2/2010 Legea, Urriaren 25a Dia del País Vasco-Euskadiko Eguna izendatzeari buruzkoa

Eusko Legebiltzarra

2/2010 LEGEA, APIRILAREN 22KOA, URRIAREN 25A DÍA DEL PAÍS VASCO-EUSKADIKO EGUNA IZENDATZEARI BURUZKOA

EHAA 84/2010.05.07

ZIOEN AZALPENA

Euskadiko Autonomia Estatutua, 1979ko urriaren 25ean erreferendumean onetsia, gure oinarrizko araua da, bai eta autogobernua lortzeko bitartekoa ere, herri-borondatez eta Espainiako 1978ko Konstituzioaren babesean.

Gernikako Estatutua bada egun ere euskal gizartearen barruan lortu den akordiorik zabalena, gutxienez azken mende eta erdian.

Esparru horretan, lehendabiziko aldiz historian, arabarrek, gipuzkoarrek eta bizkaitarrek antolatze instituzional bera daukagu, euskal autonomia garatzea posible egin duen antolatze instituzional bera.

Horregatik, bidezkoa da urriaren 25a Euskadiko jai ofizial gisa ospatzea.

1. Artikulua

Urriaren 25a, Gernikako Estatutuaren onarpenaren urteurrena, "Día del País Vasco-Euskadiko Eguna" izendatzen da. Egun hori jai ofiziala izango da ondorio guztietarako, baita lanekoetarako ere, Autonomia Erkidegoan.

2. Artikulua

Eusko Jaurlaritzak behar diren akordioak hartuko ditu jai hori urtero ospatzeko eta horretarako behar diren ekitaldi instituzionalak programatuko ditu.

Azken Xedapena

Lege hau, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondorengo egunean sartuko da indarrean.

euskal legezalea