erregelamentua

2006/336 EE Erregelamendua, Segurtasuna kudeatzeko nazioarteko kodea

Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala

2006/336 (EE) ERREGELAMENDUA, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA

2006ko otsailaren 15ekoa,

Segurtasuna kudeatzeko nazioarteko kodea Erkidegoan aplikatzeari buruzkoa eta Kontseiluaren 3051/95 (EE) Erregelamendua indargabetzen duena

(Testu egokia EEEari dagokionez)

EUROPAKO PARLAMENTUAK ETA EUROPAR BATASUNEKO KONTSEILUAK,

Europar Batasuna eratzen duen Ituna, eta, bereziki, haren 80. artikuluaren 2. paragrafoa aztertu dute,

Batzordearen proposamena aztertu dute,

Europako Ekonomia eta Gizarte Lantaldearen irizpena aztertu dute (1),

Kontsulta egin diote aldez aurretik Eskualdeetako Lantaldeari,

Itunaren 251. artikuluan ezarritako prozedurari jarraiki (2),

Honako hauek kontuan hartuta:

(1) Itsasontziaren segurtasun operatiboa kudeatzeko eta kutsadura prebenitzeko nazioarteko kodea (aurrerantzean «ISM Kodea» —International Safety Management— deituko diogu) Nazioarteko Itsas Erakundeak (International Maritime Organization IMO) onartu zuen 1993an. Kode hori nahitaezkoa bihurtu zen arian-arian nazioarteko bidaietako itsasontzi gehienentzat, 1994an onartu baitzen Itsasoan giza bizitza segurtatzeko 1974ko Hitzarmenaren (SOLAS hitzarmena) IX. kapitulua («Itsasontzien segurtasun operatiboaren kudeaketa»).

(2) IMOk zuzendu zuen ISM Kodea 2000ko abenduaren 5ean onarturiko MSC.104(73) Ebazpenaren bidez.

(3) IMOren A 788(19) Ebazpenaren bidez, Administrazioek ISM Kodea ezartzeko Norabideak onartu ziren 1995eko azaroaren 23an.

A.913(22) Ebazpenak (2000ko azaroaren 29an onartu zen) zuzendu zituen Norabide horiek.

(1) EO C 302, 2004.12.7koa, 20. or.

(2) Europako Parlamentuaren irizpena, 2004ko martxoaren 10ekoa (EO C 102 E, 2004.4.28koa, 565. or.), Kontseiluaren Jarrera Bateratua, 2005eko uztailaren 18koa (EO C 264 E, 2005.10.25ekoa, 28. or.) eta Europako Parlamentuaren Jarrera, 2005eko abenduaren 13koa (Egunkari Ofizialean oraindik ere argitaratu gabea).

(4) Kontseiluaren 3051/95 (EE) Erregelamenduak —1995eko abenduaren 8koa da, gurpil bidezko bidaiarien transbordadoreen segurtasuna kudeatzeari buruzkoa (3)— nahitaezko bihurtu zuen ISM Kodea Erkidegoan, 1996ko uztailaren 1etik aurrera, jatorria edo jomuga Estatu kideetako portuetan duten gurpil bidezko bidaiarien ontzi guztientzat, bidaia nazional edo nazioartekoetan, eta edozein bandera dutela ere.

Hori izan zen lehen pausoa ISM Kodea Estatu kide guztietan modu uniforme eta koherentean aplikatzea ziurtatzeko.

(5) SOLAS hitzarmenaren IX. kapituluan xedaturikoari jarraiki, 1998ko uztailaren 1ean nahitaezko bihurtu zen ISM Kodea bidaiari-ontziak ustiatzen dituzten konpainientzat nazioarteko bidaietan, abiadura handiko ontziak, petrolio-ontziak, kimikagaien ontziak, gas-ontziak, solteko gaien ontziak eta 500 tonako edo hortik gorako erregistroko tonaje gordineko abiadura handiko karga-ontziak barne.

(6) 2002ko uztailaren 1ean, ISM Kodea nahitaezko bihurtu zen nazioarteko bidaietan 500 tonako edo hortik gorako erregistroko tonaje gordineko itsas zabaleko zulaketako unitate mugikorrak ustiatzen dituzten konpainientzat.

(7) Itsasoan giza bizitzaren segurtasuna eta ingurumenaren babesa modu efektiboan hobe daiteke ISM Kodea zorrotz eta nahitaez aplikatuta.

(8) ISM Kodea Estatu kide bateko banderako ontziei zuzenean aplikatzea komeni da, baita, edozein bandera izanda ere, Estatu kideen portuetan jatorria edo jomuga duten itsas garraioko bidaia nazionalak edo zerbitzu orokorrak bakarrik egiten dituzten ontziei ere.

(3) EO L 320, 1995.12..30ekoa, 14. or. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2099/2002 (EB) Erregelamenduak (EO L 324, 2002.11.29koa, 1. or.) azken buruan aldatu zuen Erregelamendua.

(9) Zuzenean aplika daitekeen Erregelamendu berri bat hartzeak ISM Kodea aplikatzea bermatu behar du, eta Estatu kideei egokituko zaie erabakitzea Kodea portu-zonetan soilik aritzen diren ontziei aplikatuko ote dieten, edozein bandera dutela ere.

(10) Horrenbestez, 3051/95 (EE) Erregelamendua indargabetu behar da.

(11) Estatu kide bati zaila iruditzen bazaio konpainiek praktikan Estatu kide horretan bidaia nazionalak soilik egiten dituzten ontzi edo ontzi mota jakinentzat ISM Kodearen A zatiaren berariazko xedapenak betetzea, ahalmena du xedapen horien salbuespen erabatekoa edo partziala egiteko Kodearen helburuak modu baliokidean bermatzen dituzten neurriak ezarriz, eta bestelako egiaztatze- eta ziurtatze-prozedurak ezartzeko, ontzi eta konpainia horiei dagokienez.

(12) Kontuan hartu beharko da Kontseiluaren 95/21/EE Zuzentaraua, 1995eko ekainaren 19koa, portuaren Estatuak ontziak kontrolatzeari buruzkoa (1).

(13) Era berean, kontuan hartu behar da Kontseiluaren 94/ 57/EE Zuzentaraua —1994ko azaroaren 22koa da, ontziak ikuskatu eta peritatzeko erakundeentzako eta itsas administrazioei dagozkien jarduerentzako erregela eta estandar komunei buruzkoa (2)— Erregelamendu honi begira erakunde aitortuen definizioan, eta Kontseiluaren 98/18/EE Zuzentaraua —1998ko martxoaren 17koa da, bidaiari-ontziei aplika dakizkieken erregela eta arauei buruzkoa (3)— Erregelamendu honen aplikazio-esparrua ezartzean bidaia nazionalak egiten dituzten bidaiari-ontziei dagokienez.

(14) II. eranskina aldatzeko beharrezko neurriak Kontseiluaren 1999/468/EE Erabakiaren —1999ko ekainaren 28koa da, eta Batzordeari esleituriko gauzatzeko eskumenak baliatzeko prozedurak ezartzen ditu (4).— arabera onartu behar dira.

(15) Kontuan izanda Erregelamendu honen helburuak —hots, segurtasunaren kudeaketa eta ontzien ustiapenaren segurtasuna hobetzea, baita ontzietatik datorren kutsadura prebenitzea ere— Estatu kideek beren kabuz ezin dituztela erraz lortu eta, hortaz, Erkidegoak osorik errazago lor ditzakeela, neurriak har ditzake Erkidegoak berak, Itunaren 5. artikuluan ezarritako subsidiaritatearen printzipioaren arabera.

Artikulu horretan adierazitako proportzionaltasunaren printzipioari jarraiki, Erregelamendu hau ez doa beharrezkoaz haraindi helburu horiek lortzeko.

(1) EO L 157, 1995.7.7koa, 1. or. Azken buruan Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002/84/EE Zuzentarauak (EO L 324, 2002.11.29koa, 53. or.) aldatu zuen Zuzentaraua.

(2) EO L 319, 1994.12.12koa, 20. or. Azken buruan 2002/84/EE Zuzentarauak aldatu zuen Zuzentaraua.

(3) EO L 144, 1998.5.15ekoa, 1. or. Azken buruan Batzordearen 2002/75/EE Zuzentarauak (EO L 190, 2002.11.29koa, 6. or.) aldatu zuen Zuzentaraua.

(4) EO C 184 E, 1999.7.17koa, 23. or.

HONAKO ERREGELAMENDU HAU ONARTU DUTE:

1. artikulua

Helburua

Ontzien segurtasunaren kudeaketa eta haien ustiapenaren segurtasuna hobetzea da Erregelamendu honen helburua, baita 3. artikuluaren 1. paragrafoak aipatzen duen ontziek eragindako kutsadura prebenitzea ere, ustiatzen dituzten konpainiek ISM Kodea bete dezatela zainduz, honako hauen bidez:

a) konpainiek ezarri, aplikatu eta behar bezala mantentzea segurtasuna kudeatzeko sistemak, ontzietan zein lehorrean, eta

b) sistema horiek Banderatze Estatuaren eta Portuaren Estatuaren administrazioek kontrolatzea

2. artikulua

Definizioak

Erregelamendu honi dagokionez, honako definizio hauek hartuko dira kontuan:

1) «ISM Kodea»:

ontziaren segurtasun operatiboa kudeatzeko eta kutsadura prebenitzeko nazioarteko Kodea, IMOren Batzarrak onarturikoa 1993ko azaroaren 4ko A.741(18) Ebazpenean; IMOren Itsas Segurtasuneko Lantaldearen 2000ko abenduaren 5eko MSC.104(73) Ebazpenak zuzendu zuen Ebazpen hori, eta Erregelamendu honen I. eranskin gisa dago bilduta, bertsio eguneratuan;

2) «erakunde aitortua»:

94/57/EE Zuzentarauari jarraiki aitorturiko erakundea;

3) «konpainia»:

ontziaren jabea edo beste edozein erakunde edo pertsona, esaterako itsas kudeatzailea edo krosko biluziko fletatzailea, betiere jabeak ontzia ustiatzeko ardura eman eta ISM Kodean bilduriko betebeharrak eta erantzukizunak onartu baditu;

4) «bidaiari-ontzia»:

hamabi bidaiari baino gehiago garraiatzen dituen ontzia, abiadura handikoak barne, edo bidaiari-itsaspeko bat;

5) «bidaiaria»:

honako hauetakoren bat ez den edonor:

a) kapitaina, tripulaziokide bat edo ontzian enplegatuta dagoen edo lanean aritzen den beste inor, betiere ontziarekin zerikusia duten jardueretan, eta

b) urtebetetik beherako haurra; 6) «abiadura handiko ontzia»:

SOLAS Hitzarmenaren X-1/2 Erregelak, bertsio eguneratuan, definituriko abiadura handiko ontzia.

