europarentzatkonstituziobateratzenduentr
Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatua: Adierazpenak eta Azken Akta
Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala
AZKEN AKTA
ESTATU KIDEETAKO GOBERNUETAKO ORDEZKARIEN BILTZARRAK, Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatua adostasunez onartzeko 2003ko irailaren 30ean Bruselan bildurik, honako idazki hauek onartu ditu:
I.
Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatua.
II.
Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatuari erantsitako protokoloak:
Protokoloa, estatuetako parlamentuek Europar Batasunean duten egitekoari buruzkoa.
Protokoloa, subsidiariotasun- eta heinekotasun-printzipioen aplikazioari buruzkoa.
Protokoloa, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren estatutuari buruzkoa.
Protokoloa, Banku Zentralen Europako Sistemaren eta Europako Banku Zentralaren estatutuei buruzkoa.
Protokoloa, Europako Inbertsio Bankuaren estatutuei buruzkoa.
Protokoloa, Europar Batasuneko instituzioen eta zenbait organo, organismo eta zerbitzuren egoitzei buruzkoa.
Protokoloa, Europar Batasunaren pribilegio eta immunitateei buruzkoa.
Protokoloa, Danimarkako Erresumaren, Irlandaren eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuaren, Heleniar Errepublikaren, Espainiako Erresumaren eta Portugalgo Errepublikaren, eta Austriako Errepublikaren, Finlandiako Errepublikaren eta Suediako Erresumaren atxikitze-tratatu eta -aktei buruzkoa.
Protokoloa, Txekiar Errepublikaren, Estoniako Errepublikaren, Zipreko Errepublikaren, Letoniako Errepublikaren, Lituaniako Errepublikaren, Hungariako Errepublikaren, Maltako Errepublikaren, Poloniako Errepublikaren, Esloveniako Errepublikaren eta Eslovakiako Errepublikaren atxikitze-tratatuari eta -aktari buruzkoa.
Protokoloa, defizita gehiegizkoa bada aplikatu beharreko prozedurari buruzkoa.
Protokoloa, elkarganatzeko irizpideei buruzkoa.
Protokoloa, Eurotaldeari buruzkoa.
Protokoloa, ekonomia- eta diru-batasuna dela-eta, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuaren gainean zenbait xedapenek ezarritakoari buruzkoa.
Protokoloa, ekonomia- eta diru-batasuna dela-eta, Danimarkaren gainean zenbait xedapenek ezarritakoari buruzkoa.
Protokoloa, Danimarkako Banku Nazionalaren zenbait egitekori buruzkoa.
Protokoloa, Ozeano Bareko finantza-erkidegoko frankoaren sistemari buruzkoa.
Protokoloa, Europar Batasunaren esparruan sartutako Schengengo altxorrari buruzkoa.
Protokoloa, Konstituzioko III-130. artikuluaren zenbait alderdi Erresuma Batuan eta Irlandan aplikatzeari buruzkoa.
Protokoloa, muga-kontrolei, asiloari eta immigrazioari dagozkien politiken gainean eta arlo zibileko lankidetza judizialaren eta polizia-lankidetzaren gainean Erresuma Batuak eta Irlandak duten jarrerari buruzkoa.
Protokoloa, Danimarkaren jarrerari buruzkoa.
Protokoloa, kanpoko mugak igarotzea dela-eta, estatu kideek dituzten kanpo-harremanei buruzkoa.
Protokoloa, estatu kideetako herritarrei asilo-eskubidea emateari buruzkoa.
Protokoloa, Konstituzioaren I-41. artikuluaren 6. paragrafoak eta III-312. artikuluak ezarritako lankidetza egituratu iraunkorrari buruzkoa.
Protokoloa, Konstituzioaren I-41. artikuluaren 2. paragrafoari buruzkoa.
Protokoloa, Holandarren Antilletan findutako petrolio-produktuak Europar Batasunera inportatzeari buruzkoa.
Protokoloa, Danimarkan ondasun higiezinak eskuratzeari buruzkoa.
Protokoloa, estatu kideetako irrati-zabalkunde publikoaren sistemari buruzkoa.
Protokoloa, Konstituzioaren III-214. artikuluari buruzkoa.
Protokoloa, ekonomia-, gizarte- eta lurralde-kohesioari buruzkoa.
Protokoloa, Groenlandiari aplikatu beharreko araubide bereziari buruzkoa.
Protokoloa, Irlandako Konstituzioaren 40.3.3 artikuluari buruzkoa.
Protokoloa, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenari Batasuna atxikitzeko akordioa dela-eta, Konstituzioaren I-9. artikuluaren 2. paragrafoak ezarritakoari buruzkoa.
Protokoloa, Europako Erkidegoa eratzeko Tratatua eta Europar Batasunaren Tratatua osatu edo aldatu zituzten egintza eta tratatuei buruzkoa.
Protokoloa, Batasunaren instituzio eta organoen gaineko xedapen iragankorrei buruzkoa.
Protokoloa, Ikatzaren eta Altzairuaren Europako Erkidegoa eta Ikatzari buruzko Ikerketarako Funtsa eratzeko Tratatuaren amaieraren finantza-ondorioei buruzkoa.
Protokoloa, Energia Atomikoaren Europako Erkidegoa eratzeko Tratatua aldatzen duena.
III.
Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatuaren eranskinak:
I. Eranskina – Konstituzioaren III-226. artikuluan jasotako zerrenda
II. Eranskina - Konstituzioaren III. zatiko IV. tituluko xedapenak aplikatuko zaizkien itsasoz haraindiko herrialde eta lurraldeak
Biltzarrak honako Adierazpen hauek onartu ditu, Azken Akta honi erantsirik:
A. Adierazpenak, Konstituzioaren xedapenei buruzkoak
Adierazpena, I-6. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, I-9. artikuluko 2. paragrafoari buruzkoa
Adierazpena, I-22., I-27. eta I-28. artikuluei buruzkoa
Adierazpena, Kontseiluko lehendakaritza betetzea dela-eta, Kontseilu Europarrak eman beharreko erabakiaz I-24. artikuluaren 7. paragrafoak ezarritakoari buruzkoa
Adierazpena, I-25. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, I-26. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, I-27. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, I-36. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, I-43. eta III-329. artikuluei buruzkoa
Adierazpena, I-51. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, I-57. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, Oinarrizko Eskubideen Gutunaren gaineko azalpenei buruzkoa
Adierazpena, III-116. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, III-136. eta III-267. artikuluei buruzkoa
Adierazpena, III-160. eta III-322. artikuluei buruzkoa
Adierazpena, III-167. artikuluko 2. paragrafoaren c) idatz-zatiari buruzkoa
Adierazpena, III-184. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, III-213. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, III-220. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, III-243. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, III-248. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, III-256. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, III-273. artikuluko 1. paragrafoaren bigarren lerrokadari buruzkoa
Adierazpena, III-296. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparruaren inguruan estatu kideek nazioarteko akordioak negoziatzeaz eta egiteaz III-325. artikuluak ezarritakoari buruzkoa
Adierazpena, III-402. artikuluko 4. paragrafoari buruzkoa
Adierazpena, III-419. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, IV-440. artikuluko 7. paragrafoari buruzkoa
Adierazpena, IV-448. artikuluko 2. paragrafoari buruzkoa
Adierazpena, Europarentzat Konstituzioa bat eratzen duen Tratatuaren berrespenari buruzkoa
B.
Adierazpenak, Konstituzioari erantsitako protokoloei buruzkoak
Adierazpenak, Danimarkako Erresumaren, Irlandaren eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuaren, Heleniar Errepublikaren, Espainiako Erresumaren eta Portugalgo Errepublikaren, eta Austriako Errepublikaren, Finlandiako Errepublikaren eta Suediako Erresumaren atxikitze-tratatu eta -aktei dagokien protokoloari buruzkoak
Adierazpena, åland Uharteei buruzkoa
Adierazpena, sami herriari buruzkoa
Adierazpenak, Txekiar Errepublikaren, Estoniako Errepublikaren, Zipreko Errepublikaren, Letoniako Errepublikaren, Lituaniako Errepublikaren, Hungariako Errepublikaren, Maltako Errepublikaren, Poloniako Errepublikaren, Esloveniako Errepublikaren eta Eslovakiako Errepublikaren atxikitze-tratatuari eta -aktari buruzko protokoloaren gainekoak.
Adierazpena, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuak Zipren subiranotasunpean dituen eremuei buruzkoa
Adierazpena, Batzordearena, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuak Zipren subiranotasunpean dituen eremuei buruzkoa
Adierazpena, Lituaniako Ignalina-ko zentral nuklearrari buruzkoa
Adierazpena, Kaliningrad-eko eskualdearen eta Errusiar Federazioko beste leku batzuen artean pertsonek lehorretik egiten dituzten joan-etorriei buruzkoa.
Adierazpena, Eslovakiako Bohunice V1 zentral nuklearraren 1. unitateari eta 2. unitateari buruzkoa
Adierazpena, Zipreri buruzkoa
Adierazpena, Danimarkaren jarreraren gaineko protokoloari buruzkoa
Adierazpena, Batasunaren instituzio eta organoei buruzko xedapen iragankorren gaineko protokoloari buruzkoa
Adierazpena, Italiari buruzkoa
Horrez gain, Biltzarrak honako azken Akta honi erantsi zaizkion adierazpen hauek hartu ditu aintzakotzat:
Adierazpena, Herbehereetako Erresumarena, I-55. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, Herbehereetako Erresumarena, IV-440. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, Alemaniako Errepublika Federalarena, Irlandarena, Hungariako Errepublikarena, Austriako Errepublikarena eta Suediako Erresumarena
Adierazpena, Espainiako Erresumarena eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuarena
Adierazpena, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuarena, “herritarrak” terminoaren definizioari buruzkoa
Adierazpena, Espainiako Erresumarena, “herritarrak” terminoari buruzkoa
Adierazpena, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresumarena, Europako Parlamenturako hauteskundeetako boto-eskubideari buruzkoa
Adierazpena, Belgikako Erresumarena, estatuetako parlamentuei buruzkoa
Erroman egina, bi mila eta lau urteko urriaren hogeita bederatzian.
(hizkuntza guztiak)
Honako hauek ordezkatuz:……………………………………………
Azken akta hau sinatu dute, orobat, Biltzarrean behatzaile izanik, Europar Batasunari atxikitzeko gai diren estatuetako ordezkari hauek,
Bulgariaren aldetik, ……………………………………………..jaunak/andreak
Errumaniaren aldetik, …………………………………………….jaunak/andreak
Turkiaren aldetik, …………………………………………….jaunak/andreak
AURKIBIDEA
A. Adierazpenak, Konstituzioaren xedapenei buruzkoak
Adierazpena, I-6. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, I-9. artikuluko 2. paragrafoari buruzkoa
Adierazpena, I-22., I-27. eta I-28. artikuluei buruzkoa
Adierazpena, Kontseiluko lehendakaritza betetzea dela-eta, Kontseilu Europarrak eman beharreko erabakiaz I-24. artikuluaren 7. paragrafoak ezarritakoari buruzkoa
Adierazpena, I-25. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, I-26. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, I-27. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, I-36. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, I-43. eta III-329. artikuluei buruzkoa
Adierazpena, I-51. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, I-57. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, Oinarrizko Eskubideen Gutunaren gaineko azalpenei buruzkoa
Adierazpena, III-116. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, III-136. eta III-267. artikuluei buruzkoa
Adierazpena, III-160. eta III-322. artikuluei buruzkoa
Adierazpena, III-167. artikuluko 2. paragrafoaren c) idatz-zatiari buruzkoa
Adierazpena, III-184. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, III-213. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, III-220. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, III-243. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, III-248. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, III-256. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, III-273. artikuluko 1. paragrafoaren bigarren lerrokadari buruzkoa
Adierazpena, III-296. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparruaren inguruan estatu kideek nazioarteko akordioak negoziatzeaz eta egiteaz III-325. artikuluak ezarritakoari buruzkoa
Adierazpena, III-402. artikuluko 4. paragrafoari buruzkoa
Adierazpena, III-419. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, IV-440. artikuluko 7. paragrafoari buruzkoa
Adierazpena, IV-448. artikuluko 2. paragrafoari buruzkoa
Adierazpena, Europarentzat Konstituzioa bat eratzen duen Tratatuaren berrespenari buruzkoa
B.
Adierazpenak, Konstituzioari erantsitako protokoloei buruzkoak
Adierazpenak, Danimarkako Erresumaren, Irlandaren eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuaren, Heleniar Errepublikaren, Espainiako Erresumaren eta Portugalgo Errepublikaren, eta Austriako Errepublikaren, Finlandiako Errepublikaren eta Suediako Erresumaren atxikitze-tratatu eta -aktei dagokien protokoloari buruzkoak
Adierazpena, åland Uharteei buruzkoa
Adierazpena, sami herriari buruzkoa
Adierazpenak, Txekiar Errepublikaren, Estoniako Errepublikaren, Zipreko Errepublikaren, Letoniako Errepublikaren, Lituaniako Errepublikaren, Hungariako Errepublikaren, Maltako Errepublikaren, Poloniako Errepublikaren, Esloveniako Errepublikaren eta Eslovakiako Errepublikaren atxikitze-tratatuari eta -aktari buruzko protokoloaren gainekoak.
Adierazpena, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuak Zipren subiranotasunpean dituen eremuei buruzkoa
Adierazpena, Batzordearena, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuak Zipren subiranotasunpean dituen eremuei buruzkoa
Adierazpena, Lituaniako Ignalina-ko zentral nuklearrari buruzkoa
Adierazpena, Kaliningrad-eko eskualdearen eta Errusiar Federazioko beste leku batzuen artean pertsonek lehorretik egiten dituzten joan-etorriei buruzkoa.
Adierazpena, Eslovakiako Bohunice V1 zentral nuklearraren 1. unitateari eta 2. unitateari buruzkoa
Adierazpena, Zipreri buruzkoa
Adierazpena, Danimarkaren jarreraren gaineko protokoloari buruzkoa
Adierazpena, Batasunaren instituzio eta organoei buruzko xedapen iragankorren gaineko protokoloari buruzkoa
Adierazpena, Italiari buruzkoa
Estatu kideen Adierazpenak
Adierazpena, Herbehereetako Erresumarena, I-55. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, Herbehereetako Erresumarena, IV-440. artikuluari buruzkoa
Adierazpena, Alemaniako Errepublika Federalarena, Irlandarena, Hungariako Errepublikarena, Austriako Errepublikarena eta Suediako Erresumarena
Adierazpena, Espainiako Erresumarena eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuarena
Adierazpena, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuarena, “herritarrak” terminoaren definizioari buruzkoa
Adierazpena, Espainiako Erresumarena, “herritarrak” terminoari buruzkoa
Adierazpena, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresumarena, Europako Parlamenturako hauteskundeetako boto-eskubideari buruzkoa
Adierazpena, Belgikako Erresumarena, estatuetako parlamentuei buruzkoa
A.
KONSTITUZIOAREN XEDAPENEI BURUZKO ADIERAZPENAK
Adierazpena, I-6. artikuluari buruzkoa
Biltzarrak ohartarazten du I-6. artikulua Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak eta Lehen Auzialdiko Auzitegiak orain arte emandako jurisprudentziaren erakusgarri dela.
Adierazpena, I-9. artikuluko 2. paragrafoari buruzkoa
Biltzarra bat dator honetan: Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenari atxikitzeko orduan Europar Batasunak bere ordenamendu juridikoaren berezitasunak gorde ahal izan beharko lituzkeela.
Biltzarrak aintzakotzat hartu du elkarrizketak izaten ari direla Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren artean; elkarrizketa hori areago indartuko da Europar Batasuna Hitzarmen horri atxikitzen zaionean.
Adierazpena, I-22., I-27. eta I-28. artikuluei buruzkoa
Kontseilu Europarraren lehendakariaren, Europako Batzordeko lehendakariaren eta Batasuneko Atzerri Arazoetako ministroaren karguak beteko dituzten pertsonak hautatzeko orduan, kontuan hartu beharko da errespetatu egin behar dela Batasunaren barruan eta estatu kideen barruan dagoen aniztasuna, hala geografiaren aldetik nola demografiarenetik.
Adierazpena, Kontseiluko lehendakaritza betetzea dela-eta, Kontseilu Europarrak eman beharreko erabakiaz I-24. artikuluaren 7. paragrafoak ezarritakoari buruzkoa
Biltzarrak hau adierazten du: Kontseilu Europarrak, Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatua sinatu bezain laster, europar erabaki bat prestatu beharko luke, Kontseiluko lehendakariaren kargua betetzeari buruzko europar erabakia aplikatzeko prozedurak ezartze aldera, eta tratatu hori sinatu ondoren sei hilabeteko epearen barruan onartu beharko luke politikoki erabaki hori.
Ondoren, Kontseilu Europarraren europar erabaki baten proiektua dago jasota, Tratatu hori indarrean sartzen den egunean onartuko dena:
Europar erabaki baten proiektua, Kontseilu Europarrarena, Kontseiluko lehendakariaren kargua betetzeari buruzkoa
1. ARTIKULUA
Kontseiluko lehendakariaren kargua, Atzerri Arazoetako osaerari dagokiona izan ezik, hiru estatu kidez osatutako taldeek beteko dute –aldez aurretik ezarritako taldeek–, talde bakoitzak hemezortzi hilabeteko aldi batez.
Talde horietako estatu kideak txandaka arituko dira kargu horretan, aldi berdinez, estatu kideen barruko aniztasuna eta Batasunaren geografia-orekaren premia kontuan hartuz.
Taldeko kide bakoitzak, txandaka, Kontseiluko osaera guztietako lehendakari kargua beteko du sei hilabetez, Atzerri Arazoetako osaerako lehendakari-kargua izan ezik.
Taldeko gainerako kideek lagundu egingo diote lehendakariari bere eginkizun guztietan, programa erkide bati jarraituz.
Taldeko kideek beste akordio batzuk adostu ahal izango dituzte elkarren artean.
2. ARTIKULUA
Estatu kideetako Gobernuen Ordezkari Iraunkorren Komiteko lehendakari-kargua honako honek beteko du: Gai Orokorren Kontseiluko lehendakari-kargua bere gain duen estatu kidearen ordezkari batek.
Politika eta Segurtasun Komiteko lehendakari-kargua Batasunaren Atzerri Arazoetako ministroaren ordezkari batek beteko du.
Kontseiluko era bateko eta besteko osaeren prestakuntza-organoetako lehendakari-kargua, Atzerri Arazoetako osaerarena izan ezik, dagokion osaeran lehendakari-kargua bere gain duen taldeko kideari egokituko zaio, non eta ez den kontrakoa erabakitzen 4. artikuluaren arabera.
3. ARTIKULUA
Gai Orokorren Kontseiluak, Batzordearekin lankidetzan arituz, zaindu egingo du Kontseiluko osaera batzuen eta besteen lanak koherenteak izan daitezen eta jarraitasunez egin daitezen, urte anitzeko programazio baten barruan.
Lehendakari-kargua betetzen duten estatu kideek, Kontseiluko Idazkaritza Nagusiaren laguntzarekin, beharrezko diren xedapen guztiak hartuko dituzte Kontseiluaren lanak ondo antolatu eta ondo egin daitezen.
4. ARTIKULUA
Kontseiluak europar erabaki bat hartuko du hemen aipatutako erabaki hau aplikatzeko neurriak ezartze aldera.
Adierazpena, I-25. artikuluari buruzkoa
Biltzarrak honako hau adierazten du: Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatua indarrean sartzen den egunean hartuko du Kontseiluak I-25. artikuluaren aplikazioari buruzko europar erabakia.
Erabaki horren proiektua ondoren dago jasota:
Europar erabakiaren proiektua, Kontseiluarena, I-25. artikuluaren aplikazioari buruzkoa
EUROPAR BATASUNEKO KONTSEILUAK,
Honako hauek kontuan hartuta:
Komeni da erabakiak hartzeko sistema berrira erraz aldatzeko modua emango duten xedapenak onartzea, hau da, erabakiak Kontseiluaren gehiengo kualifikatuz hartzeko sistematik Konstituzioaren I-25. artikuluan zehazten den bozketa-sistemara aldatzeko. Sistema berri hori 2009 urteko azaroaren 1ean hasiko da aplikatzen, eta, bitartean, Nizako Tratatuan zehaztu zen sistema aplikatuko da – protokolo batean dago jasota, Konstituzioaren eranskin gisa, Batasuneko instituzioen eta organoen inguruko xedapen iragankorrei buruzko protokoloaren 2. artikuluaren 2. paragrafoan, hain zuzen ere, eta 2009ko urriaren 31 arte jarraituko da aplikatzen–.
Gogorarazi behar da Kontseiluaren ohitura dela ahalegin guztiak egitea, gehiengo kualifikatuz onartutako egintza ororen legitimitate demokratikoa indartzeko.
Egoki irizten zaio erabaki hau behar beste denboran indarrean eusteari, hartara Konstituzioan jasotako bozketa-sistema berri horretara aldatzea erraza izan dadila bermatzeko.
ERABAKI DU:
1. ARTIKULUA
Baldin eta Kontseiluko kide-kopuru jakin batek:
a)
gutxienez Batasuneko herritarren hiru laurden ordezkatzen badu, edo
b)
gutxienez Batasuna osatzen duten estatu kideen kopuruaren hiru laurden ordezkatzen badu,
horiek baitira blokeo-gutxiengoa osatzeko bete behar diren betekizunak I-25. artikuluaren 1. paragrafoaren lehenbiziko lerrokadan edo artikulu horren 2. paragrafoan xedatutakoaren arabera, eta baldin eta Kontseiluak egintza bat gehiengo kualifikatuz onartzearen aurka agertzen badira kontseiluko kide horiek, orduan Kontseiluak eztabaidatu egingo du gaia.
2. ARTIKULUA
Kontseiluak, eztabaida horiek egin bitartean, bere esku dagoen guztia egingo du 1. artikulu horretan aipatutako kideek agertutako kezkei konponbidea aurkitzeko; konponbide hori, guztien oniritzia izan beharko duena, zentzuzko epe baten barruan bilatu beharko du, Batasunaren Zuzenbidean ezarritako nahitaezko epeak urratu gabe.
