207/2009 (EE) Erregelamendua, Erkidegoko markari buruzkoa

EHU

KONTSEILUAREN 207/2009 (EE) ERREGELAMENDUA, 2009KO OTSAILAREN 26KOA, ERKIDEGOKO MARKARI BURUZKOA

EUROPAR BATASUNEKO KONTSEILUAK, Europar Erkidegoa eratzeko Tratatua eta, bereziki, haren 308. artikulua ikusi ondoren,

Batzordearen proposamena ikusi ondoren,

Europako Parlamentuaren irizpena ikusi ondoren,

Hau kontuan izanik: (1) Kontseiluaren 40/94 (EE) Erregelamendua, 1993ko abenduaren 20koa, Erkidegoko markari buruzkoa, behin baino gehiagotan aldatu da eta aldaketa horiek funtsezkoak izan dira.

Komenigarria da, arrazoizkotasun eta argitasun handiago baten izenean, erregelamendu hori kodifikatzea.

(2) Ekonomia-jarduerak Erkidego osoan modu harmoniatsuan garatzea eta modu jarraitu eta orekatuan hedatzea sustatu behar da, hartarako barne-merkatu bat osatuz, bete-betean eta ondo funtzionatuko duena eta merkatu nazional baten baldintzen antzekoak eskainiko dituena.

Halako merkatu bat osatzeak eta haren batasuna indartzeak berekin dakarte salgaiak libre zirkulatzeko eta zerbitzuak libre emateko oztopoak kentzea, eta baita araubide bat ezartzea ere, lehia faltsutuko ez den berme, baina, horretaz gainera, baldintza juridikoak sortu behar dira, enpresen jarduerak -ondasunak fabrikatzeko eta banatzekoak nahiz zerbitzuak ematekoak- hasiera batean Erkidegoaren neurrietara egokitzea ahalbidetuko dutenak.

Enpresek xede horietarako izan behar lituzketen tresna juridikoen artean, bereziki egokiak dira haiei beren produktuak edo zerbitzuak Erkidego osoan -mugen konturik gabe- modu berdin-berdinean identifikatzea ahalbidetuko dieten markak.

(3) Aipaturiko Erkidego-xede horiek aurrera eramateko, beharrezkoa da markei buruzko Erkidegoko araubide bat aurreikustea, haren bitartez enpresek, prozedura bakar baten arabera, era bereko babesa duten eta Erkidegoaren lurralde osoan efektuak dituzten Erkidegoko markak lortzeko eskubidea izan dezaten.

Horrela adierazitako Erkidegoko markaren bakartasun-printzipioa aplikatu behar da, erregelamendu honetan kontrako xedapenik ezean.

(4) Legeria nazionalen hurbiltzeak ezin du desagerrarazi estatu kideetako legeriek marken titularrei ematen dieten eskubideen lurraldetasunaren oztopoa.

Enpresei beren ekonomia-jarduera barne-merkatu osoan trabarik gabe egitea ahalbidetzeko, beharrezkoak dira Erkidegoko zuzenbide bakar batek -estatu kide bakoitzean zuzenean aplikagarriak- arauturiko markak.

(5) Tratatuak berariazko egintza-ahalmenik ezarri ez duenez halako tresna juridiko bat sortzeko, komenigarria da Tratatuaren 308. artikulura jotzea.

(6) Markei buruzko Erkidegoko zuzenbideak, hala eta guztiz ere, ez ditu ordezten estatu kideetako markei buruzko zuzenbideak.

Izan ere, ez dirudi justifikatuta dagoenik enpresak behartzea beren markak Erkidegoko marka gisa erregistratzera, marka nazionalak beharrezkoak izaten jarraitzen baitute beren markak Erkidego mailan babestu nahi ez dituzten enpresentzat.

(7) Erkidegoko markaren gaineko eskubidea ezin da eskuratu erregistroz baino, eta erregistro horri ezezkoa emango zaio, bereziki, markak izaera bereizgarririk ez duen kasuan, legez kontrakoa den kasuan edo aurretiazko eskubide batzuk aurka egiten dioten kasuan.

(8) Erkidegoko markaren xede nagusia markaren jatorriaren funtzioa bermatzea da, eta marka horrek emaniko babesak erabatekoa izan behar du marka eta zeinua eta produktu edo zerbitzuak berdinak diren kasuan.

Babesaren barruan sartu behar dira, halaber, marka eta zeinua eta produktu edo zerbitzuak antzekoak diren kasuak.

Antzekotasun-nozioa nahasarazteko arriskuarekin erlazionaturik interpretatu behar da.

Nahasarazteko arriskuak berariazko babeserako baldintza izan behar du, eta arrisku hori balioesteko faktore asko izan behar dira kontuan; bereziki, marka zenbateraino ezagutzen den merkatuan, zer asoziazio egiten den markaren eta erabilitako zein erregistraturiko zeinuaren artean, zer antzekotasun dagoen markaren eta zeinuaren artean eta izendaturiko produktu edo zerbitzuen artean.

(9) Salgaien zirkulazio-askatasunaren printzipiotik ondorioztatzen da Erkidegoko marka baten titularrak ezin diola hirugarren bati hura erabiltzea debekatu, titularrak berak Erkidegoan marka horrekin merkaturatu dituen edo haren izenean merkaturatu diren produktuen kasuan, salbu eta titularrak arrazoi legitimoak baditu produktu horiek gerora merkaturatzearen kontra egoteko.

(10) Soilik Erkidegoko markak babestea dago justifikaturik eta, haien kontra, haiek baino lehenagokoa den zeinahi marka erregistratu, marka horiek egiazki erabiltzen diren heinean.

(11) Erkidegoko marka hark izendatzen dituen produktu edo zerbitzuen enpresatik aparteko jabetza-objektutzat jo behar da.

Marka laga ahal izan behar da, lagapenarengatik jendea ez nahasaraztearen behar garrantzitsuagoa salbu bada betiere.

Gainera, hirugarren bati bermetzat eman ahal izan behar zaio edo hari buruz lizentziak eman ahal izan behar dira.

(12) Erregelamendu honek sorturiko marka-zuzenbideak Erkidego mailako exekuzio-neurri administratiboak eskatzen ditu marka bakoitzarentzat.

Beraz, aldi berean Erkidegoan dagoen instituzio-egitura eta botere-oreka gordez, ezinbestekoa da barne-merkatua (markak, diseinuak eta modeloak) harmonizatzeko bulego bat aurreikustea, teknikoki independentea eta aski autonomia juridiko, administratibo eta finantzazko duena.

Horretarako, beharrezkoa eta egokia da Bulego hori, formari dagokionez, nortasun juridikoa duen Erkidegoko erakunde bat izatea, erregelamendu honek esleitzen dizkion exekuzio-ahalmenak baliatzen dituena, Erkidegoko zuzenbidearen esparruan eta Erkidegoko instituzioek baliatzen dituzten eskumenen galerarik gabe.

(13) Bulegoaren ebazpenek ukitzen dituzten alderdiei marka-zuzenbidearen berezitasunera egokituriko babes juridikoa bermatzea komeni da.

Horretarako, aztertzaileen eta Bulegoaren atal bakoitzaren aurka errekurtsoa jarri ahal izango dela ezartzen da.

Bere ebazpena aurkaratzen den instantziak errekurtsoa ezesten duenean, Bulegoaren errekurtso-sala bati igorri beharko dio hura, eta hark ebatziko du.

Errekurtso-salen ebazpenen aurka, berriz, errekurtsoa jarri ahal izango da Europar Erkidegoetako Justizia Auzitegiaren aurrean, eta auzitegi hori eskudun izango da hala aurkaraturiko ebazpena deuseztatzeko nola aldatzeko.

(14) EE Tratatuaren 225. artikuluaren 1. zenbakiaren lehen paragrafoaren arabera, Europar Erkidegoetako Lehen Auzialdiko Auzitegia eskudun izango da bereziki EE Tratatuaren 230 artikuluan aurreikusitako errekurtsoez lehen auzialdian arduratzeko, non eta errekurtsook ez diren jurisdikzio-sala bati esleitzen zaizkionak eta estatutuak Justizia Auzitegiari erreserbatzen dizkionak.

Ondorioz, erregelamendu honek Justizia Auzitegiari errekurtso-salen ebazpenak deuseztatzeko eta eraldatzeko esleitzen dizkion eskumenak Auzitegiak baliatuko ditu lehen auzialdian.

(15) Erkidegoko marken babesa indartzeko, komenigarria da estatu kideek, beren sistema nazionala kontuan izanik, lehenengo eta bigarren auzialdiko ahalik eta auzitegi nazional gutxien izendatzea Erkidegoko marken urraketa- eta baliozkotasun-gaietan eskudun izateko.

(16) Ezinbestekoa da marken urraketa eta baliozkotasunari buruzko ebazpenek efektua izatea eta Erkidego osora zabaltzea, horrela baino ezin saihets baitaitezke auzitegien eta Bulegoaren ebazpen kontrajarriak eta

Erkidegoko marken izaera bateratuarentzako kalteak. Erregelamendu honetan kontrako xedapenik ezean, Erkidegoko markei buruzko legezko egintza guztiei aplikatu beharreko xedapenak 2000ko abenduaren 22an eskumen judizialari, arlo zibileko eta merkataritzako ebazpen judizialen aitortza eta exekuzioari buruz Kontseiluak emandako 44/2001 (EE) Erregelamenduarenak izango dira.

(17) Alderdi berak inplikaturik dauden eta egitate berengatik ireki diren akzioei buruzko epai kontrajarriak ematea saihestu behar da, epaia Erkidegoko marka batean eta marka nazional paralelotan oinarriturik.

Horretarako, akzioak estatu kide berean ireki direnean, helburu horretara iristeko bideak erreglamendu honek eragiten ez dieten arau prozesal nazionaletan bilatu beharko dira, eta akzioak estatu kide desberdinetan irekitzen direnean, berriz, egokia dirudi 44/2001 (EE) Erregelamenduko auzibitarteeta auzien arteko lotura-gaietako arauetan oinarrituriko xedapenak erabiltzea.

(18) Bulegoaren erabateko autonomia eta independentzia bermatzeko, beharrezko ikusten da hura aurrekontu autonomo batez hornitzea, eta aurrekontu horretako diru-sarrerak, batez ere, sistemaren erabiltzaileengandik jasotako tasen biderkaduraz osatuak izatea.

Hala ere, Erkidegoko aurrekontu-prozedura aplikatzen jarraitzen da Europar Erkidegoen aurrekontu orokorraren kargura izan daitezkeen diru-laguntzei dagokienez.

Bestalde, kontuak egiaztatuko dituena Kontu Auzitegia izatea komeni da.

(19) Erregelamendu hau exekutatzeko beharrezko neurriak eta, bereziki, tasei buruzko erregelamendu bati eta exekuzio-erregelamendu bati dagokion hartan, Batzordeari esleituriko exekuzio-eskumenak baliatzeko prozedurak ezartzen dituen 1999ko ekainaren 28ko Kontseiluaren 1999/468/EE Erabakiaren arabera hartu beharko dira, Erregelamendu hau onetsi du:

AO C 146 E, 2008-6-12, 79. orria

AO L 11, 1994-1-14, 1. orria

Ikus I. eranskina

AO L 12, 2001-1-16, 1. orria

AO L 184, 1999-7-17, 23. orria

I. TITULUA

XEDAPEN OROKORRAK 1. artikulua.

Erkidegoko marka

1. Erregelamendu honetako baldintzetan eta berorretan ezarritako xedapenen arabera erregistraturiko produktu- zein zerbitzu-markei "Erkidegoko marka" esango zaie.

2. Erkidegoko markak izaera bateratua izango du.

Efektu berak izango ditu Erkidego osoan: ez da zilegi izango hura erregistratzea, lagatzea, hari uko egitea, iraungi dela edo deusez dela ebaztea, ez haren erabilera debekatzea, Erkidego osorako ez bada.

Printzipio hori aplikatuko da erregelamendu honek kontrakorik xedatu ezean.

2. artikulua.

Bulegoa

Barne-merkatua (markak, diseinuak eta modeloak) harmonizatzeko bulego bat sortzen da; bulego horri "Bulegoa" esango zaio hemendik aurrera.

3. artikulua.

Gaitasun juridikoa

Erregelamendu hau aplikatzerakoan, pertsona juridikoen pareko izango dira elkarteak eta gainerako entitate juridikoak, baldin eta, aplikagarria zaien legeriaren arabera, beren izenean edozein izaeratako eskubide eta eginbeharren titular izateko, kontratuak egiteko edo beste egintza juridiko batzuk burutzeko gaitasuna badute eta auzitarako gaitasuna badute.

II. TITULUA

MARKA ESKUBIDEA

1. atala

Erkidegoko markaren definizioa eta hura lortzea

4. artikulua.

Erkidegoko marka izan daitezkeen zeinuak

Grafikoki irudika daitezkeen zeinu guztiak izan daitezke Erkidegoko marka; bereziki, hitzak -pertsonen izenak barne-, marrazkiak, letrak, zifrak, produktuaren zein haren aurkezpenaren forma, baldintza hau betetzen bada: zeinu horiek egokiak izatea enpresa bateko produktu edo zerbitzuak beste enpresa batzuetakoetatik bereizteko.

5. artikulua.

Erkidegoko marken titularrak

Pertsona fisikoak eta juridikoak izan daitezke Erkidegoko marken titular, zuzenbide publikoko entitateak barne.

6. artikulua.

Erkidegoko marka eskuratzeko modua

Erkidegoko marka erregistroaren bidez eskuratuko da.

7. artikulua.

Ukapenerako erabateko arrazoiak

1. Ezezkoa emango zaio hauek erregistratzeari:

a) Erregelamendu honen 4. artikuluaren araberakoak ez diren zeinuak;

b) izaera bereizgarririk ez duten markak;

c) merkataritzan honako hauek adierazteko baino balio ez duten zeinu edo adierazgarriz osaturiko markak: mota, kalitatea, kantitatea, xedea, balioa, jatorri geografikoa edo produktua ekoizteko zein prestazioa emateko garaia edota produktu zein zerbitzuaren beste ezaugarri batzuk;

d) hizkuntza arruntean zein merkataritzako usadio zintzo eta jarraikietan produktuak edo zerbitzuak adierazteko ohiko bihurtu diren zeinu edo adierazgarriz baino osatuak ez diren markak;

e) hauetaz baino osatzen ez diren zeinuak: i) Produktuaren beraren izaerak ezartzen duen forma, ii) emaitza tekniko bat lortzeko, produktuak izan behar duen forma, iii) produktuaren berezko balioari eragiten dion forma;

f ) ordena publikoaren eta ohitura onen kontrakoak diren markak;

g) jendea nahasaraz dezaketen markak, hala nola produktu edo zerbitzuaren izaera, kalitate edo jatorri geografikoari buruz;

h) agintari eskudunen baimenik ezagatik, jabetza industrialaren babesari buruzko Parisko Hitzarmenaren (aurrerantzean "Parisko Hitzarmena" deituaren) 6 ter artikuluaren arabera ukatu behar diren markak;

i) Parisko Hitzarmenaren 6 ter artikuluan aurreikusitakoez bestelako intsignia, ikur edo ezkutuak dituzten eta interes publiko berezia duten markak, salbu eta agintari eskudunak haiek erregistratzea baimendu badu;

j) ardoak identifikatzen dituen adierazgarri geografiko bat diren edo duten ardo-markak, edo edari biziak identifikatzen dituen adierazgarri geografiko bat diren edo duten edari bizien markak, ardo zein edari bizi horiek jatorri hori ez dutenean;

k) nekazaritza- eta janari-produktuen adierazgarri geografiko eta jatorri- izendapenen babesari buruzko 2006ko martxoaren 20ko Kontseiluaren 510/2006 (EE) Erregelamenduaren arabera erregistraturiko jatorri-izendapen bat edo adierazgarri geografiko bat duten edo halakoz osaturik dauden markak, erregelamendu horren 13. artikuluan aurreikusiriko egoeretako bati dagozkionean, eta produktu mota berari buruzkoak direnean, betiere markaren erregistro-eskaera jatorri-izendapena edo adierazgarri geografikoa erregistratzeko eskaera Batzordean aurkeztu den dataren ondoren aurkezten bada.

2. Artikulu honen 1. zenbakia aplikatuko da ukapenerako arrazoiak Erkidegoko parte batean baino ez daudenean ere.

3) Artikulu honen 1. zenbakiko b), c) eta d) letrak ez dira aplikatuko baldin eta markak, izan duen erabileraren ondorioz, izaera bereizgarri bat lortu badu erregistratzea eskatzen den produktu eta zerbitzuentzat.

AO L 93, 2006-3-31, 12. orria

8. artikulua.

Ukapenerako arrazoi erlatiboak

1. Aurretiazko marka baten titularraren aurkakotzarik bada, marka erregistratzeari ezezkoa emango zaio kasu hauetan:

a) Marka aurretiazko markaren berdina denean eta marka horren pean eskatzen diren produktu edo zerbitzuek aurretiazko markak babesten dituen produktu eta zerbitzuen berdinak direnean;

b) aurretiazko marka berdina edo antzekoa izateagatik eta bi markek adierazten dituzten produktu eta zerbitzuak berdinak edo antzekoak izateagatik, aurretiazko marka babestuta dagoen lurraldean jendea nahasarazteko arriskua dagoenean; nahasarazteko arriskuaren barruan sartzen da marka hori aurretiazko markarekin lotzearen arriskua.

2. Artikulu honen 1. zenbakiari dagokionez, "aurretiazko marka"tzat joko dira:

a) eskaeraren aurkezpen-data Erkidegoko markaren eskaera-data baino lehenagokoa duten markak, kontuan izanik, hala badagokio, marka horien alde alegaturiko lehentasun-eskubidea; marka horiek sail hauetakoak izan daitezke: i) Erkidegoko markak, ii) estatu kide batean erregistraturiko markak edo, Belgika, Luxenburgo eta Herbehereei dagokienez, Beneluxeko jabetza intelektualeko Bulegoan erregistraturikoak, iii) estatu kide batean efektua duen nazioarteko erregistro bat duten markak, iv) Erkidegoan efektua duten nazioarteko akordioen kariaz erregistraturiko markak;

b) aurreko a) letran aipatzen diren marka- eskaerak, erregistratzen badira;

c) Erkidegoko markaren eskaera aurkezten den datan edo, ahala badagokio, Erkidegoko markaren alde alegaturiko lehentasunaren datan, Parisko Hitzarmenaren 6 bis artikuluaren arabera estatu kide batean "nabariki ezagunak " diren markak.

3) Markaren titularraren aurkakotzarik bada, hura erregistratzeari ezezkoa emango zaio titularraren agenteak edo ordezkariak marka bere izenean eta titularraren adostasunik gabe eskatzen duenean, non eta agente edo ordezkari horrek ez duen bere jokaera justifikatzen.

4) Erregistratu gabeko marka baten edo trafiko ekonomikoan tokiko hedadura hutsez erabiltzen ez den beste zeinu baten titularraren aurkakotzarik bada, ezezkoa emango zaio eskaturiko marka erregistratzeari baldin eta, Erkidegoko legeriaren edo zeinu hori arautzen duen estatu kideko zuzenbidearen arabera:

a) zeinu hori erabiltzeko eskubide batzuk Erkidegoko markaren eskaera aurkezteko data baino lehen edo, hala badagokio, Erkidegoko markaren eskaeraren alde alegaturiko lehentasunaren data baino lehen eskuratu badira;

b) zeinu horrek bere titularrari eskubidea ematen badio ondorengo marka bat erabiltzea debekatzeko.

5) Gainera, 2. zenbakiaren araberako aurretiazko marka baten titularraren aurkakotzarik bada, ezezkoa emango zaio eskaturiko marka erregistratzeari, aurretiazko markaren berdina edo antzekoa denean eta aurretiazko markaren pean erregistratu diren produktu edo zerbitzuen antzekoak ez direnentzat erregistratzeko eskatzen denean, baldin eta, Erkidegoko aurretiazko marka baten kasuan, marka hori Erkidegoan nabariki ezaguna bada, eta, aurretiazko marka nazional baten kasuan, marka hori delako estatu kidean nabariki ezaguna bada eta eskaturiko marka bidezko arrazoirik gabe erabiltzeak aurretiazko markaren izaera bereizgarria edo nabaritasuna bidegabeki baliatzea badakar edo horiei kalte egiten badie.

2. atala

Erkidegoko markaren efektuak

9. artikulua.

Erkidegoko markak ematen duen eskubidea

1. Erkidegoko markak eskubide esklusibo bat ematen dio haren titularrari.

Titularrak zeinahi hirugarreni debekatu ahal izango dio honako hauek trafiko ekonomikoan bere baimenik gabe erabiltzea:

a) Erkidegoko markaren berdina den zeinahi zeinu, markaren pean erregistraturik dauden produktu edo zerbitzuen berdinak diren zerbitzu edo produktuentzat;

b) zeinahi zeinu, baldin eta, Erkidegoko markaren berdina edo antzekoa izateagatik eta Erkidegoko markak eta zeinuak babesturiko produktu edo zerbitzuak berdinak edo antzekoa izateagatik, jendearen parte bat nahasarazteko arriskua badago; nahasarazteko arriskuaren barruan sartzen da zeinua eta marka elkarrekin lotzea;

c) Erkidegoko markaren berdina edo antzekoa den zeinahi zeinu, Erkidegoko markaren pean erregistraturik dauden produktu edo zerbitzuen berdinak ez diren produktu edo zerbitzuentzat, Erkidegoko marka hori nabariki ezaguna bada Erkidegoan eta zeinua bidezko arrazoirik gabe erabiltzeak Erkidegoko markaren izaera bereizgarria edo nabaritasuna bidegabeki baliatzea badakar edo horiei kalte egiten badie.

2. Artikulu honen 1. zenbakian zerrendaturiko baldintzak betetzen direnean, honako hau debekatu ahal izango da, bereziki:

a) Produktuetan edo haien aurkezpenean zeinua jartzea;

b) produktuak xede horiekin eskaintzea, merkaturatzea edo biltegiratzea edo zerbitzua zeinuarekin ematea;

c) produktuak zeinuarekin inportatzea edo esportatzea;

d) zeinua merkataritza-agirietan eta publizitatean erabiltzea.

3. Erkidegoko markak ematen duen eskubidea ezin baliatuko da hirugarrenen aurka markaren erregistroaren argitaratze-datatik aurrera baino.

Hala ere, arrazoizko kalte-ordain bat galdatu ahal izango da Erkidegoko marka baten eskaera argitaratu ondorengo egitateengatik, baldin eta, markaren erregistroa argitaratu ondoren, egitateok debekaturik geratzen badira argitaratze horren kariaz.

Auzia daraman auzitegiak ezin emango du edukiari buruzko ebazpenik erregistroa argitaratu arte.

10. artikulua.

Erkidegoko marka hiztegietan erreproduzitzea

Hiztegi, entziklopedia edo gisa horretako kontsulta-obra batean erreproduzituriko Erkidegoko marka batek marka horren pean erregistraturik dauden ondasun edo zerbitzuen termino generikoa delako itxura ematen badu, argitaratzaileak, Erkidegoko markaren titularraren eskariz, markaren erreprodukzioaren ondoan hura marka erregistratu bat dela adierazteko ardura hartuko du, obraren hurrengo argitaraldian beranduenera.

11. artikulua.

Agente edo ordezkari baten izenean erregistraturiko Erkidegoko marka bat erabiltzeko debekua

Erkidegoko marka bat markaren titularraren agente zein ordezkariaren izenean erregistratu denean, titularraren baimenik gabe, titularrak eskubidea izango du agenteak edo ordezkariak marka bere baimenik gabe erabiltzearen aurka egiteko, non eta agenteak edo ordezkariak ez duen bere jokaera justifikatzen.

12. artikulua.

Erkidegoko markaren efektua murriztea

Erkidegoko markak ematen duen eskubideak ez dio haren titularrari ahalbiderik emango hirugarren bati hauek trafiko ekonomikoan erabiltzea debekatzeko:

a) Hirugarrenaren izena edo helbidea;

b) Mota, kalitatea, kantitatea, xedea, balioa, jatorri geografikoa, produktua lortzeko edo prestazioa emateko garaia edota produktu zein zerbitzuaren beste ezaugarri batzuei buruzko adierazgarriak;

c) marka, produktu edo zerbitzu baten xedea adierazteko beharrezkoa denean, osagarrien zein pieza solteen kasuan bereziki, betiere industriako zein merkataritzako gaiei buruzko praktika zintzoen arabera erabiltzen badira.

13. artikulua.

Erkidegoko markak emandako eskubidea agortzea

1. Erkidegoko markak emandako eskubideak ez dio haren titularrari ahalbiderik emango marka hori erabiltzea debekatzeko titularrak edo titularraren baimenez marka horren pean Erkidegoan merkaturaturiko produktuentzat.

2. Artikulu honen 1. zenbakia ez da aplikatuko titularra produktuak geroago merkaturatzearen aurka egotea justifikatzen duten arrazoi legitimoak badaude, batez ere produktuak merkaturatu eta gero haien egoera aldatu edo bestelakotu denean.

14. artikulua.

Marken urraketaren gaietan zuzenbide nazionala modu osagarrian aplikatzea

1. Erkidegoko markaren efektuak erregelamendu honen xedapenen bidez baino ez dira zehaztuko.

Bestalde, Erkidegoko marken kontrako arau-hausteak marka nazionalen kontrako arau-hausteei buruzko zuzenbide nazionalak eraenduko ditu X. tituluko xedapenen arabera.

