279/1991 Errege Dekretua, Eraikuntzako oinarrizko araua

Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala

279/1991 Errege Dekretua, martxoaren 1ekoa, «NBE-CPI/91: Suteen aurka Babesteko Baldintzak Eraikinetan» Eraikuntzako Oinarrizko Araua onartzen duena.

Eraikuntzako araudiari buruzko ekainaren 10eko 1650/1977 Errege Dekretuaren bitartez, ezartzen da Eraikuntzako Oinarrizko Arauak (EOA) «nahitaez bete beharreko arauak direla eraikuntza-proiektu eta -obra guztietan», eta honako helburu hauek dituzte arau horiek: pertsonen segurtasuna defendatzea, giza eskakizunei erantzuteko gainerako gutxieneko baldintzak ezartzea, eta gizartearen ekonomia babestea.

2059/1981 Errege Dekretuak, apirilaren 10ekoak, NBE-CPI/81 Eraikuntzako Oinarrizko Araua onartu zuen, berariaz sortutako ministerioarteko batzorde batek proposatuta, eta eraikinek bete beharreko suteen aurkako prebentzioko eta babeseko baldintza orokor batzuk ezartzeko helburuarekin.

Honela egituratu zen Arau hori: atal orokor bat, zeinak eraikin mota guztiei ezarri beharreko baldintzak ezartzen zituen; hamar eranskin, non xedatzen zitzaion erabileraren arabera eraikin bakoitzak bete behar zituen baldintza bereziak jasotzen ziren, eta beste lau eranskin, horien guztien aplikazioa errazteko.

Jendaurreko informazioko aldi baten ondoren, eta Herri Lan eta Hirigintza Ministerioak lehenengo xedapen iragankorraren arabera aurkeztutako oharrak aztertu ondoren, 1587/1982 Errege Dekretuaren (ekainaren 25ekoa) bitartez aldatu zen Araua, eta atzeratu egin zen baldintza bereziei buruzko eranskinak indarrean jartzea, eranskinok onartu arte.

Halaber, ikusirik gaiaren konplexutasuna, nola garrantzitsuak ziren egindako oharretako batzuk, eta iritzirik, pertsonen segurtasunean zeukan eraginagatik, Araudia eguneraturik atxiki behar zela etengabe, Eraikinetan Suteen aurka Babesteko Baldintzetarako Ministerioarteko Batzordea eratu zen, zeinak izaera iraunkorra izango duen, Herri Lan eta Hirigintza Ministerioarekin lotutako antzeko beste batzuek bezala.

Batzorde horretan, suteen aurkako babesarekin lotutako eskumenak dituzten ministerio guztiak egon dira ordezkatuta. Batzordeak Eraikuntzako Oinarrizko Arauaren aplikazioaren esperientzia eta gai horretan izan diren aurrerapen teknologikoak aztertu zituen, eta egiaztatu zuen, horren bitartez, Arauaren osotasuna sakonki berrikustea komeni zela, haren eskakizun mailak gure herriaren errealitate teknikora eta ekonomikora egokitzeko, eta araudi hori Europar Erkidegoko herrienarekin bateratzeko.

Beste ildo batean, beharrezkotzat jo da Batzorde iraunkorra berrantolatzea, haren funtzioak zabaltzen direla, eta bertara autonomia erkidegoen eta udalen ordezkariak ekartzen direla; azken horiek, Espainiako Probintzien eta Udalerrien Federazioaren bitartez.

Ikusirik zer arazo bereziak gertatu diren Eraikuntzako Oinarrizko Araua eta Ikuskizun Publikoen eta Jolas Jardueren Poliziaren Araudi Orokorra batera aplikaturik, eta ikusirik koordinatu beharra dagoela bi xedapenon aplikazioa, Barne Ministerioko Ikuskizun Publikoen Poliziaren Aholku Batzorde Zentraleko ordezkaritza bat sartu da Batzordean.

Horren bitartez, errotik saihestu nahi dira suteen aurkako babesa arautzen duten xedapenen arteko sakabanaketa eta kontraesanak, egungo esparru arauemailea sinplifikatzen eta batzen dela, eta koordinazio tekniko eta lege-koordinazio handiago batzuk ezarri nahi dira, NBE-CPI/91 Eraikuntzako Oinarrizko Arauaren bitartez, arau hori erreferentzia-puntu komuna izan dadin administrazio publikoentzat, eta administrazio horietatik datozen xedapenak, bereziki suteak saihesteko udal ordenantzak, Arau horrekin batera daitezen, aurrerantzean eraikin guztiek, eraikitzen diren tokian eraikitzen direla, segurtasun-baldintza berak eskain diezazkieten beren okupatzaileei.

Eraikuntzako Oinarrizko Araua bera interpretatzeko eta aplikatzeko irizpide teknikoak ere koordinatu nahi dira administrazioek egindako kontrol-jardueretan.

Era berean, suteak saihesteko zerbitzuen esperientzia zabala jasotzeko, eta Eraikuntzako Oinarrizko Araua normalizazio- eta egiaztapen-urratsekin lotzeko, honako hauek ere sartzen dira Batzorde Iraunkorrean: Suteak Itzaltzeko Zerbitzu Publikoetako profesionalen ordezkaritza bat, eta Espainiako Normalizazio Erakundeko (AENOR) beste bat.

Hura betez, Eraikinetan Suteen aurka Babesteko Baldintzetarako Batzorde Iraunkorraren ekimenez, Herri Lan eta Hirigintza Ministerioak proposatuta, aurrez Administrazio Publikoetarako ministroak onartuta eta aurrez Ministro Kontseiluak 1991ko martxoaren 1eko bileran azterturik,

ONDOKOA XEDATU DUT:

1. artikulua. «NBE-CPI/91 Eraikuntzako Oinarrizko Araua: Suteen aurka Babesteko Baldintzak Eraikinetan» onartzen da, Errege Dekretu honen eranskinean ezarritako eran.

2. art.

Eraikinetan Suteen aurka Babesteko Baldintzetarako Batzorde Iraunkorra, zeina Herri Lan eta Hirigintza Ministeriora baitago atxikita Etxebizitza eta Arkitektura Zuzendaritza Nagusiaren bitartez, honako kide hauez egongo da osaturik:

Presidentea:

Etxebizitzarako eta Arkitekturarako Zuzendari Nagusia.

Presidenteordea:

Oinarrizko eta Teknologiako Araudiko Zuzendariorde Nagusia.

Idazkaria:

Oinarrizko eta Teknologiako Araudiko Zuzendariordetza Nagusira atxikitako funtzionario bat.

Kideak:

Herri Lan eta Hirigintza Ministerioko bi ordezkari.

Gainerako ministerio-sailetako ordezkari bana.

Barne Ministerioko Ikuskizun Publikoen eta Jolas Jardueren Poliziaren Aholku Batzorde Zentraleko kide bat.

Erkidego autonomoetako bakoitzaren ordezkari bana.

Espainiako Udalerrien eta Probintzien Federazioko hiru ordezkari.

Espainiako Normalizazio Erakundeko (AENOR) bi ordezkari, suteen aurkako babeserako materialak eta ekipamenduak normalizatzeko eta egiaztatzeko batzorde teknikoetakoak.

Suteak Itzaltzeko Zerbitzu Publikoetako profesionalen bi ordezkari.

Honako hauek izango dira Batzorde Iraunkorraren funtzionamendu-arauak eta araubide juridikoa: Administrazio Prozedurako Legearen 9. eta 15. artikuluetan kide anitzeko organoetarako ezarrita daudenak (1958/1258 LBK, 1469 eta 1504; 1959/585 LBK; LHB, 24708).

Ondokoak izango dira Batzorde Iraunkorraren funtzioak:

a) Eraikinetan suteen aurka babesteko baldintzekin lotutako xedapenak aztertzea eta dagozkion aldaketak proposatzea.

b) Aipatu xedapenak zuzen interpretatzeko eta era homogeneoan aplikatzeko irizpideak aztertzea eta proposatzea.

c) Gaian izan diren aurrerapen berriak aztertzea eta jasotzea, hala badagokio, espainiar Administrazioaren jarduerak nazioartekoekin eta, bereziki, Europako Ekonomia Erkidegokoenarekin koordinatzen direla.

d) Oro har, bere jarduera-eremuko gai teknikoekin lotuta Herri Lan eta Hirigintza Ministerioak eta beraren barruko gainerako Administrazioek agintzen dizkioten lan guztiak garatzea.

Batzorde Iraunkorrak eraikinetan suteen aurka babesteko arloko gai teknikoetan espezializatutako lantaldeak eratuko ahal izango ditu.

Batzordeko kide batek koordinatuko du lantalde bakoitza, eta Batzordearen akordioz izendatutako adituek osatuko dituzte lantaldeak.

XEDAPEN IRAGANKORRAK

Lehena.- NBE-CPI/91 oinarrizko arauko eranskinen batean jasota ez dauden erabilerak dituzten eraikinen eta establezimenduen proiektuak eta obrak arauaren zati orokorrak bakarrik arautuko ditu, aipatu erabileretarako eranskin espezifikoak onartzen diren arte.

Bigarrena.- Ez da nahitaezkoa izango NBE-CPI/91 aplikatzea:

a) Eraikitzen ari diren eraikinei eta Errege Dekretu hau indarrean sartzen den egunean obra-lizentzia onarturik duten proiektuei.

b) Errege Dekretu hau indarrean sartzen den egunean Administrazio Publikoek onartutako edo Elkargo Profesionalek onetsitako proiektuei, hala nola aipatu indarrean-sartze horretatik hasita hiru hileko epean onartzeko edo onesteko aurkezten diren proiektuei.

c) b) paragrafoan aipatutako proiektuen arabera egiten diren obrei, baldin eta lizentzia Errege Dekretu hau indarrean sartzen den egunetik hasita urtebeteko epean eskatzen bada.

Halere, aurreko paragrafoetan aipatutako proiektuak eta obrak NBE-CPI/91 araura egokitu ahal izango dira osoki.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Bigarren xedapen iragankorrean ezarritakoari kalterik eragin gabe, honako hauek indargabetzen dira: 2059/1981 Errege Dekretua, apirilaren 10ekoa (1981/2208 LBK, 2663; 1975-85 LHBer, 2896), «NBE-CPI/91 Eraikuntzako Oinarrizko Araua: Suteen aurka Babesteko Baldintzak Eraikinetan» onartzen duena; 1587/1982 Errege Dekretua, ekainaren 25ekoa (1982/1929 LBK, 2544; 1975-85 LHBer, 2896, oharra), aipatu oinarrizko araua aldatzen duena, eta xedapen honetan ezarritakoari aurka egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak.

AZKEN XEDAPENA

Eskumen osoa ematen zaio Herri Lan eta Hirigintza Ministerioari, Errege Dekretu hau aplikatzeko eta garatzeko behar diren xedapen guztiak eman ditzan.

NBE-CPI-91 Eraikuntzako Oinarrizko Araua: Suteen aurka Babesteko Baldintzak Eraikinetan

IRUZKINAK

1. kapitulua

Xedea eta aplikazioa

Behin sutea hasitakoan zuzentzen ditu oinarrizko arau honek bere xedeak haren aurkako babesera.

Sute hori sor dezaketen kausak saihestera zuzendutako neurriak, berriz, honako hauei dagozkie: sute bat has dezaketen instalazioei eta ekipamenduei buruzko araudi espezifikoei, edo eraikinetan garatzen diren jarduerei aplika dakizkiekeen segurtasun-arauei.

1. art. Xedea

Ondokoak ezartzen ditu oinarrizko arau honek: sute batek eragindako arriskuetatik barrukoak babesteko eta hirugarrenekiko kalteak saihesteko eraikinek bete behar dituzten baldintzak.

Jardueraren jabeari dagokio sute baten kasuan martxan atxiki beharreko zerbitzuak edo jarduerak babestera zuzendutako baldintzak zehaztea.

Oinarrizko araua homek ez du aurreikusten nahita eragindako suterik bere arrisku-hipotesietan.

2.1. Kontuan izanik eraikinetako pertsonak babestea dela oinarrizko arau honen xedea, honako hauei bakarrik aplika dakieke eraikin terminoa: soilik haien mantentzean, zaintzan edo zerbitzuan dihardutenez gainera, aldian behin edo etengabe barruan beste pertsona batzuk ere badauzkaten eraikinak.

Arrazoi beragatik, barne dira eraikin ireki batzuk ere: kirol-estadioak, aire zabaleko auditoriumak, zezen-plazak, etab.

Honako hau ulertzen da establezimendutzat: jabe berezitu batek erabili beharreko eraikina edo eraikin zona, zeinaren eraikuntza- edo obra-proiektua, eta aurreikusitako jardueraren hastapena administrazio-kontrolaren pean dauden.

2. art. Aplikazio-eremua

2.1. Honako hauei aplikatu behar zaie oinarrizko arau hau: eraikin berrien proiektuei eta obrei, eraikinak eta establezimenduak eraberritzekoei, edo haien erabilera aldatzekoei, industria-erabilerak salbuetsita.

2.2. Eranskinek beretan definitutako erabilera espezifikoetarako eskakizunak zehazten dituzte.

Eranskinetako artikuluen zenbakiak bat datoz zati orokorrekoenekin, eta horien osagarri dira.

2.2 Oinarrizko arau hau aplikatzeko orduan, bi hauek beteko dira: bai haren zati orokorreko aginduak, bai eraikinaren edo establezimenduaren erabilerei dagozkien eranskinetakoak.

2.3. Erabilera-aldaketa batek eraikin baten edo establezimendu baten zati bati bakarrik eragiten dionean, oinarrizko arau hau haren proiektuari eta haren obrari aplikatuko zaie, bai eta arau honen arabera zati horren zerbitzura egon behar duten ebakuazio-bitartekoei ere, aipatu bitartekoak zati horretan egon edo ez.

2.4. Eraikinaren fatxada soilik atxikitzen duten edo solairuen banaketa osoa aldatzen duten eraberritzeak eraberritze totalak dira, eta, hor, osorik aplikatu behar da oinarrizko araua.

2.4. Erabilera atxikitzen den eraberritze-obretan, eraberritzeak ukitutako eraikuntza-elementuei eta suteen aurka babesteko instalazioei aplikatuko zaie oinarrizko arau hau, baldin eta segurtasun-baldintzak oinarrizko arau honetan ezarritakora gehiago egokitzen badira horrela.

Artikuluetako aginduen bitartez, eraberritze-obrek egungo eraikinen segurtasuna handitzea bilatzen da.

Baldin eta eraberritzeak horien okupazioa edo banaketa aldatzen badute ebakuazio-elementuekiko, oinarrizko araua elementu horiei aplikatu behar zaie.

Baldin eta eraberritzeak suteen aurka babesteko instalazioen euskarri izan behar duten eraikuntza-elementuei edo instalazioon elementuak igarotzen diren zonei eragiten badie, aipatu instalazioek oinarrizko arau honetan ezarritakora egokitu behar dute.

Edonola ere, erabilera-aldaketarik ez dakarten obrek ezin dituzte urritu lehendik ziren segurtasun-baldintzak.

3.1. Eskatutako identifikazioak honako helburu hau du: suteen aurkako segurtasunerako funtsezkoak diren eraikuntza-elementuak oharkabean alda edo deusezta daitezen saihestea.

Aipatu identifikazioaren bidez, ondasunak elementuon garrantziaren agirizko froga bat edukitzea bilatzen da, eta etorkizuneko eraberritze-obretan arituko diren teknikariei informazioa pasatzea.

3. art. Aplikazio-araubidea

3.1. Oinarrizko arau hau betetzeak islatuta gelditu behar du obra-lizentzia emateko behar den dokumentazioan, obra-amaierakoan, eta irekiera-lizentzia emateko behar den dokumentazioan, dagokion proiektu teknikoaren bitartez, non aise identifikatzeko modukoak izango diren suteen aurkako arauzko segurtasun-eskakizunei eragin gabe alda ezin daitezkeen elementuak.

3.2. Oinarrizko arau honen arabera suteen aurkako segurtasunari eragiten dioten elementuen aldatzea dakarren eraberritze-obra oro gai den teknikari batek sinatutako obra-proiektu baten arabera egin behar da, eta proiektu hori jatorrizko obrarenaren modu berean izapidetuta.

3.3. Proiektuaren onarpen teknikoan, ikuskapenean eta txostenean, eta lizentzia ematean nahitaez esku hartzen duten erakundeek soilik kasu batean onar ditzakete oinarrizko arau honetan ezarritakoez kanpoko irtenbideak: teknikoki eta dokumentalki irtenbideon beharra behar adina zurituta dagoenean, haiek proiektuaren berezitasunaren ondorio direnean, teknikoki egokiak direnean sute-arriskuaren aurkako beharrezko babeserako, eta betiere oinarrizko arauan ezarritako gutxienezko segurtasun mailak iristen direnean.

2. kapitulua

Espazioa zatitzea, ebakuazioa eta seinaleztapena

Kapitulu honen edukiak ondokoa ezartzen du: nolako baldintzak bete behar dituen eraikinen diseinu orokorrak, sute bat toki batean atxikitzeko eta kontrolatzeko, eta eraikinaren okupatzaileen ebakuazioa errazteko.

Horren aginduak hurrengo kapitulukoekin osatzen dira, kapitulu horrek eraikuntza-elementuek suaren aurrean eduki beharreko jokabidea zehazten baitu.

4.1. Sektore batek (maila edo solairu bat edo gehiago hartzen dituela) izan dezakeen azalera eraikia funtsezko faktorea da, zeren azalera horrek zuzenean eragiten baitu osoki garatutako sute batek, beste sektore batzuetara hedatu gabe eta eraikinaren kolapsoa eragin gabe, izan ditzakeen tamainan eta larritasunean.

Horregatik, bi hauekin du lotura aipatu azalerak: sektorea mugatzen duten eraikuntza-elementuek suaren aurrean izan behar duten erresistentziarekin, eta euste-egiturak suaren aurrean bermatu behar duen egonkortasunarekin, zeren, egitura hori ere, sektoreak bere barnean baitauka, suteak erasan baitezake.

4. art. Espazioa sute sektoreetan zatitzea

4.1. Eraikinak eta establezimenduak sute sektoreetan egongo dira zatituta, 15. artikuluan ezartzen den suarekiko erresistentzia duten elementu batzuen bidez, eta halako eran egongo dira zatituta, non sektore horietako bakoitzak 2.500 m2 baino gutxiagoko azalera eraikia izango baitu.

Oinarrizko arau honek sektore baterako gehienezko azalera ezartzen du, bi hauekin koherentzian: 3. kapituluan ezarritako suaren aurkako erresistentzia- eta egonkortasun-balioekin, eta su-kargaren, sektorearen elementu mugatzaileen zeharreko barreiadura eta transmisio termikoaren, eta sektorearen konfigurazio bolumetrikoaren ezaugarrien arabera.

Azken aldagai horri gagozkiola, oinarrizko arauak konfigurazio zehatz batzuk jotzen ditu ohikotzat; sektorearen azalera mugatzailearen (zoruak, hormak eta sabaiak) eta haren azalera eraikiaren arteko erlazioak 2,5 eta 3,0 bitarteko balio bat daukatenak.{Gainerako aldagaien balio berdin baterako, sektorearen konfigurazio aldekoago batek (hots, 3,0 baino handiagoko balioak) zera erraz dezake, sektore baten azalera eraikiak artikuluetan ezarritako mugak gainditzea, kasu berezi bakoitzaren azterketa espezifiko baten ondoren.

Beste kasu batean ere izan daiteke hori: konfigurazio normal baterako, gainerako aldagaiek (su-karga, barreiadura edo transmisio termikoa) dituztenean ohikoak baino balio handiagoak.

Oinarrizko arau honek ezarritako sute sektoreen gehienezko azalera halako bikoa ere izan daiteke, sektore osoa ur-ihinztagailu automatiko batzuez babestuta dagoenean, baldin eta ihinztagailuon ezaugarriak dagokion araudi espezifikoak instalazio horretarako eskatutakoak badira.

4.2. Testu artikulatuak aipu dituen barrunbeek konfigurazio berezi bat izan ohi dute, eta konfigurazio horrek, 4.1 iruzkinean adierazten diren irizpideen arabera, barreiadura termikoa errazten du.{Barrunbeon izaera diafanoak eta ezarritako gainerako mugatzeek, hala nola dagokion eranskinaren aplikazioaren arabera barrunbeok suteen aurka eduki beharko dituzten instalazioek, ebakuazio erraz bat uzten dute aurreikusten, eta arriskuaren apaltze bat okupatzaileentzat, eta, horregatik, ez da beharrezkoa barrunbeok sute sektoreetan zatitzea.

Ondokoak aipa daitezke testu artikulatuak aipu dituen barrunbeen adibidetzat: kiroldegiak, hipermerkatuak, azoka- eta erakusketa-pabiloiak, elizak, garraio-terminalak, etab.

4.2. Beren perimetroaren % 75ean baino gehiagoan exentu diren eraikinetan edo establezimenduetan, kanpoko espazio libretik zuzenean sartzeko moduan diren barrunbe diafanoek sektore bakar bat osa dezakete, edozein dela ere haren azalera eraikia, baldin eta gutxienez % 90 solairu berekoa bada, eta aipatu sektorearen gainean bizitzeko moduko zonarik ez bada.

4.3. Establezimendu bateko jarduera eta funtzionamendu-erregimena kontuan hartuta, hura beste edozein establezimendutatik eta eraikinaren gainerakotik bereizitako arrisku-eremutzat moldatu behar da, hirugarren batzuei egin lekizkiekeen kalteak saihesteko, eta alboko zonetan sute batek izan dezakeen eragina ahalik eta gehien mugatzeko, zonon sute-arriskua dezente apalagoa izan baitaiteke balizko sutea hasten den tokiarena baino.

4.3. Eraikin baten barnean den establezimendu orok sute sektore bat edo gehiago osatuko ditu, eraikinaren gainerakotik bereziturik.

Artikulu multzoaren aginduak honako hau dakar berekin: establezimenduarenak diren egitura-elementuek nahitaez bete behar dituzte, eta establezimenduaren erabileraren arabera, suaren aurreko egonkortasunaz (SE) 14. artikuluan ezartzen diren eskakizunak, eta establezimendua mugatzen duten elementuek, berriz, 15.1, 15.2 eta 15.5 ataletan ezarritakoak.

5.1. Ebakuazio-garaiera 7.1 ataleko 3. puntuan definitzen da.

5. art. Okupazioaren murrizketak

5.1. Ezingo da xedatu pertsonen ohiko egoteetarako, salbu pertsonok mantentzearekin edo zerbitzuen kontrolarekin lotutako lanpostuak dauzkatenean, inongo zonarik, non ebakuazio-ibilbideetako bakoitzak 4 m-tik gorako ebakuazio-garaiera gainditu behar duen gorantz.

5.2. Eraberritze-obretan edo erabilera-aldaketetan, salbuetsita da aurreko agindutik sestrapeko lehen solairua, betiere haren kota ez bada aldatzen haren okupatzaileen ebakuaziorako kaltetan.

5.3. 4.2 atalari egindako iruzkinean aipatuta daudenak dira artikulu multzoak aipu dituen barrunbeen adibide.

5.3. Onartuko dira 5.1 eta 5.2 ataletan adierazitakoa baino ebakuazio-garaiera handiagoa gainditzen duten ebakuazio-ibilbideak, bolumen handiko barrunbeetatik igarotzen direnean, baldin eta, aipatu barrunbeen formagatik eta kea arin irteteko aukerak badirelako, ez bada erraza ebakuazioak eta kearen goranzko noranzkoak bat egin dezaten.

Nola ez baita errealista okupazioaren banaketa uniforme baten hipotesia, artikulu multzoak dentsitate handiari dagozkion balio batzuk planteatzen ditu, barrunbe, espazio diafano eta zona gutxi zatituei aplikatzeko, eta balio apalago batzuk, eraikinetako gainerako azalera eraikiei aplikatzeko.

6. art. Okupazioaren kalkulua

Ebakuazioari dagozkion eskakizunen aplikaziorako, gutxienez oinarrizko arau honetan adierazten direnen pareko okupazio-dentsitate balioak erabiliko dira.

Izendatutakoez besteko erabilerak dituzten barrunbeetan edo zonetan, parekagarrienak direnei dagozkien balioak erabiliko dira.

Oinarrizko arau honetan ezarritako erabilerekiko parekatzeak kontuan izan behar ditu ondokoak: espazioaren zatitze maila, sarreraren murrizketa, jarduerarako behar diren altzariak eta tresnak, etab.

Oro har, aldi berean okupatutzat hartuko dira eraikin bateko zona edo barrunbe guztiak, salbu haien arteko erabilera-menpekotasunak haien okupazioa aldizkakoa dela ziurtatzen uzten duenean.

Honako hauek aipa daitezke erabilera alternatiboen adibidetzat: irakaskuntza-eraikin bateko ikasgelena, lantegiena, laborategiena, etab.

Komeni da garaiz aurreikustea barrunbeei eman dakizkiekeen erabilera alternatiboak, gero irteeren, korridoreen eta eskaileren kokapenean eta dimentsioetan aldaketak egitea saihestu nahi bada.

