81979erregedekretua

8/1979 Errege [Lege-]Dekretua. Honen bidez 1/1978 Errege [Lege] Dekretua, Euskal Herriko Aurreautonomi Erregimenaz, aldez aldatzen da

Eusko Kontseilu Nagusia

Maiatzaren 18ko 8/1979 Errege [Lege] Dekretua. Honen bidez 1/1978 Errege [Lege] Dekretua, Euskal Herriko Aurreautonomi Erregimenaz, aldez aldatzen da

Bat/mila bederatziehun eta hirurogeita hemezortziko Errege Dekretu-legeak, zeinaren bidez Euskal Herriko Aurreautonomi Erregimena onetsi bait zen, Eusko Kontseilu Nagusia eratu zuen, bertan sartzea erabakiko zuten eusko herrialdeen gobernu-organo, sartzea beren esku baldin bazen.

Horren boskauren artikuluan, bat, aipatu Errege Dekretu - legeak agintzen du Kontseilu berorren osaketa, oraingo aurreautonomi aldi behinbehinekoan. Agindu horretan adierazten da Kontseilu hori "herrialde bakoitzeko hiru ordezkarik osatuko dutela, nor bere Batzarre Nagusieek izendatua" eta "oraingo legislaturako herrialde bakoitzeko parlamentari gopuru berdinak".

Errege Dekretu - lege beraren agindu iragankorrak agintzen du, udal hauteskundeak egin arte, Kontseilu Nagusia, gertatu den bezala, herrialde bakoitzeko bost ordezkarik osatuko zutela, parlamentariek izendaturik, azken hauteskunde legislatiboak kontutan edukita, nahitaez parlamentariak izan beharko ez direla.

Eusko Kontseilu Nagusia eraberritu behar den honetan, bat/mila bederatziehun eta hirurogeita hemezortziko Errege Dekretu - legearen boskarren artikuluak dioenaren arabera osaturik geldi dadin, Ekainak 10 baino lehen, mila hageita bederazti/mila bederatzirehun hirurogeita hemeretziko Errege - Dekretuari jarraituz, oraingo Kontseilu Nagusiak, aho batez, eskabide bat zuzendu dio Gobernuari ez dakiela eska parlamentari izatea herrialde bakoitzeko ordezkariei, barruti horietako parlamentariek Kontseilurako izendatuko dituztenak, alegia. Eskabide bera egin du Kontseilu Nagusiaren eremuan dauden hiru barrutietako parlamentari Batzar Lehendakariak Eskabide horiek Kontseilu Nagusiaren esperientzian dautza, orobat Kontseiluaren osaketa berria orain amaitzen den aurreko aldirako aginduari egokitzeak ekarriko lituzkeen onuretan, partaideek izan behar dituzten kondizioei begiratzen badiegu.

Horren poderioz, Ministro Batzarreak aldez aurretik deliberaturik, mila bederatziehun eta hirurogeita hemezortziko maiatzaren hemezortziko bere batzarrean. eta prusako gauza zela joz, Konstituzioaren larogeita seigarren artikuluan Gobernuari egozten zaizkion fakultateak erabilirik,

AGINTZEN DUT

Lehen artikulua.-

Bat/mila bederaztirehun eta hirurogeita hemezortziko Errege Dekretu - legearen boskarren artikulua, bat, zeinaren bidez Eusko Kontseilu Nagusiaren aurreautonomi erregimena onesten bait da, honela gelditzen da idatzirik:

"Kontseilua, behinbehineko aldi houetan, herrialde bakoitzeko hiru ordezkarik osatuko dute, nor bere Batzarren Nagusiek izendatua, eta Nafarroan foru organo konpeten teak, eta herrialde bakoitzeko parlamentariek izendatu partaide gopuru berdina. azken hauteskunde orrokorren ondorioak kontutan edukiz. herrialde bakoitzean hautatzaile izan ahal duten pertsonen artean".

Bigarren artikulua.-

Oraingo Errege Dekretu - legea "Estatu Aldizkari Ofizialean" argitaratuko den egun berean, sartuko da indarrean.

Madrilen emana, mila bederatzierhun eta hirurogeita hemeretziko Maiatzak hemezortzi.

JUAN CARLOS

Gobernu Lehendakaria,

ADOLFO SUAREZ GONZALEZ

(B. O. E. 1979,go Maiatzak 22)

euskal legezalea