182006forulegea,

18/2006 Foru Legea, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoa

Nafarroako Parlamentua

18/2006 FORU LEGEA, abenduaren 27koa, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeari buruzkoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak foru lege hau onetsi duela

ZENBAIT ZERGA ALDATU ETA BESTE TRIBUTU-NEURRI BATZUK HARTZEKOA.

Foru lege honen xede nagusia da Nafarroako Gobernuaren politika fiskala, eta haren barruan, zerga-politika gauzatzeko behar diren baliabideak ematea.

Zerga-politikaren helburu nagusiak, oro har, lau dira:

a) Aurrekontu politikaren esparruan aurreikusi den gastu fiskala estaltzeko beharrezkoak diren baliabideak ematea.

b) Baliabideak ekoizpen merkatuan modu eraginkorrean esleitzeko eta ondasun eta zerbitzuak ere hala banatzeko laguntza ematea.

c) Dirusarrerak hobeki banatzen laguntzea, batez ere Errentaren gaineko Zerga gehikorren bitartez.

d) Nafarroako sektore publikoko jarduera Foru Komunitatearen garapen ekonomikoa lortzeko funtsezko elementua izaten laguntzea.

Helburu hauek lortzeko beharrezkoa da zenbait neurri hartzea tributuen arloan.

Zehazki, arau honetan ageri diren neurri gehienak lau multzotan bilduta daude: lehenik, aldatu egin da aurrezkiari buruzko tributazioa. Aurrezkia gauzatzeko "produktuen" fiskalitateak gaur egun duen egoeraren berezitasuna heterogeneotasuna da, eta horrek zerga arloko neutraltasun falta kezkagarria sortzen du eta horrek, berriz, garrantzizko arazoak dakartza, zeren eta tributazioak ahalik eta eragin txikiena izan behar baitu zergadunen erabaki ekonomikoetan, kontuan izanik erabaki horietara iristeko kontzeptu ekonomiko eta finantzario hutsetan oinarritu behar dela, hala nola errentagarritasuna, likidezia eta arriskua. Aurrezkia gauzatzeko "produktu finantzario" desberdinek tratamendu fiskal desberdina izatearen ondorioz, "produktu" horiek gutxi gorabehera beren kostu fiskalaren arabera merkaturatzen dira, eta horrek distortsio larria sortzen du merkatu finantzarioetan. Aurrezkiaren tratamendu fiskala homogeneizatzeko beste arrazoi bat gure inguruan gertatzen ari diren arau aldaketek ematen dute, zeren eta gaur egungo globalizazioak, kapitalen zirkulazio askatasunean azaltzen denak, berarekin baitakar tributu arloko botereek geroz eta berdintze handiagoa ezartzea aurrezkiaren tratamendu finantzario-fiskalean, kontuan izanik "deslokalizazio" arriskua dagoela ekonomiako globalizazio eta nazioarteratze horren kontra edo ez jakintasunez jokatu nahi izanez gero.

Bigarrenik, batik bat iruzurraren kontrako prebentzio eta borrokarako diren neurri batzuk arautzen dira, hala Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan nola Sozietateen gaineko Zergan eta Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean.

Hirugarrenik, gure sistema Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeko (ELGA) herrialdeenarekin koordinatzeko xedez, eta gure inguruko sistema fiskalen ildoari jarraikiz, beheratu egin dira Sozietateen gaineko Zergako karga-tasak. Beheratze horretan kontuan hartu dira, bereziki, enpresa txiki eta ertainak.

Azkenik, neurrien laugarren multzoa gure araudia Europako zuzentarauei egokitzeari buruzkoa da eta, hori, Sozietateen gaineko Zergari dagokionez bereziki.

Foru lege honek bederatzi artikulu ditu, eta gainera, lau xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta bost azken xedapen.

1. artikuluak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen zenbait alderdi aldatzen ditu.

125.000 eurotik 180.000 eurora igo da langilea kaleratu edo lana uzteagatik ematen diren kalte-ordainetan salbuetsia dagoen zenbatekoa, Langileen Estatutuan edo hori garatzeko araudian nahitaezko gisa ezarrita dagoen kopuruaren barnean.

Familia-harrera dela-eta erakunde publikoetatik jasotzen diren kopuru batzuen salbuespenaren esparrua ere zabaltzen da, bai eta Gizarte Segurantzako famili laguntza batzuena ere.

Salbuetsitzat jotzen dira aurrezki sistematikoaren banakako planen ondoriozkoak diren biziarteko errenta aseguratuak eratzean agerian jartzen diren errentak. Hortaz, aurrezki sistematikoaren banakako planean primak jarri zirenetik biziarteko errenta eratu bitarte metatu den errentagarritasuna dela-eta ez da zergarik ordaindu beharko. Biziarteko beste edozein errentaren tributu araubide bera izanen du.

Dibidendu gisa jasotzen diren urteko lehenbiziko 1.500 euroak salbuetsita egonen dira. Aurrezkiaren araubide fiskal berriaren esparruan funtsezko aldaketa bat egin da dibidenduen edo mozkinetako partaidetzen tributazioari dagokionez. Orain arte bazen bide bat dibidenduen zergapetze bikoitza saihesteko, honako hau funtsean: dibidendua 1,4ko portzentajeaz biderkatzea eta hala zerga-oinarrian sartzea eta, gero, 0,4ko kenkaria aplikatzea Zergaren kuotan. Gure inguruko herrialdeetan sistema klasikora itzultzeko joera dago, hau da, zergapetze bikoitza erabat ez saihesteko joera, eta horrekin batera zenbait arau daude, hain zuzen ere bazkidearen kasuan dibidenduen tributazioa arintzeko, kontuan izanik behar zen egunean zergapetu zirela, mozkinen parte ziren aldetik, banatu zituen sozietatean. Hori hala: tributazioa bazkidearen kasuan arintzea islatzen da, lehenik, hartzen diren dibidendu guztien zerga-oinarrian eta, gero, lortzen diren lehenengo 1.500 euroen salbuespen horretan.

Enpresek pentsioengatik hartutako konpromisoak gauzatzen dituzten aseguru kolektiboko kontratuetan berariaz sartzen dira enpresetako gizarte aurreikuspeneko planak.

Higiezinen kapitalaren etekin osoen zenbaketa egiteko moduan aldaketa nabarmen bat egin da. Indarra duen testuan adierazten da etekin oso gisa zenbatuko dela errentari edo azpierrentariarengandik, lagapen-hartzaile edo eskuratzailearengandik kontzeptu guztiak direla-eta "jasotzen den" zenbatekoa. Aldaketa ez da hutsala, izan ere oraingo testuan kutxaren irizpideari jarraitzen zaio, hau da, kobratzen dena (jasotzen dena) hartuko da etekintzat. Araua aldatuta, galdagarritasunaren printzipioa da nagusi, hau da, "errentariak ordaindu behar duena", kobratu den ala ez alde batera utzita.

Hobetu egin da biziarteko eta aldi baterako errenten tributazioa, murriztu egin baitira higigarrien kapitalaren etekintzat hartzen diren portzentajeak, betiere hartzailearen adinaren arabera (biziarteko errenten kasuan) edo errentaren iraupenaren arabera (aldi baterako errenten kasuan.

Lanbide edo enpresa jarduerei dagokienez, zuhurtasuneko edo "iruzurraren kontrako" arau bat sartu da dirusarreren bolumenaren tamaina kalkulatzeko (eragiketen bolumena ere deitzen da). Zenbatespen objektiboko araubidearen aplikazio eremua, beste faktore batzuekin batera, modulu objektiboen bidez finkatuko da, hala nola eragiketen bolumena, betiere erregelamendu bidez ezarritako mugekin. Dena dela, lege arau honetako zehaztapen berriaren arabera, dirusarreren bolumenaren tamaina konputatzeko, kontuan hartuko dira, subjektu pasiboak egindako enpresa jarduerei dagozkien eragiketak ez ezik, baita ezkontideak, ondorengo ahaideek eta aurreko ahaideek egindakoei dagozkienak ere eta, orobat, horietako edozein partaide den errenta-egozpenaren araubideko entitateek egindakoei dagozkienak, baldin eta inguruabar hauek gertatzen badira:

_Egindako enpresa jarduerak berdinak edo antzekoak izatea. Ondorio horietarako, berdinak edo antzekoak direla ulertuko da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan talde berean sailkatutakoak.

_Jarduera horien zuzendaritza bateratua izatea, giza eta gauza baliabideak partekatuz.

Ondare gehikuntzen atalean, berariazko arauak eman dira inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen ondoriozko ondare aldaketetan izaten diren ondare gehikuntzen eta murrizketen konputurako.

Hala, inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioen edo bestelako partaidetzen eskualdaketa edo errenboltsoaren kasuan, eskuraketa balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko aldearen arabera zenbatuko da gehikuntza edo murrizketa; azken hori eskualdaketa edo errenboltsoa egiten den egunean duen likidazio-balio aplikagarriak zehaztuko du edo, horrelakorik ez izatera, argitaratutako azken likidazio-balioak. Likidazio-baliorik ez izatera, zergaren sorrarazpen egunaren aurretik itxitako azken ekitaldiari dagokion balantzearen ondoriozko balio teorikoa hartuko da.

53. eta 54. artikuluak gai garrantzitsu bati buruzkoak dira, hots, zerga-oinarriko aurrezkiaren zati orokorra eta zati berezia osatzen duten elementuei buruzkoak. Aldaketa handi bat egin da eta, horren ondorioz, zerga-oinarriko zati orokorraren osaera egozpenaren bidez edo modu negatiboan definitzen da: aurrezkiaren zati berezian sartzen ez diren etekinek eta ondare gehikuntzek eta murrizketek osatuko dute. Zati horretan sartuko dira edozein entitate motaren funtsetan partaidetza izateagatik lortzen diren higigarrien kapitaleko etekinak, kapital berekiak hirugarrenei lagatzeagatik lortzen direnak, bizitzako edo baliaezintasuneko aseguru kontratuetatik eta kapitalizazio eragiketetatik heldu eta lan-etekintzat jotzen ez direnak, bai eta ondare elementuak eskualdatzean agerian jartzen diren ondare gehikuntza eta murrizketak ere. Lehenago aipatu da aurrezkia gauzatzeko "produktu" guztiek ez dutela fiskalitate bera, eta horrek disfuntzioak eta arazoak sortzen dituela. Egin den aldaketaren ondorioz produktu horiek zerga-karga homogeneoa izanen dute. Horretarako, aurrezkitik heldu diren errenta guztiak (funtsean, higigarrien kapitaleko etekinak eta ondare gehikuntza eta murrizketak), salbuespen gutxi batzuekin, aurrezkiaren zati berezian sartzen dira, denek tasa finko bat dutela.

55.1. artikuluaren testu berrian, zerga-oinarrian egin beharreko murrizketak arautzeari buruzkoan, aldaketa garrantzitsuak egin dira:

a) Gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egiten zaizkien ekarpen eta kontribuzioei dagokienez, zehazten da banakako profesional edo enpresaburuen ezkontideek eta lehen graduko ahaide odolkideek ere gizarte aurreikuspeneko mutualitateetan ekarpenak egiten ahal dituztela, bai eta mutualitate horietako langileek ere.

b) Aukera berri bat sartu da, hau da, menpekotasun larria edo menpekotasun handia baizik estaltzen ez duten aseguru pribatuei ordaindutako primen zenbatekoan zerga-oinarria murrizteko aukera, Autonomia sustatzeko eta menpekotasun egoeran dauden pertsonei kasu egiteko abenduaren 14ko 39/2006 Legean xedatzen denaren arabera.

c) Enpresek pentsioengatik hartutako konpromisoak gauzatzen dituzten aseguru kolektiboko kontratuetan egiten diren ekarpenen barruan enpresetako gizarte aurreikuspeneko planak sartzen dira.

d) Goratu egin dira murrizketen gehieneko mugak. Lanaren etekin garbien eta lanbide eta enpresa jardueren portzentajea 100eko 25etik 100eko 30era igo da. Berrogeita hamar urtez goitiko partaide edo mutualisten kasuan, aurreko portzentajea 100eko 50 izanen da. Muga orokorra ere urteko 7.212,15 eurotik 8.000 eurotara igo da.

e) Ezkontideak gizarte aurreikuspeneko sistemetan egiten dituen ekarpenetan ere igo dira zenbatekoak, bai ezkontideak lortu behar dituen dirusarrerei dagokienez bai ekarpenaren zenbatekoari dagokionez.

Kuotako kenkariei dagokienez, handitu egin da minusbaliotasuna duten pertsonen ohiko bizilekuan egiten den inbertsioagatiko kenkaria. Aldaketa horren arabera, handitu egin dira kenkarietarako aukerak, bi ildotan:

a) Alde batetik, kenkaria egiteko eskubidea emanen dute subjektu pasiboaren bizilekuan minusbaliotasunagatik egin behar diren egokitzapeneko obra eta instalazioek, minusbaliotasuna subjektu pasiboak berak, ezkontideak edo bikotekide egonkorrak ez ezik beste hauek ere izaten ahal dutela (eta hau da berria): odol edo ezkontza bidezko ahaide zuzen edo albokoek, hirugarren gradura bitarte, hori barne, subjektu pasiboarekin bizi badira.

b) Beste alde batetik, litekeena da aldaketarako obrak egitea eraikineko elementu komunetan, alegia, hiri finkaren eta bide publikoaren artean beharrezkoa den pasabidetarako erabiltzen direnetan, bai eta zentzumenezko komunikaziorako oztopoak gainditzeko edo haien segurtasuna hobetzeko balio duten dispositibo elektronikoak jartzeko beharrezkoak diren obrak ere. Halakoetan, etxebizitzaren jabea den subjektu pasiboak ez ezik, etxebizitza zein eraikinetan dagoen, eraikin horretako jabekideak diren subjektu pasiboek ere aplikatzen ahalko dute kenkaria.

Konturako dirusarreretan eta atxikipenetan ere berrikuntzak daude. Alde batetik, lan-etekinen gaineko atxikipenen taula berri bat diseinatu da; bestetik, berrikuntza garrantzitsu bat sartu da: zenbatespen objektiboaren araubidean zehazten diren enpresa jardueren etekinen gainean 100eko 1eko atxikipena ezarri da.

Garrantzizko aldaketak egin dira zazpigarren xedapen iragankorrean, hau da, 1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako elementuen ondoriozko ondare gehikuntzak arautzen dituen horretan. Jakina da ondare gehikuntza horiek koefiziente murriztaileak aplikatzeko eskubidea dakartela berekin. Hauek dira aldaketa nagusiak:

1. Bereizi egin behar da ondarean 2006ko abenduaren 31 baino lehen gehitu den zatia (esan nahi baita eskuraketa egunetik 2006ko abenduaren 31ra bitarte, biak barne, igarotako egunen kopuruaren arabera ondarean izan den gehikuntza zatia), elementua subjektu pasiboaren ondarean egon den egun guztien kopuruarekin alderatuta. Hortaz, proportzio bat kalkulatu behar da, 2006ko abenduaren 31ren aurretik eta ondotik izan diren egunen arabera.

2. Ondarean 2006ko abenduaren 31ren aurretik izaten den gehikuntzari soilik aplikatuko zaizkio koefiziente murriztaileak.

2. artikuluak, 1. idatz-zatian 5.2 artikulua aldatzeaz gain, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen bi artikulu zuzentzen ditu 2. eta 3. idatz-zatietan.

Bigarren idatz-zatiak 100eko 70etik 60ra jaitsiko da PFEZeko zerga-oinarrian Ondarearen gaineko Zergako kuota osoaren muga, kontuan hartu beharrekoa Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuota osoarekin batera. Nabarmendu behar da ezen, muga hori jaisteaz gainera, kalkulua egiteko modua ere aldatu dela, izan ere testu berriaren arabera PFEZeko kuota osoa guztira hartuko da kontuan. Bestalde, 100eko 60ko muga Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako zerga-oinarri osoaren gainean konputatuko da. Beste aldaketa nabarmen baten ondorioz, azken zerga horretako zerga-oinarrian ez da kontuan hartuko aurrezkiari dagokion zerga-oinarriko zati berezia, ondare gehikuntza eta murrizketen ondoriozkoa, eskualdatze egunaren aurretik gutxienez ere urtebete lehenago eskuratutako ondare elementuen saldo positiboari dagokiona. Zerga-oinarriko aurrezkiaren zati bereziari dagokion kuota ere ez da kontuan hartuko PFEZeko kuota osoan.

Eta hirugarren idatz-zatiak kuotako kenkariei buruzko artikulua aldatzen du. Sozietateen gaineko Zergan ondare sozietateen araubide berezia desagertzearen ondorioz, eta, hortaz, 95. artikulua (horretara bidaltzen du Ondarearen gaineko Zergako 33.1.b) artikulu honen oraingo arauak, horiek Zerga honetako kuotako kenkaria aplikatzeko aukeratik kanpo uzteko), beharrezkoa da Ondarearen gaineko Zergako artikulu honetara ekartzea ondare higigarri edo higiezin bat kudeatzeko lana egiten ez duten sozietateen ezaugarri zehatz eta berariazkoak (ezaugarri horiek Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 95. artikuluan ageri ziren), hau da, horien akzio eta partaidetzek Ondarearen gaineko Zergako kuotan kenkaria izateko eskubidea baldin badute.

3. artikuluak Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko zenbait agindu aldatzen ditu.

Aukera ematen da merkataritzako funts finantzarioa deitzen denaren kengarritasunerako, entitate ez-egoiliarren baloreak eskuratzen direnean. Gure inguruko araubide fiskaletan hartua zegoen neurri bat da hori.

Entitate lotuen arteko eragiketak baloratzeko arauetan berrikuntza garrantzitsuak daude. Hauek dira aldaketa nagusiak:

a) Orokorrean ezarri da pertsona edo entitate lotuen arteko eragiketak merkatuan duten balio normalaren arabera hartuko direla. Ez du axolarik tributazio gutxiago izateak edo hori geroratzeak. Merkatuko prezioen araberako balorazioa eginen da beti.

b) Subjektu pasiboak nahitaezkoa izanen du balorazioa merkatuko prezio normalaren arabera egitea. Orain arte tributuen arloko administrazioak soilik egin zezakeen. Balorazio horrek ezin dio subjektu pasiboari arazo handirik sortu, zeren eta kontabilitateko araudiak eragiketa horiek hala baloratzera behartzen baitu. Azken batean, berdindu egin dira kontabilitateko balorazioa eta balorazio fiskala. Arau fiskalen eta kontabilitatekoen arteko koordinazioa da, hain zuzen ere, pertsona edo entitate lotuen arteko eragiketen araubidea berritzearen lehen helburua. Bigarren helburua, berriz, transferentzia prezioen arloko Nafarroako araudia Ekonomiako Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA) ildoei egokitzea da eta, horiei bezala, transferentzia prezioen Foro Europarrak Europar Batasunaren esparruan ezarritako irizpideei.

c) Argi ageri da arauan aldebiko egokitzapena egin behar dela, ezarri baita administrazioa lotuta geratuko dela subjektu pasibo batengan egiaztatutako balioa dela-eta, gainerako pertsona lotuekin zerikusia izanik, eta balorazio administratiboak ez duela zehaztuko Sozietateen gaineko Zergaren bidezko tributazioa, ez eta, hala denean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren bidezkoa edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren bidezkoa ere, errenta pertsona edo entitate multzo baten eragiketatik egiazki ateratzen dena baino handiagoa bada.

d) Aldatu egin da pertsona edo entitate lotuen kontzeptua. Orain entitateak hitza aipatzen da (sozietateak hitza baino zabalagoa) eta horretan hirugarren gradura bitarteko alboko ahaideak sartzen dira. Entitateen egitatezko administratzaileak ere aipatzen dira, eta horiekin batera zuzenbidezko administratzaileak.

e) Subjektu pasiboak zerga administrazioaren eskura jarri behar du arauetan ezartzen den dokumentazioa, aditzera emanez horixe dela merkatuko prezioen araberako balorazioa egiteko subjektu pasiboak oinarri izan duen dokumentazioa.

f) Modu desberdinean arautzen dira entitate lotuen arteko eragiketetan merkatuko balioa zehazteko metodoak. Hala, hiru metodo nagusi ezarri dira, berdintasuneko baldintzetan: prezio libre konparagarria, kostu gehitua eta birsalmentako prezioa.

ELGAko eta Europar Batasuneko herrialde gehienen eta gure inguru hurbileko zerga sistemen bideari jarraituz, karga tasa nominalak beherantz aldatu dira. Hauek dira berrikuntzak:

a) 2007ko urtarrilaren 1ean hasten diren zergaldietan, karga-tasa orokorra 100eko 35etik 100eko 32,5era jaitsiko da. Gainera, hamalaugarren xedapen gehigarri berria sartu da, eta horretan ageri da karga-tasa hori 100eko 30eko izanen dela 2008ko urtarrilaren 1etik aurrerako zergaldietarako.

b) Enpresa txikientzako karga-tasa 100eko 32,5etik 100eko 28ra murriztu da. Enpresa txikien esparrua zabaldu egin da, aurreko zergaldian izandako negozio zifraren zenbateko garbiak jartzen duen muga 6 milioi eurotik 9 milioira igo delako.

c) Aurreko zergaldian izandako negozio zifraren zenbateko garbia milioi bat eurokoa edo txikiagoa izan bada, zerga tasa 100eko 25ekoa izanen da.

d) Babes fiskala duten kooperatibek eta lan sozietateek 100eko 18ko zerga izanen dute, 100eko 20koa izan beharrean.

