laphurtarescaldunfrancesec,erresumacoest

Laphurtar escaldun francesec, Erresumaco Estatu-Generaletarat egortcen dituzten Deputatuei, emaiten dioten botuen eta instruccionen, Cayera (1789)

Laphurtar escaldun francesec, Erresumaco Estatu-Generaletarat egortcen dituzten Deputatuei, emaiten dioten botuen eta instruccionen, Cayera (1789)

Eçagutçaric bicienarequin eta errespeturic samurrenarequin, ikhusen dute Laphurtar Escaldun Francesec, justiciazco eta ontasunezco motiboric handienec ekharri dutela heyen Soberanoa edo Erreguea bere Erresumaco Estatu-generale biltcerat, eta sujet leihal diren beçala, ensayatuco dire, ahal beçambat, objet handi hortan harren lagunteerat, Estatu-generaletan adiarazteaz bere Deputatuae cargatu dituzten botuez.

Botherea baino, berthutea maiteago duen Erregue bat, lurraren gainean diren Nacioneric arguituenetaric batean berecico diren hama bi ehun Deputatu, Ministro bat ceinac ez baitu bertce chederic, izpiritu handi, on eta justu batec Erresumaren çorionarençat, emaiten diotçon sentimenduac baicic; horra nor içanen diren cargatuac Franciari biei berri, puchant eta justuago baten emaiteaz. Cembat arraçoin esperantça içateco utcico diotegula gure ondocoei gure aintcinagocoen-ganic errecibitu dugn baino sorthe dohatsuagoa!

Escaldun Francesen botuac içanen dire lehenic Nacionearen Constitucionearen, Erresumaco Tresoren, eta Justiciaren partitcearen gainean.

Objet handi eta important horietaz mintçatu ondoan baicic, ez dituzte nahi adiaraci Laphurdiren onetan eguinen tuzten bere galde particularrac: Laphurdic Erresumaco frontera edo azquen muguerri beçala, mereci duen arren, Gobernamenduac beha dioçon begui atçarri, eta samur batçuez.

Nacioneari eman behar çaoen Constitucionea.

Cein nahi icenez deith deçan Nacione batec bere gobernamendua, Nacione bura ezin deith diteque libroa, no ez dituen berac eguiten bere legueac; non haren membro akhotcharen onthasunac ez diren eçartcen berac eguin dituen legue heyen goardiaren azpian, non particular bakhotchac ez duen libertate osoa aruitarat emaiteco, ordena publicoaren mantenuarentçat eta haren perfeccionatceco heldu çaizcon persamendu guciac.

Erresumaco Estatu-generalac behar dire beraz maiz erreberritu; heyen berril biltcea behar da ordenatu, moyenic segurenac hartcen direlaric, heyn biltcea manatua içanen den demboretan, ez deçan nihoiz guibelamndurik içan.

Asamblada heyetan behar dire eguin, gambiantcetarat sujet içanen ez diren beçala, Erresumaco legue generalac. Legue hec behar dute eguinac içan, nahiz asambladaco Deputatuec, nahiz Erreguec berac, asamblada hartan eguinen tuzten proposicionen gainean, eta han horrela establituac içan diren ondona, behar dire inchtant beretic publicatu eta executatu.

Baina nola Estatu-general batçuearic bertcetarako bizquitartean, baiditeque cembait legue berri eta presatuzco batçuen beharra, nahiz Erresuma gucicotz, nahiz cembait provincia bakhochetacotz, casu hortan Soberanoari choilqui içanen çayo bere Conseiluan legue bizquitartean... Legue suerte horiec egorrico ditu bere Parlamentetarat, Parlamentei legue heyetan iduritcen baçaote cerbait ungui ez denic, cilhegui içanen çayote behin eta bietan Erregueri bere errepresentacionen eguitea; bainan errepresentacione horiec eguin ondoan, Soberanoac nahi badu oraino eta declaratcen badiote bere Parlamentei, manuzco guthunez, legue hec içan ditecen pausatuca, orduan Parlamentec publicaracico dituzte ián ditecentçac executatutac choilqui lehenbicico Estatu generaletarainocoan; non legue heyen execucionean ez den aurkhitcencemait Sobraniazco bidegabe; cein khasutan Parlamentec eguinen bailituzte oraino errepresentacione berriac.