3. ARTIKULUA
Horretarako, Kontseiluko lehendakariak, Batzordearen laguntzarekin eta Kontseiluaren barne-erregelamendua begiratuz, beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko ditu Kontseiluaren barruan adostasun-oinarri zabalagoa lortzeko.
Kontseiluko kideek laguntza emango diote.
4. ARTIKULUA
Erabaki honek 2009. urteko azaroaren 1etik aurrera izango du eragina eta indarrean jarraituko du gutxienez 2014. urtera arte. Ondoren, erabaki hori indarrik gabe utzi ahal izango du Kontseiluak beste europar erabaki baten bidez.
Adierazpena, I-26. artikuluari buruzkoa
Biltzarraren iritzia da hau: baldin eta Batzordeak bere kideen artean ez badu estatu kide guzti-guztien herritarrik, ahalegin berezia egin beharko du estatu kide guzti-guztiekiko harremanetan gardentasun osoa bermatzeko.
Hori dela-eta, Batzordeak harreman estu-estua eduki beharko du estatu kide guztiekin, estatu kide horiek Batzordeko ordezkari den herritarrik izan edo ez izan, eta, hartara, ahalegin berezia egin beharko du informazioa estatu kide guztiei banatzeko eta haiei kontsulta egiteko.
Gainera, Biltzarrak uste du Batzordeak beharrezko diren neurri guztiak hartu beharko lituzkeela estatu kide guzti-guztien politika-, gizarte- eta ekonomia-errealitateak kontuan hartzeko, erabat kontuan hartu ere, are Batzordeko kideen artean herritarrik ez duten estatu kideenak ere.
Neurri horien bidez hau bermatu beharko litzateke: estatu kide horien jarrera kontuan hartuko dela, eta horretarako antolaketa-xedapen egokiak onartuko direla.
Adierazpena, I-27. artikuluari buruzkoa
Biltzarraren ustea da hau: Konstituzioan xedatutakoaren ondorioz, Europako Parlamentuaren eta Kontseilu Europarraren erantzukizuna da, biena ala biena, Europako Batzordeko lehendakaria hautatzeko prozesua ondo burutu dadin.
Horrenbestez, Kontseilu Europarrak ezer erabaki baino lehen, kontsultak egingo zaizkie Europako Parlamentuko ordezkariei eta Kontseilu Europarreko kideei, behar beste alditan, egokien irizten zaion gunean.
Kontsulta horiek, I-27. artikuluaren 1. paragrafoan xedatutakoari jarraituz, Batzordeko lehendakariaren kargurako hautagaien ezaugarriei buruzkoak izango dira, betiere, Europako Parlamenturako hauteskundeak kontuan hartuta.
Kontsulta horiek eskatzeko modua Europako Parlamentuak eta Kontseilu Europarrak zehaztuko dute, egokien irizten diotenean, elkarren arteko adostasunez.
Adierazpena, I-36. artikuluari buruzkoa
Biltzarrak aintzakotzat hartu du Batzordearen asmo hau: eskuordetzaz baliatuz finantza-zerbitzuen arloko europar erregelamenduen proiektuak landu behar dituenean, estatu kideek izendatutako adituen iritzia eskatzen jarraitzeko asmoa duela, ezarritako ohiturari jarraituz.
Adierazpena, I-43. eta III-329. artikuluei buruzkoa
Europar Batasunak, bera osatzen duten estatu kideetakoren batek eraso terrorista, hondamendi naturala edo gizakiak eragindako hondamendia jasaten duenean, elkartasun-betebeharra du estatu horren aldera; horri kalterik egin gabe, beste estatu kideek elkartasun-betebehar hori betetzeko bitartekorik egokienak hautatzeko eskubidea dute, izan ere, I-43 eta III-329. artikuluetako ezein xedapenek ez baitio eragiten eskubide horri.
Adierazpena, I-51. artikuluari buruzkoa
Biltzarrak hau adierazten du: baldin eta, datu pertsonalak babesteko, I-51. artikuluaren arabera onartu beharreko arauek estatu-segurtasunari zuzen-zuzen eragin badiezaiokete, dena delako auzi horren berariazko ezaugarriak hartu beharko dira kontuan, behar bezala.
Gogorarazten du, orobat, egun aplikatzekoa den legediak (ikus, bereziki, 95/46/EE Zuzentaraua) badituela berariazko salbuespen batzuk gai honi dagokionez.
Adierazpena, I-57. artikuluari buruzkoa
Batasunak kontuan hartuko du auzoan dituen eta berarekin auzo-harremanak dituzten herrialde txikien egoera berezia.
Adierazpena, Oinarrizko Eskubideen Gutunaren gaineko azalpenei buruzkoa
Biltzarrak aintzakotzat hartu ditu Oinarrizko Eskubideei buruzko Gutunaren gaineko azalpenak, hain zuzen ere, Gutuna idatzi zuen Konbentzioaren Praesidium-aren agintaritzapean egindako eta Europako Konbentzioaren Praesidiumaren ardurapean eguneratutako azalpenak. Ondoren ageri dira azalpenok.
OINARRIZKO ESKUBIDEEI BURUZKO GUTUNAREN GAINEKO AZALPENAK
Hemen ageri diren azalpenak Europar Batasuneko Oinarrizko Eskubideei buruzko gutuna idatzi zuen Konbentzioaren Praesidiumaren ardurapean egin ziren hasieran.
Europako Konbentzioaren Praesidiumaren ardurapean eguneratu dira, Konbentzioak Gutunaren testuaren idazketan egindako egokitzapenak (bereziki 51. eta 52. artikuluak ) eta Batasuneko Zuzenbidearen bilakaera ikusirik.
Berez balio juridikorik ez badute ere, interpretazio-tresna baliotsua dira Gutunaren xedapenak argitzeko.
ATARIKOA
Europako herriek, beren artean gero eta batasun estuagoa sortuz, etorkizun baketsua nahi dute izan elkarrekin, balio erkideetan oinarrituta.
Batasunak, bere ondare espiritual eta moralaren jakitun, balio banaezin eta unibertsaletan du sustraia, hots, giza duintasunean, askatasunean, berdintasunean eta elkartasunean; eta demokraziaren eta zuzenbideko estatuaren printzipioak ditu oinarri.
Batasuneko herritartasuna eratuta, eta askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparrua sortuta, Batasunak gizakia du bere jardunaren ardatz.
Batasunak balio erkide horiek zaintzen eta sustatzen laguntzen du, betiere, Europako herrien kultura eta tradizio anitzak errespetatuta; halaxe errespetatzen ditu, halaber, estatu kideetako bakoitzak berez duen nortasuna baita estatuko, herrialdeetako eta tokian tokiko botere publikoen antolaketa ere. Batasuna garapen orekatua eta iraunkorra sustatzen saiatzen da, eta pertsonen, zerbitzuen, salgaien eta kapitalen zirkulazio askea bermatzen du, baita kokatzeko askatasuna ere.
Horretarako, beharrezkoa da oinarrizko eskubideen babesa indartzea, gizartearen bilakaera, garapen soziala eta zientzia-teknologietako aurrerapenak aintzakotzat hartuta, eta Gutun batean jasota uztea.
Gutun honek, Batasunaren eskumenak eta xedeak eta subsidiariotasun-printzipioa errespetatuz, indartu egin nahi ditu, batez ere, estatu kideen konstituzio-tradizioetatik eta nazioarteko betebehar erkideetatik sortzen diren eskubideak, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenetik sortutako eskubideak, Batasunak eta Europako Kontseiluak onartutako Gutun Sozialetatik sortutakoak, eta Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziatik datozen eskubideak.
Ildo horretatik, Batasuneko eta estatu kideetako jurisdikzio-organoek interpretatuko dute Gutuna, eta zeregin horretan, Gutuna egin zuen Konbentzioko Praesidium-a buru dela landutako azalpenei eta Europako Konbentzioaren Praesidium-aren agintaritzapean eguneratutakoei behar bezala begiratuko diete.
Eskubide horien gozamenak erantzukizunak eta eginbeharrak ezartzen ditu, bai pertsonekin, bai giza komunitatearekin, bai eta ondorengo belaunaldiekin ere.
Horrenbestez, Batasunak ondoren adieraziko diren eskubideak, askatasunak eta printzipioak aitortzen ditu.
I. TITULUA
DUINTASUNA
1. ARTIKULUA
Giza duintasuna
Giza duintasuna urraezina da.
Giza duintasuna errespetatu eta babestu egingo da.
Azalpena
Gizakiaren duintasuna, berez, oinarrizko eskubidea ez ezik, oinarrizko eskubideen funtsa bera ere bada.
Giza duintasuna du xede 1948ko Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren atarikoak:
…Aintzat hartuz munduan askatasunaren, justiziaren eta bakearen oinarria dela giza familiako kide guztien berezko duintasuna eta eskubide berdin eta besterenezinen aitorpena.”
Giza duintasunerako oinarrizko eskubidea Batasunaren Zuzenbidearen zati dela berretsi zuen Justizia Auzitegiak 2001eko urriaren 9ko C-377/98 auziari buruzko epaian (Herbehereak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren aurka, 2001 Bild., 7079. or., 70etik 77ra arteko paragrafoak).
Hortaz, Gutun honetan jasotako ezein eskubide ezingo da erabili besteren duintasunaren aurka egiteko, eta gizakiaren duintasuna Gutun honetan jasotako eskubideen muinaren zati da.
Beraz, ezin izango da horren aurka egin, ezta eskubide bat mugatzen den kasuetan ere.
2. ARTIKULUA
Bizitzeko eskubidea
Pertsona orok du bizitzeko eskubidea.
Inor ezin da heriotza-zigorrera kondenatu, ez eta hil ere.
Azalpena
Artikulu honen 1. paragrafoa GEEHren 2. artikuluaren 1. paragrafoaren lehen esaldian oinarritzen da, honako honetan, hain zuzen ere:
Legeak babesten du pertsona orok duen bizitzeko eskubidea...
Xedapen horren bigarren esaldia, heriotza-zigorrari buruzkoa, xederik gabe geratu zen GEEHren 6. protokoloa indarrean sartu zenetik. Hitzarmen horren 1. artikuluak hau dio:
"Ezabatuta geratu da heriotza-zigorra.
Inor ezin da zigor horretara kondenatu, ez eta hil ere."
Xedapen hori Gutunaren 2. artikuluaren 2. paragrafoaren oinarria da.
Gutunaren 1 2. artikuluaren xedapenak lehen aipatutako GEEHren artikuluekin eta Protokolo Gehigarriko artikuluekin bat datoz.
Esanahi eta irispide bera dute, Gutunaren 52. artikuluaren 3. paragrafoari jarraiki.
Hala, aintzat hartu behar da GEEHn bildutako definizio “negatiboak” Gutunean ere bildu direla:
a)
GEEHren 2. artikuluaren 2. paragrafoa:
"Ez da ulertuko artikulu hau urratuz heriotza eragin dela, baldin eta indarra ezinbestean erabili behar izan delako gertatu bada:
a)
pertsona bat legez kontrako eraso batetik defendatzeko;
b)
pertsona bat zuzenbidearen arabera atxilotzeko, eta preso zein legez atxilotutako batek ihes egitea saihesteko;
c)
errebolta edo altxamendua Legeari jarraiki erreprimitzeko."
b)
GEEHren 6. protokoloaren 2. artikulua:
"Estatu batek heriotza-zigorra jaso ahal izango du bere legerian gerra-garaian eta gerra berehala izateko arriskua dela-eta egindako ekintzetarako; zigor hori aipatutako legerian ezarritako kasuetan aplikatuko da soilik, bertan xedatutakoaren arabera..."
3. ARTIKULUA
Pertsonaren osotasunerako eskubidea
Pertsona orok du osotasun fisikoa eta psikikoa izateko eskubidea.
Medikuntzan eta biologian bereziki errespetatuko dira honako hauek:
a)
pertsona bakoitzak ondo informatuta dagoela eta askatasunaz emandako onespena errespetatuko da, betiere, legeak ezarritako moduen arabera;
b)
praktika eugenesikoen gaineko debekua errespetatuko da, batez ere, pertsonen hautespena helburu dutenak;
c)
giza soina nahiz soinaren zatiak, halakotzat hartuta, irabazpide bihurtzeko debekua errespetatuko da;
d)
gizakiak klonazioz erreproduzitzeko debekua errespetatuko da.
Azalpena
Pertsonaren osotasunerako eskubidea Batasunaren Zuzenbidearen zati dela berretsi zuen Justizia Auzitegiak 2001eko urriaren 9ko C-377/98 auziari buruz eman zuen epaian (Herbehereak Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren aurka, 2001 Bild., 7079. or., 70., 78., 79. eta 80. paragrafoak); era berean, horren barruan jasota dago, medikuntzaren eta biologiaren arloan, emaileak eta hartzaileak askatasunez eta jakinaren gainean egonik emandako onespena.
Gutunaren 3. artikuluan bildutako printzipioak giza eskubideei eta biomedikuntzari buruzko Hitzarmenean ageri dira dagoeneko, Europako Kontseiluan egindako Hitzarmenean, hain zuzen ere (164. ETS eta Protokolo Gehigarria, 168. ETS).
Gutun honen xedea ez da printzipio horiei uko egitea; beraz, ugalketa-klonazioa debekatzen du soilik.
Ez ditu galarazten ez zilegi bihurtzen gainerako klonazio-moduak.
Hortaz, ez dio legegileari eragozten beste klonazio-moduak debekatzea.
Praktika eugenesikoei buruzko erreferentzia, bereziki pertsonen hautespena jomuga dutenei buruzko erreferentziak, hautespen-programak antolatu eta aplikatu diren kasuak hartzen ditu barne, honakoen bidez egindakoak, esaterako: antzutze-kanpainak, haurdunaldi bortxatuak, irizpide etnikoen araberako nahitaezko ezkontzak, etab.; izan ere, horiek guztiak nazioarteko krimentzat hartzen dira, Erroman 1998ko uztailaren 17an onartutako Nazioarteko Zigor Auzitegiaren estatutuaren arabera (ikus, estatutu horren 7. artikuluaren 1. paragrafoaren g) idatz.zatia).
4. ARTIKULUA
Debekatu egiten dira tortura eta zigor edo tratu anker edo laidogarriak
Inori ere ezin zaio torturarik eta zigorrik edo tratu anker edo laidogarririk ezarri.
Azalpena
Hemen azaltzen den 4. artikulu honen adierazitako eskubidea1 GEEHren 3. artikuluan bermatutakoarekin bat dator, eduki berekoa da:
“Inori ere ezin zaio torturarik eta zigorrik edo tratu anker edo laidogarririk ezarri.”
Gutunaren 52. artikuluaren 3 paragrafoari jarraiki, beraz, azken artikulu horren esanahi eta irispide berbera du.
5. ARTIKULUA
Debekatu egiten dira esklabotasuna eta bortxazko lana
Inor ere ezin izango da besteen esklabo edo uztarpeko jarri.
Inor ere ezin izango da behartu bortxazko edo nahitaezko lanak egitera.
Debekatu egiten da gizakiak salerostea.
Azalpena
Hemen azaltzen den 5. artikulu honen 1. eta 2. paragrafoetan barne hartutako eskubidea GEEHren 4. artikuluaren 1. eta 2. paragrafoekin bat dator, eduki berekoa da.
Beraz, azken artikulu horren esanahi eta irispide berekoa da, Gutunaren 52. artikuluaren 3. paragrafoaren arabera.
Horren ondorioz,
artikulu honen 1. paragrafoan jasotako eskubidea ezin da inola ere murriztu legez;
artikulu honen 2. paragrafoko “bortxazko edo nahitaezko lanen” nozioak, GEEHren 4. artikuluaren 3. paragrafoan bildutako definizio “negatiboak” kontuan hartuta ulertu behar dira:
"Ez da «bortxazko edo nahitaezko lantzat» hartzen, artikulu honen arabera:
a)
Hitzarmen honetako 5. artikuluan jasotako baldintzetan, askatasunaz gabetutako edo baldintzapeko askatasunean dagoen pertsonari eskatu ohi zaion lan oro;
b)
zerbitzu militar oro, edo kontzientzia-eragozpena legezkotzat aitortzen duten herrialdeetan, kontzientzia-eragozleen kasuan, nahitaezko soldadutzaren ordezko den beste edozein zerbitzu;
c)
larrialdi edo hondamenen batek komunitatearen bizitza edo ongizatea arriskuan jartzen dituenean eskatutako zerbitzu oro;
d)
ohiko herritar-betebeharren arteko lan edo zerbitzu oro."
artikulu honen 3. paragrafoak gizakiaren duintasuna du zuzeneko sorburu, eta kontuan hartzen ditu delinkuentzia antolatuaren joera berriak, irabaziak egiteko asmotan, immigrazio klandestinoko edo sexu-esplotazioko sareen antolamendua, esate baterako.
Europol Hitzarmenaren eranskinean, gizakiak sexu-esplotaziorako salerosteari buruzko honako definizio hau ageri da:
"Gizakiak salerostea:
Pertsona bat bortxaz edo mehatxuen bidez, edo aginte-harreman batez abusatuz edo iruzurraren bidez beste batzuen legez kanpoko botere errealaren mende jartzea, bereziki besteren prostituzioaren esplotaziorako, adingabeekiko edozein sexu-esplotazio edo -indarkeria motatarako edo haurrak abandonatzeari lotutako merkataritzarako."
Schengengo Akordioa aplikatzeko Hitzarmenaren VI. kapituluan (Batasunaren altxorrean barne hartutakoa eta Erresuma Batua zein Irlanda partaide dituena), 27. artikuluaren 1. paragrafoan legez kanpoko immigrazio-sareei buruzko honako formulazio hau ageri da:
"Tratatugileek honako konpromiso hau hartu dute: Tratatugile baten atzerritarren sarrerari eta egonaldiari buruzko legeria urratuz, Tratatugile horren lurraldean, irabazi-asmoa duela, atzerritar bati sartzen edo geratzen lagundu edo laguntzen saiatzen den edozein pertsonari, zehapen egokiak ezartzea."
Kontseiluak, 2002ko uztailaren 19an, gizakien salerosketaren aurkako borrokari buruzko esparru-erabaki bat hartu zuen (AO L 203, 1. or.), eta esparru-erabaki horren 1. artikuluan lan-edo sexu-esplotazioa helburu duen gizakien salerosketarekin zerikusia duten arau-hausteak ezarri dira berariaz. Aipatutako esparru-erabaki hori aplikatuz, arau-hauste horiekiko zigorra bermatu behar dute estatu kideek.
II. TITULUA
ASKATASUNAK
6. ARTIKULUA
Askatasun eta segurtasunerako eskubidea
Pertsona orok du askatasun eta segurtasunerako eskubidea.
Azalpena
Hemen azaltzen den 6. artikulu honetan ezarritako eskubideak1 bat datoz GEEHren 5. artikuluan bermatutakoekin, eta, Gutunaren 52. artikuluaren 3. paragrafoari jarraiki, esanahi eta irispide berekoak dira.
Horren ondorioz, legez ezar daitezkeen mugek ezin izango dituzte gainditu GEEHk 5. artikuluaren idazketan bertan baimendutakoak:
Pertsona orok du askatasun eta segurtasunerako eskubidea.
Inor ezin da askatasunaz gabetu, ondoko kasuetan izan ezik, eta, betiere, Legeak ezarritako prozedurari jarraiki:
a)
Legez zigortu badute, horretarako eskumena duen auzitegi batek emandako epaiaren arabera;
b)
Zuzenbidearen arabera, prebentzioz atxilotu badute edo barneratu badute, epailearen agindu bat urratzeagatik edo Legeak ezarritako betebehar bat beteko duela ziurtatzeko;
c)
Zuzenbidearen arabera, prebentzioz atxilotu badute edo barneratu badute, eskumena duen agintari judizialen aurrean aurkezteko, arau bat hautsi duelako zentzuzko zantzuak daudenean, edo beharrezkotzat jotzen denean arau bat haustea saihesteko edo araua hautsi ondoren ihes egitea saihesteko;
d)
Adingabeko bat, legez erabakitako agindu bati jarraiki, bere heziketa zaintzeko barneratu badute edo eskumena duten agintarien aurrean aurkezteko zuzenbidearen arabera atxilotu badute;
e)
Honako hauetako bat zuzenbidearen arabera barneratu badute: gaixotasun kutsakor bat heda dezakeen pertsona bat, ero bat, alkoholiko bat, toxikomano bat edo arlote bat;
f)
Zuzenbidearen arabera, pertsona bat prebentzioz atxilotu badute edo barneratu badute lurraldean legearen aurka sartzea eragozteko edo kanporatze- edo estradizio-prozedura bat bere aurka abian badu.
Prebentzioz atxilotutako pertsona orori lehenbailehen eman behar dizkiote atxilotzeko izandako arrazoien eta bere aurkako edozein akusazioren berri, ulertzen duen hizkuntzan.
Artikulu honen 1, c) paragrafoan jasotako baldintzetan prebentzioz atxilotutako edo barneratutako pertsona oro epailearen aurrera eraman behar da lehenbailehen, edo Legeak botere judizialak erabiltzeko gaitzen duen beste agintari baten aurrera, eta zentzuzko epean epaitua izateko edo prozedurak iraun bitartean aske geratzeko eskubidea izango du.
Aske uzteko, interesduna epaiketan agertuko dela ziurtatzeko berme bat jar daiteke baldintza gisa.
Prebentzioz atxilotuta edo barneratuta, askatasunik gabe utzitako pertsona orok organismo judizial baten aurrean errekurtso bat aurkezteko eskubidea izango du, agintari horrek lehenbailehen askatasunaz gabetze hori legezkoa izan ote den ebatz dezan, eta legez kanpokoa izanez gero, aske utz dezan.
Artikulu honetako xedapenen aurka prebentzioz atxilotutako edo barneratutako pertsona orok kalte-ordainerako eskubidea izango du."
Seigarren artikuluan barne hartutako eskubideak bereziki errespetatu beharko dituzte Europako Parlamentuak eta Kontseiluak, Konstituzioaren III-270, III-271 eta III-273. artikuluei jarraiki, zigor-arloko lankidetza judizialaren eremuko legeak eta esparru-legeak onartzen dituztenean, batez ere gutxieneko xedapen erkideak definitzeko, arau-hausteei, zigorrei eta zuzenbide prozesalaren hainbat alderdiri dagokienez.
