172006forulegea,

17/2006 Foru Legea, 2007ko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzkoa

Nafarroako Parlamentua

17/2006 FORU LEGEA, abenduaren 27koa, 2007ko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela

2007KO EKITALDIRAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEA.

I. TITULUA

Kredituak eta horien aldaketak

I. KAPITULUA

Hasierako kredituak eta horien finantzaketa

1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

Onetsi egin dira 2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Honako atalak dituzte:

a) Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontua.

b) Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

c) Nafarroako Kontseiluaren eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren aurrekontua.

d) Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

e) Foru Komunitateko sozietate publikoen jarduketa, inbertsio eta finantzaketa programak, baita finantzen egoera-orriak ere.

2. artikulua. Kreditu eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetzeko onetsi diren kredituek, bateratuta, 3.901.334.547 euro egiten dute.

2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuen diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 3.901.334.547 euro egiten dute bateratuta.

II. KAPITULUA

Aurrekontuetako kredituen aldaketa

3. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa

Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, baldin eta foru lege honek agindu horiek aldatzen ez baditu.

Aurrekoa gorabehera, kontusailen arteko funts mugimenduak ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko, baldin eta kontusail horietako kredituek helburu berbera badute, eta Europar Batasunak, horiek hein batean kofinantzatzen dituenez, gastuen erabileraren gaineko kontrola hobetzea eskatzen duelako soilik bereizten badira.

4. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 45. artikuluko a)tik f)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, 2007. urtean ondoko kredituek ere gehikuntzarik izan ahal dute: epaien betearazpenak finantzatzera bideraturiko kredituak, epai-exekuzio haietan zehazten den zenbatekoa dutenak. Helburu horretarako berariazko kontusailik ez badago, edozein departamentutan gaitu ahalko da, gastuaren izaera edozein izanik ere. Kasu horren barnean egonen dira Nafarroako Administrazio Auzitegiaren ebazpenak, horien betearazte subsidiarioaren ondorioz Nafarroako Gobernuak funts ekonomikoak edukitzea beharrezkoa gertatzen denean, baita Nafarroako Auzitegi Ekonomiko-Administratiboaren eta zerga administrazioaren organo kudeatzaileen ebazpenak ere, gastuen itzulketa eskatzen baldin bada, eta, era berean, Nahitaezko Desjabetzapenerako Probintziako Epaimahaiaren erabakiak eta, orobat, Nafarroako Foru Komunitateak ordaindu behar dituen finantza-zuzenketak, Ordainketa-erakundeak funts komunitarioak kudeatzearen ondoriozkoak.

Era berean, ondare erantzukizunagatiko kalte-ordainei dagokienez, aurreko lerroaldean aipatu epaiak betearazteko ezarri bezala jokatuko da eta tratamendu bera izanen dute.

Ekintza terroristen ondorioz eman daitezkeen dirulaguntza eta maileguei dagokienez, dauden kontusail guztiak edo ekitaldian zehar helburu horrekin sortu beharrekoek gehikuntza izan ahalko dute.

Aurrekoaz gainera, ondorengoak ere gehitu ahalko dira:

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontusailok:

a) 010001-01000-2275-921100 kontusaila, "Hauteskundeak" izenekoa. Kontusail horri aplikatu ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsio guztien edonolako gastuak.

b) 010004-01100-2263-921700 kontusaila, "Gastu juridiko-kontentziosoak" izenekoa.

c) 020002-04100-1001-921400 kontusaila, "Lehendakari ohi eta kontseilari ohientzako prestazioak" izenekoa.

d) 020002-04100-1239-921400 kontusaila, "Funtzionarioen famili laguntza, osagarri berriak, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

e) 020002-04100-1309-921400 kontusaila, "Aldi baterako kontratuen bukaerako kalte-ordainak" izenekoa.

f) 020002-04100-1309-921402 kontusaila, "Lan kontratudunen famili laguntza, osagarri berriak, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

g) 020002-04100-1620-231800 kontusaila, "Osasun laguntza-erabilera berezia" izenekoa.

h) 020002-04100-1620-231802 kontusaila, "Lan-istripuengatiko aldi baterako lan-ezintasunaren subsidioa ordaintzea" izenekoa.

i) 020002-04100-1620-921400 kontusaila, "Langileei buruzko hitzarmen indarduna aplikatzeko funtsa" izenekoa.

j) 020002-04100-1700-921400 kontusaila, "Kalte-ordaina. Derrigorrezko leku-aldaketa, bizilekuaren aldaketa eta guzti" izenekoa.

k) 020002-04100-1709-921400 kontusaila, "Zerbitzuak aitortzeko Gizarte Segurantzarekiko hitzarmenaren aurreikuspena" izenekoa.

l) 020002-04100-1709-921403 kontusaila, "Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

m) 020002-04300-1614-211100 kontusaila, "Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

n) 051000-02100-2274-132102 kontusaila, "Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak" izenekoa.

ñ) 051000-02100-6054-132102 kontusaila, "Segurtasunerako tresnak" izenekoa.

o) 060000-06000-6000-133100Ž kontusaila, "Espetxe berria eraikitzeko lurrak erostea" izenekoa.

p) 060000-06000-6019-133100 kontusaila, "Espetxe berria eraikitzeko lurrak urbanizatzea" izenekoa.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontusailok:

a) 100000-10100-4709-923900 kontusaila, "AUDENASA. Merkataritza politika" izenekoa.

b) 110000-11000-4819-923400 kontusaila, "Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren funtzionamendurako transferentziak" izenekoa.

c) 112001-11410-9500-929100 kontusaila "Osoko kreditua. 8/1988 Foru Legeko 39. artikulua".

d) 121002-13300-2020-923100 kontusaila, "Ondasun higiezinen errentamenduak" izenekoa.

e) 121002-13300-6020-923100 kontusaila, "Instalazio berriko eraikuntza eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea".

f) 121002-13300-8500-923100 kontusaila, "Sektore publikoko akzioak erostea" izenekoa.

g) 121003-13300-6092-467900, "Proiektu teknikoak" izenekoa.

h) 151000-12140-2273-467900 kontusaila, "Datu fiskalak grabatzea" izenekoa.

i) 155003-12530-2272-923703 kontusaila, "Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea" izenekoa.

j) 160000-11100-2269-941100 kontusaila, "Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak" izenekoa.

3. Toki Administrazioko Departamentuko kontusailok:

a) 211002-21400-4609-942300 kontusaila, "Toki erakundeetako administrazio-berregituraketako prozesuak sustatzea" izenekoa.

b) 211002-21400-7609-942300 kontusaila, "Toki erakundeetako administrazio-berregituraketako prozesuak sustatzea" izenekoa.

c) 211003-20200-8216-942200 kontusaila, "Funts aurreratua. Aurrekontu oreka".

d) 211003-21300-7609-456100 kontusaila, "Ibaiak arazteko eta saneatzeko plan zuzentzailea. EGEF. 2. helburua" izenekoa, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babeseko proiektuetako 2007ko urteko ordainketa finantzatzeko adina.

e) 212001-21310-7600-456100 kontusaila, "Goiko ur hornidurarako plan zuzentzailea. Kohesio funtsak" izenekoa, Europar Batasuneko Kohesio Funtsen babeseko proiektuetako 2007. urteko ordainketa finantzatzeko adina.

f) 220002-22100-2275-921500 kontusaila, "2007ko hauteskundeak" izenekoa.

g) 220002-22100-2279-921503 kontusaila, "Nazioarteko Erakusketa, Zaragoza 2008" izenekoa.

4. Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontusailok:

a) 320000-32200-4809-261202 kontusaila, "Etxebizitza-errentamenduen zerga-gastuak" izenekoa.

b) 320000-32200-4809-261400 kontusaila, "Etxebizitzen errentarientzako dirulaguntzak" izenekoa.

c) 320000-32200-6000-261202 kontusaila, "Eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak gauzatzea, eta lurzoru-salmenta eskaintzak" izenekoa.

d) 32000-32200-7800-261400 kontusaila, "Etxebizitzaren arloko jardueretarako dirulaguntza eta sorospenak. Foru Programa" izenekoa.

e) 320000-32200-7800-261403 kontusaila, "Ohiko etxebizitzarako inbertsioaren zerga-gastuak" izenekoa.

5. Hezkuntza Departamentuko kontusailok:

a) 400000-40200-1239-321100 kontusaila, "Funtzionarioen zerbitzuen onarpenerako, osagarri berrietarako, antzinatasunerako, famili laguntzarako, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

b) 400000-41000-1310-321100 kontusaila, "Aldi baterako langileen ordainsariak" izenekoa.

c) 400000-41000-1600-321100 kontusaila, "Gizarte Segurantza" izenekoa.

d) 410001-41120-7609-325102 kontusaila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko" izenekoa.

e) 410002-41140-4609-322D00 kontusaila, "Departamentuak haurrak eskolatzeko erabilitako udal eraikin eta eskola-kontzentrazioetarako dirulaguntza" izenekoa.

f) 410004-41150-2210-324100 kontusaila, "Jantokiak" izenekoa.

g) 410004-41150-2230-324100 kontusaila, "Eskola garraioa" izenekoa.

h) 423001-41610-4809-322400 kontusaila, "Hezkuntza berezirako bekak eta laguntzak" izenekoa.

i) 423001-41610-4811-322000 kontusaila, "Ikastetxe itunduei laguntzak ematea berariazko hezkuntza premietarako" izenekoa.

j) 431000-43100-6001-325100 kontusaila, "Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak" izenekoa.

6. Osasun Departamentuko kontusailok:

a) 1241 kode ekonomikokoak, osasun arloko udal langile transferituen lansariak ordaintzeko direnak, foru administraziokoak izanik Toki Osasunaren zerbitzuan dauden eta Nafarroa osasun eskualdetan banatzeari buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legea eta Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea aplikatzearen ondorioz transferitzen diren funtzionarioen soldatak ordaintzeko behar den zenbatekoan.

b) 540000-52000-1239-311100 kontusaila, "Funtzionarioen zerbitzuen onarpenerako, osagarri berrietarako, famili laguntzarako, gradurako, antzinatasunerako eta beste batzuetarako aurreikuspena " izenekoa.

c) 540000-52000-1309-311100 kontusaila, "Zerbitzuen aitorpenerako, antzinatasunerako, osagarri berrietarako, famili laguntzarako eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

d) Botikak erosteko direnak, 2215 kode ekonomikoa dutenak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan honako gastu-programetan kokatuak: 540, 541, 542, 543, 544, 545, 546, 547 eta 548.

e) 541006-52225-2500-311106 kontusaila, "Organoen birlandaketak" izenekoa.

f) 541007-52220-2269-311100 kontusaila, "NGOIarekin koordinazioa, proiektuak eta programak" izenekoa.

g) 547001-52310-2279-312200 kontusaila, denominada "Aho-hortzetako osasun programa" izenekoa.

h) 547002-52370-4809-313100 kontusaila, "Farmaziako prestazioak" izenekoa.

i) 547002-52370-4809-313102 kontusaila, "Zurgatzaileak eta beste osasun-produktu batzuk" izenekoa.

7. Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontusailok:

620001-61100-2030-453200 kontusaila, "Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona" izenekoa.

8. Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontusailok:

a) 700000-71000-4700-411100 kontusaila, "Aseguru primen konpentsazioa" izenekoa.

b) 720000-72130-2276-417100 kontusaila, "Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketa sustatzeko jarduketak" izenekoa.

c) 720000-72130-4700-417100 kontusaila, "Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona" izenekoa.

d) 720001-72120-6019-414300 kontusaila, "Lurren jabetza antolatzeko eta lurzati berrantolamendua egiteko obrak, PDR FEADER" izenekoa.

e) 721000-72210-7701-413102 kontusaila, "Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako diru-laguntzak PDR FEADER" izenekoa.

f) 721002-72230-7700-412100 kontusaila, "Nekazaritza-ustiategien eraginkortasuna hobetzea. PDR FEADER" izenekoa.

g) 721002-72230-7700-412103 kontusaila, "Makineriarako eta produkzio-bideetarako dirulaguntzak" izenekoa.

9. Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuko kontusailok:

a) 810001-81130-6015-458100 kontusaila, "Industria azpiegiturako inbertsioak" izenekoa.

b) 830001-81120-4709-422200 kontusaila, "Enplegu sorreragatiko zerga-gastuak" izenekoa.

c) 830001-81120-7701-422202 kontusaila, "Inbertsio eta enpleguarengatiko funts galdurako dirulaguntzak" izenekoa.

d) 830001-81120-7709-422200 kontusaila, "Inbertsioen zerga-gastuak" izenekoa.

e) 830001-81120-7709-422202 kontusaila "Inbertsioen zerga-gastuak. Prever plana" izenekoa.

f) 840001-81200-7709-467303 kontusaila, "I+G+B proiektuetarako, patenteetarako eta bideragarritasun azterlanetarako dirulaguntzak enpresentzat. FEDER Programak" izenekoa.

g) 840001-81200-7709-467307 kontusaila, "I+G+Bko inbertsioen zerga-gastuak" izenekoa.

h) 840001-81200-7819-467302 kontusaila, "Zentro teknologikoak finkatzeko dirulaguntzak. FEDER Programak" izenekoa.

i) 881001-84100-4819-241100 kontusaila, "Enpleguko zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako" izenekoa.

j) 881001-84100-4819-241104 kontusaila, "Laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan munduan sartzeko programak PO/3 FSE Nafarroa" izenekoa.

k) 881001-84100-7709-241100 kontusaila, "Autonomoentzako dirulaguntzak inbertsioetarako PO/3 FSE Nafarroa" izenekoa.

l) 881001-84100-7709-241200, "Kooperatiba eta lan sozietateetarako dirulaguntzak, enplegua sostengatzeko" izenekoa.

m) 881002-84100-4819-241100 kontusaila, "Enplegu ekimenetarako ekintzak, EBeko funtsen bidez kofinantzatuak" izenekoa.

