12008forulegea,

1/2008 Foru Legea, 2008ko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzkoa

Nafarroako Parlamentua

1/2008 FORU LEGEA, urtarrilaren 24koa, 2008ko ekitaldirako Nafarroako aurrekontu orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

2008KO EKITALDIRAKO NAFARROAKO AURREKONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEA.

I. TITULUA

Kredituak eta horien aldaketak

I. KAPITULUA

Hasierako kredituak eta horien finantzaketa

1. artikulua. Nafarroako Aurrekontu Orokorren esparrua.

Onetsi egin dira 2008ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrak. Atal hauek dituzte:

a) Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontua.

b) Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen aurrekontua.

c) Nafarroako Kontseiluaren eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseiluaren aurrekontua.

d) Foru Komunitateko fundazio publikoen aurrekontuak.

e) Foru Komunitateko sozietate publikoen jarduketa, inbertsio eta finantzaketa programak, baita finantzen egoera-orriak ere.

2. artikulua. Kreditu eta eskubide ekonomikoen zenbatekoa.

1. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuetako gastuen egoera-orrietan sartutako programak betetzeko onetsi diren kredituek, bateratuta, 4.287.328.089 euro egiten dute.

2. Aurreko artikuluan aipatutako aurrekontuen diru-sarreren egoera-orrietan, aurrekontu ekitaldi honetan ustez likidatuko diren eskubide ekonomikoen zenbatespenak agertzen dira; hain zuzen ere, 4.287.328.089 euro egiten dute bateratuta.

II. KAPITULUA

Aurrekontuetako kredituen aldaketa

3. artikulua. Aurrekontuetako kredituen aldaketa.

Aurrekontuetako kredituen aldaketak Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen aginduen araberakoak izanen dira, baldin eta foru lege honek agindu horiek aldatzen ez baditu.

Aurrekoa gorabehera, kontusailen arteko funts mugimenduak ez dira aurrekontu aldaketatzat hartuko, baldin eta kontusail horietako kredituek helburu berbera badute, eta Europar Batasunak, horiek hein batean kofinantzatzen dituenez, gastuen erabileraren gaineko kontrola hobetzea eskatzen duelako soilik bereizten badira.

4. artikulua. Kreditu gehikuntzak.

Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 47. artikuluko a)tik g)ra bitarteko letretan aipatutako kredituez gain, 2008rako gehikuntza izan ahalko dute ekintza terroristen ondorioz onets daitezkeen dirulaguntza eta maileguak emateko dauden kontusail guztiek edo ekitaldian helburu horrekin sortu beharrekoek.

Aurrekoez gainera, hauek ere gehikuntza izan ahalko dute:

1. Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontusailok:

a) 010004-01100-2263-921700 kontusaila, "Gastu juridiko-kontentziosoak" izenekoa.

b) 010007-01400-2275-924100 kontusaila, "Hauteskundeak" izenekoa. Kontusail horri aplikatu ahalko zaizkio hauteskundeak egiteko behar diren lan eta inbertsio guztien edonolako gastuak.

c) 020002-04100-1001-921400 kontusaila, "Lehendakari ohi eta kontseilari ohientzako prestazioak" izenekoa.

d) 020002-04100-1239-921400 kontusaila, "Funtzionarioen familia laguntza, osagarri berriak, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

e) 020002-04100-1309-921400 kontusaila, "Aldi baterako kontratuen bukaerako kalte-ordainak" izenekoa.

f) 020002-04100-1309-921402 kontusaila, "Lan kontratudunen familia laguntza, osagarri berriak, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuk" izenekoa.

g) 020002-04100-1600-921402 kontusaila, "Gizarte Segurantzako hitzarmena arautzea" izenekoa.

h) 020002-04300-1620-231800 kontusaila, "Osasun laguntza-erabilera berezia" izenekoa.

i) 020002-04100-1620-231802 kontusaila, "Lan-istripuengatiko aldi baterako lan-ezintasunaren subsidioa ordaintzea" izenekoa.

j) 020002-04100-1620-921400 kontusaila, "Langileei buruzko hitzarmen indarduna aplikatzeko funtsa" izenekoa.

k) 020002-04100-1700-921400 kontusaila, "Kalte-ordaina. Derrigorrezko leku-aldaketa, bizilekuaren aldaketa eta guzti" izenekoa.

l) 020002-04100-1709-921400 kontusaila, "Zerbitzuak aitortzeko Gizarte Segurantzarekiko hitzarmenaren aurreikuspena" izenekoa.

m) 020002-04100-1709-921403 kontusaila, "Lan istripuengatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

n) 020002-04100-8318-921400 kontusaila, "Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko eta bere erakunde autonomoetako langile finkoentzako soldata-aurrerakinak" izenekoa.

ñ) 020002-04300-1614-211100 kontusaila, "Aldez aurretik erretiratzeagatik jaso beharreko kalte-ordainak" izenekoa.

o) 051000-02100-2274-132102 kontusaila, "Genero indarkeriatik babesteko segurtasun zerbitzuak" izenekoa.

p) 051000-02100-6054-132102 kontusaila, "Segurtasunerako tresnak" izenekoa.

2. Ekonomia eta Ogasun Departamentuko kontusailok:

a) 100000-10100-4709-923900 kontusaila, "AUDENASA. Merkataritza politika" izenekoa.

b) 110000-11000-4819-923400 kontusaila, "Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluaren funtzionamendurako transferentziak" izenekoa.

c) 112001-11410-9500-929100 kontusaila, "Osoko kreditua. 13/2007 Foru Legearen 42. artikulua" izenekoa.

d) 114002-11300-2020-923100 kontusaila, "Ondasun higiezinen errentamenduak" izenekoa.

e) 114002-11300-3509-923100 kontusaila, "Fondo de Carbonoren kontuko gastuak" izenekoa.

f) 114002-11300-6002-923100 kontusaila, "Lurrak eta natur ondasunak" izenekoa.

g) 114002-11300-6020-923100 kontusaila, "Instalazio berriko eraikuntza eta obrak, ondare higiezina birmoldatzea eta janztea" izenekoa.

h) 114002-11300-8500-923100 kontusaila, "Sektore publikoko akzioak erostea" izenekoa.

i) 114002-11300-8600-923100 kontusaila, "Sektore publikotik kanpoko akzioak eta partaidetzak erostea" izenekoa.

j) 114003-11300-6092-467900 kontusaila, "Proiektu teknikoak" izenekoa.

k) 140001-16000-4400-469100 kontusaila, "Nafarroako Berrikuntza eta Teknologia Agentziarentzako transferentzia arruntak" izenekoa.

l) 151000-17330-2273-467900 kontusaila, "Tributuen arloko Informazio Sistemetan datu fiskalak jaso eta sartzeko zerbitzuak" izenekoa.

m) 155003-17144-2272-932103 kontusaila, "Zordun fiskalen ondasunen gaineko kargak eskuratzea" izenekoa.

n) 160000-16100-2269-941100 kontusaila, "Transferentzia berriak eskuratzearen ondoriozko gastuak" izenekoa.

3. Toki Administrazioko Departamentuko kontusailok:

a) 211002-21400-4609-456200 kontusaila, "Nafarroako hiri hondakin solidoak tratatzeko partzuergoa abian jartzeko laguntza" izenekoa.

b) 211002-21400-7609-456200 kontusaila, "Nafarroako hiri hondakin solidoak tratatzeko partzuergoa ezartzera edo xede horrekin partzuergo batean bildutako entitateetara bideraturiko laguntza" izenekoa.

c) 211003-21300-7609-456100 kontusaila, "Ibaiak arazteko eta saneatzeko plan zuzentzailea. EGEF. 2. helburua" izenekoa, Eskualde Garapeneko Europako Funtsaren babeseko proiektuetako 2008ko ordainketa finantzatzeko adina.

4. Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontusailok:

a) 320000-32200-4809-261202 kontusaila, "Etxebizitza-errentamenduen zerga-gastuak" izenekoa.

b) 320000-32200-6020-261200 kontusaila, "Eroslehentasun eta atzera-eskuratze eskubideak gauzatzea, eta etxebizitzak erostea" izenekoa.

c) 320000-32200-4809-261400 kontusaila, "Etxebizitzen errentarientzako dirulaguntzak" izenekoa.

d) 320000-32200-7800-261400 kontusaila, "Etxebizitzaren arloko jardueretarako dirulaguntza eta sorospenak. Foru Programa" izenekoa.

e) 320000-32200-7800-261403 kontusaila, "Ohiko etxebizitzarako inbertsioaren zerga-gastuak" izenekoa.

5. Hezkuntza Departamentuko kontusailok:

a) 400000-41000-1310-321100 kontusaila, "Ikastetxeetan aldi baterako kontratatutako langileen ordainsariak" izenekoa.

b) 400000-41000-1600-321100 kontusaila, "Gizarte Segurantza" izenekoa.

c) 410002-41140-4609-322D00 kontusaila, "Eskola-kontzentrazioetarako eta udal eraikinetarako dirulaguntza" izenekoa.

d) 410004-41150-2210-324100 kontusaila, "Jantokiak" izenekoa.

e) 410004-41150-2230-324100 kontusaila, "Eskola garraioa" izenekoa.

f) 411000-41700-1239-321100 kontusaila, "Funtzionarioen zerbitzuen onarpenerako, osagarri berrietarako, antzinatasunerako, familia laguntzarako, eszedentzietako itzultzeak eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

g) 410001-41810-7609-325102 kontusaila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko lanetarako" izenekoa.

h) 423001-42210-4809-322400 kontusaila, "Hezkuntza berezirako bekak eta laguntzak" izenekoa.

i) 423001-42210-4811-322000 kontusaila, "Ikastetxe itunduei laguntzak ematea berariazko hezkuntza premietarako" izenekoa.

j) 431000-43100-6001-325100 kontusaila, "Nafarroako Unibertsitate Publikoarentzako desjabetzeak" izenekoa.

6. Osasun Departamentuko kontusailok:

a) 1241 kode ekonomikoko kontusailak, osasun arloko udal langile transferituen ordainsariak ordaintzeko direnak, foru administraziokoak izanik Toki Osasunaren zerbitzuan dauden eta azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legea eta urriaren 20ko 11/1992 Foru Legea aplikatzearen ondorioz transferitzen diren funtzionarioen soldatak ordaintzeko behar den zenbatekoan. 22/1985 Foru Legeak Nafarroa osasun eskualdetan banatzen du eta 11/1992 Foru Legeak Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimena arautzen du.

b) Botikak erosteko direnak, 2215 kode ekonomikoa dutenak, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan honako gastu-programetan daudenak: 540, 541, 542, 543, 544, 545, 546, 547 eta 548.

c) 540000-52000-1239-311100 kontusaila, "Funtzionarioen zerbitzuen onarpenerako, osagarri berrietarako, familia laguntzarako, gradurako, antzinatasunerako eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

d) 540000-52000-1309-311100 kontusaila, "Zerbitzuen aitorpenerako, antzinatasunerako, osagarri berrietarako, familia laguntzarako eta beste batzuetarako aurreikuspena" izenekoa.

e) 541006-52205-2500-311106 kontusaila, "Organoen birlandaketak" izenekoa.

f) 547001-52310-2500-312200 kontusaila, "Aho-hortzetako osasun programa" izenekoa, biztanle onuradunen aho-hortzetako laguntza pixkanaka handitzeko (18 urte bete arte) behar den zenbatekoan, Haur eta gazteen Aho-hortzetako Osasun Laguntzaren Programa aldatzen duen apirilaren 7ko 69/2003 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz.

g) 547002-52370-4809-313100 kontusaila, "Farmaziako prestazioak" izenekoa.

h) 547002-52370-4809-313102 kontusaila, "Zurgatzaileak eta beste osasun produktu batzuk" izenekoa.

7. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko kontusailok:

a) 610004-61300-6019-453102 kontusaila, "Nafarroako abiadura handiko trenaren korridorea eraikitzea" izenekoa.

b) 621001-61200-2030-453200 kontusaila, "Iruña-Logroño A-12 autobiaren kanona" izenekoa.

8. Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuko kontusailok:

a) 700000-71000-4700-411100 kontusaila, "Aseguru primen konpentsazioa" izenekoa.

b) 720000-72130-2276-417100 kontusaila, "Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketa sustatzeko jarduketak" izenekoa.

c) 720000-72130-4700-417100 kontusaila, "Nafarroako Ubidearen bidezko ureztaketen kanona" izenekoa.

d) 720001-72120-6019-414300 kontusaila, "Lurren jabetza antolatzeko eta lurzati berrantolamendua egiteko obrak. PDR FEADER" izenekoa.

e) 721000-72210-7701-413102 kontusaila, "Nekazaritza industrializatu eta merkaturatzeko inbertsioetarako diru-laguntzak. PDR FEADER" izenekoa.

f) 721002-72230-7700-412100 kontusaila, "Nekazaritza-ustiategien eraginkortasuna hobetzea. PDR FEADER" izenekoa.

g) 721002-72230-7700-412103 kontusaila, "Makineriarako eta produkzio-bideetarako dirulaguntzak" izenekoa.

h) 730000-72400-6090-412100 kontusaila, "Mahasti eskubideak erostea" izenekoa.

9. Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuko kontusailok:

a) 810001-81130-6015-458100 kontusaila, "Industria azpiegiturako inbertsioak" izenekoa.

b) 830001-81120-7701-422202 kontusaila, "Inbertsio eta enpleguarengatiko funts galdurako dirulaguntzak" izenekoa.

c) 840001-81210-7709-467303 kontusaila, "I+G+B proiektuetarako, patenteetarako eta bideragarritasun azterlanetarako dirulaguntzak enpresentzat. FEDER" izenekoa.

d) 840001-81210-7819-467302 kontusaila, "Zentro teknologikoak finkatzeko dirulaguntzak. FEDER" izenekoa.

e) 881001-84100-4709-241109 kontusaila, "Enpleguko zentro berezientzako transferentziak, eragiketa arruntetarako" izenekoa.

f) 881001-84100-4819-241104 kontusaila, "Laneratzeko zailtasun handienak dituztenak lan munduan sartzeko programak PO/3 FSE Nafarroa" izenekoa.

g) 881001-84100-7709-241100 kontusaila, "Autonomoentzako dirulaguntzak inbertsioetarako PO/3 FSE Nafarroa" izenekoa.

h) 881001-84100-7709-241200, "Kooperatiba eta lan sozietateetarako dirulaguntzak, enplegua sostengatzeko" izenekoa.

i) 830001-81120-4709-422200 kontusaila, "Enplegu sorreragatiko zerga-gastuak" izenekoa.

j) 830001-81120-7709-422200 kontusaila, "Inbertsioen zerga-gastuak" izenekoa.

k) 830001-81120-7709-422202 kontusaila, "Inbertsioen zerga-gastuak. Prever plana" izenekoa.

l) 840001-81210-7709-467307 kontusaila, "I+G+Bko inbertsioen zerga-gastuak" izenekoa.

10. Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietako Departamentuko kontusailok:

a) 2279 kode ekonomikokoak, Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 14ko 15/2006 Legean xedatutako gizarte zerbitzu orokorren zorroan ezartzen diren prestazio bermatuak finantzatzeko direnak eta 920004, 920005 eta 920006 proiektuetan daudenak. Helburu hori duen kontusailik ez badago, gaitu ahalko da, behar bezala aplikatzeko.

b) 900001-91200-4819-143103 kontusaila, "Nazioko eta nazioarteko larrialdietarako laguntzak" izenekoa.

c) 900002-91600-4809-212100 kontusaila, "Kotizazio gabeko pentsioak" izenekoa.

d) 900003-91600-4809-231500 kontusaila, "Bizibiderik gabeko familia nafarrentzako laguntzak" izenekoa.

e) 900003-91700-4609-231500 kontusaila, "Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak" izenekoa.

f) 920006-91830-4809-231402 kontusaila, "Laguntzak, etxeko laguntza pertsonala emateko" izenekoa.

g) 920006-91830-4809-231403 kontusaila, "Laguntzak, laguntzaile pertsonalerako eta minimo bermatuentzako" izenekoa.

h) 950002-92300-4809-231704 kontusaila, "Kanpoko ikastetxeetako haurren kuota" izenekoa.

i) 920006-91830-4809-231400 kontusaila, "Laguntzak, hirugarren adineko kanpoko zentroentzat" izenekoa.

j) 920006-91830-4809-231300 kontusaila, "Laguntzak, ezgaitasuna duten pertsonen zentroentzat" izenekoa.

k) 900003-91600-4809-231502 kontusaila, "Alarguntza-pentsioengatiko kenkarietatik sorturiko zerga-gastuak" izenekoa.

l) 900003-91600-4809-231503 kontusaila, "Zaintzaileen kotizazioengatiko kenkarietatik sorturiko zerga-gastuak" izenekoa.

m) 900002-91600-4809-212103 kontusaila, "Aurreikuspen sozialeko sistemetarako ekarpenengatiko zerga-gastuak" izenekoa.

11. Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko honako kontusail hauek:

a) A20002-A2500-7800-331100 kontusaila, "Interes kulturaleko ondasunetako inbertsioen zerga-gastuak" izenekoa.

b) A20003-A2310-4819-333100 kontusaila, "Uharteko Arte Garaikideko Zentroa. Funtzionamendu gastuak" izenekoa.

12. Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuaren kontusail hau:

a) B20001-B2200-2269-921103 kontusaila, "Nazioarteko Erakusketa, Zaragoza 2008" izenekoa.

5. artikulua. Bete gabeko lanpostuak direla-eta, kreditu soberakinen norakoa.

Bete gabeko lanpostuak direla-eta aurreikus daitezkeen soberakinak behin-behineko kontratuak finantzatzeko erabili ahal dira, zerbitzuen funtzionamendu onerako beharrezkoa baldin bada. Xede horretarako ezarriko dira kredituak, horiei dagokien programan.

6. artikulua. Esleitu zain dauden langileria-gastuen kontusailak kudeatzea.

1. Langileria-gastuen kapituluaren barrenean, Lehendakaritza, Justizia eta Barne kontseilariari ahalmena ematen zaio, "Esleitu zain dauden langileria-gastuak" izeneko kontusailak kudeatzeko Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan eta haren erakunde autonomoetan sortzen diren langile berriak kontratatzeko premiei aurre egiteko.

2. Aurreko puntuan aipatu diren kontusailetan eragina duten langileria-gastuen kapituluaren barrenean egiten diren funts-mugimenduak ez dira aurrekontu-aldaketatzat hartuko, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007ko Foru Legeak agintzen duenari dagokionez.

II. TITULUA

Langileria-gastuak

I. KAPITULUA

Jarduneko langileen ordainsariak

7. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako funtzionarioen eta estatutupeko langileen ordainsariak.

2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko funtzionario eta estatutupeko langileen ordainsariak, 2007ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legean ezarritakoak, 100eko 2 gehituko dira. Horrek ez du ezertan galaraziko, hala ere, lanpostu bakoitzaren ordainsarietan egokipenak egitea, bidezkoak badira, lanpostu horren aparteko zailtasun tekniko, dedikazio, erantzukizun, arriskugarritasun edo nekagarritasuneko edukiarekin bat datozela ziurtatzeko.

8. artikulua. Nafarroako administrazio publikoetako lan-kontratudunen ordainsariak.

1. 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lan-kontratudunen egungo ordainsariak haien hitzarmen kolektiboan zehazten direnak izanen dira, foru lege honen 7. artikuluan finkatutako irizpideei jarraikiz.

2. Nafarroako gainerako administrazio publikoen zerbitzuko lan-kontratudunen ordainsariak, administrazio publiko bakoitzak bere aurrekontuetan ezartzen dituenak izanen dira, betiere foru lege honetako 7. artikuluan ezarritako irizpideei jarraituz.

9. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzuetako zuzendarien ordainsariak.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako zerbitzuetako zuzendariek 51.956,10 euroko ordainsariak izanen dituzte 2008an, hamalau hilabetetan banatua, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien graduaz, antzinatasunaz eta familia laguntzaz gainera, eta ezertan galarazi gabe hasierako izendapenagatik edo ematen dituzten zerbitzuen baldintza bereziengatik plantilla organikoan espezifikoki esleituta dituzten ordainsari osagarriak.

2. Aurreko idatz-zatian adierazitako ordainsarien zenbatekoa gaurkotuko da, 2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.

10. artikulua. Nafarroako Gobernuko kideen, zuzendari nagusien, erakunde publikoetako zuzendarien eta behin-behineko beste langile batzuen ordainsariak.

1. Nafarroako Gobernuari eta lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 35. eta 45. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Gobernuko kideek 2008. urtean ondoren zehazten diren ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilabetetan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

-Nafarroako Gobernuko lehendakaria: 79.870,70 euro.

-Kontseilaria: 74.329,92 euro.

2. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko zuzendari nagusiek 2008. urtean 58.842,28 euroko ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilabetetan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

3. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 109.1 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, erakunde publikoetako zuzendariek 2008. urtean ondoko zerrendan zehazten diren ordainsariak izanen dituzte, hamalau hilabetetan banatuta, indarra duen araudiaren arabera egokitzen zaizkien antzinatasunaz eta graduaz gainera.

a) Erakunde autonomoko zuzendari kudeatzailea, ondoko b), c) eta d) letretan xedatutakoa salbu: 58.842,28 euro.

b) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea: 95.047,12 euro.

c) Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea: 72.671,90 euro.

d) Nafarroako Larrialdietako Agentziako eta Nafarroako Mendekotasun Agentziako zuzendari kudeatzailea: 57.492,40 euro.

e) Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendaria: 72.629,62 euro.

f) Erakunde autonomoko zuzendariordea, Nafarroako Larrialdietako Agentziako zuzendaria eta Euskararen Nafar Institutuko zuzendaria: 51.956,10 euro.

g) Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendaritzako kideak:

-Giza Baliabideen zuzendaria, Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendaria, Laguntza Espezializatuko zuzendaria eta Administrazio eta Antolaketako zuzendaria: 72.629,62 euro.

-Nafarroako Ospitaleko zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendaria eta Nafarroako Medikuntzako Gune Teknologikoko zuzendaria: 63.358,26 euro.

-Lizarrako Barrutiko zuzendaria, Tuterako Barrutiko zuzendaria, Nafarroako Ospitaleko zuzendari medikoa, Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendari medikoa eta Bideko Ama Birjina Ospitaleko zuzendariordea: 60.722,34,40 euro.

-Ubarmin Klinikako zuzendaria, Nafarroako Odol Transfusiorako Zentroko zuzendaria, Nafarroako Ekialdeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea, Nafarroako Iparraldeko Oinarrizko Osasun Laguntzako zuzendariordea, Laguntza Anbulatorioa Koordinatzeko zuzendariordea, Adimen Osasuneko zuzendariordea eta Laguntza Espezializatuko zuzendariordea: 59.137,12 euro.

-Langileria eta Lan Harremanetako zuzendariordea, Kudeaketa Ekonomikorako eta Antolaketaren Garapenerako zuzendariordea eta Ikerketa Biomedikorako Zentroko zuzendaria: 58.068,92 euro.

-Nafarroako Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Administrazio eta Zerbitzu Orokorretako zuzendaria, Nafarroako Ospitaleko Erizaintza zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Erizaintza zuzendaria, Nafarroako Ospitaleko Langileria zuzendaria, Bideko Ama Birjina Ospitaleko Langileria zuzendaria, Lizarrako Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren zuzendariordea, San Frantzisko Xabierkoa zentro psikogeriatrikoko zuzendaria eta Tuterako Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzaren zuzendariordea: 55.440,98 euro.

-Anbulatorioen eta Ospitalez Kanpoko Laguntzaren Kudeaketa zuzendaria: 52.805,20 euro.

4. 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko gainerako behin-behineko langileen egungo ordainsariak foru lege honen 7. artikuluan finkatutako irizpideei jarraikiz handituko dira.

5. Artikulu honetan adierazitako ordainsarien zenbatekoak gaurkotuko dira, 2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz.

II. KAPITULUA

Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboak

11. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak gaurkotzea.

1. 2008ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, gaurkotzeko eskubidea badute, 100eko 2ko igoera izanen dute, 2007ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legean 2007. urterako ezarritakoak oinarri harturik.

2. 2008. urtean, Nafarroan Kontsumoko Prezioen egiazko Indizea 100eko 2tik gorakoa bada, alde hori zuzenean aplikatuko da gaurkotzeko eskubidea duten Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioetan; hots, 2008ko urtarrilaren 1aren aurretik sortzen direnetan; alde hori bateratu eginen da eta 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu eragin ekonomikoak.

Halaber, finkatuko ez den sari bakar bat ordainduko zaie aurreko lerrokadan aipatutako pentsiodunei; 2008. urtean sorrarazitako pentsioen zenbateko osoaren gainean kalkulatuko da, eta aipatu desbideratzearen portzentajearen parekoa izanen du zenbatekoa.

12. artikulua. Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioen eskubide pasiboen araubiderako arauak.

1. Martxoaren 30eko 13/1983 Foru Legeak indarra hartu baino lehen indarra zuten xedapenek arautuko dute artikulu honetan aipatzen den funtzionarioen eskubide pasiboen araubidea. Soldata erregulatzailea zehazteko, aipatu foru legearen eta hura betetzeko emandako ordainsarien behin-behineko erregelamenduaren aurreko sistemaren arabera funtzionarioek jasotako ordainsari handienak hartuko dira aintzakotzat, eta horiei Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan hurrengo urteetarako ezarritako ehunekoak gehituko zaizkie. Salbuespena izanen da lan istripuaren ondoriozko ezgaitasunengatiko pentsioei eta lanbideko eritasunengatiko pentsioei buruz artikulu honetan xedatutakoa.

2. Aurreko idatz-zatian aipatu xedapenen arabera, erretiro eta pentsioen ondorioetarako zerbitzualdia zenbatzeko, funtzionarioek zerbitzuan egiazki egindako urteak besterik ez dira kontuan hartuko. Urte horien barrenean sartuko dira administrazio publikoan egiazki egindako urteak, betiere behar den administrazioak aitortuak, Foru Diputazioak 1981eko urriaren 29an hartutako Erabakiari eta apirilaren 14ko 21/1983 Foru Dekretuari jarraikiz.

Hala ere, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren edo Toki Erakundeen montepioren bati atxikitako funtzionarioen erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioen kasuan, foru lege honek indarra hartu ondoren jardunean hil edo erretiratutakoak badira, honako hauek zenbatuko dira, eta pentsioaren zio den egintza gertatutako egunetik aurrera izanen dute eragina; aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, betiere, aldi horiek aipatu montepioei kotizatutako beste batzuekin gainjartzen ez badira, honako hauek finkatzeko ondorioetarako soilik: eskubide pasiboetarako hartzeko zenbagarriak eta dagokion pentsioa kalkulatzeko kotizazio edo zerbitzu-urteengatikako ehunekoa edo kuota.