7. ARTIKULUA
Bizitza pribatuaren eta familiako bizitzaren errespetua
Pertsona orok du bere bizitza pribatua, bere familia-bizitza, bere etxebizitza eta bere komunikazioak errespetatuak izateko eskubidea.
Azalpena
Hemen azaltzen den 7. artikulu honetan bermatutako eskubideak2 bat datoz GEEHren 8. artikuluak bermatzen dituenekin.
Bilakaera teknikoa kontuan hartzeko, “korrespondentzia” hitza “komunikazioak” hitzaz ordeztu da.
Gutunaren 52. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoari jarraiki, eskubide honek GEEHko dagokion artikuluak duen esanahi eta irispide bera ditu.
Horren ondorioz, aipatutako 8. artikulu horretan baimendutako muga berberak ezarri ahal izango zaizkio legez, ez besterik:
Pertsona orok du bere bizitza pribatua, bere familia-bizitza, bere etxebizitza eta bere komunikazioak errespetatuak izateko eskubidea.
Agintari publikoek ezin izango dute eskua sartu eskubide hori baliatzeko aukeran, betiere, esku-sartze hori legeak jasotakoa ez bada, eta gizarte demokratiko batean honako hauek bermatzeko neurria ez bada: estatu-segurtasuna, segurtasun publikoa, herrialdearen ekonomiaren ongizatea, ordenaren defentsa eta delituaren prebentzioa, osasunaren zein moralaren babesa, edo besteen eskubideen zein askatasunen babesa."
8. ARTIKULUA
Pertsona bakoitzaren datuen babesa
Pertsona orok du berari dagozkion datu pertsonalak babestuta izateko eskubidea.
Datu horiek leialtasunez landuko dira, helburu zehatzetarako eta dagokion pertsonaren onespena oinarri dela edo legeak jasotako bidezko beste oinarri baten indarrez.
Pertsona orok du berari dagokionez jasota dauden datuetara iritsi eta horiek zuzentzeko eskubidea.
Arau horien errespetua agintaritza independente baten kontrolpean egongo da.
Azalpena
Artikulu honek ondokoak ditu oinarri: Europako Erkidegoa eratzeko Tratatuaren 286. artikulua eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 95/46/EE Zuzentaraua, pertsonen datuen trataerari eta datu horiek askatasunez zirkulatzeari (AO L 281, 1995.11.23koa) dagokionez, bai eta GEEHren 8. artikulua eta, pertsonen datuen trataera automatizatuari dagokionez, pertsonak babesteko Europako Kontseiluaren 1981eko urtarrilaren 28ko Hitzarmena, estatu kide guztiek berretsitako hitzarmena, hain zuzen ere.
EE Tratatuaren 286. artikulua Konstituzioaren I-51. artikuluak ordeztu du.
Era berean, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 45/2001 (EE) Erregelamendua nabarmendu beharra dago; erregelamendu hori pertsona fisikoak babesteari buruzkoa da, betiere, erkidegoko instituzioek eta organismoek pertsonen datuak tratatzeko erari eta datu horiek askatasunez zirkulatzeari dagokionez (AO L 8, 2001.01.12koa).
Aipatutako Zuzentarauak eta Erregelamenduak datu pertsonalak babesteko eskubidea baliatzeko baldintzak eta mugak ezartzen dituzte.
9. ARTIKULUA
Ezkontzeko eskubidea eta familia eratzeko eskubidea.
Bermatu egiten dira ezkontzeko eskubidea eta familia eratzeko eskubidea, estatu bakoitzean bata eta bestea arautzen dituzten legeen arabera.
Azalpena
Artikulu honek GEEHren 12. artikulua du oinarri eta hau xedatzen du:
"Ezkontza-adinetik aurrera, gizonak eta emakumeak ezkontzeko eta familia eratzeko eskubidea dute, estatu bakoitzean eskubide horiek arautzen dituzten legeen arabera."
Eskubide honen idazketa modernizatu egin da, hainbat estatutako legeriek familia eratzeko ezkontza ez diren beste bide batzuk aitortzen dituzten kasuak barne hartzeko.
Artikulu honek ez du debekatzen, ez eta inposatu egiten ere, ezkontza-estatutua ematea sexu bereko pertsonen elkartzeei.
Beraz, eskubide hau GEEHn jasotakoaren antzekoa da, baina irispide handiagoa izan dezake estatu jakin bateko legeriak hala xedatzen duenean.
10. ARTIKULUA
Pentsamendu-askatasuna, kontzientzia-askatasuna eta erlijio-askatasuna
Pertsona orok du pentsamendu-askatasuna, kontzientzia-askatasuna eta erlijio-askatasuna izateko eskubidea.
Eskubide horrek norbere erlijioa edo sinesteak aldatzeko eskubidea dakar, baita bakoitzak, bakarka nahiz taldean, publikoan nahiz pribatuan, kultuaren bidez, irakaskuntzaren bidez, jarduerez eta erritoak betez, bere erlijioa edo sinesteak azaltzeko ere.
Kontzientzia-eragozpenerako eskubidea aitortzen da, eskubide hori baliatzeko estatu kideetako bakoitzean dauden legeen arabera.
Azalpena
Artikulu honen 1. paragrafoan bermatutako eskubidea bat dator GEEHren 9. artikuluan bermatutako eskubidearekin, eta 52. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoari jarraiki , esanahi eta irispide berekoa da.
Beraz, mugek errespetatu egin beharko dute aipatutako 9. artikuluaren 2. paragrafoa, honako idazketa hau duen paragrafoa, hain zuzen ere:
"Norbere erlijioak edo sinesteek gehienez ere izango dituzten murrizketak gizarte demokratiko batean, betiere, legeak jasota, ondokoak bermatzeko beharrezkoak diren neurriak izango dira: segurtasun publikoa, ordenaren, osasunaren eta moral publikoaren babesa, nahiz besteen eskubideen eta askatasunen babesa."
Artikulu honen 2. paragrafoan bermatutako eskubidea estatuetako konstituzio-tradizioekin eta estatu bakoitzean arlo honetan legeriek izan duten bilakaerarekin bat dator.
11. ARTIKULUA
Adierazpen-askatasuna eta informazio-askatasuna.
Pertsona orok du adierazpen-askatasunerako eskubidea.
Eskubide horrek iritzi-askatasuna eta informazioa zein ideiak jaso nahiz ezagutarazteko askatasuna dakartza, herri-agintariek esku sartu gabe eta mugarik kontuan hartu gabe.
Errespetatu egiten dira bai komunikabideen askatasuna baita beren aniztasuna ere.
Azalpena
Hemen azaltzen den 11. artikulua bat dator GEEHren 10. artikuluarekin; hau dio 10. artikulu horrek:
Pertsona orok du adierazpen-askatasunerako eskubidea.
Eskubide horrek iritzi-askatasuna eta informazioa zein ideiak jaso nahiz ezagutarazteko askatasuna dakartza, herri-agintariek esku sartu gabe eta mugarik kontuan hartu gabe.
Artikulu honek ez du eragozten estatuek aldez aurretiko baimen-erregimena ezartzea irrati-, zinema- edo telebista-enpresei.
Askatasun horiek baliatzeko aukerari, hots, eginbeharrak eta erantzukizunak dakartzaten askatasunak baliatzeko aukerari, legeak jasotako hainbat formalitate, baldintza, murrizketa edo zehapen ezarri ahal izango zaio, betiere, neurriok gizarte demokratiko batean honako hauek bermatzeko beharrezkoak badira: estatu-segurtasuna, lurralde-osotasuna eta segurtasun publikoa, ordenaren defentsa eta delituaren prebentzioa, osasunaren eta moralaren babesa, besteren ospea zein eskubideen babesa, isilpeko informazioen hedapena saihestea nahiz botere judizialaren agintea eta inpartzialtasuna."
Gutunaren 52. artikuluaren 3. paragrafoaren ondorioz , GEEHk bermatutako eskubidearen esanahi eta irispide bera du eskubide honek; horri ezar dakizkion mugek, beraz, ezin dituzte gainditu GEEHren 10. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritakoak, betiere, GEEHren 10. artikuluaren 1. paragrafoaren hirugarren esaldian aipatutako baimen-erregimenak ezartzeko estatu kideek duten ahalari Batasuneko lehia-zuzenbideak ezar diezazkiokeen murrizketei kalterik egin gabe.
Artikulu honetako 2. paragrafoak 1. paragrafoak dituen ondorioak zehazten ditu komunikabideen askatasunari dagokionez.
Justizia Auzitegiak telebistari buruz sortutako jurisprudentzia du oinarri bereziki, batez ere C-288/89 gaiari dagokionez (1991ko uztailaren 25eko epaia, Stichting Collectieve Antennevoorziening Gouda eta beste batzuk, 1991 Bild., I-4007. or.) baita honako hauek ere: estatu kideetako irrati-sistema publikoari buruzko protokoloa (EE Tratatuari erantsia eta orain Konstituzioari erantsia) eta Kontseiluaren 89/552/EE Zuzentaraua (ikus bereziki horren 17. kontuan hartuzkoa).
12. ARTIKULUA
Biltzeko eta elkartzeko eskubidea
Pertsona orok du askatasunez era baketsuan biltzeko eskubidea eta maila guztietako elkarteetara biltzeko askatasuna, batez ere politikan, sindikatuetan eta herritar-taldeetan; pertsona orok du, beraz, bere interesen alde beste batzuekin batera sindikatuak sortzeko eskubidea baita sindikatuetan afiliatzekoa ere.
Europar Batasun osoko alderdi politikoek Batasuneko herritarren borondate politikoa adierazten laguntzen dute.
Azalpena
Artikulu honetako 1. paragrafoaren xedapenak bat datoz GEEHren 11. artikuluan xedatutakoarekin; honako hau dio artikulu horrek:
Pertsona orok du askatasunez era baketsuan biltzeko eskubidea eta elkartzeko eskubidea, bere interesen alde beste batzuekin batera sindikatuak sortzeko eta haietan afiliatzeko eskubidea barne.
Eskubide horiek baliatzeko aukerak gehienez ere izango dituen murrizketak gizarte demokratiko batean, betiere, legeak jasota, ondokoak bermatzeko beharrezkoak diren neurriak izango dira: estatu.segurtasuna, segurtasun publikoa, ordenaren, osasunaren zein moral publikoaren babesa, eta besteen eskubideen eta askatasunen babesa.
Artikulu honek ez du debekatzen indar armatuetako, poliziako edo Estatuko Administrazioko kideek eskubide horiek baliatzeko legezko murrizketak ezartzea."
Artikulu honen 1. paragrafoaren xedapenak GEEHren xedapenen esanahi eta irispide berekoak dira; hala ere, haien aplikazio-eremua zabalagoa da, maila guztietan aplika baitaitezke, Europakoa barne.
Gutunaren 52. artikuluaren 3. paragrafoari dagokionez , eskubide horri ezartzen zaizkion mugek ezin dituzte gainditu GEEHren 11. artikuluaren 2. paragrafoak legezkotzat jotzen dituenak.
Eskubide honek Langileen Oinarrizko Eskubide Sozialen Erkidegoko Gutuna ere badu oinarri, hain zuzen erre Gutun horretako 11. artikulua.
Artikulu honen 2. paragrafoa bat dator Konstituzioaren I-46 artikuluaren 4. paragrafoarekin.
13. ARTIKULUA
Arteetako eta zientzietako askatasuna
Askatasunez jardun daiteke artegintzan eta zientzia-ikerketan.
Katedra-askatasuna errespetatzen da.
Azalpena
Eskubide honek pentsamendu- eta adierazpen-askatasunak ditu iturburu.
Lehen artikulua errespetatuta baliatzen da eta GEEHren 10. artikuluak onartutako mugak ezar dakizkioke.
14. ARTIKULUA
Hezkuntzarako eskubidea
Pertsona orok du hezkuntzarako eskubidea, eta lanbide-heziketara iritsi eta etengabeko prestakuntza jasotzekoa.
Eskubide honen baitan sartzen da nahitaezko hezkuntza doan jaso ahal izatea.
Errespetatu egiten dira demokraziako printzipioak errespetatuz ikastetxeak sortzeko askatasuna, eta gurasoek beren erlijioko, filosofiako eta pedagogiako sinesteen arabera beren seme-alaben hezkuntza eta irakaskuntza bermatzeko duten eskubidea, betiere, jarduera horiek arautzeko estatu bakoitzak dauzkan legeekin bat etorriz egiten bada.
Azalpena
Artikulu hau bi alderditan oinarritzen da, hala nola, estatu kideek dituzten konstituzio-tradizio beretan eta GEEHren Protokolo Gehigarriaren 2. artikuluan; artikulu horrek, hain zuzen ere, hau baitio:
"Inori ezin zaio hezkuntzarako eskubidea ukatu.
Estatuak, hezkuntzan eta irakaskuntzan bere gain hartzen dituen eginkizunak baliatuz, gurasoek hezkuntza eta irakaskuntza horiek beren erlijio eta filosofia sinesteen arabera bermatzeko duten eskubidea errespetatuko du."
Komenigarritzat jo da artikulu honetan lanbide-prestakuntza eta etengabeko prestakuntza jasotzeko aukera ere barne hartzea (ikus Langileen Oinarrizko Eskubide Sozialen Erkidegoaren Gutunaren 15. puntua eta Gutun Sozialaren 10. artikulua), bai eta nahitaezko hezkuntzaren doakotasun-printzipioa eranstea ere.
Zehaztuta dagoen bezala, azken printzipio horrek hau baino ez dakar: nahitaezko hezkuntzarako, haur guztiek doako ikastegi batean sartzeko aukera izatea.
Ez du ezartzen hezkuntza-mota hori ematen duten ikastegi guztiak eta, batik bat, pribatuak (lanbide-heziketako ikastegia eta etengabeko prestakuntzakoak barne) doakoak izatea.
Era berean, ez du debekatzen hezkuntza-modu berezi batzuk ordaindu beharrekoak izatea, betiere, Estatuak diruz konpentsatzeko behar diren neurriak hartzen baditu.
Gutuna Batasunean aplikatzen denez gero, errespetatu egin behar du nahitaezko hezkuntzaren doakotasuna bere prestakuntza-politiketan, baina, jakina, horrek ez du eskumen gehiago sortzea ekarri behar.
Gurasoen eskubideari dagokionez, 24. artikuluaren xedapenen arabera interpretatu beharko da .
Ikastegi publikoak edo pribatuak sortzeko askatasuna enpresa-askatasunaren alderdi gisa bermatzen da, baina printzipio demokratikoek mugatzen dute, eta estatuetako legeek definitutako moduen arabera baliatzen da.
15. ARTIKULUA
Lanbide-askatasuna eta lan egiteko eskubidea
Pertsona orok du lan egiteko eskubidea baita askatasunez aukeratu edo onartutako lanbidean jarduteko eskubidea ere.
Batasuneko herritar orok du edozein estatu kidetan lana bilatzeko, lan egiteko, kokatzeko edo zerbitzuak emateko askatasuna.
Estatu kideetako lurraldean lan egiteko baimena daukaten hirugarren herrialdeetako herritarrek eskubidea dute Batasuneko herritarrek dituzten lan-baldintza bertsuez gozatzeko.
Azalpena
Lanbide-askatasuna, 15. artikuluaren 1. paragrafoan bildutakoa1, Justizia Auzitegiak aitortua du bere jurisprudentzian (ikus, besteak beste, honako epai hauek: 1974ko maiatzaren 14ko epaia, 4/73 gaia, Nold, 1974 Bild., 491. or., 12-14. paragrafoak; 1979ko abenduaren 13koa, 44/79 gaia, Hauer, 1979 Bild., 3727. or.; 1986ko urriaren 8koa, 234/85 gaia, Keller, 1986 Bild., 2897. or., 8. paragrafoa).
Era berean, paragrafo horrek 1961eko urriaren 18an sinatutako eta estatu kide guztiek berretsitako Europako Gutun Sozialaren 1. artikuluaren 2. paragrafoa du oinarri, bai eta 1989ko abenduaren 9ko Langileen Oinarrizko Eskubide Sozialen Erkidegoaren Gutuneko 4. puntua ere. “Lan-baldintzak” esapidea Konstituzioaren III-213. artikuluaren esanahiaren arabera ulertuko da.
Artikuluaren 2. paragrafoak Konstituzioaren I-4 eta III-133, III-137 eta III-144. artikuluek bermatutako hiru askatasunak hartzen ditu barne, hau da:
langileen zirkulazio askea, kokatzeko askatasuna eta zerbitzuak aske ematea.
Artikuluaren 3. paragrafoa EE Tratatuaren 137. artikuluaren 3. paragrafoaren laugarren marratxoan oinarrituta dago (gaur egun horren ordez, Konstituzioaren III-210. artikuluaren 1. paragrafoaren g) idatz-zatia dago indarrean) baita 1961eko urriaren 18an sinatutako eta estatu kide guztiek berretsitako Europako Gutun Sozialaren 19. artikuluaren 4. puntuan ere.
Beraz, Gutunaren 52. artikuluaren 2. paragrafoa aplika daiteke .
Batasunaren Zuzenbideak eta estatu kide bakoitzeko lege eta jokaerek arautuko dute estatu kide bateko bandera duten itsasontzietako tripulazioetan hirugarren estatuetako nazionalitatea duten tostartekoen kontratazioa.
16. ARTIKULUA
Enpresa-askatasuna
Enpresa-askatasuna aitortzen da, Batasuneko Zuzenbideak eta estatu bakoitzeko lege eta jokaerek ezarritako moduan.
Azalpena
Artikulu hau, batetik, honako askatasun hauek aitortzen dituen Justizia Auzitegiaren jurisprudentzian oinarritzen da: ekonomian eta merkataritzan jarduteko askatasuna (ikus 1974ko maiatzaren 14ko sententzia, 4/73 gaia, Nold, 1974 Bild. 491 or., 14. paragrafoa; eta 1979ko irailaren 27koa, 230/78 gaia, SPA Eridiana eta beste batzuk, 1979 Bild., 2749 or., 20. eta 31. paragrafoak) eta kontratu-askatasuna (ikus, besteak beste, Sukkerfabriken Nykoebing epaia, 151/78 gaia, 1979 Bild., I-6571 or., 19. paragrafoa; eta 1999ko urriaren 5ekoa, Espainia v. Batzordea, C-240/97, 1999 Bild., I-6571. or., 99. paragrafoa) aintzat hartzen dituen jurisprudentzian, hain zuzen ere; eta, bestetik, Konstituzioaren I-3 artikuluaren 2. paragrafoan, hots, lehia askea aintzat hartzen duen artikuluaren paragrafoan.
Batasunaren Zuzenbidea eta estatu kideetako legeriak errespetatuz baliatuko da eskubide hori, jakina.
Gutunaren 52. artikuluaren 1. paragrafoan jasotako mugak ezarri ahal izango zaizkio .
17. ARTIKULUA
Jabetza-eskubidea
Pertsona orok du lege barruan eskuratu dituen ondasunen jabetzaz gozatzeko eskubidea, eta ondasunok erabili, xedatu eta oinordetzan uztekoa.
Inori ere ezin zaio bere jabetzarik kendu, onura publikorako denean izan ezik; hala ere, legean jasotako kasuetan eta baldintzetan izango da, eta trukean, arrazoizko epe baten barruan, ondasunak galtzeagatik kalte-ordain zuzena emanda.
Ondasunen erabilera legez arautu ahal izango da, interes orokorrerako beharrezkoa den heinean.
Babestu egiten da jabetza intelektuala.
Azalpena
Artikulu hau GEEHren Protokolo Gehigarriaren 1. artikuluarekin bat dator; hau dio artikulu horrek:
"Pertsona fisiko edo moral orok du bere ondasunak errespetatuak izateko eskubidea.
Inori ere ezin zaio bere jabetzarik kendu, onura publikorako denean izan ezik; hala ere, legean eta nazioarteko zuzenbidearen printzipio orokorretan jasotako baldintzetan izango da.
Ondasunak interes orokorraren arabera erabiltzea arautzeko, edota zergak zein beste ekarpen batzuk edo isunak ordainduko direla bermatzeko, estatuek beharrezkotzat jotzen dituzten legeak indarrean jartzeko duten eskubideari kalterik egin gabe ulertu behar dira aurreko xedapenak."
Estatu kide guztietako konstituzioek barne hartzen duten oinarrizko eskubidea da hori.
Askotan bildu du Justizia Auzitegiaren jurisprudentziak; Hauer epaiak bildu zuen lehen aldiz (1979ko abenduaren 13ko epaia, 1979 Bild., 3727 or.).
Horren idazketa modernizatu egin da; hala ere, 52. artikuluaren 3. paragrafoari jarraiki , eskubide hau GEEHn bermatutakoaren esanahi eta irispide berekoa da, eta ezin dira gainditu aipatutako hitzarmen horretan jasotako mugak.
Artikuluaren 2. paragrafoan jabetza intelektuala aipatzen da zehazki (jabetza intelektuala jabetza.eskubidearen alderdietako bat da) gero eta garrantzitsuagoa delako eta erkidegoko zuzenbide eratorriaren eraginez.
Jabetza literarioaz eta artistikoaz gain, jabetza intelektualak patente zein marketarako eskubideak eta horiei lotutako eskubideak hartzen ditu barne bereziki.
Lehen paragrafoan ezarritako bermeak era egokian aplikatzen zaizkio jabetza intelektualari.
18. ARTIKULUA
Asilo-eskubidea
Bermatu egiten da asilo-eskubidea, 1951ko uztailaren 28ko Genevako Hitzarmeneko arauak eta Iheslarien estatutuari buruzko 1967ko urtarrilaren 31ko protokoloko arauak errespetatuz eta Konstituzioarekin bat etorriz.
Azalpena
Artikulu honen testua EE Tratatuaren 63. artikuluan oinarritu da; artikulu horren ordez, Konstituzioaren III-266. artikulua dago indarrean gaur egun, eta azken horrek iheslariei dagokienez Genevako Hitzarmena errespetatzera du Batasuna.
