ezarriko dituen baldintzak eta mugak gainditu gabe betiere.

Herrietako kontsultategien ekipamenduaz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua bera arduratuko da zuzenean.

27. artikulua. Organo birlandaketak sustatzea.

Azken zenbatekoa, ospitaleetan jasotzen dena, organo birlandaketen sustapena egiteko bada, erabili ahalko da bai ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuetan bai ondasun inbentariagarrietako gastuetan ere, jasotako diru horren xedearekin zerikusia baldin badute betiere.

28. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuak aldatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esparruan, bertako zuzendari kudeatzaileak baimena eman ahal du Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 45.1 artikuluan aipatzen diren aurrekontu aldaketak egiteko.

29. artikulua. Sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren aurrekontuan sindikatuentzat esleitutako gastua banatzeko, bakoitzak Nafarroan duen ordezkaritza mailari jarraituko zaio, eta horretarako 2005eko urtarrilaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitartean egindako hauteskundeetako eta boto-kontaketetako aktetan adierazitako emaitzak hartuko dira kontuan; azken data horretan ordezkaritza aginte indarduna izan beharko dute.

Halaber, "Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan parte hartzeagatik bertan dauden langile-sindikatuei, gizarte-ekonomiako elkarteei eta enpresaburu-elkarteei egin beharreko ordainketa" izeneko kontu-saila haietako bakoitzak aipatu kontseiluan duen kide kopuruaren arabera banatuko da aipatu entitateen artean.

Era berean, "Sindikatuen hauteskunde prozesua jarraitzeko batzordea osatzen duten sindikatuei egin beharreko ordainketa" izeneko kontu-saila urriaren 3ko 182/1994 Foru Dekretuaren bidez sorturiko batzorde horretan parte hartzen duten sindikatuen artean banatuko da, bertan duten kide kopuruaren arabera.

Halaber, "Gizarte ekonomiako entitateak sustatu eta mantentzea. ANEL" izeneko kontu-saila Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (ANEL) izenekoaren azpiegitura eta mantentze-lanen gastuak ordaintzeko erabiliko da, gizarte ekonomia bultzatu, garatu, sustatu eta indartzeko xedea bete dezan.

Era berean, "Enplegu planak prestatzeko eta horien jarraipena egiteko batzordea osatzen dutenei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" izeneko kontu-saila berdinki banatuko da batzorde hori osatzen duten sindikatuetako eta enpresaburu-elkarteen artean.

Halaber, "INAFREri enplegurako prestakuntzaren plangintzan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" izeneko kontu-saila berdinki banatuko da fundazio hori osatzen duten sindikatuetako eta enpresaburu-elkarteen artean.

30. artikulua. Yesa fundazioa.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren "Yesa fundazioa" izeneko kontu-sailari sozietatearen xedea kudeatu eta betetzearekin lotutako gastu guztiak, edozein motatakoak, aplikatu ahalko zaizkio.

31. artikulua. Gastu konpromisoak hurrengo aurrekontuen kontura.

1. Nafarroako Gobernuak zenbait urtetarako gastu konpromisoak hartzeko baimena eman ahalko du, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain, sustatzaileei etxebizitza babestuak eraikitzeko diru-laguntzak emateko, betiere aipatutako konpromisoek ez badituzte aurreko ekitaldian helburu horretarako emandako zenbatekoak gainditzen.

2. Nafarroako Gobernuak zenbait urtetarako gastu konpromisoak hartzeko baimena eman ahalko du, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak 40. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan baimentzen dituenaz gain, herri lanen eta zerbitzuen emakidarako kontratuak egiteko eta ondasun higiezinak errentan hartzeko. Orobat baimendu ahalko du zenbait urtetarako konpromisoak hartzea, aipaturiko artikuluko 2. eta 3. idatz-zatiek baimentzen dituzten mugetatik haratagokoak, Nafarroa 2012 Planean jasotako proiektuak egite aldera.

3. Nafarroako Gobernuak hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromisoak hartzeko baimena eman ahalko du, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain, Europar Batasunak kofinantzatzen eta hiru urtetik goitiko plangintza izan behar duten planei, programei eta ekimenei aurre egiteko, bai eta haiek sortutako betebeharrei ere.

4. Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzean finkatzen dituen mugen barrenean, Hezkuntza Departamentuak hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromisoak hartu ahalko ditu, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimendurikoez gain, Tuterako Udalaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko hitzarmena finantzatzeko. Hitzarmen horren bitartez, Tuterako Fernando Remacha udal musika eskolan matrikulatzen diren ikasleak erdi mailako ikasketetan sar daitezen errazten da.

5. Nafarroako Gobernuak baimena eman ahalko du hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromisoak hartzeko - Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 8/1988 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain-, enpresek I+G+B proiektuak finantzatzeko eta zentro teknologikoei eta azpiegitura zientifiko eta teknologiko bereziei diru-laguntzak emateko hitzartzen dituzten kreditu edo maileguen interesetan hobariak emate aldera, laguntza gisa.

32. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.

Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena eman ahal du, ekitaldian zehar Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ahalik eta hobekien betetzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu aldaketa horiek gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

33. artikulua. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzaren ohiko jardunerako behar diren gastu guztiak kutxa finkoko aurrerakinekin edo, hala bada, justifikatu beharreko ordain-aginduekin ordainduko dira.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak arestian esandako gastu eta ordainketak baimendu ahalko ditu, eta Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena beharko du 12.000 euro baino gehiagokoak direnean.

34. artikulua. Testu liburuak doan jasotzeko programaren kudeaketa.

Funts mugimenduak egin ahalko dira bi kontu-sail hauen artean: 410002-41150-6081-321100 kontu-saila, "Eskolako testu liburuak doan jasotzeko plana" izenekoa, eta 410002-41150-7811-321100 kontu-saila, "Eskolako testu liburuak doan jasotzeko programa" izenekoa. Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean -biak barne- ezarritakoak hain zuzen.

35. artikulua. Ikerketa proiektuak.

Osasun Departamentuak sustaturiko osasun zientzien arloko ikerketa proiektuak haren inbertsio berekitzat joko dira, eta ez zaie aplikatuko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Aipaturiko proiektuak deialdi publikoaren ondorioz horretarako eskaera egiten dutenen artetik hautatuko dira, batzorde tekniko batek proposaturik. Batzorde horren osaera aipaturiko deialdian zehaztuko da.

36. artikulua. Onura fiskaletarako kontu-sailak.

Jarraian aipatzen diren kontu-sailak zertarako onartu diren, hartarako baizik ezin dira erabili, hots, haiei loturiko onura fiskala biltzeko: "Etxebizitza-errentamenduen zerga-gastuak", "Ohiko etxebizitzarako inbertsioaren zerga-gastuak", "Enplegu sorreraren zerga-gastuak", "Inbertsioen zerga-gastuak", "I+G+Bko inbertsioen zerga-gastuak", "Alargun-pentsioengatiko kenkarietatik sorturiko zerga-gastuak", "Zaintzaileen kotizazioengatiko kenkarietatik sorturiko zerga-gastuak", "Aurreikuspen sozialeko sistemetarako ekarpenengatiko zerga-gastuak" eta "Interes kulturaleko ondasunetako inbertsioen zerga-gastuak". Ez dira gutxituko, ez aurrekontu-doiketagatik ere, beste inolako xederik finantzatzeko.

37. artikulua. Nafarroako 2012 Planeko inbertsioetarako kontu-sailak.

