11978

1/1978Errege Dekretu Legearem arauera Euskal Herriarentzat errejimen aurreautonomikoa aprobatzen da

Eusko Kontseilu Nagusia

1/1978ko urtarrilaren 4eko ERREGE DEKRETU-LEGEAREN arauera Euskal Herriarentzako errejimen aurreautonomikoa aprobatzen da.

Espainiako batasunaren barruan biziz autogobernuari dagozkion erakunde propioak izateko xedea du Euskal Herriak.

Probisionalki bederen, Konstituzioa bera mamitu baino ere lehenago nahi du Errege Dekretu-lege honek xede hori hase. Halatan, Eusko Kontseilu Nagusia eraikatze du, agindu hau dagokien lurraldeek hor sartzea erabakitzen baldin badute guztion gobernu organo komuna izan dadin.

Autonomiak instituzionalizatu egin behar zirela aldarrikatzen zen Gobernuaren Deklarapen Programatikoan, egungo legediaren barruan jokatuz, bidenabar formula iragankorrez balia zitekeela adierazten zelarik.

Eusko Kontseilu Nagusia eraikitzen delarik, Errege Dekretu-legeak ez du Konstituzioa hontara edo hartara mugatzen ez behartzen, ez ezein pribilegiorik ematen, ez aldez aurretik zehazten zein datekeen Euskal Herria osaten duen lurraldea. Aipatzen diren probintziei dagokie egiteko, hori, honela ez bestela, nahierara eta demokratikoki barrenean sartzea erabaki dezaten. Euskal Herria zein lurraldek osatuko duen, Eusko Kontseiluan sartuko diren probintziek erabakiko dute beren gogara, egiteko horretan legegileak zerikusirik ez dukeelarik.

Espainiako herri guztien solidaripen printzipioaren baitan finkatuz mamituko da errejioen instituzionalizazioa, Konstituzioak seinalatuko dituen gaietan bat bederak autogobernatzeko duen kapazitatea haintzat hartzen delarik sendotuko baita haren natietaezko batasuna.

Errege Dekretu-legean Nafarroa aipatzen baldin bada ere -badu honek bestek ez bezalako historia aintzinakoa-, ez da inolaz ere esan nahi maila goragoko beste inongo erakunde territorialei atxikirik ez dagoenik. Nafarroak egoera berezia duelarik -badu foru errejimena, mila zortzirehum eta berrogeita bateko abuztuaren hamaseian eman zen legeak ezagutzen duena-, Eusko Kontseilu Nagusian sar ez sar nafarrek berek dute erabakiko, egun berean eman zen beste Errege Dekretulegeak arautzen duen prozeduraz.

Parlamentari gehienek ere berebat uste dute, komeni dela luzamendutan ibili gabe Eusko Kontseilu Nagusia eraikitzea.

Guzti horren arauera, mila bederatzirehun eta hirurogeita hamazazpiko abenduaren hogeita hamarrean Ministro Kontseiluak eztabaidatu eta erabaki ondoren, Gorteetako Lege Konstituzioaren hamairugarren artikuluak ematen didan eskuaz baliatuz, eta Gorteetako Batzordearen eritzia aditu ondoan, zeinaz mintzo baita, Erreforma Politikarako, bat/mila bederatzirehun eta hirurogeita zazpiko urtarrilaren lauean eman zen Legearen bigarren agindu iragankorraren lehen zenbakia, honako hau.

AGINTZEN DUT

Lehen artikulua

Bat. Eusko Kontseilu Nagusia eraikitzen da, bertan parte hartuz barruan sartzea erabakiko luketen probintzia edo lurralde guztien Gobernuaren organoa izan dadin.

Horretara, Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko probintzia edo lurraldeek, Junta Nagusien bidez libroki erabakiko dute Eusko Kontseilu Nagusian eskubide osoz sartzea. Nafarroak, beroni dihoakion erakunde foralarenbidez erabakiko du sar ez sar.

Bi. Behin betirako autonomi errejimena eta berori egokituko duten erakundeak halako batez aprobatu eta indarrik izango duteino, Eusko Kontseilu Nagusiak izaera probisional duke oraingoz.