Aurreko lerrokadan aipatu funtzionarioek sortutako erretiro-, alargun- eta umezurtz-pentsioetarako, inola ere ez dira hurrengoak zenbatuko: aipatu funtzionarioek Gizarte Segurantzaren araubide ezberdinetan kotizatutako aldiak, baldin eta aipatu aldiek, hala badagokio, beste batzuekin batuta, aipaturiko araubideetan pentsiorako eskubiderik sortu badute, salbuespen batekin, hots, SOVI delakoaren prestazioetarako eskubidea sortzeko balio duten aldi kotizatuak, zenbatu eginen baitira horiek.

Bikote egonkorrentzako berdintasun juridikoari buruzko uztailaren 3ko 6/2000 Foru Legearekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak edo toki entitateek dituzten montepioetakoren baten babesean dauden funtzionarioek alargun-pentsioa sortuz gero, bikotekide egonkorrek ere izanen dituzte eskubide pasibo horiek.

3. Artikulu honen 1. idatz-zatian xedatutakoa betez, eta Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren barrenean dauden funtzionario publikoek 2008. urtean hartutako erretiro eta pentsioak finkatzeko, ondoko hau hartuko da kontuan:

a) Eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak 2008. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek, hau barne, finkatutako gehikuntzak aplikatu ondoren sortzen direnak.

Horri begira, lansarien zenbatekoak eta garestitasun plusa, 2008. urtekoak, zein diren zehazteko, 100eko 2a gehituko zaie 2007ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 27ko 17/2006 Foru Legearen 11. artikuluan ezarritako kopuruei. 2008an Nafarroan Kontsumoko Prezioen egiazko Indizea 100eko 2tik gorakoa bada, alde hori zuzenean aplikatuko zaie zenbateko horiei, finkatu eginen da eta 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu eragin ekonomikoak. Halaber, azken kasu horretan, aipatu desbideratzetik heldu diren eta 2008. urteari dagozkion aldeak ordainduko dira.

Salbuespen gisa, lan istripu edo lanbideko eritasunaren ondoriozko ezgaitasunagatiko erretiro-pentsioen kasuan, bai eta lan istripuz edo lanbideko eritasunez hiltzearen ondoriozko alargun- edo umezurtz-pentsioenean ere, funtzionarioa erretiratu edo hil aurreko urtean hark bere lanpostuagatik jasotako ordainsariek osatuko dute alokairu arautzailea.

b) 1980ko urtarrilaren 29ko Parekatze Arautik sortutako ordainsari sistematik kanpo geratu ziren udal funtzionarioentzat, horren bigarren xedapen gehigarriko bigarren lerrokadan emandako ahalmena oinarritzat hartuz, pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoa honako hau izanen da: funtzionario horientzako 1983ko zenbatekoari hurrengo urteetan izandako gehikuntzak -2008rako aurreikusitakoa barne- erantsiz ateratzen dena.

4. Funtzionarioek pentsio araubidea finantzatzen lagunduko dute 13/1983 Foru Legearen aurreko arautegia aplikatuz ateratzen den zenbatekoaz, ondorengo urteetako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko foru legeetan ezartzen diren pentsio igoeren portzentajeak erantsirik.

5. 2008ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, Nafarroako administrazio publikoetako montepioen gutxieneko erretiro-pentsioa, bai martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitzen duten funtzionarioena, bai aipatu Foru Legean aurreikusitakoari atxikitakoenena, aurreko artikuluan klase pasiboen pentsioentzat ezarritako portzentajean igoko da, oro har.

Aurrekoa gorabehera, 70 urte betetzen dituztenetik aurrera, aurreko lerrokadan ezarritako gutxieneko pentsioaren adinako zenbatekoa jasotzeko eskubidea aitortuko zaie, baita ere, beren borondatez erretiratu eta, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sisteman jarraituta, dagokien administrazio publikoan 30 urte baino gutxiagoan lan egin dutela frogatzeagatik gaurkotzerik gabeko pentsioa jasotzen dutenei. Foru lege honek indarra hartzen duenean 70 urte beteak dituzten pentsiodunen kasuan, aitorpen horrek 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorio ekonomikoak.

6. 2008ko urtarrilaren 1etik aitzina, gutxieneko alargun-pentsioa ekitaldi horretarako ezarriko den lanbide arteko gutxieneko soldataren adinako urteko zenbateko gordina izanen da.

7. Artikulu honetako 6. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko zaie, halaber, Nafarroako administrazio publikoen klase pasiboen edozein montepioren kargura emandako umezurtz-pentsioei (martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko eskubide pasiboen sistema aplikaturik), zein bere Erregelamenduaren arabera, 1991ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko otsailaren 26ko 5/1991 Foru Legearen hemezortzigarren xedapen gehigarriak emandako idazkera oinarri harturik.

Gehikuntza honetatik baztertu egiten dira, beraz, aipatu 5/1991 Foru Legean ezarritako aldaketaren aurretik aplikatzen zen araudiaren arabera emandako umezurtz-pentsio guztiak, onuradunaren ezintasun egoeraren eraginez onartu zirenak izan ezik.

8. Foru Diputazioko funtzionarioen erretiroei eta pentsioei buruzko Erregelamenduaren 8. artikuluko 3. idatz-zatian eta udal funtzionarioen eskubide pasiboei buruzko Erregelamenduaren 10. artikuluan aipatzen diren umezurtz-pentsioak eta udal montepio partikularretan ezaugarri berak dituzten umezurtz-pentsioak onartu eginen dira, baldin eta pentsio horiek eskuratzeko bete beharreko baldintza guztiak betetzen badira pentsioa sorrarazten duen pertsona edo, bestela, alargun-pentsioa jasotzen duen ezkontidea edo bikotekide egonkorra hiltzen den egunean.

9. Nafarroako administrazio publikoetako montepioen alargun-pentsioak bateragarriak dira bai norberak egindako lanarengatik jasotako dirusarrerekin bai erretiro-pentsioarekin.

III. KAPITULUA

Bestelako xedapenak

13. artikulua. Lanpostuak egokitzea.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio behar diren neurriak har ditzan, plantilla berregituratzeagatik edo eman beharreko zerbitzuengatik edukirik gabe gelditutako lanpostuak, bete gabeak ez direnak, birmoldatu eta bestelakoak bihurtzeko. Eginkizun aldaketak eta lekualdaketak, maila beraren barnekoak, salbuespen gisa baino ez dira eginen, eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak berak zuzenean eginen ditu.

14. artikulua. Udal funtzionarioen montepioak finantzatzea.

1. Nafarroako Gobernuak 6.400.387 euroko ekarpena eginen du, Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren barrenean dauden Nafarroako toki entitateetako funtzionarioek sortzen dituzten pentsioak finantzatzeko.

Zenbateko hori Udal Funtzionarioen Montepio Orokorraren kudeaketak 2007. urtean sortutako kostuen banaketan udal bakoitzari esleitutako kuotaren proportzio berean banatuko da.

2. Halaber, Nafarroako Gobernuak 5.634.123 euro banatuko ditu Iruña, Tutera eta Tafallako udalen artean, haien berariazko montepioen kudeaketak 2007ko ekitaldian sortutako kostuen arabera.

3. Aurreko idatz-zatietan ezarritako zenbatekoek ez dituzte alde batera uzten martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen hamargarren xedapen gehigarria aplikatuta ateratzen direnak.

III. TITULUA

Finantza eragiketak

I. KAPITULUA

Abalak

15. artikulua. Abalak.

Legeetan aurreikusitako kasuetan, Nafarroako Gobernuak abalak eman ahalko ditu, guztira 30.000.000 euro, gehienez. Muga horren barrenean, baimena ematen zaio Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari abalak emateko ikerketa, garapen eta berrikuntza proiektuetarako, azaroaren 20ko 360/2000 Foru Dekretuan ezarritakoari jarraikiz. Abal horien gehieneko zenbatekoa, proiektu bakoitzeko, 1.500.000 euro izanen da.

II. KAPITULUA

Zorpetzea

16. artikulua. Zor Publikoa jaulki edo maileguak nahiz kredituak ituntzeko baimena.

Baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, merkatuaren ohiko baldintzetan maileguak edo kredituak itundu edo zor publikoa jaulkitzeko. Haren muga izanen da 2008ko abenduaren 31ko saldo biziduna ezin izanen dela izan 2008ko urtarrilaren 1ekoa baino handiagoa.

IV. TITULUA

Toki entitateak

17. artikulua. Toki ogasunek Nafarroako tributuetan parte hartzeko funtsaren zenbatekoa eta banatzeko formula 2005etik 2008ra bitarteko aurrekontu-ekitaldietarako ezartzen dituen abenduaren 3ko 17/2004 Foru Legearen 15. artikulua aldatzea.

15. artikuluko d) letrari lerrokada bat gehitu zaio, hauxe dioena:

"d) Udaletako hauteskunde prozesuak dauden ekitaldietan, eta, ondorioz, hautetsi kopurua aldatzen denean, ekitaldi horretan jasotako zenbatekoak udal bakoitzeko hautetsi kopuruaren araberakoak izanen dira, osaera datatik urteko azkeneko egunera bitarte.

18. artikulua. Elkarte tradizionalen inbertsioetarako dirulaguntza eta onurak.

Bardeako Komunitateak eta Erronkariko, Zaraitzuko eta Aezkoako Batzarrek Nafarroako Aurrekontu Orokorretan Nafarroako Ogasun Publikoaren kargura ezarritako diru-ekarpenak eta gainerako onurak jaso ahal izanen dituzte, beren organo eskudunek onesten dituzten inbertsioetarako.

19. artikulua. Administrazio-berregituraketako prozesuak sustatzea.

"Toki erakundeetako administrazio-berregituraketarako prozesuak sustatzea" izeneko 211002-21400-4609-942400 kontusailak eta "Toki enteen administrazio-berregituraketarako prozesuen sustapena" izeneko 211002-21400-7609-942400 kontusailak finantzatuko dituzte Nafarroako Gobernuak eta euren zerbitzuak elkartzen dituzten toki entitateek sinatu beharreko hitzarmenetako aurreikuspenak.

"Toki erakundeetako administrazio-berregituraketarako prozesuak sustatzea" izeneko 211002-21400-7609-942400 kontusaila erabili ahal izanen da mankomunitateen egoitzak edo beren administrazio-zerbitzuak elkarrekin ematen dituzten entitate asoziatiboen egoitzak eraiki eta hobetzeko. Lehentasunak 2005-2008rako toki azpiegituren lau urteko planean lortutako kalifikazioen araberako ordena errespetatuz ezarriko dira.

20. artikulua. Nafarroako hiri hondakin solidoak tratatzeko partzuergoa.

211002-21400-7609-456200 kontusailak, "Nafarroako hiri hondakin solidoak tratatzeko partzuergoa abian jartzeko laguntza" izenekoak, eta 211002-21400-7609-456200 kontusailak, "Nafarroako hiri hondakin solidoak tratatzeko partzuergoa ezartzera edo xede horrekin partzuergo batean bildutako entitateetara bideraturiko laguntza" izenekoak, hiri hondakin solidoen tratamendua eta inbertsioak finantzatuko dituzte, bai eta partzuergoko kide guztientzako garraioa ere.

V. TITULUA

Aurrekontuen kudeaketa

21. artikulua. Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontuen zuzkidurak.

Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren eta Arartekoaren aurrekontuen zuzkidurak kasuko Mahaiak, lehendakariak edo arartekoak eskatu ahala gauzatuko dira, irmoki eta aldizka.

22. artikulua. Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua eta Nafarroako Kontseilua.

Foru Komunitateko Administrazioaren ekonomia- eta aurrekontu-kudeaketari buruzko araudi orokorraren mendean egonen dira Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua eta Nafarroako Kontseilua, bere independentzia organikoari eta funtzionalari kalterik egin gabe.

Halaber, haren jarduketa ekonomiko eta aurrekontuzkoak Nafarroako Gobernuaren Kontu-hartzailetza Orokorraren kontrolpean egonen dira, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioarentzat eta haren erakunde autonomoentzat ezarrita dagoen modu berean.

Nafarroako Kontseilurako eta Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontsei- lurako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira, behar handiagoak justifikatzen ez badira, behintzat.

Kapital transferentziak lehendakariek eskatzen dituzten neurrian libratuko dira, haiek eskatzea eragin duen gastuaren beharra justifikatuta.

23. artikulua. Nazioarteko Erakusketa, Zaragoza 2008.

Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuaren Eledunaren Departamentuko Eledunaren Bulegoa-Komunikazio Zuzendaritza Nagusiko "Nazioarteko erakusketa, Zaragoza 2008" izeneko kontusailari Nafarroako Pabiloia kudeatu eta sustatzeko beharrezkoak diren lanekin, inbertsioekin eta jarduerekin zerikusia duten gastu guztiak aplikatu ahalko zaizkio.

24. artikulua. Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aurrekontu zuzkidura.

