16/2009 Foru Legea, 2010erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa

Nafarroako Parlamentua

16/2009 FORU LEGEA, abenduaren 23koa, 2010erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzkoa.

NAO 160. - 2009ko abenduaren 29a

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

2010ERAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEA.

I. TITULUA

Kredituak eta horien aldaketak

I. KAPITULUA

Hasierako kredituak eta haien finantzaketa

1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

Onetsi egin dira 2010erako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

1. Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontua.

2. Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

3. Nafarroako Kontseiluaren eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren aurrekontua.

4. Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

5. Foru Komunitateko sozietate publikoen jarduketa, inbertsio eta finantzaketa programak, baita finantzen egoera-orriak ere.

2. artikulua. Kredituen eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetzeko onetsi diren kredituek, bateratuta, 4.409.227.044 euro egiten dute.

2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuen diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 4.409.227.044 euro egiten dute bateratuta.

II. KAPITULUA

Aurrekontuetako kredituen aldaketa

3. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa.

Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, baldin eta foru lege honek agindu horiek aldatzen ez baditu.

Aurrekoa gorabehera, kontu-sailen arteko funts mugimenduak ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko, baldin eta kontu-sail horietako kredituek helburu berbera badute, eta Europar Batasunak, horiek hein batean kofinantzatzen dituenez, gastuen erabileraren gaineko kontrola hobetzea eskatzen duelako soilik bereizten badira.

4. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, 2010erako gehikuntza izan ahalko dute ekintza terroristen ondorioz onets daitezkeen diru-laguntza eta maileguak emateko dauden kontu-sail guztiek edo ekitaldian helburu horrekin sortu beharrekoek.

Aurrekoez gainera, hauek ere gehikuntza izan ahalko dute:

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontu-sailok:

a) 010004-01100-2263-921700 kontu-saila, "Gastu juridiko-kontentziosoak" izenekoa.

b) 010007-05700-2275-467900 kontu-saila, "Hauteskundeak" izenekoa. Kontu-sail horri aplikatu ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsio guztien edonolako gastuak.

c) 020002-04100-1001-921400 kontu-saila, "Lehendakari ohi, kontseilari ohi eta Nafarroako Gobernuko beste goi kargudun batzuentzako prestazioak" izenekoa.

d) 020002-04100-1239-921400 kontu-saila, "Funtzionarioen familia laguntza, osagarri berriak, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

e) 020002-04100-1309-921402 kontu-saila, "Lan-kontratudunen familia laguntza, osagarri berriak, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

f) 020002-04100-1600-921402 kontu-saila, "Gizarte Segurantzako hitzarmena arautzea" izenekoa.

g) 020002-04300-1620-224100 kontu-saila, "Osasun laguntza-erabilera berezia" izenekoa.

h) 020002-04300-1614-211100 kontu-saila, "Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

i) 020002-04100-1620-921400 kontu-saila, "Langileen arloko erabakiak aplikatzeko funtsa" izenekoa.

j) 020002-04100-1709-921403 kontu-saila, "Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

k) 020002-04100-8318-921400 kontu-saila, "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen langile finkoentzako soldata-aurrerakinak" izenekoa.

l) 050000-02800-4809-131100 kontu-saila, "Udaltzain laguntzaileen prestakuntzarako bekak" izenekoa.

m) 051000-02100-2274-132102 kontu-saila, "Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak" izenekoa.

n) 051000-02100-6054-132102 kontu-saila, "Segurtasun elementuak" izenekoa.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontu-sailok:

a) 112001-11410-5000-929100 kontu-saila, "Osoko kreditua. 13/2007 Foru Legearen 42. artikulua" izenekoa.

b) 112002 11420 9409 923700 kontu-saila, "Diru-sarreren itzulketak" izenekoa.

c) 131002-15100-3509-923100 kontu-saila, "Karbono Funtsaren kontuko gastuak" izenekoa.

d) 131002-15100-6002-923100 kontu-saila, "Lurrak eta natur ondasunak" izenekoa.

e) 131002-15100-6020-923100 kontu-saila, "Instalazio berriko eraikuntzak eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea" izenekoa.

f) 131002-15100-8500-923100 kontu-saila, "Sektore publikoko akzioak erostea" izenekoa.

g) 131002-15100-8600-923100 kontu-saila, "Sektore publikotik kanpoko akzioak eta partaidetzak erostea" izenekoa.

h) 131003-15100-6092-467900 kontu-saila, "Azterlanak, txostenak eta beste" izenekoa.

i) 150000-17000-6090-92340 kontu-saila, "Iruzur fiskalaren aurkako plana" izenekoa.

j) 151000-17330-2273-467900 kontu-saila, "Sistemetan datu fiskalak jaso eta sartzeko zerbitzuak" izenekoa.

k) 160000-16100-2269-941100 kontu-saila, "Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak" izenekoa.

l) 131002-15100-6020-923104 kontu-saila, Higiezinei buruzko Plana. Administrazio bulegoak.

3. Toki Administrazioko Departamentuko kontu-sailok:

a) 211002-21400-7609-456200 kontu-saila, "Hondakinen tratamendurako partzuergoa edo partzuergoan bildutako entitateak: ezarpena" izenekoa.

b) 211002-21400-4609-456200 kontu-saila, "Hondakinen tratamendurako partzuergoa: funtzionamendurako laguntza" izenekoa.

c) 211004 21200 4609 922300 kontu-saila, "Udaletako osasun langileen soldatak eta lansariak" izenekoa.

4. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontu-sailok:

a) 320000-32200-6020-261200 kontu-saila, "Eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak gauzatzea, eta etxebizitzak erostea" izenekoa.

b) 320000-32200-4809-261400 kontu-saila, "Etxebizitzen errentarientzako diru-laguntzak" izenekoa.

c) 320000-32200-7800-261400 kontu-saila, "Etxebizitzaren arloko jardueretarako diru-laguntzak, sorospenak eta krisiaren aurkako neurriak" izenekoa.

d) 320000-32200-7800-261402 kontu-saila, "Etxebizitza bioklimatikoetarako diru-laguntzak eta ziurtapen energetikoak etxebizitzan" izenekoa.

e) Era berean, gehikuntza izan ahalko dute Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan gastu fiskaletarako dauden kontu-sail guztiek.

5. Hezkuntza Departamentuko kontu-sailok:

a) 400000-41000-1310-321100 kontu-saila, "Ikastetxeetako aldi baterako langileen kontratazioa" izenekoa.

b) 400000-41000-1600-321100 kontu-saila, "Gizarte Segurantza" izenekoa.

c) 410002-41140-4609-322D00 kontu-saila, "Eskola-kontzentrazioetarako eta hezkuntzarako erabiltzen diren udal eraikinetarako diru-laguntza" izenekoa.

d) 410004-41150-2210-324100 kontu-saila, "Jantokiak" izenekoa.

e) 410004-41150-2230-324100 kontu-saila, "Eskola garraioa" izenekoa.

f) 410005-41700-1239-321100 kontu-saila, "Zerbitzuen onarpenerako, osagarri berrietarako, familia laguntzarako, gradurako, antzinatasunerako eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

g) 422000-42140-4609-322100 kontu-saila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko" izenekoa.

h) 423001-42200-4809-322400 kontu-saila, "Hezkuntza berezirako bekak eta laguntzak" izenekoa.

i) 431000-43100-6001-325100 kontu-saila, "Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak" izenekoa.

6. Osasun Departamentuko kontu-sailok:

a) 1241 kode ekonomikoko kontu-sailak, osasun arloko udal langile transferituen ordainsariak ordaintzeko direnak, foru administraziokoak izanik Toki Osasunaren zerbitzuan dauden eta azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legea eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea aplikatzearen ondorioz transferitzen diren funtzionarioen soldatak ordaintzeko behar den zenbatekoan. 22/1985 Foru Legeak Nafarroa osasun eskualdetan banatzen du eta 11/1992 Foru Legeak Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen du.

b) 54. programa multzoko kontu-sailak, honako kode ekonomiko hauetakoak: 2213, 2214, 2215, 2216, 2286 eta 2500.

c) 540000-52000-1239-311100 kontu-saila, "Funtzionarioen zerbitzuen onarpenerako, osagarri berrietarako eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

d) 540000-52000-1309-311100 kontu-saila, "Zerbitzuen aitorpenerako, antzinatasunerako, osagarri berrietarako, familia laguntzarako eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

e) 547002-52370-4809-313100 kontu-saila, "Farmaziako prestazioak" izenekoa.

f) 547002-52370-4809-313102 kontu-saila, "Zurgatzaileak eta beste osasun produktu batzuk" izenekoa.

g) 540002 52205 4809 311107 kontu-saila, "Osasun laguntzagatiko itzulketak, salbuespeneko tratamenduak direla-eta" izenekoa.

7. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontu-sailok:

a) 620000-61100-4709-441100 kontu-saila, "AUDENASA. Merkataritzako politika" izenekoa.

b) 621001-61200-2090-453200 kontu-saila, "Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona" izenekoa.

c) 630000-62110-4809-441103 kontu-saila, "Nafarroako beste toki batzuetako garraio publikoarentzako ekarpena, gazteak" izenekoa.

8. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontu-sailok:

a) 710001-71230-4700-414210 kontu-saila, "Aseguru primen konpentsazioa Agroseguroren bitartez" izenekoa.

b) 720000-72130-4700-414100 kontu-saila, "Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona" izenekoa.

c) 720001-72120-6019-414300 kontu-saila, "Lurren jabetza antolatzeko eta lurzati berrantolamendua egiteko obrak, LGP LGENF" izenekoa.

d) 721000-72210-7701-413102 kontu-saila, "Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako diru-laguntza. LGP LGENF" izenekoa.

e) 721002-72230-7700-412100 kontu-saila, "Nekazaritza-ustiategien eraginkortasuna hobetzea. LGP LGENF" izenekoa.

f) 722000-72310-4090-412100 kontu-saila, landa Inguruneko Garapen Iraunkorrari buruzko Legearen kofinantzaketa Ingurumen, Landagune eta Itsas Ingurunetako Ministerioarekin batera" izenekoa.

g) 740002-74200-4809-456302 kontu-saila, "Partikular eta sozietateentzako kalte-ordainak, aseguruak eta laguntzak" izenekoa.

h) 740002-74200-7609-456700 kontu-saila, "Oihan Planaren diru-laguntzak toki entitateentzat. LGP LGENF" izenekoa.

9. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontu-sailok:

a) 810001-81130-6015-458100 kontu-saila, "Industria azpiegiturako inbertsioak" izenekoa.

b) 830002-81150-8317-422300 kontu-saila, "Birrabiatze-planak finantzatzeko kapital-aurrerakinak" izenekoa.

c) 840001-81210-7709-467303 kontu-saila, "I+G+B proiektuetarako, patenteetarako eta bideragarritasun azterlanetarako diru-laguntzak enpresentzat. 2007-2013 EGEF programa operatiboa" izenekoa.

d) 840001-81210-7819-467302 kontu-saila, "Zentro teknologikoak finkatzeko diru-laguntzak. 2007-2013 EGEF programa operatiboa" izenekoa.

e) 881001-84100-4709-241109 kontu-saila, "Enpleguko zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako" izenekoa.

f) 881001-84100-4819-241104 kontu-saila, "Laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan munduan sartzeko programak PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009" izenekoa.

g) 881001-84100-4819-241114 kontu-saila, "CEN, UGT eta CCOO erakundeekiko hitzarmena, Enpleguari buruzko Plana garatu eta aplikatzeko" izenekoa.

h) 881001-84100-7709-241100 kontu-saila, "Autonomoentzako diru-laguntzak inbertsioetarako PO EGF Nafarroa CCI 2007ES052PO009" izenekoa.

i) 881001-84100-7709-241200 kontu-saila, "Kooperatiba eta lan sozietateetarako diru-laguntzak, enplegua sostengatzeko" izenekoa.

j) Era berean, gehikuntza izan ahalko dute Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuan gastu fiskaletarako dauden kontu-sail guztiek.

10. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontu-sailok:

a) 2279 kode ekonomikokoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Legean aurreikusitako gizarte zerbitzu orokorren zorroa onetsi zuen ekainaren 17ko 69/2008 Foru Dekretuan ezarritako prestazio bermatuak finantzatzeko direnak eta 920003, 920004, 920005 eta 920006 proiektuetan daudenak. Helburu hori duen kontu-sailik ez badago, sortu ahalko da, behar bezala aplikatzeko.

b) 900002-91600-4809-212100 kontu-saila, "Kotizazio gabeko pentsioak" izenekoa.

c) 900003-91700-4609-231500 kontu-saila, "Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak" izenekoa.

d) 900003-91600-4609-231500 kontu-saila, "Etxegabeentzako harrera zerbitzua" izenekoa.

e) 900003-91600-4809-231500 kontu-saila, "Bizibiderik gabeko familia nafarrentzako laguntzak" izenekoa.

f) 900003-91700-4809-231602 kontu-saila, "Genero indarkeriaren biktimak izan eta enplegua aurkitzeko zailtasunak dituztenentzako laguntzak" izenekoa.

g) 900003-91600-4809-231605 kontu-saila, "Larrialdi sozialeko laguntzak" izenekoa.

h) 920005-91810-4819-231309 kontu-saila, "Hitzarmena ANFASekin: etxebizitza programa" izenekoa.

i) 920006-91830-4809-231402 kontu-saila, "Laguntzak, zerbitzu pertsonalak emateko" izenekoa.

j) 950001-92210-4809-231504 kontu-saila, "Eszedentziengatiko laguntzak" izenekoa.

k) 950002-92300-2279-231703 kontu-saila, "Asistentziak adingabekoentzat" izenekoa.

l) 950002-92300-4809-231700 kontu-saila, "Arazoak dituzten gazteentzako arreta" izenekoa.

m) 950002-92300-4809-231704 kontu-saila, "Kanpoko ikastetxeetako haurren kuota" izenekoa.

n) Era berean, gehikuntza izan ahalko dute Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuan gastu fiskaletarako dauden kontu-sail guztiek.

11. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko honako kontu-sail hau:

a) A20002-A2500-7800-331100 kontu-saila, "Interes kulturaleko ondasunetako inbertsioen gastu fiskalak" izenekoa.

12. Nafarroako 2012 Planari dagozkion kontu-sailek ere gehikuntza izan ahalko dute, bai eta krisi ekonomikoaren kontrako neurri berariazkoak ezartzeko daudenek edo ekitaldian zehar horretarako sortu beharrekoek ere.

5. artikulua. Lanpostu hutsak direla-eta, kreditu soberakinen norakoa.

Lanpostu hutsak direla-eta aurreikus daitezkeen soberakinak behin-behineko kontratuak finantzatzeko erabili ahal dira, zerbitzuen funtzionamendu onerako beharrezkoa baldin bada. Xede horretarako sortuko dira kredituak, horiei dagokien programan.

II. TITULUA

Langileria gastuak

I. KAPITULUA

Jarduneko langileen ordainsariak

6. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak.

1. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera eta behin-behinekoz, Negoziazio Mahai Orokorrean gauzatu beharreko negoziazio prozesua amaitu bitarte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko funtzionario eta estatutupeko langileen ordainsariak, 2009ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legean ezarritakoak, ez dira gehituko. Horrek ez du ezertan galaraziko, hala ere, lanpostu bakoitzaren ordainsarietan egokipenak egitea, bidezkoak badira, lanpostu horren aparteko zailtasun tekniko, dedikazio, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasuneko edukiarekin bat datozela ziurtatzeko.

2. Sindikatuen ordezkariekin 2010eko lansariek izan beharreko gehikuntza orokorrari buruzko Akordioa behin lortu ondoren, gehikuntza hori Nafarroako 2010eko Aurrekontu Orokorretako Langileria Gastuei buruzko I. kapituluan onetsitako kredituen kargura finantzatu beharko da eta, horretarako, Nafarroako Gobernuak dagokion foru lege proiektua tramitatuko du.

7. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako lan-kontratudunen ordainsariak.

1. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen egungo lansariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen dira, foru lege honen 6. artikuluan finkatutako irizpideei jarraikiz.

2. Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak, berriz, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen dira, betiere foru lege honen 6. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

8. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzuetako zuzendarien ordainsariak.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzuetako zuzendariek 54.138,28 euroko ordainsariak izanen dituzte 2010ean, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien graduaz, antzinatasunaz eta familia laguntzaz gainera, eta ezertan galarazi gabe hasierako izendapenagatik edo ematen dituzten zerbitzuen baldintza bereziengatik plantilla organikoan espezifikoki esleituta dituzten ordainsari osagarriak.

9. artikulua. Nafarroako Gobernuko kideen, zuzendari nagusien, erakunde publikoetako zuzendarien eta behin-behineko beste langileen ordainsariak.

1. Nafarroako Gobernuko kideen, zuzendari nagusien eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren, erakunde publikoetako zuzendarien ordainsariek ez dute gehikuntzarik izanen 2009rako ezarritakoen aldean, hurrengo ataletan zehazten den moduan; salbuespena dira 4.f) atalean aipatzen diren zuzendaritzako kideenak, aurreko artikuluan zerbitzuetako zuzendarientzat finkatutakoekin parekatu baitira.

2. Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 35. eta 45. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko kideek, 2010. urtean, ondoren zehazten diren ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

Nafarroako Gobernuko lehendakaria: 81.593,54 euro.

Kontseilaria: 75.933,20 euro.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.4 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko zuzendari nagusiek 2010. urtean 60.111,52 euroko ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilabetetan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

4. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde publikoetako zuzendariek, 2010. urtean, ondoko zerrendan zehazten diren ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilekotan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

a) Erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea, ondoko b), c) eta d) letretan xedatutakoa salbu: 60.111,52 euro.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak: 97.097,14 euro.

c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea: 74.239,48 euro.

d) Nafarroako Larrialdietako Agentziako eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzaileak: 58.732,52 euro.

e) Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendaria: 74.196,22 euro.

f) Erakunde autonomoko zuzendariordea eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendariordea: 54.138,28 euro.

g) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritzako kideak:

-Giza Baliabideen zuzendaria, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendaria, Laguntza Espezializatuko zuzendaria eta Administrazio eta Antolaketako zuzendaria: 74.196,22 euro.

-Nafarroako Ospitaleko zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria eta Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoko zuzendaria: 64.724,80 euro.

-Lizarrako Barrutiko zuzendaria, Tuterako Barrutiko zuzendaria, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa eta Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoko zuzendariordea: 62.032,04 euro.

-Ubarmin Klinikako zuzendaria, Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroko zuzendaria, Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea, Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea, Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko zuzendariordea, Adimen Osasuneko zuzendariordea eta Laguntza Espezializatuko zuzendariordea: 60.412,52 euro.

-Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea, Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako zuzendariordea eta Ikerketa Biomedikoaren Zentroko zuzendaria: 59.321,36 euro.

-Nafarroako Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria, Nafarroako Ospitaleko Erizaintza zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintza zuzendaria, Nafarroako Ospitaleko Langileria zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria zuzendaria, Zentro Psikogeriatrikoko zuzendaria, Lizarrako Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren zuzendariordea, Tuterako Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren zuzendariordea eta Anbulatorioen eta Ospitalez Kanpoko Laguntzaren Kudeaketa zuzendaria: 56.636,72 euro.

-Zentro Psikogeriatrikoko Laguntza eta Prestakuntza Programen zuzendari teknikoa: 49.621,60 euro.

5. 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gainerako behin-behineko langileen egungo ordainsariak foru lege honen 6. artikuluan finkatutako irizpideei jarraikiz finkatuko dira.

II. KAPITULUA

Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboak

10. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak gaurkotzea.

1. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, gaurkotzeko eskubidea badute, 100eko 1eko igoera izanen dute, 2009ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legean 2009. urterako ezarritakoak oinarri harturik.

2. 2010. urtean, Nafarroan Kontsumoko Prezioen egiazko Indizea 100eko 1etik gorakoa bada, alde hori zuzenean aplikatuko da gaurkotzeko eskubidea duten Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioetan; hots, 2010eko urtarrilaren 1aren aurretik sortzen direnetan; alde hori bateratu eginen da eta 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu eragin ekonomikoak.

Halaber, finkatuko ez den sari bakar bat ordainduko zaie aurreko paragrafoan aipatutako pentsiodunei; 2010. urtean sorrarazitako pentsioen zenbateko osoaren gainean kalkulatuko da, eta aipatu desbideratzearen ehunekoaren parekoa izanen du zenbatekoa.

11. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioen eskubide pasiboen araubiderako arauak.

1. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutua onetsi zuen martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak indarra hartu baino lehen indarra zuten xedapenek arautuko dute artikulu honetan aipatzen den funtzionarioen eskubide pasiboen araubidea. Soldata erregulatzailea zehazteko, aipatu foru legearen eta hura betetzeko emandako ordainsarien behin-behineko erregelamenduaren aurreko sistemaren arabera funtzionarioek jasotako ordainsari handienak hartuko dira aintzakotzat, eta horiei Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan hurrengo urteetarako ezarritako ehunekoak gehituko zaizkie. Salbuespena izanen da lan istripuaren ondoriozko ezgaitasunengatiko pentsioei eta lanbideko eritasunengatiko pentsioei buruz artikulu honetan xedatutakoa.

2. Aurreko idatz-zatian aipatu xedapenen arabera, erretiro eta pentsioen ondorioetarako zerbitzualdia zenbatzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki egindako urteak besterik ez dira kontuan hartuko. Urte horien barrenean sartuko dira Administrazio Publikoan egiazki egindako urteak, betiere behar den administrazioak aitortuak, Foru Diputazioak 1981eko urriaren 29an eta 2001eko otsailaren 5ean hartutako Erabakiari, Nafarroako Gobernuak 2001eko otsailaren 5ean hartutako Erabakiari eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo Toki Erakundeen montepioren bati atxikitako funtzionarioen erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuan, foru lege honek indarra hartu ondoren jardunean hil edo erretiratutakoak badira, honako hauek zenbatuko dira, eta pentsioaren zio den egintza gertatutako egunetik aurrera izanen dute eragina; aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, betiere, aldi horiek aipatu montepioei kotizatutako beste batzuekin gainjartzen ez badira, honako hauek finkatzeko ondorioetarako soilik: eskubide pasiboetarako hartzeko zenbagarriak eta dagokion pentsioa kalkulatzeko kotizazio edo zerbitzu urteengatiko ehunekoa edo kuota.