1. Funts mugimenduak egin ahalko dira Nafarroa 2012 Plana finantzatzeko kontu-sailen artean edo kudeaketa hobetzeko sortzen direnen artean, eta mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean -biak barne- ezarritakoak hain zuzen.

2. Nafarroa 2012 Plana finantzatzeko kontu-sailak ez dira gutxituko beste inolako xederik finantzatzeko, non ez duen baimena ematen Ekonomia eta Ogasun kontseilariak.

38. artikulua. Diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeak mantentzea.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 117. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru-kopurua hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da 2009. urterako, diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeak mantentzeko funts publikoen zenbateko osoa banatzeari dagokionez.

Ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, irakaskuntza itunduko sektorearekin negoziatu ondoren, hamaikagarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoak eta artikulu honetako laugarren eta bosgarren idatz-zatietako kuotak aldatzeko, 2009/2010 ikasturterako.

Ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aldeko txostena egin ondoren, behar diren funts mugimenduak egin ditzan irakasle funtzionarioen hasierako soldatak, irakaskuntzako osagarria batuta, foru lege honen 6. artikuluan aurreikusitako igoeratik gora gehitzen bada. Ordainsarien kontzeptu horiek igoera portzentaje berean gehitzeko egiten diren funts-mugimenduak ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007ko Foru Legearen 38. artikuluan eta 44.etik 50.era bitarteko artikuluetan -biak barne- xedatutakoaren ondorioetarako.

Irakasleen ordainsariei buruzko aurreikuspenek, hamaikagarren xedapen gehigarrian jasotakoak, 2009ko urtarrilaren 1etik hasita izanen dute indarra, irakaskuntza pribatuaren hitzarmen kolektiboak onesten diren datak horretan eraginik izan gabe. Administrazioak konturako ordainketak onartu ahalko ditu ugazaben erakunde guztiek espresuki horrela eskatu ondoren eta sindikatuak entzun ondoren, kasuan kasuko hitzarmena izenpetu arte. Konturako ordainketa horiek 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute eragina.

"Beste gastu batzuetarako" eta, hala balitz, langile osagarrietarako moduluko osagaiak -hamaikagarren xedapen gehigarrian jasotakoak- 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina.

Irakasleen soldatetarako ezartzen diren zenbatekoak, gizarte-prestazioen kargak barne, administrazioak ordainduko ditu zuzenean ordainketa delegatuaren bidez, irakasleen eta dagokien ikastetxeko titularraren arteko lan harremana galarazi gabe.

"Beste gastu batzuetarako" diru kopuruak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie, eta horiek ikasturtea bukatzean justifikatu beharko dute aplikatu direla.

"Gastu aldakorrak" osatzen dituzten zenbatekoen banaketa itunen araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren arabera eginen da.

2. Egun, Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko ditu 2009-2010 ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta hamaikagarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden erdi edo goi mailako heziketa ziklo eta hastapeneko lanbide kualifikazioko programetako modulu ekonomikoak, eta aipaturiko xedapen gehigarri horretan sartutakoak behin-behinekoz aldatu ahal izanen ditu; aldaketa horiek 2009-2010 ikasturtearen hasieran izanen dituzte ondorioak, haien ezarpena zein den ikusita.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa, Batxilergoa, Goi Mailako edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Gizarte Garantiako Programak ezarri dituzten ikastetxeei Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 2.2 artikuluak aipatzen dituen hezkuntzako, psikopedagogiako eta lanbide orientazioko zerbitzu espezializatuetarako finantzaketa emanen zaie. Proportzio honetan eginen da: eginkizun horietan aritzeko gai den profesionalaren lanegun oso bat, aipatu hezkuntza maila horietako 25 unitate itunduko. Hortaz, ikastetxe itunduek eskubidea izanen dute aipatu profesionalaren lanegun horren finantzaketa jasotzeko, maila horretan itunduta daukaten unitate kopuruaren arabera.

4. Goi mailako heziketa zikloetako itun berezia partziala izanen da; hortaz, goi mailako heziketa zikloetako derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den mailarako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funts publikoetatik datorren finantzaketaren finantzaketa osagarriaren kontzeptuan ikasleengandik jasotzekoa den kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 37,42 eurokoa izanen da ikasleko, eta hamar hilabetez emanen da, 2009ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte bereko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte. Salbuetsirik daude Lantokietako Lanbide Heziketa baizik ez duen ikastaroan matrikulaturiko ikasleak. Horiek 32,45 euro ordainduko dute ikasle eta hileko, 2009-2010 ikasturteko Lantokietako Lanbide Heziketak irauten duen hiru hiletan.

Goi mailako heziketa zikloetan sartu ahal izateko prestakuntza ikastarorako itun berezia partziala izanen da; hortaz, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den prestakuntza ikastarorako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funts publikoetatik datorren finantzaketaren finantzaketa osagarriaren kontzeptuan ikasleengandik jasotzekoa den kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 26,53 eurokoa izanen da eta hamar hilabetez emanen da, 2009ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte bereko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

Ikastetxeek ikasleei diru kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuratzen duten finantzaketa erabiliko da modulu ekonomikoko "Bestelako gastuak" deitutako kapitulurako eta, beraz, administrazioak "bestelako gastuak" delako atalaren kopurua osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.

5. Zuzendaritzako eginkizunetan laguntzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian xedaturikoarekin bat, finantzaketa baten beharra dago. Hori dela-eta, hezkuntza maila eta modalitate guztietako eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomiko guztiek (foru lege honen hamaikagarren xedapen gehigarria), lantokietako prestakuntza soileko unitateak izan ezik, "Bestelako gastuak" kontzeptuan 776,34 euroko kopurua daukate urtean, zuzendaritza eta/edo pedagogiako eginkizunetako beste kargu batzuk finantzatzeko. Hori dena zuzendaritzako osagarriaz gain, "Gastu aldakorrak" izeneko atalean sarturik baitago.

6. Haur hezkuntzan eta derrigorrezko hezkuntzetan hezkuntza premia bereziak dituzten edo sozialki nahiz kulturalki kaltetutako egoeran dauden ikasleak dituzten ikastetxe itunduek bestelako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izanen dituzte: ikasle horien laguntza irakasleak, logopedia zerbitzuak eta zaindariak edo bestelako pertsonal osagarria.

Baliabide horiek esleituko dira beharrezkoak diren txosten teknikoak izanik, Hezkuntza Departamentuak onetsiriko deialdi publikoa egin ondoren.

39. artikulua. Hezkuntza Departamentuak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko udalekin dituen hitzarmenen kredituak kudeatzea.

Funts-mugimenduak egin ahalko dira kontusail hauen artean: 422000-42140-4609-322100 kontusaila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko" izenekoa, 422000-42140-7609- 322100 kontusaila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko. Ekipamendua eta berriztapena" izenekoa, eta 410001-41810-7609-325102 kontusaila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurren eskolatze lanetarako" izenekoa. Mugimendu horiek ez dituzte izanen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak; zehazki, 38. artikulutik 50. artikulura bitartean -biak barne- ezarritakoak, hain zuzen.

Aipatutako funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Ekonomia eta Ogasun kontseilariarena izanen da.

40. artikulua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola jantokietan zerbitzuak ematen dituzten irakaskuntzako langileen diru-konpentsazioak.

Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskolako jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan eta dekretu horretan xedatutakoa garatzeko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 11n emaniko 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz, jantokiko administratzaile, arduradun edo zaintzaile lanetan aritzen diren irakaskuntzako langileek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte ikasturte bakoitzeko:

Baimendutako gehieneko konpentsazioak, zenbateko gordinean. 2009. urtea

0-80 1.990,92 1.760,25 1.990,92

81-160 2.223,09 1.760,25 1.990,92

161-240 2.383,33 1.972,40 1.990,92

+240 2.465,53 2.260,04 1.990,92

2. 40 bazkaltiar arteko jantokietan, jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak pertsona berak beteko ditu, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere ordainsariak.

3. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta derrigorrezko irakaskuntzako institutuetan, Hezkuntza Departamentuak baimentzen badu jantokiaren funtzionamendua irailean eta ekainean, arduradunak, administratzaileak eta zaintzaile irakasleak hilabete horietan ere jasoko dute baimendutako gehieneko konpentsazioen zatia.

4. Hezkuntza Departamentuak baimenduta, jantokiko zerbitzua jardun bakarreko egunetan (asteazkenetan, ekainean eta irailean) ematen duten hezkuntza bereziko ikastetxeetan, arduradunak, administratzaileak eta zaintzaile-irakasleak egun horietan ere jasoko dute baimendutako gehieneko konpentsazioen zatia.

41. artikulua. AHTa eraikitzea.

1. "Estatuarekiko hitzarmena, abiadura handiko trena (AHT) eraikitzeko" izeneko 160000-16100-8209-453100 kontu-sailari egotziko zaizkio Estatuarekin AHTaren azpiegiturak eraikitzeko sinatutako hitzarmenetik eratorritako edozein motatako gastuak, Estatuarentzako ekarpenarekin konpentsa badaitezke.

2. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari dagokio aurreko idatz-zatian aipatutako kontu-sailaren kudeaketa.

3. "Nafarroa 2012 Plana. Abiadura handiko trenaren proiektuak eta obren zuzendaritza" izeneko 610004-61300-6091-453100 kontu-sailari egotziko zaizkio Estatuarekin AHTaren azpiegiturak eraikitzeko sinatutako hitzarmenetik eratorritako gastuak, ezin badaitezke konpentsatu Estatuarentzako ekarpenarekin.

VI. TITULUA

Kontratazioa

42. artikulua. Kontratazioaren arloko eskudantziak.

Garraio zerbitzuak kontratatzeko eta garraio jarduerak xede dituzten diru-laguntzak emateko, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman beharko du aurretik, derrigorrez.

43. artikulua. Erakunde autonomo jakin batzuetako hornidura kontratuak.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroek produktu freskoak erosi ahalko dituzte, hornitzaileei eskaintzak eskatuz hamabostean behin, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

2. Nafarroako Mendekotasun Agentziak produktu freskoak erosi ahalko ditu, bere menpeko zentroetarako hornitzaileei lau hilean behin eskaintzak eskatuz, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

44. artikulua. Bermeak ematea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan aipaturiko berme-ematea ez zaie aplikatuko Berrikuntza eta Teknologia Zentroei, baldin eta halakotzat aitortuak izan badira Berrikuntza eta Teknologia Zentroen erregistroa arautzen duen abenduaren 20ko 2609/1996 Errege Dekretuari jarraituz.

Lehen xedapen gehigarria.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26. artikuluaren aldaketa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 26. artikuluaren 1. idatz-zatia aldatu da, eta aurrerantzean testu hau izanen du:

"1. Zerbitzuko zuzendariak Nafarroako Gobernuak izendatu eta kargutik kenduko ditu, foru dekretu bidez, departamentuko titularrak proposaturik. Zuzendariak Foru Komunitateko Administrazioaren funtzionarioen edo hari atxikitako artean izendatuko dira, izendapen askeko sistema erabiliz.

Bigarren xedapen gehigarria.-Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bateginaren 33. artikuluaren aldaketa.

Aldatu egin da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren Testu Bateginaren 33. artikulua. Honela gelditu da:

1. Orain arte 2. idatz-zatia dena 3. idatz-zatia izanen da.

2. 2. idatz-zati berria erantsi da, testu honekin:

"2. Hautapen probak gainditu eta Nafarroako Administrazio Publikoetako edozeinetan, euskaraz edo Europar Batasuneko edozein hizkuntza jakin beharra duten lanpostuetan sartzen direnek, aurrerago, beren administrazio publikoan hutsik dauden eta hizkuntza hori jakitea nahitaezkoa duten lanpostuak betetzeko deialdian baizik ez dute parte hartu ahal izanen.

Aurreikuspen hori ez da aplikatuko hautapen prozesuaren ondorioz interesdunak betebehar hori ezarria ez zuen lanpostu bat eskuratzen duenean, eskatutako hizkuntza aintzat hartu gabe."

Hirugarren xedapen gehigarria.-Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren aldaketa.

Aldatu egin da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren Testu Bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren testua. Honela gelditu da:

"1. Nafarroako administrazio publikoetako lan publikoaren eskaintzetan lanpostu hutsen %5 gorde eginen da %33ko ezgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat, betiere hautapen probak gainditzen badituzte eta, dagokion unean, aipatutako ezgaitasun gradua eta bete beharreko lan eta eginkizunekin bateragarria dela frogatzen badute.

Pertsona horiek betetako lanpostuek deitutako lanpostuen %3 ez badute egiten, bete gabeko lanpostuen kopurua hurrengo lan eskaintzaren %5eko kupoari gehituko zaio, %10 gehieneko muga izanik.

2. Hautapen probetan, %33ko ezgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat beharrezkoak eta zentzuzkoak diren egokitzapenak eta denbora eta baliabide doikuntzak eginen dira, hala eskatuz gero, ezgaitasuna duten pertsonek baldintza berdinetan parte har dezaten, ariketaren mamia aldatu gabe, betiere.

3. Aurreko idatz-zatietan ezarritako ezgaitasun gradua izan eta, edozein txandatan, administrazioan sartzeko deialdi bateko lanpostua lortzen duten pertsonak, lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, gainerako izangaien aurretik egonen dira.

Aurrerago, kasuan kasuko administrazio publikoko lanpostuak betetzeko deialdietan parte hartzeko, ezgaitasuna bateragarria izan beharko da bete nahi dituzten lanpostuetako lan eta eginkizunekin.

4. %33ko ezgaitasuna edo handiagoa duten pertsonek lehentasuna izanen dute aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendetan daudenei deitzerakoan, betiere hautapen probak gainditu badituzte eta, dagokion unean, aipatutako ezgaitasun gradua bete beharreko lan eta eginkizunekin bateragarria dela frogatzen badute

5. Ezgaitasuna duten langileentzako txandarako 1. idatz-zatian ezarri den lanpostu kopurutik %20 gorde ahal izanen da, gehienez ere, adimeneko ezgaitasuna duten pertsonek betetzeko, baldin eta atzerapen metal arina edo moderatua eta %33ko ezgaitasuna edo handiagoa dutela frogatzen badute. Erreserba berezi hau ezartzeko, ezgaitasun mota hau duten pertsonen ezaugarrietarako egokiak diren lanpostu hutsak egon beharko dira lan publikoaren eskaintzan.

Administrazioetan sartzeko deialdiak eta idatz-zati honetan aipatzen diren lanpostuak betetzeko deialdiak bereizirik eginen dira. Proben bidez, gehien bat, izangaiek lanpostuari dagozkion eginkizunetan aritzeko jokabide oinarrizkoak eta ezinbesteko ezagutzak dituztela egiaztatuko da.

Laugarren xedapen gehigarria.-Transferentzien Batzordea.

Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak ezarritako Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernuak duen ordezkaritzan Parlamentuko talde guztiek izanen dute ordezkaritza, espresuki hala eskatuta badute, edo hala eskatzen badute. Estatuko zerbitzuen transferentziari Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak adostasuna emateko, talde parlamentarioen ordezkari gehienen botoa beharko da haren alde, eta horretarako, ordezkari bakoitzak bere taldea osatzen duten foru parlamentari adina boto izanen du.

Bosgarren xedapen gehigarria.-Udal eta Kontzejuei aurrerakinak eta gerorapenak ematea.

1. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio udal eta kontzejuei ondokoak emateko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bidez, salbuespen gisa eta Toki Administrazioko Departamentuak txostena eman ondotik:

a) Tributuetan parte hartzeko funtsaren transferentzia arruntei dagozkien aurrerakinak, hiruhileko baten zenbatekoaren kontura, ekitaldi ekonomikoaren azken hiruhilekoan itzuli beharrekoak.

Toki entitatearen egoera ekonomiko-finantzarioak erakusten badu komeni litzatekeela neurri bereziak hartzea, eman daitekeen konturako aurrerapena bi hiruhilekorako zenbatekoa adinakoa izan daiteke gehienez ere, eta ekitaldi ekonomikoaren hurrengo hiruhilekoetan itzuli beharko da.

b) Banaketa-kontuan jasota egon eta muga-eguna gainditu duten zorren ordainketa geroratzea.

2. Aurrerakin eta gerorapen horiek bakar-bakarrik diruzaintzan unean uneko arazo larriak gertatuz gero emanen dira.

3. b) letraren kasuan, entitate eskatzaileak gaurkotuak izan behar ditu, indarra duen araudiarekin bat, lur-ondasunen gaineko kontribuzioaren balorazio txostenak; hirilurreko ondasunen gaineko kontribuziorako gutxieneko zerga-tasa 0,28 izanen da eta landalurreko ondasunen gaineko kontribuziorako, berriz, 0,60, edo lur-ondasunen gaineko kontribuzio bateratukoa 0,30.

4. Zerga-gerorapenetarako Nafarroako Zerga Ogasunak horietarako ezarritako interes-tasa aplikatuko da, baina Ekonomia eta Ogasun kontseilariak bere esku izanen du aldatzea, entitate eskatzailearen egoera ekonomiko-finantzarioaren arabera.

Seigarren xedapen gehigarria.-Toki entitateen partaidetza funtsaren tratamendua.

2009tik 2012ra bitarteko toki azpiegituren planak indarra duen bitartean:

a) doikuntzak egin ahal izanen dira toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsa osatzen duten kapital transferentziei dagokien kreditu erantsien artean.

b) Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorra indarrik gabe gelditu da.

Zazpigarren xedapen gehigarria.-2009tik 2012ra bitarteko toki azpiegituren planaren aurreko planetan erabili gabeko funtsen tratamendua.

Aurreko planetan erabili gabeko funtsak 2009-2012 planarekin batera esleituko dira, aurrekontuen erritmoaren arabera eta funts horien exekuzioaren arabera; erritmo horren arabera, hurrengo ekitaldietara esleitu daitezke, baina diru zenbateko osoa aldatu gabe.

Zortzigarren xedapen gehigarria.-Hondakin uren saneamendu kanonaren tarifak.

1. Hauek dira 2009ko ekitaldian aplikatuko diren saneamendu kanonaren tarifak:

a) Uraren etxeko erabilerei aplikatzekoak zaizkien karga-tasak: 0,444 euro/metro kuboa.

b) Etxekoak ez diren uraren erabilerei aplikatzekoak zaizkien karga-tasak:

b.1. Etxekoak ez diren erabileretarako saneamenduko sare publikoei lotutakoak: 0,555 euro/metro kuboa. Karga kutsatzaileari dagokion indize zuzentzailea aplikatuko da, hala behar denean, apirilaren 5eko 82/1990 eta maiatzaren 22ko 191/2000 foru dekretuetan ezarritakoaren arabera.

b.2. Etxekoak ez diren erabileretarako saneamenduko sare publikoei loturik ez daudenak eta beharrezkoak diren baimen aministratiboak dituztenak, erakunde eskudunek emanak: 0,069 euro/metro kuboa. Ibilgu publikora isurtzeko baimenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, aurreko b.1 letran ezarritako tarifa aplikatuko da.

2. Arazketa-instalazio pribatuetatik datozen lohien tratamenduari tarifa hauek aplikatuko zaizkie 2009ko ekitaldian, baldin eta onartzen badira Nafarroako ibaien saneamendurako plan zuzendariari atxikitako hondakin-uren araztegietako lohien ataletan:

NEURKETA PREZIOA

5 m³ arte 36,05 euro

10 m³ arte 72,10 euro

10 m³ baino gehiago 7,21 euro/m³

3. Aurreko zenbatekoei balio erantsiaren gaineko zerga gehituko zaie.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.-Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren (IPREM) aipamenak.

Etxebizitzari babes publikoa emateko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legean eta haren garapenerako xedapenetan lanbide arteko gutxieneko soldata aipatzen denean, Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) aipatzen dela ulertuko da, zeina arautzen baitu ekainaren 25eko 3/2004 Errege Lege-dekretuak, lanbide arteko gutxieneko soldataren arautegia arrazionalizatu eta soldata horren kopurua igotzeari buruzkoak.

Hamargarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Ehiza eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 15.3. artikuluaren aldaketa.

Nafarroako Ehiza eta Arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legearen 15 artikuluko 3. idatz-zatia aldatu da, eta testu hau izanen du: "3. "Salbuespen gisa, lurralde etena duten toki entitateek ehiza barruti bakarra eratu ahalko dute."

Hamaikagarren xedapen gehigarria.-Itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak.

Hezkuntza maila nahiz modalitate ezberdinetan itundutako ikastetxeen eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak honela daude banatuta: "Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne", itundutako unitate bakoitzeko irakasle titular eta agregatuen ratioa zehaztuta; "Gastu aldakorrak" eta "Bestelako gastuak", kontzeptu bakoitzak modulu osoan duen portzentajea adierazita. Zenbateko horiek I. eranskinean ageri dira.

"Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne" kontzeptuan biltzen da irakasleen ordainsarien eta beren gizarte kargen ondoriozko kostua, irakaskuntza mailen arabera.

"Gastu Aldakorrak" kontzeptuan azaltzen dira irakasleen antzinatasunaren kostua eta Gizarte Segurantzan duen eragina, irakasleen ordezkapenen kostua, zuzendaritzako osagarriarena eta Langileen Estatutuaren 68.e) artikuluan ezarritakoaren ondoriozko betebeharrena.

Diru kopuru horiek funts orokor batean bilduko dira, eta hori banan-banan banatuko da ikastetxe itunduetako irakasleen artean, irakasle bakoitzaren egoeraren arabera.

