espainiakokonstituzioa(ofiziala)

Espainiako Konstituzioa (ofiziala)

Ezezaguna

KONSTITUZIO ESPANIAKO

HITZAURREA

Espainiako Nazioa, justizia, askatasun, seguritate eta hura osotzen duten ontasuna bultzatu eta ezarri nahiaz, subiranotasuna erabiliz, hurrengo nahia adierazten du: Demokratrik bizikidetasuna garantizatu Konstituzio eta legeen barruan ekonomik eta sozial justu baten arau adostasunaz. Ezkubidezko Estatu bat indartu, lege agintea herri nahiaren azalpen bezala aseguratuz.

Espainol eta Espainiako Herri guztiak giza eskubideen partea izan dezaten, baita beraien kultura eta tradizioek, hizkuntza eta erakundeek ere. Kultura eta ekonomia bultzatu denek bizitza duin kalitatezko bat asegura dezaten.

Gizarte demokratiko eta aurrerakoi bat ezarri, eta Harreman paketsu batzu sendotu eta baita lurreko herri guztien arteko herkidego eragile bat sortu. Ondorioz, Gorteek onartzen dute eta Espainiako herriak hurrengo hau berresten du.

KONSTITUZIOA

AINTZIN TITULUA

1. artikulua.

1.- Espainia Eskubidezko Estatu sozial eta demokratiko bat batetan eraikitzen da, eta beraren balore nagusi bezala, lege araugintza, askatasuna, justizia, berdin-tasuna eta politik aniztasuna.

2.- Subiranotasun nazionala Espainiako herrian datza, eta honengandik darizkio Estatuaren botereak.

3.- Estatu Espainolaren politik era Monarkia parlamentaria da.

2. artikulua.

Konstituzioa Nazio espainolaren banaezinezko batasunean oinarritzen da, hura espainol guztien aberria arrunt eta banaezinezkoa, eta hurrengo hau berrezagut eta garantizatzen du, hots, Espainia osotzen duten nazionalitate eta herrialdeen autonomiarako eskubidea eta denon arteko lagunkidetasuna.

3. artikulua.

1.- Gaztelania da Espainiako Estatuaren hizkuntza ofiziala. Espainol guztiek jakin behar dute eta erabiltzeko eskubidea dute.

2.- Espainiako beste hizkuntzak ere ofizialak izango dira haiei dagozkien Erkidego Autonomoetan berauen Estatutoei dagozkien eran.

3.- Espainiako hizkuntza moeta ezberdinen aberastasuna kultur ondare bat da eta hura babes eta begirunegarri izango da.

4. artikulua.

1.- Espainiako bandera hiru lerro horizontalez osoturik izango da, hots, gorri, hori eta gorria, horia, bi gorri hainekoa izanik.

2.- Estatutuek Erkidego Autonomoen bandera eta entseina beronar ditzakete. Hauk Espainiako banderaren ondoan jarriko dira etxe publikoetan eta ekintza ofizialetan.

5. artikulua.

Estatu hiriburua Madrid hiria da.

6. artikulua.

Alderdi politikoek politik aniztasuna adierazten dute, herri nahiaren hezkuntz eta agerpenean konkurritzen dira, eta politikan parte hartzeko oinarrizko tresnak dira. Haien sortze eta ekintza ariketak askeak dira Konstituzio eta lege errespetu barruan. Haien barne egitura eta iharduera demokratikoek izan behar dute.

7. artikulua.

Langile sindikatu eta entrepresari elkarteek beraiei dagozkien ekonomik eta sozial interes eragindura eta defentsaren alde jokatzen dute. Hien sormen eta ekintzen ariketa libre edo askeak dira Konstituzio eta legearen begirune barruan. Haien barne egitura eta iharduera demokratikoek izan behar dute.

8. artikulua.

1.- Indar Armatuak, lehor, itsas eta aireko harmadak osoturik betebehar bezala Espainiaren subiranotasuna eta indepen-dentzia, lurralde osotasun araugintza Konstituzionala zaintzean datza.

2.- Lege organikoak erakunde militarraren oinarriak arautuko ditu aurreko Konstitu-zioko funtsen arabera.

9. artikulua.

1.- Hiritar eta botere publikoak Konstitu-zioaren eta araugintza juridikoaren menpean daude.

2.- Botere publikoei baldintzak bultzatzea dagozkie askatasun eta pertsona baten eta denena batera osotzen dutenena benetazko eta eragileak izan daitezen; baita galerazi edo osotasuna zailtzen dituzten oztopoak eragitea hiritargoen parte hartzea erraztea bai politika mailan, bai ekonomia, kultura eta gizarte mailan ere.

3.- Konstituzioak legalitatearen printzipioa garantizatzen du, baita arau jerarkia, arau publizitatea, eskubi bakarren aurkako edo murrizgarri diren zigor disposapen atzeragaitza, juridik zihurtasuna, ardura eta botere publikoen arbitrakeriaren eragozpena.

1. TITULUA

Oinarrizko eskubide eta betebeharrak

10. artikulua.

1.- Pertsonaren duintasuna, hari dagozkion eskubide ukiezinekoak, nortasunaren hazkunde librea, lege begirunea eta besteekiko eskubideak ordenu politikoa eta giza bakearen oinarriak dira.

2.- Konstituzioak onartzen dituen oinarrizko askatasun eta eskubideei dagozkien arauak honela adieraziko dira, hots, Giza Eskubide Orokorren adostasunez eta berauei dagozkien tratatu eta nazioarteko akordioen arauera hauk Espainiak beretsi baitutu.

LEHEN KAPITULUA

Espainol eta atzerrikoei buruz

11. artikulua

1.- Espainiako nazionalitatea legeak finkatzen duen eran lortu, gorde eta galtzen da.

2.- Sorterriz espainola denari ezin zaio bere nazionalitatea gabetu.

3.- Estatuak kontzerta dezake nazionalitate bikoitza iberoameriketako Herriekin edo Espainiakin honelako edo halako lotura berezia duten edo izan dutenekin. Herri hauetan, nahiz eta bertako hiritarrei elkarrekiko eskubiderik aitortu ez, espainolak bertakoak egin daitezke sorterriko nazionalitatea galdu gabe.

12. artikulua.

Espainiarrak 18 urtekin dira garatasun-adineko.

13. artikulua.

1.- Atzerritarrek Espainian zera gozatuko dute, hots, orain Titulu honek garantizatzen dituen libertate publikoak, tratatuek eta legeak ezartzen dituzten eran.

2.- 23 artikuluan aitortzen diren eskubideen titularrak espainolak bakarrik izan ahal dira, elkarrekiko eritziei kasu eginez, ezarri ahal da tratatuz edo legez bozketa eragilea eta pasiboaren eskubiderako udal hauteskundeetan.

3.- Extradizioa tratatu edo lege baten betetzeaz emango da, elkarrekiko oinarri kasu eginez. Extradiziotik kanpo gelditzen dira delitu politikoak, baina ez dira hemen terrorismo ekintzak sartzen.

4.- Legeak ezarriko ditu mugak beste Herri batzutako hiritarrek eta herrigabeek Espainian ihesleku eskubidea noraino gozatu ahal duten.

BIGARREN KAPITULUA

Eskubide eta askatasunak

14. artikulua.

Espainolak legearen arabera berdinak dira eta ezin da onartu diskriminapenik, jaiotze, sexu, erlijio edo beste baldintza edo egoera pertsonal edo sozialagatik.

LEHEN SAILA

Oinarrizko eskubideak eta askatasun publikoak

15. artikulua.

Pertsona guztiek bizitza eta osotasun fisikoa eta moralerako eskubidea dute, eta inoiz ezin dira meneratu torturetara ez eta zigor edo tratu ezgizakor edo itsusietara. Heriotza zigorra baztertua geratzen da, salbuespen bezala gerrateetarako Harmadako zigor legeek zer erabakitzen duten albo batetara utziz.

16. artikulua.

1.- Pertsonen eta komunitateen askatasun ideologiko, erlijioso eta kultuarena garantizatzen da, berarien agerpenetan muga bakar bat izanik, hots, legeak babesten duen ordenu publikoaren jagoterako behar dena bakarrik.

2.- Ezin ezingo (izango) da inor behartu bere ideologia, erlijio edo sineskizunei buruz aitortzen.

3.- Inolako sineskerak ez du estatu seinurik izango. Botere publikoek kontutan hartuko dute Espainiako gizartearen sineskizun erlijiosoak eta Eliza katoliko eta beste sineskerekin lankidetza harremanak izango dituzte.

17. artikulua.

1.- Edozein pertsonak askatasun eta seguritate eskubidea du. Inori ez zaio askatasunik galeraziko, artikulu hontan agintzen dena betetzen ez baldin bada eta beste jazoeretan legeak adierazten duen eran.

2.- Epai aurreko atxilotzea, egintzak argitzeko hertsiki behar den denboratik gora ez da luzatuko eta hirurogei eta hamabi ordu barruan, atxilotua askatua izango da edo auzitegi agintarien pentsutan jarria.

3.- Edozein pertsona atxilotzeari lehen bait lehen jakinaraziko zaio eta era ulerkor batez, bere eskubide eta atxilotze errazoiak emanez, aitortzen bortxatu ezinik. Legeak agintzen duen eran, polizi eta judizial diligentzietan atxilotuari abokatu laguntza garanti-zatzen zaio.

4.- Legeak "habeas corpus" prozedura arautuko du edozein pertsona ilegalki atxilotua, lehen bait lehen auzitegi eskuetan jartzeko. Era berean legeak mugatuko du behin behineko atxilotzearen gehiengo epea.

18. artikulua.

1.- Ohore, norberaren eta senitarteko barrukotasuna eta bakoitzaren irudi eskubidea garantizatzen da.

2.- Bizilekua sarezinezkoa da. Bertan jabearen edo epaile erabakiaren baimen gabe ezin da sartu ez eta erregistra ere, delitu nabarian izan ezik.

3.- Komunikapen sekretua garantizatzen da eta, bereziki, posta, telegrafo eta telefonoenak, epai erabakirik izan ezik.

4.- Legeak informatik erabilera mugatuko du hiritargoaren ohore, norberaren eta senitarteko barrukotasuna eta berauen eskubideen ihardun osoa garantizatzeko.

19. artikulua.

Espainolek, beraien bizitokia libreki aukeratzeko eskubidea dute eta baita lurralde nazionaletik zehar ibiltzeko ere.

Era berean, legeak ezartzen dituen neurrietan, Espainian libreki sartu eta bertatik irteteko eskubidea dute. Eskubide hau arrazoi politiko edo idiologikoek ezin dute mugatu.

20. artikulua.

1.- Hurrengo eskubideok aitortu eta babesten dira:

a) Pentsamenkera, ideia eta eritziak hitzez, idatziz edo beste edozein era batez libreki azaldu eta zabaltzeko.

b) Emaitza eta sortze literario, artistiko, zientifiko eta tecknikorako.

c) Katedraren askatasunerako.

d) Edozein hedabidetatik libreki egiazko informazioa komunikatu edo jasotzeko. Askatasun iharduera hauetan, legeak, kontzientzia baldintza eta profesiori dagokion sekreturako eskubidea arautuko du.

2.- Eskubide hauen erabilera ezin da inola mugatu aldez aurretiko zentsura batez.

3.- Estatuaren edo beste erakunde publiko baten menpean daude giza komunikabideen eratze eta parlamentu eta kontrola legeak arautuko du, eta adierazgarri diren talde sozial eta politikoei haietara parte hartzea garantizatuko die, Espainiako gizarte aniztasuna eta hizkuntza ezberdinak errespetatuz.

4.- Askatasun hauek, Titulu hontan, errekonozitun(r)iko eskubide errespe-tuan, aurrera eramaten duten legeen agindu eta, batez ere, ohore, barrukotasun, norberaren irudi, gaztaroaren eta haurtzaroaren babes eskubidean dute muga.

5.- Auzi erabakiz bakarrik argitalpen, grabaketa eta beste komunikabideen bahimendua akorda daiteke.

21. artikulua.

1.- Bilera paketsu eta harma gabeko eskubidea aitortzen da. Eskubide honen erabilera ez du aurretikako baimenik behar.

2.- Iraganbide publikoetako bilera kasuetan eta manifestaldietan agintariari aldez aurretikako adierazpena emango zaio, hark bakarrik galeraziko du kale matrakorako oinarrituriko arrazoiak daudenean, pertsona eta ondasunen arriskuaz.

22. artikulua.

1.- Elkartze eskubidea aitortzen da.

2.- Erabili edo jarraikitzen dituzten bide eta helburuak delitu bezala tipifikaturik dauden elkargo ilegalak dira.

3.- Artikulu honen babesean sorturiko elkargoak erregistroan ezarri beharko dira zabalkunde ondorioetarako bakarrik.

4.- Elkargoak beraien ekintzetatik ezeztatu edo galerazi ahal izango dira arrazoi-tun(r)iko epai erabakiaren bitartez.

5.- Isileko eta paramilitar izakerako elkargoak galerazten dira.

23. artikulua.

1.- Hiritargoak arazo publikoetan zuzenki edo aldikako aukeramenetan bozketa orokorraren bidez libreki aukeratutako ordezkarien bitartea parte hartzeko eskubidea du.

2.- Era berean, berdintasun baldintzetan eskubidea dute, legeek ezartzen dituzten baldintzez, funtzio eta kargu publikoetara heltzeko.

24. artikulua.

1.- Pertsona eskubidea epaile eta auzitegietatik benetako babesa lortzeko eskubidea dute beraiei dagozkien eskubide eta interes legezkoen ihardunetan, inoiz ere babes gabe eman ahal ez izateko.

2.- Era berean, denek dute hontarako eskubidea: legeak lehendik izendatu-ni(r)iko Epaile arruntegana jotzeko, baita abokatuaren defentsa eta laguntza exigitzeko ere, haien aurkako sala-ketaren azalpenerako, auzibide agirizkora behar ez bezalako luzapenik gabe eta garantia osoz defentsarako dagozkien froga guztiek erabiltzeko, norberaren aurka ez aitortzeko, errudunak ez aitortzeko eta errugabetzat hartzeko.

Legeak kasuok arautuko ditu, hots, senitarteko edo sekretu profesionalagatik ustezki delituzko ekintzez ez dira deklaratzera behartuak izango.

25. artikulua.

1.- Ezin da inor kondenatu edo zigortua izan ekintza edo uzteengatik berauk egiteko unean delitu, huts edo administral arau hauste izan ez badira, une hartan zutik dirauen legearen arabera.

2.- Askatasun baztertze zigorrek eta seguritate neurriek birheziketa eta gizartean bersartzera joko dute eta ez dira izango lan bortxatuak. Presondegira kondenatuak, hura betetzen ari baldin bada, kapitulo hontako oinarrizko eskubideez goza dezake, baina ez expreski huts kondenatorio arazoagatik, zigor zentzu eta presondegi legeagatik mugaturik daudenak.