2. Erregelamendu honek ez du aurreikusten Erkidegoko marka bati buruzko akzioak baliatzea estatu kideetako legerian oinarriturik, erantzukizun zibilari eta lehia desleialari buruzkoan bereziki.

3. Prozedura-arau aplikagarriak X. tituluko xedapenen arabera zehaztuko dira.

3. atala

Erkideko markaren erabilera

15. artikulua.

Erkideko markaren erabilera

1. Erregistroa egin zenetik bost urteko epean titularrak Erkidegoko marka Erkidegoan egiazki erabili ez badu haren pean erregistratu ziren produktu edo zerbitzuentzat, edo erabilera bost urtez segidan etenda egon bada, Erkidegoko markak erregelamendu honetan adierazitako zehapenak izango ditu, ez erabiltzea justifikatzen duen arrazoirik ez badago.

Artikulu honen 1. zenbakiari dagokionez, erabileratzat joko da, orobat:

a) Erkidegoko markaren elementu batzuk desberdin erabiltzea, markak erregistraturik dagoen forman duen izaera bereizgarria aldatu gabe;

b) Erkidegoan, Erkidegoko marka esportatzeko helburu hutsez ezartzea produktuen gainean edo produktuen aurkezpenaren gainean.

2. Erkidegoko marka titularraren adostasunarekin erabiltzea titularrak erabiltzea bezala dela joko da.

4. atala

Erkidegoko marka jabetzaren objektu

16. artikulua.

Erkidegoko marka marka nazionalarekin parekatzea

1. Erregelamendu honen 17. artikulutik 24.era artekoetan kontrako xedapenik ezean, Erkidegoko marka, jabetzaren objektu den aldetik, honako baldintza hau betetzen duen estatu kidean erregistraturiko marka nazionaltzat joko da, bere osotasunean eta Erkidegoko lurralde osorako, Erkidegoko marken erregistroaren arabera:

a) titularrak egoitza edo helbidea estatu kide horretan izatea kontuan harturiko epean;

b) aurreko a) letra aplikagarria ez bada, titularrak establezimendu bat izatea kontuan harturiko epean.

2. Artikulu honen 1 zenbakian aurreikusi gabeko kasuetan, zenbaki horretan aipatzen den estatu kidea Bulegoak egoitza duen estatu kidea izango da.

3. Erkidegoko marken erregistroan zenbait pertsona badaude titularkide gisa inskribaturik, 1. zenbakia lehendabizi inskribatuari aplikatuko zaio; hari aplikagarria ez bazaio, hurrengo titularkideei aplikatuko zaie, inskribaturik dauden hurrenkeran.

1. zenbakia ezein titularkideri aplikagarri ez zaionean, 2. zenbakia aplikatuko da.

17. artikulua.

Lagapena

1. Enpresaren eskualdatzea gorabehera, zilegi izango da marka lagatzea haren pean erregistratu diren produktu edo zerbitzu guztientzat zein parte batentzat.

2. Enpresa osorik eskualdatzeak Erkidegoko marka eskualdatzea ekarriko du berekin, non eta, eskualdaketari aplikagarria zaion legeriaren arabera, kontrako hitzarmen bat ez den edo egoeratik hori argi eta garbi ondorioztatzen ez den.

Xedapen hau aplikagarria izango zaio enpresa eskualdatzeko kontratueginbideari.

3. Hargatik eragotzi gabe 2. zenbakia, Erkidegoko markaren lagapena idatziz egin beharko da eta kontratuko bi alderdien sinadura beharko da, salbu eta epai bat betetzeko egiten bada; betekizun horiek bete ezean, lagapena deusez izango da.

4. Lagapena ezartzen duten agirietatik argi eta garbi ondorioztatzen bada Erkidegoko markak, lagapen hori dela-eta, jendea nahasaraz dezakeela, bereziki haren pean erregistratuta dauden produktu edo zerbitzuen izaera, kalitatea edo jatorri geografikoari buruz, Bulegoak ezezkoa emango dio lagapena inskribatzeari, non eta lagapen-hartzaileak ez duen onartzen Erkidegoko markaren erregistroa mugatzea engainagarria gertatzen ez den produktu eta zerbitzuentzat.

5. Alderdi-eskariz, lagapena erregistroan inskribatu eta argitaratu egingo da.

6. Lagapena erregistroan inskribatzen ez den bitartean, lagapen-hartzaileak ezin baliatuko ditu Erkidegoko marka erregistratzetik eratortzen diren eskubideak.

7. Bulegoari dagokionez epeak bete behar direnean, hartarako aurreikusitako deklarazioak bidali ahal izango dizkio lagapen-hartzaileak Bulegoari, Bulegoak marka erregistratzeko eskaera jaso bezain laster.

8. Erregelamendu honen 79. artikuluaren arabera Erkidegoko markaren titularrari jakinarazi beharreko agiri guztiak titular gisa erregistraturiko pertsonari zuzenduko zaizkio.

18. artikulua.

Marka erregistratu bat agente baten izenean lagatzea

Erkidegoko marka bat titularraren agente zein ordezkariaren izenean erregistratu bada titularraren baimenik gabe, titularrak eskubidea izango du hura bere izenean erregistra dadila aldarrikatzeko, non eta agenteak zein ordezkariak ez duen bere jokaera justifikatzen.

19. artikulua.

Eskubide errealak

1. Erkidegoko marka, enpresatik bereiz, berme gisa eman ahal izango da edo beste eskubide erreal batzuen objektu izan daiteke.

2. Alderdi-eskariz, 1. zenbakian aipatzen diren eskubideak Erregistroan inskribatu eta argitaratu egingo dira.

20. artikulua.

Nahitaezko exekuzioa

1. Erkidegoko markari nahitaezko exekuziozko neurriak ezarri ahal izango zaizkio.

2. Erkidegoko marka bati buruzko nahitaezko exekuzioko prozedura-gaietan, auzitegiek eta 16. artikulua aplikatzean zehazturiko estatu kideko agintariek izango dute eskumen esklusiboa.

3. Alderdi-eskariz, nahitaezko exekuzioa Erregistroan inskribatu eta argitaratu egingo da.

21. artikulua.

Kaudimengabezia-prozedura

1. Erkidegoko marka bat sartu ahal izango den kaudimengabezia-prozedura bakarra zordunaren interes nagusien zentroa dagoen lurraldeari dagokion estatu kidean irekitakoa izango da.

Hala ere, zorduna aseguru-konpainia bat edo kreditu-entitate bat denean, aseguru-konpainien saneamendu eta likidazioari buruzko 2001eko martxoaren 19ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001/17/ EE Direktibaren eta kreditu-entitateen saneamendu eta likidazioari buruzko2001eko apirilaren 4ko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2001/24/EE Direktibaren arabera, Erkidegoko marka bat sartu ahal izango den kaudimengabezia-prozedura bakarra konpainia edo entitate horiek baimendu diren estatu kidean irekitakoa izango da.

2. Erkidegoko marka batek jabekidetasuna duen kasuan, 1. zenbakia jabekidearen parteari aplikatuko zaio.

3. Erkidegoko marka bat kaudimengabezia-prozedura batean sartzen denean, egitate hori, agintari nazionalaren eskariz, erregistroan jasoko da eta 89. artikuluan aipaturiko Erkidegoko marken buletinean argitaratuko.

AO L 110, 2001-4-20, 28. orria

AO L 125, 2001-5-5, 15. orria

22. artikulua.

Lizentzia

1. Erkidegoko markari buruz lizentziak eman ahal izango dira haren pean erregistraturik dauden produktu edo zerbitzu guztientzat edo batzuentzat eta Erkidego osorako edo parte baterako.

Lizentziak esklusiboak zein ez-esklusiboak izan daitezke.

2. Erkidegoko marka baten titularrak marka horrek emandako eskubideak alegatu ahal izango ditu lizentzia-hartzaile baten aurka, lizentzia-hartzaile horrek lizentzia-kontratuaren honako hauei buruzko klausularen bat hausten badu:

a) Lizentziaren iraupena;

b) erregistroak marka erabili ahal izateko babesten duen forma;

c) ematen den lizentziak hartzen dituen produktu edo zerbitzuen izaera;

d) marka ezar daitekeen lurraldea, edo

e) lizentzia-hartzaileak fabrikaturiko produktuen zein emandako zerbitzuen kalitatea.

3. Hargatik eragotzi gabe lizentzia-kontratuan xedaturikoa, lizentzia-hartzaileak ezin baliatuko du Erkidegoko marka bat urratzeari buruzko akziorik haren titularraren adostasunez baino.

Hala ere, lizentzia esklusibo baten titularrak akzio hori baliatu ahal izango du, baldin eta markaren titularrak urratzeagatiko akzioa bere kabuz baliatu ez badu, eskaera egin zaion arren, epe egoki baten barruan.

4. Erkidegoko markaren titularrak urratzeagatik abiaturiko prozesuan, zeinahi lizentzia-hartzailek parte hartu ahal izango du egin zaion kaltearen ordaina lortzeko.

5. Alderdi-eskariz, Erkidegoko marka baten lizentziaren lagapena zein eskualdaketa Erregistroan inskribatu eta argitaratu egingo da.

23. artikulua.

Hirugarrenen aurka baliatzeko ahalmena

1. Erregelamendu honen 17., 19. eta 22. artikuluetan aurreikusten diren Erkidegoko markari buruzko egintza juridikoak estatu kide guztietan hirugarrenen aurka baliatu ahal izateko, beharrezkoa izango da haiek Erregistroan inskribatuak izatea.

Egintza horiek, hala ere, inskribatu aurretik baliatu ahal izango dira hirugarrenen aurka, baldin eta hirugarrenok markaren gaineko eskubideak egintza horiek burutu diren dataren ondoren eskuratu badituzte, egintza horien jakitun izanik.

2. Aurreko 1. zenbakia ez da aplikatuko enpresaren eskualdaketa osoaren bidez edo beste zeinahi titulu unibertsaleko ondorengotzaren bidez Erkidegoko marka edo Erkidegoko markaren gaineko eskubideren bat eskuratu duen pertsonari dagokionez.

3. Erregelamendu honen 20. artikuluan aurreikusitako egintza juridikoak hirugarrenen aurka baliatu ahal izatea 16. artikulua aplikatuz zehazturiko estatu kidearen zuzenbideak eraenduko du.

4. Porrot-gaietako xedapen erkideak estatu kideen artean indarrean sartu arte, porrot-prozedura bat edo antzeko prozedurak hirugarrenen aurka baliatu ahal izatea halako prozedura lehendabizikoz ireki den estatu kideko zuzenbideak eranduko du, lege nazionalaren edo horri dagokionez aplikagarriak diren hitzarmenen arabera.

24. artikulua.

Erkidegoko markaren eskaera jabetza-gai

16. eta 23. artikuluak aplikagarriak izango zaizkie Erkidegoko markaren eskaerei.

III. TITULUA

ERKIDEGOKO MARKAREN ESKAERA

1. atala

Eskaera aurkeztea eta bete beharreko baldintzak

25. artikulua.

Eskaera aurkeztea

1. Erkidegoko markaren eskaera hauetarikoren baten aurrean aurkeztuko da, eskatzailearen aukeran:

a) Bulegoaren aurrean;

b) estatu kide bateko jabetza industrialeko zerbitzu nagusia edo Beneluxeko jabetza intelektualeko Bulegoaren aurrean.

Hala aurkezturiko eskaerak, data berean Bulegoaren aurrean aurkeztu balitz izango zituzkeen efektu berak izango ditu.

2. Eskaera estatu kide bateko jabetza industrialeko zerbitzu nagusian edo Beneluxeko jabetza intelektualeko Bulegoan aurkezten denean, zerbitzu horrek edo bulego horrek beharrezko neurri guztiak hartuko ditu eskaera Bulegoari igortzeko bi asteko epean, eskaeraren aurkezpenetik kontaturik, Eskatzaileari tasa bat galdatu ahal izango diote, eta tasa hori ezin izango da eskaera jasotzearen eta igortzearen administrazio-kostua baino handiagoa.

3. Aurreko 2. zenbakian aipaturiko eskaerak, aurkeztu zirenetik bi hilabeteko epea igaro eta gero iristen badira Bulegora, Bulegora iristen diren datan joko dira aurkeztutzat.

4. 40/94 (EE) Erregelamendua indarrean sartu eta hamar urtera, Ba tzordeak txosten bat egingo du Erkidegoko markaren eskaerak aurkezteko sistemaren funtzionamenduari buruz, eta, hartarako arrazoirik bada, sistema hori aldatzeko proposamenak aurkeztuko ditu txostenarekin batera.

26. artikulua.

Eskaerak bete beharko dituen baldintzak

1. Erkidegoko markaren eskaerak hauek eduki beharko ditu:

a) Erkidegoko marka erregistratzeko eskari-orri bat;

b) eskatzailea identifikatu ahal izateko oharpenak;

c) erregistratzea eskatzen den produktu edo zerbitzuen zerrenda;

d) markaren erreprodukzioa.

2) Erkidegoko marka eskatzeak gordailutze-tasa bat ordaintzea ekarriko du eta, hala badagokio, tasa bat edo gehiago sail bakoitzeko.

3. Erkidegoko markaren eskaerak 162. artikuluaren 1. zenbakian aurreikusitako exekuzio-erregelamenduan (aurrerantzean "exekuzio-erregelamendua" deitua) galdaturiko baldintzak bete beharko ditu.

27. artikulua.

Aurkezpen-data

Erkidegoko markaren eskaeraren aurkezpen-data hau izango da: eskatzaileak 26. artikuluaren 1. zenbakian aurreikusitako elementuak dituzten agiriak Bulegoan aurkeztu dituen data edo, eskaera estatu kide baten jabetza industrialeko zerbitzu nagusian aurkezten bada, horretan aurkeztu denekoa, edo eskaera Beneluxeko jabetza intelektualeko Bulegoan aurkezten bada, horretan aurkeztu denekoa, betiere agiri horiek aurkeztu direnetik hilabeteko epean gordailutzetasa ordaintzen bada.

28. artikulua.

Sailkapena

Erkidegoko marken pean aurkezten diren produktu eta zerbitzuak exekuzio- erregelamenduan aurreikusitako sailkapenaren arabera sailkatuko dira.

2. atala Lehentasuna

29. artikulua.

Lehentasun-eskubidea

1. Parisko Hitzarmenean zein Merkataritzaren Mundu Erakundea sortzen duen Akordioan parte diren estatuetariko batean edo baterako marka komertzial bati buruzko eskaera bat arauen arabera aurkeztu duenak, edo haren kausadunak, marka horrentzat berarentzat eta marka horren pean aurkeztu ziren produktu edo zerbitzu berdinentzat, edo produktu edo zerbitzu horiek barnean dauzkatenentzat, Erkidegoko markaren eskaera bat aurkeztu nahi badu, lehentasun- eskubidea izango du sei hilabetean, lehenengo eskaeraren aurkezpen-datatik hasita.

2. Aurkezpen batek, aurkeztu den estatuko legeria nazionalaren arabera edo hitzarmen bilateral zein multilateralen arabera arauzko aurkezpen nazional baten balioa badu, lehentasun-eskubidea sortzen duela aitortuko da.

3. Eskaera aurkeztu zen data zehazteko aski den zeinahi aurkezpen jotzen da arauzko aurkezpen nazionaltzat, zeinahi ere dela eskaera horren ondorena.

4. Marka berarentzat, produktu edo zerbitzu berdinentzat eta estatu berean edo bererako aurkezturiko lehenagoko eskaera bat baino geroago aurkezturiko eskaera lehenengo eskaeratzat joko da -eta haren aurkezpen-datatik hasiko da lehentasun-epea- baldin eta, lehenagoko eskaera hori, geroagoko eskaeraren aurkezpen-datan, erretiratua, bertan behera utzia edo ukatua izan bada, ikuskapen publikorik izan gabe eta dirauen eskubiderik utzi gabe, eta artean lehentasun-eskubidea aldarrikatzeko oinarri izan ez bada.

Orduan, lehenagoko eskaerak jada ez du balioko lehentasun-eskubidea aldarrikatzeko oinarritzat.

5. Lehenengo aurkezpena Parisko Hitzarmenean edo Merkataritzaren Mundu Erakundea ezartzen duen Akordioan parte ez den estatu batean egiten bada, 1. zenbakitik 4.era bitartekoak kasu honetan baino ez dira aplikatuko: estatu horrek, egiaztabide argitaratuen arabera, Bulegoaren aurrean egindako lehenengo aurkezpen batean oinarriturik, baldintza batzuen mende dagoen eta erregelamendu honetan ezarritako efektuen antzekoak dituen lehentasun-eskubide bat ematen duenean.

30 artikulua.

Lehentasun-aldarrikapena

Lehenagoko aurkezpen baten lehentasuna baliatu nahi duen eskatzaileak, lehentasun-deklarazio bat eta lehenagoko eskaeraren kopia bat aurkeztu beharko ditu.

Lehenagoko eskaeraren hizkuntza Bulegoaren hizkuntzetariko bat ez bada, eskatzaileak lehenagoko eskaeraren itzulpen bat aurkeztu beharko du hizkuntza horietariko batean.

31. artikulua.

Lehentasun-eskubidearen efektua

Lehentasun-eskubidearen kariaz, eskubideen aurrekotasuna zehazteari dagokionez, lehentasun-data joko da Erkidegoko markaren eskaeraren aurkezpendatatzat.

32. artikulua.

Eskaeraren aurkezpen nazionalaren balioa

Aurkezpen-data bat eman zaion Erkidegoko marka baten eskaerak arauzko aurkezpen nazionak baten balioa izango du estatu kideetan, kontuan harturik, hala badagokio, Erkidegoko markaren eskaeraren alde alegatzen den lehentasun- eskubidea.

3. atala Erakusketa-lehentasuna

33. artikulua. Erakusketa-lehentasuna

1. Erkidegoko marka baten erregistroaren eskatzaileak, marka horrekin produktuak edo zerbitzuak aurkeztu baditu nazioarteko erakusketa ofizial batean edo 1928ko azaroaren 22an Parisen sinatu eta azkeneko aldiz 1972ko azaroaren 30ean berrikusiriko nazioarteko erakusketei buruzko Hitzarmenaren arabera ofizialki aitorturiko batean, betiere eskaturiko markarekin produktuak edo zerbitzuak lehen aldiz aurkeztu ziren datatik sei hilabeteko epean aurkezten badu eskaera, lehentasun-eskubidea baliatu ahal izango du, 31. artikuluaren arabera, data horretatik aurrera.

2. Aurreko 1. zenbakiaren arabera lehentasuna baliatu nahi duen eskatzaileak, erakusketan produktu edo zerbitzuak eskaturiko markarekin aurkeztu zirelako frogak aurkeztu beharko ditu, exekuzio-erregelamenduak zehazturiko baldintzen arabera.

3. Estatu kide batean zein hirugarren herrialde batean emandako erakusketa- lehentasunak ez du luzatzen 29. artikuluan aipaturiko lehentasun-epea.

4. atala Marka nazionalen antzinatasuna aldarrikatzea

34. artikulua. Marka nazionalen antzinatasuna aldarrikatzea

1. Estatu kide batean erregistraturiko aurretiazko marka baten titularrak -Beneluxeko lurraldean erregistraturiko markak barne-, edo estatu kide batean efektua duen nazioarteko erregistro bat izan duen aurretiazko marka baten titularrak, marka berdin baten eskaera bat aurkezten badu marka hori Erkidegoko marka gisa erregistratzeko aurretiazko markaren pean erregistratu diren produktu edo zerbitzuen berdinentzat zein produktu edo zerbitzu horiek barnean dauzkatenentzat, aurretiazko markaren antzinatasuna baliatu ahal izango du Erkidegoko markarentzat, kontuan harturik aurretiazko marka zein estatu kidetan edo zein estatu kidetarako erregistratu zen.

2. Erregelamendu honen kariaz, hau izango da antzinatasunaren efektu bakarra: Erkidegoko markaren titularrak aurretiazko markari uko egiten badio edo azkentzen uzten badu, aurretiazko markak erregistraturik jarraitu balu izango zituzkeen eskubide berak gotzatzen jarraitzen duela jotzea.

3. Erkidegoko markarentzat aldarrikaturiko antzinatasuna azkenduko da: beraren antzinatasuna aldarrikatu den aurretiazko markaren titularraren eskubideak iraungi direla edo marka hori deusez dela deklaratzen denean, edo marka horri Erkidegoko marka erregistratu baino lehen uko egiten zaionean.

35. artikulua.

Erkidegoko marka erregistratu ondoren antzinatasuna aldarrikatzea

1. Erkidegoko marka baten titularrak, estatu kide batean erregistraturiko aurretiazko marka berdin baten titular bada -Beneluxeko lurraldean erregistraturiko markak barne-, edo estatu kide batean efektua duen nazioarteko erregistro bat izan duen aurretiazko marka berdin baten titular bada, aurretiazko marka erregistratu den produktu edo zerbitzu berdinentzat zein produktu edo zerbitzu horiek barnean dauzkatenentzat, aurretiazko markaren antzinatasuna baliatu ahal izango du, kontuan harturik aurretiazko marka zein estatu kidetan edo zein estatu kidetarako erregistratu zen.

2. Aplikagarriak izango dira 34. artikuluaren 2. eta 3. zenbakiak.

IV. TITULUA

ERREGISTRATZEKO PROZEDURA

1. atala Eskaera aztertzea

36. artikulua.

Eskaera aurkezteko betekizunak aztertzea

1. Bulegoak aztertuko du:

a) Ea Erkidegoko markaren eskaerak betekizunak betetzen dituen 27. artikuluaren arabera aurkezpen-epe bat eman dakion;

b) ea Erkidegoko markaren eskaerak betetzen dituen erregelamendu honetan eta exekuzio-erregelamenduan aurreikusitako betekizunak;

c) ea sailengatiko tasak, halakorik bada, ezarritako epean ordaindu diren.

2. Erkidegoko markaren eskaerak 1. zenbakiko betekizunak betetzen ez baditu, Bulegoak eskatzaileari eskatuko dio zuzen ditzala, ezarritako epeetan, hautemandako irregulartasunak edo ez ordaintzea.

3. Artikulu honen 1. zenbakiaren a) letra aplikatuz hautemandako irregulartasunak edo ez ordaintzeak ezarritako epeetan zuzendu ez badira, eskaera ez da izapidetuko Erkidegoko markaren eskaera gisa.

Eskatzailea Bulegoaren eskaerara etortzen bada, Bulegoak eskaerari hautemandako irregulartasunak edo ez ordaintzea zuzendu diren data emango dio aurkezpen-datatzat.

4. Artikulu honen 1. zenbakiaren b) letran xedaturikoa aplikatuz hautemandako irregulartasunak ezarritako epeetan zuzendu ez badira, Bulegoak eskaera ezetsiko du.

5. Artikulu honen 1. zenbakiaren c) letran xedaturikoa aplikatuz hautemandako ez ordaintzea ezarritako epeetan zuzendu ez bada, erretiratutzat emango da eskaera, non eta ez den begien bistakoa zein produktu edo zerbitzu sail diren ordainduriko bermearekin estaltzekoak.

6. Lehentasun-aldarrikapenari buruzko xedapenak ez betetzeak eskaerarentzat lehentasun-eskubidea galtzea ekarriko du.

37. artikulua.

Ukapenerako erabateko arrazoiei buruzko azterketa

1. Baldin eta, 7. artikuluaren kariaz, Erkidegoko marka eskatzen den produktu edo zerbitzu guztientzat edo batzuentzat marka erregistratzea bidezkoa ez bada, eskaera ezetsi egingo da ez dagokien produktu edo zerbitzuentzat.

2. Markak izaera bereizgarririk gabeko elementu bat badu, eta hura markan sartzeak markaren babesaren helmenari buruz zalantzak sor balitzake, Bulegoak marka erregistratzeko baldintza gisa eskatu ahal izango du eskatzaileak deklara dezala ez duela inolako eskubide esklusiborik alegatuko elementu horren gainean.

Deklarazio hori eskaerarekin batera argitaratuko da edo, hala badagokio, Erkidegoko markaren erregistroarekin batera.

3. Eskaera ezin ezetsiko da aurrez eskatzaileari eskaera erretiratzeko zein aldatzeko edo oharrak aurkezteko aukerarik eman gabe.

2. atala Bilaketa

38. artikulua. Bilaketa

1. Bulegoak, behin Erkidegoko marka bati aurkezpen-data bat eman dionean, Erkidegoan bilaketa egiteko txosten bat idatziko du eta txostenean adieraziko aurretiazko Erkidegoko zein marka edo Erkidegoko markaren zein eskaera aurkitu diren, 8. artikuluaren arabera, eskaturiko Erkidegoko marka erregistratzeari aurka egin diezaioketenak.

2. Baldin eta eskatzaileak, Erkidegoko markaren eskaera aurkeztearekin batera, estatu kideetako jabetza industrialeko zerbitzu nagusiek bilaketarako txosten bat egin dezatela eskatzen badu eta dagokion bilaketa-tasa gordailutze-tasa ordaintzeko aurreikusitako epean ordaindu ote den jakin nahi badu, Bulegoak, Erkidegoko markaren eskaeraren aurkezpen-data eman bezain laster, haren kopia bidaliko dio beren marka-erregistroetan Erkidegoko marken eskaerei dagokienez bilaketa bat egiteko asmoa Bulegoari jakinarazi dion estatu kide bakoitzeko jabetza industrialeko zerbitzu nagusiari.

