52002legea,eaekoerrepide-egitamunagusiae

5/2002 Legea, EAEko Errepiden Egitamu Nagusia araupetzen duen Legea bigarren aldiz aldatzekoa

Eusko Legebiltzarra

5/2002 LEGEA, urriaren 4koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen Legea bigarren aldiz aldatzekoa.

ZIOEN AZALPENA

Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legeak, azaroaren 8ko 2/1991 Legearen bidez aldatuak, Euskal Autonomia Erkidegoko errepide sareak koordinatzea helburu duen plangintza tresna horren edukia eta araubidea ezartzen ditu, eta, aplikazio eremua, hau da, planaren gai den sarea zehazten du. Planaren gai den sare horretan lehentasuneko sareko errepide guztiak eta oinarrizko sareko zenbait sartzen dira.

Azaroaren 8ko 2/1991 Legearen bidez osatu egin zen planeko sare horretan sartutako errepideen zerrenda, eta, bide batez, zerrenda horren aldaketa teknikoa legez bestelako bide batez egitea erabaki zen.

Aldaketa teknikoak birritan gauzatu dira: abenduaren 30eko 355/1992 Dekretuaren bidez egin zen Errepideen 1. Plan Orokorraren berrikusketan eta ekainaren 8ko 250/1999 Dekretuaren bidez onartutako Errepideen 2. Plan Orokorrean, 1999-2010 urteetarakoan. Aldaketa horiek, aurretik erabiltzen ziren tarteen ordez eraiki berri diren beste batzuk erabiliko direla adieraztera mugatu dira.

Hala, gaurdaino, Errepideen Plan Orokorraren gai den sareko errepideen zerrendan ez da funtsezko aldaketarik egin.

Errepideen 2. Plan Orokorra, 1999-2010 urteetarakoa, onartu ondoren, ordea, planaren gai zein sarean zein errepide zeuden berraztertu beharra ikusi zen. Horixe da, hain zuzen ere, lege honen helburua, planaren gai den sarearen katalogo berria finkatzea (katalogo hori I. eranskinean dator, eta maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen eranskina ordeztuko du).

Horrela, bada, katalogo berrian, alde batetik, ibilbide berri batzuk sartu dira; izan ere, kasuan kasuko lurraldea egituratzen dutenez edo bi lurraldetako elkarren ondoko eskualdeak lotzen dituztenez, edota probintziak edo erkidegoak lotzen dituzten beste ibilbide batzuen barruan sartzen direnez, horiek bultzatzea komeni delako. Bestetik, arrazoi batengatik edo besteagatik funtzionaltasuna galdu duten zenbait errepide kendu egin da. Eta, oro har, izendapen, ibilbide eta luzerari buruzko datuak eta errepideei buruzko oharrak eguneratu egin dira, eskumenen banaketara eta Konstituzio Auzitegiaren erabakietara egokitzeko.

Zehatzago esanda, hona hemen proposatutako aldaketak eta horretarako arrazoiak:

Planaren gai den sarean honako errepideok sartu dira: lehentasuneko sarean, Donostia-San Sebastiángo bigarren saihesbidea eta, eskualdaketa egiten denerako, N-121 errepidea (ibilbide horiek maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen 5.1.a artikuluko baldintza bat edo gehiago betetzen baitituzte), eta oinarrizko sarean, A-124, BI-631, BI-633, BI-635, BI-637, BI-639, BI-625, BI-604 eta GI-631 errepideak (lurralde historiko bakoitzaren barruan sarea egituratzen duten ardatz gisa funtzionatzen baitute), eta BI-638 eta GI-638 errepideak (bi lurraldetako elkarren ondoko eskualdeak lotzen baituzte).

Errepideen Plan Orokorraren gai den saretik honakoak kendu dira: N-130 eta GI-120 errepideak, funtzionaltasuna galdu baitute, lehenengoak A-15 autobideak aukera hobea eskaintzen baitu, eta bigarrenak, N-240 eta N-I errepideek eskaintzen duten ibilbide alternatiboan egindako hobekuntzengatik.