Zerga murrizketa honek, gure inguruko zerga sistemen funtsezko joerekin bat, gure enpresen lehiakortasuna mantendu eta bultzatzeko aukera emanen du, eta nazioarteko esparruan txertatzen lagunduko. Gainera, kostu fiskala gutxitzean, handitu eginen da kapital teknikoan eta giza kapitalean egiten den inbertsioa. Horrek enpresa jarduera eta enplegu eskaera handituko ditu, ekonomia hazten lagunduko eta, beraz, zerga bilketarentzat ere onuragarria izanen da.

Bestalde, berrikuntzak arreta berezia jartzen du enpresa txiki eta ertainean, jarduera ekonomikoaren elementu dinamizatzailea den aldetik, karga tasak txikiagoak baitira eta horien murrizketa azkarrago gertatu baita, urte bakar batean hain zuzen ere.

Aldaketa garrantzitsuak sartu dira etxebizitzen errentamenduan aritzen diren entitateen araubide berezian, araubide horri beste bultzada bat emateko eta alokairuan jartzen diren etxebizitzen kopurua nabarmen handitzen laguntzeko.

Hala, araubidearen aplikazio esparruari dagokionez, kendu egin da objektuaren esklusibotasuna eta, horren ordez, entitatearen jarduera nagusia etxebizitzen errentamendua izateko betebeharra jarri da, nahiz eta zuhurtasun zenbait ezarri den etxebitzitzen errentamendurako den azaleraren eta kontabilitate balioaren inguruan. Kendu egin dira etxebizitzen antzinatasunaren baldintzak, garrantzizkoena alokairuan etxebizitza gehiago jartzea baita, etxeek zenbat urte dituzten alde batera utzita. Etxebizitzen gehieneko azalerari dagokionez, azalera erabilgarria hartzen da kontuan, azalera eraikia hartu beharrean, baina aipatu den gehienekoa 120 metro koadrotan dago betiere. Entitate horiek kontsolidazio fiskaleko araubidea aplikatzen ahalko dute. Horrela, inbertsiorako zerga-pizgarriak aprobetxatzen ditu talde fiskalak, bestela neurri handi batean galduko liratekeenak, araubide horri lotutako entitateek oso kuota likido txikia izanen baitute.

Kontseiluaren otsailaren 17ko 2005/19/EE Zuzentarauak aldatu egin ditu uztailaren 23ko 90/434/EEE Zuzentarauaren zenbait alderdi. Horren ondorioz, aldaketak egin dira baloreen zatitze eta truke kontzeptuetan:

1. Zatiketa partzialean eskatzen da bai entitate zatitu eskualdatzaileak bere titulartasunpean dituen elementuak bai entitate hartzaileari eskualdatzen zaizkionak jardueraren adar bat edo batzuk izan daitezela.

2. Zatiketa finantzarioan, hau da, entitate batek ondare sozialaren zati bat bereizten duen horretan, beste entitate batzuen kapitaleko partaidetza gehiengodunez eratuan, eskatzen da entitate zatituak bere ondarean manten ditzala, gutxienez, beste entitate baten edo batzuen edo jarduera adar baten kapitaleko antzeko partaidetzak.

3. Baloreen trukean, neutraltasun fiskaleko araubidea eramaten da akzio pakete gehigarriak baloreen trukearen bidez eskuratzeko eragiketetara, entitate hartzaileak entitate bateko boto eskubide gehienak badituenean jada.

Hamabigarren xedapen gehigarri bat erantsi da, esportazio jarduerengatiko kenkari portzentajea pixkanaka murrizteari buruz (Zergari buruzko Foru Legearen 67. artikuluan ezarritako kenkaria). Europar Batzordeak, 2006ko martxoaren 22ko C (2006) 444 azkena Erabakian, uste izan du ezen Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 67. artikulua, "esportazio jarduerengatiko kenkaria" izenpekoa, laguntza estatala dela, Europako Elkartearen Tratatuko 87. artikuluaren 1. idatz-zatiaren zentzuan, eta laguntza hori ez dela bateragarria Europar Batasuneko merkatuarekin, eragina izan baitezake estatu kideen lehiakortasunean eta trukeetan. Horrenbestez, Europar Batzordeak Erabaki horren 66. lerrokadan xedatu du pixkanaka ken dadila Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 67. artikuluak kuota osoari buruz ezarria duen kenkaria, eta hala egin dadila 2011ko urtarrilaren 1ean bukatuko den epean, kenkari tasa 100eko 20 murriztuz urtean, 2007ko ekitaldian hasi eta 2011ko ekitaldian bukatuz. Zehazki, kenkariaren zenbatekoa 100eko 25etik 100eko 12ra pasatuko da 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera (murrizketa horren barnean dago Espainia Europar Batasunean sartu ondoren portzentajeak izan zuen 100eko 10eko igoera kentzea), 100eko 12tik 100eko 9ra 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera, 100eko 9tik 100eko 6ra 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, 100eko 6tik 100eko 3ra 2010eko urtarrilaren 1etik aurrera, eta kenkaria erabat kenduko da 2011ko urtarrilaren 1etik hasita.

Azkenik, bi xedapen iragankor erantsi dira, hogeita seigarrena eta hogeita zazpigarrena, ondare sozietateak desagertzearen ondorioak arautzeko. Neutraltasun arrazoiengatik kendu da araubide hori, eta desagertu egin da balore-zorroa kudeatzen duten eta ondasunak eduki besterik egiten ez dituzten entitateen tratamendu berezia.

Foru legearen 4. artikuluak aldatu egin du, 2007ko urtarrilaren 1etik aurreko zergapeko egitateentzat, Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergako xedapenen Testu Bategina, eta horren funtsezko helburua da testu bateginaren edukia lege erreserbaren printzipioari hobeki egokitzea, testu horretan zenbait arloren erregulazioa sartuz, zeren eta, orain Zergaren Erregelamenduan bilduta dauden arren, foru legearen mailako arau batean egon behar baitute, aipatu printzipioari jarraikiz.

Errentamendu kontratuen nahitaezko luzapena "kostubidezko ondare eskualdaketen" kontzeptupeko kasu gisa sartu da, eta aldatu egin da, osatuz, salerosketak ebazteko baldintza esplizituen erregulazioa.

Berariaz adierazten da, argigarri izan dadin, BEZeko salbuespenari uko eginez gero, eragiketa aipatu den Zergari lotuta egonen dela eta, hala denean, Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko kargari.

Kontzesioaren pareko kontratu administratiboetan onuraduna izanen da subjektu pasiboa.

23 bis artikulua erantsi da, notario agirietako zerga kuotaren atalean barnean oraindik, lege mailako arau baten barnean egon daitezen Erregelamenduko 61. artikuluan aurreikusitako kasuak: akzioen jaulkitze primaren kargurako kapital gehitzea dokumentatzen duten eskriturak, sozietatearen helburua aldatu delako sozietate aldaketa dokumentatzen dutenak, sozietateen luzapenekoak, kapitala ondasunak edo eskubideak bazkideei itzuli gabe murriztearen eskriturak, eta akzioen ordezkaritza modua dokumentatzen duten eskriturak, tituluetatik kontuko idatzoharretara pasatuz edo alderantziz.

35.I.B).10 artikuluaren aldaketa (baloreen eskualdaketako salbuespena) ez da eginen lege erreserbako printzipioaren eraginpekoak izan arren Erregelamenduko parte diren gaiak testu bateginean sartu beharraren ondorioz, baizik eta hartan ageri den erreferentzia eguneratu beharraren ondorioz; erreferentzia Baloreen Merkatuari buruzko Legearen 108. artikuluari buruzkoa izanen da, eta horrek, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera testu berria izanen duela (Iruzur Fiskalari Aurre Egiteko Neurrien Legean bilduta), salbuespen hura jaso ondoren zehatz arautzen ditu honi buruzko salbuespenak, berekin baitakarte balore eskualdaketa batzuek kostubidezko ondare eskualdaketen bidezko zerga ordaintzea.

5. artikuluak Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren agindu batzuk aldatzen ditu.

Lehenbizi, 20.4 artikulua aldatzen da. Berrikuntza hirugarren lerrokadan dator, izan ere, garbi utzi nahi da erantzuleak jartzen dituen errekurtsoek ezin dutela ondoriorik izan beste zergapeko batzuentzat indarra duten likidazioetan, eta, zehazki, zordun nagusiaren likidazioetan.

Bigarrenik, 30. artikuluari beste idatz-zati bat erantsi zaio, erantzukizun solidarioa sortzen duten kasu gehiago sartzeko. Iruzur fiskalaren kontrako etengabe borrokatzeko bidean, beharrezkoa da zorraren diru-bilketa fasean zenbait neurri hartzea. Hona hemen erantzukizuna dakarten kasu berriak:

_Zerga ordaindu behar duenaren ondasunen edo eskubideen eskualdaketaren edo horren ezkutaketaren eragileak eta horien laguntzaileak.

_Beren erruz edo alferkeriaz bahitzeko aginduak betetzen ez dituztenak.

_Bahituraren edo kautelazko beste neurri baten jakitun izan arren, bahitutako edo kautelazko neurrien pean jarritako ondasun edo eskubideak ostentzea onartzen dutenak edo horretan laguntzen dutenak.

_Zordunaren ondasunen gordailuzainak, bahitutako ondasunen ostentzea onartzen badute edo horretan laguntzen badute.

Kasu horiek legean jasotzearekin batera, Tributuei buruzko Foru Lege Orokorreko 121.5 artikulua indarrik gabe utziko da, antzeko egoerak arautzen baitzituen.

Hirugarrenik, erantzukizun subsidiarioa deklaratzeko kasu berri batzuk ezartzen dira. Erantzukizun hori zehapenen arlora ere hedatuko da. Kasu berri horiek errezelaren altxaketaren jurisprudentziako doktrinan oinarritzen dira. Horren ondorioz, zerga administrazioak berak zerga iruzurrean parte hartzen duten pertsona edo entitate guztiak erantzule subsidiario deklara ditzake, epaitegiek deklaratu aurretik ere, hots, bai "taldea" kontrolatzen duten pertsona edo entitateak, bai ustez kontrolatuak daudenak. Hau da, iruzurraren inguruan jarduten duen "sare" guztia.

Dena dela, erantzukizuna deklaratzeko honako hauek frogatu beharko dira:

a) Pertsona edo entitate "kontrolatzaile" edo "kontrolatuek" batera aritzeko gogoa izan dutela.

b) Pertsona edo entitateak gehiegikeriaz edo iruzurrez sortu edo erabili direla, Ogasun Publikoaren aurreko ondare-erantzukizun unibertsala saihesteko.

c) Pertsonen edo esfera ekonomikoen bakartasuna dagoela edo ondare nahasketa edo desbiderapena gertatu dela.

Laugarrenik, 44.1 artikuluaren idazketa aldatu da, zerga administrazioari egiaztapenak egiteko bide gehiago eskaintzearren.

Azkenik, 117. artikulua, ordainarazpen aldiko errekarguak arautzen dituena, bestela erredaktatu da. Ordainarazpen aldiko errekargu berriak hiru motakoak dira: ordainarazpen aldiko errekargua, premiamendu errekargu murriztua eta premiamendu errekargu arrunta. Errekargu horiek bateraezinak dira eta borondatezko epean sartu ez den zorrean oinarrituz kalkulatzen dira.

Ordainarazpen aldiko errekargua 100eko 5ekoa izanen da eta ordainarazpen aldia hasi ondoren baina premiamendu probidentziaren jakinarazpena jaso baino lehen ordaintzen den zorrari aplikatuko zaio.

Premiamendu errekargu murriztua 100eko 10ekoa izanen da eta premiamendu prozedura hasi ondoren ordaintzen den zorraren zatiari aplikatuko zaio, hau da, premiamendu probidentzia jakinarazten denetik zordunari zorra ordaintzeko ematen zaion epea bukatu bitarte ordaintzen denari.

Premiamendu errekargu arrunta 100eko 20koa izanen da eta ordainarazpen aldiko errekargua edo premiamendu errekargu murriztua aplikatzerik ez dagoenean aplikatuko da bakarrik.

Errekargu hauen eta ordainarazpen aldia hasten denetik sortzen diren berandutza korrituen arteko bateragarritasunari dagokionez, zera ezarri da: Premiamendu errekargu arrunta da berandutza korritu horiekin bateragarria den bakarra. "Contrario sensu", ordainarazpen aldiko errekarguei eta premiamendu errekargu murriztuei ez zaie ordainarazpen aldiko berandutza korriturik erantsiko.

6. artikuluaren bidez, zenbait aldaketa egiten zaizkio Nafarroako Foru Komunitateko eta haren erakunde autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeari. Zehazki, foru lege horren 11. artikulua aldatu da, onura fiskalei dagokiena, izan ere, aldaketarekin batera, salbuetsita dauden entitateak lurraldeko entitate publikoen menpeko erakunde autonomoak izanen dira eta ez erakundeetako entitate publikoak, lehen bezala.

Aseguruetako bitartekoen eta berraseguruetako artekarien Erregistroan inskribatu eta ziurtagiriak egiteko tasa berriak sartu dira, aseguru eta berraseguru pribatuen bitartekoei buruzko uztailaren 17ko 26/2006 Legean tasa hori ezarri baita. Horiez gain, Nafarroako Gobernuaren jabetzako abelbideak aldi baterako okupatzeko tasa eta ingurumen arloko informazio materiala emateko tasa ere sartu dira. Azken horren tarifak ezberdinak dira dokumentazioa paperean, mapetan edo CD-ROMeko grabazioetan ematen den.

Hezkuntza Departamentuko tituluak emateko tasak garestitu dira eta hiltegietako lanetako tasak egokitu, apirilaren 29ko 882/2004 Erregelamenduaren bidez Europar Erkidego osorako ezarritako derrigorrezko tasen araberakoak izan daitezen. Garraio arloko administrazio zerbitzuak egiteko tasen tarifak eguneratu dira, hala nola errepideen defentsaren arloko baimenak behar dituzten jarduerak egitekoak.

Erregaiaren prezioak izan duen igoera azeleratuaren ondorioz, garraio sektorean sortutako egoera arintzeko asmoz, 7. artikuluan adierazten da 2006. urtean eta 2007. urtean Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuotetan 100eko 50eko hobaria eginen zaiela zergak Tarifen lehenengo ataleko 721 eta 722 multzoetan agertzen diren jarduera sailkatuengatik ordaintzen dituzten subjektu pasiboei, alegia: bidaiari garraioa (hiri garraio kolektiboa, autotaxiena eta errepideko bidaiari garraioa) eta errepideko salgaien garraioa.

8. artikuluaren bidez Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea arautzen duen 10/1996 Foru Legea aldatzen da. Foru lege horren 33. artikuluan ezartzen da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboek eskubidea dutela 10/1996 Foru Lege hartan araututako tributu araubidea duten fundazioei egiten dizkieten dohaintzen ehuneko jakin bat kentzeko zerga kuotatik. Oraingo aldaketaren ondorioz, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera kenkari horren ehunekoa handituko da 100eko 20tik 100eko 25era.

9. artikuluaren bidez kooperatiben araubide fiskala arautzen duen 9/1994 Foru Legearen zenbait atal aldatzen dira:

_Nekazaritza kooperatibetako bazkide izateko baldintzak nabarmen malguagoak dira. Ondorioz, bereziki babestuak dauden nekazaritza kooperatibetako bazkide izateko aukera ondoko hauei ere zabalduko zaie:

a) Kooperatiban mugagabeko lan kontratatu gisa aritzen diren pertsona fisikoak.

b) Sozietate zibilak, eraldakuntzarako nekazaritza sozietateez gainera (horiek ere sozietate zibilak baitira), betiere kide guztiak pertsona fisikoak badira.

c) Nekazaritzan edo abeltzaintzan aritzen diren sozietateak eta nekazaritza edo abeltzaintzako produktuak merkaturatu edo sustatzeko sozietateak, betiere sozietate horien kopurua ekitaldi ekonomiko bakoitzean ez bada kooperatibako bazkide guztien 100eko 20 baino handiagoa.

_Nekazaritza kooperatibek landu, ekoitzi edo fabrikatzen dituzten gai, produktu edo zerbitzuetatik bazkide ez diren hirugarrenei lagatzen ahal zaien kopurua 100eko 50eraino handitzen da. Bestalde, bazkide ez diren hirugarrenei petrolio gaiak txikizka banatzeko aukera ere onartzen zaie kooperatibei.

_Kooperatibaren antzeko beste ustiategietatik edo bazkideengandik etorrita, kooperatibak eskuzkatu, eraldatu edo merkaturatzen ahal dituen produktuen zenbatekoa 100eko 50eraino handitu da.

_Bazkide bakoitzaren landalurreko ondasunen gaineko Kontribuzioaren katastro balioak nabarmen igo dira, 500.000 euroraino eta 1.000.000 euroraino, jabetza araubidean gainera.

_Lurra elkarlanean ustitatzeko kooperatiba bereziki babestu beharrekoei dagokienez, zera ezarri da: lurra erabili eta aprobetxatzeko eskubideak lagatzen ahalko dituzte, orobat, lurra elkarlanean ustiatzeko beste kooperatiba batzuek, beste nekazaritza kooperatiba babestu batzuek, eraldakuntzarako beste nekazaritza sozietate batzuek eta pertsona fisikoekin osatutako sozietate zibilek.

_20. artikulua bestela erredaktatu da, Sozietateen gaineko Zergaren Foru Legearen 50.3 artikuluan ezarritakoarekin bat, kooperatiben emaitzei dagokien zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga tasa 100eko 20tik 100eko 18ra jaisteko.

_30. artikuluari d) letra erantsi zaio, kooperatibako bazkideen ustiategiei buruz Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroan dagoen dokumentazioa emateko tasa kentzeko, betiere dokumentazioa euskarri informatikoan ematen bada edo Internetetik jasotzen bada.

_Zortzigarren xedapen gehigarria erantsi da. Horren bidez, Nafarroako Kooperatibei buruzko Foru Legean araututako gizarte ekimeneko kooperatibei gainerako kooperatibei aplikatzen zaien tributu araubide berbera aplikatuko zaiela ezartzen da, betebehar eta baldintza berberak betetzen badituzte.

Lehenengo xedapen gehigarriaren bidez beranduntza korrituaren tasa aldatzen da. Horren ondorioz, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera 100eko 6,25ekoa izanen da.

Bigarren xedapen gehigarriaren bidez Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 27. artikuluan aipatzen diren monetaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak gaurkotzen dira.

Hirugarren xedapen gehigarriaren bidez, baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren testu bategina egiteko.

Xedapen indargabetzailearen bidez Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen eta Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren zenbait agindu kentzen dira.

Azken xedapenetan lehenaren bidez 1988ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legeari bi aldaketa egiten zaizkio:

Lehenbizi, VI. tituluko VI. kapituluko 2. atalaren errubrika aldatzen da, eta bigarrenik, 77.1 artikulua, kasu bietan pentsio planei eta funtsei buruzko araubide berriari egokitzeko.

Azken xedapenetan bigarrenaren bidez zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko abenduaren 29ko 19/2004 Foru Legearen laugarren xedapen gehigarria zuzentzen da. Laugarren xedapen gehigarriari beste idatz-zati bat erantsi zaio, 2. zenbakiduna, eta horrenbestez, gaur egun duen testua xedapen horren 1. idatz-zatia izanen da. Horrekin garbi utzi nahi da OAEAP-Ondorio Askotarako Errenta Adierazle Publikoa ez dela Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 67 bis artikuluan aplikatuko, hots, alargun pentsioen kenkarien ondorioetarako, izan ere, helburua pentsio horiek lanbidearteko gutxieneko soldatarekin parekatzea da.

Azken xedapenetan hirugarrenaren bidez zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen agindu bat aldatzen da, zehazki, lehenengo xedapen gehigarriaren 1.b) idatz-zatia. Lau seme-alaba edo gehiago izanik, erregelamenduz ezartzen diren mugetatik beherako errentak dituzten familiei eman beharreko laguntzak Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak ezarriko ditu, urteko deialdian.

Azken xedapenetan laugarrenean, foru legea aplikatu eta garatzeko behar diren xedapenak emateko Nafarroako Gobernuari egiten zaion ohiko gaikuntza jasotzen da.

Azken xedapenetan bosgarrenean foru legearen indarra hartzea finkatzen da. Agindu orokorrarekin batera (foru legeak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, behar diren ondorioak izateko), indarra hartzeko hiru kasu berezi zehazten dira, Zergari buruzko Foru Lege Orokorraren zenbait artikuluri dagokienez: 32. artikuluko 3. idatz-zatian errezelaren altxaketari buruz ezarritako zerga arloko erantzukizuna, balioa kalkulatzeko bide berriak eta ordainarazpen aldiko errekargu berriak.

1. artikulua. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legea.

2007ko urtarrilaren 1etik aurrera, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen manu batzuek, ondotik heldu direnek, honako testua izanen dute:

Bat._7. c) artikulua, hirugarren lerrokada.