Hamabigarren xedapen gehigarria.-Irakasleen diru-ordainak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko irakasleek prestakuntza jardueraren batean irakasle gisa parte hartzen badute, dela Hezkuntza Departamentuak urtero prestatzen duen Irakasleak Prestatzeko Planean biltzen direnak, dela Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak edo Irakasleentzako Laguntza Zentroek zuzenean antolatuak, diru-ordain bat jaso ahalko dute, betiere jarduera hori beren lanalditik kanpora egiten badute. Diru-ordain hauek izanen dituzte:

a) Presentziazko prestakuntza:

a.1. Ponentzia bakoitzeko, hots, aditu batek prestakuntza jarduera batean ematen duen eskola ordu bakoitzeko, 61,75 euro ordainduko dira, gehienez.

a.2. Konferentzia bakoitzeko, hots, aditu batek zientzia, teknika edo gizarte gai interesgarri bati buruz ematen duen jendaurreko hitzaldia, 90 minututik gorakoa, 377,03 euro ordainduko da gehienez.

b) Urrutiko prestakuntza:

b.1. Urrutiko prestakuntza jardueretan koordinatzaile telematiko gisa parte hartzeagatik 1.093,39 euroko ordaina emanen da gehienez, guztira bost tutore koordinatzeagatik. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gutxiago baldin badira, koordinatzailearentzako ordainsaria proportzioan kalkulatuko da. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gehiago baldin badira, koordinatzaile telematikoak 102,51 euroko ordainsaria jasoko du, tutore bakoitzeko bosgarren tutoretik aurrera.

b.2. Urrutiko prestakuntza jardueretan tutore telematiko gisa parte hartzeagatik 48,97 euroko ordaina emanen da gehienez, tutoretzapeko ikasle bakoitzeko.

2. Aurreko atalean adierazitakoa ez zaie aplikatuko Irakasleentzako Laguntza Zentroetan edo irakaskuntza ez-unibertsitarioko prestakuntza jarduerak diseinatu eta garatzen dituzten unitate organikoetan destinoa duten langileei.

3. Irakasleek kilometroen ordainsaria jasotzeko eskubidea izanen dute, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren edo Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren ebazpenen bidez deitutako prestakuntza jardueretara joateari dagokiona, hezkuntza administrazioaren agindu espresa dela medio joan behar dutenean, betiere eskubide hori espresuki aurreikusirik badago kasuan kasuko ebazpenean.

Hamahirugarren xedapen gehigarria.-Udaletako osasun funtzionarioak.

Udaletako osasun arloko funtzionario titularrek, foru lege honek indarra hartzen duen egunean lanpostuaren jabe badira, aukeran izanen dute Foru Komunitateko administrazioko funtzionario izatera pasatzea, tokiko osasun zerbitzuetara. Horretarako, eskabide idatzia aurkeztu beharko dute Foru Komunitateko administrazioko Erregistro Orokorrean, foru lege hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, hortik kontatzen hasita, 30 egun naturaleko epean.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.-Osasun eskualde oinarrizkoen aldaketak.

Nafarroako Gobernuak, bere ekimenez edo interesa duen udalak edo, hala badagokio, kontzejuak eskatuta, osasun eskualde oinarrizko batean dauden barruti eta atalak ondoan dagoen beste bati esleitu ahalko dizkio, osasun laguntzaren arloko inguruabarrak direla-eta hala jokatzea komeni denean.

Edozein kasutan ere, aldaketa-espedientean agertuko da entzunaldia eman zaiola oinarrizko eskualde horietako ordezkaritza organoari, horrelakorik badago, eta lurralde banaketa berriaren ondorioz ukitutako udal edo kontzejuetako ordezkaritza organoei.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskina aldatzea.

Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskina aldatu egin da eta jarraian adierazten diren espezialitate eta izendapenak sartu dira:

1.-Sortu egin da, osasun estamentuan, A.3 kodean (osasun diplomadunak), A.3.10 espezialitatea (aitorpen ofiziala duten guztiak), eta A.3.10.1 izendapena, erizain espezialista izenarekin.

2.-Kendu egin da, osasunekoa ez den estamentuaren barnean, B.1. kodean (administrazio publikoko teknikariak), B.1.6. espezialitatea (goi mailako informatika), eta B.1.6.1 izendapena, aplikazioen analista, eta B.1.6.2 izendapena, informatika sistemetako goi mailako teknikaria.

3.-Kendu egin da, osasunekoa ez den estamentuaren barnean, B.2. kodean (administrazio publikoko kudeaketa) B.2.7. espezialitatea (kudeaketako informatika) eta B.2.7.1 izendapena, informazio sistemetako erdi mailako teknikaria, eta B.2.7.2 izendapena, programatzailea.

4. Sortu egin da, osasunekoa ez den estamentuaren barnean, B.1 kodean (administrazio publikoko teknikariak), B.1.5 espezialitatean (goi mailako tituludunak), B.1.5.9 izendapena, aplikazioetako analista, eta B.1.5.10 izendapena, informazio sistemetako goi mailako teknikaria.

5.-Sortu egin da, osasunekoa ez den estamentuaren barnean, B.2 kodean (administrazio publikoko kudeaketa), B.2.6 espezialitatean (erdi mailako tituludunak), B.2.6.18 izendapena, informazio sistemetako erdi mailako teknikaria, eta B.2.6.19 izendapena, programatzailea.

6.-Kendu egin da, osasunekoa ez den estamentuaren barnean, B.1 kodean (administrazio publikoko teknikariak), B.1.7 espezialitatean (psikologia), B.1.7.1 izendapena, psikologoa, (aurrea hartzeko diziplina: ergonomia eta psikosoziologia aplikatua).

7.-Sortu egin da, osasunekoa ez den estamentuaren barnean, B.1 kodean (administrazio publikoko teknikariak), B.1.7 espezialitatean (psikologia), B.1.7.1 izendapena, psikologoa, (Aurrea hartzeko diziplina: ergonomia, psikosoziologia aplikatua eta laneko segurtasuna).

Hamaseigarren xedapen gehigarria.-Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 59. artikuluko 1. idatz-zatiari bigarren paragrafoa gehitzea.

Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 59. artikuluko 1. idatz-zatiari bigarren paragrafoa gehitu zaioa, eduki honekin:

"Oinarrizko Osasun Laguntzako eta Laguntza Espezializatuko fakultatiboek batera emanen dituzte Osasun Barrutiko populazioari osasun laguntza jarraitua bermatzeko ezartzen diren zerbitzuak.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen aldaketak.

1. Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 9. artikuluko 1. idatz-zatia aldatu egin da eta testu hau izanen du aurrerantzean:

"1. Destinoko osagarria erregelamenduz esleituko zaie hala behar duten lanpostuei, haien zailtasun berezia edo erantzukizuna kontuan hartuz, bai eta eskatzen duten prestakuntza tekniko berezia edo burutza organikoa".

2. Aipatutako 11/1992 Foru Legeari 9 bis artikulu berria gehitu zaio. Hona hemen:

"9.bis. artikulua. Arrisku bereziko osagarria erregelamenduz esleituko zaie berekin toxikazio, neke edo arrisku bereziko egoerak dakartzaten lanpostuei.

Osagarri honen zenbatekoa lanpostu bakoitzerako zehaztuko da, arrisku bereziko ezaugarri berariazkoak aintzat hartuta, eta ez da inolaz ere kasuan kasuko mailako hasierako soldataren %10ekoa baino handiagoa.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria.-Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (NBEUF) eta Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsetik (LGENF) heldu diren laguntzak kontrolatzeko laguntza kontratuak.

Europako NBEUF eta LGENF funtsen kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez, Europako Kontseiluaren 1290/2005 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Europako Batzordearen ekainaren 21eko 885/2006 Erregelamenduaren ondoriozko betebeharrak beteko direla bermatzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza kontratuak egin ditzake, Europako funts horietatik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri hartzen diren egitateak kontrolatu eta egiaztatzeko, edo Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzailearen funtzioak betetzen laguntzeko. Era berean, mandatua eman diezaieke Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren entitate instrumentalei eginkizun horiek betetzeko.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria.-Toki esparruko industrialdeak sustatzeko laguntzak.