Edonola ere, lan ordaindu batetara eskubidea izango du, eta baita giza asegurantza dagozkion etekinetara ere, kultura sarbidera eta bere nortasun osoko hazkundera.

3.- Administral zibilak, zuzenki edo laguntza gisaz askatasun gabetasuna inplikatzen duen zigorrik ezingo du ezarri.

26. artikulua.

Administral zibil eta erakunde profesionalen hazparruan galerazten dira Ohore auzitegiak.

27. artikulua.

1.- Guztiek dute hezkuntzarako eskubidea. Irakaskuntzaren askatasuna aitortzen da.

2.- Hezkuntzak, helburu bezala, giza norta-sunaren aurreramendu osoa, bizikide-tasun printzipio demokratikoak errespetatuz eta baita behin behineko eskubide eta askatasunak ere.

3.- Botere publikoek gurasoei dagokien eskubidea garantizatuko dute haien semealabek hezikuntza erlijioso eta morala har dezaten beraien uste sendoei dagokien bezalaxe.

4.- Oinarrizko irakaskintza behartua eta dohainik da.

5.- Botere publikoek hezkuntzarako guztien eskubidea garantizatzen dute, irakas-kintzako programaketa orokor baten bitartez, dagozkien sail guztien egiazko parte hartzeaz eta ikastetxeak sortuz.

6.- Pertsona fisiko eta juridikoei aitortzen zaie ikastetxeak sortzeko askatasuna printzipio konstituzionaleko konstitu-zioko oinarriei dagokien begirune barruan.

7.- Irakasle, guraso eta, dagokienean, ikasleek parte hartuko dute, legeak ezartzen dituen mugetan, Adminis-trazioak herri ondasunez ordaindutako ikastetxe guztien kontrol eta jestioan.

8.- Botere publikoek hezkuntza sistima arakatu eta homologatuko dute legeen betetzea garantiza dadin.

9.- Botere publikoek, ikastetxeak legeak ezartzen dituen baldintzak betetzen dituzten lagunduko dituzte.

10.- Unibertsitateen autonomia errkonozitzen da legeak ezartzen dituen neurrian.

28. artikulua.

1.- Guztiek dute librekli sindikatzeko eskubidea. Legeak muga edo salbuespen liezaieke eskubide honen iharduera Erakunde Harmatu edo beste Talde diziplina militarraren menpean daudenei eta funtzionari publikoentzako ihardun berezitasunak arautuko ditu. Askatasun sindikalak sindikatuak sortzeko eskubidea barnetzen du eta aukeran kidetzeko; baita sindikatuek konfede-razioak sor ditzakete eta nazio arteko erakunde sindikalak ere edo haietan bazkidetu. Inor ezin da behartu sindikatu batetan kidetzera.

2.- Lang(u)ileen greba eskubidea aitortzen da beraien interesak defendatzeko. Eskubide honen iharduera arautuko duen legeak beharrezko diren garantiak ezarriko ditu komunitateko zerbitzu premiazkoenen mantenua aseguratzeko.

29. artikulua.

1.- Espainol guztiek dute eskubidea idatziz, legeak onartzen duen era eta ondorioz eskabide partikularra eta amankomu-nekoak egiteko.

2.- Indar edo Erakunde harmatu edo diziplina militarren menpean dauden Taldeek erabil dezakete eskubide hau indibidualki eta beren lege berezi espezifikoan erabakitzen den arabera.

BIGARREN SAILA

Hiritargoen eskubide eta betebeharrak

30. artikulua.

1.- Espainolek Espainia defendatzeko eskubidea eta betebeharra dute.

2.- Legeak finkatuko ditu espainolen betebehar militarrak eta arutuko du, beharrezko diren garantiez, kontzientzia objekzioa, eta baita beste arrazoi batzu ere beharrezko soldaduzkatik libratzeko, ezarri ahalez, kasu bakoitzean, ordezkako giza prestapena.

3.- Zerbitzu zibil bat ezarri ahal izango du interes orokorren helburuak lortu ahal izateko.

4.- Hiritargoen betebeharrak legearen bidez erregula daitezke, bai arrisku larrian, bai katastrofe edo lazeria publikoan.

31. artikulua.

1.- Guztiek lagunduko dute gastu publikuen euspena bakoitzak ahal duen ekonomik gaitasunaz zerga sistema baten bidez; berau berdintasun eta aurrerapen printzipioetan oinarriturik eta inoiz ez da konfiskagarri izango.

2.- Gastu publikoak baliakizun publikoen bidezko banantze bat egingo du eta haren programaketa eta betetzeez erantzungo dute eragite eta ekonomiaren erizpideen arauera.

3.- Mendu publikoko prestapen pertsonalak edo ondasunezkoak bakar bakarrik ezarri daitezke legearen arabera.

32. artikulua.

1.- Bai gizonak eta bai emakumeak berdintasun juridiko osoz ezkontzeko eskubidea dute.

2.- Legeak ezkontza erak arautuko ditu, adina, gaitasuna, ezkontideen eskubide eta betebeharrak, banatze arrazoiak, disoluzio eta haren ondorioak.

33. artikulua.

1.- Jabego pribatu eta oinorde eskubidea aitortzen da.

2.- Eskubide hauen funtzio soziala hauen edukia mugatuko du legearen arauera.

3.- Inor ez da izango bere ondasun eta eskubideez gabetua baliagarritasun publikoa edo interes sozial justifikaturen bat ez bada medio dagokion kalteordaina eta legeek erabakitzen duten arabera.

34. artikulua.

1.- Fundakuntza eskubidea aitortzen da legearen arabera, onura orokorreko helburuez.

2.- Fundakuntzetarako era 22 artikuluko 2 eta 4 atalean erabakitakoak aginduko du.

35. artikulua.

1.- Espainol guztiok lan egitera behartuak daude eta baita lan aukera, profesio eta bizibide aukeramen libre batetarako ere ba dute eskubiderik; baita lanaren bidezko bultzapenera eta alogera nahiko batetara beraien eta familiaren beharrizanetarako, inoiz ere sexu arrazoiagatik bereizteketarik egin gabe.

2.- Legeak langileen estatutu bat arautuko du.

36. artikulua.

Legeak arautuko du Kolejio Profesionalen lege errejimena eta tituludun profesioen iharduera ere bai. Kolejioen barne egitura eta iharduera demokratikoek izan behar dute.

37. artikulua.

1.- Legeak garantizatuko du entrepresari eta langileen ordezkarien lankide amankomunen negoziaketa, baita hitzarmenen indar elkartua ere.

2.- Langile eta entrepresariek har dezaketen gatazka kolektibo neurrien eskubidea aitortzen da. Eskubide honen exerzizioa erregulatzen duen legeak, ezarri dakizkiokeen mugen trabarik gabe, beharrezko diren garantiak sartuko ditu Erkidego zerbitzu esentzialak funtzionamendua aseguratzeko.

38. artikulua.

Entrepresa askatasuna aitortzen da merkatu ekonomiaren barrutian. Botere publikoek haren iharduera garantiza eta babestu egiten dute eta baita ekoizpenaren defentsa ere, ekonomia orokorraren eskabideei kasu eginez, eta kasu hontan, planifikapena kontutan izanik.

HIRUGARREN KAPITULUA

Politika sozial eta ekonomikoaren gida oinarriez

39. artikulua

1.- Botere publikoek familiaren babespen sozial, ekonomik eta juridikoa zihurtatzen dute.

2.- Botere publikoek, era berean, seme-alaben babespen osoa zihurtatzen dute, hauk legearen aurrean berdinak izanik jatorria alde batetara utziz, eta hauen amena berauon egoera zibila edonolakoa izanik. Legeak posibilitatuko du aitatasunaren ikerketa.

3.- Gurasoek era guztietako laguntza eskaini behar diete seme-alabei nahiz ezkontzakoak nahiz ezkontzatik kanpokoak izan, haien adingabezaroan eta beste kasuetan legalki eratortzen denean.

4.- Umeek nazio arteko akordioetan beraien eskubideen alde beilatzen den aldez aurretik ikusitako babesa gozatuko dute.

40. artikulua.

1.- Botere publikoek zera eraginduko dute, alegia, aurreramendu sozial eta ekonomikorako baldintza lagungarriak eta herrialde errenta eta pertsonaleko banaketa egokiagoa, oreka ekonomiko politikoaren hesparruan. Era Bereziz, irabazpide osora gidatun(r)iko politika baten alde jokatuko du.

2.- Era berean, botere publikoek hurrengo politika honen alde egingo dute, hots, hezkuntza eta biregokitze profesionalen garantizapenen alde; laneko seguritate eta garbiduraren alde eta behar beharrezko den atsedena garantizatuko dute lan egunak mugatuz, aldizkako oporrak ordainduz eta egokizko zentruak eragindurik.

41. arikulua.

Botere publikoek hiritargo guztientzat giza asegurantza delakoaren erregimen publiko bat mantenduko dute, beharrizan egoeretan laguntza eta giza prestapenak garantizatuz eta batez ere enplegu ezaren garaian. Laguntza eta gehigarrizko prestamenak libreak izango dira.

42. artikulua.

Estatuak bereziki atzerrian ari diren langile espainolen eskubide ekonomiko eta sozial babesen alde begiratuko du, eta haien itzuleraren alde zuzenduko du politika.

43. artikulua.

1.- Osasun babesaren eskubidea aitortzen da.

2.- Botere publikoei dagokie osasun publikoa antola eta babestea beharrezkoak diren zerbitzu eta prestamenen neurri, aldez aurretikoen bitartez. Hontarako, legeak ezarriko ditu guztien eskubide eta betebeharrak.

3.- Botere publikoek bizkortuko dute osasuna eta fisikoen hezkuntza eta kirolak. Era berean, astiguneak emateko era aproposak eskainiko ditu.

44. artikulua.

1.- Botere publikoek kulturara bideratzea bultzatu eta babestuko dute, berton denek eskubidea izanik.

2.- Botere publikoek zientzia, ikerketa zientifiko eta teknikoa bultzatuko dituzte onura orokorraren alde izanik

45. artikulua.

1.- Guztiek dute eskubidea pertsonaren hazkundera egokizko ingurune batez gozatzeko, eta baita hark iraun dezan betebeharra ere.

2.- Botere publikoek, berezko baliabide guztien erabiltze errazionala zainduko dute, bizitza kalitatea hobetu eta babesteko eta ingurunea berriztatu eta defendatu, behar beharrezko den elkartasun kolektiboan oinarrituz.

3.- Goiko apartatuan erabaki dena, legeak ezartzen dituen mugetan, zigor penalak ezarriko zaizkie edo, dagokienean, administratiboak, eta era berean sortutako kaltearen berriztatze betebeharra.

46. artikulua.

Botere publikoek ondare historikoaren jagotea garantizatuko dute, eta aberastasuna bultzatuko, eta baita Espainiako Herrien kultural eta artistikoa ere; hauek osatzen dituzten ondasunak, edozein lege erregimen eta jabegoa izanda ere. Zigor legeak gaztigatuko ditu patrimonio honen kontrako atentatuak.

47. artikulua.

Espainol guztiek bizitza duin eta egokizko bat izateko eskubidea dute. Botere publikoek behar diren baldintzak bultzatuko dituzte eta arau erokoak ezarriko eskubide hau egiaztatzeko, lurraren erabilpena arautuz interes orokorraren arabera espekulazioa baztertzeko.

Erkidegoak erakunde publikoetako hiri ekintzek dakartzaten plusbalietan parte hartuko du.

48. artikulua.

Botere publikoek baldintza batzu bultzatuko ditu gazteriak parte hartze libre eta eragilea izan dezan hazkunde politiko, sozial, ekonomiko eta kulturazkoan.

49. artikulua.

Botere publikoek aintzinamendu politika bat aurrera eramango dute, baita tratamendu, berrabiltze eta helbarri fisiko, zentzu eta sikikoen integrakuntza, hauei behar duten arreta berezia eskainiz eta bereziki babestuko die, Titulu honek hiritargoei eskaintzen dien eskubidearen gozatzeko.

50. artikulua.

Botere publikoek, dagozkien pentsioez aldika gaurkotuz zahartzaroan garantizatuko dio hiritargoari behar beharrezko ekonomia. Era berean, eta familiako betebeharretatik kanpo, haien ongitasuna bultzatuko dute zerbitzu sozialen bidez beraien arazo bereziei kasu eginez, hots, osasun, bizileku, kultura eta aisiari.

51. artikulua.

1.- Botere publikoek kontsumitzaile eta erabiltzaileen defentsa garantizatuko dituzte, era eragile batzuren bidez, seguritate, osasun eta beraiei dagozkien interes ekonomikoak babestuz.

2.- Botere publikoek kontsumitzaile eta erabiltzaileen k(h)ezkuntza eta informapena bultzatuko dituzte, haien erakundeak lagundu, eta entzun, legeak ezartzen dituen neurrian haiei dagozkien arazoetan.

3.- Aipaturiko apartatuetan erabaki den hesparruan, legeak barne merkatalgoa eta merkatal ekoizpen baimenaren erregimena arautuko du.

52. artikulua.

Legeak erakunde profesionalak arautuko ditu berauei dagozkien interes ekonomikoek defendatzen baitute. Haien barne egitura eta funtzionamendua demokratikoek izan behar dute.

LAUGARREN KAPITULUA

Askatasun garantia eta funtsezko eskubideez

53. artikulua.

1.- Aurre Tituluko bigarren kapituluan aitorturiko eskubide eta askatasunek botere publiko guztiak behartzen dituzte. Bakar bakarrik, legez, kasu guztietan haren oinarrizko funtsa errespetatu beharrez, arau daiteke haien eskubide eta askatasun iharduera, berauk 161 garrengo artikuluan, 1 a) aldez aurretik pentsaturiko arauez babestuta izanik.

2.- Edozein hiritarrek eskatu ahal du 14. artikuluan aitortutako askatasun eta eskubideen babespena eta baita bigarren kapituluko lehen atala Auzitegi arruntetan aurretasun eta arintasun oinarrietako prozeduran finkatuz eta, behar denean, Auzitegi konstituzional deritzanaren babes baliabidearen bitartez. Azken baliabide hau kontzientzia objekzioa, 30. artikuluan aitortutakoa, aplika daiteke.

3.- Hirugarren kapituluan aitortuak onartze, errespetu eta babesaz adieraziko du legeztapen positiboa auzi praktika eta botere publikoen ekintzak. Bakarrik aipatu ahalko dira arruntaren aurrean aurrera eramaten duten legeek erabakitzen duten arabera.

54. artikulua.

Lege organiko batek arautuko du Herri Defendatzaile erakundea. Gorte Orokorretako komisionatu gorena, hauek izendaturik Titulu hontan barnetzen diren eskubideen defentsarako, berauen ondorioetarako Administralgo ekintzak gainbegira dezake, Gorte Orokorrei kontua eskainiz.

BOSGARREN KAPITULUA

Eskubide eta askatasunen etendurez

55. artikulua.