6.1. Dentsitate handiko barrunbeak edo zonak

Ondokoak dira jarduera bakoitzerako xedatutako azalera erabilgarriari aplikatuko zaizkion okupazio-dentsitate balioak:

a) Pertsona bat 0,25 m2-ko, zutikako ikusleentzat xedatutako zonetan.

b) Pertsona bat 0,50 m2-ko,

zinema, antzerki, auditorium, hitzaldi, jarduera akademiko eta antzekoetarako xedatutako aretoetan;

eseritako ikusleentzat xedatutako zonetan, kirol-estadioetan eta -barrunbeetan, eta antzekoetan.

c) Pertsona bat 1,00 m2-ko,

erabilera publikoko zonetan, tabernetan, diskoteketan eta antzekoetan;

erabilera anitzeko aretoetan, hoteletan, batzar-eraikinetan eta antzekoetan.

d) Pertsona bat 1,50 m2-ko,

- ikasgeletan;

- joko-aretoetan eta kasinoetan;

- kafetegietan eta jatetxeetan.

e) Pertsona bat 2,00 m2-ko,

edozein jarduera motatarako xedatutako establezimenduetako itxarongeletan;

liburutegietako irakurketa-geletan;

museoetako, arte-galerietako, eta azoka- nahiz erakusketa-barrunbeetako erabilera publikoko zonetan;

atari nagusietan, operazio-patioetan eta, oro har, merkataritza-, administrazio- edo bizitegi-erabilera publikoko sotoetako, beheko edo solairu arteko solairuetako erabilera publikoko zonetan;

ikuskizun- eta bilera-aretoei datxezkien atari, aldagela, jantzi-gela eta antzekoetan.

f) Pertsona bat 3,00 m2-ko, e) atalean adierazitakoez bestelako zona komertzialetan.

Honako hauek jo daitezke noizbehinkako okupazioko barrunbe: instalazioetako makina-gelak, garbiketako materialetarako gelak, solairuko komunak, etab.

6.2. Dentsitate apaleko barrunbeak, zonak edo eraikinak

Ondoren ezartzen diren okupazio-dentsitate balioak eraikineko azalera eraikiari aplikatuko zaizkio, salbu dentsitate handiko barrunbe eta zonetakoari, eta okupazio nuluko barrunbe eta zonetakoari, honako hauek jotzen direla erabilera nuluko barrunbe eta zona: konpontze- edo mantentze-lanetarako bakarrik bisitatzen direnak, eta soilik noizbehinka erabiltzen edo okupatzen direnak.

a) Pertsona bat 5 m2-ko, ospitale- eta irakaskuntza-zentroetan, eta garraio-terminaletan.

b) Pertsona bat 10 m2-ko, erabilera administratiborako eta bulegoetarako xedatutako zonetan.

c) Pertsona bat 20 m2-ko, etxebizitza- edo bizitegi-erabilerarako xedatutako zonetan, eta beste erabilera batzuetako (adibidez, taberna, jatetxe eta kafetegi) zerbitzu-zonetan.

d) Pertsona bat 40 m2-ko, garaje, aparkaleku, artxibo eta biltegietan.

7. art. Ebakuazioa

7.1. Ebakuazioaren elementuak

1. Ebakuazio-abiapuntua.

Jotzen da artikulu multzoak aipu dituen barrunbeek eta zonek ez dutela ageri ebakuaziorako arazorik beren barruan, haien azalera urriagatik, haien okupazio txikiagatik, eta haietan egon ohi den okupatzaile motagatik.

Horregatik, oinarrizko arau honek ez du ezartzen ebakuazio-baldintzarik haien barnean.

Eraikin baten ebakuazioaren azterketarako, toki okupagarri oro joko da ebakuazioaren abiapuntutzat.

Halere, etxebizitzetan, eta dentsitate handikoak ez diren eta 50 m2-tik beherako azalera daukaten barrunbeetan, hala nola hotel, egoitza, ospitale eta antzekoetako geletan, etxebizitzaren edo barrunbearen atean joko da kokatuta ebakuazioaren abiapuntua.

Dentsitate handikoak ez diren zenbait barrunbe beren artean komunikatuta daudenean, eta haien azaleraren batura 50 m2 baino gutxiago denean, zirkulazio-espazio orokorretarako irteerako atean joko da kokaturik, halaber, ebakuazioaren abiapuntua.

2. Ebakuazio-ibilbideak.

Artikulu multzoak ezartzen duen eta zona diafanoetako ibilbideak neurtzeko erabiltzen den formulak, aurreikusten du altzariak eta barnealdeak egokitzeko beste elementu batzuk izatea zona horietan.

Bidearen ardatzean neurtutako benetako distantziaren berdintzat joko da ebakuazio-ibilbideen luzera, korridoreen, eskaileren eta arrapalen kasuan.

Espazio diafanoen kasuan, honako hau joko da ebakuazio-ibilbidearen luzera: benetako ibilbidearen luzera, 1,5ez biderkatuta.

Tornuak edo igarotzea zail dezaketen beste elementu batzuk dauzkaten ibilbideak ezin dira aintzat hartu ebakuazio-eginkizunetarako.

3. Ebakuazio-garaiera.

Ebakuazio-abiapuntu baten eta hari dagokion eraikin-irteeraren koten arteko aldea da ebakuazio-garaiera.

4. Arrapalak.

Bestela adierazi ezean, % 8tik gorako malda duten arrapalak eskaileren berdintzat jotzen dira, eta malda txikiagoa dutenak, korridoreen berdintzat.

5. Eskailera mekanikoak, arrapala mugikorrak eta jasogailuak.

Eskailera mekanikoak eta igogailuak ezin dira aintzat hartu ebakuazio-eginkizunetarako.

Ezin dira aintzat hartu eginkizun horretarako, ezta ere, detekzio- eta alarma-sistema batez automatikoki aktibatzen den geldigailu bat ez daukaten arrapala mugikorrak.

6. Irteerak.

Honako irteera hauek hartzen dira aintzat oinarrizko arau honetan:

a) Barrunbe-irteera.

a) Barrunbe-irteera, hau da, zuzenean edo beste barrunbe batzuetatik solairuko irteera batera eta, azken batean, eraikineko irteera batera daraman ate bat edo igaroleku bat.

Barrunbe batek solairu oso bat har dezake, solairu diafanoen kasuan, eta, are, solairu ugari, baldin eta solairura irekitako eskailerez, edo garaiera bikoitzeko edo anitzeko espazioez komunikatuta badaude.

Barrunbe batek 4. artikuluaren arabera ezarritako sute sektore bat har dezake, gehienez ere.

b) Solairu-irteera

Beste batzuekin (artikulu multzoan adierazitako eran) komunikatuta dagoen solairu batetik abiatzen den eskailera ez da hartzen solairu-irteeratzat, ulertzen baita solairuok guztiok barrunbe bakar bat osatzen dutela eta, beraz, arrisku-eremu komun bat.

Beren barrunbean kokatutako eta ixte-sistema automatiko bat duten ateak irtenbide egokitzat jotzen dira, 7.3 atalean, garaiera txikiko eraikinetarako.

b) Solairu-irteera, hau da, honako elementuotako bat:

- eraikinetik irteteko solairu batera daraman eskailera babestu gabe baten abiapuntua:

Baldin eta aintzat hartutako solairua eskailerenez bestelako zulo batzuez badago komunikatuta beheragoko beste batzuekin, edo baldin eta zulootakoren bat ez badator bat eskaileraren neurriekin, aipatu solairuko edozein eskailera-abiapuntu ezin da irteeratzat hartu ebakuazio-eginkizunetarako.

Ebakuazioan segurtasun maila handiagoak iristeko, 10. artikuluan ezarritako babes-ezaugarriez horni daitezke korridoreak eta eskailerak.{7.2 eta 7.3 atalek behartzen dute baldintza horretara, baldin eta solairuan egin beharreko ibilbideak edo eraikinaren garaierak han ezarritako mugak gainditzen badituzte.

- eraikinetik irteteko solairu batera daraman eskaileraren baten barrunbera sartzen uzten duen ixte-sistema automatikodun ate bat;

- eskailera edo korridore babestu batera, edo aurretiazko atari batera (ikus 10. artikulua) daraman, eta eraikineko irteera batera heltzen uzten duen ate bat;

- eraikin-irteera bat bere solairuan;

- sektore batetik solairu berean kokatutako beste batera igarotzen uzten duen ate bat, baldin eta lehen sektorean aurreko paragrafoetan deskribatutakoez bestelako gutxienez beste solairu-irteera bat bada edo, bestela, beste sektore batera igarotzeko beste ate bat, eta posible bada, haietako bakoitzetik abiatu[1]..ˇ.ˌ.Ҩҩ.ց.

c) Eraikin-irteera

Artikulu multzoak irteeratzat jotzen ditu baoak ere, baldin eta bao horiek, ate izan gabe ere, ateenen pareko identifikazio- eta segurtasun-ezaugarriak badituzte beretatik igarotzean.

Beroaren eta suteak sortutako kearen barreiadura handi bat ametitzeko daukan mailaren, eta okupatzaileei laguntzeko aukeraren mendean dago kanpoko espazio batek eskaintzen duen segurtasuna.

c) Eraikin-irteera, hau da, eraikineko okupatzaile guztiak edukitzeko adinako azalera daukan kanpo-espazio seguru batera igarotzeko erabil daitekeen ate bat edo bao bat.

Honela zehaztuko da aipatu espazioaren azalera: 0,50 m2 pertsonako, eta espazio horren ezein puntu ez da egongo 0,1 P baino handiagoko distantziara irteeratik metrotan, P okupatzaile kopurua dela, eta 2 m-ko zerrenda bat uzten dela kanpo irteerako fatxadaren ondoan eta paraleloan.

Baldin eta irtetean topatzen den espazio hori ez badago komunikatuta bide-sare publikoarekin edo beste espazio ireki batzuekin, aipatu zerrendaren zabalera 15 m-raino handituko da.

Kanpoko espazio seguruak ez badu okupatzaile guztiak hartzeko adinako azalerarik, soilik kasu honetan joko da eraikin-irteeratzat espazio horretara igarotzeko atea edo igarolekua: irteera horretatik okupatzaile guztiak hartzeko moduko espazio ireki edo bide publiko batera dagoen bidea 45 m-tik beherakoa bada, eta ibilbideak aplika dakizkiokeen 7.4 ataleko, eta 8. eta 9. artikuluetako eskakizunak betetzen baditu.

7. Ebakuazio-elementuen bateragarritasuna.

Eraikin baten ebakuazioko elementu komunen ezaugarriak eta elementuok suteen aurrean dituzten erantzunak oso desberdinak izan daitezke. Horregatik, elementuok bat egiteak zailtasunak sor ditzake ebakuazioan, eta, are, aipatu ebakuazio-elementuen dimentsionamenduaren oinarrizko hipotesia alda dezake.

Beraz, artikulu multzoaren aginduak baldintzatu egiten du bat-egite mota hori, eta hainbat irtenbide ezartzen ditu, kea aipatu ebakuazio-elementuetara igarotzea mugatzeko.

Eraikin baten barnean dagoen ospitale- edo merkataritza-erabilerako nahiz jende-biltze erabilerako establezimendu orok kanpoko espazio segurura heltzeko bere ebakuazio-ibilbideak izango ditu, eta ibilbideok eraikineko gainerakoetatik independenteak izango dira.

2.500 m2-tik gorako azalera eraikia duten bizitegi- edo administrazio-erabilerako establezimenduek eta 1.500 m2-tik gorako azalera eraikia duten irakaskuntzakoek ere, beteko dute baldintza hori.

Ebakuazio-ibilbideen independentzia ez da haien trazadurarekin bakarrik bermatu behar, baizik eta baita haiek bereizten dituzten eraikuntza-elementuen suaren aurkako erresistentziarekin ere, eta, horretan, establezimendua mugatzen duten elementuen adinako balioa izan behar dute gutxienez elementuok.

Eraikinaren larrialdiko irteera orok eraikineko ebakuazio-elementu batera igarotzen utz dezake, baldin eta aurretiazko atari bat badu, 10.3 atalak dioenaren arabera; irteera horretara izendatutako okupatzaileak, 7.4 atalaren arabera, ehun lagunetik gora ez badira; eta ebakuazio-elementua aipatu okupazioa kontuan hartuta badago dimentsionatuta.

Baldin eta irtetea 11. artikuluaren arabera moldatutako sute-eskailera batera egiten bada, edo larrialdiko beste edozein ebakuazio-elementutara, ez da aplikagarri izango okupatzaile kopuruari buruzko aurreko muga; sute-eskaileraren kasuan ere, ez da aplikagarri izango aurretiazko atariaren eskakizuna.

19. artikuluan definitutako arrisku bereziren bateko barrunbeetatik eta zonetatik, edo garajeetatik, ezingo da ebakuatu aipatu izaera ez daukan ezein barrunberik.

7.2. Irteeren kopurua eta kokapena

1. Barrunbe orok soilik irteera bakar bat izan dezake, ondoko baldintzak betetzen baditu:

a) Haren okupazioa 100 lagunetik beherakoa da;

b) Gehienez ere 50 pertsonak gainditu behar dute, gorantz, 2 m-tik gorako ebakuazio-garaiera bat;

c) Ezein ebakuazio-ibilbide ez da 25 m-tik gorakoa irteeraraino.

2. Solairu orok soilik irteera bat izan dezake, baldin eta, aurreko baldintzak betetzeaz gainera, 28 m-tik beherako ebakuazio-garaiera badu.

3. Solairu batek edo barrunbe batek irteera anitz dituenean, irteerok honako baldintza hauek egiaztatu behar dituzte:

a) Edozein ebakuazio-abiapuntutatik irteeraren baterainoko ibilbidea 45 m-tik beherakoa izango da.

b) Edozein ebakuazio-abiapuntutatik irteera banatarantz daramaten gutxienez bi ibilbide alternatibo abiatzen diren punturen batera dagoen ibilbidea ez da 15 m-tik gorakoa izango.

Espazio diafanoetan, honako hauek joko dira ibilbide alternatibotzat puntu batetik aurrera: puntu horretan beren artean 45º-tik gorako angelua eratzen dutenak.

c) Solairu bateko ebakuazio-garaiera 28 m-tik gorakoa bada, edo 50 pertsonak baino gehiagok gainditu behar badute 2 m-tik gorako ebakuazio-garaiera bat gorantz, eskailera berera eramaten ez duten bi solairu-irteera izango dira gutxienez.

4. Artikulu multzoaren agindua tarteko solairuei, elementu finkoek mugatutako zonei eta beste batzuei aplikatzen zaie bereziki.

Ebakuazioa nahitaez igaro beharreko puntu batzuetatik egin behar den barrunbe baten edo solairu baten zati orotan, barrunbe-irteeretarako zehaztutako kopuruari, kokapenari eta dimentsioari buruzko aginduak egiaztatu beharko dituzte puntuok.

7.3. Eskaileren eta jasogailuen kokapena

1. Beheranzko ebakuaziorako eskailerak.

Honako baldintza hauek bete behar dituzte beheranzko ebakuazioetarako aurreikusitako eskailerek:

a) Artikulu multzoan adierazitako garaieraz behetik, ebakuazio-eskailerak irekiak izan daitezke solairuetara, betiere elkarrekin komunikatutako solairuen azalera totalak ez badu gainditzen 4. artikuluan ezarritako sektorearen gehienezko tamaina.{Baldin eta solairuok tamaina hori gainditzen badute, 4. artikuluan ezarritakoa betetzeak zera ekar dezake, eskailerak 15. artikuluko baldintzak betetzen dituzten eraikuntza-elementuen bitartez zatituta egotea.

a) 12 m-tik gorako (bizitegietan) edo 10 m-tik gorako (beste edozein erabileratan) ebakuazio-garaierako solairuak zerbitzatzen dituzten eskailerak barrunbe berezi batean garatuko dira, eskaileretara ate batzuetatik sartzen dela, eta ateok ixte-sistema automatiko bat izango dute, eta ebakuazioarekin bat datorren noranzkoan irekiko dira.

Aipatu barrunbera, komunetara edo garbitasunera xedatutako barrunbeak bakarrik ireki ahal izango dira, baldin eta ez badaude biltegi gisa erabiltzeko aurreikusita.

b) Eskailera babestuek, zeinen baldintzak 10.1 atalean ezartzen baitira, honako hau bermatu nahi dute: adierazitakoak baino handiagoko ebakuazio-garaieren kasuan, sutea edo kea ez hedatzea aipatu eskaileren barrunbeetara.

b) 28 m-tik gorako (bizitegietan) edo 15 m-tik gorako (beste edozein erabileratan) ebakuazio-garaierako solairuak zerbitzatzen dituzten eskailerak 10.1 atalaren arabera babestuko dira.

c) Eskailera bereziki babestuek, zeinen baldintzak 10.2 atalean ezartzen baitira, aurretiazko atari bat dute babes gehigarri gisa, artikulu multzoan ezarritako mugak gainditzen dituzten ebakuazio-garaieretarako eskaileretan sutearen eta kearen hedatzeak dakarren arrisku handiagoaren aurrean.

c) 50 m-tik gorako (bizitegietan), 20 m-tik (ospitale-erabileretan) edo 28 m-tik gorako (beste edozein erabileratan) ebakuazio-garaierako solairuak zerbitzatzen dituzten eskailerak modu berezian babestuko dira, 10.2 atalaren arabera.

d) Erabilera eta garaiera anitz zerbitzatzen dituzten eskailerek haietako bakoitzari dagozkion baldintzarik murriztaileenak beteko dituzte, solairu guztietan.

2. Goranzko ebakuaziorako eskailerak.

100 pertsona baino gehiago gorantz ebakuatzeko aintzat hartu beharreko eskailerak 10.1 atalaren arabera babestuko dira, betiere ebakuazio-garaiera 2,80 m-tik gorakoa bada.

3. Jasogailuak

Artikulu multzoaren aginduak honako hau saihestu nahi du: sute bat edo kea igogailuen kutxen bitartez hedatzeak 4. artikuluaren aplikazioaren bitartez ezarritako sektorekako zatiketaren eraginkortasuna ezeztatzea.

Eraikuntza-elementu baten suaren aurkako erresistentziaren (SER) definizioa 13. artikuluan ezartzen da.

Igogailu batek bata bestearen gaineko zenbait sute sektore zerbitzatzen dituenean, bi hauetatik sartuko da aipatu igogailura sektore guztietatik, goikotik izan ezik: 10.3 atalean ezarritakoa betetzen duen aurretiazko atari batetik, edo eskailera babestu baten barrunbetik.

1 m2 baino txikiagoko sekzioko kutxetan instalatuta dauden jasogailuen (plater-jasogailu, karga-jasogailu, etab.) sartzeetan, ez da behar aurretiazko ataririk izan dadin, betiere sartze hori arrisku berezikoa (19. artikuluaren arabera) ez den barrunbe batetik egiten bada, eta barrunbe horren hormek eta barrunbea eraikinaren gainerakoarekin komunikatzeko ateek gutxienez 60-SE eta 15-SE sutearen aurkako erresistentzia badute hurrenez hurren.

Artikulu multzoak irteeretako bakoitzaren blokeoak onarrarazten ditu, bata bestearen ondoren, hipotesi desberdin gisa.

7.4. Irteeren, korridoreen eta eskaileren dimentsionamendua

1. Okupatzaileak esleitzea.

Honako irizpide hauen arabera egingo da okupatzaileen esleitzea:

a) Barrunbeetan, puntu bakoitzeko okupazioa hurbileneko irteerari esleituko zaio, irteera horietako edozein blokeatuta egon daitekeen hipotesian.

b) Solairuetan, barrunbe bakoitzeko okupazioa haren irteera-ateei esleituko zaie, hurbiltasun-irizpideen arabera, eta, azterketa honetarako, diren ate guztiak hartzen direla aintzat, hau da, haietako bat ere deuseztatu gabe.

Gero, horrela kontzentratutako okupazioa hurbileneko solairu-irteerari esleituko zaio, solairu-irteeretako edozein blokeatuta egon daitekeen hipotesian.

c) Eraikinetik irteteko solairuetan, eraikin-irteera bakoitzari, aipatu solairuko okupatzaileak esleituko zaizkio, zeinak a) eta b) ataletan adierazitako irizpideen arabera dagozkion, eta, gainera, aipatu irteeratik beste edozeinetatik baino hurbilago diren eskailera-irteerei dagozkienak.

Xede horretarako, 160-Z-ren berdineko okupatzaile kopuru bat esleitu behar zaio eskailera bakoitzari, non Z eskailera-irteeraren zabalera den, m-tan, 2. atalaren arabera kalkulatuta.

2. Zabaleraren kalkulua

Honako hipotesi hauekin ezartzen dira artikulu multzoko formulak:

i) okupatzaile guztiek 2,5 minutu barruan igaro dezakete irteera bat;

ii) eskailera babestuetan, 3 pertsona babes daitezke azalera erabilgarriaren m2 bakoitzeko, kontuan izanda badabiltzala aldi berean, eta irteerako solairuan uzten dutela eskailera.

Honako irizpide hauen arabera egingo da ebakuazio-elementuen zabaleraren kalkulua:

a) Ateak, igarolekuak eta korridoreak 1 m-ko zabaleran dimentsionatuko dira 200 pertsonako, salbu eraikinetik irteteko solairuetara daramaten eskailera babestuen barrunbeetako ateak, zeinentzat aski izango baita eskailerarentzat kalkulatutakoaren % 80ko zabalera.

Artikulu multzoa aplikatuta eskuratzen diren balioak eskaintzen ditu ondoko taulak.

Eskailera babestuetarako adierazten direnak baliozkoak dira, baldin eta eskailerok atal bikoitzekoak badira, zabalera berdina badute solairu guztietan, eta aipatu zabaleraren arabera tarteko tranpalek eta ordokiek beharrezko neurriak badituzte.

Beste konfigurazio batzuetarako, artikulu multzoan ezarritako erlazioa aplikatu behar da, gagozkion eskaileraren azalera (A) zehazten dela horretarako.

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1582. or.)

b) Babestua ez den eskailera orok honako hauek egiaztatzen dituen Z zabalera bat izan behar du gutxienez:

Eskailera babestuek eta bereziki babestuek dituzten eraikuntza- eta diseinu-baldintzek oso zaila egiten dute sute batek handiki kaltetzea haietakoren bat, eta, horregatik, ez da beharrezkoa blokeatutzat suposatzea ezein eskailera, hari eslei dakiokeen okupatzaile kopurua kalkulatzeko.

Z = P/160, beheranzko ebakuaziorako aurreikusitako eskaileretan

Z = P/ 160 - 10h), goranzko ebakuaziorako aurreikusitako eskaileretan

non

Z eskaileraren zabalera den, m-tan;

P aintzat hartutako tartetik gorako solairu guztietan eskailerari esleitutako okupatzaileen kopuru totala den, aipatu tartean ebakuazioa beherantz aurreikusita dagoenean, edo aintzat hartutako tartetik beherako solairu guztietan eskailerari esleitutako okupatzaileen kopuru totala, aipatu tartean ebakuazioa gorantz aurreikusita dagoenean.

h goranzko ebakuazio-garaiera den, m-tan.

c) Eskailera babestu edo bereziki babestu orok honako baldintza hau beteko du:

P edo 3 A + 160 Z

non

P eskailerari (eskailerak zerbitzatzen dituen solairu guztietan) esleitutako okupatzaile kopurua den.

Aipatu esleipena egiteko, ez da beharrezkoa 7.3 ataleko 1.b puntuan adierazitako solairu-irteeren blokeo-hipotesia aplikatzea.

A eskailera-barrunbeak solairu guztietan daukan azalera erabilgarria den, m2-tan, azalera horretan tarteko tranpalak eta ordokiak ere sartzen direla;

Z eraikinetik irteteko solairuan eskailera-abiapuntuak daukan zabalera den, m-tan.

3. Gutxienezko eta gehienezko zabalerak.

Ebakuazio-irteeratzat aurreikusitako ateetan, igarolekuetan eta baoetan, zabalera librea 0,80 m edo handiagoa izango da.{Ate orotan, orriaren zabalera 1,20 m edo txikiagoa izango da, eta bi orriko ateetan, 0,60 m edo handiagoa.

Ebakuazio-ibilbidetzat aurreikusitako eskailera eta korridore ororen zabalera librea 1,00 m edo handiagoa izango da.

8. art. Ateen eta korridoreen ezaugarriak

Ebakuazio-ibilbide osoan, ateek eta korridoreek jarraian ageri diren baldintzak beteko dituzte.

a) Gomendatzen da ateak irekitzeko mekanismoek ahalik eta arriskurik txikiena ekartzea okupatzaileen zirkulaziorako.

8.1. Ateak

a) Irteerako ateak tolesgarriak izango dira, biratze-ardatz bertikal bat dutenak eta erraz erabiltzeko modukoak.

b) Ate birakariak diren lekuetan, eskuz irekitzeko ate tolesgarriak ezarri beharko dira haien ondoan, aurreikusitako ebakuazio osorako dimentsionatuak eta behar bezala seinaleztatuta.

Irekitze automatikoko ate orok sistema berezi bat edukiko du. Irekitze-mekanismoak edo energia-hornikuntzak huts eginez gero, sistema horrek atea irekiko du, eta ez dio ixten utziko, edo, atea tolesgarri denean, hura eskuz irekitzen utziko du.

Aipatu sistemarik ezean, eskuz irekitzeko ate tolesgarriak ezarri beharko dira, aurreko paragrafoan adierazitako baldintzekin.

c) 100 pertsonatik gora ebakuatzeko aurreikusitako ateak eta 12.1 atalean aipatutako larrialdi-irteeretakoak ebakuazioaren noranzkoan irekiko dira.

d) Artikulu multzoak aurreikusten duen salbuespenak kontuan dauka ez dela espero, larrialdietan, okupazio nuluko barrunbeetako ateak erabil daitezen.

Arrazoi beragatik, igogailuetako ateei ere aplika dakieke aipatu salbuespena.

d) Okupazio nuluko ez den barrunbe baten eta eskailera baten ordokian kokatua den ate oro era berezi batean kokatuko da, irekitzean ez dezan inbadi ebakuaziorako behar den ordoki-azalera.