Abiadura handiko bidaiari-ontziei dagokienez, 98/18/EE Zuzentarauaren 2. artikuluaren f) letran adierazitako mugak aplikatuko dira

7) «karga-ontzia»:

bidaiari-ontzia ez den ontzia, abiadura handikoak barne;

8) «nazioarteko bidaia»:

itsasoz eginiko edozein bidaia, Estatu kide batetik edo beste edozein Estatutik bertatik kanpo dagoen portu batera, edo alderantziz;

9) «bidaia nazionala»:

itsas zonan eginiko edozein bidaia, Estatu kide bateko portutik portu berera edo Estatu kide berean dagoen beste portu batera;

10) «itsas garraio erregularra»:

bi punturen edo gehiagoren artean ontziek eginiko hainbat zeharkaldi, betiere

a) ordutegi publikoetara egokituz, edo

b) serie sistematiko ezaguterraz bihurtzen duen erregulartasun- edo maiztasun-mailarekin;

11) «gurpil bidezko bidaiarien transbordadorea»:

bidaiarien itsasontzi bat, SOLAS Hitzarmenaren II-1 kapituluaren definizioaren arabera, bertsio eguneratuan;

12) «bidaiari-itsaspekoa»:

bidaiaren garraiorako ontzi mugikorra, batez ere ur azpian ibili eta ur gaineko laguntzaren mende dagoena, hala nola ur gaineko ontzi bat edo lehorreko basea duten instalazioak, zaintza-lanetarako edo honako lan bat edo gehiago egiteko:

a) energia-hornidura berriz kargatzea;

b) goi-presioko airea berriz kargatzea;

c) bizirauteko materiala berriz kargatzea;

13) «itsas zabaleko zulaketako unitate mugikorra»:

zulaketa-lanak egiteko ontzi egokia, itsas lurpeko baliabideak esploratu edo ustiatzeko, hala nola hidrokarburo likidoak edo gaseosoak, sufrea edo gatza;

14) «erregistroko tonaje gordina»:

1969ko Ontzien Erregistroko Tonaje Gordinari buruzko Nazioarteko Hitzarmenaren arabera zehazturikoa erregistroko tonaje gordina edo, bidaia nazionaletan soil-soilik aritzen diren eta Hitzarmen horren arabera neurtu ez dituzten ontzien kasuan, ontzi jakin baten erregistroko tonaje gordina, betiere erregistroko tonaje gordina neurtzeko erregelamendu nazionalen arabera.

3. artikulua

Aplikazio-eremua

Honako ontzi mota eta horiek ustiatzen dituzten konpainia hauei aplikatuko zaie Erregelamendu hau:

a) nazioarteko bidaiak egiten dituzten kargako eta bidaiarien ontziak, Estatu kide baten banderapean;

b) bidaia nazionalak soil-soilik egiten dituzten kargako eta bidaiarien ontziak, edozein bandera dutela ere;

c) kargako eta bidaiarien ontziak, jatorria edo jomuga Estatu kideetako portuetan duten itsas garraioko zerbitzu erregularrak ematen dituztenak, edozein bandera dutela ere;

d) itsas zabaleko zulaketako unitate mugikorrak, beren zerbitzuak Estatu kide baten agintaritzapean ematen dituztenak.

Honako ontzi mota eta horiek ustiatzen dituzten konpainia hauei ez zaie aplikatuko Erregelamendu hau:

a) gerra-ontziak edo tropak garraiatzeko ontziak, eta bestelako ontziak, betiere Estatu kide batenak badira edo hark ustiatzen baditu eta merkataritza-arlokoak ez diren gobernuzko zerbitzuetan soilik erabiltzen badira;

b) bitarteko mekanikoek propultsatzen ez dituzten ontziak, jatorrizko eraikuntzako zurezko ontziak, laket-yate eta laketontziak, non eta ez dauden tripulatuak edo ez diren izango, eta ez dituzten 12 lagun garraiatzen edo garraiatuko merkataritza-helburuekin;

c) arrantza-ontziak;

d) gehienez 500 tonako erregistroko tonaje gordineko karga-ontziak eta itsas zabaleko zulaketako unitate mugikorrak;

e) 98/18/EE Zuzentarauaren 4. artikuluan definituriko C eta D klaseetako itsas zonetako bidaiari-ontziak, gurpil bidezko bidaiarien transbordadoreak izan ezik.

4. artikulua

Betetzea

Estatu kideek bermatuko dute Erregelamendu honen aplikazio-eremuan sartzen diren eta ontziak ustiatzen dituzten konpainia guztiek Erregelamenduan xedaturikoa beteko dutela.

5. artikulua

Segurtasunaren kudeaketari buruzko xedapenak

3. artikuluaren 1. paragrafoan bilduriko ontziek eta horiek ustiatzen dituzten konpainiek ISM Kodearen A zatiaren eskakizunak beteko dituzte.

6. artikulua

Egiaztatzea eta ziurtatzea

Egiaztatzeari eta ziurtatzeari begira, ISM Kodearen B zatiaren xedapenak beteko dituzte Estatu kideek.

7. artikulua

Salbuespena

1 Zaila irizten badiote konpainiek praktikan ISM Kodearen A zatiaren 6., 7., 9., 11. eta 12. puntuetako xedapenak betetzeari bidaia nazionalak soilik egiten dituzten ontzi edo ontzi mota jakinentzat, Estatu kideek xedapen horien salbuespen osoa edo partziala egin ahalko dute Kodearen helburuen betetze baliokidea bermatzen duten neurriak ezarriz.

2 Zaila irizten badiote praktikan 6. artikuluan ezarritako eskakizunak aplikatzeari, Estatu kideek bestelako egiaztatze- eta ziurtatze-prozedurak ezarri ahalko dituzte 1. paragrafoaren arabera salbuespena egin zaien ontzi eta konpainientzat.

3 Lehen paragrafoan azaldutako inguruabarretan eta, hala badagokio, 2. paragrafoan azaldutakoetan, honako prozedura hau aplikatuko da:

a) dagokion Estatu kideak Batzordeari jakinaraziko dizkio salbuespena eta onartzeko proposatzen diren neurriak;

b) jakinarazpena izan denetik sei hilabeteko epean erabakitzen bada, 12. artikuluaren 2. paragrafoan ezarritako prozeduraren arabera, proposaturiko salbuespena ez dela justifikatzen edo proposaturiko neurriak ez direla nahiko, proposaturiko xedapenak aldatzea edo ez onartzea eskatuko zaio dagokion Estatu kideari;

c) dagokion Estatu kideak argitaratu egingo du 1. paragrafoari eta, hala badagokio, 2. paragrafoari zuzenean dagokienez harturiko edozein neurri.

4 Lehenengo paragrafoaren eta, hala badagokio, bigarren paragrafoaren arabera eginiko salbuespen baten ondorioz, dagokion Estatu kideak adostasun-ziurtagiri bat emango du II. eranskinaren B zatiaren 5. puntuaren bigarren paragrafoaren arabera, ustiatze-muga aplikagarriak adierazita.

8. artikulua

Ziurtagirien baliotasuna, onarpena eta aitorpena

1 Ematen den egunetik gehienez bost urteko baliotasuna izango du betetze-dokumentuak.

Ematen den egunetik gehienez bost urteko baliotasuna izango du segurtasuna kudeatzeko ziurtagiriak.

2 Betetze-dokumentua eta segurtasuna kudeatzeko ziurtagiria berrituz gero, ISM Kodearen B zatiaren dagozkion xedapenak aplikatuko dira.

3 Beste edozein Estatu kidetako administrazioak edo, haren izenean, erakunde aitortu batek emandako betetze-dokumentuak, behin-behineko betetze-dokumentuak, segurtasuna kudeatzeko ziurtagiriak eta segurtasuna kudeatzeko behin-behineko ziurtagiriak onartuko dituzte Estatu kideek.

4 Hirugarren herrialdeetako administrazioek, edo haien izenean, emandako betetze-dokumentuak, behin-behineko betetze-dokumentuak, segurtasuna kudeatzeko ziurtagiriak eta segurtasuna kudeatzeko behin-behineko ziurtagiriak onartuko dituzte Estatu kideek.

Dena den, itsas garraio erregularra egiten duten ontziei dagokienez, hirugarren herrialdeen izenean emandako betetze-dokumentuek, behin-behineko betetze-dokumentuek, segurtasuna kudeatzeko ziurtagiriek eta segurtasuna kudeatzeko behin-behineko ziurtagiriek ISM Kodea betetzen ote duten kasuan kasuko Estatu kideek edo horien izenean egiaztatuko dute, dagokion bitartekoa baliatuta, salbu eta Estatu kide baten administrazioak eta erakunde aitortu batek eman bazuen.