"Letra honetan aipatutako kalte-ordain salbuetsia 180.000 eurokoa izanen da gehienez ere."

Bi._7.e) artikulua.

"e) Pertsonei eginiko kalteen ondoriozko erantzukizun zibilaren kalte-ordainak, legalki edo juridikoki onesten den zenbatekoan.

Halaber, salbuetsirik egonen dira mota horretako kalteetarako istripu aseguruen kontratuetatik heldu diren kalte-ordainak, salbu eta kontratu horien primek zerga-oinarria murriztu badezakete edo gastu kengarritzat har badaitezke foru lege honetako 35. artikuluko 1. araua aplikatzearen ondorioz. Salbuespenaren muga izanen da zirkulazioko istripuetan pertsonei eragindako kalteak baloratzeko sistema jasandako kalteari aplikatzetik ateratzen den kopurua; sistema hori Ibilgailu Motordunen Zirkulazioko Erantzukizun Zibilari eta Aseguruari buruzko Legearen testu bategineko eranskinean ageri da. Testu bategin hori urriaren 29ko 8/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen."

Hiru._7.f) artikulua.

"f) Estatuko Loteria eta Apustuetarako entitate publiko enpresarialak, Nafarroako Foru Komunitateak edo autonomia erkidegoek antolatutako loteria, joko eta apustuetako sariak, hala nola Espainiako Gurutze Gorriak antolatutako zozketetakoak eta Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalak baimendutako jokoetakoak."

Lau._7.j) artikulua.

"j) Familia harrera bat egiteko edo hirurogeita bost urteko edo hortik gorako pertsonek edo minusbaliatuek, edo babesgabetasunean dauden adingabeek, egoitzetan edo eguneko zentroetan egiten dituzten egonaldiak finantzatzeko jasotako diru kopuruak, bai eta menpekotasun egoeran dauden pertsonek laguntza pertsonala etxean bertan jaso ahal izateko beharrezkoak diren zainketak lortze aldera erakunde publikoek emandakoak ere."

Bost._7.k) artikulua.

"k) Ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorraren testu bategineko II. tituluko IX. kapituluan araututa dauden familia prestazioak, bai eta Administrazio Publikoetako langileentzat, hala jardunekoentzat nola pasiboentzat, seme edo alaba minusbaliatu bakoitzarengatik ezarritako familia laguntza."

Era berean, umezurtzei dagozkien pentsio eta sarrera pasiboak eta hogeita bi urtetik beherakoak diren edo lan guztietarako ezinduak dauden biloben edo anai-arreben aldekoak, Gizarte Segurantzaren eta klase pasiboen araubide publikoetatik jasoak eta, halaber, zurztasunarengatik jasotzen diren gainerako prestazio publikoak.

Salbuetsita daude, halaber, beren konturako langileen Gizarte Segurantzaren araubide berezian sarturik ez dauden profesionalei aitorturiko prestazioak, eta Gizarte Segurantzaren araubide berezi horren alternatiba gisa jarduten duten aurreikuspen sozialeko mutualitateetako autonomoei aitorturikoak, betiere prestazioak Gizarte Segurantzaren araubide berezi hartan sarturiko profesionalentzat aurreko bi lerrokadetan aipatutako egoera berberetarako badira. Salbuetsiko den gehieneko diru-kopurua Gizarte Segurantzak kasuan kusuko egoerarako aitortzen duen prestaziorik handiena adinakoa izanen da. Soberakina lan etekintzat hartuko da, hala Gizarte Segurantzaren nola aipatutako mutualitateen prestazioak edukiz gero, azken horren prestazioetan gertatu dela hartuko da.

Salbuetsirik egonen dira, halaber, ekainaren 28ko 168/1990, ekainaren 27ko 241/2000 eta ekainaren 27ko 242/2000 foru dekretuek arautzen dituzten prestazio ekonomikoak, hala nola jaiotzagatik, adopzioagatik, amatasunagatik, seme-alabak norberaren kargura edukitzeagatik eta zurztasunagatik onartuak diren gainerako prestazio publikoak, baita erditze eta adopzio multiplea dagoenean jasotzen direnak ere.

Sei._7.n) artikulua.

"n) Atzerrian egindako lanengatik jasotzen diren lanaren etekinak, ondoko baldintza hauek betetzen baldin badira:

1. Lan horiek Espainian egoitzarik ez duen enpresa edo entitate batendako edo atzerrian kokatutako finkagune iraunkor batendako egitea, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan. Lanaren xedeko entitatea langilea kontratatu duen entitatearekin edo langilearen zerbitzuak jasotzen dituen entitatearekin lotuta badago, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 29. artikuluan ezarritako baldintzak bete beharko dira.

2. Lanak egiten direneko lurraldean zerga hau bezalako edo antzeko beste zerga bat aplikatzea eta zerga paradisutzat jotzen den herrialde edo eskualde bat ez izatea. Betekizun hori betetzat emanen da baldin eta lanak egiten direneko herriak edo lurraldeak hitzarmen bat sinatu badu Espainiarekin nazioarteko ezarpen bikoitza ekiditeko eta hitzarmen horretan informazio trukatzeko klausula bat sartu bada.

Salbuespena atzerrian egon bitartean sortutako ordainsariei aplikatuko zaie, urtero 61.000 eurori gehienez. Erregelamenduz, egun bati dagokion diru-zenbateko salbuetsia kalkulatzeko prozedura ezartzen ahalko da.

Destinoa atzerrian duten subjektu pasiboen kasuan, salbuespen hau bateraezina da, Zerga honen Erregelamenduko 8.A)3.b) artikuluaren arabera, zergapetzetik kanpo dauden soberakinen araubidearekin, edozein dela ere haien zenbatekoa. Subjektu pasiboak zilegi izanen du salbuespen honen ordez soberakinen araubidea aukeratzea."

Zazpi._7. artikuluari t) letra gehitzea.

"t) Espetxeetan askatasuna kentzea konpentsatzeko, estatuko eta autonomia erkidegoetako legedietan ezarrita dauden kalte-ordainak, Amnistiari buruzko urriaren 15eko 46/1977 Legean aurreikusitako kasuetan."

Zortzi._7. artikuluari u) letra gehitzea.

"u) Foru lege honen hogeita bigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren aurrezki sistematikorako banakako planen ondorio diren biziarteko errenta aseguratuak eratzen direnean aditzera ematen diren errentak."

Bederatzi._7. artikuluari v) letra gehitzea.

"Foru lege honen 28. artikuluko a) eta b) letretan aipatzen diren mozkinetako partaidetza eta dibidenduak, urtero 1.500 euroko muga gainditu gabe.

Salbuespen hau ez da inbertsio kolektiboko erakundeek banatutako mozkin eta dibidenduetan aplikatuko, ez eta mozkinak ordaindu baino bi hilabete lehenago erositako balore edo partaidetzetatik datozenei ere, gero, epe horretan berean, balore homogeneoen eskualdaketa egiten bada. Europako Parlamentuak eta Kontseiluak finantza tresnen merkatuei buruz 2004ko apirilaren 21ean emandako 2004/39/EK Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialen batean negoziatu ezin diren balore edo partaidetzak direnean, urte bateko epea egonen da."

Hamar._10. artikulua.

"10. artikulua. Subjektu pasiboak.

4. artikuluan ezarritakoaren arabera, zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaindu behar dituztenak dira zerga honen subjektu pasibo.

Subjektu pasibotzat joko dira, orobat, nazionalitate espainiarra izanik eta garai batean Nafarroako foru arauen menpe egonik, helbide fiskala paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo eskualde batera eraman dutela frogatzen duten pertsona fisikoak. Lerrokada honetako agindua helbide aldaketa egiten den zergaldian eta hurrengo lauetan aplikatuko da."

Hamaika._12.2. artikulua.

"2. Zerga-oinarria, behar baldin bada, bi zatitan bereiziko da: zati orokorra eta aurrezkiaren zati berezia, 53. eta 54. artikuluetan xedatutakoarekin bat."

Hamabi._14.1. artikuluko e) eta f) letren testu berria eta g) letra gehitzea.

"e) Azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen Legearen Testu Bateginean adierazitako pentsio planen sustatzaileek ordaindutako kontribuzio edo ekarpenak eta, orobat, enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta haiek gainbegiratzeari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/EK Zuzentarauan adierazitako enpresa sustatzaileek ordaindutakoak.

f) Enpresek pentsioengatik bere gain hartutako konpromisoei aurre egiteko, enpresaburuek ordaindutako ekarpen edo kontribuzioak, maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluan ezarrita dagoen moduan, enpresaren aurreikuspen sozialeko planak barne direla.

g) Langabeziako prestazioak."

Hamahiru._14.2.a) artikulua.

"a) Ondoko prestazio hauek:

1. Ezgaitasunagatik, jubilazioagatik, istripuagatik, eritasunagatik, alarguntzagatik, zurztasunagatik edo antzeko egoera bategatik, Gizarte Segurantzaren eta Klase Pasiboen araubide publikoetatik jasotako pentsio eta sarrera pasiboak eta gainerako prestazio publikoak, deusetan galarazi gabe foru lege honen 7. artikuluan xedatutakoa.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa gorabehera, lanbide edo enpresa jardueretan aritzen direnek jasotzen dituzten aldi baterako ezgaitasunaren prestazioak jarduera haietako etekin gisa konputatuko dira.

2. Funtzionarioen nahitaezko mutualitate orokorren, umezurtzen etxeen eta antzeko erakundeen onuradunek jasotzen dituzten prestazioak.

3. Pentsio planen onuradunek hartutako prestazioak eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta haiek gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/EE Zuzentarauan araututako pentsio planetatik hartutakoak.

4. Aurreikuspen sozialeko mutualitateekin kontzertatutako aseguru kontratuen onuradunek hartutako prestazioak, baldin eta egindako ekarpenak (parte bat bederen) lanbide edo enpresa jardueren etekin garbia zehazteko orduan gastu kengarritzat hartu badira edo Zergaren zerga-oinarria murrizteko erabili badira. Prestazio horiek zerga-oinarrian sartuko dira baldin eta hartutako diru-kopuruak, foru lege honen 55.1 artikuluko 2. puntuko a) letran edo seigarren xedapen gehigarrian aurreikusitako baldintza subjektiboak ez betetzeagatik, zergaren zerga-oinarrian murriztu edo minoratu ezin izan diren ekarpenak gainditzen baditu.

5. Enpresek pentsioengatik beren gain hartutako konpromisoak biltzen dituzten aseguru kolektiboko kontratuen onuradunek jasotzen dituzten prestazioak, maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluan ezarrita dagoen moduan, enpresaren aurreikuspen sozialeko planak barne direla.

Foru lege honen ondorioetarako, enpresaren aurreikuspen sozialeko planak Espainiako araudian araututakoak izanen dira.

6. Aseguratutako aurreikuspen planen onuradunek jasotzen dituzten prestazioak.

Foru lege honen ondorioetarako, aseguratutako aurreikuspen planak Espainiako araudian araututakoak izanen dira.

7. Menpekotasun aseguruen onuradunek jasotzen dituzten prestazioak, estatuko araudian xedatutakoari jarraikiz."

Hamalau._15.1.f) artikulua.

"f) Pentsio planen sustatzaileek ordaindutako ekarpen edo kontribuzioak eta, enpresek pentsioengatik bere gain hartutako konpromisoei aurre egiteko, enpresaburuek ordaindutako kopuruak, maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluan ezarrita dagoen moduan, enpresaren aurreikuspen sozialeko planak barne direla.

Enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta horiek gainbegiratzeari buruz Europako Parlamentuak eta Kontseiluak 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/EK Zuzentarauan arauturiko enpresa sustatzaileen kontribuzioak ere sartuko dira letra honetan, bai eta enpresaburuek menpekotasun aseguruen kontratuen ondorioz ordaintzen dituzten diru-kopuruak ere."

Hamabost._24. artikulua.

"24. artikulua. Higiezinen kapitalaren etekin osoak.

Hirilurreko edo landalurreko ondasun higiezinen titulartasunetik edo horien gaineko eskubideetatik datozen etekin osotzat ondoko hauek hartuko dira: ondasun edo eskubide erreal horiek errentan ematearen ondorioz edo erabili edo gozatzeko ahalmen edo eskubideak eratu edo lagatzearen ondorioz etortzen direnak, zeinahi delarik etekin horien izena edo izaera.

Errentariak edo azpierrentariak, lagapen-hartzaileak edo erosleak kontzeptu guztiengatik ordaindu beharreko kopurua hartuko da etekin osotzat, baita higiezinarekin batera erabiltzeko lagatzen diren ondasun guztiei dagokiena ere, baina Balio Erantsiaren gaineko Zerga kenduta."

Hamasei._28. artikulua.

"28. artikulua. Edozein motatako entitateen funts berekietan parte hartzeagatik lortutako etekinak

Edozein entitate motatako funtsetako partaidetzan lortutako etekin osoak honakoak izanen dira:

a) Dibidenduak, batzordeetara joateagatiko primak eta edozein motatako entitateen mozkinetako partaidetzak.

b) Mota guztietako aktiboetatik heldu diren etekinak, liberatutako akzioen entrega izan ezik, Estatutuetan ezarrita dagoenez edo gizarte organoen erabakiz, baldin eta ahalmena ematen badute lan pertsonalaren ordainsariaz bestelako arrazoiengatik entitate baten mozkinetan, salmentetan, eragiketetan, sarreretan edo antzeko kontzeptuetan parte hartzeko.

c) Bazkide, akziodun, elkartekide edo partaide izateagatik entitate batetik heldu den aurrekoez bestelako beste edozein erabilera.

d) Akzio edo partaidetzen jaulkitze primaren banaketa. Lortutako zenbatekoak gutxitu eginen du, deuseztatu arte, ukituriko akzio edo partaidetzen erosketaren balioa, eta gera litekeen soberakina zergapean egonen da higigarrien kapitalaren etekin gisara."

Hamazazpi._30.1 artikulua, b) eta c) letrak.

"b) Berehalako biziarteko errenten kasuan, jaraunspen, legatu, edo antzeko titulu baten bidez "mortis causa" eskuratuak ez direnean, ondoko portzentajeak urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza hartuko da higigarrien kapitalaren etekintzat:

_100eko 40, hartzailea berrogei urtetik beherakoa denean.

_100eko 35, hartzailea berrogei eta berrogeita bederatzi urte bitartekoa denean.

_100eko 28, hartzailea berrogeita hamar eta berrogeita hemeretzi urte bitartekoa denean.

_100eko 24, hartzailea hirurogei eta hirurogeita bost urte bitartekoa denean.

_100eko 20, hartzailea hirurogeita sei eta hirurogeita bederatzi urte bitartekoa denean.

_100eko 8, hartzailea hirurogeita hamar urtekoa edo hortik gorakoa denean.

Urteko errenta jasotzen duen unean errentadunak duen adinari aplikatuko zaizkio portzentaje horiek.

c) Aldi bateko errenta berehalakoak direnean, jaraunspen, legatu edo antzeko titulu baten bidez "mortis causa" eskuratuak ez direnean, ondoko portzentajeak urteko bakoitzari aplikatuz ateratzen den emaitza hartuko da higigarrien kapitalaren etekintzat:

_100eko 12, errentaren iraupena bost urte edo txikiagoa denean.

_100eko 16, errentaren iraupena bostetik gorakoa eta hamar urtekoa edo txikiagoa denean.

_100eko 20, errentaren iraupena hamarretik gorakoa eta hamabost urtekoa edo txikiagoa denean.

_100eko 25, errentaren iraupena hamabost urtetik gorakoa denean."

Hemezortzi._30.1 artikuluari f) letra gehitzea.

"f) Kapital prestazioak aurreikusten dituzten bizi eta baliaezintasun aseguruek aurreko d) letrako lehen lerroaldean xedatutakoaren arabera ordainduko dute zerga, kapital hori biziarteko edo aldi baterako errentak osatzera bideratzen denean, eta bihurtzeko aukera hori aseguruaren kontratuan jasotzen bada betiere. Letra honetan xedatutakoa ez da inondik inora aplikatuko kapital hori, edozein bitarteko erabiliz, subjektu pasiboaren esku jartzen denean."

Hemeretzi._30.2 artikulua.

"2. Kapital ezarpenen ondoriozko errentak.

Atal honetan sartzen dira kapital ezarpenen ondoriozko biziarteko errentak edo aldi baterakoak,jaraunspen, legatu edo antzeko titulu baten bidez "mortis causa" eskuratuak ez direnean. Higigarrien kapitalaren etekintzat joko da artikulu honetako aurreko idatz-zatiko b) eta c) letrek bizi asegururako kontratuen berehalako ondorio diren errentetarako, biziartekoak nahiz aldi baterakoak direnetarako, ezartzen dituzten portzentajeak urteko bakoitzari aplikatzearen emaitza."

Hogei._30. artikuluari 3. idatz-zatia gehitzea.

"3. Higigarrien kapitalaren beste etekin batzuk.

Idatz-zati honetan, besteak beste, etekin hauek sartzen dira, diruzkoak zein gauzazkoak:

a) Jabetza intelektualaren ondoriozkoak, subjektu pasiboa egilea ez denean, eta subjektu pasiboak eginiko lanbide edo enpresa jarduerarekin lotzen ez diren jabetza industrialekoak.

b) Laguntza teknikoa ematearen ondoriozkoak, non eta laguntza hori ez den lanbide edo enpresa jardueren eremuan ematen.

c) Ondasun higigarri, negozio eta errentamendutik heldu direnak, bai eta azpierrentatzaileak azpierrentamendutik jasotakoetatik heldu direnak, betiere errentamendu edo azpierrentamendu horiek lanbide edo enpresa jarduerak ez direnean.

d) Irudia ustiatzeko eskubidearen edo hura erabiltzeko baimenaren lagapenak sortutakoak, non ez den lagapen hori lanbide edo enpresa jardueraren eremuan gertatzen.

e) Higigarrien kapitalaren etekinak sorraraz ditzaketen ondasun higigarriak edo eskubideak erabili edo gozatzeko eskubide edo ahalmenak eratzearen edo lagatzearen ondoriozkoak, edozein dela ere horien izena edo izaera.

Aurreko lerroaldean aipatzen diren eregiketak ezkontidearen edo hirugarren gradura arteko ahaideen aldekoak badira, ezkontza bidezko ahaideak barne, errendimendu garbi bezala kontatuko da merkatuko balioa."

Hogeita bat._32.2 artikulua.

"2. Foru Lege honen 30. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusitako etekin garbiak, bi urtetik gorako sortze aldia dutenak edo denboran zehar modu irregular nabarmen batez lortutakoak 100eko 40 murriztuko dira.

Etekin horiek zatika kobratzen badira, sortze aldia kalkulatzeko kontuan hartuko da zenbat urtez izan den zatikatze hori, erregelamenduak agintzen duen moduan betiere.

Hogeita bi._33.2 artikulua.

"2. Aurreko idatz-zatian xedatutakoari dagokionez, ondasun higiezinen errentamendua enpresa jarduera dela ulertuko da baldin eta ondorengo inguruabarrak batera gertatzen badira eta orduan bakarrik.

a) Jarduera aurrera eramateko gutxienez lokal bat izatea horretarako propio.

b) Jarduera horretan pertsona bat behintzat izatea, lan kontratupean eta lanaldi osoan."

Hogeita hiru._34.6 artikulua.

"6. Bi urtetik gorako sortze aldia duten jarduera-etekin garbiak eta denboran zehar modu irregular nabarmen batez lortutakotzat erregelamendu bidez jotzen direnak 100eko 40 murriztuko dira.

Etekin horiek zatika kobratzen badira, sortze aldia kalkulatzeko kontuan hartuko da zenbat urtez izan den zatikatze hori, erregelamenduak agintzen duen moduan betiere.

Murriztapen hori ez zaie aplikatuko lanbide edo enpresa jarduera batetik datozenei, nahiz eta indibidualki aurrean aipatutako baldintzak betetako denboraldi batean zehar burututako jarduketen ondoriozkoak izan, modu erregularrean edo ohikoan era horretako etekinak ateratzen badituzte.

Hogeita lau._35.1. artikulua.

"1. Ez dira gastu kengarritzat joko sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 24.2 artikuluan aipatutako kontzeptuak, ez eta enpresaburu edo profesional beraren gizarte aurreikuspeneko mutualitateei egindako ekarpenak ere, foru lege honen 55. artikuluaren 1. idatz-zatian ezarritakoa eragotzi gabe.

Hala ere, gastu kengarritzat joko dira norbere konturako langile edo autonomoen Gizarte Segurantzako araubide berezian txertatu gabeko profesionalek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin sinatutako aseguru kontratuengatik prima edo kotizazio gisa ordaindutako kopuruak, baldin eta Aseguru Pribatuen Antolamendu eta Ikuskapenari buruzko azaroaren 8ko 30/1995 Legearen hamabosgarren xedapen gehigarrian ezarritako betebeharra betetzeko, aipatu Gizarte Segurantzako araubide bereziaren ordezko gisa erabiltzen badira, Gizarte Segurantzak ordaintzen dituen egoerez arduratzea helburu duen zatian, urteko 4.500 euroko mugaz."

Hogeita bost._36.1.3 artikulua.

