41985foruaraua,

4/1985 Foru Araua,Araugintzarako herri-ekimenaren araupetzeilea dena

Bizkaiko Batzar Nagusiak

EKAINAREN 28KO 1985/4. FORU ARAUA, ARAUGINTZARAKO HERRI EKIMENAREN ARAUPETZAILEA DENA

(169 zenbakidun BJBO, 1985.eko uztailaren 24koa)

ZIOEN AZALPENA

Euskal Herriarentzako Autonomi Estatutuak, abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoak, 37. artikuluaren 3. ataleko a) letran lurralde historikoei ezartzen die “beren instituzio propioen antolamendu, erregimen eta jardupidea” eskumen esklusibo legez beraiei dagozkien lurraldeetan; eta eskumen horren barruan dago araugintzarako herri ekimena araupetzekoa.

Era berean, araugintzarako herri ekimena Bizkaiko hiritar guztiek egikaritu ahal izango dute, Bizkaiko Batzar Nagusietako Araudiko 103.1. artikuluaren 3. atalean araupetzen denez.

Bizkaiko hiritarrek herri arazoetan esku hartzea sistema politiko eta demokratikoaren funtsezko osagaietarik bat da, eta esku hartze hori nabarmen ageri da Bizkaiko Batzar Nagusietan arauak emateko ekimena hartzeko eskubidean; horretarako babesa Konstituzioaren 9.2. artikuluan ezartzen da: “hiritargoen parte hartzea erraztea bai politika mailan, bai ekonomia, kultura eta gizarte mailan ere”.

Araugintzarako herri ekimenak errazten du bidea, hiritarrek eurek esku har dezaten, hiritarren bizia eraentzen duten arauak gertatzeko atazan; horrezaz gainera, bideak zabaltzeko ahalbidea ematen du, hautesleek nagusi behar dituzten arauak onesteko, Batzar Nagusiei proposatzeko.

Araugintzarako herri ekimenaren jarduna araupetu behar da, herriaren borondatea agertzen duten erakundeak eta parte hartze politikoaren funtsezko tresnak legez alderdi politikoen erakundezko zeregina zainduaz.

Edukian ondokoak araupetuko dira: Batzar Nagusietako Mahaiak foru arauen proposamena onartzeko ezarpena; sinadurak biltzeko prozeduraren erregulartasunaren bermea; proposamenaren arauzko tramitazioa; eta, azkenik, noiz eman lekiekeen ekimenaren eragileei konpentsazio ekonomikoa.

1. artikulua.

Batzar Nagusietako Araudiko 103.1. artikuluaren 3. atalean ezarritako araugintzarako herri ekimena hauteskunde zentsuan inskribaturik dauden Bizkaiko hiritar guztiek egikaritu ahal izango dute, foru arau honetan xedaturikoaren arabera.

2. artikulua.

Araugintzarako herri ekimena honela egikarituko da: Batzar Nagusietako Mahaiari aurkeztuko zaio foru arauaren proposamena; eta horrek artikuluak izan behar ditu, bai eta zioak ere, eta hogei mila (20.000) hauteslek sinatu beharko dute gitxienez.

3. artikulua.

Araugintzarako herri ekimenak ezin hartu izango ditu hurrengo gaiak:

a) Bizkaiko Lurralde Historikoak araurik emateko eskumenik ez duenekoak.

b) Tributu izaerazkoak.

c) Lurralde Historikoaren aurrekontu orokorrei, haren kontu orokorrei eta, behin eta betiko delarik, finantza eta kreditu-eragiketei dagozkienak.

d) Obra eta Zerbitzuen Foru Plana.

e) Toki Korporazioen finantzen babesaren araubide orokorra.

f) Lurralde Historikoaren antolaketa eta banaketa politiko-administratiboa.

g) Lurralde Historikoei buruzko Legearen 7. a) 1 eta 2.ean ezarritako hauteskunde araubidea.

h) Lurralde Historikoaren lege-ekimena Eusko legebiltzarrean eragitea.

i) Araugintzarako herri ekimena araupetzea.

j) Foru arauetan araupetzen diren gaiak, baldin eta beraiek onetsi zein aldaratzeko “quorum” berezia beharrezkoa bada.

