102007legea,ahalmenurrituentzakolaguntza

10/2007 Legea, Ahalmen urrituentzako laguntza-txakurrei buruzkoa

Eusko Legebiltzarra

10/2007 LEGEA, ekainaren 29koa, Ahalmen Urrituentzako Laguntza Txakurrei buruzkoa.

Eusko Legebiltzarrak ondoko lege hau onartu duela jakinarazten zaie Euskadiko herritar guztiei:

10/2007 Legea, ekainaren 29koa, Ahalmen Urrituentzako Laguntza Txakurrei buruzkoa.

ZIOEN AZALPENA

Euskal Herriko Autonomia Estatutuko 10.12 artikuluan Euskal Autonomia Erkidegoari gizarte-laguntzaren arloan ematen zaion eskumen esklusiboaren arabera onesten da lege hau. Halaber, kontuan hartu behar da Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute Erakundeen arteko Legean lurralde historikoetako foru-organoei ematen zaiela, bakoitzari bere lurraldean, arlo horretakoak betetzeko eskumena.

Bestetik, gure Estatutuaren testuaren 9.2 artikuluan ezartzen da euskal botere publikoei dagokiela, haien eskumenen barruan, gizabanakoaren eta taldeen arteko askatasuna eta berdintasuna lortzeko baldintzak bultzatzea eta oztopoak kentzea askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eraginkorrak izan daitezen, bai eta politikan, ekonomian, kulturan eta gizartean herritar guztien parte-hartzea erraztea ere.

Konstituzioko 14. artikuluan jasota dagoen berdintasun-printzipioa benetan gauzatuko bada, pertsona guztiek gune publikoetara sartzeko eta gune horiek erabiltzeko modua izango dutela bermatu beharra dago, haien gizarte-integrazioaren alde egiteko. Hartara, 49. artikuluan ezarrita dagoenarekin bat etorriz, botere publikoek urritasun fisiko, sentsorial edo psikikoa dutenei begira aurreneurri-, tratamendu-, birgaitze- eta integrazio-politika egin beharko dute, eta, horren arabera, behar duten arreta berezia eman beharko zaie ahalmen-urrituei eta haien eskubideak babestu beharko dira.

Horrela, euskal instituzioek, beren eskumenen esparruan, ahalmen-urrituak integratzeko ekimenak aurrera eraman dituzte. Autonomia Erkidegoaren esparruan, Irisgarritasuna Sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeak eredu berria du helburu, izan ere, oztopo arkitektonikoak desagerraraztea aldarrikatzen duen kontzeptu klasikotik harago joaten da, gure Erkidegoko pertsona guztiek, eta bereziki hainbat arrazoirengatik ahalmen-urritasunen bat dutenek, ingurune fisikora eta komunikaziora iristeko modua bermatuta izan dezaten.

Lege honek Itsu Txakurren azaroaren 21eko 17/1997 Legea, Eusko Legebiltzarrak onetsitakoa, indargabetzen du. Ikusteko arazoak dituzten pertsonentzat tresna baliotsua izan bazen ere, denboraren joanean guztiz arau zorrotza bilakatu da, ikusmen-urritasuna ez den beste urritasunen bat duten pertsonei ez baitie onartzen laguntza-txakurrak erabiltzea.

Legearen helburua eskubide hori zabaltzea da, hots, beren ahalmen-urritasunek ezarritako mugak gainditzeko txakur baten laguntza behar duten pertsona guztiengana hedatzea.

Legea bi kapitulutan egituratzen da. Lehenengo kapituluan xedapen orokorrak daude jasota, eta honako hauek arautzen dira: laguntza-txakur gisa errekonozitzeko eskakizunak -izaera aitorzeko eskumena foru-aldundiei ematen zaie-; laguntza-txakurra erabiltzen duten ahalmen-urrituek edozein leku, establezimendu edo garraio publikotan edo erabilera publikokotan sartzeko, ibiltzeko eta egoteko duten eskubidea, batetik, eta eskubide horretaz baliatzean dituzten betebeharrak, bestetik. Bigarren kapituluan zehapen-araubidea ezartzen da, legean adierazitako eskubideak eta betebeharrak benetan bete daitezen; foru-aldundiei ematen zaie zehatzeko eskumena.

I. KAPITULUA

XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua.– Helburua eta aplikazio-eremua.

Lege honen helburua da laguntza-txakur batekin ibiltzen diren ahalmen-urritu guztiei erabilera publikoko edozein toki, establezimendu edo garraiotan, hala titulartasun publiko nola pribatukoetan, txakurrarekin sartzeko, ibiltzeko edo egoteko eskubidea aitortu eta bermatzea.

