92007forulegea,nafarroako2005ekokontuoro

9/2007 Foru Legea, Nafarroako 2005eko kontu orokorrei buruzkoa

Nafarroako Parlamentua

9/2007 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, Nafarroako 2005eko kontu orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

NAFARROAKO 2005EKO KONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEA.

Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Diputazioari dagokio aurrekontu orokorrak prestatu eta kontuak formalizatzea Parlamentuan aurkezteko, bertan eztabaidatu, zuzendu eta, hala erabakiz gero, onets daitezen. Hori guztia, foru legeetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 110. artikuluak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren esku uzten du Nafarroako kontu orokorren formulazioa. Horiek, behin Nafarroako Gobernuak onetsitakoan, Nafarroako Parlamentura behar dira igorri dagokion foru lege proiektuaren bidez, 8/1988 Foru Legearen 115. artikuluan aurreikusi bezala.

Nafarroako Gobernuak eginak ditu 2005eko ekitaldiko kontu orokorrei buruz adierazitako izapideak, Comptos Ganberak emana du behar den irizpena eta izapidetua dago Nafarroako 2005eko kontu orokorrei buruzko Foru Lege proiektua Nafarroako Parlamentuari buruzko Erregelamenduaren 154. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz. Bidezko da, beraz, foru lege hori onestea.

Artikulu bakarra._Onetsi egin dira Nafarroako 2005eko kontu orokorrak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak formulatu eta Nafarroako Gobernuak onetsiak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legearen 113., 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Ondoko agiri eta euskarrietan ageri da haien edukia:

_Paperezko argitalpen batean, non kontuak osatzen dituzten argibideen atalik nabarmenenen edukia eta laburpena azaltzen baita: kontuak osatzen dituzten erakundeen aurrekontuetako likidazioak eta Nafarroako Foru Komunitatearen eta haren erakunde autonomoen kontuen alderdirik nabarmenenak. Sozietate publikoen kontuen laburpena era ageri da.

_Euskarri digital batean, non entitate eta sozietate publikoen kontuak modu luzean eta haien auditoretza-txostenak ageri baitira. Aurrekontuetako programen oroitidazkiak ere sartzen dira euskarri horretan.

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, 2007ko apirilaren 4an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

euskal legezalea