1.- 17. eta 18. artikuluetako 2. eta 3. apartatuetan aitorturiko eskubideak eta baita 19. eta 20. artikuluetako 1. a) eta d) eta 5. apartatuetako, 21. 28. artikuluetako 2. apartatuko eta 37. artikuluko 2. apartatukoa etendura daitezke salbuespen edo hertsipen egoera deklaratzen denean, konstituzioan aurrez ikusten den punduen arabera. Salbuespen egoera balitza, goian ezarrin(r)iko 17. artikuluko 3. apartatua salbuespentzen da.

2.- Lege organiko batek muga dezake era eta kasuak nola, era bakarrez eta behar den partehartze judizialez eta egokizko kontrol parlamentariez 17. artikuluan 2. apartatuan eta 18. artikuluetako 2. eta 3. apartatuetan aitorturiko eskubideak, pertsona batzurentzat etendura daitezke, banda harmatu edo elementu terroristen ekintzei buruzko ikerketak egin ondoren.

Aipaturiko lege organikoaren edo neurriz gainekoz aitortu fakultateen erabilpen justifikagaitzak zigor erantzukizun bat sortuko du legeek errekonozitutako eskubide eta askatasun bortxatze bezala.

II. TITULUA

Koroaz

56. artikulua

1.- Erregea Estatuko burua da, haren batasun eta iraupenaren sinboloa, erakundeetako funtzionamendu erregu-larra arbitratu eta moderatzen du, nazioarteetako harremanetan Estatu espainoleko ordezkaritza jasotzen du, batez ere bere komunitate historikoko nazioetan, eta konstituzio eta legeek expreski ematen dizkioten funtzioak iharduntzen ditu.

2.- Haren titulua Espainiako Erregean datza eta erabil ditzake Koroari dagozkion besteak ere.

3.- Erregearen pertsona ukiezinekoa da eta ez du inolako erantzukizunik. Haren ekintzak 64. artikuluan ezarritako eran berretsiturik daude beti, aipaturiko berri(e)tsipen gabe baliapenik ez dute, 65.2. artikuluan erabakitzen dena izan ezik.

57. artikulua.

1.- Espainiako Koroa heredagarria da Borbongo S. M. Juan Carlos I. ondorioengan, hura dinastia histori-koaren legezko oinordekoa izanik. Tronu jarraipena primutasun eta ordezkaritza lehentasuna jarraituko du, lehenago izanik beti gerokoak baino aurretikako oinordekoak; eta berdinean, hurbilengoak urrunengoak baino; maila berdinean, gizonezkoa emakumezkoa baino, eta sexu berdinean pertsona adintsua gazteak baino.

2.- Printze oinordekoa, beraren jaiotzetikan edo deitze ekintza sortzen denetandik, Asturiasko Printze duintasuna izango du eta beste tituluak Espainiako Koroa ondorengoari tradizionalki loturik daudenak.

3.- Deretxoz deitutako oinordeko denak akiturik, Gorte Orokorrek hornituko dute Koroaren jarraipena Espainiako interesei gehien komeni zaien eran.

4.- Tronuan ondoren eskubidea izan duten pertsonak Errege eta Gorta(e) Orokorren debeku argiaz ezkondu baldin badira, beraik eta beren ondorengoak koroa jarraipenetik at geratzen dira.

5.- Abdikapen, etsipen eta koroa jarraipenari egitez edo eskubidezko edozein zalantza gertatuz gero lege organikoaren bidez erabakiko da.

58. artikulua.

Erregina ezkontideak edo Erreginaren ezkontideak ezin dute funtzio konstituzionalik jaso, Errejentziako erabakita dagoenetik kanpo.

59. artikulua.

1.- Erregea adinagabea denean, Erregearen aita edo ama eta, hauen ezean, Konstituzioan erabakitzen den ordenez, koroan jarraitzeko hurbilen dagoen, adin nagusiko ahaidea, berealaxe Errejentzia iharduntzera sartuko da eta Erregearen adinagabe garai osoan ihardungo da.

2.- Erregea bere agintea iharduntzeko gaieztatzen baldin bada eta ezina Gorte Orokorrek errekonozitua izan, berealaxe Koroaren Printze oinordekoa Errejentzia iharduntzera sartuko da adin nagusikoa baldin bada. Eta ez baldin bada lehenagoko apartatuan aurre ikusi den eran, Printze oinordeak adin nagusigoa lortu arte.

3.- Errejentzia dagokion pertsonarik baldin ez bada, berau Gorte Orokorrek aukeratuko dute eta bat, hiru edo bost pertsonek osotuko dute.

4.- Errejentzia iharduntzeko espainola izan behar da eta adinez nagusia.

5.- Errejentzia konstituzional aginduz ihardungo da eta beti Erregearen izenean.

60. artikulua.

1.- Errege gaztearen tutorea Errege zenduak bere testamentuan izendaturiko pertsona izango da, adin nagusikoa izanik eta jaiotzez espainola; izendatu ez baldin bazuen, aita edo ama, alargun diren bitartean, tutore izango dira. Hauen ezean, Gorte Orokorrek iza(e)ndatuko dute, baine(a) Errejentzia eta tutore karguak ez dira batengan izango aita edo ama edo Erregearen arbaso zuzenak ez baldin badira.

2.- Tutorego ihardunketa ere elkarte-zinekoa da beste kargu edo errepresentapen politiko batez.

61. artikulua.

1.- Erregeak, Gorte Orokorren aurrean aldarrikatzean, zin egingo du zintzoki bere funtzioak helburutzeko, konsti-tuzioa eta legeak gorde eta gorde arazi eta hiritargoaren eskubideak errespetatu eta baita Erkidego Autonomoenak ere.

2.- Printze oinordekoak, adin nagusia lortzean, eta Errejente edo Errejenteek beraien funtzioez jabetzean zin berbera egingo dute eta baita Erregearenganako leialtasuna ere.

62. artikulua.

Erregeari dagokiona:

a) Legeak onetsi eta promulgatu.

b) Gorte Orokorrak bilerazi eta deuseztatu eta konstituzioan aurre ikusitako arauetara hauteskundeak bilerazi.

c) Referendumera bilerazi Konstitu-zioan aurre ikusitako kasuetan.

d) Gobernuko lehendakaritzarako hauta-garria proposatu eta behar denean, izendatu, eta baita haren funtzioei amaiera eman Konstituzioan aurre ikusitako arauen neurrian.

e) Gobernuko taldekiak izenda eta banatu, lehendakariaren proposa-menez.

f) Ministru Kontseiluetan erabakitako dekretuak expeditu, enplegu zibil eta militarrak konferitu eta legeen arauera ohore eta aipamenak eman.

g) Estatuko arazoez informatua izan eta hauen ondorioetarako Gobernuko lehendakariaren eskabidez egoki iruditzen zaionean Ministru Kontseiluko bilkurak presiditu.

h) Indar Harmatuen gorengo agintea.

i) Grazi Eskubidea baliatu legearen arauera, indultu baimen orokorren baimenik ezin du eman.

j) Erret Akademien babesgo Nagusia.

63. artikulua.

1.- Erregeak enbaxadore eta beste ordezkari diplomatikoak Kreditatzen ditu. Espainian atzerriko ordezkariak haren aurrean Kreditaturik daude.

2.- Erregeari dagokio Estatuko baimendua agertzea, itunen bidez nazioarteko-tasunki behartzeko, konstituzio eta legeen adostasunez.

3.- Erregeari dagokio, Gorte Orokorren aurre baimenaz, gerra aldarrikatu eta bakea egitea.

64. artikulua.

1.- Erregearen ekintzak Gobernu Lehendakariak berretsiak izango dira eta, honen ezean, dagokion Ministruak. Gobernuko Lehendakariaren proposatze eta izendatzea eta 99. artikuluan aurreikusiriko deuseztatze(a) Biltzar Lehendakariak berretsiak izango dira.

2.- Erregearen ekintzen arduradunak berresten dutenak izango dira.

65. artikulua.

1.- Erregeak Estatuko Aitzin kontutik kantitate orokor bat jasotzen du bere Familia eta Etxea sostengatzeko eta hura libreki banatuko da.

2.- Erregeak libreki izendatu eta txandatzen ditu bere Etxeko Kide zibil eta militarrak.

III. TITULUA

Gorte Orokorrez

LEHEN KAPITULUA

Ganbarez

66. artikulua.

1.- Gorte Orokorrak Espainiako herriaren adierazgarri dira eta haik Diputatu eta Senatuaren biltzarreak osotzen ditu.

2.- Gorte Orokorrek Estatuko legegintza boterea dute, aitzin kontuak onartzen, Gobernu ekintza kontrolatzen eta ba dituzte Konstituzioak ematen dizkien beste eskubideak ere.

3.- Gorte Orokorrak ukiezinak dira.

67. artikulua.

1.- Inor ezin da izan era berean bi Ganbaratako kidea, ez eta gehitu Erkidego Autonom(o)aren Biltzar izendapena Diputatuen Biltzarre-koarekin.

2.- Gorte Orokorreko kideak ez dira inoren agintzeari lotuak izango.

3.- Parlamentari bilerak arauzko deitze batez egiten ez badira ez ditu Ganbarak lotaraziko, eta beraien funtziorik ezin dute erabili ez eta pribilejiorik eduki ere.

68. artikulua.

1.- Biltzarrea gutxienez 300 Diputatu eta gehienez 400ek osotzen du, berauk bozketa orokorrez, libre, berdin(,) zuzen eta isilpean aukeratuak izanik legeak ezartzen duen arabera.

2.- Hauteskunde barrutia probintzia da. Ceuta eta Melilla bakoitza Diputatu batez ordezkatua izango da. Legeak banatuko du Diputatugoa, haserako gutxiengo ordezkaritza barruti bakoitzari egokituz eta besteak populazioaren arabera banatuz.

3.- Hautapena barruti bakoitzean egingo da ordezkar(t)itza proporzionalaren bideak jarraiturik.

4.- Biltzarra lau urtetarako hautatua da. Diputatuen aginpidea berauen hautapenetik lau urtetara bukatzen da edo Ganbararen duseztatze egunean.

5.- Espainol guztiak, beren politik eskubideen erabilpen osoan aurkitzen direnak hautesle eta hautagarriak dira. Legeak aitortuko du eta Estatuak Espainiatik kanpo dauden espainolei bozketa eskubidearen iharduera eskainiko die.

6.- Agintea bukatu ondoreneko hogei eta hamar eta hirurogei egunen bitartean izango dira hauteskundeak. Biltzar hautatua hauteskundeak egin eta hurrengoko hogeitabost egunen barruan bilerazia izango da.

69. artikulua.

1.- Senatua lurraldeen ordezkaritzen Ganbara da.

2.- Probintzia bakoitzean lau senatore hautatuko dira bozketa orokor, libre, berdin, zuzen eta bozemaileen isilpean haietariko bakoitzetik lege organiko batek finkatzen duen arabera.

3.- Irla probintzietan, irla bakoitza edo taldeka, kabildu edo Irla Kontseiluak barruti bat osatuko du Senatoreen hauteskundeetarako, hiru irla nagusiko -Gran Canaria, Mallorca eta Tenerife- bakoitzari hiru dagozkiolarik eta hurrengo irla eta irla taldeko bakoitzari bat: Ibiza-Formentera, Menorca, Fuerteventura, Gomera, Hierro, Lanzarote eta La Palma.

4.- Ceuta eta Melillakoek, bakoitzak bi senatore hautatuko ditu.

5.- Erkidego Aunomoek izendatuko dute gainera Senatore bat eta beste bat dagokion lurraldean milioi bat biztanleko. Izendatzea legegile Biltzarrari dagokio edo Erkidego Autonomako erakunde kolejiatu Gorenari, Estatutuetan ezartzen denaren arabera, eta guztietara egokizko ordezkaritza propor-tzionala aseguratzen dutelarik.

6.- Senatua lau urtetarako hautatzen da. Senatoreen agintea hautapenetik lau urtetara bukatzen da edo Ganbararen de(u)seztatze egunean.

70. artikulua.

1.- Hauteskunde legeak mugatuko ditu Diputatu eta Senatuak hauta ezineko eta adostezineko arro(a)zoiak era guztietan zera barneratuz:

a) Konstituzio Auzitegiko kideak.

b) Legeak mugatzen dituen Estatu Administralgoko goi arduradunak, Gobernu kideak izan ezik.

c) Herri Defendatzailea.

d) Lanean ari diren Magistratu, Epailari eta Fiskalak.

e) Militar profesionalak eta lanean ari diren Polizi eta Seguritate indarretako kideak.

f) Hauteskunde batzarre kideak.

2.- Ganbara biotako kideen izendapen eta noragin baliapena epaile kontrolaren menpean izango da, lege hauteskundeak ezartzen duen arabera.

71. artikulua.

1.- Diputatu eta Senatoreek beraien funtzio ihardunketetan agertuko eritziengatik ukiezintasuna gozatuko dute.

2.- Era berean Diputatu eta Senatoreek beraien agintaritza garaian inmunitateaz gozatuko dute eta delitu agirikoagatik bakar bakarrik atxilotuak izan daitezke. Ezin zaie errurik bota ez eta prozesatu ere dagozkien Ganbaren aldez aurretikako autorizapenik gabe.

3.- Diputatu eta Senatoaren aurkako auziak Goren Auzitegiko zigor sailan dagokizkio.

4.- Diputatu eta Senatoreek beraiei dagozkien Ganbarek finkaturiko soldata jasoko dute.

72. artikulua.

1.- Ganbarek beraien Barne Erregelak ezartzen dituzte, beraien aitzinkontuak aunomikoki onartu eta adostasunez Gorte Orokorretako Pertsonal Estatutua arautu. Araudiak eta hauen osotasunean, era azken botoetara eramanak izango dira, gehiengo absolutoa behar izanik.

2.- Ganbarek berei dagozkien lehendakari eta mahaiko beste kideak hautatzen dituzte. Elkarrekiko bilkurak Biltzarre lehendakaria buru izango da eta Gorte Orokorreko Araudiaren arabera zuzen-duak Ganbara bakoitzeko gehiengo absolutoaz onarturikoa.

3.- Ganbaretako Lehendakariek hauen izenean erabiltzen dituzte bote(re) administratibo eta polizi eskubideak beraien dagozkien tokietako hesparruan.

73. artikulua.

1.- Ganbarak urtero bilduko dira bi aldi arruntetako bilkuretan. Lehena, Irailetik Abendura, eta bigarrena, Otsailetik Ekainera.

2.- Ganbarak aparteko bilkuretan bil daitezke Gobernuaren eskabidez, Diputazio Iraunkor edo edozein Ganbaratako gehiengo kide absolutoen eskakizunez. Aparteko bilkurak eguneko aztergai mugatu batez bileraziak izango dira eta bukatuak hura ahitzen denean.

74. artikulua.

1.- Ganbarak elkarrekiko bilkuretan bilduko dira legegintzakoak ez diren konpetentziak erabiltzeko II. Tituluak expreski Gorte Orokorrei iratxekitzen dizkienak.