Komenigarria da kontuan hartzea Erresuma Batuari eta Irlandari buruz [Amsterdamgo Tratatuari] Konstituzioari erantsitako protokoloetako xedapenak, bai eta Danimarkari buruzkoak ere, betiere zehazteko estatu kide horiek zein neurritan aplikatzen duten gai horri buruzko Batasunaren Zuzenbidea eta zein neurritan aplika dakiekeen artikulu hau.
Asiloari buruz Konstituzioari erantsitako protokoloa errespetatzen du artikulu honek.
19. ARTIKULUA
Babesa ematea, pertsonak bihurtu, kanporatu eta estraditatzeko kasuetan
Debekatu egiten da pertsonak taldeka kanporatzea.
Inor ere ezin izango da beste estatu batera bihurtu, kanporatu edo estraditatu estatu horretan heriotza-zigorra, tortura nahiz zigor edo tratu anker edo laidogarriak jasateko arrisku larria badu.
Azalpena
Artikulu honen 1. paragrafoa GEEHren 4. protokoloaren 4. artikuluaren esanahi eta irispide berekoa da, pertsonak taldeka kanporatzeari dagokionez.
Erabaki bakoitza azterketa zehatz batean oinarrituta hartzen dela bermatzea du xede, bai eta Estatu jakin bateko nazionalitatea duten pertsona guztiak kanporatzea neurri bakar batez erabakitzeko aukera eragoztea ere (ikus Eskubide Zibil eta Politikoei buruzko Itunaren 13. artikulua).
Artikuluaren 2. paragrafoak GEEHren 3. artikuluari buruz Giza Eskubideen Europako Auzitegiak emandako jurisprudentzia bildu du (ikus 1996ko abenduaren 17ko epaia, Ahmed v. Austria, 1996 Bild., VI-2006, eta 1989ko uztailaren 7ko Soering epaia).
III. TITULUA
BERDINTASUNA
20. ARTIKULUA
Berdintasuna legearen aurrean
Pertsona guztiak dira berdinak legearen aurrean.
Azalpena
Artikulu hau bat dator Europako konstituzio guztietan barne hartuta dagoen Zuzenbidearen printzipio orokor batekin; Justizia Auzitegiak Erkidegoko Zuzenbidearen oinarrizko printzipiotzat jo zuen (1984ko azaroaren 13ko epaia, Racke, 283/83 gaia,.1984 Bild., 3791. or.; 1997ko apirilaren 17ko epaia, C-15/95 gaia, EARL, 1997 Bild., I-1961 or., eta 2000ko apirilaren 13ko epaia, C-292/97 gaia, Karlsson, 2000 Bild., 2737 or.)
21. ARTIKULUA
Bereizkeriarik eza
Debeku da bereizkeria oro, eta bereziki hauek: sexua, arraza, kolorea, herriko zein gizarteko jatorria, ezaugarri genetikoak, hizkuntza, erlijioa zein sinesteak, iritzi politikoak zein beste edozein iritzi, gutxiengo nazional batekoa izatea, ondarea, jaiotza, ezgaitasuna, adina nahiz sexu-joera direla-eta egindako bereizkeriak.
Debeku da nazionalitatea dela-eta inongo bereizkeriarik egitea Konstituzioaren aplikazio.eremuan, bere xedapen bereziei kalterik egin gabe.
Azalpena
Artikuluaren 1. paragrafoak honako hauek ditu oinarri: EE Tratatuaren 13. artikulua (gaur egun, horren ordez Konstituzioaren III-124. artikulua dago indarrean), GEEHren 14. artikulua eta giza eskubideei zein biomedikuntzari buruzko Hitzarmenaren 11. artikulua, ondare genetikoaren gainekoa.
GEEHren 14. artikuluarekin bat datorrenez, horren arabera aplikatzen da.
Ez dago kontraesanik, ez eta bateraezintasunik ere 1. paragrafoaren eta Konstituzioaren III.124. artikuluaren artean, azken horren helburuak eta irispidea desberdinak dira eta:
III-124. artikuluak lege-egintzak onartzeko eskumenak ematen dizkio Batasunari, estatu kideen lege- eta erregelamendu-xedapenak harmonizatzea barne, betiere, aipatutako artikuluan luze-zabal osoan zehaztutako bereizkeria-modu jakin batzuen aurka borrokatze aldera.
Legeria horrek estatu kideetako agintarien ekintzaren oinarriz izan ahal izango litzateke (bai eta pertsona partikularren arteko harremanak ere) edozein eremutan, betiere, Batasunaren eskumenen mugen barruan.
Hala eta guztiz ere, 21. artikuluaren 1. paragrafoaren xedapenek ez dute eskumenik ematen estatu kideen ekintza-eremuetan edo arlo pribatuan gertatzen diren bereizkeria-moten aurka borrokatzeko legeak onartzeko; era berean, ez dute eremu horietan guztietan bereizkeria debekatzen.
Konstituzioaren I eta III. zatietako beste artikulu batzuei jarraiki emandako eskumenak erabiliz, Batasuneko instituzioek eta organoek egindako bereizkeriak eta estatu kideek Batasunaren Zuzenbidea aplikatzen dutenean egindakoak aipatzen ditu soilik.
Horrenbestez, 1 paragrafoak ez du aldatzen III-124. artikuluak emandako eskumenen irispidea, ez eta artikulu horren interpretazioa ere.
Artikuluaren 2. paragrafoa Konstituzioaren I-4. artikuluarekin bat dator, eta artikulu horren arabera aplikatu behar da.
22. ARTIKULUA
Kultura-aniztasuna, erlijio-aniztasuna eta hizkuntza-aniztasuna.
Batasunak kultura-aniztasuna, erlijio-aniztasuna eta hizkuntza-aniztasuna errespetatzen ditu.
Azalpena
Artikulu hau kulturari buruzko honako artikulu hauetan oinarritu da: Europar Batasunaren Tratatuaren 6. artikuluan eta EE Tratatuaren 151. artikuluaren 1. eta 4. paragrafoetan; azken atal horiek Konstituzioaren III-280. artikuluaren 1. eta 4. paragrafoek ordezkatu dituzte.
Gainera, kultura-aniztasunarekiko eta hizkuntza.aniztasunarekiko errespetua Konstituzioaren I-3. artikuluaren 3. paragrafoan ere badago barne hartuta orain.
Artikulu hau Amsterdamgo Tratatuaren azken Aktako 11. adierazpenean ere oinarritzen da (Elizen eta konfesionalak ez diren erakundeen estatutuei buruzkoa); orain, Konstituzioaren I-52. artikuluan bilduta dago adierazpen hori.
23. ARTIKULUA
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eremu guztietan bermatu beharko da, baita enpleguari, lanari eta lansariari dagokienez ere.
Berdintasun-printzipioak ez du eragozten ordezkaritzarik gutxien duen sexukoentzako abantaila zehatzak dakartzaten neurriak onartzea edo hartutako neurriei eustea.
Azalpena
Artikulu honen lehen lerrokada honako hauetan oinarritu da: batetik, EE Tratatuaren 2. artikuluan eta 3. artikuluaren 2. paragrafoan; horien ordez, orain Konstituzioaren I-3 eta III.116. artikuluak jarri dira indarrean. Batasunak, Batasunaren barruan, gizonaren eta emakumearen arteko berdintasuna sustatzeko helburua izan behar duela ezartzen dute artikulu horiek. Bestetik, EE Tratatuaren 141. artikuluaren 1. paragrafoan oinarritzen da; paragrafo hori Konstituzioaren III-214. artikuluaren 1. paragrafoak ordezkatu du.
Iturburu dira 1996ko maiatzaren 3ko Europako Gutun Sozial berrikusiaren 20. artikulua, baita Langileen Oinarrizko Eskubide Sozialen Erkidegoaren Gutunaren 16. puntua ere.
Era berean, EE Tratatuaren 141. artikuluaren 3. paragrafoa hartzen da oinarri (Konstituzioaren III-214. artikuluaren 3. paragrafoak ordezkatua), bai eta Kontseiluaren 76/207/EEE Zuzentarauaren 2. artikuluaren 4. paragrafoa ere; hain zuzen ere, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko tratu-berdintasunaren printzipioa aplikatzeari buruzko Zuzentaraua da hori, enplegua eskuratzeari, lanbide.prestakuntzari eta lanbidean gora egiteari zein lan-baldintzei dagokienez.
Bigarren lerrokadak formula laburragoan biltzen du Konstituzioaren III-214. artikuluaren 4. paragrafoa; horren arabera, tratu-berdintasunaren printzipioak ez du eragozten abantaila zehatzak eskaintzen dituzten neurriei eustea edo beste neurri batzuk hartzea, ordezkaritzarik txikiena duen sexukoei lanbide-jardueretan sartzeko bidea emateko, edo lanbide-ibilbidean dituzten desabantailei aurrea hartzeko edo desabantaila horiek konpentsatzeko.
Gutunaren 52. artikuluaren 2. paragrafoari jarraiki , bigarren lerrokadak ez du III-214. artikuluaren 4. paragrafoa aldatzen.
24. ARTIKULUA
Haurren eskubideak
Haurrek babes-eskubidea eta ongizaterako beharrezko dituzten zainketak jasotzeko eskubidea dute.
Askatasunez adierazi ahal izango dute beren iritzia.
Beren iritzia kontuan hartuko da dagozkien gaietan, beren adinaren eta heldutasunaren arabera.
Bai herri-agintariek zein instituzio pribatuek haurrei dagokienez egindako jardun guztietan haurren interes gorena izan behar dute kontuan lehentasunez.
Haur orok eskubidea du aldiro-aldiro hartu-eman pertsonalak eta zuzeneko harremanak izateko bai aitarekin bai amarekin, harremanok haurraren interesen aurkakoak direnean izan ezik.
Azalpena
Artikulu hau Haurraren Eskubideei buruzko New Yorkeko Hitzarmenean oinarritu da, eta bereziki, horren 3., 9., 12. eta 13. artikuluetan. Hitzarmen hori 1989ko azaroaren 20an sinatu zen, eta estatu kide guztiek berretsi dute.
Artikuluaren 3. paragrafoan honako hau hartzen da aintzat: askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparru batean oinarrituz, mugaz gaindiko eraginak dituzten gai zibilei buruzko Batasuneko legeriak, Konstituzioaren III-269. artikuluak ematen dizkion eskumenen arabera, bisita-eskubidea har dezake barruan. Haurrek beren gurasoekin aldiro-aldiro harreman pertsonalak eta zuzenekoak izateko aukera bermatzen du eskubide horrek.
25. ARTIKULUA
Adineko pertsonen eskubideak
Batasunak aitortu eta errespetatu egiten du adineko pertsonek bizitza duina eta independentea izateko eta gizarte-bizitzan eta kultura-bizitzan parte hartzeko duten eskubidea.
Azalpena
Artikulu honek Europako Gutun Sozial berrikusiaren 23. artikulua du iturburu, baita Langileen Oinarrizko Eskubide Sozialen Erkidegoaren Gutunaren 24. eta 25. puntuak ere.
Gizarte eta kultura bizitzako parte.hartzeak, jakina, bizitza politikoan parte hartzeko aukera ere hartzen du barne.
26. ARTIKULUA
Ezgaitasunen bat duten pertsonen integrazioa.
Batasunak aitortu eta errespetatu egiten du ezgaitasunen bat duten pertsonek autonomia izateko, gizartean eta lanean integratzeko, eta gizartearen bizitzan parte hartzeko duten eskubidea, eta hori bermatzeko hartzen diren neurriez baliatzekoa.
Azalpena
Artikulu honetan bildutako printzipioa Europako Gutun Sozialaren 15. artikuluan oinarritzen da; era berean, Langileen Oinarrizko Eskubide Sozialen Erkidegoaren Gutunaren 26. puntua du iturburu.
IV. TITULUA
ELKARTASUNA
27. ARTIKULUA
Langileek enpresan informaziorako eta kontsulta egiteko duten eskubidea
Langileei zein beren ordezkariei informazioa eta kontsulta bermatu beharko zaizkie, dagokien mailan, behar bezain aldez aurretik, Batasuneko Zuzenbidean eta estatu bakoitzeko lege eta jokaeretan jasotako kasuetan eta baldintzetan.
Azalpena
Artikulu hau Europako Gutun Sozial berrikusian (21. artikuluan) eta Langileen Oinarrizko Eskubide Sozialen Erkidegoaren Gutunean (17. eta 18. puntuetan) ageri da.
Batasunaren Zuzenbideak eta estatu kideetako Zuzenbideek jasotako baldintzetan aplikatzen da.
Langileei eta haien ordezkariei dagozkien mailak Batasunaren Zuzenbideak eta estatu kideetako Zuzenbideak nahiz ohiko jokaerek jasotako mailak dira; Europako maila ere hartuko da Batasuneko legeriak hala aurreikusten duenean.
Batasunaren altxorra garrantzitsua da arlo horretan:
Konstituzioaren III-211 eta III.212. artikuluak, eta honako zuzentarau hauek: 2002/14/EE (langileen informazioari eta kontsultari buruzko esparru orokorra), 98/59/EE (kaleratze kolektiboak), 2001/23/EE (enpresen eskualdatzeak) eta 94/45/EE (Europako enpresa-batzordeak).
28. ARTIKULUA
Negoziazio eta ekintza kolektiborako eskubidea
Langileek eta enpresaburuek, hala nola batzuen eta besteen ordezkaritzek, Batasuneko Zuzenbidearekin eta estatu bakoitzeko lege eta jokaerekin bat etorriz, eta dagokien mailan, hitzarmen kolektiboak negoziatu eta egiteko eskubidea dute; eta interesen arteko gatazkak sortzen badira, ekintza kolektiboak egin ahal izango dituzte, greba barne, beren interesak defendatzeko.
Azalpena
Artikulu hau Europako Gutun Sozialaren 6. artikuluan oinarritzen da, bai eta Langileen Oinarrizko Eskubide Sozialen Erkidegoaren Gutunean ere (12-14. puntuak).
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak aitortu zuen ekintza kolektiborako eskubidea badela sindikatuko kide izateko GEEHren 11. artikuluan ezarritako eskubidearen osagaietakoa bat.
Negoziazio kolektiboa egin daitekeen maila egokiei dagokienez, ikus aurreko artikuluan emandako azalpenak.
Ekintza kolektiboak betetzeko moduak eta mugak, greba barne, estatu kide bakoitzeko lege eta jokaeren eremukoak dira, zenbait estatu kidetan modu paraleloan egiteko aukerari buruzko auzia barne.
29. ARTIKULUA
Enplegu-zerbitzuez baliatzeko eskubidea
Pertsona orok du doako enplegu-zerbitzuez baliatzeko eskubidea.
Azalpena
Artikulu hau Europako Gutun Sozial berrikusiaren 3. artikuluaren 1. paragrafoan oinarritzen da, baita Langileen Oinarrizko Eskubide Sozialen Erkidegoaren Gutunaren 13. puntuan ere.
30. ARTIKULUA
Bidegabeko kaleratzetik babestuta izateko eskubidea
Langile orok du bidegabeko kaleratzetik babestuta izateko eskubidea, Batasuneko Zuzenbidearekin eta estatu bakoitzeko lege eta jokaerekin bat etorriz.
Azalpena
Artikulu honek Europako Gutun Sozial berrikusiaren 24. artikulua du iturburu.
Ikus honako zuzentarau hauek ere: 2001/23/EE, enpresak eskualdatuz gero langileek beren eskubideei eusteari buruzkoa, eta 80/987/EEE, kaudimenik ezeko kasuetan langileak babesteari buruzkoa. Zuzentarau hori 2002/74/EE Zuzentarauak aldatu zuen.
31. ARTIKULUA
Lan-baldintza zuzen eta bidezkoak
Langile orok du bere osasuna, segurtasuna eta duintasuna errespetatzen duten baldintzetan lan egiteko eskubidea.
Langile orok du lanaren gehienezko iraupena mugatuta izateko eskubidea, baita egunero eta astero atsedenaldiak hartzeko eta ordaindutako oporrak urtero izateko eskubidea ere.
Azalpena
Artikulu honen 1. paragrafoa 89/391/EEE Zuzentarauan oinarritzen da; zuzentarau hori lanean langileen segurtasuna eta osasuna hobetzeko neurriak aplikatzeari buruzkoa da.
Era berean, Europako Gutun Sozialaren 3. artikulua eta Langileen Oinarrizko Eskubide Sozialen Erkidegoaren Gutunaren 19. puntua ditu iturburu, eta lanean duintasuna errespetatzen duten baldintzak izateko eskubideari dagokionez, Europako Gutun Sozial berrikusiaren 26. artikulua.
“Lan-baldintzak” esapidea Konstituzioaren III-213. artikuluaren esanahiaren arabera ulertu behar da.
Artikulu honen 2. paragrafoa lan-denboraren antolamenduaren gaineko alderdi jakin batzuei buruzko 93/104/EE Zuzentarauan oinarritzen da, bai eta Europako Gutun sozialaren 2. artikuluan eta Langileen Oinarrizko Eskubide Sozialen Erkidegoaren Gutunaren 8. puntuan ere.
32. ARTIKULUA
Haurren lanaren gaineko debekua, eta gazteen babesa lanean
Debeku da haurren lana.
Lanean onartzeko adinik txikiena ezin da izan nahitaezko eskolaratze-aldia amaitzeko adina baino txikiagoa, gazteentzat hobeak diren xedapenei kalterik egin gabe, eta salbuespen mugatu batzuk salbuespen direla.
Lanerako hartzen diren gazteek beren adinera egokitutako lan-baldintzak izan behar dituzte, eta esplotazio ekonomikotik babestuta egon behar dute, baita beren segurtasun, osasun, garapen fisiko, psikiko, moral edo sozialerako kaltegarri izan daitekeen, edo bere heziketa arriskuan jar dezakeen edozein lanetatik ere.
Azalpena
Artikulu hau gazteak lanean babesteari buruzko 94/33/EE Zuzentarauan oinarritzen da, bai eta Europako Gutun Sozialaren 7. artikuluan eta Langileen Oinarrizko Eskubide Sozialen Erkidegoaren Gutunaren 20-23. puntuetan ere.
33. ARTIKULUA
Familia-bizitza eta lanbide-bizitza
Bermatu egiten da familiaren babesa legearen, ekonomiaren eta gizartearen aldetik.
Familia-bizitza eta lanbide-bizitza elkartu ahal izateko, pertsona orok du amatasuna dela-eta kaleratua izatetik babestuta egoteko eskubidea, baita amatasunagatik ordaindutako baimena jasotzeko eskubidea, eta haurren bat jaio edo adopzioan hartu delako guraso-baimena izateko eskubidea ere.
Azalpena
Hemen azaltzen den 33. artikuluaren 1. paragrafoa Europako Gutun Sozialaren 16. artikuluan oinarritzen da.
Artikuluaren 2. paragrafoak honako zuzentarau hauek ditu oinarri: Kontseiluaren 92/85/EEE Zuzentaraua, lanean haurdun dagoen langilearen, erditu den edo edoskitzealdian dagoen langilearen segurtasuna eta osasuna sustatzeko neurriak aplikatzeari buruzkoa, eta 96/34/EE Zuzentaraua, UNICEk, CEEPek eta ESK-k gurasoen baimenari buruz lortutako Esparru Akordioa.
Era berean, Europako Gutun Sozialaren 8. artikuluan oinarritzen da (amatasunaren babesa) eta Gutun Sozial berrikusiaren 27. artikulua du iturburu (familia-ardurak dituzten langileek aukera eta tratu berdina izateko eskubidea).
“Amatasuna” terminoak sorkuntzatik edoskitzera bitarteko tartea hartzen du barne.
34. ARTIKULUA
Gizarte-segurantza eta gizarte-laguntza
Batasunak aitortu eta errespetatu egiten du gizarte-segurantzako prestazioak eta gizarte-zerbitzuak jasotzeko eskubidea, Batasuneko Zuzenbideak eta estatu bakoitzeko lege eta jokaerek ezarritako moduan, bai amatasuna, gaixotasuna eta laneko istripuak gertatzen direnerako, mendekotasuna zein zahartzaroa etortzen direnerako, nahiz lana galtzen denerako babesa bermatuta egon dadin.
Batasunean legezko bizilekua izan eta bertan batera eta bestera legez dabilen pertsona orok du gizarte-segurantzako prestazioak eta gizarteko abantailak jasotzeko eskubidea, Batasuneko Zuzenbideak eta estatu bakoitzeko lege eta jokaerek ezarritakoaren arabera.
Gizarteko bazterkeriaren eta pobreziaren aurka borrokatzeko, Batasunak aitortu eta errespetatu egiten du gizarte-laguntzak eta etxebizitza-laguntzak izateko eskubidea, baliabide nahikorik ez duten guztiei bizimodu duina bermatzeko, Batasuneko Zuzenbideak eta estatu bakoitzeko lege eta jokaerek ezarritako moduan.
Azalpena
Hemen azaltzen den 34. artikuluaren 1. paragrafoan adierazten den printzipioa EE Tratatuaren 137. eta 140. artikuluetan oinarritzen da (orain Konstituzioaren III-210 eta III-213. artikuluek ordeztu dituzte), bai eta Europako Gutun Sozialaren 12. artikuluan eta Langileen Oinarrizko Eskubide Sozialen Erkidegoaren Gutunaren 10. puntuan ere.
Batasunak errespetatu egin behar du Konstituzioaren III-210 eta III-213. artikuluek ematen dizkioten eskumenak baliatzeko orduan.
Gizarte.zerbitzuei buruzko aipamenak zerbitzu horiek prestazio jakin batzuk bermatzeko ezarri diren kasuak hartzen ditu barne; aldiz, ez du inola ere esan nahi halako zerbitzurik ez badago, sortu egin behar denik.
“Amatasuna” terminoak aurreko artikuluan duen esanahi bera du.
Artikuluaren 2. paragrafoa 12. artikuluaren 4. paragrafoan oinarritzen da, baita Europako Gutun Sozialaren 13. artikuluaren 4. paragrafoan eta Langileen Oinarrizko Eskubide Sozialen Erkidegoaren Gutunaren 2. puntuan ere; 1480/71 Erregelamendutik eta 1612/68 Erregelamendutik sortutako arauak biltzen ditu.