Bigarren artikulua

Eusko Kontseilu Nagusiak, Errege Dekretu-lege honen eta Eusko Kontseiluaren bilakaerarako eta berau zertzeko eta gauzatzeko Gobernuak burutara emango dituen normen arauera jokatuko du; barne funtzionamenduari dagokionez, aldiz, errege Dekretu-lege nonen zazpigarrn artikuluko a/apartatuan aprobatu diren norma erreglementarien arauera.

Hirugarren artikulua

Bat. Gomendatuko zaizkion xede eta helburu guztiak burutzeko nortasun juridiko osoa du Eusko Kontseilu Nagusiak.

Bi. Behin behineko aldi honetako Euskal Kontseiluaren lan ingurunea Kontseilu barruan saruko diren probintzi edo lurraldeei berez dagokiena da, Errege Dekretu-lege honen lehenbiziko artikuluan bat, erabaki iragankorretan esaten den bezala.

Laugarren artikulua

Aldi edo periodo iragankorrean, eusko kontseilu nagusiaren Gobernuaren eta Administrazioaren organoak, Kontseiluaren Plenoa eta Kontseiluaren Plenoa eta Kontseilariak izango dira.

Boskarren artikulua

Bat. Aldi probisional honetan, lurralde historiko bakoitzetako hiru ordezkariz osatuko da Kontseilua. Bat bederaren Junta Nagusiak hautatuko ditu ordezkariok. Nafarroari dagokionez, berorri dihoakion foru organismoaren arauera hautatuko dira. Horiez, aparte, oraingo legislaturaren barnean diren beste hainbeste parlamentarik osatuko du lurralde bakoitzetik Kontseilua.

Kontseiluak, kontseilarien artetik, ordezkari gisa, Presidentea hautatuko du, legez ezarriko den prozeduraz baliatuz.

Kontseilu Nagusiaren akordioen eginen arrunta, hots akordioak zertzea eta gauzatzea, lurralde historiko bakoitzean Diputazio foralei dagokie; Kontseiluak erabakitzen duena zintzo beteko dute, seigarren artikuluan esaten dena salbu.

Bi. Estatuko Adiministrazioak halako batez Kontseiluak, berak izendaturiko Kontseilarien esku utz ditzake.

Seigarren artikulua

Gehiengoaz hartuko direa Eusko Kontseilu Nagusiko erabakiak. Halarik ere, bat bederaren Junta Nagusien edo Organismo Foralaren izenean aukeraturiko ordezkarien bidez, probintzia edo lurralde historiko bakoitza balia daiteke veto eskubideaz bere lurraldeari dihoakion edozein erabaki eragozteko.

Zazpigarren artikulua

Indarrean dagoen errejimen juridiko, orokor eta lokala kontutan izanik, Eusko Kontseilu Nagusiari egiteko hauk dagozkio:

a) Barne funtzionamendurako arautegia apailatuko du, bere organo exekutiboak izendatuko ditu eta Errege Dekretu-lege honetan eman diren aginduen arauera bere funtzioak betetzeko beharrezko dituzkeen zerbitzuak sortuko.

b) Estatuko Administrazioak eta Diputazio Foralek beronen eskutan utzi dituzten gauzetan eta egitekoetan erabakiak hartuko ditu.

d) euskal Herri osoarentzat onuragarri daitezkeen Diputazio Foralen aktibitateak koordenatuko ditu, Diputazioek dituzten eskubide pribatuei kalterik egin gabe.

e) Estatuko Administrazioak bere esku utziko dizkion funtzio eta zerbitzuak kudeatu eta administratuko ditu.

Transferentziak burutzeko prozedura zein izango den Gobernuak erabakiko du.

Halaber, Euskal Herriari komeni zaizkion neurriak proposatuko dizkio Gobernuari.

Zortzigarren artikulua

Eusko Kontseiluaren akordio eta aktoak direla eta, jo dai teke jurisdizio Kontentzioso-Administratibora, eta halakoetan, gisa denez, Gobernuak legearen arauera suspendi dezake.