2.- Gorte Orokorretako erabakiak, 94, 1, 145, 2 eta 158, 2 artikuluetan aurreikusiak Ganbara bakoitzeko gehiengoen eritziz aukeratuko dira. Lehen kasuan, prozedura Biltzarretik hasiko da, eta beste bietan, Senatutik. Kasu biotan, Senatu eta Kongresoa akordio batetara ez badatoz, Batzorde nahasi baten bidez saiatuko da Diputatu eta Senatoreen zenbakia berdina izanik. Batzordeak textu bat aurkeztuko du berau Ganbara biok botatuz. Ezarririk dagoen eran onartzen ez bada, biltzarrak gehiengo absolutoz erabakiko du.

75. artikulua.

1.- Ganbarek osoan eta Batzordez funtzionatuko dute.

2.- Ganbarek Batzorde legegile iraunko-rrengan lega dezakete lege propozisio edo proiektuaren onartzea. Bestalde, Osoak edozein unetan eska dezake ordezkaritza honen gaia izan den lege proposizio edo proposamenaren eztabaida eta bozketa.

3.- Aipatutako apartatuan erabakitik at gelditzen dira Konstituzio aldaketa Konstituzionala, nazioarteko arazoak, lege organiko eta oinarrizkoak eta Estatuko aitzinkontu Orokorrak.

76. artikulua.

1.- Kongreso eta Senatuak, eta haien kasuan Ganbara biek elkar, edozein interes publiko gai ikerketarako Batzordeak izenda ditzakete. Hauen erabakiak auzitegientzat ez dira betebeharrezkoak izango, eta ez dituzte eragingo epaileen erabakiak. Hala eta guztiz ere, ikerketa ondorioaren berri egoki denean, aproposeko ekintzak, Ministerio Fiskalari komunikatu beharko zaizkio.

2.- Ganbaren eskabidez beharrezkoa izango da azaltzea. Legeak arautuko ditu betebehar hau ez betetzeagatik ezarri ahal diren zigorrak.

77. artikulua.

1.- Ganbarek eskakizun bakarko eta kolektiboak jaso ditzakete, beti idatziz, hiritar agerpenetako aurkezpen zuzenak galeraziak geldituz.

2.- Ganbarek jasotzen dituzten eska-kizunak Gobernura bidal ditzakete. Gobernua haien azalpenen bat ematera beharturik dago Ganbarek eskatzen dioten bakoitzean.

78. artikulua.

1.- Ganbara bakoitzean Diputazio Iraunkor bat izango da gutxienez hogei eta bat kidez horniturik, hauek talde parlamentarioak errepresentatuz, haien zenbaki garrantziaren proportzioan.

2.- Diputazio Iraunkorraren Ganbara bakoitzeko Lehenda(ka)ria buru izango da eta eginbehar bezala 73, artikuluan aurre ikusitakoak izango ditu, hots, Ganbarei dagozkien eskubideak berengan jasotzea 86. eta 116. artikuluen arabera, hauk deuseztuak izanez gero edo beraien agintea amaitu eta Ganbaren ahalmenez kezkatu, hauk bildurik ez daudenean.

3.- Agintea amaituz edo deuseztatzean Diputazio Iraunkorrek beren eginbe-harrak betetzen jarraituko dituzte Gorte Orokor berrietako Konstituzio arte.

4.- Egokizko Ganbara bildurik, Diputazio Iraunkorrak erabilitako gaiez eta erabakiez kontua emango du.

79. artikulua.

1.- Ganbarek akordioak onartzeko arauzkoki bildurik izan behar dute eta taldeka gehiengoaren parte hartzeaz.

2.- Akordio hauk, baliakizuna izatekotan, bertako kide gehiengoak onartuak izan behar ditu Konstituzioak ezartzen dituen gehiengo bereziaren kaltetan edo lege organikoetan eta pertsonak hautatzeko Ganbara Erregelak ezartzen dituenak.

3.- Senatore eta Diputatuen boza pertsonal eta ordezkatu ezinekoa da.

80. artikulua.

Ganbaren bilkura orokorrak publikoak izango dira, Ganbara bakoitzean aurkako akordiorik ez baldin bada, gehiengo absolutoak onartua eta Erregelen arabera.

BIGARREN KAPITULUA

Legegintzaz

81. artikulua.

1.- Askatasun publiko eta oinarrizko eskubideen aurreramenduari dagozkio-nak, Autonomi Estatutuak onartu eta hautapen orokor errejimena Konsti-tuzioan aurre ikusitako besteak dira lege organikoak.

2.- Lege organikoen onartze, aldatze edo baztertzeak proiektu osoari buruzko kongresoaren gehiengo absolutoa exijituko du.

82. artikulua.

1.- Gorte Orokorrek Gobernuan ordezka dezakete lege mailan arauak emateko ahalmena gai mugatu batzuri buruzkoak, berauk aipatutako artikuluan sartu ez direnak izanik.

2.- Lege aintzarako (legegintzarako) ordezkaritza ontzat eman ahal da oinarri lege baten bidez haren zeregina textu artikulatuen sortzea denean edo lege arrunt batez textu legal ezberdin batzu batetan birmoldatu behar direnean.

3.- Legegintzarako ordezkaritza hertsiki Gobernuari utzi beharko zaio gai mugatu bat denean eta haren erabilpenerako epe zihur bat ezarriz. Ordezkaritza agortuko da Gobernuak erabiltzen duen neurrian dagokion araberen argitalpenaz. Ezin izango da ulertu, emanda bezala, aipatu edo denbora mugatu gabe bada. Bestalde, subordezkapena Gobernutik aparteko agintariei ezingo die utzi.

4.- Oinarri legeek mugatuko dute zehazki legegintza ordezkaritzen gai eta irispidea eta hark erabiltzean, jarraitu behar diren funts eta erizpideak.

5.- Textu legalak birmoldatzeko baimenak ordezkaritza funtsari dagokion arau ingurunea mugatuko du, zehaztuz textu bakar batetako formulapen soilera mugatzen den ala barnetzen duen birmoldatu behar diren textu legalak arau, argi eta armonizatzea.

6.- Auzitegiei dagozkien konpetentzien kaltetan jo gabe, Legegintzako ordez-karitzek, kasu bakoitzean, ezar ditzakete kontroleko formula gehigarriak.

83. artikulua.

Oinarrizko legeek inoiz ezin dute:

a) Oinarrizko lege beraren aldapena baimenda.

b) Atzerauzko balioaz diktatzeko bide eman.

84. artikulua.

Lege proposamen bat edo zuzenketa dirauen legezko ordezkaritzaren aurkakoa denean, Gobernuak ahal du fakultatu haren tramitapenaren aurka jartzeko. Orduan lege proposamen bat aurkez daiteke legezko ordezkaritzaren derogapen oso edo zatikarako.

85. artikulua.

Gobernuko erabakiek legezko ordezkaritza edukitzean Lege Dekretu titulua jasoko dute.

86. artikulua.

1.- Kasu berezi eta beharrizan premiatsuan, Gobernual(k) behin behineko lege erabakiak eman ditzake, Dekretu-lege era harturik eta ezingo dute eraginik izan Estatuko oinarrizko erakundean ordenamendua, ez eta, I. Tituluko hiritar arautuen eskubide, betebehar eta askatasunik, ezta Erkidego Autonomoen errejimenik, ezta hauteskunde Orokor Eskubiderik ere.

2.- Dekretu-legeak, behingoan, Diputatuen Biltzar osoaren es(z)tabaida eta bozketara meneratuak izango dira, haren promulgapenetik hurrengo hogei eta hamar egunera bildua ez baldin bada hartarako deituz. Biltzarrak aipatu epe barruan erabaki beharko da haren konbalidapen edo baztertzea, horretarako Erregelak prozedura berezi eta sumari bat ezarriz.

3.- Goiko apartatuan ezarritako epe barruan, Gorteek premiatsu prozeduraz lege proiektu bezala tramita ditzakete.

87. artikulua.

1.- Legegintza iniziatiba Gobernu, Kongreso eta Senatuari dagokio, Konstituzio eta Ganbaren Erregelen arabera.

2.- Erkidego Autonometako Biltzarrek eska diezaiokete Gobernuari lege proiektu bat aukeratzea edo Biltzar Mahaira lege proposamen bat bidali, Ganbara harengan, gehien jota Biltzarreko hiru kide delegatuz eta beraren defentsaz arduratuz.

3.- Lege organiko batek arautuko ditu erabilpen erak eta herri iniziatibaren baldintzak, lege proposamenak aurkezteko. Edonola ere, gutxienez 500.000 sinadura ospetsu exijituko dira. Lege organiko gai berean, zergadura edo nazio artekoetan, edo grazi eskubide bakarrari dagokionean ez da iniziatibarik izango.

88. artikulua.

Lege proiektuak Ministruen kontseiluan onartuko dira, biltzarrera meneratuz. Haiei buruz erabaki hartzeko arrazoibide eta behar diren aitzindariz lagunduak izango dira.

89. artikulua

1.- Lege proposamenen tramitapena Ganbaretako Erreglek arautuko dute lege proiektuei dagokien lehentasunak legegintza inizia-tibaren erabilpena eragotzi gabe 87. artikuluak arautzen duen arabera.

2.- Lege proposamenak, 87. artikuluaren arabera, Senatuak kontutan hartzen baldin baditu, Biltzarrera igorriko dira hontan tramitatzeko halako proposamen bezala.

90. artikulua.

1.- Diputatuen Biltzarrak lege arrunt edo organiko bat onartuz gero, bertako Lehendakariak hontaz berealaxe kontua emango dio Senatuko Lehendakariari, honek bestearen eztabaida menderatuz.

2.- Senatuak, bi hilabeteren barruan, textua jasotako egunetik hasita, ahal du, arrazoitutako mezu bidez, betoa ezarri edo hartan zuzenketak sartu. Betoa gehiengo absolutoak onartua izan behar du. Proiektua ezin zaio Erregeari menderatu Biltzarrak gehiengo absolutuz berretsi gabe, betoaren kasuan, lehen textua, edo zuzenketei buruz erabakirik hartu, onartuz edo gehiengo soilez.

3.- Senatuak betatzeko edo proiektua zuzentzeko duen bi hilabeteko epea berezko hogei egunetara gutxituko da Gobernuak edo Diputatuen Biltzarrak premiatsu deklaratutako proiektuetan.

91. artikulua.

Erregeak, hamabost eguneko epean, berretsiko ditu Gorte Orokorrek onartutako legeak, eta promulgatu eta aginduko du haien berealaxeko argitalpena.

92. artikulua.

1.- Garrantzi haundiko erabaki politikoak hiritargoaren kontsulta Referendumera meneratuak izan daitezke.

2.- Referenduma deia Erregeak egingo du, Gobernuko lehendakariaren proposa-menez, aldez aurretik Diputatuen Biltzarrak baimendurik.

3.- Lege organiko batek arautuko ditu baldintzak eta Konstituzio hontan aurrez ikusitako Referendumaren moeta ezberdinetako prozedura.

HIRUGARREN KAPITULUA

Nazioarteko itunez

93. artikulua.

Lege organikoaren bidez baimena itunak sinatzeke eman daiteke; hauk direla eta, nazioarteko erakunde edo instituzio bati atxekitzen zaio Konstituziotik ondorio daitekeen konpetentzien erabilpena. Gorte Orokor edo Gobernuari dagokio, itun hauk betetzeko garantia. Baita ere nazioarteko edo naziogaineko erakundeek emandako erabakiak ere bai.

94. artikulua.

1.- Estatu baietzaren prestapena, itunen bidez behartzeko, Gorte Orokorren aldez aurretikako autorizapena behard(k)o da hurrengo kasuetan:

a) Politika kutsuzko itunetan.

b) Militar kutsuzko itunetan.

c) Estatuko osotasunari ikutzen dioten itun edo hitzarmenetan, I Tituluan ezarri-tako oinarrizko eskubide eta betebehar itunetan.

d) Herri Hazienda barnetzen dituzten finantziar betebehar itun edo hitzar-menetan.

e) Legeren baten baztertze edo aldatzean edo hura betetzeko eskatzen diren lege erabakiak itun edo hitzarmenetan.

2.- Bai Kongresoa eta bai Senatua berealaxe informatuak izango dira gelditzen diren itun edo hitzarmenetako erabakiez.

95. artikulua.

1.- Nazioarteko tratatu bat egitekotan Konstituzioaren aurkako akordioak izanez, aldez aurretikako berrikusketa Konstituzionala exijituko du.

2.- Gobernuak edo edozein Ganbarak eska diezaioke Konstituzional Auzitegiari aldarrika dezala Kontraesanik dagoen ala ez.

96. artikulua.

1.- Nazio arteko tratauak balioz egini-kakoak, Espainian ofizialki argitaratuz gero, barne ordenamenduan parte izango dira. Haien erabakiak bakar bakarrik derogatu, aldatu edo baztertu ahal dira itun beraietako araberan edo nazioarteko Deretxo arau orokorren arabera.

2.- Nazioarteko itun eta hitzarmenak salatzeko, 94. artikuluan, haik onartzeko aldez aurretikako prozedura hura erabiliko da.

IV. TITULUA

Gobernu eta Administralgoaz

97. artikulua.

Gobernuak barne eta kanpoko politika gidatuko du, baita Administrazio zibil eta militarra eta Estatuaren defentsa ere. Aginte boterea eta arauzko ahalmena erabiliko ditu Konstituzio eta legeen arabera.

98. artikulua.

1.- Gobernua hauek osotzen dute: Lehendakariak, lehendakari ordeak, Ministru eta legeak ezartzen duen beste kideek.

2.- Lehendakariak Gobernu ekintza gidatzen du eta Gobernuko beste kideen eginbeharrak koordinatzen, baina hauk izango dira zuzenki jestioaren erantzuna emango dutenak.

3.- Gobernu kideek ezin dute beste ordezko eginbeharrik bete agindu parlamentario propioetik aparte, ez eta beste eginkizun publikorik ere beraien arduran sa(r)tzen ez dena, ez eta ekintza profesional edo merkatalik ere.

4.- Legeak arautuko ditu Estatutua eta Gobernu kideen elkarezintasunak.

99. artikulua.

1.- Diputatuen biltzarreko berriztatze bakoi-tzaren ondoren, eta beste balizko kons-tituzionaletan honela prozeditzean, Erre-geak, aldez aurretikako kontsulta eginik errepresentapen parlamentarioaz, izen-datutako talde politikoen errepresenta-penarekin, eta Biltzarreko lehendakaria-ren bidez, Gobernuko lehendakaritza-rako hautagarri bat proposatuko du.

2.- Aipatutako apartatuaren araberan propo-saturiko hautagarriak Diputatuen biltzar aurrean azalduko du sortu nahi duen Gobernuaren egitarau politikoa; eta Ganbaren konfidantza eskatuko du.