"3. Zenbatespen objektiboko araubidearen aplikazio eremua, besteak beste, jardueren eta laboreen izaeraren arabera finkatuko da edo modulu objektiboak kontuan hartuta, hala nola eragiketen bolumena, langileen kopurua, erosketen zenbatekoa, ustiategien azalera edo erabilitako aktibo finkoak, zergadunak egindako jarduera guztientzat erregelamendu bidez ezarritako mugekin.

Dirusarreren bolumenaren tamaina konputatzeko, kontuan hartuko dira subjektu pasiboak eginiko enpresa jarduerei dagozkien eragiketak ez ezik baita ezkontideak, ondorengo ahaideek eta aurreko ahaideek egindakoei, eta orobat, aurreko horietako edozein partaide den errenta-egozpenaren araubideko entitateek egindakoei dagozkienak ere, inguruabar hauek batera gertatzen badira:

_Egindako enpresa jarduerak berdinak edo antzekoak izatea. Ondorio horietarako, berdinak edo antzekoak direla ulertuko da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan talde berean sailkatutakoak.

_Jarduera horien zuzendaritza bateratua izatea, giza edo gauza baliabideak partekatuz.

Hogeita sei._39.4. artikuluari d) letra gehitzea.

"d) Ezgaitasunak dituzten pertsonentzat eratutako ondare babestuei egindako ekarpenak direla-eta.

Hogeita zazpi._39.6 artikulua, f) eta g) letrak.

"f) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetako batean negoziatzeko onarturiko balio edo partaidetzak eskualdatzetik eratorriak, eskualdaketa horien aurreko edo ondorengo bi hilabeteetan zehar subjektu pasiboak balore homogeneoak eskuratu dituenean.

g) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetako batean negoziatzeko onartu ez diren balio edo partaidetzak eskualdatzetik eratorriak, eskualdaketa horien aurreko edo ondorengo urtean zehar subjektu pasiboak balore homogeneoak eskuratu dituenean.

Aipatutako f) eta g) letretan ezarritako kasuetan, ondare murrizketak integratu eginen dira subjektu pasiboaren ondarean mantentzen diren baloreak eskualdatu ahala."

Hogeita zortzi._43.1 artikulua, a), c), h) eta k) letrak.

"a) Sozietate nahiz erakundeen funts berekietako partaidetzaren erakusgarri diren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza baliabideen merkatuari buruzkoan, definitutako balore-merkatu batean negoziatzeko onartutako baloreena denean, gehikuntza edo murrizketa zenbatuko da erosketa-balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko aldearen arabera. Azken balio hori eskualdaketa burutzen den egunean merkatu horietan duten kotizazioak finkatuko du edo, kotizazioa baino handiagoa denean, hitzartutako prezioak.

Hein batean liberatutako akzioen kasuan, horien erosketa-balioa subjektu pasiboak benetan ordaindutako zenbatekoarena izanen da.

Erabat liberatutako akzioen kasuan, horien erosketa-balioa eta orobat horien sorburu direnekoena, kostu osoa zati titulu kopurua, hala zaharrena nola liberatuena, eginez kalkulatuko da.

c) Foru lege honen 52. artikuluan aipatzen diren inbertsio kolektiboko erakundeen kapitala edo ondarea ordezkatzen duten akzioen edo bestelako partaidetzen eskualdaketa edo errenboltsoaren kasuan, gehikuntza edo murrizketa zenbatuko da erosketa-balioaren eta eskualdaketa balioaren arteko aldearen arabera; azken hori eskualdaketa edo errenboltsoa egiten den egunean duen likidazio-balio aplikagarriak zehaztuko du edo, horrelakorik ez izatera, argitaratutako azken likidazio-balioak. Likidazio-baliorik ez izatera, zergaren sorrarazpen egunaren aurretik itxitako azken ekitaldiari dagokion balantzearen ondoriozko balio teorikoa hartuko da.

Partaidetzen errenboltso desberdinen kasuetan, horrela kalkulatutako eskualdaketaren balioa ez da ondorengo bi hauetako handiena baino txikiagoa izanen:

aŽ) Eskualdaketan benetan itundutako prezioa.

bŽ) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza baliabideen merkatuari buruzkoan, definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetako kotizazio balioa, eta, bereziki, Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean aurreikusirikoaren arabera baimendutako baloreen negoziazio sisteman antolatuetako kotizazio balioa.

Erosketa-balioa zehazteko, 1. idatz-zati honetako a) letran xedatutakoa aplikatuko da, bidezkoa denean.

Aurreko lerroaldean xedatutakoa gorabehera, azaroaren 4ko 1309/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsitako inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen Erregelamenduko 49. artikuluan aipatzen diren inbertsio funts kotizatuetako partaidetzen eskualdaketetan, balore burtsan egiten diren horietan, eskualdaketa balioa idatz-zati honetako a) letran aurreikusi bezala zehaztuko da.

h) Ondasunak edo eskubideak trukatzean, baloreen trukea barne, ondarearen gehikuntza edo murrizketa zehaztuko da lagatzen den ondasunaren edo eskubidearen erosketa-balioaren eta ondorengo bietako handienaren artean dagoen aldearen arabera.

aŽ) Lagatutako ondasunen edo eskubideen merkatuko balioa.

bŽ) Trukean jasotako ondasunen edo eskubideen merkatuko balioa.

k) Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza baliabideen merkatuei buruzkoan, definitutako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetako batean negoziatzeko onartu ez diren balioetatik datozen suskripzio eskubideen eskualdaketari dagokionez, lortutako zenbatekoa ondare gehikuntzatzat hartuko da eskualdaketa gertatzen den zergaldian.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza baliabideen merkatuei buruzkoan, definitutako balore-merkatu batean negoziatzeko onartutako balioetatik datozen suskripzio eskubideei dagokionez, horren zenbatekoak balore haien erosketa-balioa murriztuko du. Baldin eta zenbateko hori handiagoa bada aipatutako eskubideak sortzen dituzten balore horiek baino, bien arteko aldea ondare gehikuntzatzat hartuko da eskualdaketa gertatzen den zergaldian.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa aplikatuko da sozietate baten akzioen hedatze maila bigarren mailako balore-merkatu ofizialetan negoziatzeko onartu aurretik areagotzeko xedearekin egiten diren kapital handitzeei dagozkien suskripzio eskubideen eskualdaketen kasuan. Onartzeko eskabidea kapital handitzea egiten denetik bi hilabeteko epean ez aurkezteak, onartzeko eskabide hori erretiratzeak edo hasten denetik bi urte iragan aurretik negoziaziotik baztertzeak letra honen lehenbiziko lerrokadan aurreikusiriko tratamenduaren aplikazioa ekarriko du."

Hogeita bederatzi._49.1.1, a) eta b) letrak.

"1. Errentak Zerga honi buruzko arauei jarraikiz zehaztuko dira, eta 25.2, 32.2 eta 34.6 artikuluetan aurreikusitako murriztapenak ez dira aplikagarriak izanen. Hona hemen berezitasunak:

a) Sozietateen gaineko zergari buruzko araudiari jarraikiz ezarriko da Errenta egozgarria, errenta-egozpeneko araubideko entitatearen kide guztiak zerga horren subjektu pasibo badira, edo establezimendu iraunkor baten bitartez jarduten duten Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zergapekoak badira.

b) Finkagune iraunkorrik gabeko Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga ordaindu behar dutenei egozten ahal zaien errenta kalkulatzeko, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren IV. kapituluan ezarritakoari jarraituko zaio."

Hogeita hamar._49.3 artikulua.

"3. Zerga honen subjektu pasiboak diren errenta-egozpenaren araubideko entitateko kideek, aitorpenean, foru lege honen 25.2, 32.2 eta 34.6 artikuluetan ezarritako murriztapenak izaten ahalko dituzte."

Hogeita hamaika._50.1 artikulua.

"1. Martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren IV. kapituluan ezarritakoa deusetan galarazi gabe, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauei jarraikiz, atxikipenari edo konturako sarrerei lotuak egonen dira errenta-egozpeneko araubideko entitateei pagatzen zaizkien errentak, aintzat hartu gabe haietako kide guztiak edo batzuk zerga horren edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren ordaintzaile diren ala ez."

Hogeita hamabi._51.9 artikulua.

"9. Partaidetzen eskualdaketaren ondoriozko errenta, zuzenekoa zein zeharkakoa, kalkulatzeko, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen Hogeita seigarren Xedapen Iragankorreko 7. idatz-zatiko a) letran bildutako arauak erabiliko dira, zerga-oinarrian egotzitako errenta positiboari dagokionez. Agindu horrek aipatzen dituen onura sozialak egotzitako errenta positiboari dagozkionak izanen dira."

Hogeita hamahiru._51.11 artikulua.

"11. Partaidetzako entitatea paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo lurralde bateko egoiliarra denean, zera iritziko da:

a) 1. idatz-zatiko b) letran aurreikusitako inguruabarra betetzen dela.

b) Partaidetzako entitateak eskuratutako errenta 2. idatz-zatian aipatzen den errenta iturrietatik heldu dela.

c) Partaidetzako entitateak eskuratutako errenta partaidetzaren erosketa-balioaren 100eko 15 dela.

Aurreko letretan bildutako presuntzioek kontrako proba onartuko dute.

Aurreko letretan bildutako presuntzioak ez dira aplikatuko partaidetzako entitateak, Merkataritzako Kodearen 42. artikuluan aurreikusitakoarekin bat, sartu beharreko entitateetako batekin edo batzuekin bere kontuak finkatzen dituenean."

Hogeita hamalau._51.12 artikulua.

"12. Artikulu honetan ezarritakoa ez da aplikagarri izanen Espainian egoitzarik ez duten entitateek Europar Batasuneko beste estaturen batean egoitza dutenean, salbu eta erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatua bada."

Hogeita hamabost._52.1 artikulua.

"1. Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeak araututako inbertsio kolektiboko erakundeetako bazkide edo partaide diren subjektu pasiboek, foru lege honetan xedatutakoaren arabera, ondorengo errentak azalduko dituzte:

a) Akzioen edo partaidetzen nahiz azken horien itzulketen ondoriozko ondare gehikuntzak edo murrizketak. Balore homogeneoak daudenean, subjektu pasiboak eskualdatu edo itzuli dituenak lehenbizi eskuratu zituenak direla ulertuko da.

Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetza edo akzioen errenboltsotik edo eskualdatzetik ateratako zenbatekoa, erregelamendu bidez ezarritako prozedurari jarraikiz, inbertsio kolektiboko erakundeetako beste akzio edo partaidetza batzuk eskuratu edo izenpetzeko erabiltzen bada, ez da bidezkoa izanen ondare gehikuntza edo urripena zenbatzea. Era berean, izenpetutako edo eskuratutako akzio edo partaidetza berriek mantenduko dute errenboltsatu edo eskualdatutako akzio edo partaidetzen balorea eta eskuratze-data honako kasuotan:

aŽ) Inbertsio kolektiboko erakundeetako partaidetzen errenboltsoetan, baldin eta haiek inbertsio funstzat jotzen badira.

b') Sozietate gisa eraturiko inbertsio kolektiboko erakundeen akzioen eskualdaketetan, baldin eta honako bi baldintza hauek betetzen badira:

_Inbertsio kolektiboko erakundeak, zeinaren akzioak eskualdatzen baitira, 500 bazkide baino gehiago izatea.

_Eskualdaketa-egunaren aurreko hamabi hilabeteetako uneren batean subjektu pasiboak parte hartu ez izatea inbertsio kolektiboko erakundearen kapitalaren 100eko 5 baino gehiagotan.

Letra honetan, a) letran, alegia, bigarren lerrokadan ezarritako gerorapen araubidea ez da aplikatuko baldin eta, edozein bitarteko erabiliz, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio edo partaidetzen errenboltso edo eskualdaketaren ondoriozko zenbatekoa subjektu pasiboaren eskueran ipintzen bada.

Aipatu gerorapen araubidea ez da aplikagarria izanen baldin eta eskualdaketaren edo eskurapenaren xedea inbertsio kolektiboko erakundeen ondarea ordezkatzen duten partaidetzak, hain zuzen ere artikulu honetan aipatzen direnak, azaroaren 4ko 1309/2005 Errege Dekretuaren bidez onetsitako inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen Erregelamenduko 49. artikuluan aipatzen diren inbertsio funts kotizatutzat hartzen direnean.

b) Inbertsio kolektiboko erakundeek banatutako emaitzak."

Hogeita hamasei._52.4 artikulua.

"4. Zerga-paradisu gisa sailkaturiko herrialde edo lurraldeetan eratutako inbertsio kolektiboko erakundeetan parte hartzen duten subjektu pasiboek, beren partaidetza horrek zerga-aldiaren amaiera egunean duen balio likidatzailearen eta erosketa-balioaren arteko diferentzia positiboa egotziko diote zerga-oinarriaren zati orokorrari, foru lege honen 53. artikuluak aurreikusitakoaren arabera.

Egotzitako kopurua erosketa-balio handiena dela iritziko da.

Inbertsio kolektiboko erakundeak banaturiko mozkinak ez dira egotziko eta gutxitu eginen dute partaidetzaren erosketa-balioa.

Idatz-zati honetako lehen lerrokadan jasotzen den diferentzia, kontrako frogarik ez den bitartean, akzioaren edo partaidetzaren erosketa-balioaren 100eko 15 dela iritziko da.

Akzioak nahiz partaidetzak eskualdatzearen edo errenboltsoaren ondoriozko errenta foru lege honen 43. artikuluko 1. idatz-zatiko c) letran aurreikusitakoaren arabera zehaztuko da, eta horretarako aurreko idatz-zatietan aurreikusitakoa aplikatuz ateratzen dena erosketa-baliotzat hartuko da."

Hogeita hamazazpi._53 artikulua.

"53. artikulua. Zati orokorra.

Zerga-oinarriaren zati orokorra aurrezkiaren parte berezian sartzen ez diren etekinek eta ondare gehikuntzek eta murrizketek osatuko dute, hauek hain zuzen:

a) Errenta-egozpenak eta etekinak, zergaldi bakoitzean beraien artean eta inolako mugarik gabe, elkarrekin integratu eta konpentsatu ondoren ateratzen den saldoa. Etekin eta egozpen horiek ondoko arauetan aipatzen dira: foru lege honen 51. eta 52.4 artikuluak eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen X. tituluko IV. kapitulua.

b) Zergaldi bakoitzean, ondare gehikuntzak eta murriztapenak elkarrekin integratu eta konpentsatu ondoren ateratzen den saldo positiboa, hurrengo artikuluan aurreikusitakoak izan ezik. Integrazioaren eta konpentsazioaren emaitzak saldo negatiboa izanen balu, horren zenbatekoa hurrengo lau urteetan gerta daitezkeen ondare gehikuntza horien saldo positiboarekin konpentsatu ahal izanen da.

Konpentsazioa hurrengo ekitaldietako bakoitzean egin ahal izanen den kopuru gehienekoan eginen da eta, bide batez, aurreko lerrokadan aipatzen den lau urteko epearen barnean egin beharko da, ondorengo urteetako ondare murriztapenei erantsiz."

Hogeita hemezortzi._54 artikulua.

"54. artikulua. Aurrezkiaren zati berezia.

1. Zerga-oinarriaren aurrezkiaren zati berezia foru lege honen 28. eta 29. artikuluetan eta 30. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako kapital-etekinek osatuko dute, bai eta ondare elementuen eskualdatzeetan gerta daitezkeen ondare gehikuntzek eta murrizketek ere. Hala ere, foru lege honen 29. artikuluan aurreikusitako higigarrien kapitalaren etekinen artean, subjektu pasiboarekin loturiko entitateetatik heldu direnak zerga-oinarriaren zati orokorrean sartuko dira.

Aurrezkiaren zati berezia ondoren aipatzen diren saldoak batzetik ateratzen den saldo positiboak osatuko du:

a) Zergaldi bakoitzean, aurreko lerrokadan aipatzen den higigarrien kapitalaren etekinak, aurrezkiaren zati berezian sartzen direnak, elkarrekin integratu eta konpentsatu ondoren ateratzen den saldo positiboa.

Integrazioaren eta konpentsazioaren emaitzak saldo negatiboa izanen balu, horren zenbatekoa hurrengo lau urteetan gerta daitezkeen ondare gehikuntza horien saldo positiboarekin bakarrik konpentsatu ahal izanen da.

b) Zergaldi bakoitzean, idatz-zati honen lehenengo lerrokadan aipatzen den ondare gehikuntzak eta murriztapenak elkarrekin integratu eta konpentsatu ondoren ateratzen den saldo positiboa.

Integrazioaren eta konpentsazioaren emaitzak saldo negatiboa izanen balu, horren zenbatekoa hurrengo lau urteetan gerta daitezkeen ondare gehikuntza horien saldo positiboarekin bakarrik konpentsatu ahal izanen da.

2. Aurreko idatz-zatian aurreikusitako konpentsazioak hurrengo ekitaldietako bakoitzean egin ahal izanen den kopuru gehienekoan eginen dira eta ezin izanen da aurreko lerrokadan aipatzen den epetik kanpora egin ondorengo urteetako etekin negatiboei edo ondare murriztapenei erantsiz."

Hogeita hemeretzi._55.1 artikulua.

"Likidazio oinarri orokorra kalkulatzeko, zerga-oinarriaren zati orokorrari, eta ez besteri, ondoren azaltzen diren murriztapenak aplikatuko zaizkio:

1. Gizarte aurreikuspeneko sistemetan egindako ekarpen eta kontribuzioengatik:

Pentsio planetako partaideek egindako ekarpenak, sustatzaileak plan horietara egindako kontribuzioak barne.

Halaber, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an eman 2003/41/EK Zuzentarauan araututako pentsioetan parte hartzen dutenen diru-ekarpenak, enpresa sustatzaileenak barne, betebehar hauek betetzen badira:

a) Kontribuzioak zergei dagokienez prestazioa loturik dagoeneko partaideari egoztea.

b) Partaideari etorkizunean prestazioa hartzeko eskubidea atzera egiterik gabe eskualdatzea.

c) Kontribuzio hori osatzen duten baliabideen titulartasuna partaideari eskualdatzea.

d) Gorabehera babestuak Pentsio plan eta funtsei buruzko Legearen testu bategineko 8. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak izanen dira.

Zuzentarau horren arabera egiten diren diru-ekarpen edo kontribuzioen kasuan, pentsioetarako planetarako aurreikusitakoak ez beste kasuetan osorik edo hein batean erabiliz gero, subjektu pasiboak zergaldiko aitorpenean laneko etekin gisa xedapen harengatik hartutako dirua adierazi beharko du, zergarengatik sartu ez ziren kopuruei dagozkien berandutze korrituak barne, zerga-oianarria gutxitzen zuten diru-ekarpen edo kontribuzioen ondorioz, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan.

2. Gizarte aurreikuspeneko mutualitateetan egiten diren ekarpenak eta kontribuzioak, honako baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Baldintza subjektiboak:

a') Gizarte Segurantzako araubideren batean integraturik ez dauden profesionalek, haien ezkontideek eta lehen graduko odolkidetasunezko ahaideek, hala nola mutualitate horietako langileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin egindako aseguru-kontratuetan ordaindutako kopuruak badira, betiere Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen ekainaren 8ko 8/1987 Legearen 8.6 artikuluan ezarritako gertakizunen ondorioak estaltzeko izan diren heinean, eta, foru lege honen 35. artikuluko 1. arauan jasotzen den eran, lanbide edo enpresa jardueren etekin garbia zehazteko gastu kengarri gisa erabili ez badira.

b') Gizarte Segurantzako edozein araubidetan integraturik dauden profesionalek edo enpresaburu indibidualek, haien ezkontideek eta lehen graduko odolkidetasunezko ahaideek, hala nola mutualitate horietako langileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin egindako aseguru-kontratuetan ordaindutako kopuruak badira, betiere azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen ekainaren 8ko 8/1987 Legearen 8.6 artikuluan ezarritako gertakizunen ondorioak estaltzeko diren heinean."

c') Besteren konturako langileek edo bazkide langileek gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin egindako aseguru-kontratuetan ordaindutako kopuruak, sustatzaileek haien alde laneko etekin kontzeptupean ordaindu eta egotzitakoak barne, betiere maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluan xedaturikoaren arabera egin badira, aipatu bazkide langileentzako langabezia-prestazioa sartuz.

b) Mutualisten eskubide kontsolidatuak, pentsio planei dagokienean Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Testu Bategineko 8.8 artikuluan ezarritako kasuetan baino ezin izanen dira bihurtu.

Aipatu eskubide kontsolidatuak, bere osotasunean edo hein batean, bestelakoetan erabiliz gero, subjektu pasiboak bere aitorpenean sartu beharko ditu lan-etekin gisa jasotako kopuruak, eta halaber, zerga-oinarrian murriztapena jaso zuten ekarpenen ondorioz, zerga zela-eta sartu ez ziren zenbatekoei zegozkien berandutza-interesak ere erregelamenduaren arabera ezarri moduan.

Subjektu pasiboak 1. idatz-zati honetako 3., 4. eta 5. puntuetan aurreikusitako gizarte aurreikuspeneko sistemetatik heldu diren eskubide kontsolidatuak edo eskubide ekonomikoak osorik edo hein batean baldin baditu, aurreko lerroaldean ezarritakoa aplikatuko da, pentsio plan eta funtsen araudian aurreikusitakoak ez bezalako kasuetan.