3. Aurreko 2. zenbakian aipaturiko jabetza industrialeko zerbitzu nagusietariko bakoitzak, Erkidegoko marka baten eskaera jaso duen datatik bi hilabeteko epean, bilaketarako txosten bat bidaliko dio Bulegoari eta, hartan, dela eskaturiko Erkidegoko marka erregistratzeari, 8.artikuluaren arabera, aurka egin diezaioketen aurretiazko zein marka nazional eta baita aurretiazko marka nazionalaren zein eskaera aurkitu diren adierazi beharko da, dela idatzirik jaso beharko da bilaketak ez duela erakutsi halako eskubideen aztarnarik.

4. Aurreko 3. zenbakian aipatzen diren bilaketarako txostenak inprimaki normalizatu batean egin beharko dira; inprimaki hori Bulegoak prestatuko du, aurrez 126. artikuluaren 1. zenbakian aurreikusiriko administrazio-kontseiluari (aurrerantzean, "administrazio-kontseilua") kontsulta eginik.

Inprimaki horren funtsezko edukia exekuzio-erregelamenduan ezarriko da.

5. Bulegoak kopuru jakin bat ordainduko dio jabetza industrialeko zerbitzu nagusi bakoitzari zerbitzu horrek 3. zenbakiaren arabera bidalitako bilaketarako txosten bakoitzeko.

Kopuru hori berdina izango da zerbitzu nagusi guztientzat eta aurrekontu-batzordeak zehaztuko du zenbatekoa, estatu kideen ordezkarien hiru laurdenak gehiengoz harturiko erabakiaren bidez.

6. Bulegoak luzamendurik gabe bidaliko dio Erkidegoko markaren eskatzaileari Erkidegoan bilaketa egiteko txostena eta, hala eskatzen bazaio, baita 3. zenbakian aurreikusiriko epean jaso dituen bilaketa nazionalerako txostenak ere.

7. Erkidegoko markaren eskaera argitaratzen den unean -eta ezin argitaratuko da Bulegoak eskatzaileari bilaketarako txostenak bidaltzen dizkion datatik hilabeteko epea amaitu aurretik-, Bulegoak Erkidegoko markaren eskaera argitaratu dela jakinaraziko die Erkidegoan bilaketa egiteko txostenean aipaturiko aurretiazko Erkidegoko marken edo Erkidegoko markaren eskaeren titularrei.

3. atala Eskaera argitaratzea

39. artikulua. Eskaera argitaratzea.

1. Erkidegoko markaren eskaerak bete beharreko betekizunak betetzen badira eta 38. artikuluaren 7. zenbakian aipaturiko epea amaitu bada, eskaera argitaratu egingo da, 37. artikuluaren arabera ezetsi ez bada.

2. Baldin eta eskaera, argitaratu eta gero, 37. artikuluaren arabera ezesten bada, ezespen-ebazpena argitaratuko da, behin betikoa denean.

4. atala Hirugarrenen oharrak eta aurkakotza

40. artikulua.

Hirugarrenen oharrak

1. Zeinahi pertsona fisikok edo juridikok, bai eta fabrikatzaileak, ekoizleak, zerbitzu-emaileak, merkatariak zein kontsumitzaileak ordezkatzen dituzten elkarteek ere, idatzizko oharrak bidali ahal izango dizkiote Bulegoari, Erkidegoko markaren eskaera argitaratu ondoren, markaren erregistroari ofizioz ezezkoa emateko arrazoiak eta, bereziki, 7. artikuluaren kariaz direnak zehaztuz.

Ez dute eskuratuko Bulegoaren aurrean jarraituriko prozeduran alderdi izateko gaitasunik.

2. Aurreko 1. zenbakian aurreikusitako oharrak eskatzaileari jakinaraziko zaizkio, eta hark jarrera bat hartu ahal izango du.

41. artikulua. Aurkakotza

1. Erregelamendu honen 8. artikuluaren arabera erregistroari ezezkoa emateko arrazoiaren kariaz, marka erregistratzeari aurkakotza aurkeztu ahal izango diote, Erkidegoko markaren eskaera argitaratzen denetik hiru hilabeteko epean:

a) 8. artikuluaren 1. eta 5. zenbakien kasuetan, 8. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitako aurretiazko marken titularrek, bai eta marka horien titularrek ahalmena eman dieten lizentzia-hartzaileek ere;

b) 8. artikuluaren 3. zenbakiaren kasuetan, zenbaki horretan aurreikusitako marken titularrek;

c) 8. artikuluaren 4. zenbakiaren kasuetan, zenbaki horretan aurreikusitako aurretiazko marken edo zeinuen titularrek, bai eta aplikagarria den zuzenbide nazionalaren kariaz eskubide horiek baliatzeko baimena duten pertsonek ere.

2. Orobat aurkeztu ahal izango zaio aurkakotza marka erregistratzeari, 1. zenbakian finkaturiko baldintzetan, 43. artikuluaren 2. zenbakiko bigarren esaldiaren arabera aldaturiko eskaera bat argitaratzen den kasuan.

3. Aurkakotza idazki ziodun batean aurkeztu beharko da.

Ez da aurkeztutzat emango aurkakotza-tasa ordaindu denean baino.

Bulegoak zehazturiko epean, aurkakotza aurkeztu duenak egitateak, frogak eta oharrak alegatu ahal izango ditu bere alde.

42. artikulua.

Aurkakotza aztertzea

1. Aurkakotza aztertu bitartean, Bulegoak alderdiei eskatuko die, behar adinbat aldiz, oharrak aurkez diezazkiotela, hark finkaturiko epean, gainerako alderdien edo Bulegoaren beraren adierazpenei dagokienez.

2. Eskatzailearen eskariz, aurkakotza aurkeztu duen Erkidegoko aurretiazko marka baten titularrak honen froga aurkeztu beharko du: Erkidegoko markaren eskaera argitaratu aurreko bost urteetan, Erkidegoko aurretiazko marka egiazki erabili dela Erkidegoan haren pean erregistraturik dauden eta aurkakotzaren oinarri diren produktu edo zerbitzuentzat, edota marka ez erabiltzea justifikatzen duten arrazoiak badirela, baldin eta aurretiazko marka erregistratu zenetik gutxienez bost urte badira data horretan.

Froga hori ezean, aurkakotza ezetsiko da.

Erkidegoko aurretiazko marka haren pean erregistraturik dauden produktu edo zerbitzu batzuentzat baino erabili ez bada, produktu edo zerbitzu horientzat baino ez da erregistratutzat joko aurkakotzaren azterketari dagokionez.

3. Artikulu honen 2. zenbakia aplikatuko zaie 8. artikuluaren 2. zenbakiko a) letran aurreikusitako aurretiazko marka nazionalei, ulerturik aurretiazko marka nazionala babesturik dagoen estatu kidean erabiltzeak ordezten duela Erkidegoan erabiltzea.

4. Baliagarria baderitzo, Bulegoak adiskidetzeko eskaera egingo die alderdiei.

5. Aurkakotza aztertzetik ondorioztatzen bada marka erregistratzea baztertzen dela Erkidegoko marka horren pean eskatzen diren produktu edo zerbitzu guztientzat edo batzuentzat, eskaera direlako produktu edo zerbitzu horientzat ezetsiko da.

Bestela, aurkakotza ezetsiko da.

6. Eskaeraren ezespen-ebazpena behin betikoa denean argitaratuko da.

5. atala Eskaera erretiratzea, murriztea, aldatzea edo zatitzea

43. artikulua.

Eskaera erretiratzea, murriztea eta aldatzea

1. Eskatzaileak, edozein unetan, Erkidegoko markaren eskaera erretiratu edo eskaerak dauzkan produktu edo zerbitzuen zerrenda murriztu ahal izango du.

Eskaera dagoeneko argitaratu bada, erretiratzea eta murriztea ere argitaratu beharko dira.

2. Bestalde, Erkidegoko markaren eskaera ezin aldatuko da eskatzailearen izena eta helbidea, adierazpen- zein transkripzio-akatsak edo hutsegite nabarmenak zuzentzeko baino, eta aldaketa eskatzailearen eskariz egingo da, betiere zuzenketa horrek markari funtsezko eraginik ez badakarkio, ez eta produktu edo zerbitzuen zerrenda handitzea.

Aldaketak markaren aurkezpenari edo produktu zein zerbitzuen zerrendari buruzkoak badira eta eskaera argitaratu ondoren egiten badira, eskaera aldaketaren ondoren geratu den bezala argitaratuko da.

44. artikulua.

Eskaera zatitzea

1. Eskatzaileak eskaera zatitu ahal izango du, hasierako eskaeran sarturiko produktu edo zerbitzuen parte bat eskaera-zatidura batean edo gehiagotan banatuko direla deklaratuz.

Eskaera-zatidurako produktu edo zerbitzuak ezin izango dira hasierako eskaeran mantentzen diren produktu edo zerbitzuak, ez eta beste eskaera-zatidura batzuetan daudenak.

2. Zatitze-deklarazioa ez da onargarria izango:

a) Baldin eta, hasierako eskaeraren kontra aurkakotasuna aurkeztu den kasuan, deklarazio horrek beren kontra aurkakotza aurkeztu den produktu edo zerbitzuak zatitzea badakar, harik eta aurkakotza-atalaren ebazpena behin betikoa bihurtu arte edo aurkakotza-prozedura bertan behera utzi arte;

b) exekuzio-erregelamenduan aurreikusitako aldietan.

3. Zatitze-deklarazioak exekuzio-erregelamenduan aurreikusitako xedapenen araberakoa izan beharko du.

4. Zatitze-deklarazioak tasa bat ordaintzea ekarriko du.

Deklarazioa ez da eraginkorra izango tasa hori ordaintzen denean baino.

5. Hasierako eskaerari buruz Bulegoak gordetzen dituen espedienteetara transkribatzen den datan izango du efektua zatiketak.

6. Bulegoak zatitze-deklarazioa jaso aurretik aurkeztu diren eskari eta eskaera guztiak eta hasierako eskaerari buruz ordaindu diren tasa guztiak aurkeztutzat edo ordaindutzat joko dira eskaera-zatidura zein -zatidurei dagokienez ere.

Zatitze-deklarazioaren jasotze-data baino lehen hasierako eskaeragatik egiazki ordainduriko tasak ez dira itzulgarriak izango.

7. Eskaera-zatidurak hasierako eskaeraren aurkezpen-data eta lehentasuneta antzinatasun-datak mantenduko ditu.

6. atala Erregistroa

45. artikulua. Erregistroa

Eskaera erregelamendu honetan xedaturikoaren araberakoa denean eta 41. artikuluaren 1. zenbakian adierazitako epean aurkakotzarik aurkeztu ez denean edo, aurkeztu delarik, behin betiko ebazpenez ezetsi denean, marka Erkidegoko marka gisa erregistratuko da, erregistratze-tasa ezarritako epean ordaindu bada betiere. Aipaturiko epean tasa ordaindu ez bada, eskaera erretiratutzat joko da.

V. TITULUA

ERKIDEGOKO MARKAREN INDARRALDIA ETA HURA BERRITZEA, ALDATZEA ETA ZATITZEA

46 artikulua. Erregistroaren indarraldia

Erkidegoko markaren indarraldia hamar urtekoa izango da, eskaeraren aurkezpen-datatik hasita. Erregistroa hamar urteko aldietarako berritu ahal izango da, 47. artikuluaren arabera.

47. artikulua. Berritzea

1. Erkidegoko markaren erregistroa markaren titularraren edo hark espresuki baimenduriko zeinahi pertsonaren eskariz berrituko da, tasak ordaindu badira.

2. Bulegoak erregistroaldiaren amaieraren berri emango dio Erkidegoko markaren titularrari eta Erkidegoko markaren gaineko eskubide erregistratu baten titular orori amaiera horren aurretik, behar besteko aurrerapenez. Bulegoak ez du erantzukizunik izango informazio horren faltagatik.

3. Berritze-eskaera sei hilabeteko epean aurkeztu beharko da, eta epe hori babesaldia amaitzen den hilabetearen azken egunean amaituko da. Tasak ere epe horretan ordaindu beharko dira. Hala egin ezean, sei hilabeteko beste epe bat izango da eskaera aurkezteko eta tasak ordaintzeko, lehenengo esaldian aipaturiko egunaren biharamunetik aurrera, epe gehigarri horretan errekargu bat ordainduz gero.

4. Erkidegoko markaren pean erregistraturik dauden produktu edo zerbitzuen parte batentzat baino ez bada aurkeztu eskaera edo ez badira ordaindu tasak, erregistroa ez da berrituko direlako produktu edo zerbitzuentzat baino.

5. Berritzeak erregistroaldia amaitzen den dataren biharamunean izango du efektua. Berritzea erregistratu egingo da.

48. artikulua. Aldatzea

1. Erkidegoko marka ez da aldatuko Erregistroan erregistroaren indarraldian, ez eta erregistroa berritzen denean ere.

2. Hala ere, Erkidegoko markan titularraren izena eta helbidea sartzen badira, horien zeinahi aldaketa erregistratu ahal izango da titularraren eskariz, markak hasieran erregistratu zenean zituen ezaugarriei funtsezko eraginik ez badakarkie.

3. Aldaketaren erregistroaren argitalpenean Erkidegoko marka aldatuaren erreprodukzio batek agertu beharko du. Aldaketak beren eskubideak ukitzen dizkien hirugarrenek aldaketaren erregistroa aurkaratu ahal izango dute, argitaratzen denetik hiru hilabeteko epean.

49. artikulua. Erregistroa zatitzea

1. Erkidegoko markaren titularrak erregistroa zatitu ahal izango du, hasierako erregistroan sarturiko produktu edo zerbitzuetariko batzuk erregistro-zatidura batean edo gehiagotan banatuko direla deklaratuz. Erregistro-zatidurako produktu edo zerbitzuak ezin izango dira hasierako erregistroan mantentzen diren produktu edo zerbitzuak, ez eta beste erregistro-zatidura batzuetan daudenak.

2. Zatitze-deklarazioa ez da onargarria izango:

a) Baldin eta, Bulegoan hasierako erregistroaren aurka iraungitze- zein deuseztatze- eskaera bat aurkeztu den kasuan, deklarazio horrek beren kontra iraungitze- zein deuseztatze-eskaera egin den produktu edo zerbitzuak zatitzea badakar, harik eta deuseztatze-atalaren ebazpena behin betikoa bihurtu arte edo prozedura beste era batera amaitu arte;

b) baldin eta, Erkidegoko marken auzitegi baten aurrean baliaturiko akzio batean iraungitzeagatik edo deuseztatzeagatik errekonbentzio-demanda bat aurkezten den kasuan, deklarazio horrek beren kontra errekonbentziodemanda aurkezten den produktu edo zerbitzuak zatitzea badakar, harik eta Erkidegoko marken auzitegiaren ebazpenaren aipua erregistroan inskribatu arte, 100. artikuluko 6. zenbakian xedaturikoaren arabera.

3. Zatitze-deklarazioak exekuzio-erregelamenduan aurreikusitako xedapenen araberakoa izan beharko du.

4. Zatitze-deklarazioak tasa bat ordaintzea ekarriko du. Deklarazioa ez da eraginkorra izango tasa hori ordaintzen denean baino.

5. Zatiketak erregistroan inskribatzen den datan izango ditu efektuak.

6. Bulegoak zatitze-deklarazioa jaso aurretik aurkeztu diren eskari eta eskaera guztiak eta hasierako erregistroari buruz ordaindu direen tasa guztiak aurkeztutzat edo ordaindutzat joko dira erregistro-zatidura zein -zatidurei buruz ere. Zatitze-deklarazioaren jasotze-data baino lehen hasierako erregistrorako egiazki ordainduriko tasak ez dira itzulgarriak izango.

7. Erregistro-zatidurak hasierako erregistroaren aurkezpen-data eta lehentasun- eta antzinatasun-datak mantenduko ditu.

VI. TITULUA

UKO EGITEA, IRAUNGITZEA ETA DEUSEZTATZEA

1. atala

Uko egitea

50. artikulua. Uko egitea

1. Erkidegoko markari uko egin ahal izango zaio haren pean erregistraturik dauden produktu edo zerbitzu guztientzat edo parte batentzat.

2. Ukoa idatziz adieraziko dio Bulegoari markaren titularrak. Ez du efekturik izango inskribatzen denean baino.

3. Erregistroan eskubideren bat inskribaturik badago, ukoa ezin erregistratuko da eskubide horren titularraren adostasunarekin baino. Erregistroan lizentzia bat inskribaturik badago, ukoa ezin erregistratuko da markaren titularrak egiaztatzen ez badu lizentzia-hartzaileari uko egiteko asmoaren berri eman diola; inskripzioa exekuzio-erregelamenduan ezarritako epean egingo da.

2. atala

Iraungitzeko kausak

51. artikulua. Iraungitzeko kausak

1. Erkidegoko markaren titularraren eskubideak iraungi direla deklaratuko da, Bulegoaren aurrean aurkezturiko eskaera baten bidez edo marka bat urratzeagatik baliaturiko akzio batean jarritako errekonbentzio-demanda baten bidez:

a) Baldin eta, bost urtez segidan, marka Erkidegoan egiazki erabili ez bada haren pean erregistraturik dauden produktu edo zerbitzuentzat, eta marka ez erabiltzea justifikatzen duten arrazoirik ez badago; hala ere, inork ezin alegatuko du Erkidegoko marka baten iraungitzea baldin eta, adierazi den epearen amaieratik errekonbentzio-demandaren eskaera aurkeztu bitarteko tartean, marka egiazki erabiltzen edo berrerabiltzen hasi bada; haatik, errekonbentzio-demandaren eskaera aurkeztu aurretiko hiru hilabeteko epean -eta epe hori ez da hasiko erabilerarik gabeko bost urteko aldi jarraitua amaitu baino lehen- egiazki erabiltzen edo berrerabiltzen hasi izana ez da kontuan hartuko baldin eta titularrak errekonbentzio-demandaren eskaera aurkez zitekeela jakin ondoren hasi badira erabiltzen edo berrerabiltzen hasteko prestaketak;

b) baldin eta marka, titularraren jardueragatik zein jarduera ezagatik, haren pean erregistraturik dagoen produktu edo zerbitzu bat adierazteko ohiko izen bihurtu bada merkataritzan;

c) baldin eta, titularrak markari haren pean erregistraturik dauden produktu edo zerbitzuentzat eman dion erabileraren edo titularraren baimenez eman zaion erabileraren ondorioz, markak jendea nahasaraz badezake, bereziki produktu edo zerbitzu horien izaera, kalitate edo jatorri geografikoari dagokionez.

2. Iraungitzeko kausa Erkidegoko markaren pean erregistraturik dauden produktu edo zerbitzu batzuentzat baino ez badago, titularraren eskubideen iraungitzea ez da deklaratuko direlako produktu edo zerbitzuentzat baino.

3. atala

Deuseztapenerako kausak

52. artikulua. Erabateko deuseztapenerako kausak

1. Erkidegoko marka deusez deklaratuko da, Bulegoaren aurrean aurkezturiko eskaera baten bidez edo marka bat urratzeagatik baliaturiko akzio batean jarritako errekonbentzio-demanda baten bidez:

a) Erkidegoko marka 7. artikuluaren xedapenak urratuz erregistratu denean;

b) titularrak, markaren eskaera aurkezterakoan, fede gaiztoz jokatu duenean.

2. Hala ere, nahiz eta Erkidegoko marka 7. artikuluaren 1. zenbakiko b), c) edo d) letretan xedaturikoa urratuz erregistratua izan, ezin deklaratuko da deusez baldin eta, eman zaion erabileraren kariaz, erregistratua izan ondoren izaera bereizgarri bat lortu badu erregistraturik dagoen produktu edo zerbitzuentzat.

3. Deuseztapenerako kausa Erkidegoko markaren pean erregistraturik dauden produktu edo zerbitzu batzuentzat baino ez badago, marka ez da deusez deklaratuko direlako produktu edo zerbitzuentzat baino.

53. artikulua. Deuseztapen erlatiborako kausak

1. Erkidegoko marka deusez deklaratuko da, Bulegoaren aurrean aurkezturiko eskaera baten bidez edo marka bat urratzeagatik baliaturiko akzio batean jarritako errekonbentzio-demanda baten bidez:

a) 8. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitako aurretiazko marka bat dagoenean, eta artikulu horren 1. edo 5. zenbakietan zerrendaturiko baldintzak betetzen badira;

b) 8. artikuluaren 3. zenbakian aurreikusitako marka bat dagoenean, eta zenbaki horretan zerrendaturiko baldintzak betetzen direnean;

c) 8. artikuluaren 4. zenbakian aurreikusitako aurretiazko eskubide bat dagoenean, eta zenbaki horretan zerrendaturiko baldintzak betetzen direnean.

2. Orobat deklaratuko da deusez Erkidegoko marka bat Bulegoaren aurrean aurkezturiko eskaera baten bidez edo marka bat urratzeagatik baliaturiko akzio batean jarritako errekonbentzio-demanda baten bidez, haren erabilera aurretiazko eskubide batengatik galaraz badaiteke, eskubide horien babesa arautzen duen Erkidegoko legeriaren edo zuzenbide nazionalaren arabera, eta, bereziki, hauengatik:

a) Izen-eskubide bat;

b) irudi-eskubide bat;

c) egile-eskubide bat;

d) jabetza industrialeko eskubide bat.

3. Erkidegoko marka ezin deklaratuko da deusez baldin eta, deuseztapeneskaera edo errekonbentzio-demanda aurkeztu aurretik, 1. edo 2. zenbakietan aurreikusitako eskubide baten titularrak espresuki baimendu badu marka hori erregistratzea.

4. Aurreko 1. edo 2. zenbakietan aiurreikusitako eskubideetariko baten titularrak, aurrez Erkidegoko marka deuseztatzea eskatu badu edo marka bat urratzeagatik baliaturiko akzio batean errekontzentzio-demanda aurkeztu, ezin aurkeztuko du beste deuseztapen-eskaerarik ez eta errekonbentzio-demandarik lehenengo demandaren alde alegatu zituen eskubide horietariko beste batean oinarriturik.

5. Aplikagarria izango da 52. artikuluaren 3. zenbakia.

54. artikulua. Tolerantziak eragindako iraungitzea

1. Erkidegoko marka baten titularrak Erkidegoko ondorengo marka bat bost urtean segidan Erkidegoan erabiltzen utzi badu, erabiltzen zela jakinda, jada ezin eskatuko du ondorengo marka deuseztatzea, ez eta hura erabiltzeari kontra egin ere, aurretiazko marka hartan oinarriturik, ondorengo markaren pean erabili diren produktu edo zerbitzuei dagokienez, non eta Erkidegoko ondorengo markaren eskaera ez den fede gaiztoz aurkeztu.

2. Erregelamendu honen 8. artikuluaren 2. zenbakian airreikusitako aurretiazko marka nazional baten titularrak, edo 8. artikuluaren 4. zenbakian airreikusitako aurretiazko beste zeinu batenak, Erkidegoko ondorengo marka bat bost urtean segidan utzi badu aurretiazko marka edo zeinu hori babesturik dagoen estatu kidean erabiltzen, erabiltzen zela jakinda, jada ezin eskatuko du deuseztapena, ez eta ondorengo marka erabiltzeari kontra egin ere, aurretiazko marka edo zeinu hartan oinarriturik, ondorengo markaren pean erabili diren produktu edo zerbitzuei dagokienez, non eta Erkidegoko ondorengo markaren eskaera ez den fede gaiztoz aurkeztu.

3. Artikulu honen 1. eta 2. zenbakietan aurreikusitako kasuetan, Er ki degoko ondorengo markaren titularrak ezin egingo dio kontra aurretiazko eskubidea erabiltzeari, nahiz eta jada eskubide hori alegatzerik ez izan Erkidegoko ondorengo markaren kontra.

4. atala

Iraungitzearen eta deuseztatzearen efektuak

55. artikulua. Iraungitzearen eta deuseztatzearen efektuak

1. Titularraren eskubide guztiak edo batzuk iraungi direla deklaratzeak hau dakar: Erkidegoko markak ez izatea, iraungitze-eskaeraren edo errekonbentziodemandaren datatik aurrera, erregelamendu honetan adierazitako efekturik. Alderdi-eskariz, iraungitzeko kausetarikoren bat gertatu zen lehenagoko data bat finkatu ahal izango da ebazpenean.

2. Deuseztapen-deklarazioak, erabatekoak zein partzialak, hau dakar: Erkidegoko markak ez izatea, hasiera-hasieratik, erregelamendu honetan adierazitako efekturik.

3. Hargatik eragotzi gabe xedapen nazionalak, nahiz markaren titularrak zabarkeriaz edo fede gaiztoz egindako kaltea konpontzeko errekurtsoei buruzkoak, nahiz bidegabeko aberasteari buruzkoak, marka iraungitzearen zein deuseztatzearen atzerako eraginak ez ditu ukituko:

a) Marka bat urratzearen gaineko ebazpenak, gauza epaituaren indarra lortu badute eta iraungitze- zein deuseztatze-ebazpena baino lehenago exekutatu badira;

b) iraungitze- zein deuseztatze-ebazpena baino lehenago egindako kontratuak, ebazpen hori baino lehen bete diren neurrian; hala ere, ekitate-arrazoiengatik, kontratuaren kariaz emandako zenbatekoak bihurtzea erreklamatu ahal izango da, egoerak justifikatzen duen neurrian.