Okupazio nuluko ez den barrunbe bateko atea korridore bateko horman dagoenean, ate hori era berezi batean kokatuko da, atearen ibiliak 15 cm baino gehiago estu ez dezan korridorearen zabalera.

a) Gomendatzen da korridore bateko maila bakartuen kokapena neurri egokiez laguntzea, okupatzaileek erraz ikus ditzaten.

8.2. Korridoreak

a) Eraikineko ohiko okupatzaileak ez diren 50 pertsona baino gehiago ebakuatzeko xedatutako edozein korridoretako ezein puntutan ezingo da ezarri hiru eskailera-maila baino gutxiago.

b) Arrapalek % 12 baino gutxiagoko malda izango dute, eta haien zoladura ez-labaingarria izango da.

c) Artikulu multzoko salbuespena gorabehera, gomendatzen da korridoreetako angelu hiletan kokatzea itzalgailuak.

c) Korridoreetan, izan daitezke elementu irtenak hormetan kokaturik, hala nola euskarriak, markoak, zorrotenak edo ekipamendu-elementu finkoak, betiere oinarrizko arau honetan ezarritako gutxienezko zabalera librea errespetatzen bada, eta baldin eta, itzalgailuen kasuan izan ezik, ez bada estutzen 10 cm baino gehiago kalkulatutako zabalera.

9. art. Eskaileren ezaugarriak

Ebakuazio-ibilbide osoan, salbu eraikineko jarduerarekin lotuta dauden 10 pertsona baino gutxiago bakarrik zerbitzatzen dituztenetan, honako baldintza hauek beteko dituzte eskailerek:

a) Eskailera atal bakoitzak hiru maila edukiko ditu gutxienez, eta ezingo du gainditu 2,80 m baino handiagoko garaierarik, 250 pertsonatik gora ebakuatzeko aurreikusita dagoenean, edo 3,20 m baino handiagoko garaierarik, gainerako kasuetan.

b) Ordokiek gutxienez eskaileraren zabalera adinako sakonera edukiko dute.

c) Bozelak eta kontramailarik ezak estropezuak eragiten ditzakete igotzean.

c) Eskailera bakoitzaren maila guztiek dimentsio berak edukiko dituzte.

Mailagaina 27 cm izango da gutxienez, proiekzio horizontalean neurtuta, eta, eskaileraren trazadura kurbatua denean, haren barruko ertzetik neurtuta.

Kontramaila 18,50 cm izango da gehienez.

Goranzko ebakuaziorako eskaileretan, mailek kontramaila eduki behar dute, eta ez dute bozelik izango.

d) Gomendatzen da tarteko eskudelak egoki moldatzea eskailera ataletan, ahal den heinean okupatzaileei arriskuak kentzeko.

d) Eskudelak ezarriko dira, gutxienez alde batean, eta bietan, eskaileraren zabalera librea 1,20 m edo handiagoa denean.{Gainera, erdiko eskudelak ezarri behar dira, zabalera librea 2,40 m-tik gorakoa denean.{Alboko eskudelak tarteko tranpaletako eta ordokietako ahalik eta ibilbiderik gehienean luzatu behar dira.

e) Zoladura ez-labaingarria izango da, eta, baldin eta zuloak baditu, horiek ez dira sekula 8 mm-tik gorakoak izango.

10. art. Korridore eta eskailera babestuen eta aurretiazko atarien ezaugarriak

15.4 eta 15.5 ataletan ezartzen dira barrunbeetako, korridoreetako eta eskaileretako elementu mugatzaileentzako suaren aurreko portaera-eskakizunak.

10.1. Korridore eta eskailera babestuak

Korridore eta eskailera babestu guztiek, 8. eta 9. artikuluetan ezarritakoaz gainera, ondoko baldintzak beteko dituzte:

a) Eskailera babestu batek okupatzaileen ebakuaziorako eskaini behar duen segurtasunak ahalik eta independentziarik handiena eskatzen du arrisku-eremuekiko.

Horregatik, testu artikulatuak soilik sarrera-ate bat baimentzen du solairu bakoitzean.

a) Zirkulaziorako bakarrik izango dira, eta ateetatik soilik sartuko da haietara.

Eskailerek sarrerako ate bakarra eduki dezakete solairu bakoitzean, nahiz eta komunetarako xedatutako barrunbeen ateak eta jasogailuetara sartzekoak ere ireki daitezkeen eskailerara, 7.3 ataleko 3. puntuan ezarritakoaren arabera.

b) Galeriak eta kanpora irekitako eskailerak ere espazio babestuak dira, baldin eta artikulu honetako c) baldintza eta 15. artikuluan ezarritako fatxada-eskakizunak egiaztatzen badituzte.

b) Aireztatzeko, eskailerek eta korridoreek kanpora edo barne-patio batera irekitako leihoak edo baoak izango dituzte.

Aireztatze-azalera 1 m2-koa izango da, gutxienez, korridore bakoitzean, edo, eskaileren kasuan, solairu bakoitzean.

Korridoreetan, aipatu azalera ezingo da izan 0,2-L m2 baino txikiagoa, non L korridorearen luzera den, m-tan.

Korridoreak ezin direnean leihoen edo baoen bitartez zuzenean aireztatu, aipatu aireztatzea airea sartzeko eta irteteko, eta soilik horretarako ezarritako haizebide independente batzuen bitartez egin daiteke, eta haizebideok ondoko baldintzak bete behar dituzte:

sekzio erabilgarri totalaren azalera 50 cm2 izango da barrunbearen m3 bakoitzeko, bai airea sartzeko, bai irteteko;

saretek ere haizebidearenaren azalera bereko sekzio erabilgarria izango dute;

airea sartzeko saretak korridoreko paramentu batean kokatuko dira, lurretik 1 m-ra baino gutxiagora, eta airea irtetekoak, beste paramentuan, 1,80 m baino gorago.

Bien proiekzio horizontalen arteko distantzia 10 m izango da, gehienez ere.

Eskailerak eta korridoreak keen aurka babesteko, gainpresio batean atxiki daitezke berekin komunikatuta dauden barrunbeekiko, airea ateratzeko edo bultzatzeko dagozkion sistema mekanikoen bitartez.

Bi hauek baldintzatzen dute irtenbide horren balioa: sistemaren kalkulu eta dimentsionatze zuzenak, eta sistema horren mantentzearen eta funtzionamenduaren inguruan egiten den berme-eskaerak, betiere eraikinaren ezaugarriak eta erabilera-erregimena kontuan direla.

Proiektugileak zuritu behar ditu alderdi biak, 3. artikuluaren arabera.

c) Gar-gelditze mailaren definizioa 13. artikuluan ezartzen da.

c) Kanpora irekitako baoak eta leihoak gutxienez 1,50 m-ra egongo dira kokatuta, distantzia horizontalean, 30-GG gar-gelditze maila bat ez daukan edozein fatxada zonatatik.

d) Korridore eta eskailera babestuak era berezi batean egongo dira kokatuta, haietan barrena eraikinetik irteteko solairu bateraino joan ahal izateko, eta aipatu solairuan eraikin-irteera bateraino egin beharreko ibilbide ez-babestua 15 m-tik beherakoa izan dadin.{Halere, distantzia hori handiagoa ere izan daiteke, topatzen den espazioak ondoko baldintzak betetzen dituenean:

kanpoarekin komunikatuta egon zuzenean, eraikin-irteeren bitartez;

sute-arrisku apala eduki, bai bertan garatzen den jardueragatik, bai haren barruan aurreikus daitekeen su-kargarengatik;

ongi zatituta egon sute-arriskua ageri duen edozein barrunberekiko, korridore eta eskailera babestuen antzeko eran.

e) d) puntuan deskribatutako bigarren kasuan, ez da beharrezkoa izango ate bat izatea eskailera edo korridore babestuaren, eta topatzen den espazioaren artean.

15.4 eta 15.5 ataletan ezartzen dira kanpora irekitako ateekin muga diren fatxadentzako eta eskailerotara sartzeko ateentzako suaren aurreko portaera-eskakizunak.

10.2. Eskailera bereziki babestuak

Ate bereziki babestu orok ate babestuetarako ezarritako baldintza berak beteko ditu, zehazki 10.1 atalekoak, eta, kanpora irekitako ate bat denean izan ezik, aurretiazko atari baten bidez helduko da bertara, 10.3 atalaren arabera.

Eraikinetik irteteko solairuan aipatu ataria izatea ez da beharrezkoa izango, baldin eta, 10.1. atalaren arabera, ez bazaio eskatzen aterik eskailera babestu bati.

15.4 eta 15.5 ataletan ezartzen dira aurretiazko atarietako elementu mugatzaileentzako suaren aurreko portaera-eskakizunak.

10.3. Aurretiazko atariak

Aurretiazko atari oro zirkulaziorako soilik izango da, eta honako hauekin bakarrik izango du zuzeneko komunikazioa: zirkulazio-espazio orokorrekin, jasogailuekin, komunekin eta nahitaez aipatu ataria eduki behar duten barrunbeekin.

Atariko ateek ekortutako azaleren inguruen arteko distantzia 0,50 m-koa izango da, gutxienez.

Eskailera bereziki babestu baterako aurretiazko atariak 10.1 ataleko b) puntuan ezarritako alternatibetakoren baten arabera egongo dira aireztatuta.

19. artikuluan definitutako arrisku bereziko barrunbeak edota garajeak zerbitzatzen dituzten aurretiazko atariak ezingo dira erabili aipatutakoez bestelako barrunbeen ebakuaziorako.

11. art. Sute-eskailerak

Eraberritze-obretan, baldin eta oinarrizko arau honetako aurreko artikuluetan adierazitako ezaugarrietako eskaileren kokapenak zailtasun bereziren bat ageri badu, aipatu eskailerok kanpoan kokatutako sute-eskailera batzuez ordezka daitezke, baldin eta horiek baldintza hauek betetzen badituzte:

Beren zabalera kalkulatzeko, eskailera ez-babestutzat joko dira, eta aipatu zabalera 0,80 m-koa izango da, gutxienez.

b) Mailek 20 cm-ko kontramaila izango dute, gehienez, eta 21 cm-ko mailagaina, gutxienez, barneko ertzetik 30 cm-ra neurtuta eskailera kurbatua denean.

c) Artikulu multzoaren aginduak helburu zehatz bat du: kanpoko eskailera horietan gerta daitekeen bertigo-sentipena saihestea.

c) Babes eta eskudel egokiak edukiko dituzte, ebakuazio-garaieraren arabera.

d) Eskailerarako sarrerak espazio komunetan egongo dira kokaturik, eta behar bezala seinaleztatuta.

Salbuespenezko kasuetan, azken tartea sistema kulunkari edo hedagarri baten bitartez egon daiteke moldatuta.

12. art. Seinaleztapena eta argiztapena

Jotzen da bizitegietako, lantokietako edo ikastetxeetako okupatzaile gehienek ongi ezagutzen dutela beren eraikina.

Gomendatzen da seinale kopurua justu artikulu multzoan ezarritako eskakizunak betetzeko adina izatea: seinale gehiegik okupatzaileak nahas ditzakete.

12.1. Ebakuazioaren seinaleztapena

1. 7. artikuluan aurreikusten diren barrunbe-, solairu- eta eraikin-irteera guztiak seinaleztaturik egongo dira, salbu okupatzaile gehienak eraikinean egiten den jarduerarekin lotuta daudenean eta irteera bakarra denean, betiere irteera hori erraz ikusten eta identifikatzen bada barrunbeko puntu guztietatik, barrunbeko irteeraren kasuan, korridore orokorren puntu guztietatik, solairukoaren kasuan, eta behe solairuko puntu guztietatik, eraikinekoaren kasuan.

2. Okupatzaileek eraikinaz duten ezagutza mailak ere funtsezko eragina du ibilbide alternatiboek sor ditzaketen hutsetan.

2. Jarraitu beharreko ibilbideen noranzkoa adierazteko seinaleak ezarri behar dira, ebakuazio-abiapuntu guztietatik irteera edo hura adierazten duen seinalea ikusten den punturaino, eta, bereziki, 100 pertsonatik gorako okupazioa daukan barrunbe baten irteera ororen aurrean, irteera hori saiheska bada korridorera.

Hutsa eragin dezaketen alternatibak diren edozein ebakuazio-ibilbidetako puntuetan ere ezarriko dira arestian aipatu seinaleak, eta alternatiba zuzena garbi uzteko eran ezarriko ere.

3. Artikulu multzoaren edukiak honako hau bilatzen du, bada: oinarrizko arau honetan ezartzen diren ebakuazio-bitartekoen eskakizunak ez gertatzea ez-eraginkor, okupatzaileak eskakizunokiko kontraesanean banatzen dituen seinaleztapen baten ondorioz.

3. Seinaleak era koherentean ezarriko dira, beti, 7.4 atalean ezarritako baldintzen arabera irteera bakoitzari egin zaion okupatzaile-esleipenarekin.

Honako idazkun hauek erabiliko dira:

«IRTEERA», ohiko erabilerako irteera bat erakusteko; «LARRIALDI IRTEERA», aipatu egoeran erabiltzeko aurreikusita dagoen bat erakusteko; «SUTE ESKAILERA», 11. artikuluaren aplikazioaren arabera ezarritako eskailera bat erakusteko.

4. Ez da komeni atearen orrian ipintzea «Irteerarik ez» idazkuna, zeren, atea irekita geldituz gero, ez baita ikusiko.

4. Seinaleztatutako ibilbide guztietan, irteera ez den ate oro, edo sartzera goazen barrunbearen eginkizunaz ezer adierazten ez duen eta ebakuazioan hutsa eragin dezakeen ate oro, «Irteerarik ez» idazkunaz seinaleztatuko da, seinalea erraz ikusteko toki batean eta ate ondoan ipinita.

5. Gomendatzen da erabilitako seinaleen ezaugarriak eta muntaketa egokiak izatea, eraikinaren erabileraren arabera seinaleok behar bezainbat iraun dezaten.

5. «IRTEERA» eta «LARRIALDI IRTEERA» seinaleek eta noranzkoa erakustekoek UNE 23 034 arauan ezarritakoa beteko dute.

«Irteerarik ez» eta «SUTE ESKAILERA» seinaleek 2. eranskinean ezartzen dena beteko dute.

UNE 81 501 arauak honako azalera hau ezartzen du, m2-tan, gutxienez, seinale bakoitzarentzat: behaketa-distantziaren berbidura, m-tan, zati 2.000.

12.2. Babes-bitartekoen seinaleztapena

Ongi seinaleztatu behar da berak babestutako korridoreko edo espazio diafanoko tokiren batetik erraz aurkitzen ez den suteen aurkako eskuz erabiltzeko babes-bitarteko oro, toki horretatik erraz ikus dadin.

Seinaleak UNE 23 033 arauan definitutakoak izango dira, eta haien tamaina, berriz, UNE 81 501 arauan adierazitako irizpideak aplikatzetik datorrena izango da.

Artikulu multzoaren eskakizunak honako hau saihestu nahi du: adierazitako zonetako batzuetan argiztapen normala era berezi batean diseinatzea, eta, horregatik, aipatu zonok gutxi erabiltzen direnean, argiztapen-sistemak eskaintzen duen argi maila larrialdiko argiztapenerako eskatzen den gutxienekoa baino are apalagoa izatea, horixe gerta bailiteke hoteletako, bulegoetako eta abarretako korridoreetan, gaueko edo jende gutxiko orduetan.

12.3. Argiztapena

Eraikin ororen ebakuazio-ibilbideetan, 19. artikuluan adierazten diren arrisku bereziko barrunbeetan, eta suteen aurkako babes-ekipamendu orokorrak aterpetzen dituztenetan, argiztapen-instalazio normalak larrialdiko argiztapena instalatzeko 21. artikuluan ezartzen diren argiztapen maila berak eskaini behar ditu gutxienez.

3. kapitulua

Eraikuntza-elementuen eta materialen suarekiko portaera.

Eraikinaren egonkortasuna bermatzera eta balizko sute baten garapena mugatzera daude zuzendurik kapitulu honetako aginduak.

13. art. Suarekiko portaera definitzen duten ezaugarriak

Sute batek espazio jakin batean duen garapenak tenperaturaren bilakaera izaten du ezaugarri nagusi. Sutea ari den espazioaren zer-nolakoek eragiten dute tenperatuaren bilakaera horretan, hots, espazioaren geometriak, su-kargak, aireztapenak eta transmisio termikoak.

UNE 23 093 arauak ohiko ekintza termiko bat definitzen du denbora-tenperatura erlazio baten bitartez, eta hori erreferentzia bat bilakatzen da eraikuntza-elementuei suarekiko dagozkien arauzko eskakizunak ezartzen uzteko; denbora baliokideen eran ezarriko dira eskakizunok, eta, denbora horretan, artikulu multzoan adierazitakoen artetik, sute batean gerta daitekeen egoerarik okerrena birsortzen du saiakuntzak.

Aipatu denbora ez dator bat, oro har, sute baten garapenarenarekin, ez eta tenperaturarik handiena edo dagokion elementuarentzako egoerarik okerrena iristen den unearekin.

Ez du harreman zuzenik, ezta ere, eraikina husteko behar den denborarekin.

Nola sute batean elementu bakoitzak denbora desberdin batean iristen duen bere egoerarik okerrena, denbora baliokidearen kalkulu analitikoak oinarrizko arau honetan oro har ezarritakoak baino balio nabarmenki apalagoak sor ditzake kasu berezi batzuetan.

Artikulu multzoak ezartzen dituen eskakizunen arabera, eraikuntza-elementu baten suarekiko erresistentzia (SER) eta gar-gelditzea (GG) suaren ageriko jotzen den aldearen mendeko nolakotasunak dira, eta, beraz, elementu batek suarekiko bi erresistentzia (SER) edo gar-gelditze (GG) maila desberdin izan ditzake.

Giroarenaz gainetik iritsitako ondoko tenperatura-balio hauei dagokie oinarrizko arau honek hartutako denbora-eskala:

Denbora (minutuak): 15 30 60 90 120 180 240

Tenperatura (ºC): 718 821 925 985 1029 1090 1133

13.1. Eraikuntza-elementuak

Denbora zehatz batzuen bidez definitzen dira eraikuntza-elementu bati dagozkion suaren aurreko portaera-eskakizunak. UNE 23 093ren arabera egindako saiakuntza batean, izan ere, elementu horrek aldi zehatz batez atxiki behar ditu behean aipu diren eta aplikagarriak zaizkion baldintzak:

a) Egonkortasuna edo euste-ahalmena.

b) Gas sukoirik eza agerian ez den aldean.

c) Garren edo gas beroen igarotzearekiko irazgaiztasuna.

d) Behar adinako erresistentzia termikoa, agerian ez den aldean aipatu UNE arauan ezartzen direnak baino tenperatura handiagoak sortzea eragozteko.

a) baldintza da aplikagarria, suaren aurreko egonkortasuna (SE) eskatzen denean; a), b) eta c) baldintzak dira aplikagarriak, gar-gelditze kasuan (GG), eta guztiak, suarekiko erresistentzia (SER) eskatzen denean.

Oinarrizko Arau honek ondoko denbora-eskalaren arabera ezartzen ditu bere eskakizunak: 15, 30, 60, 120, 180 eta 240 min.

Materialei dagozkien eskakizunak 16. artikuluan ezartzen dira, oro har; 4. kapituluan, ekipamenduenei eta instalazioenei dagozkienak, eta eranskinetan, eraikinaren erabilerenei dagozkienak.

Oinarrizko arau honek portaera-eskakizun zehatz batzuk ezartzen dizkie, suaren aurrean, ondokoei: akaberako edo estaldurako materialei, erabilera jakin bateko barrunbeetan ezarpen masibo bat duten altzari finkoei, eta beren ugaritasunagatik edo kokapenagatik sute baten arriskua handi dezaketen material guztiei.

0M motak adierazten du material bat ez-erregai dela, dagokion saiakuntzako ekintza termiko normalizatuaren aurrean.

1M motako material bat erregai da, baina ez sukoi; hau da, haren errekuntzak ez du irauten, kanpoko gune batetiko bero-ekarpena eteten denean.

2M, 3M eta 4M motako materialak sukoitasun maila moderatuko, ertaineko edo handikotzat jo daitezke, hurrenez hurren.

13.2. Materialak

Materialen su aurreko portaera-eskakizunak materialok UNE 23 727 arauarekiko iritsi behar duten klasea finkatuta definitzen dira.{Honela deitzen dira klaseok: M0, M1, M2, M3 y M4.

0M, 1M, 2M, 3M eta 4M Klase bakoitzaren izenaren zenbakiak magnitude erlatibo bat adierazten du, hots, magnitude erlatibo horrekin erraz dezakeela dagokion materialak sute baten garapena.

1. taulako balioek su-kargako eta solairu-garaierako ohiko balioak adierazten dituzte, eta 4. artikuluan ezarritakoak baino handiagoak ez diren sektore-tamainak, sua aztertutako forjatua sabai duen sektorean gertatzen den hipotesiaren pean.

Material erregaiak ohikoa baino kopuru handiagotan metatzen diren zonak ez dira gelditzen 1. taulan ezarritako balioez estalita.{Aipatu zonetarako, suarekiko egitura-egonkortasuneko balio handiagoak eskatzen dira 19. artikuluan eta erabilera espezifikoari dagozkion eranskinetan.

Baldin eta sektoreak tamaina txikiagokoak badira, edo erlazio handiagokoak azalera mugatzailearen eta azalera eraikiaren artean, 4. artikuluan adierazitako balioak baino, baldin eta su-karga ohikoa baino txikiagoa bada eta, bereziki, solairu bakarreko eraikinen egituretarako, zeinek barreiadura termikoko ahalmen handiago bat duten oro har, 1. taulan adierazitakoak baino txikiagoko balioak eskura daitezke kalkulu analitikoaren bitartez.

Honako hau eskura daiteke kalkulu analitiko horren bitartez: aintzat hartutako sektore batean sute batek segur aski izan dezakeen garapenari dagokion tenperatura-denbora erlazioa.

Gero, egiaztatu behar da, 17. artikuluaren arabera, egiturak hondamenik gertatu gabe jasan dezakeela aipatu ekintza termikoa.

4. artikuluan ezarritako sute sektorekako zatiketarekin bat, prozedura analitikoa hipotesi zehatz batean oinarritu behar da: sutea eraikina bereizita dagoen edozein sektoretan has daiteke, aldizka, eta garapen osoa irits dezake ukitutako sektorearen barnean.

Halere, aztertutako sektore batek hainbat solairu hartzen dituenean, eta solairuok eskaileren garapenari zorrozki dagozkion neurrietako eskailera-zulo batzuez bakarrik komunikatuta daudenean, jo daiteke sutearen garapen osoak ez diela eragiten ondoz ondoko hiru solairuri baino gehiagori, aipatu sektorean.

Azterketak ekintza sismikorako hartzen direnak bezala jotzen ditu, oro har, aldi bereko ekintzak eta ustekabeko ekintzari dagozkion haztapen-koefizienteak.

14. art. Egiturari eska dakiokeen suarekiko egonkortasuna

Bi era hauetan zehatz daiteke eraikin baten euste-egiturari eska dakiokeen suarekiko egonkortasuna: prozedura analitiko batzuen bidez, edo oinarrizko arau honetan eta ondoko irizpideen arabera ezartzen diren balioak hartuta:

a) Suterik bada, jotzen da solairuaren goiko zatian metatzen direla gasak tenperatura handian, eta hein txikiago batean eragiten diotela solairuko zoruari.

a) Solairuen forjatuek, eta, haiekin batera, habeek, euskarriek eta dagozkion eskailera atalek 1. taulan adierazten den suarekiko egonkortasuna (SE) edukiko dute gutxienez, erakineko ebakuazio-garaierarik handienaren eta aintzat hartutako forjatuaren justu beheko barrunbearen erabileraren arabera.

Taulan ageri ez diren erabileretarako, haiek beste batzuekin parekatuz jokatuko da, betiere kontuan direla su-karga, espazioaren zatitze maila eta fatxadan diren baoak.

1. Taula: Egitura-elementuei eska dakiekeen suarekiko egonkortasuna

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1587. or.)

b) Ebakuaziorako aurreikusita ez dauden estalkien forjatuek eta egiturek, haien euskarriek barne, zeinen huts egiteak ez dezakeen kalterik sor hirugarren batzuengan, ez eta arriskuan jar beheragoko beste solairu batzuen egonkortasuna edo sektorekako zatiketa, suarekiko 15-SE egonkortasun maila bat edukiko dute gutxienez familia bakarreko etxebizitzetan, eta 30-SE maila bat, gainerako kasuetan.

Beste estalki mota batzuetarako, 1. taulatik hartuko da suarekiko egonkortasun maila.

Sotorik gabeko eraikinetan, beheko solairuko forjatuei ez zaie eskatzen suarekiko inongo egonkortasun mailarik (SE)

c) Jotzen da eskailera babestuen diseinu-baldintzek, zeinak 10. artikuluan dauden ezarrita, oso zaila egiten dutela sute batek eskaileroi larriki eragitea.

c) Eskailera babestu baten eta eskailera horren barrunbean kokatuta dauden egitura-elementuek suarekiko 30-SE egonkortasun maila bat izango dute gutxienez.{Eskailera bereziki babestuak edota 11. artikulua aplikatuta ezarritako sute-eskailerak direnean, egitura-elementuei ez zaie eskatzen suarekiko ezein egonkortasun mailarik (SE).

d) 5 ibilgailu baino gehiagorentzat ez diren aparkalekuak arrisku apalekoak jotzen dira, eta 19. artikuluak arautzen ditu.

d) Aparkalekutarako soilik xedatutako eraikinetan, egitura-elementuek suarekiko 90-SE egonkortasun maila bat izango dute gutxienez, salbu aparkaleku gisa erabiltzen ez diren estalkietakoek eta aipatu estalkien euskarriek, horiek suarekiko 30-SE egonkortasun maila bat izan baitezakete.{Eraikinetan kokatutako eta 5 auto baino gehiago uzteko aparkalekuetan, egiturak suarekiko 120-SE egonkortasun maila bat izango du gutxienez.

e) Familia bakarreko etxebizitza atxikien arteko egitura-elementu komunek edo igarokorrek bizitegi-eraikinei eska dakiekeen egonkortasun maila bera izan behar dute.

f) Bigarren mailako egitura-elementuei, hala nola karga-habeei edo barrunbe bateko solairu artekoei, ez zaie eskatzen suarekiko egonkortasunik, baldin eta haien hondamenak ez badie eragiten kalterik hirugarren batzuei, eta ez badu arriskuan jartzen osotasunaren egonkortasuna, ez eta sektorekako zatiketa.