"NUPen finantzaketa: Iruñeko eta Tuterako Campusa" izeneko 431000-43100-4455-322300 kontusailak epigrafe hauek ditu:

a) Irakaskuntzaren eta ikerketaren finantzaketarako transferentzia arruntak, 50.101.193 euro, oro har hiru hilabeteko aurrerapenarekin eginen direnak.

b) Irakasleen ordainsari osagarriei aurre egiteko transferentzia arruntak, gehienez ere 2.388.832 eurokoak, bi epetan eginen direnak, Unibertsitateko Kudeatzailetzak justifikatu ondoren. Gastua gauzatu dela frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontu-hartzaileak ontzat emana.

c) Irakaskuntza eta ikerketa proiektuak finantzatzeko transferentzia arruntak, 691.057 euro, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostuak. Diru hori Kudeatzailetzak eskatu eta gero ordainduko da. Gastua gauzatu dela frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontu-hartzaileak ontzat emana.

d) Tuteran ikasketa presentzialak ezartzeko transferentzia arruntak, 3.410.000 euro, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostuak, Unibertsitateko Kudeatzailetzak justifikatu ondoren eginen direnak. Gastua gauzatu dela frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko kontu-hartzaileak ontzat emana.

b) eta d) letretako zenbateko batzuk ezin badira gauzatu Nafarroako Unibertsitate Publikoak gastuak justifikatu ez dituelako, Hezkuntza Departamentuaren eta Unibertsitatearen beraren artean adostutako irakaskuntza eta ikerketa proiektuak finantzatzeko erabili ahalko dira, Kudeatzailetzak eskaera egin eta gero.

Nafarroako Unibertsitate Publikoaren aldeko kapital transferentziak, Iruñeko eta Tuterako inbertsioak finantzatzeko direnak, Kudeatzailetzak eskatu eta gero eginen dira. Gastua gauzatu dela frogatzen duen dokumentazioa erantsi beharko da, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Kontu-hartzaileak ontzat emana.

25. artikulua. Urrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionalaren ikastetxe elkartuen aurrekontuko zuzkidura.

a) UHUNeko Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuen finantzaketarako transferentzia arruntak, oro har, hiru hilabeteko aurrerapenarekin libratuko dira.

b) UHUNeko Iruñeko eta Tuterako ikastetxe elkartuentzako kapital transferentziak, haien inbertsioak finantzatzeko, zuzendaritzak eskatuta libratuko dira. Eskaerari kasuan kasuko gastua betetzea justifikatzen duen dokumentazioa erantsi beharko zaio.

26. artikulua. Herrietako kontsultategientzako dirulaguntzak.

547000 zenbakiko proiektuan jasota dagoen "Oinarrizko osasun laguntzako zentroak eraiki eta zaharberritzeko transferentziak" kontusaileko kredituekin -herrietako osasun etxeak eraiki eta moldatzeko baita- horrelako gastuetarako ehuneko 100eko dirulaguntza emanen da, baina dirulaguntza horiek emateko deialdian Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuak onetsiko dituen arau-oinarrietan ezarriko dituen baldintzak eta mugak gainditu gabe betiere.

Herrietako kontsultategien ekipamenduaz Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua bera arduratuko da zuzenean.

27. artikulua. Organo transplanteak sustatzea.

Azken zenbatekoa, ospitaleetan jasotzen dena, organo transplanteen sustapena egiteko bada, erabili ahalko da bai ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuetan bai ondasun inbentariagarrietako gastuetan ere, jasotako diru horren xedearekin zerikusia baldin badute betiere.

28. artikulua. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren aurrekontuak aldatzea.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren esparruan, bertako zuzendari kudeatzaileak baimena eman ahal du Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen 45.1 artikuluan aipatzen diren aurrekontu aldaketak egiteko.

29. artikulua. Sindikatuak eta enpresaburuen elkarteak.

Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuaren aurrekontuan sindikatuentzat esleitutako gastua banatzeko, bakoitzak Nafarroan duen ordezkaritza mailari jarraituko zaio, eta horretarako 2004ko urtarrilaren 1etik 2007ko abenduaren 31ra bitartean egindako hauteskundeetako eta boto-kontaketetako aktetan adierazitako emaitzak hartuko dira kontuan; azken data horretan ordezkaritza aginte indarduna izan beharko dute.

Halaber, "Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluan parte hartzeagatik bertan dauden langile-sindikatuei, gizarte-ekonomiako elkarteei eta enpresaburu-elkarteei egin beharreko ordainketa" izeneko kontusaila haietako bakoitzak aipatu kontseiluan duen kide kopuruaren arabera banatuko da aipatu entitateen artean.

Era berean, "Sindikatuen hauteskunde prozesua jarraitzeko batzordea osatzen duten sindikatuei egin beharreko ordainketa" izeneko kontusaila urriaren 3ko 182/1994 Foru Dekretuaren bidez sorturiko batzorde horretan parte hartzen duten sindikatuen artean banatuko da, bertan duten kide kopuruaren arabera.

Halaber, "Gizarte ekonomiako ANEL entitateak sustatu eta mantentzea" izeneko kontusaila Nafarroako Lan Enpresen Elkartea (ANEL) izenekoaren azpiegitura eta mantentze-lanen gastuak ordaintzeko erabiliko da, gizarte ekonomia bultzatu, garatu, sustatu eta indartzeko xedea bete dezan.

Era berean, "Enplegu planak prestatzeko eta horien jarraipena egiteko batzordea osatzen dutenei bertan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" kontusaila berdinki banatuko da batzorde hori osatzen duten sindikatuetako eta enpresaburu-elkarteetako bakoitzaren artean.

Halaber, "INAFREri enplegurako prestakuntzaren plangintzan parte hartzeagatik egin beharreko ordainketa" kontusaila berdinki banatuko da fundazio hori osatzen duten sindikatuetako eta enpresaburu-elkarteetako bakoitzaren artean.

30. artikulua. Yesa fundazioa.

Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren "Yesa fundazioa" izeneko kontusailari sozietatearen xedea kudeatu eta betetzearekin lotutako gastu guztiak aplikatu ahalko zaizkio.

31. artikulua. Gastu konpromisoak etorkizuneko aurrekontuen kontura.

1. Nafarroako Gobernuak zenbait urtetarako gastu konpromisoak hartzeko baimena eman ahalko du, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain, sustatzaileei etxebizitza babestuak eraikitzeko dirulaguntzak emateko, betiere aipatutako konpromisoek ez badituzte aurreko ekitaldian helburu horretarako emandako zenbatekoak gainditzen.

2. Nafarroako Gobernuak baimena eman ahalko du hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromisoak hartzeko - Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimentzen dituenak baino gehiago-, Europar Batasuna finantzakide izan eta hiru urtetik goitiko plangintza izan behar duten planei, programei eta ekimenei aurre egiteko, bai eta haiek sortutako betebeharrei ere.

3. Nafarroako Gobernuak ekitaldi bakoitzean finkatzen dituen mugen barrenean, Hezkuntza Departamentuak hurrengo ekitaldien konturako gastu konpromisoak hartu ahalko ditu, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeak baimenduriko mugetatik haratago, Tuterako Udalaren eta Hezkuntza Departamentuaren arteko hitzarmena finantzatzeko. Hitzarmen horren bitartez, Tuterako Fernando Remacha udal musika eskolan matrikulatzen diren ikasleak erdi mailako ikasketetan sar daitezen errazten da.

4. Nafarroako Gobernuak baimena eman ahalko du hurrengo ekitaldietara luzatuko diren gastu konpromisoak hartzeko - Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 8/1988 Foru Legeak baimentzen dituenaz gain-, enpresek I+G+B proiektuak finantzatzeko eta zentro teknologikoei eta azpiegitura zientifiko eta teknologiko bereziei dirulaguntzak emateko hitzartzen dituzten kreditu edo maileguen interesetan hobariak emate aldera, laguntza gisa.

32. artikulua. Europar Batasuneko programen aurrekontuetako aldaketak.

Nafarroako Gobernuak, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak proposaturik, aurrekontuetan behar diren aldaketak egiteko baimena eman ahal du, ekitaldian zehar Europako Batasunak kofinantzatutako programa eta proiektuak ahalik eta hobekien burutzeko, Europako Batzordeak hasierako dokumentuan onetsitakoari edo ondoren jarraipen batzordeek edo Europar Batzordeak berak eginiko aldaketei jarraituz. Aurrekontu aldaketa horiek gastuen egoera-orrietan agertzen diren edozein motatako kredituen bidez finantzatu beharko dira.

33. artikulua. Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritza.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkaritzaren ohiko jardunerako behar diren gastu guztiak kutxa finkoko aurrerakinekin edo, hala bada, justifikatu beharreko ordain-aginduekin ordainduko dira.

Nafarroako Gobernuak Bruselan duen ordezkariak arestian esandako gastu eta ordainketak baimendu ahalko ditu, eta Nazioarteko Garapeneko zuzendari nagusiaren aldez aurreko baimena beharko du 12.000 euro baino gehiagokoak direnentzat.

34. artikulua. Ikerketa proiektuak.

Osasun Departamentuak sustaturiko osasun zientzien arloko ikerketa proiektuak haren inbertsio berekitzat joko dira, eta ez zaie aplikatuko Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legea.

Aipaturiko proiektuak deialdi publikoaren ondorioz horretarako eskaera egiten dutenen artetik hautatuko dira, batzorde tekniko batek proposaturik. Batzorde horren osaketa aipaturiko deialdian zehaztuko da.

35. artikulua. Onura fiskaletarako kontusailak.

Jarraian aipatzen diren kontusailak zertarako onartu diren, hartarako baizik ezin dira erabili, hots, haiei loturiko onura fiskala biltzeko: "Etxebizitza-errentamenduen zerga-gastuak", "Ohiko etxebizitzarako inbertsioaren zerga-gastuak", "Enplegu sorreraren zerga-gastuak", "Inbertsioen zerga-gastuak", "Inbertsioen zerga-gastuak. Prever plana", "I+G+Bko inbertsioen zerga-gastuak", "Alarguntza-pentsioengatiko kenkarietatik sorturiko zerga-gastuak", "Zaintzaileen kotizazioengatiko kenkarietatik sorturiko zerga-gastuak", "Aurreikuspen sozialeko sistemetarako ekarpenengatiko zerga-gastuak" eta "Interes kulturaleko ondasunetako inbertsioen zerga-gastuak". Ez dira gutxituko, ez aurrekontu-doiketagatik ere, beste inolako xederik finantzatzeko.

36. artikulua. Diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeak mantentzea.

1. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 117. artikuluan ezarritakoaren arabera, eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoaren diru-kopurua hamaikagarren xedapen gehigarrian ezarritakoa izanen da 2008. urterako, diruz lagundutako eta itundutako ikastetxeak mantentzeko funts publikoen zenbateko osoa banatzeari dagokionez.

Ahalmena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, irakaskuntza itunduko sektorearekin adostu ondoren, hamaikagarren xedapen gehigarriko modulu ekonomikoak eta artikulu honetako laugarren eta bosgarren idatz-zatietako kuotak aldatzeko, bai eta irakaskuntza itundurako kontusailetako kredituak gehitzeko ere akordio hori betetzeko behar besteko zenbatekoan; horren xede dira ordainsarietan egin beharreko igoerak, ituntzearen xede den hezkuntza maila bakoitzean indarra duen ikasketa plana irakasteko behar diren irakasle/unitate itundu erlazioak, antzinatasuna, zuzendaritza karguetako osagarriak eta hezkuntzaren kalitatea hobetzen lagunduko duen beste edozein alderdi. Kreditu handitze hori ez da inolaz aurrekontu aldaketatzat hartuko, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007ko Foru Legeak agintzen duenari dagokionez.

Irakasleen ordainsariei buruzko aurreikuspenek, hamaikagarren xedapen gehigarrian jasotakoak, 2008ko urtarrilaren 1etik hasita izanen dute indarra, irakaskuntza pribatuaren hitzarmen kolektiboak onesten diren datak horretan eraginik izan gabe. Administrazioak konturako ordainketak onartu ahalko ditu ugazaben erakunde guztiek espresuki horrela eskatu ondoren eta sindikatuak entzun ondoren, kasuan kasuko hitzarmena izenpetu arte. Konturako ordainketa horiek 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute eragina.

"Beste gastu batzuetarako" eta, hala balitz, langile osagarrietarako moduluko osagaiak -hamaikagarren xedapen gehigarrian jasotakoak- 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen du eragina.

Irakasleen soldatetarako ezartzen diren zenbatekoak, gizarte-prestazioen kargak barne, administrazioak ordainduko ditu zuzenean ordainketa delegatuaren bidez, irakasleen eta dagokien ikastetxeko titularraren arteko lan harremana galarazi gabe.

"Beste gastu batzuetarako" diru kopuruak ikastetxe itunduei ordainduko zaizkie, eta horiek ikasturtea bukatzean justifikatu beharko dute aplikatu direla.

"Gastu aldakorrak" osatzen dituzten zenbatekoen banaketa itunen araubideari buruzko xedapenetan ezarritakoaren arabera eginen da.

2. Egun, Nafarroan irakasten ez direnez berariazko lanbide heziketako titulu guztiak, Hezkuntza Departamentuak behin-behinekoz finkatuko ditu 2008/2009 ikasturtean lehenengo aldiz ezarriko diren eta hamaikagarren xedapen gehigarrian sarturik ez dauden erdi edo goi mailako heziketa ziklo eta lanbide hastapeneko programetako modulu ekonomikoak, eta aipaturiko xedapen gehigarri horretan sartutakoak behin-behinekoz aldatu ahal izanen ditu; aldaketa horiek 2008-2009 ikasturtearen hasieran izanen dituzte ondorioak, haien ezarpena zein den ikusita.

3. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako lehen eta bigarren zikloa, Batxilergoa, Goi Mailako edo Erdi Mailako Heziketa Zikloak eta Gizarte Garantiako Programak ezarri dituzten ikastetxeei Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoko 2.2 artikuluak aipatzen dituen hezkuntzako, psikopedagogiako eta lanbide orientazioko zerbitzu espezializatuetarako finantzaketa emanen zaie. Dotazio hori honako proportzio honetan eginen da: eginkizun horietan aritzeko gai den profesionalaren lanegun oso bat, aipatu hezkuntza maila horietako 25 unitate itunduko. Hortaz, ikastetxe itunduek eskubidea izanen dute aipatu profesionalaren lanegun horren finantzaketa jasotzeko, maila horretan itunduta daukaten unitate kopuruaren arabera.

4. Goi mailako heziketa zikloetako itun berezia partziala izanen da; hortaz, goi mailako heziketa zikloetako derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den mailarako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funts publikoetatik datorren finantzaketaren finantzaketa osagarriaren kontzeptuan ikasleengandik jasotzekoa den kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 37,42 eurokoa izanen da ikasleko, eta hamar hilabetez emanen da, 2008ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte bereko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte. Salbuetsirik daude Lantokietako Lanbide Heziketa baizik ez duen ikastaroan matrikulaturiko ikasleak. Horiek 32,45 euro ordainduko dute ikasle eta hileko, 2008-2009 ikasturteko Lantokietako Lanbide Heziketak irauten duen hiru hiletan.

Goi mailako heziketa zikloetan sartu ahal izateko prestakuntza ikastarorako itun berezia partziala izanen da; hortaz, goi mailako heziketa zikloetan sartzeko derrigorrezko irakaskuntzakoa ez den prestakuntza ikastarorako izenpetzen diren itun berezi partzialen araubideari esleitutako funts publikoetatik datorren finantzaketaren finantzaketa osagarriaren kontzeptuan ikasleengandik jasotzekoa den kopurua, irakaskuntza arautuko kontzeptuan soilik, hileko 26,53 eurokoa izanen da eta hamar hilabetez emanen da, 2008ko urtarrilaren 1etik urte bereko ekainaren 30era arte, eta urte bereko irailaren 1etik abenduaren 31ra bitarte.

Ikastetxeek ikasleei diru kopuru horiek kobratzearen ondorioz eskuratzen duten finantzaketa erabiliko da modulu ekonomikoko "Bestelako gastuak" deitutako kapitulurako eta, beraz, administrazioak "Bestelako gastuak" delako atalaren kopurua osatzeko falta den kopurua baizik ez du ordainduko.

5. Zuzendaritzako eginkizunetan laguntzeko, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hogeita zazpigarren xedapen gehigarrian xedaturikoarekin bat, finantzaketa baten beharra dago. Hori dela-eta, hezkuntza maila eta modalitate guztietako eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomiko guztiek (foru lege honen hamaikagarren xedapen gehigarria), lantokietako prestakuntza soileko unitateak izan ezik, "Bestelako gastuak" kontzeptuan 705,85 euroko kopurua daukate urtean, zuzendaritza eta/edo pedagogiako eginkizunetako beste kargu batzuk finantzatzeko. Hori dena zuzendaritzako osagarriaz gain, "Gastu aldakorrak" izeneko atalean sarturik baitago.

6. Haur Hezkuntzan eta derrigorrezko hezkuntzetan hezkuntza premia bereziak dituzten edo sozialki nahiz kulturalki kaltetutako egoeran dauden ikasleak dituzten ikastetxe itunduek bestelako giza baliabideak eta baliabide ekonomikoak izanen dituzte: ikasle horien laguntza irakasleak, logopedia zerbitzuak eta zaindariak edo bestelako pertsonal osagarria.

Baliabide horiek esleituko dira beharrezkoak diren txosten teknikoak izanik, Hezkuntza Departamentuak onetsiriko deialdi publikoa egin ondoren.

37. artikulua. Hezkuntza Departamentuak 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko udalekin dituen hitzarmenen kredituak kudeatzea.

Funts mugimenduak egin ahal izanen dira kontusail hauen artean: 422000-42140-4609-322100 kontusaila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko" izenekoa, 422000-42140-7609- 322100 kontusaila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurrak eskolatzeko. Ekipamendua eta berriztapena" izenekoa, eta 410001-41810-7609-325102 kontusaila, "Udalekin hitzarmenak, 0 eta 3 urte bitarteko haurren eskolatze lanetarako" izenekoa. Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen; 38. artikulutik 50. artikulura bitartean -biak barne- ezarritako mugak hain zuzen.

Aipatutako funts mugimendu horiek baimentzeko eskumena Ekonomia eta Ogasun kontseilariarena izanen da.

38. artikulua. Ikastetxeetako azpiegituren plan zuzendari kudeatzea.

Funts mugimenduak egin ahalko dira bi kontusail hauen artean: 410001-41810-6020-325100 kontusaila, "Eraikin berriak egitea eta egokitze lanak" izenekoa, eta 410001-41810-7609-325103 kontusaila, "Eraikin berriak egitea eta egokitze lanak" izenekoa. Mugimendu horiek ez dituzte Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritako mugak izanen, 38. artikulutik 50. artikulura bitartean -biak barne- ezarritako mugak hain zuzen.

39. artikulua. Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak diruz lagundutako eskola jantokietan zerbitzuak ematen dituzten irakaskuntzako langileen diru-konpentsazioak.

1. Derrigorrezko irakaskuntza mailetan Nafarroako ikastetxe publiko ez-unibertsitarioetako eskolako jantokiak arautzen dituen uztailaren 24ko 246/1991 Foru Dekretuan eta dekretu horretan xedatutakoa garatzeko Hezkuntza eta Kultura kontseilariak maiatzaren 11n emaniko 186/1993 Foru Aginduan xedatutakoari jarraikiz, jantokiko administratzaile, arduradun edo zaintzaile lanetan aritzen diren irakaskuntzako langileek honako ordainsari gordin hauek jasoko dituzte ikasturte bakoitzeko:

Baimendutako gehieneko konpentsazioak, zenbateko gordinean. 2007-2008 ikasturtea

0-80 1.914,35 1.692,55 1.914,35

81-160 2.137,59 1.692,55 1.914,35

161-240 2.291,66 1.896,54 1.914,35

+240 2.370,70 2.173,12 1.914,35

2. 40 bazkaltiar arteko jantokietan, jantokiko arduradunaren eta administratzailearen eginkizunak pertsona berak beteko ditu, eta eginkizun horietako bakar batengatik jasoko ditu bere ordainsariak.

3. Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta derrigorrezko irakaskuntzako institutuetan, Hezkuntza Departamentuak baimentzen badu jantokiaren funtzionamendua irailean eta ekainean, arduradunak, administratzaileak eta zaintzaile irakasleak hilabete horietan ere jasoko dute baimendutako gehieneko konpentsazioen zatia.

4. Hezkuntza Departamentuak baimenduta, jantokiko zerbitzua jardun bakarreko egunetan (asteazkenetan, ekainean eta irailean) ematen duten hezkuntza bereziko ikastetxeetan, arduradunak, administratzaileak eta zaintzaile irakasleak egun horietan ere jasoko dute baimendutako gehieneko konpentsazioen zatia.

5. Artikulu honetan ezarritako ordainsariak hurrengo ikasturtean gaurkotuko dira, Nafarroako Foru Komunitatean maiatzean izandako Kontsumoko Prezioen Indize Ofizialari dagokion portzentajean.

40. artikulua. AHTa eraikitzea.

1. "Estatuarekiko hitzarmena, abiadura handiko trena (AHT) eraikitzeko" izeneko 160000-16100-8209-453100 kontusailari egotziko zaizkio Estatuarekin AHTaren azpiegiturak eraikitzeko sinatutako hitzarmenetik eratorritako edozein izaeratako gastuak, Estatuarentzako ekarpenarekin konpentsa badaitezke.

2. Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari dagokio aurreko 1. idatz-zatian aipatu kontusailaren kudeaketa.

3. "Abiadura handiko trenaren proiektuak eta obren zuzendaritza" izeneko 610004-61300-6091-453100 kontusailari egotziko zaizkio Estatuarekin AHTaren azpiegiturak eraikitzeko sinatutako hitzarmenetik eratorritako gastuak, ezin badaitezke konpentsatu Estatuarentzako ekarpenarekin.

VI. TITULUA

Kontratazioa

41. artikulua. Kontratazioaren arloko eskurantzak.

Garraio zerbitzuak kontratatzeko eta garraio jarduerak xede dituzten dirulaguntzak emateko, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Garraio Zuzendaritza Nagusiak aldeko txostena eman beharko du aurretik, derrigorrez.

42. artikulua. Erakunde autonomo jakin batzuetako hornidura kontratuak.

1. Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuaren menpeko zentroek produktu freskoak erosi ahalko dituzte, hornitzaileei eskaintzak eskatuz hamabostean behin, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

2. Nafarroako Mendekotasunerako Agentziak produktu freskoak erosi ahalko ditu, bere menpeko zentroetarako hornitzaileei lau hilean behin eskaintzak eskatuz, urteko esleipenera jo beharrik gabe.

43. artikulua. Bermeak ematea.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeko 33.2 artikuluan aipaturiko berme-ematea ez zaie aplikatuko Berrikuntza eta Teknologia Zentroei, baldin eta halakotzat aitortuak izan badira Berrikuntza eta Teknologia Zentroen erregistroa arautzen duen abenduaren 20ko 2609/1996 Errege Dekretuari jarraituz.

Lehenengo xedapen gehigarria.-Transferentzien Batzordea.

Abenduaren 19ko 2356/1984 Errege Dekretuak ezarritako Transferentzien Batzordean Nafarroako Gobernuak duen ordezkaritzan Parlamentuko talde guztiek izanen dute ordezkaritza, espresuki hala eskatuta badute, edo hala eskatzen badute. Estatuko zerbitzuen transferentziari Nafarroako Gobernuaren ordezkaritzak adostasuna emateko, talde parlamentarioen ordezkari gehienen botoa beharko da haren alde, eta horretarako, ordezkari bakoitzak bere taldea osatzen duten foru parlamentari adina boto izanen du.

Bigarren xedapen gehigarria.-Eskubide pasiboen gaineko epe berria.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio epe berri bat emateko, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarritako eskubide pasiboei buruzko sistema berrian sartzeko aukera izan dezaten lanean edo altan baleude bezala dauden funtzionarioak, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sisteman jarraitu nahi izan zutenak eta sektore pribatuan lan egitearen ondorioz Gizarte Segurantzan kotizatu dutenak.

Hirugarren xedapen gehigarria.-Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren Testu Bategina aldatzea.

Aldatu egin da abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren Testu Bateginaren 71. artikulua. Honela gelditu da:

"1. Erregelamendu bidez ezarriko da aurreko artikuluan aipatzen diren diziplinako espedienteak irekitzeko, tramitatzeko eta ebazteko prozedura.

2. Diziplinako prozedura arau-hauste larri eta oso larriengatik ebatzi eta jakinarazteko gehieneko epea hamabi hilabetekoa izanen da, espedientea irekitzeko ebazpena hartzen denetik kontatzen hasita. Arau-hauste arinengatiko diziplinako prozeduren kasuan, epe hori sei hilabetekoa izanen da.

3. Aurreko idatz-zatian ezarritako epeen ondorioetarako, ez da kontuan hartuko diziplina espedientea ustezko erantzuleari egotzi ahal zaizkion arrazoiengatik geldiarazirik dagoen denbora."

Laugarren xedapen gehigarria.-Udal eta kontzejuei aurrerakinak eta gerorapenak ematea.

1. Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio udal eta kontzejuei ondokoak emateko, Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren bidez, salbuespen gisa eta Toki Administrazioko Departamentuak txostena eman ondotik:

a) Tributuetan parte hartzeko funtsaren transferentzia arruntei dagozkien aurrerakinak, hiruhileko baten zenbatekoaren kontura, ekitaldi ekonomikoaren azken hiruhilekoan itzuli beharrekoak.

Toki entitatearen egoera ekonomiko-finantzarioak erakusten badu komeni litzatekeela neurri bereziak hartzea, eman daitekeen konturako aurrerapena bi hiruhilekorako zenbatekoa adinakoa izan daiteke gehienez ere, eta ekitaldi ekonomikoaren hurrengo hiruhilekoetan itzuli beharko da.

b) Banaketa-kontuan jasota egon eta muga-eguna gainditu duten zorren ordainketa geroratzea.

2. Aurrerakin eta gerorapen horiek bakar-bakarrik diruzaintzan unean uneko arazo larriak gertatuz gero emanen dira.

3. b) letraren kasuan, entitate eskatzaileak gaurkotuak izan behar ditu, indarra duen araudiarekin bat, hirilurraren gaineko kontribuzioa baloratzeko ponentziak; hirilurraren gaineko kontribuziorako gutxieneko zerga-tasa 0,28 izanen da eta landalurraren gaineko kontribuziorako, berriz, 0,60, edo lurralde kontribuzio bateratukoa 0,30.

Zerga-gerorapenetarako ezarritako interes-tasa aplikatuko da, baina Ekonomia eta Ogasun kontseilariak bere esku izanen du aldatzea, entitate eskatzailearen egoera ekonomiko-finantzarioaren arabera.

Bosgarren xedapen gehigarria.-Toki entitateen partaidetza funtsaren tratamendua.

Indarrean den 2005etik 2008ra bitarterako toki azpiegituren plana amaitu arte, baliorik gabe geratuko da Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorra.

Seigarren xedapen gehigarria.-Nafarroako toki entitateen partaidetza funtsaren kapital transferentzietatik eratorritako aurrekontuetako kredituen inkorporazioen tratamendua.