5. atala

Bulegoaren aurrean jarririko iraungitze- eta deuseztatze-prozedura

56. artikulua. Iraungitze- zein deuseztatze-eskaera

1. Erkidegoko marka iraungitzeko zein deuseztatzeko eskaera bat aurkeztu ahal izango du Bulegoaren aurrean:

a) Erregelamendu honen 51. eta 52. artikuluetako kasuetan, zeinahi pertsona fisikok edo juridikok, bai eta fabrikatzaileak, ekoizleak, zerbitzu-emaileak, merkatariak zein kontsumitzaileak ordezkatzen dituen zeinahi elkartek ere, aplikagarria zaion legeriaren arabera gaitasun prozesala badu;

b) erregelamendu honen 53. artikuluaren 1. zenbakian zehazturiko kasuetan, 41. artikuluaren 1. zenbakian aurreikusitako pertsonek;

c) erregelamendu honen 53. artikuluaren 2. zenbakian zehazturiko kasuetan, xedapen horretan aipatzen diren aurretiazko eskubideen titularrek edo dagokion estatu kidearen legeriaren arabera direlako eskubideak baliatzeko ahalmena duten pertsonek.

2. Eskaera idazki ziodun batean aurkeztuko da. Ez da aurkeztutzat emango tasa ordaindu denean baino.

3. Iraungitze- zein deuseztatze-eskaera ez da onargarria izango estatu kide batek gai bereko eta kausa bereko eskaera bati buruz alderdi beren artean ebatzi duenean eta ebazpen horrek gauza epaituaren indarra duenean.

57. artikulua. Eskaera aztertzea

1. Iraungitze- zein deuseztatze-eskaera aztertu bitartean, Bulegoak alderdiei eskatuko die, behar adinbat aldiz, oharrak aurkez diezazkiotela, hark finkaturiko epean, hark bidali dizkien jakinarazpenei buruz edo gainerako alderdiengandik datozen adierazpenei buruz.

2. Erkidegoko markaren titularraren eskariz, iraungitze-prozeduran alderdi den Erkidegoko aurretiazko marka baten titularrak honen froga aurkeztu beharko du: deuseztatze-eskaeraren aurreko bost urteetan, Erkidegoko aurretiazko marka egiazki erabili dela Erkidegoan haren pean erregistraturik dauden eta deuseztatze-eskaeraren oinarri diren produktu edo zerbitzuentzat, edota marka ez erabiltzea justifikatzen duten arrazoiak badirela, baldin eta aurretiazko marka erregistratu zenetik gutxienez bost urte badira data horretan. Gainera, Erkidegoko markaren eskaera argitaratzen den datan gutxienez bost urte badira Erkidegoko aurretiazko marka erregistraturik dagoela, Erkidegoko aurretiazko markaren titularrak data horretan 42. artikuluaren 2. zenbakian zerrendaturiko baldintzak betetzen zirelako froga ere aurkeztu beharko du. Froga hori ezean, deuseztatze-eskaera ezetsiko da. Erkidegoko aurretiazko marka ez bada erabili haren pean erregistraturik dauden produktu edo zerbitzu batzuentzat baino, produktu edo zerbitzu horientzat baino ez da erregistratutzat joko duseztatze-eskaera aztertzeari dagokionez,.

3. Artikulu honen 2. zenbakia aplikatuko zaie 8. artikuluaren 2. zenbakiko a) letran aurreikusitako aurretiazko marka nazionalei, ulerturik aurretiazko marka nazionala babesturik dagoen estatu kidean erabiltzeak ordezten duela Erkidegoan erabiltzea.

4. Baliagarria baderitzo, Bulegoak adiskidetzeko eskaera egingo die alderdiei.

5. Iraungitze- zein deuseztatze-eskaera aztertzetik ondorioztatzen bada markaren erregistroari ezezkoa eman beharko zitzaiola haren pean erregistraturik dauden produktu edo zerbitzu guztientzat edo batzuentzat, Erkidegoko markaren titularraren eskubideak iraugitzat deklaratuko dira edo marka deusez deklaratuko da direlako produktu edo zerbitzuentzat. Bestela, iraungitze- zein deuseztatze-eskaera ezetsiko da.

6. Bulegoaren iraungitze- zein deuseztatze-eskaerari buruzko ebazpenaren aipamen bat inskribatuko da Erregistroan, ebazpena behin betikoa denean.

VII. TITULUA

ERREKURTSO PROZEDURA 58. artikulua. Errekurtsoa onartzen duten ebazpenak

1. Aurkakotza-ataletako, marken administrazioaren eta auzi juridikoen ataleko eta deuseztatze-ataletako aztertzaileen ebazpenek errekurtsoa onartuko dute. Errekurtsoak geldiera-efektua izango du.

2. Alderdietariko bati dagokionez prozedura bat amaitzen ez duen ebazpen bati ezin jarriko zaio errekurtsorik azken ebazpenarekin baino, salbu eta ebazpenak berak errekurtso independente bat aurreikusten badu.

59. artikulua. Errekurtsoa jartzeko eta prozeduran alderdi izateko onarturiko pertsonak

Prozedura batean emandako ebazpenak bere uziak ezetsi zaizkion zeinahi alderdik errekurritu ahal izango ditu. Prozedurako gainerako alderdiak ofizioz izango dira alderdi errekurtso-prozeduran.

60. artikulua. Epea eta forma

Errekurtsoa idatziz jarri beharko da Bulegoaren aurrean ebazpena jakinarazten den egunetik bi hilabeteko epean. Errekurtsoa ez da jarritzat joko errekurtso- tasa ordaintzen denean baino. Idazki bat aurkeztu beharko da errekurtsoaren arrazoiak azalduz, ebazpena jakinarazten den datatik lau hilabeteko epean.

61. artikulua. Ebazpenak berrikustea ex parte kasuetan

1. Errekurtsoa aurkeztu duen alderdia prozedurako alderdi bakarra denean eta aurkaratzen den ebazpena eman duen instantziak errekurtsoa onargarria eta funtsatua dela jotzen duenean, instantziak errekurtsoa baietsi beharko du.

2. Idazki zioduna jaso eta hilabeteko epean baiesten ez bada errekurtsoa, hura errekurtso-salari igorri beharko zaio berehala, edukiari buruzko erabakirik gabe.

62. artikulua. Ebazpenak berrikustea inter partes kasuetan

1. Errekurtsoa aurkeztu duen alderdiari beste batek kontra egiten dionean eta aurkaratzen den ebazpena eman duen instantziak errekurtsoa onargarria eta funtsatua dela jotzen duenean, instantziak errekurtsoa baietsi beharko du.

2. Errekurtsoa kasu honetan baino ez da baietsi ahal izango: aurkaratzen den ebazpena eman duen instantziak beste alderdiari jakinarazten badio errekurtsoa baiesteko asmoa duela eta alderdi horrek, jakinarazpena jasotzen duen datatik bi hilabeteko epean, hori onartzen badu.

3. Beste alderdiak, 2. zenbakian aipaturiko jakinarazpena jasotzen duenetik bi hilabeteko epean, aurkaraturiko ebazpena zuzentzea onartzen ez badu, eta horren deklarazio bat egiten badu edo finkaturiko epean deklaraziorik egiten ez badu, errekurtsoa errekurtso-salari igorriko zaio berehala, edukiari buruzko erabakirik gabe.

4. Hala ere, aurkaratzen den ebazpena eman duen instantziak jotzen badu, idazki zioduna jaso eta hilabeteko epean, errekurtsoa ez dela onargarria eta funtsatua, errekurtsoa errekurtso-salari igorriko dio berehala, edukiari buruzko erabakirik gabe, 2. eta 3. zenbakietan ezartzen diren neurriak hartu ordez.

63. artikulua. Errekurtsoa aztertzea.

1. Errekurtsoa onargarria bada, errekurtso-salak hura baiets daitekeen aztertuko du.

2. Errekurtsoa aztertu bitartean, errekurtso-salak alderdiei eskatuko die, behar adinbat aldiz, oharrak aurkez diezazkiotela, berak finkatuko dien epean, berak bidali dizkien jakinarazpenei edo gainerako alderdiengandik datozen adierazpenei buruz.

64. artikulua. Errekurtsoari buruzko ebazpena

1. Errekurtsoaren edukia aztertutakoan, errekurtso-salak errekurtsoari buruzko ebazpena emango du. Esku izango du, nahiz aurkaturiko ebazpena eman zuen instantziaren eskumenak baliatzeko, nahiz auzia instantzia hari itzultzeko, hark betearaz dezan.

2. Errekurtso-salak auzia itzultzen badu, aurkaraturiko ebazpena eman zuen instantziak betearaz dezan, instantzia horrentzat lotura-indarrekoak izango dira errekurtso-salaren ebazpenaren arrazoiak eta xedapenezko zatia, auziaren egitateak berberak diren neurrian.

3. Errekurtso-salen ebazpenek ez dute efekturik izango 65. artikuluaren 5. zenbakian aipaturiko epea amaitzen denetik baino, edo, epe horren barruan Justizia Auzitegiaren aurrean errekurtsoa jarri bada, errekurtso hori ezesten denetik baino.

65. artikulua. Justizia Auzitegiaren aurrean errekurtsoa jartzea

1. Errekurritutako auzien gainean errekurtso-salek emandako ebazpenen kontra errekurtsoa jarri ahal izango da Justizia Auzitegian.

2. Errekurtsoa hauetan funtsatuko da: eskumenik eza; formaren funtsezko urratzea; Tratatua, erregelamendu hau edo beronen aplikazioari buruzko zeinahi arau juridiko urratzea, edo boterea desbideratzea.

3. Justizia Auzitegia eskudun izango da bai aurkaturiko ebazpena deuseztatzeko bai aldatzeko.

4. Errekurtso-salaren aurrean jarraituriko prozeduran alderdi diren guztiek jarri ahal izango dute errekurtsoa, errekurtso-salaren ebazpenak haien uziak baietsi ez dituen neurrian.

5. Justizia Auzitegian errekurtsoa jartzeko, bi hilabeteko epea izango da, errekurtso-salaren ebazpena jakinarazten denetik.

6. Bulegoa beharturik egongo da Justizia Auzitegiaren epaia betetzeko beharrezko diren neurriak hartzera.

VIII. TITULUA

ERKIDEGOKO MARKA KOLEKTIBOAK 66. artikulua. Erkidegoko marka kolektiboak

1. Erkidegoko marka kolektibo izan daitezke eskaera aurkeztean hala izendatu diren eta beren titular den elkarteko kideen produktu edo zerbitzuak beste enpresa batzuen produktu edo zerbitzuetatik bereizteko egokiak diren Erkidegoko markak. Fabrikatzaile, ekoizle, zerbitzu-emaile edo merkatarien elkarteek eskatu ahal izango dituzte Erkidegoko marka kolektiboak, baldin eta, aplikagarria zaien legeriaren arabera, beren izenean edonolako eskubide eta eginbideren titular izateko, kontratuak zein egintza juridikoak egiteko gaitasuna badute eta gaitasun juridikoa badute, eta baita zuzenbide publikoko pertsona juridikoek ere.

2. Erregelamendu honen 7. artikuluaren 1. zenbakiko c) letran xedaturikoa gorabehera, Erkidegoko marka kolektibo izan daitezke, 1. zenbakiaren arabera, merkataritzan produktu edo zerbitzuen jatorri geografikoa adierazteko balio dezaketen zeinu edo adierazgarriak. Marka kolektiboak ematen duen eskubideak ez dio ahalbiderik emango haren titularrari hirugarren bati debekatzeko zeinu edo adierazgarri horiek merkataritzan erabiltzea, betiere industria zein merkataritza gaiei buruzko praktika zintzoen arabera erabiltzen badira; bereziki, marka hori ezin baliatuko da izendapen geografiko bat erabiltzeko baimena duen hirugarren baten aurka.

3. Erregelamendu honen xedapenak aplikatuko zaizkie Erkidegoko marka kolektiboei, 67. artikulutik 74.era bitartekoetan kontrako xedapenenik aurreikusten ez bada.

67. artikulua. Markaren erabilerarako erregelamendua

1. Erkidegoko marka kolektibo baten titularrak erabilera-erregelamendu bat aurkeztu beharko du ezarritako epean.

2. Erabilera-erregelamenduan, marka erabiltzeko baimena duten pertsonak eta elkarteko bazkide izateko baldintzak adierazi beharko dira, eta, marka erabiltzeko baldintzarik bada, baita baldintza horiek ere, zehapenak barne. 66. artikuluaren 2. zenbakian aipaturiko erabilera-erregelamenduak markaren titular den elkarteko bazkide egiteko baimena eman beharko dio delako eskualde geografikokoak diren produktu edo zerbitzuak dituen zeinahi pertsonari.

68. artikulua. Eskaera ezestea

1. Erkidegoko marka kolektibo baten eskaera ezetsi egingo da, 36. eta 37. artikuluetan Erkidegoko markaren eskaera ezesteko aurreikusitako arrazoengatik ez ezik, 66. edo 67. artikuluetan xedaturikoa betetzen ez denean edo erabilera-erregelamendua ordena publikoaren edo ohitura onen kontrakoa denean ere.

2. Orobat ezetsiko da Erkidegoko marka kolektibo baten eskaera markaren izaeraren edo esanahiaren inguruan jendea nahasarazteko arriskua dagoenean; bereziki, marka kolektibo bat ez den beste zerbaiten itxura emateko aukera uzten duenean.

3. Eskaera ez da ezetsiko, baldin eta eskatzaileak, erabilera-erregelamendua aldatuz, 1. eta 2. zenbakietan adierazitako betekizunak betetzen baditu.

69. artikulua. Hirugarren batzuen oharrak

40. artikuluan aipaturiko kasuez gainera, artikulu hartan aurreikusitako zeinahi pertsona edo elkartek zuzendu ahal izango dizkio Bulegoari ohar idatziak, 68. artikuluaren kariaz Erkidegoko marka kolektiboaren eskaera ezetsi behar izateko dagoen arrazoi berezian oinarriturik.

70. artikulua. Marka erabiltzea

Erkidegoko marka kolektibo bat erabiltzeko ahalmena duen zeinahi pertsonak erregelamendu honen xedapenen arabera erabiliko du marka hori, betiere erregelamendu horrek Erkidegoko marka erabiltzeko ezartzen dituen gainerako baldintzak betetzen badira.

71. artikulua. Markaren erabilerarako erregelamendua aldatzea

1. Erkidegoko marka kolektiboaren titularrak Bulegoaren menera jarri beharko du aldaturiko erabilera-erregelamendu oro.

2. Aldaketaren aipamena ez da erregistratuko erabilera-erregelamenduak 67. artikuluaren betekizunak betetzen ez dituenean edo 68. artikuluan adierazitako ezespen-arrazoietarikoren bat duenean.

3. Aldaturiko erabilera-erregelamenduari aplikagarria izango zaio 69. artikulua.

4. Erregelamendu hau aplikatzeari dagokionez, erabilera-erregelamenduak ez du efekturik sortuko aldaketaren aipamena erregistroan inskribatzen den datatik aurrera baino.

72. artikulua. Marka urratzeagatik akzioa baliatzea

1. Erregelamendu honen 22. artikuluaren 3. eta 4. zenbakietako xedapenak, lizentzia-hartzaileen eskubideei buruzkoak, orobat aplikatuko zaizkio Erkidegoko marka kolektibo bat erabiltzeko ahamena duen pertsona orori.

2. Erkidegoko marka kolektibo baten titularrak, marka erabiltzeko ahalmena duten pertsonen izenean, marka baimenik gabe erabiltzeagatik pertsonok izan duten kaltea ordain dadila erreklamatu ahal izango du.

73. artikulua. Iraungitzeko kausak

51. artikuluan adierazitako kausengatik ez ezik, kasu hauetan ere Er ki dego ko marka kolektibo baten titularraren eskubideak iraungi direla deklaratuko da, Bulegoaren aurrean aurkezturiko eskaera baten bidez edo marka urratzeagatik baliaturiko akzio batean jarritako errekonbentzio-demanda baten bidez:

a) Titularrak arrazoizko neurririk hartzen ez badu erabilera-erregelamenduan erabilerarako ezarritako baldintzekin bat ez datorren zeinahi erabilera eragozteko; erabilera-erregelamendua aldatu balitz, aldaketa hori erregistroan aipatuko zen;

b) titularrak markari eman dion erabileraren ondorioz, markak jendea nahasaraz badezake, 68. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera;

c) erabilera-erregelamenduaren aldaketa erregistroan aipatzerakoan 71. artikuluaren 2. zenbakiaren xedapenak urratu badira, non eta markaren titularra, erabilera-erregelamenduari beste aldaketa bat eginez, xedapenok ezarritako betekizunetara errenditzen ez den.

74. artikulua. Deuseztatzeko kausak

52. eta 53. artikuluan adierazitako kausengatik ez ezik, 68. artikuluan xedaturikoaren aurka erregistratu denean ere deusez deklaratuko da Erkidegoko marka kolektibo bat, Bulegoaren aurrean aurkezturiko eskaera baten bidez edo marka urratzeagatik baliaturiko akzio batean jarritako errekonbentzio-demanda baten bidez, non eta markaren titularra, erabilera-erregelamendua aldatuz, xedapenok ezarritako betekizunetara errenditzen ez den.

IX. TITULUA

PROZEDURA XEDAPENAK

1. atala

Xedapen orokorrak

75. artikulua. Ebazpenak arrazoitzea

Bulegoak emandako ebazpenak arrazoituak izango dira. Ebazpenok ezin oinarrituko dira alderdiek haiei buruz iritzia eman ahal izan duten arrazoietan baino.

76. artikulua. Egitateak ofizioz aztertzea

1. Prozeduraren denboran, Bulegoak egitateak ofizioz aztertuko ditu; hala ere, erregistroari ezezkoa emateko arrazoi erlatiboei buruzko prozedura batean, alderdiek alegaturiko frogabideak eta aurkezturiko eskaerak baino ez dira aztertuko.

2. Bulegoak esku izango du kontuan ez hartzeko alderdiek alegatu ez dituzten egitateak edo epearen barruan aurkeztu ez dituzten frogak.

77. artikulua. Ahozko prozedura

1. Bulegoak ahozko prozedura erabiliko du, nahiz ofizioz, nahiz prozedurako alderdietarikoren baten eskariz, baliagarri irizten badio.

2. Aztertzaileen, aurkakotza-atalaren, marken administrazioaren eta auzi juridikoen atalaren aurrean eramaten den ahozko prozedura ez da izango publikoa.

3. Ahozko prozedura, ebazpenaren irakurketa barne, publikoa izango da deuseztatze-atalaren eta errekurtso-salen aurrean, salbu eta auzia planteatu zaion instantziak kontrakoa erabakitzen badu, publiko izateak eragozpen larri eta justifikaziorik gabeak dakarzkionean bereziki prozedurako alderdietarikoren bati.

78. artikulua. Instrukzioa

1. Bulegoaren aurrean jarraituriko zeinahi prozeduratan, instrukzio-zuzemen hauek egin ahal izango dira bereziki:

a) Alderdiei entzuera ematea;

b) informazioa eskatzea;

c) agiriak eta laginak aurkeztea;

d) lekukoei entzuera ematea;

e) adituen txostenak;

f ) zinpeko deklarazio idatziak edo hotsandiko deklarazioak edo, egiten diren estatuko legeriaren arabera, efektu baliokideak dituztenak.

2. Bere aurrean auzia aurkezten den zerbitzuak bere kideetariko bati enkargatu ahal izango dio egin ditzala instrukzio-zuzemenak.

3. Bulegoak irizten badio beharrezkoa dela alderdi batek, lekuko batek edo aditu batek ahoz deklaratzea, beraren aurrean agertzeko eskatuko dio delako pertsonari.

4. Bulegoak lekukoei edo adituei emango dien entzueraren berri emango zaie alderdiei. Alderdiek eskubidea izango dute aurrean egoteko eta lekukoari zein adituari galderak egiteko.

79. artikulua. Jakinarazpena

Bulegoak ofizioz jakinaraziko ditu ebazpen guztiak eta haren aurrean agertzeko eskaera guztiak, bai eta adierazpenak ere, baldin eta adierazpenok epe bat irekitzen dutenak badira edo haien jakinarazpena erregelamendu honen beste xedapen batzuetan edo exekuzio-erregelamenduan aurreikusia badago edo Bulegoko presidenteak ezartzen badu.

80. artikulua. Deuseztatzea eta errebokatzea

1. Bulegoak erregistroan egin duen inskripzio batek edo eman duen ebazpen batek prozeduran izandako hutsegite nabarmen bat badu eta hutsegite hori Bulegoari egoztekoa bada, Bulegoak inskripzioa deuseztatuko du eta ebazpena errebokatuko. Prozeduran alderdi bakar bat badago eta inskripzioak zein egintzak haren eskubideak kaltetzen baditu, inskripzioa deuseztatu edo egintza errebokatu beharko da, nahiz eta hutsegitea ez izan nabarmena alderdi horrentzat.

2. Aurreko 1. zenbakian aipaturiko deuseztatze edo errebokatze hori inskripzioa egin duen edo ebazpena eman duen organoak egingo du, ofizioz zein prozedurako alderdietariko baten eskariz. Deuseztatzea zein errebokatzea sei hilabeteko epean egingo da, erregistroan egindako inskripzioaren datatik edo ebazpena eman zen datatik kontaturik, aurrez entzuera emanik prozedurako alderdiei, eta baita erregistroan inskribaturik dauden delako Erkidegoko markaren gainean eskubideak izan ditzaketen titularrei ere.

3. Artikulu honek ez du eragotziko alderdiek 58. eta 65. artikuluen arabera errekurtsoa jartzeko duten ahalmena, ez eta, exekuzio-erregelamenduak finkaturiko formak eta baldintzak betez, hizkuntza-hutsegiteak zein transkripziozkoak eta Bulegoaren erabakietan izandako hutsegite nabarmenak edo markaren erregistroan zein erregistroa argitaratzean Bulegoari egotz dakizkiokeen hutsegiteak zuzentzeko aukera ere.

81. artikulua. Restitutio in integrum

1. Erkidegoko marka baten eskatzaileari zein titularrari edo Bulegoaren aurrean jarraituriko prozedura bateko zeinahi alderdiri bere eskubideak berrezarriko zaizkio, aurrez eskaera eginik, baldin eta, egoerak eskaturiko ardura guztia jarriagatik, eperen bat bete ezin izan badu Bulegoari dagokionez eta ezintasun horren ondorio zuzena, erregelamendu honen xedapenen kariaz, eskubide bat edo errekurtsorako bide bat galtzea izan bada.

2. Eskaera idatziz egin beharko da, eragozpena bukatzen denetik bi hilabeteko epean. Bete ez den egintza epe horretan bete beharko da. Eskaera, onartua izateko, urtebeteko epean egin beharko da, bete ez den epea amaitzen denetik kontaturik. Erregistroa berritzeko eskaera aurkeztu ez bada edo berritze-tasak ordaindu ez badira, 47. artikuluaren 3. zenbakiko hirugarren esaldian aipatzen den sei hilabeteko epe gehigarria kenduko zaio urtebeteko aldiari.

3. Eskaera arrazoitu egin beharko da eta haren alde alegatzen diren egitateak eta justifikazioak adierazi. Restitutio in integrum delako tasa ordaindutakoan baino ez da emango aurkeztutzat.

4. Bete ez den egintzari buruz erabakitzeko eskudun den organoak ebatziko du eskaeraren inguruan.

5. Artikulu honetako xedapenak ez zaizkie aplikatuko artikulu honen 2. zenbakian, 41. artikuluaren 1. eta 3. zenbakietan eta 82. artikuluan aurreikusitako epeei.

6. Erkidegoko marka baten eskatzaileari edo titularrari bere eskubideak berrezarri zaizkionean, hark ezin alegatuko ditu bere eskubideak hirugarren baten kontra, baldin eta hirugarren horrek, fede onez, Erkidegoko markaren zeinu berdina edo antzekoa zuten produktuak merkaturatu edo zerbitzuak eman baditu eskaeraren edo Erkidegoko markaren gaineko eskubidea galdu denetik eskubide horren berrezartze-aipamena argitaratu arteko denboran.

7. Erkidegoko marka baten eskatzaileari edo titularrari bere eskubideak berrezartzen dizkion ebazpenaren kontra hirugarrengotza jarri ahal izango du, eskubidearen berrezarpenaren aipamena argitaratzen den datatik bi hilabeteko epean, 6. zenbakiko xedapena balia dezakeen hirugarrenak.

8. Artikulu honek ez dio eragingo estatu kide batek restitutio in integrum delakoa emateko eskubideari erregelamendu honek aurreikusten dituen eta estatu horren agintariei buruz bete beharrekoak diren epeei dagokienez.

82. artikulua. Prozeduraren antzinatasuna

1. Erkidegoko marka baten eskatzaileak zein titularrak edo Bulegoaren aurrean jarraituriko prozedura bateko zeinahi alderdik, eperen bat bete ez badu Bulegoari dagokionez, prozeduraren antzinatasuna lortu ahal izango du, aurrez eskaera eginik, baldin eta, eskaera hori aurkezteko unean, egin gabeko egintza bete badu. Eskaera ez da onargarria izango bete gabeko epearen amaieratik bi hilabeteko epean baino. Eskaera ez da aurkeztutzat emango prozeduraren antzinatasunaren tasa ordaindu denean baino.