2. artikulua.– Laguntza-txakurra zer den.

Ahalmen-urrituekin ibiltzeko, haiek gidatzeko, laguntzeko eta sorosteko trebatutako txakurrak dira laguntza-txakurrak, betiere balio ezaguneko erakunde espezializatuetan trebatuak.

3. artikulua.– Errekonozitzea eta identifikatzea.

1.– Laguntza-txakur gisa errekonozitzeko, ondoren aipatzen diren eskakizunak bete beharko dira:

a) Txakurrak lege honetako 2. artikuluan zehaztutako egitekoetan trebakuntza jaso duela dioen egiaztagiria izatea.

b) Hurrengo artikuluan aipatzen diren higiene eta osasun arloko baldintzak betetzen direla dioen egiaztagiria izatea.

c) Laguntza-txakurraren erabiltzailea identifikatzea.

2.– Laguntza-txakurra dela onartu eta gero, ezaugarri hori bizitza osoan gordeko du txakurrak, lege honetako 6.4 artikuluan esaten dena kontuan izan beharko bada ere.

3.– Laguntza-txakurra beti halakotzat identifikatzen duen ikurrarekin ibiliko da. Horrekin batera, txakur-espezieko animalia izateagatik eraman beharreko gainerako identifikazioak ere jarrita eduki beharko ditu.

4.– Foru-aldundien eginkizuna izango da, bakoitzak bere lurraldean diharduela, laguntza-txakurrak errekonozitu eta identifikatzea. Orobat, akreditaziorako prozedura ere xedatu beharko dute.

5.– Erabiltzaileari laguntza-txakurraren egiaztagiria agintari eskudunak edo kasuan kasuko zerbitzuko arduradunak soilik eskatu ahal izango dio.

6.– Euskal Autonomia Erkidegoan bizi ez eta laguntza-txakurra erabiltzen duten ahalmen-urrituek baliozkoa izango dute, aldi bateko egonaldietan, dagokien administrazio publikoak emandako egiaztagiria.

4. artikulua.– Higiene- eta osasun-baldintzak.

1.– Orokorrean etxeko animalia guztiek higiene eta osasun arloan bete beharreko baldintzez gainera, beste hauek ere bete beharko dituzte laguntza-txakurrek:

a) Ezin izango dute pertsonei kutsatzeko moduko gaixotasunik eduki. Gaixotasun horiek une bakoitzean indarrean dagoen antropozoonosien taulan jasotakoak izango dira.

b) Errabiaren kontrako txertoa hartuta egon beharko dute, ekinokokosiaren aurkako tratamendua hartuta aldian-aldian; kanpoaldeko eta barrualdeko parasitorik ere ez dute izan beharko. Bestalde, leishmaniasia, leptospirosia eta bruzelosia duten edo ez ikusteko egindako probetan, emaitzak negatiboa izan beharko du.

2.– Aurreko paragrafoan aipatzen diren gaitzetako bat ere ez duela egiaztatzeko, albaitariaren egiaztagiria behar izango da.

3.– Laguntza-txakur izaten jarraitzeko, sei hilean behin azterketa egingo zaio txakurrari, artikulu honetako lehen paragrafoan aipatzen diren higiene eta osasun arloko baldintzak betetzen dituen edo ez ikusteko.

5. artikulua.– Leku publikoak edo erabilera publikoa dutenak zeintzuk diren zehaztea.

Legen honetako 1. artikuluan esaten denaren ondorioetarako, hauek izango dira leku publikoak edo erabilera publikoa dutenak:

a) Bideei buruz unean-unean ezartzekoa den hirigintzako legedian oinezkoentzako pasabide, oinezkoentzako bide eta oinezkoek bakarrik erabiltzeko jotako bideak.

b) Aisiarako kanpoaldeko lekuak.

c) Era guztietako zentro ofizialak, titulartasuna edonolakoa dela ere, orokorrean herritarrek sartzeko debekurik ez baldin badute.

d) Maila eta arlo guztietako ikastetxeak.

e) Osasun- eta laguntza-zentroak.

f) Kirol-instalazioak.

g) Zaharren egoitzak, zaharren etxeak eta zaharrei laguntzeko elkarteak.

h) Erlijio-zentroak.

i) Merkataritzako denda eta establezimenduak.

j) Profesional liberalen bulegoak.