3.- Diputatuen Biltzarrak, bere kideen gehiengo absolutoaren botuaz kandidatu hari konfidantza emango balio, Erregeak lehendakari izendatuko du. Gehiengo hura lortu ezik, proposamen berdina lehengotik berrogei eta zortzi ordu igaroz gero berriz ere botoetara eramango da, eta konfidantza emanda bezala, ulertuko da gehiengo soila lortzen baldin bada.

4.- Aipatu botazioak eginik inbestidurarako konfidantza ez baldin bada jasotzen, goiko apartatuetan aurrez ikusitako elkar jarrai proposamenak tramitatuko dira.

5.- Lehen botazio eta inbestiduratik bi hilabete igaro ondoren, Biltzar konfidantzarik inork ez baldin badu jaso, Erregeak Ganbara biak deusez-tatuko ditu eta hauteskunde berriak bilerazi Biltzarreko lehendakariaren berrespenaz.

100. artikulua.

Beste Gobernu kideak Erregeak izendatu edo baztertuko ditu lehendakariaren proposamenez.

101. artikulua.

1.- Gobernua hauteskunde orokorren ondoren deuseztatuko da, baita Kons-tituzioan aurrez ikusitako konfidantza parlamentarioa galtze kasuetan edo bere lehendakariaren uztean edo hiltzean.

2.- Deuseztaturiko Gobernuak, Gobernuak Gobernu berriak karguz jabetu arte eginbeharrak beteko ditu.

102. artikulua.

1.- Lehendakariaren eta Gobernuko beste kideen erantzukizun kriminala, dagokio-nean, exijigarri izango da Gorengo auzitegiko Penal Sail Aretoan.

2.- Salakuntza traizioz edo haien funtzio erabilpenetan Estatuko Seguritatearen aurka joango balitz, bakar bakarrik plantea daiteke Biltzarreko kideen laugarren partearen iniziatibaz eta bere gehiengo absolutoaren onartzeaz.

3.- Erret grazi eskubidea artikulu hontako balizko batetarako ere ezin da aplikagarri izan.

103. artikulua.

1.- Administralgo publikoak objetiboki zerbitzatzen ditu interes orokorrak eta efikazia, jerarkia, deszentralizapen, deskonzentrapen eta koordinaketa oinarriz lege eta Deretxoaren mendura osoaren arabera jokatzen du.

2.- Estatuko Administralgo organoak legearen arabera sortu, zuzendu eta koordinatuak izango dira.

3.- Legeak arautuko du herri funtzionarien estatutua, funtzio publikoan sartzea meritu eta gaitasun printzipioez, sindikapen eskubidean iharduntzeko berezitasunak, elkartezintasun sistema eta beraien eginkizunak betetzean inpartzialtasun garantiak.

104. artikulua.

1.- Indar eta Seguritate taldeak, Gobernuaren mende, betebehar bezala eskubide eta askatasun iharduntze librearen babestea eta hiritargoaren seguritatea garantizatzea.

2.- Lege organiko batek finkatuko ditu eginbeharrak, ekintzako oinarrizko printzipioak eta baita, Indar eta talde, seguritate estatutuak ere.

105. artikulua.

Legeak zera arautuko du:

a) Hiritarren audientzia, zuzenki edo legeak aitortutako erakunde eta elkarteak, haiei dagozkien administral erabakietako elaborapen prozeduran.

b) Artxibu eta Erregistroetara hiritarren sarbidea, Estatuko defentsa eta seguritateari dagokiona, delituen hautematez eta pertsonen barrukotasuna salbuespenduz.

c) Sortu behar den administral ekintzaren prozedura, eta behar denean, interesatuaren entzutea garantizatuz.

106. artikulua.

1.- Auzitegiek kontrolatzen dituzte arauzko ahalmena eta administral ekintzaren legalitatea, eta hau justifikatzen duten helburuen menpekotasuna.

2.- Partikularrek, legeak finkatutako araberan, jasaten duten edozein gaitz, ondasun eta eskubideengatik kalte orderako eskubidea dute, indar nagusigo batez izan ezik, gaitza herri zerbitzuetarako ondorio bat denean.

107. artikulua.

Estatu Kontseilua Gobernu gorengo organo kontsultiboa da. Lege organiko batek arautuko ditu haren konposapen eta konpetentzia.

V. TITULUA

Gobernu eta Gorte Orokorren arteko harremanez

108. artikulua.

Gobernuak erantzuten du solidaritatez Diputatuen Biltzarraren aurrean bere jestio politikoaz.

109. artikulua.

Ganbarek eta beren Batzordeek, jaso ditzakete, beren lehendakariaren bidez, Gobernuarengandik honen Departamentu eta Estatuko edozein agintar(a)i eta Erkidego autonomoengandik behar dituzten informapen eta laguntza.

110. artikulua.

1.- Ganbarek eta beren Batzordeek Gobernuko kideen presentzia eska dezakete.

2.- Gobernuko kideek Ganbara eta Batzordeetako bilkuretara sarbiderik ba dute eta baita haietan entzun arazteko ahalmena ere, eta eska dezakete, beraien Departamentuetako funtzionariek, haietan informatzea.

111. artikulua.

1.- Gobernua eta bere kide guztiak Ganbaretan formulatzen diren eskaera eta galderetara menderatuta daude. Eztabaida moeta hontarako Barne Erregelek astebeteko epe gutxiengoa ezarriko dute.

2.- Edozein eskaerak arrazoi eman dezake mozio batetara bertan Ganbarak bere jarrera ager dezan.

112. artikulua.

Gobernu Lehendakariak, Ministru Kontseiluan aurrez ikusitako eztabaidaz Diputatuen biltzar aurrean ager dezake bere egitarauko konfidantza arazoa edo politika orokorraren adierazpen bat. Konfidantza emanda bezala ulertuko da Diputatuen gutxiengo soilak haren alde botua ematean.

113. artikulua.

1.- Diputatuen Biltzarrak Gobernu erantzukizun politikoa eska dezake zentsura mozioaren gehiengo absolutu aukeraren bitartez.

2.- Zentsura mozioa, gutxienez Diputatuen hamargarrenak proposatua, eta barnetu beharko du Gobernuko lehendakari-tzarako hautagarri bat.

3.- Zentsura mozioa ez da botatu beharko bere aurkezpena egin eta bost egun igaro arte. Epe honen barruko bi egunetan hautakizun proposamenduak aurkez daitezke.

4.- Zentsura proposamendua Biltzarrak onartzen ez baldin badu haren seinatzaileek ezin dute aurkeztu besterik epe berdinetako bilkuretan.

114. artikulua.

1.- Biltzarrak Gobernuari konfidantza ukatzen badio, honek bere dimisioa Erregeari aurkeztuko dio, berealaxe Gobernuko Lehendakaria izendatuz, 99. artikuluan erabakitzen den arabera.

2.- Biltzarrak beste zentsura proposamen bat onartzen baldin badu, Gobernuak bere dimisioa Erregeari aurkeztuko dio eta hau barnetzen den hautagarria Ganbararen konfidantza jasoa bezala izango du 99. artikuluan aurrez ikusten den ondorioetarako. Erregeak Gobernu Lehendakari aurkeztuko du.

115. artikulua.

1.- Gobernu Lehendakariak, Ministru Kontseiluaren aurrez ikusitako deliberapenaz, eta bere ardurakizun bakarrez, proposa dezake Biltzar, Senatu edo Gorte Orokorren deuseztatzea, hura Erregeak dekretatua izanik. Dekretu deusezteak hautez(s)kundeen data finkatuko du.

2.- Deusezte proposamena ezingo da aurkeztu zentsura proposamendua tramitean ari denean.

3.- Ez da deusezte berririk izango azkenengotik urte bat igaro arte, 99. artikuluko 5. apartatuan erabakitzen dena ez baldin bada.

116. artikulua.

1.- Lege organiko batek arautuko ditu alarma, salbuespen eta sitiapen ego(e)rak eta baita dagozkien konpetentzia eta mugaketak.

2.- Alarma egoera Gobernuak aldarrikatuko du Ministro Kontseiluan erabakitako Dekretuaren bidez gehien jota hamabost eguneko epea izanik, Diputatuen biltzarrari kontua emanez, hura hontarako berealaxe bildurik eta beronen baimen gabe epe hura ezingo da luzatu. Dekretuak finkatuko du lurralde barrutia eta noraino heltzen diren aldarrikatzen denaren ondorioak.

3.- Salbuespen egoera, Gobernuak aldarrikatuko du Ministru Kontseiluan erabakitako dekretuaren bidez, Diputatuen Biltzarrean aurrez ikusitako baimenaz. Salbuespen egoera baimentze eta aldarrikatzeak expreski bere mugak finkatu behar ditu, noraino heldu ahal denaren lurralde ingurunea eta haren iraupena, hau hogei eta hamar egunetik gora luzatu ezinik, baldintza berdinez, epe berdinera luzatu ahal izanik.

4.- Sitiapen egoera Diputatuen Biltzarreko gehiengo absolutuak aldarrikatuko du, Gobernuaren proposamen exklusiboz. Biltzarrak finkatuko ditu haren lurralde ingurunea, iraupen eta baldintzak.

5.- Biltzarra ezin egingo da deuseztatu artikulu hontan barnetzen diren egoerak aldarrikaturik dauden bitartean, automatikoko Ganbarak bileraziak izanik bilkura garaian ez baldin badira. Hauen funtzionamendua, Estatuko beste botere Konstituzionalak bezala ezingo dira eten egoera hauek dirauten bitartean.

Biltzarra deuseztatuz edo haren agintza amaituz aipatutako edozein egoera gertatzen baldin bada, biltzarreko konpetentziak Diputazio Iraunkorrak bereganatuko ditu.

6.- Alarma, salbuespen eta sitiapen egoera aldarrikatzeak ez du Gobernuaren erantzukizun oinarria aldatuko, ez eta haren funtzionariena ere Konstituzio eta legeetan aitorturik.

VI. TITULUA

Auzi Boterez

117. artikulua.

1.- Justizia herriari dario eta Erregearen izenean auzi botereko Epailari eta Majistratuek administratzen dute, haik independiente, mugi ezinak, arduradun eta bakarrik legearen aginpera menderatuak.

2.- Epailari eta Majistratuak ezin dira banatu, eragotzi, tokiz aldatu ez eta erretiratu arrazoi batengatik ez baldin bada eta legean aurrez ikusitako garantiez.

3.- Era guztietako auzietan jurizdizio ahal-menaren ihardunketa, epaituz eta epaitutakoa betez, legeek finkatutako Epaitegi eta Auzitegiei dagozkie zehazki, konpetentzia arauak eta berauek ezartzen duten prozeduraz.

4.- Epaitegi eta Auzitegiek goiko apartatuak markatutako funtzioetatik at ez dute ihardungo eta bai legeak expreski emandakoak edozein eskubideren garantiaz.

5.- Batasun jurisdizionalaren funtsa Auzitegien eratze eta funtzionamenduen oinarria da. Legeak arautuko du jurisdizio militarraren iharduntzea zehazki militar hesparruan eta sitiapen egoera balizkoetan Konstituzioko printzipioen arabera.

6.- Salbuespen Auzitegiak galerazten dira.

118. artikulua.

Beharrezkoa da betetzea Epailari eta Auzitegien epaitzak eta beste erabaki tinkoak eta baita hauek eskaturiko laguntza eskaintzea epaibide garaian eta erabakitakoa betetzean.

119. artikulua.

Justizia dohainik izango da legeak honela erabakitzen duenean eta, edozein eratan, auzitan aritzeko baliakizun nahikorik ez dutela erakusten dutenentzat.

120. artikulua.

1.- Auzi Ekintza jendaurrekoak izango dira, prozedura legeek aurreikusten duten salbuespenez.

2.- Prozedura nagusiki ahozkoa izango da, batez ere kriminal arazoetan.

3.- Epaiak arrazoituak izango dira eta jendeaurrean aldarrikatuak.

121. artikulua.

Epailari errakuntzagatik egindako kalteek, eta ere(a) berean administra Justiziako funtzionamendu normalaren ondorio bezala direnek kalte ordea eskubide bat emango dute Estatuaren kontura, legearen adostasunez.

122. artikulua.

1.- Auzi botereko lege organikoak finkatuko du Epaitegi Auzitegien izaera, funtzionamendu goberna-mendua, baik(t)a karreradun Epailari eta Majistrad(t)uen estatutu juridikoa Talde bakar bat eginik, eta Justizia administralgoaren zerbitzutako pertsonalarena.

2.- Botere Judizialaren kontseilu orokorra bere gobernamendu organoa da. Lege organikoak bere estatutua ezarriko du eta bere kideen elkarezintasun eta funtzioen errejimena, batez ere izendatze, igote, inspekzio eta errejimen diziplinario arazoetan.

3.- Auzi botereko Kontseilu Orokorra Auzitegi Gorenaren lehendakariak osotua izango da, berak lehendakatuko du, eta gainera Erregeak bost urtetarako izendatutako hogei kideez. Hauetatik, lege organikoak ezartzen duen eran hamabi maila judizial guztietako Epailari eta Majistratu; lau Diputatuen Biltzarraren proposamenez eta lau Senatuarenean, kasu biotan abokatu eta beste jurista kideen bost zatitako gehiengoak hautatuak, denok aitorturiko h(k)onpe-tentziakoak eta beren profesioetan hamabost urte baino gehiagotan arituak.

123. artikulua.

1.- Auzitegi Gorenak, Espainia osoko jurisdizioaz, maila guztietako gorengo organo jurisdizionala da, garantia konstituzional gaietako erabakietan izan ezik.

2.- Auzitegi Gorengo Lehendakaria Erregeak izendatua izango da, Auzi Botereko Kontseilu Orokorraren proposamenez, legeak finkatzen duen arabera.

124. artikulua.

1.- Ministeritza Fiskalak, beste organoei agindutako funtzioetatik salbu, misio bezala legalitatearen defentsarako justiziaren eraginpena bultzatzea du, baita hiritargoaren eskubideak zaintzea eta legeak berez edo interesatuen eskabidez babestutako interes publikoa begiratzea, eta baita Auzitegien independentziaz beilatzea eta hauen aurrean giza sozialaren asetasuna eskuratzea.

2.- Ministeritza Fiskalak iharduntzen ditu bere funtzioak dagozkion organoen bitartez batasun ekintza eta dependentzia jerarkikaren printzipioen arabera, eta edozein kasutan legalitate eta inpartzialtasunari lotuz.

3.- Legeak arautuko du Ministeritza Fiskaleko estatutu organikoa.

4.- Estatu Fiskal Orokorra Erregeak izendatua izango da, Gobernuaren proposamenez, auzi botereko Kontseilu Orokorra entzun ondoren.

125. artikulua.

Hiritargoak herri ekintzan ihardun ahal du eta Epaimahaiko erakundearen bitartez Justizia Administralgoan parte hartu, legeetara eta berak finkatzen dituen prozesu penaletan, eta baita ohiturazko eta tradizional auzitegietan ere.

126. artikulua.

Polizia judiziala Epailari, Auzitegi eta Ministeritza Fiskalaren menpe dago legeak finkatzen duen arabera, delitu ikertze funtzioetan eta delitugilearen aurkitze eta asegurantzetan.