3. Aseguratutako aurreikuspen planei ordaindutako primak.

4. Menpekotasun larria edo menpekotasun handia baizik estaltzen ez duten aseguru pribatuei ordaindutako primak, Autonomia sustatzeko eta menpekotasun egoeran dauden pertsonei kasu egiteko abenduaren 14ko 39/2006 Legean xedatzen denaren arabera.

Subjektu pasibo beraren alde primak ordaindu dituzten pertsona guztiek egindako murriztapenak guztira, subjektu pasiboak berak egindakoak barne, gehienez ere 10.000 eurokoak izanen dira urtean.

5. Enpresek pentsioengatik hartutako konpromisoak gauzatzen dituzten aseguru kolektiboko kontratuetan langileek egindako ekarpenak eta hartzailearen kontribuzioak, maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluan xedaturikoaren arabera, enpresetako gizarte aurreikuspeneko planak barne.

6. Lehenengo idatz-zati honetan jasotako gizarte aurreikauspeneko sistemetan urtean egindako gehieneko ekarpenen multzoak _kasua bada, sustatzaileek egotzitakoak barne_ hurrengo 7. eta 8. puntuetan ezarritakoaren arabera zerga-oinarria murrizteko eskubidea emanen badu, ezin izanen ditu gainditu azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitako Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen ekainaren 8ko 8/1987 Legearen 5.3 artikuluan aurreikusitako zenbatekoak.

Aurreko lerrokadan ezarritako mugaren gainetik egindako ekarpen edo kontribuzioen soberakinek ez dute eskubiderik emanen zerga-oianarria murrizteko, ez eta jasotako prestazioak gutxiagotzeko ere, bere osotasunean tributatuko baitute.

7. Aurreko puntuetan jasotzen diren murrizketen kopuru gehieneko bateratua eta muga, ondoren finkatzen diren kopuruetatik txikiena izanen da.

a) Norberak ekitaldian zehar jasotako laneko etekin garbien, eta lanbide edo enpresa jardueretakoen batuketaren 100eko 30.

Nolanahi ere, berrogeita hamar urtez goitiko partaide edo mutualisten kasuan, aurreko ehunekoa 100eko 50 izanen da.

b) 8.000 euro urtean.

Berrogeita hamar urtez goitiko partaide edo mutualisten kasuan, zenbatekoa 12.500 eurokoa izanen da.

c) Aurreko a) eta b) letretan ezarritako mugak banan banan eta bereizita aplikatuko zaizkio familia unitateko subjektu pasibo bakoitzari.

8. Zerga-oianarria murrizteko eskubidea ematen ahal duten ekarpenak aurreko puntuan ezarritako mugatik goitikoak badira, lehenengo idatz-zati honetan aipatutako gizarte aurreikuspeneko sistemetan ekarpenak egin dituzten partaideek, mutualistek edo aseguratuek, hurrengo bost zergaldietan aukera izanen dute soberakin horri dagozkion kopuruak murrizteko.

9. Aurreko mugen arabera egindako murriztapenak alde batera utzita, subjektu pasiboek, beren ezkontideak lan etekin garbirik edo lanbide edo enpresa jardueren ondoriozko etekinik jasotzen ez badu, edo urtean 8.500 euro baino gutxiago irabazten badu, zerga-oianarri orokorretik murrizten ahalko dituzte artikulu honetan aurreikusitako gizarte aurreikuspeneko sistemetan egindako ekarpenak, betiere ezkontidea partaide, mutualista edo titularra izanik eta urteko 2.000 euroko gehieneko mugarekin. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga ez zaie ekarpen horiei aplikatuko."

Berrogei._55.6 artikulua.

"6. Artikulu honetan aipatutako murrizketak ondoko arau hauei jarraikiz eginen dira:

1. Aurrena, 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritakoak aplikatuko dira.

2. Emaitza positiboa bada, 3., 4. eta 5. zenbakietakoak aplikatuko dira, haren mugaraino. Aplikatu gabe gelditzen den zenbatekoak, baldin badago, zerga-oianarriaren aurrezkiaren zati berezia gutxituko du eta oinarri hori ezin izanen da negatiboa izan.

Emaitza negatiboa bada, 3., 4. eta 5. zenbakietakoak zerga-oianarriaren aurrezkiaren zati berezia gutxitzeko aplikatuko dira, eta kasu honetan ere ezin izanen da negatiboa izan."

Berrogeita bat._57 artikulua.

"57. artikulua. Aurrezkiaren oinarri likidagarri berezia.

Aurrezkiaren oinarri likidagarri berezia kalkulatzeko, zerga-oianarriaren aurrezkiaren zati bereziari 55. artikuluaren 6. idatz-zatiko 2. arauan aipatutako murriztapena aplikatuko zaio, baldin badago."

Berrogeita bi._60 artikulua.

"60. artikulua. Aurrezkiaren oinarri likidagarri bereziaren karga-tasa.

Oinarri likidagarri bereziaren karga-tasa 100eko 15 izanen da."

Berrogeita hiru. 62.1.a) 2. artikulua, bigarren lerrokada.

"Kreditu entitateetan, erregelamendu bidez ezartzen diren formalizazio eta erabilera baldintzak betetzen dituzten kontuetan, uzten diren kopuruak izanen dira ohiko egoitza den edo izanen den etxebizitza erosi edo zaharberritzen erabilitzat jotzen direnak, baldin eta ohiko etxebizitza erosi edo zaharberritzeko erabiltzen badira.

Ezkontza-deuseztasuneko, dibortzioko edo banantze judizialeko kasuetan, zergadunak kenkari hori baliatzen jarraitu ahalko du, erregelamendu bidez ezartzen denari jarraikiz, ezkontzak indarra izan zuen bitartean ohiko etxebizitza izan zena eroste aldera zergaldian ordaindutako kopuruena hain zuzen ere, baldin eta ohiko etxebizitza izaten jarraitzen badu elkarrekin izaniko seme-alabentzat eta haiekin gelditzen den gurasoarentzat".

Berrogeita lau._62.1f) artikulua.

"f) Ohiko etxebizitza egokitzeko lan eta instalazioak egiten dituzten subjektu pasiboek ere zilegi izanen dute ohiko etxebizitzarengatik aurreikusitako kenkaria aplikatzea, baita lan horiek eraikinaren elementu komunak eta finkatik bide publikora pasatzeko beharrezkoak direnak badira ere, ondoko zehaztapen hauekin:

a') Egokitze lan edo instalazioek Administrazio eskudunaren ziurtagiria izanen dute, haien erabilgarritasuna eta zentzumen-komunikazioa bermatzeko beharrezkoak direla frogatzeko, bide emanen baitute horrela minusbaliotasuna duten pertsonak haietan duintasunez moldatzeko, erregelamendu bidez ezarritako moduan.

b') Subjektu pasiboaren ohiko etxebizitzan egokitze lan edo instalazioak egin behar baldin badira subjektu pasiboa bera, haren ezkontidea edo bikote iraunkorra, edo harekin bizi den ahaideren bat, zuzenekoa nahiz albokoa, odolkidetasunezkoa nahiz ezkontza bidezkoa, hirugarren gradura bitartekoa, hori barne, minusbaliatua delako, zilegi izanen da horiengatik kenkaria egitea.

c') Etxebizitzan b') letran aipaturiko pertsonetatik edozeinek bizi beharko du, jabe, errentari, azpierrentari nahiz usufruktudun izan.

Ulertuko da etxebizitza aldatzeak eskatzen duen egoera dela aurreko etxebizitza minusbaliotasuna dela-eta egokia ez izatea.

d') Egin beharreko obrak hiri-finkatik bide publikora pasatzeko beharrezkoak diren elementu komunak aldatzeko nahiz zentzumenezko komunikaziorako oztopoak gainditzeko edo haien segurtasuna bultzatzeko balio duten dispositibo elektronikoak aplikatzeko behar direnak baldin badira, aurreko b') letran aipatutako subjektu pasiboaz gain, etxebizitza dagoen ondasun higiezinaren jabekide diren subjektu pasiboek ere aplikatzen ahalko dute kenkari hori."

Berrogeita bost._62.5.3. artikulua.

"3. Bosgarren idatz-zati honetan aurreikusitako kenkariaren zenbatekoak ezin izanen du gainditu foru lege honetako 59.1 artikuluko eskala laneko etekin garbiei aplikatzetik heldu den emaitza.

Berrogeita sei._67.2 artikulua.

"2. Ondorio horietarako, batez besteko karga-tasa efektiboa kalkulatzeko honako eragiketa hau egin beharko da: kuota likidoa likidazio-oinarriarekin zatitu eta zatidura 100ekin biderkatu. Helburu hori dela-eta, zergaldiko likidazio oinarriaren zati orokorrean edo aurrezkiaren zati berezian sartzeko errentei dagokien kasuan kasuko karga-tasa bereizi beharko da. Karga-tasa bi hamarrenekin emanen da."

Berrogeita zazpi._77.3 artikulua.

"3. Hildako subjektu pasiboaren egotzi gabeko errenta guztiak bere azken zergaldiko zerga-oinarrian sartuko dira.

Kausatzailearen ondorengoek aurreko lerrokadan aipatutako errentei dagokien tributu zorraren partea zatitzeko eskatzen ahalko dute, berandutzagatiko korriturik ordaindu behar izan gabe. Zorra kalkulatzeko 59.2 artikuluan aurreikusitako tasa aplikatuko zaio zerga-oinarri orokorrean sartutako errentari eta 60. artikuluan aurreikusitako tasa aurrezkiaren oinarri berezian sartutakoari. Eskabidea heriotzaren zergaldiari dagozkion aitorpenak egiteko erregelamenduzko epearen barruan eginen da, eta errenta horiek egotzi beharko litzaizkiekeen zergaldien arabera emanen da, erregelamendu bidez zehazten diren baldintzei jarraikiz."

Berrogeita zortzi._78.9 artikulua.

"9. Zergaldi bakoitzeko higigarrien kapitaleko etekin gisa egotziko da (foru lege honen 30.1 artikuluan aipatutakoa), ondoko hau: zergaldiaren bukaeran eta hasieran polizari atxikitako aktiboen likidazio-balioen arteko aldea, hartzaileak inbertsioaren arriskua hartzen duen bizi aseguruaren kontratuetan.

Egotzitako errenten zenbatekoak kontratuen zenbatekoak jasotzetik heldu diren etekina gutxituko du.

Ondoren azaltzen diren ezaugarrietakoren bat duten kontratuetan ez da aldi bateko egozpenaren arau berezi hori aplikatuko:

A) Hartzaileari polizari atxikitako inbertsioak aldatzeko ahalmena ez ematea.

B) Hornidura matematikoak ondoko hauetan inbertiturik egotea:

a) Inbertsio kolektiboko erakundeen akzioak edo partaidetzak, kontratuetan aurrez ezarriak, baldin eta:

a') Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legera egokitutako inbertsio kolektiboko erakundeak badira.

b') Kontseiluaren 1985eko abenduaren 20ko 85/611/E.E.E. Zuzentarauaren babespeko inbertsio kolektiboko erakundeak badira.

b) Entitate aseguratzailearen balantzean banandurik jasotako aktiboen multzoak, ondoko baldintza hauek betetzen badira:

a') Banandutako aktibo multzo bakoitza osatzen duten aktiboak entitate aseguratzaileak zehaztuko ditu denbora guztian, eta horretarako, aktiboak aukeratzeko askatasun osoa izanen du entitateak, baina aurrez ezarritako irizpide orokor batzuk bete beharko ditu, aktiboen multzoaren arrisku profilari edo bestelako gorabehera objektiboei buruzkoak.

bŽ) Horniduren inbertsioa hornidura teknikoen inbertsiorako gai diren aktiboetan egin beharko da, ondasun higiezinak eta higiezinen gaineko eskubide errealak izan ezik. Aktibo horiek azaroaren 20ko 2486/1998 Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Aseguru Pribatuen Antolamenduaren eta Ikuskapenaren Erregelamenduaren 50. artikuluan aipatzen dira.

c') Aktiboen multzo bakoitzaren inbertsioek aseguru kontratuetarako ezarritako dibertsifikazio eta dispertsio mugak bete beharko dituzte. Muga horiek martxoaren 5eko 6/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bitartez onetsitako Aseguru pribatuen antolamenduari eta ikuskapenari buruzko Legearen Testu Bateginean, haren Erregelamenduan (azaroaren 20ko 2486/1998 Errege Dekretuaren bitartez onetsia) eta lege hori garatzeko ematen diren gainerako arauetan ezarrita daude.

Nolanahi ere, aktiboen multzoek baldintza horiek betetzen dituztela ulertuko da, baldin eta Europar Batasuneko baloreen bigarren mailako merkatu ofizial batzuen adierazgarria den burtsa edo errentako indize jakin bat errepikatzen duen inbertsio politika bat garatzen saiatzen badira.

d') Hartzaileak zilegi izanen du soilik banandutako aktibo multzoen artetik hautatzea zeinetan inbertitu behar duen erakunde aseguratzaileak aseguruaren hornidura matematikoa, baina inoiz ez du zilegi izanen esku hartzea hornidura horiek zein aktibo zehatzetan inbertitzen diren erabakitzeko, multzo banandu bakoitzaren barrenean.

Kontratu mota horietan, aseguru-hartzaileak edo aseguratuak, polizaren zehaztapenei jarraikiz, kontratuetan berariaz izendaturiko inbertsio kolektiboko erakundeetatik edo banandutako aktibo multzoetatik bat aukeratzen ahalko dute, aseguru-hartzaile edo aseguratu bakoitzerako banakako zehaztapenik egin gabe.

Idatz-zati honek aipatzen dituen baldintzak kontratuak indarrean iraun arteko guztian bete beharko dira."

Berrogeita bederatzi._Bigarren xedapen gehigarria.

"Bigarrena._Konpentsatu zain dauden kontusailak.

1. 2007ko urtarrilaren 1ean konpentsatu zain dauden eta 2003., 2004., 2005. eta 2006. urteei dagozkien ondare murriztapenak, foru lege honen 53.b) eta 54. artikuluetan aipatzen direnak (2006ko abenduaren 31n indarra duen idazketaren arabera), foru lege honen 54.1.b) artikuluan aipatutako ondare gehikuntzen eta murriztapenen saldo positiboarekin konpentsatuko dira soilik.

2. 2003., 2004., 2005. eta 2006. urteetako zergaldiei dagozkien likidazio oinarri orokor negatiboak, 2007ko urtarrilaren 1ean konpentsatu zain badaude, foru lege honen 55. artikuluan aurreikusitako likidazio oinarri orokorraren saldo positiboarekin konpentsatuko dira bakarrik.

3. Dibidenduen zergapetze bikoitzagatiko kenkariari dagozkion zenbatekoak, 2003., 2004., 2005. eta 2006. urteetako zergaldiei dagozkienak eta 2007ko urtarrilaren 1ean konpentsatu zain daudenak, foru lege honen 61. artikuluan aipatutako kuota likidotik kenduko dira, 2006ko abenduaren 31n gelditzen zaion epean, foru lege honen 62.6 artikuluaren azken lerrokadan ezarritakoarekin bat, egun horretan indarra duen idazketaren arabera."

Berrogeita hamar._Bosgarren xedapen gehigarria, 1., 2. eta 3. idatz-zatiak.

"1. "Erregelamendu bidez, zilegi izanen da beren akzio edo partaidetzekin eginiko eragiketei buruzko informazioa, baita akzio edo partaidetza horiek erosi zein saltzeko eragiketen emaitzei buruzkoa ere, emateko betebeharra ezartzea ondoko hauei: inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzen dituzten sozietateei, inbertsiorako sozietateei, helbidea atzerrian daukaten inbertsio kolektiboko erakundeen akzio edo partaidetzak Espainiako lurraldean merkaturatzen dituzten entitateei eta foru lege honen hemeretzigarren xedapen gehigarriari jarraikiz izendatu eta zerbitzuak aske emateko araubideari loturik diharduen ordezkariari.

2. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak behartuta egonen dira zerga-paradisu gisa sailkatutako herrialdeei edo lurraldeei zuzenean nahiz zeharka lotutako baloreak edo ondasunak edukitzetik heldu diren eragiketei, egoerei, kobraketei eta ordainketei buruzko informazioa ematera, erregelamendu bidez ezartzen den moduan.

3. Horretaz gain, erregelamenduaren bidez ezartzen ahalko da informazioa eman beharra ondokoen kargura:

a) Entitate aseguratzaileak, merkaturatzen dituzten eta foru lege honen 55.1 artikuluan aipatzen diren aseguratutako aurreikuspen planei, enpresaren gizarte-aurreikuspeneko planei eta menpekotasun aseguruei dagokienez.

b) Finantza-entitateak, merkaturatzen dituzten eta hogeita bigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren aurrezki sistematikoaren banakako planei dagokienez.

c) Gizarte Segurantzako erakundeek eta mutualitateek beren kide eta mutualistek sortutako kotizazio eta kuotei dagokienez.

d) Erregistro Zibilak, jaiotzei, adopzioei eta heriotzei buruzko datuei dagokienez."

Berrogeita hamaika._Seigarren xedapen gehigarria.

"Seigarren xedapen gehigarria. Besteren konturako langileen mutualitateak.

Foru lege honen 55. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, lanbide elkargoa eraturik duten gizarte aurreikuspeneko mutualitateekin itundutako aseguru kontratuengatik emandako zenbatekoak zerga-oianarriaren zati orokorretik kentzen ahalko dituzte besteren kontura lan egiten duten mutualista kolegiatuek, haien ezkontideek eta lehen graduko odolkidetasunezko ahaideek eta mutualitate horietako langileek, betiere, Pentsio plan eta funtsak arautzeari buruzko Legearen Testu Bategineko 8.6 artikuluan aurreikusitako kontingentzia berberak gertatzen direnean soilik kobratzen uzteko erabakia hartu baldin badute mutualitateko kasuan kasuko organoek."

Berrogeita hamabi._Hamargarren xedapen gehigarria.

"Hamargarren xedapen gehigarria. Zerga-paradisu gisa sailkatutako herrialdeak edo lurraldeak.

Zerga honen ondorioetarako, zerga-paradisutzat hartzen dira estatuko araudian erregelamendu bidez horrelakotzat hartzen direnak. Tributazio deusezeko eta zerga arloko informazio-trukaketako kasuetan ere araudi horren arabera jokatu da."

Berrogeita hamahiru._Hamabosgarren xedapen gehigarria.

"Hamabosgarren xedapen gehigarria. Minusbaliotasuna duten pertsonen alde egindako gizarte aurreikuspeneko sistemetara egindako ekarpenen eta prestazioen zerga-araubidea.

1. Minusbaliotasuna duten pertsonen alde egindako pentsio planetarako ekarpenei, baldin eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko estatuko araudian ezarritako betebeharrak, ezaugarriak eta baldintzak betetzen badituzte, eta haietatik heldu diren prestazioei ondoko zerga-araubidea aplikatuko zaie:

a) Zilegi izanen da pentsio plan horietara sartzen diren dirutzei murrizketa egitea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren parte orokorrean, gehieneko muga hauek kontuan hartuta:

a') Partaide bakoitzak bere ahaide minusbaliatu baten alde urtean egindako ekarpenen kasuan: 10.000 euro urteko.

Horrek ez die galarazten beren pentsio planetan ere dirua sartzea, foru lege honen 55. artikuluak ezartzen dituen mugen barrenean.

b') Partaide minusbaliatuek berek urtean egindako ekarpenak: 24.250 euro urteko.

Minusbaliatu beraren alde ekarpenak egin dituzten pertsona guztien murrizketak, minusbaliatuarenak barne, guztira, ez dira inoiz 24.250 euro baino gehiagokoak izanen urtean. Hartarako, minusbaliatu baten alde ekarpen bat baino gehiago egiten badira, aurrena minusbaliatuak berak egindako ekarpenei egin beharko zaie murrizketa, eta horiek 24.250 euroko muga horretara iristen ez direnean soilik egin ahal izanen zaie murrizketa haren alde beste pertsona batzuek eginiko ekarpenei, euren zerga-oinarrian eta proportzionalki. Edozein kasutan ere, minusbaliatu beraren alde ekarpenak egin dituzten pertsona guztien murrizketak ez dira inoiz izanen guztira 24.250 euro baino gehiagokoak.

b) Minusbaliatuek errenta gisa jasotako prestazioetatik heldu diren lan-etekinek, xedapen honek aipatzen dituen ekarpenei dagozkienek, murrizketa izanen dute zerga honetan, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoa (IPREM) halako hiruraino.

Minusbaliatuek kapital gisa jasotako prestazioen kasuan, xedapen honek aipatzen dituen ekarpenei buruzkoak badira, foru lege honetako 17.2 artikuluko b) eta c) letretan jasotako murrizketa 100eko 60koa izanen da.

2. Xedapen gehigarri honetan ezarritako araubidea aplikatuko zaie gizarte aurreikuspeneko mutualitateetara, aseguratutako aurreikuspen planetara, enpresaren gizarte-aurreikuspeneko planetara eta menpekotasun larria edo menpekotasun handia baizik estaltzen ez duten aseguruetara (Autonomia sustatzeko eta Menpekotasun Egoeran dauden Pertsonei kasu egiteko abenduaren 14ko 39/2006 Legean xedatzen denaren arabera), Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko estatuko araudian ezarritako baldintzak eta erregelamendu bidez finkatzen direnak betetzen dituzten minusbaliatuen alde egindako ekarpenei eta prestazioei, baita haietatik guztietatik jasotakoei ere.