Bestela, aurreko irizpideen arabera jokatuko da.

g) Exentu izaerak esan nahi du, kasu horretan, alde guztiak kanpoko giroarekin kontaktuan daudela.

g) Kanpoko egitura-elementu exentuei ez zaie eskatzen suarekiko egonkortasunik.

Ez da kaltegarria suarekiko beharrezkoa baino egonkortasun handiagoa ematea egiturari; kaltegarria izan daiteke, ordea, suarekiko beharrezkoa baino erresistentzia handiagoa ematea zenbait eraikuntza-elementuri.

Fatxadetako eta estalkietako suarekiko erresistentziak barreiadura termikoa zail dezake, eta horrek suteak hartutako sektoreaz beheko elementuen egonkortasuna eta erresistentzia handitzeko beharra sortuko du.

Aitzitik, fatxaden itxierek, eta masa gutxiko eta isolamendu termiko handiko estalkiek sutearen eraginak handi ditzakete.

15. art. Eraikuntza-elementuei eska dakiekeen suarekiko erresistentzia

15.1. Espazioa sute sektoreetan zatitzeko elementuak

1. Sektoreak banatzen dituzten forjatuek suarekiko erresistentzia (SER) zehatz bat izango dute, eta haren balioa, berriz, 14. artikuluaren arabera forjatuoi suarekiko eskatzen zaien egonkortasunarenaren (SE) berdina izango da, gutxienez.

2. Honela zehazten dira elkarren ondoko bi sektore bereizten dituen horma baten suarekiko erresistentziaren (SER) bi balioak: haren bi aldeetako bakoitza suaren agerian dela jorik, aldizka, eta suaren ageriko jotako aldeari dagokion sektoreko euskarriei edo karga-hormei 14. artikuluaren arabera eskatzen zaien suarekiko egonkortasun (SE) maila hartuta, kasu bakoitzean.

3. Jotzen da eskailera babestuetako hormak espazioa sute sektoreetan zatitzeko elementuak direla, eta elementuok suarekiko izan behar duten erresistentzia 15.4 ataleko b) puntuan ezartzen da.

15.2. Mehelinak eta fatxadak

1. Mehelin edo beste eraikin batekin mugakide den horma orok suarekiko 120-SER erresistentzia maila bat izango du gutxienez.

2. Bi hauetarako eskatzen dira artikulu multzoan definitutako zerrendak: sutea fatxadan barrena ez hedatzeko, eta sektoreen independentzia bermatzeko.

2. Espazioa sute sektoreetan zatitzeko elementuak diren edo 19. artikuluan definitutakoetako bezalako arrisku handiko barrunbe bat mugatzen duten mehelin, forjatu edo hormek fatxada batekin bat egiten dutenean, fatxada horrek ere suarekiko erresistentzia zehatz bat izan beharko du 1 m-ko zabalerako zerrenda batean, eta erresistentzia hori fatxadarekin bat egiten duen elementuari eskatzen zaionaren erdia izango da gutxienez.

Elementuak fatxadaren makurgune batean egiten duenean bat, eta fatxadaren bi kanpo-planoek eratutako angelua 135º baino txikiagoa denean, zerrendaren zabalera 2 m izango da gutxienez.

Zerrenda horren zabalera fatxadaren planoaren gainean neurtu behar da, eta, baldin eta garrei igarotzen uzten ez dien elementu irtenen bat izanez gero, aipatu irtengunearen neurri berean urrituko da zabalera hori.

15.3. Estalkiak

1. Familia bakarreko etxebizitzetan izan ezik, edozein jardueratarako izendatutako estalki lau bateko zonek, eta eraikinaren ebakuaziorako erabiltzeko aurreikusitakoek, suarekiko erresistentzia (SER) maila zehatz bat izango dute, eta maila hori 14. artikuluaren arabera forjatuari suarekiko eskatzen zaion egonkortasun mailaren (SE) berdina izango da.

2. Mehelin batek edo espazioa sute sektoreetan zatitzeko elementu batek estalkiarekin egiten duenean bat, estalki horrek ere suarekiko erresistentzia zehatz bat izan beharko du 1 m-ko zabalerako zerrenda batean, eta erresistentzia hori estalkiarekin bat egiten duen elementuari eskatzen zaionaren erdia izango da, gutxienez.

Halere, baldin eta mehelina edo elementu zatitzailea 0,60 m edo gehiago luzatzen bada estalkiaren akaberaren gainetik, ez da beharrezkoa estalkiak aurreko baldintza bete dezan.

3. Estalki bateko leihoen edo bao nahiz sabai-leihoen arteko gutxieneko distantzia 2,50 m-tik gorakoa izango da, betiere aipatu baoak eta leihoak sektore edo eraikin desberdinetakoak badira.

Eranskinetan agintzen da eraikinaren edo establezimenduaren erabileraren, eta zonaren arabera, beste zatitze-elementu espezifiko batzuek suarekiko izan beharreko erresistentzia.

15.4. Barnea zatitzeko elementuak

Barnea zatitzeko elementuek, salbu igarotzeko ateek eta erregistroek, ondoko baldintzak beteko dituzte:

a) Bizitegi bat bestetik bereizten duten hormek, hoteletan, egoitzetan eta ospitaleetan gela bat bestetik bereizten dutenek, hala nola aipatu barrunbeak korridoreetatik, zona komunetatik edo beste barrunbe batzuetatik bereizten dituztenek suarekiko 60-SER erresistentzia maila bat izango dute, gutxienez.

b) Kanpora irekitako korridoreen edo eskaileren kasuan, eskailera edo korridorea eraikinaren barnealdetik bereizten duten paramentuei dagozkie artikulu multzoko eskakizunak.

b) Barneko nahiz kanpora irekitako korridore eta eskailera babestuak mugatzen dituzten hormek suarekiko 120-SER erresistentzia maila bat izango dute, gutxienez.

c) Aurretiazko atarietako hormek suarekiko 120-SER erresistentzia maila bat izango dute gutxienez, salbu bata bestearen ondoko bi sektoreren artean igarotzeko ezarritako aurretiazko atarietakoek, zeinek sektoreon zatitze-elementuek daukaten suarekiko erresistentzia bera izango baitute.

d) Sektoreak komunikatzen dituzten eta eskailera babestuen barrunbeen barruan ez dauden jasogailu-kutxetako hormek suarekiko 120-SER erresistentzia maila bat izango dute, gutxienez.

15.5. Igarotze-ateak eta erregistro-estalkiak

1. Sute sektoreen arteko igarotze-ateak

Testu artikulatuan azaldutako kasuetan, ateek suarekiko duten agerikotasun-egoera hobeak edo okerragoak kontuan hartuta ezartzen dira ateon suarekiko portaera-eskakizunak.

Ondoko taulan adierazten da artikulu multzoan aipatutako kasuetako bakoitzean ateei suarekiko eska dakiekeen portaera.

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1591. or.)

Jarraian adierazten den eran zehaztuko da bi sute sektoreren arteko igarotze-ate orori suaren aurrean eska dakiokeen portaera, kontuan izaki, betiere, 13.1 ataleko denbora-eskalaren barnean ez den suarekiko erresistentzia edo gar-gelditze maila bat ateratzen bada, aipatu eskalako eta eskuratu denaren justu gaineko balioa hartu behar dela.

a) Bi sute sektoreren arteko igarotze-ate orok suarekiko erresistentzia maila zehatz bat izango du, eta maila hori bi sektoreak korridore banaren bitartez bereizten dituen elementu zatitzaileari eskatzen zaionaren erdia izango da, gutxienez. Aski da atearen suarekiko erresistentzia maila sute sektore biak bereizten dituen elementu zatitzaileari eskatzen zaionaren laurdena izatea, betiere atearen hurrengo 10 metroetan korridore bakoitzeko bi hormek, edo soilik behekoak bestea fatxada denean, baorik ez daukatenean, eta gutxienez bi sute sektoreak bereizten dituen elementu zatitzaileari eskatzen zaionaren pareko suarekiko erresistentzia maila bat daukatenean.

b) Baldin eta aurretiazko atari baten bidez igarotzen bada sektore batetik bestera, atari horretako ateak suarekiko erresistentzia maila zehatz bat izango du, eta maila hori sute sektore biak bereizten dituen elementu zatitzaileari eskatzen zaionaren laurdena izango da, gutxienez.

Dena den, baldin eta aurreko atalean aipatutako ezaugarrietako korridore banatatik heltzen bada aurretiazko atarira bi sektoreetatik, aski da aipatu atariko ateek gar-gelditze maila txikiago bat izatea: bi sute sektoreak bereizten dituen elementu zatitzaileari eskatzen zaion suarekiko erresistentzia mailaren zortzirena, zehazki.

2. Korridore babestuetara, eskailera babestuetara eta eskailera bereziki babestuetara igarotzeko ateak.

Jarraian adierazten dena izango da, kasu bakoitzean, korridore babestu batera, eskailera babestu batera edo eskailera bereziki babestu batera igarotzeko ate baten suarekiko portaera.

Korridore babestu batera edo eskailera babestu batera igarotzeko ate orok suarekiko 60-SER erresistentzia maila bat izango du gutxienez.

Atera korridore batetik heltzen bada, ordea, aski da ateak suarekiko 30-SER erresistentzia maila bat izatea, betiere atearen hurrengo 10 metroetan korridoreko bi hormek, edo soilik barnekoak bestea fatxada denean, baorik ez daukatenean, eta gutxienez suarekiko 120-SER erresistentzia maila bat daukatenean.

b) Eskailera bereziki babestuen aurretiazko atarietan eta korridore babestuetara sartzeko jartzen direnetan, eskailera bakoitza bere aurretiazko atariarekin komunikatzen duen ateak eta korridore bakoitza bere aurretiazko atariarekin komunikatzen duenak 30-GG gar-gelditze maila bat izango dute, gutxienez.

Aipatu aurretiazko atarietako gainerako ateek suarekiko 30-SER erresistentzia maila bat izango dute, gutxienez.

Halere, baldin eta aipatu aurretiazko atarietara a) atalean adierazitako ezaugarrietako korridoreetatik heltzen bada, aski da aipatu atarietako ate guztiek 15-GG gar-gelditze maila bat izatea.

3. Arrisku bereziko barrunbeetara edo zonetara igarotzeko ateak.

Jarraian adierazten den eran zehaztuko da, kasu bakoitzean, 19. artikuluan definitutakoak bezalako arrisku bereziko barrunbe batera edo zona batera igarotzeko ate orori suaren aurrean eska dakiokeen portaera, kontuan izaki, betiere, 13.1 ataleko denbora-eskalaren barnean ez den suarekiko erresistentzia edo gar-gelditze maila bat ateratzen bada haietako edozeinetan, aipatu eskalako eta eskuratu denaren justu gaineko balioa hartu behar dela.

a) Aurretiazko atari baten bidez egiten ez den eta arrisku bereziko barrunbe batera edo zona batera daraman ate orok suarekiko erresistentzia maila zehatz bat izango du, eta maila hori dagokion barrunbeko edo zonako horma mugatzaileari eskatzen zaionaren erdia izango da, gutxienez.

Hala eta guztiz ere, igarotze-atera korridore batetik heltzen bada, aski da atearen suarekiko erresistentzia barrunbeko edo zonako horma mugatzaileari eskatzen zaionaren laurdena izatea, betiere atearen hurrengo 10 metroetan korridoreko bi hormek, edo soilik barnekoak bestea fatxada denean, baorik ez daukatenean, eta gutxienez barrunbeko edo zonako horma mugatzaileari eskatzen zaionaren pareko suarekiko erresistentzia maila bat daukatenean.

b) Baldin eta aurretiazko atari batetik sartzen bada arrisku bereziko barrunbe batera edo zona batera, ataritik zonara edo barrunbera igarotzeko ateak suarekiko erresistentzia maila zehatz bat izango du, eta maila hori dagokion barrunbeko edo zonako horma mugatzaileari arrisku motaren arabera eskatzen zaionaren laurdena izango da, gutxienez.

Ataria zirkulazioko espazio orokorrekin edo garaje batekin komunikatzen duten igarotze-ateek gar-gelditze maila zehatz bat izango dute, eta maila hori ataritik sartzen garen barrunbeko ateak suarekiko daukan erresistentzia mailaren parekoa izango da gutxienez, eta, barrunbe ugari badira, arriskurik handieneko barrunbeko ateak suarekiko daukan erresistentzia mailaren parekoa.

Halere, baldin eta aipatu aurretiazko atarira a) atalean adierazitako ezaugarrietako korridoreetatik heltzen bada, aski da ateek dagokion barrunbeko edo zonako horma mugatzaileari eskatzen zaion suarekiko erresistentzia mailaren zortzireneko gar-gelditze maila bat izatea.

4. Instalazio-patiotxoen erregistro-estalkiak

Jarraian adierazten den eran zehaztuko da instalazio-patiotxoen erregistro-estalkiei suarekiko eska dakiekeen portaera, kontuan izaki, betiere, 13.1 ataleko denbora-eskala barnean ez den suarekiko erresistentzia edo gar-gelditze maila bat ateratzen bada, aipatu eskalako eta eskuratu denaren justu gaineko balioa hartu behar dela.

Instalazio-patiotxo baten erregistro-estalki orok suarekiko erresistentzia maila zehatz bat izango du, eta maila hori patiotxoaren horma mugatzaileari eskatzen zaionaren erdia izango da gutxienez.

Halere, erregistrora korridore batetik heltzen bada, aski da ixte-elementuaren suarekiko erresistentzia maila patiotxoaren horma mugatzaileari eskatzen zaionaren laurdena izatea, betiere erregistroaren hurrengo 10 metroetan korridoreko bi hormek, edo soilik barnekoak bestea fatxada denean, baorik ez daukatenean, eta gutxienez patiotxoaren horma mugatzaileari eskatzen zaionaren pareko suarekiko erresistentzia maila bat daukatenean.

b) Baldin eta aurretiazko atari batetik heltzen bada instalazio-patiotxo baten erregistro-estalkira, erregistro-estalkiak suarekiko erresistentzia maila zehatz bat izango du, eta maila hori patiotxoaren horma mugatzaileari eskatzen zaionaren laurdena izango da, gutxienez.

Aurretiazko atarira sartzeko ateek gar-gelditze maila zehatz bat izango dute, eta maila hori erregistro-estalkiak suarekiko daukan erresistentzia mailaren parekoa izango da, gutxienez.

Halere, baldin eta aurretiazko atarira a) atalean adierazitako ezaugarrietako korridore batetik heltzen bada, aski da aipatu atariko ateek eta erregistro-estalkiak patiotxoaren horma mugatzaileari eskatzen zaion suarekiko erresistentzia mailaren zortzireneko gar-gelditze maila bat izatea.

5. Ixte-sistemak.

Suarekiko erresistente edo gar-gelditzaile den ate orok bera automatikoki itxiko duen sistema batez egon behar du horniturik. Sistema horrek bi era hauetan funtziona dezake: iraunkorki edo sutea denean bakarrik.

Ixte-sistema iraunkorki dabilkien ateek irekita iraunarazten dien mekanismo bat eduki dezakete batzuetan. Kasu horretan, aipatu mekanismoaren ekintza era automatikoan indargabetu behar da sute bat sortzen denean, dela berak zuzenean eraginda, dela detekzio-sistema batetik agindu bat jasotzen duenean, eta indargabeturik iraun behar du, gutxienez, suteak edo aginduak dirauten arte; gainera, ateak eskuz ere askatu ahal izan behar dira aipatu mekanismoaren jardueratik.

15.6. Eraikuntza-elementuen arteko topagunea

Bi espazio bereizten dituen edozein elementuri suarekiko eskatzen zaion erresistentzia-balioa aipatu bereizteari eskatzen zaion funtzioa murritz dezaketen ibilbide guztietan atxiki behar da, hala nola ganberetan, sabai faltsuetan, zoru goratuetan eta beste eraikuntza-elementu batzuekiko topagunean.

16. art. Materialei eska dakizkiekeen baldintzak

Artikulu multzoan, ez zaie ezartzen murrizketarik elementu linealei, hala nola ertz-babesei, juntura-estalkiei, eskudelei edo zokaloei, ez eta puntualei ere, hala nola topeei, aplikeei, idazkunei eta abarri.

16.1. Ebakuazio-ibilbideetako estaldura-materialak

Korridoreetan, eskaileretan eta ebakuazio-ibilbideak igarotzen diren zonetan estaldura edo gainazal-akabera gisa erabilitako materialek 2. taulan adierazitako motakoak izan behar dute, edo mota hobe batekoak.

2. taula. Estaldura-materialetan onar daitekeen erantzun mota

2. taula: Estaldura-materialetan onar daitekeen erantzun mota

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1589. or.)

16.2. Hormek eta itxierek barne dituzten materialak

Zoru, horma edo sabai baten barnean dagoen geruza bat osatzen duen material bat aipatu eraikuntza-materialen estaldurari eskatzen zaion motakoa baino okerragoa denean, material horren eta estalduraren artean kokatuta dauden geruzak edo geruzek suarekiko 30-SER erresistentzia maila bat izango dute, gutxienez.

16.3. Beste material batzuk

Sabai faltsuen edo zoru goratuen barnean kokatutako materialek, bai isolamendu termikorako eta egokitzapen akustikorako erabiltzen direnek, bai aire egokituko eta aireztapeneko hodiak eratzen edo janzten dituztenek, 1M motakoak edo hobe batekoak izan behar dute.

17. art. Suarekiko portaeraren egiaztapena

Baldin eta eraikuntza-elementuei suarekiko eska dakiekeen portaeraren kalkulua sute baten garapen normal batetik abiatutako prozesura analitiko baten bidez egin bada eta, aldiz, artikulu multzoan adierazitako a) edo b) aukeren bitartez egiaztatu nahi bada aipatu elementuek betetzen dituztela eskatutako baldintzak, ekintza termiko normalizatuko denbora baliokidea atera behar da UNE 23 093en arabera, zeinak elementuak igarotzen duen egoerarik okerrena erreproduzituko baitu.

17.1. Eraikuntza-elementuak

Ondoko prozedura hauetakoren baten bitartez egiazta daiteke eraikuntza-elementu baten suarekiko portaerak oinarrizko arau honetan ezarritako SE, GG eta SER baldintzak betetzen dituela:

a) 1. eranskinean finkatutako balioekiko kontrastea islatzen den agiria.

b) UNE 23 093ren arabera obra-elementuetarako, UNE 23 801ren arabera beiradun elementuetarako eta UNE 23 802ren arabera ateetarako egindako saiakuntzaren emaitzak jasotzen dituen agiria.

c) 3.3 atalean ezarritakoaren arabera kalkulu teoriko-esperimentaleko metodo egoki baten aplikazioa jasotzen duen agiria.

2. Kontuan izan behar da, beti, habeentzat, forjatuentzat eta eskailera atalentzat 14. artikuluan ezarritakoaren arabera, suaren ekintza elementuon beheko aldetik hartu behar dela aintzat.

Nola oinarrizko arauak soilik balio diskretu batzuetarako ezartzen dituen eskakizunak, oso baliagarria da saiakuntzaren emaitzak jasotzen dituzten agiriek emaitza beheko baliora biribilduta eskaintzea.

Halere, gomendagarria da txostenak zintzo jasotzea 13.1 atalean definitutako a), b), c) eta d) baldintzak betetzen ez diren denbora-balio zehatzak, erabiltzaileak beste informazio batekin osa ditzan, edo saiatutako elementuak beste funtzio desberdin baterako duen portaera ezagut dezan.

Komenigarria da, egitura-elementuetarako, laborategiko txostenek zehatz deskribatzea denbora-karga edo denbora-dilatazioa balio-bikoteak, eta elementuaren barnean iritsitako tenperatuaren balioak, gero haren portaera metodo teorikoren baten bidez kalkulatzeko, adibidez aipatu elementuarentzat kritikoa gertatzen den tenperaturari dagokionez.

Oro har, esanguratsuak izateko, egitura-elementuen saiakuntza-ekintzek edo -emaitzek kargari eta eusmenari egin behar diete erreferentzia; egitura-elementu gaindimentsionatu orok hobeki jasaten du sutea, dimentsionatu zorrotz batekin baino.

2. Aurreko alternatibetako edozeinetan, modu zehatz batean egingo da eraikuntza-elementu batek suarekiko daukan portaeraren egiaztapena, hau da, elementu hori eraikineko eraikuntza-baldintza beretan dagoela jota, eta suteak erasanda gerta daitezkeen elementu horren aldeak gogoan hartuta.

Egiaztapenean, estaldurak eta akaberak ere har daitezke kontuan elementuarekin batera, betiere haien funtzioa esplizituki definituta gelditzen bada, bai 3. artikuluak, bai, hala badagokio, aurreko c atalak aipu duten dokumentazioan.

1. Material baten erantzun mota aipatu materialarentzat aurreikusitako erabileraren arabera egindako saiakuntza batetik hartu behar da.

17.2. Materialak

1. UNE 23 727ren arabera egindako saiakuntza batzuen bidez egiaztatuko da material batek eskatzen zaion erantzun mota iristen duela.

Harri-, zeramika- eta metal-materialak, hala nola beirak, morteroak, hormigoiak eta igeltsuak 0M motakoak jotzen dira.

2. Pentsatzen da suaren kontrako tratamenduek soilik aldi batez hobetzen dutela erantzun mota, eta denborarekin, eta estaldurek normalean jasaten dituzten garbitze-, xurgatze- eta eskuilatze-prozesuekin ezkutatzen dela haien eragina.

2. Material batek suaren aurkako tratamendu batzuk jaso dituenean bere fabrikazioaren ondoren, saiakuntzaren eskatzaileak adierazi egin beharko du, eta materialaren erabilerarekin bat datorren aurretiazko zahartze bat beharko da, materialak suarekiko duen erantzun mota eskuratu aurretik.

Zertzelada hori esplizituki aipatuko da laborategian egindako saiakuntzen emaitzak jasotzen dituzten agirietan.

17.3. Saiakuntzen emaitzak jasotzen dituzten agirien baliotasuna

1. Administrazioak suaren arlo teknikoan onetsitako laborategi batek egin behar ditu, beti, eraikuntza-elementuek eta materialek suarekiko duten portaera zuritzeko beharrezko diren eta oinarrizko arau honetan eskatzen diren saiakuntzak. Aipatu laborategiak agiri bat egin behar du, non saiakuntzetan eskuratutako emaitzak eta suarekiko izandako erantzun motak ageri diren.

2. Saiakuntzen emaitzak jasotzen dituzten agirietan, obretan jasotako laginetarako, laginak hartu dituen pertsonaren nortasuna agertzea komeni da, eta aipatu lagin-hartze hori zer baldintzatan egin den.

2. Ondokoak izan daitezke oinarrizko arau honetan ezarritako eskakizunen betetzea egiaztatzeko beharrezko saiakuntzen emaitzak jasotzen dituzten agiriak: fabrikatzaileek edo inportatzaileek eskaintzen dituztenak, oro har, materialetarako edo eraikuntza-elementuetarako, edo obra bateko aplikazio zehatz baterako espezifikoki egindako saiakuntza batzuen bidez eskuratzen direnak.

3. Aurkezten diren unean, aipatu agiriek 5 urte baino laburragoko antzinatasuna izan behar dute.

Hornitutako produktuen kalitateak saiakuntza bidez egiaztatzen den materialarenaren parekoa izan behar du.

4. Europako Erkidegoko estatu kideen arteko elkarren aitorpeneko klausulak ere sartzen dira artikulu honetan.

Alde batetik, Europako Erkidegoko beste estatu kide batzuetako espezifikazio teknikoak edo arauak onartzeak berekin dakarren segurtasun baliokideko printzipioa aitortzen da, eta, gainera, beste estatu kide batzuetako laborategietan egindako saiakuntzen emaitzen balioan fidatzen.

Horrekin, honako hau lortu nahi da Araudi horretan: salgaien zirkulazio librea erraztea erkidegoaren esparruan, eraikuntza-produktuen gaineko 89/106/EEE Zuzentarauaren transposizioa egin bitartean, non, arau bateratuekiko, arau nazional aitortuekiko eta egokitasun teknikoko europar agiriekiko adostasun-aitorpenaren edo -egiaztapenaren bitartez, produktuen zirkulazio librea onartuko den erkidego-merkatuan.

4. EEEko estatu kide batean legez fabrikatutako eta merkaturatutako, eta aipatu estatuko indarreko espezifikazioekin bat datozen produktuak automatikoki onartuko dira Espainian, betiere espezifikazio horiek oinarrizko arau honetan eskatzen denaren pareko segurtasun maila badute.

EEEko estatu kideren batean legez onetsitako laborategi batean egindako saiakuntzak baliozkotzat joko dira, betiere onetsitako espainiar laborategiei eskatzen zaizkienen pareko bermeak eskaintzen baditu aipatu laborategiak suaren arlo teknikoan.