Aurreko paragrafoan aipatu funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioetarako, inola ere ez dira hurrengoak zenbatuko: funtzionario horiek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aipatu aldiek, hala badagokio, beste batzuekin batuta, aipaturiko araubideetan pentsiorako eskubiderik sortu badute, salbuespen batekin, hots, SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzeko balio duten aldi kotizatuak, zenbatu eginen baitira horiek.

Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo toki entitateek dituzten montepioetakoren baten babesean dauden funtzionarioek alargun-pentsioa sortuz gero, bikotekide egonkorrek ere izanen dituzte eskubide pasibo horiek.

3. Artikulu honen 1. idatz-zatian xedatutakoa betez, eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren barrenean dauden funtzionario publikoek 2010. urtean hartutako erretiro eta pentsioak finkatzeko, ondoko hau hartuko da kontuan:

a) Eskubide pasiboetan eragina duten lansari kontzeptuen zenbatekoak 2010. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek, hau barne, finkatutako gehikuntzak aplikatu ondoren sortzen direnak.

Horri begira, lansarien zenbatekoak eta garestitasun plusa, 2010. urtekoak, zein diren zehazteko, 100eko 1 gehituko dira 2009ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 24ko 21/2008 Foru Legearen 10. artikuluan ezarritako kopuruei.

Salbuespen gisa, lan istripu edo lanbideko eritasunaren ondoriozko ezgaitasunagatiko erretiro-pentsioen kasuan, bai eta lan istripuz edo lanbideko eritasunez hiltzearen ondoriozko alargun- edo umezurtz-pentsioenean ere, funtzionarioa erretiratu edo hil aurreko urtean hark bere lanpostuagatik jasotako ordainsariek osatuko dute hartzeko arautzailea.

b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik sortutako ordainsari sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, horren bigarren xedapen gehigarriko bigarren paragrafoan emandako ahalmenaz baliatuz, pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoa honakoa izanen da: funtzionario horientzako 1983ko zenbatekoari hurrengo urteetan izandako gehikuntzak erantsiz, 2010erako aurreikusitakoa barne, ateratzen dena.

4. Funtzionarioek pentsio araubidea finantzatzen lagunduko dute, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutua onetsi zuen martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legearen aurreko araudia aplikatuz ateratzen den zenbatekoan, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko geroko foru legeetan ezartzen diren pentsio igoeren ehunekoak gehituta.

5. 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen gutxieneko erretiro-pentsioaren igoera aurreko artikuluan klase pasiboen pentsioentzat oro har ezarritako portzentajea adinakoa izanen da, bai Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioen kasuan, bai aipatu foru legean aurreikusitakoari atxikitakoenen kasuan. Atal honetan xedatutakoa indarreko araudiaren arabera gaurkotzeko eskubidea duten pentsioei baizik ez zaie ezarriko.

Aurrekoa gorabehera, 70 urte betetzen dituztenetik aurrera, aurreko lerrokadan ezarritako gutxieneko pentsioa adinako zenbatekoa jasotzeko eskubidea aitortuko zaie, baita ere, beren borondatez erretiratu eta, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sisteman jarraituta, dagokien administrazio publikoan 30 urte baino gutxiagoan lan egin dutela frogatzeagatik gaurkotzerik gabeko pentsioa jasotzen dutenei.

6. 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina, gutxieneko alargun-pentsioa ekitaldi horretarako ezarriko den lanbide arteko gutxieneko soldata adinako urteko zenbateko gordina izanen da.

7. Artikulu honetako 6. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, Nafarroako Administrazio Publikoen klase pasiboen edozein montepioren kargura emandako umezurtz-pentsioei (martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sistema aplikaturik), zein bere Erregelamenduaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriak emandako idazkera oinarri harturik.

Gehikuntza honetatik baztertu egiten dira, beraz, aipatu otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legean ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzen zen araudiaren arabera emandako umezurtz-pentsio guztiak, onuradunaren ezintasun egoeraren eraginez onartu zirenak izan ezik.

8. Foru Diputazioko funtzionarioen erretiroei eta pentsioei buruzko Erregelamenduaren 8. artikuluan eta udal funtzionarioen eskubide pasiboei buruzko Erregelamenduaren 10. artikuluan aipatzen diren umezurtz-pentsioak eta udal montepio partikularretan ezaugarri berak dituzten umezurtz-pentsioak onartu eginen dira, baldin eta pentsio horiek eskuratzeko bete beharreko baldintza guztiak betetzen badira pentsioa sorrarazten duen pertsona edo, bestela, alargun-pentsioa jasotzen duen ezkontidea edo bikotekide egonkorra hiltzen den egunean.

9. Nafarroako administrazio publikoetako montepioen alargun-pentsioak bateragarriak dira bai norberak egindako lanarengatik jasotako diru-sarrerekin bai erretiro-pentsioarekin.

10. Ezintasun iraunkorraren deklarazioak, bai eta haren graduenak ere, berrikusi ahal izanen dira, baldin eta onuraduna 65 urtetik beherakoa baldin bada, egoera larriagotu edo hobetzea dela-eta, edo diagnostikoaren akatsaren ondorioz, betiere arau hauei jarraikiz:

a) Ezintasun gradua berrikusteko espedientea ofizioz edo interesdunak eskatuta ireki ahal izanen da, eta Nafarroako Ezintasunak Baloratzeko Epaimahai Medikoak horri buruzko proposamen loteslea eginen du.

b) Funtzionarioari deklaratutako ezintasun iraunkorraren gradua aldatu eta handiagoa emanez gero, egoera larriagotu delako edo diagnostikoaren akats baten ondorioz, berrikusteko espedientea ebatzi eta hurrengo hilabetearen lehendabiziko egunetik aurrera izanen ditu ondorioak pentsio berriak.

Kalifikazio berria diagnostikoaren akats baten ondorioa denean, espedientea ebatzi arte jasotakoaren eta ezintasun gradu altuagoa aitortuta jaso beharrekoaren arteko aldeak egiten duen zenbatekoa jasotzeko eskubidea izanen du, betiere bost urte gehienez.

c) Aurreko letretan aipatzen den berrikuspenak Foru Diputazioak 1970eko apirilaren 17an eta 1972ko azaroaren 24an hartutako Erabakietan ezarritako ondorioak izanen ditu, erabaki horiek indarra izaten jarraituko baitute foru lege honetan ezarritakoaren aurka ez doan guztian.

III. KAPITULUA

Bestelako xedapenak

12. artikulua. Lanpostuak egokitzea.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantilla edo eman beharreko zerbitzuak berregituratzeagatik edukirik gabe gelditutako lanpostuak, hutsak ez direnak, birmoldatu eta bestelakoak bihurtzeko. Eginkizun aldaketak eta lekualdatzeak, maila beraren barnekoak, salbuespen gisa baino ez dira eginen, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak berak zuzenean eginen ditu.

13. artikulua. Udal funtzionarioen montepioak finantzatzea.

1. Nafarroako Gobernuak 6.400.387 euroko ekarpena eginen du, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren barrenean dauden Nafarroako toki entitateetako funtzionarioek sortzen dituzten pentsioak finantzatzeko.

Zenbateko hori Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren kudeaketak 2009. urtean sortutako kostuen banaketan udal bakoitzari esleitutako kuotaren proportzio berean banatuko da.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuak 5.634.123 euro banatuko ditu Iruña, Tutera eta Tafallako udalen artean, haien berariazko montepioen kudeaketak 2009ko ekitaldian sortutako kostuen arabera.

3. Aurreko idatz-zatietan ezarritako zenbatekoek ez dituzte alde batera uzten Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarria aplikatuta ateratzen direnak.

14. artikulua. Ikasliburuak doan jasotzeko programako liburuen salmenta.

Ikasliburuak doan jasotzeko programako liburuak saldu ahalko dira liburu-salmentan jarduteko gaikuntza ematen dien baimena daukaten establezimenduetan soilik.

III. TITULUA

Finantza eragiketak

I. KAPITULUA

Abalak

15. artikulua. Abalak.

1. Nafarroako ekonomia suspertzeko 2009-2011 urteetarako neurriei buruzko azaroaren 6ko 18/2008 Foru Legean aurreikusitako kasuetan, Nafarroako Gobernuak abalak eman ahalko ditu, guztira 30.000.000 euro eginen dutenak. Abal horiek "Nafarroa abala" izena hartuko dute, eta aipatutako foru legean aipatzen den eskaera epea 2010eko abenduaren 31ra arte luzatuko da.

2. Gainerako legeetan aurreikusitako kasuetan, Nafarroako Gobernuak abalak eman ahalko ditu, beste 30.000.000 euroko zenbatekoarekin, gehienez ere. Muga horren barrenean, baimena ematen zaio Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari abalak emateko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetarako, azaroaren 20ko 360/2000 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Abal horien gehieneko zenbatekoa, proiektu bakoitzeko, 1.500.000 euro izanen da.

Era berean, departamentu horri baimena ematen zaio abalak emateko enpresek bideragarritasun teknikoa eta ekonomikoa berreskuratzeko helburua duten proiektuei, gehienez ere 1.500.000 euro proiektuko, beti ere enpresa horiek betetzen badituzte Berrikuntza, Enpresa eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 8ko 268/2009 Foru Aginduan araututako laguntzak, arazoak dituzten enpresentzako direnak, jasotzeko baldintzak; eta enpresen inbertsioari laguntzeko araubideen babesean egiten diren inbertsio proiektuei.

3. Horrez gain, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposaturik, abalak eman ahalko dizkie Foru Komunitateko sozietate publikoei, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean halakotzat definiturik daudenei, gehienez ere 150.000.000 euroko zenbatekoarekin.

II. KAPITULUA

Zorpetzea

16. artikulua. Zor Publikoa jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena.

1. Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari zorpetze-eragiketak egiteko, muga bakarra ezarriz, alegia 2010eko abenduaren 31ko saldo bizia ez izatea 2010eko urtarrilaren 1ekoa baino 495.100.000 euro handiagoa.

2. Artikulu honen lehen idatz-zatian ezarritako muga gainditu ahal izanen da hasiera batean aurreikusi gabeko finantza aktiboak eratzearen ondorioz, betiere Europako Kontuen Sistemak ezarritako irizpideak betetzen badira eta urteko zorpetze programan erabakitzen bada; hala beharko du, halaber, Nafarroako Gobernuak eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak hitzartzen dituzten bestelako zorpetze-eragiketetan ere, Hitzarmen Ekonomikoan xedatutakoaren baitan eta aurrekontu egonkortasunaren gaineko arauek ezartzen dituzten mugak gainditu gabe.

3. Edonola ere, aurreko bi idatz-zatien ondoriozko muga gainditu ahalko da honako heinean: 2009ko ekitaldirako zehazturiko zorpetzearen zenbatekotik erabili gabe geratu dena.

4. Aurreko idatz-zatietan jasotako zorpetze-eragiketen emisioa eta, kasua bada, formalizazioa, eragiketa bat edo batzuetan gauzatu ahalko dira, baina ezin izanen dira utzi hurrengo ekitaldia baino geroagorako.

5. Nafarroako Gobernuak, hiru hilabetetik behin, aurreko idatz-zatietan aurreikusitako zorpetze operazio guztien jaulkitzearen edo formalizatzearen berri emanen dio Nafarroako Parlamentuari.

17. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen sektoreko gainerako entitateen zorpetzea.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak zorpetze eragiketa horiek baimendu izanaren berri emanen dio, hiru hilabetean behin, Nafarroako Parlamentuari.