Legueac eguin ondoan, legue hec eta legue heyen Ministroac ichilic daudeceino, Erregueren sujetei nihordc ez dio beldurcunderic emar behar ez bere onthasuenan goçamenean, ez bere libertate osoaren gainean; legueac eguinez gueroz Erregueren sujet bakhotchac ez du behar içan nihortaz bilhatua Erresumaco leguec manatcen duten khasuatna eta maneretan baicen; letra de cachet deitcen diren, preso emaiteco manuez, ez da cilhegui behar içan guehiago cerbitçatcea: hirietaco eta privincietaco Comendat eta Gobernadore ez dute hemendic harat podoreric behar içan, soldaduez eta soldaduzco cerbitçua intresatecen duten eguitecoez campoan, bere ordena muguerri gabecoez Erregueren sujetic batere preso emanarazteco; eta eman arazten badituzte, nahiz hec, nahiz presondeguitaco eta gaztelutaco presoner suerte horiec errecibituco tuzten goardianoac behar dute içan cherkhatuac eta punituac, libertate maite eta preciatua hausten eta porroscatcen duen crima eguin dutelacotz.

Frances bakhotchac behar du içan libertate osoa imprimeriaren ariaz arguitarat emaiteco, populuaren çorionarençat, edo oraino haren pausuco demboretan errecrearazteco, asmatuco tuben pensamendu guciac. Hartaracotz deseguin behar dire liburu bisitatçaillen empelguac, eta liburu eguillei cilhegui behar çayote içan liburu fuerte gucien eguitea, condicionerequin choilqui, liburu eguillea eta autora bera icendatuco direla bere obretan. Iduri du precocione hori asquia dela abusuen guibelatceco.

Finean Soberanoaz bertce alde, Erresumaco bothere publicoaren cembait porcione duten guiçon guciac, herchatuac behar dire içan hemendic harat eguinen tuzten abusuez eta inyusticiez ihardeseterat, nahiz Estatu-generaletan, nahiz Justiciaco Tribunaletan; hortaracotz, Justiciac ez du guehiago trabatua behar içan, ez evocacioneac deithcen diren, faltadunac haren escuetaric kentcen tuzten, moyenez, ez eta ere comisione particularrac erraiten dioten. Tribunalez, ceinac maicenic ez baitire cerbitçatecen criminelen salbatceco, edo malhurusquiago oraino innocenten galtceco baicen.

Erresumari bihurtcecotz, edo emaitecotz Erregueren sujet bakhotchari bere libertatea eta bere onthasunac beguiratu behar diozcon constitucione ecin asqui preçatu hori, eta horren seculacotz seguratceco, Estatu-generaletaco Asambladac behar dire içan sumetituac, Asamblada guciac gobenatu behar dituen dretchu communeco principioari; eta hortaracotz Estatu-generaletan opinioneac behar dire hartu buruca eta ez ordenaca.

Franciaco constitucioneac, behin hola establituz gueroz gobernamendu legitimo gucien gundament horien gainean, eguinen tu bere baitaric, administracioneco chehetasunean, Nacionearen intres generalac, justiciaren eta humanitatearen dretchu ecin seculan ahantciec, galdeguinen diotçoten erreforma guciac.

Gure Colonietaco habitantei cilhegui içanen çayote bere ethorquia atheratcen duten Erresumaco Estatu-generaletarat Deputatuen egortcea.

Gure Colonietan ezeztatua içanen da Moroen esclabotasuna.

Hautsiac içanen dire itsasoco eta leihorreco armadetan Aitoren-semei choilqui lehenbicico herruncac emaiten diotçaten legueac.

Annatac deithcen dire Aphezpicuec eta Abadec Aita-sanduari pagatcen diot oten dretchuac. Içanen dire dretchu hec khenduac, ceren Erresumatic camporat goanarazten baidituzte Erresumaentçat premiazco den diru porcione handi bat.

Ezcontcetaco dispensac, Errotorien eta bertce beneficio edo prebenden batec bertce baten bururat iraganarazteco, eta holaco titulu guciac içanen dire emanac Aphezpicuez, bakhotchac bere diocezetan; eta manera hortaz gure diruac ez ditu guehiago erosico Erroman dohainic eman behar diren gauçac.