127. artikulua.

1.- Epailari eta Majistratu, baita Fiskalek lanean ari direnean, ezin dute beste kargu publikorik ukan, ez eta alderdi politiko edo sindikatoetan parterik hartu ere. Legeak ezarriko ditu Epailari, Majistradu eta Fiskalen sistema eta elkarte profesionalen moetak.

2.- Legeak ezarriko du auzi botere kideen elkartezineko errejimena, eta haien independentzia osoa aseguratu beharko du.

VII. TITULUA

Ekonomia eta Hazienda

128. artikulua.

1.- Herri guztiko aberastasuna, honen era guztiak eta beronen jabetza edozein moetatakoa izanik interes orokorraren menpe dago.

2.- Ekonomia ekintzan herri iniziatiba aitortzen da. Lege bitartez erreserba dakioke sektore publikoari baliazpen edo behar beharrezko zerbitzuak, batez ere monopolio kasuetan eta era berean, interes orokorrak exijitzen duenean, entrepresetan eskusartzea erabakiz.

129. artikulua.

1.- Legeak ezarriko ditu Giza Asegurantzan eta organismo publikoen ekintzan interesaturik parte hartze erak, hauen eginbeharrak bizitza kalitate edo ongitasun orokorrari zuzenki ikusten (ikutzen) baitio.

2.- Botere publikoek bultzatuko dituzte egiazki entrepresan parte hartze era ezberdinak eta bizkortuko, lejislapen egoki baten bidez, kooperatiba elkarteak. Baita jarriko dituzte bideak langileek haien bitartez ekoizpen medioetako propietatean sarbiderik izan dezaten.

130. artikulua.

1.- Botere publikoek sektore ekonomiko guztien aurreramen eta moderniza-penean lagunduko dute eta, batez ere, nekazaritza, abeltzantza, arrantza eta eskulangintza espainol guztien bizitza maila berdina izan dadin.

2.- Helburu berdinez, mendi aldeei tratamendu berezi bat eskainiko zaie.

131. artikulua.

1.- Estatuak, lege bidez, planifika dezake ekonomik ekintza orokorra beharrizan kolektiboei erantzuteko, herrialde eta sektoreetako aurreramendua oreka eta armonizatzeko, errenta eta aberastasun hazkuntza eta hauen banaketa zuzenagoa piztu.

2.- Gobernuak planifikapen proiektuak elaboratuko ditu Erkidego autonomoek emandako aurreikuspenen arabera eta sindikatuen kontseilaritza eta laguntzaz, eta baita erakunde profesional, entrepresarial eta ekonomiazkoenaz ere. Hartarako, kontseilu bat sortuko da, honen osotze eta funtzioak legez aurrera eramanik.

132. artikulua.

1.- Legeak arautuko du herri ondasunen errejimen juridikoa eta baita komunalak ere, bestelaketa, ezinbestekotasun eta ezinbe(s)te(ko)tasun printzipioetan oinarriturik, baita haien gaitzestasunean ere.

2.- Domeinu publiko estataleko ondasunak legeak finkatzen dituenak dira eta, edozein kasutan, itsas-lehor aldea, hondartzak, itsas ingurunea eta ekonomik aldeko baliapenak eta plataforma kontinentarra.

3.- Legez arautuko dira Estatu Ondorea eta Ondore Nazionala, honen administralgo, defentsa eta jagotea.

133. artikulua.

1.- Zergak ezartzeko, jatorrizko ahalmena, lege bitartez, exklusiboki, Estatuari dagokio.

2.- Erkidego Autonomo eta tokiko Gorporazioek ezar eta exiji ditzakete zergak, Konstituzio eta legeen arabera.

3.- Edozein etekin fiskala Estatuko zergei dagokiena legearen arabera ezarri beharko da.

4.- Administralgo publikoek bakarrik betebehar finantziarrak kizkur ditzaketa eta gastuak sor, legeen arabera.

134. artikulua.

1.- Gobernuari dagokio Estatuko Aintzinkontu Orokorren elaborapen eta Gorte Orokorrei haren azterketa, zuzenketa eta onartzea.

2.- Estatuko Aintzinkontu Orokorrak urtero aldatuko dira, sail publiko estataleko gastu eta sarrera guztien osotasuna barneratzen dute eta beraietan konsignatuko da Estatuko zergei dagozkien monkin fiskalen prezioa.

3.- Gobernuak Diputatuen Biltzarraren aurrean Estatuko Aintzinkontu Orokorrak aurkeztu beharko ditu, gutxienez hiru hilabete lehenago, urtea bukatu baino lehen.

4.- Aintzinkontuen legea dagokion ekonomik ihardunaldiaren lehen eguna baino lehen onartzen ez baldin bada, automatikoki lehenagoko ihardunaldiko Aintzinkontuak berrien onartzea iritsi arte luzatuak izango dira.

5.- Estatuko Aintzinkontu Orokorrak onartuz gero, Gobernuak lege proiektuak aurkez ditzake gastu publikoen gehitzea edo gutxitzea barneturik ihardunaldi aintzinkon-tuetako sarrerei dagozkienez.

6.- Edozein proposamen edo zuzenketa kredituetan gehitze edo gutxitzea barnetzen duenak Gobernuaren baimena behar du tramitapena lortzeko.

7.- Aintzinkontuen legeak ezin du zergarik sortu. Alda dezake oinarrizko zerga batek honela aurreikusten duenean.

135. artikulua.

1.- Gobernua legez baimendua izan behar du Zor Publikoa igortzeko edo kreditua kizkurtzeko.

2.- Interesen ordainketa egiteko kredituak eta Estatuko Zor Publikoaren kapitala beti ulertuko dira aintzinkontuen gastuen egoeran sarturik eta zuzenketa edo aldatzerik ez dute izango emisio legearen baldintzetara egokitzen diren bitartean.

136. artikulua.

1.- Kontu Auzitegia da kontuen fiz(s)kalizatzaile goren organoa eta Estatuko gestio ekonomikoarena eta baita publiko sailarena ere.

Zuzenki Gorte Orokorren menpe izango da eta bere funtzioak haien ordezkaritzez ihardungo ditu Estatuko Kontu Orokorreko aztertze eta frogaketan.

2.- Estatu kontuak eta sail publiko estatalarenak kontu Auzitegiari errendituko zaizkio eta honek zentsuratuko ditu.

Kontu Auzitegiak, bere eremuaren kaltetan gabe, Gorte Orokorretara urtero txosten bat bidaliko du eta bertan, dagokionean, haren eritziz hutsak edo ardurakizunak egiten direnean komunikatuko ditu.

3.- Kontu Auzitegi kideek independentzia eta mugiezintasuna izango dute eta Epailarien antzera elkarezintasunaren menpe egongo dira.

4.- Lege organiko batek arautuko ditu Auzitegiko konposamen, eratze eta funtzioak.

VIII. TITULUA

Estatu lurralde eratzeaz

LEHEN KAPITULUA

Oinarri orokorrak

137. artikulua.

Estatua lurraldez udal, probintzia eta sortuko diren Erkidego Autonomoez eratzen da. Entitate guztiok berei dagozkien interesen.

138. artikulua.

1.- Estatuak garantizatzen du solidaritate oinarriaren egiazko betetzea konstitu-zioko 2. artikuluan konsakratua, lurralde espainoleko parte ezberdinetan, oreka ekonomiko, egoki eta justuaren jarrera babestuz, eta bereziki intsular egoera kontutan edukirik.

2.- Erkidego Autonomo ezberdinetako Estatutuen desberdintasunek inoiz ez dute esan nahiko pribilejio ekonomiko edo sozialik.

139. artikulua.

1.- Espainol guztiek eskubide eta betebehar berdinak dituzte Estatuko edozein lurraldetan.

2.- Inolako agintarik ez dezake har zuzenki edo zeharki zirkulapen askatasunak oztopatzen dituen neurririk ez eta Espainiako lurralde osoan pertsonen ezarrera eta ondasunen eta zirkulapen askatasunik ere.

BIGARREN KAPITULUA

Tokiko Administralgoaz

140. artikulua.

Konstituzioak udalen autonomia garantizatzen du. Udalek legezko nortasun osoa dute Udalen gobernua eta administralgoa, alkate eta kontzejalez hornituriko udal-batzarrei dagozkie. Kontzejalak auzakideek aukeratuaz izango dira, legeak esaten duen erara eta bozketa orokor, berdin(,) aske, zuzen eta isil baten bidez. Alkateak kontzejalek edo auzakideek aukeratuak izango dira. Batzarre irekiaren beharrak legeak arautuko ditu.

141. artikulua.

1.- Probintzia legezko nortasun osoa duen toki erakunde bat da, Estatuaren betekizuna betetzeko eta udalek eta lurralde antolaketek mugatua. Probintziaren edozein muga aldaketa Gorte Orokorretan eta Lege Organiko baten bidez egin behar da.

2.- Pro(hi)bintzietako gobernua eta administralgo autonomoa Diputazio edo bestelako ordezkotasundun erakundeei dagokie.

3.- Zilegi da pri(o)bintzi arteko udal elkarteak sortzea.

4.- Arkipielagotan irla bakoitzak gainera bere administralgoa izango du Kabildu edo Kontseilu eran.

142. artikulua.

Tokiko Haziendak bertako Erakun-de(e)i dagozkien betekizunei aurrera emateko beharrezkoa den dirua izan beharko dute, eta diru iturri zihurrenak, berek ezarritako zergek, eta Erkidego Autonomo eta Estatutokoetatik datozkienek osatuko dute.

HIRUGARREN KAPITULUA

Erkidego Autonomoez

143. artikulua.

1.- Konstituzioaren 2. artikuluak onartzen duen autonomia eskubidea erabiltzeko, mugakide izanik eta historia, kultur eta ekonomi ezaugarri berdintsuk dituzten probintziak, irla lurraldeak eta historikoki herrialde nortasun bat izan dutenek bere autogobernua lor dezakete eta titulu hontan eta prestatzen dituzten Estatutuak beteaz Erkidego Autonomo bat sor dezakete.

2.- Autonomi bidea Diputazioei edo irla arteko Erakundeari dagokie, eta Probintzia edo irla bakoitzaren hauteskunde zerrendaren gehiengoa osatzen duten Udalen hirutik bi. Betebehar hauk, tokiko erakundeak alor hontan lehen erabakia hartuz gero, hurrengo sei holabetetan bete beharko dira.

3.- Iniziatiba hau, aurrera ateratzen ez bada, bost urte igaro ondoren bakarrik berregin daiteke.

144. artikulua.

Gorte Orokorrek, lege organikoaren bidez, eta nazioaren onerako erabaki dezakete:

a) Erkidego Autonomoak onartzea, nahiz eta bere mugak probintzia baten barnean gelditu, eta 143. artikuluaren lehen sailean eskatzen dena bete ez.

b) Probintzia eraketa barnean sartu gabeko lurralo bati Autonomi Estatutua ematea edo erabakitzea.

c) 143. artikuluaren 2. sailak aipatzen duen tokiko erakundearen iniziatiba, haren ordez betetzea.

145. artikulua.

1.- Inolaz ere ez da onartuko Erkidego Autonomoaren Federakuntzarik.

2.- Estatutuetan aipa daitezke, Erkidego Autonomoek dituzten gestio eta eginkizunak betetzeko elkartea eta Gorte Orokorren kontu emateko aldian, beharrezko gertatzen diren baldintza(,) betebehar eta erak. Bestelakoetan, Erkidego Autonomoen lankidetza Gorte Orokorren baietza behar du.

146. artikulua.

Estatutu proiektua Diputazioetako edo Irla arteko erakundeetako ordezkariek eta Gorteetako Diputatu eta Senatoreek osaturiko biltzarrak egina izango da, eta lege bezala onartua izateko Gorteetara bidalia.

147. artikulua.

1.- Konstituzio honen arabera, Erkidego Autonomo bakoitzeko oinarrizko legeak izango dira Estatutua, eta Estatua bere lege ordenamenduaren zati bat bezala onartu eta zainduko du.

2.- Autonomi Estatutua bete beharko ditu ondorengo baldintzok:

a) Historikoki ondoen dagokion Erkidegoaren izena.

b) Lurraldearen mugatzea.

c) Beren erakunde autonomoen izen antolaketa eta egoitza.

d) Konstituzioaren arabera berega-naturiko, eginkizunak eta betetzeko beharrezko diren zerbitzuen aldaketa egiteko oinarriak.

3.- Estatutuak aldatzeko, bertan jarritako baldintzak bete beharko dira eta nahi eta ezkoa gertatzen da, Gorte Orokorrek onartzea lege organiko baten bidez.

148. artikulua.

1.- Erkidego Autonomoek har dezaketen konpetentziak alor hontakoak dira:

1º. Autogobernurako Erakunde antolaketa.

2º. Bere lurralde barneko Udalen barrutia aldaketa, eta orokorki Estatuaren administralgoari toki-ko gorporazioetan dagozkiona, eta tokiko errejimen legeak onartzen duen aldaketa maila.

3º. Lurralde, hirigintza, eta etxegintza eraketa.

4º. Erkidego Autonomoaren lurralde barrutiaren zehar igarotzen diren eta interesgarri zaizkion Herri Lanak.

5º. Erkidego Autonomoaren lurralde barrutian zehar bakarrik igarotzen diren trenbide eta bideak eta ere(a) berean trenbidez, bidez, eta kablez egiten den garraioa.

6º. Babesportu, jolasportu eta aideportua eta, orokorki, merkatal harremanetarako erabiltzen ez direnak.

7º. Nekazaritza eta abeltzantza, ekonomi eraketa orokorraren arabera.

8º. Baso eta oihan onurak.

9º. Ingurugiroaren zaintzearen jestioa.

10º. Erkidego Autonomo barneko urin-dar, ubide, eta erregadio aitzin-asmo, eraikitze eta erabiltzeak; metalurak eta urberoak.

11º. Itsas bazterreko arrantza(,) itsaskikintza, ehiza eta ibaiarrantza.

12º. Lurralde mailako feriak.

13º. Estatu osorako ekonomi plangin-tza barnean, Erkide(g)o Autono-moaren ekonomi aurrera-kuntza bultzatzea.

14º. Eskulangintza.

15º. Erkidego Autonomoarentzat inte-resdun diren museo, biblioteka eta musika kontserbategiak.

16º. Erkidego Autonomoarentzat inte-resgarri den oroikarri ondarea.

17º. Kultura eta ikerkuntza bultzatzea eta dagokionean, Erkidego Auto-nomoaren hizkuntza irakastea.

18º. Bere lurralde barrutian turismoa bultzatu eta eratzea.

19º. Kirolgintza bultzatu, eta aisia betegarri egokiak aurkitzeko.

20º. Gizarte Laguntza.

21º. Osasun eta garbidura zerbitzuak.

22º. Bere egoitzak eta instalapenak zaintzea, Lege organiko baten arabera bertako ertzainen zerbitzua antolatzea.