9. artikulua

Zigorrak

Estatu kideek zehaztuko dute Erregelamendu hau betetzen ez den kasu bakoitzean aplikagarriak diren zigorren araubidea, eta beharrezko neurriak hartuko dituzte betetzen direla bermatzeko.

Zigorrek efektiboak, proportziozkoak eta disuasiozkoak behar dute izan.

10. artikulua

Txostenak

1 Estatu kideek, bi urtean behin, Batzordeari Erregelamendu honen aplikazioaren berri emango diote.

2 Batzordeak landuko du, 12. artikuluaren 2. paragrafoak aipatzen duen prozeduraren arabera, txosten horiek aurkezteko formulario harmonizatua.

3 Estatu kideen txostenak jasotzen direnetik sei hilabeteko epean, Batzordeak, Itsas Segurtasuneko Europar Agentziaren laguntzarekin, txosten finkatua idatziko du Erregelamendu honen aplikazioari buruz, neurri-proposamenak ere barnean hartuta, hala badagokio.

Europako Parlamentuari eta Kontseiluari igorriko zaie txostena.

11. artikulua

Aldaketak

1 ISM Kodearen aldaketak Erregelamendu honen aplikazio-eremutik salbuetsi ahal izango dira Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2099/2002 (EE) Erregelamenduaren —2002ko azaroaren 5ekoa da, itsas segurtasuneko eta ontziek eragindako kutsaduraren prebentzioko Lantaldea (COSS) sortzen duena (1)— 5. artikuluaren arabera.

2 Hamabigarren artikuluaren 2. paragrafoak aipagai duen prozeduraren arabera egingo da II. eranskinaren edozein aldaketa.

12. artikulua

Lantaldea

1 Itsas segurtasuneko eta ontziek eragindako kutsaduraren prebentzioko Lantaldearen (COSS) laguntza izango du Batzordeak; 2099/2002 (EE) Erregelamenduaren 3. artikuluaren arabera sorturikoa da Lantalde hori.

2 Paragrafo hau aipatzen den kasuetan, 1999/468/EE Erabakiaren 5. eta 7. artikuluak izango dira aplikatzekoak, 8. artikuluan xedaturikoa kontuan hartuz. 1999/468/EE Erabakiaren 5. artikuluaren 6. paragrafoan bilduriko epea bi hilabetekoa izango da.

3 Lantaldeak berak onartuko du bere barne-erregelamendua.

13. artikulua

Indargabetzea

1 3051/95 (EE) Erregelamendua indargabetuta dago 2006ko martxoaren 24tik aurrera.

2 2006ko martxoaren 24a baino lehen emandako behin-behineko betetze-dokumentuek, segurtasuna kudeatzeko behin-behineko ziurtagiriek, betetze-dokumentuek eta segurtasuna kudeatzeko egiaztagiriek beren baliotasuna atxikiko dute amaitzen diren arte edo berriz berresten dituzten arte.

14. artikulua

Indarrean jartzea. Europar Batasuneko Egunkari Ofizialean argitaratzen denetik hogei egunera jarriko da indarrean Erregelamendu hau.

ISM Kodea betetzea jada eskatzen ez zaien kargako eta bidaiarien ontziei dagokienez, 2008ko martxoaren 24tik aurrera aplikatuko da Erregelamendu hau.

Erregelamendu honetako atal guztiak nahitaez bete beharrekoak eta Estatu kide bakoitzean zuzenean ezartzekoak izango dira.

Estrasburgon egina, 2006ko otsailaren 15ean.

Europako Parlamentuaren izenean,

Presidentea

Kontseiluaren izenean,

Lehendakaria

(1)EO L, 324, 2002.11.29koa, 1 or. Batzordearen 415/2004 [EE] Erregelamenduak (EO L 68, 2004.3.6koa, 10. or.) aldatu zuen Erregelamendua.

I. ERANSKINA

Ontziaren segurtasun operatiboa kudeatzeko eta kutsadura prebenitzeko nazioarteko kodea [Segurtasuna kudeatzeko nazioarteko kodea (ISM)]

A zatia — Aplikazioa

1 Orokorrak

1.1 Definizioak

1.2 Helburuak.

1.3 Aplikazioa

1.4 Segurtasuna kudeatzeko sistema (SKS) osoari aplika dakizkiokeen xedapen funtzionalak

2 Segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzko printzipioak

3 Konpainiaren erantzukizuna eta agintea

4 Izendaturiko pertsonak

5 Kapitainaren erantzukizuna eta agintea

6 Baliabideak eta langileak

7 Ontziko lanetarako planak lantzea

8 Larrialdietarako prestatzea

9 Ez-betetzeen, istripuen eta arriskutsuak izan litezkeen gertaeren txostenak eta azterketak

10 Ontziaren eta ekipoaren mantentzea

11 Dokumentazioa

12 Konpainiak ziurtatzea, azterketa eta ebaluazioa. B zatia — Egiaztatzea eta ziurtatzea

13 Aldian aldiko egiaztatzea eta ziurtatzea

14 Behin-behineko egiaztatzea

15 Ziurtatzea

16 Ziurtagiri-ereduak

ONTZIAREN SEGURTASUNA KUDEATZEKO ETA KUTSADURA PREBENITZEKO KODEA

[SEGURTASUNA KUDEATZEKO NAZIOARTEKO KODEA (ISM)]

A ZATIA — APLIKAZIOA

1 Orokorrak

1.1 Definizioak. Honako definizio hauek aplikatuko dira Kode honen A eta B zatietan.

1.1.1 «Segurtasuna Kudeatzeko Nazioarteko Kodea (ISM)»:

Batzarrak onarturiko ontziaren segurtasun operatiboa kudeatzeko eta kutsadura prebenitzeko nazioarteko kodea, Erakundeak aldatu ahal izango duen moduan.

1.1.2 «Konpainia»:

ontziaren jabea edo beste edozein erakunde edo pertsona, esaterako itsas kudeatzailea edo krosko biluziko fletatzailea, betiere jabeak ontzia ustiatzeko ardura eman eta Kodean bilduriko betebeharrak eta erantzukizunak onartu baditu.

1.1.3 «Administrazioa»:

ontziaren banderari dagokion Estatuaren gobernua.

1.1.4 «Segurtasuna kudeatzeko sistema (SKS)»:

dokumentuetan egituraturiko eta oinarrituriko sistema bat, konpainiako langileei ahalbidetuko diena modu eraginkorrean ezartzea konpainiaren segurtasuneko eta ingurumen-babeseko politika.

1.1.5 «Betetze-dokumentua»:

Kode honetan xedaturikoa betetzen duen konpainia batek emandako dokumentu bat da.

1.1.6 «Segurtasuna kudeatzeko ziurtagiria»:

ontzi bati emandako dokumentua, konpainia eta ontzian burutzen duen kudeaketa segurtasuna kudeatzeko onarturiko sistemari egokitzen zaizkiola erakusten duena.

1.1.7 «Froga objektiboak»:

segurtasunari edo SKSaren elementu bat izateari edo aplikatzeari buruzko gertaeren informazio kuantitatibo edo kualitatiboa, erregistroak edo azalpenak, betiere, behaketa, neurri edo entseguetan oinarriturikoak, eta ziurta daitezkeenak.

1.1.8 «Behaketa»:

segurtasunaren kudeaketaren auditoria batean eginiko gertaeren azalpena, froga objektiboekin justifikatua.

1.1.9 «Ez-betetzea»:

xedapen bat bete ez den froga objektiboak biltzen dituen egoera bat.

1.1.10 «Ez-betetze larria»:

desakordio identifikagarria, mehatxu larria dena langileentzat edo ontziaren segurtasunarentzat, edo arrisku larria dakarrena ingurumenarentzat, eta berehalako zuzenketa-neurriak eskatu eta Kode honetako xedapen bat modu efektibo eta sistematikoan ez aplikatzea barnean hartzen duena.

1.1.11 «Urteko mugaeguna»:

dagokion ziurtagiri edo dokumentua urtero zein egun eta hilabetetan amaitzen den.

1.1.12 «Hitzarmena»:

Itsasoan Giza Bizitza Segurtatzeko Nazioarteko Hitzarmena, 1974koa (SOLAS 74), zuzenduriko bertsioan.

1.2 Helburuak.

1.2.1 ISM Kodeak itsas segurtasuna bermatzea du helburu, eta norberaren lesioak edo giza bizien galerak zein ingurumenari —zehazki itsas inguruneari— eta ondasunei eragindako kalteak saihestea.

1.2.2 Segurtasuna kudeatzeko konpainiaren helburuek honako hauek hartuko dituzten barnean, besteak beste:

1.2.2.1 segurtasun-praktikak ezartzea ontziko lanetan eta lan-ingurunean;

1.2.2.2 adierazitako arrisku guztien aurkako ardurak hartzea, eta

1.2.2.3 lehorreko eta ontziko langileek segurtasunaren kudeaketari buruz dituzten jakintza praktikoak etengabe hobetzea, baita segurtasuna eta ingurumena eraginpean hartzen dituzten egoerei aurre egiteko prestaketa-maila ere.

1.2.3 Segurtasuna kudeatzeko sistemak honako hauek bermatu behar ditu:

1.2.3.1 nahitaezko arau eta erregelak betetzen direla eta

1.2.3.2 kontuan hartzen direla kode aplikagarri guztietan jasotakoak, baita Erakundeak, administrazioek, sailkapen-sozietateek eta sektoreko erakundeek gomendaturiko norabide eta arauak ere.

1.3 Aplikazioa.

Kode honen xedapenak ontzi guztiei aplikatu ahalko zaizkie.

