122008forulegea,nafarroako

12/2008 Foru Legea, Nafarroako 2006ko kontu orokorrei buruzkoa

Nafarroako Parlamentua

12/2008 FORU LEGEA, uztailaren 2koa, Nafarroako 2006ko kontu orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, NAFARROAKO 2006KO KONTU OROKORREI BURUZKOA.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Diputazioari dagokio aurrekontu orokorrak prestatu eta kontuak formalizatzea Parlamentuan aurkezteko, bertan eztabaidatu, zuzendu eta, hala erabakiz gero, onets daitezen. Hori guztia, foru legeetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 110. artikuluak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren esku uzten du Nafarroako kontu orokorren formulazioa. Horiek, behin Nafarroako Gobernuak onetsitakoan, Nafarroako Parlamentura behar dira igorri dagokion foru lege proiektuaren bidez, 8/1988 Foru Legearen 115. artikuluan aurreikusi bezala.

Nafarroako Gobernuak eginak ditu 2006ko ekitaldiko kontu orokorrei buruz adierazitako tramiteak, Comptos Ganberak emana du behar den irizpena eta tramitatua dago Nafarroako 2006ko kontu orokorrei buruzko Foru Lege proiektua, Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 154. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz. Bidezko da, beraz, foru lege hori onestea.

Artikulu bakarra.-Onetsi egin dira Nafarroako 2006ko kontu orokorrak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak formulatu eta Nafarroako Gobernuak onetsiak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legearen 113., 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Ondoko agiri eta euskarrietan ageri da haien edukia:

-Paperezko argitalpen batean, non kontuak osatzen dituzten argibideen atalik nabarmenenen edukia eta laburpena azaltzen baitira: kontuak osatzen dituzten erakundeen aurrekontuetako likidazioak eta Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde autonomoen kontuen alderdirik nabarmenenak. Sozietate publikoen kontuen laburpena ere ageri da.

-Euskarri digital batean, non entitate eta sozietate publikoen kontuak luze eta zabal azaltzen baitira, haien auditoretza-txostenekin batera. Aurrekontuetako programen oroit-idazkiak ere sartzen dira euskarri horretan.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2008ko uztailaren 2an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

euskal legezalea