10. Gizarte Ongizate, Kirol eta Etxebizitza Departamentuko kontusailok:

a) 900000-91200-4819-143103 kontusaila, "Nazioko eta nazioarteko larrialdietarako laguntzak" izenekoa.

b) 923001-93530-4809-231402 kontusaila, "Laguntzak, etxeko laguntza pertsonala emateko" izenekoa.

c) 924002-93320-4809-231500 kontusaila, "Bizibiderik gabeko familia nafarrentzako laguntzak" izenekoa.

d) 924003-93310-4609-231500 kontusaila, "Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak" izenekoa.

e) 924003-93310-4809-231500, "Alarguntza pentsioengatiko kenkarietatik sorturiko zerga-gastuak".

f) 924003-93310-4809-231502 kontusaila "Zaintzaileen kotizazioengatiko kenkarietatik sorturiko zerga-gastuak" izenekoa.

g) 925001-93330-4809-212100 kontusaila, "Kotizazio gabeko pentsioak" izenekoa.

h) 925001-93330-4809-212103 kontusaila, "Aurreikuspen sozialeko sistemetarako ekarpenengatiko zerga-gastuak" izenekoa.

i) 950002-92130-4809-231502 kontusaila, "Lau seme-alaba edo gehiagoko familientzako laguntzak" izenekoa.

j) 950002-92130-4809-231503 kontusaila, "Lanean ari diren amentzako laguntzak" izenekoa.

k) 950002-92130-4809-231505 kontusaila, "Hirugarren seme-alaba edo hurrengoak izandako familientzako laguntzak" izenekoa.

11. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko honako kontusail hau:

A20002-A2510-7800-331100 kontusaila, "Interes kulturaleko ondasunetako inbertsioen zerga-gastuak" izenekoa.

12. Nafarroako Parlamentuaren ondoko kontusaila:

P01001-P0000-4550-911200 kontusaila, "Nafarroako Gobernuaren transferentzia arruntak" izenekoa.

5. artikulua. Bete gabeko lanpostuak direla-eta, kreditu soberakinen norakoa.

Bete gabeko lanpostuak direla-eta aurreikus daitezkeen soberakinak behin-behineko kontratuak finantzatzeko erabili ahal dira, zerbitzuen funtzionamendu onerako beharrezkoa baldin bada. Xede horretarako ezarriko dira kredituak, horiei dagokien programan.

6. artikulua. Esleitu zain dauden langileria-gastuen kontusailen kudeaketa.

1. Langileria-gastuen kapituluaren barrenean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari ahalmena ematen zaio, "Esleitu zain dauden langileria-gastuak" izeneko kontusailak kudeatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren langile berriak kontratatzeko premiei aurre egiteko.

2. Aurreko puntuan aipatu diren kontusailetan eragina duten langileria-gastuen kapituluaren barrenean egiten diren funts-mugimenduak ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko, Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988ko Foru Legeak agintzen duenari dagokionez.

II. TITULUA

Langileria-gastuak

I. KAPITULUA

Jarduneko langileen ordainsariak

7. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen lansariak.

1. 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionario eta estatutupeko langileen ordainsariak, 2006ko ekitaldiko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legean ezarritakoak, 100eko 2 gehituko dira _foru lege honen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa bete ondoren_. Horrek ez du ezertan galaraziko, hala ere, lanpostu bakoitzaren ordainsarietan egokipenak egitea, bidezkoak badira, lanpostu horren aparteko zailtasun tekniko, dedikazio, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasuneko edukiarekin bat datozela ziurtatzeko.

2. Aurreko puntuan adierazitako gehikuntza behin-behinekoa izanen da Nafarroako Gobernuak 2007ko lansarien behin betiko igoera zehazten ez duen bitartean, foru lege honen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoarekin bat.

8. artikulua. Nafarroako Administrazio Publikoetako lan-kontratudunen lansariak.

1. 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen egungo lansariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen dira, foru lege honen 7. artikuluan finkatutako irizpideei jarraikiz.

2. Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen dira, betiere foru lege honetako 7. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

9. artikulua. Nafarroako Gobernuko kideak, zuzendari nagusiak eta erakunde publikoetako zuzendariak.

1. Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 35. eta 45. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko kideek 2007. urtean ondoren zehazten diren ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilabetetan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

Nafarroako Gobernuko lehendakaria: 78.227,94 euro.

Kontseilaria: 72.801,12 euro.

2. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko zuzendari nagusiek 2007. urtean 57.632,12 euroko ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilabetetan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

3. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde publikoetako zuzendariek 2007. urtean ondoko zerrendan zehazten diren ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilabetetan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

a) Erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea, ondoko b), c), d) eta e) letretan xedatutakoa salbu: 57.632,12 euro.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak: 93.092,16 euro.

c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea: 71.177,26 euro.

d) Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendari kudeatzailea: 56.309,96 euro.

e) Nafarroako Emakumearen Institutuko zuzendari kudeatzilea: 50.585,92 euro.

f) Erakunde autonomoko zuzendariordea eta Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendariordea: 50.585,92 euro.

g) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritzako kideak:

_Giza Baliabideen zuzendaria, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendaria, Laguntza Espezializatuko zuzendaria eta Administrazio eta Antolaketako zuzendaria: 71.135,82 euro.

_Nafarroako Ospitaleko zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria eta Anbulatorioen eta Ospitalez kanpoko Laguntzaren zuzendaria: 62.055,00 euro.

_Lizarrako Barrutiko zuzendaria, Tuterako Barrutiko zuzendaria, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendariordea: 59.473,40 euro.

_Ubarmin Klinikako zuzendaria, Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroko zuzendaria, Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea, Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea, Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko zuzendariordea, Adimen Osasuneko zuzendariordea eta Laguntza Espezializatuko zuzendariordea: 57.920,66 euro.

_Langileri eta Lan Harremanetako zuzendariordea eta Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako zuzendariordea: 56.874,58 euro.

_Nafarroako Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria, Nafarroako Ospitaleko Erizaintza zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintza zuzendaria, Nafarroako Ospitaleko Langileri zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileri zuzendaria, Lizarrako Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren zuzendariordea, San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoko zuzendaria eta Tuterako Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren zuzendariordea: 54.300,68 euro

_Anbulatorioen eta Ospitalez Kanpoko Laguntzaren Kudeaketa zuzendaria: 51.719,08 euro.

4. Erakunde autonomo bateko kudeatzaile edo zuzendari kudeatzaile karguan ari direnek, Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako plantillakoen artean izendatutakoek, dagozkien ordainsariak izanen dituzte, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuan xedatutakoaren arabera.

5. Artikulu honetan ezarritako ordainsariak Nafarroako 2006ko aurrekontu orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legean ezarritakoak baino 100eko 2 altuagoak dira, behin-behinekoz, eta foru lege honen bigarren eta hirugarren xedapen gehigarrietan ezarritakori jarraikiz gaurkotuko dira.

II. KAPITULUA

Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboak

10. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak gaurkotzea.

1. 2007ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, gaurkotzeko eskubidea badute, 100eko 2ko igoera izanen dute, 2006ko ekitaldiko Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legean 2006. urterako ezarritakoak oinarri harturik.

2. 2007. urtean, Nafarroan Kontsumoko Prezioen egiazko Indizea 100eko 2tik gorakoa bada, alde hori zuzenean aplikatuko da gaurkotzeko eskubidea duten Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioetan; hots, 2007ko urtarrilaren 1aren aurretik sortzen direnetan; alde hori bateratu eginen da eta 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu eragin ekonomikoak.

Halaber, finkatuko ez den sari bakar bat ordainduko zaie aurreko lerrokadan aipatutako pentsiodunei; 2007. urtean sorrarazitako pentsioen zenbateko osoaren gainean kalkulatuko da, eta aipatu desbideratzearen portzentajearen parekoa izanen du zenbatekoa.

11. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioen eskubide pasiboen araubiderako arauak.

1. Martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak indarra hartu baino lehen indarra zuten xedapenek arautuko dute artikulu honetan aipatzen den funtzionarioen eskubide pasiboen araubidea. Soldata erregulatzailea zehazteko, aipatu foru legearen eta hura betetzeko emandako lansarien behin-behineko erregelamenduaren aurreko sistemaren arabera funtzionarioek jasotako lansari handienak hartuko dira aintzakotzat, eta horiei Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeetan hurrengo urteetarako ezarritako ehunekoak gehituko zaizkie. Salbuespena izanen da lan istripuaren ondoriozko ezgaitasunengatiko pentsioei eta lanbideko eritasunengatiko pentsioei buruz artikulu honetan xedatutakoa.

2. Aurreko idatz-zatian aipatu xedapenen arabera, erretiro eta pentsioen ondorioetarako zerbitzualdia zenbatzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki egindako urteak besterik ez dira kontuan hartuko. Urte horien barrenean sartuko dira administrazio publikoan egiazki egindako urteak, betiere behar den administrazioak aitortuak, Foru Diputazioak 1981eko urriaren 29an hartutako Erabakiari eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren edo Toki Erakundeen montepioren bati atxikitako funtzionarioen erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuan, foru lege honek indarra hartu ondoren jardunean hil edo erretiratutakoak badira, honako hauek zenbatuko dira, eta pentsioaren zio den egintza gertatutako egunetik aurrera izanen dute eragina; aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, betiere, aldi horiek aipatu montepioei kotizatutako beste batzuekin gainjartzen ez badira, honako hauek finkatzeko ondorioetarako soilik: eskubide pasiboetarako hartzeko zenbagarriak eta dagokion pentsioa kalkulatzeko kotizazio edo zerbitzu-urteengatikako ehunekoa edo kuota.

Aurreko idatz-zatian aipatu funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioetarako, inola ere ez dira hurrengoak zenbatuko: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aipatu aldiek, hala badagokio, beste batzuekin batuta, aipaturiko araubideetan pentsiorako eskubiderik sortu badute, salbuespen batekin, hots, SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzeko balio duten aldi kotizatuak, zenbatu eginen baitira horiek.

Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak edo toki entitateek dituzten montepioetakoren baten babesean dauden funtzionarioek alargun pentsioa sortuz gero, bikotekide egonkorrek ere izanen dituzte eskubide pasibo horiek.

3. Artikulu honen 1. idatz-zatian xedatutakoa betez, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren barrenean dauden funtzionario publikoek 2007. urtean hartutako erretiro eta pentsioak finkatzeko, ondoko hau hartuko da kontuan:

a) Eskubide pasiboetan eragina duten lansari kontzeptuen zenbatekoak 2007. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek, hau barne, finkatutako gehikuntzak aplikatu ondoren sortzen direnak.

Horri begira, lansarien zenbatekoak eta garestitasun plusa, 2007. urtekoak, zein diren zehazteko, 100eko 2a gehituko zaie 2006ko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko abenduaren 29ko 18/2004 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritako kopuruei. 2007an Nafarroan Kontsumoko Prezioen egiazko Indizea 100eko 2tik gorakoa bada, alde hori zuzenean aplikatuko zaie zenbateko horiei, bateratu eginen da eta 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu eragin ekonomikoak. Halaber, azken kasu horretan, aipatu desbideratzetik heldu diren eta 2007. urteari dagozkion aldeak ordainduko dira.

Salbuespen gisa, lan istripu edo lanbideko eritasunaren ondoriozko ezgaitasunagatiko erretiro pentsioen kasuan, bai eta lan istripuz edo lanbideko eritasunez hiltzearen ondoriozko alargun edo umezurtz pentsioenean ere, funtzionarioa erretiratu edo hil aurreko urtean hark bere lanpostuagatik jasotako lansariek osatuko dute alokairu arautzailea.

b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik sortutako ordainsari sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, horren bigarren xedapen gehigarriko bigarren lerrokadan emandako ahalmena oinarritzat hartuz, pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoa honakoa izanen da: funtzionario horientzako 1983ko zenbatekoari hurrengo urteetan izandako gehikuntzak erantsiz, 2007rako aurreikusitakoa barne, ateratzen dena.

4. Funtzionarioek pentsio araubidea finantzatzen lagunduko dute 13/1983 Foru Legearen aurreko arauteria aplikatuz ateratzen den zenbatekoaz, ondorengo urteetako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko foru legeetan ezartzen diren pentsio igoeren portzentajeak erantsirik.

5. 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina, gutxieneko erretiro-pentsioaren urteko zenbateko gordina Nafarroako administrazio publikoetako E mailako funtzionarioentzat 2007rako finkatuko den hasierako soldataren adinakoa izanen da. Atal honek xedatua bakarrik ezarriko zaie indarreko arautegiaren arabera gaurkotzeko eskubidea duten pentsioei.

6. 2007ko urtarrilaren 1etik aitzina, gutxieneko alargun-pentsioa ekitaldi horretarako ezarriko den lanbide arteko gutxieneko soldataren adinako urteko zenbateko gordina izanen da.

7. Artikulu honetako 6. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, Nafarroako administrazio publikoen klase pasiboen edozein montepioren kargura emandako umezurtz-pentsioei (martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sistema aplikaturik), zein bere Erregelamenduaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legeko hemezortzigarren xedapen gehigarriak emandako idazkera oinarri harturik.