Ekimen publikoko industrialdeen akatsak eta ezak konpontzeko inbertsioak sustatzen dituzten toki entitateek, haiei badagokie industrialdeak zaindu eta mantentzea, zilegi izanen dute udal esparruko jarduera ekonomikoak paratzeko industrialdeen sustapenari buruzko otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legeko 5. artikuluan ezarritako laguntzak jasotzea, baldin eta egin zirenetik gutxienez hamabost urte iragan baldin badira eta 300.000 eurotik gorako inbertsioak egin behar badira.

Halaber, Nafarroako Gobernuaren ekimenez, Navarra de Suelo Industrial, S.A. (NASUINSA) izeneko sozietateak zilegi du honako honetarako beharrezkoa den lurzorua zuzenean eskuratzea: toki entitateekin batera lankidetzan arituz, toki esparruko jardueretarako poligonoak garatzeko. Halakoak sustatzeko foru legean ezarritako onurak eskuratzeko aukera izanen du.

Hogeigarren xedapen gehigarria.-Lankidetza hitzarmenak NASUINSArekin.

Ahalmena ematen zaio Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari behar dituen lankidetza hitzarmenak egiteko "Navarra de Suelo Industrial S.A." (NASUINSA) sozietatearekin; hain zuzen ere, hitzarmen horien helburua da industria azpiegituren eskasiak betetzea, betiere kasuan kasuko urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako jartzen diren kontu-sailen kontura.

Hogeita batgarren xedapen gehigarria.-Gizarte Gaien arloko prestazio bidegabeki jasotakoen itzulketa.

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Mendekotasun Agentziak eta Familiaren Zuzendaritza Nagusiak ordaintzen dituzten aldizkako prestazio eta pentsio gisa bidegabeki jasotako kopuruak zatika itzultzea erabakiko du Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, aipatu diren erakunde autonomoak eta zuzendaritza nagusiak proposatuta, kasua bada, eta ez du ez interesik ez bermerik eskatuko.

Hogeita bigarren xedapen gehigarria.-Hirugarren adinekoentzako zerbitzuak finantzatzen laguntzeko, egoitzetako erabiltzaileek egin beharreko diru-ekarpena arautzen duen abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legeak ezarritako gehieneko prezioen gaurkotzea.

Hirugarren adinekoentzako zerbitzuak finantzatzen laguntzeko, egoitzetako erabiltzaileek egin beharreko diru-ekarpena arautzen duen 17/2000 Foru Legearen azken xedapenetan bigarrenean ezarritakoari jarraikiz, foru lege honek indarra hartzearekin batera, gehieneko prezio hauek finkatuko dira hileko:

Baliatzen denarentzako tokia: 844,84 euro hilean.

Laguntza behar duenarentzako tokia: 1.895,61 euro hilean.

Eguneko zentroko tokia: 940,11 euro hilean.

Hogeita hirugarren xedapen gehigarria.-2009-2012 eperako toki azpiegituren planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legeko 13. artikuluaren B) letrako 1. idatz-zatia aldatzea.

2009-2012 eperako toki azpiegituren planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legeko 13. artikuluaren B) letrako 1. idatz-zatia aldatu eta honela idatzita geratuko da:

"1. Toki-programazioko edo zeharbideak urbanizatzeko obrak 2009-2012 eperako toki azpiegituren Planean sartze aldera toki entitateek egiten dituzten eskabideak aurkezteko epea 2009ko martxoaren 2an bukatuko da."

Hogeita laugarren xedapen gehigarria.-2009-2012 eperako Toki azpiegituren Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legean ezarritako xedapen askeko funtsak.

2009-2012 eperako Toki azpiegituren Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legean ezarritako xedapen askeko funtsak erabili ahalko dira diruzaintzako gerakin negatiboa finantzatzeko, gerakin hori sortu denean kapital-eragiketen ondoriozko finantzaketarik ezagatik eta pasibo finantzarioen amortizazioagatik. Hori egiteko, erregelamenduz ezarriko den moduan eta prozedurari jarraikiz jokatuko da.

Hogeita bosgarren xedapen gehigarria.-Azaroaren 28ko 9/2008 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez sorturiko toki inbertsiorako Estatuko funtsaren kudeaketa.

Gaur egungo egoera ezohikoa aintzat harturik, zeinaren ondorioz onetsi baita azaroaren 28ko 9/2008 Legegintzako Errege Dekretua, toki inbertsiorako Estatuko funtsa sortu duena, funts horretako laguntzak jaso nahi dituzten Nafarroako toki entitateek kudeatu eginen dituzte horretarako eginen dituzten inbertsioak, betiere aplikatuz aipaturiko Legegintzako Errege Dekretuan jasotako irizpide, betekizun, arau eta baldintzak.

Hogeita seigarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluko 2. idatz-zatiaren testu berria.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 61. artikuluko 2. idatz-zatia aldatu eta honela idatzita geratuko da:

"2. Zorpetze eragiketak finantza merkatuetan eginen dira merkatu horietan erabili ohi diren arau, baldintza, teknika, betebehar eta klausulekin bat. Halaber, zilegi izanen da edozein erakunde publikorekin, nazionala nahiz Europar Batasunekoa, bere eskumenak erabiliz ematen dituen maileguetarako eragiketak ituntzea.

Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria.-Kontu-sail zabalgarriei buruzko informazioa.

Nafarroako Gobernuak hiru hilabetetik behin agerraldia eginen du Nafarroako Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordean, foru lege honetan zabalgarritzat jotako kontu-sailak gaituta zeudeneko kreditua agortu ondoren haien zabaltze aukera erabili izanari buruz informatzeko.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Nafarroako Nekazaritza Ganberari buruzko apirilaren 6ko 4/1998 Foru Legea eta hori garatzeko xedapenak indargabetzea.

Indarrik gabe gelditu dira Nafarroako Nekazaritza Ganberari buruzko apirilaren 6ko 4/1998 Foru Legea, lege hori garatzen duten xedapenak eta, bereziki, ekainaren 29ko 217/1998 Foru Dekretua, Nafarroako Nekazaritza Ganberarako hauteskundeak arautzen dituena, eta Foru Diputazioak 1981eko azaroaren 26an hartutako Erabakia, Nafarroako Landa Errentamenduen Batzordearen Funtzionamendurako Behin-behineko Erregelamendua onesten duena.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru lege honek 2009ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2008ko abenduaren 24an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

GASTUEN LABURPEN ORGANIKO EKONOMIKOA 2009. URTERAKO

KAPITULU EKONOMIKOAK

1 2 3 4 6 7 8 9

Ondasun

GASTUAREN AZALPENA Lansarien arrunt eta Finantza Transfer.Inbertsio Kapital Finantza Finantza GUZTIRA

Gastuak zerb. gast. Gastuak arruntakErrealak transfer. aktiboakPasiboak

P Nafarroako Parlamentua 16.159.327 974.035 17.133.362

0 Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua 194.603.757 39.125.297 15.598.698 19.709.657 625.100 16.355.490 286.017.999

1 Ekonomia eta Ogasun Departamentua 22.723.006 15.045.880 46.553.501 550.639.661 17.078.723 1.300.002 2.592.637 3.053.125 658.986.535

2 Toki Administrazioko Departamentua 2.938.662 589.040 195.810.894 231.153 59.025.912 258.595.661

3 Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua 3.190.632 3.827.099 17.210.309 3.048.562 209.899.927 237.176.529

4 Hezkuntza Departamentua 364.829.543 38.757.835 1 203.846.237 27.568.141 19.813.282 654.815.039

5 Osasun Departamentua 476.162.430 207.837.116 450 176.279.015 43.820.755 2.836.000 906.935.766

6 Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentua 9.288.039 44.063.164 600 8.720.062 140.767.041 1.688.350 150.000 204.677.256