4. kapitulua

Instalazio orokorrak eta arrisku bereziko barrunbeak

Honako hauek ezartzen ditu kapitulu honen edukiak: instalazio orokorrek sute bat zabaltzea saihesteko edo instalazio horietako ekiporen batean sutea hasitakoan haren garapena toki batean mugatzeko baldintzak.

Kapitulu hau 4. eranskinean aipatutako xedapenen aurkibide batekin osatzen da, zeinak ekipoak edo instalazioak arautzen dituen.

18. art. Eraikineko instalazioak eta zerbitzu orokorrak

Kontuan izan behar da artikulu multzoan ezarritako baldintzak betetzen dituzten ganberen, korridoreen edo galerien barnetik ez doazen hodien eta bideen estaldurak 16. artikuluan ezarritakoak ukitutako estaldura-materialtzat jotzen direla.

4. eranskinean, sute bat sor edo transmiti dezaketen instalazioak arautzen dituzten xedapenen aurkibide bat ageri da.

18.1. Hodiak eta bideak

Jotzen da hodiak eta bideak eraikuntza-elementu batean zehar igarotzeak ez duela murrizten hark suarekiko duen erresistentzia, baldin eta ondoko baldintza hauetako bat betetzen bada:

a) Igarotze-hutsartearen sekzioa 50 cm2 baino txikiagoa bada.

b) Presiozko ura daramaten hodiak badira, betiere igarotze-hutsartea haien neurrira egokituta badago.

c) Hodiek edo bideek, haien estaldurek edo babesek, edo hodiak edo bideak barnean dauzkaten ganberen, patiotxoen edo galerien elementu mugatzaileek gutxienez-gutxienez zeharkatutako eraikuntza-elementuari eskatutakoaren erdiko suarekiko erresistentzia maila badute.

Sute bat sor edo transmiti dezaketen instalazioak direnean, maila horrek haiek zeharkatzen duten elementuari eskatzen zaionaren berdina izan behar du.

Aireztapen estatikoko edo zaborrak botatzeko bideetan, baliteke kontuan ez hartzea, lehen aipatu xedeetarako, saretak eta toberak.

Erregistroek 15.5 atalean ezarritakoa beteko dute.

d) Bideak sistema bat badauka, eta, sutearen kasuan, sistema horrek automatikoki ixten badu elementuan zeharreko igarotze-sekzioa, eta osoki bermatzen badu, aipatu puntuan, aipatu elementuarenaren pareko suarekiko erresistentzia maila bat.

18.2. Airea girotzeko edo aireztapeneko instalazio zentralizatuak

10.000 m3/h baino handiagoko aire bolumen bat tratatzeko aurreikusitako instalazioek jarraian ezartzen diren baldintzak beteko dituzte.

1. Ezingo dira erabili airea itzultzeko, ez ebakuazio-ibilbideak igarotzen diren espazioak, ez horien gainean kokatutako sabai faltsuko ganberak, salbu instalazioa kearen kontrolerako diseinatuta dagoenean sutearen kasuan.

Bideak osatzen dituzten materialak, bideon isolamenduenak eta bideon osagarrienak 1M motakoak izango dira.

2. 18.1 ataleko d) puntuan ezarritakoa betetzeko jartzen diren suaren kontrako atakek automatikoki funtzionatu behar dute tenperatura 70 ºC-ra iristen denean, edo 30 ºC-tik gorako igoera bat denean zerbitzuko tenperaturaren aldean, edota kea denean bidean; eskuz erabil daitezen onartuko dute, posizioko kanpo-adierazle bat edukiko, eta haien funtzionamendua ikusteko eta entzuteko eran geldituko da adierazita detekzioko zentralean, zentralik bada, edo, bestela, erraz hautemateko toki batean.

Atakok sendo egongo dira eraikuntza-elementuari lotuta. Horregatik, berme osoz beteko dute beren funtzioa, are bideak beren tokitik askatzen badira ere.

3. Ospitale-erabilerako eraikinetan nahiz beste edozein erabileratako eraikinetako ebakuazio-korridoreetan dauden aire-tratamenduko unitateetan eta erresistentziazko baterietan, gailu horien kutxa osatzen duen materialak eta isolamendua osatzen duenak 0M eta 1M motetakoak izan behar dute, hurrenez hurren.

4. Pertsonak ostatatzeko eraikinetan, hala nola etxebizitzetan, hoteletan eta ospitaleetan, aire-tratamenduko unitateetako iragazkien materiala 3 M motakoa izango da, eta iragazkiak ostatatuta dauden kutxak osatzen dituena, 0M motakoa.

Mota likatsuko iragazkietako olioak edo itsasgarriak ez du igaro behar bideetara.

18.3. Kea ateratzeko instalazioak sukalde industrialetan

1. Kanpaiak.

0M motako material ez-porotsuz egongo dira eginda kanpaiak, eta edozein material erregai ez babestutik 50 cm-ra baino gehiagora kokatuta.

2. Bideak.

Nola ezin den suaren kontrako atakarik ezarri mota horretako bideen barnean, 18.1 ataleko c) puntuan adierazten den eran konponduko da bideok espazioa sektoreka zatitzen duten elementuetan zehar igarotzea.

Sistema beste edozein erauzketatik edo aireztapenetik independentea izango da, eta sukalde-barrunbe bakoitzerako esklusiboa.

Bideak 0M motako materialaz egongo dira eginda, eta ikuskatzeko eta garbitzeko erregistroak edukiko dituzte 30º-tik gorako norabide-aldaketetan, eta 3 metroka gehienez ere, atal horizontaletan; ez da jarriko suaren kontrako atakarik bideon barnean.

3. Iragazkiak.

Iragazkiak 0M motako materialaz egongo dira eginda, eta 1,20 m-tik gora bereizita bero-iturrietatik, baldin eta parrilla motakoak edo gasentzakoak badira, eta 0,50 m-tik gora bereizita, beste mota batzuetakoak badira.

Erraz iritsiko eta desmuntatuko dira, garbitzeko; 45º baino handiagoko makurdura izango dute, eta koipeak jasotzeko erretilu bat; erretiluak 3 l baino txikiagoko edukiera duen ontzi itxi batera bideratuko ditu koipeok.

4. Haizagailuak.

Haizagailuak 400 ºC baino txikiagoko edozein tenperaturatan ibiltzeko gai izango dira; haien eta bideen arteko lotura irazgaitza izango da, eta 0M motako materialez egongo da eginda.

19. art. Arrisku bereziko barrunbeak eta zonak

Barrunbe batzuetan, araudi espezifiko batzuek araututako ekipoak egoten dira: transformadoreak, jasogailuen makinak, galdarak, erregai-tangak, gas-kontagailuak, etab. Bada, araudi espezifiko horiexek arautzen dituzte barrunbeak ere.

19.1. Sailkapena

Hiru motatan sailkatzen dira arrisku bereziko barrunbeak eta zonak: arrisku handikoak, arrisku ertainekoak eta arrisku apalekoak.

Jarraian adierazten diren barrunbeak eta zonak sartzen dira aipatu motetako bakoitzean, hala nola eranskinetan erabilera bakoitzerako zehazten direnak.

Sailkatu gabeko barrunbeetarako eta zonetarako, haiek beste antzeko batzuekin parekatuz jokatuko da.

Arrisku bereziko barrunbe multzo batek zona bat osa dezake, betiere zona hori arriskurik handieneko barrunbeari dagokion motaren barruan sailkatzen bada.

1. Arrisku handiko barrunbeak eta zonak:

- metagailu ez-irazgaitzezko bateria zentralizatuetarako barrunbeak;

- mantentze-lantegi izateko, edo arropa zuria, altzariak, garbitasuneko materialak edo beste elementu erregai batzuk gordetzeko zonak, zonaren bolumena 400 m3-tik gorakoa denean.

2. Arrisku ertaineko barrunbeak eta zonak:

- zaborrak eta hondakinak uzteko barrunbea, haren azalera eraikia 15 m2-tik gorakoa denean;

- agiriak artxibatzeko, liburuak uzteko edo paperaren metaketa aurreikusten den beste edozein erabileratarako gordetako zonak, haien azalera eraikia 50 m2-tik gorakoa denean;

- 20 m2-tik gorako azalera eraikia duen sukaldea, etxebizitzetan izan ezik;

- mantentze-lantegi izateko, edo arropa zuria, altzariak, garbitasuneko materialak edo beste elementu erregai batzuk gordetzeko zonak, zonaren bolumen osoa 200 m3-tik gorakoa denean.

3. Arrisku apaleko barrunbeak eta zonak:

- zaborrak eta hondakinak uzteko barrunbea, haren azalera eraikia 15 m2-tik beherakoa eta 5 m2-tik gorakoa denean;

- agiriak artxibatzeko, liburuak uzteko edo paperaren metaketa aurreikusten den beste edozein erabileratarako gordetako zona, haren azalera eraikia 25 m2-tik gorakoa denean;

- mantentze-lantegi izateko, edo altzariak, garbitasuneko materialak edo beste elementu erregai batzuk gordetzeko zonak, zonaren bolumen osoa 100 m3-tik gorakoa denean;

- gehienez ere 5 ibilgailu hartzeko aparkalekua.

Artikulu multzoaren aginduak arrisku bereziko zona bati aplikatzen zaizkionean, ulertzen da zatitze-eskakizunak hura eraikinaren gainerakotik bereizten duten eraikuntza-elementuen gainekoak direla eta, beraz, ebakuazio-ibilbideak aintzat hartutako zonaren irteera-ateetaraino neur daitezkeela.

19.2. Eska daitezkeen baldintzak

1. Ebakuazioa

Jotzen da arrisku handiko barrunbeetan okupatzaile gutxi dela, eta okupatzaileok ezagutzen dituztela ebakuazio-bitartekoak.

Keak irteera ez inbaditzeko ezartzen da goranzko garaieraren muga.

Barrunbe bateko edo arrisku bereziko zona bateko puntu bakoitzetik barrunbeko edo zonako irteeretako batera dagoen ebakuazio-ibilbidea ez da 15 m-tik gorakoa izango.

Arrisku handiko barrunbeetan eta zonetan, gutxienez irteeretako batek barrunbe edo zona barruan 60 cm baino handiagoko goranzko garaiera gainditu beharrik izan gabe utziko du ebakuazioa egiten, eta gainerako irteerak larrialdikoak izan daitezke aurreikusten den okupazioa soilik mantentze-langileena den barrunbeetan edo zonetan.

Larrialdi-irteeratzat jo daitezke 45º baino txikiagoko makurdura, eta 15 cm-tik gorako mailagaina eta 25 cm-tik beherako kontramaila dituzten eskailerak, bai eta lerratze-barrak eta hagazko eskailera bertikalak ere.

2. Espazioa zatitzea.

Arrisku handiko edo ertaineko barrunbeetako edo zonetako ezein atek ez dezake zuzenean zirkulazioko espazio orokorretara igarotzen utzi, ez eta garajeetara ere; aurretiazko atari bat ipini beharko da, beraz, barrunbe edo zona horietako bat edo gehiago aipatu espazioekin komunikatzeko.

Aurretiazko atariak 10.3 eta 15.4 ataletako baldintzak beteko ditu, eta ezingo da erabili arrisku bereziko barrunbeak edo garajeak ez diren beste barrunbe batzuk ebakuatzeko.

3. Eraikuntza-elementuak eta materialak.

Hormei suarekiko eskatzen zaien erresistentzia-eskakizuna ezin zaie aplikatu fatxadei.

Horiek 15.2 atalean ezarritakoa bete behar dute.

Barrunbearen barneko sute-hipotesirako 3. taulan adierazitako baldintzak beteko dituzte eraikuntza-elementuek eta materialek.

Arrisku berezi apaleko barrunbeetan eta zonetan, haatik, horien eraikuntza-elementuek suarekiko duten erresistentzia maila ez da izango, inolaz ere, haiek dauden eraikinaren egiturari eskatzen zaion suarekiko egonkortasunarena baino txikiagoa, 14. artikuluaren arabera.

3. taula: Arrisku bereziko barrunbeei eta zonei eska dakizkiekeen baldintzak

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1595. or.)

Aurretiazko atarietako ateak barnerantz irekitzeko aginduaren bitartez, atearen maniobra erraztu nahi da, bai korridorean pertsonak metatzen direnean, bai ate horren atzean ibilgailu bat oker aparkatu dutenean.

Pertsonen ohiko presentzia aurreikusten den barrunbeetan eta zonetan, seinaleztatu egin behar dira irteerako ateak.

15.5 atalaren arabera, arrisku bereziko barrunbeen edo zonen eraikinetik kanpora irteteko ateei ez zaie eskatzen suarekiko erresistentziaren baldintza.

Arrisku handiko edo ertaineko barrunbe bateko edo zona bateko irteerako ateak kanporantz irekiko dira, bai eta arrisku apalekoetakoak ere, haiek lantokiak direnean.

Hala eta guztiz ere, baldin eta aipatu ateak 15.2 atalean suarekiko halako erresistentzia jakin bat eskatzen zaion fatxada-zerrendan badaude, suarekiko erresistentzia zehatz bat izan behar dute, zeina fatxadari eskatzen zaionaren erdia izango baita.

Garajeekin komunikatzen duten aurretiazko atarietako ateak atariaren barnerantz irekiko dira; zirkulazioko espazio orokorrekin komunikatzen dutenak atariaren barnerantz edo aipatu espaziorantz ireki daitezke; azken kasu horretan, halere, 8.1 ataleko d) puntuan ezarritako eskakizunak bete beharko dituzte, atari horiekin komunikatuta dauden barrunbeak okupazio nulukotzat jotzen badira ere.

Arrisku bereziko barrunbeetako edo zonetako ateek 15.5 ataleko baldintzak bete behar dituzte, eta kanpora irteteko ateak erabat tolestuko dira fatxaden gainean.

5. kapitulua

Suteen aurkako babes-instalazioak

Honako hau ezartzen du kapitulu honek: suteen aurkako babes-instalazioei dagokienez eraikinek eduki beharreko gutxienezko hornidura.

Instalazio orokorrei aplikatzen zaizkien araudiek ezartzen dituzte dagozkion barrunbe teknikoek eduki beharreko hornidurak.

20. art. Suteak detektatzeko, alarma jotzeko eta suteak itzaltzeko instalazioak

Suteak detektatzeko, alarma jotzeko eta suteak itzaltzeko jarraian aipatzen diren instalazioak izango dituzte eraikinek.

Aipatu instalazioen diseinuak, gauzapenak, harrerak eta mantentzeak, hala nola haien materialek, osagaiek eta ekipoek, zeinek bere araudi espezifikoan ezarritakoa beteko dute.

Itzalgailu baten eraginkortasuna kode baten bidez izendatzen da, eta honela dago osaturik kodea:

i) Itzalgailuak itzal dezakeen suaren tamaina adierazten duen zenbakizko balio bat.

UNE 23 110 arauaren arabera su mota bakoitzerako egindako saiakuntza normalizatu baten bidez zehazten da aipatu balioa.

ii) Agente itzaltzaileak hobekien itzaltzen duen su mota adierazten duen letra bat, zeinak hauek dituen barnean:

- A kodea, materia solidoen suetarako.

- B kodea, materia likidoen suetarako.

A eta B klaseetako suak izan daitezkeenean, oinarrizko arau honek eskatzen du itzalgailu bakoitzak su mota bakoitzerako beharrezkoa den eraginkortasuna edukitzea.

20.1. Su-itzalgailu eramangarriak

1. Eraikin osoan, salbu 24 m baino gutxiagoko ebakuazio-garaiera duten bizitegi-eraikinetan, behar beste itzalgailu ipiniko dira, solairu bakoitzean ebakuazio-abiapuntu orotatik itzalgailu bateraino egin beharreko egiazko bidea ez dadin izan 15 m-tik gorakoa.

Arauzko distantziaren arabera itzalgailuak ezartzeko paramenturik edo euskarririk ez den barrunbe handietan, itzalgailu bana ezarriko da eraikitako 300 m2 bakoitzeko, behar bezala banatuta.

8A-34B eraginkortasuna izango du itzalgailu bakoitzak.

2. 5 ibilgailutik gorako aparkalekuetan, 13A-89B eraginkortasuneko itzalgailu bana ezarriko da ibilbidean, 15 m-tik behin, gehienez, zirkulazioko kaleetan, edo, aldiz, eraginkortasun bereko itzalgailu batzuk ipiniko dira, behar bezala banatuta: 20 tokiko, bana, zehazki.

3. 19. artikuluan adierazten diren arrisku bereziko barrunbeetan edo zonetan, 13A edo 89B eraginkortasuneko itzalgailuak instalatuko dira, aurreikusitako su motaren arabera, ondoko irizpideen arabera:

3 a) Itzalgailu bat barrunbetik edo zonatik kanpo kokaturik egoteak hura segurtasun-baldintza hobeetan erabiltzen uzten du.

a) Itzalgailu bat jarriko da barrunbearen edo zonaren kanpoaldean eta sarrerako atearen ondoan; itzalgailu horrek hainbat barrunbe edo zona zerbitza ditzake aldi berean.

b) Barrunbearen edo zonaren barnean, behar adina itzalgailu ezarriko dira, gainera, haietako bakoitzerainoko (kanpoan kokatutakora barne) egiazko ibilbidea ez dadin izan 15 m-tik gorakoa, arrisku ertaineko edo apaleko barrunbeen kasuan, edo 10 m-tik gorakoa, arrisku handiko eta 100 m2 baino txikiagoko azalera eraikia duten barrunbeen edo zonen kasuan.

Azken barrunbe horiek 100 m2-tik gorako azalera eraikia dutenean, 10 m-ko ibilbide hori barrunbearen edo zonaren barnean kokatutako itzalgailu batekiko izango da.

4. Itzalgailuak ebakuazioan trabarik egin ez dezan, hobe da angelu hiletan ipintzea korridoreetan eta eskaileretan.

4. Itzalgailuak arin eta erraz erabiltzeko eran ezarriko dira; ahal den guztietan, paramentuetan, betiere haien goiko muturra lurretik 1,70 m-ra baino gutxiagora dagoela.

Honako hau bilatzen du artikulu multzoak eskainitako alternatibak: berak aipu dituen eraikinek eraikineko okupatzaileek berek erabiltzeko moduko instalazio bat edukitzea, gutxienez.

20.2. Tutu lehorreko instalazioa

Tutu lehorreko instalazio atez hornituta egongo dira 24 m-tik gorako ebakuazio-garaiera duten eraikin eta establezimendu guztiak.{Halere, udalerriek sute-aho hornituzko instalazio batez ordez dezakete eskakizun hori, eraikin baten kokapenagatik edo egungo sute-itzaltze zerbitzuen mailagatik tutu lehorreko instalazioaren erabilgarritasuna bermatuta ez dagoenean.

Eraikin bakoitzak behar beste tutu lehor edukiko ditu, ebakuazio-ibilbideei jarraika irteera-aho batetik edozein ebakuazio-abiapuntutarainoko distantzia 60 m baino laburragoa izan dadin.{Tutu lehorren irteera-ahoak eskailera-barrunbeetan edo barrunbeon aurretiazko atarietan egongo dira kokaturik.

Nola 25 mm-ko sute-aho hornituak oso erabilerrazak diren, eraikin gehienetan erabil daitezke, salbu sute larriagoak gerta daitezkeen eta normalean langile trebatuak dituzten eraikinetan, non 45 mm-ko sute-aho hornitua erabili behar baita.

Honako kasu honetan jotzen da instalazio horrek zona diafano bat babesten duela: mahukaren luzerak eta jaurtitako uraren irismenak (zeina 5 m-koa jotzen den) zonako edozein puntu iristen uzten dutenean; baldin eta zona zatituta badago, aski izango da mahukaren luzerak ebakuazio-abiapuntu guztiak iristea.

20.3. Sute-aho hornituzko instalazioa

Jarraian adierazten diren erabileretako eraikinek, establezimenduek eta zonek sute-aho hornituzko instalazio batez egon behar dute babestuta.

a) Bizitegi-, ospitale-, unibertsitate mailako irakaskuntza- eta administrazio-erabileretakoek, baldin eta 2.000 m2-tik gorako azalera eraikia badute.

b) Merkataritza-erabileretakoek, baldin eta 500 m2-tik gorako azalera eraikia badute.

c) 30 ibilgailutik gorako aparkalekuek.

d) 6.1 atalaren arabera dentsitate handikotzat jotako barrunbeek, baldin eta 500 pertsonatik gorako okupazioa badute.

e) 19.1 atalaren arabera arrisku handikotzat jotako barrunbeek edo zonek, non arrisku nagusia material erregai solidoen presentziatik datorren.

Sute-aho hornituek 25 mm-ko edo 45 mm-ko mota normalizatuetakoak izan behar dute; 45 mm-koak izango dira ondoko hauetan: merkataritza-erabileretan, baldin eta horiek 1.500 m2-tik gorako azalera eraikia badute, 50 tokitik gorako aparkalekuetan, eta e) atalean aipatutako arrisku handiko barrunbeetan edo zonetan.

Instalazio horri esker, seinale bat transmititzen da (automatikoki, detektagailuen bidez, edo eskuz, sakagailuen bidez), sutea hasten den tokitik zentral zaindu batera, eta alarma bat gero, aipatu zentraletik okupatzaile guztiengana, eta aipatu alarma automatikoki edo eskuz aktiba daiteke.

20.4. Detekzio- eta alarma-instalazioa

Detekzio- eta alarma-instalazio bat edukiko dute ondoko erabilerak dituzten eraikinek, establezimenduek eta zonek:

Bai detektagailu mota, bai haiek ezarri behar diren zonak, dagozkien eranskinetan adierazten dira.

a) Etxebizitza-erabilera, baldin eta eraikineko ebakuazio-garaiera 50 m-tik gorakoa bada.

b) Bizitegi-erabilera, baldin eta azalera eraikia 1.500 m2-tik gorakoa bada.

c) Ospitale-erabilera, baldin eta azalera eraiki osoa 2.000 m2-tik gorakoa bada.

d) Administrazio-, merkataritza- eta unibertsitate mailako irakaskuntza-erabilerak, baldin eta azalera eraiki osoa 5.000 m2-tik gorakoa bada.

e) Dentsitate handiko barrunbeek, baldin eta okupazioa 500 pertsonatik gorakoa bada.

Instalazio horri esker, alarma-seinale bat helaraz dakieke eraikineko okupatzaileei. Sartze mugatuko toki batetik aktibatzen da seinalea, soilik ardura hori duten pertsonek ipin dezaten martxan.

20.5. Alarma-instalazioa

Alarma-instalazio bat edukiko dute ondoko erabilerak dituzten eraikinek, establezimenduek eta zonek:

a) Bizitegi-erabilera, baldin eta azalera eraiki osoa 500 eta 1.000 m2 bitartekoa bada.

b) Unibertsitateaz besteko mailako irakaskuntza-erabilera, baldin eta azalera eraiki osoa 1.000 m2-tik gorakoa bada.

c) Administrazio- eta unibertsitate mailako irakaskuntza-erabilerak, baldin eta azalera eraiki osoa 1.000 eta 5.000 m2 bitartekoa bada.

d) Ospitale-erabilera, baldin eta azalera eraiki osoa 1.000 m2-tik gorakoa bada.

Oro har, nekez erretzen diren produktuak saltzeko edo erakusteko saltokiek, hala nola autoak saltzeko agentziek eta janari-supermerkatuek, ez dute iristen artikulu multzoan aipatutako muga.

Aldiz, beste merkataritza-establezimendu mota batzuetan, hala nola saltoki handietan, erraz gaindi daiteke muga hori zona handi batzuetan.

20.6. ur-ihinztagailu automatikozko instalazioa

Ur-ihinztagailu automatikoz osatutako instalazio bat edukiko dute merkataritza-erabileretako eraikin, establezimendu eta zona guztiek, baldin eta azalera eraiki osoa 2.500 m2-tik gorakoa bada, eta salmenta-gune publikoetan produktu komertzializatuek dakarten su-karga 500 MJ/m2 (120 Mcal/m2) baino handiagoa bada.

Instalazio hori izateak detektagailu termikoak edukitzeko eskakizuna estaltzen du.

20.7. Halon edo anhidrido karboniko (CO2) bidezko itzaltze automatikoko instalazioa

Halon edo anhidrido karboniko (CO2) bidezko itzaltze automatikoko instalazio bat edukiko dute eranskinetan adierazten diren arrisku bereziko barrunbeek.

21. art. Larrialdi-argiztapen instalazioa

21.1. Hornidura

1. Larrialdiko argiztapen-instalazio bat izango dute ondoko zonek:

a) 100 pertsona baino gehiagoko okupazioa duten barrunbe guztiek.

b) Bizitegi-erabilerarako edo ospitale-erabilerarako izendatutako zonetako ebakuazio-ibilbide orokorrek, eta 100 pertsona baino gehiagoren ebakuaziorako aurreikusita dauden beste edozein erabileratako zonetakoek.

c) Babestutako eskailera eta korridore guztiek, aurretiazko atari guztiek eta sute-eskailera guztiek.

d) 5 ibilgailurentzako baino gehiagorentzako aparkalekuek, berorietatik kanpora edo eraikineko zona orokorretara doazen korridoreek eta eskailerek barne.

e) 19. artikuluan adierazitako arrisku bereziko barrunbeek, eta solairuko komun orokorrek, sartze publikoko eraikinetan.

f) Babes-instalazioen ekipo orokorrak dauzkaten barrunbeek.

g) Lehen aipatu zonetako argiztapen-instalazioaren banaketa-koadroek.

Bizitegi-eraikinetan izan ezik, atal honetako 1. puntuko a), b), c) eta d)n adierazitako zonetako argiztapen normalerako eta larrialdiko argiztapenerako instalazioak modu zehatz batean egongo dira diseinaturik, aipatu zonen argiztapena bermaturik geldi dadin okupatuta dauden denbora osoan.