2. Artikulu hau ez zaie aplikatuko artikulu hauetan aurreikusitako epeei: 25. artikuluaren 3. zenbakia, 27. artikulua, 29. artikuluaren 1. zenbakia, 33. artikuluaren 1. zenbakia, 36. artikuluaren 2. zenbakia, 41. artikulua, 42. artikulua, 47.artikuluaren 3. zenbakia, 60.artikulua, 62. artikulua, 65. artikuluaren 5. zenbakia, 81. artikulua, 112. artikulua; ez eta artikulu honetan eta antzinatasun-erregelamenduan, eskaera gordailutu ondoren, hauek aldarrikatzeko aurreikusitakoei: 30. artikuluaren araberako lehentasun bat, 33. artikuluaren araberako antzinatasun-lehentasun bat edo 34. artikuluaren araberako antzinatasun bat.

3. Egin gabeko egintzari buruz erabakitzeko eskudun den organoak ebatziko du eskaeraren inguruan.

4. Bulegoak eskaera baiesten duen kasuan, epea ez betetzearen ondorioak gertatu gabekotzat joko dira.

5. Bulegoak eskaera atzera botatzen duen kasuan, tasa itzuliko da.

83. artikulua. Printzipio orokorrak eredu

Erregelamendu honetan, exekuzio-erregelamenduan, tasei buruzko erregelamenduan edo errekurtso-salen prozedura-erregelamenduan prozedura-xedapenik ezean, Bulegoak estatu kideek gaiari buruz onarturiko printzipio orokorrak hartuko ditu kontuan.

84. artikulua. Finantza-eginbideen amaiera

1. Tasak ordaintzea galdatzeko Bulegoak duen eskubideak tasa sortu den urte zibilaren amaieratik lau urtera preskribatuko du.

2. Tasak itzultzearen gaian edo tasak ordaintzea dela-eta Bulegoak egindako gehiegizko bilketaren gaian haren aurka baliatzeko eskubideek lau urtera preskribatuko dute, eskubidea sortu zen urte zibilaren amaieratik hasita.

3. Aurreko 1. eta 2. zenbakietan aurreikusitako epea, 1. zenbakian aurreikusitako kasuan, tasa ordaintzeko errekerimendu baten bidez etengo da eta, 2. zenbakian aurreikusitako kasuan, eskubide hori baliarazteko eskari-orri baten bidez. Eten zen datatik hasiko da berriro kontatzen epea. Gehienez ere, sei urteren buruan amaituko da, lehendabizikoz hasi zen urte zibilaren amaieratik kontaturik, non eta ez den auzitegien aurrean akzio bat abiatu eskubide hori baliarazteko; kasu horretan, epea ez da amaituko urtebete baino lehen, ebazpenak gauza epaituaren indarra duen datatik kontaturik.

2. atala

Kostuak

85. artikulua. Gastuak banatzea

1. Aurkakotza-, iraungitze-, deuseztatze-edo errekurtso-prozedura bateko alderdi garaituaren gain joango dira beste alderdiak ordaindutako tasak, eta, hargatik eragotzi gabe 119. artikuluaren 6. zenbakian xedaturikoa, baita alderdi horrek berak ordaindu dituen eta prozeduretarako ezinbestekoak izan diren gastu guztiak, joan-etorri eta egonaldien gastuak eta agente, aholkulari edo abokatu baten ordainsariak barne, exekuzio-erregelamenduan ezarritako baldintzen arabera gastu mota bakoitzerako tarifak gainditu gabe.

2. Hala ere, alderdi batek auziaren elementu batean edo batzuetan eta besteak beste batean edo beste batzuetan galtzen dutenean edo ekitateak hala eskatzen duenean, aurkakotza-atalak, deuseztatze-atalak edo errekurtso-salak gastuak beste era batera banatzea erabakiko du.

3. Erkidegoko markaren eskaera, aurkakotza, iraungitze-, deuseztatze- edo errekurtso-eskaera erretiratuz zein Erkidegoko markaren erregistroa berritu gabe utziz edo hari uko eginez prozedurari amaiera ematen dion alderdiaren gain joango dira tasak eta baita beste alderdiak 1. eta 2. zenbakietan aurreikusitako baldintzetan ordaindutako gastuak ere.

4. Largespen-kasuan, aurkakotza-atalak, deuseztatze-atalak edo errekurtsosalak askatasuna izango du gastuak finkatzeko.

5. Alderdiek aurreko zenbakietan xedaturikoaz besteko gastu-likidazio bat hitzartzen badute aurkakotza-atalaren, deuseztatze-atalaren edo errekurtso- salaren aurrean, dagokion salak edo atalak hitzarmen hori kontuan hartuko du.

6. Aurkakotza-atalak edo deuseztatze-atalak edo errekurtso-salak finkatuko du aurreko zenbakien arabera itzuli beharreko gastuen zenbatekoa, gastuok Bulegoari ordainduriko tasak eta ordezkaritza-gastuak baino ez direnean. Beste kasu guztietan, errekurtso-salako idazkariak edo aurkakotza-ataleko zein deuseztatze- ataleko pertsonalaren arteko kide batek finkatuko du aurrez eskaera eginik itzuli beharreko gastuen zenbatekoa.

Eskaria ez da onargarria izango bi hilabeteko epean baino, gastuak finka daitezela eskatzea eragin duen erabakia behin betikoa den datatik kontaturik. Ezarritako epean aurkezturiko eskariz, zenbateko hori aldatu ahal izango da, aurkakotza-atalak, deuseztatze-atalak edo errekurtso-salak emandako ebazpen baten bidez.

86 artikulua. Gastuen zenbatekoa finkatzen duten ebazpenak exekutatzea

1. Bulegoak gastuak finkatzeko emandako behin betiko ebazpen orok exekuziozko izaera izango du.

2. Nahitaezko exekuzioa berori gertatzen den lurraldeari dagokion estatuan indarrean dauden prozedura zibileko arauek eraenduko dute. Exekuzioagindua idatziz jasoko du, tituluaren benetakotasuna egiaztatzea beste kontrolik gabe, estatu kide bakoitzeko gobernuak hartarako izendatzen duen agintari nazionalak, eta gobernu horrek agintari horren berri emango die Bulegoari eta Justizia Auzitegiari.

3. Alderdi interesdunaren eskariz izapide horiek egindakoan, alderdi interesdunak nahitaezko-exekuzioa eskatu ahal izango du, zuzenean eskatuz organo eskudunak esku har dezala, legeria nazionalaren arabera.

4. Nahitaezko exekuzioa ezin utziko da geldieran Justizia Auzitegiaren ebazpenez baino. Hala ere, exekuzio-neurrien baliozkotasuna kontrolatzea dagokion herrialdeko auzitegien eskumena izango da.

3. atala

Informazioa jendearen eta estatu kideetako agintarien agerian jartzea

87. artikulua. Erkidegoko marken erregistroa

Bulegoak erregistro bat eramango du, Erkidegoko marken erregistroa deitua, eta hartan inskribatuko dira erregelamendu honen zein exekuzio-erregelamenduaren arabera erregistratu edo aipatu beharreko oharpenak. Erregistroa agerian egongo da jendeak kontsultatzeko.

88. artikulua. Jendeak kontsultatzea

1. Oraindik argitaratu ez diren Erkidegoko markaren eskaerei buruzko espedienteak ezin jarriko dira agerian jendeak kontsulta ditzan eskatzailearen adostasunarekin baino.

2. Norbaitek frogatzen badu Erkidegoko marka baten eskatzaileak esan duela ezen, marka erregistratu ondoren, erregistro horretaz baliatuko dela beraren kontra egiteko, eskaera argitaratu aurretik eta eskatzailearen adostasunik gabe kontsultatu ahal izango du espedientea.

3. Erkidegoko markaren eskaera argitaratutakoan, eskaera horren eta Erkidegoko markaren espedienteak agerian jarriko dira, hala eskatzen denean, jendeak kontsulta ditzan.

4. Hala ere, espedienteak 2. eta 3. zenbakien arabera jendeak kontsulta ditzan agerian jartzen direnean, agiri batzuk kendu ahal izango dira espedienteetatik exekuzio-erregelamenduaren xedapenen arabera.

89. artikulua. Aldikako argitalpenak

Bulegoak hauek argitaratuko ditu aldika:

a) Erkidegoko marken buletin bat; buletin horretan, Erregistroan egin diren Erkidegoko marken inskripzioak agertuko dira, eta baita erregelamendu honen zein exekuzio-erregelamenduaren arabera argitaratzea nahitaezkoa den beste oharpen guztiak ere;

b) aldizkari ofizial bat; aldizkari horretan, Bulegoko presidentearengandik datozen adierazpen eta informazioak agertuko dira, eta baita erregelamendu honi edo beronen aplikazioari buruzko beste zeinahi informazio ere.

90. artikulua. Administrazio-lankidetza

Erregelamendu honetan zein legeria nazionaletan kontrako xedapenik ezean, Bulegoak eta estatu kideetako jurisdikzioak zein beste agintari eskudun batzuek elkarri lagunduko diote, aurrez eskaera eginik, elkarri informazioa edo espedienteak emanez. Bulegoak jurisdikzioei, fiskaltzei edo jabetza industrialeko zerbitzu nagusiei espedienteak igortzen dizkienean, adierazpenak ez ditu bete beharko 88. artikuluan ezarritako murrizteak.

91. artikulua. Argitalpenak trukatzea

1. Bulegoak eta estatu kideetako jabetza industrialeko zerbitzu nagusiek, aurrez eskaera eginik, beren argitalpenen ale bat edo gehiago trukatuko dituzte elkarren artean, beren beharretarako eta doan.

2. Bulegoak argitalpenak trukatzeari edo igortzeari buruzko hitzarmenak egin ahal izango ditu.

4. atala

Ordezkaritza

92. artikulua. Ordezkaritzari buruzko printzipio orokorrak

1. Artikulu honen 2. zenbakian xedaturikoa salbu, inork ez du bere burua ordezkatu beharrik izango Bulegoaren aurrean.

2. Hargatik eragotzi gabe 3. zenbakiko bigarren esaldian xedaturikoa, Erkidegoan helbiderik, egoitzarik edo industria- zein merkataritza-establezimendu egiazko eta seriorik ez duten pertsona fisiko zein juridikoek beren buruak ordezkatu beharko dituzte Bulegoaren aurrean 93. artikuluaren 1. zenbakiaren arabera, erregelamendu honek sorturiko zeinahi prozeduratan, salbu eta Erkidegoko markaren eskaera bat aurkezteko; exekuzio-erregelamenduan beste salbuespen batzuk ezarri ahal izango dira.

3. Erkidegoan helbidea edo egoitza edo industria- zein merkataritza-establezimendu egiazko eta serio bat duten pertsona fisiko zein juridikoek enplegatu baten bidez jardun ahal izango dute Bulegoaren aurreran. Zenbaki honetan aurreikusitako pertsona juridikoren baten izenean diharduen enplegatuak pertsona hari ekonomikoki lotuak dauden beste pertsona juridiko batzuentzat ere jardun ahal izango du, baita beste pertsona juridiko horiek Erkidegoan helbiderik, egoitzarik edo industria- zein merkataritza-establezimendu egiazko eta seriorik ez badute ere.

4. Exekuzio-erregelamenduak finkatuko du noiz eta zer baldintzatan aurkeztu behar dion enplegatu batek Bulegoari espedientean sartu beharreko ahalorde sinatu bat.

93. artikulua. Ordezkaritza profesionala

1. Hauek baino ezin izango dute pertsona fisiko zein juridikoen ordezkaritza Bulegoaren aurrean:

a) Zeinahi abokatuk, estatu kide bateko lurraldean jarduteko ahalmena badu eta lan-helbidea Erkidegoan badu, estatu horretan marken arloan ordezkari gisa jardun dezakeen neurrian;

b) Bulegoak hartarako bere ardurapean izango duen zerrenda batean inskribaturiko ordezkari baimenduek. Exekuzio-erregelamenduak finkatuko du Bulegoaren aurrean jarduteko ordezkariek noiz eta zer baldintzatan aurkeztu beharko dioten Bulegoari espedientean sartu beharreko ahalorde sinatu bat. Bulegoaren aurrean jarduteko ordezkariek ahalorde sinatu bat gordailutuko dute Bulegoan; ahalorde hori espedientean sartu beharko da eta ahalorde motak exekuzio-erregelamenduan zehaztuko dira.

2. Ordezkari baimenduen zerrendan inskribatu ahal izango da baldintza hauek betetzen dituen zeinahi pertsona fisiko:

a) Estatu kideetariko bateko nazionalitatea izatea;

b) lan-helbidea edo lantokia Erkidegoan izatea;

c) marken arloan, estatu kide bateko jabetza industrialeko zerbitzu nagusiaren aurrean pertsona fisiko zein juridikoak ordezkatzeko ahalmena izatea.

Estatu horretan berariazko kalifikazio profesionalik behar ez bada ahalmen hori izateko, Bulegoaren zerrendan inskribatuak izatea eskatzen duten eta marken arloan estatu horretako jabetza industrialeko zerbitzu nagusiaren aurrean jarduten duten pertsonek gutxienez bost urtean ohikotasunez hortan jardunak izan beharko dute.

Hala ere, estatu kide bateko jabetza industrialeko zerbitzu nagusiaren aurrean marken arloan pertsona fisiko zein juridikoak ordezkatzeko kalifikazio profesionala -estatu horrek ezarritako araudiaren arabera- ofizialki aitortua duten pertsonak salbuetsirik egongo dira lanbidean jarduteari buruzko baldintza horretatik.

3. Inskripzioa egiteko, aurrez eskari-orria aurkeztu beharko da eta, harekin batera, 2. zenbakian aurreikusitako baldintzak betetzen direla adierazten duen ziurtapen bat, delako estatu kideko jabetza industrialeko zerbitzu nagusiak emana.

4. Bulegoaren presidenteak salbuespen bat egin ahal izango du:

a) 2. zenbakiaren c) letrako bigarren esaldian aurreikusitako betekizunari dagokionez, eskaera-orria izenpetzen duenak beharrezko kalifikazioa beste modu batera lortu duelako froga aurkezten duenean;

b) berariazko egoera batean oinarrituriko kasuetan, 2. zenbakiaren a) letran aurreikusitako betekizunari dagokionez.

5) Exekuzio-erregelamenduak zehaztuko du zein baldintzatan kendu ahal izango den pertsona bat ordezkari baimenduen zerrendatik.

X. TITULUA

ESKUMENA ETA PROZEDURA ERKIDEGOKO MARKEI BURUZKO AKZIO JUDIZIALEN GAIETAN

1. atala

44/2001 (EE) Erregelamendua aplikatzea

94. artikulua. 44/2001 (EE) Erregelamendua aplikatzea

1. Erregelamendu honetan kontrako xedapenik ezean, 44/2001 (EE) Erregelamenduaren xedapenak aplikagarriak izango zaizkie Erkidegoko markei buruzko eta Erkidegoko marken eskaerei buruzko prozedurei, eta baita Erkidegoko marketan edo marka nazionaletan oinarriturik abiaturiko aldi bereko zein hurrenez hurrengo akzioei buruzko prozedurei ere.

2. Erregelamendu honen 96. artikuluan aurreikusitako akzio eta demandetatik ondorioztaturiko prozedurei dagokienez:

a) Ez dira aplikagarriak izango 44/2001 (EE) Erregelamenduaren 2. artikulua, 4. artikulua, 5.artikuluaren 1., 3., 4., eta 5. puntuak, ez eta 31. artikulua;

b) 44/2001 (EE) Erregelamenduaren 23. eta 24. artikuluak aplikagarriak izango dira erregelamendu honen 97. artikuluaren 4. zenbakian aurreikusitako mugen barruan;

c) estatu kide batean helbidea duten pertsonei aplikatzen zaizkien 44/2001 (EE) Erregelamenduaren II. kapituluko xedapenak estatu kide batean helbiderik ez baina establezimendu bat duten pertsonei ere aplikatuko zaizkie.

2. atala

Erkidegoko marken urratze- eta baliozkotasun-gaietako auziak

95. artikulua. Erkidegoko marken auzitegiak

1. Estatu kideek ahalik eta lehenengo eta bigarren auzialdiko auzitegi gutxien izendatuko dituzte, beren lurraldeetan, erregelamendu honek esleitzen dizkien funtzioak betetzeko; aurrerantzean, "Erkidegoko marken auzitegiak" deituko zaie auzitegioi.

2. Estatu kide bakoitzak Erkidegoko marken auzitegien zerrenda bat jakinaraziko dio Batzordeari, 40/94 (EE) Erregelamendua indarrean sartzen denetik hiru urteko epean, haien izena eta lurralde-eskumena zein den adieraziz.

3. Dagokion estatu kideak, 2. zenbakian aurreikusitako zerrenda jakinarazi ondoren zeinahi aldaketa gertatzen bada auzitegi horien kopuru, izen zein lurralde- eskumenaren inguruan, luzamendurik gabe jakinaraziko dio Batzordeari aldaketa hori.

4. Batzordeak 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako informazioak jakinaraziko dizkie eskatu kideei; informazio horiek Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

5. Estatu kide batek 2. zenbakian aurreikusitako jakinarazpena egiten ez duen bitartean, 96. artikuluan aurreikusitako akzio edo demanda batetik ondorioztatzen den eta, 97. artikuluaren kariaz, estatu haren eskumena den prozedura oro, delako estatuan erregistraturiko marka nazional bati buruzko prozedura bat balitz lurralde- eta esleipen-eskumena lukeen estatuko auzitegiaren aurrean jarraituko da.

96. artikulua. Eskumena urratze- eta baliozkotasun-gaietan

Erkidegoko marken auzitegiek eskumen esklusiboa izango dute:

a) Erkidegoko marka bat urratzeagatik eta -legeria nazionalak onartzen badu- urratzen saiatzeagatik abiaturiko zeinahi akziotarako;

b) urraketarik ez dagoela egiaztatzeko akzioetarako, legeria nazionalak onartzen baditu;

c) erregelamendu honen 9. artikuluaren 3. zenbakiko bigarren esaldian aurreikusitako egitateen ondorioz abiaturiko zeinahi akziotarako;

d) erregelamendu honen 100. artikuluan aurreikusten diren markaren iraungitze zein deuseztatzeagatiko errekonbentzio-demandetarako.

97. artikulua. Nazioarteko eskumena

1. Hargatik eragotzi gabe erregelamendu honen xedapenak, ez eta 94. artikuluaren kariaz aplikagarriak diren 44/2001 (EE) Erregelamenduaren xedapenak ere, 96. artikuluan aurreikusitako akzio eta demandetatik ondorioztaturiko prozedurak demandatuak helbidea duen lurraldeari dagokion estatu kideko auzitegien aurrean jarraituko dira edo, demandatuak helbiderik ez badu estatu kideetariko batean, hark establezimendua duen lurraldeari dagokion estatu kideko auzitegien aurrean.

2. Demandatuak ez badu helbiderik ez establezimendurik estatu kide bateko lurraldean, prozedura horiek demandatzaileak helbidea duen lurraldeari dagokion estatu kideko auzitegien aurrean jarraituko dira edo, demandatzaileak helbiderik ez badu estatu kideetariko batean, hark establezimendua duen lurraldeari dagokion estatu kideko auzitegien aurrean.

3. Ez demandatuak ez demandatzaileak ez badute ez helbiderik ez establezimendurik estatu kideetariko batean, prozedurak Bulegoaren egoitza dagoen estatu kideko auzitegietan jarraituko dira.

4. Artikulu honen 1., 2. eta 3. zenbakietan xedaturikoa gorabehera:

a) 44/2001 (EE) Erregelamenduaren 23. artikulua aplikatuko da alderdiek Erkidegoko marken beste auzitegi bat eskudun izan dadila hitzartzen badute;

b) 44/2001 (EE) Erregelamenduaren 24. artikulua aplikatuko da demandatua Erkidegoko marken beste auzitegi batean agertzen bada.

5. Erregelamendu honen 96. artikuluan aurreikusitako akzio eta demandetatik ondorioztaturiko prozedurak, salbu eta Erkidegoko markaren urraketarik eza deklaratzeko akzioak, egintza edo urratze-ahalegina egin den lurraldeari dagokion estatu kideko auzitegien aurrean edo 9. artikuluaren 3. zenbakiko bigarren esaldian aurreikusitako egitateetariko bat egin diren lurraldeari dagokion estatu kidekoen aurrean ere jarraitu ahal izango dira.

98. artikulua. Eskumenaren helmena

1. Bere eskumena erregelamendu honen 97. artikuluaren 1. zenbakitik 4. zenbakira bitartekoetan oinarritzen den Erkidegoko marken auzitegiak honako hauei buruz erabakitzeko eskumena izango du:

a) Zeinahi estatu kideren lurraldean egin diren edo egiten saiatu diren urraketak;

b) erregelamendu honen 9. artikuluaren 3. zenbakiko bigarren esaldian aurreikusitako egitateak, zeinahi estatu kideren lurraldean eginak.

2. Bere eskumena 97. artikuluaren 5. zenbakian oinarritzen den Er kidegoko markaren auzitegia ez da eskudun izango auzitegi hori dagoen estatu kideko lurraldean egindako edo egiten saiatutako egitateei buruz erabakitzeko baino.

99. artikulua. Baliozkotasun-presuntzioa - Defentsak edukiari dagokionez

1. Erkidegoko marken auzitegiek Erkidegoko marka baliozkotzat joko dute demandatuak haren baliozkotasuna aurkaratzen ez badu iraungitzeagatik edo deuseztatzeagatik jarritako errekonbentzio-demanda baten bidez.

2. Erkidegoko marka baten baliozkotasuna ezin aurkaratuko da urraketarik ezaren egiaztatze-akzio baten bidez.

3. Erregelamendu honen 96. artikuluaren a) eta c) letretan aipaturiko akzioetan, errekonbentzio-demandaz besteko bide batez aurkezturiko iraungitze- zein deuseztatze-salbuespena onargarria izango da, baldin eta demandatuak alegatzen badu Erkidegoko markaren titularrari marka behar adinbat ez erabiltzeagatik bere eskubideak ken diezazkiotela edo, demandatuaren aurretiazko eskubide bat dagoelako, marka deusez deklara daitekeela.

100. artikulua. Errekonbentzio-demanda

1. Iraungitzeagatik zein deuseztatzeagatik jarritako errekonbentzio-demanda ezin funtsatuko da erregelamendu honetan iraungitzeko zein deuseztatzeko aurreikusitako kausetan baino.

2. Erkideko marken auzitegiek iraungitzeagatik zein deuseztatzeagatik jarritako errekonbentzio-demanda oro ezetsiko dute, baldin eta Bulegoak, aurretik, alderdi beren artean gai bereko eta arrazoi bereko demanda bat ebatzi badu, eta ebazpena dagoeneko behin betikoa bada.

3. Errekonbentzio-demanda markaren titularra alderdi ez den auzi batean jartzen bada, haren berri emango zaio eta auzian parte hartu ahal izango du, lege nazionalak ezartzen dituen baldintzetan.

4. Bere aurrean Erkidegoko markaren iraungitzea zein deuseztatzea delaeta jarritako errekonbentzio-demanda bat aurkeztu den Erkidegoko marken auzitegiak Bulegoari jakinaraziko dio errekonbentzio-demanda hori aurkeztu den data. Bulegoak Erkidegoko marken Erregistroan inskribatuko du egitatea.

5. Aplikagarriak izango dira 57. artikuluaren 2. zenbakitik 5.era bitartekoak.

6. Erkidegoko marken auzitegi batek gauza epaituaren indarra lortu duen ebazpen bat eman duenean Erkidegoko marka baten iraungitzea zein deuseztatzea dela-eta jarritako errekonbentzio-demanda bati buruz, ebazpenaren kopia bat bidaliko da Bulegora. Bidalketa horri dagokionez, zeinahi alderdik eskatu ahal izango du informazioa. Bulegoak Erkidegoko marken Erregistroan inskribatuko du ebazpenaren aipamena, exekuzio-erregelamenduan adierazitako baldintzetan.

7. Bere aurrean iraungitzea zein deuseztatzea dela-eta jarritako errekonbentzio- demanda bat aurkeztu den Erkidegoko marken auzitegiak epaitza geldieran utzi ahal izango du, Erkidegoko markaren titularraren eskariz eta gainerako alderdiei aurrez entzuera emanik, eta demandatuari eskatu iraungitzeagatik zein deuseztatzeagatik demanda jar dezala Bulegoaren aurrean auzitegi horrek finkatuko dion epean. Demanda epe horretan aurkeztu ezean, prozedurak aurrera jarraituko du; errekonbentzio-demanda erretiratutzat joko da. 104. artikuluaren 3. zenbakia aplikatuko da.

101. artikulua. Zuzenbide aplikagarria

1. Erkidegoko marken auzitegiek erregelamendu honetan xedaturikoa aplikatuko dute.

2. Erregelamendu honen aplikazioaren eremuan sartzen ez diren gai guztietarako, Erkidegoko marken auzitegiak bere ordenamendu juridiko nazionala aplikatuko du, bere nazioarteko zuzenbide pribatua barne.

3. Erregelamendu honetan besterik xedatu ezean, Erkidegoko marken auzitegiak aplikatuko dituen arauak auzitegi hori dagoen lurraldeari dagokion estatu kidean marka nazionalen gaietan akzio mota berei aplikagarriak zaizkienak izango dira.

102. artikulua. Zehapenak

1. Halakorik ez egiteko aholkatzen duten arrazoirik ez bada, demandatuak Erkidegoko marka urratu duela edo urratzen saiatu dela egiaztatzen duen Erkidegoko marken auzitegiak probidentzia bat emango du, urratze-egintzak edo -ahaleginak egiten jarrai dezan debekatzeko. Era berean, lege nazionalaren arabera, debeku hori betetzen dela bermatzeko egoki diren neurriak hartuko ditu.

