nazioartekoadopzioariburuzkolegea

54/2007 Legea, Nazioarteko adopzioari buruzkoa

Abenduaren 28ko 54/2007 Legea, Nazioarteko Adopzioari buruzkoa

«EAO», 312. zk., abenduaren 29koa

ZIOEN AZALPENA

[…] […]

IV IV

Legea osatzeko, Kode Zibilaren artikuluetatik zenbait aldarazi dira. Lehenengo eta behin, Kode Zibilaren 9.5 artikulua aldarazi da, legearen II. tituluaren edukiak horixe ezartzen duelako. Aldarazpenaz geroztik, nazioarteko adopzioaren legeari igorpena besterik ez dio egiten artikulu horrek.

Bestalde, adopzioak begi-bistako lotura du adingabeen babesarekin, eta, lotura hori aintzakotzat hartuta, Kode Zibilaren 154, 172, 180 eta 268. artikuluak eraldatu dira. Eraldaketari esker, manu horien idazkera hobetzeaz gain, erantzun egokia eman zaie Umearen Eskubideen Batzordeak ezarritako eskakizunei. Izan ere, orain arte, guraso eta tutoreei ahalmena aitortu izan zaie umeak neurriz zuzentzeko, eta harako batzordea kezkaturik agertu da, ahalmen horrek Umearen Eskubideei buruzko 1989. urteko azaroaren 20ko Hitzarmenaren 19. artikulua urra dezakeelako.

Eraldaketa horiek ordezko moduan aplikatuko dira berezko zuzenbidea duten autonomiaerkidegoetan.

[…] […]

Azken xedapenetatik lehenengoa. Kode Zibilaren artikuluetatik zenbait aldaraztea

Bat. 9. artikuluaren 5. paragrafoak honako idazkera hau izango du:

«Nazioarteko Adopzioaren Legeko manuek arautuko dute nazioarteko adopzioa. Era berean, atzerriko agintariek eratu adopzioen kasuan, adopzio horiek ondoreak sortuko dituzte Espainian, Nazioarteko Adopzioaren Legean ezarritako xedapenekin bat etorriz.»

Bi. 154. artikuluak honako idazkera hau izango du:

«Seme-alaba emantzipatugabeak gurasoen ahalpean daude.

Guraso-ahala beti egikarituko da seme-alaben onurarako, euren nortasunarekin bat etorriz, eta haien osotasun fisikoa nahiz psikologikoa errespetatuz.

Ahal horrek hurrengo eginbehar eta ahalmenak baitaratzen ditu:

1.) Seme-alabak jagotea, eurokin izatea, horiei mantenua ematea, seme-alabok heztea, eta, berebat, seme-alaba horiei oso-osoko heziketa ematea.

2.) Seme-alabak ordezkatzea eta euren ondasunak administratzea.

Seme-alabek behar besteko zentzutasuna badute, eurei entzun beharko zaie beti, eurongan eragina izan dezaketen erabakiak hartu aurretik.

Gurasoek, euren ahala egikaritzean, agintaritzaren laguntza lortu ahal izango dute.»

Hiru. 172. artikuluko 3 eta 6. paragrafoak aldarazi dira, eta, horrez gain, artikulu horri zazpigarren eta zortzigarren paragrafoak erantsi zaizkio, honako idazkera honekin:

«3. Herri-erakundeak bere gain hartzen du adingabearen zaintza, guraso edo tutoreek hala eskatu dutelako, edo horixe delako legeaginduz hari eratxiki zaizkion babeseginkizunetatik bat. Zaintza burutuko da, familiak bere etxean adingabea hartuz edo adingabe hori barnetegian sartuz. Familiak bere etxean adingabea hartzen duenean, hura burutuko du herri-erakundeak zehazturiko pertsonak edo pertsonek. Adingabea barnetegian sartuz gero, hura burutuko du adingabeaz arduratzen den zentroko zuzendariak.

Administrazioaren ebazpenak harrera xedatzen duenean, adingabearen gurasoak edo tutoreak, bi hileko epean, ebazpen horren aurka jarri ahal izango dira, baldin eta erabakitako modalitatea, haien ustez, ez bada adingabearentzat komenigarriena, edo familiagunearen barruan beste pertsona batzuk badira izendatutakoak baino egokiagoak.