1. Europako Kontuen Sistemaren arabera Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoen sektorean sartutako entitateek Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimena beharko dute haien zorpetze eragiketak formalizatu aurretik, eta baimen hori gabe hartutako erabakiak erabat deusezak izanen dira.

2. Aurreko idatz-zatiko entitateei baimenduko zaien gehieneko zorpetze bolumenak ez ditu gaindituko Nafarroako Gobernuaren eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak aurrekontuen egonkortasunaren barruan erabakitako mugak.

3. Artikulu honen 1. idatz-zatian aipatzen diren entitateetako arduradunek Ekonomia eta Ogasun Departamentuak eskatzen dien informazioa eman beharko dute, behar den moduan eta epean, Nafarroako Gobernuaren eta Ekonomia eta Ogasun Ministerioak aurrekontuen egonkortasunaren barruan hartutako konpromisoak betetzeko.

IV. TITULUA

Toki entitateak

18. artikulua. Elkarte tradizionalen inbertsioetarako diru-laguntzak eta onurak.

Bardeako Komunitateak eta Erronkariko, Zaraitzuko eta Aezkoako Batzarrek Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako diru-ekarpenak eta gainerako onurak jaso ahal izanen dituzte, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.

19. artikulua. Nafarroako hiri hondakin solidoak tratatzeko partzuergoa.

Hondakinen tratamendurako partzuergoa: funtzionamendurako laguntza" izeneko 211002-21400-4609-456200 kontu-sailak eta "Hondakinen tratamendurako partzuergoa edo partzuergoan bildutako entitateak: ezarpena" izeneko 211002-21400-7609-456200 kontu-sailak finantzatuko dituzte horretarako behar diren jarduketak, partzuergoko kideentzat.

V. TITULUA

Aurrekontuen kudeaketa

20. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontuen zuzkidurak.

Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontuen zuzkidurak kasuko Mahaiak, lehendakariak edo arartekoak eskatu ahala gauzatuko dira, irmoki eta aldizka.

21. artikulua. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua eta Nafarroako Kontseilua.

Foru Komunitateko Administrazioaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketari buruzko araudi orokorraren mendean egonen da Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua, bere independentzia organikoari eta funtzionalari kalterik egin gabe.

Halaber, haren jarduketa ekonomikoa eta aurrekontuena Nafarroako Gobernuaren Kontu-hartzailetza Orokorraren kontrolpean egonen dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat eta haren erakunde autonomoentzat ezarrita dagoen modu berean.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilurako eta Nafarroako Kontseilurako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira, behar handiagoak justifikatzen ez badira, behintzat.

Kapital transferentziak lehendakariek eskatzen dituzten neurrian libratuko dira, haiek eskatzea eragin duen gastuaren beharra justifikatuta.

22. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontu zuzkidura.

NUPen finantzaketa: Iruñeko eta Tuterako Campusa" izeneko 431000-43100-4455-322300 kontu-sailak epigrafe hauek ditu:

a) Irakasleen ordainsari osagarriei aurre egiteko transferentzia arruntak, gehienez ere 2.940.000 eurokoak, bi epetan eginen direnak, Unibertsitateko Kudeatzailetzak justifikatu ondoren. Gastuaren betetzea frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontu-hartzaileak ontzat emana.

b) Tuteran ikasketa presentzialak ezartzeko transferentzia arruntak, 2.120.000 euro, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostuak, Unibertsitateko Kudeatzailetzak justifikatu ondoren eginen direnak. Gastuaren betetzea frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontu-hartzaileak ontzat emana.

c) Gainerako transferentzia arruntak irakaskuntzaren eta ikerketaren finantzaketarako erabiliko dira eta, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira.

a) eta b) letretako zenbateko batzuk ezin badira bete Nafarroako Unibertsitate Publikoak gastuak justifikatu ez dituelako, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostutako irakaskuntza eta ikerketa proiektuak finantzatzeko erabili ahalko dira, Kudeatzailetzak eskaera egin eta gero.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldeko kapital transferentziak, Iruñeko eta Tuterako inbertsioak finantzatzeko direnak, Kudeatzailetzak eskatu eta gero eginen dira. Gastuaren betetzea frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontu-hartzaileak ontzat emana.

Kapital transferentziek finantzatutako inbertsio proiektuak Hezkuntza Departamentuak onetsiko ditu, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren eta Nafarroako Gobernuaren interesekoak diren proiektuen artean.

23. artikulua. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren ikastetxe elkartuen aurrekontu zuzkidura.

UHUNeko Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuen finantzaketarako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira.

24. artikulua. Herrietako kontsultategientzako diru-laguntzak.

547000 zenbakiko proiektuan jasota dagoen "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta zaharberritzeko transferentziak" kontu-saileko kredituekin -herrietako osasun etxeak eraiki eta moldatzeko baita- horrelako gastuetarako ehuneko 100eko dirulaguntza emanen da, baina dirulaguntza horiek emateko deialdian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak onetsiko dituen arau-oinarrietan ezarriko dituen baldintzak eta mugak gainditu gabe betiere.

Herrietako kontsultategien ekipamenduaz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua bera arduratuko da zuzenean.

25. artikulua. Organo birlandaketak sustatzea.

Azken zenbatekoa, ospitaleetan jasotzen dena, organo birlandaketen sustapena egiteko bada, erabili ahalko da bai ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuetan bai ondasun inbentariagarrietako gastuetan ere, jasotako diru horren xedearekin zerikusia baldin badute betiere.

26. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuak aldatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esparruan, bertako zuzendari kudeatzaileak baimena eman ahal du Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 45.1 artikuluan aipatzen diren aurrekontu aldaketak egiteko.

27. artikulua. Sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren aurrekontuan sindikatuentzat esleitutako gastua banatzeko, bakoitzak Nafarroan duen ordezkaritza mailari jarraituko zaio, eta horretarako 2006ko urtarrilaren 1etik 2009ko abenduaren 31ra bitartean egindako hauteskundeetako eta boto-kontaketetako aktetan adierazitako emaitzak hartuko dira kontuan; azken data horretan ordezkaritza aginte indarduna izan beharko dute.

Halaber, "Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan parte hartzeagatik bertan dauden langile-sindikatuei, gizarte-ekonomiako elkarteei eta enpresaburu-elkarteei egin beharreko ordainketa" izeneko kontu-saila haietako bakoitzak aipatu kontseiluan duen kide kopuruaren arabera banatuko da aipatu entitateen artean.

Era berean, "Sindikatuen hauteskunde prozesua jarraitzeko batzordea osatzen duten sindikatuei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" izeneko kontu-saila urriaren 3ko 182/1994 Foru Dekretuaren bidez sorturiko batzorde horretan parte hartzen duten sindikatuen artean banatuko da, bertan duten kide kopuruaren arabera.

Halaber, "Gizarte ekonomiako entitateak sustatu eta mantentzea. ANEL" izeneko kontu-saila Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (ANEL) izenekoaren azpiegitura eta mantentze-lanen gastuak ordaintzeko erabiliko da, gizarte ekonomia bultzatu, garatu, sustatu eta indartzeko xedea bete dezan.

Era berean, "Enplegu planak prestatzeko eta horien jarraipena egiteko batzordea osatzen dutenei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" izeneko kontu-saila berdinki banatuko da batzorde hori osatzen duten sindikatuetako eta enpresaburu-elkarteen artean.

Halaber, "INAFREri enplegurako prestakuntzaren plangintzan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" izeneko kontu-saila berdinki banatuko da fundazio hori osatzen duten sindikatuetako eta enpresaburu-elkarteen artean.

28. artikulua. 310. programan jasotako fundazioak.

"Lurralde plangintza eta hirigintza planeamendua" 310. programako fundazioen kontu-sailei sozietatearen xedea kudeatu eta betetzearekin lotutako gastu guztiak, edozein motatakoak, aplikatu ahalko zaizkio.

29. artikulua. Gastu konpromisoak hurrengo aurrekontuen kontura.

1. Nafarroako Gobernuak zenbait urtetarako gastu konpromisoak hartzeko baimena eman ahalko du, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain, sustatzaileei etxebizitza babestuak eraikitzeko diru-laguntzak emateko, betiere aipatutako konpromisoek ez badituzte aurreko ekitaldian helburu horretarako emandako zenbatekoak gainditzen.

2. Nafarroako Gobernuak zenbait urtetarako gastu konpromisoak hartzeko baimena eman ahalko du, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak 40. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan baimentzen dituenaz gain, herri lanen eta zerbitzuen emakidarako kontratuak egiteko eta ondasun higiezinak errentan hartzeko. Artikulu horren 2. eta 3. idatz-zatietan baimentzen diren mugak gainditzen dituzten zenbait urtetarako konpromisoak hartzeko baimena eman ahalko du, Nafarroa 2012 Planeko proiektuak egiteko.

3. Nafarroako Gobernuak hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromisoak hartzeko baimena eman ahalko du, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain, Europar Batasunak kofinantzatzen eta hiru urtetik goitiko plangintza izan behar duten planei, programei eta ekimenei aurre egiteko, bai eta haiek sortutako betebeharrei ere.

4. Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzean finkatzen dituen mugen barrenean, Hezkuntza Departamentuak hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromisoak hartu ahalko ditu, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimendurikoez gain, Tuterako Udalaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko hitzarmena finantzatzeko. Hitzarmen horren bitartez, Tuterako Fernando Remacha udal musika eskolan matrikulatzen diren ikasleak erdi mailako ikasketetan sar daitezen errazten da.

5. Hezkuntza Departamentuak, hurrengo ekitaldiko aurrekontuaren kargura gastu konpromisoak hartuta, bekak eta laguntzak eman, eskola garraioa eta eskola jantokien zerbitzua kontratatu ahalko ditu, betiere konpromiso horiek aurrekontuko ekitaldia ez den urteko aldi bati badagozkio, ikasturtearen beharrei erantzunez.

6. Nafarroako Gobernuak baimena eman ahalko du hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromisoak hartzeko -Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 8/1988 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain-, enpresek I+G+B proiektuak finantzatzeko eta zentro teknologikoei eta azpiegitura zientifiko eta teknologiko bereziei dirulaguntzak emateko hitzartzen dituzten kreditu edo maileguen interesetan hobariak emate aldera, laguntza gisa.

30. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.

1. Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, eta Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusiak txostena egin ondoren, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena eman ahal du, ekitaldian zehar Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ahalik eta hobekien betetzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren jarraipen batzordeek edo Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu aldaketa horiek gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

2. Europar Batasunak kofinantzatzen dituen proiektuak biltzen dituzten kontu-sailetan eragin zuzena duen kreditu aldaketa oro egiteko Nazioarteko Garapeneko Zuzendaritza Nagusiaren txostena beharko da aldez aurretik.

31. artikulua. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzaren ohiko jardunerako behar diren gastu guztiak kutxa finkoko aurrerakinekin edo, hala bada, justifikatu beharreko ordain-aginduekin ordainduko dira.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak arestian esandako gastu eta ordainketak baimendu ahalko ditu, eta Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena beharko du 12.000 euro baino gehiagokoak direnean.

32. artikulua. Ikasliburuak doan jasotzeko programaren kudeaketa.

Funts mugimenduak egin ahalko dira bi kontu-sail hauen artean: 410002-41150-6081-321100 kontu-saila, "Ikasliburuak doan jasotzeko plana" izenekoa, eta 410002-41150-7811-321100 kontu-saila, "Ikasliburuak doan jasotzeko programa" izenekoa. Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritakoak hain zuzen.