2. Bestalde, Erkidegoko marken auzitegiak urratze-egintzak zein -ahaleginak egin diren estatu kideko legeria aplikatuko du, haren nazioarteko zuzenbide pribatua barne.

103. artikulua. Behin-behineko neurriak eta kautelazkoak

1. Estatu kide baten legeriak marka nazionalei buruz aurreikusitako behin- behineko neurriak eta kautelazkoak eskatu ahal izango zaizkie, Erkidegoko markei zein Erkidegoko marken eskaerei dagokienez, estatu horretako agintari judizialei -Erkidegoko marken auzitegiak barne-, baita, erregelamendu honen arabera, edukiaz arduratzeko eskumena duen auzitegia beste estatu kide bateko Erkidegoko marken auzitegi bat denean ere.

2. Beren eskumena 97. artikuluaren 1., 2., 3. eta 4. zenbakietan oinarritzen den Erkidegoko marken auzitegiek eskumena izango dute zeinahi estatu kideren lurraldean aplikagarriak izango diren behin-behineko neurriak eta kautelazkoak agintzeko; neurriok, betiere, 44/2001 (EE) Erregelamenduaren III. tituluaren arabera aitortzari eta exekuzioari dagokionez nahitaezkoak diren formalitateak bete beharko dituzte. Beste ezein jurisdikziok ez du izango eskumen hori.

104. artikulua. Auzien arteko loturaren gaietarako berariazko arauak

1. Prozedurarekin aurrera jarraitzeko arrazoi berezirik ez badago, bere aurrean 96. artikuluan aurreikusitako akzioetarikoren bat -urraketarik eza egiaztatzeko akzioak salbuetsirik- abiatu den Erkidegoko marken auzitegiak geldieran utziko du epaitza, ofizioz, aurrez alderdiei entzuera emanik, edo alderdi- eskariz eta gainerakoei entzuera emanik, baldin eta Erkidegoko markaren baliozkotasuna jada aurkaratu bada errekonbentzio-demanda bidez Erkidegoko marken beste auzitegi batean edo iraungitzeagatik zein deuseztatzeagatik jada demanda aurkeztu bada Bulegoaren aurrean.

2. Prozedurarekin aurrera jarraitzeko arrazoi berezirik ez badago, Bulegoak, iraungitzeagatik zein deuseztatzeagatik demanda bat jasotzen badu, geldieran utziko du epaitza, ofizioz, aurrez alderdiei entzuera emanik, edo alderdi-eskariz eta gainerakoei entzuera emanik, baldin eta Erkidegoko markaren baliozkotasuna errekonbentzio-demanda bidez jada aurkaratu bada Erkidegoko marken auzitegi batean. Hala ere, alderdiren batek Erkidegoko marken auzitegiaren aurrean jarraituriko prozeduran hala eskatzen badu, auzitegiak prozedura geldieran utzi ahal izango du, prozedura horretako alderdiei aurrez entzuera emanik. Kasu horretan, Bulegoak berriro ekingo dio bere aurrean jarraitzen zen eta geldieran dagoen prozedurari.

3. Epaitza geldieran uzten duen Erkidegoko markaren auzitegiak behinbehineko neurriak eta kautelazkoak eman ahal izango ditu geldierak dirauen denborarako.

105. artikulua. Erkidegoko marken bigarren auzialdiko auzitegien eskumena. Kasazio-errekurtsoa

1. Erregelamendu honen 96. artikuluan aurreikusitako akzio eta demandetatik ondorioztaturiko prozeduretan Erkidegoko marken lehen auzialdiko auzitegiek emandako ebazpenak Erkidegoko marken bigarren auzialdiko auzitegien aurrean errekurritu ahal izango dira.

2. Erkidegoko marken bigarren auzialdiko auzitegien aurrean errekurtsoa jartzeko baldintzak auzitegi hori dagoen lurraldeari dagokion estatu kidearen legeria nazionalean finkatuko dira.

3. Erkidegoko marken bigarren auzialdiko auzitegien ebazpenei kasazioerre kur tsoa ri dagozkion xedapen nazionalak aplikatuko zaizkie.

3. atala

Erkidegoko markei buruzko beste auzi batzuk

106. artikulua. Erkidegoko marken auzitegiez besteko auzitegi nazionalen eskumenari buruzko xedapen gehigarriak

1. Erregelamendu honen 94. artikuluaren 1. zenbakiaren arabera bere auzitegiak eskudun diren estatu kidean, 96. artikuluan aurreikusten ez diren akzioak delako estatuan erregistraturiko marka nazional bati buruzko akzioez arduratzeko lurralde- eta esleipen-eskumena duten auzitegien aurrera eramango dira.

2. Erregelamendu honen 94. artikuluaren 1. zenbakiaren eta artikulu honen 1. zenbakiaren arabera ezein auzitegik eskumenik ez duenean 96. artikuluan aurreikusitakoez bestekoa eta Erkidegoko marka bati buruzkoa den akzio batez arduratzeko, akzio hori Bulegoak egoitza duen estatu kideko auzitegien aurrera eraman ahal izango da.

107. artikulua. Auzitegi nazionalaren eginbidea

96. artikuluan aurreikusitakoez bestekoa eta Erkidegoko marka bati buruzkoa den akzio batez arduratu behar duen auzitegi nazionalak baliozkotzat jo beharko du marka hori.

4. atala

Xedapen iragankorra

108. artikulua. 44/2001 (EE) Erregelamendua aplikatzeari buruzko xedapen iragankorra

Aurreko artikuluen arabera aplikagarriak diren 44/2001 (EE) Erre ge lamen duaren xedapenek, estatu kide bati dagokionez efektua izan dezaten, erregelamendu horretan estatu horri dagokionez une jakin batean indarrean den testuaren araberakoak izan beharko dute.

XI. TITULUA

ESTATU KIDEETAKO ZUZENBIDEAREN GAINEKO ERAGINAK

1. atala

Marka batean baino gehiagotan oinarrituriko akzio zibilak

109. artikulua. Erkidegoko marketan eta marka nazionaletan oinarrituriko aldi bereko zein hurrenez hurrengo akzio zibilak

1. Egitateak eta alderdiak berak izanik, estatu kide banatako auzitegien aurrean marka urratzeagatik akzioak abiatzen direnean, batean Erkidegoko marka batean oinarriturik eta bestean marka nazional batean oinarriturik:

a) Beregana bigarrenik jo den auzitegiak inhibitu egin beharko du, are ofizioz, beregana lehenik jo den auzitegiaren alde, direlako markak berdinak badira eta produktu eta zerbitzu berdinentzat balio dutenak. Inhibitu behar duen auzitegiak geldieran utzi ahal izango du epaiketa beste auzitegiaren eskumena aurkaratzen denean;

b) Beregana bigarrenik jo den auzitegiak epaiketa geldieran utzi ahal izango du direlako markak berdinak direnean eta antzeko produktu edo zerbitzuentzat balio dutenean, bai eta direlako markak antzekoak direnean eta produktu edo zerbitzu berdinentzat edo antzekoentzat balio dutenean.

2. Auzitegi batek, haren aurrean Erkidegoko marka batean oinarriturik marka urratzeagatiko akzio bat abiatzen denean, ez du akzioa izapidetzeko onartuko, baldin eta edukiari buruz behin betiko epaia eman bada egitate horien beren gainean alderdi beren artean, produktu edo zerbitzu berdinentzat balio duen marka nazional berdin batean oinarriturik.

3. Auzitegi batek, haren aurrean marka nazional batean oinarriturik marka urratzeagatiko akzio bat abiatzen denean, ez du akzioa izapidetzeko onartuko, baldin eta edukiari buruz behin betiko epaia eman bada egitate horien beren gainean alderdi beren artean, produktu edo zerbitzu berdinentzat balio duen Erkidegoko marka berdin batean oinarriturik.

4. Artikulu honen 1., 2. eta 3. zenbakiak ez zaizkie aplikatuko behin-behineko eta kautelazko neurriei.

2. atala

Zuzenbide nazionala aplikatzea Erkidegoko marken erabilera debekatzeko

110. artikulua. Erkidegoko marken erabilera debekatzea

1. Kontrako xedapenik ezean, erregelamendu honek ez du eraginik izango estatu kideetako legeriak 8. artikuluaren edo 53. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera aurretiazko eskubideak urratzeagatik Erkidegoko ondorengo marka baten kontra akzioak baliatzeko ematen duen eskubidean. Hala ere, ezin baliatuko da akziorik 8. artikuluaren 2. eta 4. zenbakien arabera aurretiazko eskubideak urratzeagatik, baldin eta aurretiazko eskubidearen titularrak, 54. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera, Erkidegoko markaren deuseztatzea eskatzeko aukera galdu badu.

2. Kontrako xedapenik ezean, erregelamendu honek ez du eraginik izango Erkidegoko markaren erabilera debekatzea helburu duten akzioak -estatu kide bateko zuzenbide zibilean, administratiboan edo penalean zein Erkidegoko zuzenbidearen xedapenetan oinarriturik- baliatzeko eskubidean, baldin eta estatu horretako zuzenbidea edo Erkidegoko zuzenbidea alega badaiteke marka nazional bat debekatzeko.

111. artikulua. Tokiko helmena duten aurretiazko eskubideak

1. Tokiko helmena duen aurretiazko eskubide baten titularrak eskubide hori babestua dagoen lurraldean Erkidegoko marka erabiltzearen kontra egin ahal izango du, delako estatu kideko zuzenbideak hori ahalbidetzen duen neurrian.

2. Artikulu honen 1. zenbakia ez da aplikagarria izango aurretiazko eskubidearen titularrak Erkidegoko marka eskubide hori babestua dagoen lurraldean erabiltzen utzi badu, jakinaren gainean, bost urtean segidan, salbu eta Erkidegoko markaren eskaera fede gaiztoz aurkeztu bada.

3. Erkidegoko markaren titularrak ezin kontra egingo dio 1. zenbakian aurreikusitako eskubideari, ezta eskubide hori jada alegatu ezin bada ere Er ki degoko markaren aurka.

3. atala

Marka nazionalaren eskaera bilakatzea

112. artikulua. Prozedura nazionala irekitzeko eskaria

1. Erkidegoko marka baten eskatzaileak zein titularrak bere eskaera zein bere Erkidegoko marka marka nazional bihur dadila eskatu ahal izango du:

a) Erkidegoko markaren eskaera ezesten edo erretiratzen bada zein erretiratutzat ematen bada;

b) Erkidegoko markak efektuak izateari uzten badio.

2. Ez da eraldatzerik izango:

a) Erkidegoko markaren titularrari marka hori ez erabiltzeagatik bere eskubideak kendu zaizkionean, salbu eta, estatu kide batean erabiltzeko eraldatzea eskatzen den Erkidegoko marka hori estatu kide horretan erabili den modua egiazko erabilera bada estatu kide horren legeriaren arabera;

b) babesa nahi den estatu kidean, Bulegoaren edo auzitegi nazionalaren ebazpenez, Erkidegoko markaren eskaeraren zein markaren gainean erregistroa ukatzeko, errebokatzeko edo deuseztatzeko arrazoiren bat badago.

3. Erkidegoko marka baten eskaera edo marka eraldatzetik sortzen den marka nazional baten eskaerak eskaera horren edo marka horren aurkezpendata edo lehentasun-data izango du, delako estatu kidean, eta, hala badagokio, 34. artikuluaren edo 35. artikuluaren arabera aldarrikaturiko estatu horretako marka baten antzinatasuna.

4. Erkidegoko markaren eskaera erretiratutzat ematen den kasuetan, Bulegoak adierazpen bat zuzenduko dio eskatzaileari eta adierazpen horretatik aurrera hiru hilabeteko epea emango eraldaketa-eskari bat egiteko.

5. Erkidegoko marka baten eskaera erretiratzen denean edo, uko bat inskribatu delako zein erregistroa berritu ez delako, Erkidegoko markak efektuak izateari uzten dionean, eraldaketa-eskaria hiru hilabeteko epean aurkeztuko da, Erkidegoko markaren eskaera erretiratu zen datatik edo Erkidegoko markaren erregistroak efektuak izateari utzi zion datatik kontaturik.

6. Bulegoaren ebazpen baten bidez Erkidegoko markaren eskaera atzera botatzen den kasuan edo Bulegoaren zein Erkidegoko marken auzitegi baten ebazpen baten ondorioz Erkidegoko markak efektuak izateari uzten dionean, eraldaketa-eskaria hiru hilabeteko epean aurkeztu beharko da, ebazpen horrek gauza epaituaren indarra duen datatik kontaturik.

7. Eskaera adierazitako epean aurkeztu ezean, 32. artikuluko xedapenak ez du efekturik izango.

113. artikulua. Eraldatze-eskaera aurkeztea, argitaratzea eta igortzea

1. Eraldatze-eskaria Bulegoari aurkeztuko zaio. Eskarian aipatuko dira zein diren eskarigileak marka nazional bat erregistratzeko prozedura irekitzea nahi duen estatu kideak. Eskaria ez da emango aurkeztutzat eraldatze-tasa ordaintzen ez den bitartean.

2. Erkidegoko markaren eskaera argitaratuta badago, eraldatze-eskariaren sarrera aipatuko da, hala badagokio, Erkidegoko marken erregistroan, eta eraldatze- eskari hori argitaratu egingo da.

3. Bulegoak egiaztatuko du ea eskaturiko eraldatzeak betetzen dituen erregelamendu honen baldintzak eta, bereziki, 112. artikuluaren 1., 2., 4., 5. eta 6. zenbakietakoak eta artikulu honen 1. zenbakikoak, bai eta exekuzio-erregelamenduan aurreikusitako baldintza formalak ere. Baldintza horiek betetakoan, Bulegoak eskarian aipaturiko estatuetako jabetza industrialeko zerbitzuei igorriko die eskaria.

114. artikulua. Eraldatzearen betekizun formalak

1.Eraldatze-eskaria igortzen zaion jabetza industrialeko zerbitzu nagusiak, eskari horri buruzko informazio gehiago behar badu eraldatzetik ondorioztaturiko marka nazionalaren gainean erabaki bat hartzeko, Bulegoari eskatu ahal izango dio.

2. Legeria nazionalak ezin ezarriko dio 113. artikuluaren arabera igorritako eskaerari zein Erkidegoko markari, formari dagokionez, erregelamendu honetan zein exekuzio-erregelamenduan adierazitakoez besteko betekizunik, ez eta betekizun gehigarririk ere.

3. Eraldatze-eskaria igortzen zaion jabetza industrialeko zerbitzu nagusiak galdatu ahal izango du ezen eskatzaileak, gutxienez bi hilabetekoa izan beharko duen epe batean:

a) Ordain dezala gordailutze-tasa nazionala;

b) aurkez dezala, delako estatuko hizkuntza ofizialetariko batean, eskariaren eta harekin batera aurkezturiko agirien itzulpen bat;

c) aukera dezala helbide bat delako estatuan;

d) aurkez dezala markaren erreprodukzio bat, delako estatuak adierazi adinbat aletan.

XII. TITULUA

BULEGOA

1. atala

Xedapen orokorrak

115. artikulua. Estatutu juridikoa

1. Bulegoa Erkidegoko erakunde bat izango da. Nortasun juridikoa izango du.

2. Estatu kide bakoitzean, legeria nazionalek pertsona juridikoei aitortzen dieten gaitasun juridikorik zabalena izango du Bulegoak; bereziki, ondasun higiezinak eta higigarriak eskuratu zein besterendu ahal izango ditu eta gaitasun prozesala izango du.

3. Bulegoa presidenteak ordezkatuko du.

116. artikulua. Pertsonala

1. Hargatik eragotzi gabe 136. artikulua errekurtso-salako kideei aplikatzea, hauek aplikatuko zaizkio Bulegoko pertsonalari: Europar Erkidegoetako funtzionarioen Estatutua, aurrerantzean "estatutua" deituko zaiona; Europar Erkidegoetako gainerako agenteei aplikagarria zaien araudia, eta xedapenok garatzeko arauak, Europar Erkidegoetako instituzioek elkarren adostasunez onetsiak.

2. Estatutuak eta gainerako agenteei aplikagarria zaien araudiak erakunde bakoitzari esleituriko ahalak Bulegoak baliatuko ditu bere pertsonalari dagokionez, hargatik eragotzi gabe 125. artikulua.

117. artikulua. Pribilegioak eta immunitateak

Europar Erkidegoen pribilegio eta immunitateei buruzko protokoloa aplikatuko zaio Bulegoari.

118. artikulua. Erantzukizuna

1. Bulegoaren kontratu-erantzukizuna dagokion kontratuari aplikagarria zaion legeak eraenduko du.

2. Justizia Auzitegia izango da erabakitzeko eskudun, Bulegoak egindako kontratu batean hala adierazten duen arbitraje-klausula bat dagoenean.

3. Kontratuz kanpoko erantzukizunari dagokionez, Bulegoak bere zerbitzuek zein agenteek beren funtzioetan dihardutela egindako kalteak konpondu beharko ditu, estatu kideetako ordenamendu juridikoen printzipio orokor erkideen arabera.

4. Justizia Auzitegia eskudun izango da 3. zenbakian aurreikusitako kalteak konpontzeari buruzko auziez arduratzeko.

5. Agenteek Bulegoarekiko duten erantzukizun pertsonala haien estatutuak edo aplikagarria zaien araudiak ezartzen dituen xedapenetan arautuko da.

119. artikulua. Hizkuntzak

1. Erkidegoko markaren eskaerak Europar Erkidegoko hizkuntza ofizialetariko batean aurkeztuko dira.

2. Bulegoaren hizkuntzak hauek izango dira: alemana, gaztelania, frantsesa, ingelesa eta italiera.

3. Eskatzaileak bigarren hizkuntza bat adierazi beharko du -Bulegoak erabiltzea onartzen duen hizkuntzetariko bat- aurkakotza-, iraungitze- eta deuseztatze- prozeduretarako prozedura-hizkuntza izan daitekeena. Eskaera Bulegoaren hizkuntza ez den hizkuntza batean aurkeztu bada, Bulegoa arduratuko da eskaera eskatzaileak adierazitako hizkuntzara itzul dadin, 26. artikuluan aipatu bezala.

4. Bulegoaren aurrean jarraituriko prozedura batean Erkidegoko marka baten eskatzailea alderdi bakarra denean, Erkidegoko markaren eskaera aurkeztu den hizkuntza izango da prozedurako hizkuntza. Eskaera Bulegoaren hizkuntzez besteko batean aurkezten bada, eskatzaileak eskaeran adierazi duen bigarren hizkuntzan idatzirik bidali ahal dizkio Bulegoak hari adierazpenak.

5. Aurkakotza-idazkiak eta iraungitzea zein deuseztatzea deklaratzeko eskaerak Bulegoaren hizkuntzetariko batean aurkeztu beharko dira.

6. Aurkakotza-idazkian edo iraungitzea zein deuseztatzea deklaratzeko eskaeran erabilitako hizkuntza, 5. zenbakiaren arabera, Erkidegoko marka eskatzeko erabilitakoa bera edo eskaera aurkezterakoan adierazitako bigarren hizkuntza bada, hizkuntza hori izango da prozedurako hizkuntza.

Aurkakotza-idazkian edo iraungitzea zein deuseztatzea deklaratzeko eskaeran erabilitako hizkuntza, 5. zenbakiaren arabera, ez bada ez marka-eskaerako hizkuntza, ez eskaera hori aurkezterakoan adierazitako bigarren hizkuntza, aurkakotza aurkeztu duen edo Erkidegoko marka iraungia zein deusez deklara dadila eskatu duen alderdiak bere idazkiaren itzulpen bat aurkeztu beharko du, bere kontura, nahiz marka-eskaeraren hizkuntzan, betiere Bulegoaren hizkuntzetariko bat bada, nahiz markaren eskaera aurkezterakoan adierazitako bigarren hizkuntzan. Itzulpena exekuzio-erregelamenduan ezarritako epearen barruan bidali beharko da. Handik aurrera, idazkia itzuli den hizkuntza izango da prozedura-hizkuntza.

7. Aurkakotza-, iraungitze- zein deuseztatze-prozeduretako alderdiek prozedura- hizkuntza Europar Erkidegoko beste hizkuntza ofizial bat izatea hitzartu ahal izango dute.

120. artikulua. Argitaratzea eta erregistroan inskribatzea

1. Erkidegoko markaren eskaerak, 26. artikuluaren 1. zenbakian definitzen diren moduan, eta erregelamendu honek edo exekuzio-erregelamenduak argitaratzea agintzen duen beste zeinahi informazio Europar Erkidegoko hizkuntza ofizial guztietan argitaratuko dira.

2. Erkidegoko marken Erregistroko inskripzio guztiak Europar Erkidegoko hizkuntza ofizial guztietan egingo dira.

3. Zalantzarik badago, Erkidegoko markaren eskaera aurkeztu zen Bulegoaren hizkuntzan dagoen testuak emango du fede. Aurkezpena Bulegoaren hizkuntzez besteko Europar Erkidegoko hizkuntza ofizialetariko batean egin bazen, eskatzaileak adierazitako bigarren hizkuntzan idatzitako testuak emango du fede.

121. artikulua.

Bulegoaren funtzionamendurako beharrezko dituen itzulpen-zerbitzuak Europar Batasuneko erakundeen Itzulpen-zentroak emango ditu.

122. artikulua. Legezkotasunaren kontrola

1. Europar Batzordeak kontrolatuko du Bulegoaren presidentearen egintzen legezkotasuna, baldin eta egintza horiek, Erkidegoko zuzenbidearen kariaz, beste organo baten kontrolari atxikirik ez badaude, eta baita Bulegoaren barruan 138. artikuluaren arabera eraturiko aurrekontu-batzordearen egintzak ere.

2. Aurreko 1. zenbakian aipaturiko egintzak legez kontrakoak direnean, aldatu edo erretira daitezela eskatuko du Batzordeak.

3. Aurreko 1. zenbakian aipaturiko zeinahi egintza, inplizitu zein esplizitu, Batzordearen menera jarri ahal izango du haren eragina zuzenean eta bakarka izan duen zeinahi estatu kidek edo zeinahi hirugarrenek, egintzaren legezkotasuna kontrola dadin. Batzordera jotzeko, hilabeteko epea izango da, interesdunak delako egintzaren berri lehenengo aldiz izan duen egunetik kontaturik. Batzordeak hiru hilabeteko epean emango du ebazpena. Epe horretan ebazpenik ez izateak ezespen-ebazpen inplizitu baten balioa izango du.

123. artikulua. Agirietara irispidea izatea

1. Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1049/2001 (EE) Erre gela mendua, 2001eko maiatzaren 30ekoa, jendeak Europako Parlamentuaren, Kontseiluaren eta Batzordearen agirietara irispidea izateari buruzkoa, Bu le goaren esku dauden agiriei aplikatuko zaie.

2. Administrazio-kontseiluak neurri praktikoak hartuko ditu 1049/2001 (EE) Erregelamendua erregelamendu honi dagokion hartan aplikatzeko.

3. Bulegoak 1049/2001 (EE) Erregelamenduaren 8. artikulua aplikatuz harturiko erabakiek Herriaren Defentsariari erreklamazio bat aurkezteko edo Justizia Auzitegiaren aurrean errekurtso bat jartzeko bide eman dezakete, Tratatuaren 195. eta 230. artikuluetan, hurrenez hurren, aurreikusitako baldintzetan.

AO L 145, 2001-5-31, 43. orria

2. atala

Bulegoaren zuzendaritza

124. artikulua. Presidentearen eskumenak

1. Bulegoaren zuzendaritzaz presidentea arduratuko da.

2. Hartarako, presidenteak eskumen hauek izango ditu bereziki:

a) Beharrezko neurri guztiak hartuko ditu Bulegoaren funtzionamendua bermatzeko; bereziki, barneko administrazio-jarraibideak erabakiko ditu eta adierazpenak argitaratuko;

b) erregelamendu hau, exekuzio-erregelamendua, errekurtso-salen prozedura- erregelamendua, tasei buruzko erregelamendua eta Erkidegoko markari buruzko beste zeinahi araudi aldatzeko edozein egitasmo Batzordearen menera jarri ahal izango du, aurrez administrazio-kontseiluari entzuera emanik eta, tasei buruzko erregelamenduari eta erregelamendu honen aurrekontu-xedapenei dagokien hartan, aurrez aurrekontu-batzordeari entzuera emanik;

c) Bulegoarentzat aurreikusitako diru-sarrera eta gastuen egoera prestatuko du eta aurrekontua exekutatuko du;

d) jardueren txosten bat igorriko die, urtero, Batzordeari, Europako Parlamentuari eta administrazio-kontseiluari; e) pertsonalari dagokionez, erregelamendu honen 116. artikuluaren 2. zenbakian aipaturiko ahalak baliatuko ditu; f ) bere ahalak eskuordetu ahal izango ditu.

3. Presidenteari presidenteorde batek edo gehiagok lagunduko diote. Presidentea ez dagoenean edo eragozpenen bat duenean, presidenteordeak edo presidenteordeetariko batek hartuko ditu bere gain haren funtzioak, administrazio- kontseiluak finkaturiko prozedura jarraituz.

125. artikulua. Goi-funtzionarioak izendatzea

1. Bulegoko presidentea Kontseiluak izendatuko du, administrazio-kontseiluak egindako gehienez ere hiru hautagaiko zerrenda batean oinarriturik. Bulegoko presidentea kontseiluak errebokatuko du administrazio-kontseiluaren proposamenez.