Erresumaco lehenbicio maxima principal horiec, eta administracioneco erreforma horiec, Estatu-generaletaco Deputatuez eta Soberanoaz eçagutuac, eta fincatuac içanen diren ondoan, guero Nacionea occupatuco den objet publicoa içanen da, dudaric gabe, Erresuman berean mantenitu behar duen ordenaren eta campoan errespetaraci behar duen botherearn indarraren entretenimenduac ekharrico dituen gastu çucenac.

Imposac.

Hain desordena handia othe da bada Erresumaco tresoretan, non Nacionea bancarrot baten ahalqueria eta itsusitasunetic guibelatcecotz, gobernamenduco gastu baitezpdacoei ohor eguiteco, yadan emanac diren imposicionen nombre icigarriari behar baitçaizco oraino bertce cembait iratchiqui?

Ecin libra othe liaque bi herstura horietaric Nacionea, yadan pausatuac diren imposen orde, emaiten litequelaric berce cembait, ceinen biltcea errech-agoa eta gutiago gastosa bailiteque, partitcen leitezquelaric impos berri hec igualqui eta berechtasunic gabe Erregueren sujet gucien artean, heyen erabilceco moduac simpleago bihurturic? Ez othe leitaque libra bi herstura horietaric, heyen bilçaille lehenbicicoen irabaciac gutituric, bilçaille heyen nombrea bera eta heyen azpicoena chumeturic, edo oraino bilçaille horiec guciak khenduric, orai arteraino baitezpadacoac iduquiac içan diren Erresumaco gastuei, thronuaren ohorearequin, Erresumac barnean eta campoan beharduen botherea eta populuaren çorionarequin, ceina baita Soberanoric maitenaren botu principala, antola litezquen gutimendu guciac eguinez?

Gauça horien gucien gainean Laphurdico Heren-estatuco Deputatuec aditu bearco tuzte Erreguec bere tressoreco Ministroas eman aracico diotçoten arguitasunac.

Ministro horren berthutec eta eçagutça bereciec seguratzen dute aitcinetic Laphurdico Heren-estatua, confidentciaric handienarequin Nacionea libra ahal ditequela Ministro hunec emanen diotçan iraçats penei. Instruccione heyec presentatuco dioteal Erresumaco tresroen estatu leihal bat, ez diotela impos berriric galdeguinen, bladin niholere impos berriric gabe passa baditeque, eta oraino baldin aurkhitu bada cembait moyen yadan establituac diren carga handien arintceco, ohore eta gloria handitçat atchiquico dela heyen proposatcea eta Nacioneari emaitea. Bainan attendioneric handienarequin examinaturicaco estatuec, ecin dudatu guisa agertcen badute Erresumadco engayamenduei, eta haren baitezpadaco beharrei ohore eguiteco behar direla cembait impos berri eman, orduan, dudaric gabe, Erresumaco provincietaco Heren-estatuco Deputatu guciec, laudatuco dute, yadan eçagutcerat eman tuzten sentimendu ohoragarrien arabera; laudatuco dute, diogu cembait impos berriren establimendua, eta orduan Laphurdico Heren-estatuac sobra pena luque, Estatu-generaletan bere Deputatuez botu contrarioric eguitea. Casu hortan beraz, bat eguinen dire Laphurdico Heren-estatuco Deputatuac, Nacionearen botu generalarequin; bainan ez dute orduan oraino ahlaqueric behar içan herri pobre hauquien favoretan galdetceco gutimendu eta urricalmendu cembait; impos hequietan erorico çayoten partean errepresentatuco dute, Laphurdi herri mendiz bethe bat dela, Laphurdico lurrac idorrac, agorrac eta dembora lucez trabailluric borthitcenei eta kharioenei ukho eguiten diotenac direla: arraçoin horien ariaz bethidanic lurric guehienac larre daudecela: bertce alde Laphurdic, frontera den beçala, entretenitcen duela bethi prest den milla guiçonezco erregimendu bat, ceinaren Colonel edo buruçagui baita bere Justiciaco ezpatazco Baillif-hanida, eta ceina guerla demboretan eta lehenbicico ordenan, partitcen baita Bayonarat, edo gobernamenduac necesario aurkhitcen duen Laphurdico bertce cembait lekhutarat, heyetan soldaduen cerbitçu bera eguiterat; consideracione horien gucien ariaz Laphurdic pagatcen cituen imposicionen partea, egon dela azquen mendearen erditaraino, subvencionea deithcen den berrehun eta berrohogoy eta hamahirur liberaco abonamendu edo punchamendu baten oinean; gueroztic haren abonamenduac igan direla lehenecoarequin batean hiru-hogoy milla libera baino gorago, eta orai, dnmendrena sentiaraz litequen impos horren emendacionec hertcha letçaquela Laphurtarrac Erresumaren uzterat, eta aria hortaz eguin leçaquetela Espainiaren hauso diren herri hauquien çorigaitz osoa.