33. artikulua. Mendekotasun handia eta mendekotasun larria dutenei arreta emateko kredituen kudeaketa.

Funts mugimenduak egin ahalko dira bi kontu-sail hauen artean: 920004 91820 2279 231400 kontu-saila, "Zaharrentzako zentroen kudeaketa" izenekoa, eta 920006 91830 4809 231000 kontu-saila, "zerbitzuari lotutako laguntzak" izenekoa. Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritakoak hain zuzen.

34. artikulua. Ikerketa proiektuak.

Osasun Departamentuak sustaturiko osasun zientzien arloko ikerketa proiektuak haren inbertsio berekitzat joko dira, eta ez zaie aplikatuko Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Aipaturiko proiektuak deialdi publikoaren ondorioz horretarako eskaera egiten dutenen artetik hautatuko dira, batzorde tekniko batek proposaturik. Batzorde horren osaera aipaturiko deialdian zehaztuko da.

35. artikulua. Onura fiskaletarako kontu-sailak.

Jarraian aipatzen diren kontu-sailak zertarako onartu diren, hartarako baizik ezin dira erabili, hots, haiei loturiko onura fiskala biltzeko: "Etxebizitza-errentamenduen zerga-gastuak", "Ohiko etxebizitzarako inbertsioaren zerga-gastuak", "Enplegu sorreraren zerga-gastuak", "Inbertsioen zerga-gastuak", "I+G+Bko inbertsioen zerga-gastuak", "Alargun-pentsioengatiko kenkarietatik sorturiko zerga-gastuak", "Zaintzaileen kotizazioengatiko kenkarietatik sorturiko zerga-gastuak", "Aurreikuspen sozialeko sistemetarako ekarpenengatiko zerga-gastuak" eta "Interes kulturaleko ondasunetako inbertsioen zerga-gastuak". Ez dira gutxituko, ez aurrekontu-doiketagatik ere, beste inolako xederik finantzatzeko.

36. artikulua. Nafarroa 2012 Planerako eta krisiaren aurkako neurrietarako inbertsioetarako kontu-sailak.

1. Funts mugimenduak egin ahalko dira Nafarroa 2012 Plana finantzatzeko kontu-sailen artean eta krisiaren aurkako neurriak finantzatzekoen artean edo bi kasuetan sortu beharrekoen artean, eta mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritakoak hain zuzen.

2. Aurreko idatz-zatiko kontu-sailak ez dira gutxituko ez eta aldatuko ere, non ez duen horretarako baimena ematen Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak.

37. artikulua. Diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeak mantentzea.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 117. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru-kopurua bederatzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da 2010. urterako, diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeak mantentzeko funts publikoen zenbateko osoa banatzeari dagokionez.

Ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, irakaskuntza itunduko sektorearekin negoziatu ondoren, bederatzigarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoak eta artikulu honetako bosgarren idatz-zatiko zenbatekoa aldatzeko, 2010-2011 ikasturterako.

Ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak aldeko txostena eman ondoren, bederatzigarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoak eta artikulu honetako bosgarren idatz-zatiko zenbatekoa aldatzeko, bai eta dagozkion funts mugimenduak egiteko ere, irakaskuntza itunduaren sektorean hezkuntzaren kalitatea eta lan baldintzak hobetuz joateko akordioa betetzeko beharrezkoa bada. Funts mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean ezarritakoak hain zuzen.

Irakasleen ordainsariei buruzko aurreikuspenek, bederatzigarren xedapen gehigarrian jasotakoak, 2010eko urtarrilaren 1etik hasita izanen dute indarra, irakaskuntza pribatuaren hitzarmen kolektiboak onesten diren datak horretan eraginik izan gabe. Administrazioak konturako ordainketak onartu ahalko ditu ugazaben erakunde guztiek espresuki horrela eskatu ondoren eta sindikatuak entzun ondoren, kasuan kasuko hitzarmena izenpetu arte. Konturako ordainketa horiek 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute eragina.

"Beste gastu batzuetarako" eta, hala balitz, langile osagarrietarako moduluko osagaiak -bederatzigarren xedapen gehigarrian jasotakoak- 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina.

Irakasleen soldatetarako ezartzen diren zenbatekoak, gizarte-prestazioen kargak barne, administrazioak ordainduko ditu zuzenean ordainketa delegatuaren bidez, irakasleen eta dagokien ikastetxeko titularraren arteko lan harremana galarazi gabe.

"Beste gastu batzuetarako" diru kopuruak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie, eta horiek ikasturtea bukatzean justifikatu beharko dute aplikatu direla.

"Gastu aldakorrak" osatzen dituzten zenbatekoen banaketa itunen araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren arabera eginen da.

2. Egun, Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko ditu 2010-2011 ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta bederatzigarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden erdi edo goi mailako heziketa ziklo eta hastapeneko lanbide kualifikazioko programetako modulu ekonomikoak, eta aipaturiko xedapen gehigarri horretan sartutakoak behin-behinekoz aldatu ahal izanen ditu; aldaketa horiek 2010-2011 ikasturtearen hasieran izanen dituzte ondorioak, haien ezarpena zein den ikusita.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa, Batxilergoa, Goi Mailako edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Gizarte Garantiako Programak ezarri dituzten ikastetxeei Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 2.2 artikuluak aipatzen dituen hezkuntzako, psikopedagogiako eta lanbide orientazioko zerbitzu espezializatuetarako finantzaketa emanen zaie. Proportzio honetan eginen da: eginkizun horietan aritzeko gai den profesionalaren lanegun oso bat, aipatu hezkuntza maila horietako 25 unitate itunduko. Hortaz, ikastetxe itunduek eskubidea izanen dute aipatu profesionalaren lanegun horren finantzaketa jasotzeko, maila horretan itunduta daukaten unitate kopuruaren arabera.

4. Goi mailako heziketa zikloetako itun berezia partziala izanen da; hortaz, goi mailako heziketa zikloetako derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den mailarako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funts publikoetatik datorren finantzaketaren finantzaketa osagarriaren kontzeptuan ikasleengandik jasotzekoa den kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 37,42 eurokoa izanen da ikasleko, eta hamar hilabetez emanen da, 2010eko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte bereko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte. Salbuetsirik daude Lantokietako Lanbide Heziketa baizik ez duen ikastaroan matrikulaturiko ikasleak. Horiek 32,45 euro ordainduko dituzte ikasle eta hileko, 2010-2011 ikasturteko Lantokietako Lanbide Heziketak irauten duen hiru hiletan.

Goi mailako heziketa zikloetan sartu ahal izateko prestakuntza ikastarorako itun berezia partziala izanen da; hortaz, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den prestakuntza ikastarorako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funts publikoetatik datorren finantzaketaren finantzaketa osagarriaren kontzeptuan ikasleengandik jasotzekoa den kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 26,53 eurokoa izanen da eta hamar hilabetez emanen da, 2010eko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte bereko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

Ikastetxeek ikasleei diru kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuratzen duten finantzaketa erabiliko da modulu ekonomikoko "Bestelako gastuak" deitutako kapitulurako eta, beraz, administrazioak "bestelako gastuak" delako atalaren kopurua osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.

5. Zuzendaritzako eginkizunetan laguntzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian xedaturikoarekin bat, finantzaketa baten beharra dago. Hori dela-eta, hezkuntza maila eta modalitate guztietako eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomiko guztiek (foru lege honen hamaikagarren xedapen gehigarria), lantokietako prestakuntza soileko unitateak izan ezik, "Bestelako gastuak" kontzeptuan 819,04 euroko kopurua daukate urtean, zuzendaritza eta/edo pedagogiako eginkizunetako beste kargu batzuk finantzatzeko. Hori dena zuzendaritzako osagarriaz gain, "Gastu aldakorrak" izeneko atalean sarturik baitago.

6. Haur hezkuntzan eta derrigorrezko hezkuntzetan hezkuntza premia bereziak dituzten edo sozialki nahiz kulturalki kaltetutako egoeran dauden ikasleak dituzten ikastetxe itunduek bestelako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izanen dituzte: ikasle horien laguntza irakasleak, logopedia zerbitzuak eta zaindariak edo bestelako pertsonal osagarria.

Baliabide horiek esleituko dira beharrezkoak diren txosten teknikoak izanik, Hezkuntza Departamentuak onetsiriko deialdi publikoa egin ondoren.

38. artikulua. Hezkuntza Departamentuak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko udalekin dituen hitzarmenen kredituak kudeatzea.

Funts-mugimenduak egin ahalko dira kontu-sail hauen artean: 422000-42140-4609-322100 kontu-saila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko" izenekoa, 422000-42140-7609-322100 kontu-saila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko. Ekipamendua eta berriztapena" izenekoa, eta 410001-41810-7609-325102 kontu-saila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko zentroetan lanak egiteko" izenekoa. Mugimendu horiek ez dituzte izanen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak; zehazki, 38. artikuluan eta 44. artikulutik 50. artikulura bitartean -biak barne- ezarritakoak, hain zuzen.

Aipatutako funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Ekonomia eta Ogasun kontseilariarena izanen da.

39. artikulua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola jantokietan zerbitzuak ematen dituzten irakaskuntzako langileen diru-konpentsazioak.

1. Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskolako jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan eta dekretu horretan xedatutakoa garatzeko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 11n emaniko 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz, jantokiko administratzaile, arduradun edo zaintzaile lanetan aritzen diren irakaskuntzako langileek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte zeregin horretan egiaz emandako egun bakoitzeko:

2. 40 bazkaltiar arteko jantokietan, jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak pertsona berak beteko ditu, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere ordainsariak.

40. artikulua. AHTa eraikitzea.

1. "Estatuarekiko hitzarmena, abiadura handiko trena (AHT) eraikitzeko" izeneko 160000-16100-8209-453100 kontu-sailari egotziko zaizkio Estatuarekin AHTaren azpiegiturak eraikitzeko sinatutako hitzarmenetik eratorritako edozein motatako gastuak, Estatuarentzako ekarpenarekin konpentsa badaitezke.

2. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari dagokio aurreko idatz-zatian aipatutako kontu-sailaren kudeaketa.

3. "Nafarroa 2012-15 Plana. Abiadura handiko trenaren proiektuak eta obren zuzendaritza" izeneko 610004-61300-6091-453100 kontu-sailari egotziko zaizkio Estatuarekin AHTaren azpiegiturak eraikitzeko sinatutako hitzarmenetik eratorritako gastuak, ezin badaitezke konpentsatu Estatuarentzako ekarpenarekin.

VI. TITULUA

Kontratazioa

41. artikulua. Kontratazioaren arloko eskudantziak.

Garraio zerbitzuak kontratatzeko eta garraio jarduerak xede dituzten diru-laguntzak emateko, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman beharko du aurretik, derrigorrez.

42. artikulua. Erakunde autonomo jakin batzuetako hornidura kontratuak.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroek produktu freskoak erosi ahalko dituzte, hornitzaileei eskaintzak eskatuz hamabostean behin, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

2. Nafarroako Mendekotasun Agentziak produktu freskoak erosi ahalko ditu, bere menpeko zentroetarako hornitzaileei lau hilean behin eskaintzak eskatuz, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

43. artikulua. Lurzoruaren udal ondarea besterentzetik lortutako dirusarrerak.