k) Autobus, metro, tren eta garraio publikoko ibilgailu arinen geltokiak, aireportuak eta portuak.

l) Azaroaren 10eko 4/1995 Legearen menpe dauden lokal eta instalazioak. Lege hori ikuskizun publiko eta jolas-ekintzei buruzkoa da.

m) Hotelak, aterpeak, kanpamenduak, bungalow-ak, apartamentuak, oporguneak, bainuetxeak, kanpinak eta diru-ordainaren truke pertsonei logelaren bat edo egoitza eskaintzeko diren establezimenduak. Baita turismoarekin zuzeneko zerikusia duten zerbitzuak eskaintzen dituzten bestelako jendaurreko zerbitzuak ere.

n) Edozein garraio kolektibo publiko edo erabilera publikoko edozein garraio kolektibo eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioen eskumenekoak diren hiriko edo hiriarteko ibilgailu arinen bidezko zerbitzuak.

o) Orokorrean, beste edozein leku, lokal edo establezimendu, erabilera publikokoa edo jendearen arretarakoa baldin bada.

6. artikulua.– Eskubidea erabiltzea.

1.– Lege honetako 1. artikuluan aitorturiko eskubideak, hainbat lekutan sartu, ibili eta egotekoak, berekin dakar laguntza-txakurra erabiltzailearen ondoan etenik eta mugarik gabe egotea. Horren salbuespena izango da hirugarrenentzat, erabiltzailearentzat edota laguntza-txakurrarentzat berarentzat arriskua egotea.

2.– Garraiobideetan sartu, ibili eta egoteko eskubideak ondorio hauek izango ditu:

a) Laguntza-txakurraren erabiltzaileak lehentasuna izango du jarlekurik zabalena aukeratzeko, inguruan leku libre zabalena duena aukeratzeko edo pasabidearen alboan dagoena aukeratzeko, betiere zein garraio mota den kontuan izanda.

b) Ibilgailu arinetan egindako hiri barruko edo hiri arteko garraio-zerbitzuetan, laguntza-txakurra atzeko aldean joango da eskuarki, erabiltzailearen oinen alboan jarrita, eta betetako lekuak zenbatzerakoan, txakurra ere zenbatu egingo da.

Dena den, eta erabiltzaileak hala nahi badu, aurreneko lerroko eskuineko jarlekua hartu ahal izango du, laguntza-txakurra oinen alboan jarrita duela, ondorengo kasuetan:

– Ibilbide luzeko bidaietan.

– Erabiltzaile bi, laguntza-txakur banarekin, elkarrekin doazenean.

3.– Lege honetan aitortzen zaizkien eskubideak indarrik gabe geratuko dira, laguntza-txakurrek gaixotasunenak izan daitezkeen ondorengo zantzuak baldin badituzte:

a) Sukarraren zantzuak.

b) Ilea normalean ez bezala galtzea.

c) Kaka arina egitea.

d) Jario anormalak izatea.

e) Azaleko parasitosien zantzuak.

f) Zauriak izatea, betiere neurriaren eta itxuraren arabera.

4.– Animaliak laguntza-txakur izaera galdu ahal izango du dagozkion eginkizunak betetzeko gauza ez bada. Era berean, eraso egiteko jarreraren bat erakusten badu, laguntza-txakur izaera galdu ahal izango du.

Foru-aldundiei dagokie, bakoitzari bere lurraldean, laguntza-txakur izaera kentzea, erregelamendu bidez zehaztutako prozedura jarraituta, baina kasu guztietan albaitariaren egiaztagiria behar izango da.

7. artikulua.– Gastu ekonomikoak.

Lege honetan onartutako eskubideez baliatzeak ez dio eragingo inolako gasturik, inoiz ere, laguntza-txakurraren erabiltzaileari.

8. artikulua.– Laguntza-txakurraren erabiltzailearen betebeharrak.

Laguntza-txakurra erabiltzen duten pertsonek legeetan jasotakoak betetzeko betebeharra dute, baina, bereziki, ondorengoak beteko dituzte:

a) Txakurra laguntza-txakurra dela egiaztatzen duen agiria, lehen aipatutakoa, aldean eraman eta erakustea, hala eskatzen zaionean.

b) Laguntza-txakurra erakutsi dizkioten eginkizun bereziak egiteko baino ez erabiltzea.

c) Bide eta leku publikoetan, edo erabilera publikokoetan, higiene- eta segurtasun-arauak bete eta errespetatzea, erabiltzaileak duen ahalmen-urritasunak uzten dion neurrian.

d) Erantzukizun zibila babestuko duen poliza izenpetuta edukitzea, laguntza-txakurrak hirugarrenei egin diezaiekeen kaltea babestuta izateko.