Imposen deliberacionea hasten den demboran, galdeguinen dute, dudaric gabe, Nacioneco Deputatuec confirmatua eta erreberritua içan dadin, onthasun guciac beguiratu behar tuen, eta Erreguec berac azquen dembora hautan eçagutu eta aithortu duen principioa, ceina baita, hemendic harat ez dela Erresuman imposic establituco Nacione guciaren laudamenarequin baicen.

Deliberacione hori artcen duten dembora berean oraino galdeguinen dute Nacionearen Deputatuec, Erreguec bere buruari eman dioen eta thronuari hambat ohore eguiten dioen legue hura, ceinetaz Soberanoac aguindu baitu urthe guciez, urthe bakhotchetaco Erresumaco tresoreco contu generala verificatua içanen dela, eta publicatua impresionearen bidez, içan dadin oraino guerocotz constitucionezco legue principalenetaric bat. Laphurdico Heren-estatuco Deputatuac bat eguinen dire galde intresant horietan Erresumaco hertce Deputatuequin.

Justiciaren Administracionea.

Laphurdiren posicioneac ez diote hainitz permetitcen Laphurtarrei yaquitea eya, ez bera dependintcen den Parlamentean, bainan bertce Erresumaco Parlamenten artean othe den cembeit ceinen hedadura sobratuec galde baileçaquete içan ditecen partituac, appelletaco haucien juyamendua erechteco, lasterragoa eta gutiago gostaco dena içateco.

Bizquiartean appeletaco Justicia soberanoetan heyen urruntasunetic populuari heldu çaizcon bidegabeac, ez othe litezque guti bederen heyen partitceco moyen danyeros eta borthitcegui hori hartu gabe? Ecen moyen horrec eman liotçoque populuari Yye berri batçuec, ceinetan ez bailuquete, eta ceinec ez baileçaquete mereci dembora lucez bere lehenagoco Yyetan çuten confidentcia.

Hemendic harat civileco, erran nahi da criminelari behatcen ez çaizcon hauei guciac içan ditecen eramanac lehenic Bailliage eta Sennechaletarat; heyen yuyamenduen appellac, hortacotz asqui importantac eçagutuac içanen diren eguitecoetan, içan ditecen chuchenqui deithuac Yusticia horiec dependitcen diren Parlamentetarat.

Colpe hortaz beraz hautsiac içanen dire Aitoren-semen eta Erregueren bertce suyeten artean, Cremieu deithcen den hirian emaniaco legueac eçarri tuen, eta Yusticia bera, behar bada desohorateen duten, berechtasunac.

Bailliagei eta Sennechalei icenic gambiaraci gabe, diruaz eta diru suma suerte batez baicin questione içanen ez den haucietan, Yusticia horietaco yuyamenduac içan ditecen soberanoac, erran nahi da appelletarat suyetiçanen ez direnac, eta suma suerte aiphatu dugun hura içan dadin fixatua Tribunal heyetaric bakhotchetan heyen eremuen eta aberastasunen arabera.

Ez gare ausartatcen onthasunen gainean içanen diren haucientçat gauça beraren proposatcerat, ceren hauci horietaco objetac suyet baitire, Yusticiaren martcha gaitçagoa errendatcen duten estimacionetarat, eta bertce-alde oraiño ceren onthasunec baitute bere yaben aldetic amudiozco precio bat, ceina maïz hauciac berac handiagoa bilhacatcen baitu, eta ceina casic bethi itçur bailaquioquete estimatçailen beguiei.

Hamabi libera edo oraino suma horren doblea iragaten ez duten diruzco hauciei, içan ditecen Bailliageac eta Sennechalac çarratuac; eta içan ditecen hauci horiec egorriac herri bakhotchetaco cargudunei, ceinec yuyatuco baitituzte appellic gabe, poliçaco eguitecoen maneran, hacitaco formarie gabe.