Gehikuntza honetatik baztertu egiten dira, beraz, aipatu 5/1991 Foru Legean ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzen zen araudiaren arabera emandako umezurtz pentsio guztiak, onuradunaren ezintasun egoeraren eraginez onartu zirenak izan ezik.

8. Foru Diputazioko funtzionarioen erretiroei eta pentsioei buruzko Erregelamenduko 8. artikuluko 3. idatz-zatian eta udal funtzionarioen eskubide pasiboei buruzko Erregelamenduko 10. artikuluan aipatzen diren umezurtz-pentsioak eta udal montepio partikularretan ezaugarri berak dituzten umezurtz-pentsioak, onartu eginen dira baldin eta pentsio horiek eskuratzeko bete beharreko baldintza guztiak betetzen badira pentsioa sorrarazten duen pertsona edo, bestela, alargun pentsioa jasotzen duen ezkontidea edo bikotekide egonkorra hiltzen den egunean.

9. Nafarroako administrazio publikoetako montepioen alargun-pentsioak bateragarriak dira bai norberak egindako lanarengatik jasotako dirusarrerekin bai erretiro-pentsioarekin.

III. KAPITULUA

Bestelako xedapenak

12. artikulua. Lanpostuak egokitzea.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantilla berregituratzeagatik edo eman beharreko zerbitzuengatik edukirik gabe gelditutako lanpostuak, bete gabeak ez direnak, birmoldatu eta bestelakoak bihurtzeko. Eginkizun aldaketak eta lekualdaketak, maila beraren barnekoak, salbuespen gisa baino ez dira eginen, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak berak zuzenean eginen ditu.

13. artikulua. Udal funtzionarioen montepioen finantzaketa.

1. Nafarroako Gobernuak 6.244.280 euroko ekarpena eginen du, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren barrenean dauden Nafarroako toki entitateetako funtzionarioek sortzen dituzten pentsioak finantzatzeko.

Zenbateko hori Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren kudeaketak 2006. urtean sortutako kostuen banaketan udal bakoitzari esleitutako kuotaren proportzio berean banatuko da.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuak 5.496.705 euro banatuko ditu Iruña, Tutera eta Tafallako udalen artean, haien berariazko montepioen kudeaketak 2006ko ekitaldian sortutako kostuen arabera.

3. Aurreko idatz-zatietan ezarritako zenbatekoek ez dituzte alde batera uzten martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarria aplikatuta ateratzen direnak.

III. TITULUA

Finantza eragiketak

I. KAPITULUA

Abalak

14. artikulua. Abalak.

Legeetan aurreikusitako kasuetan, Nafarroako Gobernuak abalak eman ahalko ditu, guztira 30.000.000 euro, gehienez. Muga horren barrenean, baimena ematen zaio Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari abalak emateko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetarako, azaroaren 20ko 360/2000 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Abal horien gehieneko zenbatekoa, proiektu bakoitzeko, 1.500.000 euro izanen da.

II. KAPITULUA

Zorpetzea

15. artikulua. Zor Publikoa jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena.

Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, merkatuaren ohiko baldintzetan maileguak edo kredituak itundu edo zor publikoa jaulkitzeko. Haren muga izanen da 2007ko abenduaren 31ko saldo biziduna ezin izanen dela izan 2007ko urtarrilaren 1ekoa baino handiagoa.

IV. TITULUA

Toki entitateak

16. artikulua. Toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula 2005etik 2008ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituen abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen aldaketa.

Toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula 2005etik 2008ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituen abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 12. artikuluari beste idatz-zati bat gehitzea, 5.a, eduki honekin:

"5. Transferentzia arrunten funts orokorreko diru-kopuruen hiruhileko ordainketak egiten diren hilaren aurreko hileko 15erako Toki Administrazioko Departamentuan azken hiru kontu-espedienteak edo ekitaldi horietako likidazio espedienteak aurkeztu ez dituzten toki entitateei funtsetik jaso gabe dituzten kopuruen atxikipena eginen zaie, Nafarroako toki ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean araututakoaren arabera. Dokumentazioa aurkeztu ondoren ordainduko zaizkie atxikitako kopuruak, hurrengo hiruhilekoko ordainketan."

17. artikulua. Funts aurreratua. Aurrekontu-oreka.

1. Aurrekontuko "Funts aurreratua. Aurrekontu-oreka" izeneko kontusaila udal eta kontzejuen aurrekontu desorekak arintzeko erabiliko da, transferentzia arrunten funtseko diruaren aurrerakinak emanez.

2. Aurrerakin horiek eskatzeko, udal edo kontzejuek negatiboa izan beharko dute diruzaintza-gerakin osoa edo gastu orokorren diruzaintza-gerakina, edo biak negatiboak, 2006ko kontu espedientearen edo likidazio espedientearen arabera.

Aurrerakin hori eskuratu nahi duten udal eta kontzejuek 2007ko lehen hiruhilekoan eskatu beharko dute.

3. Udal eskatzaileek baldintza orokor hauek bete beharko dituzte:

a) Hirilurraren gaineko kontribuzioa baloratzeko ponentziaren gaurkotzea onestea legeria indardunarekin bat, eta onetsi eta hurrengo zergaldian aplikatzea.

b) Lurraren gaineko kontribuzioko zerga-tasari dagokionez onetsi eta aplikatzen den gutxieneko igoera, urtean, Nafarroako Foru Komunitateko Kontsumoko Prezioen Indizea, ekainetik ekainera kontuan harturik, gehi bi puntu izatea, gutxienez karga portzentaje hauetara iritsi arte:

_Lurralde kontribuzioa, hiri ondasunen gainekoa: 0,30.

_Lurralde kontribuzioa, landa ondasunen gainekoa: 0,62.

_Lurralde kontribuzio bateratua: 0,30.

Kontzejuen kasuan, neurriak ezartzea dirusarrerak lortzeko ondare eta herri ondasunez baliatuta.

4. Aurrerakin horiek jaso ahalko dituzte, halaber, aurrekontu oreka berrezartzerik ez duten udal eta kontzejuek, organo eskudunak eskatu ondoren eta baldintza orokorrak aztertuta kasuan kasuko egoera ekonomikoa aintzat harturik. Toki entitate bakoitzarentzako konpromiso zehatzak jasoko dituen hitzarmenetan formalizatuko dira aurrerakinaren baldintzak.

5. Aurrerakinaren zenbatekoa, gehienez ere, diruzaintza-gerakin negatiboaren zenbatekoa adinakoa izan daiteke, eta bi aurrekontu ekitaldietan ordaindu.

Aurrerakina itzultzeko, atxikipena eginen zaio urtero entitateari, onuradunak Transferentzia Arrunten Funtsetik jaso beharreko zenbatekoaren 100eko 40rainokoa, gehienez ere 10 urtez, beste 2 urteko gehieneko gabealdia ezartzeko aukerarekin. Atxikipenaren portzentajea eta itzulketarako eta gabealdiko epeak gehitu ahalko dira salbuespenezko egoera batzuetan, Toki Araubideko Foru Batzordeari horren berri eman ondoren betiere.

6. Hitzarmenaren haritik hartutako betebeharrak betetzen ote diren jakiteko, urtero eginen da jarraipena, transferentzia arrunten funtsa kalkulatzearekin batera eta betiere emandako aurrerakina itzultzeko epeak indarra duela; hortaz, aurrekontuen likidazio espedientea ekitaldi bakoitzeko maiatzaren 1a baino lehen aurkeztu beharko da.

Onuradunak hitzarmena bete ezean, Transferentzia Arrunten Funtsaren hirugarren banaketatik aurrera ordainduko den urteko kopuruaren 100eko 100rainoko atxikipena egin ahalko zaio.

18. artikulua. Elkarte tradizionalen inbertsioetarako dirulaguntza eta onurak.

Bardeako Komunitateak eta Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako Batzarrek Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako diru-ekarpenak eta gainerako onurak jaso ahal izanen dituzte, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.

19. artikulua. 2005-2008rako toki azpiegituren planaren aurreko planei dagozkien kredituak sartzea.

2005eko ekitaldian sartutako zenbatekoak, 2005-2008rako toki azpiegituren planaren aurreko planetakoak direnak, 2005eko ekitaldia ixtean eman gabe baldin badaude, 2007ko aurrekontuan sartuko dira horretarako gaituko den kontusailean, 8.153.018 euro zehazki.

20. artikulua. Administrazio-berregituraketako prozesuen sustapena.

"Toki enteen administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena" izeneko 211002-21400-4609-942300 kontusailak eta "Toki enteen administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena" izeneko 211002-21400-7609-942300 kontusailak finantzatuko dituzte Nafarroako Gobernuak eta euren zerbitzuak elkartzen dituzten toki entitateek sinatu beharreko hitzarmenetako aurreikuspenak.

"Toki enteen administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena" izeneko 211002-21400-7609-942300 kontusaila erabili ahal izanen da mankomunitateen egoitzak edo beren administrazio-zerbitzuak elkarrekin ematen dituzten entitate asoziatiboen egoitzak eraiki eta hobetzeko. Lehentasunak 2005-2008rako toki azpiegituren lau urteko planean lortutako kalifikazioen araberako ordena errespetatuz ezarriko dira.

V. TITULUA

Aurrekontuen kudeaketa

21. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontuen zuzkidurak.

Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontuen zuzkidurak kasuko Mahaiak, lehendakariak edo arartekoak eskatu ahala gauzatuko da, irmoki eta aldizka.

22. artikulua. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua eta Nafarroako Kontseilua.

Foru Komunitateko administrazioaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketari buruzko araudi orokorraren mendean egonen dira Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua eta Nafarroako Kontseilua, beren independentzia organikoari eta funtzionalari kalterik egin gabe.

Halaber, haren jarduketa ekonomiko eta aurrekontuzkoak Nafarroako Gobernuaren Kontu-hartzailetza Orokorraren kontrolpean egonen dira, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioarentzat eta haren erakunde autonomoentzat ezarrita dagoen modu berean.

Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilurako eta Nafarroako Kontseilurako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira, behar handiagoak justifikatzen ez badira, behintzat.

Kapital transferentziak lehendakariek eskatzen dituzten neurrian libratuko dira, haiek eskatzea eragin duen gastuaren beharra justifikatuta.

23. artikulua. Nazioarteko Erakusketa, Zaragoza 2008.

Gobernuaren Eledunaren Bulegoa-Toki Administrazioko Departamentuko Komunikazio Zuzendaritza Nagusiko "Nazioarteko erakusketa, Zaragoza 2008" izeneko kontusailari Nafarroako Pabiloia kudeatu eta sustatzeko beharrezkoak diren lan, inbertsio eta jarduerekin zerikusia duten gastu guztiak aplikatu ahalko zaizkio.

24. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontu zuzkidura.

"NUPen finantzaketa: Iruñeko eta Tuterako Campusa" izeneko 431000-43100-4455-322300 kontusailak epigrafe hauek ditu:

a) Irakaskuntzaren eta ikerketaren finantzaketarako transferentzia arruntak, 48.406.950 euro, oro har hiru hilabeteko aurrerapenarekin eginen direnak.

b) Irakasleen ordainsari osagarriei aurre egiteko transferentzia arruntak, gehienez ere 2.308.050 eurokoak, bi epetan eginen direnak, Unibertsitateko Kudeatzailetzak justifikatu ondoren. Gastua gauzatu dela frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontu-hartzaileak ontzat emana.

c) Irakaskuntza eta ikerketa proiektuak finantzatzeko transferentzia arruntak, 677.507 euro, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostuak. Diru hori Kudeatzailetzak eskatu eta gero ordainduko da. Gastua gauzatu dela frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontu-hartzaileak ontzat emana.

d) Tuteran ikasketa presentzialak ezartzeko transferentzia arruntak, 2.170.000 euro, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostuak, Unibertsitateko Kudeatzailetzak justifikatu ondoren eginen direnak. Gastua gauzatu dela frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontu-hartzaileak ontzat emana.

b) eta d) ataletako zenbateko batzuk ezin badira gauzatu Nafarroako Unibertsitate Publikoak gastuak justifikatu ez dituelako, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostutako irakaskuntza eta ikerketa proiektuak finantzatzeko erabili ahalko dira, Kudeatzailetzak eskaera egin eta gero.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldeko kapital transferentziak, Iruñeko eta Tuterako inbertsioak finantzatzeko direnak, Kudeatzailetzak eskatu eta gero eginen dira. Gastua gauzatu dela frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontu-hartzaileak ontzat emana.

25. artikulua. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren ikastetxe elkartuen aurrekontuko zuzkidura.

a) UHUNeko Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuen finantzaketarako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira.

b) UHUNeko Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuentzako kapital transferentziak, haien inbertsioak finantzatzeko, zuzendaritzak eskatuta libratuko dira. Eskabideari kasuan kasuko gastua betetzea justifikatzen duen dokumentazioa erantsi beharko zaio.

26. artikulua. Herrietako kontsultategientzako dirulaguntzak.

547000 zenbakiko proiektuan jasota dagoen "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta zaharberritzeko transferentziak" kontusaileko kredituekin _herrietako osasun etxeak eraiki eta moldatzeko baita_ horrelako gastuetarako ehuneko 100eko dirulaguntza emanen da, baina dirulaguntza horiek emateko deialdian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak onetsiko dituen arau-oinarrietan ezarriko dituen baldintzak eta mugak gainditu gabe betiere.

