gipuzkoakodiputazioarenzirkularraforuakg

Gipuzkoako Diputazioaren zirkularra foruak gordetzeaz, estatuari pagatu beharreko kupoaz eta soldadutzaz (1877)

12-garren CIRCULARRA

Vilduric gaurco egunean Provinci chit Noble ta chit Leyal onetaco Junta edo Batzarre bacarra, beste acuerdo edo oroitze batzuen artean, ondorengo au eguin du.

«Junta particular au bildutzeco izan dan motivoren gañean aditzeco nombratu zan comisioac, presentatu du ondorengo descargu edo iritzi au.

«Guipuzcoaco Provinci Chit Noblea eta Chit Leyala. Junta particular onetara deitzeco izan dan motivoren gañean bere iritzia emateco nombratu zan comisioac, icusi ditu eta examinatu ditu izan litequen cuidadore cuidadoric andienarequin, asunto andi onequin elcartuac dauden documentu guciac.

Comisioac ezagutzen du, gucia baño lenago, Diputacioac izan duan celoa, leyaltasuna eta amoria gure errienganaco, al zuen gucia eguiñaz Provinci onetaco libertade ta derechoen defensan, cumplituaz fielqui azqueneco Juntetan artutaco acuerdoac; orregatic uste du izan litezquen esquerric andienac ematera obligatua dagoala, ala oibecelaco Diputacioari nola oiezbecelacoari eta eguin bide nequez onetan lagundu dizquien gañeraco persona guciaci.

Sentigarria da ece oraindaño eguin diran aleguiñac ez dutela eman deseatzeco ciran frutuac, eta zorigaiztoró, Gobernua ari da artutzen bere neurriac, eguin zuten Leguea cumplitu eracitzeco, guretzat izan lezaquen parteric miñenean.

Aiñ asunto pisuac guertatzen diranean gure beguien aurrean, ecin dezaquegu apartatu gure vista, icusiric Gobernuac ematen dizquiela bidea orrelaco cuestio berriai, eta pensatu bear degu benetan eta gueldi, aldezaquegun moduan, nola aliviatuco ditugun aiñ estadu tristean guelditu diran aimbeste famili erruquigarri.

Comisioa arquitzen da Juntari proponitzeco casoan, berriró laja ditzala señalatuac bear dan errespetoarequin, lenago Provinciac eguiñac daucazquien salvedade ta protesta andiac, gure legue zarraen contra eguin izan diran leguean medioz; eta artu beretzat ondorengo acuerdo au:

«Junta onec, ceña izan dan deitua 1876 garrengo Uztaillaren 21 garren egunean eguindaco Leguearequin itzatziac dauden asuntoan gañean conveni dana tratatzeco eta erabaquitzeco, confiaturic ala oibecelaco Diputacioac nola oiezbecelacoac Provinci oni eman dizquioten leyaltasun eta amorion medioz, eman dezayequela escubideric andiena Erregueren Gobernura urbiltzeco, edo beste persona batzuec onengana biraltzeco, elcarren artean tratatzeco cer modutan arreglatu litezquen Provinciaren derechoac eta interesac Españiaco interes guciaquin , aldezaquen aleguiñ gucia eguiten duelaric Alava eta Vizcayaquin elcar arturic juateco: begiratzen zayolaric guciaz gañera, billatzen dan arreglu onec izan dezala iraupena; ala non aec escatzen diguten arreglu berria ez dedilla izan sortua Gobernuaren onguinayatic bacarric eta ez ere esan degun Uztaillaco Legueac bere cumplimenturaco eman lezayoquen escubidetic; baicican Erreinuco Corteari lembicico eta Erregueri guero presentatzen zayen leguea eguiten duan acto onec, declaratu dezala chit claro, Leguea baño lenagoco derecho bat, elcartzen dala alditequen becela Legue au, 1839 garrengo Urrillaren 25 garrenean eguindaco Legueaquin».

Ala arreglu au izango balitz eguiña, nola edoceiñ motivoren medioz ezpalitzaque eguingo proponitzen dan moduan, eguin bearco dira leguezco eta bear becelaco erreservac; eta comisioari iruditzen zayo ece, Diputacioac, salvatzen ditualaric gure derechoac, eta bear duan iraupena izatea procuratuaz, eman bitza lembicico pausoac, albada Alava eta Vizcayaquin unituric, arreglu bat eguiteco ondorengo cimendu oen gañean.

Lembicicoa. Gure legue zarraen conservacioa.

Bigarrena. Contribucion gañean convenitu bearco da izan dedilla urteoro bat bacarra eta hura jaquiña Gobernuarentzat, carga guciac bat jota ajuste bat eguiñaz; baña onetaraco abonatu bearco zazquio Provinciari aurretic ematen dituan cantidade guciac, eta baita ere beste obligacio batzuec, ceñac izanic berez Nacioco presupuesto generalari dagozquionac, consideratu badira edo consideratzen badira gure legue zarraz conforme, Provinciaren edo errian cargu becela.