Bainan dembora berean bihur diotçotela Bailliagei eta Sennecahlei, botchaz eraman diotçoten arriberen eta oihanen ariaz formatcen diren hauciac, deseguiten direlarican eaux eta foretetaco deithcen diren Tribunalac, ceinen carga inutilac dembora luceguiz lehrtcen baitu Nacionea.

Bihur diotçotela oraino Intendencietarat eramaten diren herrien beren haucitaco eguitecoac.

Hauci crimineletan ere Bailliageac eta Sennechalac choilqui içan ditecen cargatuac lehenbicico yuyamenduez, eta lehenbicico informacioneac eguin ondoan, Yuye particular guciac içán ditecen obligatuac Bailliagei eta Sennechalei informacione heyen egortcerat, errecibitu tuzten plaintequin. Sobra dembora da eçagutua içan dela Yusticia chume horietan maicegui, accusatuac direnen innocentciac galdetcen duela ez ditecen accusatuac direnen innocentciac galdetcen duela ez ditecen heyetan akhaba hauei horiec, eta criminelec sobra ihez lekhu atcematen dutela heyetan ez gaztigatuac içateco.

Iharduquicetaric, escatimetaric, eta arnoac edo colerac erran-arazten dituen ahapaldi gaichtotarie, eta colpe danyeros ez direnetaric sortcen diren criminelchumeco deithcen diren haucietan, Bailliagec eta Sennechalac içan ditecen autorisatuac, erreguelamendu extraordinario deithcen den forma lucea eta gastosa emplegatu gabe heyen yuyatcerat, ordenatuco dituen domaya eta intresen yuyamenduac ehun libera pasatcen ez dituenean, eta suma hori pasatuco ez duten eta erreparacione civilac bicen manatuco ez duten yuyamenduac, içan ditecen Tribunal horietan soberanoac.

Eguiteco criminel ez direnetan, lehenbicico Tribunaletan haucientçat seguitu behar den ordenan eguien diren gambiantça chume horiez, Bailliagei eta Sennechalei emanen çaizcoten emendacione aphur horiez, leguec, cilhegui çaioten beçain batean bederen, guibelatuco tuzte guiçonac haucitaco gustu çorigaitcecotic; haucitic guehienac akhabatuco dire hasico diren lekhu beretan. Parlamentac eta bertce Yusticia soberanoac ez dire guehiago occupatuac içanen appelletaco dretchu extraordinarioa mereci duten eguiteco handien yuyatcen haicic, eta orduan oraino, Yusticia soberanoen urruntasuna içanen da arraçoin bat appellic ez arinqui eguiteco.

Nacione guciac aspaldi-danic galdetcen tuen erreformac, legue criminel eta criminel ez direnetan eguiten direnean, hobequi complituac içanen dire gobernamendu, populuaren ona baici nahi ez duenac eguiten tuen botuac, yusticiaren administracionearen gainean.

Bainan obra handi horren eguiteco, ez da sobra içanen, dudaric gabe, bigarren Estatu-generalac lehenbicico hautaric separatuco dituen dembora gucia; eta biaquitartean ez othe liteque posible oraino Estatu-general hauqietan cembait gambiantça eguitea, gure legue criminelecotan ez ditecen, accuatuinnocentac içan calomniaren eta sobra maïz enganacor diren iduripenen victima dohacabeac?

Ez othe liteque posible crimineleco hacitaric khentcea accusatuen, bainan accusatu aberatsac ez direnen alderat baicen beguiratcen ez den ichiltasun, ilhunbetasun eta gordetce sobra danyeros hura?

Ez othe liteque osible hauci criminelecoen yuyatceco ondenetaric apartatcea, arraçoin naturalaren contra dohan peremptorioac deithcen diren, erran nahi da, batere dudaric gabecoac, eta bertce yustificacionezco articuluen artean aurkhticen den distincionea? Ez ohe liteque posible ordenantcea bi froga suerte horiec içanditezquela galdetuac eta eguinac accusatuen aldetic, haucia perseguitcen den cein nahi demboretan? Ez othe liteque posible orain oaccusatuei errechtea bere innocentciaren frogatceco presentatu behar tuzten lekhucoen adiarazteco tuzten trabac?

