arabakolurraldehistorikoarenerakundetzar

Arabako Lurralde Historikoaren Erakundetzari buruzko matxoaren 7ko 1983 Foru Araua

Arabako Foru Aldundia

atzera

hasierako orrira

Arabako Lurralde Historikoaren Erakundetzari buruzko Martxoaren 7ko 1983 FORU ARAUA

AURREKO TITULUA: DISPOSIZIO OROKORRAK

1. atala

Historiaren tradizioari jarraiki, Biltzar Nagusiak eta Foru Aldundia dira Arabako Lurralde Historikoko Foru Erakundeak, Lurraldea Talde edo Koadrila eta Ermandadez osatuta egonik.

2. atala

Arabako Lurralde Historikoko Foru Erakundeak beren berariazko ahalmenak erabiliko dituzte, Legeari eta Zuzenbideari erabat men eginez.

3. atala

Araba Lurralde Historikoaren Foru Erakundeek bere ihardun publikoa beteko dute eskumen-esparru orokorrean jarraingoak mugatuan:

a) Espainiako Konstituzioa.

b) Euskadiko Autonomi Estatutua.

c) Komunitate Autonomoko erakunde orokorren eta lurralde historikoen arteko harremanak zuzentzen dituzten legeak eta gainerako ordezkaritzazko edo transferentziazko disposizioak.

d) Itun Ekonomikoari buruzko Legea eta zerga gaiei buruzko beste disposizioak.

e) Jaurpide arruntean Aldundiek diharduen eskumen-esparrua xedatzen duten legezko xedapenak. (Aldatua, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauaren bidez).

f) Erakundearen antolakuntzari buruzko Foru Arau hau.

I. TITULUA: Biltzar Nagusiak

4. atala

1. Biltzar Nagusiak Lurralde Historikoko herri ordezkaritza eta partaidetzarako erakunde gorena dira.

2. Biltzar Nagusiek araugintza-ahalmena dute Foru Arau honek finkaturiko mugekin, Diputatu Nagusia hautatzen dute, Foru Aldundiaren aurrekontua onartzen dute beronek proposaturik, eta Foru Aldundiaren jarduera kontrolatzen dute.

5. atala

Foru Arauak deituak izango diren Biltzar Nagusietatik datozen izakera orokorreko xedapenak, Foru Aldundiaren xedapen eta erabakiak baino mailaz handiagoak dira. Aipatutako Arau horiek legetasunaren zaingo pean egongo dira Auzjpide-Administraritzaren aginte-eremuaren aurrean. (Aldatua, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauaren bidez).

6. atala

1. Biltzar Nagusiak dagokie:

a) Autonomi Estatutuaren arabera eta Elkarte Autonomoko Erakunde Amankomunen eta Lurralde Historikoen arteko Harremanak araupetzen dituen Legearen arabera, Lurralde Historikoen eskumeneko arloei buruzko foru arautegi orokorrak erabakitzea.

b) Elkarte Autonomoaren edo Estatuaren legeetatik datozen arau- garapenari buruzko xedapenak onartzea, baldin eta espresuki Foru Aldundiari atxikia izan ez denean. (Aldatua, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauaren bidez).

c) Foru Aldundiaren jarduera kontrolatu eta bultzatzea, horretarako informazio egokia izanik, helburu horiek bete ahal izateko.

2. Edozein modutan. horretaz gainera Biltzar Nagusiei dagokie:

a) Ondorengo gaiak onartzea:

1.– Lurralde Historikoaren aurrekontuak, kontu orokorrak eta finantzaketa eta kreditu eragiketak.

2.– Lan eta Zerbitzuetarako Foru Egitasmoa, Foru Aldundiak proposaturik.

3.- Ekonomia-Hitzarmen Legearen 45 atalaren 1 apartatuak aipatzen duen Lekuko Korporazioen berenak diren zergak arautzea, baita kasu horretan bezala, Lurralde Historikoaren Udalen Finantzaketa Jaurpide Orokorrarena ere. (Aldatua, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauaren bidez).

4.– Batzar lokalen finantzaketa babesteko erregimen orokorra, Itun Ekonomikoaren Legeko 45. artikuluko 2. zatiari jarraituz.

5.– Lurralde Historiko guztiari dagozkion arlokako egitasmoak.

6.– Lurralde Historikoaren antolakuntza eta banaketa politiko-administratiboa.

7.– Udalerrien arteko mugen aldaketak.

b) Foru Aldundiaren proposamenak berrestea honako kasuetan:

1.– Lurralde Historikoak ahalmenak bereganatzea.

2.– Erakunde amankomunei ahalmenak uztea.