2. Presidentearen agintaldiak bost urte iraungo du gehienez ere. Agintaldi hori berriztagarria izango da.

3. Presidenteordea zein presidenteordeak Bulegoak izendatu eta errebokatuko ditu, 1. zenbakian aurreikusitako prozeduraren arabera, aurrez presidenteari entzunik.

4. Kontseiluak zigortze-ahala baliatuko du 1. eta 3. zenbakietan aipaturiko funtzionarioen gainean.

3. atala

Administrazio-kontseilua

126. artikulua. Eraketa eta eskumenak

1. Bulegoan administrazio-kontseilu bat eratuko da.

Hargatik eragotzi gabe 5. atalean -Aurrekontua eta finantzen kontrola- aurrekontu-batzordeari esleitzen zaizkion eskumenak, administrazio-kontseiluak jarraian zehazten diren eskumenak izango ditu.

2. Administrazio-kontseiluak 125. artikuluan aipaturiko hautagai-zerrendak egingo ditu.

3. Presidentea aholkatuko du Bulegoaren eskumen diren gaiei buruz.

4. Kontsulta egingo zaio Bulegoak burutu beharreko azterketari buruzko ildo nagusiak erabaki aurretik eta erregelamendu honetan aurreikusitako gainerako kasuetan.

5. Beharrezko irizten badio, irizpenak aurkertu eta informazioa eskatu ahal izango die presidenteari eta Batzordeari.

127. artikulua. Osaera

1. Administrazio-kontseilua estatu kide bakoitzeko ordezkari batek eta Batzordeko ordezkari batek osatuko dute, eta baita haien ordezkoek ere.

2. Administrazio-kontseiluko kideek aholkulari zein adituen aholkularitza izan dezakete, Administrazio-kontseiluaren barne-erregelamenduak ezarritako mugen barruan.

128. artikulua. Presidentzia

1. Administrazio-kontseiluak presidente bat eta presidenteorde bat aukeratuko ditu bere kideen artetik. Presidenteordeak ordezkatuko du nahitaez presidentea, eragozpenen bat izanez gero.

2. Presidentearen eta presidenteordearen agintaldia hiru urtekoa izango da. Agintaldi hori berriztagarria izango da.

129. artikulua. Bilerak

1. Administrazio-kontseilua presidenteak deituta bilduko da.

2. Bulegoaren presidenteak hitza izango du deliberatze-saioetan, administrazio- kontseiluak bestelakorik erabakitzen ez badu.

3. Administrazio-kontseiluak bilera arrunta egingo du urtean behin; gainera, presidentearen ekimenez edo Batzordearen zein estatu kideen herenaren eskariz bilduko da.

4. Administrazio-kontseiluak bere barne-erregelamendua onartuko du.

5. Administrazio-kontseiluak estatu kideen ordezkarien gehiengo soilez hartuko ditu erabakiak.

Hala ere, 125. artikuluaren 1.eta 3. zenbakien arabera administrazio-kontseiluari hartzea dagozkion erabakiek estatu kideen ordezkarien hiru herenen gehiengoa beharko dute. Bi kasuetan, estatu kide bakoitzak boto bakarra izango du.

6. Administrazio-kontseiluak behatzaileak gonbidatu ahal izango ditu bileretan parte hartzera.

7. Bulegoa arduratuko da administrazio-kontseiluaren idazkaritzaz.

4. atala

Prozedurak aplikatzea

130. artikulua. Eskumena

Erregelamendu honetan ezarritako prozeduren esparruan zeinahi erabaki hartzeko, eskudun izango dira:

a) Aztertzaileak;

b) aurkakotza-atalak;

c) marken administrazioaren eta auzi juridikoen atala;

d) deuseztatze-atalak;

e) errekurtso-salak.

131. artikulua. Aztertzaileak

Aztertzaileek eskumena izango dute Bulegoaren izenean edozein ebazpen emateko Erkidegoko marken erregistro-eskaerei dagokienez, 36., 37. eta 68. artikuluetan aipaturiko gaiak barne, salbu eta hori aurkakotza-atal baten eskumena denean.

132. artikulua. Aurkakotza-atalak

1. Aurkakotza-atalek eskumena izango dute Erkidegoko marken erregistroeskaeren aurkakotzari buruzko edozein erabaki hartzeko.

2. Aurkakotza-atalek hiru kideko osaeran hartuko dituzte erabakiak. Haietariko bat bederen legelaria izango da. Exekuzio-erregelamenduan zehaztuko diren kasu jakin batzuetan, erabakiak kide bakar batek hartuko ditu.

133. artikulua. Marken administrazioaren eta auzi juridikoen atala

1. Marken administrazioaren eta auzi juridikoen atalak eskumena izango du erregelamendu honek galdatzen duen eta aztertzaile baten, aurka ko tza-atal baten zein deuseztatze-atal baten eskumen ez den edozein erabaki hartzeko. Eskudun izango da, bereziki, Erkidegoko marken Erregistroan inskribatu beharreko aipamenei buruzko edozein erabaki hartzeko.

2. Atal horrek eskumena izango du, halaber, 93. artikuluan aipatzen den ordezkari baimenduen zerrendaz arduratzeko.

3. Atalaren erabakiak haren kide batek hartuko ditu.

134. artikulua. Deuseztatze-atalak

1. Deuseztatze-atalek Erkidegoko marka iraungitzeko eta deuseztatzeko eskaerei buruz ebazteko eskumena izango dute.

2. Deuseztatze-atalek hiru kideko osaeran hartuko dituzte erabakiak. Haietariko bat bederen legelaria izango da. Exekuzio-erregelamenduan zehaztuko diren kasu jakin batzuetan, erabakiak kide bakar batek hartuko ditu.

135. artikulua. Errekurtso-salak

1. Errekurtso-salek aztertzaileen, aurkakotza-atalen, marken administrazioaren eta auzi juridikoen atalaren eta deuseztatze-atalen ebazpenen kontra jarritako errekurtsoei buruz erabakitzeko eskumena izango dute.

2. Errekurtso-salek hiru kideko osaeran hartuko dituzte erabakiak. Kide horietariko bi bederen legelariak izango dira. Kasu jakin batzuetan, sala zabalduagoaren osaeran hartuko dira erabakiak, errekurtso-saletako presidentea buru delarik, edo kide bakar batek erabakiko du; kasu horretan, kide horrek legelaria izan beharko du.

3. Sala zabalduagoa eskudun izango den kasu bereziak zein izango diren zehazteko, kontuan hartu beharko dira zuzenbidezko arazoen zailtasuna, gaiaren garrantzia edo kasua berezia izatea justifikatzen duten inguruabar bereziak.

Gai horiek sala zabalduagoari igorri ahal izango dizkio:

a) 162. artikuluaren 3. zenbakian aipatzen den salen barne-erregelamenduaren arabera ezarritako errekurtso-salen agintariak, edota

b) gaiaz arduratzen den salak.

4. Sala zabalduagoaren osaera eta gaiak igortzeari buruzko arauak 162. artikuluaren 3. zenbakian aipatzen den salen barne-erregelamenduan ezarriko dira.

5. Kide bakar baten eskumen izango diren kasu bereziak zehazteko, kontuan hartu beharko dira zuzenbidezko zein egitatezko arazoen zailtasunik eza, kasu zehatzak garrantzi gutxi izatea edo beste inguruabar berezirik ez izatea. Aipaturiko kasuetan gaia pertsona bakarreko organo bati esleitzeko erabakia gaiaz arduratzen den salak hartuko du. Xehetasun gehiago ezarriko dira 162. artikuluaren 3. zenbakian aipatzen den salen prozedura-erregelamenduan.

136. artikulua. Errekurtso-saletako kideen independentzia

1. Errekurtso-saletako presidentea eta baita sala bakoitzekoa ere bost urterako izendatuko dira Bulegoaren presidentea izendatzeko 125. artikuluan aurreikusitako prozeduraren arabera. Agintaldiaren denboran, presidenteak ezin aldatuko dira beren funtzioetatik, salbu eta arrazoi larriak badira; hartarako, Justizia Auzitegiaren erabakia beharko da, presidenteak izendatu zituen erakundearen eskariz hartua. Errekurtso-saletako presidentearen eta saletako presidenteen agintaldia bost urteko aldietarako berritu ahal izango da, edo haien erretiroa arte, hartarako adina agintaldi berriaren denboran iristen bada.

Errekurtso-saletako presidenteak, besteak beste, kudeatze- eta antolatzeahalmenak izango ditu; bereziki, hauek:

a) Errekurtso-salen arauak eta lan-antolaketa 162. artikuluaren 3. zenbakian aurreikusitako salen prozedura-erregelamenduaren arabera zehazteko ardura duen organoaren buru izatea;

b) organo horren erabakiak betetzen direla begiratzea;

c) errekurtso-salen organo horrek ezarritako irizpide objektiboetan oinarriturik, sala bati gaiak esleitzea;

d) salek egin beharreko gastuak Bulegoko presidenteari igortzea, gastuen balioespena egiteko.

Errekurtso-saletako presidentea sala zabalduagoaren buru izango da.

Xehetasun gehiago ezarriko dira 162. artikuluaren 3. zenbakian aipatzen den salen prozedura-erregelamenduan.

2. Errekurtso-saletako kideak bost urterako izendatuko dira eta administrazio- kontseiluak izendatuko ditu. Haien agintaldia bost urteko aldietarako berritu ahal izango da, edo haien erretiroa arte, hartarako adina agintaldi berriaren denboran iristen bada.

3. Errekurtso-saletako kideak ezin aldatuko dira beren funtzioetatik arrazoi larririk ez bada; hartarako, Justizia Auzitegiaren erabakia beharko da, administrazio- kontseiluaren eskariz hartua, aurrez errekurtso-saletako presidenteak, delako kidea den salako presidentea kontsultatu ondoren, gomendioa eginik.

4. Errekurtso-saletako presidentea eta baita sala bakoitzekoa eta errekurtsosaletako kideak ere independenteak izango dira. Ez dute inolako agindurik jarraitu beharko erabakia hartzeko.

5. Errekurtso-saletako presidentea eta sala bakoitzekoa eta errekurtsosaletako kideak ezin izango dira ez aztertzaile, ez aurkakotza-ataletako, marken administrazioaren eta auzi juridikoen ataleko ez deuseztatze-ataletako kide.

137. artikulua. Bazter uztea eta errekusatzea

1. Aztertzaileek, Bulegoan eraturiko ataletako eta errekurtso-saletako kideek ezin hartuko dute parte ezein gai konpontzen, hartan interes pertsonala badute edo alderdietariko baten ordezkari gisa lehenago hartan parte hartu badute. Aurkakotza-atalen kasuan, beharrezkoa da haietako hiru kideetatik bik eskaeraren azterketan parte hartu ez izana. Deuseztatze-ataletako kideek ezin hartuko dute parte ezein gai konpontzen, hari buruzko azken-ebazpenean parte hartu badute marka erregistratzeko prozeduraren zein aurkakotza-prozeduraren esparruan. Errekurtso-saletako kideek ezin hartuko dute parte errekurtso- prozedura batean errekurtsoa eragin zuen ebazpenean parte hartu bazuten.

2. Aurreko 1. zenbakian aipaturiko arrazoiren batengatik edo beste edozeinengatik atal bateko zein errekurtso-sala bateko kide batek irizten badio ezin duela parte hartu gai bat konpontzen, atalari zein salari jakinaraziko dio hori.

3. Aztertzaileak eta ataletako zein errekurtso-sala bateko kideak zeinahi alderdik errekusatu ahal izango ditu 1. zenbakian aipaturiko arrazoiren batengatik edo alderdikoiak diren susmoa eragiten badute. Errekusazioa ez da onargarria izango delako alderdiak, ordurako errekusazioaren kausaren berri izan arren, prozedura-egintzak burutu baditu. Errekusazioa ezin funtsatuko da, inoiz, aztertzaileen zein kideen nazionalitatean.

4. Aurreko 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako kasuetan, atalek eta errekurtso- salek kide interesdunaren parte-hartzerik gabe hartuko dute erabakia. Ebazpena emateko, bozkatzen ez duen kidea edo errekusatua izan dena haren ordezkoak ordezkatuko du atalean edo salan.

5. atala

Aurrekontua eta finantzen kontrola

138. artikulua. Aurrekontu-batzordea

1. Bulegoaren barruan aurrekontu-batzorde bat eratzen da. Aurrekontubatzordeak atal honetan eta 38. artikuluaren 4. zenbakian esleitzen zaizkion eskumenak baliatuko ditu.

2. Aurrekontu-batzordeari 126. artikuluaren 6. zenbakia, 127. eta 128. artikuluak eta 129.artikuluaren 1. zenbakitik 4.era artekoak eta 6. eta 7. zenbakiak aplikatuko zaizkio.

3. Aurrekontu-batzordeak estatu kideen ordezkarien gehiengo soilez hartuko ditu erabakiak. Hala ere, 38. artikuluaren 4. zenbakiaren, 140. artikuluaren 3. zenbakiaren eta 143. artikuluaren kariaz aurrekontu-batzordeak har ditzakeen erabakiak hartzeko, estatu kideen ordezkarien hiru laurdenen gehiengoa beharko da. Bi kasuetan, estatu kide bakoitzak boto bakar bat izango du.

139. artikulua. Aurrekontua

1. Bulegoaren diru-sarrera eta gastu guztien aurreikuspena egin beharko da aurrekontu-ekitaldi bakoitzerako; aurrekontu-ekitaldiak urte zibilarekin bat egingo du eta aurreikuspenak Bulegoaren aurrekontuan jaso beharko dira.

2. Aurrekontuko sarrerak eta gastuak orekaturik egon beharko dute.

3. Hargatik eragotzi gabe beste sarrera batzuk, diru-sarreretan hauek sartuko dira: tasei buruzko erregelamenduaren kariaz sorturiko tasen emaitza; 140. artikuluan Europar Erkidegoa izendatzen duen nazioarteko erregistro baterako aurreikusten den tasen emaitza -tasa horiek Madrilgo Protokoloaren kariaz sorturikoak dira-, eta baita Madrilgo Protokoloaren Alderdi Kontratugileei egindako beste ordainketa batzuk ere; Erkidegoko marrazki eta modeloei buruzko 2001eko abenduaren 12ko Kontseiluaren 6/2002 (EE) Erregelamenduaren 106 quater artikuluan Europar Erkidegoa izendatzen duen nazioarteko erregistro baterako aurrikusten den tasen emaitza -tasa horiek Genevako Aktaren kariaz sorturikoak dira-, eta baita Genevako Aktaren Alderdi Kontratugileei egindako beste ordainketa batzuk ere, eta, beharrezkoa den neurrian, diru-laguntza bat, Europar Erkidegoetako aurrekontu orokorrean jasoko dena, «BATZORDEA» atalean, berariazko aurrekontu-lerro batean.

AO L 3, 2002-1-5, 1. orria

140. artikulua. Aurrekontua egitea

1. Presidenteak, urtero, Bulegoak hurrengo ekitaldian izatea aurreikusten den diru-sarrera eta gastuen egoera prestatuko du eta aurrekontu-batzordeari bidaliko, pertsonalaren plantillarekin batera, martxoaren 31n beranduenik.

2. Aurrekontuaren aurreikuspenetan Erkidegoko diru-laguntza bat dagoenean, aurrekontu-batzordeak luzamendurik gabe bidaliko dio Batzordeari aurreikuspenen egoera, eta Batzordeak Erkidegoetako aurrekontu-agintariari bidaliko dio hura. Batzordeak bat ez datozen aurreikuspenak jasotzen dituen irizpen bat erantsi ahal izango dio egoera horri.

3. Aurrekontu-batzordeak aurrekontua onartuko du eta, haren barruan, baita Bulegoaren pertsonalaren plantilla ere. Aurrekontuaren aurreikuspenetan Erkidegoetako aurrekontu orokorraren gain doan diru-laguntza bat dagoenean, Bulegoaren aurrekontua doituko da, hala badagokio.

141. artikulua. Kontu-ikuskatzea eta kontrola

1. Bulegoan barneko kontu-ikuskaritzako funtzio bat sortuko da, dagozkion nazioarteko arauak betez burutu beharko dena. Barneko kontu-ikuskaria presidenteak izendatuko du, eta Bulegoaren aurrekontua exekutatzeko sistema eta prozedurek ondo funtzionatzen dutela egiaztatzeko erantzukizuna izango du presidentearen aurrean.

2. Barneko kontu-ikuskariak presidentea aholkatuko du arriskuen kontrolari buruz, kudeaketa- eta kontrol-sistemen kalitateari buruzko irizpen independenteak emanez eta eragiketak gauzatzeko baldintzak hobetzeko eta finantzen kudeaketa on bat sustatzeko gomendioak eginez.

3. Antolatzailearen erantzukizuna izango da bere eginkizunak burutzeko egokituriko barneko kontrol-sistema eta prozedurak ezartzea.

142. artikulua. Kontuak egiaztatzea

1. Presidenteak, urte bakoitzeko martxoaren 31n beranduenik, amaituriko ekitaldian Bulegoak izan dituen diru-sarrera eta gastu guztien kontuak igorriko dizkie Batzordeari, Europako Parlamentuari, aurrekontu-batzordeari eta Kontu Auzitegiari. Kontu Auzitegiak Tratatuaren 248. artikuluaren arabera aztertuko ditu kontuok.

2. Aurrekontu-batzordeak Bulegoaren presidenteak aurrekontua exekutatzean egin duen kudeaketa onartuko du.

143. artikulua. Finantza-neurriak

Aurrekontu-batzordeak, aurrez Batzordeak eta Europar Erkidegoetako Kontu Auzitegiak irizpena emanik, barneko finantza-neurriak hartuko ditu, bereziki Bulegoaren aurrekontua ezartzeari eta gauzatzeari dagozkien modalitateak zehaztuz. Finantza-neurriak Erkidegoak sorturiko beste erakunde batzuetarako onarturiko finantza-erregelamenduetan oinarrituko dira, hori Bulegoaren berariazko izaerarekin bateragarri den heinean.

144. artikulua. Tasei buruzko erregelamendua

1. Tasei buruzko erregelamenduak tasen zenbatekoa eta haiek kobratzeko modua finkatuko ditu bereziki.

2. Tasen zenbatekoa finkatzeko, kontuan izan beharko da diru-sarrerek ahalbidetu beharko dutela, hasiera batean, Bulegoaren aurrekontuaren oreka.

3. Tasei buruzko erregelamendua 163. artikuluaren 2. zenbakian aipatzen den prozeduraren arabera onartu eta aldatuko da.

XIII. TITULUA

MARKEN NAZIOARTEKO ERREGISTROA

1. atala

Xedapen orokorrak

145. artikulua. Xedapenak aplikatzea

Titulu honetan kontrako xedapenik ezean, erregelamendu hau eta beronen exekuzio-erregelamenduak aplikatuko zaizkie Erkidegoko marka baten eskaeran zein Erkidegoko marka batean oinarriturik Marken Nazioarteko Erregistroari buruzko 1989ko ekainaren 27ko Madrilgo Adostasunaren Protokoloaren kariaz egindako nazioarteko erregistro-eskaerei (aurrerantzean "Madrilgo Protokoloa" eta "nazioarteko eskaerak" deituak, hurrenez hurren) eta Europar Erkidegoa izendatzen duten eta Jabetza Intelektualaren Mundu Erakundearen Nazioarteko Bulegoak kudeaturiko nazioarteko erregistrokoan dauden marka- erregistroei (aurrerantzean "Nazioarteko Bulegoa" eta "nazioarteko erregistroak " deituak, hurrenez hurren).

2. atala

Erkidegoko marken eskaeretan eta Erkidegoko marketan oinarrituriko nazioarteko erregistroa

146. artikulua. Nazioarteko eskaera bat aurkeztea

1. Bulegoaren aurrean aurkeztu beharko dira Madrilgo Protokoloaren 3. artikuluan xedaturikoaren arabera egiten diren eta Erkidegoko marken eskaeretan zein Erkidegoko marketan oinarritzen diren nazioarteko eskaerak.

2. Nazioarteko eskaera bat nazioarteko erregistroa oinarritzen den marka Erkidegoko marka gisa erregistratu aurretik aurkezten bada, nazioarteko erregistroaren eskatzaileak adierazi beharko du ea erregistro horrek Erkidegoko marka baten eskaeran ala erregistroan oinarritu behar duen. Nazioarteko erregistroak Erkidegoko marka batean oinarritu behar badu marka hori erregistratutakoan, kontu egingo da nazioarteko eskaera Erkidegoko marka erregistratu den datan jaso dela Bulegoan.

147. artikulua. Nazioarteko eskaeraren forma eta edukia

1. Nazioarteko eskaera Europar Erkidegoko hizkuntza ofizialetariko batean aurkeztuko da, Bulegoak emandako inprimaki baten bidez. Salbu eta eskatzaileak inprimaki horretan kontrakoa adierazi badu nazioarteko eskaera aurkeztean, Bulegoak eskaerako hizkuntza erabiliko du inprimaki normalizatuen bidez eskatzailearekin komunikatzeko.

2. Nazioarteko eskaera Madrilgo Protokoloak baimenduriko hizkuntzez besteko hizkuntza batean aurkezten denean, eskatzaileak bigarren hizkuntza bat adierazi beharko du baimenduetarikoetatik. Bulegoak bigarren hizkuntza horretan aurkeztuko dio nazioarteko eskaera Nazioarteko Bulegoari.

3. Nazioarteko eskaera Madrilgo Protokoloak nazioarteko eskaerak aurkezteko baimenduriko hizkuntzez besteko hizkuntza batean aurkezten denean, eskatzaileak produktu edo zerbitzuen zerrendaren itzulpen bat aurkeztu ahal izango du, nazioarteko eskaera 2. zenbakiaren arabera Nazioarteko Bulegoari aurkeztu beharreko hizkuntzan.

4. Bulegoak lehenbailehen igorriko dio Nazioarteko Bulegoari nazioarteko eskaera.

5. Nazioarteko eskaera bat aurkezteko, tasa bat ordaindu beharko zaio Bulegoari. Erregelamendu honen 146. artikuluaren 2. zenbakiko bigarren esaldian aipatzen den kasuan, Erkidegoko marka erregistratzen den datan ordaindu beharko da tasa. Eskaera ez da aurkeztutzat emango tasa ordaintzen ez den bitartean.

6. Nazioarteko eskaerak exekuzio-erregelamenduan hari buruz aurreikusten diren baldintzak bete beharko ditu.

148. artikulua. Espedienteetan eta erregistroan inskribatzea

1. Erkidegoko marka baten eskaeran oinarrituriko nazioarteko erregistro baten data eta zenbakia eskaera horren espedientean inskribatu beharko dira. Eskaerak Erkidegoko marka bati bide ematen badio, nazioarteko erregistroaren data eta zenbakia inskribatu beharko dira erregistroan.

2. Erkidegoko marka batean oinarrituriko nazioarteko erregistro baten data eta zenbakia erregistroan inskribatu beharko dira.

149. artikulua. Nazioarteko erregistroa eginez geroko lurraldea zabaltzeko eskaera

Madrilgo Protokoloaren 3 ter artikuluaren 2. zenbakiaren arabera nazioarteko erregistroaren ondoren lurraldea zabaltzeko aurkezturiko eskaera oro Bulegoaren bidez aurkeztu ahal izango da. Erregelamedu honen 147. artikulua aplikatuz nazioarteko eskaera aurkeztu den hizkuntzan aurkeztu beharko da eskaera.

150. artikulua. Nazioarteko tasak

Madrilgo Protokoloaren kariaz Nazioarteko Bulegoari ordaindu beharreko zeinahi tasa zuzenean berari ordaindu beharko zaio.

3. atala

Europar Erkidegoa izendatzen duten nazioarteko erregistroak

151. artikulua. Europar Erkidegoa izendatzen duten nazioarteko erregistroen efektuak

1. Europar Erkidegoa izendatzen duten nazioarteko erregistroek Er ki degoko marken eskaerek duten efektu bera izango dute, Madrilgo Protokoloaren 3. artikuluaren 4. zenbakian aipaturiko erregistro-datatik aurrera edo Protokolo horren 3 ter artikuluaren 2. zenbakian xedaturiko Europar Erkidegoaren geroagoko izendapenaren datatik aurrera.

2. Madrilgo Protokoloaren 5. artikuluaren 1. eta 2. zenbakietan xedaturikoaren arabera inolako ukapenik jakinarazi ez den kasuan edo ukapen hori erretiratu den kasuan, Europar Erkidegoa izendatzen duen marka baten nazioarteko erregistroak marka bat Erkidegoko marka gisa erregistratzeak duen efektu bera izango du, 1. zenbakian aurreikusitako datatik aurrera.

3. Erregelamendu honen 9. artikuluaren 3. zenbakia aplikatzeari dagokionez, 152. artikuluaren 1. zenbakiaren arabera Europar Erkidegoa izendatzen duen nazioarteko erregistroaren oharpenak argitaratzeak Erkidegoko marka baten eskaera argitaratzea ordezkatuko du, eta 152. artikuluaren 2. zenbakian aipatzen den argitalpenak Erkidegoko marka baten erregistroa argitaratzea ordezkatuko du.