Gainera, sarean egindako lanengatik edo ibilbide batzuek funtzionaltasugatik beste batzuk ordeztu dituztelako zenbait aldaketa tekniko egin da, zenbait errepidetako ibilbideen eta luzeraren adierazpidean. Bestetik, GI-632 eta BI-632 errepideetan ibilgailu astun asko ibiltzen denez, lehentasuneko sarera igaro dira, N-636 kodearekin.

Azkenik, beste aldaketa batzuk ere egin dira, errepide edo tarte bakoitzean aginpidea zein Administraziok duen behar bezala jasotzeko eta, lurraldetasun kontuak direla-eta, errepide tarte bat ibilbideren batetik kentzeko. Aldaketa horiek honako errepide hauetan egin dira: A-8 autobidean, eginkizunak eta zerbitzuak Estatuak Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde komunei eskualdatu ondoren, erakunde horiek era berean, lurralde historikoei eskualdatu zizkiela islatzeko; N-I errepidean, Trebiñoko Konderriko tartea kendu egin da, Konstituzio Auzitegiaren ekainaren 18ko 132/1998 epaiak egindako inkonstituzionaltasun-adierazpenaren eraginez; A-624 errepidean ere, Burgosko probintzian egiten duen tartea kendu da, eta BI-624 errepidean, Bizkaiko Foru Aldundiari baitagokio kudeatu eta ustiatzea.

Artikulu bakarra.– Euskadiko Errepideen Plan Orokorraren gai den sareko errepideen zerrenda aldatzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Errepideen Egitamu Nagusia araupetzen duen maiatzaren 30eko 2/1989 Legearen eranskina, azaroaren 8ko 2/1991 Legearen bidez aldatu zena, I. eranskinean datorren bezala utziko da. Eranskin horrek Euskadiko Errepideen Plan Orokorraren gai den sarearen katalogoa jasotzen du.

LEHENENGO XEDAPEN GEHIGARRIA

N-121 errepideak Gipuzkoan egiten duen tartea eskualdatzen badu Nafarroako Foru Erkidegoak, tarte hori automatikoki sartuko da planaren gai den sarean, II. eranskinean datozen xehetasunekin.

BIGARREN XEDAPEN GEHIGARRIA.

Funtzionaltasunari begira soil-soilik, planaren gai den sareko zenbait errepide Estatuaren interes orokorreko sarean sartu ahal izango dira:

– A-8, Bilbao-Behobia autobidea

– A-1, Burgos-Kantaurialdea (Maltzaga) autobidea

– A-15, Aduna-Irurtzun autobia

– N-I, Madril-Irun

– N-622, Vitoria-Gasteiz-Altube (A-68)

– N-636, Beasain-Durango (Kanpazartik)

AZKEN XEDAPENA

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

I. ERANSKINA

EUSKADIKO ERREPIDEEN PLAN OROKORRAREN GAI DEN SAREAREN KATALOGOA

KODEA IZENA HASIERA AMAIERA LUZERA (km) OHARRAK

A. IPARRA-HEGOA KORRIDOREA

A-1 Burgos-Kantaurialdeko autobidea (Maltzaga) Arabako muga Rivabellosan Eibar (Maltzaga, A-8) 74,80

N-I Madril-Irun Burgosko muga Rivabellosan Trebiñoko Konderriko muga 7,75

N-I Madril-Irun Trebiñoko Konderriko muga Nafarroako muga 55,54

N-I Madril-Irun Nafarroako muga Irun (muga) 79, 50

N-102 N-Ietik Vitoria-Gasteiza, Frantziako norabidean N-I, Ariñezen Vitoria-Gasteiz, Armentian 5,39

N-104 Vitoria-Gasteiztik N-Iera, Frantziako norabidean Vitoria-Gasteiz, Arana N-I (Venta del Patio) 9,47

GI-131 (*) Andoaindik Donostia-San Sebastiána, Hernanitik Andoain (N-I) Donostia-S.S. (Loiolako gurutzagunea) 14,70