Nafarroako udalek udal ondarea besterentzearen bidez eta Administrazioari zegokion aprobetxamendua eskudirutara bihurtzearen bidez lortutako dirusarrerak direla-eta erabilgarri dutenaren 100eko 15era bitarte baliatu ahalko dute hiru urteko epean gizarte-intereseko erabilerekin lotutako gastu arruntak finantzatzera, eta, kontzeptu hori dela-eta baliatutakoa gehienez ere 10 urteko epean itzuli beharko dute, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 227. artikuluan ezarritakoaren arabera erabil dadin.

44. artikulua. Izenpetu beharreko hitzarmenak.

Zenbait erakunde kultural eta artistikoekin hitzartu beharreko zenbatekoek -aurrekontuko A20002 Kultur Ekintza proiektuan jasota daude, 335 kode funtzionalarekin- kasuan-kasuan estaliko dute, horietariko bakoitzarentzat ezarritako aurrekontu-kredituaren mugarekin, ohiko jarduera garatzetik eta jarduera programa bat egitetik heldu diren gastuen eta entitate horiek jaso beharreko beste edozein motatako gainontzeko dirusarrera guztien arteko aldea. Jarduera programa horiek 100eko 5 hazi ahalko dira 2009ko guztizkoaren aldean.

45. artikulua. Estatuarekiko Hitzarmen Ekonomikoa.

Estatuarekiko 2010eko Hitzarmen Ekonomikoaren negoziazioaren esparruan, Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak proposatuta, aurrekontuko gainontzeko kredituak doitu ahalko ditu, hitzarmen horren aurrekontu-betetzeari estaldura emateko, eta ez dira aplikatzekoak izanen Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko 38. artikuluan nahiz 44. artikulutik 50. artikulura bitartekoetan -bi horiek ere barne- ezarritako mugak.

Lehen xedapen gehigarria.-Eskubide pasiboen gaineko aukerarako epe berria Nafarroako Administrazio Publikoen funtzionarioentzat.

1. Nafarroako Administrazio Publikoetako funtzionarioek, jardunean edo altaren pareko egoeran daudenek eta, bere garaian, Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean aurreikusitako eskubide pasiboen sistema baino lehenagokoan jarraitzea aukeratu zutenek, aipatutako martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean aurreikusten den eskubide pasiboen sistema berria aplikatzea aukeratu dezakete, horretarako idazki bat aurkeztuz Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokorrean, foru lege hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita bi hilabeteko apean.

2. Nafarroako Administrazio Publikoek erregularizatu eginen dituzte martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean araututako eskubide pasiboen sistemaren aplikazio esparruan sartzen diren funtzionarioek kasuan kasuko montepioari egindako kotizazioak, banakako likidazioa eginez, dagozkion interesak barne, 2003ko apirilaren 1etik aurrerako eraginarekin.

Bigarren xedapen gehigarria.-Transferentzien Batzordea.

Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak ezarritako Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernuak duen ordezkaritzan Parlamentuko talde guztiek izanen dute ordezkaria, espresuki hala eskatuta badute, edo hala eskatzen badute. Estatuko zerbitzuen transferentziari Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak adostasuna emateko, talde parlamentarioen ordezkari gehienen botoa beharko da haren alde, eta horretarako, ordezkari bakoitzak bere taldea osatzen duten foru parlamentari adina boto izanen du.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Gehikuntza izan dezaketen kontu-sailei buruzko informazioa.

Nafarroako Gobernuak hiru hilabetetik behin agerraldia eginen du Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordean, foru lege honen arabera gehikuntza izan dezaketen kontu-sailetan aukera horren erabilerari buruz informatzeko, haien kreditua amaitu ondoren.

Laugarren xedapen gehigarria.-Urriaren 26ko 13/2009 Errege Lege Dekretuak sortutako Toki Inbertsioetarako Estatuko Funtsaren kudeaketa.

Kontuan hartuta gaur egungo egoeraren berezitasuna, Enplegurako eta Tokiko Iraunkortasunerako Estatuko Funtsa sortzen duen urriaren 26ko 13/2009 Errege Lege-dekretua onestea eragin duena, funts horretako laguntzak eskatzen dituzten Nafarroako toki entitateek errege lege-dekretu horretan ezarritako irizpide, betebehar, arau eta baldintzak aplikatuta kudeatuko dituzte betetzen dituzten jarduketak.

Bosgarren xedapen gehigarria.-Toki entitateen partaidetza funtsaren tratamendua.

1. Toki entitateek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsa osatzeko Nafarroako Parlamentuak onetsitako kredituetatik, kapital transferentzien arloan, aurrekontuetan erabili gabekorik badago ekitaldia ixtean, diruzaintzako gerakin atxikitzat hartuko dira.

Ekitaldia ixtean aurrekontuetan erabili ez diren kreditu onetsi horiek 2009-2012 planeko ekitaldi bakoitzeko aurrekontu kredituarekin batera esleituko dira, aurrekontuen erritmoaren arabera eta funts horien exekuzioaren arabera; erritmo horren arabera, hurrengo ekitaldietara esleitu daitezke, baina diru zenbateko osoa aldatu gabe.

2. 2009tik 2012ra bitarteko toki azpiegituren planak indarra duen bitartean:

a) Doikuntzak egin ahal izanen dira toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsa osatzen duten kapital transferentziei dagozkien kreditu erantsien artean.

b) Indarrik gabe gelditu da Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorra.

Seigarren xedapen gehigarria.-Azaroaren 20ko 19/2008 Foru Legea, Toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula 2009tik 2012ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako ezarri zituena.

3. artikuluaren 2. idatz-zatiari beste lerroalde bat gehitu zaio. Hauxe dio:

"Aplikatu beharreko gehikuntzaren portzentajea negatiboa balitz, esleitutako diru kopurua aurreko ekitaldiari zegokionaren berdina izanen da, gutxienez."

8. artikuluaren 1. idatz-zatiari beste lerroalde bat gehitu zaio. Hauxe dio:

"Kontsumorako prezioen indizeak izandako igoera negatiboaren ondorioz, berme klausula aplikatzean udal edo kontzeju batek jaso beharreko diru kopurua aurreko ekitaldian jasotakoa baino txikiagoa bada, aurreko ekitaldian esleitutako diru kopurua bermatuko da."

Zazpigarren xedapen gehigarria.-Hondakin uren saneamendu kanonaren tarifak.

1. Hauek dira 2010eko ekitaldian aplikatuko diren saneamendu kanonaren tarifak:

a) Uraren etxeko erabilerei aplikatzekoak zaizkien karga-tasak: 0,475 euro/metro kuboa.

b) Etxekoak ez diren uraren erabilerei aplikatzekoak zaizkien karga-tasak:

b.1. Etxekoak ez diren erabileretarako saneamenduko sare publikoei lotutako bezeroak: 0,593 euro/metro kubikoa. Karga kutsatzaileari dagokion indize zuzentzailea aplikatuko da, hala behar denean, apirilaren 5eko 82/1990 eta maiatzaren 22ko 191/2000 foru dekretuetan ezarritakoaren arabera.

b.2. Etxekoak ez diren erabileretarako saneamenduko sare publikoei loturik ez daudenak eta beharrezkoak diren baimen administratiboak dituzten bezeroak, erakunde eskudunek emanak: 0,074 euro/metro kubikoa. Ibilgu publikora isurtzeko baimenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, aurreko b.1 letran ezarritako tarifa aplikatuko da.

2. Arazketa-instalazio pribatuetatik datozen lohien tratamenduari tarifa hauek aplikatuko zaizkie 2010eko ekitaldian, baldin eta onartzen badira Nafarroako ibaien saneamendurako plan zuzendariari atxikitako hondakin-uren araztegietako lohien ataletan:

3. Aurreko zenbatekoei balio erantsiaren gaineko zerga gehituko zaie.

Zortzigarren xedapen gehigarria.-Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren (IPREM) aipamenak.

2010eko urtarrilaren 1etik aurrera, Etxebizitzari babes publikoa emateko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legean eta haren garapenerako xedapenetan lanbide arteko gutxieneko soldata aipatzen denean, ulertuko da Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa (IPREM) aipatzen dela, zeina arautzen baitu ekainaren 25eko 3/2004 Errege Lege-dekretuak, lanbide arteko gutxieneko soldataren arautegia arrazionalizatu eta soldata horren kopurua igotzeari buruzkoak.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.-Itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak.

Hezkuntza maila nahiz modalitateetan itundutako ikastetxeen eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak honela daude banatuta: "Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne", itundutako unitate bakoitzeko irakasle titular eta agregatuen ratioa zehaztuta; "Gastu aldakorrak" eta "Bestelako gastuak", kontzeptu bakoitzak modulu osoan duen portzentajea adierazita. Zenbateko horiek I. eranskinean ageri dira.

"Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne" kontzeptuan biltzen da irakasleen ordainsarien eta beren gizarte kargen ondoriozko kostua, irakaskuntza mailen arabera.

"Gastu Aldakorrak" kontzeptuan honako hauek azaltzen dira: irakasleen antzinatasunaren kostua eta Gizarte Segurantzan duen eragina, irakasleen ordezkapenen kostua, zuzendaritzako osagarriarena eta Langileen Estatutuaren 68.e) artikuluan ezarritakoaren ondoriozko betebeharrena.

Diru kopuru horiek funts orokor batean bilduko dira, eta hori banan-banan banatuko da ikastetxe itunduetako irakasleen artean, irakasle bakoitzaren egoeraren arabera.

Hamargarren xedapen gehigarria.-Rakasleei prestakuntza ikastaroak ematearengatiko diru-ordainak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen langileek prestakuntza jardueraren batean irakasle gisa parte hartzen badute, dela Hezkuntza Departamentuak urtero prestatzen duen Irakasleak Prestatzeko Planean biltzen direnetan, dela Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak, Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen Zuzendaritza Nagusiak edo Irakasleentzako Laguntza Zentroek zuzenean antolatuetan, diru-ordain bat jaso ahalko dute, betiere jarduera hori kasuan kasuko lanalditik kanpora egiten badute. Diru-ordain hauek izanen dituzte:

Presentziazko prestakuntza:

a.1. Ponentzia bakoitzeko, hots, aditu batek prestakuntza jarduera batean ematen duen eskola ordu bakoitzeko, 61,75 euro ordainduko dira, gehienez.

a.2. Konferentzia bakoitzeko, hots, aditu batek zientzia, teknika edo gizarte gai interesgarri bati buruz ematen duen jendaurreko hitzaldia, 90 minututik gorakoa, 377,03 euro ordainduko da gehienez.

Urrutiko prestakuntza:

b.1. Urrutiko prestakuntza jardueretan koordinatzaile telematiko gisa parte hartzeagatik 1.093,39 euroko ordaina emanen da gehienez, guztira bost tutore koordinatzeagatik. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gutxiago baldin badira, koordinatzailearentzako ordainsaria proportzioan kalkulatuko da. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gehiago baldin badira, koordinatzaile telematikoak 102,51 euroko ordainsaria jasoko du, tutore bakoitzeko bosgarren tutoretik aurrera.

b.2. Urrutiko prestakuntza jardueretan tutore telematiko gisa parte hartzeagatik 48,97 euroko ordaina emanen da gehienez, tutoretzapeko ikasle bakoitzeko.

2. Aurreko atalean adierazitakoa ez zaie aplikatuko Irakasleentzako Laguntza Zentroetan edo irakaskuntza ez-unibertsitarioko prestakuntza jarduerak diseinatu eta garatzen dituzten unitate organikoetan destinoa duten langileei.