4. artikulua.

Foru arauen proposamena aurkezteko idazkiak honakook izan beharko ditu:

a) Batzorde eragilea osatzen duten kideen zerrenda, eta bertan norbere datuak eta eraketaren notari-akta, bai eta batzordearen egoitza, jakinarazpenak egiteko izendatzen dutena.

b) Ekimenaren aurkezpena, idazki batera bilduta, zeinetan, sinatzaileen ustez, proposamenaren tramitaziora eragiten duten arrazoiak azalduko diren.

c) Proposamenaren testu artikuluduna, aurretik zioen azalpena daramala, eta berberari buruz aldarrikatzeko beharrezko diren aurrerakinak erantsirik.

5. artikulua.

Prozedura hasido da, zelan eta aurreko artikuluan eskaturiko agiriak Batzar Nagusietako Mahaiari aurkeztuaz Batzar Nagusietako Erregistroaz.

Ekimena Batzar Nagusien bilkuraren epealditik kanpo aurkeztekotan, epeak konputatzen hasiko dira, noiztik eta hurrengo epealdiaren lehenengo egunetik aurrera.

6. artikulua.

Batzar Nagusietako Mahaiak ezetsi ala onartuko ditu hasieran hiritarrek aurkezten dituzten ekimenak, hurrengo prozeduraren arabera:

1. Bidaltzen diren agiriak Batzar Nagusietako Mahaiak aztertuko ditu, zertarako-eta agiri horiek osorik dauden ala zerbait falta duten ikusteko bakarrik, horretarako 10 eguneko epea .

2. Mahaiak ikusten badu bidaltzen zaizkion agiriak osorik ez daudela, berehala eskatuko dio batzorde eragileari hutsaldi hori hamabost eguneko epe luzaezinean zuzendu dezan; egun horiek igarota, baina hutsaldia zuzentzen ez bada, beste gabe agiriak batzordeari eramateko aginduko du.

3. Agirien aldetik dauden beharkizunak begiztatuz gero, Mahaiak epe bat izango du hura onartzen duen ala ez erabakitzeko; epe horrek gehienez hogeita hamar egun izango ditu, . atalean ezarritakoari gehituta ere.

4. Proposamena ez onartzeko kariak hurrengook izango dira:

a) Gaitzat 3. artikuluan adierazitako gaietarik bat izatea.

b) Laugarren artikuluaren beharkizunak ez betetzea edo, bestela, akatsak ez zuzentzea.

c) Proposamenaren testua gai batzuei buruzkoa izatea, eta gai horiek euren artean zerikusirik ez izatea.

d) Batzar Nagusietan herri ekimenaren gai berberari buruzkoa izan eta, hura aurkezten denean, emendakinen tramitean edo aurreratuagoko batean dagoen foru arauaren proiektu edo proposamena lehendik egotea.

e) Batzar Nagusien agintealdiaren barnean aurkezturiko beste herri ekimen baten aldakia izatea, baldin eta beraren edukia berdina bada edo funtsean baliokidea bada.

7. artikulua.

Batzar Nagusien erakunde eskudunen erabakiak eta aurreko artikuluan ezarritakotik ateratzen diren gora-behera guztiak batzorde eragileari jakinaraziko zaizkio, eta Bizkaiko eta Batzar Nagusien aldizkari ofizialetan argitaratuko dira.

8. artikulua.

1. Proposamena onartuz gero, Batzar Nagusietako Mahaiak Bizkaiko Probintziako hauteskunde batzari jakinaraziko dio hori, zertarako-eta batza horrek bermatu eta kontrola dezan behar den moduan biltzen direla.

2. Jakinarazpena jasoz gero, sinadurak biltzeko beharrezko diren pleguak aurkeztuko dizkio batzorde eragileak Probintziako batzari.

Plegu horiek proposamenaren testu osoa agertarazi beharko dute, berberak, oso luzea izateagatik, plegu bakoitzaren lehen hiru orrialdeak gainditzen dituenean izan ezik, eta orduan testua aparteko pleguan agertarazi ahal izango da, eta erantsiko zaio sinadurak bildu behar dituenari, zertarako-eta elkarrengandik ezin bana daitezen.