7 Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua 23.292.004 22.785.214 400 42.346.805 24.119.585 71.578.635 184.122.643

8 Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua 12.068.705 10.207.348 21 86.308.878 8.699.358 300.052.843 1.050.000 418.387.153

9 Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietarako Departamentua 34.303.903 99.133.720 2 206.298.102 27.524.451 10.103.968 377.364.146

A Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua 10.821.447 13.908.948 15.832.854 19.596.000 18.665.246 78.824.495

B Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuko

Eledunaren Departamentua 3.647.429 6.436.582 6.833.383 402.465 165.170 17.485.029

C Nafarroako Kontseilua 549.417 39.000 588.417

D Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua 641.750 3.250 645.000

AURREKONTUA GUZTIRA 1.157.869.557 501.717.243 46.554.975 1.543.075.392 332.565.891 696.770.720 20.148.127 3.053.125 4.301.755.030

DIRU-SARREREN LABURPEN ORGANIKO EKONOMIKOA 2009. URTERAKO

KAPITULU EKONOMIKOAK

1 2 3 4 5 6 7 8 9

Tasak Inbertsio

DIRU-SARRERAREN AZALPENAZuzeneko Zeharkako eta beste Transfer. Ondareko errealen KapitalFinantza Finantza GUZTIRA

zergak zergak sarrerak arruntak sarrerakbesterentzea transfer. aktiboak pasiboak

0 Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua 8.560.886 119.178 19.616.136 28.296.200

1 Ekonomia eta Ogasun Departamentua 2.148.810.006 1.597.936.000 40.959.866 311.506 25.201.599 6.003 123.201.001 1.000 203.500.000 4.139.926.981

2 Toki Administrazioko Departamentua 51 3.535.249 66.792 1 3.602.093

3 Lurraldearen Antolamendu eta

Etxebizitza Departamentua 2.451.000 138.857 440.000 15.256.000 1.170.000 19.455.857

4 Hezkuntza Departamentua 1.237.138 900.002 22.680 1 2.159.821

5 Osasun Departamentua 10.548.283 55.675 10.603.958

6 Herri Lan, Garraio eta Komunikazio

Departamentua5.430.100 220.400 39.000 10.000 1.434.617 7.134.117

7 Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua 1.053.450 5.035.296 36.350 13.929.700 260.178 20.314.974

8 Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua 4.268.400 37.055.749 39.273 1.688.229 1.974.635 1.861.777 46.888.063

9 Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte

Gaietarako Departamentua 19.721.754 925.641 5.000 1 20.652.396

A Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta

Turismo Departamentua260.806 30.000 133.000 350.000 212.000 985.806

B Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuko

Eledunaren Departamentua 115.602 1.619.162 1.734.764

AURREKONTUA, GUZTIRA 2.148.810.006 1.597.936.000 94.607.336 49.946.715 25.916.902 16.960.232 140.956.747 23.121.092 203.500.000 4.301.755.030

I. ERANSKINA

Urteko moduluak eta ratioak hezkuntza mailen arabera, 2009. urterako

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA 1,217 46.904,66 75,02 5.323,79 8,52 10.292,04 16,46 62.520,48

LEHEN HEZKUNTZA 1,391 53.605,32 74,45 7.487,79 10,40 10.909,67 15,15 72.002,79

DBHko LEHEN ZIKLOA 1,652 67.326,25 76,49 7.759,52 8,82 12.930,81 14,69 88.016,58

DBHko BIGARREN ZIKLOA 1,728 78.029,26 76,30 9.716,51 9,50 14.514,42 14,19 102.260,18

DBH CURRICULUM ANIZTASUNAREN UNITATEA

(3. eta 4. mailak) 1,391 62.816,01 73,64 7.972,76 9,35 14.514,42 17,02 85.303,18

DBH CURRICULUM EGOKITUAREN UNITATEA 0,957 0,652 69.605,67 74,28 9.584,00 10,23 14.514,42 15,49 93.704,09

BATXILERGOA 1,652 71.997,09 74,42 10.236,16 10,58 14.514,42 15,00 96.747,67

SARRERARAKO P. IKASTAROA 1,522 68.705,01 74,29 9.268,37 10,02 14.514,42 15,69 92.487,80

OINARRIZKO HEZKUN. BEREZIA.

PSIKIKOAK 1,087 41.879,16 46,30 4.705,815,20 10.909,67 12,06 32.965,76 36,48 90.460,40

OINARRIZKO HEZKUN. BEREZIA.

AUTISTAK 1,087 41.879,16 50,05 4.705,815,62 10.909,67 13,04 26.174,64 31,32 83.669,28

OINARRIZKO HEZKUN. BEREZIA.

URRITASUN ANITZEKOAK 1,087 41.879,16 43,56 4.705,814,89 10.909,67 11,35 38.645,17 40,24 96.139,81

LHBP. 1,087 1,087 85.911,93 53,50 12.032,39 7,49 14.514,42 9,04 48.114,38 29,99 160.573,12

HIP 0,696 0,391 42.654,46 50,10 5.397,12 6,34 10.909,67 12,81 26.174,64 30,78 85.135,89

OIN. HEZK. BER. PSIKIKOAK. DBH

BERARIAZKO UNIT. 1,391 53.605,32 77,44 4.705,81 6,80 10.909,67 15,76 69.220,81

Irakasleen ratioa astean 23 eskola-orduko lanaldia oinarri hartuz kalkulatua da. Unitate bakoitzeko orduen kalkuluan bazter utziko dira eskola-ordu laurden bat baino gutxiagoko kopuruak.