1.4 Segurtasuna kudeatzeko sistema (SKS) osoari aplika dakizkiokeen xedapen funtzionalak.

Konpainiak landu, aplikatu eta atxiki egingo du honako xedapen funtzional hauek barnean hartzen dituen segurtasuna kudeatzeko sistema bat (SKS):

1.4.1 Segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzko printzipioak;

1.4.2 ontziaren segurtasun operatiboa eta ingurumenaren babesa bermatzen dituzten argibideak eta prozedurak, nazioarteko legediaren eta banderatze-estatuaren arabera;

1.4.3 aginte-maila definituak eta komunikazio-bideak lehorreko eta ontziko langileen artean eta bi kolektibo horien baitan;

1.4.4 istripuak eta Kodearen xedapenen ez-betetzeak jakinarazteko prozedurak;

1.4.5 larrialdi-egoerei aurre egiteko prestaketa-prozedura, eta

1.4.6 barne-auditoriak eta kudeaketaren ebaluazioak egiteko prozedurak.

2 Segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzko printzipioak

2.1 Konpainiak segurtasunari eta ingurumena babesteari buruzko printzipioak ezarriko ditu, 1.2 puntuan adierazitako helburuak nola lortu adierazten dutenak.

2.2 Konpainiak antolamendu-mailetan printzipio horiek aplikatzen eta atxikitzen direla ziurtatuko du, ontzietan zein lehorrean.

3 Konpainiaren erantzukizuna eta agintea

3.1 Ontzia ustiatzearen erakunde arduraduna jabea ez bada, erakundearen izena jakinarazi beharko dio jabeak administrazioari.

3.2 Segurtasunarekin eta kutsaduraren prebentzioarekin loturiko jarduerak zuzentzen, gauzatzen eta egiaztatzen dituzten langile guztien erantzukizuna, agintea eta elkarren arteko mendekotasuna zehaztu eta dokumentatuko du konpainiak.

3.3 Konpainia arduratuko da baliabideak gaitzeaz eta lehorrean beharrezko laguntza bermatzeaz izendaturiko pertsonari edo pertsonei bere/beren eginkizunak balia ditzaten ahalbidetzeko.

4 Izendaturiko pertsonak

Ontziaren segurtasun operatiboa bermatu eta konpainiaren eta ontziko langileen arteko lortura ahalbidetze aldera, konpainia bakoitzak pertsona bat edo gehiago izendatuko ditu lehorrean —konpainiak berak egoki irizten dion moduan— zuzendaritzarekin zuzenean loturikoak; beren erantzukizun eta aginteak segurtasuna eta kutsaduraren prebentzioa eraginpean hartzen dituzten ontziaren alderdi operatiboak gainbegiratzea ahalbidetuko die, baita baliabide nahikoak eta lehorrean beharrezko laguntza gaitzen direla bermatzea ere.

5 Kapitainaren erantzukizuna eta agintea

5.1 Konpainiak kapitainaren atribuzioak zehaztu eta dokumentatuko ditu, honako hauek baliatzerakoan:

5.1.1 segurtasunari eta ingurumen-babesari buruzko konpainiaren printzipioak ezartzea;

5.1.2 printzipio horiek aplikatzeko aukera sustatzea tripulazioaren artean;

5.1.3 dagozkion agindu eta argibideak argi eta garbi ematea;

5.1.4 xedaturiko neurriak betetzen direla ziurtatzea, eta

5.1.5 SKSa berrikustea eta izan ditzakeen akatsen berri ematea lehorreko zuzendaritzari.

5.2 Konpainiak eraginda, ontzian aplikatuko den SKSak deklarazio bat bilduko du, kapitainaren agintea nabari azpimarratuta.

Konpainiak SKSan jasoko du horri dagokiola batez ere segurtasunari eta kutsaduraren prebentzioari buruz beharrezkoak diren erabakiak hartzea, baita konpainiari laguntza eskatzea ere.

6 Baliabideak eta langileak

6.1 Konpainiak honako hauek bermatuko ditu kapitainari dagokionez:

6.1.1 agintea baliatzeko behar bezala gaituta dagoela;

6.1.2 zehatz-mehatz ezagutzen duela konpainiak harturiko SKSa, eta

6.1.3 beharrezko laguntza duela bere eginkizunak dagokion moduan betetzeko.

6.2 Konpainiak bermatuko du ontzien tripulatzaileak itsasgizon aditu eta tituludunak direla eta egoera fisiko onean daudela, dagozkion xedapen nazional eta nazioartekoen arabera.

6.3 Konpainiak prozedurak onartuko ditu langile berriek eta segurtasunarekin eta ingurumenaren babesarekin loturik dauden zeregin berrietan hasten direnek beren eginkizunak behar bezala ezagut ditzaten.

Itsasoratu aurretik nahitaez ezagutarazi beharreko argibideak zehaztu, dokumentu bidez finkatu eta emango dira.

6.4 Konpainiak segurtatu egingo du SKSarekin loturiko langile guztiek dagozkion erregelamendu, arau, kode eta norabideak ulertzen dituztela.

6.5 Prozedurak onartu eta atxikiko ditu konpainiak, betiere horien bidez prestakuntzaren alorrean ager daitezkeen premiak zehazten badira, SKSa sendotze aldera, eta prestakuntza hori horretan interesa duten langile guztiei ematen zaiela bermatuko da.

6.6 Konpainiak prozedurak onartuko ditu SKSari buruzko informazioa ontziko langileei ulertzen duten/dituzten hizkuntza edo hizkuntzetan eman dakien.

6.7 Konpainiak segurtatuko du ontziko langileek modu efektiboan elkar ulertzen dutela, SKSarekin loturiko zereginak betetzeari dagokionez.

7 Ontziko lanetarako planak lantzea

Ontziaren segurtasunarekin eta kutsaduraren prebentzioarekin loturiko ontzian egindako lan garrantzitsuenei aplika dakizkiekeen planak eta argibideak prestatzeko prozedurak onartuko ditu konpainiak.

Egin beharreko lanak mugatuko dira, langile eskudunen esku utziz.

8 Larrialdietarako prestatzea

8.1 Ontzian izan daitezkeen larrialdi-egoerak zehaztu eta deskribatzeko prozedurak hartuko ditu konpainiak, baita horiei aurre egiteko prozedurak ere.

8.2 Premiaz jarduteari begira prestatzeko baliagarriak diren ariketen eta praktiken programak ezarriko ditu konpainiak.

8.3 SKSak beharrezko neurriak sustatuko ditu konpainiak berez edozein unetan eraginkortasunez jardun ahal dezan beren ontziak eraginpean hartzen dituzten arrisku, istripu eta egoerei dagokienez.

9 Ez-betetzeen, istripuen eta arriskutsuak izan litezkeen gertaeren txostenak eta azterketak

9.1 SKSak prozedurak ezarriko ditu konpainiari jakinarazteko ez-betetzeak, istripuak eta arriskutsuak izan daitezkeen egoerak, baita horiek iker eta azter daitezen ere, sistemaren eraginkortasuna areagotze aldera.

9.2 Konpainiak beharrezko prozedurak ezarriko ditu dagozkion neurri zuzentzaileak aplikatzeko.

10 Ontziaren eta ekipoaren mantentzea

10.1 Konpainiak prozedurak onartuko ditu ontziaren mantentzea dagozkion erregelamendu eta arauen, eta berak ezartzen dituen xedapen osagarrien arabera egiten dela bermatzeko.

10.2 Aurrekoari dagokionez, konpainiak honako hau segurtatuko du:

10.2.1 ikuskatzeak behar den aldizkakotasunarekin egiten direla;

10.2.2 ez-betetze guztiak jakinarazten direla eta, haien berri izanez gero, ez-betetze horiek izan ditzaketen arrazoiak;

10.2.3 neurri zuzentzaile egokiak hartzen direla, eta

10.2.4 jarduera horien espedienteak gordetzen direla.

10.3 Prozedura egokiak onartuko ditu konpainiak SKSan jakiteko ekipoaren eta sistema teknikoen zein elementuk eragin ditzaketen egoera arriskutsuak bat-bateko matxura izanez gero.

Elementu edo sistema horien fidagarritasuna areagotzeko neurri jakinak ere arbitratuko dira.

Horietako neurri bat sistema osagarriekin aldian aldiko probak egitea izango da, baita ekipoaren elementuekin edo erabilera jarraituan ez dauden sistema teknikoekin ere.

10.4 Ontziaren mantentze-lan arruntetan jasoko dira 10.2 eta 10.3 puntuetan aipatzen diren ikuskatzeak eta neurriak.

11 Dokumentazioa

11.1 Konpainiak SKSarekin loturiko dokumentu eta datu guztiak kontrolatzeko prozedurak onartu eta atxikiko ditu.

11.2 Honako hau segurtatuko du konpainiak:

11.2.1 dokumentu eguneratuak eskueran daudela beharrezkoak diren leku guztietan;

11.2.2 dokumentuetan egiten diren aldaketak langile baimenduek berrikusten eta onartzen dituztela, eta

11.2.3 luzatu gabe ezabatzen direla gaurkotasuna galdu duten dokumentuak.

11.3 SKSa deskribatu eta ezartzeko erabilitako dokumentuei «Segurtasuna kudeatzeko eskuliburua» deitu ahalko zaie.

Konpainiak egokien irizten dion moduan landuko da dokumentazioa.

Aplika dakiokeen dokumentazioa berekin eramango du ontziak.

12 Konpainiak ziurtatzea, azterketa eta ebaluazioa

12.1 Barne-auditoriak egingo ditu konpainiak, segurtasunarekin eta kutsaduraren prebentzioarekin loturiko jarduerak SKSra egokitzen direla egiaztatzeko.

12.2 Konpainiak aldian behin ebaluatuko du SKSaren eraginkortasuna eta, beharrezkoa izanez gero, berak ezarritako prozeduren arabera berrikusiko du.