II. KAPITULUA

ZEHAPEN ARAUBIDEA

9. artikulua.– Arau-hausteak.

Lege honi dagokionez, legean esaten dena ez betetzea izango da administrazioko arau-haustea. Legean bertan zehaztuta dago zeintzuk diren arau-hausteak.

Jokabide horiek lege honetan xedatzen denaren arabera zehatuko dira.

10. artikulua.– Erantzukizuna duten pertsonak.

1.– Lege honetan zehaztutako arau-hausteen erantzule arau-hauste horien egileak baino ez dira izango.

2.– Legean tipifikatutako gertakaria beren kasa, beste norbaitekin batera edo beste norbaitez baliatuz burutzen duten pertsona fisikoak edo juridikoak dira arau-hausteen egileak, zor den lan-obedientzia kasuetan salbu.

3.– Era berean, egileak izango dira:

a) Arau-haustea burutzeko ezinbestekoa den laguntzaren bat eman duten pertsonak.

b) Jarduerak antolatu edo establezimenduak ustiatzen dituzten pertsona fisiko edo juridikoak, kasuan kasuko lizentziaren jabe diren pertsonak edo zerbitzuaren jabe den erakunde publiko edo pribatuaren arduradunak, baldin eta pertsona horiek ez badute galarazten beste norbaitek lege honetan jasota dauden arau-hausteak burutzea.

11. artikulua.– Arau-hausteen sailkapena.

1.– Lege honetan zehazturik dauden administrazioko arau-hausteak arinak, larriak eta oso larriak izango dira.

2.– Hauek dira arau-hauste arinak:

a) Lege honetan eta legea garatuko duen araudian jasotako xedapenak ez betetzea, horrek kalte larria sortzen ez badu eta hutsegite larri edo oso larritzat jotakoa ez bada. Era berean, arau-hauste arinak izango dira aipatu dugun araudian onartzen diren eskubideak gauzatzeari oztopoak jartzeko asmoa duten jarrera guztiak.

b) Txakurra laguntza-txakurra dela egiaztatzen duten agiriak nahierara eta arrazoirik gabe eskatzea eta lege honetan jasotakoez gainera beste baldintza batzuk betetzeko eskatzea laguntza-txakurraren erabiltzaileari.

c) Laguntza-txakurraren erabiltzaileak lege honetako 8. artikuluan aipatzen diren betebeharretakoren bat ez betetzea.

3.– Hauek dira arau-hauste larriak:

a) Laguntza-txakurra erabiltzen dutenei, txakurrarekin doazela, lege honetako 5. artikuluan aipatzen direnetako edozein leku publikotan edo erabilera publikokotan sartu, ibili edo egoten galaraztea, leku horiek titulartasun pribatukoak izanda.

b) Laguntza-txakurrak nonbait sartzeagatik -lege honetan esandako baldintzak beteta bada ere- gastuak kobratzea.

c) Hiru arau-hauste arin egitea urtebetean. Hutsegite horiengatik zehapena jasota egon beharko da erabaki irmoa dela eta.

4.– Hauek dira arau-hauste oso larriak:

a) Laguntza-txakurra erabiltzen dutenei, txakurrarekin doazela, lege honetako 5. artikuluan aipatzen direnetako edozein leku publikotan edo erabilera publikokotan sartu, ibili edo egoten galaraztea, leku horiek titulartasun publikokoak izanda.

b) Hiru arau-hauste larri egitea urtebetean. Hutsegite horiengatik zehapena jasota egon beharko da erabaki irmoa dela eta.

12. artikulua.– Zehapenak.

1.– Arau-hauste arinengatik 300 eurorainoko zehapena jarriko da.

2.– Arau-hauste larriengatik 300,01 eurotik 3.000 eurorainoko zehapena jarriko da.

3.– Arau-hauste oso larriengatik 3.000,01 eurotik 12.000 eurorainoko zehapena jarriko da.

13. artikulua.– Erantzukizuna eta zehapen-mailak.

Zehapena zenbatekoa den zehazteko, proportzionaltasunaren printzipioa izango da gogoan, baina, batez ere hauek hartuko dira kontuan: erruduntasuna eta intentzioa zenbatekoak izan diren, nolako galerak eragin diren, zenbateko arriskua sortu den eta lehenbiziko aldia den edo ez.

14. artikulua.– Organo eskudunak.