3.– Eusko Jaurlaritzarekiko, Estatuarekiko, eta beste Lurralde Historiko, Elkarte Autonomo edo Probintziekiko hitzarmenak.

4.– Legeek eman edo Foru Arau honek aitortzen dizkieten gainerakoak.

7 atala

1. Araugintza-arioa Foru Aldundiari, Biltzar Nagusietako Biltzarkideei, eta dagokion Foru Arauan xedatzen den terminoetan araugintza-ario popularra erabiliz biztanleei dagokie. (Aldatua; lehenik martxoaren 25eko 6/86 Foru Arauaren bidez eta, gero, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauaren bidez).

2. Biltzar Nagusietako Biltzarkideek, araubidez jarriko diren terminoetan galderak, erantzun-eskeak eta mozioak egin ahal izango dute. (Aldatua, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauaren bidez).

8. atala

1. Biltzar Nagusiak Osoko Bilkuraren eta Batzordeen bidez jardungo dira.

2. Bere barneko arauteriarekin bat Osoko Bilkuraren eztabaidak zuzendu eta antolatuko dituen Mahai bat Biltzar Nagusiek izendatuko dute. (Aldatua, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauaren bidez).

3. Mahaia Lehendakari batek, bera Biltzar Nagusietakoa izango delarik, eta bat edo gehiago Lehendakariorde eta ldazkariek osatuko dute. (Hasieran, Arabako Biltzar Nagusien Funtzionamendu Araudiari buruzko abenduaren 20ko Foru Arauak indargabetu zuen eta gero, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauak osatu zuen).

4. Foru Aldundiko kideetako inork ezin parte hartuko du Mahaian.

5. Biltzar Nagusien Batzordeak ohikoak eta berezi edo ezohikoak izan daitezke.

9. atala

1. Biltzar Nagusiek osoko bilkurak bertako Lehendakariak deitzen duenean egingo dira. Deia bere Arauterian xedatutako kasu, era eta baldintzetatikakoa izango da. (Hasieran, Arabako Biltzar Nagusien Funtzionamendu Araudiari buruzko abenduaren 20ko Foru Arauak indargabetu zuen eta gero, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauak osatu zuen).

2. Nolanahi ere, Biltzar Nagusien Osoko Bilkura urtean bi aldiz bilduko da, ohitura historikoei jarraituz.

3. Arautegiari jarraituz deitzen ez diren Biltzarkideen bilerek ez dute inolako lotura-indarrik izango Biltzar Nagusientzat, ezta beren erabakiek ere gainerako aginte publikoentzat.

4. Biltzar Nagusien Osoko Bilkuraren bilerak irekiak izango dira, Biltzar Nagusiek berek bestelakorik erabakitzen dutenean izan ezik.

10. atala

Batzordeak bakoitzak bere Lehendakariak deituko ditu Mahaiari bere berri emanaz. (Hasieran, Arabako Biltzar Nagusien Funtzionamendu Araudiari buruzko abenduaren 20ko Foru Arauak indargabetu zuen eta gero, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauak osatu zuen).

11. atala

1. Biltzar Nagusietako Batzorde lraunkorrak bere agintepideak zainduko ditu eta bere eginkizunak bilkurarteko aldietan beteko ditu.

2. Bozeramaileen Batzordea Biltzar Nagusietako Lehendakariak presidituko du ldazkari baten laguntzarekin eta bertan Biltzarkide Taldeen Bozeramaileak partaide izango dira. Bere erabakiak Biltzarkide bakoitzari dagokion botoak heinekoen arabera hartuko ditu.

(Hasieran, Arabako Biltzar Nagusien Funtzionamendu Araudiari buruzko abenduaren 20ko Foru Arauak indargabetu zuen eta gero, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauak osatu zuen).

12. atala

1. Erabakiak hartzeko, Biltzar Nagusiek arautegiari jarraituz bilduta egon behar dute, bertako kideen gehiengo osoa bertan dela.

2. Erabaki horiek baliozkoak izateko, bilerara joandako kideen gehiengoak onartu behar ditu, Arau honetan finkatzen diren edota barne-arautegian finka litezkeen gehiengo berezien kalterik gabe.