3. Prestakuntza jardueretara joateko kilometroei dagokien ordainsaria jasotzeko eskubidea izanen dute, hezkuntza administrazioak, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren edo Lanbide Heziketaren eta Unibertsitateen zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez, espresuki aginduta joan behar duten irakasleek, betiere eskubide hori espresuki aurreikusirik badago kasuan kasuko ebazpenean.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.-Irakaskuntzako praktiketan dauden funtzionarioen ordainsariak.

1. Irakasle kidegoetan sartzeko izangaiek, praktiketako funtzionario izendatutakoak badira, honako ordainsari hauek jasoko dituzte izaera horrek dirauen bitartean: betetzen duten lanpostuaren mailako oinarrizko soldata eta ordainsari osagarriak, bai eta antzinatasun saria ere.

2. Jadanik Administrazioan lanean ari diren praktiketako funtzionarioek, ordainsariak jasoz eta karrerako irakasle funtzionario gisa lanean ari direnek, aukeratu egin beharko dute zer ordainsari jaso: praktiketako funtzionario izendatu arte zeuden lanpostuan jasotzen zituzten ordainsari guztiak ala aurreko idatz-zatian ezarritakoak.

Hamabigarren xedapen gehigarria.-Ikastetxe publiko berriak.

Hezkuntza Departamentuak ikastetxe publiko bat sortu baino lau hilabete lehenago ere izendatu ahal izanen ditu irakaskuntzako zuzendaritza karguak, erregelamendu organikoetan ezarritako eginkizunak betetzeko.

Hamahirugarren xedapen gehigarria.-Udaletako osasun funtzionarioak.

Udaletako osasun arloko funtzionario titularrek, foru lege honek indarra hartzen duen egunean lanpostuaren jabe badira, aukeran izanen dute Foru Komunitateko administrazioko funtzionario izatera pasatzea, tokiko osasun zerbitzuetara. Horretarako, eskabide idatzia aurkeztu beharko dute Foru Komunitateko administrazioko Erregistro Orokorrean, foru lege hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta, hortik kontatzen hasita, 30 egun naturaleko epean.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.-Osasun eskualde oinarrizkoen aldaketak.

Nafarroako Gobernuak, bere ekimenez edo interesa duen udalak edo, hala badagokio, kontzejuak eskatuta, osasun eskualde oinarrizko batean dauden barruti eta atalak ondoan dagoen beste bati esleitu ahalko dizkio, osasun laguntzaren arloko inguruabarrak direla-eta hala jokatzea komeni denean.

Edozein kasutan ere, aldaketa-espedientean agertuko da entzunaldia eman zaiola oinarrizko eskualde horietako ordezkaritza organoari, horrelakorik badago, eta lurralde banaketa berriaren ondorioz ukitutako udal edo kontzejuetako ordezkaritza organoei.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.-Osasun eskualde oinarrizko berriak sortzea.

1. Buztintxuriko osasun eskualde oinarrizkoa sortu da, Iruñeko udalerriko 7. barrutiko 9. eta 23. sekzioak eta Berriobeitiko udalerriko Artikako Kontzejua barne hartzen dituena.

2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoaren ondorioz, Sanduzelai eta Arrotxapeko osasun eskualde oinarrizkoen eremuak hauek izanen dira:

a) Sanduzelaiko osasun eskualde oinarrizkoa: Iruñeko udalerriko 7. barrutiko 10.etik 14.era bitarteko sekzioak, 17.a eta 20.a.

b) Arrotxapeko osasun eskualde oinarrizkoa: Iruñeko udalerriko 7. barrutiko 1.etik 8.era bitarteko sekzioak, 15.a, 16.a, 18.a, 19.a, 21.a eta 22.a.

3. Sarrigurengo osasun eskualde oinarrizkoa sortu da, Eguesibarko udalerriko Sarriguren, Badostain eta Ardazko kontzejuak eta Erripagaineko eremua barne hartzen dituena.

4. Aurreko idatz-zatian xedatutakoaren ondorioz, Mendillorriko osasun eskualde oinarrizkoa aldatu da, eta honako eremu hau izanen du aurrerantzean:

Mendillorriko osasun eskualde oinarrizkoa: Iruñeko udalerriko 8. barrutia eta Arangurengo udalerria barne hartzen ditu.

5. Sarrigurengo eta Mendillorriko osasun eskualde oinarrizkoen eremu berriek ez dute ondoriorik izanen garapenerako foru dekretuak onetsi arte.

Hamaseigarren xedapen gehigarria.-Toki esparruko industrialdeak sustatzeko laguntzak.

Ekimen publikoko industrialdeen akatsak eta ezak konpontzeko inbertsioak sustatzen dituzten toki entitateek, haiei badagokie industrialdeak zaindu eta mantentzea, zilegi izanen dute udal esparruko jarduera ekonomikoak paratzeko industrialdeen sustapenari buruzko otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legeko 5. artikuluan ezarritako laguntzak jasotzea, baldin eta egin zirenetik gutxienez hamabost urte iragan baldin badira eta 300.000 eurotik gorako inbertsioak egin behar badira.

Halaber, Nafarroako Gobernuaren ekimenez, Navarra de Suelo Industrial, S.A. (NASUINSA) izeneko sozietateak zilegi du honako honetarako beharrezkoa den lurzorua zuzenean eskuratzea: toki entitateekin batera lankidetzan arituz, toki esparruko jardueretarako poligonoak garatzeko. Halakoak sustatzeko foru legean ezarritako onurak eskuratzeko aukera izanen du.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria.-Zorrak geroratzeko baldintza bereziak arazoak dituzten enpresentzat.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu kontseilariaren ekainaren 8ko 268/2009 Foru Aginduaren bidez arazoak dituzten enpresentzat ezarri zen laguntza araubideari atxiki zaizkion enpresei Nafarroako Gobernuak baldintza bereziak eman ahal izanen dizkie Nafarroako Foru Komunitatearekiko dituzten zorrak zatitu eta geroratzeko, enpresa bere bitartekoez baliatuz bideragarria izan dadin behar diren amortizazio epeari eta sistemari dagokienez, legezko interes indardunaren ehuneko 50etik beherako interes tasa aplikatuz. gainerako baldintzei dagokienez, Nafarroako Gobernuak zorrak zatikatu eta geroratzeko oro har ezartze dituenak izanen dira.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria.-Lankidetza hitzarmenak NASUINSArekin.

Ahalmena ematen zaio Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari behar dituen lankidetza hitzarmenak egiteko "Navarra de Suelo Industrial S.A." (NASUINSA) sozietatearekin; hain zuzen ere, hitzarmen horien helburua da industria azpiegituren eskasiak betetzea, betiere kasuan kasuko urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako jartzen diren kontu-sailen kontura.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria.-Bermeak ematea.

2010erako, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 33.2 artikuluan aipaturiko berme-ematea ez zaie aplikatuko Berrikuntza eta Teknologia Zentroei, baldin eta halakotzat aitortuak izan badira Berrikuntza eta Teknologia Zentroen erregistroa arautzen duen abenduaren 20ko 2609/1996 Errege Dekretuari jarraituz.

Hogeigarren xedapen gehigarria.-Gizarte Gaien arloko prestazio bidegabeki jasotakoen itzulketa.

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Mendekotasun Agentziak eta Familiaren Zuzendaritza Nagusiak ordaintzen dituzten aldizkako prestazio eta pentsio gisa bidegabeki jasotako kopuruak zatika itzultzea erabakiko du Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, aipatu diren erakunde autonomoak eta zuzendaritza nagusiak proposatuta, kasua bada, eta ez du ez interesik ez bermerik eskatuko.

Hogeita batgarren xedapen gehigarria.-Hirugarren adinekoentzako zerbitzuak finantzatzen laguntzeko, egoitzetako erabiltzaileek egin beharreko diru-ekarpena arautzen duen abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legeak ezarritako gehieneko prezioen gaurkotzea.

Hirugarren adinekoentzako zerbitzuak finantzatzen laguntzeko, egoitzetako erabiltzaileek egin beharreko diru-ekarpena arautzen duen 17/2000 Foru Legearen azken xedapenetan bigarrenean ezarritakoari jarraikiz, foru lege honek indarra hartzearekin batera, gehieneko prezio hauek finkatuko dira hileko:

-Baliatzen den/mendekotasunik ez duenaren tokia: 844,84 euro hilean.

-Laguntza behar duen eta mendekotasuna duenaren tokia: 1.895,61 euro hilean.

-Eguneko zentroko tokia: 940,11 euro hilean.

Hogeita bigarren xedapen gehigarria.-Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginaren 26. artikuluaren aldaketa.

Aldatu egin da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren Testu Bateginaren 26.1 artikuluaren a) letra. Honela gelditu da:

"a) Zerbitzuak ematen hasten bada beste administrazio publiko batean edo langilearena ez den beste administrazio baten menpekoa den eta berezko nortasun juridikoa duen entitate batean, bai eta jabetza hartzeko unean beste administrazio publikoa batean zerbitzuak ematen ari baldin bada izaera finkoarekin.

Halaber, Administrazio Publiko beraren baitan, maila bereko edo desberdineko beste lanpostu bat, unitate organikoko burutza edo zuzendaritza direnak izan ezik, eskuratzen duen funtzionarioak bietako bat aukeratu beharko du, eta beste lanpostuan borondatezkoa eszedentzian deklaratzea eskatu dezake."

Hogeita hirugarren xedapen gehigarria.-Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bateginari 28.bis artikulua gehitzea.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren Testu Bateginari 28.bis artikulua gehitu zaio. Hauxe da:

"1. Genero indarkeriaren biktima diren emakumezko funtzionarioek, haien babesa edo gizarte laguntza osorako duen eskubidea eraginkorra izateko, aurretik gutxieneko zerbitzu aldia eman beharrik gabe eskatu ahal izanen dute eszedentzia egoera, eta ez zaie eskatuko egoera horretan irauteko eperik.

2. Lehendabiziko sei hilabeteetan eskubidea izanen dute betetzen zuten lanpostua erreserbatzeko, eta aldi hori kontuan hartuko da antzinatasunaren, karreraren eta aplikatzekoa zaien gizarte aurreikuspeneko araubideko eskubideen ondorioetarako.

3. Epaitegiko jarduketek hala eskatuta, hiru hilabeteko luzapenak baimendu ahal izanen dira, gehienez ere hemezortzi, lehenago adierazitako ondorio berberekin, biktimaren babeserako eskubidearen eraginkortasuna bermatzeko.

4. Eszedentzia honetako lehenbiziko bi hilabeteetan emakumezko funtzionarioak eskubidea izanen du ordainsariak osorik jasotzeko, bai eta, egoki denean, bere ardurapean dituen seme-alabengatiko familia prestazioak ere."

Hogeita laugarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 53. artikuluaren aldaketa.

Nafarroako Babes Zibilari eta Larrialdien Kudeaketari buruzko uztailaren 1eko 8/2005 Foru Legearen 53.1 artikuluaren a) eta b) letrak aldatu dira. Hau da haien testu berria:

"53. artikulua. Lanpostuak eta eginkizunak.