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

1. EMHZ ADMINISTRAZIO KUDEAKETA 1.a 0,565 1,000 66.029,16 68,94 9.450,29 9,87 20.296,02 21,19 95.775,47

2.a 0,261 11.778,00 70,81 1.508,77 9,07 3.345,60 20,12 16.632,38

2. EMHZ ADMINISTRAZIO KUDEAKETA 1.a 0,391 0,348 31.757,49 65,70 4.484,27 9,28 12.094,04 25,02 48.335,80

HIRU URTETAN 2.a 0,391 0,261 28.234,88 69,85 3.987,38 9,86 8.202,00 20,29 40.424,26

3.a 0,261 11.778,00 70,81 1.508,77 9,07 3.345,60 20,12 16.632,38

3. EMHZ ERIZAINTZAKO 1.a 0,435 1,304 72.469,33 71,38 10.434,98 10,28 18.623,21 18,34 101.527,52

ZAINKETA LAGUNGARRIAK 2.a 0,261 11.778,00 70,81 1.508,77 9,07 3.345,60 20,12 16.632,38

4. EMHZ SOLDADURA ETA 1.a 0,522 1,348 78.156,64 64,60 11.186,33 9,25 31.648,75 26,16 120.991,72

ETA GALDARAGINTZA 2.a 0,913 0,609 65.881,36 61,71 9.226,01 8,64 31.648,75 29,65 106.756,12

5. EMHZ AURREINPRIMAKETA 1.a 0,435 1,217 68.946,72 64,96 9.938,09 9,36 27.254,88 25,68 106.139,69

ARTE GRAFIKOETAN 2.a 0,739 0,739 63.313,29 63,61 8.965,48 9,01 27.254,88 27,38 99.533,65

6. EMHZ INPRIMAKETA 1.a 0,609 1,043 69.753,47 64,08 9.901,72 9,10 29.206,46 26,83 108.861,65

ARTE GRAFIKOETAN 2.a 0,261 11.778,00 70,81 1.508,77 9,07 3.345,60 20,12 16.632,38

7. EMHZ AROTZ-LANAK ETA ALTZ. NEUR. 1.a 0,826 1,000 77.807,16 67,01 10.959,05 9,44 27.347,81 23,55 116.114,02

EGIN ETA INSTALATZEA2.a 0,565 1,000 66.029,16 64,21 9.450,28 9,19 27.347,81 26,60 102.827,25

8. EMHZ FARMAZIA 1.a 0,391 1,174 65.222,40 70,13 9.438,18 10,15 18.344,41 19,72 93.005,00

2.a 0,261 11.778,00 70,81 1.508,77 9,07 3.345,60 20,12 16.632,38

9. EMHZ EKIPO ETA 1.a 0,696 1,043 73.679,47 65,98 10.453,10 9,36 27.533,67 24,66 111.666,24

INSTALAZIO ELEKTRONIKOAK 2.a 0,652 0,826 62.909,92 63,29 8.959,44 9,01 27.533,67 27,70 99.403,02

10. EMHZ MEKANIZAZIOA 1.a 0,609 1,304 80.321,32 67,25 11.440,83 9,58 27.669,96 23,17 119.432,11

2.a 0,652 0,870 64.671,23 63,68 9.207,89 9,07 27.669,96 27,25 101.549,08

1.a LOE 0,522 1,391 79.917,96 67,15 11.434,77 9,61 27.669,96 23,25 119.022,69

2.a LOE 0,696 0,826 64.872,92 63,75 9.210,92 9,05 27.669,96 27,19 101.753,80

11. EMHZ MERKATARITZA 1.a 1,043 0,696 75.292,99 71,86 10.477,29 10,00 19.013,54 18,15 104.783,82

2.a 0,261 11.778,00 70,81 1.508,77 9,07 3.345,60 20,12 16.632,38

12. EMHZ LAGUNTZA SOZIO-SANITARIOA 1.a 0,696 0,957 70.156,83 71,05 9.956,22 10,08 18.623,21 18,86 98.736,27

2.a 0,913 0,391 57.074,80 68,20 7.983,84 9,54 18.623,21 22,25 83.681,85

13. EMHZ IGELTSEROTZA LANAK 1.a 0,565 0,957 64.267,84 53,79 9.201,85 7,70 46.011,21 38,51 119.480,90

2.a 0,652 0,870 64.671,23 53,94 9.207,89 7,68 46.011,21 38,38 119.890,33

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

1. GHZ NAZIOARTEKO 1.a 1,174 0,348 67.091,49 71,49 9.244,17 9,85 17.507,99 18,66 93.843,65

MERKATARITZA 2.a 1,217 0,217 63.770,55 70,83 8.750,29 9,72 17.507,99 19,45 90.028,84

2. GMHZ PRODUKTU 1.a 1,435 0,261 75.346,87 68,52 10.256,06 9,33 24.355,35 22,15 109.958,28

ELEKTRONIKOEN GARAPENA 2.a 0,826 0,783 69.000,60 66,94 9.716,86 9,43 24.355,35 23,63 103.072,81

3. GMHZ ADMINISTRAZIOA 1.a 0,870 0,522 60.395,72 69,14 8.477,68 9,70 18.483,82 21,16 87.357,22

ETA FINANTZAK 2.a 1,348 0,130 66.137,36 70,64 9.007,82 9,62 18.483,82 19,74 93.629,01

4. GMHZ OSASUN ARLOKO 1.a 1,043 0,522 68.247,73 69,15 9.483,54 9,61 20.965,15 21,24 98.696,42

DOKUMENTAZIOA 2.a 0,261 11.778,00 70,81 1.508,77 9,07 3.345,60 20,12 16.632,38

5. GMHZ HAUR HEZKUNTZA 1.a 0,696 0,957 70.156,83 71,83 9.956,22 10,19 17.563,76 17,98 97.676,81

2.a 1,174 0,000 53.001,00 68,11 7.256,64 9,32 17.563,76 22,57 77.821,39

1.a LOE 0,913 0,739 71.165,29 72,10 9.971,34 10,10 17.563,76 17,80 98.700,38

2.a LOE 0,913 0,217 50.029,55 67,08 6.990,07 9,37 17.563,76 23,55 74.583,38

6. GMHZ MERKATARITZAKO 1.a 1,043 0,696 75.292,99 72,32 10.477,29 10,06 18.344,41 17,62 104.114,69

KUDEAKETA ETA MARKETINA 2.a 0,261 11.778,00 70,81 1.508,77 9,07 3.345,60 20,12 16.632,38

7. GMHZ INFORMATIKA 1.a 1,304 0,565 81.787,05 72,87 11.240,74 10,02 19.208,68 17,11 112.236,46

SISTEMEN ADMINISTRAZIOA 2.a 1,130 0,478 70.412,43 70,87 9.738,01 9,80 19.208,68 19,33 99.359,11

8. GMHZ ERREGULAZIO 1.a 1,043 0,870 82.338,24 71,26 11.471,05 9,93 21.734,64 18,81 115.543,93

ETA KONTROL SISTEMAK 2.a 1,261 0,348 71.017,49 69,29 9.747,09 9,51 21.734,64 21,20 102.499,22

9. GMHZ MEKANIZAZIO 1.a 0,652 1,087 73.477,79 67,62 10.450,09 9,62 24.727,06 22,76 108.654,94

BIDEZKO PRODUKZIOA 2.a 1,391 0,217 71.622,56 67,50 9.756,15 9,19 24.727,06 23,30 106.105,77

10. GMHZ GARRAIOAREN 1.a 0,783 0,696 63.514,98 70,58 8.968,51 9,97 17.507,99 19,46 89.991,49

KUDEAKETA 2.a 1,435 0,000 64.779,01 71,14 8.765,41 9,63 17.507,99 19,23 91.052,41

11. GMHZ INFORMATIKA 1.a 1,261 0,522 78.062,73 72,67 10.740,84 10,00 18.623,21 17,34 107.426,79

APLIKAZIOEN GARAPENA 2.a 1,130 0,391 66.889,79 70,59 9.241,13 9,75 18.623,21 19,65 94.754,14

12. GMHZ ANATOMIA 1.a 0,957 0,739 73.128,28 70,30 10.222,79 9,83 20.675,19 19,87 104.026,25

PATOLOGIKOA ETA ZITOLOGIA 2.a 1,261 0,000 56.927,00 66,69 7.759,55 9,09 20.675,19 24,22 85.361,73

13. GMHZ ARTE GRAFIKOEN 1.a 0,391 1,348 72.267,64 65,79 10.431,95 9,50 27.143,33 24,71 109.842,92

INDUSTRIETAKO PRODUKZIOA 2.a 1,130 0,478 70.412,43 65,63 9.738,01 9,08 27.143,33 25,30 107.293,77

14. GMHZ PROIEKTU 1.a. 0,826 0,870 72.523,23 67,91 10.213,73 9,56 24.057,97 22,53 106.794,93

MEKANIKOEN GARAPENA 2.a. 1,609 0,000 72.631,00 68,22 9.771,27 9,18 24.057,97 22,60 106.460,24

15. GMHZ BIDAIA AGENTZIAK 1.a. 1,565 0,000 70.668,01 71,72 9.519,79 9,66 18.344,41 18,62 98.532,21

2.a 0,261 0,000 11.778,00 70,81 1.508,77 9,07 3.345,60 20,12 16.632,38

euskal legezalea