Herrietako kontsultategien ekipamenduaz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua bera arduratuko da zuzenean.

27. artikulua. Organo transplanteen sustapena.

Azken zenbatekoa, ospitaleetan jasotzen dena, organo transplanteen sustapena egiteko bada, erabili ahalko da bai ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuetan bai ondasun inbentariagarrietako gastuetan ere, jasotako diru horren xedearekin zerikusia baldin badute betiere.

28. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuetako aldaketak.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esparruan, bertako zuzendari kudeatzaileak baimena eman ahal du Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 46.2. artikuluan aipatzen diren aurrekontu aldaketak egiteko.

29. artikulua. Sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak.

Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuaren aurrekontuan sindikatuentzat esleitutako gastua banatzeko, bakoitzak Nafarroan duen ordezkaritza mailari jarraituko zaio, eta horretarako 2003ko urtarrilaren 1etik 2006ko abenduaren 31ra bitartean egindako hauteskundeetako eta boto-kontaketetako aktetan adierazitako emaitzak hartuko dira kontuan; azken data horretan ordezkaritza aginte indarduna izan beharko dute.

Halaber, "Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan parte hartzeagatik bertan dauden langile-sindikatuei, gizarte-ekonomiako elkarteei eta enpresaburu-elkarteei egin beharreko ordainketa" izeneko kontusaila, haietako bakoitzak aipatu kontseiluan duen kide kopuruaren arabera banatuko da aipatu entitateen artean.

Era berean, "Sindikatuen hauteskunde prozesua jarraitzeko batzordea osatzen duten sindikatuei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" izeneko kontusaila urriaren 3ko 182/1994 Foru Dekretuaren bidez sorturiko batzorde horretan parte hartzen duten sindikatuen artean banatuko da, bertan duten kide kopuruaren arabera.

Halaber, "Gizarte ekonomiako ANEL entitateak sustatu eta mantentzea" izeneko kontusaila Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (ANEL) izenekoaren azpiegitura eta mantentze-lanen gastuak ordaintzeko erabiliko da, gizarte ekonomia bultzatu, garatu, sustatu eta indartzeko xedea bete dezan.

30. artikulua. Gastu konpromisoak etorkizuneko aurrekontuen largura.

1. Hezkuntza Departamentuak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadurakoak, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lanekoak, Osasunekoak eta Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismokoak, zeinek bere eskumenen esparruan, beka eta dirulaguntzak eman ditzakete ikertzaile eta artisten prestakuntza eta espezializaziorako, hezkuntza berezirako, Foru Komunitateko solaskideen egitaraurako, eta Nafarroarentzat interes berezia duten proiektuak egiteko. Xede horretarako, gastu konpromisoak hartu ahalko dituzte, kasuko ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen kargura, baldin eta esandako konpromisoek gainditzen ez badituzte aurreko ekitaldian xede horretarako finkatu ziren zenbatekoak. Gastu konpromiso berbera, muga horiexekin, hartu ahal du Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak, laguntza hauek emateko: enpresen lehiakortasunerako laguntzak- _maiatzaren 23ko 208/1991 Foru Dekretuan arautuak_, eskualdez gaindiko elkarlan proiektuetarako dirulaguntzak, eta Estatuak eskualdatutako "Lantegi eskolak eta lanbide etxeak" programetako laguntzak _Lan eta Gizarte Gaietako Ministerioaren 2001eko azaroaren 14ko Aginduan arautuak_. Era berean, Hezkuntza Departamentuak, eskola garraioa eta eskola jantokien zerbitzua kontratatzeko.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak gizarte-ekintzako alorrean prestatzeko jardueretarako laguntzak eman ahalko ditu, horretarako etorkizuneko ekitaldien kargura konpromisoak hartuz, aurreko ekitaldian helburu horretarako esleituriko kopuruak gainditu gabe betiere.

2. Nafarroako Gobernuak baimena eman ahalko du hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromisoak hartzeko _Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeak baimentzen dituenak baino gehiago_, transferentzia arruntak barne, Europar Batasuna finantzakide izan eta hiru urtetik goitiko plangintza izan behar duten plan, programa eta ekimenei aurre egiteko, bai eta haiek sortutako betebeharrei ere.

3. Toki Administrazioko Departamentuak dirulaguntza arruntak eman ahalko dizkie toki entitateei, administrazioaren berregituraketarako eta kalitate eta modernizazio planerako, horretarako gastu konpromisoak hartuko ditu gastua hasten den ekitaldiaren hurrengo hiru ekitaldien kargura. Gastu konpromiso horiek ezin izanen dituzte gainditu Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzerako finkatzen dituen mugak.

4. Toki Administrazioko Departamentuak dirulaguntza arruntak eman ahalko ditu ikus-entzunezkoak ekoizteko, horretarako gastu konpromisoak hartuko ditu gastua hasten den ekitaldiaren hurrengo hiru ekitaldien kargura. Gastu konpromiso horiek ezin izanen dituzte gainditu Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzerako finkatzen dituen mugak.

5. Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzean finkatzen dituen mugen barrenean, Hezkuntza Departamentuak hurrengo ekitaldien konturako gastu konpromisoak hartu ahalko ditu, Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeak baimenduriko mugetatik haratago, Tuterako Udalaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko hitzarmena finantzatzeko. Hitzarmen horren bitartez, Tuterako Fernando Remacha udal musika eskolan matrikulatzen diren ikasleak erdi mailako ikasketetan sar daitezen errazten da.

6. Herrietako kontsultategiak eraiki eta zaharberritzeko dirulaguntzak emateko _547000 proiektuko "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta zaharberritzeko transferentziak" kontusailean bilduak_, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak gastu konpromisoak hartu ahalko ditu, dagokion ekitaldiaren hurrengoetako aurrekontuen kargura, baldin eta urteko konpromiso horiek guztiek aurreko ekitaldian xede horretarako finkatu den zenbatekoa gainditzen ez badute.

7. Nafarroako Gobernuak kasuan kasuko ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen konturako gastu konpromisoak hartu ahalko ditu, garraio zerbitzu publikoen titular diren enpresei ordainak emateko.

8. Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzean finkatzen dituen mugen barrenean, Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuak hurrengo ekitaldien konturako gastu-konpromisoak hartu ahalko ditu, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeak baimenduriko mugetatik haratago, enpresek I+G+B proiektuak finantzatzeko hitzartzen dituzten kreditu edo maileguen korrituetan hobariak emateko, laguntza gisa.

9. Nafarroako Gobernuak dagokion ekitaldiaren ondorengo aurrekontuen konturako gastu konpromisoak hartu ahalko ditu, Garapenerako lankidetzari buruzko martxoaren 9ko 5/2001 Foru Legearen eta martxoaren 9ko 95/1992 Foru Dekretuaren babesean laguntzen diren garapenerako lankidetza proiektuak finantzatzeko, baldin eta, bideragarriak izateko, ekitaldi batetik goitiko baina hiru urtetik beherako plangintza ezinbestekoa baldin bada.

10. Jarraibidetzat harturik Oinarrizko Errenta arautzen duen apirilaren 19ko 120/1999 Foru Dekretua eta Gizarte Enplegu Babestua arautzen duen apirilaren 26ko 130/1999 Foru Dekretua, Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak konpromisoak hartu ahalko ditu, etorkizuneko ekitaldietako aurrekontuen kargura, betiere konpromiso horiek legezko xedapenetan ezarritako mugak gainditzen ez badituzte.

11. Erditze berean bi haur edo gehiago izan dituzten familientzako dirulaguntzak arautzen dituen ekainaren 27ko 241/2000 Foru Dekretuan eta langileek laneko eta familiako eginbeharrak batera eramateko eta, jaiotzak sustatzeko neurri osagarri gisa, zuzeneko dirulaguntzak arautzen dituen ekainaren 27ko 242/2000 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz, Familia Zuzendaritza Nagusiak gastu konpromisoak hartu ahalko ditu etorkizuneko ekitaldietako aurrekontuen kargura, betiere konpromiso horiek legezko xedapenetan ezarritako mugak gainditzen ez badituzte.

31. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.

Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun Kontseilariak proposaturik, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena eman ahal du, ekitaldian zehar Europar Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ahalik eta hobekien burutzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren jarraipen batzordeek edo Europar Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu aldaketa horiek gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

32. artikulua. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzaren ohiko jardunerako behar diren gastu guztiak kutxa finkoko aurrerakinekin edo, hala bada, justifikatu beharreko ordain-aginduekin ordainduko dira.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak arestian esandako gastu eta ordainketak baimendu ahalko ditu, eta Europako Aferen eta Plangintzaren zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena beharko du 12.000 euro baino gehiagokoak direnentzat.

33. artikulua. Ikerketa proiektuak.

Osasun Departamentuak sustaturiko osasun zientzien arloko ikerketa proiektuak haren inbertsio berekitzat joko dira, eta ez zaie aplikatuko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Aipaturiko proiektuak deialdi publikoaren ondorioz horretarako eskaera egiten dutenen artetik hautatuko dira, batzorde tekniko batek proposaturik. Batzorde horren osaketa aipaturiko deialdian zehaztuko da.

34. artikulua. Jabari pribatuko ondasunak ematea.

Nafarroako ondareari buruzko irailaren 27ko 17/1985 Foru Legearen 11.2 artikuluan aurreikusiriko ondorioetarako, baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari jabari pribatuko ondasunak eta, bereziki, Nafarroako Gobernuarenak diren akzioak Foru Komunitateko sozietate publikoei edo kapitalean Foru Komunitatearen partaidetza duten merkataritza sozietateei emateko, aipatu aginduan ezarritako gehieneko kopurua gaindituta ere.

35. artikulua. Onura fiskaletarako kontusailak.

Izen hauek dituzten kontusailak: "Etxebizitza-errentamenduen zerga-gastuak", "Ohiko etxebizitzarako inbertsioaren zerga-gastuak", "Enplegu sorreraren zerga-gastuak", "Inbertsioen zerga-gastuak", "Inbertsioen zerga-gastuak. Prever plana", "I+G+Bko inbertsioen zerga-gastuak", "Alarguntza pentsioengatiko kenkarietatik sorturiko zerga-gastuak", "Zaintzaileen kotizazioengatiko kenkarietatik sorturiko zerga-gastuak", "Aurreikuspen sozialeko sistemetarako ekarpenengatiko zerga-gastuak" eta "Interes kulturaleko ondasunetako inbertsioen gastu fiskalak", zertarako onartu diren hartarako baizik ezin dira erabili, hots, haiei loturiko onura fiskala biltzeko. Ez dira gutxituko, ez aurrekontu-doiketagatik ere, beste inolako xederik finantzatzeko.

36. artikulua. Diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengua.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 117. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru-kopurua hamahirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da 2007. urterako, diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoen zenbateko osoa banatzeari dagokionez.

Ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, irakaskuntza itunduko sektorearekin adostu ondoren, hamahirugarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoak eta artikulu honetako laugarren eta bosgarren idatz-zatietako kuotak aldatzeko, bai eta irakaskuntza itundurako kontusailetako kredituak gehitzeko ere akordio hori betetzeko behar besteko zenbatekoan; horren xede dira ordainsarietan egin beharreko igoerak, ituntzearen xede den hezkuntza maila bakoitzean indarra duen ikasketa plana irakasteko behar diren irakasle/unitate itundu erlazioak, antzinatasuna, zuzendaritza karguetako osagarriak eta hezkuntzaren kalitatea hobetzen lagunduko duen beste edozein alderdi. Kreditu handitze hori ez da inolaz aurrekontu aldaketatzat hartuko Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988ko Foru Legeak agintzen duenari dagokionez.

Irakasleen ordainsariei buruzko aurreikuspenek, hamahirugarren xedapen gehigarrian jasotakoak, 2006ko urtarrilaren 1etik hasita izanen dute indarra, irakaskuntza pribatuaren hitzarmen kolektiboak onesten diren datak horretan eraginik izan gabe. Administrazioak konturako ordainketak onartu ahalko ditu ugazaben erakunde guztiek espresuki horrela eskatu ondoren eta sindikatuak entzun ondoren, kasuan kasuko hitzarmena izenpetu arte. Konturako ordainketa horiek 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute eragina.

"Beste gastu batzuetarako" eta, hala balitz, langile osagarrietarako moduluko osagaiak _hamahirugarren xedapen gehigarrian jasotakoak_ 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina.

Irakasleen soldatetarako ezartzen diren zenbatekoak, gizarte-prestazioen kargak barne, administrazioak ordainduko ditu zuzenean ordainketa delegatuaren bidez, irakasleen eta dagokien ikastetxeko titularraren arteko lan harremana galarazi gabe.

"Beste gastu batzuetarako" diru kopuruak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie, eta horiek ikasturtea bukatzean justifikatu beharko dute aplikatu direla.

"Gastu aldakorrak" osatzen dituzten zenbatekoen banaketa itunen araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren arabera eginen da.

2. Egun, Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko ditu 2007/2008 ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta hamahirugarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden erdi edo goi mailako heziketa ziklo eta lanbide hastapeneko programetako modulu ekonomikoak, eta aipaturiko xedapen gehigarri horretan sartutakoak behin-behinekoz aldatu ahal izanen ditu; aldaketa horiek 2007/2008 ikasturtearen hasieran izanen dituzte ondorioak, haien ezarpena zein den ikusita.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa, Batxilergoa, Goi Mailako edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Gizarte Garantiako Programak ezarri dituzten ikastetxeei Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 2.2 artikuluak aipatzen dituen hezkuntza, psikopedagogia eta lanbide orientazioko zerbitzu espezializatuetarako finantzaketa emanen zaie. Dotazio hori honako proportzioan eginen da: eginkizun horietan aritzeko gai den profesionalaren lanegun oso bat, aipatu hezkuntza maila horietako 25 unitate itunduko. Hortaz, ikastetxe itunduek eskubidea izanen dute aipatu profesionalaren lanegun horren finantzaketa jasotzeko, maila horretan itunduta daukaten unitate kopuruaren arabera.