1. Su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuetan lanpostu hauek izanen dira, eta kasu bakoitzean ezarritako eginkizun orokorrak izanen dituzte:

a) Suhiltzaile-ofiziala, A mailakoa. Zerbitzuaren unitate tekniko eta operatiboen zuzendaritza eta koordinazio eginkizunak dagozkio, bai eta goi mailako eginkizun teknikoak ere prebentzioaren, ikuskaritzaren, su-itzaltzearen eta salbamenduaren arloan.

b) Suhiltzaile-ofizialordea, B mailakoa. Zerbitzuaren unitate tekniko eta operatiboen zuzendaritza eta koordinazio eginkizunak dagozkio, bai eta erdi mailako eginkizun teknikoak ere prebentzioaren, ikuskaritzaren, su-itzaltzearen eta salbamenduaren arloan."

Hogeita bosgarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 2. eranskinaren aldaketa.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 2. eranskina aldatu da, Osasun Departamentuari buruzko atalean, 6. puntuan. Hauxe da testu berria:

"6. Osasun Departamentuko eta haren erakunde autonomoetako langile fakultatiboen eta osasun arloko langile diplomadunen lanbide karreraren sistema."

Hogeita seigarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 42. artikuluko 1. idatz-zatiaren aldaketa.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 42. artikuluko 1. idatz-zatia aldatu da. Hauxe da testu berria:

"1. Salbuespenez, eta diskrezionalak ez diren premia geroraezinei aurre egiteko, aurrekontuetan aurreikusi ezinezkoak baldin badira, orotarako kreditu baterako zuzkidura egin daiteke, gehienez ere finantzaketaz kanpoko eragiketetarako gastuen zenbateko osoaren 100eko 2koa, bakarrik honako aldaketa hauek finantzatzeko, bidezkoa denean:

a) 47. artikuluan araututako kreditu handitzeak.

b) Kreditu bereziak eta kreditu gehikuntzak, 48. artikuluan aurreikusitakoarekin bat.

c) Kreditu inkorporazioak, 49. artikuluarekin bat.

Orotarako kredituaren kontusailak ez ditu izanen foru lege honetako 38. artikuluan nahiz 44. artikulutik 50. artikulura bitartekoetan -bi horiek ere barne- ezarritako mugak."

Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria.-Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluaren 2. idatz-zatiko a) letraren aldaketa.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 17. artikuluaren 2. idatz-zatiko a) letra aldatu da. Hauxe da testu berria:

"a) Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legean berariaz izendatutakoak, Parlamentuak onetsitako zenbatekoarekin. Diru-laguntzaren xedea eta onuradun jakin batentzako kontsignazioa agertu beharko dira."

Hogeita zortzigarren xedapen gehigarria.-2009-2012 Eperako Toki Inbertsioen Planari buruzko urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen III. eranskinaren aldaketa.

Toki Inbertsioen Planerako urriaren 24ko 16/2008 Foru Legearen III. eranskinean hasiera batez kontsignatutako ekarpenek ondotik ezartzen diren kontzeptu eta zenbatekoak izanen dituzte, betiere plan horrek aipatzen dituen ekitaldi bakoitzari egotzi beharreko zenbateko osoak errespetatuz.

Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria.-Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 12. artikuluari idatz-zati berri bat gehitzea.

Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legearen 12. artikuluari 5. idatz-zati berri bat gehitzen zaio. Horrela gelditzen da 5. eta 6. idatz-zatien testua:

"5. Hezkuntza Departamentuak gaitasunaren arloko aholkularitza eta ebaluazio eginkizunak egiteko izendatzen dituen irakasleek aurreikusitako ordainak jasoko dituzte. Eginkizun horiek jasota daude Lan esperientziaren bidez lortutako lanbide gaitasunak aitortzeari buruzko uztailaren 17ko 1224/2009 Errege Dekretuan.

6. 26/2002 Foru Legeko 5. idatz-zatia 6.a izanen da.

Hogeita hamargarren xedapen gehigarria.-Ikasketa buruaren ondokoaren osagarria Hizkuntzen Tratamendu Integratuko programa ematen duten ikastetxeetan.

Hizkuntzen Tratamendu Integratuko programa ematen duten ikastetxeetako ikasketa buruaren ondokoaren eginkizunak hartzen dituzten irakasleek irakaskuntzako zuzendaritza-osagarria jasoko dute. Osagarria kasuko mailaren hasierako soldataren % 13koa izanen da, edo, 1998ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 30eko 21/1997 Foru Legean ikasketa buruentzat ezarritakoari jarraikiz, programan sartzen diren ikasgela kopuruaren arabera dagokiena.

Hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen aldaketa.

Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen 3. artikulua aldatu egin da eta testu hau izanen du aurrerantzean:

"1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuari atxikitako langileak, maila edo talde bakoitzaren barruan, foru lege honen eranskinean aipatzen diren estamentu eta espezialitateen arabera sailkatuko dira.

2. Nafarroako Gobernuaren foru dekretuaren bidez onetsi eta eguneratuko da estamentuen eta espezialitateen eranskina, bertatik estamentuak eta espezialitateak bai gehitzeko bai kentzeko."

Hogeita hamabigarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Familia Larriei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legearen aldaketa.

Nafarroako Familia Larriei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legearen 6. artikulua indargabetu da.

Hogeita hamahirugarren xedapen gehigarria.-Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 52. artikuluaren aldaketa.

Kendu eginen dira Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 52. artikuluko 6. idatz-zatiko bigarren eta hirugarren lerrokadak. Hona testua:

"6. Etxebizitza babestuaren gutxieneko estandarra betetzeari dagokionez, eskualde edo banaketa-eremu edo exekuzio-unitate berean edo beste batzuetan bermatu behar da, betiere portzentaje hori bermatzen duten zehaztapenak onestearen beharkizuna etxebizitza librearena baino lehen edo aldi berean betetzen bada. Horretarako, beharrezkoa da aurreikustea, gutxienez, sektoreen mugaketari dagokiona, gehienezko etxebizitza-kopurua, aprobetxamendu tipoa, tipologia bakoitzari esleitutako aprobetxamendua eta homogeneizazio-koefizienteak. Gainera, Nafarroako Gobernuko departamentu eskudunak zilegi du etxebizitza babestuaren antolamenduaren bideragarritasun ekonomikoaren azterlan edo analisia eskatzea, hura onesteko aurretiazko baldintza gisa."

Idatz-zati bat, 8.a, gehituko zaio Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeko 52. artikuluari. Hona testua:

"8.-Orubea etxebizitza babestuko gutxieneko estandarra bete behar izatetik salbuetsita geldituko da baldin eta, jarduera beste kokaleku batera eraman delako eta salbuespen gisa, jarduerak hasiera batean hartzen zuen orubea ekipamenduetarako erabilerakoa baldin bazen eta bizitegietarako bihurtzea erabakitzen baldin bada. Betiere, ondoko baldintzak betetzen direla ziurtatuko da:

a) Nafarroako Gobernuak interes orokorrekoa deklaratzea kokalekuz aldatzen den jarduera.

b) Administrazio publiko batek edo hari lotutako edo haren menpeko erakunde batek erostea ekipamenduetarako orubea, edo erosteko konpromisoa hartzea.

c) Bizitegietarako lurzorua besterentzeagatik Administrazioaren edo entitate eroslearen alde sortutako gainbalioak, operaziotik heldu diren betebeharrak eta kostu ekonomikoak kitatu ondoren, etxebizitza eta/edo lurzoru arloko politika publikoa betetzera bideratzea.

Horretarako, ukituriko alderdiek eta jarduten duten administrazio publiko guztiek hirigintza hitzarmen bat eginen dute, betiere foru lege honetako 23. artikulutik 26.era bitartekoek ezarritakoari jarraikiz. Hitzarmenean ziurtatuko da, gutxienez ere, arestiko lerrokadan ezarritako baldintzak beteko direla, eta beteko direla, halaber, ekipamenduetarako erabilerako lurzoru lekuz aldatuak programatzeko eta erabiltzeko mekanismoak ere."

Hogeita hamalaugarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 34. artikuluko 1. idatz-zatia aldatu eta honela idatzita geratuko da:

"1. Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak proposatuta, aurrekontu-muga onetsiko du, eta gastu ez finantzarioarena ere ezarriko du. Muga horiekin bat, Ekonomia eta Ogasuneko kontseilariak hurrengo ekitaldiko aurrekontuak prestatzeko jarraibide tekniko eta ekonomikoak ezarriko ditu, foru lege honetan jasotzen diren arauekin bat."

Hogeita hamabosgarren xedapen gehigarria.-Toki esparruko industrialdeak sustatzeko laguntzak.

Ekimen publikoko industrialdeen akatsak eta ezak konpontzeko inbertsioak sustatzen dituzten toki entitateek, haiei badagokie industrialdeak zaindu eta mantentzea, zilegi izanen dute udal esparruko jarduera ekonomikoak paratzeko industrialdeen sustapenari buruzko otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legeko 5. artikuluan ezarritako laguntzak jasotzea, baldin eta egin zirenetik gutxienez hamabost urte iragan baldin badira eta 300.000 eurotik gorako inbertsioak egin behar badira.

Jarduera ekonomiko tradizionaletako poligonoez gain, beste sustapen batzuk ere parekatu ahalko zaizkie poligonoei, hala nola espazioak prestatzea udal jabetzapeko eraikin finkatuetan, enpresek errenta-kontratuen bidez erabiltzeko ondoren. Gisa horretako ekimenetan lehentasuna izanen dute sustapen publikoko industria-lurzorurik ez duten udalek.

Halaber, Nafarroako Gobernuaren ekimenez, Navarra de Suelo Industrial, S.A. (NASUINSA) izeneko sozietateak zilegi du honako honetarako beharrezkoa den lurzorua zuzenean eskuratzea: toki entitateekin batera lankidetzan arituz, toki esparruko jardueretarako poligonoak garatzeko. Halakoak sustatzeko foru legean ezarritako onurak eskuratzeko aukera izanen du.

Hogeita hamaseigarren xedapen gehigarria.-Familia Ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legearen erregelamendu bitartezko garapena.

Nafarroako Gobernuak, hiru hilabeteko epean, erregelamendu bidez garatuko du Familia Ugariei buruzko martxoaren 25eko 20/2003 Foru Legea.

Hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakaskuntzako zuzendaritza-osagarria.

2010eko urtarrilaren 1eko ondorioekin, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioko irakaskuntzako zuzendaritza-osagarria izanen da 1.000 ikasletik gorako ikastetxeei dagokiena, 1997ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko urtarrilaren 31ko 1/1997 Foru Legeko hamabosgarren xedapen gehigarriko b) letran ezarri bezala.

Hogeita hemezortzigarren xedapen gehigarria.-Irakasleen irakastorduak zehaztea.

Irakasle-lanpostuak ikasturte bakoitzaren hasieran dauden beharrizanen arabera betetze aldera, eta baldin eta kasuan kasuko espezialitatean ez badago irakastordu nahikorik, unibertsitateaz kanpoko irakasleek beste espezialitate batzuetan irakatsiz osatuko dute beren ordutegia, Hezkuntza Departamentuak ezarritako kasuetan eta baldintzetan betiere.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru lege honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2009ko abenduaren 23an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

GASTUEN LABURPEN ORGANIKO EKONOMIKOA 2010. URTERAKO

DIRU-SARREREN LABURPEN ORGANIKO EKONOMIKOA 2010. URTERAKO

I. ERANSKINA

Moduluak eta ratioak hezkuntza mailen arabera, 2010. urterako

eusko legebiltzrra