3. Probintziako hauteskunde batzak zigilatuko ditu aurkezten zaizkion pleguak, eta zenbakiak ipiniko dizkie, eta modu horretan eskuratuko dizkio batzorde eragileari euran aurkeztu eta 72 orduen barruan.

4. Sinatzaile bakoitza hauteskunde zentsuaren barnean dagoela errazago ziurtatzeko, plegu bakoitzak udalerri berean inskribaturiko sinatu beharko dute.

9. artikulua.

1. Proposatzaile bakoitzaren sinaduraren ondoan haren izena eta bi deiturak, NANren zenbakia eta egoitza agertu beharko dira. Sinadura bakoitzaren aldean, sinatzailea hauteskunde zentsuaren barruan dagoela ziurtatzeko tarte bat da.

2. Sinadura notari batek kautotu beharko du; edo epai idazkari batek, edo sinatzailea inskribaturik dagoen zentsuko idazkari batek.

3. Kautotzeak data adierazi beharko du, eta talde bati egin dakioke, pleguz plegu. Orduan, dataren ondoan adierazi da zenbat sinadura dagoen pleguan.

10. artikulua.

1. Sinadurak biltzeko prozedura amaitu beharko da, zelan eta bildutako sinadurak dituzten pleguak Batzar Nagusietako Mahaiari emanaz, noiz-eta lau hilabeteko epean, onarpena jakinarazten egunetik hasita.

2. Batzar Nagusietako Mahaiak, bi eguneko epean, Bizkaiko Lurralde Historikoko Probintziako Hauteskunde batzari eramango dizkio pleguak, zertarako-eta batzar horrek ziurta dezan sinatzaile guztiak hauteskunde zentsuaren barruan , eta sinaduran zenbatzeko, gehienez hilabetean.

3. Batzorde eragileak edonoiz eskatu ahal izango dio Probintziako Hauteskunde batzari, bildutako sinaduren kopuruari egokiezten duen informazioa.

11. artikulua.

1. Foru arau honetan eskaturiko beharkizunak betetzen ez dituzten sinadurek baliorik ez dutela adieraziko da, eta ez dira .

2. Proposamena balioz aurkezteko eskaturiko beharkizunak bete direla frogatuz gero, Probintziako Hauteskunde batzak Batzar Nagusiei bidaliko die baliodun sinaduren kopurua benetakotzen duen ziurtagiria, eta berak dituen sinaduren pleguak ditu.

12. artikulua.

1. Eskatzen diren sinaduren kopurua bildu dela benetakotzen duen jakinarazpena jasoz gero, Batzar Nagusietako Mahaiak hura argitara dadin aginduko du; eta foru arauen proposamenetarako Batzar Nagusietako Araudian ezarritakoarekin bat jokatuko da, kontutan hartzera daramaten gainerako tramiteei .

2. Batzorde eragileak ahaldun bati edo batzuei eskatu ahal die proposamena defendatzeko.

Ezein ahaldunek nahi ez badu hura defendatzerik, Batzarretako Mahaiak berak defendatuko du.

13. artikulua.

Batzar Nagusiak desegiten diren unean, tramitatzen ari den araugintzarako herri ekimena ez da bertan behera utziko, baina Mahaiak erabakitzen duten tramitera arte ekarri ahal izango da atzera, Batzar Nagusietako Legezko Aldizkarian argitaratu arte, edo beste batera arte.

14. artikulua.

Foru arau honen 12. artikuluak aipatzen duen jakinarazpena jasoz gero, Bizkaiko Lurralde Historikoak batzorde eragileari konpentsatuko dizkio gastuak, baldin eta behar bezala frogaturik badaude, eta proposamena zabaldu eta sinadurak biltzeko eginda badaude, baina gastu horiek ezin dute 1.500.000 pezetatik gorakoak izan. Kopuru horiek aldian behin aztertuk dituzte Batzar Nagusiek.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Bizkaiko Foru Aldundiari eskuespena emango zaio, foru arau hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

AZKEN XEDAPENA

Foru arau hau BJBOan argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean.

euskal legezalea