4. Goi mailako heziketa zikloetako itun berezia partziala izanen da; hortaz, goi mailako heziketa zikloetako derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den mailarako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funts publikoetatik datorren finantzaketaren finantzaketa osagarriaren kontzeptuan ikasleengandik jasotzekoa den kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 37,42 eurokoa izanen da ikasleko, eta hamar hilabetez emanen da, 2007ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte bereko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte. Salbuetsirik daude Lantokietako Lanbide Heziketa baizik ez duen ikastaroan matrikulaturiko ikasleak, 32,45 euro ordainduko baitute, ikasleko eta hileko, 2007/2008 ikasturtean Lantokietako Lanbide Heziketak irauten duen hiruhilekoan.

Goi mailako heziketa zikloetan sartu ahal izateko prestakuntza ikastarorako itun berezia partziala izanen da; hortaz, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den prestakuntza ikastarorako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funts publikoetatik datorren finantzaketaren finantzaketa osagarriaren kontzeptuan ikasleengandik jasotzekoa den kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 26,53 eurokoa izanen da eta hamar hilabetez emanen da, 2007ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte bereko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

Ikastetxeek ikasleei diru kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuratzen duten finantzaketa erabiliko da modulu ekonomikoko "bestelako gastuak" deitutako kapitulurako eta, beraz, administrazioak "bestelako gastuak" delako atalaren kopurua osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.

5. Zuzendaritzako eginkizunetan laguntzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian xedaturikoarekin bat, finantzaketa baten beharra dago. Hori dela-eta, hezkuntza maila eta modalitate guztietako eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomiko guztiek (foru lege honetako hamahirugarren xedapen gehigarria), lantokietako prestakuntza soileko unitateak izan ezik, "bestelako gastuak" kontzeptuan 675,79 euroko kopurua daukate urtean, zuzendaritza edo/eta pedagogiako eginkizunetako beste kargu batzuk finantzatzeko. Hori dena zuzendaritzako osagarriaz gain, "gastu aldakorrak" izeneko atalean sarturik baitago.

6. Haur hezkuntzan eta derrigorrezko hezkuntzetan hezkuntza premia bereziak dituzten edo sozialki nahiz kulturalki kaltetutako egoeran dauden ikasleak dituzten ikastetxe itunduek bestelako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izanen dituzte: laguntza irakasleak, logopedia zerbitzuak eta zaindariak edo bestelako pertsonal osagarria, ikasle horiez arduratzeko.

Baliabide horiek esleituko dira beharrezkoak diren txosten teknikoak izanik, Hezkuntza Departamentuak onetsiriko deialdi publikoa egin ondoren.

37. artikulua. Hezkuntza Departamentuak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko udalekin dituen hitzarmenen kredituen kudeaketa.

Funts mugimenduak egin ahal izanen dira bi kontusail hauen artean: 410000-41100-4609-322504, "Udalekiko hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko" izenekoa, eta 410001-41120-7609-325102, "Udalekiko hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko" izenekoa. Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legean ezarritako mugak izanen; 39. artikulutik 53. artikulura bitartean _biak barne_ ezarritako mugak hain zuzen.

Aipatutako funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Ekonomia eta Ogasun kontseilariarena izanen da.

38. artikulua. Ikastetxeetako azpiegituren plan zuzentzailearen kudeaketa.

Funts mugimenduak egin ahalko dira bi kontusail hauen artean: 410001-41120-6020-325100, "Eraikin berriak egitea eta egokitze lanak" izenekoa, eta 410001-41120-7609-325103, "Eraikin berriak egitea eta egokitze lanak" izenekoa. Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 39. artikulutik 53. artikulura bitartean _biak barne_ ezarritako mugak hain zuzen.

39. artikulua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola jantokietan zerbitzuak ematen dituzten irakaskuntzako langileen diru-konpentsazioak.

1. Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskolako jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan eta dekretu horretan xedatutakoa garatzeko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 11n emaniko 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz, jantokiko administratzaile, arduradun edo zaintzaile lanetan aritzen diren irakaskuntzako langileek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte ikasturte bakoitzeko:

Baimendutako gehieneko konpentsazioak, zenbateko gordinean. 2006/2007 ikasturtea

0-80 1.880,49 1.662,61 1.880,49

81-160 2.099,79 1.662,61 1.880,49

161-240 2.251,14 1.863,01 1.880,49

+240 2.328,77 2.134,70 1.880,49

2. 40 bazkaltiar arteko jantokietan, jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak pertsona berak beteko ditu, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere lansariak.

3. Haur hezkuntzako eta lehen hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta derrigorrezko irakaskuntzako institutuetan, Hezkuntza Departamentuak baimentzen badu jantokiaren funtzionamendua irailean eta ekainean, arduradunak, administratzaileak eta zaintzaile irakasleak hilabete horietan ere jasoko dute baimendutako gehieneko konpentsazioen zatia.

4. Hezkuntza Departamentuak baimenduta, jantokiko zerbitzua jardun bakarreko egunetan (asteazkenetan, ekainean eta irailean) ematen duten hezkuntza bereziko ikastetxeetan, arduradunak, administratzaileak eta zaintzaile irakasleak egun horietan ere jasoko dute baimendutako gehieneko konpentsazioen zatia.

5. Artikulu honetan ezarritako lansariak hurrengo ikasturtean gaurkotuko dira, Nafarroako Foru Komunitatean maiatzean izandako Kontsumoko Prezioen Indizi Ofizialari dagokion portzentajean.

40. artikulua. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza hobetzeko neurriei buruzko 26/2002 Foru Legearen 12.3 artikuluaren aldaketa.

Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza hobetzeko neurriei buruzko 26/2002 Foru Legearen 12. artikuluaren 3. idatz-zatia aldatu da. Edukia hauxe izanen da aurrerantzean:

"3. Nafarroako Gobernuko Euskararen Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko izangaien epaimahaien eta hautapen organoen jardueretan parte hartzen duten funtzionario publikoek eta lan kontratudunek, bai eta araubide bereziko hizkuntzen irakaskuntzetako maila ziurtatzeko azterketak prestatzen eta zehazten parte hartzen dutenek ere, irakasleak hautatzeko epaimahaietan parte hartzeagatik aurreikusitako konpentsazioak jasoko dituzte."

VI. TITULUA

Kontratazioa

41. artikulua. Kontratazioaren arloko eskurantzak.

Garraio zerbitzuak kontratatzeko eta garraio jarduerak xede dituzten dirulaguntzak emateko, Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman beharko du aurretik, derrigorrez.

42. artikulua. Erakunde autonomo jakin batzuetako hornidura kontratuak.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroek produktu freskoak erosi ahalko dituzte, hornitzaileei eskaintzak eskatuz hamabostean behin, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

2. Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak produktu freskoak erosi ahalko ditu bere menpeko zentroetarako hornitzaileei lau hilean behin eskaintzak eskatuz, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

43. artikulua. Bermeak ematea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 33.2 artikuluan aipaturiko berme-ematea ez zaie aplikatuko Berrikuntza eta Teknologia Zentroei, baldin eta halakotzat aitortuak izan badira Berrikuntza eta Teknologia Zentroen erregistroa arautzen duen abenduaren 20ko 2609/1996 Errege Dekretuari jarraituz.

Lehen xedapen gehigarria._Transferentzien Batzordea.

Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak ezarritako Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernuak duen ordezkaritzan Parlamentuko talde guztiek izanen dute ordezkaritza, espresuki hala eskatuta badute, edo hala eskatzen badute. Estatuko zerbitzuen transferentziari Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak adostasuna emateko, talde parlamentarioen ordezkari gehienen botoa beharko da haren alde, eta horretarako, ordezkari bakoitzak bere taldea osatzen duten foru parlamentari adina boto izanen du.

Bigarren xedapen gehigarria._Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen 2006ko lansarien behin betiko igoera.

2006ko ekitaldirako Nafarroako Gobernuaren aurrekontuei buruzko abenduaren 29ko 18/2005 Foru Legearen 7.2 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuak kalkulatu eginen du 2006ko ekitaldian Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioei eta estatupeko langileei behin betikoz aplikatuko zaien lansari igoera orokorra, 2006ko uztailean administrazioak eta sindikatuek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz 2006. eta 2007. urteetarako izenpetu zuten akordioa aplikatuta eta sektore publikoaren zerbitzuko langileriak eragindako gastuen arloan jarduera ekonomikoaren planifikazio orokorraren oinarriei eta koordinazioari buruzko xedapenetan ezarritako igoera administrazio horien lansari sitema berariazkora egokitzearen ondoriozko mugen menpean.

Hirugarren xedapen gehigarria._Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen 2007ko lansarien behin betiko igoera.

Nafarroako Gobernuak kalkulatu eginen du 2007ko ekitaldian Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioei eta estatupeko langileei behin betikoz aplikatuko zaien lansari igoera orokorra, 2006ko uztailaren 21ean administrazioak eta sindikatuek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz 2006. eta 2007. urteetarako izenpetu zuten akordioa aplikatuta eta sektore publikoaren zerbitzuko langileriak eragindako gastuen arloan jarduera ekonomikoaren planifikazio orokorraren oinarriei eta koordinazioari buruzko xedapenetan 2007rako ezarriko den igoera administrazio horien lansari sitema berariazkora egokitzearen ondoriozko mugen menpean

Laugarren xedapen gehigarria._Hezkuntza Departamentuko irakaskuntza ez-unibertsitarioan diharduten langileen ordainsari osagarrien igoera eta egokitzapena.

Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio foru dekretu bidez ezar dezan zein den Hezkuntza Departamentuko irakaskuntza ez-unibertsitarioan diharduten langileek jaso beharreko irakaskuntzako osagarri berariazkoaren igoera, 2006ko uztailaren 21ean administrazioak eta sindikatuek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz 2006. eta 2007. urteetarako izenpetu zuten akordioaren 2. ataleko B) eta C) letretan xedatutakoa aplikatuta.

Bosgarren xedapen gehigarria._Nafarroako toki entitateen zerbitzuko funtzionarioen lansari osagarrien egokitzapena.

Nafarroako toki entitateen zerbitzuko funtzionarioei aplikatzekoa izanen zaie Nafarroako Gobernuak lansari osagarrietan ezarriko duen igoera, 2006ko uztailaren 21ean administrazioak eta sindikatuek Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen lan baldintzei buruz 2006. eta 2007. urteetarako izenpetu zuten akordioaren 2. ataleko C) letran xedatutakoa aplikatuta.

Seigarren xedapen gehigarria._Hautapen probetarako deialdia Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoan.

Foru lege honek indarra hartzen duenetik aurrera, Ogasuneko teknikari lanpostua lortzeko hautapen proben deialdietan, 2007. urtean eta hurrengoetan egin beharrekoetan, salbuespena ezarri ahalko da, igoera txandan parte hartzen duten ogasuneko kudeatzaile eta ikertzaile laguntzaileen postuetako titularrentzat, haiek daukaten lanpostua lortzeko deialdian behar beste egiaztatutako ezagutza eskatzen duten arloetan.

Halakoetan, kasuko deialdian ezarritako igoera txandako lanpostuen 100eko 50, gehienez, gordeko da funtzionario horientzat. Erreserba horretan, probak gainditzen dituzten izangaiak lanpostu hutsak baino gehiago badira, probak gainditu baina lanpostua lortzen ez dutenek ezin izanen dituzte hartu igoera txandako gainerako lanpostuak edo txanda irekiko lanpostu hutsak. Hala ere, igoera txandako gainerako lanpostuetako batzuk edo txanda irekikoak hutsik gelditzen badira, aipatu erreserbakoei gehitu ahalko zaizkie.

Atal honetan araututako erreserbaren bidez lanpostua lortzen duten funtzionarioek lehentasuna izanen dute, igoera txandako gainerako izangaien aurretik, lanpostu hutsak hautatzerakoan.

Zazpigarren xedapen gehigarria._Udal eta Kontzejuei aurrerakinak eta gerorapenak ematea.

1. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio udal eta kontzejuei ondokoak emateko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bidez, salbuespen gisa eta Toki Administrazioko Departamentuak txostena eman ondotik:

a) Tributuetan parte hartzeko funtsaren transferentzia arruntei dagozkien aurrerakinak, hiruhileko baten zenbatekoaren kontura, ekitaldi ekonomikoaren azken hiruhilekoan itzuli beharrekoak.

Toki entitatearen egoera ekonomiko-finantzarioak erakusten badu komeni litzatekeela neurri bereziak hartzea, eman daitekeen konturako aurrerapena bi hiruhilekorako zenbatekoa adinakoa izan daiteke gehienez ere, eta ekitaldi ekonomikoaren hurrengo hiruhilekoetan itzuli beharko da.

b) Banaketa-kontuan jasota egon eta muga-eguna gainditu duten zorren ordainketa geroratzea.

2. Aurrerakin eta gerorapen horiek bakar-bakarrik diruzaintzan unean uneko arazo larriak gertatuz gero emanen dira.

3. b) letraren kasuan, entitate eskatzaileak gaurkotuak izan behar ditu, indarra duen araudiarekin bat, hirilurraren gaineko kontribuzioa baloratzeko ponentziak; hirilurraren gaineko kontribuziorako gutxieneko zerga-tasa 0,28 izanen da eta landalurraren gaineko kontribuziorako, berriz, 0,60, edo lurralde kontribuzio bateratukoa 0,30.