N-638 Hondarribiko aireportuko sarbidea Irungo iparraldeko saihesb. Hondarribiko aireportua 2,50

B. KANTAURIALDEKO KORRIDOREA

A-8 Kantaurialdeko autobidea Irun -Behobia Basauri 105,69 Donostiako saihesbidea izan ezik

A-8 Kantaurialdeko autobidea Añorgako lotunea (Donostia-SS) Herrerako lotunea (Donostia-SS) 5,27 Donostiako saihesbidea

A-8 Kantaurialdeko autobidea Basauri Barakaldo (Cruces) 12,13 Bilbao hegoaldeko soluzioa

A-8 Kantaurialdeko autobidea Barakaldo (Cruces) Kantabriako muga 16,76 Ugaldebieta soluzioa

A-8 Donostia/San Sebastiángo bigarren saihesbidea A-8, Aritzetan A-8, Errenterian 14,50

N-634 Donostia-SStik Santander eta Coruñara Donostia-SS Atxuri 110,96

(Errekalde N-I)

N-634 (*) Donostia-SStik Santander eta Coruñara Basurto (Bilbao) Kantabriako muga 22,01 Zerbitzuan jarritakoan, Nocedal- Zorrotzako

saihesbidea N-634

errepidetzat joko da

ondorio guztietarako

N-637 Crucestik (aldagurutzetik) Crucesko lotunea BI-604rekiko lotura 3,82

Gomuzio-Erletxera Rontegiko zubitik

N-637 Crucestik (aldagurutzetik) BI-604rekiko lotura N-633rekiko lotura (Derio) 6,73

Gomuzio-Erletxera Rontegiko zubitik

N-637 (*) Crucestik (aldagurutzetik) N-633rekiko lotura (Derio) Gomuzio-Erletxe 9,64 Txorierriko korridorea

Gomuzio-Erletxera Rontegiko zubitik (Larrabetzuko saihesbidea barne)

N-633 Bilboko aireportuko ekialdeko sarbidea N-637 Aireportua 4,66

N-633 Bilboko aireportuko mendebaldeko sarbidea Aireportua BI-637 5,05

N-644 Portuko autobia A-8 Bilboko portua 2,86

N-639 Portuko sarbidea, Zierbenatik Bilboko portua (Abra kanpoaldea) N-634 8,44

BI-637 Erandioko lotunetik Artatzara N-637 lotunea Artatza 5,42

BI-637 Artatzatik Sopelanara Artatza Sopelana 5, 50 Uribe Kostako korridorea

BI-639 Uribe Kostatik A-8ra Artatza A-8 lotunea 4,35 Lamiakoko korridorea

BI-633 Durangotik Ondarroara, Trabakuatik Matiena (N-634) Ondarroa 27,58

BI-635 Lemoatik Gernikara Lemoa (N-240) Gernika 18,43

BI-625 Iparraldetik Bilborako sarbidea N-634ko bidegurutzea Artxandako tarteko lotura 4,29

(Urduña-Bilbao ibilbidea) (La Salve), egiten denean

BI-625 Artxandako tartea (Urduña-Bilbao ibilbidea) La Salve Ibarrekolanda (BI-604) 2,46

BI-631 (*) Bilboko ekialdeko saihesbidea A-8 N-633ko hegoko lotura 7,39

BI-631 Mungia-Bermeo korridorea N-633ko iparreko lotura Bermeo 24,75

BI-604 Bilbotik Asuara, Enekuritik Deustuko beheko aldean saihesbidea La Cadena (BI-2704) 5,30 Deustuko beheko saihesbi dea- Ibarrekolanda

C. EBROKO KORRIDOREA

A-68 Bilbao-Zaragoza autobidea A-8ko lotunea (hegoaldeko soluzioa) Errioxako muga 77,00 Estatuko Administrazioaren emakida

N-124 Vitoria-Gasteiztik Logroñora, Harotik Armiñón (N-I) Briñas (Errioxako muga) 14,38

A-124 Briñastik Logroñora, Laguardiatik Errioxako muga (Briñas) Errioxako muga 27,76 San Vicente de la