Ez othe liteque posible suntsitcea aphecen eta Aitorenseme favoretan, yusticia bera insultatcen duen privilegio harrigari hura, ceinac Aphecci eta Aitoren-semei emaiten baitiote hautu, heyenganic choilqui dependitcen dena, Parlamenteco gambara handiaz edo gambara hartaz Turnellaco deitcen den Gambararequin yuntaturic, bere hauci criminelen, yuyarazteco?

Ez othe liteque posible hautstea Aitoren-semei eta gaineraco bertce Erregueren Suyetei crima batçuen condemnamenduac emaiten diotçoten punicionen differentcia?

Finean ez othe liteque posible eguiteco criminel eta criminel ez direnetan, Yuyen apartatceco titulutic khentcea cembeit articulu, ceinec Yuyen dignitatea bainitz sobra ohoratcen dutelaric, heyen pasionei, guiçon ilaco beçala, abantail handieguiac emaiten baitiozcate?

Laphurdico Heren-estatuaren galde bereci eta particularrae.

1.ª Bere herrietan Yusticiaren particearen gainean, Heren-estatua galdeguinen du, Laphurdi, Bordeleco Parlamentaren soberanotasunare azpian bethi uzten delaric, haren Bailliageco appellac içan ditecen Parlament hartan yuyatuac, harat egorriac içanen diren herrunean, nihoren favoretan herrunca hura hautsi gabe; eta ordena horren seguratceco, Gobernamenduac har-detçan moyenic segurenac, eta ahal bada, gambia ez ditezquenac.

Criminelac ez diren, diruzco, hirur ehun libera baino guchiagotarat iganen ez diren hauciac, içan ditecen bere Bailliagean arras yuyatuac, eta yuyamendu suerte horientçat ez dadin içan appellic.

Chiminel-chumeco deithcen diren eguitecoetan haren Bailliageac ordena deçan, Erreguelamendu extraordenarioric gabe, ehun liberetarainoco domaye eta intresac, eta yuyamendu suerte horiec, erreparacione civiloric baicen bertcealde manatcen ez dutenean, içan ditecen soberanoac eta appelletarat suyet içanen ez direnac.

Bertce crimineleco eta criminel ez direneco Bailliageco yuyamendu suerte guciac, içan ditecen chuchenqui Bordeleco Parlamenterat eramanac; bere lehenagoco yusticia osoa Laphurdico Bailliageari bihurtcen çayoetaric; eman dioçoten casu royalac daritçoten altchatu-çayoen partea, eta itçul diotçoten lehenago haren yusticiaren azpitic khenduric, Camesco Sennechalari iratchiqui diotçoten Bardotceco, Guicheco eta Ahurtico hirur herriac.

Laphurdico Escaldun-Francesen Bilçar-generala ecin erori da, pontu horren gainean, aiphatu diren hirur herri horietaco Deputatuec eguin diotçoten errepresentacione contrarioetarat; ceren errepresentacione hec eguin baitituzte choilqui Gramonen etchearentçat duten amudioaren ariaz, eta ceren Laphurdi gucia heyequin partale den-arren etche errespetagarri horrentçat duten amudioan, sentimendu hortan berean aurkhitcen baitute motibo bat guehiago, esperantça içateco Gramontarren çucentasun generosac berac, sustengatuco duela Escaldun-Francesentçat hain intresanta den galde hori.

Hamabi liberaz gorago iganen ez diren hauciac içan ditece debecatuac Laphurdin, eta objet chume horiec içan ditecen cargudunez, poliçaco maneran yuyatuac.

Surie eta eoitçaric gabeco, curri eta esque dabiltçen yenden contra eguinac içan diren legueac, içan ditecen erreberrituac eta publicatuac, eta oraino ordenatua içan dadin Yusticietaco Tribunalei çorrotzqui heyen executatcea.

2.ª Imposen particearen eta bere herrietaco Administracionearen molden gainean, Laphurdico Heren-estatuac galdeguinen du içan daitecen mantenitueac, erearoaren hirurean 1660ean, otsailaren hamarrean 1688ean, uztaillaren hamaçazpian 1769ean, eta mayatçaren lehenean 1772ean, Erregueren Conseilluan eman içan diren arrestec, beguiratu dioten constitucione partcularrean. Ungui aurkhitcen dire tratamendu hortaz, eta beldur luquete gambiantça caltecor luqueten.