Artikuluaren 3. paragrafoak Europako Gutun Sozialaren 13. artikulua eta Gutun Sozial berrikusiaren 30. eta 31. artikuluak ditu iturburu, bai eta Erkidegoko Gutunaren 10. puntua ere.
Batasunak eskubide hori errespetatu behar du, Konstituzioaren III-210. artikuluan oinarrituriko politiken esparruan.
35. ARTIKULUA
Osasunaren babesa
Pertsona orok du osasun-prebentzioa izateko eta osasun-sorospenaren onurak jasotzeko eskubidea, estatu bakoitzeko lege eta jokaerek ezarritako moduan.
Batasunaren politika eta ekintza guztiak zehaztu eta gauzatzean, giza osasunaren babes-maila handia bermatuko da.
Azalpena
Artikulu honetan barne hartutako printzipioak EE Tratatuaren 152. artikuluan oinarritzen dira (Konstituzioaren III-278. artikuluak ordeztu du), bai eta Europako Gutun Sozialaren 11. eta 13. artikuluetan ere.
Artikuluaren bigarren esaldiak III-278. artikuluaren 1. paragrafoa biltzen du.
36. ARTIKULUA
Ekonomia-interes orokorreko zerbitzuez baliatu ahal izatea
Batasunak aitortu eta errespetatu egiten du ekonomia-interes orokorreko zerbitzuez baliatu ahal izatea, estatu bakoitzeko lege eta jokaerek ezarritako moduan, Konstituzioarekin bat etorriz, Batasuneko gizartearen eta lurraldearen kohesioa sustatzeko.
Azalpena
Artikulu hau Konstituzioaren III-122. artikuluari lotzen zaio erabat, eta ez du beste eskubiderik sortzen.
Guztien interes ekonomikoko zerbitzuez baliatu ahal izateari Batasunak izan beharreko errespetuari buruzko printzipioa finkatzen du soilik, estatuetako xedapenek aurreikusten duten bezalaxe, betiere, xedapen horiek Batasunaren Zuzenbidearekiko bateragarriak badira.
37. ARTIKULUA
Ingurumenaren babesa
Batasunaren politiketan, garapen iraunkorraren printzipioari jarraituz, bateratu eta bermatu egin behar dira, bai ingurumenaren babes-maila handia jasotzea, bai horren kalitatea hobetzea.
Azalpena
Artikulu honetan barne hartutako printzipioa EE Tratatuaren 2., 6. eta 174. artikuluetan oinarritu da. Konstituzioaren I-3. artikuluaren 3. paragrafoak eta III-119. eta III-233. artikuluek ordeztu dituzte orain aipatutako artikuluak.
Era berean, estatu jakin batzuetako xedapenak ditu iturburu.
38. ARTIKULUA
Kontsumitzaileen babesa
Batasunaren politiketan babes-maila handia bermatuko da kontsumitzaileentzat.
Azalpena
Artikulu honetan barne hartutako printzipioa EE Tratatuaren 153. artikuluan oinarritu da; Konstituzioaren III-235. artikuluak ordeztu du artikulu hori.
V. TITULUA
HERRITARTASUNA
39. ARTIKULUA
Europako Parlamenturako hauteskundeetan hautesle zein hautagai izateko eskubidea
Batasuneko herritar orok Europako Parlamenturako hauteskundeetan hautesle zein hautagai izateko eskubidea du bizilekua duen estatu kidean, estatu horretako herritarrek dituzten baldintza berberetan.
Europako Parlamentuko diputatuak zuzeneko sufragio unibertsal aske eta isilpekoz hautatuko dira.
Azalpena
Hemen azaltzen den 39. artikulua Konstituzioaren I eta III. zatietan ezarritako baldintzetan aplikatzen da, Gutunaren 52. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoari jarraiki.
Izan ere, 39. artikuluaren 1. paragrafoa1 Konstituzioaren I-10. artikuluaren 2. paragrafoan bermatutako eskubideari dagokio (cf. eskubide hori baliatzeko moduak hartzeko III-126. artikuluaren oinarri juridikoa), eta 39. artikuluaren 2. paragrafoa1 Konstituzioaren I-20. artikuluaren 2. paragrafoari dagokio.
Azken horrek sistema demokratiko baten hauteskunde.erregimenaren oinarrizko printzipioak adierazten ditu.
40. ARTIKULUA
Udal-hauteskundeetan hautesle zein hautagai izateko eskubidea
Batasuneko herritar orok du udal-hauteskundeetan hautesle zein hautagai izateko eskubidea bizileku duen estatuan, estatu horretako herritarrek dituzten baldintza berberetan.
Azalpena
Artikulu hau Konstituzioaren I-10 artikuluaren 2. paragrafoan bermatutako eskubideari dagokio (cf. eskubide hori baliatzeko moduak onartzeko III-126. artikuluaren oinarri juridikoa).
Gutunaren 52. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoari jarraiki 2, Konstituzioaren I eta III. zatietako artikulu horietan ezarritako baldintzetan aplikatuko da.
41. ARTIKULUA
Administrazio ona izateko eskubidea
Pertsona orok du eskubidea Batasuneko instituzioek, organoek eta organismoek berari dagozkion kontuak inpartzialtasunez, ekitatez eta zentzuzko epe baten barruan azter ditzaten.
Eskubide honen barruan sartzen dira, zehatza esanda:
a)
pertsona orok du eskubidea kalte egin diezaiokeen bakarkako edozein neurri bere kontra hartu aurretik esateko duena entzun dakion;
b)
pertsona orok du eskubidea berari dagokion espedientea eskuratu ahal izateko eskubidea, betiere, isilpekotasuna eta lanbide eta merkataritzako sekretua gordetzeko interes bidezkoak errespetatuz;
c)
Administrazioak bere erabakien arrazoiak emateko betebeharra du.
Pertsona orok du Batasuneko instituzioek zein enplegatuek beren eginkizunak betetzean berari eragindako kalteen ordaina Batasunak berak ordaintzeko eskubidea, estatu kideetako zuzenbideetako printzipio orokor erkideekin bat etorriz.
Pertsona orok jo dezake Batasuneko instituzioetara Konstituzioaren hizkuntzetakoren batean, eta erantzuna ere hizkuntza horretan jaso behar du.
Azalpena
Hemen azaltzen den 41. artikulu honen oinarria Batasuna Zuzenbide-erkidegoa izatea da; jurisprudentziak garatu ditu zuzenbide-erkidego horren ezaugarriak, eta, besteak beste, administrazio ona Zuzenbidearen printzipio orokor gisa finkatu zuen (ikus, besteak beste, Justizia Auzitegiaren 1992ko martxoaren 31ko C-255/90 P, Burban epaia, 1992 Bild., I-2253. or.; bai eta Lehen Auzialdiko Auzitegiaren honako epai hauek ere: 1995eko irailaren 18koa, T-167/94, Nölle, 1995 Bild., II-2589. or.; 1999ko uztailaren 9koa, T-231/97, New Europe Consulting eta beste batzuk, 1999 Bild., II-2403. or.).
Eskubide honi buruz aurreneko bi paragrafoetan ezarritakoek jurisprudentzia dute oinarri (Justizia Auzitegiaren honako epai hauek: 1987ko urriaren 15ekoa, 222/86 gaia, Heylens, 1987 Bild., 4097. or., 15. paragrafoa; 1989ko urriaren 18koa, 374/87 gaia, Orkem, 1989 Bild., 3283. or.; 1991ko azaroaren 21ekoak, C-269/90, TU München, 1991 Bild., I-5469. or.; eta Lehen Auzialdiko Auzitegiaren honako epai hauek: 1994ko abenduaren 6koa, T.450/93, Lisrestal, 1994 Bild., II-1177. or.; 1995eko irailaren 18koa, T-167/94, Nölle, 1995 Bild., II-258. or.), eta arrazoiak emateko betebeharrari dagokionez, berriz, EE Tratatuaren 253. artikulua dute oinarri, hau da, egun Konstituzioaren I-38. artikuluaren 2. paragrafoak ordeztutako artikulua (era berean, ikus Konstituzioaren III-398. artikuluan Europako administrazio ireki, eragingarri eta independentea lortze aldera lege-egintzak onartzeko bildutako oinarri juridikoa).
Artikuluaren 3. paragrafoak Konstituzioaren III-431. artikuluak egun bermatzen duen eskubidea biltzen du,
, eta 4. paragrafoak orain Konstituzioaren I-10. artikuluaren 2. paragrafoaren d) idatz-zatian eta III-129. artikuluan bermatutako eskubidea biltzen du.
Gutunaren 52. artikuluaren 2. paragrafoari jarraiki , Konstituzioaren III. zatian zehazturiko baldintzetan eta mugen arabera aplikatuko dira eskubideok.
Babes judizial eragingarria izateko eskubidea, gai honetan oso alderdi garrantzitsua izanik, bermatuta dago Gutun honen 47. artikuluan.
42. ARTIKULUA
Agiriak eskuratzeko eskubidea
Batasuneko herritar orok eta estatu kideetakoren batean bizilekua edo sozietatearen egoitza daukan pertsona fisiko nahiz juridiko orok Batasuneko instituzio, organo eta organismoetako agiriak eskuratzeko eskubidea du, agirien euskarria edozein dela ere.
Azalpena
Artikulu honetan bermatutako eskubidea EE Tratatuaren 255. artikulutik hartua da, eta horretan oinarrituta onartu zen ondoren 1049/2001 Erregelamendua. Europako Konbentzioak instituzio, organismo eta agentzia guztietako agirietara zabaldu du eskubide hori, agiri horiek edozein forma dutela ere (ikus Konstituzioaren I-50. artikuluaren 3. paragrafoa).
Gutunaren 52. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoari jarraiki, agiriak eskuratzeko eskubidea Konstituzioaren I-50. artikuluaren 3. paragrafoan eta III-399. artikuluan zehaztutako baldintzak eta mugak kontuan hartuta beteko da.
43. ARTIKULUA
Europako Arartekoa
Batasuneko herritar orok eta estatu kideetakoren batean bizilekua edo sozietatearen egoitza daukan pertsona fisiko nahiz juridiko orok du eskubidea Batasuneko instituzio, organo eta organismoen jardunean izandako administrazio okerreko kasuak Europako Arartekoari aurkezteko, Europar Batasuneko Justizia Auzitegia, bere jurisdikzio-eginkizunak betetzen ari dela, alde batera utzita.
Azalpena
Artikulu honetan bermatutako eskubidea Konstituzioaren I-10 eta III-335. artikuluek bermatzen dute.
Gutunaren 52. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoari jarraiki, bi artikulu horiek zehaztutako baldintzetan aplikatuko da.
44. ARTIKULUA
Eskariak egiteko eskubidea
Batasuneko herritar orok eta estatu kideetakoren batean bizilekua edo sozietatearen egoitza daukan pertsona fisiko nahiz juridiko orok du eskubidea Europako Parlamentuari eskariak egiteko.
Azalpena
Artikulu honetan bermatutako eskubidea Konstituzioaren I-10 eta III-334. artikuluek bermatzen dute.
Gutunaren 52. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoari jarraiki 1, bi artikulu horiek zehaztutako baldintzetan aplikatuko da.
45. ARTIKULUA
Zirkulatzeko eta bizilekua hartzeko askatasuna
Batasuneko herritar orok du estatu kideetako lurraldean barrena askatasunez zirkulatzeko eta bertan bizilekua hartzeko eskubidea.
Konstituzioan xedatutakoarekin bat etorriz, estatu kideren bateko lurraldean bizilekua legez daukaten hirugarren herrialdeetako herritarrei askatasuna eman ahal izango zaie bertatik zirkulatzeko eta bertan bizilekua hartzeko.
Azalpena
Artikuluaren 1. paragrafoan bermatutako eskubidea Konstituzioaren I-10 artikuluaren 2. paragrafoaren 2) idatz-zatiak bermatzen du (ikus, era berean, III-125. artikuluaren oinarri juridikoa eta Justizia Auzitegiaren 2002ko irailaren 17ko epaia, 413/99 gaia, Baumbast, 2002 Bild., 709. or.).
Gutunaren 52. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoari jarraiki , Konstituzioaren III. zatian xedatutako baldintzetan eta bertan zehaztutako mugen barruan aplikatuko da.
Artikuluaren 2. paragrafoak Konstituzioaren III-265.etik III-267.erako artikuluek Batasunari emandako eskumena gogorarazten du.
Beraz, eskubide hori ematea ala ez ematea, instituzioek eskumen hori baliatu ala ez, horren arabera egongo da.
46. ARTIKULUA
Babes diplomatiko eta kontsularra
Batasuneko herritar orok, herritar deneko estatu kideak ordezkaritzarik ez badu hirugarren herrialderen batean, beste edozein estatu kidetako agintari diplomatiko eta kontsularren babesa jaso ahal izango du, estatu horretako herritarrentzako baldintza berberetan.
Azalpena
Artikulu honek bermatutako eskubidea Konstituzioaren I-10. artikuluak bermatzen du; ikus III-127. artikuluaren oinarri juridikoa ere. Bi artikulu horiek zehaztutako baldintzetan aplikatuko da, betiere, 52. artikuluaren 2. paragrafoan xedatutakoari jarraiki.
VI. TITULUA
JUSTIZIA
47. ARTIKULUA
Babes judizial eragingarria eta epaile inpartziala izateko eskubidea
Batasuneko Zuzenbideak bermatutako eskubideak eta askatasunak berari dagokionez urratuta ikusten dituen pertsona orok babes judizial eragingarria izateko eskubidea du, artikulu honetan ezarritako baldintzak errespetatuz.
Pertsona orok du, legeak aldez aurretik ezarrita, eskubidea, epaile independente eta inpartzial batek zentzuzko epe baten barruan ekitatez eta jendaurrean bere auzia entzun dezan.
Pertsona orok eska dezake beretzat aholkua, defentsa eta ordezkapena.
Doako laguntza juridikoa emango zaie baliabide nahikorik ez dutenei, justiziara modu eragingarrian iristeko berme moduan beharrezkoa denean.
Azalpena
Lehen lerrokada GEEHren 13. artikuluan oinarritzen da:
"Hitzarmen honetan aitortutako eskubide eta askatasun guztiak berari dagokionez urratuta ikusten dituen pertsona orok du eskubidea bere estatuko instantzia baten aurrean errekurtso eragingarria eman dakion, bai eta eskubide eta askatasun horiek beren eginkizun ofizialetan betetzen ari diren pertsonek urratzen dizkiotenean ere."
Dena dela, Batasunaren Zuzenbidean babesa zabalagoa da, epaile baten aurrean errekurtso eragingarria aurkezteko eskubidea bermatzen baitu.
Justizia Auzitegiak Batasunaren Zuzenbidearen printzipio orokor gisa finkatu zuen eskubide hau 1986ko maiatzaren 15eko epaian (Johnston, 222/84 gaia, 1986 Bild. 1651. or.; ikus honako epai hauek ere: 1987ko urriaren 15ekoa, 222/86 gaia, Heylens, 1987 Bild., 4097. or., eta 1992ko abenduaren 3koa, 97/91 gaia, Borelli, 1992 Bild., I-6313. or.)
Justizia Auzitegiaren arabera, Batasunaren Zuzenbidearen printzipio orokor hori estatu kideei ere aplikatzen zaie eurek Batasunaren Zuzenbidea aplikatzen dutenean.
Jurisprudentzia hori Gutunean biltzeak ez zuen Tratatuetan ezarritako jurisdikzio-kontroleko sistema aldatzeko helburua, ez eta bereziki, Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurrean jarritako errekurtsoak onartzeari buruzko arauak aldatzekoa ere.
Europako Konbentzioak Batasunaren jurisdikzio-kontroleko sistema aztertu du, errekurtsoak onartzeari buruzko arauak barne, eta sistema hori berretsi du; dena den, hainbat alderdi aldatu dira, Konstituzioaren III-353.etik III-365.era arteko artikuluek, eta, bereziki, III-365. artikuluaren 4. paragrafoak ezartzen duten bezala. Batasunaren Zuzenbideak bermatzen dituen eskubide guztien kasuan, 47. artikulua aplikatzen zaie Batasuneko instituzioei eta estatu kideetakoei, Batasunaren Zuzenbidea aplikatzen dutenean.
Bigarren lerrokada GEEHren 6. artikuluaren 1. paragrafoarekin bat dator. Hau dio paragrafo horrek:
"Pertsona orok du eskubidea Auzitegi independente eta inpartzial batek zentzuzko epe baten barruan ekitatez eta jendaurrean bere auzia entzun dezan; legeak aldez aurretik ezarritakoa izan behar du, eta pertsona horren eskubide eta betebehar zibilei buruzko auzietan erabakiko du, bai eta zigor-arloan haren aurka aurkeztutako edozein akusazioren oinarriari buruz ere.
Epaia jendaurrean eman behar da, baina prozesu guztian edo horren zati batean prentsari eta jendeari debekatu ahal izango zaio salara sartzea, gizarte demokratiko batean moraltasuna, ordena publikoa edo estatu.segurtasuna babeste aldera, betiere, adingabeen interesak edo prozesuko alderdien bizitza pribatua babesteko beharrezkoa denean; era berean, Auzitegiak beharrezkotzat jotzen duen neurrian ere debekatuko zaio prentsari eta jendeari salan sartzea, egoera berezietan publizitatea justiziaren interesetarako kaltegarria denean."
Batasunaren Zuzenbidean, auzitegira jotzeko eskubidea ez da eskubide eta betebehar zibilei buruzko auzietan soilik aplikatzen.
Hori da, hain zuzen, Batasuna zuzenbide-erkidegoa izateak dakarren ondorioetako bat da, eta halaxe agerrarazi zuen Justizia Auzitegiak 294/83 gaian, Les Verts v. Europako Parlamentua (1986ko apirilaren 23ko epaia, 1986 Bild., 1339. or.).
Nolanahi ere, aplikazio-eremuari dagokiona izan ezik, GEEHk eskainitako bermetan berdintsu aplikatzen dira Batasunean.
Hirugarren lerrokadari dagokionez, azpimarratu beharra dago, Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren jurisprudentziari jarraiki, laguntza juridikoa eman behar dela, laguntza juridikorik ez izateak errekurtso eragingarriaren bermea eraginik gabe utz dezakeenean (GEEAren 1979.10.09ko epaia, Airey, A seriea, 32. liburukia, 11. or.).
Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren aurrean laguntza juridikoa izateko sistemarik ere bada.
48. ARTIKULUA
Errugabetasun-presuntzioa eta defentsaren eskubideak.
Akusatu oro errugabe da harik eta bere erruduntasuna legez deklaratu arte.
Akusatu orori bermatzen zaio defentsaren eskubideen errespetua.
Azalpena
Hemen azaltzen den 48. artikulu hau 1 bat dator GEEHren 6. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoekin; honela diote paragrafo horiek:
Arauren bat hautsi izanaz akusatutako pertsona oro errugabe da harik eta bere erruduntasuna legez deklaratu arte.
Akusatu orok honako eskubide hauek ditu, gutxienez:
a)
eskubidea du bere aurka egindako akusazioaren arrazoia eta izaera jakinaraz diezazkioten, ahalik eta eperik laburrenean, ulertzen duen hizkuntza batean;
b)
eskubidea du bere defentsa prestatzeko behar beste denbora eta behar bezalako laguntza izan ditzan;
c)
eskubidea du bere kabuz defendatzeko, edo berak aukeratutako defentsariaren laguntza izateko; defentsariari ordaintzeko dirurik ez badu, ofiziozko abokatu baten laguntza doan jasotzeko eskubidea ere badu, justiziaren interesetarako ezinbestekoa denean;
d)
eskubidea du bere aurka deklaratuko duten lekukoak galdekatzeko edo galdekatzea agintzeko, eta eskubidea du bere alde deklaratuko duten lekukoen zitazioa eta galdeketa egin dadin, aurka deklaratuko duten lekukoen baldintza beretan.
e)
eskubidea du interprete baten doako laguntza izateko, entzunaldian erabilitako hizkuntza ulertzen edo hitz egiten ez badu."
Gutunaren 52. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoari jarraiki , eskubide honek GEEHk bermatutako eskubidearen esanahi eta irispide bera ditu.
49. ARTIKULUA
Delituen eta zigorren arteko heinekotasunaren printzipioa eta legezkotasun-printzipioa.
Inor ezin izango da kondenatu egite edo ez-egite bategatik, egiterako orduan barne-zuzenbidean zein nazioarteko zuzenbidean kasu hori arau-haustea ez bada.
Era berean, ezin izango da ezarri arau-haustea egitean aplikatzekoa zena baino zigor astunagorik.
Aldiz, arau-haustea egin eta gero legeak zigor arinagoa ezartzen badu, azken hori aplikatu behar da.
Artikulu hau ez da egite edo ez-egite baten errudun dena epaiketarik eta zigorrik gabe gelditzeko arrazoi izango, baldin eta, hark egindakoa egin zuenean edo egin beharrekoa egin gabe utzi zuenean, estatu guztiek aitortutako printzipio orokorren arabera delitu bazen.
Zigorren indarra ezin da arau-haustearen heinekotik gainekoa izan.
Azalpena
Artikulu honek lege eta zehapen penalen atzeraeraginik ezaren arau klasikoa biltzen du.
Zigor arinenaren atzeraeraginari buruzko araua erantsi da. Estatu kide ugarik aitortzen dute arau hori, eta Eskubide Zibil eta Politikoei buruzko Nazioarteko Itunaren 15. artikuluan dago bilduta.
GEEHren 7. artikuluak hau dio:
Inor ezin izango da kondenatu egite edo ez-egite bategatik, egiterako orduan estatuko zuzenbidean zein nazioarteko zuzenbidean kasu hori arau-haustea ez bada.
Era berean, ezin izango da ezarri arau-haustea egitean aplikatzekoa zena baino zigor astunagorik.
Artikulu hau ez da egite edo ez-egite baten errudun dena epaiketarik eta zigorrik gabe gelditzeko arrazoi izango, baldin eta, hark egindakoa edo egin gabe utzi zuena, orduan, estatu zibilizatuek aitortutako printzipio orokorren arabera delitu bazen.