Pentsio plan eta funtsen araudian aurreikusitakoak ez bezalako kasuetan, gizarte aurreikuspeneko mutualitate horien eskubide kontsolidatuak erabiltzearen ondorioak foru lege honetako 55. artikuluko 1. idatz-zatiko 2. puntuko b) letraren bigarren lerrokadan ezarritakoak izanen dira.

3. Minusbaliotasuna duten pertsonen alde gizarte aurreikuspeneko sistemetan egiten diren ekarpenei, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Estatuko araudian ageri diren pertsonek eginei, ez zaie Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga aplikatuko."

Berrogeita hamalau._Hamaseigarren xedapen gehigarria.

"Hamaseigarren xedapen gehigarria. Kirolari profesionalen gizarte aurreikuspeneko mutualitatearen ekarpen eta prestazioen zerga-araubidea.

Kirolari profesionalen mutualitateari egiten zaizkion ekarpenei (prima finkoaren bidezko gizarte aurreikuspeneko mutualitatea), baldin eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Estatuko araudian ezarritako betebeharrak, ezaugarriak eta baldintzak betetzen badituzte, bai eta haietatik heldu diren prestazioei ere, ondoko zerga-araubidea aplikatuko zaie:

a) Egindako ekarpenengatik, hala zuzenekoengatik nola egotzitakoengatik, murrizketa egiten ahalko da Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarriaren zati orokorrean; horretarako muga izanen da lanarengatik eta lanbide edo enpresa jarduerengatik ekitaldian banaka jasotako etekin garbien batura, eta betiere urtean 15.025,30 euroko zenbatekoa gainditu gabe.

b) Zerga-oinarrian murrizketa egiteko aukera ematen ez duten ekarpenen kasuan, dela zerga-oinarria behar adinakoa ez izateagatik edo dela aurreko a) letrako muga aplikatzeagatik, aukera izanen da hurrengo bost ekitaldietan murrizketa egiteko. Arau hau ez zaie aplikatuko foru lege honen hamabosgarren xedapen gehigarriko 1. idatz-zatiaren a) letrako b') azpiletran aurreikusitako muga gainditzen duten ekarpenei.

c) Pentsio plan eta funtsen araudian aurreikusitakoak ez bezalako kasuetan, gizarte aurreikuspeneko mutualitate horien eskubide kontsolidatuak erabiltzearen ondorioak foru lege honetako 55. artikuluko 1. idatz-zatiko 2. puntuko b) letraren bigarren lerrokadan ezarritakoak izanen dira.

d) Jasotako prestazioek, bai eta kontsolidatutako eskubideak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Estatuko araudian aurreikusitako kasuetan jasotzeak, lan- etekin gisara tributatuko dute oso-osorik.

e) Aurreko letretan aurreikusitako araubide berezia alde batera utzita, kirolari profesionalek eta goi mailakoek zilegi izanen dute kirolari profesionalentzako gizarte auurreikuspeneko mutualitateari ekarpenak egitea, kirolari profesional gisa lan-bizitza bukatu badute edo goi mailako kirolarien izaera galdu.

Ekarpen horiek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarriko zati orokorrean murrizketa egiteko aukera ematen ahal dute, Pentsio Plan eta Funtsak arautzeari buruzko Legearen Testu Bategineko 8.6 artikuluan aurreikusitako inguruabarrak estaltzeko xedea duten neurrian.

Mutualisten eskubide kontsolidatuak Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen Legearen Testu Bategineko 8.8 artikuluan pentsio planetarako ezarritako kasuetan baino ezin izanen dira gauzatu.

Ekarpen horien murrizketaren gehieneko muga, osotara, foru lege honen 55.1.7 artikuluan ezarritakoa izanen da."

Berrogeita hamabost._Hogeigarren xedapen gehigarria. 1.a).

"a) Ekarleak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak direnean, urtean ekarle bakoitzeko 10.000 euro bitarteko kopurua eta, osotara, 24.250 bitarteko kopurua hartuko da lan etekintzat.

Horrez gainera, aurreko lerrokadan ezarritako mugak gorabehera, ekarleak Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboak direnean, urtean 10.000 euro arteko kopurua lan- etekintzat hartuko da, betiere Sozietateen gaineko Zergan gastu hori kenkari gisa agertu bada.

Etekin horiek ezgaitasuna duen subjektu pasiboaren zerga-oinarrian sartuko dira, ondare babestuaren titularrarenean, hain zuzen. Etekinetako zenbatekoa eta, honelakorik badago, foru lege honen hamabosgarren xedapen gehigarriaren 1.b) idatz-zatian aipatzen diren errenta gisako prestazioak batu ondoren, ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren (IPREM) halako hiru gainditzen duen zenbatekoa hartuko da aintzat.

Ekarpenak Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboek egiten dituztenean, eta beren menpe dauden langileen ahaide edo ezkontideen edo langileek tutoretza, harrera edo umeordetza araubidean dituzten pertsonen ondare babestuaren alde badira, ondare babestuaren titularrarentzat soilik hartuko dira lan etekintzat.

Letra honetan azaldu diren etekinetan ez da konturako dirusarrerarik edo atxikipenik egin beharko."

Berrogeita hamasei._Hogeigarren xedapen gehigarria. 2.a), lehen lerrokada.

"Gradu guztietako zuzeneko ahaideek edo hirugarren gradura bitarteko alboko ahaideek familiako subjektu pasibo ezgaitu baten ondare babestuari egindako ekarpenek eskubidea emanen dute ekarleak zerga-oinarrian kenkaria egiteko, urtean 10.000 euro gehienez. Berdin jokatuko da ekarpena ezgaitasuna duen subjektu pasiboaren ezkontideak egiten badu edo haren kargura dauden beste pertsona batzuek, tutoretza araubidean eduki, harrera araubidean (Kode Zibilaren 172. artikuluan eta hurrengoetan arautua) edo umeordetza araubidean (Nafarroako Foru Zuzenbide Zibilaren Bildumaren 73. eta 74. Legeek edo beste autonomia erkidego bateko ordenamendu juridiko zibilean izaera bera duten beste erakunde batzuek arautua)."

Berrogeita hamazazpi._Hogeigarren xedapen gehigarria. 2.c).

"c) Diru bidezkoak ez diren ekarpenen kasuan, fundazioen eta babes-jardueren tributu araubideari buruzko uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen 34. eta 38. artikuluetan ezarritakoaren ondoriozko emaitza hartuko da ekarpenaren zenbatekotzat."

Berrogeita hemezortzi._Hogeita bigarren xedapen gehigarria eranstea.

"Hogeita bigarren xedapen gehigarria. Aurrezki sistematikoaren banakako planak.

Aurrezki sistematikoaren banakako planen betebehar, baldintza eta ezaugarriei dagokienez, Estatuko araudia beteko da.

Subjektu pasiboak, biziarteko errenta eratu baino lehen, eskubide ekonomiko metatuak osorik edo hein batean bere eskura badauzka, horren arabera ordainduko ditu zergak, foru lege honetan ezarritakoarekin bat. Horretarako, berreskuratutako kopurua lehenbizi ordaindutako primei dagokiena izanen da, kasu bakoitzeko errentagarritasuna barne.

Biziarteko errentaren ondoriozko eskubide ekonomikoak osorik edo hein batean aurreratuz gero, foru lege honen 7. artikuluko u) letran xedatutakoa aplikatzearen ondorioz salbuetsita egon zen errenta aipatutako aurreratzea gertatzen den zergaldian sartu beharko du subjektu pasiboak.

Jasotzen den biziarteko errenta dela-eta, baldin eta jarri diren baliabideekin eratuta badago eta Estatuko araudiko baldintzak betetzen baditu, foru lege honen 30. artikuluko 1. idatz-zatiko b) letran ezarritakoaren arabera ordainduko dira zergak."

Berrogeita hemeretzi._Hogeita hirugarren xedapen gehigarria eranstea.

"Hogeita hirugarren xedapen gehigarria. Lan etekinen gaineko atxikipen portzentajeak.

1. Atxikipen portzentajeen taula orokorra

10.000 baino gehiago

2,00

-

-

-

-

-

-

-

-

-

-

11.250 baino gehiago

4,00

2,00

-

-

-

-

-

-

-

-

-

12.750 baino gehiago

6,00

4,00

2,00

-

-

-

-

-

-

-

-

14.250 baino gehiago

8,00

6,00

4,00

2,00

-

-

-

-

-

-

-

16.750 baino gehiago

10,00

8,00

6,00

4,00

1,00

-

-

-

-

-

-

19.750 baino gehiago

12,00

11,00

9,50

8,00

6,00

4,00

-

-

-

-

-

23.250 baino gehiago

13,50

12,00

11,50

9,00

8,00

6,00

4,00

-

-

-

-

25.750 baino gehiago

14,50

13,00

12,50

10,00

9,50

8,00

6,00

4,00

1,00

-

-

28.250 baino gehiago

15,50

14,00

13,50

12,00

10,50

9,00

8,00

6,00

4,00

1,00

-

32.250 baino gehiago

16,50

15,00

14,50

13,00

12,50

11,00

10,00

8,00

7,00

5,00

2,00

35.750 baino gehiago

17,50

16,50

16,50

14,00

13,50

13,00

12,00

10,00

9,00

7,00

6,00

41.250 baino gehiago

18,50

17,50

17,50

16,00

15,50

15,00

13,00

12,00

11,00

10,00

9,00

48.000 baino gehiago

20,50

20,50

20,00

18,00

17,50

17,00

16,00

15,00

14,00

13,00

12,00

55.000 baino gehiago

23,00

22,50

22,00

20,50

20,50

20,00

19,00

18,00

17,00

16,00

14,50

62.000 baino gehiago

25,00

24,50

23,50

23,50

22,50

22,00

21,00

20,50

19,00

18,00

16,50

69.250 baino gehiago

27,00

26,50

26,00

25,50

24,00

24,00

23,50

22,00

21,00

19,50

18,50

75.250 baino gehiago

28,00

28,00

27,00

26,00

26,00

25,00

25,00

23,50

22,50

21,50

20,50

82.250 baino gehiago

29,00

29,00

29,00

28,00

28,00

27,00

26,50

25,50

24,50

23,50

23,00

94.750 baino gehiago

30,00

30,00

30,00

29,00

29,00

29,00

28,00

27,50

26,50

25,50

24,50

107.250 baino gehiago

32,00

32,00

32,00

31,00

30,50

30,00

29,50

28,50

28,00

27,00

26,00

120.000 baino gehiago

33,00

33,00

32,50

32,00

31,50

31,00

30,50

29,50

29,00

28,00

27,50

132.750 baino gehiago

33,50

33,50

33,00

32,50

32,00

31,50

31,00

30,50

30,00

29,00

28,50

146.000 baino gehiago

34,00

34,00

34,00

33,50

33,00

32,50

32,00

31,50

31,00

30,50

30,00

2. Atxikipen portzentajeak, jardunean dauden langile ezgaituen kasuan.

Jardunean dauden langile ezgaituei aurreko 1. idatz-zatian ezarritako taulan dagokien atxikipena eginen zaie, baina ondoko eskalan ageri diren puntuak murriztuta:

URTEKO ETEKINAK (EUROTAN) MINUSBALIOTASUN MAILA

ZENBATEKO ZENBATEKO 100eko 33koa 100eko 65ekoa

HONETATIK HONETARA EDO HANDIAGOA EDO HANDIAGOA

10.000,01 23.250,00 5 15

23.250,01 41.250,00 3 15

41.250,01 94.750,00 2 8

94.750,01 Edo gehiago 2 5

Eskala horretan agertzen diren murrizketak aplikatzearen ondorioz, ezin izanen da zerotik beherako portzentajerik atera.

3. Atxikipen portzentajea, langabeziako prestazioen kasuan.

Langabeziako prestazioen kasuan, entitate kudeatzaile batek onetsiak betiere, atxikipenetan honako portzentaje hauek aplikatuko dira:

URTEKO ETEKINAK (EUROTAN) PORTZENTAJEA

10.000,00 baino gehiago 2

11.250,00 baino gehiago 4

12.750,00 baino gehiago 6

14.250,00 baino gehiago 8

4. Portzentaje horiek erregelamendu bidez aldatzen ahalko dira".

Hirurogei._Hogeita laugarren xedapen gehigarria eranstea.

"Hogeita laugarren xedapen gehigarria. Konturako dirusarrerak eta atxikipenak.

1. Foru lege honen 28. artikuluko a) eta b) letretan aipatzen diren etekinen kasuan, kontraprestazio osoak eratuko du atxikipenaren oinarria, eta ondorio horietarako ez da kontuan hartuko foru lege honen 7. artikuluko v) letran ezarritako salbuespena.

2. Inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen eskualdaketetan eta errenboltsoetan ez da atxikipena aplikatuko, foru lege honen 52.1.a) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz ondare gehikuntza konputatzea bidezkoa ez denean.

Hirurogeita bat._Xedapen gehigarrietan beste bat gehitu da, hogeita bosgarrena hain zuzen.

Hogeita bosgarren xedapen gehigarria. Zenbait bizi-aseguru aurrezki sistematikoko banakako plan bihurtzearen zerga-ondorioak.

Bizi-aseguruko kontratuak estatuko araudiari jarraikiz aurrezki sistematikoko banakako plan bihurtuz gero, foru lege honetako 7.u) artikuluan eta hogeita bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoa aplikatuko da.

Behin aurrezki sistematikoko banakako plan bihurtuta, foru lege honetako 7. artikuluko u) letran ezarritakoa aplikatzeagatik salbuetsita egon den errenta itzuli beharko du subjektu pasiboak aurrerakina gertatzen den zergaldian, baldin eta eratu den biziarteko errentatik heldu diren eskubide ekonomikoak, osorik edo hein batean, jaso baditu aldez aurretik.

Hirurogeita bi._Laugarren xedapen iragankorra.

"Laugarren xedapen iragankorra. Foru lege hau indarrean jarri aurretik ondare gehikuntzak edo murrizketak eragin dituzten bizi aseguruen kontratuen araubide iragankorra.

Kapital geroratu bat jasotzen denean, foru lege honen 30.1.a) artikuluari jarraikiz kalkulatutako etekin garbi osoaren zatia, 1994ko abenduaren 31 baino lehen ordaindutako primei badagokie eta 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortu bada, 100eko 14,28 murriztuko da urte bakoitzeko, gora biribilduta, prima ordaintzen denetik 1994ko abenduaren 31ra bitarte."

Hirurogeita hiru._Seigarren xedapen iragankorra.

"Seigarren xedapen iragankorra. Zor publikoko balore batzuen tributazioa.

Zor publikoko baloreen eskualdaketa, amortizazio edo errenboltsoaren ondoriozko etekinak (1999ko urtarrilaren 1etik aurrera eginak, 1997ko abenduaren 31 baino lehen eskuratuak, eta lehenago ondare gehikuntzak sortu zituztenak) zerga-oinarriko aurrezkiaren zati berezian sartuko dira, eta ezin izanen dira foru lege honen 32. artikuluan aurreikusitako murrizketak aplikatu."

Hirurogeita lau._Zazpigarren xedapen iragankorra.

"Zazpigarren xedapen iragankorra. 1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako elementuen ondoriozko ondare gehikuntzak.

1994ko abenduaren 31 baino lehen eskuratutako ondare elementuak eskualdatzearen ondorioz izan diren ondare gehikuntzak, lanbide edo enpresa jarduereri lotuta egon ala ez, eta eskubide eta ondasun ez-materialen ondoriozkoak salbu, honela kalkulatuko dira:

1. Elementu bakoitzarentzat zehaztuko dira, eta foru lege honen III. tituluko II. kapituluaren 4. atalean ezarritakoari jarraikiz. Hala kalkulatutako gehikuntzan 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortutako zatia bereiziko da, eta halakotzat joko da eskuratze egunetik 2006ko abenduaren 31ra bitarte (biak barne) igarotako egunen kopuruari proportzioz dagokion ondare gehikuntzako zatia, betiere elementua subjektu pasiboaren ondarean egon den egun guztien kopuruarekin alderatuta.

2. Aurreko idatz-zatian ezarritakoaren arabera 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortutako ondare gehikuntzako zatia honela murriztuko da:

a) Elementua eskuratzen den egunetik 1996ko abenduaren 31ra bitarteko urteen kopurua (gora biribilduta) hartuko da subjektu pasiboaren ondarean izan duen iraupen alditzat.

Harpidetza eskubideen kasuan, eskubide horiek zein baloretatik heldu diren, balore horiei dagokiena hartuko da iraupen alditzat.

Eskualdatutako ondare elementuetan inbertsioak edo hobekuntzak egin badira, egin diren egunetik 1996ko abenduaren 31ra bitarteko urteen kopurua (gora biribilduta) hartuko da horiek subjektu pasiboaren ondarean izandako iraupen alditzat.

b) Sozietate nahiz erakundeen funts berekietako partaidetzaren erakusgarri diren eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EE Zuzentarauan, finantza baliabideen merkatuari buruzkoan, definitu diren bigarren mailako balore-merkatu ofizialetakoren batean negoziaziorako onarturiko akzioei dagokienez, ondasun higigarri eta higiezinen inbertsiorako sozietateen kapital soziala ordezkatzeko akzioak izan ezik, ondare gehikuntza 100eko 25 murriztuko da iraupen urte bakoitzeko, lehen bi iraupen urteak kenduta.

c) Aurreko b) letran xedatutakoa galarazi gabe, eta ondasun higiezinak, horien gaineko eskubideak edo Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legearen 108. artikuluan ageri diren entitateen baloreak direnean, ondasun higiezinen inbertsiorako sozietateen edo funtsen kapital soziala edo ondarea ordezkatzen duten akzioak edo partaidetzak izan ezik, ondare gehikuntza 100eko 11,11 murriztuko da iraupen urte bakoitzeko, lehen bi iraupen urteak kenduta.

d) Gainerako ondare gehikuntzak, 2006ko abenduaren 31 baino lehen sortuak, 100eko 14,28 murriztuko dira iraupen urte bakoitzeko, lehen bi iraupen urteak kenduta.

e) Ez dira zergari lotuta egonen 2006ko abenduaren 31 baino lehen izaten diren ondare gehikuntzak, baldin eta 1996ko abenduaren 31n, aurreko b), c) eta d) letretan adierazitakoaren arabera, hurrenez hurren bost, hamar edo zortzi urteko iraupen aldia duten ondare elementuen ondoriozkoak badira.

3. Araututako merkatuetakoren batean negoziaziorako onartutako baloreen eta inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio edo partaidetzen kasuetan, foru lege honen 43. artikuluko 1. idatz-zatiko a) eta c) letretako araubidea aplikagarri badute, foru lege honen III. tituluko II. kapituluaren 4. atalean ezarritakoari jarraikiz kalkulatuko dira, balore, akzio edo partaidetza bakoitzerako, ondare gehikuntza eta murrizketak.

Baldin eta, aurreko lerrokadan xedatutakoaren ondorioz, ondare gehikuntza bat izaten bada, honako murrizketa hauen artean bidezkoa dena aplikatuko da:

a) Eskualdaketako balorea 2006ko Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako baloreei, akzioei edo partaidetzei dagokien balore bera edo handiagoa izanez gero, 2006ko abenduaren 31 baino lehen izandako ondare gehikuntzaren zatia aurreko 1. idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera murriztuko da. Ondorio horietarako, 2006ko abenduaren 31 baino lehenagoko ondare gehikuntza honako hau izanen da: eskualdaketako balore gisa 2006ko Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako baloreei, akzioei edo partaidetzei dagokiena hartzearen ondoriozko gehikuntza zatia.

b) Eskualdaketako balorea 2006ko Ondarearen gaineko Zergaren ondorioetarako baloreei, akzioei edo partaidetzei dagokien balorea baino txikiagoa izanez gero, ondare gehikuntza guztia 2006ko abenduaren 31 baino lehen izan dela ulertuko da, eta aurreko 1. idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera murriztuko.

4. Eskualdatutako ondare elementuetan inbertsioak edo hobekuntzak egin badira, osagai bakoitzari dagokion besterentze balorearen zatia bereiziko da, aurreko 2. idatz-zatian xedatutakoa aplikatzearen ondorioetarako.

5. 1994ko abenduaren 31 baino lehenago eskuratutako eta lanbide edo enpresa jarduerei atxikitako eskubide eta ondasun ez-materialen eskualdatzearen ondoriozko ondare gehikuntzak kalkulatzeko, aurreko idatz-zatietan ezarritakoari jarraikiko zaio, baldin eta eskualdaketa ezintasun iraunkorraren edo erretiroaren ondorioz gertatu bada."

Hirurogeita bost. Zortzigarren xedapen iragankorrari 3. idatz-zatia gehitzea.

"3. Higigarrien kapitalaren etekintzat jo behar den biziarteko eta aldi baterako errenten _berehalakoen edo geroratuen_ zatia zehazteko, zilegi izanen da foru lege honen 30.1 artikuluko b) eta c) letretan ezarritako portzentajeak aplikatzea 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera jasotzen diren errenta gisako prestazioei, errenta horiek 1999ko urtarrilaren 1aren eta 2006ko abenduaren 31aren artean eratu badira.