Nacionearen artean adiarazten diren botuac Intendentcien borhatceco, betheac balire, Heren-estatuco Escaldun-Francesec, mantenitua içan dadin galdetcen duten bere constitucione particularra, abantaillosago baicic ez liteque içan Lphurdirentçat. Bainan Intendentac iduquitcen badire bere empleguetan, Heren-estatuco Escaldun-Francesec galdeguinen dute eman dioçoten Subdeleguetçat Escaldun bat, Laphurdin dagoena, escara aditcen duena, bere intres propioec Laphurtarrentçat behar duen amudio flacatuco ez dioten bat.

Erreforma horiec guciac, Gobernamenduac errecibitu eta manatu ondoan, behar da oraino galdeguin cembeit laguntça laborantçaren favoretan. Galde hori hambatenaz yustuagoa içanen da non Laphurdico lurren agortasunaren ariaz, ez baitiote Laphurdico lurrec emaiten bere habitantei premia duten bihiaren herena. Berriro eguinicaco legue batçuec lur berriac dispensatu tuzte detchimetaric eta imposetaric dembora suete batentçat. Gobernamenduaren justiciac eta intresac berac galdetcen du imposetaric eta detchimeteric lur berriac dispensatcen tuen leguea, içan dadin Laphurdirentçat ephe luceago batentçat establitua, eta oraino lur berriac, ephe luçatu behar den hori iragan ondoan-ere, ez ditecen içan sumetituac hamargarrenaren orde berrogoi eta hamargarrena baicic pagatcerat.

3.ª Iduritcen delaric Laphurdico costumaren cembeit articuluren erreformac bitch eta susta leçaquela industria edo antcea, eta emendaraz laborantça, Escaldun-Francesec uste dute bizquitartean erreforma horiec erreflexioneric handienequin eguitecoac direla; eta orai objet hunen gainean galde deçaqueten gucia da, Laphurdin içan dadin formatua Laphurtar prestu eta arguitu batçuez deputacione bat, ceinac erreforma horiec eguin ondoan egorrico baitituzte herri bakhotchetarat, eta ceinen laudamena galdeguinen baitiote Gobernamenduari, baldin herriac content badire erreforma heyetaz, eta ez bertcela.

4.ª Laphurtar Escaldun-Francesen Deputatuec declaratuco diote Nacioneari, cembat ecin jasanezco traba eta inyusticia egun guciez eguiten dioten goardec, bi arriberen artean duadecen Laphurtarrei, cargatuac içanen dire memorio particular batez objet horren gainean, eta asqui içanen da, dudaric gabe, Nacioneari eta Soberanoari traça eta inyusticia cruel horien chechetasuna irahastea, heyen bararazteco.

Adiaracico dute oraino çucen contraric handiena dela larruen, burdina obratuen eta donacionen insinuacionearentçat Laphurdiri pagarazten diotçoten dretchuac, ceinac yadanic oraino eguin detçan bi harrizco çubi, bat Itxasun, eta Bigarrena Ahurtin.

Gastu horiec galdetcen çaizco Gobernamenduari, ceren ez diren hainitz handiac eta ceren baitezpadacoac diren, ez choilqui ingurutaco Provincien comertcioarentçat, bainan oraino Nacionearentçat tropac pasatcen direnean.

7.a Donibaneco cembait etche yadan Itsasoac eraman tu, eta haren burfudien contra çurezco estacada batec choilqui gueriçatcen du. Gobernamenduaren justiciac eta humanitateac berac galdetcen du estacada haren orde içan dadin eguina harrasi borthitz bat, herri hori Itsasoac eraman ez deçan amorea-gatic.

8.a Çucentasunac eta humanitateac galdetcen dute oraino Gobernamenduac eguin deçan Biarritzco portua, eta lehenago handic marinelac itsaso danyeros hautan gabaz arguitcen cituzten athalayetaco subac içan ditecen erreberrituac.

Inbaliden cordoin bat establitua da Hendayatic Itxassurainocoan, soldaduen desertcionea guibelatceco, bere establimenduco objeta hainitz flacoqui baicic ecin bethe deçaque; bizquitartean carga borthitz bat da Laphurdirençat heyen entretenimendua.

Heren-estatuac galdetcen du inbalida horien orde içan ditecen Laphurdin eçarriac artcheren hirur brigada, ceinec unqui errepartituac direlaric, Laphurdin betheco baitute hobequi inbalidac cargatuac diren objeta, eta ceinec bertcealde Laphurdi beiratuco baitute manduleretaric, eta debecatuco Cazcarot edo Bohemi curri dabiltçanen ohointçac.