Artikuluaren 2. paragrafotik “zibilizatu” terminoa kendu da; hala ere, horrek ez du inola ere aldatzen paragrafo horrek gizateriaren aurkako krimenei buruz duen esanahia.
Gutunaren 52. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoari jarraiki , eskubide honek, beraz, GEEHk bermatutako eskubidearen esanahi eta irispide bera ditu.
Artikuluaren 3. paragrafoak delituen eta zigorren arteko heinekotasunaren printzipio orokorra biltzen du. Estatu kideetako konstituzio-tradizioek eta Erkidegoetako Justizia Auzitegiaren jurisprudentziak finkatua dute printzipio hori.
50. ARTIKULUA
Arau-hauste berberagatik zigor-zuzenbidearen arabera bi aldiz epaitua zein kondenatua ez izateko eskubidea
Inor ere ezin izango da arau-hauste batengatik zigor-zuzenbidearen arabera epaitu edo kondenatu, baldin eta lehenago, Batasunaren barruko lurraldean, arau-hauste horrengatik berarengatik absolbitua edo kondenatua izan bada legearen arabera emandako zigor-epai irmo baten bidez.
Azalpena
GEEHren 7. protokoloaren 4. artikuluak hau dio:
Estatu bereko jurisdikzioek ezin izango dute inor arau-hauste batengatik auzipetu edo bide penalean zigortu, baldin eta dagoeneko arau-hauste horrengatik Estatu horren Legearen eta prozedura penalaren arabera emandako epai irmoaren bidez kondenatua edo absolbitua izan bada.
Aurreko lerrokadan xedatutakoa ez da arrazoi izango estatu interesdunaren legeari eta prozedura penalari jarraiki prozesua berriro zabaltzeko, baldin eta gertakari berriek, ezagutzen ez ziren alderdiak ezagun bihurtzeak edo prozedura horretan izandako funtsezko akatsen batek emandako epaian eragina izan badezakete.
Ez da artikulu honi salbuespenik egiteko baimenik emango Hitzarmenaren 15. artikuluari dagokionez."
"Non bis in idem" printzipioa Batasunaren zuzenbidean aplikatzen da (horri buruzko jurisprudentzia ugaria da; ikus, besteak beste, 1966ko maiatzaren 5eko epaia, Gutmann v. Batzordea, 18/65 eta 35/65 gaiak, 1996 Bild., 150. or.; eta gai berriago bati dagokionez, Lehen Auzialdiko Auzitegiaren 1999ko apirilaren 20ko epaia, T-305/94 gai metatuak eta beste batzuk, Limburgse Vinyl Maatschappij NV v. Batzordea, 1999 Bild. II.931); dena den, aditzera eman beharra dago bi zehapen ez metatzeko araua izaera bereko zehapenei buruzkoa dela, kasu honetan, zehapen penalei buruzkoa.
Gutunaren 50. artikuluan xedatutakoari jarraiki, "non bis in idem" printzipioa Estatu bereko jurisdikzio-eremuan ez ezik, hainbat estatu kideren jurisdikzioen artean ere aplikatzen da; hori bat dator Batasunaren zuzenbidearen altxorrarekin (ikus Schengeneko Akordioa Aplikatzeko Hitzarmenaren 54-58. artikuluak eta Justizia Auzitegiaren 2003ko otsailaren 11ko epaia, 187/01 Gözütok gaia (oraindik argitaratu gabea), Erkidegoaren finantza-interesak babesteari buruzko Hitzarmenaren 7. artikulua eta ustelkeriari aurre egiteari buruzko Hitzarmenaren 10. artikulua).
Estatu kideei "non bis in idem" printzipioa ez aplikatzeko aukera ematen dieten salbuespenak oso urriak dira, eta mugei buruzko 52. artikuluaren 1. paragrafoaren klausula horizontalak biltzen ditu.
Zazpigarren protokoloaren 4. artikuluan bildutako egoerei dagokienez, hau da, printzipio hori estatu kide baten barruan aplikatzeari dagokionez, bermatutako eskubidea GEEHn horrekin bat datorren eskubidearen esanahi eta irispide berekoa da.
VII. TITULUA
GUTUNAREN INTERPRETAZIOA ETA APLIKAZIOA ARAUTZEKO
XEDAPEN OROKORRAK
51. ARTIKULUA
Aplikazio-eremua
Gutun honetako xedapenak Batasuneko instituzio, organo eta organismoei zuzentzen zaizkie, subsidiariotasun-printzipioa errespetatuz, baita estatu kideei ere, baina Batasunaren zuzenbidea aplikatzen dutenean bakarrik.
Horrenbestez, estatu kideek eskubideak errespetatu, printzipioak bete eta horien aplikazioa sustatuko dute, betiere, bakoitzak dituen eskumenen arabera eta Konstituzioaren gainerako zatietan Batasunari esleitzen zaizkion eskumenen mugen barruan.
Gutun honek ez du Batasunaren eskumenetatik at Batasuneko Zuzenbidearen aplikazio-eremua zabaltzen, ez du Batasunarentzat inolako eskumen nahiz xede berririk sortzen, eta ez ditu aldatzen Konstituzioaren gainerako zatietan zehaztutako eskumenak eta xedeak.
Azalpena
Hemen azaltzen den 51. artikulu honek Gutunaren aplikazio-eremua zehaztea du xede.
Hau du helburu: argi eta garbi zehaztea Gutuna Batasunaren instituzioei eta organoei aplikatzen zaiela lehenik eta behin, subsidiariotasun-printzipioa errespetatuz.
Xedapen hori Europar Batasunaren Tratatuaren 6. artikuluaren 2. paragrafoa —Batasuna oinarrizko eskubideak errespetatzera behartzen zuen— eta Koloniako Kontseilu Europarrak emandako manua aintzat hartuta idatzi zen.
Konstituzioaren I. zatiak "instituzioak" terminoa finkatzen du.
"Organoak eta organismoak" terminoak Konstituzioak edo zuzenbide eratorriko egintzek sorturiko instantzia guztiak aipatzeko erabili ohi dira (ikus, adibidez, Konstituzioaren I-50 eta I-51. artikuluak).
Estatu kideei dagokienez, Justizia Auzitegiaren jurisprudentziatik ondorioztatzen da argi eta garbi Batasunaren esparruan definitutako oinarrizko eskubideak errespetatzeko betebeharra Batasunaren Zuzenbidearen aplikazio-eremuan jarduten dutenean aplikatzen zaiela estatu kideei (1989ko uztailaren 13ko epaia, Wachauf, 5/88 gaia, 1999 Bild., 2609. or.; 1991ko ekainaren 18ko epaia, ERT, 1991 Bild., I-2925. or.; 1997ko abenduaren 18ko epaia, C-309/96 Annibaldi gaia, 1997 Bild., I-7493. or.).
Justizia Auzitegiak berretsi berri du jurisprudentzia hori, honelaxe berretsi ere:
"Gogoan izan behar da, gainera, estatu kideak ere erkidegoko ordenamendu juridikoan oinarrizko eskubideak babesteak dakartzan eskakizunen menpe daudela, erkidegoko araudia aplikatzen dutenean..."
(2000ko apirilaren 13ko epaia, C-292/97 gaia, 2000 Bild., 2737. or., 37. paragrafoa).
Arau hori, jakina, agintari zentralei nahiz eskualdeetako nahiz tokiko instantziei aplikatzen zaie Gutun honetan finkatutako moduan, bai eta organismo publikoei ere, Batasunaren Zuzenbidea aplikatzen dutenean.
Artikuluaren 2. paragrafoak eta 1. paragrafoaren bigarren esaldiak berresten dute Gutunak ezin ekar dezakeela Konstituzioaren gainerako zatiek Batasunari emandako eskumenak eta eginkizunak hedatzea.
Kontua da berariaz aipatzea subsidiaritate-printzipioak dakarren ondorioa dela hori, eta, Batasunak eskumen hartuak baino ez dituenez, horrek dakarren ondorioa ere bai.
Batasunean bermatutako oinarrizko eskubideak Konstituzioaren I eta III. zatiek definitzen dituzte eskumenen esparruan dira eragingarriak, ez beste inon.
Ondorioz, 1. paragrafoaren bigarren esaldiari jarraiki, Batasunaren instituzioek Gutunean ezarritako printzipioak bultzatzeko duten betebeharra aipatutako eskumenen mugen barruan gauzatu daiteke soilik. Horrela bada, paragrafo horrek hau berresten du:
Gutunaren eraginez ezin dela zabaldu Batasunaren Zuzenbidearen aplikazio-eremua Konstituzioaren beste zati batzuetan definitzen diren Batasunaren eskumenetik haratago.
Justizia Auzitegiak ezarria du arau hori Batasunaren Zuzenbidearen zati gisa aitortutako oinarrizko eskubideei dagokienez (1998ko otsailaren 17ko epaia, 249/96 Grant gaia, 1998 Bild., I-621. or., 45. paragrafoa).
Arau horri jarraiki, garbi dago Gutuna Konstituzioan barne hartzea ezin dela hartu estatu kideen ekintzaren irispidearen zabalkuntzatzat, hots, “Batasunaren Zuzenbidearen aplikazioan” egindako zabalkuntzatzat (1. paragrafoaren eta aipatutako jurisprudentziaren zentzu berean).
52. ARTIKULUA
Eskubideen eta printzipioen irispidea eta interpretazioa
Gutun honetan aitortutako eskubide eta askatasunez baliatzeko edozein murrizketa jartzen dela ere, legez ezarri beharko da, eta aipatutako eskubide eta askatasunen funtsezko edukia errespetatu egin behar da.
Murrizketak ezarriko badira, heinekotasun-printzipioa errespetatuz betiere, beharrezkoak izan beharko dira eta Batasunak aitortutako interes orokorreko helburuekin edo besteen eskubideak eta askatasunak babesteko premiarekin bat etorri behar dute.
Honako Gutun honek aitortzen dituen eskubideak Konstituzioaren beste zati batzuetan aipatzen direnean, zati horietan ezarritako baldintzetan eta finkatutako mugen barruan baliatuko dira.
Gutun honetan jasotako eskubideak Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenean bermatutakoak diren heinean, aipatutako Hitzarmenak emandako izaera eta irispidea izango dituzte.
Xedapen hori ez da eragozpen Batasunaren Zuzenbideak babes handiagoa eman ahal izateko.
Honako Gutun honek estatu kideen konstituzio-tradizio erkidetik sortu diren oinarrizko eskubideak aitortzen dituen heinean, eskubide horien interpretazioa aipatutako tradizio horiekin harmonizatuta egingo da.
Gutun honetako xedapenak, printzipioak jasotzen dituztenean, Batasuneko instituzio, organo eta organismoetan onartutako lege-egintzen eta betearazpen-egintzen bidez aplikatu ahal izango dira, baita estatu kideek onartutako egintzen bidez ere, bakoitza bere eskumenak baliatzen ari dela, Batasuneko Zuzenbidea aplikatzen dutenean.
Egintza horien legezkotasuna interpretatu eta kontrolatzeko baino ezingo dira alegatu jurisdikzio-organo baten aurrean.
Estatu kide bakoitzeko legeak eta jokaerak aintzakotzat hartuko dira erabat, honako Gutun honetan zehaztutakoaren arabera.
Oinarrizko Eskubideen Gutuna interpretatzeko jarraibideak erakusteko emandako argibideak behar bezala hartuko dituzte aintzakotzat Batasuneko eta estatu kideetako jurisdikzio-organoek.
Azalpena
Hemen azaltzen den 52. artikulu honek hau du xede: Gutunean bildutako eskubide eta printzipioen irispidea finkatzea eta horiek interpretatzeko arauak ezartzea.
Lehen paragrafoa eskubideen mugen erregimenari buruzkoa da.
Erabilitako formulak Justizia Auzitegiaren jurisprudentzia du iturburu:
dagoeneko finkatuta dagoen jurisprudentziaren arabera, eskubide horiek baliatzeari murrizketak ezar dakizkioke, batez ere merkatuaren antolaketa erkidearen eremuan; hala ere, murrizketa horiek Erkidegoak xede dituen interes orokorreko helburuak lortzeko izan beharko dute, eta, lortu nahi den helburua kontuan hartuta, eskubide horien funtsean ezin dute eragin neurriz kanpo edo ezin onartzeko moduan" (2000ko apirilaren 13ko epaia, 292/97 gaia, 45. paragrafoa).
Batasunak aitortutako interes orokorren aipamen horren barruan sartzen dira hala Konstituzioaren I-2. artikuluan aipatutako helburuak nola Konstituzioaren berariazko xedapenek babesturiko beste interes batzuk ere, hala nola, I-5. artikuluaren 1. paragrafoa, III-133. artikuluaren 3. paragrafoa eta III-154 eta III-436. artikuluak.
Artikuluaren 2. paragrafoa Europako Erkidegoa eratzeko Tratatuak berariaz finkatutako eskubideei buruzkoa da; eskubide horiek Gutunean aitortuta daude, eta orain Konstituzioaren beste zati batzuetan dauden bilduta (batez ere, Batasuneko herritartasunetik eratorritako eskubideak).
Paragrafo horrek garbi uzten du eskubide horiek badituztela baldintza eta muga batzuk oinarri duten Batasunaren Zuzenbideari aplikatzekoak direnak, eta orain Konstituzioaren I eta III. zatietan ezarri dela horiei buruzko hainbat xedapen.
Gutunak ez du aldatzen EE Tratatuak emandako eskubideen erregimena; eskubide horiek, gaur egun, Konstituzioaren I eta III. zatietan daude jasota.
Artikuluaren 3. paragrafoak Gutunaren eta GEEHren artean beharrezkoa den koherentzia bermatzea du xede, eta honako arau hau finkatzen du: Gutun honen eskubideak GEEHk bermatutako eskubideak ere badirenez gero, eskubide horien esanahia eta irispidea —onartutako mugak barne— GEEHk jasotako berak direla.
Horren ondorioz, eskubide horiei mugak ezartzean, GEEHn bildutako muga-erregimen zehatzak ezarritako arau berberak errespetatu behar ditu legegileak, paragrafo horretan bildutako eskubideei aplikatzen zaizkien arauak errespetatu ere. Nolanahi ere, horrek ez du eraginik izan behar Batasunaren Zuzenbidearen eta Europar Batasunaren Justizia Auzitegiaren autonomian.
GEEHri buruzko aipamenak Hitzarmena bera zein hitzarmen horren protokoloak hartzen ditu barne.
Bermatutako eskubideen esanahia eta irispidea tresna horien testuak zehazten ditu, bai eta Giza Eskubideen Europako Auzitegiaren zein Europar Batasuneko Justizia Auzitegiaren jurisprudentziak ere.
Paragrafo horren azken esaldiaren helburua babes zabalagoa bermatzea da.
Edonola ere, Gutunak eskainitako babes-maila ezin da inoiz GEEHk bermatutakoa baino apalagoa izan.
Gutuna hartu behar da estatu kideek, GEEHren 15. artikulatuari jarraiki, GEEHn bildutako eskubideei salbuespenak ezartzeko aukerari kalterik egin gabe, betiere, Konstituzioaren I-5. artikuluaren 1. paragrafoak eta III-131 eta III-262. artikuluek esleitzen dieten erantzukizunei jarraiki, kasu hauetan ezartzen badituzte: gerra-kasuan edo estatua mehatxupean jartzen duten beste arrisku publikoen kasuan, estatu-defentsaren eremuko ekintzak gauzatzen dituztenean (gerraren kasuan) edo ordena publikoari eusteko ekintzak gauzatzen dituztenean.
Ondoren ageri da paragrafo horri dagokionez, gaur egun GEEHren eskubidetzat har daitezkeen eskubideen zerrenda. Nolanahi ere, zerrenda hori aldatu egin daiteke Zuzenbidearen, legeriaren eta tratatuen bilakaeraren arabera.
Ez dira bildu GEEHekoez gain ezartzen diren eskubideak.
GEEHren eskubideekin bat datozen eta esanahi zein irispide berbera duten Gutunaren artikuluak:
bigarren artikulua bat dator GEEHren 2. artikuluarekin
laugarren artikulua bat dator GEEHren 3. artikuluarekin
bosgarren artikuluaren 1. eta 2. paragrafoak bat datoz GEEHren 4. artikuluarekin
seigarren artikulua bat dator GEEHren 5. artikuluarekin
zazpigarren artikulua bat dator GEEHren 8. artikuluarekin
hamargarren artikuluaren 1. paragrafoa bat dator GEEHren 9. artikuluarekin
hamaikagarren artikulua bat dator GEEHren 10. artikuluarekin; nolanahi ere, Batasunaren Zuzenbideak murrizketak ezarri ahal izango dizkio estatu kideek baimen-erregimenak ezartzeko duten ahalmenari, GEEHren 10. artikuluaren 1. paragrafoaren hirugarren esaldian aipatutako baimen.erregimenak ezartzeko duten ahalmenari,
hamazazpigarren artikulua bat dator GEEHren Protokolo Gehigarriaren 1. artikuluarekin
hemeretzigarren artikuluaren 1. paragrafoa bat dator 4. protokoloaren 4. artikuluarekin
hemeretzigarren artikuluaren 9 2. paragrafoa bat dator GEEHren 3. artikuluarekin, Giza Eskubideen Europako Auzitegiak interpretatzen duen bezalaxe
berrogeita zortzigarren artikulua bat dator GEEHren 6. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoekin
berrogeita bederatzigarren artikuluaren 1. paragrafoa (azken esaldia izan ezik) eta 2. paragrafoa bat datoz GEEHren 7. artikuluarekin
Honako artikulu hauek bat datoz GEEHren eskubideekin eta esanahi berekoak dira, baina irispide zabalagoa dute:
bederatzigarren artikuluak GEEHren 12. artikuluaren eremua hartzen du barne, baina bere aplikazio-eremua beste ezkontza-modu batzuetara zabal daiteke estatu kideetako legeriak barne hartzen baditu
hamabigarren artikuluaren 1. paragrafoa bat dator GEEHren 11. artikuluarekin, baina bere aplikazio-eremua Europar Batasunaren mailara zabaltzen da
hamalaugarren artikuluaren 1. paragrafoa GEEHren Protokolo Gehigarriaren 2. artikuluarekin bat dator, baina bere aplikazio-eremua lanbide-prestakuntza eta etengabeko prestakuntzarako sarbidera zabaltzen da
hamalaugarren artikuluaren 3. paragrafoa 5 GEEHren protokoloaren 2. artikuluarekin bat dator, gurasoen eskubideei dagokienez
berrogeita zazpigarren artikuluaren 2. eta 3. paragrafoak GEEHren 6. artikuluaren 1. paragrafoarekin bat datoz; hala ere, eskubide eta betebehar zibilei edo zigor-arloko akusazioei buruzko auzietara mugatzea ez dagokio Batasunaren zuzenbideari eta haren aplikazioari
berrogeita hamargarren artikulua GEEHren 7. protokoloaren 4. artikuluarekin bat dator, baina haren irispidea Europar Batasunaren mailara zabaltzen da estatu kideetako jurisdikzio-organoen artean
azkenik, Europar Batasuneko herritarrak ezin dira atzerritartzat hartu Batasunaren zuzenbidearen aplikazio-eremuan, debekatuta baitago nazionalitateagatiko bereizkeria oro.
Atzerritartasunari buruz GEEHren 16. artikuluan bildutako mugak, beraz, ezin izango zaizkie testuinguru horretan aplikatu.
Artikuluaren 4. paragrafoan ageri den interpretazio-araua Europar Batasunaren Tratatuaren 6. artikuluaren 2. paragrafoaren idazketan oinarritzen da (ikus orain Konstituzioaren I-9 artikuluaren 3. paragrafoaren idazketa) eta behar bezala hartzen du aintzat Justizia Auzitegiak konstituzio-tradizio erkideei buruz jarraitutako planteamendua (adibidez, 1979ko abenduaren 13ko epaia, 44/79 gaia, Hauer, 1979 Bild., 3727. or.; 1982ko maiatzaren 18ko epaia, 155/79 gaia, AM&S, 1982 Bild., 1575. or.).
Arau horren arabera, "izendatzaile komunetako txikiena" kontuan hartzen duen planteamendu zorrotza izan beharrean, Gutunean bildutako eskubideak honela interpretatu behar dira: Batasunaren Zuzenbiderako egokia izango den babes-maila handia emateko moduan eta konstituzio-tradizio erkideekiko harmonian egoteko moduan.
Artikuluaren 5. paragrafoak argitu egiten du Gutunean aitortutako "eskubideen" eta "printzipioen" arteko bereizketa.
Bereizketa horren arabera, eskubide subjektiboak errespetatu egin beharko dira; printzipioak, ordea, bete egin behar dira (51. artikuluaren 1. paragrafoa).
Printzipioak lege-egintzen edo betearazpen-egintzen bidez aplika daitezke (Batasunak bere eskumenen arabera eta estatu kideek Batasunaren Zuzenbidea aplikatuz onartutakoak); ondorioz, egintza horiek interpretatu edo berrikusi behar direnean baino ez dira garrantzitsuak auzitegietarako.
Hala eta guztiz ere, ez dute sortzen Batasunaren instituzioen edo estatu kideen agintarien ekintza positiboei buruzko berehalako eskubiderik; hori bat dator hala Justizia Auzitegiaren jurisprudentziarekin (ikus bereziki EETren 174. artikuluaren 2. paragrafoan —Konstituzioaren III-233. artikuluak ordeztu du— bildutako "kautelazko printzipioa"):
Lehen Auzialdiko Auzitegiaren 2002ko irailaren 11ko epaia, T-13/99, Pfizer Kontseiluaren aurka, aurreko jurisprudentziari buruzko aipamen ugari dituena, bai eta nekazaritza-arloko legeriaren printzipioei buruzko 33. artikuluari (lehen 39. artikulua) buruzko epai-sorta bat ere, honako hau adibidez: Justizia Auzitegiaren epaia, 265/85 gaia, Van den Berg, 1987 Bild., 1155. or.: merkatuak egonkor bihurtzeari eta bidezko konfiantzari buruzko printzipioaren kontrola), nola estatu kideetako konstituzio.sistemek "printzipioekiko" duten planteamenduarekin, batez ere Zuzenbide sozialaren eremuan.