Lege honetan jasotako arau-hausteak direla-eta zehapen-espedienteei hasiera ematea eta horietaz erabakitzea foru-aldundien eginkizuna izango da; foru-aldundi bakoitzak bere lurralde-eremuan izandako arau-hausteez erabakiko du.

15. artikulua.– Arau-hausteek eta zehapenek preskribitzea.

1.– Arau-hauste oso larriek bi urteren buruan, larriek urtebetearen buruan eta arinek sei hilabeteren buruan preskribituko dute.

2.– Arau-hauste oso larriei jarritako zehapenek bi urteren buruan, arau-hauste larriei jarritako zehapenek urtebetearen buruan eta arau-hauste arinei jarritako zehapenek sei hilabeteren buruan preskribituko dute.

3.– Arau-hausteen preskripzio-epea arau-haustea bera burutu zen egunetik bertatik hasiko da zenbatzen. Preskripzioaren epea zenbatzea eten egingo da zehapen-prozedurari hasiera eman eta interesatuari horren berri ematen bazaio. Dena den, ustezko erantzulearekin zerikusirik ez duen arrazoiren batengatik zehapen-espedientea hiru hilabetez baino gehiagoan geldirik egoten bada, preskripzio-epea berriz ere abian jarriko da.

4.– Zehapena jarri duen erabakia irmoa izan den egunaren biharamunetik hasita, zehapena preskribitzeko epea zenbatzeari ekingo zaio. Interesatua jakinaren gainean egonda zehapena betearazteko prozedura hasteak eten egingo du preskripzio-epea zenbatzea, baina interesatuarekin zerikusirik ez duen arrazoiren batengatik betearazteko prozedura hiru hilabetez baino gehiagoan geldirik egoten bada, preskripzio-epea berriz ere abian jarriko da.

XEDAPEN GEHIGARRIAK

Lehenengoa.– Txakurren trebatzaileak.

Laguntza-txakurren erabiltzaileei lege honetan aitortzen zaizkien eskubide berak izango dituzte balio ezaguneko erakunde espezializatuetako trebatzaileek, laguntza-txakurrak trebatzen eta haien jarraipena egiten ari diren artean, baita laguntza-txakurrek jardun behar duten lekura eramaten ari diren artean ere.

Bigarrena.– Erakunde espezializatuak.

Lege honetan ezarritako ondorioetarako, balio ezaguneko erakunde espezializatuak foru-aldundiek, bakoitzak bere lurraldean, halakotzat jotakoak izango dira.

Hirugarrena.– Informatzeko eta hezteko kanpainak.

Euskal administrazio publikoek herritar guztiak informatzeko eta hezteko kanpainak sustatu eta aurrera eramango dituzte, laguntza-txakurrekin ibiltzen diren ahalmen-urrituak gizartean benetan eta modu eraginkorrean integratzeko.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Lege honetan laguntza-txakurrak errekonozitu eta identifikatzeko jarri diren baldintzak betetzeko, sei hilabeteko epea izango dute txakurren arduradunek, baldintza horiek garatzeko erregelamendua -laguntza-txakur gisa errekonozitzeko baldintzei eta eskakizunei buruzkoa eta ikur ofizialaren diseinuari buruzkoa- indarrean jartzen denetik zenbatzen hasita.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Erregelamendu bidezko garapena.

Eusko Jaurlaritzak izango du ahalmena lege honetako 12. artikuluan zehaztutako zehapenen zenbatekoak eguneratzeko, eta baita legea garatzeko beharrezko xedapenak emateko ere.

Bigarrena.– Udal-ordenantzak egokitzea.

Udalek, beren eskumenen eremuan, sei hilabeteko epean egokituko dituzte lege honetako arauen alorreko udal-ordenantzak. Epea legea indarrean jartzeaz bat hasiko da kontatzen.

Hirugarrena.– Ordezko araubidea.

Lege honetan ezarritako arau-hausteengatik hasitako zehapen-espedienteak tramitatzeko eta horiei buruzko erabakiak hartzeko, administrazioko zehapen-prozeduran esaten dena bete beharko da, lege honetan zehaztu gabekoetan.

Laugarrena.– Indarrean jartzea.

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean jarriko da indarrean.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabetuta gelditzen da Itsu Txakurren azaroaren 21eko 17/1997 Legea.

Beraz, Lege honi men egiteko eta men eginarazteko agintzen diet, norbanako zein agintari direla, Euskadiko herritar guztiei.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko uztailaren 5a.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

euskal legezalea