Portzentaje horiek aplikatzen ahalko dira errentadunak (biziarteko errenten kasuan) urteko kopuru bakoitza jasotzen duenean daukan adinaren arabera, edo, aldi baterako errenten kasuan, errentaren iraupen osoaren arabera.

Bidezkoa denean, foru lege honen 30.1.d) artikuluak aipatutako errenta eratzen den egunera arte lortutako errentagarritasuna gehituko da."

Hirurogeita sei._Hamairugarren xedapen iragankorrari beste lerrokada bat, hirugarrena hain zuzen, gehitzeko zuzenketa:

"Xedapen iragankor honetan xedatutakoa zazpigarren xedapen iragankorrean xedatutakoari jarraikiz aplikatuko da."

Hirurogeita zazpi._Hamalaugarren xedapen iragankorra gehitzea.

"Hamalaugarren xedapen iragankorra. Sozietate gardenak eta ondare sozietateak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako subjektu pasiboei dagokienez, ondoko hauek aplikatuko dira: zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen lehenbiziko eta bigarren xedapen iragankorretan eta Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hogeita seigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa."

2. artikulua. Ondarearen gaineko zergari buruzko Foru Legea.

2007ko urtarrilaren 1eko ondorioekin, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legeko artikulu hauek honako testua izanen dute:

Bat._5.2. artikulua.

2. Eduki ekonomikoko eskubideak, ondoko tresnen arabera:

a) Pentsio plan bateko onuradunen eskubide ekonomikoak eta partaideen eskubide kontsolidatuak.

b) Eduki ekonomikoko eskubideak, estatuko araudian definitutako aseguratutako aurreikuspen planetarako ordaindutako primei dagozkienak.

c) Eduki ekonomikoko eskubideak, estatuko araudian definitutako enpresako gizarte-aurreikuspen planetarako subjektu pasiboek eginiko ekarpenei dagozkienak, hartzailearen kontribuzioak barne.

d) Subjektu pasiboak aseguru kolektiboko kontratuetarako ordaindutako primetatik heldu diren eduki ekonomikoko eskubideak, enpresako gizarte-aurreikuspeneko planez bestelakoak, pentsioak direla-eta enpresek hartutako konpromisoak gauzatzen dituztenak, Pentsio-plan eta -funtsak arautzen dituen Legearen Testu Bateginean eta hura garatzen duen araudian ezarri bezala, bai eta enpresaburuek aipatu aseguru kolektiboko kontratuetarako ordaindutako primetatik heldu direnak ere.

b) Eduki ekonomikoko eskubideak, estatuko araudian definitutako aseguratutako aseguru pribatuetarako ordaindutako primei dagozkienak, baldin eta menpekotasuna estaltzen badute..

Bi._31.1 artikulua.

"1. Zerga honen kuota osoa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuota osoarekin batera, ez da azken horren zerga-oinarriko baturaren 100eko 60tik goitikoa izaten ahal, eta, ondorio hauetarako, ez da kontuan hartuko izaeragatik edo xedeagatik Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kargapean dauden etekinak sortzeko ahalmenik ez duten ondare-elementuei dagokien kuotaren zatia.

Aurrezkiari dagokion zerga-oinarriko zati berezia, ondare gehikuntza eta murrizketen ondoriozkoa, eskualdatze egunaren aurretik gutxienez ere urtebete lehenago eskuratutako ondare elementuen eskualdaketaren edo horietan egindako hobekuntzen saldo positiboari dagokiona ere ez da kontuan hartuko, ez eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuota osoan aurrezkiaren zerga-oinarriko zati bereziari dagokion zatia ere.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako zerga-oinarrian aurrezkiari dagokion zati bereziari gehituko zaio Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen hogeita seigarren xedapen iragankorreko 6. artikuluko a) letrak aipatzen duen mozkinetako partaidetzen eta dibidenduen zenbatekoa."

Hiru._33.1.b) artikulua.

"b) Entitateen partaidetzen jabetza osoa, jabetza soila eta biziarteko usufruktu eskubidea, merkatu antolatuetan kotizatu ala ez, baldintza hauek gertatzen badira:

1. Entitateak, sozietatea izan ala ez izan, lanbide edo enpresa jarduera bat benetan egitea eta haren jarduera nagusia ez izatea ondare higigarri edo higiezin bat kudeatzea. Entitate batek ondare higigarri edo higiezin bat kudeatzen duela ulertuko da, eta horrenbestez, lanbide edo enpresa jarduera bat egiten ez duela, ekitaldi sozialeko 90 egun baino gehiagotan ondoko baldintzetako bat gertatzen denean:

a`) Bere aktiboaren erdia baino gehiago baloreek osatua izatea, edo bestela

b`) Bere aktiboaren erdia baino gehiago ez egotea lanbide edo enpresa jarduerei lotua.

b) letran adierazitako ondorioetarako, lanbide edo enpresa jarduerarik ba ote den edo ondare-elementu bat halako jarduera bati lotuta ote dagoen finkatzeko, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan xedatutakoari segituko zaio.

Bai aktiboaren balioa, bai lanbide edo enpresa jarduerei loturik ez dauden ondare-elementuena, kontabilitatearen ondoriozkoak izanen dira, baldin eta horrek entitatearen ondare egoera zintzoki jasotzen badu.

Aurreko jarduerei loturik ez dauden balore- edo ondare-elementuek osatutako aktiboaren partea zehazteko:

1. Honako balore hauek ez dira kontatuko:

_Legezko eta erregelamenduzko betebeharrak betetzeko edukitzen direnak.

_Lanbide edo enpresa jarduerak garatzean ezarritako kontratu harremanen ondorioz sortutako kreditu eskubideak biltzen dituztenak.

_Balore-sozietateek beren xedea den jardueran aritzearen ondorioz dauzkatenak.

_Gutxienez ere bozkatzeko eskubideen 100eko 5 ematen dituztenak, partaidetza zuzendu eta kudeatzeko asmoz edukitzen badira, betiere, horretarako, baliabide material eta langile aski badaude eta parte harturiko entitatea letra honetan agertzen ez bada.

2. Ez dira balore gisa kontatuko, ez eta lanbide edo enpresa jarduerei loturik ez dauden ondare-elementu gisa ere, haien erosketa-prezioa entitateek lorturiko mozkin ez banatuen zenbatekoa baino handiagoa ez bada, baldin eta mozkin horiek lanbide edo enpresa jardueren ondoriozkoak badira. Urte horretan berean eta azken hamar urteetan lorturiko mozkinen batura muga gisa hartuko da.

Ondorio horietarako, aurreko lerrokadako azken zatian aipatutako baloreetatik heldu diren dibidenduak lanbide edo enpresa jardueretatik etorritako mozkinen parekoak izanen dira, baldin eta partaidetzako entitateak lortutako dirusarreren 100eko 90, gutxienez, lanbide edo enpresa jardueretatik heldu badira.

2. Subjektu pasiboak entitatearen kapitalean duen partaidetza 100eko 5ekoa izatea gutxienez, banaka zenbatua, edo 100eko 20koa, ezkontideak edo bigarren graduko aurrekoek, ondorengoek edo albo-ahaideek dutenarekin batera zenbatuz gero, ahaidetasuna odolkidetasunetik, ezkontzatik edo adopziotik datorrela.

3. Subjektu pasiboak entitatean zuzendaritza-eginkizunak betetzea egiazki, eta horretatik jasotzen duen ordainsaria lanbide edo enpresa jardueretatik eta lan pertsonaletik guztira bereganatzen duenaren 100eko 50 baino gehiagokoa izatea.

Aurreko kalkulua egiteko, 1. zenbaki honetako a) letrak aipatzen duen enpresa jardueraren etekinak ez dira lanbide edo enpresa jardueretatik eta lan pertsonaletik bereganatutako etekin gisa zenbatuko.

Entitatean duen partaidetza aurreko baldintzan aipatutako pertsona batekin edo batzuekin baterakoa bada, zuzendaritza-eginkizunak eta haien ondoriozko ordainsariak ahaideen taldeko pertsona batek bederen izan beharko ditu, deusetan galarazi gabe kenkarirako eskubidea denek izatea.

Kenkariak partaidetzen balioa baizik ez du hartuko _balio hori foru lege honen 15. eta 16. artikuluek ezarritako arauekin bat finkatuko da_, hain zuzen, lanbide edo enpresa jarduera burutzeko behar diren aktiboei jarduera horretatik heldu diren zorrak kendu ondoren ateratzen denaren eta entitateak duen ondare garbiaren balioaren artean dagoen proportzioari dagokion zatian. Arau horiexek aplikatuko dira entitate partaidetuaren partaidetzen balorazioan, entitate edukitzailearen partaidetzen balioa zehazteko."

3. artikulua. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legea.

2007ko urtarrilaren 1etik aurreragoko zergaldietan, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen artikulu hauek honako testua izanen dute:

Bat._11.1.b).bŽ) artikulua.

"b') Arrisku-kapitalekoak, hain zuzen, arrisku-kapitaleko entitateak eta haien sozietate kudeatzaileak arautzen dituen azaroaren 24ko 25/2005 Legean adierazitakoak."

Bi._20. artikuluari 4. zenbakia gehitzea.

"4. Egoitza Espainian ez duten entitateetako funts berekietan parte hartzeko baloreak erosten direnean, eta horien errentak foru lege honen 62. artikuluan ezarritako salbuespenaz baliatzeko modukoak badira, partaidetzaren erosketa-prezioaren eta partaidetzak erosketa-egunean zuen kontabilitate-balio teorikoaren arteko diferentzia egoitza Espainian ez duen entitatearen ondasun eta eskubideei egotziko zaie, urteko kontu bateratuak egiteko neurriak onetsi zituen abenduaren 20ko 1815/1991 Errege Dekretuan ezarritako irizpideei jarraikiz. Egotzi ezin den zatia zerga-oinarritik kentzen ahalko da, urtero zenbateko horren ehuneko hamar gehienez, salbu eta foru lege honen 67. artikuluan adierazitako kenkariaren oinarrian sartu bada, deusetan galarazi gabe aplikagarri diren kontabilitate-arauetan ezarritakoa.

Egotzi ezin den zenbateko horri dagokion kenkaria, bidezkoa bada, aurreko 1. zenbakian aipatutako zuzkidurekin bateragarria izanen da."

Hiru._28. artikulua.

"28. artikulua. Loturiko eragiketak baloratzeko arauak.

1. 1. Loturiko pertsona edo entitateen artean egindako eragiketak merkatuko balio normala aplikatuz baloratuko dira. Foru lege honen ondorioetarako, merkatuko balio normala izanen da lehia askeko baldintzetan pertsona edo entitate burujabeek adostuko luketen prezioa.

2. Zerga Administrazioak ahalmena izanen du loturiko pertsona edo entitateen artean egindako eragiketak merkatuko balio normalen arabera egin ote diren aztertzeko. Zerga honi, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari lotutako eragiketak merkatuko balio normalaren arabera baloratu ez badira, Administrazioak bidezko diren zuzenketak eginen ditu, subjektu pasiboak ekartzen duen dokumentazioa eta administrazioak eskura dituen datu eta informazioak aintzat harturik. Zerga Administrazioak balio horri eutsiko dio gainerako pertsona edo entitate lotuei dagokienez. Administrazioaren balorazioak ez du ezarriko eragiketa bati benetan dagokion errentatik gora ordaintzea zerga honetan, ez eta, hala badagokio, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan ere, eragiketan parte hartu duten pertsona edo entitate guztientzat. Konparazioa egiteko, zenbatespen objektiboko metodoren bat aplikatu ahal izateagatik, zerga-oinarrian sartzen ez den errentaren zatia hartuko da.

2. Loturiko pertsona edo entitateek Administrazioren eskura utzi beharko dute erregelamenduz ezartzen den dokumentazioa.

3. Foru lege honen ondorioetarako, hauek dira elkarri loturiko pertsona edo entitateak: a) Entitate bat eta bere bazkideak edo partaideak.

a) Entitate bat eta bere kontseilari edo administratzaileak.

c) Entitate bat eta bazkide, partaide, kontseilari edo administratzaileen ezkontideak edo, bestela, hirugarren gradura arteko ahaide zuzen edo albokoak, odolbidezkoak izan ala ezkontza bidezkoak izan.

d) Talde bereko partaide diren bi entitate.

e) Entitate bat eta beste entitate bateko bazkide edo partaideak, bi entitateak talde bereko partaide badira.

f) Entitate bat eta beste entitate bateko kontseilari edo administratzaileak, bi entitateak talde bereko partaide badira.

g) Entitate bat eta beste entitate bateko bazkide edo partaideen ezkontideak edo, bestela, haien hirugarren gradura arteko ahaide zuzen edo albokoak, odolbidezkoak izan ala ezkontza bidezkoak izan, bi sozietateak talde bereko partaide baldin badira.

h) Bi entitateen artekoa, baldin eta batak bestearen kapital sozialaren edo funts berekien 100eko 25eko edo gehiagoko partaidetza baldin badu zeharka.

i) Bi entitateen artekoa, baldin eta bazkide edo partaide berberek edo horien ezkontideek edo, bestela, hirugarren gradura arteko odolbidezko edo ezkontza bidezko ahaide zuzen edo albokoek kapital sozialaren edo funts berekien 100eko 25eko edo gehiagoko partaidetza baldin badute, dela zuzenean, dela zeharka.

j) Egoitza Espainian duen entitate bat eta atzerrian dituen finkagune iraunkorrak.

k) Egoitza Espainian ez duen entitate bat eta Espainian dituen finkagune iraunkorrak.

l) Zergak sozietate kooperatiboen taldeen araubidean ordaintzen dituen talde bateko partaide diren bi entitate. Lotura bazkideen edo partaideen eta entitatearen arteko harremanetan oinarritzen bada, partaidetza 100eko 5ekoa edo goragokoa izan beharko da edo, merkatu arautu batean negoziatzera onartzen diren baloreak badira, 100eko 1ekoa edo handiagokoa. Administratzaileei dagokienez, izatezkoak eta eskubidedunak sartuko dira.

Talde bat dagoela ulertuko da zenbait sozietatek erabakitzeko unitate bakarra osatzen dutenean, Merkataritzaren Kodearen 42. artikuluan ezarritako irizpideei jarraikiz, egoitza non duten eta urteko kontu bateratuak aurkeztu behar duten alde batera utzita."

Lau._29. artikulua.

"29. artikulua. Loturiko pertsona edo entitateetako zenbait gasturen kenkariak.

1. Loturiko entitateen arteko zerbitzu gastuak foru lege honen 32. artikuluan ezarritakoaren arabera baloratuko dira eta kenkari gisa hartuko dira baldin eta ematen diren zerbitzuek abantaila edo erabilera bat ekartzen badiote erabiltzaileari. Loturiko pertsona edo entitate batzuen alde egindako baterako zerbitzua denean, eta ezinezkoa bada jasotako zerbitzua banakatzea edo ordainsaria finkatzeko erabilitako elementuak kuantifikatzea, zilegi izanen da guztirako kontraprestazioa pertsona edo entitate onuradun guztien artean banatzea, arrazioanaltasun irizpide batzuen arabera. Horrelako irizpideak erabili direla ulertuko da aukeratzen den metodoak, zerbitzuaz eta inguruabarrez gainera, helburuko pertsona edo entitateek lortzen dituzten edo lor ditzaketen onurak ere kontuan hartzen baditu.

2. Loturiko pertsona edo entitate batzuek ondasun edo zerbitzuen kostuak, foru lege honen 32. artikuluan finkatutakoaren arabera baloratuak, banatzeko akordio bat sinatzen dutenean, akordioaren ondoriozko gastuen kenkaria egiteko baldintza hauek bete beharko dira: a) Akordioa sinatzen duten pertsona edo entitate parte-hartzaileek akordioaren bidez erosi, ekoitzi edo garatu nahi diren aktibo edo eskubideen jabetza edo antzeko ondorio ekonomikoak dituen beste eskubide bat eskuratu beharko dute.

b) Pertsona edo entitate parte-hartzaile bakoitzaren ekarpenak kontuan hartu beharko du bakoitzak, arrazionaltasun irizpideen arabera, akordiotik lortu nahi dituen erabilera edo abantailen aurreikuspena.

c) Akordioan inguruabarren edo parte hartzen duten pertsonen edo entitateen aldaketak aurreikusi beharko dira eta beharrezko diren konpentsazio-ordainketak eta egokitzapenak ezarri.

Loturiko pertsona edo entitateen artean sinatzen diren akordioek, gainera, erregelamenduz ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte."

Bost._30. artikulua.

"30. artikulua. Balorazio akordioak.

Loturiko pertsonen edo entitateen arteko eragiketak egin aurretik, subjektu pasiboek Zerga Administrazioari eskatzen ahalko diote eragiketaren balorazioa egin dezala. Eskaerarekin batera, proposamen bat bidali beharko dute, merkatuko balio normalean oinarritua.

Zerga Administrazioak akordioak sinatzen ahalko ditu beste administrazio batzuekin, eragiketen merkatuko balio normala batera finkatzeko.

Balorazio akordioaren ondorioak akordioaren datatik aurrera egiten diren eragiketei aplikatuko zaizkie. Akordioaren indarraldia akordioan bertan ezarriko da, baina ez du akordioaren datatik hasita ondoko lau zergaldi baino gehiago iraungo. Akordioan finkatzen ahalko da, orobat, zergaldi horretan eta are aurrekoan ere egindako eragiketetan izanen dituela ondorioak, kasuan kasuko zergaren aitorpena aurkezteko epea bukatu ez bada behinik behin.

Zerga Administrazioak akordioa hartu zuenean aintzat hartutako inguruabar ekonomikoak nabarmen aldatuz gero, akordioa inguruabar ekonomiko berriei egokitzeko aldatzen ahalko da.

Ebazteko aldia bukatutakoan, idatz-zati honetan aipatutako proposamenak ezetsitzat joko dira.

Erregelamendu bidez, loturiko eragiketen balorazio akordioak eta horien luzapenak ebazteko prozedura finkatuko da."

Sei._31. artikulua.

"31. artikulua. Egoitza paradisu fiskaletan duten pertsonek edo entitateek egindako eragiketetan eta egoitza Espainiatik kanpora eramaten den kasuetan aplikatu beharreko balorazio arauak.

1. Egoitza paradisu fiskaletan duten pertsonek edo entitateek egindako eragiketak merkatuko balio normalarekin baloratuko dira, betiere horren ondorioz Nafarroako Ogasun Publikoari ordaindu beharreko zerga ez bada adosturiko balioa aplikatuz gero egokituko litzaiekeena baino baxuagoa, edo zergaren ordainketa atzeratzen ez bada.

Aurreko lerrokadan adierazitako eragiketak egiten dituztenek foru lege honetako 28.2 artikuluan aipatutako agiriak aurkeztu beharko dituzte, erregelamenduz ezarriko diren berezitasunekin.

2. Egoitza Espainian izanik, atzerrira eramaten duen entitate baten jabetzapekoak diren ondare-elementuen merkatuko balio normalaren eta kontabilitate-balioaren arteko diferentzia zerga-oinarrian sartuko da, salbu eta ondare-elementu horiek entitateak Espainian duen finkagune iraunkor bati atxikita gelditzen badira, izan ere, horrelakoetan, ondare-elementu horiei foru lege honen 135. artikuluan ezarritakoa aplikatuko zaie.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa Espainian dauden finkagune iraunkorrei atxikitako ondare-elementuei ere aplikatuko zaie, baldin eta jarduera uzten badute edo atzerrira transferitzen badituzte."

Zazpi._32. artikulua.

"32. artikulua. Merkatuko balioa finkatzeko metodoak. Jakinarazten diren errenten izaera. Prozedura.

1. Merkatuko balio normala finkatzeko, ondoko metodo hauetako bat aplikatuko da: a) Prezio libre konparagarriaren metodoa. Loturiko pertsonen edo entitateen arteko eragiketa bateko ondasun edo zerbitzuaren prezioa pertsona edo entitate independenteen arteko eragiketa batean ondasun edo zerbitzu berdin-berdinak edo antzekoak egoera parekagarrietan izanen zuen prezioarekin konparatzen da, behar izanez gero, parekotasuna lortzeko behar diren zuzenketak eginda eta eragiketaren berezitasunak kontuan hartuta. b) Kostu igoeraren metodoa. Ondasun edo zerbitzuaren erosketa-balioari edo ekoizpenaren kostuari pertsona edo entitate independenteen arteko eragiketa berdin-berdinetan edo antzekoetan ohikoa den marjina eransten zaio, edo, bestela, pertsona edo entitate independenteek eragiketa parekagarrietan aplikatzen duten marjina, behar izanez gero, parekotasuna lortzeko behar diren eragiketak eginda eta eragiketaren berezitasunak kontuan hartuta. c) Birsalmentaren prezioaren metodoa. Ondasun edo zerbitzu baten salmentako prezioari birsaltzaileak pertsona edo entitate independenteekin egiten dituen eragiketa berdin-berdinetan edo antzekoetan aplikatzen duen marjina kentzen zaio, edo, bestela, pertsona edo entitate independenteek eragiketa parekagarrietan aplikatzen duten marjina, behar izanez gero, parekotasuna lortzeko behar diren eragiketak eginda eta eragiketaren berezitasunak kontuan hartuta.