Argibide gisa, 25., 26. eta 37. artikuluek, besteak beste, biltzen dituzte Gutunak aitortutako printzipioen adibideak .
Kasu jakin batzuetan, Gutunaren artikulu batek zuzenbide baten eta printzipio baten elementuak bil ditzake; adibidez, 23., 33. eta 34. artikuluek.
Artikuluaren 6. paragrafoa bat dator estatu kide bakoitzeko legeak eta jokaerak, subsidiariotasuna xede, aipatzen dituzten Gutunaren artikuluekin.
53. ARTIKULUA
Babes-maila
Gutun honetako xedapen bat ere ezin da hartu giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen murrizgarri edo kaltegarri izateko, eta halaxe da, eskubide eta askatasun horiek aitortuta baitaude, bakoitzari dagokion aplikazio-eremuan, Batasuneko Zuzenbidean, nazioarteko Zuzenbidean, Batasunaren edo estatu kide guztien parte hartzeaz lotutako nazioarteko hitzarmenetan, eta, batez ere, Giza Eskubideak eta Oinarrizko Askatasunak Babesteko Europako Hitzarmenean, baita estatu kideetako konstituzioetan ere.
Azalpena
Xedapen honek hau du xede: Batasunaren Zuzenbideak, estatu kideetako Zuzenbideak eta Nazioarteko Zuzenbideak dagozkien aplikazio-eremuetan egun eskaintzen duten babes-mailari eustea.
GEEH aipatzen da, oso garrantzitsua baita.
54. ARTIKULUA
Eskubideaz abusatzeko debekua
Jarduera edo egintza batek gutun honetan aitortutako eskubideak edo askatasunak suntsitzekotan, edo eskubide edo askatasun horiei gutun honetan jasotakoak baino murrizketa handiagoak eragitekotan, gutun honetako xedapenetarik bat ere ezin izango da interpretatu jarduera horretan aritzeko edo egintza hori burutzeko bestelako eskubiderik dakarrelako ustean.
Azalpena
Artikulu hau bat dator GEEHren 17. artikuluarekin; honela dio artikulu horrek:
“Jarduera edo egintza batek hitzarmen honetan aitortutako eskubideak edo askatasunak suntsitzekotan, edo eskubide edo askatasun horiei hitzarmen honetan jasotakoak baino murrizketa handiagoak eragitekotan, hitzarmen honetako xedapenetarik bat ere ezin izango da interpretatu, Estatu, talde edo gizabanako bati jarduera horretan aritzeko edo egintza hori burutzeko bestelako eskubiderik dakarkiolako ustean.”
Adierazpena, III-116. artikuluari buruzkoa
Biltzarra bat dator honetan: emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak ezabatzeko bere lehian, Batasunak ahalegina egingo du, bere politiketan, etxe barruko era guztietako indarkeriaren aurka egiten.
Estatu kideek beharrezko neurri guztiak hartuko dituzte delituzko egintza horiei guztiei aurrea hartzeko eta egintza horiek zigortzeko, bai eta biktimei laguntza eta babesa emateko ere.
Adierazpena, III-136. eta III-267. artikuluei buruzkoa
Biltzarraren iritzia da hau: baldin eta III-267. artikuluaren 2. paragrafoan oinarritutako europar lege baten proiektuak edo esparru-lege batenak kalte egiten badie estatu kide baten gizarte-segurantzako sistemaren alderdi oinarrizkoei, hala nola haren aplikazio-eremuari, kostu- edo finantza-egiturari, edota sistema horren finantza-orekari eragiten badio, III-136. artikuluaren 2. paragrafoan zehaztuta dagoen eran, orduan aintzat hartuko dira, behar bezala, estatu kide horren interesak.
Adierazpena, III-160. eta III-322. artikuluei buruzkoa
Biltzarrak hau gogorarazi nahi du: oinarrizko eskubideei eta askatasunei zor zaien begiramenak esan nahi du babestu eta errespetatu egin behar dela direnak direlako pertsona fisikoek edo erakundeek legean jasotako bermeez baliatzeko duten eskubidea.
Horretarako, pertsona fisikoen edo erakundeen eskubideak murrizten dituzten neurriak ezartzen dituzten europar erabakiak epaileek zorrotz kontrolatzen dituztela bermatzeko, irizpide argi eta zehatzetan egon behar dute oinarrituta erabaki horiek.
Irizpide horiek neurri murrizgarri bakoitzaren berezitasunaren araberakoak izan beharko lirateke.
Adierazpena, III-167. artikuluko 2. paragrafoaren c) idatz-zatiari buruzkoa
Biltzarrak aintzakotzat hartu du III-167. artikuluaren 2. paragrafoaren c) idatz-zatia interpretatzean jurisprudentzia honi jarraitu behar zaiola: Alemaniaren iraganeko zatiketaren eragina jasan zutela-eta Alemaniako Errepublika Federaleko zenbait eskualderi emandako diru-laguntzei xedapen jakin batzuk aplika ote dakizkiekeen ebatziz Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak eta Lehen Auzialdiko Auzitegiak emandako jurisprudentziari.
Adierazpena, III-184. artikuluari buruzkoa
III-184. artikuluari dagokionez, Biltzarrak berresten du Batasunaren eta estatu kideen ekonomia- eta aurrekontu-politikaren bi zutabeak honako hauek direla: hazkunderako gaitasuna sendotzea eta aurrekontuen egoera ona bermatzea.
Egonkortasunerako eta Hazkunderako Ituna tresna garrantzitsua da helburu horiek lortzeko.
Biltzarrak berretsi egiten du egonkortasunari eta hazkundeari buruzko xedapenekin duen konpromisoa; hain zuzen ere, xedapen horiek osatzen duten esparruan egin behar da estatu kideen aurrekontu-politiken koordinazioa.
Biltzarrak berresten du arauetan oinarritutako sistema bat dela bermerik onena konpromisoak bete daitezen eta estatu kide guztiak berdintasunez hartuak izan daitezen.
Esparru horretan bertan, Biltzarrak berretsi egiten du, orobat, bat egiten duela Lisboako estrategia deritzon horretan ezarritako helburuekin: enplegua sortzea, egiturazko erreformak gauzatzea eta gizarte-kohesioa.
Batasunaren helburua da ekonomiaren hazkunde orekatua eta prezioen egonkortasuna lortzea.
Horrenbestez, ekonomia- eta aurrekontu-politiketan, ahalik eta lehentasun egokienak ezarri behar dira gai hauei buruz: ekonomiaren erreformak, berrikuntza, lehiakortasuna eta, ekonomiaren hazkundea makala denerako, inbertsio eta kontsumo pribatuaren indartzea.
Honen eragina aurrekontuei buruzko erabakien irizpideetan islatu beharko litzateke, hala estatuek nola Batasunak berak aurrekontuei buruz hartutako erabakietan; batez ere, sarrerak eta gastu publikoak berregituratuz, betiere, Konstituzioaren eta Egonkortasunerako eta Hazkunderako Itunaren arabera aurrekontuetan eduki beharreko diziplina errespetatuta.
Aurrekontuei eta ekonomiari buruz estatu kideek dauzkaten erronkek agerian uzten dute zein garrantzitsua den ekonomia-ziklo osoan zehar aurrekontu-politika egoki bat gauzatzea.
Biltzarra bat dator iritzi honetan: finantza publikoen egoera ona finkatzeko eta aurrekontuen egoera hobetzeko ekonomiaren indartze-garaiek eskaintzen dieten aukeraz baliatu beharko lirateke estatu kideak.
Helburua da ekonomiaren egoera ona den garaietan aurrekontuetan apurka-apurka superabita lortzea, eta, hartara, atzeraldietan jardun ahal izateko beharrezkoa izaten den babes hori osatzea eta finantza publikoen egoera epe luzera bideragarri izan dadin laguntzea.
Estatu kideak zain daude, ikusminez, Egonkortasunerako eta Hazkunderako Itunaren aplikazioaz argibideak emateko eta itun hori indartzeko Batzordeak zer proposamen egin ditzakeen jakiteko, bai eta estatu kideek zer ekarpen egingo duten ezagutzeko ere.
Estatu kideek beharrezkoak diren neurri guztiak hartuko dituzte beren ekonomien hazkunde-gaitasuna handitze aldera.
Ekonomia-politikaren koordinazioa hobetuz gero, aiseago lortu ahal izango litzateke helburu hori.
Adierazpen honen bidez ez da baldintzapean jartzen Egonkortasunerako eta Hazkunderako Itunaren gainean egitekoa den eztabaida.
Adierazpena, III-213. artikuluari buruzkoa
Biltzarrak berresten du III-213. artikuluan azaldutako politikak estatu kideen eskumenekoak direla funtsean.
Artikulu horretan xedatutakoari jarraituz Batasun osorako hartu beharreko sustapen- eta koordinazio-neurriak osagarriak dira.
Estatu kideen arteko lankidetza indartzea dute helburu, eta ez estatuen sistemak harmonizatzea.
Lan-munduko ordezkarien erantzukizunari buruz estatu kide bakoitzean indarrean dauden bermeek eta ohiturek ez dute eraginik izango.
Adierazpen hau ulertu behar da Batasunari eskumenak ematen dizkioten Konstituzioaren xedapenei kalterik egin gabe, gizarte-arlokoak ere barnean direla.
Adierazpena, III-220. artikuluari buruzkoa
Biltzarrak uste du III-220. artikuluan ageri den “uharte-eskualdeak” izenarekin oso-osorik uharte diren Estatuak ere aipa daitezkeela, betiere, beharrezkoak diren betekizun guztiak betetzen badira.
Adierazpena, III-243. artikuluari buruzkoa
Biltzarrak aintzakotzat hartu du III-243. artikuluko xedapenak orain aplikatzen diren bezala aplikatuko direla aurrerantzean ere.
Honako esaldi hau ,“Alemaniaren zatiketak Alemaniako Errepublika Federalaren zenbait eskualderi eragindako atzerapen ekonomikoa konpentsatzeko neurriak…”, Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak eta Lehen Auzialdiko Auzitegiak emandako jurisprudentziaren arabera interpretatu beharko da.
Adierazpena, III-248. artikuluari buruzkoa
Biltzarra bat dator honetan: Europar Batasunak ikerketaren eta garapen teknologikoaren arloan gauzatuko duen ekintzan, kontuan hartu beharko dira estatu kideen ikerketa-politiketan aintzat hartutako norabide eta aukera funtsezkoak.
Adierazpena, III-256. artikuluari buruzkoa
Biltzarraren iritzia da III-256. artikuluak ez diola eragiten estatu kideek beren energia-hornidura bermatzeko – betiere, III-131. artikuluan ezarritako baldintzak betez– beharrezkoak diren xedapen guztiak onartzeko duten eskubideari.
Adierazpena, III-273. artikuluko 1. paragrafoaren bigarren lerrokadari buruzkoa
Biltzarrak uste du III-273. artikuluaren 1. paragrafoaren bigarren lerrokadan aipatzen den europar legeak kontuan hartu beharko lituzkeela ikerketa penalak hasteari buruz estatu kide bakoitzak dituen arauak eta jokaerak.
Adierazpena, III-296. artikuluari buruzkoa
Biltzarrak hau adierazten du: Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatua sinatu bezain laster, Kontseiluaren idazkari nagusiak, atzerri- eta segurtasun-politika erkideko goi-ordezkariak, Batzordeak eta estatu kideek atzerri-ekintzarako Europako zerbitzua prestatzeko lanei ekin beharko lieketela.
Adierazpena, askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparruaren inguruan estatu kideek nazioarteko akordioak negoziatzeaz eta egiteaz III-325. artikuluak ezarritakoari buruzkoa
Biltzarrak berresten du estatu kideek hirugarren herrialdeekin edo nazioarteko erakundeekin negoziatu eta akordioak egin ahal izango dituztela III. zatiko III. tituluko IV. kapituluko 3., 4. eta 5. ataletan aipatzen diren eremuetako gaien inguruan, betiere, akordio horiek Batasunaren Zuzenbidearekin bat badatoz.
Adierazpena, III-402. artikuluko 4. paragrafoari buruzkoa
III-402. artikuluaren 4. paragrafoak xedatzen duenez, baldin eta aurreko garaiko finantza-esparrua amaitutakoan ez bada artean Kontseiluaren europar lege bat onartu finantza-esparru berri bat ezartzeko, aurreko finantza-esparru horren azken urteko gehienezko mugak eta gainerako xedapenak ezartzen jarraituko da harik eta lege hori onartzen den arte.
Biltzarrak adierazten du, 2006 urtearen amaieran ez bada artean Kontseiluaren europar legerik onartu finantza-esparru berri bat ezartzeko, funtsen esleipena, 2007 urtetik aurrera, estatu kide guztiei irizpide berberak ezarriz egingo dela; orobat, halaxe izango da 2003ko apirilaren 16ko atxikitze-tratatuari dagozkion kasuetan ere, estatu kide berriei kredituen esleitzeko orduan, 2006 urtera arte arian-arian aplikatzeko denbora bat ezarri baitzuen tratatu horrek.
Adierazpena, III-419. artikuluari buruzkoa
Biltzarrak hau adierazten du: lankidetza indartua eskatzean, estatu kideek adierazi ahal izango dute, III-422. aplikatzea nahi duten, gehiengo kualifikatuaren bidezko bozketa hedatzea xedatzen baitu, edo legegintzako prozedura arrunta erabili nahi duten.
Adierazpena, IV-440. artikuluko 7. paragrafoari buruzkoa
Tratatugile Gorenak bat datoz Kontseilu Europarrak, IV-440. artikuluaren 7. paragrafoa aplikatuz, europar erabaki bat onar dezan, Mayotte-ren Batasunarekiko estatutua aldatze aldera; hartara, lurralde hori eskualde ultraperiferikoa bihurtuko litzateke, IV-440. artikuluaren 2. paragrafoan eta III-424. artikuluan adierazitako eran, baldin eta Frantziako agintariek Kontseilu Europarrari eta Batzordeari jakinarazten badiote uharte horren barne-estatutuaren une horretako bilakaerak horretarako bidea ematen duela.
Adierazpena, IV-448. artikuluko 2. paragrafoari buruzkoa
Biltzarraren iritziz, Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatua IV-448. artikuluaren 2. paragrafoan adierazitako hizkuntzetara itzuli ahal izateak lagundu egiten du, I-3. artikuluaren 3. paragrafoaren laugarren lerrokadan adierazitakoari jarraituz, Batasuneko kultura- eta hizkuntza-aniztasunaren aberastasuna errespetatzeko helburua betetzen. Horrela, bada, Biltzarrak berretsi egiten du Batasunak Europako kultura-aniztasunarekiko konpromisoa baduela, eta hizkuntza horiei eta beste batzuei arreta berezia eskaintzen jarraituko duela aurrerantzean ere.
Biltzarrak gomendio hau egiten du: IV-448 artikuluko 2. paragrafoan aitortzen den aukera erabili nahi duten estatu kideek, Tratatua sinatutako egunean hasitako sei hilabeteko epearen barruan, jakinarazi diezaiotela Kontseiluari Tratatua zein hizkuntzatara itzuliko den.
Adierazpena, Europarentzat Konstituzioa bat eratzen duen Tratatuaren berrespenari buruzkoa
Biltzarrak ohartarazten du ezen, Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatua sinatu eta bi urteko epea igarota, estatu kideetako bostetik lauk Tratatua berretsi badute eta estatu horietako batek edo batzuek oztopoak izan badituzte berrespen horretarako, gaia Kontseilu Europarrak aztertuko duela.
B.
KONSTITUZIOARI ERANTSITAKO PROTOKOLOEI BURUZKO ADIERAZPENAK
Adierazpenak, Danimarkako Erresumaren, Irlandaren eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuaren, Heleniar Errepublikaren, Espainiako Erresumaren eta Portugalgo Errepublikaren, eta Austriako Errepublikaren, Finlandiako Errepublikaren eta Suediako Erresumaren atxikitze-tratatu eta -aktei dagokien protokoloari buruzkoak
Adierazpena, Åland Uharteei buruzkoa
Biltzarrak aitortzen du Åland Uharteetan aplikatu beharreko erregimena, Konstituzioaren IV-440. artikuluaren 6. paragrafoan jasotakoa, uharte horiek nazioarteko zuzenbidearen ondorioz duten estatutu berezia aintzat hartuta ezarritakoa dela.
Honen inguruan, Biltzarrak nabarmendu nahi du berariazko xedapenak jaso direla ondoren aipatzen diren herrialdeen atxikitze-tratatu eta -akten gaineko protokoloaren V. tituluaren 5. atalean: Danimarkako Erresuma, Irlanda eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua; Heleniar Errepublika; Espainiako Erresuma eta Portugalgo Errepublika, eta Austriako Errepublika, Finlandiako Errepublika eta Suediako Erreinua.
Adierazpena, sami herriari buruzkoa
Biltzarrak, ondoren aipatzen diren herrialde hauen atxikitze-tratatu eta -akten gaineko protokoloaren 60. eta 61. artikuluak kontuan hartuta – Danimarkako Erresuma, Irlanda eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua; Heleniar Errepublika; Espainiako Erresuma eta Portugalgo Errepublika, eta Austriako Errepublika, Finlandiako Errepublika eta Suediako Erreinua–, aitortzen ditu Suediak eta Finlandiak sami herriaren alde beren gain hartu dituzten betebeharrak eta konpromisoak, nazioarteko zuzenbidearen eta beren estatuetako zuzenbidearen esparruan beren gain hartutakoak.
Biltzarra jabetzen da Suediak eta Finlandiak sami herriaren bizibideak, hizkuntza, kultura eta bizimodua zaindu eta garatzeko konpromisoa hartu dutela beren gain, eta uste du samien kultura eta bizibide ohikoak lehen sektoreko jardueren menpe daudela, hala nola samiak bizi izan diren ohiko eremuetan egiten den elur-oreinen zaintza.
Honen inguruan, Biltzarrak nabarmendu nahi du berariazko xedapenak jaso direla ondoren aipatzen diren herrialdeen atxikitze-tratatu eta -akten gaineko protokoloaren V. tituluaren 6. atalean: Danimarkako Erresuma, Irlanda eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batua; Heleniar Errepublika; Espainiako Erresuma eta Portugalgo Errepublika, eta Austriako Errepublika, Finlandiako Errepublika eta Suediako Erreinua.
Adierazpenak, Txekiar Errepublikaren, Estoniako Errepublikaren, Zipreko Errepublikaren, Letoniako Errepublikaren, Lituaniako Errepublikaren, Hungariako Errepublikaren, Maltako Errepublikaren, Poloniako Errepublikaren, Esloveniako Errepublikaren eta Eslovakiako Errepublikaren atxikitze-tratatuari eta -aktari buruzko protokoloaren gainekoak.
Adierazpena, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuak Zipren subiranotasunpean dituen eremuei buruzkoa
BILTZARRAK,
Gogoan du Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuak Zipren subiranotasunpean dituen eremuen gainean egindako adierazpen erkideak (Erresuma Batua Europako Erkidegoei atxikitzeko tratatuaren azken Aktari erantsita dago adierazpen hori) zer ezartzen zuen Europako Ekonomia Erkidegoaren eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuak Zipren subiranotasunpean dituen eremuen arteko harremanei aplikatu beharreko erregimenaz: Erkidegoaren eta Zipreko Errepublikaren arteko balizko akordio batean zehaztuko zela, hain zuzen ere, erregimen hori.
Kontuan hartuz Zipreko Errepublika Ezartzeari buruzko Tratatuan (aurrerantzean “Ezartze Tratatua”) eta hari erantsitako Agiri Trukean (1960ko abuztuaren 16koa) subiranotasunpeko eremuei buruz ezarritakoa;
Orobat, aintzakotzat hartuta Erresuma Batuko Gobernuak eta Zipreko Errepublikako Gobernuak subiranotasunpeko eremu horien administrazioari buruz egindako Agiri Trukea, 1960ko abuztuaren 16koa, hala nola Erresuma Batuaren Adierazpena, hari erantsitakoa, eta adierazpen horrek dioela lortu beharreko helburuetako bat dela subiranotasunpeko eremu horietan bizilekua duten edo lan egiten duten pertsonen interesak babestea; eta kontuan hartuz, alde horretatik, pertsona horiek, ahal dela, Zipreko Errepublikan bizilekua duten edo lan egiten duten pertsonek bezalako tratua hartu beharko luketela;
Aintzakotzat hartuta, orobat, subiranotasunpeko eremuen eta Zipreko Errepublikaren arteko aduanen erregimenari buruz Ezartze Tratatuan ezarritako xedapenak eta, batez ere, tratatu horretako F eranskinekoak;
Aintzakotzat hartuta, orobat, Erresuma Batuak hartutako konpromisoa, bere subiranotasunpeko eremuen eta Zipreko Errepublikaren artean muga-zaintzako posturik edo aduana-posturik ez ezartzekoa, bai eta Ezartze Tratatuarekin bat etorriz onartutako xedapenak ere, Zipreko Errepublikako agintariei subiranotasunpeko eremuan hainbat zerbitzu publiko administratzeko eskumena ematen dizkietenak, hala nola nekazaritzarekin, aduanekin eta zergekin zerikusia duten kontuetan;
Berretsiz Zipreko Errepublika Europar Batasunari atxikitzeak ez liekeela Ezartze Tratatua sinatu zuten alderdien eskubide eta betebeharrei ezertan eragin behar;
Aitortuz, hortaz, badela beharrizan bat Erresuma Batuko subiranotasunpeko eremuei Batasunaren egintzen eta Konstituzioaren zenbait xedapen aplikatzeko, bai eta subiranotasunpeko eremu horietan xedapen horiek betetzeari buruzko beste zenbait xedapen berezi onartzeko ere;
Nabarmendu nahi du berariazko xedapenak ezarri direla idatziz gai honen inguruan, herrialde hauen atxikitze-tratatuari eta -aktari buruzko protokoloaren bigarren zatiaren III. tituluan: Txekiar Errepublika, Estoniako Errepublika, Zipreko Errepublika, Letoniako Errepublika, Lituaniako Errepublika, Hungariako Errepublika, Maltako Errepublika, Poloniako Errepublika, Esloveniako Errepublika eta Eslovakiako Errepublika.