Irugarrena. Soldaduzcaco servicioan gañean eman bearco diran pausoac miqueletean indarra contuan artu dezan Gobernuac, convenitzen diran proporcioan, eta baita ere fuerza au Provinciari costatzen zayon eta costaco zayon gastuen gañean; gañera, Diputacioari ematen zayolaric escubidea, leguezco bideen bitartez, ala bear bada, eguin dezala servicio au guchiago penatuaz eramateco modua.

Icusiric beste gauza guciaquin baño gueyago penatuac daudela euscaldunen biotzac quintac ateratzeco eguiten ari diran lanaquin, comisioac uste du berealashe bear dala paratu calma errietan eta gure erruquigarrezco Provinci onetaco famili ascotan. Orregatic escatu bear zayo ber bertatic Erreguerren Gobernuari, laja ditzala alde bat lan oriec, aliqueta icusi arteraño certan guelditzen diran arreglo batera allegatzeco eguingo diran aleguiñac, ematen zayolaric Diputacioari poderea, len esan ditugun salvedadeen bidez, eta entenditu gabetanic orregatic guelditzen dala juzgatua asunto onen punturen bat, billatzeco, oraingo aldian bacarric, eta errietaco interesatuen laguntzaquin, berari iruditzen zazquion bideric obenac, traba guciac quendutzeco.

Comisioac du cuidadua azquenean, Juntari encomendatzeco dirigitu dezala circular bat famili gucietara consueloa eramango duana, eta gazteri gucia bere echeetan sosegu egon eracico duana, Junta zaitzalle onen amparo-pean.

Junta edo Batzarreac, ala guciz ere, erabaquico du aiñ asunto pisuan obeena iruditzen zayona.- Donostiyan 1877 garrengo Marchoaren 17 garrenean.- José A. Tuton.- Eduardo Echeverria Biarn.- Antonio Navarro.- Nicasio Santos.- Martin Garmendia.- Fermin de Lasala.- Salustiano de Olazabal.- Manuel de Azcona.- José Manuel Larrañaga.- Emeterio de Madinabeitia.- Cornelio Garay.- Joaquin Leturiondo.- Luis Hurtado de Mendoza.- José Manuel Aguirre-Miramon.- Braulio Rezola.- Saturio Arizmendi.- Féliz Laborda.- Juan Luis de Iriondo.- Benigno Mendizabal.- Manuel Maximino de Aguirre.- José Manuel de Olascoaga.- Francisco Manuel de Egaña.- Fidel Lizarraga.- José Victor de Amilibia.- Matias Arteaga.- Gracian Alberdi».

Enteraturic Junta aurreco descargu ontaz, aprobatu zuten juntero guciac.

Motivo onequin D. Martin Garmendia, Tolosaco junteroac, suplicatu cion Juntari, descargu urashe bera izan cedilla moldezco letran ipiñia eta zabaldua berealashe erri gucietara, ala duen gravetasunagatican nola erri gucietan Juntac cer eguin ote duten jaquiteco izango dan deseo andiagatican, eta descargu au eusquerara itzultzen dan becin laster, bialdu dedilla ausarqui isquin gucietara, sosegua eta confianza eramanaz modu onetan Provinci onetaco familitara, egongo diralaco alarma andian eta milla pensamentu eguiten, Gobernuac quintac emen bota nayan eguiten dituan lanaquin.

Conforme Junta pensamentu onequin aprobatu zuten juntero guciac».

Ceña dana avisatzen diozcan Ayuntamentu orrí, eguin dan acuerdoari cumplimentu emanaz, zabaldu dezazun erri orretan circular onetan dagoana.

Jaungoicoac gorde zaitzala urte ascotan. Nere Junta particularretic Donostiaco uri Chit Noble ta Chit Leyalean 1877 garrengo Marchoaren 18 garren egunean.

Diputadu generala,

Juan Bautista de Acilona

Guipuzcoaco Provinci Chit Noble ta Chit Leyalaren icenean, bere Secretarioa,

Joaquin de Urreiztieta

Non: «Irargi-Centro de Patrimonio Documental de Euskadi»ko datu basean («Badator» izenekoa): Archivo Municipal de Zumarraga. Fondo Municipal. Histórico. Relaciones del ayuntamiento. Relaciones con la Diputación. Registros de Juntas Generales y Sesiones. E/2/I - Libro 9; Exp. 3. 1877-00-00. «Impreso con certificado de nombramiento de procurador para la Junta particular de Villafranca (...) y circulares con acuerdos».

Bertsio honen iturria: Imanol Trebiño, Administrazio zibileko testu historikoak, HAEE-IVAP, 2001

euskal legezalea