3.- Edozein modutan, oraingo Foru Arauaren eta Funtzionamendu Araudiaren aldaketarako erabateko gehiengoa eskatuko du. (Aldatua, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauaren bidez)

13. atala

1. Biltzar Nagusien Foru Arauak Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu behar dira.

2. Gainerako erabaki eta ebazpenei dagokienez, barne-arautegiaren arabera jokatuko da.

14. atala

1. Biltzarkideek bere karguak betetzegatik diru-ordainen eskubidea izango dute. (Aldatua, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauaren bidez)

2. Biltzarkide Taldeek bertako kideen kopuruaren heinean izendapen bat izango dute, eta Taldegatik osagarri finko bat. (Aldatua, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauaren bidez)

II. TITULUA: Foru Aldundia

15. atala

Foru Aldundiak, erakunde kolejiatua izanik, Lurralde Historikoaren legezko ordezkaritza du, bere ahalmenen barruan haren gobernu eta administrazio erantzukizuna dauka eta Legeari jarraituz bete behar du bere araugintza-ahalmena.

16. atala

Auzitegiek kontrolatzen dituzte Foru Aldundiaren araugintza-ahalmena eta haren jarduera administratiboaren legezkotasuna, bai eta haren justifikabide diren helburuetara egokitzen dela ere.

17. atala

1. Foru Aldundiaren araugintza-ahalmenen barruan Biltzar Nagusien arauak garatzeko erabakiak onartzea ere badago, bai eta Elkarte Autonomoaren edo Estatuaren legeak garatzeko erabakiak onartzea ere, legearen arabera behar den eran.

2. Nolanahi ere, Foru Aldundiak berak dauka bere antolakuntzarako barne-arautegiak onartzeko ahalmena.

18. atala

Foru Aldundiaren kideak Diputatu Nagusia eta hainbat Foru Diputatu, gehienez ere hamar, dira.

19. atala

Diputatu Nagusiak Foru Batzarraren ordezkaritza dauka, Foru Diputatuen ekintzak zuzendu eta koordinatzen ditu, dekretuak ematen ditu eta haien argitarapena erabakitzen du, eta legeek eta foru arauek ematen dizkioten gainerako zereginak betetzen ditu.

20. atala

1. Foru diputatuek Diputatu Nagusiak haiek izendatzeko dekretuan agindutako zereginak bete behar dituzte.

2. Biltzarkide ez diren foru diputatuak Biltzar Nagusien bileretara joan daitezke, hitz egiteko ahalmenarekin baina botoa emateko eskubiderik gabe.

21. atala

Foru Aldundiaren aginte-arlo bakoitzaren barruan, zuzendaritza nagusi bereziak izendapen libreko kargu izango dira.

III. TITULUA: Biltzar Nagusien osaketa

eta Foru Aldundiaren izendapena

LEHEN ATALBURUA: BILTZAR NAGUSIEN OSAKETA

22. atala

1. Biltzar Nagusiek gehienez ere 60 biltzarkidez osaturik egon behar dute; biltzarkide horiek ordezkaritza proportzionaleko botaketa orokor, libre, zuzeneko eta isilpeko batzuen bidez hautatuak izan behar dute.

2. Biltzar Nagusietako Biltzarkideen agiritepidearen iraupena Lurralde Historikoaren Udaletakoenarekin parekatua izango da. (Aldatua, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauaren bidez).

23 atala

Biltzar Nagusien Hauteskundeetarako Arabako Lurralde Historikoa bertako barruti guztien ordezkaritza egokia ziurta dezaten hautaketa barrutietan banatuko da.

24 atala

1. Biltzar Nagusietarako hauteskunde deialdia Diputatu Nagusiak egingo du, haietarako eguna eta epeak Udalatarakoekin bat eginez.

2. Biltzar Nagusietarako hauteskunde deialdiren dekretuak haien aginte bukaera dakar.

25 atala

1. Biltzar Nagusiak Biltzarkideen aldarrikatze ofizialaren egunetik hurrengo hamar egunetako epe barruan eratuko dira.

2. Biltzar Nagusiek beraien eraketa saioan bertan Mahairi izandatzeari egingo diote.

3. Biltzarrak eratu ziren egunetik hasita 30 eguneko epe luzenaren barne, Osoko Bilkura bat egingo da, Eguneko Lan-zerrendaren puntu bat bakarrarekin, Diputatu Nagusiaren hautatzea. (Hasieran, Arabako Biltzar Nagusien Funtzionamendu Araudiari buruzko abenduaren 20ko Foru Arauak indargabetu zuen eta gero, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauak osatu zuen).

BIGARREN ATALBURUA: FORU ALDUNDIAREN IZENDAPENA

26. atala

1. Biltzar Nagusiek beren kideen artetik aukeratu behar dute Diputatu Nagusia, isilpeko boto bidez.

2. Biltzar Nagusietan ordezkatutako talde politiko edo koalizio bakoitzak Diputatu Nagusi kargurako hautagai bana aurkeztu ahal dio Mahaiari.

