52005forulegea,

5/2005 Foru Legea, Tuterako Udalaren herrilurreko 157.834,45 metro koadro onura publikoko deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena

Nafarroako Parlamentua

5/2005 FORU LEGEA, apirilaren 22koa, Tuterako Udalaren herrilurreko 157.834,45 metro koadro onura publikoko deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela.

FORU LEGEA, TUTERAKO UDALAREN HERRILURREKO 157.834,45 METRO KOADRO ONURA PUBLIKOKO DEKLARATU ETA HAIEN DESAFEKTAZIOA ONESTEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Tuterako Udalak eskatu du herrilurreko 89.433,69 metro koadro onura publikoko deklaratu eta desafekta daitezela, ondoren "Uve, S.A." enpresari zuzenean saldu eta bertan lantegi bat egin dezan, hegazti-hiltegi bat, pentsu fabrika bat eta orotariko zentro tekniko bat bilduko dituena.

Eskaturiko desafektazioaren xedea nekazaritzako elikagaien industria-multzo bat paratzeko proiektu bat garatzea da. Horren arabera, "Uve, S.A." enpresak Tuteran egiten dituen jarduerak handituko dira eta haren instalazioak La Barrena industrialdetik Las Labradas industrialdera eramanen dira. Prozesu hori fase batzuetan eginen da. Hegazti-hiltegi industriala berehala hasiko da eraikitzen. Proiektu industrialaren instalazioa dela-eta, bidezko da haren onura publiko eta soziala adieraztea, lehenbiziko fasean 100-120 zuzeneko lanpostu eta hurrengo faseetan, beste 120-170 lanpostu sortuko baitira. Gainera, eraikin eta instalazioetan egin beharreko inbertsioak garrantzitsuak dira. Lehenbiziko fasean 8 milioi euro eginen dute. Proiektua bukatu orduko 21 bat milioi euro inbertituko dira.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 140. artikuluko 5. idatz-zatian xedaturikoaren arabera, Tuterako Udalak desafektatzeko asmoa duen eremuak lurzati txikiaren mugak gainditzen dituenez, foru lege baten bidez onetsi behar da.

1. artikulua. Onura publikoaren deklarazioa.

Funesko Udalaren herrilurreko 157.834,45 metro koadroren onura publikoa adierazi eta haren desafektazioa onesten da. Lursail hori honelaxe dago banaturik: 38., 255. eta 256. lurzatietako 16.522,23 metro koadro; 257. lurzatiko 48.423,80 metro koadro; 258. lurzatiko 165,64 metro koadro; 259. lurzatiko 6.093,86 metro koadro; 262. lurzatiko 1.893,31 metro koadro eta 269. lurzatiko 1.277,98 metro koadro. Lurzati guztiak Tuterako katastroko 38. poligonoan daude. Lurzati horiek zeharkatzen dituzten bideekin batera, 89.433,69 metro koadroko lurzati irregular bat osatzen dute, Las Labradas izeneko korralizan. «En tanto se realice la venta de estos terrenos en los términos del artículo 2 de esta Ley Foral, mantendrán su condición de bienes comunales. Lurrak foru lege honetako 2. artikuluko baldintzetan saldu arte herrilurtzat joko dira.

2. artikulua. Zuzenean saltzeko baimena.

Baimena ematen zaio Tuterako Udalari aurreko artikuluan aipatzen diren lurrak "Uve, S.A." enpresari zuzenean saltzeko. Bertan lantegi bat egiteko asmoa dago, hegazti-hiltegi bat, pentsu-fabrika bat eta orotariko zentro tekniko bat bilduko dituena. Horretarako baldintza hauek bete beharko dira:

a) Salmentaren ituneko klausula batek xeda dezala lurrak herri ondarera itzuliko direla, baldin eta desafektatzera bultzatu zuten xedeak edo desafektazioaren baldintzak desagertu edo bete gabe uzten badira.

b) Itzultze klausula hori ager dadila kontratua formalizatzen den agiri publikoan eta Jabetza Erregistroan inskriba dadila.

c) Tuterako Udalak bere konpromisoa betetzea eta desafektaturiko lurrak saltzean lortzen duen dirua erabil dezala alor erabilgarri berriak erosteko; alor horiek herrilurren sailean sartuko dira.

d) Salmentaren diruaz erosiko diren herrilur berri horien hautaketa aurretik Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Herrilur Atalak onets dezala.

e) "Uve, S.A." enpresak lanpostuak sortzeko eta dirua inbertitzeko konpromisoa betetzea. Lehenbiziko fasean, 100 lanpostutik 120 lanpostura bitarte sortuko eta 8 milioi euro inbertituko dira. Bigarren fasean, 60 lanpostutik 80 lanpostura bitarte sortuko eta milioi bat euro inbertituko dira. Hirugarren fasean, 20 lanpostutik 130 lanpostura bitarte sortuko eta 8 milioi euro inbertituko dira. Eta laugarren eta azken fasean, 50 lanpostutik 60 lanpostura bitarte sortuko eta 9 milioi euro inbertituko dira.

f) Halaber, "Uve, S.A." enpresak konpromisoa har dezala instalazio horietarako, gehienbat, herriko langileak kontratatzeko, salbu eta frogatzen badu lanpostuaren ezaugarriengatik, eskulanaren eskaintzagatik eta abarrengatik ezin dituela herrian kontratatu.

g) Tuterako Udalak "Uve, S.A." enpresari 89.433,69 metro koadroko herrilurrak saltzeko 2003ko otsailaren 28an onetsiriko baldintza pleguan ageri diren zehaztapenak eta 2004ko otailaren 3ko eta 2004ko abenduaren 29ko erabakien bidez onarturiko aldaketak betetzea. Lursail hori Tuterako 38. poligonoko 255. eta 256. lurzatiei eta 38., 257., 258., 259., 262. eta 269. puskei dagokie.

AZKEN XEDAPENETAN LEHENA

Aplikazio eta garapenerako xedapenak

Esku ematen zaio Nafarroako Gobernuari foru lege hau bete eta garatzeko behar diren xedapen guztiak emateko.

AZKEN XEDAPENETAN BIGARRENA

Indarra hartzea

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, 2005eko apirilaren 22an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

euskal legezalea