21.2. Ezaugarriak

1. Orokorrak.

2. 2.2 atalaren arabera, beste erabilera batzuk xedatu zaizkien bizitegi-eraikin bateko zonek beren erabilerari dagozkion aginduak beteko dituzte, bai zati orokorrekoak, bai dagokion eranskinekoak.

Instalazioa finkoa izango da, bere energia-iturria izango du, eta automatikoki jarri behar du funtzionamenduan hutsen bat denean aurreko atalean adierazitako zonetako argiztapen normaleko instalazioaren elikaduran; horri dagokionez, elikatze-tentsioa bere balio nominalaren % 70etik behera erortzea joko da hustzat.

Instalazioak gutxienez ordubetez beteko ditu jarraian adierazten diren zerbitzu-baldintzak, hutsa gertatzen den unetik kontatzen hasita.

a) Gutxienez 0,20 lx-eko iluminantzia bat eskainiko du, zoru mailan ebakuazio-ibilbideetan, korridoreetako eta eskaileretako ardatzean neurtuta, eta puntu orotan, ibilbide horiek aipatu espazioetatik kanpo igarotzen direnean.

Iluminantzia 5 lx-ekoa izango da, gutxienez, bai eskuz erabiltzea eskatzen duten suteen aurkako babes-instalazioen ekipoak kokatuta dauden puntuetan, bai argiztapenaren banaketa-koadroetan.

Halakoa izango da zona bakoitzeko puntu guztietan eskaintzen den argiztapenaren uniformetasuna, non iluminantzia handienaren eta txikienaren arteko zatidura 40 baino txikiagoa izango baita.

Honela kalkulatu behar dira ezarritako argiztapen mailak: nulutzat jotzen dela hormen eta sabaien gaineko islapen-faktorea, eta oso kontuan hartzen dela luminarien zikintasunaren eta lanparen zahartzearen ondoriozko errendimendu-murrizketa barne duen mantentze-faktorea.

b) Behar besteko argiztapena eskainiko die 12.1 atalaren aplikazioaren arabera ezarritako eta ebakuazio-ibilbidea erakusten duten seinaleei, ikus daitezen.

2. Instalazioaren osagaiena.

Honako hau bilatzen du artikulu multzoak ageri duen salbuespenak: bizitegi-eraikin batean beste erabilera bateko azalera txikiko establezimendu bat izateak ez dezala aldaraz eraikinaren fatxada, mehelina edo estalkia.

Baldin eta instalazioa tresna edo ekipo autonomo automatikoekin egiten bada, pausagunean ipintzeko gailu bat edukiko dute horiek. Instalazioa funtzionatzen has dadin saihestuko da horrela, baldin eta argiztapen normalaren elikadura-hutsa eraikina edo barrunbea hutsik daudenean gertatuz gero.

Honako hauetan daude ezarrita tresna horiei eska dakizkiekeen ezaugarriak: UNE 20 062 73 “Larrialdiko argiztapenerako gailu autonomoak” eta UNE 20 392 75 “Larrialdiko argiztapenerako eta fluoreszentziako lanparak darabiltzaten gailu autonomoak”.

22. art. Larrialdiko igogailua

22.1. Hornidura

Bizitegi-eraikin guztietan, ebakuazio-garaiera 50 m-tik gorakoa bada, eta edozein erabileratakoetan, ebakuazio-garaiera 28 m-tik gorakoa bada, gutxienez multzo bakoitzeko igogailu batek larrialdiko igogailuaren baldintzak beteko ditu.

22.2. Ezaugarriak

Larrialdiko igogailuak 630 kg-ko karga ahalmena izango du gutxienez, 1,40 m2-ko kabina-azalera, 0,80 m-ko pasabide-zabalera, eta ibilbide osoa 60 s-an baino gutxiagoan egiteko moduko abiadura.

Eraikinera sartzeko solairuan, igogailuaren aginteen ondoan, sakagailu bat ipiniko da, beirazko estalki baten azpian, «SUHILTZAILEEK BAKARRIK ERABILTZEKO» idazkunarekin; sakagailua aktibatzeak bi hauek eragin behar ditu: igogailua sarrerako solairura bidaltzea, eta hura soilik bere kabinatik erabil dadin uztea.

Hornidura arruntak huts eginez gero, larrialdiko igogailuaren elikatze elektrikoa igogailuaren larrialdi-iturri batetik egingo da, automatikoki, eta iturri horrek 1 h-ko autonomia izango du, gutxienez.

NBE CPI-91

ERANSKINAK

Artikulu multzoak eskatzen duen bermea ondokoari dagokio, batez ere: era zehatz batean kokatzea komeni da argiztapen normaleko instalazioaren kontrol-mekanismoak, soilik pertsona egokiek eta betiere aipatu zonen erabilera-erregimenaren arabera erabil ditzaten aipatu mekanismoak.

V eranskina

Etxebizitza erabiltzeko baldintza bereziak

V.2 art. Aplikazio-eremua

2. Etxebizitza terminoa erabilera horretarako izendatutako zona guztiei aplika dakieke, edozein izanik ere zona hori barnean daukan eraikin mota: familia bakarreko etxebizitza, bizitegi- edo apartamentu-eraikin bat, etab.

V.4 art. Espazioa sute sektoreetan zatitzea

3. Etxebizitza-eraikinetan dauden eta irakaskuntza-, administrazio- edo bizitegi-erabilerarako izendatu dituzten establezimenduek ez dute zertan sute sektore bat osaturik, baldin eta haien azalera eraikia ez bada, hurrenez hurren, 200 m2-tik, 500 m2-tik edo 1.000 m2-tik gorakoa.

V.7 art. Ebakuazioa.

V.7.1. Ebakuazioaren elementuak

1. Ebakuazio-abiapuntua.

Baldin eta ebakuazioa aztertu nahi bada etxebizitza izateko izendatuta ez dauden eta V.4 artikuluan adierazitako mugak gainditzen ez dituzten zonetan, zonok eraikinaren gainerakoarekin komunikatzeko ate bakoitzean jo daiteke kokaturik ebakuazio-abiapuntua.

V.7.2. Irteeren kopurua eta kokapena

3. Etxebizitza-eraikin batek irteera ugari dituenean, ebakuazio-abiapuntu bakoitzetik haietako baterainoko ibilbidearen luzera 30 m-tik beherakoa izango da.

V.7.3. Eskaileren eta jasogailuen kokapena

1. Beheranzko ebakuaziorako eskailerak.

2. Instalazioaren osagaiei buruz.

Pausagunean ipintzeko gailuari esker, nahierara igaroaraz dakieke tresnei funtzionamendu-egoeratik pausagunekora. Gailu horren eragina automatikoki gelditzen da ezeztaturik, tresna autonomo automatikoen elikatze-tentsioa itzultzen denean.

Gailu hori instalatzea lagungarria da instalazioaren mantentze onean, eraginkorki saihesten baitu tresnak funtzionamendu-egoeran jar daitezen, bai eraikina edo barrunbea hutsik daudenean, bai argiztapen normalari elikatze-tentsioa ezeztatzen zaionean.

d) Etxebizitza-eraikin baten barnean den establezimendu batek ez duenean sektore bat osatzen, V.4 artikuluaren arabera eskailerei eska dakizkiekeen baldintzak etxebizitzenak izango dira.

V.15 art. Eraikuntza-elementuei eska dakiekeen suarekiko erresistentzia

Mehelinen, fatxaden eta estalkien suarekiko erresistentzia-eskakizunak, zeinak 15.2 ataleko 2. puntuan eta 15.3 ataleko 2. eta 3. puntuetan dauden ezarrita, soilik kasu honetan izango dira aplikagarri: etxebizitzaz besteko erabileretarako izendatutako zonek 7.1 ataleko 7. puntuan ezarritako azalera-mugak gainditzen dituztenean.

V.19 art. Arrisku bereziko barrunbeak eta zonak

V.19.1. Sailkapena

Etxebizitza-eraikinetan, arrisku bereziko zonatzat jo behar dira bizitzeko moduko barrunbeen azpian kokatutako trastelekuenak, honako sailkapen honekin:

1. Arrisku handiko barrunbeak eta zonak.

500 m2 baino handiagoko azalera eraikia dutenak.

2. Arrisku ertaineko barrunbeak eta zonak.

100 m2 baino handiagoko azalera eraikia dutenak.

3. Arrisku apaleko barrunbeak eta zonak.

50 m2 baino handiagoko azalera eraikia dutenak.

V.19.2. Eska daitezkeen baldintzak

1. Ebakuazioa.

Trasteleku-zonetan, puntu bakoitzetik irteeretako batera dagoen egiazko ebakuazio-ibilbidea 25 m-tik beherakoa izango da.

V.20 artikulua. Suteak detektatzeko, alarma jotzeko eta suteak itzaltzeko instalazioak

3. 20. 1 atalean ezartzen dira itzalgailuen kopuruari eta kokapenari buruzko irizpideak.

V.20.1. Su-itzalgailu eramangarriak

3. Trasteleku zona orok 21 A eraginkortasuneko itzalgailuez horniturik egon behar du.

V.20.3. Sute-aho hornituzko instalazioa

Arrisku handiko trasteleku zonek 45 mm-ko sute-aho hornituz egon behar dute babesturik, eta halako eran, non trasteleku-ate guztietara irits baitaiteke mahukaren batekin.

20.4 atalaren arabera, etxebizitza-eraikinek instalazio hori eduki behar dute, beren ebakuazio-garaiera 50 m-tik gorakoa bada.

V.20.4. Detekzio- eta alarma-instalazioa

1. Ondoko baldintzak beteko ditu detekzio- eta alarma-instalazioak:

a) Ke-detektagailu automatikoak ezarriko dira ondoko zonetan:

- korridore, eskailera eta zirkulazioko espazio komunetan;

- 50 m2 baino handiagoko azalera totala duten trasteleku zonetan;

- etxebizitzen zerbitzuko zonetan, hala nola bilera-, joko- kirol- eta abarretako -aretoetan;

b) Baldin eta atezain-etxebizitzarik bada, gomendagarria da bertan alarma bat izatea, alarma orokorra funtzionatzen hasi aurreko kontrol bat errazteko.

b) Seinaleztapen- eta alarma-zentrala atezaindegian jarri behar da, halakorik bada, edo, bestela, arduradunek erraz ikusteko eta erabiltzeko toki batean.

Instalazioak alarma orokor bat izango du, eta hura eraikineko toki guztietan entzungo da.

2. Arrisku handiko trasteleku zonek detekzio- eta alarma-instalazio bat eduki behar dute beti.

V.21 art. Larrialdiko argiztapen-instalazioa

21. artikuluan adierazten dira instalazio hori eduki behar duten gainerako zonak.

V.21.1. Hornidura

Honako hauek egongo dira horniturik larrialdiko argiztapen-instalazio batekin: 30 etxebizitzatik gorako eraikin guztietako eskailerak eta 12 m-tik gorako ebakuazio-garaiera duten eraikinetakoak, bai eta arrisku ertainekotzat edo handikotzat jotako trasteleku zona guztiak ere.

H eranskina

Ospitale-erabilerarako baldintza bereziak

2.2 atalaren arabera, jarduera nagusiaz bestelako bigarren mailako beste jarduera batzuetara zuzendutako ospitale-establezimendu bateko zonek, hala nola kafetegiek, jantokiek, ekitaldi-aretoek, administrazio-bulegoek eta abarrek, beren erabilerari dagozkion aginduak bete behar dituzte, bai zati orokorrekoak, bai dagokion eranskinekoak.

Diagnostikoko eta tratamendu medikoko baina ospitaleratzerik gabeko jarduerak egiteko eraikinak eta establezimenduak, hala nola kontsultategiak, analisi klinikoko zentroak, anbulatorioak, etab., administrazio-erabilerakotzat joko dira, zeren haien jardueretatik datozen arriskuak, eta haien eraikuntza- eta funtzio-ezaugarriak, hala nola haien erabiltzaileenak, hobeki ezkontzen baitira erabilera horrekin, ospitale batekoekin baino.

H.2 art. Aplikazio-eremua

Ospitale terminoak ospitaleratze-erregimenean zainketa medikoak jasotzen diren establezimendu guztiei egiten die erreferentzia, edozein dela ere establezimenduaren izena: osasun-egoitza, klinika, erietxe, etab.

H.4. art. Espazioa sute sektoreetan zatitzea

1. 4. artikuluan ezarritako baldintzez gainera, ondokoak beteko dira:

a) Ospitaleratzera zuzendutako zona oro sute sektoreetan egongo da zatituta; halako eran, non sektore bakoitza solairu bakar batean dagoen, ez dauzkan 40 ohe baino gehiago, eta 750 m2 baino txikiagoko azalera eraikia daukan.

b) Eri frankok mugaturik dute mugikortasuna. Sutea denean solairutik irteteko arin-arin eskailerak erabiltzea galarazten die horrek.{Beraz, honako hau nahi du artikulu multzoaren aginduak: sutea gertatu den solairu berean beste sektore batera igarotzeko aukera izan dadila, eta ebakuazio ordenatu eta mantsoago bat egin dadila gero, beharrezkoa izanez gero.

b) Ospitaleratzeko erabiltzen den solairu oro gutxienez bi sute sektoretan egongo da zatiturik.

c) Artikulu multzoan aipatutako zonak okupatzen dituzten erien egoerak ezinezko egin dezake haiek tokiz aldatzea, edo laguntza berezi batzuk behar izan daitezke horretarako.

Beraz, artikulu multzoaren aginduak arriskua murriztu nahi du zona horietan, tamaina txikiko sektoreak sortuta.

c) Tratamendu intentsiboetara zuzendutako zona oro, hala nola ebakuntza-gela, ZIU, AIU, etab., sute sektoreetan egongo da zatiturik beste zona batzuekiko; halako eran, non sektore bakoitza solairu bakar batean dagoen, eta ez dauzkan 20 ohe baino gehiago.

d) Nahiz eta zona horietako eri gehienak ibiltariak izan ohi diren, eri ospitaleratuak ere izaten dira tartean maiz, tratamenduren baten edo diagnostikorako azterketaren zain.

Horregatik, artikulu multzoaren aginduak murriztu egiten ditu zati orokorrean ezarritako sektore baten gehienezko dimentsioak.

d) Diagnostikoa laguntzeko zonak eta ospitaleratzerik behar ez duten tratamenduetara zuzendutakoak sute sektoreetan egongo dira zatituta, eta halako eran, non haietako bakoitzaren azalera eraikia, maila batean edo gehiagotan, 1.500 m2 baino txikiagoa den.

e) Sute sektore bat osatu beharko du eraikin edo establezimendu zona orok, ondoko kasuetan: etxebizitzetarako denean, bizitegi-erabilera eta 20 pertsonatik gorako okupazioa dituenean, irakaskuntzarako darabiltenean eta 300 m2 baino handiagoko zabalera eraikia duenean, edo administrazio-erabilera eta 1.000 m2 baino handiagoko azalera eraikia dauzkanean.

2. Erradioterapiara zuzendutako barrunbeek behar dituzten eraikuntza-baldintzek haiek sotoetan kokatzea eskatzen dute.

H.5 art. Okupazioaren murrizketak

1. Ezingo dira erabili, ez ospitaleratzeko, ez tratamendu intentsiborako, eraikinaren irteeretako bateraino eta gorantz 2 m-tik gorako ebakuazio-garaiera gainditu behar duten zonak.

2. Halere, erabil daitezke erradioterapiako tratamendu intentsiborako aurreko paragrafoan adierazitakoak baino ebakuazio-garaiera handiagoak gainditu behar dituzten zonak, baldin eta aipatu zonek H.7.2 atalean haientzat ezartzen diren baldintzak betetzen badituzte.

H.7 art. Ebakuazioa

b) Solairu-irteera.

H.7.1. Ebakuazioaren elementuak

6. Irteerak.

b) Solairu-irteera.

Espazioa sektoreka zatitzeko H.4 artikuluko aginduek galarazi egiten dute eskailera irekiak edo babestu gabeko barrunbeetakoak kokatzea artikulu horretan aipatutako zonetan.{Beraz, solairutik irteteko 7.1 ataleko 6.b puntuko lehen bi ataletan azaldutako irtenbideak ezin dira erabili kasu horretan.

Topatzen den espazioaren azaleraren kalkulua, beharrezkoa baita ondoko sektore batean ospitaleratutako eriak hartzeko, honako irizpide hauetan oinarritzen da:

Ospitaleratze zona batetik beste sute sektore batera igarotzeko ate bat solairu-irteeratzat jo dadin, topatzen den espazioaren azalerak 0,50 m2 izan behar du zonako okupatzaile ez ospitaleratu bakoitzeko, gehi 1 m2, ospitaleratutako eri bakoitzeko.

Atea tratamendu intentsiboko zona batetik igarotzeko denean, azalerak 0,50 m2 izan behar du zonako okupatzaile ez ospitaleratu bakoitzeko, gehi 2 m2, ospitaleratutako eri bakoitzeko.

÷ % 25ek 2 m2-ko azalera behar du eri bakoitzeko, eriok ohean edo ohatilan ebakuatu behar baitituzte;

÷ % 25ek 1 m2-ko azalera behar du eri bakoitzeko, eriok makuluak, gurpildun aulkiak edo antzeko lagungarriak erabiltzen baitituzte beren ebakuazioan;

÷ gainerakoek 0,50 m2-ko azalera behar dute eri bakoitzeko, eriok ez baitute behar inolako laguntzarik ebakuaziorako, beste edozein bisitari gisa hartzen baitira gai horri dagokionez.

Erien tratamendu intentsiboko zonetan, jotzen da ohean edo ohatilan eraman behar direla eri horiek guztiak, suterik baldin bada.

- Bi eratan bete daiteke artikulu multzoaren eskakizuna:

edo beharrezko espazioaz hornituta aipatu barrunbe babestuak, edo, bestela, ospitaleratzerik gabeko beste sektore bat tartekatuta ospitaleratze sektorearen eta aintzat hartutako irteeraren artean, eta tarteko sektore horretan zenbatuko litzateke, espazioaren eskakizunari dagokionez, bisita-gelei, bulegoei, zerbitzu-gelei eta abarrei dagokiena.

Ospitaleratze zona batetik edo tratamendu intentsiboko batetik eskailera babestu batera, korridore babestu batera edo aurretiazko atari batera igarotzeko ate bat solairu-irteeratzat jo dadin, aipatu elementuek aurreko paragrafoan azaldutako irizpideekin kalkulatutako azalera berdina edo handiagoa izan behar dute.

Eskaileren kasuan, aintzat hartutako solairuko tranpalari dagokio aipatu azalera.

Erien mugikortasun-egoerek zaildu egiten dute ebakuazioa, eta handitu egiten dituzte, halaber, sute baten kasuan eskailera bat edo haren sarrerak ixtetik datozen arriskuak.

Beraz, honako hau nahi du artikulu multzoaren eskakizunak: edozein kasutan, ebakuazioarekiko alternatiba bat izatea.

H.7.2. Irteeren kopurua eta kokapena

1. Ospitaleratzeko edo tratamendu intentsiborako erabiltzen den solairu orok bi irteera eduki behar ditu gutxienez. Irteera horiek era berezi batean egongo dira kokaturik, ebakuazio-abiapuntu guztietatik haietako baterainoko ibilbidea 30 m-tik beherakoa izan dadin, eta 7.2 atalean ezarritako gainerako baldintzak egiazta ditzaten.

2. H.5 artikuluko 2. puntuan aipatzen diren zonek bi solairu-irteera izango dituzte, gutxienez, eta haietako bat, bederen, solairu bereko beste sektore batera, eskailera babestu batera, korridore babestu batera edo aurretiazko atari batera sartzeko ate bat izango da.

H7.3. Eskaileren eta jasogailuen kokapena

1. Beheranzko ebakuaziorako eskailerak.

Baldin eta eskailera batera ospitaleratzera edo tratamendu intentsibora zuzendutako sute sektoreetatik heltzen bada, eskailera hori eskailera babestua izango dira beti, eta, baldin eta ebakuazio-garaiera 15 m-tik gorakoa bada, eskailera bereziki babestua.

1. Okupatzaileak esleitzea.

Artikulu multzoak aurkezten duen aukera koherentea da H.7.1 ataleko 1. iruzkinean adierazitako ebakuazio-hipotesiekin, zeren horietan jotzen baita erien gutxienez % 50 ez dela beste toki batera berez aldatzeko gai.

H.7.4. Irteeren, korridoreen eta eskaileren dimentsionamendua

1. Okupatzaileak esleitzea.

Ebakuazio-elementuei okupatzaileak esleitzeko, honako hauek ken daitezke okupaziotik, hura 6. artikuluaren arabera kalkulatuta: ohe kopuruaren erdia, ospitaleratze zona bat bada, eta ohe kopuru osoa, tratamendu intentsiboko zona bat bada.

3. Gutxienezko eta gehienezko zabalerak.

Oheak eta ohatilak lekualdatu beharretik dator ebakuazio-elementuen gutxienezko dimentsioen handitzea.

Honako hauek izango dira ospitaleratze zonak, tratamendu intentsibokoak edo diagnostikoa laguntzeko zonak zerbitzatzen dituzten ebakuazio-elementuen gutxienezko eta gehienezko zabalerak:

irteeratzat aurreikusitako ateetan, igarolekuetan eta baoetan, eta geletako ateetan, zabalera librea 1,05 m izango da gutxienez.

Orri bakoitzaren zabalera, ate guztietan, 1,20 m izango da, gehienez;

- ebakuazio-ibilbidetzat aurreikusitako korridore ororen zabalera librea 2,00 m izango da, gutxienez;

- ebakuaziorako aurreikusitako eskailera orok 1,20 m-ko zabalera librea izango du, gutxienez.

H.8 art. Ateen eta korridoreen ezaugarriak

H.8.2. Korridoreak

Arrapalen malda % 12koa izango da, gehienez, 3 m-tik beherako korridore-zatietan; % 10ekoa, zati horren luzera 10 m-tik beherakoa bada, eta % 8koa, zati luzeagoetarako.

H.9 art. Eskaileren ezaugarriak

Ospitaleratzeko edo tratamendu intentsiboko zonak zerbitzatzen dituzten eskaileretarako, honako hauez ordezten dira 9 artikuluko a), b) eta c) ataletan eskatzen diren baldintzak:

a) Eskailera atal bakoitzak hiru maila izango ditu, gutxienez, eta ezingo du gainditu 2,80 m-tik gorako garaierarik.

b) Norabide-aldaketak egiten diren ordokien dimentsioek ohatila bat biratzen utziko dute.

Horretarako, joko da ohatilaren zabalera 0,60 m-koa dela, eta luzera, 2,50 m-koa; ohatila daramaten pertsonek behar duten espazioa ere barne da hor.

c) Ez da ametitzen trazatu kurbatuko eskailerarik; eskailerako maila guztiek dimentsio berak izango dituzte, eta honako irizpide hauen arabera ezarriko dira dimentsioak:

- mailagaina (M) 28 cm-koa, gutxienez, horizontalki neurtuta;

- kontramaila (K) 17 cm-koa, gehienez;

- beti bete behar da 55edoM + 2Kedo70 erlazioa.

Goranzko ebakuaziorako eskaileretan, mailek ez dute bozelik izango.

H10 art. Korridore babestuen, eskailera babestuen eta aurretiazko atarien ezaugarriak

Honako hau saihestu nahi du testu artikulatuan eskatzen den aurretiazko atariko ateen arteko distantziak: oheak edo ohatilak tokiz aldatzen direnean bi ateek irekita irautea eta, ondorioz, kea igarotzea.

H.10.3. Aurretiazko atariak

Aurreikusten bada aurretiazko atari batean zehar ebakuatuko direla ospitaleratzera edo tratamendu intentsibora zuzendutako zonak, ebakuazioan bata bestearen ondoren zeharkatu behar diren bi ateen arteko distantzia 3 m-koa izango da, gutxienez.

H.11 art. Sute-eskailerak

Ospitale-erabileretarako izendatutako eraikinetan eta establezimenduetan, ez da onartzen sute-eskailerarik.

H.15 art. Eraikuntza-elementuei eska dakiekeen suarekiko erresistentzia

H.15.4. Barnea zatitzeko elementuak

Ospitaleratzera edo tratamendu intentsibora zuzendutako zonetan, 19. eta H.19 artikuluen arabera arrisku berezikoak ez diren, eta hondakinak, produktu farmazeutikoak, arropa, maletak, etab. gordetzeko diren barrunbeak, eraikuntza-elementu eta ate batzuen bitartez egongo dira bereizita zona komunetatik, eta elementuok eta ateok suarekiko gutxienez 60-SER eta 15-SER erresistentzia maila izango dute, hurrenez hurren.

H.19 art. Arrisku bereziko barrunbeak eta zonak

H.19.1. Sailkapena

Honako hauek jotzen dira arrisku bereziko barrunbe eta zona:

1- Arrisku handiko barrunbeak eta zonak.

- Produktu farmazeutikoak eta klinikoak gordetzera zuzendutako zona, zonaren bolumena 400 m3-tik gorakoa denean.

- Ikuztegirako eta arropa zuria gordetzeko zona, zonaren bolumena 400 m3-tik gorakoa denean.

- Zaborrak eta hondakinak gordetzeko zona, haren azalera eraikia 30 m2-tik gorakoa denean.

- Errausketara zuzendutako zona, edozein dela ere haren azalera.

- Esterilizaziora eta datxezkion biltegietara zuzendutako zona, zonaren bolumena 300 m3-tik gorakoa denean.

Historia klinikoak artxibatzeko zona, zonaren bolumena 400 m3-tik gorakoa denean.

- Sukaldaritzara, zerbitzu-gelara eta datxezkien biltegietara zuzendutako zona, haren azalera eraikia 200 m2-tik gorakoa denean.