12.3 Auditoriak egin eta neurri posibleak praktikan jartzeko dokumentazioan aurreikusitako prozedurak aplikatuko dira.

12.4 Auditoriak egiten dituzten langileak azterketaren xede den jarduera-eremu jakinaz kanpokoak izango dira, kasuak kasu, salbu eta hori ezinezkoa bada, konpainiaren dimentsioak eta gainerako ezaugarriak direla-eta.

12.5 Dagokion jarduera-alorrean eginkizunen bat betetzen duten langile guztiei jakinaraziko zaizkie auditorien eta berrikusteen emaitzak.

12.6 Dagokion jarduera-alorraren ardura duten kudeaketako langileek luzatu gabe hartuko dituzte dagozkion neurriak ikusitako hutsuneak konpontzeko.

B ZATIA — EGIAZTATZEA ETA ZIURTATZEA

13 Aldian aldiko egiaztatzea eta ziurtatzea

13.1 Ontzia ustiatu behar duen konpainiak betetze-dokumentu bat edo behin-behineko betetze-dokumentu bat eduki beharko du, 14.1 puntuan xedaturikoari jarraiki, eta betiere ontzi horri aplikagarria.

13.2 Administrazioak, administrazioak berak aitorturiko erakunde batek edo, hark eskatuta, Hitzarmena kontratatu duen beste gobernu batek luzatuko dio Kode honen xedapenak betetzen dituen konpainia bakoitzari administrazioak zehazturiko aldi jakin baterako betetze-dokumentu bat, gehienez ere bost urterako.

Dokumentu hori froga gisa onartuko da, konpainia Kode honetako xedapenak betetzeko gaituta dagoen erakusgarri.

13.3 Dokumentuan modu adierazian jasotako ontzi motentzako soilik izango da balekoa betetze-dokumentua.

Hasierako ziurtatzea egin zen ontzi motetan oinarrituta dago azalpen hori.

Behin konpainiak ontzi mota horiei aplika dakizkiekeen Kode honetako xedapenak betetzeko duen ahalmena ziurtatu ondoren soilik jasoko dira beste ontzi mota batzuk.

Horri dagokionez, SOLAS Hitzarmenaren IX/1 erregelan adierazitakoak dira ontzi motak.

13.4 Betetze-dokumentu baten baliotasuna administrazioaren, hark aitorturiko erakunde baten edo, administrazioak berak eskatuta, beste gobernu kontratatzaile baten urteko ziurtatzearen mende egongo da, dokumentuaren mugaegunaren aurreko edo ondorengo hiru hilabeteetan.

13.5 Betetze-dokumentua eman zuen administrazioak edo, hark eskatuta, gobernu kontratatzaileak dokumentua kendu egingo du 13.4 puntuan xedaturiko urteko ziurtatzea eskatzen ez bada, edo Kode honen ez-betetze larriaren frogak badaude.

13.5.1 Betetze-dokumentua kenduz gero, segurtasuna kudeatzeko ziurtagiri guztiak edo harekin loturiko segurtasuna kudatzeko behin-behineko ziurtagiriak ere kenduko dira.

13.6 Betetze-dokumentuaren kopia bat ontzian gordeko da, eta ontziko kapitainak erakutsi ahalko du, aldez aurretik eskatzen badiote, administrazioak edo hark aitorturiko erakundeak ziurta dezan, edo Hitzarmenaren IX/6.2 erregelan aipatzen diren kontrolaren helburuetarako.

Dokumentuaren kopia ez da zertan kautotu edo ziurtatu behar.

13.7 Administrazioak, hark aitorturiko erakunde batek edo, administrazioak eskatuta, beste gobernu kontratatzaile batek, gehienez ere bost urteko aldirako balekoa izango den segurtasuna kudeatzeko ziurtagiri bat emango dio ontziari.

Konpainia eta ontziko haren kudeaketa onarturiko segurtasuna kudeatzeko sistemari egokitzen zaiola ziurtatu ondoren emango da segurtasuna kudeatzeko Ziurtagiria.

Kode honen xedapenak betetzen dituen proba gisa onartuko da ziurtagiri hori.

13.8 Segurtasuna kudeatzeko Ziurtagiriaren baliotasuna bitarteko ziurtatze baten mende egongo da gutxienez; administrazioak, hark aitorturiko erakunde batek edo, administrazioak berak eskatuta, beste gobernu kontratatzaile batek egingo du ziurtatze hori.

Bitarteko ziurtatze bat soilik egin behar bada, eta segurtasuna kudeatzeko Ziurtagiriaren baliotasun-aldia bost urtekoa bada, segurtasuna kudeatzeko Ziurtagiriaren urteko bigarren eta hirugarren mugaegunaren artean izango da ziurtatze hori.

13.9 Aurreko 13.5.1 puntuko xedapenez gain, administrazioak edo, hark eraginda, eskatu duen gobernu kontratatzaileak segurtasuna kudeatzeko ziurtagiria kenduko du 13.8 puntuan xedaturiko bitarteko ziurtatzea eskatzen ez bada, edo Kode honen ez-betetze larriaren probak badaude.

13.10 Aurreko 13.2 eta 13.7 puntuetan xedaturikoa gorabehera, berritzeko ziurtatzea betetze-dokumentua edo egungo segurtasuna kudeatzeko ziurtagiria amaitzen den egunaren aurreko hiru hilabeteetan egiten bada, betetze-dokumentu berria edo segurtasuna kudeatzeko ziurtagiria balekoa izango da berritzearen egiaztapena amaitzen denetik, gehienez ere bost urteko aldirako betetze-dokumentuaren edo egungo segurtasuna kudeatzeko ziurtagiriaren amaitze-egunetik zenbatzen hasita.

13.11 Berritze-ziurtapena betetze-dokumentua edo egungo segurtasuna kudeatzeko ziurtagiria amaitzen diren eguna baino lehen amaitzen bada, betetze-dokumentu berria edo segurtasuna kudeatzeko ziurtagiri berria berritze-ziurtapena amaitzen den egunetik aurrera izango da balekoa, gehienez ere bost urteko aldirako egun horretatik zenbatzen hasita.

14 Behin-behineko egiaztatzea

14.1 Kode honen hasierako ezarpena errazte aldera, behin-behineko betetze-dokumentu bat eman ahalko da honako kasu hauetan:

1) konpainia bat lehen aldiz ezartzen bada, edo

2) ontzi mota berriak jasotzen badira egungo betetze-dokumentuan, behin ziurtatu ondoren konpainiak baduela Kode honen 1.2.3 puntuaren xedapenak betetzen dituen segurtasuna kudeatzeko sistema bat, betiere konpainiak erakusten badu badituela planak segurtasuna kudeatzeko sistema bat ezartzeko Kode honen xedapen guztiak betetzeko behin-behineko betetze-dokumentuaren baliotasun-aldian.

Behin-behineko betetze-dokumentu hori gehienez hamabi hilabeteko aldirako emango du administrazioak, hark aitorturiko erakunde batek edo, administrazioak berak eskatuta, beste gobernu kontratatzaile batek.

Behin-behineko betetze-dokumentuaren kopia bat ontzian gordeko da, eta ontziko kapitainak erakutsi ahalko du, aldez aurretik eskatzen badiote, administrazioak edo hark aitorturiko erakundeak ziurta dezan, edo Hitzarmenaren IX/6.2 erregelan aipatzen diren kontrolaren helburuetarako.

Dokumentuaren kopia ez da zertan kautotu edo ziurtatu behar.

14.2 Segurtasuna kudeatzeko behin-behineko Ziurtagiri bat eman ahalko da honako kasu hauetan:

1) ontzi berriei, entregatzen dituztenean;

2) konpainia bat konpainia horretan berria den ontzi baten ustiapenaz arduratzen denean, edo

3) ontzi batek banderaz aldatzen duenean.

Segurtasuna kudeatzeko behin-behineko betetze-dokumentu hori gehienez hamabi hilabeteko aldirako emango du administrazioak, hark aitorturiko erakunde batek edo, administrazioak berak eskatuta, beste gobernu kontratatzaile batek.

14.3 Kasu berezietan, administrazioak edo, hark eskatuta, beste gobernu kontratatzaile batek segurtasuna kudeatzeko behin-behineko Ziurtagiriaren baliotasun-aldia zabal dezakete, gehienez ere sei hilabetez amaitzen den egunetik zenbatzen hasita.

14.4 Segurtasuna kudeatzeko behin-behineko Ziurtagiri bat eman ahalko da honako hauek ziurtatu ondoren:

1) betetze-dokumentua, edo behin-behineko betetze-dokumentua, dagokion ontziari buruzkoa dela;

2) ontzi horretarako konpainiaren segurtasuna kudeatzeko sistemak barnean hartzen dituela Kode honetako funtsezko elementuak, eta ebaluatu egin dela betetze-dokumentua eman aurreko auditorian edo haren frogapena egin dela behin-behineko betetze-dokumentua emateko;

3) konpainiak aurreikusia duela ontziaren auditoria bat egitea hurrengo hiru hilabeteetan;

4) kapitainak edo dagozkion goi-mailako ofizialek ezagutzen dituztela SKSa eta hura aplikatzeko aurreikusitako neurriak;

5) itsasoratu aurretik funtsezko irizten diren argibideak eman direla, eta

6) segurtasuna kudeatzeko sistemari buruzko dagokion informazioa eman dela ontziko langileek ulertzen duten/dituzten hizkuntzan edo hizkuntzetan.

15 Ziurtatzea

15.1 Administrazioak onarturiko prozedurei jarraiki egingo dira kode honetan xedaturiko ziurtatze guztiak, Erakundeak landuriko norabideak kontuan izanda (1).

16 Ziurtagiri-ereduak

16.1 Betetze-dokumentua, segurtasuna kudeatzeko ziurtagiria, behin-behieneko betetze-dokumentua eta segurtasuna kudeatzeko behin-behineko ziurtagiria Kode honen gehigarrian jasotako ereduen arabera idatzi beharko dira.

