errepublikakokonstituzioa(1958)

Errepublikako Konstituzioa (1958)

Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala

KONSTITUZIOA

ATARIKOA

Frantziako herriak ospe handian aldarrikatzen du Giza Eskubideekiko eta nazioaren burujabetasunaren printzipioekiko atxikimendua, 1789ko Adierazpenean zehaztu izan ziren moduan eta 1948ko Konstituzioaren Atarikoan berretsi eta osatu ziren bezala, eta baita 2004ko Ingurumenaren Kartan finkatutako eskubide eta betebeharrekiko ere.[1]

Printzipio horien indarrez eta herrien erabaki librearen printzipioarenez, Errepublikak erakunde berriak eskaintzen dizkie erakundeoi atxikitzeko borondatea erakusten duten itsasoz haraindiko lurraldeei, askatasun, berdintasun eta elkartasunaren ideal erkidean oinarrituak eta beren bilakaera demokratikorako sortuak.

1. artikulua[2]

Frantzia Errepublika zatiezin, laiko, demokratiko eta soziala da. Herritar guztien legeekiko berdintasuna ziurtatzen du, jatorri, arraza ala erlijio berezitasunik gabe. Sinismen guztiak errespetatzen ditu. Antolamendu dezentralizatua du.

I. TITULUA

BURUJABETASUNA

2. artikulua[3]

Errepublikaren hizkuntza frantsesa da.[4].

Nazioaren ikurra hiru koloreko bandera da, urdina, gorria eta zuria.

Nazioaren ereserkia « Marseillaise » da.

Errepublikaren goiburua « Askatasuna, Berdintasuna, Elkartasuna » da.

Herriaren gobernua, herriarengatik eta herriarentzat, du oinarri.

3. artikulua

Nazioaren burujabetasuna herriarena da, ordezkarien bidez eta erreferendum bidez erabiltzen duena.

Herriaren zatik ez gizabanakok beregana dezake erabilera hori.

Boza zuzena ala zeharkakoa izan daiteke Konstituzioak aurreikusi baldintzetan. Beti ere ororena, berdina eta isilpekoa da.

Hautesle, frantses herritar guztiak dira, adindunak eta bi sexutakoak, eskubide zibil eta politikoen jabe direnak, legeek zehaztutako baldintzetan.

Legeek gizonezko eta emakumezkoak hauteskunde-karguak eta hautetsi-eginkizunak berdinean erdietsi ditzaten sustatzen du.[5].

4. artikulua

Alderdi eta talde politikoek hauteskundeetara aurkezten dira. Askatasunez sortzen dira eta askatasunez dihardute. Nazioaren burujabetasunaren eta demokraziaren printzipioak errespetatu behar dituzte.

3. artikuluko azken ahapaldian adierazitako printzipioa gauzatzen laguntzen dute legeek finkatutako baldintzetan.

II. TITULUA

ERREPUBLIKAKO LEHENDAKARIA

5. artikulua

Errepublikako lehendakariak Konstituzioaren errespetua zaintzen du. Bere bitartekaritzaren bidez herri-aginteen jarduera egokia ziurtatzen du eta, baita, Estatuaren jarraitasuna ere.

Nazioaren askatasunaren, lurraldearen osotasunaren eta tratatuen betetzearen bermatzaile da.[7].

6. artikulua[8]

Errepublikako lehendakaria bost urtez hautatzen da ororen boz zuzeneko bitartez.[9].

Artikulu hau gauzatzeko moduak lege organiko batek finkatuko ditu.

Lanean ari gara. Barkatu eragozpenak.

euskal legezalea