Zerga-gerorapenetarako ezarritako interes-tasa aplikatuko da, baina Ekonomia eta Ogasun kontseilariak bere esku izanen du aldatzea, entitate eskatzailearen egoera ekonomiko-finantzarioaren arabera

Zortzigarren xedapen gehigarria._Hondakin uren saneamendu kanonaren tarifak.

1. Hauek dira 2007ko ekitaldian aplikatuko diren saneamendu kanonaren tarifak:

a) Uraren etxeko erabilerei aplikatzekoa zaiem karga tasak: 0,35 euro/metro kuboa.

b) Etxekoak ez diren erabilerei aplikatzekoa zaien karga-tasak:

b.1. Etxekoak ez diren erabileretarako saneamenduko sare publikoei lotutakoak: 0,44 euro/metro kubikoa. Karga kutsatzaileari dagokion indize zuzentzailea aplikatuko da, hala behar denean, apirilaren 5eko 82/1990 eta maiatzaren 22ko 191/2000 Foru Dekretuetan ezarritakoaren arabera. Arazketarako instalazioak kofinantzatzen direnean, Toki Administrazioko Departamentuak koefiziente zuzentzaile bat jarri ahalko du tarifan; horren aplikazioa hitzarmenez eginen da.

b.2. Etxekoak ez diren erabileretarako saneamenduko sare publikoei loturik ez daudenak eta beharrezkoak diren baimen aministratiboak dituztenak, erakunde eskudunek emanak: 0,06 euro/metro kuboa. Ibilgu publikora isurtzeko baimenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, aurreko b.1 letran ezarritako tarifa aplikatuko da.

2. Arazketa-instalazio pribatuetatik datozen lohiei, baldin eta onartzen badira Nafarroako ibaien saneamendurako plan zuzentzaileari atxikitako hondakin-uren araztegietan, tarifa bat aplikatuko zaie tratatuak izateagatik; hain zuzen ere, 7,00 euro metro kuboko.

3. Aurreko zenbatekoei balio erantsiaren gaineko zerga gehituko zaie.

Bederatzigarren xedapen gehigarria._IPREM Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren aipamenak.

Etxebizitzari babes publikoa emateko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legean eta haren garapenerako xedapenetan lanbide arteko gutxieneko soldata aipatzen denean, IPREM Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa aipatzen dela ulertuko da, zeina arautzen baitu ekainaren 25eko 3/2004 Errege Lege-dekretuak, lanbide arteko gutxieneko soldataren arautegia arrazionalizatu eta soldata horren kopurua igotzeari buruzkoak.

Hamargarren xedapen gehigarria._Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legearen aldaketa.

Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legeari hamabigarren xedapen gehigarria erantsi zaio. Hauxe da horren edukia:

"Hamabigarren xedapen gehigarria._Etxebizitza babestua foru lege honen 18. artikuluaren 3. idatz-zatiko a), b), e) eta f) letretako erreserben bidez eskuratzen duten eskatzaileak salbuetsirik daude gutxieneko dirusarrerak frogatzeko betebeharretik."

Hamaikagarren xedapen gehigarria._Etxebizitza babestua eskuratzeko baldintzak betetzen direla frogatzea.

Foru lege honek indarra hartu ondoren etxebizitza babestua eskuratzeko egiten diren deialdi publikoetan parte hartzen duten eskatzaileek frogatu beharko dute eskabideak aurkezteko epea hasten den egunean betetzen dituztela Nafarroako etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legea dirusarreren arloan ezarritako baldintzak, salbu eta etxe-aldaeren kasuan, horietan berariaz aplikatzekoa zaien arautzeak izanen baitu eragina.

Hamabigarren xedapen gehigarria._Aurrekontuko gaikuntza.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio, ingurumen, hirigintza eta etxebizitza arloetan toki entitateei laguntzeko bulegoen sarea ezartzeak sortutako gastuak behar bezala aplikatzeko beharrezkoak diren kontusailak gaitu edo/eta gehitzeko 310 eta 320 programen barruan. Kontusailen gaitze edo/eta gehitze horiek ez dira inola ere aurrekontu aldaketatzat hartuko.

Finantzaketa, betiere, 310 eta 320 programetan sarturik dauden kontusailen kargura eginen da, kontusail horiek handitu ahal direnetakoak ez badira.

Hamahirugarren xedapen gehigarria._Itundutako ikastetxeen sostengurako funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak.

Hezkuntza maila nahiz modalitate ezberdinetan itundutako ikastetxeen eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak honela daude banatuta: "Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne", itundutako unitate bakoitzeko irakasle titular eta agregatuen ratioa zehaztuta; "Gastu aldakorrak" eta "Bestelako gastuak", kontzeptu bakoitzak modulu osoan duen portzentajea adierazita. Zenbateko horiek I. eranskinean ageri dira.

"Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne" kontzeptuan biltzen da irakasleen ordainsarien eta beren gizarte kargen ondoriozko kostua, irakaskuntza mailen arabera.

"Gastu Aldakorrak" kontzeptuan azaltzen dira irakasleen antzinatasunaren kostua eta Gizarte Segurantzan duen eragina, irakasleen ordezkapenen kostua, zuzendaritzako osagarriarena eta Langileen Estatutuaren 68.e) artikuluan ezarritakoaren ondoriozko betebeharrena; horretaz gainera, honako arlo hauek finantzatzeko diru kopuruak ere azaltzen dira: Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren zikloan, Batxilergoan eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan irakasleen asteko ordutegian bi irakastordu murrizteko finantzaketa; Lehen Hezkuntzan eta Hezkuntza Berezian astean irakastordu bat murrizteko finantzaketa; eta Haur Hezkuntzan eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen zikloan, 2007. urte osoan, astean irakastordu bat murrizteko finantzaketa, bai eta asteko bigarren irakastordua bi maila horietan, 2007ko irailaren 1etik abenduaren 31ra, Nafarroako Foru Komunitateko Irakaskuntza Itunduan Lan Baldintzak ezartzeari buruzko Akordioan (2002ko abuztuaren 26koan) zehaztu bezala. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legeak eman du akordio horretarako bidea.

Diru kopuru horiek funts orokor batean bilduko dira, eta hori banan-banan banatuko da ikastetxe itunduetako irakasleen artean, irakasle bakoitzaren egoeraren arabera.

Hamalaugarren xedapen gehigarria._Irakasleen diru-ordainak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren zerbitzuko irakasleek prestakuntza jardueraren batean irakasle gisa parte hartzen badute, dela Hezkuntza Departamentuak urtero prestatzen duen Irakasleak Prestatzeko Planean biltzen direnak, dela Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren Zuzendaritza Nagusiak edo Irakasleentzako Laguntza Zentroek zuzenean antolatuak, diru-ordain bat jaso ahalko dute, betiere jarduera hori kasuan kasuko lanalditik kanpora egiten badute. Diru-ordain hauek izanen dituzte:

a) Aurrez aurreko prestakuntza:

a.1. Ponentzia bakoitzeko, hots, aditu batek prestakuntza jarduera batean ematen duen eskola ordu bakoitzeko, 60,60 euro ordainduko dira, gehienez.

a.2. Konferentzia bakoitzeko, hots, aditu batek zientzia, teknika edo gizarte gai interesgarri bati buruz ematen duen jendaurreko hitzaldia, 90 minututik gorakoa, 370 euro ordainduko da gehienez.

b) Urrutiko prestakuntza:

b.1. Urrutiko prestakuntza jardueretan koordinatzaile telematiko gisa parte hartzeagatik 1.073 euroko ordaina emanen da gehienez, guztira bost tutore koordinatzeagatik. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gutxiago baldin badira, koordinatzailearentzako lansaria proportzioan kalkulatuko da. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gehiago baldin badira, koordinatzaile telematikoak 100,60 euroko lansaria jasoko du tutore bakoitzeko bosgarren tutoretik aurrera.

b.2. Urrutiko prestakuntza jardueretan tutore telematiko gisa parte hartzeagatik 48,03 euroko ordaina emanen da gehienez tutoretzapeko ikasle bakoitzeko.

2. Aurreko atalean adierazitakoa ez zaie aplikatuko Irakasleentzako Laguntza Zentroetan edo irakaskuntza ez-unibertsitarioko prestakuntza jarduerak diseinatu eta garatzen dituzten unitate organikoetan destinoa duten langileei.

3. Prestakuntza jardueretara joateko kilometroei dagokien ordain-saria jasotzeko eskubidea izanen dute, bakar-bakarrik, hezkuntza administrazioak Eskola eta Lanbide Irakaskuntzaren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez espresuki aginduta joan behar duten irakasleek.

Hamabosgarren xedapen gehigarria._Udaletako osasun funtzionarioak.

Udaletako osasun arloko funtzionario titularrak, foru lege honek indarra hartzen duen egunean lanpostuaren jabe badira, aukeran izanen dute Foru Komunitateko administrazioko funtzionario izatera pasatzea, tokiko osasun zerbitzuetara. Horretarako, eskabide idatzia aurkeztu beharko dute Foru Komunitateko administrazioko Erregistro Orokorrean, foru lege hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, hortik kontatzen hasita, 30 egun naturaleko epean.

Hamaseigarren xedapen gehigarria._Oinarrizko osasun eskualde berriak sortzea.

1. Etxabakoizko osasun eskualde oinarrizkoa sortu da, eta Iruñeko udalerriko 4. barrutiko 12., 13. eta 26. sekzioak hartzen ditu.

2. Arrotxapea-Antsoaingo Osasun Eskualde Oinarrizkoa bitan zatitu da:

a) Antsoaingo osasun eskualde oinarrizkoa, Antsoaingo udalerria hartzen duena.

b) Arrotxapeko osasun eskualde oinarrizkoa, Iruñeko udalerriko 7. barrutiko 1etik 8ra bitarteko sekzioak, eta 15., 16., 18. eta 19. sekzioak eta Berriobeitiko udalerriko Artikako Kontzejua hartzen dituena.

Hamazazpigarren xedapen gehigarria._Osasun eskualde oinarrizkoen aldaketak.

Nafarroako Gobernuak, bere ekimenez edo kasuko udal edo kontzejuak eskatuta, osasun eskualde oinarrizko batean dauden barruti eta atalak ondoan dagoen beste bati esleitu ahalko dizkio, osasun-laguntzaren arloko inguruabarrak direla-eta hala jokatzea komeni denean.

Edozein kasutan ere, aldaketa-espedientean agertuko da entzunaldia eman zaiola oinarrizko eskualde horietako ordezkaritza organoari, horrelakorik badago, eta lurralde banaketa berriaren ondorioz ukitutako udal edo kontzejuetako ordezkaritza organoei.

Hamazortzigarren xedapen gehigarria._Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (FEAGA) eta Nekazaritza aldeen garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsetik (FEADER) heldu diren laguntzak kontrolatzeko laguntza kontratuak.

Europako FEAGA eta FEADER funtsen kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez, Europar Kontseiluaren 1290/2005 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Europar Batzordearen ekainaren 21eko 885/2006 Erregelamenduaren ondoriozko betebeharrak beteko direla bermatzeko, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuak, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak eta Economía eta Ogasun Departamentuak laguntza kontratuak egin ahalko dituzte, Europako funts horietatik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri hartzen diren egitateak kontrolatu eta egiaztatzeko, edo Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzailearen funtzioak betetzen laguntzeko Era berean, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren entitate instrumentalei eginkizun horiek betetzeko mandatua eman ahal die.

Hemeretzigarren xedapen gehigarria._Nekazaritzako finantzaketari buruzko lege-xedapenen Testu Bategina, otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitakoa, aldatzea.

Otsailaren 16ko 54/1998 Legegintzako Foru Dekretuaren agindu hauek aldatu dira, eta orain eduki hau izanen dute:

Bat._"3. artikulua. Xedea.

Nekazaritzako egituren eraginkortasuna hobetzeko xedea duten laguntza hauek titulu honetan sarturik daudela ulertuko da:

1. Kontseiluaren irailaren 20ko 1698/2005 Erregelamenduari jarraikiz landa garapenerako ezarritako laguntzak. Erregelamendu hori nekazaritza aldeen garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsaren bidezko landa garapeneko laguntzei buruzkoa da.

2. Nafarroako aurrekontu orokorren kargura finantzaturiko estatuko laguntzak, horien xedea baldin bada nekazaritzako egituren eraginkortasuna hobetzea."

Bi._"4 artikulua. Onurak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioak kasuan kasuko oinarriekin ezarritako onurak kapital dirulaguntza izaerakoak izan ahalko dira, horien baliokidea interes hobaritan edo bien arteko nahasketa bat, aplikatzekoak diren Europako xedapenetan jasotako gehieneko mugen barrenean."

Hiru._"5. artikulua. Onuradunak.

Aplikatzekoak diren Europako xedapenetan eta laguntzak arautzen dituzten oinarrietan ezarritako baldintzak betetzen dituzten pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira onuradunak."

Lau._"6. artikulua. Ureztatzeetan inbertsioak egiteko laguntzak.

Ureztalur bihurtzeko edo ureztalurrak hobetzeko inbertsioetarako laguntzak Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legean, hori garatzeko arauetan eta kasuan kasuko oinarrietan ezarritakoak zuzenduko ditu, aplikatzekoak diren Europako xedapenetan ezarritako gehieneko mugen barrenean."