3. Diputatu Nagusia hautatzeko beharrezkoak izango dira lehen botaketan Biltzarkideen legezko zenbakiaren gutxienez erabateko gehiengoa eta hurrengoan gehiengo soila. Horretarako botorik ez emateak ez dira zenbatuko. (Aldatua, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauaren bidez).

4. Aurreko zatian aipatzen den bigarren bozketaren ondoren ere berdinketa egonez gero, Biltzar Nagusietarako hauteskundeetan boto gehien lortu duen talde politiko edo koalizioaren hautagaia izendatuko da Diputatu Nagusi.

27. atala

1. Diputatu Nagusiak berak izendatu eta kargutik kentzen ditu foru diputatuak.

2. Diputatu Nagusiak haren Ordezko bat edo gehiago izenda ditzake foru diputatuen artetik.

28. atala

1. Biltzar Nagusiek arau baten bidez erregulatu beharko dute Foru Aldundiko kideen bateraezintasun erregimena.

2. Nolanahi ere, Diputatu Nagusi kargua bateraezina da edozein udaletako alkate edo zinegotzi izatearekin, bai eta, halaber, Biltzar Nagusietako Lehendakaritzarekin ere.

29. atala

1. Foru Aldundiak uzten du Biltzar Nagusien agintepidea amaitu delako, konfidantza galdu duelako edo Diputatu Nagusiaren uzte edo heriotzagatik. (Aldatua, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauaren bidez).

2. Bere eginkizunari utzi dion Aldundiak Diputatu Nagusi berria izendatu arte jarraitu behar du jardunean, betekizun administratiboen jarraitasuna bermatzeko eta aginte-eskualdaketa behar bezala egin ahal izateko.

IV. TITULUA: Biltzar Nagusien eta

Foru Aldundiaren arteko harremanak

30. atala

1. Diputatu Nagusia bere gestioaren eta Foru Aldundiarenaren erantzule politikoa da Biltzar Nagusien aurrean.

2. Foru Aldundiko kide bakoitza, nor bere alorrean, bere gain hartutako gestioaren erantzule politikoa da Biltzar Nagusien aurrean.

3. Foru Aldundiak bere gain hartutako interesen gestioaren erantzukizun politikoa dauka, solidarioki, Biltzar Nagusien aurrean.

31 atala

Biltzar Nagusietako Biltzarkideek, osatzen duten Batzordearen edo partaide diren Biltzarkide taldearen Bozeramailearen bidez, bere eginkizunak betetzeko beharrezko iruditzen zaion argipidea, baita Batzordearen aurrean Diputatuen presentzia ere, Lehendakariari eska diezaioke eta honek Foru Aldundiari egin beharko dio. (Aldatua, abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauaren bidez).

32. atala

1. Biltzar Nagusiek Foru Aldundiaren erantzukizun politikoa eska dezakete, biltzarkideen gehiengoak onartu beharko duen zentsura-mozio baten bidez.

2. Zentsura-mozioa gutxienez hamabost biltzarkidek sustatu behar dute, Diputatu Nagusi kargurago hautagai bat proposatuz.

3. Zentsura-mozioa bozketara eraman ahal izateko, aurkezten denetik bost egun gutxienez igaro behar dira. Epe horretako lehen bi egunetan aukerako beste mozio batzuk ere aurkeztu ahal izango dira.

4. Zentsura-mozioa onartzen bada, Diputatu Nagusiak bere karguari utzi behar izango dio.

5. Zentsura-mozioa ez badute onartzen biltzarkide gehienek, moziogileek sei hilabete igaro arte ezingo dute beste bat aurkeztu.

6. Era berean Diputatu Nagusiak, bere politika orokorrari buruzko konfidantza-gaia Biltzar Nagusiei planteiatu diezaieke, zer ukatzen bazaio bere utzipena sortuko da. Konfidantza onartutzat joko da botoen gehiengo soila lortzen duenean. (Abenduaren 21eko 24/87 Foru Arauak gehitutako paragrafoa).

33. atala

Foru Aldundiak, Diputatu Nagusiaren bitartez, adierazpen publiko orokor bat egin behar du urtero, eta haren ondoren eztabaida egingo da, baina inolako bozketarik gabe.

XEDAPEN IRAGANKORRA

(Indargabetua, Arabako Biltzar Nagusien Funtzionamendu Araudiari buruzko 1984ko abenduaren 20ko Foru Arauaren bidez)

AZKEN XEDAPENA

Arau hau indarrean sartuko da Batzarre Nagusietarako hauteskundeetarako deia egitean.

BALIOGABETZEKO DISPOSIZIOA

Arau honetan agindutakoaren aurkako beste disposizio guztiak baliorik gabe geratzen dira.

euskal legezalea