(Arabako tartea) Sonsierrako tartea izan ezik

D. BIZKAIA-BURGOS LOTURA

BI-636 (*) Bilbotik Reinosara Bilbao (A-8) Burgos probintziako muga 29,13 Cadaguako korridorea

E. BIZKAIA-KANTABRIA LOTURA

BI-630 Balmasedatik Karrantzara Balmaseda (BI-636) Kantabriako muga 24,48 Turtzioz (Kantabria)

enklabeko tartea kenduta

F. BURGOS-SANTANDER LOTURA

N-629 Burgostik Santoñara Kantabriako muga Kantabriako muga 4,96 Lanestosa udalerria

G. NAFARROA-GIPUZKOA LOTURA

A-15 Irurtzun-Aduna autobia Nafarroako muga (Berastegi-Urto) Aduna (N-I) 17,32

H. ARABA-NAFARROA LOTURA

A-132 Vitoria-Gasteiztik Irunberrira, Lizarra eta Tafallatik N-104, Elorriagan Nafarroako muga, Kanpezun 37,88

I. ARABA-BIZKAIA LOTURA

N-622 Vitoria-Gasteiztik Bilbora, A-68 autobidetik Zadorra hiribideko zubia, Altube (A-68) 19,35

Vitoria-Gasteizen

N-240 Tarragonatik Bilbora, Barazar mendatetik Gamarra Nagusia, Vitoria-Gasteizen Galdakao (Urgoiti N-634) 50,74

BI-625 Urduñatik Bilbora Arabako muga N-634ko bidegurutzea 17,76 Urduñako tartea barne

A-625 Urduñatik Bilbora Arabako muga, Aretan Bizkaiko muga 21,03 Amurrioko saihesbidea

barne

A-623 Vitoria-Gasteiztik Durangora Legutiano (N-240) Bizkaiko muga, Gomilazen 6,04

BI-623 Vitoria-Gasteiztik Durangora Arabako muga, Gomilazen Durango (N-634) 20,86

N-624 Forondako aireportuko sarbidea N-622ko lotunea Forondako aireportua 3,48

J. ARABA-GIPUZKOA LOTURA

A-627 Vitoria-Gasteiztik Eibarra N-240 Gipuzkoako muga 5,36

GI-627 Vitoria-Gasteiztik Eibarra Arabako muga Eibar (Maltzaga) 38,29

K. ARABA-KANTABRIA LOTURA

A-624 Altubetik Balmasedara (Arabako tartea) N-622 Burgosko muga 38,39

BI-624 Altubetik Balmasedara (Bizkaiko tartea) Burgosko muga Balmaseda (BI-636) 2,64

L. GIPUZKOA-BIZKAIA LOTURA

N-636 (*) Beasaindik Durangora, Kanpazartik Beasain (N-I) Bizkaiko muga 35,35 Bergara eta Arrasate artean N-636k bat egiten du

A-1ekin

N-636 (*) Beasaindik Durangora, Kanpazartik Gipuzkoako muga Durango 16,24

BI-638 Debatik Ondarroara Gipuzkoako muga Ondarroa 1,24

GI-638 Debatik Ondarroara Deba (N-634) Bizkaiko muga 7,90

GI-631 Zumaiatik Zumarragara Zumaia (N-634) Zumarraga (GI-632) 34,50

(*) Izartxoa daramaten kasuetan, planaren gai den sareak egungo errepidea adierazi nahi du kode horrekin, baina trazatu berriko bidea egiten denean, bide berri horrek hartuko du kode hori, eta bide zaharrak zer izen hartu eta zer zerbitzu eman behar duen orduan erabaki beharko da.

II. ERANSKINA

KODEA IZENA HASIERA AMAIERA LUZERA (km) OHARRAK

G. NAFARROA-GIPUZKOA LOTURA

N-121 Iruñetik Behobiara Nafarroako Foru

(Gipuzkoako tartea) Erkidegoko muga Behobia 7, 20

euskal legezalea