Bost._7. eta 8. artikuluak indarrik gabe gelditu dira.

Sei._"13. artikulua. Mozkinak.

Aurreko artikuluan aipatzen diren galerak konpentsatzeko laguntzak zuzeneko laguntza gisa edo interes puntuentzako dirulaguntzarekin eman ahalko dira; bigarren kasuan, onuradunak ordaindu beharreko interes tasa ez da 100eko 1,5 baino txikiagoa izanen, eta ez dira gaindituko aplikatzekoak diren Europako xedapenetan ezarritako gehieneko mugak."

Zazpi._"28. artikulua. Onuradunen betebeharrak.

Onuradunek betebehar hauek izanen dituzte: aplikatzekoak diren Europako xedapenetan, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean eta laguntzak arautzen dituzten oinarrietan ezarritakoak".

Hogeigarren xedapen gehigarria._Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen aldaketa.

Nekazaritza Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 50. artikuluako 5. idatz-zatiaren a) letraren edukia hauxe izanen da:

"a) Lurraren erabilera aldatzen bada hirigintzako planengatik, betiere Nafarroako Gobernuaren onespena badute. Foru Komunitateko administrazioari ordaindu beharko zaizkio foru lege honen 71. artikuluko 2. idatz-zatiko 2. azpi-idatz-zatiko a), b) eta c) letretan azaldutako kostuetatik berak pagatutakoak".

Hogeita batgarren xedapen gehigarria._Toki esparruko industrialdeak sustatzeko laguntzak.

Ekimen publikoko industrialdeen akatsak eta ezak konpontzeko inbertsioak sustatzen dituzten toki entitateek, haiei badagokie industrialdeak zaindu eta mantentzea, zilegi izanen dute udal esparruko jarduera ekonomikoak paratzeko industrialdeen sustapenari buruzko otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legeko 5. artikuluan aurreikusitako laguntzak jasotzea, baldin eta egin zirenetik gutxienez hamabost urte iragan baldin badira eta 300.000 eurotik gorako inbertsioak egin behar badira.

Halaber, Nafarroako Gobernuaren ekimenez, Navarra de Suelo Industrial, S.A. (NASUINSA) izeneko kapital publikoko sozietateak zilegi izanen du honako honetarako beharrezkoa den lurzorua zuzenean eskuratzea: toki entitateekin batera lankidetzan arituz, toki-esparruko jardueretarako poligonoak garatzeko, zeinen sustapenak jaso ahalko baititu aipaturiko foru legean ezarritako onurak.

Hogeita bigarren xedapen gehigarria. Lankidetza hitzarmenak NASUINSArekin.

Ahalmena ematen zaio Industria eta Teknologia, Merkataritza eta Lan Departamentuari behar dituen lankidetza hitzarmenak egiteko "Navarra de Suelo Industrial S.A." (NASUINSA) sozietate publikoarekin; hain zuzen ere, hitzarmen horien helburua da industria azpiegituren eskasiak betetzea, betiere kasuan kasuko urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako jartzen diren kontusailen kargura.

Hogeita hirugarren xedapen gehigarria. Gizarte ongizatearen arloko prestazio bidegabeki jasotakoen itzulketa.

Nafarroako Gizarte Ongizatearen Institutuak eta Familiaren Zuzendaritza Nagusiak ordaintzen dituzten aldizkako prestazio eta pentsio gisa bidegabeki jasotako kopuruen zatikako itzulketa erabakiko du Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, eta ez du ez korriturik ez bermerik eskatuko, aipatu diren erakunde autonomoak eta zuzendaritza nagusiak proposatuta, kasua bada.

Hogeita laugarren xedapen gehigarria. Hirugarren adinekoentzako zerbitzuak finantzatzen laguntzeko, egoitzetako erabiltzaileek egin beharreko diru-ekarpena arautzen duen abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legeak ezarritako gehieneko prezioen gaurkotzea.

Hirugarren adinekoentzako zerbitzuak finantzatzen laguntzeko, egoitzetako erabiltzaileek egin beharreko diru-ekarpena arautzen duen abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legearen azken xedapenetan bigarrenean ezarritakoari jarraikiz, foru lege honek indarra hartzearekin batera, gehieneko prezio hauek finkatuko dira hileko:

Zahar etxea:

Gauza den batentzako tokia: 789,82 euro

Laguntza behar duen batentzako tokia: 1.436,07 euro

Eguneko zentroa: 789,82 euro

Hogeita bosgarren xedapen gehigarria._Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskina aldatzea.

1. Urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskinari hiru izendapen berri gehitu zaizkio. Hauexek dira:

ESTAMENTU ETA ESPEZIALITATEEN ERANSKINA

A._Osasun estamentuak

_Estamentuak:

Kodea: A.2.

Izena: Osasun arloko beste fakultatibo batzuk

_Espezialitateak

Kodea: A.2.8

Izena: Kimika

_Izendapenak:

Kodea: A.2.8.2

Izena: Kimikaria (prebentzioaren diziplina, laneko segurtasuna eta industriako higienea)

ESTAMENTU ETA ESPEZIALITATEEN ERANSKINA

B._Osasunekoak ez diren estamentuak

_Estamentuak:

Kodea: B0,1

Izena: Administrazio publikoko teknikariak

_Espezialitateak:

Kodea: B.1.1

Izena: Goi mailako ingeniaritza

_Izendapenak

Kodea: B.1.1.2

Izena: Ingeniaria (prebentzioaren diziplina, laneko segurtasuna eta industriako higienea)

Kodea: B.1.7

Izena: Psikologia

Kodea: B.1.7.1

Izena: Psikologoa (prebentzioaren diziplina, ergonomia eta psikosoziologia aplikatua)

2. Urriaren 20ko 11/1992 Foru Legearen Estamentu eta Espezialitateei buruzko Eranskineko izendapen hau aldatu da. Hauxe dioen tokian:

ESTAMENTU ETA ESPEZIALITATEEN ERANSKINA

B._Osasunekoak ez diren estamentuak

_Estamentuak:

Kodea: B0,2

Izena: Administrazio publikoaren kudeaketa

_Espezialitateak:

Kodea: B.2.2

Izena: Ingeniaritza teknikoa

_Izendapenak:

Kodea: B.2.2.8

Izena: Ingeniari teknikoa prebentzioaren diziplina (osasuneko segurtasuna eta industriako higienea)

Honakoa behar du:

ESTAMENTU ETA ESPEZIALITATEEN ERANSKINA

B._Osasunekoak ez diren estamentuak

_Estamentuak:

Kodea: B.2

Izena: Administrazio publikoaren kudeaketa

_Espezialitateak:

Kodea: B.2.2

Izena. Ingeniaritza teknikoa

_Izendapenak

Kodea. B.2.2.8

Izena: Ingeniaria (prebentzioaren diziplina, laneko segurtasuna eta industriako higienea)

Hogeita seigarren xedapen gehigarria._Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aldaketa.

Letra bat, d) letra hain zuzen ere, gehitu zaio martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legeko 29. artikuluko 1. idatz-zatiari. Hauxe dio:

"Gizarte Segurantzako edozein araubide publikori edo haren ordezkori funtzionarioak kotizatukotzat aitorturik dituen urteak, baldin eta, kasua bada, zerbitzu aitortuak sorrarazi dituen lana ez bada administrazio publiko batean emandako zerbitzu baten aldi berean gertatu."

Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria._Esa lehengoratzeko plana.

Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko "Esa lehengoratzeko plana" izeneko kontusailari aplikatu ahalko zaizkio Esako urtegia handitzeko obrek ukitutako ingurunea lehengoratzeko beharrezkoak diren jarduketekin lotutako gastuak, horien izaera zein ere den.

Hogeita zortzigarren xedapen gehigarria._Erizainen lanbide-karreraren garapena.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio beharrezkoak diren gastu-konpromisoak har ditzan 2007an, erizainen lanbide-karrera garatze aldera, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko langileen ordezkariekin lortutako akordioei jarraikiz.

Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria._Irakaskuntza itunduko langileen soldatak parekatzea.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio beharrezkoak diren gastu-konpromisoak har ditzan irakaskuntza itunduko langileen ordezkariekiko negoziazio kolektiboaren baitan langile horien soldatak parekatze aldera, arian-arian, harik eta irakaskuntza publikoko langileek oinarrizko soldata eta irakaskuntzako osagarri espezifikoa direla-eta jasotzen duten ordainsariaren 100eko 95era iritsi arte 2008an.

Hogeita hamargarren xedapen gehigarria._Hauteskunde prozesuak.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren zerbitzuko langileek aparteko orduak sorrarazten ahalko dituzte, horien lansari araubidea eta eginkizunak zeinahi diren ere, baldin eta 2007an egiten diren hauteskunde prozesuak antolatzen eta garatzen parte hartzen badute, nork bere lanpostuko zeregin berekiak betetzeaz haratago sartzen duen denbora dela kausa, Nafarroako Gobernuak hartutako erabaki bidez ezartzen diren modu eta baldintzetan.

Azken xedapen bakarra._Indarra hartzea.

Foru lege honek 2007ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, 2006ko abenduaren 27an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

2007. URTERAKO GASTUEN LABURPEN ORGANIKO EKONOMIKOA

K A P I T U L U E K O N O M I K O A K

1 2 3 4 6 7 8 9

GASTUAREN AZALPENA Lansarien Ondas. arrunt. Finantza Transfer.Inbertsio Kapital Finantza Finantza GUZTIRA

gastuak eta zerb. gast. gastuak arruntakerrealak transfer. aktiboakpasiboak

P Nafarroako Parlamentua 14.022.922 1.246.992 15.269.914

0 Lehendakaritza, Justizia

eta Barne Departamentua 162.859.696 21.590.806 14.777.307 17.336.955 999.100 18.591.278 236.155.142

1 Ekonomia eta Ogasun Departamentua 30.260.920 31.057.781 30.505.553 582.587.939 27.415.275 5.777.001 3 7.000 707.611.472

2 Toki Administrazioko Departamentua 5.458.902 7.879.344 178.021.412 1.047.850 70.361.519 1.987.575 264.756.602

3 Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu

eta Etxebizitza Departamentua 13.016.101 12.285.202 17.059.945 28.363.283 200.500.570 271.225.101

4 Hezkuntza Departamentua 297.191.899 36.105.865 192.140.106 20.736.392 13.687.537 559.861.799

5 Osasun Departamentua 396.065.568 187.491.800 179.328.854 43.316.884 1.066.346 807.269.452

6 Herrilan, Garraio

eta Komunikazio Departamentua 11.443.999 33.145.551 6.386.180 88.614.569 3.509.000 143.099.299

7 Nekazaritza, Abeltzaintza eta

Elikadura Departamentua 16.897.303 13.433.620 33.622.884 10.704.900 63.711.900 138.370.607

8 Industria eta Teknologia, Merkataritza

eta Lan Departamentua 12.480.699 7.106.730 84.816.903 4.590.589 261.674.355 300.000 370.969.276

9 Gizarte Ongizate, Kirol

eta Gazteria Departamentua 29.874.500 15.099.725 224.865.280 12.527.012 20.665.226 303.031.743

A Vianako Printzea Erakundea - Kultura

eta Turismo Departamentua 10.689.101 16.115.600 14.173.702 20.228.500 21.307.200 82.514.103

C Nafarroako Kontseilua 546.917 42.500 589.417

D Nafarroako Ikusentzunezkoen Kontseilua 538.420 72.200 610.620

AURREKONTUA, GUZTIRA 986.238.688 381.312.024 30.505.553 1.542.888.771 274.882.209 664.621.446 20.878.856 7.000 3.901.334.547

2007. URTERAKO DIRUSARREREN LABURPEN ORGANIKOA

K A P I T U L U E K O N O M I K O A K

1 2 3 4 5 6 7 8

Inbertsio

DIRUSARRERAREN AZALPENAzuzen. Zehark. Tasak eta Transfe. Ondareko errealak KapitalFinantza GUZTIRA

zergak Zergak beste sarrerak arruntak sarrerakbesterentzea transferentziak aktiboak

0 Lehendakaritza, Justizia

eta Barne Departamentua 7.441.249 104 80.000 18.000.400 25.521.753

1 Ekonomia eta Ogasun Departamentua 1.870.963.006 1.775.500.000 33.821.956 484.089 57.938.428 7.508.020 705.828 1.000 3.746.922.327

2 Toki Administrazioko Departamentua 141.934 3.291.408 3.062.758 6.496.100

3 Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu

eta Etxebizitza Departamentua 2.556.000 924.700 530.000 19.600.000 4.840.000 1.570.000 30.020.700

4 Hezkuntza Departamentua 919.723 5.849.769 20.869 1 6.790.362

5 Osasun Departamentua 9.719.221 53.728 9.772.949

6 Herrilan, Garraio eta Komunikazio

Departamentua 4.133.100 201.000 20.000 2.352.394 6.706.494

7 Nekazaritza, Abeltzaintza

eta Elikadura Departamentua 669.100 3.412.751 57.000 13.920.350 462.000 18.521.201

8 Industria eta Teknologia,

Merkataritza eta Lan Departamentua 2.772.600 31.199.072 79.000 819.790 4.002.000 2.870.330 41.742.792

9 Gizarte Ongizate, Kirol

eta Gazteria Departamentua 5.678.020 1.405.062 12.000 1 7.095.083

A Vianako Printzea Erakundea - Kultura

eta Turismo Departamentua 213.086 30.000 134.800 1.156.900 210.000 1.744.786

AURREKONTUA, GUZTIRA 1.870.963.006 1.775.500.000 68.065.989 46.851.683 58.772.097 27.947.810 30.120.232 23.113.730 3.901.334.547