152. artikulua. Argitaratzea

1. Bulegoak hauek argitaratuko ditu: Madrilgo Protokoloaren 3. artikuluaren 4. zenbakiaren arabera Europar Erkidegoa izendatzen duen marka baten erregistro-data edo geroago Madrilgo Protokoloaren 3 ter artikuluaren 2. zenbakiaren arabera Europar Erkidegora zabaltzen den data, nazioarteko eskaera aurkeztu den hizkuntza eta eskatzaileak adierazitako bigarren hizkuntza, nazioarteko erregistroaren zenbakia eta erregistro hori Nazioarteko Bulegoaren aldizkako kazetan argitaraturiko data, eta babestea eskatzen den ondasun edo zerbitzuen markaren eta sailen zenbakien erreprodukzio bat.

2. Madrilgo Protokoloaren 5. artikuluaren 1. eta 2. zenbakien arabera Europar Erkidegoa izendatzen duen nazioarteko erregistro bat babesteko inolako ukapenik jakinarazi ez den kasuan edo ukapen hori erretiratu den kasuan, Bulegoak hori argitaratuko du, nazioarteko erregistroaren zenbakiarekin batera, eta, hala dagokionean, hura Nazioarteko Bulegoaren kazetan argitaratu den data.

153. artikulua. Antzinatasuna

1. Europar Erkidegoa izendatzen duen nazioarteko erregistro baten eskatzaileak, nazioarteko eskaeran, estatu kide batean erregistraturiko aurretiazko marka baten antzinatasuna -Beneluxeko herrialdeetan erregistraturiko markenak barne-aldarrikatu ahal izango du, eta baita, 34. artikuluan ezartzen den bezala, nazioarteko akordioen arabera eta estatu kide batean efektuak dituelarik arregistraturiko batena ere.

2.Erregelamendu honen 152. artikuluaren 2. zenbakiaren arabera Europar Erkidegoa izendatzen duen nazioarteko erregistro baten efektuak argitaratzen diren datatik aurrera, erregistro horren titularrak Bulegoaren aurrean aldarrikatu ahal izango du estatu kide batean erregistraturiko aurretiazko marka baten antzinatasuna -Beneluxeko herrialdeetan erregistraturiko markenak barne-, eta baita, 35. artikuluan ezartzen den bezala, nazioarteko akordioen arabera eta estatu kide batean efektuak dituelarik arregistraturiko batena ere. Bulegoak horren berri emango dio Nazioarteko Bulegoari.

154. artikulua. Ukapenerako erabateko arrazoiei buruzko azterketa

1. Europar Erkidegoa izendatzen duten nazioarteko erregistroek ukapenerako erabateko arrazoien azterketa beharko dute, Erkidegoko marken eskaeren prozedura bera jarraituz.

2. Nazioarteko erregistro baten babesik ez da ukatuko haren titularrari aukerarik eman gabe Europar Erkidegoari dagokionez babesari uko egiteko zein babesa murrizteko edo oharrak aurkezteko.

3. Babesa ukatzeak Erkidegoko markaren eskaera bat ukatzea ordezkatuko du.

4. Artikulu honen arabera behin betiko erabaki baten bidez nazioarteko erregistro bat babestea ukatzen den kasuan edo nazioarteko erregistroaren titularrak 2. zenbakiaren arabera Europar Erkidegoari dagokionez babesa izateari uko egin dion kasuan, Bulegoak exekuzio-erregelamenduan ezartzen den tasa indibidualaren parte bat itzuli beharko dio nazioarteko erregistroaren titularrari.

155. artikulua. Bilaketa

1. Bulegoak, Europar Erkidegoa izendatzen duen nazioarteko erregistro baten jakinarazpena jasotakoan, Erkidegoan bilaketa egiteko txosten bat idatziko du, 38. artikuluaren 1. zenbakian ezartzen den bezala.

2. Bulegoak, Europar Erkidegoa izendatzen duen nazioarteko erregistro baten jakinarazpena jaso bezain laster, haren kopia bat bidaliko dio beren marken erregistroan bilaketa egiteko asmoa jakinarazi duten estatu kideetako jabetza industrialeko zerbitzu nagusiari, 38. artikuluaren 2. zenbakian ezartzen den bezala.

3. Erregelamendu honen 38. artikularen 3. zenbakitik 6.era artekoak analogiaz aplikatuko dira.

4. Bulegoak Europar Erkidegoa izendatzen duen nazioarteko erregistroa 152. artikuluaren 1. zenbakian ezartzen den bezala argitaratu izanaren berri emango die Erkidegoan bilaketa egiteko txostenean aipaturiko aurretiazko zeinahi Erkidegoko markaren edo Erkidegoko marken zeinahi eskaeraren titularrei.

156. artikulua. Aurkakotza

1. Europar Erkidegoa izendatzen duten nazioarteko erregistroek ere aurkakotza izan dezakete Erkidegoko markaren eskaera argitaratuen modu berean.

2. Aurkakotza-idazkia hiru hilabeteko epearen barruan aurkeztuko da, 152. artikuluaren 1. zenbakian ezarritakoaren arabera egindako argitalpenaren datatik sei hilabetera kontatzen hasita. Aurkakotza ez da behar bezala aurkeztutzat joko aurkakotza-tasa ordaindu arte.

3. Babesa ukatzeak Erkidegoko markaren eskaera bat ukatzea ordezkatuko du.

4. Artikulu honen arabera behin betiko erabaki baten bidez nazioarteko erregistro bat babestea ukatzen den kasuan edo nazioarteko erregistroaren titularrak, artikulu honetan xedaturikoaren arabera behin betiko erabaki bat hartu baino lehen, Europar Erkidegoari dagokionez babesa izateari uko gin dion kasuan, Bulegoak exekuzio-erregelamenduan ezartzen den tasa indibidualaren parte bat itzuli beharko dio nazioarteko erregistroaren titularrari.

157. artikulua. Erkidegoko marka baten erregistroa nazioarteko erregistro batez ordezkatzea

Aurrez eskaria eginik, Madrilgo Protokoloaren 4 bis artikuluan xedaturikoaren arabera Erkidegoko marka bat nazioarteko erregistro batez ordezkatu dela jotzen dela idatziko du Bulegoak Erregistroan.

158. artikulua. Nazioarteko erregistroaren efektuak deuseztatzea

1. Europar Erkidegoa izendatzen duten nazioarteko erregistroen efektuak deusez deklaratu ahal izango dira.

2. Europar Erkidegoa izendatzen duten nazioarteko erregistroen efektuak deuseztatzeko eskaerak 51. artikuluan aipatzen den iraungitze-eskaera edo 52. artikuluan edo 53. artikuluan aipatzen den deuseztatze-eskaera ordezkatuko ditu.

159. artikulua. Nazioarteko erregistro baten bidez egindako Europar Erkidegoaren izendapen bat marka nazionalaren eskaera edo estatu kideen izendapen bihurtzea

1. Nazioarteko erregistro baten bidez egindako Europar Erkidegoaren izendapen bat ukatu denean edo izendapen horrek efektuak izateari utzi dionean, Nazioarteko erregistroaren titularrak Europar Erkidegoaren izendapena eraldatzea eskatu ahal izango du: a) marka nazional bihurtzeko, 112., 113. eta 114. artikuluen arabera, edo b) Madrilgo Protokoloaren edo 1891eko apirilaren 14an Madrilen onarturiko marken nazioarteko erregistroari buruzko Madrilgo Adostasunaren (aurrerantzean, "Madrilgo Adostasuna" deitua) parte den estatu kide baten izendapen bihurtzea, betiere eraldaketa eskatu den datan Madrilgo Protokoloaren edo Madrilgo Adostasunaren arabera estatu hori zuzenean izendatu ahal izan bada. Erregelamendu honen 112. artikulutik 114.era artekoak aplikatuko dira.

2. Marka nazionalari zein Madrilgo Protokoloaren edo Madrilgo Adostasunaren parte den estatu kide baten izendapenari, nazioarteko erregistro baten bidezko Europar Erkidegoko izendapenaren eraldaketatik ondorioztatuak direnean, Madrilgo Protokoloaren 3. artikuluaren 4. zenbakian aipatzen den nazioarteko erregistroaren data egokituko zaio delako estatu kidean, edo Madrildo Protokoloaren 3 ter artikuluaren 2. zenbakiaren arabera Europar Erkidegora zabaltzearen data, baldin eta zabaltze hori nazioarteko erregistroaren ondoren egin bazen, edo erregistro horren lehentasun-data eta, hala badagokio, estatu horretako marka baten antzinatasuna, 153. artikuluaren arabera aldarrikatua.

3. Beharrezko izango da eraldatze-eskaera argitaratzea.

160. artikulua. Nazioarteko erregistro bat izan duen marka bat erabiltzea

15. artikuluaren 1. zenbakia, 42. artikuluaren 2. zenbakia, 51. artikuluaren 1. zenbakiaren a) letra eta 57. artikuluaren 2. zenbakia aplikatzeari dagokionez, 152. artikuluaren 2. zenbakian aipatzen den argitaratze-datak ordezkatuko du erregistro-data, Europar Erkidegoa izendatzen duen nazioarteko erregistro bat izan duen marka bat Erkidegoan egiazki erabiltzen hasteko data ezartzeko.

161. artikulua. Eraldaketa

1. Hargatik eragotzi gabe 2. zenbakia, Erkidegoko marken eskaerei aplikagarriak zaizkien xedapenak mutatis mutandis aplikatuko zaizkie nazioarteko erregistro bat Madrilgo Protokoloaren 9 quinques artikuluan xedaturikoaren arabera Erkidegoko marka bihurtzeko eraldaketa-eskaerei.

2. Eraldaketa-eskaera Europar Erkidegoa izendatzen duen eta bere oharpenak 152. artikuluaren 2. zenbakian xedaturikoaren arabera argitaratu diren nazioarteko erregistro bati buruzkoa denean, ez dira aplikatuko 37.etik 42.era arteko artikuluak.

XIV. TITULUA

AZKEN XEDAPENAK 162. artikulua. Erkidegoko exekuzio-neurriak

1. Erregelamendu hau garatzeko arauak exekuzio-erregelamendu baten bidez finkatuko dira.

2. Aurreko artikuluetan ezarritako tasez gainera, tasak jasoko dira, exekuzio- erregelamenduan ezarritako garapen-arauen arabera, jarraian zerrendatzen diren kasuetan ere:

a) Erregistro-tasa epez kanpo ordaintzea;

b) erregistroaren ziurtagiriaren kopia bat bidaltzea;

c) Erkidegoko marka baten gaineko lizentzia bat edo beste eskubide bat inskribatzea;

d) Erkidegoko marka baten eskaeraren gaineko lizentzia bat edo beste eskubide bat inskribatzea;

e) lizentzia baten edo beste eskubide baten inskripzioa ezeztatzea;

f ) Erkidegoko marka erregistratu bat aldatzea;

g) erregistroaren laburpen bat bidaltzea;

h) jendeak espedienteak kontsultatzea;

i) espedienteetako agirien kopiak bidaltzea;

j) eskaeraren kopia zinezkotuak bidaltzea;

k) espediente bateko informazioak jakinaraztea;

l) itzuli behar diren gastu prozesalen finkatzea berrikustea.

3. Exekuzio-erregelamendua eta errekurtso-salen prozedura-erregelamendua 163. artikuluaren 2. zenbakian aipaturiko prozeduraren arabera onartu eta aldatuko dira.

163. artikulua. Lan-talde bat sortzea eta exekuzio-erregelamenduak onartzeko prozedura

1. Batzordeari lan-talde batek lagunduko dio, eta lan-talde horrek izen hau izango du: "Barne merkatua (markak, diseinuak eta modeloak) harmonizatzeko Bulegoaren tasa, exekuzio-arau eta errekurtso-salen prozedurari buruzko gaietarako lan-taldea".

2. Zenbaki honen erreferentzia egiten den kasuetan, 1999/468/EE Era bakia ren 5. eta 7. artikuluak aplikatuko dira. 1999/46/EE Erabakiaren 5. artikuluaren 6. zenbakian aurreikusitako epea hiru hilabetekoa izango da.

164. artikulua. Erkidegoko zuzenbidearen beste xedapen batzuekiko bateragarritasuna

Erregelamendu honek ez die eragingo 510/2006 (EE) Erregelamenduaren xedapenei, eta, bereziki, haren 14. artikuluari.

165. artikulua. Erkidegoa zabaltzeari buruzko xedapenak

1. Bulgaria, Txekiar Errepublika, Estonia, Zipre, Letonia, Lituania, Hungaria, Malta, Polonia. Errumania, Eslovenia eta Eslobakiaren (aurrerantzean "estatu kide berriak" deituen) atxikimenduaren datatik aurrera, bakoitzaren atxikimenduaren aurretik erregelamendu honen arabera erregistraturiko zein eskaturiko Erkidegoko marka bat estatu kide horien lurraldeetara zabalduko da Erkidego osoan efektu bera izateko.

2. Atxikimenduaren datan eskatu den Erkidegoko marka baten erregistroa ezin ukatuko da 7. artikuluaren 1. zenbakian zerrendaturiko ukapenerako erabateko arrazoietariko ezeinengatik, arrazoi horiek ez badira aplikagarriak estatu kide berri baten atxikimenduaren kariaz baino.

3. Erkidegoko marka baten erregistro-eskaera atxikimenduaren dataren aurreko sei hilabeteetan aurkezten bada, aurkakotza aurkeztu ahal izango da 41. artikuluaren arabera, atxikimendua baino lehen estatu kide berri batean aurretiazko marka bat edo aurretiazko beste eskubide bat -8. artikuluaren zentzuan- eskuratu den kasuan, baldin eta fede onez eskuratu bada eta aurkez pen-data edo, hala badagokio, lehentasun-data edo estatu kide berrian aurretiazko marka zein beste aurretiazko eskubidea eskuratu den data aur kez pendataren aurrekoa bada, edo, hala badagokio, eskaturiko Erkidegoko markaren lehentasun-dataren aurrekoa.

4. Artikulu honen 1. zenbakian aurreikusitako epean erregistraturiko Erkidegoko marka bat ezin deklaratuko da deusez:

a) 52. artikuluaren arabera, deuseztatzeko kausak kasuari aplikagarriak ez bazaizkio estatu kide berri baten atxikimenduaren kariaz baino;

b) 53. artikuluaren 1. eta 2. zenbakien arabera, aurretiazko eskubide nazionala atxikimendu-data baino lehen erregistratu, eskatu edo eskuratu bada estatu kide berri batean.

5. Artikulu honen 1. zenbakian aurreikusitako Erkidegoko marka bat erabiltzea debekatu ahal izango da 110. eta 111. artikuluen arabera, aurretiazko marka bat edo aurretiazko beste eskubide bat estatu kide berri baten atxikimendu-dataren aurretik fede onez erregistratu, eskatu edo eskuratu bada estatu horretan edo, hala badagokio, estatu kide berri horren atxikimenduarena baino lehenagoko lehentasun-datarekin erregistratu, eskatu edo eskuratu bada.

166. artikulua. Derogazioa

Derogaturik geratzen da 40/94 (EE) Erregelamendua, I. eranskinean zerrendaturiko egintzek aldatua. Derogaturiko erregelamenduari egindako erreferentziak erregelamendu honi egin zaizkiola ulertuko da eta II. eranskinean agertzen diren elkarrekikotasun- taularen arabera irakurriko dira.

167. artikulua. Indarrean sartzea

1. Europar Batasuneko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunera sartuko da indarrean erregelamendu hau.

2. Estatu kideek 40/94 (EE) Erregelamendua indarrean sartzen denetik hiru urteko epean jarriko dituzten indarrean 95. eta 114. artikuluak aplikatzeko beharrezko neurriak. Erregelamendu hau nahitaez bete beharrekoa izango da eta zuzenean aplikagarria estatu kide bakoitzean.

I. ERANSKINA

Derogaturiko erregelamendua, ondoren izan dituen aldaketa guztiak barne (166. artikuluan aipatzen dena)

Kontseiluaren 40/94 (EE) Erregelamendua (AO L 11, 1994-1-14, 1. orria).

Kontseiluaren 3288/94 (EE) Erregelamendua (AO L 349, 1994-12-31, 83. orria)

Kontseiluaren 807/2003 (EE) Erregelamendua (AO L 122, 2003-5-16, 36. orria) | III. eranskineko 48. puntua soilik | Kontseiluaren 1653/2003 (EE) Erregelamendua (AO L 245, 2003-9-29, 36. orria).

Kontseiluaren 1992/2003 (EE) Erregelamendua (AO L 296, 2003-11-14, 1. orria).

Kontseiluaren 422/2004 (EE) Erregelamendua (AO L 70, 2004-3-9, 1. orria).

Kontseiluaren 1891/2006 (EE) Erregelamendua (AO L 386, 2006-12-29, 14. orria). | 1. artikulua soilik.

II. eranskina, 2003ko Atxikimendu-aktaren 4 C I zatia (AO L 236, 2003-9-23, 342. orria).

II. eranskina, 2005eko Atxikimendu-aktaren i, I puntua (AO L 157, 2005-6-21, 31. orria). | |

II. ERANSKINA

Elkarrekikotasun-taula

Kontseiluaren 40/94 (EE) Erregelamendua | Erregelamendu hau

1.tik 14.era arteko artikuluak | 1.tik 14.era arteko artikuluak

15. artikulua, 1. zenbakia | 15. artikulua, 1. zenbakia, lehenengo paragrafoa

15. artikulua, 2. zenbakia, sarrerako esaldia | 15. artikulua, 1. zenbakia, bigarren paragrafoa, sarrerako esaldia

15. artikulua, 2. zenbakia, a) letra | 15. artikulua, 1. zenbakia, bigarren paragrafoa, a) letra

15. artikulua, 2. zenbakia, b) letra | 15. artikulua, 1. zenbakia, bigarren paragrafoa, b) letra

--

16.etik 36.era arteko artikuluak | 16.etik 36.era arteko artikuluak

37. artikulua | -

38. artikulua | 37. artikulua

39. artikulua | 38. artikulua

40. artikulua | 39. artikulua

41. artikulua | 40. artikulua

42. artikulua | 41. artikulua |

43. artikulua | 42. artikulua

44. artikulua | 43. artikulua

44 bis artikulua | 44. artikulua

45.etik eta 48.era arteko artikuluak | 45.etik eta 48.era arteko artikuluak

48 bis artikulua | 49. artikulua

49. artikulua | 50. artikulua

50. artikulua | 51. artikulua

51. artikulua | 52. artikulua

52. artikulua | 53. artikulua

53. artikulua | 54. artikulua

54. artikulua | 55. artikulua

55. artikulua | 56. artikulua

56. artikulua | 57. artikulua

57. artikulua | 58. artikulua

58. artikulua | 59. artikulua

59. artikulua | 60. artikulua

60. artikulua | 61. artikulua

60 bis artikulua | 62. artikulua

61. artikulua | 63. artikulua

62. artikulua | 64. artikulua

63. artikulua | 65. artikulua

64. artikulua | 66. artikulua

65. artikulua | 67. artikulua

66. artikulua | 68. artikulua

67. artikulua | 69. artikulua

68. artikulua | 70. artikulua

69. artikulua | 71. artikulua

70. artikulua | 72. artikulua

71. artikulua | 73. artikulua

72. artikulua | 74. artikulua

73. artikulua | 75. artikulua

74. artikulua | 76. artikulua

75. artikulua | 77. artikulua

76. artikulua | 78. artikulua

77. artikulua | 79. artikulua

77 bis artikulua | 80. artikulua

78. artikulua | 81. artikulua

78 bis artikulua | 82. artikulua

79. artikulua | 83. artikulua

80. artikulua | 84. artikulua |

81. artikulua | 85. artikulua

82. artikulua | 86. artikulua

83. artikulua | 87. artikulua

84. artikulua | 88. artikulua

85. artikulua | 89. artikulua

86. artikulua | 90. artikulua

87. artikulua | 91. artikulua

88. artikulua | 92. artikulua

89. artikulua | 93. artikulua

90. artikulua | 94. artikulua

91. artikulua | 95. artikulua

92. artikulua | 96. artikulua

93. artikulua | 97. artikulua

94. artikulua, 1. zenbakia, sarrerako esaldia | 98. artikulua, l. zenbakia, sarrerako esaldia

94. artikulua, 1, zenbakia, lehenengo marratxoa | 98. artikulua, l. zenbakia, a) letra

94. artikulua, 1. zenbakia, bigarren marratxoa | 98. artikulua, l. zenbakia, b) letra

94. artikulua, 2. zenbakia | 98. artikulua, 2. zenbakia

95. artikulua | 99. artikulua

96. artikulua | 100. artikulua

97. artikulua | 101. artikulua

98. artikulua | 102. artikulua

99. artikulua | 103. artikulua

100. artikulua | 104. artikulua

101. artikulua | 105. artikulua

102. artikulua | 106. artikulua

103. artikulua | 107. artikulua

104. artikulua | 108. artikulua

105. artikulua | 109. artikulua

106. artikulua | 110. artikulua

107. artikulua | 111. artikulua

108. artikulua | 112. artikulua

109. artikulua | 113. artikulua

110. artikulua | 114. artikulua

111. artikulua | 115. artikulua

112. artikulua | 116. artikulua

113. artikulua | 117. artikulua

114. artikulua | 118. artikulua

115. artikulua | 119. artikulua |

116. artikulua | 120. artikulua

117. artikulua | 121. artikulua

118. artikulua | 122. artikulua

118 bis artikulua | 123. artikulua

119. artikulua | 124. artikulua

120. artikulua | 125. artikulua

121. artikulua, 1. eta 2. zenbakiak | 126. artikulua, 1. eta 2. zenbakiak

121. artikulua, 3. zenbakia | -

121. artikulua, 4. zenbakia | 126. artikulua, 3. zenbakia

121. artikulua, 5. zenbakia | 126. artikulua, 4. zenbakia

121. artikulua, 6. zenbakia | 126. artikulua, 5. zenbakia

122. artikulua | 127. artikulua

123. artikulua | 128. artikulua

124. artikulua | 129. artikulua

125. artikulua | 130. artikulua

126. artikulua | 131. artikulua

127. artikulua | 132. artikulua

128. artikulua | 133. artikulua

129. artikulua | 134. artikulua

130. artikulua | 135. artikulua

131. artikulua | 136. artikulua

132. artikulua | 137. artikulua

133. artikulua | 138. artikulua

134. artikulua | 139. artikulua

135. artikulua | 140. artikulua

136. artikulua | 141. artikulua

127. artikulua | 142. artikulua

138. artikulua | 143. artikulua

139. artikulua | 144. artikulua

140. artikulua | 145. artikulua

141. artikulua | 146. artikulua

142. artikulua | 147. artikulua

143. artikulua | 148. artikulua

144. artikulua | 149. artikulua

145. artikulua | 150. artikulua

146. artikulua | 151. artikulua

147. artikulua | 152. artikulua

148. artikulua | 153. artikulua

149. artikulua | 154. artikulua

150. artikulua | 155. artikulua |

151. artikulua | 156. artikulua

152. artikulua | 157. artikulua

153. artikulua | 158. artikulua

154. artikulua | 159. artikulua

155. artikulua | 160. artikulua

156. artikulua | 161. artikulua

157. artikulua, 1. zenbakia | 162. artikulua, 1. zenbakia

157. artikulua, 2. zenbakia, sarrerako esaldia | 162. artikulua, 2. zenbakia, sarrerako esaldia

157. artikulua, 2. zenbakia, 2. puntua | 162. artikulua, 2. zenbakia, a) letra

157. artikulua, 2. zenbakia, 3. puntua | 162. artikulua, 2. zenbakia, b) letra

157. artikulua, 2. zenbakia, 5. puntua | 162. artikulua, 2. zenbakia, c) letra

157. artikulua, 2. zenbakia, 6. puntua | 162. artikulua, 2. zenbakia, d) letra

157. artikulua, 2. zenbakia, 7. puntua | 162. artikulua, 2. zenbakia, e) letra

157. artikulua, 2. zenbakia, 8. puntua | 162. artikulua, 2. zenbakia, f ) letra

157. artikulua, 2. zenbakia, 9. puntua | 162. artikulua, 2. zenbakia, g) letra

157. artikulua, 2. zenbakia, 10. puntua | 162. artikulua, 2. zenbakia, h) letra

157. artikulua, 2. zenbakia, 11. puntua | 162. artikulua, 2. zenbakia, i) letra

157. artikulua, 2. zenbakia, 12. puntua | 162. artikulua, 2. zenbakia, j) letra

157. artikulua, 2. zenbakia, 13. puntua | 162. artikulua, 2. zenbakia, k) letra

157. artikulua, 2. zenbakia, 14. puntua | 162. artikulua, 2. zenbakia, l) letra

157. artikulua, 3. zenbakia | 162. artikulua, 3. zenbakia

158. artikulua | 163. artikulua

159. artikulua | 164. artikulua

159 bis artikulua, 1., 2. eta 3. zenbakiak | 165. artikulua, 1., 2. eta 3. zenbakiak

159 bis artikulua, 4. zenbakia, sarrerako esaldia | 165. artikulua, 4. zenbakia, sarrerako esaldia

159 bis artikulua, 4. zenbakia, lehenengo marratxoa | 165. artikulua, 4. zenbakia, a) letra

159 bis artikulua, 4. zenbakia, bigarren marratxoa | 165. artikulua, 4. zenbakia, b) letra

159 bis artikulua, 5. zenbakia | 165. artikulua, 5. zenbakia

- | 166. artikulua

160. artikulua, 1. zenbakia | 167. artikulua, 1. zenbakia

160. artikulua, 2. zenbakia | 167. artikulua, 2. zenbakia

160. artikulua, 3. eta 4. zenbakiak | -

- | I. eranskina

- | II. eranskina

euskal legezalea