2. Arrisku ertaineko barrunbeak eta zonak.

- Produktu farmazeutikoak eta klinikoak gordetzera zuzendutako zona, zonaren bolumena 200 m3-tik gorakoa denean.

- Ikuztegirako edo arropa zuria gordetzeko zona, zonaren bolumena 200 m3-tik gorakoa denean.

- Esterilizaziora eta datxezkion biltegietara zuzendutako zona, zonaren bolumena 100 m3-tik gorakoa denean.

- Anatomia patologikoko laborategira zuzendutako zona, haren azalera eraikia 100 m2-tik gorakoa denean.

- Anatomia patologikokoaz bestelako laborategietara zuzendutako zona, haren azalera eraikia 100 m2-tik gorakoa denean.

3. Arrisku apaleko barrunbeak eta zonak.

- Produktu farmazeutikoak eta klinikoak gordetzera zuzendutako zona, zonaren bolumena 100 m3-tik gorakoa denean.

Ikuztegirako edo arropa zuria gordetzeko zona, zonaren bolumena 100 m3-tik gorakoa denean.

- Esterilizaziora eta datxezkion biltegietara zuzendutako zona, zonaren bolumena 100 m3-tik beherakoa denean.

- Anatomia patologikoko laborategira zuzendutako zona, haren azalera eraikia 100 m2-tik beherakoa denean.

- Anatomia patologikokoaz bestelako laborategietara zuzendutako zona, haren azalera eraikia 100 m2-tik beherakoa denean.

H.20 art. Suteak detektatzeko, alarma jotzeko eta suteak itzaltzeko instalazioak.

H.20.1. Su-itzalgailu eramangarriak

3. Arrisku handikotzat jotako barrunbe multzo bat dagoen zona orok, haien azalera eraikien batura 500 m2-tik gorakoa bada, hautsezko edo CO2-zko 25 kg-ko itzalgailu eramangarri batzuk edukiko ditu; itzalgailu bat, zehazki, barrunbe horietako 2.500 m2 bakoitzeko edo azalera horren zati bakoitzeko.

H.20.2. Tutu lehorreko instalazioa

15 m-tik gorako ebakuazio-garaiera duten eraikinak egongo dira tutu lehorreko instalazio batez horniturik.

20.4 atalaren arabera, erabilera horretako eraikinek eta establezimenduek detekzio- eta alarma-instalazio bat edukiko dute, 2.000 m2-tik gorako azalera eraikia dutenean.

H.20.4. Detekzio- eta alarma-instalazioa

Ondoko baldintzak beteko ditu detekzio- eta alarma-instalazioak:

a) Honako hauetan ipiniko dira eskuz erabiltzeko sute-alarmako sakagailuak: korridoreetan, zirkulazio-zonetan, tratamendu intentsibora zuzendutako barrunbeen barnean, eta arrisku handiko eta ertaineko barrunbeetan.

b) Ke-detektagailuak ipiniko dira geriatriako, psikiatriako eta pediatriako ospitaleratze zonetako gelen barnean.

c) Gainerako ospitaleratze zonetan, honako hauetan ipiniko dira ke-detektagailuak: hondakinak, produktu farmazeutikoak, garbiketarako materialak, arropa, maletak, etab. gordetzeko barrunbeetan, aldageletan, zerbitzu-geletan, eguneko eta bisiten geletan, hala nola bulegoetan eta pertsonek irautea aurreikusten ez den beste edozein barrunbetan.

d) Aurreikus daitekeen su motaren araberako detektagailuak ipiniko dira arrisku bereziko barrunbe guztien barnean.

e) Kontrol- eta seinaleztapen-ekipoek gailu bat edukiko dute, alarma-sistemak eskuz eta automatikoki aktibatu ahal izateko. Ekipo horiek etengabe zaindutako barrunbe batean egongo dira.

Alarma-sistemen aktibatze automatikoak graduatzeko modukoa izan behar du, detektagailu bat edo sakagailu bat aktibatu eta gehienez ere 5 minutu geroago gerta dadin.

f) Alarma-sistemak toki-alarmak, alarma orokorra eta hitzezko aginduak transmititzen utziko du.

g) Eraikinak 100 ohe baino gehiago dauzkanean, telefono bidezko komunikazio zuzena eduki behar du suhiltzaile-zerbitzu hurbilenarekin.

H.21 art. Larrialdiko argiztapen-instalazioa

1. Ospitaleratzeko eta tratamendu intentsiboko zonetan, larrialdiko argiztapen-instalazioak gutxienez 5 lx-eko iluminantzia eskainiko du, gutxienez bi orduz, argiztapen normaleko instalazioan elikatze-hutsa gertatzen den unetik kontatzen hasita.

H.22 art. Larrialdiko igogailua

H.22.1. Hornidura

Ospitaleratzeko eta tratamendu intentsiboko zonetan, baldin eta 15 m-tik gorako ebakuazio-garaiera badute, gutxienez igogailu bat edukiko dute, talde bakoitzeko, eta igogailu horrek larrialdiko igogailuaren baldintzak bete behar ditu.

Bi arrazoi zehatzengatik ezartzen dira artikulu multzoan larrialdiko igogailuaren kabinaren gutxienezko dimentsioak: sutearen kasuan suhiltzaileek igogailua erabili ahal izan dezaten, eta hark eriak ohean edo ohatilan ebakuatzeko adinako edukiera izan dezan.

H.22.2. Ezaugarriak

Kabinaren oinplanoa 1,20 m x 2,10 m izango da, gutxienez.

A eranskina

Administrazio-erabilerarako baldintza bereziak

2. 2.2 atalaren arabera, jarduera nagusiaz bestelako bigarren mailako beste jarduera batzuetara zuzendutako administrazio- edo bulego-erabilerako establezimendu bateko zonek, hala nola kafetegiek, jantokiek, ekitaldi-aretoek eta abarrek, beren erabilerari dagozkion aginduak bete behar dituzte, bai zati orokorrekoak, bai dagokion eranskinekoak.

Honako hauek aipa daitezke artikulu multzoak aurreikusten duen parekatzearen adibidetzat: kontsultategiak, analisi klinikoko zentroak, anbulatorioak, mintegi-erregimeneko irakaskuntza-zentroak, etab.

A.2 art. Aplikazio-eremua

Kasu honetan jotzen da establezimendu bat administrazio- edo bulego-erabilerara dagoela zuzenduta: han edozein motatako kudeaketa- edo zerbitzu-jarduerak egiten direnean. Hona establezimenduon adibide batzuk: administrazio publikoaren zentroak, bankuak, profesionalen bulegoak, bulego teknikoak, etab.

Erabilera horretakoak jotzen dira beste jarduera batzuetara zuzendutako establezimenduak ere, betiere haien eraikuntza-ezaugarriak eta ezaugarri funtzionalak, jardueratik datozen arriskuak, eta okupatzaileen ezaugarriak batago datozenean aurreko paragrafoan aipatzen direnekin, beste edozein eranskinetan aurreikusten direnekin baino.

1. Artikulu multzoak segurtasun handiko gune batzuk aipatzen ditu, eta ondokoak dira zehazki guneok: administrazio-erabilerako establezimendu mota jakin batean agiriak edo balio handiko beste gauza batzuk zaintzeko prestatuta daudenak. Kanpotik nekez iristeko moduko tokietan egon behar dute kokatuta beti.

Aipatu zonen kokapen bereziak haien ebakuazio-bitartekoen segurtasun-baldintzen handitze bat eskatzen du, A.7.2 atalean zehazten den bezala.

A.5 art. Okupazioaren murrizketak

Onartzen da zona berezi batzuk izatea, non lanpostu finkoak dauden, zeinen ebakuazio-ibilbideek gehienez ere 6 m-ko garaiera gainditu behar duten, gorantz, eraikin-irteeraraino, betiere zona horiek segurtasun handikoak badira, eta berorietan A.7.2 ataleko baldintzak betetzen badira.

A.7 art. Ebakuazioa

A.7.2. Irteeren kopurua eta kokapena

1. H.5 artikuluan aipatzen diren zonek bi solairu-irteera izango dituzte gutxienez, eta haietako bat, bederen, solairu bereko beste sektore batera, eskailera babestu batera, korridore babestu batera edo aurretiazko atari batera sartzeko ate bat izango da.

A.19 art. Arrisku bereziko barrunbeak eta zonak

A.19.1. Sailkapena

Honako hauek jotzen dira arrisku bereziko zona:

1. Arrisku handiko barrunbeak eta zonak:

- Inprimategi-erabilerako zona eta datxezkion barrunbeak, hala nola paper- edo argitalpen-biltegia, liburu-azaleztapena, etab., zonaren bolumena 200 m3-tik gorakoa denean.

2. Arrisku ertaineko barrunbeak eta zonak:

- Inprimategi-erabilerako zona eta datxezkion barrunbeak, zonaren bolumena 100 m3-tik gorakoa denean.

- Erreprografia-erabilerako zona eta datxezkion barrunbeak, zonaren bolumena 200 m3-tik gorakoa denean.

- Agiriak suntsitzeko zona, haren azalera eraikia 15 m2-tik gorakoa denean.

20.4 atalaren arabera, administrazio-erabilerako establezimenduek instalazio hori edukiko dute, 5.000 m2-tik gorako azalera eraikia dutenean.

A.20 art. Suteak detektatzeko, alarma jotzeko eta suteak itzaltzeko instalazioak

A.20.4. Detekzio- eta alarma-instalazioa

Detektagailuak ipiniko dira arrisku handiko barrunbeen eta zonen barnean, eta eskuzko sakagailuak, eraikin osoan.

Detektagailu termikoak edo ke-detektagailuak izango dira, aurreikusten den su motaren arabera.

A.20.6. Ur-ihinztagailu automatikozko instalazioa

5.000 m2-tik gorako azalera eraikia duten eraikinetan eta establezimenduetan, ur-ihinztagailu automatikozko instalazio bat ipiniko da, ondoko barrunbeetan:

- 100 m3-tik gorako materia erregai metatzea aurreikusten den dokumentazio-artxiboetan, datu-bankuetan eta bulegoko materialen biltegietan.

- 500 m3-tik gorako produktu erregai kopurua manipulatzea aurreikusten den inprimategi- edo erreprografia-barrunbeetan, altzari-biltegietan eta mantentze-lantegietan.

Helburu zehatz bat du artikulu multzoak ageri duen aukerak: ur-ihinztagailuzko instalazio batek aipatu barrunbeetan utzitako ondasunetan sor ditzakeen kalteak saihestea.

A.20.7. Halon edo anhidrido karboniko (CO2) bidezko itzaltze automatikoko instalazioa

Halon edo anhidrido karboniko (CO2) bidezko itzaltze automatikoko instalazioak ur-ihinztagailu automatikozko instalazioa ordez dezake, 20.6 atalean aipatzen diren barrunbeetan.

D eranskina

Irakaskuntza-erabilerarako baldintza bereziak

2.2 atalaren arabera, jarduera nagusiaz bestelako bigarren mailako beste jarduera batzuetara zuzendutako irakaskuntza-establezimendu bateko zonek, hala nola kafetegiek, jantokiek, ekitaldi-aretoek, administrazio-bulegoek, bizitegi zonek eta beste batzuek, beren erabilerari dagozkion baldintzak bete behar dituzte, bai zati orokorrekoak, bai dagokion eranskinekoak.

Honako hauek aipa daitezke artikulu multzoak aipu dituen kasuen adibidetzat:

Datuak prozesatzeko unibertsitate-zentroak, eta ikerketa-zentro batzuk, zeinak A eranskinaren (“Administrazio-erabilerarako baldintza bereziak”) arabera arautu behar baitira.

Udalekuak, uda-eskolak edo irakaskuntza-zentroetan barnetegia ezartzeko zonetan, zeinak R eranskinaren (“Bizitegi-erabilerarako baldintza bereziak”) arabera arautu behar baitira.

D.2 art. Aplikazio-eremua

Jotzen da establezimendu bat irakaskuntza-erabilerakoa dela, han jarduera hori garatzen denean edozein mailatan: haur-eskolak, lehen eta bigarren hezkuntzako zentroak, unibertsitate-zentroak edo lanbide-heziketakoak.

Irakaskuntza-erabilerako establezimenduetan, baldin eta horko jardueraren ezaugarriak ez badatoz bat erabilera horri dagozkionekin, non okupazio-dentsitate handiko ikasgeletako jarduerak diren nagusi, aipatu ezaugarrietara hobekien egokitzen den eranskineko baldintzek arautuko dute aipatu jarduera.

1. Irakaskuntza-eraikinek ezaugarri berezi batzuk dituzte: su-karga txikia, ordutegi peko funtzionamendua, hau da, erraz aurreikus daiteke noiz egon ohi diren pertsonak gela gehienetan. Horregatik, pentsatzen da sute batek sekula ez duela tamaina larritik harrapatuko.

Beraz, sute sektoreek azalera handiagoa izan dezakete, orokorrean ezarritakoak baino.

Eraikina gainera solairu bakarrekoa baldin bada, ebakuazioaren erraztasunak urritu egiten du arriskua, eta ez da beharrezkoa, hortaz, espazioa sute sektoreetan zatitzea.

1. Honako hauek jotzen dira pertsonak egon ohi diren zonatzat, ikasgelez gainera: beste irakaskuntza-jarduera batzuk egiten direnak, hala nola laborategiak, lantegiak, etab.

Baliteke testu artikulatuaren aginduak ez eragitea gimnasioei eta bolumen handiko beste barrunbe batzuei, betiere barrunbeok 5.3 atalean adierazitako baldintzak betetzen badituzte.

D.4 art. Espazioa sute-sektoreetan zatitzea

1. Irakaskuntza-erabilerako establezimenduak era zehatz batean egongo dira zatituta, bertako sute sektoreek 4.000 m2-tik beherako azalera eraikia izan dezaten.

Establezimenduok solairu bat bakarrik daukatenean, baliteke sute sektoreetan zatituta ez egotea.

20 pertsonatik gora egotera zuzendutako irakaskuntza-establezimendu bateko zona orok eraikinaren gainerakotik bereizitako sute sektore bat edo batzuk osatu behar ditu.

D.5 art. Okupazioaren murrizketak

1. Ezingo dira zuzendu haur-eskolako edo lehen hezkuntzako zentroetako ikasleak luzaz egotera eraikin bateko zona jakin batzuk, baldin eta zonok eraikineko irteeretako batera ebakuatzeko honako garaiera hauek baino handiagoak gainditu behar badira, gorantz:

1 m edo 2 m, hurrenez hurren.

D.6 art. Okupazioaren kalkulua

D.6.1. Dentsitate handiko barrunbeak edo zonak

d) Haur-eskoletako zonetan, honako okupazio-dentsitate hau aplikatu ahal izango da: pertsona bat, azalera erabilgarriaren 2 m2 bakoitzeko.

Ikasgelez bestelako irakaskuntza-barrunbeetan, hala nola laborategietan, lantegietan, gimnasioetan, marrazketa-aretoetan eta abarretan, honako okupazio-dentsitate hau aplikatu ahal izango da: pertsona bat, azalera eraikiaren 5 m2 bakoitzeko.

D.7 art. Ebakuazioa

1. Artikulu multzoan ezartzen den gehienezko okupazioa ikasgela-irteerei bakarrik dagokie, eta 100 pertsonako gehienezko okupazioak dirau 7.2 atala solairu-irteerei aplikatuko zaienean.

D.7.2. Irteeren kopurua eta kokapena

1. Haur-eskoletako, lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako ikasgeletan, 50 ikaslekoa izango da okupazioa, gehienez ere, irteera bakar bat edukitzeko.

3. Ebakuazioa errazteko, eta irakaskuntza-zentro mota guztietan, gomendagarria da korridore baten bi aldeetan diren ikasgelek ateak aurrez aurre ez edukitzea.

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-zentroetan, burdinak edo babeserako beste elementu batzuk ezartzen direnean behe-solairuetan, gomendagarria da leihoetako batzuetan aipatu elementuak barrutik irekitzeko modukoak izatea, eta behar bezala seinaleztatuta egotea.

3. Ikasgela batek hainbat irteera dituenean, batek, bederen, zirkulazioko espazio orokor batera eramango du zuzenean.

Haur-eskolako edo lehen hezkuntzako ikasleentzat zuzendutako solairu batek irteera ugari dituenean, ebakuazio-abiapuntu orotatik haietako baterainoko ibilbidea 30 m-koa izango da, gehienez ere.

D.7.4. Irteeren, korridoreen eta eskaileren dimentsionamendua

Gutxienezko eta gehienezko zabalerak.

Lehen hezkuntzako eta bigarren hezkuntzako zentroetan, ebakuazio-ibilbidetzat aurreikusitako eskailera edo korridore guztien zabalera librea 1,20 m izango da, gutxienez.

Unibertsitate-irakaskuntzako zentroetan, zabalera hori gutxienez 1,70 m izango da eskaileretan, eta 1,60 m, korridoreetan.

D.9 art. Eskaileren diseinu-ezaugarriak

Haur-eskoletan, lehen hezkuntzakoetan eta bigarren hezkuntzakoetan ebakuaziorako erabiltzen diren eskailerek, 9. artikuluko a), b) eta c) baldintzen ordez, honako hauek beteko dituzte:

a) Eskailera atal bakoitzak hiru maila izango ditu gutxienez, eta hamabi, gehienez.

b) Eskaileretako ordokiak eskaileraren zabaleraren halako bat eta erdi izango dira sakon, gutxienez, eta, eskailerak ez badu norabide-aldaketarik, tarteko ordokiak 2 m-ko luzera izango du, gutxienez.

c) Gomendagarria da mailak nabarmentzea, errazago ikus daitezen: haien zoladurako kolore-aldaketen bidez, zerrenda ez-labaingarriak ezarrita, etab.

c) Ez da ametitzen trazatu kurbatuko eskailerarik; eskailerako maila guztiek dimentsio berak izango dituzte, eta honako irizpide hauen arabera ezarriko dira dimentsioak:

mailagaina (M) 28 cm-koa, gutxienez, horizontalki neurtuta;

kontramaila (K) 17 cm-koa, gehienez;

beti bete behar da 55edoM + 2edo70 erlazioa.

D.12 art. Seinaleztapena eta argiztapena

«Irakaskuntza-zentroak seinaleztatzeko eta identifikatzeko eskuliburuak» proposatzen dituen piktogramek antz handia dute, oso, ebakuazioa seinaleztatzeko oinarrizko arau honek hautazkotzat onartzen dituenekin.

D.12.1. Ebakuazioaren seinaleztapena

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-zentroetan, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak idatzitako «Irakaskuntza-zentroak seinaleztatzeko eta identifikatzeko eskuliburua» deritzanaren arabera egin daiteke ebakuazioaren seinaleztapena, nahiz eta seinaleztapen horrek oinarrizko arau honen aginduak ere bete behar dituen, aipatu eskuliburuak aurreikusi ez dituen alderdietan.

Irakaskuntza-barrunbeetan eta arrisku berezikoetan, ongi seinaleztatuta egongo da erretzeko debekua.

D.18 art. Eraikineko instalazioak eta zerbitzu orokorrak

D.18.3. Kea ateratzeko instalazioak sukalde industrialetan

Sukaldeek kea ateratzeko instalazio bat edukiko dute, eta instalazioak 18.3 atalean adierazitako ezaugarriak izango ditu.

D.19 art. Arrisku bereziko barrunbeak eta zonak

D.19.1. Sailkapena

Unibertsitate-zentroetako eta lanbide-heziketako zentroetako laborategiek eta lantegiek haien barnean garatuko diren jarduerei dagozkien araudiak bete behar dituzte, eta, bestalde, 19. artikuluan ezarritako arrisku mailen arabera sailkatuko ditu proiektuaren egileak, bai erabiliko dituzten produktuen kopuruagatik eta arrisku mailagatik, bai aipatu produktuak erabiliko diren prozesuek dakarten arriskuagatik.

D.19.2. Eska daitezkeen baldintzak

Ebakuazioa.

Unibertsitateaz kanpoko irakaskuntza-zentroetan, sukaldeak beheko solairuan egon behar du, eta bi irteera izan behar ditu, gutxienez, eta ateak 1,20 m zabal izango dira, behinik behin.

Irteeretako batek eraikinaren kanpoaldearekin komunikatu behar du.

D.20 art. Suteak detektatzeko, alarma jotzeko eta suteak itzaltzeko instalazioak.

20.4 atalaren arabera, unibertsitate mailako irakaskuntza-erabilerara zuzendutako eraikinek edo establezimenduek detekzio- eta alarma-instalazio bat eduki behar dute, 5.000 m2-tik gorako azalera eraikia dutenean.

D.20.4. Detekzio- eta alarma-instalazioa

Ondoko baldintzak beteko ditu detekzio- eta alarma-instalazioak:

a) Eskuzko sakagailuak ipiniko dira arrisku handiko eta ertaineko barrunbeen barnean.

d) Aurreikus daitekeen su motaren araberako detektagailu automatikoak ipiniko dira arrisku handiko barrunbe guztien barnean.

c) Alarma-sistemak eskuz eta automatikoki aktibatzen uzten duen gailu bat edukiko dute kontrol- eta seinaleztapen-ekipoek.

R eranskina

Bizitegi-erabilerarako baldintza bereziak

2.2 atalaren arabera, jarduera nagusiaz bestelako bigarren mailako beste jarduera batzuetara zuzendutako bizitegi-erabilerako establezimendu bateko zonek, hala nola kafetegiek, jatetxeek, joko- edo ikuskizun-aretoek eta abarrek, beren erabilerari dagozkion aginduak bete behar dituzte, bai zati orokorrekoak, bai dagokion eranskinekoak.

Establezimendu mota horretan, suteen aurkako babes-neurriak arauzko beste xedapen batzuetan jasotakoekin osatu behar dira:

irteeren kokapenaren planoa ipintzea gela bakoitzeko atean, erretzeko debekua, etab.

R.2 art. Aplikazio-eremua

Honako hauei egiten die erreferentzia, hor, bizitegi terminoak: hotel, motel, ostatu, egoitza edo antzeko izena duten, eta jendea aldi batez ostatatzeko erabiltzen diren establezimenduei; okupatzaileez bestelako jabe bat izan ohi dute establezimenduok, eta zerbitzu komun ugari: jantokia, ikuztegia, bilera-, ikuskizun- eta kirol-aretoak, etab.

R.4 art. Espazioa sute sektoreetan zatitzea

Jendea biltzeko eta bizitegiarenarekiko bigarren mailako erabilera batera zuzendutako establezimendu bateko zona orok sute sektore independente bat osatuko du, aurreikusten zaion okupazioa 500 lagunetik gorakoa denean.

R.15 art. Eraikuntza-elementuei eska dakiekeen suarekiko erresistentzia

R.15.4. Barnea zatitzeko elementuak

Solairuko zerbitzu-gelen hormek eta ateek suarekiko gutxienez 60-SER eta 15-SER erresistentzia maila izango dute, hurrenez hurren.

15.5 atalaren arabera, SER eskakizunak itzultze automatikoko neurriak dakartza berekin.

R.15.5. Igarotze-ateak eta erregistro-estalkiak

400 m2-tik gorako azalera eraikia duten establezimenduetan, geletako ateek suarekiko 15-SER erresistentzia maila izango dute, gutxienez.

R.19 art. Arrisku bereziko barrunbeak eta zonak

R.19.1. Sailkapena

1. Arrisku handiko barrunbeak eta zonak.

- Ikuztegirako eta arropa zuria gordetzeko zona, haren azalera eraikia 200 m2-tik gorakoa denean.

- Sukaldaritzara, zerbitzu-gelara eta datxezkien biltegietara zuzendutako zona, haren azalera eraikia 200 m2-tik gorakoa denean.

- Jantzitegirako eta hatuak gordetzeko zona, haren azalera eraikia 200 m2-tik gorakoa denean.

2. Arrisku ertaineko barrunbeak eta zonak.

- Ikuztegirako eta arropa zuria gordetzeko zona, haren azalera eraikia 100 m2-tik gorakoa denean.

- Zerbitzuko langileen aldagelarako zona, haren azalera eraikia 100 m2-tik gorakoa denean.

- Jantzitegirako eta hatuak gordetzeko zona, haren azalera eraikia 20 m2-tik gorakoa denean.

3. Arrisku apaleko barrunbeak eta zonak.

- Ikuztegirako eta arropa zuria gordetzeko zona, haren azalera eraikia 20 m2-tik gorakoa denean.

- Zerbitzuko langileen aldagelarako zona, haren azalera eraikia 20 m2-tik gorakoa denean.

R.20 art. Suteak detektatzeko, alarma jotzeko eta suteak itzaltzeko instalazioak

20.4 atalaren arabera, bizitegi-erabilerako eraikinek edo establezimenduek detekzio- eta alarma-instalazio bat edukiko dute, 1.500 m2-tik gorako azalera eraikia dutenean.

R.20.4. Detekzio- eta alarma-instalazioa

Ondoko baldintzak beteko ditu detekzio- eta alarma-instalazioak:

a) Ke-detektagailuak ipiniko dira geletan.

Ebakuazio-garaiera 28 m-tik gorakoa denean, eskuzko sakagailuak instalatuko dira korridoreetan.

b) Arrisku bereziko barrunbeetan, eskuzko sakagailuak eta aurreikusten den su motaren araberako detektagailuak instalatuko dira.

c) Alarma-sistemak eskuz eta automatikoki aktibatzen uzten duen gailu bat edukiko dute kontrol- eta seinaleztapen-ekipoek.

Alarma-sistemen aktibatze automatikoak graduatzeko modukoa izan behar du, detektagailu bat edo sakagailu bat aktibatu eta gehienez ere 5 minutu geroago gerta dadin.