I. ERANSKINA

Urteko moduluak eta ratioak hezkuntza mailen arabera, 2007. urterako

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA1,12 39.253,91 69,54 8.233,63 14,59 8.959,10 15,87 56.446,64

LEHEN HEZKUNTZA (URTARRILA-ABUZTUA)1,28 44.861,60 71,48 8.400,20 13,38 9.496,75 15,13 62.758,55

LEHEN HEZKUNTZA (IRAILA-ABENDUA)1,28 44.861,60 69,04 10.622,64 16,35 9.496,75 14,61 64.980,99

D.B.H.KO LEHEN ZIKLOA1,52 54.702,55 70,60 11.522,05 14,87 11.256,12 14,53 77.480,72

D.B.H.KO BIGARREN ZIKLOA1,59 65.659,37 71,57 13.447,20 14,66 12.634,64 13,77 91.741,21

D.B.H. CURRIC. ANIZT. UNITATEA0,68 0,6 50.098,56 68,51 10.392,39 14,21 12.634,64 17,28 73.125,59

D.B.H. CURR. EGOK. UNITATEA0,88 0,6 58.357,59 70,24 12.096,80 14,56 12.634,64 15,21 83.089,03

BATXILERGOA1,52 63.608,32 70,66 13.771,93 15,30 12.634,64 14,04 90.014,89

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOETAN SARTZEKO

PRESTAKUNTZA IKASTAROA1,4 77.634,97 72,70 16.525,10 15,47 12.634,64 11,83 106.794,71

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

1) E.M.H.Z. ADMINISTRAZIO KUDEAKETA1.a 0,52 0,92 55.234,15 65,55 11.354,80 13,48 17.667,45 20,97 84.256,40

2.a 0,24 9.910,84 66,69 2.038,16 13,71 2.912,32 19,60 14.861,32

2) E.M.H.Z. ADMINISTRAZIO KUDEAKETA1.a 0,36 0,32 26.609,12 62,33 5.555,89 13,01 10.527,72 24,66 42.692,73

HIRU URTEAN 2.a 0,36 0,24 23.673,42 66,10 5.001,20 13,96 7.139,75 19,94 35.814,37

3.a 0,24 9.910,84 66,69 2.038,16 13,71 2.912,32 19,60 14.861,32

3) E.M.H.Z. ERIZAINTZAKO ZAINKETA1.a 0,4 1,2 60.553,71 68,01 12.277,25 13,79 16.211,30 18,21 89.042,26

LAGUNGARRIAK 2.a 0,24 9.910,84 66,69 2.038,16 13,71 2.912,32 19,60 14.861,32

4) E.M.H.Z. SOLDADURA ETA GALDARAG.1.a 0,48 1,24 65.325,19 61,56 13.233,95 12,47 27.549,88 25,96 106.109,02

2.a 0,84 0,56 55.237,94 58,54 11.576,17 12,27 27.549,88 29,20 94.363,99

5) E.M.H.Z. ARTE GRAFIKOETAKO 1.a 0,4 1,12 57.617,99 61,91 11.722,51 12,60 23.725,07 25,49 93.065,57

AURREINPRIMAKETA2.a 0,68 0,68 53.034,26 60,40 11.049,46 12,58 23.725,07 27,02 87.808,79

6) E.M.H.Z. ARTE GRAFIKOETAKO1.a 0,56 0,96 58.353,83 60,32 12.964,06 13,40 25.423,89 26,28 96.741,78

INPRIMAKETA2.a 0,24 9.910,84 66,69 2.038,16 13,71 2.912,32 19,60 14.861,32

7) E.M.H.Z. AROTZ-LAN ETA ALTZ.1.º 0,76 0,92 65.144,99 63,65 13.392,96 13,09 23.805,95 23,26 102.343,90

NEUR. EGIN ETA INSTALATZEA2.º 0,52 0,92 55.234,15 61,10 11.354,82 12,56 23.805,95 26,34 90.394,92

8) E.M.H.Z. FARMAZIA1.a 0,36 1,08 54.498,36 66,81 11.105,48 13,61 15.968,60 19,58 81.572,4 4

2.a 0,24 9.910,84 66,69 2.038,16 13,71 2.912,32 19,60 14.861,32

9) E.M.H.Z. EKIPO ETA INSTALAZIO 1.a 0,64 0,96 61.657,44 62,74 12.651,25 12,87 23.967,75 24,39 98.276,44

ELEKTRONIKOAK2.a 0,6 0,76 52.666,36 60,15 10.924,78 12,48 23.967,75 27,37 87.558,89

10) E.H.Z. MEKANIZAZIOA1.a 0,56 1,2 67.160,95 64,03 13.636,02 13,00 24.086,39 22,96 104.883,36

2.a 0,6 0,8 54.134,21 60,54 11.202,09 12,53 24.086,39 26,94 89.422,69

11) E.H.Z. MERKATARITZA1.a 0,96 0,64 63.129,07 68,00 13.149,93 14,17 16.551,07 17,83 92.8 30,07

2.a 0,24 9.910,84 66,69 2.038,16 13,71 2.912,32 19,60 14.861,32

12) E.H.Z. MERKATARITZA HIRU URTEAN1.a 0,44 0,24 26.977,01 67,97 5.619,37 14,16 7.093,31 17,87 39.689,69

2.a 0,28 0,32 23.305,50 61,95 4.854,58 12,90 9.457,76 25,14 37.617,84

3.a 0,24 9.910,84 66,69 2.038,16 13,71 2.912,32 19,60 14.861,32

13) E.M.H.Z. LAGUNTZA SOZIO-SANITARIOA1.a 0,64 0,88 58.721,73 67,47 12.096,55 13,90 16.211,30 18,63 87.029,58

2.a 0,84 0,36 47.898,66 64,47 10.189,33 13,71 16.211,30 21,82 74.299,29

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

1) G.H.Z. NAZIOARTEKO MERKATARITZA 1.a 1,08 0,32 56.341,65 67,46 11.938,75 14,29 15.240,51 18,25 83.5 20,91

2.a 1,12 0,2 53.589,90 66,76 11.446,84 14,26 15.240,51 18,98 80.277,25

2) G.H.Z. PRODUKTU ELEKTRONIKOEN1.a 1,32 0,24 63.316,81 64,65 13.420,79 13,70 21.201,06 21,65 97.938,66

GARAPENA2.a 0,76 0,72 57.805,72 63,52 11.994,73 13,18 21.201,06 23,30 91.001,51

3) G.H.Z. ADMINISTRAZIOA ETA FINANTZAK1.a 0,8 0,48 50.650,42 65,43 10.671,56 13,79 16.089,96 20,78 77.411,94

2.a 1,24 0,12 55.610,14 66,51 11.910,84 14,25 16.089,96 19,24 83.610,94

4) G.H.Z. OSASUN ARLOKO1.a 0,96 0,48 57.257,65 65,41 12.029,04 13,74 18.249,92 20,85 87.536,61

DOKUMENTAZIOA2.a 0,24 9.910,84 66,70 2.036,21 13,70 2.912,32 19,60 14.859,37

5) G.H.Z. HAUR HEZKUNTZA1.a 0,64 0,88 58.721,73 68,21 12.085,00 14,04 15.289,06 17,76 86.095,79

2.a 1,08 0 44.598,83 64,07 9.722,04 13,97 15.289,06 21,96 69.609,93

6) G.H.Z. MERKATAR. KUDEAKETA1.a 0,96 0,6463.129,07 68,44 13.137,37 14,24 15.968,60 17,31 92.235,04

ETA MARKETINA2.a 0,24 9.910,84 66,70 2.036,21 13,70 2.912,32 19,60 14.859,37

7) G.H.Z. INFORMATIKA SISTEMEN1.a 1,2 0,52 68.636,34 68,84 14.342,3 14,39 16.720,94 16,77 99.699,6

ADMINISTRAZIOA2.a 1,04 0,44 59.093,42 66,97 12.430,66 14,09 16.720,94 18,95 88.245,02

8) G.H.Z. ERREGULAZIO1.a 0,96 0,8 69.000,48 67,54 14.245,74 13,94 18.919,75 18,52 102.165,97

ETA KONTROL SISTEMAK2.a 1,16 0,32 59.645,26 65,41 12.617,48 13,84 18.919,75 20,75 91.182,49

9) G.H.Z. MEKANIZAZIO BIDEZKO1.a 0,6 1 61.473,48 64,32 12.576,89 13,16 21.524,62 22,52 95.574,99

PRODUKZIOA2.a 1,28 0,2 60.197,14 63,68 12.804,33 13,55 21.524,62 22,77 94.526,09

10) G.H.Z. GARRAIOAREN KUDEAKETA1.a 0,72 0,64 53.218,22 66,89 11.101,17 13,95 15.240,51 19,16 79.559,90

2.a 1,32 0 54.509,67 66,88 11.758,24 14,43 15.240,51 18,70 81.508,42

11) G.H.Z. INFORMATIKA APLIKAZIOEN1.a 1,16 0,48 65.516,67 68,64 13.725,86 14,38 16.211,30 16,98 95.453,83

GARAPENA2.a 1,04 0,36 56.157,70 66,66 11.876,47 14,10 16.211,30 19,24 84.245,47

12) G.H.Z. ANATOMIA PATOLOGIKOA1.a 0,88 0,68 61.293,29 66,60 12.735,73 13,84 17.997,52 19,56 92.026,54

ETA ZITOLOGIA2.a 1,16 0 47.902,45 62,78 10.400,78 13,63 17.997,52 23,59 76.300,75

13) G.H.Z. ARTE GRAFIKOEN1.a 0,36 1,24 60.369,77 62,75 12.203,23 12,69 23.627,97 24,56 96.200,97

INDUSTRIETAKO PRODUKZIOA2.a 1,04 0,44 59.093,42 62,10 12.430,66 13,06 23.627,97 24,83 95.152,05

14) G.H.Z. PROIEKTU MEKANIKOEN1.a 0,76 0,8 60.741,44 64,46 12.548,91 13,32 20.942,18 22,22 94.232,53

GARAPENA2.a 1,48 0 61.116,89 64,22 13.115,69 13,78 20.942,18 22,00 95.174,76

15) G.H.Z. BIDAI AGENTZIAK 1.a 1,44 0 59.465,09 67,41 12.776,31 14,48 15.968,60 18,10 88.210,00

2.a 0,24 0 9.910,84 66,70 2.036,21 13,70 2.912,32 19,60 14.859,37

HEZKUNTZA BEREZIKO MODULUAK, 2007KO URTARRILETIK ABUZTURA APLIKATZEKOAK

OINARRIZKO HEZKUNTZA

BEREZIA PSIKIKOAK 1 35.048,13 43,81 5.601,88 7,00 9.496,75 11,87 29.855,10 37,32 80.001,86

OINARRIZKO HEZKUNTZA

BEREZIA AUTISTAK 1 35.048,13 47,47 5.601,88 7,59 9.496,75 12,86 23.679,88 32,07 73.826,64

OINARRIZKO HEZK. BEREZIAK,

EZINTASUN ANITZEKOAK1 35.048,13 41,35 5.601,88 6,61 9.496,75 11,20 34.616,25 40,84 84.763,01

LANBIDE HASTAPEN

BEREZIKO PROGRAMA 1 1 71.646,42 51,72 10.704,15 7,73 12.634,64 9,12 43.552,46 31,44 138.537,67

HELDUARORA IGAROTZEKO

PRESTAKUNTZA PROGRAMAK0,64 0,36 35.606,19 47,85 5.631,21 7,57 9.496,75 12,76 23.679,88 31,82 74.414,03

PSIKIKOEN OINARRIZKO

HEZKUNTZA BEREZIRAKO

UNITATEA BIGARREN

HEZKUNTZAKO IKASTETXEETAN1,28 44.861,61 74,31 6.010,78 9,96 9.496,75 15,73 60.369,14

HEZKUNTZA BEREZIKO MODULUAK, 2007KO IRAILETIK ABENDURA APLIKATZEKOAK

OINARRIZKO HEZKUNTZA

BEREZIA PSIKIKOAK 1 35.048,13 42,90 7.297,85 8,93 9.496,75 11,62 29.855,10 36,54 81.697,83

OINARRIZKO HEZK. BEREZIA 1 35.048,13 46,41 7.297,85 9,66 9.496,75 12,57 23.679,88 31,35 75.522,61

OINARRIZKO HEZK. BEREZIA 1 35.048,13 40,54 7.297,85 8,44 9.496,75 10,98 34.616,25 40,04 86.458,98 EZINTASUN ANITZEKOAK

LANBIDE HASTAPEN

BEREZIKO PROGRAMA 1 1 71.646,42 50,48 14.096,09 9,93 12.634,64 8,90 43.552,46 30,69 141.929,61

HELDUARORA IGAROTZEKO

PRESTAKUNTZA PROGRAMAK 0,64 0,36 35.606,19 46,78 7.327,18 9,63 9.496,75 12,48 23.679,88 31,11 76.110, 00

PSIKIKOEN OINARRIZKO

HEZKUNTZA BEREZIRAKO

UNITATEA BIGARREN

HEZKUNTZAKO IKASTETXEETAN1,28 44.861,61 71,73 8.181,62 13,08 9.496,75 15,19 62.539,98

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, 2006ko abenduaren 27an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

Iragarkiaren kodea: F0620507

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasun

euskal legezalea