Erabilitako hizkuntza ingelesa edo frantsesa ez bada, bi hizkuntza horietako baterako itzulpena bilduko du testuak.

16.2 Aurreko 13.3 puntuko xedapenez gain, betetze-dokumentuan eta behin-behineko betetze-dokumentuan adierazten den ontzi mota berretsi ahalko da, segurtasuna kudeatzeko sisteman deskribaturiko ontziaren ustiapen-murrizketak ere biltzeko moduan.

(1) Ikus administrazioek segurtasuna kudeatzeko nazioarteko Kodea (ISM) ezartzeko berrikusitako Norabideak, A.913(22) Ebazpenaren bidez onarturikoak.

GEHIGARRIA

Betetze-dokumentuaren, segurtasuna kudeatzeko ziurtagiriaren, behin-behineko betetze-dokumentuaren eta segurtasuna kudeatzeko behin-behineko ziurtagiriaren ereduak

BETETZE DOKUMENTUA

(Zigilu ofiziala)

(Estatua)

Ziurtagiri-zk.:

Honako xedapen hauen arabera emana:

ITSASOAN GIZA BIZITZA SEGURTATZEKO NAZIOARTEKO HITZARMENA (1974, zuzendutakoa)

Honako Gobernu honek emandako agintearekin

(Estatuaren izena)

nork:

(pertsona edo erakunde baimendua)

Konpainiaren izena eta helbidea:

(ikus ISM Kodearen 1.1.2 puntua)

EGIAZTATZEN DU konpainiaren segurtasuna kudeatzeko sistemaren auditoria bat egin dela, eta sistema horrek betetzen dituela ontziaren segurtasun operatiboa kudeatzeko eta kutsadura prebenitzeko nazioarteko kodearen (ISM Kodea) xedapenak, ondoren zerrendaturiko ontzi motei dagokienez (zirrimarratu dagokionaren arabera):

Bidaiari-ontzia

Abiadura handiko bidaiari-ontzia

Abiadura handiko karga-ontzia

Solteko gaien ontzia

Petrolio-ontzia

Kimikagaien ontzia

Gas-ontzia

Itsas zabaleko zulaketako unitate mugikorra

Aurrekoak ez bezalako karga-ontzia

Betetze-dokumentu honek balioa du ............(e)ra arte, dagozkion aldian aldiko ziurtatzeak aparte utzi gabe.

Non emandakoa:

(dokumentua zein lekutan eman duten)

Emate-eguna:

(Dokumentua ematen duen behar bezala baimenduriko funtzionarioaren sinadura)

(Ematen duen agintaritzaren zigilua edo zigilu-marka, dagokionaren arabera)

URTEKO ZIURTATZEAK BERRESTEA

EGIAZTATZEN DA Hitzarmenaren IX/6.1 erregelaren eta ISM Kodearen 13.4 puntuaren arabera eginiko aldizkako ziurtatzean ziurtatu dela segurtasuna kudeatzeko sistemak ISM Kodearen dagozkion xedapenak betetzen dituela.

URTEKO 1. ZIURTATZEA Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

URTEKO 2. ZIURTATZEA Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

URTEKO 3. ZIURTATZEA Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

URTEKO 4. ZIURTATZEA Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

SEGURTASUNA KUDEATZEKO ZIURTAGIRIA

(Zigilu ofiziala) (Estatua)

Ziurtagiri-zk.:

ITSASOAN GIZA BIZITZA SEGURTATZEKO NAZIOARTEKO HITZARMENAREN (1974koa, zuzendutakoa) xedapenen arabera emandakoa

Honako Gobernu honek emandako agintearekin:

(Estatuaren izena)

nork:

(pertsona edo erakunde baimendua)

Ontziaren izena:

Zenbaki edo letra bereizgarriak:

Matrikula-portua:

Ontzi mota (*):

Erregistroko tonaje gordina:

IMO zenbakia:

Konpainiaren izena eta helbidea:

(ikus ISM Kodearen 1.1.2 puntua)

EGIAZTATZEN DU egin dela ontziaren segurtasuna kudeatzeko sistemaren auditoria eta ontziak betetzen dituela ontziaren segurtasun operatiboa kudeatzeko eta kutsadura prebenitzeko nazioarteko Kodearen (ISM Kodea) xedapenak, konpainiaren betetze-dokumentua horrelako ontzi motarako aplikagarria dela ziurtatu ondoren.

(*) Adierazi ontzi mota honako zerrenda honen arabera:

bidaiari-ontzia, abiadura handiko bidaiari-ontzia, abiadura handiko karga-ontzia, solteko gaien ontzia, petrolio-ontzia, kimikagaien ontzia, gas-ontzia, itsas zabaleko zulaketako unitate mugikorra edo aurrekoak ez bezalako unitate mugikorra.

Segurtasuna kudeatzeko Ziurtagiri honek balioa du ..........(e)ra arte, dagokion aldizkako ziurtatzea eta betetze-dokumentua balekoa izatea aparte utzi gabe.

Non emandakoa:

(dokumentua zein lekutan eman duten)

Emate-eguna:

(Ziurtagiria ematen duen behar bezala baimenduriko funtzionarioaren sinadura)

(Ematen duen agintaritzaren zigilua edo zigilu-marka, dagokionaren arabera)

Ziurtagiri-zk.:

BITARTEKO ZIURTATZEA ETA ZIURTATZE GEHIGARRIA BERRESTEA (ESKATZEN DENEAN)

EGIAZTATZEN DA Hitzarmenaren IX/6.1 erregelaren eta ISM Kodearen 13.8 puntuaren arabera eginiko aldizkako ziurtatzean egiaztatu dela segurtasuna kudeatzeko sistemak ISM Kodearen dagozkion xedapenak betetzen dituela.

BITARTEKO ZIURTATZEA (Urteko bigarren eta hirugarren mugaegunaren arteko aldian egingo da)

Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

ZIURTATZE GEHIGARRIA (*)

Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

ZIURTATZE GEHIGARRIA (*)

Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

ZIURTATZE GEHIGARRIA (*)

Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

(*) Hala badagokio.

Ikus administrazioek segurtasuna kudeatzeko nazioarteko Kodea (ISM) ezartzeko berrikusitako Norabideak, A.913(22) Ebazpenaren bidez onarturikoak.

BEHIN-BEHINEKO BETETZE DOKUMENTUA

(Zigilu ofiziala)

(Estatua)

Ziurtagiri-zk.:

ITSASOAN GIZA BIZITZA SEGURTATZEKO NAZIOARTEKO HITZARMENAREN (1974koa, zuzendutakoa) xedapenen arabera emandakoa

Honako Gobernu honek emandako agintearekin:

(Estatuaren izena)

nork:

(pertsona edo erakunde baimendua)

Konpainiaren izena eta helbidea:

(ikus ISM Kodearen 1.1.2 puntua)

EGIAZTATZEN DU konpainiaren segurtasuna kudeatzeko sistema egokitzen dela ontziaren segurtasun operatiboa kudeatzeko eta kutsadura prebenitzeko nazioarteko Kodearen (ISM Kodea) 1.2.3. puntuan jasota dauden helburuetara, ondoren zerrendaturiko ontzi motei dagokienez (zirrimarratu dagokionaren arabera):

Bidaiari-ontzia

Abiadura handiko bidaiari-ontzia

Abiadura handiko karga-ontzia

Solteko gaien ontzia

Petrolio-ontzia

Kimikagaien ontzia

Gas-ontzia

Itsas zabaleko zulaketako unitate mugikorra

Aurrekoak ez bezalako karga-ontzia

Noiz arte da balioduna behin-behineko betetze-dokumentu hau?

Non emandakoa:

(dokumentua zein lekutan eman duten)

Emate-eguna:

(Dokumentua ematen duen behar bezala baimenduriko funtzionarioaren sinadura)

(Ematen duen agintaritzaren zigilua edo zigilu-marka, dagokionaren arabera)

SEGURTASUNA KUDEATZEKO BEHIN-BEHINEKO ZIURTAGIRIA

(Zigilu ofiziala)

(Estatua)

Ziurtagiri-zk.:

ITSASOAN GIZA BIZITZA SEGURTATZEKO NAZIOARTEKO HITZARMENAREN (1974koa, zuzendutakoa) xedapenen arabera emandakoa

Honako Gobernu honek emandako agintearekin:

(Estatuaren izena)

nork:

(pertsona edo erakunde baimendua)

Ontziaren izena:

Zenbaki edo letra bereizgarriak:

Matrikula-portua:

Ontzi mota (*):

Erregistroko tonaje gordina:

IMO zenbakia:

Konpainiaren izena eta helbidea:

(ikus ISM Kodearen 1.1.2 puntua)

EGIAZTATZEN DU bete direla ISMren 14.4 puntuaren xedapenak eta konpainiaren betetze-dokumentua/behin-behineko dokumentua ontzi honi dagokiola.

Segurtasuna kudeatzeko behin-behineko ziurtagiri hau balioduna da .....................(e)ra arte, betetze-dokumentua/behin-behineko betetze-dokumentua (**) balekoa izaten jarraitzea aparte utzi gabe.

(*) Adierazi ontzi mota honako zerrenda honen arabera:

bidaiari-ontzia, abiadura handiko bidaiari-ontzia, abiadura handiko karga-ontzia, solteko gaien ontzia, petrolio-ontzia, kimikagaien ontzia, gas-ontzia, itsas zabaleko zulaketako unitate mugikorra edo aurrekoak ez bezalako unitate mugikorra.

(**) Zirrimarratu dagokionaren arabera.