Nafarroako toki entitateen partaidetza funtsa osatzen duten aurrekontuetako kredituei, kapital transferentziei dagokienez, 2005etik 2008ra bitarterako toki azpiegituren planari buruzko urriaren 29ko 12/2004 Foru Legearen 8. artikuluan xedatutakoa aplikatuko zaie.

Zazpigarren xedapen gehigarria.-Hondakin uren saneamendu kanonaren tarifak.

1. Hauek dira 2008ko ekitaldian aplikatuko diren saneamendu kanonaren tarifak:

a) Uraren etxeko erabilerei aplikatzekoak zaizkien karga-tasak: 0,392 euro/metro kuboa.

b) Etxekoak ez diren erabilerei aplikatzekoak zaizkien karga-tasak:

b.1. Etxekoak ez diren erabileretarako saneamenduko sare publikoei lotutakoak: 0,490 euro/metro kuboa. Karga kutsatzaileari dagokion indize zuzentzailea aplikatuko da, hala behar denean, apirilaren 5eko 82/1990 eta maiatzaren 22ko 191/2000 foru dekretuetan ezarritakoaren arabera.

b.2. Etxekoak ez diren erabileretarako saneamenduko sare publikoei loturik ez daudenak eta beharrezkoak diren baimen aministratiboak dituztenak, erakunde eskudunek emanak: 0,0672 euro/metro kuboa. Ibilgu publikora isurtzeko baimenean ezarritako baldintzak betetzen ez badira, aurreko b.1 letran ezarritako tarifa aplikatuko da.

2. Arazketa-instalazio pribatuetatik datozen lohiei tarifa hauek aplikatuko zaizkie tratatuak izateagatik, baldin eta onartzen badira Nafarroako ibaien saneamendurako plan zuzendariari atxikitako hondakin-uren araztegietan:

NEURKETA PREZIOA

5 m³-ra bitarte 35,00 euro

10 m³-ra bitarte 70,00 euro

10 m³-tik gora 7,00 euro/m³

3. Aurreko zenbatekoei balio erantsiaren gaineko zerga gehituko zaie.

Zortzigarren xedapen gehigarria.-IPREM Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoaren aipamenak.

Etxebizitzari babes publikoa emateko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legean eta haren garapenerako xedapenetan lanbide arteko gutxieneko soldata aipatzen denean, IPREM Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa aipatzen dela ulertuko da, zeina arautzen baitu ekainaren 25eko 3/2004 Errege Lege-dekretuak, lanbide arteko gutxieneko soldataren arautegia arrazionalizatu eta soldata horren kopurua igotzeari buruzkoak.

Bederatzigarren xedapen gehigarria.-Etxebizitza babestua eskuratzeko baldintzak betetzen direla frogatzea.

Foru lege honek indarra hartu ondoren etxebizitza babestua eskuratzeko egiten diren deialdi publikoetan parte hartzen duten eskatzaileek frogatu beharko dute eskabideak aurkezteko epea hasten den egunean betetzen dituztela Nafarroako etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legea dirusarreren arloan ezarritako baldintzak, salbu eta etxe-aldaeren kasuan, horietan berariaz aplikatzekoa zaien arautzeak izanen baitu eragina.

Hamargarren xedapen gehigarria.-Aurrekontuak gaitzea.

Nafarroako Gobernuari baimena ematen zaio, ingurumen, hirigintza eta etxebizitza arloetan toki entitateei laguntzeko bulegoen sarea ezartzeak sortutako gastuak behar bezala aplikatzeko beharrezkoak diren kontusailak gaitu eta/edo gehitzeko 310 eta 320 programen barruan. Kontusailen gaitze eta/edo gehitze horiek ez dira inola ere aurrekontu aldaketatzat hartuko.

Finantzaketa, betiere, 310 eta 320 programetan sarturik dauden kontusailen kontura eginen da, kontusail horiek handitu ahal direnetakoak ez badira.

Hamaikagarren xedapen gehigarria.-Itundutako ikastetxeak mantentzeko funts publikoak banatzeko modulu ekonomikoak.

Hezkuntza maila nahiz modalitate ezberdinetan itundutako ikastetxeen eskola unitate bakoitzeko modulu ekonomikoen urteko zenbatekoak honela daude banatuta: "Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne", itundutako unitate bakoitzeko irakasle titular eta agregatuen ratioa zehaztuta; "Gastu aldakorrak" eta "Bestelako gastuak", kontzeptu bakoitzak modulu osoan duen portzentajea adierazita. Zenbateko horiek I. eranskinean ageri dira.

"Irakasleen soldatak, gizarte-prestazioen kargak barne" kontzeptuan biltzen da irakasleen ordainsarien eta beren gizarte kargen ondoriozko kostua, irakaskuntza mailen arabera.

"Gastu aldakorrak" kontzeptuan azaltzen dira irakasleen antzinatasunaren kostua eta Gizarte Segurantzan duen eragina, irakasleen ordezkapenen kostua, zuzendaritzako osagarriarena eta Langileen Estatutuaren 68.e) artikuluan ezarritakoaren ondoriozko betebeharrena; horretaz gainera, honako arlo hauek finantzatzeko diru kopuruak ere azaltzen dira: Haur Hezkuntzako bigarren zikloan, Lehen Hezkuntzan, Hezkuntza Berezian, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Erdi eta Goi Mailako Heziketa Zikloetan irakasleen asteko ordutegian bi irakastordu murrizteko finantzaketa; Nafarroako Foru Komunitateko Irakaskuntza Itunduan Lan Baldintzak ezartzeari buruzko Akordioan (2002ko abuztuaren 26koan) zehaztu bezala. Unibertsitatez kanpoko irakaskuntza hobetzeko neurriei buruzko uztailaren 2ko 26/2002 Foru Legeak eman du akordio horretarako bidea.

Diru kopuru horiek funts orokor batean bilduko dira, eta hori banan-banan banatuko da ikastetxe itunduetako irakasleen artean, irakasle bakoitzaren egoeraren arabera.

Hamabigarren xedapen gehigarria.-Irakasleen diru konpentsazioa.

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren zerbitzuko irakasleek prestakuntza jardueraren batean irakasle gisa parte hartzen badute, dela Hezkuntza Departamentuak urtero prestatzen duen Irakasleak Prestatzeko Planean biltzen direnak, dela Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren Zuzendaritza Nagusiak edo Irakasleentzako Laguntza Zentroek zuzenean antolatuak, diru-ordain bat jaso ahalko dute, betiere jarduera hori kasuan kasuko lanalditik kanpora egiten badute. Diru-ordain hauek izanen dituzte:

a) Aurrez aurreko prestakuntza:

a.1. Ponentzia bakoitzeko, hots, aditu batek prestakuntza jarduera batean ematen duen eskola ordu bakoitzeko, 61,75 euro ordainduko dira, gehienez.

a.2. Konferentzia bakoitzeko, hots, aditu batek zientzia, teknika edo gizarte gai interesgarri bati buruz ematen duen jendaurreko hitzaldia, 90 minututik gorakoa, 377,03 euro ordainduko da gehienez.

b) Urrutiko prestakuntza:

b.1. Urrutiko prestakuntza jardueretan koordinatzaile telematiko gisa parte hartzeagatik 1.093,39 euroko ordaina emanen da gehienez, guztira bost tutore koordinatzeagatik. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gutxiago baldin badira, koordinatzailearentzako ordainsaria proportzioan kalkulatuko da. Koordinatu beharreko tutoreak bost baino gehiago baldin badira, koordinatzaile telematikoak 102,51 euroko ordainsaria jasoko du, tutore bakoitzeko bosgarren tutoretik aurrera.

b.2. Urrutiko prestakuntza jardueretan tutore telematiko gisa parte hartzeagatik 48,97 euroko ordaina emanen da gehienez, tutoretzapeko ikasle bakoitzeko.

2. Aurreko atalean adierazitakoa ez zaie aplikatuko Irakasleentzako Laguntza Zentroetan edo irakaskuntza ez-unibertsitarioko prestakuntza jarduerak diseinatu eta garatzen dituzten unitate organikoetan destinoa duten langileei.

3. Prestakuntza jardueretara joateko kilometroei dagokien kalte-ordaina jasotzeko eskubidea izanen dute, bakar-bakarrik, hezkuntza administrazioak Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiaren Ebazpenaren bidez espresuki aginduta joan behar duten irakasleek.

Hamahirugarren xedapen gehigarria.-Irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasleen baimena, neurri batean ordaindutakoa.

1. Hezkuntza Departamentuaren menpe dauden irakaskuntza ez-unibertsitarioko irakasleek eskubidea izanen dute neurri batean ordaindutako baimen araubidean sartzeko. Baimena ondoz ondoko bost ikastutetarako izanen da: lehenengo lau ikasturteetan, lanaldi osoz arituko dira eta ordainsariaren 100eko 84 jasoko dute eta, bosgarren ikasturtean, lan egin beharrik gabeko baimena izanen dute eta ordainsari berbera jasoko dute. Horretarako, gutxienez 15 urtez arituak izan beharko dute irakasle lanetan eta erregelamendu bidez ezartzen diren gainerako baldintzak bete beharko dituzte.

«Araubide horretan 2007-2008 ikasturtearen hasieratik sartu ahalko da. Horretarako, Hezkuntza Departamentuak zehaztuko du interesdunak baimen eskaera aurkeztu aurretiko hilabeteei dagozkien hartzekoen deskontua egiteko prozedura.

2. Hezkuntza kontseilariari ahalmena emanen zaio foru agindu bidez arautzeko xedapen honetan ezartzen den neurri batean ordaindutako baimena jasotzeko baldintza orokorrak. Hezkuntza Departamentuan langileen arloan eskumena duen organoak gerora onetsiko dituen deialdiak lotuko zaizkie baldintza horiei.

Hamalaugarren xedapen gehigarria.-Udaletako osasun arloko funtzionarioak.

Udaletako osasun arloko funtzionario titularrek, foru lege honek indarra hartzen duen egunean lanpostuaren jabe badira, aukeran izanen dute Foru Komunitateko administrazioko funtzionario izatera pasatzea, tokiko osasun zerbitzuetara. Horretarako, eskabide idatzia aurkeztu beharko dute Foru Komunitateko administrazioko Erregistro Orokorrean, foru lege hau Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta, hortik kontatzen hasita, 30 egun naturaleko epean.

Hamabosgarren xedapen gehigarria.-Osasun eskualde oinarrizkoen aldaketak.

Nafarroako Gobernuak, bere ekimenez edo interesa duen udalak edo, hala badagokio, kontzejuak eskatuta, osasun eskualde oinarrizko batean dauden barruti eta atalak ondoan dagoen beste bati esleitu ahalko dizkio, osasun laguntzaren arloko inguruabarrak direla-eta hala jokatzea komeni denean.

Edozein kasutan ere, aldaketa-espedientean agertuko da entzunaldia eman zaiola oinarrizko eskualde horietako ordezkaritza organoari, horrelakorik badago, eta lurralde banaketa berriaren ondorioz ukitutako udal edo kontzejuetako ordezkaritza organoei.

Hamaseigarren xedapen gehigarria.-Osasunari buruzko azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 59.3 artikulua aldatzea.

Aldatu egin da azaroaren 23ko 10/1990 Foru Legearen 59.3 artikulua. Honela gelditu da:

"3. Ospitalez kanpoko baliabide publiko espezializatu guztiek kasuan kasuko ospitaleetako zerbitzuekin koordinatuta lan eginen dute."

Hamazazpigarren xedapen gehigarria.-Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/1992 Foru Legearen estamentu eta espezialitateen eranskina aldatzea.

Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideari atxikitako langileen berariazko erregimenari buruzko urriaren 20ko 11/1992 Foru Legeko estamentu eta espezialitateen eranskina aldatu egin da eta jarraian adierazten diren espezialitate eta izendapenak eman zaizkie.

1. Kendu egin da, osasun estamentuaren barnean, A.2 kodean (Bestelako osasun fakultatiboak) A.2.8 espezialitatean (Kimika), A.2.8.2 izendapena, Kimikaria (Aurrea hartzeko diziplina: laneko segurtasuna eta industriako higienea)".

2. Kendu egin da, osasunekoa ez den estamentuaren barnean, B.1. kodean (Administrazio Publikoko Teknikariak), B.1.1 espezialitatean (Goi mailako Ingeniaritza), B.1.1.2 izendapena, Ingeniaria (Aurrea hartzeko diziplina: laneko segurtasuna eta industriako higienea)".

3. Kendu egin da, osasunekoa ez den estamentuaren barnean, B.2. kodean (Administrazio Publikoko Kudeaketa) B.2.2. espezialitatean (Goi mailako Ingeniaritza Teknikoa), B.2.2.8 izendapena, Ingeniari teknikoa (Aurrea hartzeko diziplina: laneko segurtasuna eta industriako higienea)".

3 bis. Sartu egin da, osasun estamentuaren barnean, A.2 kodean (Bestelako osasun fakultatiboak) A.2.6 espezialitatean (Medikuntza), A.2.6.20 izendapena, "Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeko laguntza-sendagilea" izenarekin.

4. Sortu egin da, osasun estamentuaren barnean "Bestelako osasun fakultatiboak" izena duen A.2 kodean Kimika - Laneko Arriskuen Prebentzioa eta A.2.10.1. izendapena Kimikari izenarekin (Aurrea hartzeko diziplina: laneko segurtasuna eta industriako higienea)".

4 bis. Sartu egin da, osasun estamentuaren barnean, A.3 kodean (Osasun diplomadunak) A.3.1 espezialitatean (Erizaintza), A.3.1.6 izendapena, "Oinarrizko Osasun Laguntza Taldeari laguntzeko OLT-EDU" izenarekin.