2.- Bost urte igaro ondoren Estatutua aldatuz. Erkidego Autonomoek bere eginkizunak zabal ditzakete Konstituzio honen 149. artikuluan dion eran.

149. artikulua.

1.- Estatuari dagozkio ondorengo alor hauk:

1º. Edozein espainolek dituen eskubide eta Konstituzioa ematen dizkion eginkizuna betetzeko beharrezkoa den egoera arautzea.

2º. Naziotasun barneraldatze, migratze, arrostze eta ihesleku arazoak.

3º. Nazioarteko harremanak.

4º. Defentsa eta Indar harmatuak.

5º. Justiziaren administralgoa.

6º. Salerosketa, zigor eta preson-degietako legegintza; auzitegie-tako legegintza, Erkidego Auto-nomoetan bere berea duten legeriaren berezitasunak salbu.

7º. Lanekiko legegintza Erkidego Autonomoen alor honetan izan dezaketen eginkizunak salbu.

8º. Zibil legegintza edo bestelako deretxo bereziak diren tokietan, Erkidego Autonomoek hauk gordetzeko, aldatzeko edo aitzinatzeko duten eskubidea salbu. Beti arau juridikoen aplikapen eta eraginkortasunari dagozkion erregelak, ezkontza-rekiko erei dagozkien harreman juridiko-zibilak, Erregistro eta Izkribu publikoen eraketa, Kontratuetako betebeharren oinarriak, lege arteko eztabaida konpontzeko arauak, deretxoaren iturburuak finkatzea, azken kaso hontan Foru errejimen edo Deretxo berezien arauak errespetatuz.

9º. Industria eta intelektual jabego legegintza.

10º. Aduana eta mugasari errejimena; eta kanpoarekiko merkatalgoa.

11º. Dirugintza, dibisak, diru aldaketa eta bihurgarritasunak; kredito, ba(n)ku eta Asegurantza eraketa oinarriak.

12º. Pisu eta neurri legegintza; eta ordu ofiziala erabakitzea.

13º. Ekonomi eragintza, plangintza orokorraren oinarriak eta koordinaketa.

14º. Hazienda Orokorra eta Estatuaren Zorra.

15º. Zientzia eta Teknik mailako ikerkuntza bultzatzea eta koordinatzea.

16ª. Kanporako Osasun Zerbitzua: Zerbitzuon oinarritze eta koord-inaketa. Botikarekiko legegintza.

17ª. Giza Asegurantzaren oinarrizko legegintza eta ekonomi erreji-mena, Erkidego Autonomoek alor hontan duten eskuhartzea salbu.

18ª. Administralgo Publikoaren lege-gintza oinarriak, eta funtzionarien arautegi errejimena, beti arau hauetan administratu guztiak era berean tratatuz; administral prozedura orokorra, beti Erkidego Autonomoen berezitasunak salbu; nahi eta nahiezko desjabetze legegintza; administral kontzesio eta kontratuei buruzko legegintza eta administral publiko orokorren erantzukizun era.

19ª. Itasarrantza, Erkidego Autono-moei alor hontan ematen zaizkien ahalmenak salbu.

20ª. Itsasgarraioa eta itsasuntzien banderak, itsasbazterreko argitze lana, interesgarri diren itsasportu eta aireportu; aire espazio, abilaldi eta garraioen kontrola, metereoloji albiste eta aireuntzien matrikulapena.

21ª. Erkidego Autonomo baten mugaz kanpoko trenbide eta lehor garraioa; komunikabide errejimen orokorra; trafiko eta motordun guztien antolaketa; pozta eta telekomunikabidea, aire edo itsasazpiko kable komunikabideak eta irrati komunikabidea.

22ª. Erkidego Autonomo baten mugaz kanpo dauden uren legegintza, eraketa, eta baimena eta beste Erkidego bat ukitzen dituzten indar instalapenak onartu edo elektrik indarra kanpora bidaltzea.

23ª. Ingurugiroarekiko oinarrizko legegintza; ingurugiroa zaintzeko Erkidego Autonomoek har ditzaketen erabaki gehigarriak salbu. Baso(,) oihan eta ganadu bideei buruzko oinarrizko legegintza.

24ª. Denen onerako diren Herri Lana, Erkidego Autonomo bat baino gehiago ukitzen badute.

25ª. Meha eta enerji errejimenetarako oinarriak.

26ª Z(s)uharmagintza eta lehergailu-gintza, eta salmenta edukitze eta erabiltze.

27ª Prentsa, irrati eta telebistaren errejimenerako oinarri araua eta orokorki giza komunikabide guztiena, alor hontan Erkidego Autonomoek izan dezaketen ahalmena salbu.

28ª Espainiako kultur, arte, eta oroikarri ondarea, jagotea, kanporatu edo indarrez ez arrapatzeko; Estatuaren museo, biblioteka eta artxiboak, Erkidego Autonomoek izan dezaketen ahalmena salbu.

29ª Asegurantza publikoa, lege organi-koaren arabera eta Erkidego Auto(no)-moen estatu-tuak jarraikiz sor daitezkeen ertzaintza ahalmenaz salbu.

30ª. Akademik edo Profesional mailako titulua eskuratzeko, beharrezko diren baldintza, emate edo onartzeko eraketa eta Konstituzio honen 27. artikulua eratzeko behar diren oinarrizko arauak, botere publikoak alor hontan duen betebeharra bete ahal izateko.

31ª. Estatu mailako estadistika.

32ª. Referendum bidez, herri kontsulta egiteko deiaren baimena.

2.- Erkidego Autonomoek izan dezaketen ahalmenez kanpo, Estatuak bere funtsezko eginkizun eta betebehar bat bezala hartuko du kultur zerbitzua, eta Erkidego Autonomoen arteko kultur harremanak erraztuko ditu.

3.- Konstituzio hontan zehazki Estatuari atxeki ez zaizkion eginkizunak eta beraien Estatutuen arabera Erkidego Autonomoen betebeharra gertatuko dira. Autonomi Estatutuak bereganatu ez dituen eginkizunak Estatuaren betebehar gertatuko dira eta auzi garai batetan Estatuaren legeak nagusituko dira Erkidego Autonomoen gainetik, hauek expreski bereganatu ez duten alor guztietan. Dena dela Estatu mailako Deretxoa, Erkidego Autonomoen deretxo osagarri izango da.

150. artikulua.

1.- Gorte Orokorrek Estatu mailako eginkizunetan eman diezaiokete Erkidego Autonomo bati edo guztiei Estatu mailako legearen oinarri, funts eta jarraikideen arabera legegintzarako ahalmena. Auzitegien ahalmenaz kanpo, lege ereduak zehaztuko du Erkidego Autonomoek emanikako legeak kontrolatzeko Gorte Orokorrek jarraikiko duten bidea.

2.- Estatuak lege organiko baten bidez Erkidego Autonomoen esku utz dezake berari dagozkion eta aldagarri gertatzen diren zenbait eginkizun. Arazo bakoitzean legeak aurrez ikusi behar ditu diru iturri aldaketa eta Estatuak bere esku gordetzen dituen kontrolbideak.

3.- Hiritar guztien ongitasunak hala eskatzen duenean, Estatuak eman ditzake lege batzu Erkidego Autonomoek jarritako legeak armonizatzeko nahiz eta legeok hauen esku dauden gaiak arautu. Gorte Orokorrei dagokien Ganbara bakoitzeko gehiengo absolutu baten bidez, behar horren neurrera.

151. artikulua.

1.- Konstituzio honen 148. artikuluaren bigarren zatian aipatzen diren bost urteak ez dira igaro behar, Autonomi prozesua 143,2. artikuluak jartzen duen epean, Diputazio edo Irla arteko Erakundeez gain probintzia bakoitzeko hauteskunde zerrendaren gehiengoa osatzen duten udaletan lautik hiruk onartzen dutenean, eta lege organikoaren arabera probintzia bakoitzean bozemaile gehiengo absolutuak eta referendumaren bidez birresten duenean.

2.- Aurreko artikuluaren arabera, Estatutua egiteko prozedura hauxe dateke:

1ª. Gobernuak Autonomia nahi duten lurraldeetako Diputatu eta Senatoreak deituko ditu, biltzarra sortu eta Estatutu egin dezaten, biltzarkide gehiengo absolutuak onartuz.

2ª. Parlamentarien biltzarrak Estatutu proiektua onartuz gero, Kongre-suko Konstituzio batzordearen-gana bidaliko da, eta batzorde honek hurrengo bi hilabeteetan, biltzarkide batzuren laguntzaz aztertuko du, erabateko moldaketa burutzeko.

3ª. Akordio batetara helduko balira, delako testua Referendumaren bidez bozkatua izan beharko du, Estatutu proiektuko lurralde barrutian dauden probintzietan.

4¦. Probintzia bakoitzean, emanikako balio duten bozen gehiengoak onartua bada, Estatutu proiektua Gorte Orokorretara bidaliko da. Bi Ganbara osoek bildurik bere birrespena eman beharko diote. Estatutua onartua izan ezkero, Erregeak izenpetuko du eta lege bezala jakin araziko da.

5ª. Zenbaki honen bigarren zatian aipatzen den akordioa lortzen ez bada, Estatutu proiektua Gorte Orokorretan aitzinlege bat bezala tramitatuko da. Gorteek onartzen duten aitzinlege hori Referendum bidez bozkatua izango da, Estatutu proiektuko lurralde barrutian dauden probintzietan. Probintzia bakoitzeko baliodun bozen gehiengoak onartua bada, aurreko zatian aipatu den eran jakin araziko da.

3.- Aurreko 4. eta 5. zatietan aipatu bezala, Estatutu proiektua probintzia batetan edo gehiagotan ez onartzea ez du esan nahi, besteetan Erkidego Autonomi hori ezin dela sortu, artikulu honen leheh zatian esaten den lege organikoaren arabera.

152. artikulua.

1.- Aurreko artikuluaren arabera onarturiko Estatutuetan, Autonomi dun Instituzio eraketa biltzar legegile batetan oinarrituko da, Biltzar hau bozketa orokor baten bidez aukeratua izango da, bertan proporzionalki lurralde osoko eskualde guztietako ordezkariak izanik; Administral eta Eragile boteredun Gobernu Kontseilu bat eta Biltzarrak aukeraturiko eta Erregeak izendaturiko lehendakari bat, Gobernu Kontseiluaren zuzendari bezala, Erkidegoaren Ordezkari Nagusia izango dena eta bertan Estatuaren ordezkari arrunta. Lehendakariak eta Gobernu kontseilukideek biltzarraren aurrean erantzukizun politikoa izango dute.

Erkidego Autonomoetan tokiko auzi eraketaren gailurra goi mailako Justizia Auzitegi Nagusi bat izango da, Auzitegi Gorena delakoaren agintea errespetatuz. Erkidego Autonomoen Estatutuetan lurralde auzitegi eraketaren zatikatze baldintzak eta erak jar daitezke, Hauzi Boterearen lege organikoak dioenarekin batera eta honen batasuna eta askatasunaren arabera.

123. artikuluan esandakoaz gain, auziaren prozesu maila dezberdin guztiak, lehen mailan hasitako Erkidego Autonomoaren lurralde berbereko auzitegi erakundeetan amaituko dira.

2.- Estatutuak behin izenpetu eta jakin arazi ondoren, bertan jartzen diren aldabideak jarraikiz bakarrik alda daitezke, eta Hauteskunde zerrendetan sarturik dauden bozemaileen artean Referen-duma eginaz.

3.- Mugakide diren Udalak elkartuz Estatutuak lurralde zatiketa bereziak sor ditzakete, nortasun juridikoa izanik.

153. artikulua.

Erkidego Autonomoek egiten dituzten ekintzen kontrola eramango dute:

a) Lege indarrez emanikako arauen Konstituzionaltasunari buruz, Konsti-tuzio Auzitegiak.

b) Estatu Kontseilua entzun ondoren, 150. artikuluaren 2. zatiaren arabera aldatu zaizkion ekintzetan, Gobernuak.

c) Administral Autonomoaren eta haren erregla arauak kontentzio administral auzitegiak.

d) Ekonomi eta Aitzinkontuak Kontu Auzitegiak.

154. artikulua.

Erkidego Autonomoen lurraldeetan Estatuaren administralgoa, Gobernuak izendaturiko ordezkari batek eramango du eta bidezkoa denean, erakundearen adminis-tralgoaz koordinatuko.

155. artikulua.

1.- Erkidego Autonomo batek Konstituzio edo bestelako legeek ezarritako eginkizunak beteko ez balitu, edo Espainiako ongitasunaren aurka astun jokatuko balu, Gobernuak Erkidego Autonomoaren Lehendakaria deituz, eta honek erantzun ezik, Senatuaren gehiengo absolutua lortu ondoren, onarturiko eginkizunak nahi eta ez betetzera bortxatzeko edo ongitasun orokorra lortzeko beharrezko diren erabakiak har ditzake.

2.- Goragoxe aipaturiko erabakiak betetzeko, Erkidego Autonomoen agintari guztiei behar diren azalpenak emango dizkie Gobernuak.

156. artikulua.

1.- Erkidego Autonomoek bere eginkizunak bete ahal izateko ekonomi askatasuna izango dute, Estatu mailako Hazienda eta espainol guztien arteko solidaritatearen koordinaketa oinarrien arabera.

2.- Erkidego Autonomoek Estatuaren lankide edo ordezkari izan daitezke zergak biltzeko, jestionatzeko eta likidapenak egiteko, Estatutuen eta legeen arabera.

157. artikulua.

1.- Erkidego Autonomoen diru iturriak izango dira:

a) Estatuak osorik edo zatika utzitako zergak, Estatu mailako zergei gehitutakoa eta Estatuak emanikako beste diru iturri batzu.

b) Bere zerga propioak, tasa eta zergaimaitza bereziak.

c) Lurralde arteko diru multzotik eginikako aldaketak eta Estatuaren Aitzinkontu orokorreko beste zenbait egokiera.

d) Bere ondasunen obariak eta Deretxo Pribatuko emaitzak.

e) Kredit erabileraren emaitzak.

2.- Erkidego Autonomoek ezin izango dute bere mugaz kanpoko ondasunen kontura zergarik jarri edo zerbitzu eta salkarien zirkulapen aske bat behaz topa dezaketenak.

3.- Lege Organiko baten bidez aurreko lehen sailean aipaturiko ekonomi ahalmenak sor ditzaketen auziak argitzeko arauak eta Estatu eta Erkidego Autonomoen arteko ekonomi harremanak muga daitezke.

158. artikulua.

1.- Estatuko Aitzinkontu Orokorretan Erkidego Autonomoentzat egokiera bat eman daiteke aldatu zaizkion zerbitzu eta eginkizunen neurrian eta Estatu osoko oinarrizko zerbitzu publikoak beteko diren zihurtasunean.