Non emandakoa:

(dokumentua zein lekutan eman duten)

Emate-eguna:

(Ziurtagiria ematen duen behar bezala baimenduriko funtzionarioaren sinadura)

(Ematen duen agintaritzaren zigilua edo zigilu-marka, dagokionaren arabera)

Ziurtagiri-zk.:

Noiz arte luzatuko da segurtasuna kudeatzeko behin-behineko ziurtagiri honen baliotasuna?

Luzapena eman zen eguna:

(Ziurtagiriaren baliotasuna luzatzen duen behar bezala baimenduriko funtzionarioaren sinadura)

(Ematen duen agintaritzaren zigilua edo zigilu-marka, dagokionaren arabera)

II. ERANSKINA

ADMINISTRAZIOENTZAKO XEDAPENAK SEGURTASUNA KUDEATZEKO NAZIOARTEKO KODEA (ISM) EZARTZEARI DAGOKIONEZ

A zatia — Xedapen orokorrak

B zatia — Ziurtatzea eta arauak

2 Ziurtatze-prozesua

3 Kudeaketa-arauak

4 Lehiakortasun-arauak

5 Betetze-dokumentuen eta segurtasuna kudeatzeko ziurtagirien ereduak

A ZATIA — XEDAPEN OROKORRAK

1.1 Erregelamendu hau aplikatzen den ontzietarako ISM Kodearen xedapenetan bilduriko egiaztatze- eta ziurtatze-lanak aurrera eramaterakoan, titulu honen B zatian ezarritako xedapen eta arauak beteko dituzte Estatu kideek.

1.2 Horretaz gain, Estatu kideek behar bezala hartuko dituzte kontuan administrazioek segurtasuna kudeatzeko nazioarteko Kodea (ISM Kodea) ezartzeko berrikusitako Norabideen xedapenak, IMOk onarturikoak 2001eko azaroaren 29ko A.913 (22) Ebazpenaren bidez, titulu honen B zatian bilduta ez dauden neurrian.

B ZATIA — ZIURTATZEA ETA ARAUAK

2 Ziurtatze-prozesua

2.1 Ondoren xedaturikoaren arabera egingo da konpainia baten izeneko betetze-dokumentua eta edozein ontziren izeneko segurtasuna kudeatzeko ziurtagiria emateko dagokion ziurtatze-prozesua:

2.2 Honako etapa hauek bilduko ditu, oro har, ziurtatze-prozesuak:

1) hasierako ziurtatzea;

2) urteko edo bitarteko ziurtatzea;

3) berritzea ziurtatzea, eta

4) ziurtatze gehigarria.

Konpainiak administrazioari edo haren izenean diharduen erakunde aitortuari eginiko aldez aurreko eskaeraren ondoren egiten dira ziurtatze horiek.

2.3 Segurtasunaren kudeaketaren auditoria bat bilduko dute ziurtatzeek.

2.4 Auditoria bat aurrera eramate aldera, auditore nagusi bat eta, hala badagokio, auditoria-talde bat izendatuko dira.

2.5 Horrela izendaturiko auditorea konpainiarekin jarriko da harremanetan eta auditoriarako plan bat landuko da.

2.6 Auditore nagusiaren zuzendaritzapean landu beharko da auditoriaren txostena, eta zehatza eta osoa izateaz arduratuko da.

2.7 Auditoria-plana, auditoria egiten duen taldeko kideak zein diren, datak eta konpainia zein den jasoko dira auditoriaren txostenean; horretaz gain, edozein ez-betetze edo ohar dela-eta emandako dokumentuak jasoko dira, eta oharrak bilduko dira segurtasuna kudeatzeko sistemak adierazitako helburuak lortzeari begira duen eraginkortasunari buruz.

3 Kudeaketa-arauak

3.1 ISM Kodea betetzen dela ziurtatzeaz arduratzen den taldeko auditoreek eskumena izango dute honako hauei buruz:

1) konpainiak ustiaturiko edozein ontzi motatarako aplikagarriak diren erregela eta erregelamenduak betetzen direla bermatzea, itsasgizonen titulazioa bilduta;

2) itsas ziurtagiriekin loturiko onartzeko, aitortzeko eta ziurtatzeko jarduerak;

3) segurtasuna kudeatzeko sistemaren eremuan kontuan hartu beharreko parametroak, ISM Kodearen xedapenen arabera, eta

4) ontzien ustiapenen alorreko esperientzia praktikoa.

3.2 ISM Kodearen xedapenak betetzen direla ziurtatzerakoan, bermatu egin beharko da aholkularitza-zerbitzuak ematen dituzten langileak independenteak direla ziurtatze-prozeduraz arduratzen direnekiko.

4 Lehiakortasun-arauak

4.1 Ziurtatzea egiteko oinarrizko eskumenak.

4.1.1 ISM Kodearen xedapenak betetzen diren egiaztatzeko ziurtatzean parte hartuko duten langileek ikuskatzaileentzako gutxieneko irizpideak bete beharko dituzte, 95/21/EE Zuzentarauaren VII. eranskinaren 2. atalean ezarritakoak.

4.1.2 Langileek prestakuntza bat behar dute jasoa izan, eskumen eta jakintza praktiko nahikoak eskuratzea bermatzen duena ISM xedapenak betetzen direla ziurtatzeko, batez ere honako hauei dagokienez:

a) ISM Kodea ezagutu eta ulertzea;

b) nahitaez bete beharreko arauak eta erregelak;

c) konpainiek kontuan hartu beharreko parametroak, ISM Kodearen xedapenen arabera;

d) azterketak balioesteko teknikak, galderak, ebaluazioak eta txostenak;

e) segurtasuna kudeatzeko alderdi tekniko eta operatiboak;

f) itsas garraioaren eta ontziko lanen oinarrizko jakintzak, eta

g) itsas sektorearekin loturiko gutxienez kudeaketa-sistema baten auditorian parte-hartzea.

4.2 Hasierako ziurtatzea egiteko eta berritzea ziurtatzeko eskumena.

4.2.1 Konpainiak edo edozein ontzi motak ISM Kodearen xedapenak betetzen ote dituzten ebaluatzeko, arestian adierazitako oinarrizko eskumenaz gain, betetze-dokumentu baten edo segurtasuna kudeatzeko ziurtagiri baten hasierako edo berritzeko ziurtatzeak egin behar dituzten langileek eskumenak izan behar dituzte honako hauetarako:

a) segurtasuna kudeatzeko sistemaren (SKS) elementuak ISM Kodea betetzen duten edo ez zehaztea;

b) konpainiaren edo edozein ontzi motaren SKSaren eraginkortasuna zehaztea araudiak betetzen direla bermatzeko, arauzko eta sailkapenezko azterketen erregistroek erakutsitakoaren arabera;

c) arauzko eta sailkapenezko azterketek bildu gabeko araudiak betetzen ote diren SKSak zenbaterainoko eraginkortasunez bermatzea ahalbidetzen duen ebaluatzea, eta betetzen dela ziurtatzea, eta

d) IMOk, administrazioek, sailkapenezko sozietateek eta itsas sektoreko erakundeek gomendaturiko segurtasun-praktikak kontuan hartu ote diren ebaluatzea.

4.2.2 Beharrezko eskumena daukaten taldeek, oso-osoan, lor dezakete eskumen-maila hori.

5 Betetze-dokumentuen eta segurtasuna kudeatzeko ziurtagirien ereduak

Ontziek zerbitzua Estatu kide bakar batean ematen badute, Estatu horrek ISM Kodearen erantsitako ereduak edo, bestela, betetze-dokumentua, segurtasuna kudeatzeko ziurtagiria, behin-behineko betetze-dokumentua eta segurtasuna kudeatzeko behin-behineko ziurtagiria erabiliko ditu, eta horien ereduak ondoren jasota daude.

7. artikuluaren 1. paragrafoaren, edo, hala badagokio, 2. paragrafoaren, araberako salbuespenen bat izanez gero, emandako ziurtagiria desberdina izango da arestian adierazitakoarekiko, eta argi eta garbi adierazi beharko du Erregelamendu honen 7. artikuluaren 1. paragrafoaren, edo, hala badagokio, 2. paragrafoaren araberako salbuespena egin dela, muga operatibo aplikagarriak adierazita.

BETETZE DOKUMENTUA

(Zigilu ofiziala)

(Estatua)

Ziurtagiri-zk.:

Erkidegoan ISM Kodearen aplikazioari buruzko 336/2006 (EE) Erregelamenduaren [eta ITSASOAN GIZA BIZITZA SEGURTATZEKO NAZIOARTEKO HITZARMENaren, 1974koa, zuzendutakoa] (*) xedapenen arabera emandakoa.

Honako Gobernu honek emandako agintearekin:

(Estatuaren izena)

nork:

(pertsona edo erakunde baimendua)

Konpainiaren izena eta helbidea:

(ikus 336/2006 [EE] Erregelamenduaren I. eranskinaren A zatiaren 1.1.2 puntua)

EGIAZTATZEN DU konpainiaren segurtasuna kudeatzeko sistemaren auditoria bat egin dela, eta sistema horrek betetzen dituela ontziaren segurtasun operatiboa kudeatzeko eta kutsadura prebenitzeko nazioarteko kodearen (ISM Kodea) xedapenak, ondoren zerrendaturiko ontzi motei dagokienez (zirrimarratu dagokiona):

Bidaiari-ontzia

Abiadura handiko bidaiari-ontzia

Abiadura handiko karga-ontzia

Solteko gaien ontzia

Petrolio-ontzia

Kimikagaien ontzia

Itsas zabaleko zulaketako unitate mugikorra

Aurrekoak ez bezalako karga-ontzia

Gurpil bidezko bidaiarien transbordadorea

(*) Kortxeteen arteko esaldia ezaba liteke ontziek zerbitzuak Estatu kide bakar batean soil-soilik ematen badituzte.

Betetze-dokumentu hau balioduna da ............(e)ra arte, dagozkion aldian aldiko ziurtatzeak aparte utzi gabe.