6. Prozedura Zibilaren Legeak ezarritako epe eta baldintzei men eginez, jurisdikzio zibilean errekurtsoa jarri ahal izango zaie babesgabezia-egoera aitortu eta lege-aginduz tutoretzaren eratxikipena adierazi duten ebazpenei, eta horretarako ez da beharrezkoa izango aurretiaz administrazio-bidean erreklamazioa egitea.

7. Gurasoek, guraso-ahala izanik, hori etenda badute artikulu honen 1. paragrafoaren arabera, legitimazioa dute, etendura hori buka dadin eta adingabearen babesgabeziaadierazpena ezezta dadin eskatzeko, baldin eta, administrazioaren ebazpenak babesgabezia adierazi ondoren, eta ebazpen hori jakinarazi denetik bi urteko epean, haiek ulertzen badute, babesgabezia eragin duten

inguruabarrak aldatzearen ondorioz, berriro aukera dutela guraso-ahala bereganatzeko.

Halaber, eta epe berean, gurasoek legitimazioa dute, adingabearen babesari buruz hartutako erabakien aurka jartzeko.

Behin epe hori igarota, ez dute eskubiderik izango adingabearen babesari buruz hartutako erabakiak edo neurriak eskatzeko, ezta halakoen aurka jartzeko ere. Zernahi gisaz, herri-erakundeari eta Fiskaltzari informazioa eman ahal izango diete, babesgabeziaadierazpena zein inguruabarrek eragin eta inguruabar horietan aldaketaren bat gertatuz gero.

8. Herri-erakundeak, ofizioz edo Fiskaltzak nahiz pertsona edo erakunde interesdunak hala eskatuta, une oro ezeztatu ahal izango du babesgabezia-adierazpena, eta adingabea beraren familiarekin itzultzea erabaki ahal izango du, baldin eta adingabe horrek ez badu lotura iraunkorrik beste familia batekin, edo ulertzen badu horixe dela egokiena adingabearen interesa kontuan hartuta. Erabaki hori Fiskaltzari jakinaraziko zaio.»

Lau. 180. artikuluari paragrafo berria erantsi zaio, eta paragrafo horrek honako idazkera hau izango du:

«5.) Adoptatuek euren jatorri biologikoari buruzko datuak jakiteko eskubidea izango dute, behin adin-nagusitasuna eskuratuta, edo, adingabetasunean zehar, euren gurasoek haien ordezkari gisa jardunez gero. Espainiako herrierakundeek, adingabeak babesteko eginkizuna betetzen dutenean, eta betiere interesdunei aurretiaz jakinarazpena eginda, eskatzaileei aholkuak eta laguntzak emango dizkiete, euren zerbitzu espezializatuen bitartez, haien eskubidea eragingarria izan dadin.»

Bost. 268. artikuluak honako idazkera hau izango du:

«Tutoreak euren karguan arituko dira tutoretzapekoen nortasunarekin bat etorriz, eta haien osotasun fisikoa nahiz psikologikoa errespetatuz.

Tutoreek, tutoretza betetzean, agintaritzaren laguntza lortu ahal izango dute.»

Azken xedapenetatik bigarrena. Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen artikuluetatik zenbait aldaraztea

Bat. Prozedura Zibilaren Legeari 141bis artikulua erantsi zaio, eta artikulu horrek honako idazkera hau izango du:

«141bis. Aurreko bi artikuluek ezarritako kasuetan, idazkari judizialek kopia soilak, lekukotzak eta ziurtagiriak edozein euskarritan luzatzen dituztenean, datu pertsonalak, irudiak, izen-abizenak, egoitza eta bestelako datu nahiz inguruabarrak isildu beharko dira, baldin eta halakoen bitartez, zuzenean edo zeharka, adingabeak identifikatu ahal badira, eta haiek isiltzea beharrezkoa bada adingabeen interes gorena babesteko eta haien intimitatea bermatzeko.»

Bi. Prozedura Zibilaren Legeko 164. artikuluari azken lerrokada berri bat erantsi zaio, eta lerrokada horrek honako idazkera hau izango du:

«164. artikulua. Edozein kasutan ere, aurreko lerrokadek aipatzen duten komunikazio edo argitalpen horretan, eta, betiere, adingabearen interes gorena aintzat hartuta eta haren intimitatea bermatzeko, datu pertsonalak, izen-abizenak, egoitza eta bestelako datu nahiz inguruabarrak isildu beharko dira, baldin eta halakoen bitartez, zuzenean edo zeharka, adingabeak identifikatu ahal badira.»