9.ª Espanolec badute fronteran Pausuco bertce aldean bureu bat, ceinetan pagarazten baitiotçote Espainiatic Franciarat, eta Franciatic Espainiarat dabiltçan Francesei, dretchu asqui handi batçuec. Orobatasuneco legueac ez othe luque nahi Laphurtarrei, ceinac guebienic lehertcen baititu carga horrec, Erreguen dioçoten podorea Españolec beçala bureu bat Pausuban establitceco, ceinetan pagaraz bailioçoquete Españoley, Españolec gure gainean altchatchen tuzten dretchu berac, eta heyetaric ethorrico den ona içan dadin partitua Laphurdico herri gucien artean, bere carguen arabera, eta aria hortaz Laphurdi, guti aberatsa, içan dadin lagundua bere imposen pagamenduan.

10.ª Bayonaco Calonyen errebenuric guehienac biltcen dire Laphurdin alchatcen tuzten detchimetaric; çucen liteque beraz beraz, eta Laphuridc galdetcen du içan ditecen Calonyetasun nombre bat destinatuac bethi Laphurtar Aphecentçat.

11.ª Finean Lecuyondar eta Lehuntztarrec Seigneurei çor diotçoten cargaric handienen azpian bici dire. Horiec dire choilqui Laphurdi, bethi-danic Nobleac, erran hai da libroac eta allodialac, bere baithan pena mingarrienarequin ikhusten dituen feodalitatearen edo esclabotasun suerte baten iduri bakharrac. Dretchu horien hastapenac hambatenaz suspetchagoac iduri dute, cembatenaz yaincotiartasun guehiago içan baitute bethi Laphurtarrec, eta fraidec biltcen baitituzte dretchu hec; berec bizquitartean pena dute heyen biltcea, eta eçagutçaric handienarequin har leçaquete heyen orden comentuari iratchac lioçoqueten cembait prebenda chume, ceinac dretchu hec, aphur bat goiti-beheiti, igualtecen lituquelaric, eman bailioçoquete habitant heyen libratceco atseguin goçoa.

Holacoac dire bere Soberanoari Nacionearen Asambladan adiarazteaz, Laphurtarrec bere Deputatuac cargatu tuzten botu general eta particularrac; horien proposatceaz Estatu-generaletan cargatcen tuztelaric, emaiten diotçoten Erreguec urtharilaren 24ean eguin duen erreguelamenduaren 45en articuluaz, desiratcen tuen podore general eta hedatu guciac proposatceco, ungui ikhusteco eta laudatceco han boz nausian deliberatuco diren gauça gucia, nahiz objet hauquien gaienan, nahiz han tratatuco diren bertce objeten gainean. Ez dire sentimendutaco hargatic Laphurtarrac, heyen Deputatuca içan ditecen Laphurdi, berec bere baitharic errepresentatcen dutenac, Deputatutçat icendatuz gueroz, ez eta ere mandatari beçala, heyen podoreac ecin içan ditezquela muguerriztatuac, binan uste dute, muguerri suerte horiec heyen carguaren objetarentçat caltecor litezquela. Egortcen dire Nacionearen Asamblada batetarat, ez han legue eguiteco bertce Deputatuei, bainan bay han heyequien berechteco legueric hoberenac, nahiz Erresumaco constitucionearen gainean, nahiz oraino administracioneco parte gucien gainean. Hortaracotz, hequien concientcietarat eta heyen eçagutcetarat utci behar tugu, gure on-gaitz guciac, eta nahiz gure errepresentacionen gainean, nahiz harat bertcec ekharrico tuztenen gainean, libro behar dute içan Deputatuec, hartceco eguia, çucentasuna eta Nacione guciaren dohatsutasuna guehienic ekharrico duen partidua.

Laudatua, iracurria eta aprobatua içan da Cayer hau Laphurdico Heren-estatuaren Bilçar-generalean, Ustarizco gazteluan atchiquia, eta autorisatuac içan dire Laphurdico Comisarioac bere signadura hunen azpian ematerat hunen fidelitatearen seguratceco. Eguina apirillaren hogoi eta hirurean, milla çazpi ehun eta laurhogoi eta bederatcian.

euskal legezalea