Adierazpena, Batzordearena, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuak Zipren subiranotasunpean dituen eremuei buruzkoa
Batzordeak berretsi egiten du bere ohiko interpretazioa. Haren arabera, Batasunaren zuzenbidearen barruan, Erresuma Batuak subiranotasunpean dituen eremuetan aplikatu beharreko xedapenen artean daude honako hauek (Txekiar Errepublika, Estoniako Errepublika, Zipreko Errepublika, Letoniako Errepublika, Lituaniako Errepublika, Hungariako Errepublika, Maltako Errepublika, Poloniako Errepublika, Esloveniako Errepublika eta Eslovakiako Errepublika Europar Batasunari atxikitze-tratatuari eta -aktari buruzko protokoloaren bigarren zatiaren III. tituluaren arabera aplikatu behar zaizkie):
a)
Kontseiluaren 3448/93 (EE) Erregelamendua, 1993ko abenduaren 6koa, nekazaritzako ekoizkin batzuk eraldatuz ateratzen diren salgai jakin batzuei aplikatu beharreko truke-erregimena ezartzen duena.
b)
Kontseiluaren 1260/1999 (EE) Erregelamendua, 1999ko ekainaren 21ekoa, egitura-funtsei buruz xedapen orokorrak ematen dituena, Erresuma Batuak subiranotasunpean dituen eremuetan landa-garapeneko neurriak NBBEF-ren Berme Atalaren bitartez finantzatze aldera; Kontseiluaren 1257/1999 (EE) Erregelamenduak, 1999ko maiatzaren 17koak, hala eskatzen duen heinean eman dira xedapen horiek, izan ere, baita erregelamendu horren gaia: Nekazaritza Bideratzeko eta Bermatzeko Europako Funtsaren kontura – NBBEF– landa-garapenerako eman beharreko laguntzak.
Adierazpena, Lituaniako Ignalina-ko zentral nuklearrari buruzkoa
BILTZARRAK,
Batasunak Lituaniari laguntza gehiago ematen jarraitzeko duen nahia adierazten du, Lituaniak Ignalina-ko zentral nuklearra eraisteko egindako ahaleginaren ordainetan, ahalegin horren neurriko laguntza behar bestekoa, hain zuzen ere; laguntza hori, Lituania Batasunari atxiki ondoren ere emango dio, 2006 urtera arteko aldian, baita ondoren ere; gainera, gogoan hartzen du Lituaniak, Batasunak adierazi dion elkartasun hau aintzat hartuta, bere gain hartu duela konpromisoa Ignalina-ko zentral nuklearreko 1. unitatea 2005 urtea baino lehenago ixteko, eta 2. unitatea beranduenez ere 2009 urtean.
Aitortzen du Ignalina-ko zentral nuklearra eraistea –bi erreaktore ditu, Sobiet Batasuna zenarengandik oinordetzan jasoak, RMBK motakoak eta 1500 MW-ekoak– aurrekaririk gabeko ahalegina dela, eta finantza-zama ezohikoa dela Lituaniarentzat, neurri eta ekonomia-gaitasun horretako herrialde batentzat gehiegizkoa; gainera, eraiste-lan horrek egungo finantza-aurreikuspenek hartzen duten aldia baino harantzago jarraitu beharko du, 1999ko maiatzaren 6ko instituzioen arteko akordioan zehaztu zen bezala.
Ignalina-ko zentral nuklearra eraitsi eta behin betiko ixteak ekarriko dituen ondorioei aurre egiteko Batasunak eman beharreko laguntza gehigarri horiei buruzko aplikazio-xedapenak onartzeko beharrizana dagoela ikusirik;
Aintzakotzat hartuta, Batasunaren diru-laguntza horiek erabiltzeko orduan, Lituaniak behar bezala zainduko dituela Ignalina-ko zentral nuklearra behin betiko ixteak gehien eragiten dien eskualdeen beharrizanak.
Honako hau adieraziz: diru-laguntza publikoa izango duten zenbait neurri, hala nola Ignalina-ko zentral nuklearra eraistea, barne-merkatuarekin bateragarritzat joko dela; eta bateragarritzat joko direla, orobat, ingurumena europar altxorraren arabera hobetzea, bai eta zentral nuklear hori behin betiko itxi ondoren elektrizitatea ohiko bitartekoen bidez ekoizteko gaitasuna berritzea ere, beharrezkoa izango baita bi erreaktore horiek ekoizten zuten elektrizitatea berdintzeko.
Nabarmendu nahi du berariazko xedapenak jaso direla idatziz gai honen inguruan, herrialde hauen atxikitze-tratatuari eta -aktari buruzko protokoloaren bigarren zatiaren IV. tituluan: Txekiar Errepublika, Estoniako Errepublika, Zipreko Errepublika, Letoniako Errepublika, Lituaniako Errepublika, Hungariako Errepublika, Maltako Errepublika, Poloniako Errepublika, Esloveniako Errepublika eta Eslovakiako Errepublika.
Adierazpena, Kaliningrad-eko eskualdearen eta Errusiar Federazioko beste leku batzuen artean pertsonek lehorretik egiten dituzten joan-etorriei buruzkoa.
BILTZARRAK,
Berezitzat jotzen du Errusiar Federazioko Kaliningrad-eko eskualdearen egoera Europar Batasunaren hedapenaren aurrean;
Aitortzen ditu askatasun-, segurtasun- eta justizia-esparru bat ezartzeari buruz altxorrak Lituaniari ezartzen dizkion betebehar eta konpromisoak;
Gogoan hartzen du bereziki, Lituaniak erabat aplikatu eta betearazi behar duela Batasunaren altxorra, beranduenez ere Lituania Batasunari atxikitzen zaionetik hasita, kanpo-mugak zeharkatzeko bisa behar duten herritarren herrialdeen zerrendari eta betekizun horretatik salbuetsita dauden herritarren herrialdeen zerrendari dagokienez, baita era batean egindako bisa-ereduari buruzko Batasunaren altxorrari dagokionez ere.
Aitortzen du Kaliningrad-eko eskualdearen eta Errusiar Federazioaren beste leku batzuen artean pertsonak iragan ohi direla lehorretik, Batasunaren lurraldean zehar, eta hori Batasunari bere osoan eragiten dion gaia dela, eta halakotzat hartu beharko litzatekeela, Lituaniaren kontrako ondoriorik eragin gabe.
Kontuan hartuz Kontseiluak barne-mugetan kontrolak ezabatzea erabaki beharko duela horretarako baldintzak betetzen direnean;
Deliberatuta dagoela Lituaniari laguntzera barne-mugarik gabeko Schengen esparruan erabat parte hartzeko behar diren betekizunak lehenbailehen bete ditzan;
Nabarmendu nahi du berariazko xedapenak ezarri direla idatziz gai honen inguruan, herrialde hauen atxikitze-tratatuari eta -aktari buruzko protokoloaren bigarren zatiaren V. tituluan: Txekiar Errepublika, Estoniako Errepublika, Zipreko Errepublika, Letoniako Errepublika, Lituaniako Errepublika, Hungariako Errepublika, Maltako Errepublika, Poloniako Errepublika, Esloveniako Errepublika eta Eslovakiako Errepublika.
Adierazpena, Eslovakiako Bohunice V1 zentral nuklearraren 1. unitateari eta 2. unitateari buruzkoa
BILTZARRAK,
Ikusirik Eslovakiak baduela konpromiso bat bere gain hartua Bohunice-ko zentral nuklearraren 1. unitatea eta 2. unitatea ixteko (lehenbizikoa 2006 urtearen amaieran eta bigarrena 2008 urtearen amaieran), honako hau adierazten du hemen: Batasunak borondatea duela 2006 urtera arte finantza-laguntza ematen jarraitzeko, Phare programaren barruan aurreatxikitzeko laguntzari jarraipena emanez, zentral nuklear hori eraisteko Eslovakiak hasi duen ahalegina babeste aldera;
Ikusirik badagoela beharrizana Batasunaren laguntza horren jarraipenari buruz aplikazio-arauak onartzeko;
Nabarmendu nahi du berariazko xedapenak jaso direla idatziz gai honen inguruan, herrialde hauen atxikitze-tratatuari eta -aktari buruzko protokoloaren bigarren zatiaren IX. tituluan: Txekiar Errepublika, Estoniako Errepublika, Zipreko Errepublika, Letoniako Errepublika, Lituaniako Errepublika, Hungariako Errepublika, Maltako Errepublika, Poloniako Errepublika, Esloveniako Errepublika eta Eslovakiako Errepublika.
Adierazpena, Zipreri buruzkoa
BILTZARRAK,
Berretsi egiten du Zipreren arazoari buruz Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren Ebazpenekin bat etorriz akordio oso bat lortzeko hartua duen konpromisoa, eta, berretsi egiten du, orobat, Nazio Batuen idazkari nagusiak asmo horrekin egindako ahalegin guztien aldeko laguntza tinkoa.
Uste du oraindik ez dela lortu Zipreren arazoari buruz akordio osorik.
Uste du beharrezkoa dela, horrenbestez, Zipreko Errepublikan Zipreko Errepublikako Gobernuak benetako kontrolik ez duen eremuetan Europar Batasunaren altxorraren aplikazioa eten dadin xedatzea;
Uste du, orobat, Zipreko arazoari konponbideren bat aurkitzen bazaio, altxorraren aplikazioaren etenaldia bukatu egin beharko dela;
Kontuan hartuz Europar Batasuna prest dagoela akordio horren baldintzetara egokitzeko, Batasunaren oinarri diren printzipioekin bat etorriz;
Kontuan hartuz beharrezkoa dela xedatzea nola aplikatuko diren Europar Batasunaren Zuzenbidearen xedapenak bi eremu horien arteko muga-eremuan, hala Zipreko Errepublikako Gobernuak benetako kontrola daukan eremuetan nola Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuaren subiranotasunpeko ekialdeko eremuetan;
Bere nahia delarik Zipre Batasunari atxikitzeak Zipreko herritar guztiei onura ekar diezaien eta bake zibila eta adiskidetzea susta dezan;
Nabarmendu nahi du ez dagoela ezer ondoren aipatzen diren herrialde hauen atxikitze-tratatuari eta -aktari buruzko protokoloaren bigarren zatiaren X. tituluan, helburu hori iristeko neurrietarako eragozpen izango denik: Txekiar Errepublika, Estoniako Errepublika, Zipreko Errepublika, Letoniako Errepublika, Lituaniako Errepublika, Hungariako Errepublika, Maltako Errepublika, Poloniako Errepublika, Esloveniako Errepublika eta Eslovakiako Errepublika.
Uste du neurri horiek ez diotela eragin behar erkidegoko altxorrak Zipreko Errepublikako gainerako leku guztietan behar duen aplikazioari, protokolo horretan ezarritako baldintzen arabera egin beharreko aplikazioari, esan nahi da.
Nabarmendu nahi du berariazko xedapenak ezarri direla idatziz gain honen inguruan, herrialde hauen atxikitze-tratatuari eta -aktari buruzko protokoloaren bigarren zatiaren X. tituluan: Txekiar Errepublika, Estoniako Errepublika, Zipreko Errepublika, Letoniako Errepublika, Lituaniako Errepublika, Hungariako Errepublika, Maltako Errepublika, Poloniako Errepublika, Esloveniako Errepublika eta Eslovakiako Errepublika.
Adierazpena, Danimarkaren jarreraren gaineko protokoloari buruzkoa
Biltzarrak erasota utzi duenez, Danimarkak adierazi du ez duela boto-eskubiderik erabiliko xedapenak onartzea eragozteko, baldin eta xedapen horiek Danimarkan aplikatzekoak ez badira, Kontseiluak bere kabuz edo Europako Parlamentuarekin batera onartutako egintza juridikoak direla eta, bai egintza juridiko horiek Danimarkan aplikatu beharreko xedapenak dituztenean, baita, Danimarkaren jarrerari buruzko protokoloaren I. zatia aplikatu beharreko oinarri juridikoa edukitzeagatik, Danimarkan aplikatzekoak ez diren xedapenak dituztenean ere.
Gainera, Biltzarrak jakinarazten du Danimarkak, Biltzarrak I-43 eta III-329. artikuluen gainean egindako Adierazpenean oinarrituta, honako hau adierazten duela: Danimarkaren jarreraren gaineko protokoloaren I eta II. zatien arabera parte hartuko duela Danimarkak I-43 eta III-329. artikuluak aplikatuz egin beharreko ekintzetan edo onartu beharreko egintza juridikoetan.
Adierazpena, Batasunaren instituzio eta organoei buruzko xedapen iragankorren gaineko protokoloari buruzkoa
Errumania eta/edo Bulgaria Batasunari atxikitzeko biltzarretan estatu kideek hartuko duten jarrera erkidea, Europako Parlamentuan jarlekuak nola banatuko diren eta Kontseilu Europarrean eta Kontseiluan botoek nolako haztapena izango duten zehazteari begira, honako hau izango da:
Baldin eta Errumania eta/edo Bulgariaren atxikitzea I-20. artikuluaren 2. paragrafoan jasotako Kontseilu Europarraren erabakia indarrean sartu baino lehen gertatzen bada, Europako Parlamentuan taula honen arabera banatuko dira jarlekuak 2004-2009 legegintzaldian zehar (27 estatu kidez osatutako Batasuna litzateke):
ESTATU KIDEAK
EP-N DAGOZKIEN JARLEKUAK
Alemaniak
Erresuma Batuak
Frantziak
Italiak
Espainiak
Poloniak
Errumaniak
Herbehereek
Greziak
Txekiar Errepublikak
Belgikak
Hungariak
Portugalek
Suediak
Bulgariak
Austriak
Eslovakiak
Danimarkak
Finlandiak
Irlandak
Lituaniak
Letoniak
Esloveniak
Estoniak
Ziprek
Luxenburgok
Maltak
GUZTIRA
Ondorioz, Konstituzioaren I-20. artikuluaren 2. paragrafoak xedatutakoa gorabehera, Europar Batasunari atxikitzeko tratatuak ezarriko du Europako Parlamentuko diputatuen kopurua 750 kidekoa baino handiagoa izan ahal izango dela 2004-2009 legegintzaldiaren gainerako zatian.
Europar Batasunaren instituzioen eta organoen gaineko xedapen iragankorrei buruzko protokoloaren 2. artikuluaren 2. paragrafoan honela finkatu da Errumaniak eta Bulgariak Kontseilu Europarrean eta Kontseiluan izango dituzten botoen haztapena: Errumaniak 14, Bulgariak 10.
Estatuak Batasunari atxikitzen zaizkion bakoitzean, Europar Batasunaren instituzioen eta organoen gaineko xedapen iragankorrei buruzko protokoloan ageri den atalasea protokolo horretako 2. artikuluaren 3. paragrafoan xedatutakoaren arabera kalkulatuko da.
Adierazpena, Italiari buruzkoa
Biltzarrak aintzakotzat hartu du Europako Ekonomia Erkidegoa eratzeko 1957ko Tratatuari erantsitako Italiari buruzko protokoloak –gero aldatu egin zen Europar Batasunaren Tratatua onartzeko– honako hau dioela:
TRATATUGILE GORENEK,
Italiari eragiten dioten zenbait arazo ebatzi nahirik,
Honako xedapen hauek HITZARTU DITUZTE, eta tratatuari eranskin gisa erantsi:
ERKIDEGOKO ESTATU KIDEAK
JAKINAREN GAINEAN daude Italiako gobernuak ekonomiaren hazkunderako hamar urteko programa bat gauzatzeari ekin diola, eta programa horren helburua Italiako ekonomiaren egiturazko desorekak konpontzea dela: hegoaldean eta uharteetan gutxien garatuta dauden eremuetan ekonomia-ekipamenduak ezartzen hasi da, eta langabeziaren aurka egiteko lanpostu berriak sortzen,
GOGORARAZTEN DUTE eurak partaide direneko nazioarteko lankidetzako zenbait erakundek aintzat hartu eta onartu dituztela Italiako gobernuaren programa honen printzipioak eta helburuak,
AITORTZEN dute programa horren helburuak lortu egin behar direla, interes erkiderako baita,
BAT DATOZ, Italiako gobernuari eginkizun hori burutzen laguntzeko, Erkidegoko instituzioei honako hau gomendatzean: aplika ditzatela Tratatuan jasotako mekanismo eta prozedura guztiak, eta, batez ere, ekin diezaiotela Europako Inbertsio Bankuaren eta Europako Gizarte Funtsaren baliabideak era egokian erabiltzeari.
BEREN IRITZIA DA Erkidegoko instituzioek kontuan hartu behar dutela, Tratatua aplikatzean, Italiako ekonomiak zer-nolako ahalegina egin beharko duen datozen urteetan, eta, orobat, tentsio arriskutsuak eragoztea komeni dela, batez ere ordainketa-balantzari edo enpleguaren mailari eragin diezaioketenak, kolokan jar baitezakete Tratatua Italian aplikatzea.
AITORTZEN dute, 109. H eta 109. I artikuluak aplikatzekotan, ahalegina egin beharko dela Italiako gobernuari eskatutako neurri horiek honako helburu hauek berma ditzaten: ekonomia-hazkunderako programa hori betetzea eta herritarren bizitza-maila handitzea.”
ESTATU KIDEEN ADIERAZPENAK
Adierazpena, Herbehereetako Erresumarena, I-55. artikuluari buruzkoa
Herbehereetako Erresuma bat dator europar erabaki bat har dadin, I-55. artikuluaren 4. paragrafoan ageri den bezala, hartara I-54. artikuluaren 3. paragrafoan ageri den europar legea berrikusi eta Herbehereei konponbide egoki baten eskaintza egin dakien, beren ordainketa-egoera negatiboa konpontze aldera, gehiegizkoa baita egoera hori Batasunaren aurrekontuaren arabera.
Adierazpena, Herbehereetako Erresumarena, IV-440. artikuluari buruzkoa
Herbehereetako Erresumak hau adierazten du: baldin eta europar erabaki bat hartu behar bada, IV-440. artikuluaren 7. paragrafoan ageri den eran, eta erabaki horren helburua bada Holandarren Antillek edo Arubak Batasunarekiko duten estatutua aldatzea, ekimen horrek Herbehereetako Erresumaren estatutuaren arabera onartutako erabaki bat beharko du oinarritzat.
Adierazpena, Alemaniako Errepublika Federalarena, Irlandarena, Hungariako Errepublikarena, Austriako Errepublikarena eta Suediako Erresumarena
Alemaniak, Irlandak, Hungariak eta Austriak adierazi dute Energia Atomikoaren Europako Erkidegoa eratzeko Tratatua ez dela funtsean aldatu indarrean sartu zenez geroztik, eta eguneratu beharra dagoela.
Hortaz, estatu kideetako Gobernuen Ordezkarien Biltzar bat egitearen alde agertu dira, eta Biltzar horretarako deialdia lehenbailehen egitearen alde.
Adierazpena, Espainiako Erresumarena eta Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuarena
Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatua honela aplikatuko zaio Gibraltarri: atzerri-harremanak estatu kideetako baten erantzukizunpean dituen Europako lurralde gisa.
Horrek ez dio eragingo inolako aldaketarik estatu kide horietako bakoitzaren jarrerari.
Adierazpena, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresuma Batuarena, “herritarrak” terminoaren definizioari buruzkoa
Erresuma Batuak, Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatuari eta Energia Atomikoaren Europako Erkidegoa eratzeko Tratatuari dagokionez, edo tratatu horietatik eratorritako edozein egintzari edo tratatu horiek indarrean iraunarazten duten edozein egintzari dagokionez, berretsi egiten du 1982 urteko abenduaren 31n egindako adierazpena, "herritarrak" terminoaren ingurukoa, salbuespen batekin: "Britainia Handiaren menpeko lurraldeetako herritarrak” aipamena “Britainia Handiaren itsasoz haraindiko lurraldeetako herritarrak” esanahiarekin ulertu behar dela.
Adierazpena, Espainiako Erresumarena, “herritarrak” terminoari buruzkoa
Espainiak honetaz ohartarazten du: Konstituzioaren I-10. artikuluaren arabera, estatu kide bateko nazionalitatea daukan pertsona orok dauka Batasuneko herritartasuna.
Orobat, honako hau gogorarazten du: Konstituzioaren araberako integrazio europarrak egun duen egoera honetan, estatu kideetako herritarrek baino ez dauzkate europar herritartasunari dagozkion berariazko eskubideak, non eta Batasunaren Zuzenbideak ez duen berariaz besterik xedatzen.
Honi dagokionez, Espainiak, azkenik, hau nabarmendu nahi du: Konstituzioaren I-20 eta I-46. artikuluen arabera, Europako Parlamentuak ordezkatzen ditu egun Batasuneko herritarrak.
Adierazpena, Britainia Handiko eta Ipar Irlandako Erresumarena, Europako Parlamenturako hauteskundeetako boto-eskubideari buruzkoa
Erresuma Batua ohartzen da Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatuaren I-20. artikuluaren eta beste xedapen batzuen asmoa ez dela Europako Parlamenturako hauteskundeetako boto-eskubidearen oinarria aldatzea.
Adierazpena, Belgikako Erresumarena, estatuetako parlamentuei buruzkoa
Belgikak argi utzi nahi du honako hau: bere konstituzio-zuzenbidea dela-eta, Parlamentu Federalaren Ordezkarien Ganbera eta Senatua ez ezik, Komunitateen eta Eskualdeen Parlamentu Biltzarrak ere estatuko parlamentu-sistemaren osagai gisa edo estatuko parlamentuaren ganbera gisa aritzen direla, Batasunak bere esku dituen eskumenei dagokienez.
Adierazpena, Letoniako Errepublikarena eta Hungariako Errepublikarena, Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatuan erabiltzen den diru bakarraren izenaren ortografiari buruzkoa
Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatuan erabiltzen den Europar Batasunaren diru bakarraren izenaren ortografia bateratuari, billeteetan zein txanponetan azaltzen den berari, kalterik egin gabe, Letoniak eta Hungariak adierazten dute Europarentzat Konstituzio bat eratzen duen Tratatuaren letonierazko eta hungarierazko testu osoan erabiltzen den diru bakarraren izenaren ortografiak, bere eratorriak ere barnean direla, ez diela eragiten letonieraz eta hungarieraz indarrean dauden arauei.