132005forulegea,

13/2005 Foru Legea, Bi kreditu gehikuntza ematekoa

Nafarroako Parlamentua

13/2005 FORU LEGEA, azaroaren 22koa, bi kreditu gehikuntza ematekoa. Biek batera 2.242.127 euro egiten dute, eta Gizarte Ongizate Kirol eta Gazteria Departamentuan sortutako aurrekontu-premiak finantzatzeko helburua dute.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela

FORU LEGEA, BI KREDITU GEHIKUNTZA EMATEKOA. BIEK BATERA 2.242.127 EURO EGITEN DUTE, ETA GIZARTE ONGIZATE KIROL ETA GAZTERIA DEPARTAMENTUAN SORTUTAKO AURREKONTU-PREMIAK FINANTZATZEKO HELBURUA DUTE.

Zenbait gabezia atzeman dira Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren aurrekontuan, indarra duen aurrekontuaren gastu-kontzeptu batzuetan hain zuzen.

Behar horiek betetzeko, bi kreditu gehikuntza emanen dira, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 44. artikuluan xedaturikoarekin bat.

1. artikulua. Bi kreditu gehikuntza ematen dira, guztira 2.242.127 euro egiten dutenak. Gastuetako kontusail hauei egotziko zaizkie:

_950002-92130-4809-231503, "Lanean ari diren amentzako laguntzak" izenekoa. 1.291.017 euro.

_950002-92130-4809-231504, "Eszedentziengatiko laguntzak" izenekoa. 951.110 euro.

2. artikulua. Aipatu kreditu gehikuntzak honako hauen kargura finantzatuko dira:

Gastuen aurrekontu indarduneko kontusail hauetan dauden kredituak:

_910001-91100-2269-231000, "Programak sustatu, zabaldu, argitaratu eta banatzea". 42.180 euro.

_910001-91300-6020-231000, "Obrak eta ekipamenduak zentro propioetan". 278.659 euro.

_910001-91300-6020-231302, (**) "Inbertsioak zentro propioetan, jarduketa berriak esparru sozio-sanitarioan". 694.065 euro.

_910001-91100-6092-231000, "Gizarte zerbitzuen arloko ikerlan eta hitzarmenak" 122.801 euro.

_940001-95300-6021-336100, "Eraikuntza lan eta obra berekiak" 571.321 euro.

_940001-95300-7600-232100, "Toki entitateetako gazteentzako instalazioak". 200.000 euro.

_940001-95300-7810-336100, "Kirol elkarteen instalazioak" 185.997 euro.

Gastuen aurrekontu indarduneko kontusail hauetan egindako dirusarrerak, uste baino handiagoak:

_900000-91000-3890-000000, "Dirulaguntzen itzulera". 90.890 euro.

_921001-93100-3126-000000, "Haur eskoletako egonaldiengatiko dirusarrerak" 32.545 euro.

_950002-92130-3890-000000, "Bestelako dirusarrerak" 23.669.

Azken xedapen bakarra. Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, 2005eko azaroaren 22an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

euskal legezalea