Hiru. 779. artikuluak honako idazkera hau izango du:

«779. artikulua. Prozedura lehenespenekoa izatea. Eskumena

Adingabeen babesari buruz Administrazioak ebazpena eman eta gero, edozein prozedura gauzatzen bada ebazpen horren aurka jartzeko, halako prozedurak lehenespenekoak izango dira.

Prozedura horien gaineko ardura izango du babes-erakundearen egoitzari dagokion lehen auzialdiko epaitegiak; eta, halakorik izan ezean, edo Kode Zibilaren 179 eta 180. artikuluetako kasuetan, adopzio-hartzailearen egoitzari dagokion auzitegiak izango du eskumena.»

Lau. 780. artikuluaren 1. paragrafoak honako idazkera hau izango du:

«1. Ez da beharrezkoa izango aurretiaz administrazio-bidean erreklamazioa egitea, Administrazioak adingabeen babesari buruz zein ebazpen eman eta ebazpen horren aurka auzitegi zibiletan jartzeko.

Administrazioaren ebazpenak adingabearen babesgabezia adierazi ondoren, ebazpen horren aurka jartzeko epea hiru hilekoa izango da, ebazpena jakinarazi denetik zenbatuta; gainerako administrazio-ebazpenen aurka jartzeko epea bi hilekoa izango da, ebazpenok adingabeen babesari buruzkoak direnetan.»

Bost. 781. artikuluko lehenengo paragrafoak honako idazkera hau izango du:

«1.) Gurasoek uste badute adopziorako euren baiezkoa beharrezkoa izan behar dela, orduan, espedientearen gaineko ardura zein auzitegik izan eta auzitegi horretan agertu ahal izango dira eta hori adierazi ahal izango dute. Auzitegiak, espedientea eten eta gero, demanda aurkezteko beharrezkotzat jotzen duen epea ezarriko du; epe hori ez da izango hogei egunekoa baino luzeagoa. Behin demanda aurkeztuta, horren izapideak lege honen 753. artikuluan ezarritakoaren arabera egingo dira.

[…] […]

Azken xedapenetatik laugarrena. Erregistro Zibilaren Legea

Erregistro Zibilari buruzko 1957. urteko ekainaren 8ko Legearen 63. artikuluko 2. paragrafoa aldarazi da, eta paragrafo horrek honako idazkera hau izango du:

«2. Naziotasuna bizilekua izatearen ondorioz eskuratzeko eskaria egiten denean, eskaera horren izapideak egiteko eta halakoak ebazteko eskumena zein agintarik izan eta agintari horiek, ofizioz eta interesdunak aurkeztutako eskaera ebazteko helburu hutsarekin, beharrezkoak diren txostenak eskatuko dizkiete administrazio publikoei; horrela egiaztatu ahal izango dute Kode Zibilaren 22. artikuluko baldintzak betetzen direla, eta ez da beharrezkoa izango interesdunen adostasuna.»

Azken xedapenetatik bosgarrena. Eskumen-titulua

1. 5, 6, 7, 8, 10 eta 11. artikuluak, bai eta azken xedapenetatik lehenengoa ere, Espainiako Konstituzioak 149.1.8 artikuluan estatuari aitortzen dion eskumen esklusiboaren babespean ematen dira; horrek ez dio kalterik egiten autonomia-erkidegoek zuzenbide zibilak, forudunak nahiz bereziak, iraunarazi, aldatu eta garatzeari, halakoak direnetan, ezta haiek zuzenbide zibilaren arloan dituzten eskumenak garatzeko onetsitako arauei ere.

2. 21. artikulua Espainiako Konstituzioak 149.1.1 artikuluan xedatutakoaren babespean ematen da. Lege honen gainerako artikuluak ematen dira, Espainiako Konstituzioak 149.1 artikuluko 3, 5 eta 8. zenbakietan estatuari nazioarteko harremanetan, justizia administrazioan eta legegintza zibilean aitortzen dizkion eskumen esklusiboen babespean.

Azken xedapenetatik seigarrena. Indarrean jartzea

1. Lege hau indarrean jarriko da, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean.

2. Gobernuak gaikuntza du, beronen aplikaziorako beharrezkoak diren erregelamenduak eta araudiak onesteko.

euskal legezalea