2.- Lurralde arteko ekonomi desegokierak zuzentzeko asmoaz eta solidaritate bat sortzeko konpenzazio diru multzo bat sortuko da, inbertipen gastuak ordaintzeko eta diru multzo hau Erkidego Autonomo eta behar den probintzien arteko banaketa guzti hau, Gorte Orokorrek eginez.

IX. TITULUA

Konstituzio Auzitegiaz

159. artikuluaz.

1.- Konstituzio Auzitegia Erregeak izendaturiko hamabi lagunek osatzen du; Lau Biltzar-kideen artean Biltzarrak aukeratuak, bostik hiruren gehiengoaz; Lau Senatorkideen ar-tean Senatuak aukeratuak, bostik hiruren gehiengoaz; bi Gobernuak aukeratuak eta bi Auzi botereak Kontseilu Orokorrak aukeratuak.

2.- Konstituzio Auzitegiko Epailariak, Majistratu, Fiskal, Unibertsital irakasle, Administral funtzionari eta abokatu artean izentatuak izango dira, hamabost urtez profesional lanean arituak eta lan hortan prestuak direla erakutsi ditelarik.

3.- Konstituzio Auzitegiko Epailariak bederatzi urtetarako izendatuak izango dira, eta hiru urtero hiruren bat aldatuko da.

4.- Konstituzio Auzitegiko Epailariak ezin izango dira izan: Ordezkotasun agintedunak, Administral eta politik karguduna, Alderdi politiko edo sindikal batetako zuzendaritzakoak eta beraien lankideak; Epaile edo Fiskal edo edonolako profesional edo merkatal lana egiten dutenak.

Bestelakoetan Konstituzio Auzi-te(gi)kideek Auzi botereko judizialeko talde adostezintasun berbera izango dute.

5.- Konstituzio Auzitegikideak indepen-dienteak izango dira eta bere agintearen ihardueran aldaezinak.

160. artilkulua.

Konstituzio Auzitegiko lehendakaria Auzitegiko taldekideen artean aukeratua eta Erregeak hiru urtetarako izendatua izango da.

161. artikulua.

1.- Konstituzio Auzitegia Espainia guztia du bere eskuera eta gai da:

a) Lege eta lege bezala erabakitako edozer Konstituzioaren kontra dagoela erabakitzeko. Lege bezala erabakitako arau bat Konstitu-zioaren kontra dagoela esan ondoren eta Jurisprudentziak horrela ulertu, lege hau ukitzen du, baina emandako epaia edo epaiek ez dute epaitutakoaren balioa galduko.

b) Konstituzioaren 52(3).2. artikuluan onartzen diren eskubideen bortxapen kontrako baliakizuna egiteko, legeak jartzen dituen kasu eta eratan.

c) Estatu eta Erkidego Autonomoen arteko auzietan edo azken hauen arteko auzietan.

d) Konstituzioak edo lege organikoak iratxekitzen dizkion beste gaietan.

2.- Konstituzio Auzitegira bidal ditzake Gobernuak Erkidego Autonomoen edozein erabaki edo arau. Auzitegira eramandako edozein erabaki edo arau etenaldi batetan sartzen da baina auzitegiak hurrengo bost hilabeteetan nahi eta ez birretsi edo kendu egin beharko dio etenaldi hori.

162. artikulua.

1.- Legeztaturik daude:

a) Konstituzioaren aurkako salakun-tza egiteko, Gobernu Lehenda-karia, Herriaren defendatzailea, 50 Diputatu, 50 Senatore, Erkidego Autonomoen Erakunde eragile kolejiatua eta behar denean haien Biltzarrak.

b) Babes baliakizuna eskatzeko, edozein pertsona edo lege nortasun duen edozein elkarte da gai, bidezko den eskubidea aipa-tuz, bai eta herriaren defenda-tzailea eta Fiskal Ministeritza.

2.- Gainerako kasuetan, lege organikoak erabakiko du zein pertsona edo legezko erakunde den gai.

163. artikulua.

Prozesu batetan Auzitegi erakunde btek lege bezala emanikako araua Auzi batetan erabilgarri dela erabaki dezake, eta lege hori Konstituzioaren aurka dagoela uste badu, orduan legeak jartzen dituen baldintza, era eta ondorioa jarraikiz, Konstituzio Auzitegira eramana izango da eta inolaz ere ez da izango etenaldi bat sortzekoa.

164. artikulua.

1.- Konstituzio Auzitegiko erabakiak "Boletín Oficial del Estado" delakoan argitaratuko dira eta baleude, boz partikular eta guzti. Argitaratutako biharamunetik erabakitako balioa dute eta ezin izango da jaso baliakizunik haren aurka. Lege edo lege bezala emanikako araua Konstituzioaren aurka dagoela adierazten dutenak, eta eskubide subjetibo baten balioa ez dutenak, denen aurrean azken erabaki bezala dira.

2.- Erabakiak bestelakorik esaten ez duen bitartean, Konstituzioaren aurka ez dauden beste zatiek indar guztia dute.

165. artikulua.

Lege organiko batek arautuko du Konstituzio Auzitegia, bere taldekideen egoera, Auzi garaietako prozedura eta baliakizunak egiteko baldintzak.

X. TITULUA

Konstituzioaren aldaketaz

166. artikulua.

Konstituzioa aldatzeko iniziatiba erabili ahal izango da 87. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetan jartzen (den) kasuetan.

167. artikulua.

1.- Konstituzioa aldatzeko proiektuak Ganbara bakoitzeko bosteko hiruk onartu beharko ditu. Biotan akordiorik ez baldin bada, lortzeko ahaleginduko da Diputatu eta Senatoreen batzorde konposaketa berdi-nezkoa sortuz, beronek textu bat aurkeztuko du biltzarreak eta Senatuek botatuko dutena.

2.- Goiko apartatuko prozeduraz onartzea ez baldin bada lortzen, eta textuak Senatuko gehiengo absolutik baiezko botua lortu izan baldin badu, biltzarreak hirutik bik aldatzea onar dezakete.

3.- Gorte Orokorrek aldatzea onartuz haren berretsipenerako referendumera mendeko da honela eskatzen denean, hura onartzeko hurrengo hamabost egun barruan, edozein Ganbarako kideen hamargarren zatia.

168. artikulua.

1.- Konstituzioaren berrikuste osoa edo zatikakoa proposatzen denean, aurretiko Titulua, bigarren kapitulua, I. Tituluko lehen Saila, edo II. Titulua ikutuz, printzipioaren onartzera joko da Ganbara bakoitzeko hirutik bi, eta Gorteen berealaxeko deuseztatzera.

2.- Hautaturiko Ganbarek berretsi beharko dute erabakia eta textu Konstituzional berriaren estudioetan ihardun, hau Ganbara biotako hirutik bik onartua izan beharko du.

3.- Gorte Orokorrek aldatzea onartuz, honen berretsipenerako referendumera mendu behard(k)o da.

169. artikulua.

Ez da egingo Konstituzioaren aldatzerik gerratean edo 116. artikuluan aurrezikusitako egoeraren bat gertatzen denean.

DISPOSAPEN GEHIGARRIAK

Lehena

Konstituzioak babestu eta onartzen ditu forudun lurraldetako eskubide historikoak.

Forudun errejimenaren gaurkotze orokorra, dagokionean, Konstituzio eta Autonomia Estatu(tu)en barnean egingo da.

Bigarrena

Konstituzio hontako 12. artikuluko adinez nagusitasunaren deklarapenak ez ditu kaltetan egiten Deretxo Pribatu inguruneko, eskubide foraletan babestuko egoerak.

Hirugarrena

Arkipielago Kanariarren errejimen ekonomik eta fiskalaren aldatzea Erkidego Autonomoaren aurrez ikusitako txostena eskatuko du edo behin behineko organo autonomikoarena.

Laugarrena

Erkidego Autonomoetan Lurralde Audientzia bat baino gehiago daudenetan, Autonomia estatutuek daudenak iraun ditzakete, beraien artean konpetentziak banatuz, beti auzi botereko lege organikoan aurreikusitakoaren arabera eta honen batasun eta independentziaren barnean.

BEHIN BEHINEKO ERABAKIAK

Lehena

Behin behineko autonomia errejimena duten lurraldeetan, haien goiko organo kolejiatuek, beren kideen arteko gehiengo absolutua jasoz, hurrengo iniziatiba hau alda dezakete, hots, 143. artikuluko 2. apartatuak Diputazio Probintziak edo dagozkien organo Intsular artekoei ematen die.

Bigarrena

Lehenago baiezki autonomia estatutu proiektuak plebizitatu zituzten lurraldeek eta Konstituzio hau aldarrikatzen denerako, behin behineko autonomia errejimenez kontatzen dutenek berealaxe joka dezakete 148. artikuluko 3. apartatuan aurreikusten den araberan; honela gehiengo absolutua akordatzen dutenean goren organo preautonomik kolejiatuek Gobernuari adieraziz. Estatutu proiektua, 151. artikuluko 2. zenbakian ezartzen denaren araberan elaboratuko da, preautonomik organo j(k)olejiatuaren deiaz.

Hirugarrena

Prozesu autonomikoaren iniziatiba, 143. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitakoa, Gorporazio Lokal haien kideengandik ondorio guztiez atzeratua ulertzen da, lehen hauteskundeak egin arte Konstituzioak dirauenetik.

Laugarrena

1.- Nafarroaren kasuan eta berau Eusko Kontseilu Nagusian edo ordezkatuko duen euskal autonomik errejimenean sartzeaz, Konstituzioko 143. artikuluak ezartzen duenaren ordez, iniziatiba Organo Foral konpetenteari dagokio; beronek erabakiko du hura osotzen duen kideen gehiengoaren erabakiz. Aipatutako iniziatibaren baliotasunerako beharko da, gainera, Foru Erakundeari erabakia berretsi ahal dakikeo referendumez expreski hontarako bileraziz, eta emandako baliodun botuen gehiengoak onartua.

2.- Iniziatibak ez balu aurrera joko hura bakar bakarrik birsor daiteke Foru Erakunde konpetentearen aginte garaitik kanpo, eta gehien jota, 143. artikuluan ezartzen den epe gutxiengoa igaro ondoren.

Bostgarrena

Ceuta eta Melilla hiriak Erkidego Autonomikoetan era daitezke bertako Udalek honela erabakitzen baldin badute, beraien kideen gehiengo absolutuak hartutako akordioaren arabera eta Gorte Orokorrek baimendu lege organiko baten bidez, 144. artikuluan aurreikusitako arabera.

Seigarrena

Biltzarreko Konstituzio Batzordera estatutu proiektu ezberdin batzu igortzerakoan, sarrera ordenan erabakiko dira, eta 151. artikuluan dioen bi hilabetetako epea kondatuko da, Batzordeak proiektu estudioa edo elkarren segidan ezagututako proiektuak bukatzetik.

Zazpigarrena

Behin behineko erakunde autonomikoak hurrengo kasuotan deuseztatuak izango dira:

a) Autonomia Estatutuak Konstituzio honen arabera onartutakoak, ezartzen dituzten organoek eratzerakoan.

b) Prozesu autonomikoaren iniziatiba balizkoak aurrera jotzen ez duenean 143. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetu ez direlako.

c) Organismoak lehen behin behineko erabakiak aitortzen dion eskubidea ihardun ez balu hiru urtetako epe barruan.

Zortzigarrena

1.- Konstituzio hau onartu duten Ganbarek bereganatuko dituzte, hark funtzionatzen duenetik, bertan arauzki biltzar eta Senaturako markatzen diren funtzio eta konpetentziak, eta guzti hauen aginteak 1981.eko Ekainetik aurrera ez du baliorik izango.

2.- 99.eko artikuluan ezarritako ondorioez Konstituzioaren aldarrikatzea baliozko Konstituzionala bezala kontutan hartuko da haren aplikapenera bideratuz. Hontarako, aipatutako aldarrikatzetik hogei eta hamar eguneko epe bat irekiko da artikulu hartan erabakitakoa betetzeko.

Epe hontan, oraingo Gobernu Lehendakariak, Konstituzioak kargu hontarako ezartzen dizkion betebehar eta konpetentziak bereganatuz aukera egin dezake 115. artikuluak aitortzen dion ahalmenaz baliatzeko, edo laga uztearen bidez 99. artikuluan ezarritako betetzerako, azken kasu hau 101. artikuluko 2. apartatuan aurreikusitako egoeran geraturik.

3.- Deuseztatze kasuan, 115. artikuluan aurreikusitakoaz, eta 68. eta 69. artikuluetan aurreikusitakoa aurrera legalki ez baldin bazen eraman, hauteskundeetan lehenagoz dirauten arauen aplikapenerako izango da, salbuespen bakarrik hautaezintasun eta elkartezintasunei dagokiena izanik zuzenki aldarrikatuko da Konstituzioaren 70. artikuluan 1. apartatuko "b" letraren bigarren etenean aurreikusitakoa, eta era berean, bertan botu emateko adinaz erabakitakoa eta 69. artikuluko 3an ezarritakoa.

Bederatzigarrena

Konstituzio Auzitegiko kideak lehenez hautatu ondorenetik hiru urtetara, zozketaren bidez bertako lau kideen talde bat izendapenerako utzi eta berriztatu behar den hautagai etorki berdineko. Bakarrik ondorio hauetarako ulertuko da Gobernuaren propo-samenez hautaturiko bi etorki berdineko kideez eta Auzi Botereko Kontseilu Oroko-rreko formulatik datozenak taldeturik. Era berdinez, aldarrikatuko da hiru urte igaro ondoren, goiko zozketak eragin gabeko talde bien artean. Ordutik 159. artikuluko 3. zenbakian ezarrita.

DISPOSAPEN DEROGATZAILEA

1.- 1977.eko Urtarrilaren 4eko legea aldatze politikarako derogaturik geratzen da, lehenago aipatutako legeak ez baldin badu derogatua izan, hots, 1958.eko Maiatzaren 17ko Mugimenduko Oina-rrizko Printzipioa, 1945.eko Uztailaren 17ko Espainolen Forua, 1938.eko Martxoaren 9ko Lanarena, 1942(.)eko Uztailaren 17ko Gorteetako Lege Konstitutiboa, 194(7)(.)eko Uztailaren 26ko Buruzagitzaren oinordekoa. Guz-tiok 1967(.)eko Uztailaren 10eko Estatuaren Lege Organikoak aldaturik eta era berean azkenau eta 1945(.)eko Urriaren 22ko Referendum Naziona-larena.

2.- Inolako iraupenik gorde ahal baldin badu, 1839(.)eko Urriaren 25eko legea, Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko probintziei dagokiona behin betiko derogaturik kontutan hartuko da.

Era berdinetan 1876(.)eko Uztailaren 21eko legea behin betiko derogaturik geratuko da.

3.- Era berean derogaturik geratzen dira Konstituzio honen aurka dauden disposapen guztiak.

AZKEN DISPOSAPENA

Konstituzio hau Estatuko boletin ofizialean textu ofiziala argitaratzen den egun beretik funtzionamenduan sartuko da. Espainiako beste hizkuntzetan ere argitaratuko da.

euskal legezalea