5. Sortu egin da, osasunekoa ez den estamentuaren barnean Administrazio Publikoko Teknikariak izenarekin dagoen B.1. kodean Goi mailako Ingeniaritza-Laneko Arriskuen Prebentzioa izena duen B.1.8 espezialitatea eta Ingeniari izena duen B.1.8.1 izendapena (Aurrea hartzeko diziplina: laneko segurtasuna eta industriako higienea)".

6. Sortu egin da, osasunekoa ez den estamentuaren barnean Administrazio Publikoko Kudeaketa izenarekin dagoen B.2. kodean Goi mailako Ingeniaritza-Laneko Arriskuen Prebentzioa izena duen B.2.9 espezialitatea eta Ingeniari Tekniko izena duen B.2.9.1 izendapena (Aurrea hartzeko diziplina: laneko segurtasuna eta industriako higienea).

7. Sortu egin da, osasunekoa ez den estamentuaren barnean, B.5. kodean (Administrazioko Ofizialak), B.5.3. espezialitatea (Arte plastikoak eta Diseinua) eta B.5.3.1. izendapena, Fotokonposizioko Ofiziala.

Hemezortzigarren xedapen gehigarria.-Bidaiarien hiriarteko garraio zerbitzu publikoko emakiden epea handitzea

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zilegi du 2012. urtera bitarte oraingo bidaiarien erabilera orokorreko hiriarteko garraioko emakidak luzatzea, betiere bere eskumenekoak badira eta urte hori baino lehenago baldin badute mugaeguna.

2. Epe hori luzatzeko, emakidadunak arrazoitu egin beharko du bere eskaera eta zerbitzua emateko sartu nahi dituen hobekuntzak azaldu. Foru lege honek indarra hartzen duenetik hilabeteko epean aurkeztu behar dira eskaera horiek.

3. Nafarroako Foru Komunitateak eskaeretan agertzen diren hobekuntzen eta emakidaren luzapen aldiaren arteko koherentzia aztertuko du, eta bere esku izanen du aldaketak eta baldintza zehatzak ezartzea, luzapen hori osorik edo hein batean emateko."

Hemeretzigarren xedapen gehigarria.-Nekazaritza Bermatzeko Europako Funtsetik (FEAGA) eta Nekazaritza aldeen garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsetik (FEADER) heldu diren laguntzak kontrolatzeko laguntza kontratuak.

Europako FEAGA eta FEADER funtsen kontuak kitatzeko prozedurari dagokionez, Europako Kontseiluaren 1290/2005 Erregelamendua aplikatzeko xedapenak ezartzen dituen Europako Batzordearen ekainaren 21eko 885/2006 Erregelamenduaren ondoriozko betebeharrak beteko direla bermatzeko, Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuak laguntza kontratuak egin ditzake, Europako funts horietatik heldu diren laguntzen eskatzaileei ordainketak egiteko oinarri hartzen diren egitateak kontrolatu eta egiaztatzeko, edo Nafarroako Foru Komunitateko Erakunde Ordaintzailearen funtzioak betetzen laguntzeko. Era berean, mandatua eman diezaieke Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren entitate instrumentalei eginkizun horiek betetzeko.

Hogeigarren xedapen gehigarria.-Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeko 80. artikulua aldatzea.

Nafarroako oihan ondarea babestu eta garatzeari buruzko abenduaren 31ko 13/1990 Foru Legeko 80. artikulua aldatu da, eta hemendik aurrera honako idazketa hau izanen du:

"80. artikulua.

Foru lege honetan ezarritako arau-hausteek honako zehapen hauek izanen dituzte:

a) Arau-hauste arinek, 6.000 euroko isuna gehienez ere.

b) Arau-hauste larriek, 6.001etik 100.000 eurora bitarteko isuna gehienez ere.

c) Arau-hauste oso larriek, 6.001etik 1.000.000 eurora bitarteko isuna gehienez ere."

Hogeita batgarren xedapen gehigarria.-Toki esparruko industrialdeak sustatzeko laguntzak.

Ekimen publikoko industrialdeen akatsak eta ezak konpontzeko inbertsioak sustatzen dituzten toki entitateek, haiei badagokie industrialdeak zaindu eta mantentzea, zilegi izanen dute udal esparruko jarduera ekonomikoak paratzeko industrialdeen sustapenari buruzko otsailaren 27ko 2/1997 Foru Legeko 5. artikuluan ezarritako laguntzak jasotzea, baldin eta egin zirenetik gutxienez hamabost urte iragan baldin badira eta 300.000 eurotik gorako inbertsioak egin behar badira.

Halaber, Nafarroako Gobernuaren ekimenez, Navarra de Suelo Industrial, S.A. (NASUINSA) izeneko kapital publikoko sozietateak zilegi du honako honetarako beharrezkoa den lurzorua zuzenean eskuratzea: toki entitateekin batera lankidetzan arituz, toki esparruko jardueretarako poligonoak garatzeko. Halakoak sustatzeko foru legean ezarritako onurak eskuratzeko aukera izanen du.

Hogeita bigarren xedapen gehigarria.-NASUINSArekiko lankidetza hitzarmenak.

Ahalmena ematen zaio Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentuari behar dituen lankidetza hitzarmenak egiteko "Navarra de Suelo Industrial S.A." (NASUINSA) kapital publikoko sozietatearekin; hain zuzen ere, hitzarmen horien helburua da industria azpiegituren eskasiak betetzea, betiere kasuan kasuko urterako Nafarroako Aurrekontu Orokorretan horretarako jartzen diren kontusailen kontura.

Hogeita hirugarren xedapen gehigarria.-Gizarte ongizatearen arloko prestazio bidegabeki jasotakoak itzultzea.

Gizarte Gaien eta Garapenerako Lankidetzaren Zuzendaritza Nagusiak, Nafarroako Mendekotasun Agentziak eta Familiaren Zuzendaritza Nagusiak ordaintzen dituzten aldizkako prestazio eta pentsio gisa bidegabeki jasotako kopuruak zatika itzultzea erabakiko du Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, aipatu diren erakunde autonomoak eta zuzendaritza nagusiak proposatuta, kasua bada, eta ez du ez interesik ez bermerik eskatuko.

Hogeita laugarren xedapen gehigarria.-Hirugarren adinekoentzako zerbitzuak finantzatzen laguntzeko, egoitzetako erabiltzaileek egin beharreko diru-ekarpena arautzen duen abenduaren 29ko 17/2000 Foru Legeak ezarritako gehieneko prezioak gaurkotzea.

Hirugarren adinekoentzako zerbitzuak finantzatzen laguntzeko, egoitzetako erabiltzaileek egin beharreko diru-ekarpena arautzen duen 17/2000 Foru Legearen azken xedapenetan bigarrenean ezarritakoari jarraikiz, foru lege honek indarra hartzearekin batera, gehieneko prezio hauek finkatuko dira hileko:

Zahar etxea:

-Gauza den batentzako tokia: 797,02 euro.

-Laguntza behar duen batentzako tokia: 1.723,28 euro.

-Eguneko zentroa: 886,90 euro.

Hogeita bosgarren xedapen gehigarria.-Zenbait erakunderen, fundazioren eta sozietate publikoren jardunari buruzko parlamentu-informazioa.

Lege honek xedetzat hartzen duen aurrekontu-ekitaldiaren lehenbiziko hiruhilekoan Ekonomia kontseilariak agerraldia eginen du Nafarroako Parlamentuko Ekonomia, Ogasun eta Aurrekontu Batzordean, honakoei buruzko informazioa emateko: enpresa-entitate publikoak, Nafarroako Foru Komunitateko sozietate publikoak, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta haren erakunde publikoen fundazio publikoak, eta Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legeko 2. artikuluko e) letratik h) letrara bitarteko bestelako ente publiko sortu berriak, bai eta kapitalean Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren edo lehen aipatutako entitateen gehieneko partaidetza duten sozietateak ere. Kontseilariak horiek aurreko urtean eginiko jarduketei eta jarduerei buruzko informazioa eman beharko du, bai eta aurtengo aurreikuspenei eta jarduera nahiz jarduketa planei buruzko informazioa ere. Informazioa, gutxienez ere, eginikoen oroitidazki batek eta jarduketa-aurreikuspenen plan batek osatua izanen da.

Hogeita seigarren xedapen gehigarria.-Lanbide-karrera

Nafarroako Gobernuak, aurten, eta aurretik administrazioko langileen ordezkariekin negoziatuta, Nafarroako administrazio publikoen zerbitzura lan egiten duten langileen lanbide-karrerari buruzko foru lege proiektu bat aurkeztuko du.

Hogeita zazpigarren xedapen gehigarria.-Kreditu zabalgarrien erabilerari buruzko informazioa.

Nafarroako Gobernuak hiru hilabetetik behin agerraldia eginen du Parlamentuko Ekonomia eta Ogasun Batzordean, foru lege honetan zabalgarritzat jotako kontusailetako kreditua amaitu ondoren haien zabaltze aukera erabili izanari buruz informatzeko.

Hogeita zortzigarren xedapen gehigarria.-Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko azaroaren 4ko 19/1996 Foru Legearen aldaketa.

Nafarroako Gobernuko kideen eta Nafarroako Foru Komunitatearen administrazioko goi karguen bateraezintasunei buruzko azaroaren 4ko 19/1996 Foru Legearen 2. artikuluko 2. idatz-zatia aldatu eta honela geldituko da:

"2. Foru lege honen ondorioetarako, honakoak dira merkataritza-sozietate publikoak: Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren edo haren erakunde autonomoen partaidetza zuzenak edo zeharkakoak sozietate-kapitalaren gehiengo osoa egiten dueneko merkataritza-sozietateak.

Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria.-2005-2008 eperako toki azpiegituren planari buruzko urriaren 29ko 12/2004 Foru Legeko 6. artikuluaren aldaketa.

2005-2008 eperako toki azpiegituren planari buruzko urriaren 29ko 12/2004 Foru Legeko 6. artikuluaren aldaketa. Beste letra bat, e) letra, gehituko zaio artikulu horri; hona testua:

"e) Nafarroako aurrekontu orokorretatik datozenak, 'Fundación Itoiz-Canal de Navarra' izeneko fundazioaren bitartez bideratuak".

Hogeita hamargarren xedapen gehigarria.-Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategina aldatzea.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsiriko Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren testu bategineko 7. artikuluko b) letra aldatzea. Honela idatzita geldituko da:

"b) Hamasei urte beteta izatea eta erretiroa nahitaez hartzeko gehieneko adina gainditua ez izatea. Soilik foru legez ezarri ahalko da erretiroa nahitaez hartzeko adina ez den gehieneko beste adin bat lanpostu publiko bat eskuratzeko".

Hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria.-Nafarroako poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legea aldatzea.

Nafarroako poliziei buruzko martxoaren 23ko 8/2007 Foru Legeko 30. artikuluko 1. idatz-zatiko b) letra aldatu eta honela geldituko da:

"b) Adinez nagusia izatea eta 36 urte bete gabe izatea".

Azken xedapen bakarra.-Indar hartzea.

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2008ko urtarrilaren 24an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

GASTUEN LABURPEN ORGANIKO EKONOMIKOA 2008. URTERAKO

K A P I T U L U E K O N O M I K O A K

1 2 3 4 6 7 8 9

GASTUAREN AZALPENA Lansarien Ondas. arrunt. Finantza Transfer.Inbertsio Kapital Finantza Finantza GUZTIRA

gastuak eta zerb. gast. gastuak arruntakerrealak transfer. aktiboakpasiboak

P Nafarroako Parlamentua 15.753.820 1.196.653 16.950.473

0 Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua 175.325.063 41.833.300 15.688.173 24.690.119 1.829.156 19.816.057 279.181.868

1 Ekonomia eta Ogasun Departamentua 26.100.000 15.678.186 28.672.841 614.980.948 27.660.020 120.001 42.004 7.000 713.261.000

2 Toki Administrazioko Departamentua 4.000.000 2.067.018 196.694.483 1.040.468 71.098.031 274.900.000

3 Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua 6.100.000 4.630.318 12.579.196 23.446.986 203.650.000 250.406.500

4 Hezkuntza Departamentua 336.800.000 42.413.178 4.001 204.696.940 18.700.880 38.270.001 640.885.000

5 Osasun Departamentua 435.300.000 199.259.141 450 191.522.689 45.618.567 1.549.159 873.250.006

6 Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua 12.000.000 44.934.105 1.200 8.126.143 77.226.580 15.411.972 150.000 157.850.000

7 Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua 25.400.000 23.666.086 395 46.627.144 21.305.075 81.967.300 198.966.000

8 Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua 13.100.000 10.331.229 20 87.730.225 9.663.259 294.549.667 305.000 415.679.400

9 Familia, Gazteria, Kirol et Gizarte Gaietarako Departamentua 32.100.000 84.878.020 2 205.208.002 12.834.863 16.435.353 351.456.240

A Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua 11.300.000 20.003.901 17.844.604 21.735.600 22.699.395 93.583.500

B Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuko Eledunaren

Departamentua 3.175.937 9.265.522 6.463.416 628.232 165.830 19.698.937

C Nafarroako Kontseilua 550.415 39.000 589.415

D Nafarroako Ikus-entzunezkoen Kontseilua 635.750 34.000 669.750

AURREKONTUA, GUZTIRA 1.080.701.000 498.960.004 28.678.909 1.625.101.948 284.550.649 749.015.518 20.313.061 7.000 4.287.328.089