Non emandakoa:

(dokumentua zein lekutan eman duten)

Emate-eguna:

(Dokumentua ematen duen behar bezala baimenduriko funtzionarioaren sinadura)

(Ematen duen agintaritzaren zigilua edo zigilu-marka, dagokionaren arabera)

URTEKO ZIURTATZEAK BERRESTEA

EGIAZTATZEN DA Erkidegoan ISM Kodea aplikatzeari buruzko 336/2006 (EE) Erregelamenduaren (*) 6. artikuluaren [eta Hitzarmenaren IX/6.1 erregelaren eta ISM Kodearen 13.4 puntuaren] arabera eginiko aldizkako ziurtatzean segurtasuna kudeatzeko sistema ISM Kodearen eskakizunekin uztartzen dela.

URTEKO 1. ZIURTATZEA

Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

URTEKO 2. ZIURTATZEA

Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

URTEKO 3. ZIURTATZEA

Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

URTEKO 4. ZIURTATZEA

Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

(*) Kortxeteen arteko esaldia ezaba liteke ontziek zerbitzuak Estatu kide bakar batean soil-soilik ematen badituzte.

SEGURTASUNA KUDEATZEKO ZIURTAGIRIA

(Zigilu ofiziala)

(Estatua)

Ziurtagiri-zk.:

Erkidegoan ISM Kodearen aplikazioari buruzko 336/2006 (EE) Erregelamenduaren [eta ITSASOAN GIZA BIZITZA SEGURTATZEKO NAZIOARTEKO HITZARMENaren, 1974koa, zuzendutakoa] (*) xedapenen arabera emandakoa.

Honako Gobernu honek emandako agintearekin:

(Estatuaren izena)

nork:

(pertsona edo erakunde baimendua)

Ontziaren izena:

Zenbaki edo letra bereizgarriak:

Matrikula-portua:

Ontzi mota (**):

Erregistroko tonaje gordina:

IMO zenbakia:

Konpainiaren izena eta helbidea:

(ikus 336/2006 [EE] Erregelamenduaren I. eranskinaren A zatiaren 1.1.2 puntua)

EGIAZTATZEN DU egin dela ontziaren segurtasuna kudeatzeko sistemaren auditoria eta ontziak betetzen dituela ontziaren segurtasun operatiboa kudeatzeko eta kutsadura prebenitzeko nazioarteko Kodearen (ISM Kodea) xedapenak, konpainiaren betetze-dokumentua horrelako ontzi motarako aplikagarria dela egiaztatu ondoren.

Segurtasuna kudeatzeko Ziurtagiri hau balioduna da ..........(e)ra arte, dagokion aldizkako ziurtatzea eta betetze-dokumentua balekoa izatea aparte utzi gabe.

Non emandakoa:

(dokumentua zein lekutan eman duten)

Emate-eguna:

(Ziurtagiria ematen duen behar bezala baimenduriko funtzionarioaren sinadura)

(Ematen duen agintaritzaren zigilua edo zigilu-marka, dagokionaren arabera)

(*) Kortxeteen arteko esaldia ezaba liteke ontziek zerbitzuak Estatu kide bakar batean soil-soilik ematen badituzte.

(**) Adierazi ontzi mota honako zerrenda honen arabera:

bidaiari-ontzia, abiadura handiko bidaiari-ontzia, abiadura handiko karga-ontzia, solteko gaien ontzia, petrolio-ontzia, kimikagaien ontzia, gas-ontzia, itsas zabaleko zulaketako unitate mugikorra, aurrekoak ez bezalako unitate mugikorra edo gurpil bidezko bidaiarien transbordadorea.

BITARTEKO ZIURTATZEA ETA ZIURTATZE GEHIGARRIA BERRESTEA (ESKATZEN DENEAN)

EGIAZTATZEN DA Erkidegoan ISM Kodea aplikatzeari buruzko 336/2006 (EE) Erregelamenduaren 6. artikuluaren [eta Hitzarmenaren IX/6.1 erregelaren eta ISM Kodearen 13.8 puntuaren] (*) arabera eginiko aldizkako ziurtatzean segurtasuna kudeatzeko sistema ISM Kodearen eskakizunekin uztartzen dela.

BITARTEKO ZIURTATZEA

(Urteko bigarren eta hirugarren mugaegunaren arteko aldian egingo da)

Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

ZIURTATZE GEHIGARRIA (**)

Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

ZIURTATZE GEHIGARRIA (**)

Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

ZIURTATZE GEHIGARRIA (**)

Sinadura:

(Funtzionario baimenduaren sinadura)

Lekua:

Data:

(*) Kortxeteen arteko esaldia ezaba liteke ontziek zerbitzuak Estatu kide bakar batean soil-soilik ematen badituzte.

(* *) Hala badagokio, ikus IMS Kodearen 13.8 paragrafoa eta administrazioek segurtasuna kudeatzeko nazioarteko Kodea (ISM Kodea) ezartzeko Norabideen paragrafoa [A.913(22) Ebazpena].

BEHIN-BEHINEKO BETETZE DOKUMENTUA

(Zigilu ofiziala)

(Estatua)

Ziurtagiri-zk.:

Erkidegoan ISM Kodearen aplikazioari buruzko Kontseiluaren 336/2006 (EE) Erregelamenduaren [eta ITSASOAN GIZA BIZITZA SEGURTATZEKO NAZIOARTEKO HITZARMENaren, 1974koa, zuzendutakoa] (*) xedapenen arabera emandakoa.

Honako Gobernu honek emandako agintearekin:

(Estatuaren izena)

nork:

(pertsona edo erakunde baimendua)

Konpainiaren izena eta helbidea:

(ikus 336/2006 [EE] Erregelamenduaren I. eranskinaren A zatiaren 1.2 puntua)

EGIAZTATZEN DU konpainiaren segurtasuna kudeatzeko sistema egokitzen dela 336/2006 (EE) Erregelamenduaren I. eranskinaren A zatiaren 1.2.3 puntuan agertzen diren helburuetara, ondoren zerrendatzen diren ontzi motei dagokienez (zirrimarratu dagokionaren arabera):

Bidaiari-ontzia

Abiadura handiko bidaiari-ontzia

Abiadura handiko karga-ontzia

Solteko gaien ontzia

Petrolio-ontzia

Kimikagaien ontzia

Gas-ontzia

Itsas zabaleko zulaketako unitate mugikorra

Aurrekoak ez bezalako karga-ontzia

Gurpil bidezko bidaiarien transbordadorea

(*) Kortxeteen arteko esaldia ezaba liteke ontziek zerbitzuak Estatu kide bakar batean soil-soilik ematen badituzte.

Noiz arte da balioduna behin-behineko betetze-dokumentu hau?

Non emandakoa:

(dokumentua zein lekutan eman duten)

Emate-eguna:

(Dokumentua ematen duen behar bezala baimenduriko funtzionarioaren sinadura)

(Ematen duen agintaritzaren zigilua edo zigilu-marka, dagokionaren arabera)

SEGURTASUNA KUDEATZEKO BEHIN-BEHINEKO ZIURTAGIRIA

(Zigilu ofiziala)

(Estatua)

Ziurtagiri-zk.:

Erkidegoan ISM Kodearen aplikazioari buruzko Kontseiluaren 336/2006 (EE) Erregelamenduaren [eta ITSASOAN GIZA BIZITZA SEGURTATZEKO NAZIOARTEKO HITZARMENaren, 1974koa, zuzendutakoa] (*) xedapenen arabera emandakoa.

Honako Gobernu honek emandako agintearekin:

(Estatuaren izena)

nork:

(pertsona edo erakunde baimendua)

Ontziaren izena:

Zenbaki edo letra bereizgarriak:

Matrikula-portua:

Ontzi mota (**):

Erregistroko tonaje gordina:

Zenbaki edo letra bereizgarriak:

Konpainiaren izena eta helbidea:

(ikus 336/2006 [EE] Erregelamenduaren I. eranskinaren A zatiaren 1.1.2 puntua)

EGIAZTATZEN DU bete direla 336/2006 (EE) Erregelamenduaren I. eranskinaren A zatiaren 14.4 puntuaren xedapenak eta konpainiaren betetze-dokumentua/behin-behineko dokumentua (***) ontzi honi dagokiola.

Segurtasuna kudeatzeko behin-behineko ziurtagiri hau balioduna da .....................(e)ra arte, betetze-dokumentua/behin-behineko betetze-dokumentua balioduna izaten jarraitzea aparte utzi gabe.

Non emandakoa:

(dokumentua zein lekutan eman duten)

Emate-eguna:

(Ziurtagiria ematen duen behar bezala baimenduriko funtzionarioaren sinadura)

(Ematen duen agintaritzaren zigilua edo zigilu-marka, dagokionaren arabera)

(*) Kortxeteen arteko esaldia ezaba liteke ontziek zerbitzuak Estatu kide bakar batean soil-soilik ematen badituzte.

(**) Adierazi ontzi mota honako zerrenda honen arabera:

bidaiari-ontzia, abiadura handiko bidaiari-ontzia, abiadura handiko karga-ontzia, solteko gaien ontzia, petrolio-ontzia, kimikagaien ontzia, gas-ontzia, itsas zabaleko zulaketako unitate mugikorra, aurrekoak ez bezalako unitate mugikorra edo gurpil bidezko bidaiari-transbordadorea.

(***) Zirrimarratu dagokionaren arabera.

Noiz arte luzatuko da segurtasuna kudeatzeko behin-behineko ziurtagiri honen baliotasuna?

Luzapena eman zen eguna:

(Ziurtagiriaren baliotasuna luzatzen duen behar bezala baimenduriko funtzionarioaren sinadura)

(Ematen duen agintaritzaren zigilua edo zigilu-marka, dagokionaren arabera)

euskal legezalea