Bederatzigarren artikulua

Estatuaren seguritatea arriskutan dagoenean, Errege Dekretu-lege honen bidez eraiki diren eusko Kontseilu Nagusiaren organoak Gobernuak deusezta ditzake.

Hamargarren artikulua

Errege Dekretu - lege honetan erabaki denaren desarrollo eta egimenerako behar diren arau zehatzak emateko boterea ematen zaio Gobernuari.

AGINDU IRAGANKORRA

Lehenbizikoa. - Udal hauteskundeak noiz ospatuko diren zai egon gabe, lurralde historiko bakoitzeko parlamentariek, gehingoaz, erabakiko dute bat bederari dagokion lurraldea Eusko Kontseilu Nagusian sartzea, edota, udal hauteskunde orokorrak ospatuko direnerako Junta Nagu siek hartuko dute; Nafarroari dagokionez, aldiz, errejimen foralaren arauera erabakiko da, hau da, horretarako degoen organismoari dihoakio egiteko hori.

Bigarrena, - Udal hauteskundeak baino lehenago barruan sartzea erabaki dutenen lurralde historiko bakoitzeko bost ordezkariz osatuko da Kontseilu Nagusia; lurralde horietako parlamentariek izendatuko dituzte ordezkariak kargu horiotarako; betiere mila bederatzirehun eta hirurogeita zazpiko ekainaren hamabosteko hauteskundeak kontutan izanik.

AZKEN AGINDUAK

Lehenbizikoa. - Mila bederatzirehun eta hogeita hamazazpigarren urteko ekainaren hogeita hiruan eman zen Dekretu - legeak, zeinaren bidez galdu baitzuten Gipuzkoa eta Bizkaiko probintziak errejimen ekonomiko administratiboa, hogei/mila bederatzirehun eta hirurogeita hamaseiko Errege Dekretu - legea deuseztaturik utzi zuen. Errege Dekretu - lege honek erabaki zuenaren osagarri eta desarroilorako, Batzorde Mixtoak sortuko dira. Gipuzkoa eta Bizkaiko foru errejimen bereziak berregiteko nahita ezkoak diren neurriak ikusi, arakatu eta proposatuko dizkiote Batzordeek Gobernuari. Guztiori ez bedi Konstituzioak erabakiko duenaren kaltetan izan; bidenabar Errejio guztien arteko lokarriak oso gogoan izango dira.

Bigarrena. - Hamairu/mila bederatzirehun eta hirurogeita hamazazpigarren urteko martxoaren laueko errege Dekretu- legea eraberritzeko boterea du Gobernuak Euskal Kontseilu Nagusiarekin aldez aurretik hitzegin eta gero, Junta Nagusiko bazkideen konposaketa eta hautaketa nola izango denari buruz. Errege Dekretu - lege honek Gipuzkoa eta Bizkaiko Junta Nagusiak indarberritzen eta berjasotzen ditu.

Egungo foru errejimenari zor zaion errespetua gordeaz, epe beraren barruan, badu Gobernuak ehun eta hirurogeita bat/mila bederatzirehun eta hirurogeita hamazazpigarren urteko ekainaren zazpiko Errege Dekretua arra-berritzeko boterea. Dekretu honetan arautzen da Arabako Junta Nagusien antolaketa eta funtzionamentua. Halaber, Diputazio Forala eta biek elkar adituz, badu Nafarroako Kontseilu Foralaren konposaketa eta atribuzioak aldatzeko boterea ere.

Hirugarrena. - Errege Dekretu - lege honek ematen dizkion eskubideak ditu, ez gehiago ez gutxiago, behin behineko aldi honetan Euskal Kontzeilu Nagusiak.

Laugarrena. - Errege Dekretu - lege honek, zeinaren berri berehalaxe emango baita Gorteetan, "Boletin Oficial del Estado" argitara emango den egun berean izango du indarra.

Madril, mila bederatzirehun eta. hirurogeita zortziko urtarrilak lau.

JUAN CARLOS

Gobernuko Presidentea

ADOLFO SUAREZ GONZAlEZ

euskal legezalea