DIRUSARREREN LABURPEN ORGANIKO EKONOMIKOA 2008. URTERAKO

K A P I T U L U E K O N O M I K O A K

1 2 3 4 5 6 7 8

Inbertsio

DIRUSARRERAREN AZALPENAzuzen. Zehark. Tasak eta Transfe. Ondareko errealak KapitalFinantza GUZTIRA

zergak Zergak beste sarrerak arruntak sarrerakbesterentzea transferentziak aktiboak

0 Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentua 8.395.745 111.095 430.014 19.203.976 28.140.830

1 Ekonomia eta Ogasun Departamentua 2.197.281.006 1.843.046.400 39.641.664 240.009 44.031.599 3.906.002 1.002 1.000 4.128.148.682

2 Toki Administrazioko Departamentua 51 3.687.394 863.101 1 4.550.547

3 Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentua 2.266.000 175.418 430.000 18.000.000 1.170.000 22.041.418

4 Hezkuntza Departamentua 1.233.347 3.693.001 21.518 1 4.947.867

5 Osasun Departamentua 10.596.200 39.102 10.635.302

6 Herrilan, Garraio eta Komunikazio Departamentua 5.015.100 168.400 39.000 10.000 1.142.300 6.374.800

7 Landa Garapen eta Ingurumen Departamentua 1.964.625 3.991.885 43.700 13.708.276 339.400 20.047.886

8 Berrikuntza, Enpresa eta Enplegu Departamentua 3.836.600 31.655.715 78.092 1.599.188 1.513.000 2.363.244 41.045.839

9 Familia, Gazteria, Kirol eta Gizarte Gaietarako Departamentua 17.746.377 929.677 5.000 1 18.681.055

A Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentua 465.906 30.000 129.482 100.000 218.000 943.388

B Erakundeekiko Harremanetarako eta Gobernuko Eledunaren

Departamentua 141.875 1.628.600 1.770.475

AURREKONTUA, GUZTIRA 2.197.281.006 1.843.046.400 91.303.490 46.350.296 44.778.391 23.515.190 17.757.695 23.295.621 4.287.328.089

I. ERANSKINA

Urteko moduluak eta ratioak hezkuntza mailen arabera, 2008. urterako

HAUR HEZKUNTZAKO 2. ZIKLOA 1,217 44.340,02 75,41 5.100,45 8,67 9.357,60 15,91 58.798,07

LEHEN HEZKUNTZA 1,391 50.674,31 74,78 7.167,92 10,58 9.919,16 14,64 67.761,39

DBHko LEHEN ZIKLOA 1,652 63.547,50 76,81 7.430,18 8,98 11.756,80 14,21 82.734,48

DBHko BIGARREN ZIKLOA 1,728 73.698,52 76,61 9.306,87 9,67 13.196,63 13,72 96.202,02

DBH CURRICULUM ANIZTASUNAREN UNITATEA (3.a, LOE) 1,391 59.329,63 74,01 7.642,98 9,53 13.196,63 16,46 80.169,24

DBH CURRICULUM ANIZTASUNAREN UNITATEA (4.a, LOCE) 0,739 0,652 56.533,19 72,75 7.981,73 10,27 13.196,63 16,98 77.711,55

DBH CURRICULUM EGOKITUAREN UNITATEA 0,957 0,652 65.803,46 74,62 9.182,31 10,41 13.196,63 14,97 88.182,40

BATXILERGOA 1,652 70.944,27 75,46 9.879,58 10,51 13.196,63 14,04 94.020,48

SARRERARAKO P. IKASTAROA 1,522 64.891,78 78,6 4.468,02 5,41 13.196,63 15,98 82.556,43

OINARRIZKO HEZKUNTZA

BEREZIA. PSIKIKOAK 1,087 39.589,30 46,56 4.508,62 5,3 9.919,16 11,67 31.011,16 36,47 85.028,24

OINARRIZKO HEZKUNTZA

BEREZIA. AUTISTAK 1,087 39.589,30 50,34 4.508,62 5,73 9.919,16 12,61 24.624,99 31,31 78.642,07

OINARRIZKO HEZKUNTZA

BEREZIA. AUTISTAK 1,087 39.589,30 43,77 4.508,62 4,98 9.919,16 10,97 36.441,28 40,29 90.458,36

LHBP. 1,087 1,087 81.279,86 53,74 11.508,04 7,61 13.196,63 8,73 45.263,60 29,93 151.248,13

HIP 0,696 0,391 40.345,76 50,39 5.170,46 6,46 9.919,16 12,39 24.624,99 30,76 80.060,37

OIN. HEZK. BER. PSIKIKOAK. DBH

BERARIAZKO UNIT. 1,391 50.674,31 77,84 4.508,62 6,93 9.919,16 15,24 65.102,09

Irakasleen ratioa astean 23 eskola-orduko lanaldia oinarri hartuz kalkulatua da. Unitateko zenbat ordu diren kalkulatzean, bazter utziko dira eskola-ordu laurden bat baino gutxiagoko kopuruak.

ERDI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

1) EMHZ ADMINISTRAZIO KUDEAKETA 1. 0,565 1 62.457,96 69,38 9.115,55 10,13 18.453,30 20,5 90.026,81

2. 0,261 11.124,30 71,13 1.472,76 9,42 3.041,85 19,45 15.638,91

2) EMHZ ADMINISTRAZIO KUDEAKETA 1. 0,391 0,348 30.027,44 66,19 4.340,93 9,57 10.996,00 24,24 45.364,37

HIRU URTEAN 2. 0,391 0,261 26.692,19 70,21 3.866,39 10,17 7.457,33 19,62 38.015,91

3. 0,261 11.124,30 71,13 1.472,76 9,42 3.041,85 19,45 15.638,91

3) EMHZ ERIZAINTZAKO 1. 0,435 1,304 68.569,18 71,77 10.040,13 10,51 16.932,38 17,72 95.541,69

ZAINKETA LAGUNGARRIAK 2. 0,261 11.124,30 71,13 1.472,76 9,42 3.041,85 19,45 15.638,91

4) EMHZ SOLDADURA ETA 1. 0,522 1,348 73.944,91 65,16 10.768,33 9,49 28.775,30 25,36 113.488,54

ETA GALDARAGINTZA 2. 0,913 0,609 62.281,78 62,28 8.943,72 8,94 28.775,30 28,78 100.000,80

5) AURREINPRIMAKETA 1. 0,435 1,217 65.233,93 65,51 9.565,57 9,61 24.780,36 24,88 99.579,86

ARTE GRAFIKOETAN 2. 0,739 0,739 59.868,43 64,15 8.673,72 9,29 24.780,36 26,55 93.322,51

6) EMHZ INPRIMAKETA 1. 0,609 1,043 65.979,65 64,55 9.682,76 9,47 26.554,75 25,98 102.217,16

ARTE GRAFIKOETAN 2. 0,261 11.124,30 71,13 1.472,76 9,42 3.041,85 19,45 15.638,91

7) EMHZ AROTZ-LAN ETA ALTZ. NEUR. 1. 0,826 1 73.582,27 67,48 10.588,29 9,71 24.864,85 22,8 109.035,41

EGIN ETA INSTALATZEA 2. 0,565 1 62.457,95 64,76 9.115,55 9,45 24.864,85 25,78 96.438,35

8) EMHZ FARMAZIA 1. 0,391 1,174 61.712,26 70,55 9.082,83 10,38 16.678,89 19,07 87.473,98

2. 0,261 11.124,30 71,13 1.472,76 9,42 3.041,85 19,45 15.638,91

9) EMHZ EKIPO ETA 1. 0,696 1,043 69.687,75 66,49 10.089,20 9,63 25.033,84 23,88 104.810,79

INSTALAZIO ELEKTRONIKOAK 2. 0,652 0,826 59.495,58 63,85 8.657,34 9,29 25.033,84 26,86 93.186,76

10) EMHZ MEKANIZAZIOA 1. 0,609 1,304 75.985,38 67,74 11.021,98 9,83 25.157,75 22,43 112.165,11

2. 0,652 0,87 61.163,20 64,24 8.894,46 9,34 25.157,75 26,42 95.215,41

11) EMHZ MERKATARITZA 1. 1,043 0,696 71.179,17 72,17 10.154,65 10,3 17.287,27 17,53 98.621,09

2. 0,261 11.124,30 71,13 1.472,76 9,42 3.041,85 19,45 15.638,91

12) EMHZ LAGUNTZA SOZIO-SANITARIOA 1. 0,696 0,957 66.352,50 71,42 9.614,64 10,35 16.932,38 18,23 92.899,52

2. 0,913 0,391 53.943,66 68,6 7.757,16 9,86 16.932,38 21,53 78.633,20

13) EMHZ IGELTSEROTZA LANAK 1. 0,565 0,957 60.790,35 54,52 8.878,27 7,96 41.833,77 37,52 111.502,39

2. 0,652 0,87 61.163,20 54,66 8.894,46 7,95 41.833,77 37,39 111.891,43

GOI MAILAKO HEZIKETA ZIKLOAK

1) GHZ NAZIOARTEKO 1. 1,174 0,348 63.400,36 71,79 8.992,77 10,18 15.918,41 18,03 88.311,54

MERKATARITZA 2. 1,217 0,217 60.251,54 71,14 8.526,42 10,07 15.918,41 18,79 84.696,37

2) GMHZ PROIEKTU 1. 1,435 0,261 76.509,73 70,34 10.124,00 9,31 22.144,08 20,36 108.777,81

ELEKTRONIKOEN GARAPENA 2. 0,826 0,783 65.244,16 67,41 9.401,93 9,71 22.144,08 22,88 96.790,17

3) GMHZ ADMINISTRAZIOA 1. 0,87 0,522 57.092,48 69,52 8.223,69 10,01 16.805,64 20,46 82.121,81

ETA FINANTZAK 2. 1,348 0,13 62.478,66 70,94 8.788,25 9,98 16.805,64 19,08 88.072,55

4) GMHZ OSASUN ARLOKO 1. 1,043 0,522 64.508,69 69,53 9.205,53 9,92 19.061,68 20,55 92.775,90

DOKUMENTAZIOA 2. 0,261 11.124,30 71,13 1.472,76 9,42 3.041,85 19,45 15.638,91

5) GMHZ HAUR HEZKUNTZA 1. 0,696 0,957 66.352,50 72,17 9.614,64 10,46 15.969,11 17,37 91.936,25

2. 1,174 0 50.059,38 68,46 7.094,56 9,7 15.969,11 21,84 73.123,05

6) GMHZ NAZIOARTEKO MERKATARITZA 1. 1,043 0,696 71.179,17 72,62 10.154,65 10,36 16.678,89 17,02 98.012,71

KUDEAKETA ETA MARKETINA 2. 0,261 11.124,30 71,13 1.472,76 9,42 3.041,85 19,45 15.638,91

7) GMHZ INFORMATIKA 1. 1,304 0,565 77.300,61 73,15 10.915,57 10,33 17.464,68 16,53 105.680,86

SISTEMEN ADMINISTRAZIOA 2. 1,13 0,478 66.549,16 71,2 9.459,17 10,12 17.464,68 18,68 93.473,01

8) GMHZ ERREGULAZIO 1. 1,043 0,87 77.849,66 71,61 11.103,75 10,21 19.761,31 18,18 108.714,72

ETA KONTROL SISTEMAK 2. 1,261 0,348 67.108,45 69,65 9.483,70 9,84 19.761,31 20,51 96.353,46

9) GMHZ MEKANIZAZIO 1. 0,652 1,087 69.501,31 68,1 10.081,02 9,88 22.482,03 22,03 102.064,36

BIDEZKO PRODUKZIOA 2. 1,391 0,217 67.667,75 67,9 9.508,25 9,54 22.482,03 22,56 99.658,03

10) GMHZ GARRAIOAREN 1. 0,783 0,696 60.054,87 70,94 8.681,90 10,26 15.918,41 18,8 84.655,18

KUDEAKETA 2. 1,435 0 61.183,68 71,42 8.567,31 10 15.918,41 18,58 85.669,40

11) GMHZ INFORMATIKA 1. 1,261 0,522 73.778,94 72,94 10.432,83 10,31 16.932,38 16,74 101.144,15

APLIKAZIOEN GARAPENA 2. 1,13 0,391 63.213,91 70,92 8.984,61 10,08 16.932,38 19 89.130,90

12) GMHZ ANATOMIA 1. 0,957 0,739 69.138,69 70,67 9.901,01 10,12 18.798,05 19,21 97.837,75

PATOLOGIKOA ETA ZITOLOGIKOA 2. 1,261 0 53.767,47 67,08 7.585,47 9,46 18.798,05 23,45 80.150,99

13) GMHZ ARTE GRAFIKOEN 1. 0,391 1,348 68.382,75 66,33 10.031,94 9,73 24.678,94 23,94 103.093,63

INDUSTRIETAKO PRODUKZIOA 2. 1,13 0,478 66.549,16 66,09 9.459,17 9,39 24.678,94 24,51 100.687,27

14) GMHZ PROIEKTU 1. 0,826 0,87 68.579,41 68,35 9.876,45 9,84 21.873,70 21,8 100.329,56

MEKANIKOEN GARAPENA 2. 1,609 0 68.599,88 68,58 9.549,16 9,55 21.873,70 21,87 100.022,74

15) GMHZ BIDAIA AGENTZIAK 1. 1,565 0 66.745,84 71,98 9.303,70 10,03 16.678,89 17,99 92.728,43

2. 0,261 0 11.124,30 71,13 1.472,76 9,42 3.041,85 19,45 15.638,91

euskal legezalea