G eranskina

Garajearen edo aparkalekuaren erabilerarako baldintza bereziak

Honako hauek dira artikulu multzoak aipu dituen azterketa-zerbitzuen artean: garbiketa, puntuan jartzea, osagarriak muntatzea, pneumatikoen eta argien egoera aztertzea, etab.; zerbitzu horietan, ez da arrisku gehigarririk dakarren produkturik edo tresnarik erabili behar; bai, aldiz, konponketan zehazki.

G.2 art. Aplikazio-eremua

Honako hauek jo behar dira garajetzat edo aparkalekutzat: ibilgailuak aparkatzeko erabilitako eraikin bateko establezimendu edo zona guztiak, baita ibilgailuontzako azterketa-zerbitzuetakoak ere.

Honako hauek uzten dira kanpo erabilera horretatik: konponketa-lantegiak, eta pertsonen edo salgaien garraio erregularreko ibilgailuentzako aparkalekuak.

Testu artikulatuak askatu egiten du 4. artikuluan ezarritako azalera-mugapenetik.

Gehienez ere 5 ibilgailu hartzen dituzten aparkalekuak arrisku apaleko barrunbe jotzen dira, eta 19. artikuluaren arabera arautzen.

G.4 art. Espazioa sute sektoreetan zatitzea

1. 5 ibilgailu baino gehiagorentzako garaje orok sute sektore bat edo batzuk osatuko ditu, beste erabilera batera zuzendutako zona guztietatik bereiziak, nahiz eta sektore bakar bat osa dezakeen, daukan azalera gorabehera.

Aparkalekuen eta beste erabilera batzuetara zuzendutako zonen arteko komunikazioa aurretiazko atarien bidez egingo da, 10.3 atalaren arabera.

G.7 art. Ebakuazioa

G.7.1. Ebakuazioaren elementuak

1. Ebakuazio-abiapuntua.

Honako hauek jo daitezke ebakuazio-abiapuntutzat: aparkaleku-plazak eta ibilgailuen azterketa-zerbitzuetara zuzendutako zona okupagarri guztiak zerbitzatzen dituzten zirkulazio-kaleetako puntu guztiak.

6. Irteerak.

b) Solairu-irteera.

Sestra mailan kokatutako solairuetan, ibilgailuak sartzeko ate oro jo daiteke solairu-irteeratzat, betiere ate hori den bakarra ez bada, eta B.8.1 atalean ezarritakoa betetzen badu.

G.7.3. Eskaileren eta jasogailuen kokapena

2. Goranzko ebakuaziorako eskailerak.

Honako baldintza hauek bete behar dituzte goranzko ebakuaziorako aurreikusitako eskailerek:

a) Beren barrunbean eraikiko dituzte, ixte-sistema automatikoa duten ateetatik sartzen dela, eta ateon irekitze-noranzkoak bat etorri behar du ebakuazioarenarekin.

b) Baldin eta eskailerak ez badarama zuzenean kanpoko espaziora, baizik eta beste erabilera batzuetako zona batzuetara, bereziki babestua izango da, 10.2 atalaren arabera, eta ez da beharrezkoa izango, kasu horretan, aireztapenik eduki dezan.

c) Eskailerak bat egiten duenean, bere trazatuan, beheranzko beste babestu batekin, ixte-sistematikoa daukan ate bat ipiniko da, zeinak bi eskaileren barrunbea independizatzen utziko baitu sarrera-solairuko mailan.

G.8 art. Ateen eta korridoreen ezaugarriak

G.8.1. Ateak

a) Ibilgailuak sartzeko ate bat irteeratzat jo dadin ebakuazio-helburuetarako, aparkalekuaren barnetik bera eskuz erraz irekitzen uzten duen sistema bat eduki beharko du.

G.10 art. Korridore babestuen, eskailera babestuen eta aurretiazko atarien ezaugarriak

G.10.3. Aurretiazko atariak

Aparkalekuetatik eskaileretarako sarreretan aurretiazko atariek duten aireztapen-sistema guztiz independentea izango da eraikinean izan daitekeen beste edozeinetatik.

Garaje edo aparkaleku baten eta beste erabilera bateko sektore baten artean kokatutako aurretiazko atari guztietan, aurretiazko ataritik aipatu sektorera sartzeko atea atariaren barnerantz ireki ahal izango da.

G.18 art. Eraikineko instalazioak eta zerbitzu orokorrak

Sutearen kasuan kea ateratzeko aireztapen-sistema naturalak edo behartuak eduki behar dituzte garaje edo aparkalekuek.

Aireztapen naturalerako, aski dira kanpoarekin komunikatuta dauden eta aparkalekuaren azalera erabilgarriaren 200 m2 bakoitzeko 0,5 m2-ko sekzioa duten baoak edo bideak.

Sistema behartuak airea orduko sei aldiz berritzeko ahalmena izan behar du. Aginte selektibo batzuk edukiko ditu, solairu mailen arabera, haizagailuak abiatzeko eta gelditzeko, zeinak erraz iristeko tokietan eta ongi seinaleztatuta egongo diren.

G.20 art. Suteak detektatzeko, alarma jotzeko eta suteak itzaltzeko instalazioak

G.20.1. Su-itzalgailu eramangarriak

2. Garaje- edo aparkaleku-azalera eraikiaren 1.500 m2 bakoitzeko edo zatiko, hautsezko edo CO2-zko itzalgailu eramangarri bat ipiniko da.

G.20.3. Sute-aho hornituzko instalazioa

Instalazio hori ipini behar denean, mahuken luzerak ebakuazio-abiapuntu guztiak harrapatu behar ditu, eta gutxienez aho bat izango da irteera bakoitzaren ondoan.

NBE CPI-91

ERANSKINAK

1. eranskina

Eraikuntza-elementuek suarekiko dituzten egonkortasuna eta erresistentzia

1. Egitura-elementuek suarekiko duten egonkortasuna

Hurrena ageri diren tauletan adierazitako suarekiko egonkortasun mailak honako hauei zaizkie aplikagarri: etxebizitza-eraikinetako egitura-elementuei, non erabilera-gainkarga 3kP3 (300 kp/m2) baino txikiagoa baita, zurezko elementuen kasuan, eta 5kPa (500 kp/m2) baino txikiagoa, beste edozein elementu motaren kasuan, non gainera solairuen arteko garaiera librea 3,50 m-tik beherakoa baita.{Balio horiek dimentsionamendu zorrotzeko kasuei dagozkie.

Aurreko paragrafoan aipatutako hipotesiak betetzen ez dituzten elementuen kasuan, 17.1 atalean ezarritakoaren arabera egin daiteke egitura-elementuak suarekiko daukan portaeraren egiaztapena, saiakuntza baten bidez, edo kalkulu teoriko-esperimentaleko metodo egoki bat aplikatuta, edota 1.11 taula erabilita, zeinak estaldurak bakarrik eskainitako suarekiko egonkortasun mailak eskaintzen dituen, egitura-elementuak daukana alde batera utzita.

1.1. Hormigoizko egitura-elementuak

Ondokoari dagokio, zehazki, tauletan aipatzen den estaldura: elementuaren luzetarako barren azalaren eta elementuaren kanpo-paramentuaren artean den distantziarik txikienari.

Euskarrien kasuan, jo daiteke akabera gisa ezarritako emokaduraren, igeltsuztatzearen edo kartoi-igeltsuzko plaken lodierak ere estalduraren zati direla.

Habeen kasuan, honako hauek bakarrik hartu behar dira halakotzat: sare gainean ezarritako emokadurak edo igeltsuztatzeak, edo sute-kasuan elementuarekiko lotura bermatzen duen ipintze-sistema baten bidez ezarritako kartoi-igeltsuzko plakak.

1.1.1 Euskarriak

1.1 taulan kalkulatzen da hormigoi armatuzko euskarriek suarekiko izan behar duten egonkortasun maila, haien sekzioaren dimentsioen, suaren agerian dituzten aldeen eta haien armaduren estalduraren arabera.

Honako hipotesi honetan oinarritzen dira taulako balioak: sekzioak eragin termiko normalizatuaren (su estandarra) aurrean dituen erresistentzia-galerek ez dute gainditzen ustekabeko sute-hipotesiaren eta arruntaren arteko segurtasun-koefizienteen erlazioa, zeinaren bidez suposatzen baita elementuak hertsiki jasaten dituela kalkulu-kargak.

Baldin eta euskarria gaindimentsionatuta badago, suarekiko duen egonkortasuna handitu egiten da.

Taulako balioak masa-hormigoizko edo hormigoi armatuzko (EH) obren proiekturako eta gauzapenerako indarreko instrukzioak onartutako gutxienezko armadura daukaten euskarriei dagozkie, hau da, luzetarako armadura lau barraz dago osaturik, 40 cm x 40 cm baino txikiagoko sekzioko euskarrietan, eta zortzi barraz, baldin eta sekzioak dimentsio handiagoak baditu.

Sekzio zirkularreko euskarriei ere aplika dakizkieke balio horiek.

1.1 taula. Euskarriek suarekiko duten egonkortasuna

1.1 taula: Euskarriek suarekiko duten egonkortasuna

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1609. or.)

1.1.2. Beheratutako habeak

Beheratuta dauden hormigoi armatuzko habeek suarekiko duten egonkortasun maila 1.2 taulan kalkulatzen da, habearen zabaleraren, barren diametroaren, armatu motaren, habe motaren eta haren armaduren estalduraren arabera.

Honela kalkulatu dira taulako balioak: aldez aurretik jo da forjatuaren lodiera eta habearen beherapena 15 eta 20 cm-koak edo handiagoak direla, hurrenez hurren, eta hipotesi hau erabilita: beheko aldean eragin termiko normalizatuak (su estandarra) egindakoaren aurrean, erresistentzia-galera txikiagoa da segurtasun-koefizienteak eskainitako erresistentzia-gehikuntza baino, eta onartzen da habeak jasaten duela karga, baldin eta sekzio kritikoen (muturrak eta erdigunea) artean momentu total isostatikoa osatzen badute.

Era berean, jo da sutearekin batera eragiten duten kargentzako moduko armatu zehatza daukala habeak.

Ez da hartu aintzat alde guztiak suaren agerian dituzten habeen kasua; 1. atalean adierazten diren prozeduretako baten bitartez zehaztu ahal izango dira kasuok.

Berme jarraituak dituen habe motarako, bi armatu mota hartu dira aintzat aipatu bermeen goiko alderako: armadura hutsartearenaren berdina dena bat, eta bikoitza dena, bestea.

1.2 taula. Beheratutako habeek suarekiko duten egonkortasuna

1.2 taula: Beheratutako habeek suarekiko duten egonkortasuna

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1610. or.)

1.1.3. Habe lauak, lauzak eta norabide bakarreko forjatuak

1.3 atalean kalkulatzen da hormigoi armatuzko habe lauek, lauzek eta norabide bakarreko forjatuek suarekiko duten egonkortasun maila, elementu motaren, haren garaieraren, barren diametroaren eta haien armaduren estalduraren arabera.

Honela kalkulatu dira taulako balioak: aldez aurretik jota hor emokadura jarraitu bat dela, sare gainean ezarririk, forjatuaren edo lauzaren beheko aldean, forjatua jarraitua dela, eta, norabide bakarreko forjatuetan, gangatxoak direla nerbioen artean.

Habe lauentzat, jo da, gainera, gutxienez lau barra ipintzen direla haien beheko luzetarako armaduran, eta haien zabalera haien hegiaren bikoitza dela, gutxienez.

Baldin eta ez bada betetzen aurreko hipotesietakoren bat, 1.2 taulako balioak har daitezke.

1.3. taula. Habe lauek, lauzek eta norabide bakarreko forjatuek suarekiko duten egonkortasuna

1.3. taula: Habe lauek, lauzek eta norabide bakarreko forjatuek suarekiko duten egonkortasuna

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1610. or.)

1.1.4. Hormak

1.4 atalean kalkulatzen da hormek suarekiko eduki beharreko egonkortasun maila, suaren agerian diren aldeen eta hormaren lodieraren arabera.

Honela kalkulatu dira taulako balioak: aldez aurretik jota armadurek ohiko estaldura dutela, hormen kasuan hori apur bat txikiagoa dela euskarrien kasuan baino, zeren haiek diametro txikiagoko barra batzuez baitaude armatuta, eta zeren haien lodierak aise estaltzen baititu esfortzu mekanikoak.

1.4 taula. Hormek suarekiko duten egonkortasuna

1.4 taula: Hormek suarekiko duten egonkortasuna

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1610. or.)

1.2. Altzairuzko egitura-elementuak

Honela kalkulatu dira 1.5, 1.6, 1.7 eta 1.9 tauletako balioak: 3. kapituluko 1. taulan adierazitako erabileretara zuzendutako barrunbeetan aurreikus daitezkeen su-kargak hartuta, eta 4. artikuluan adierazitakoak baino handiagoak ez diren sektoreetan suteak daukan eragina aztertzen dela.{Tauletan ageri den suarekiko egonkortasun maila esleitu da, baldin eta egitura-elementuak ongi jasaten badu balizko sutetik datorren tenperatura-erregimena, eta ez bazaio, halere, aipatu taulan jasotako kasuetan ohikoa den eraginen haztapen-koefizienteari dagokion marjinaren azpitik murrizten bere euste-ahalmena.

Azalera eraikiko 60 eta 130 Mcal/m2 bitarteko su-kargak hartu dira, eta 0,04 eta 0,12 m1/2 bitarteko aireztapen-faktore bat, balio horiek baitira ohikoak aipatu erabileretara zuzendutako zonetan.

Honako adierazpen honen bitartez definitzen da aireztapen-faktorea, eta baldin eta baoak soilik sektorearen fatxadan badira:

v = Sa¥h/S

non

v aireztapen-faktorea den;

Sa sektorearen fatxadako bao guztien azalera totala den;

h baoen erdiguneen batez besteko garaiera den sektorearen zoruarekiko;

S sektoreko hormen, zoruen eta sabaien azalera totala den.

Su-karga txikiko eta aireztapen indartsuko barrunbeetan, hala nola nabeetan, kiroldegietan eta abarretan, euskarri exentu eta estali gabeak erabili nahi direnean, kalkulu teoriko-esperimentaleko metodo egoki baten bitartez zehaztuko da suarekiko behar duten egonkortasun maila.

Euskarriek suarekiko behar duten egonkortasun maila kalkulatzeko, jo da haiek dimentsionamendu hertsia dutela, 3,50 m-ko gilbordura-luzera daukatela, eta kontuan izan da, halaber, tenperaturaren handitzetik etorritako elastikotasun-mugaren, elastikotasun-moduluaren eta karga kritikoaren murriztea.

Hertsitik gorako dimentsio-handitze orok handitu egiten du suarekiko egonkortasuna.

Habeek suarekiko eduki beharreko egonkortasun mailak kalkulatzeko, jo da tenperaturaren handitzeak eragindako elastikotasun-mugaren murrizpenagatiko erresistentzia mekanikoaren galera ez dela handiagoa, gainerako karga-hipotesietan eraginen maiorazio-koefizientearen aplikazioari zor zaion erresistentzia-gehikuntza baino.

1.2.1 Euskarriak

1.5 eta 1.8 tauletan kalkulatzen da euskarri metalikoek suarekiko izan behar duten egonkortasun maila, profil motaren, haren estalduraren, suaren agerian diren aldeen eta profilaren tamainaren arabera.

Estaldura bakoitzari dagozkion tauletako balioek berdin balio dute taulotan ageri ez den beste edozein estalduratarako ere, betiere horrek isolamendu termikoko koefiziente bera baldin badu.

Ondokoak dira tauletan ageri diren estaldurei dagozkien isolamendu termikoko koefizientearen balioak:

Kartoi-igeltsuzko panela (edo 1,3 cm) 0,09 m2*K/W

Kartoi-igeltsuzko panela (edo 2,6 cm) 0,13 m2*K/W

Panderete gaineko emokadura (4-4,5 cm) 0,18 m2*K/W

Trenkada gaineko emokadura (5,5-7,5 cm) 0,23 m2*K/W

Pareta gaineko emokadura (9,5-11,5 cm) 0,30 m2*K/W

1.5 taula. HEB profileko euskarrien suarekiko egonkortasuna

1.5 taula: HEB profileko euskarrien suarekiko egonkortasuna

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1611. or.)

1.6 taula. IPE profil biko euskarrien suarekiko egonkortasuna

1.6 taula: IPE profil biko euskarrien suarekiko egonkortasuna

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1611. or.)

1.7. taula. Sekzio karratuko hodidun euskarrien suarekiko egonkortasuna

1.7. taula: Sekzio karratuko hodidun euskarrien suarekiko egonkortasuna

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1611. or.)

1.8. taula. Sekzio angeluzuzeneko hodidun euskarrien suarekiko egonkortasuna

1.8. taula: Sekzio angeluzuzeneko hodidun euskarrien suarekiko egonkortasuna

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1611. or.)

1.2.2. Habeak

1.9 taulan kalkulatzen da habe metalikoek suarekiko izan behar duten egonkortasun maila, profil motaren, haren estalduraren, suaren agerian diren aldeen eta profilaren tamainaren arabera.

Estaldura bakoitzari dagokion taulako balioek berdin balio dute taula horretan ageri ez den beste edozein estalduratarako ere, betiere horrek isolamendu termikoko koefiziente bera baldin badu.

Ondokoak dira taulan ageri diren estaldurei dagozkien isolamendu termikoko koefizientearen balioak:

Kartoi-igeltsuzko panela (edo 1,3 cm) 0,09 m2*K/W

Kartoi-igeltsuzko panela (edo 2,6 cm) 0,13 m2*K/W

Panderete gaineko emokadura (4-4,5 cm) 0,18 m2*K/W

Trenkada gaineko emokadura (5,5-7,5 cm) 0,23 m2*K/W

1.9 taula. Habeek suarekiko izan beharreko egonkortasuna

1.9 taula: Habeek suarekiko izan beharreko egonkortasuna

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1612. or.)

1.3. Zurezko egitura-elementuak

1.10 taulan kalkulatzen da zurezko egitura-elementuek suarekiko izan beharreko egonkortasun maila, elementu motaren, haren gehienezko zerbitzu-tentsioaren eta haren sekzioaren gutxieneko zabaleraren arabera.

Honela eskuratu dira taulako balioak: batetik, elementua eragin termiko normalizatuaren (su estandarra) pean dagoela jota, eta, bestetik, balio zehatz bat kalkulatuta, zeinarentzat ahalmen mekanikoa txikiagoa den, tentsio zehatz baterako dimentsionamenduan aurreikusitako sekziotik ondorioztatzen dena baino.

1.10 taula. Habeen eta euskarrien suarekiko egonkortasuna

1.10 taula. Habeen eta euskarrien suarekiko egonkortasuna

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1612. or.)

1.4. Egitura-elementuen estaldura

1.11 taulan kalkulatzen da egitura-elementuen suarekiko egonkortasun multzoa, estalduraren bero-eroankortasunaren, haren lodieraren eta haren sekzioaren forma-faktorearen arabera, edota estalduraren isolamendu termikoko koefizientearen eta sekzioaren forma-faktorearen arabera.

Balio horiek ez dute balio zurezko egitura-elementuetarako.

Taulako balioak kalkulatzeko, egiaztatu da eragin termiko normalizatuaren (su estandarra) aurrean egitura-elementuaren kanpoko azalak ez duela iristen tenperatura kritikoa, gutxi gorabehera 500 ºC-koa.

Beraz, soilik estaldurak eskainitako suarekiko egonkortasun maila adierazten dute balio horiek, eta lasai har daitezke, erabilera-gainkargaren balioa, dimentsionamendua, eta egitura-elementuaren garaiera edo argia gorabehera.

400 eta 600 ºC bitarteko tenperatura tarteari dagozkio taulak aipu dituen bero-eroankortasun balioak.

Estaldura baten materialaren bero-eroankortasuna ezagutzen ez denean, ondokoetatik abiatuta eskura daiteke: aipatu materialaz estalitako egitura-elementu baten suarekiko egonkortasun mailatik, estalduraren lodieratik, eta haren sekzioaren forma-faktoretik.

Honela zehazten da egitura-elementu estaliaren suarekiko egonkortasuna: elementua su estandarraren eraginpean jarrita, UNE 23093 arauan adierazitako irizpideen arabera, eta profilak 500 ºC-ko tenperatura harrapatzen ematen duen denbora hartzen dela suarekiko egonkortasun mailatzat.

Baldin eta estaldura material desberdinetako geruzez badago osaturik, honela eskuratzen da suarekiko egonkortasun maila: forma-faktoretik eta geruza guztien baturatzat kalkulatutako isolamendu termikoko koefizientetik abiatuta.

Baldin eta estaldurak lodiera edo osaera desberdinak baditu suaren agerian den alde bakoitzean, alde bakoitzaren isolamendu termikoko koefizientearen batezbesteko haztatua erabiliko da.

Honela definitzen da forma-faktorea: suaren agerian den perimetroaren eta sekzioaren arteko zatidura.

Hormigoi armatuzko elementuetarako, nola isolamendu termiko handia duten, 33 m-1-en berdineko forma-faktoreari dagokion zutabean kokatutako taulako balioak erabiliko dira beti.

1.11. Egitura-elementu estaliaren suarekiko egonkortasuna

1.11: Egitura-elementu estaliaren suarekiko egonkortasuna

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1612. or.)

Eraikuntza-elementuen suarekiko erresistentzia

2.1. Hormak eta trenkadak

1.12 eta 1.15 tauletan ageri dira orri bateko hormen eta trenkaden suarekiko erresistentzia mailak, betiere horma eta trenkada horiek estali gabe badaude, eta zementuzko morteroz zarpiatuta edo igeltsuz emokatuta, gutxienez 1,5 cm-ko lodiera batekin.

Bi orriz edo gehiagoz osatutako eraikuntza-irtenbideen kasuan, orri bakoitzari dagozkion balioen batura har daiteke multzo osoaren suarekiko erresistentzia mailatzat.

1.12 taula. Estali gabeko hormigoizko hormen suarekiko erresistentzia

1.12 taula. Estali gabeko hormigoizko hormen suarekiko erresistentzia

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1612. or.)

1.13 taula. Adreilu zeramikoz edo siliko-karedunez egindako hormen eta trenkaden suarekiko erresistentzia

1.13 taula: Adreilu zeramikoz edo siliko-karedunez egindako hormen eta trenkaden suarekiko erresistentzia

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1612. or.)

1.14 taula. Hormigoizko blokez egindako hormen eta trenkaden suarekiko erresistentzia

1.14 taula: Hormigoizko blokez egindako hormen eta trenkaden suarekiko erresistentzia

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1613. or.)

1.15 taula. Kartoi-igeltsuzko eta eskaiolazko trenkaden suarekiko erresistentzia

1.15 taula: Kartoi-igeltsuzko eta eskaiolazko trenkaden suarekiko erresistentzia

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1613. or.)

2.2. Forjatuak

1.16 taulan ageri da forjatuen suarekiko erresistentzia maila, betiere hormigoizko lauzaren edo konpresio-geruzaren lodiera totalaren arabera kalkulatuta, hor zolatzearen handitzea eta zoladuraren lodiera ere barne izan daitezkeela, baldin eta hura harrizkoa, zeramikoa, hidraulikoa edo antzeko mota batekoa bada.

1.16 taula. Forjatuen suarekiko erresistentzia

1.16 taula. Forjatuen suarekiko erresistentzia

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1613. or.)

2. eranskina

Ebakuazio-seinaleak

12.1 atalean aipatzen diren «SUTE ESKAILERA» eta «IRTEERARIK EZ» seinaleek irudietan eta taula erantsian ageri diren dimentsioak izan behar dituzte; lehen seinalearen dimentsioak bat datoz UNE 23 034 arauan «Larrialdi-irteera» seinalerako adierazitakoekin.

«SUTE ESKAILERA» seinaleko letrak kolore zurikoak izango dira, eta seinalearen hondoa segurtasuneko berde kolorekoa izango da, UNE 1 115 arauaren arabera.{«Irteerarik ez» seinaleko letrak kolore zurikoak izango dira, eta seinalearen hondoa segurtasuneko gorri kolorekoa izango da, UNE 1 115 arauaren arabera.

«SUTE ESKAILERA» seinalea ebakuazio-noranzkoa adierazten duen piktograma batekin dagoenean loturik, aipatu piktogramaren ezaugarriek eta hura kokatzeko irizpideek UNE 23 034 araura egokitu behar dute.

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1613. or.)

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1613. or.)

3. eranskina

Testuan aipatutako UNE arauak

Koadro erantsian aipatzen diren UNE arauak nahitaez bete behar dira, arauok aipatzen diren oinarrizko arau honen artikuluan edo eranskinean kasu bakoitzean ezarritako eran.

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1613. eta 1614. or.)

4. eranskina

Eraikinetako suteen aurka babestearekin lotutako lege-xedapenen aurkibidea

A) INSTALAZIOAK

1. Erregai solidoak, likidoak eta gaseosoak biltegiratzea eta banatzea

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1614. eta 1615. or.)

2. Jasogailuak

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1615. or.)

3. Berokuntza eta etxeko ur beroaren produkzioa

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1615. or.)

4. Airea girotzea eta aireztapena

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1616. or.)

5. Zaborren ebakuazioa

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1616. or.)

6. Energia elektrikoa eraldatzea eta banatzea

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1616. or.)

B) EMERGENTZIA PLANAK

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1616. eta 1617. or.)

C) ERAIKINEN ERABILERAK:

1. Ikuskizun publikoak

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1617. or.)

2. Hotel-establezimenduak

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1617. or.)

3. Osasun-establezimenduak

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1617. or.)

D) LABORATEGIAK

(Ikus 1991ko Legegintza Bilduma Kronologikoa, I. LIBURUKIA, 1617. or.)

euskal legezalea