2. Eragiketa edo horien gaineko informazioa hain konplexua baldin bada non horrelako metodorik aplikatzea ezinezkoa den, ondoko metodoak aplikatzen ahalko dira eragiketaren merkatuko balioa finkatzeko:

a) Emaitza banatzeko metodoa: eragiketa bat edo gehiago egiten dituen pertsona edo entitate lotu bakoitzari eragiketa horretan edo horietan lortutako emaitza komunaren zatia esleitzen zaio, pertsona edo entitate independenteek antzeko egoeretan adostuko lituzketen baldintzak egoki biltzen dituzten irizpideak erabiliz. b) Eragiketa guztien marjina garbiaren metodoa: pertsona edo entitate lotu batekin egindako eragiketei subjektu pasiboek edo hirugarrenek alderdi independenteekin egindako eragiketa berdin-berdinetan edo antzekoetan lortuko zuten emaitza garbia esleitzen zaie, kostuen gainean, salmenten gainean edo eragiketen ezaugarrien arabera egokien den beste magnitude baten gainean kalkulatua, eta, behar izanez gero, parekotasuna lortzeko behar diren eragiketak eginda eta eragiketaren berezitasunak kontuan hartuta.

3. Adosten den balioa merkatuko balio normala bezalakoa ez bada, bi balioen arteko diferentziak pertsona edo entitate lotuentzat izanen duen tratamendu fiskala diferentzia horren ondorioz jakinarazten diren errenten izaerari dagokiona izanen da. Zehazki, lotura bazkide edo partaideen eta entitatearen arteko harremanetan oinarritzen den kasuetan, balioen arteko diferentzia bazkidearen edo partaidearen aldekoa baldin bada, entitatean duten partaidetzaren ehunekoa zenbatekoa den, diferentziaren ehuneko hori bera entitateetako mozkinen partaidetza gisa hartuko da, eta bestela, diferentzia entitatearen aldekoa bada, bazkideak edo partaideak entitatearen funts berekietara egiten duen ekarpen gisa hartuko da.

4. Lorturiko eragiketen merkatuko balio normala egiaztatzeko, arau hauei jarraikiz arautuko da erregelamendu bidez:

1. Balioa egiaztatzea, egiaztatu beharreko tributu egoeran tributuduna nor den, horrexen gainean irekitako prozeduraren barrenean eginen da. Hurrengo lerrokadan xedatzen dena deusetan galarazi gabe, jarduketak tributudun horrengan eta ez beste inorengan izanen ditu ondorioak.

2. Balioa zuzendu ondoren egindako behin-behineko likidazioaren kontra, tributudunak errekurtso edo erreklamazioa aurkezten badu edo alde biko perituen tasazioa eskatzen badu, horren berri emanen zaie loturik dauden gainerako pertsona edo entitateei, prozeduran agertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkezteko.

Ezarrita dauden epeak tributudunak errekurtso edo erreklamaziorik aurkeztu gabe edo perituen tasazioa eskatu gabe bukaturik, balorazioa loturik dauden gainerako pertsona edo entitate ukituei jakinaraziko zaie, nahi dutenek perituen tasazioa eskatu edo bidezko errekurtso edo erreklamazioa aurkezteko, bateraturik betiere. Errekurtsoa edo erreklamazioa jarriz gero edo perituen aldebiko tasazioa eskatuz gero, Zerga Administrazioak tributudunari dagozkion likidazioak egiteko eskubidea preskribituko da eta epea berriz hasiko da Administrazioak egindako balorazioa irmo bilakatzen denean.

3. Likidazioan agertzen den balorazioa irmo bilakatzeak merkatuko balioaren eraginkortasuna eta indarra ekarriko du loturik dauden gainerako pertsona eta entitateentzat. Zerga Administrazioak behar diren zuzenketak eginen ditu, erregelamenduz ezarriko den bezala.

4. Idatz-zati honetan ezarritakoa balorazioa zuzentzearen ondorioz ukitzen diren pertsona eta entitate lotu guztiei aplikatuko zaie, baldin eta Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasibo badira, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zergadun edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren zergadunen finkagune iraunkor.

5. Idatz-zati honetan xedatutakoak ez du galaraziko barne-legedian txertatu diren nazioarteko tratatu eta hitzarmenetan ezarrita dagoena aplikatzea."

Zortzi._38.3. artikulua.

"3. Subjektu pasiboek 1. zenbakian ezarritako koefizientearen ordez beste bat aplikatzeko proposamena egiten ahalko diote Aerga Administrazioari, foru lege honen 30. artikuluan finkatutako moduan.

Proposamenaren oinarria subjektu pasiboak berarekin loturik ez dauden pertsona edo entitateekin merkatuko baldintza normaletan izan zezakeen zorpetzea izanen da.

Zenbaki honetan ezarritakoa ez da aplikatuko egoitza paradisu fiskaltzat jotzen diren herrialde edo eskualdeetan duten pertsona edo entitateekin egindako eragiketetan."

Bederatzi._50.1. artikulua.

"1. Hauek dira karga-tasa orokorrak:

a) 100eko 32,5.

b) 100eko 28, enpresa txikientzat.

Honako baldintza hauek betetzen dituztenak hartuko dira enpresa txikitzat:

a') Aurre-aurreko zergaldian izandako negozio-zifren zenbateko garbia 9 milioi eurotik beherakoa izatea.

Enpresa sortu berria bada, aintzat hartuko den negozio-zifren zenbatekoa jarduera benetan egiten den lehenbiziko zergaldikoa izanen da. Aurre-aurreko zergaldia urtebetetik beherako izan bada edo jarduera urtebetetik beherakoa izan bada, negozio-zifren zenbateko garbia urte osora proiektatuko da.

Enpresa sozietate multzo bateko partaide bada, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, negozio-zifraren zenbateko garbia multzo horretako entitate guztiena izanen da. Irizpide hori erabiliko da, orobat, pertsona fisiko bat, bere kabuz edo bere odol edo ezkontza bidezko bigarren maila arteko ahaide zuzen edo alboko diren beste subjektu pasiboekin batera, bazkide diren beste entitate batzuekin harremanei dagokienez, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan aipatzen diren kasuetako batean baldin badago.

Aurreko lerrokadan xedatutakoaren ondorioetarako, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezartzen diren kasuak urteko kontu bateratuak egiteko neurriak onetsi zituen abenduaren 20ko 1815/1991 Errege Dekretuaren I. kapituluko I. atalean biltzen direnak izanen dira.

Enpresak enpresa-ondare osoa edo jarduera atal bat erosi badu, entitate eroslearen negozio-zifren zenbatekoa kalkulatzeko, zenbateko horri entitate saltzailearen zifraren zenbatekoa erantsiko zaio edo zergaldi berean jarduera atal horri dagokiona.

b') Aurreko aŽ) letran adierazitako baldintza betetzen ez duten entitateek ez izatea enpresaren 100eko 25etik gorako partaidetza, ez zuzenean, ez zeharka, salbu eta kapital-arriskuko Funtsak edo Sozietateak badira edo enpresak sustatzeko sozietateak, eta partaidetza entitate horien xede soziala betetzearen ondorioa bada.

Ez dira inolaz ere enpresa txikitzat joko Espainia eta Europako interes ekonomikoko elkarteen eta aldi baterako enpresa batasunen araubide berezipeko entitateak.

b) letran xedatutakoa gorabehera, aurre-aurreko zergaldiko negozio-zifraren zenbateko garbia milioi bat eurokoa edo gutxiagokoa izan denean karga-tasa 100eko 30ekoa izanen da."

Hamar._50.3. artikulua.

"3. Ondoko hauek 100eko 18ko zerga ordainduko dute:

a) Zerga arloan babestuak dauden sozietate kooperatiboak, kooperatibatik kanpoko emaitzei dagokienean izan ezik, emaitza horiei artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatutukoaren arabera dagokien tasa orokorra aplikatuko baitzaie.

b) Martxoaren 24ko 4/1997 Legeak araututako Lan Sozietateak, baldin eta lortzen dituzten mozkinen 100eko 25 bederen Erreserbako Funts Berezira sartzen badute, salbu sozietatearen jarduera berariazkoei atxikirik ez dauden ondare-elementuetatik ateratzen diren errentei dagokienean, horiei artikulu honetako 1. idatz-zatian aipatutukoaren arabera dagokien tasa orokorra aplikatuko baitzaie.

Hala behar izanez gero, kontabilitatearen emaitza negatiboa denean eta oinarri likidagarria positiboa, 100eko 18ko zerga tasa aplikatuko da."

Hamaika._59.4.c).a`) artikulua, bigarren lerrokada.

"Zenbaki honetako a`) letran aurreikusitako kasuan, partaidetzaren jabe ziren aurreko entitateek eskualdaketaren ondorioz lorturiko errentei balioen eskualdaketetan berriro inbertitzeko kenkaria aplikatu baldin bazaie, kenkaria dibidenduaren edo irabazietako partaidetzaren 100eko 9koa izanen da, 1. zenbakian xedatutakoa aplikatzekoa bada, eta 100eko 18koa, 2. zenbakian xedatutakoa aplikatu behar bada."

Hamabi._59.4.c).b`) artikulua, bigarren lerrokada.

"Zenbaki honetako b`) letran aurreikusitako kasuan, kenkaria hauxe izanen da: dibidenduari edo irabazietako partaidetzari Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan erabili zen karga-tasa bera aplikatzearen ondorioz ateratzen dena. Karga-tasa hori ezin izanen da zerga hartako zerga-oinarriaren zati berezian sartutako ondare-gehikuntzei dagokiena baino handiagoa izan, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera egiten diren eskualdaketetan."

Hamahiru._61.2. artikulua.

"2. Egiaz ordaindutako zergatzat hartuko dira, orobat, dibidendua banatzen duen sozietateak zuzenean ordezkatzen dituen entitateek ordainduak eta, orobat, haiek zuzenean ordezkatzen dituztenek ordainduak, eta horrela hurrenez hurren, dibidenduak ordaintzeko bide eman zuten etekinei egozten ahal zaien zatian, betiere partaidetza 100eko 5etik beherakoa ez bada eta 1. zenbakian partaidetzaren iraunaldiari dagokionez ezarritako baldintza betetzen badute."

Hamalau._68. bis 1 artikulua.

"1. Subjektu pasiboak langileentzat emandako enpresa-kontribuzioen 100eko 10 kentzen ahalko du kuota likidotik, langile horiei urteko 27.000 euro baino gutxiagoko lansari gordinak ematen badizkie eta kontribuzio horiek egiten badira enplegu pentsio planetarako, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/EE Zuzentarauan araututako planetarako, edo gizarte-aurreikuspeneko mutualitateetarako, hauek enpresaren gizarte-aurreikuspeneko tresnak izanik eta subjektu pasiboa haien sustatzailea delarik. Kenkaria izateko eskubidea emanen dute, halaber, Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginean (azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitakoan) jasotzen diren pentsio planen estalduren baliokideak diren horietarako enpresek egiten dituzten kontribuzioek, bai eta pentsio sortuek ere, baldin eta aipatu testu bateginean xedatutako moduan gauzatu badira."

Hamabost._70. bis artikulua.

"70. bis artikulua. Balioen eskualdaketetan berrinbertitzeagatiko kenkaria.

1. Baloreen kostubidezko eskualdaketan lortutako errenta positiboen zenbatekoaren 100eko 15 kenduko da kuota osotik, errenta horiek karga tasa orokorraren mendeko zerga-oinarrian sartuta badaude, eta betiere eskualdaketa horien dirua artikulu honetan xedatu bezala berrinbertitzen bada, hemen ezarritako baldintzak beterik. Artikulu honetan aurreikusten ez den orotarako, 36. artikuluan xedatua aplikatuko da, 4 zenbakia izan ezik.

Kenkari hori 100eko 13koa, 100eko 10ekoa eta 100eko 3koa izanen da, zerga-oinarrian sartutako errentak 100eko 28ko, 100eko 25eko eta 100eko 18ko tributu-tasak dituenean, hurrenez hurren.

2. Kenkaria izateko eskubidea dakarren errenta sortzen ahal duten balore eskualdatuak dira edonolako entitateen kapitalean eta fondoetan partaidetza izatearen erakusgarri direnak, entitate horiek bere kapital sozialaren 100eko 5 baino txikiagoa ez den partaidetza ematen dutelarik, eta eskualdatu baino gutxienez urtebete lehenago izan direla eskuan.

Eskuan noiztik izan diren kalkulatzean, balore eskualdatuak eroslearen eskuan denbora gehien egin dutenak direla ulertuko da.

Partaidetza eskualdatuaren kalkulua zergaldiari dagokio.

3. Kenkaria dakarren errenta sortu duen eskualdaketan lortutako zenbatekoa ondareko elementu hauetan berrinbertitu behar da:

a) Ibilgetu materialekoak edo ez materialekoak, entitatearen ustiapen ekonomikoaren garapenari lotuak.

b) Edonolako entitateen kapitalean eta fondoetan partaidetza izatearen erakusgarri diren balioak, entitate horiek euren kapital sozialaren 100eko 5 baino txikiagoa ez den partaidetza ematen badute.

Zenbaki honetan eta aurreko 2 zenbakian ez dira ondorengo balore hauek sartzen:

a`) Kapital sozialean edo funts berekietan partaidetza ematen ez dutenak.

b`) Espainian egoitzarik ez duten entitateen kapital sozialean edo funts berekietan partaidetza izatearen erakusgarri direnak, horien errentek ezin badezakete foru lege honen 62. artikuluan ezarritako salbuespenik jaso.

c`) Finantza-izaerako inbertsio kolektiboko erakundeen erakusgarri direnak.

d`) Jarduera nagusitzat ondare higigarri edo higiezinen baten kudeaketa duten entitateen erakusgarri direnak, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 33.1.b) artikuluan aurreikusi bezala.

e`) Entitate zenbaiten erakusgarri direnak, zeinen aktiboaren erdia baino gehiago ibilgetu material edo ez-materialtzat jotzen ez diren edo b) letran eta aurreko 2. zenbakian bildu gabeko baloretzat jotzen ez diren ondare-elementuez osatua baitago. Magnitude horiek partaidetza eskualdatzen edo eskuratzen den ekitaldiko eta aurreko bi ekitaldietako balantze onetsien arabera zehaztuko dira.

Berrinbertsioa egingabekotzat hartuko da erosketa talde bereko entitate bati egin bazaio, foru lege honen 28. artikuluari jarraikiz, ibilgetu material berriko elementuak direnean izan ezik.

4. Edonolako entitateen kapitalean edo funts berekietan partaidetza izatearen erakusgarri diren baloreen bi eskualdaketa edo gehiago egin direnean zergaldian, zergaldia bukatzen denean hasiko da kontatzen berrinbertitzeko epea.

5. Kenkariaren oinarria da artikulu honetako 2. idatz-zatian aipatu baloreen eskualdaketan lortu eta zerga-oinarrian sartu den errentaren zenbatekoa. Kenkari horren oinarria kalkulatzeko ez besterako, eskualdaketaren balioak ezin izanen du merkatuko balioa gainditu.

Eskualdaketan lortutako errenta horretan ez da sartzen baloreen probisioen zenbatekoa, probisioetarako dotazioek kenketa fiskala zekarten neurrian.

Kenkariaren oinarrian ez da sartuko eskualdaketan lortutako errentaren zati hau: ezarpen bikoitzagatik kenkaria egiteko eskubidea sortu duena.

Baloreen eskualdaketan lortutako errentaren zati bat _etorkizunean erosi edo erabiliz gero gastu kengarriak sortzen dituena hain zuzen ere_ kenkariaren oinarrian sartzen baldin bada, ez da gastu horien gaineko kenkaririk aplikatu ahal izanen, gastu horiek sortzen diren ekitaldia zein ere den. Subjektu pasiboak aukeran izanen du berrinbertsioagatiko kenkarira edo gastu horiengatiko kenkarira atxiki. Orduan, kenkari hori egiteko eskubidearen galera foru lege honetako 81.3 artikuluan ezarritako moduan arautuko da.

Eskualdaketan lortutako zenbatekoa baino kopuru txikiagoa berrinbertitzen bada, artikulu honetan ezarritako kenkaria egiteko eskubidea izanen da, eta kenkariaren oinarria izanen da berrinbertitu kopuruari proportzioz dagokion errentaren zatia.

6. Berrinbertitzen deneko zergaldiko kuota osoan aplikatuko da kenkaria. Eskualdaketa egin baino lehenago berrinbertitu bada, eskualdaketa egiten deneko zergaldiko kuota osoan aplikatuko da kenkaria.

7. Aurreko 1 zenbakian ezarritako 100eko 15eko kenkari portzentajea 100eko 17,5ekoa izanen da, kenkaria egiten den zergaldia edozein dela ere, 2007. urtean barrena hasitako zergaldien zerga-oinarrian sartzen diren errententzat.

8. 2007ko urtarrilaren 1a baino lehen hasitako zergaldien zerga-oinarrian sartutako errenten kasuan, berrinbertsioarengatiko kenkaria artikulu honetan ezarritakoaren arabera arautuko da, 2006ko abenduaren 31n indarra duen idazketari jarraikiz, kenkaria egiten den zergaldia edozein dela ere."

Hamasei._104 artikulua, bigarren lerrokada.

"Jarduera nagusitzat ondare higigarri edo higiezinen baten kudeaketa duten sozietateen kasuan, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 33.1 artikuluan aurreikusitako moduan, zenbatu beharreko eskualdaketa balioa zergaren sorrarazpen egunaren aurretik itxitako azken balantzearen ondoriozko teorikoa izanen da gutxienez, behin aktiboen kontabilitate balioa Ondarearen gaineko zergaren eraginetarako izanen luketen balioaz edo merkatuan izanen luketen balioaz, hori txikiagoa izanez gero, ordeztu ondoren."

Hamazazpi._109. artikulua quater.

"109. artikulua quater. Aplikazio eremua

1. Kapitulu honetan jasotzen den araubidera biltzea zilegi dute jarduera ekonomiko nagusitzat Espainiako lurraldean dauden etxebizitzak errentan ematea duten sozietateek. Jarduera bakartzat hori izateak ez du galarazten errentamendurako negozio-lokaletan eta garaje-plazatan, etxebizitzaren eranskin gisa lagatutakoak ez direnetan, inbertsioak egitea, baldin eta haien kontabilitate balioak gainditzen ez badu entitatearen etxebizitza-inbertsioen balio osoaren 100eko 100. Era berean, ez du galarazten salmentarako lokal komertzialetan eta haiei eratxikitakoetan inbertsioak egitea, betiere higiezin horien azalera erabilgarrien batura ez bada proportzioko azalera osoaren, zeinen parte bat baitira, 100eko 20 baino gehiago. Higiezin horien azalera erabilgarria azaltzen ez bada, azalera erabilgarria eraikitako azaleraren 100eko 85 dela ulertuko da.

Araubide berezi honen aplikaziorako, etxebizitza-errentamendutzat ulertuko da soil-soilik Hiri errentamenduei buruzko azaroaren 24ko 29/1994 Legeko 2.1. artikuluan definitzen dena, betiere lege hartan etxebizitza-errentamenduetako kontratuetarako ezarritako beharkizun eta baldintzak betetzen badira.

Etxebizitzekin parekatuko dira besteak beste altzariak, trastegelak, garajeko plazak, bi gehienez ere, eta edozein motatako dependentziak, errentan emandako eremuak edo finkaren eranskin gisa lagatutako zerbitzuak, salbu eta negozioko lokalak, betiere batzuek eta besteak etxebizitzarekin batera jartzen badira errentan.

2. Kapitulu honetan araututako araubide fiskal berezia aplikatuko bada, honako beharkizunak bete behar dira:

a) Errentan emandako edo eskainitako etxebizitzen kopurua hamar edo hortik gora izatea beti.

b) Etxebizitza bakoitzeko azalera erabilgarria 120 metro koadro baino gehiagokoa ez izatea.

c) Etxebizitzak errentan emanak edo eskainiak zazpi urtez bederen irautea. Epe hori honela kontatuko da:

a`) Araubideari lotu aurretik entitatearen ondarean ageri diren etxebizitzen kasuan, araubideari lotzeko aukera jakinarazten deneko zergaldiaren hasierako egunetik beretik, betiere egun horretarako etxebizitza errentan emana baldin badago. Bestela, ondorengo b`) azpiletran xedatutakoari jarraituko zaio.

b`) Entitateak geroago erosi edo sustatutako etxebizitzen kasuan, entitateak lehenbiziko aldiz errentan emandako egunetik beretik.

Etxebizitza bakoitzerako baldintza hori ez betetzeak egokitzen ahal zen hobariaren galera ekarriko du. Ez betetze hori gertatu zen zergaldiko kuotarekin batera araubide berezi hau aplikagarri gertatu izandako zergaldi guztietan aplikatutako hobarien zenbatekoa ere ingresatu beharko da, kasu bakoitzean bidezko diren zehapenak, errekarguak eta berandutza korrituak galarazi gabe.

d) Ondasun higiezinak sustatu eta errentan jartzeko jarduera erosi edo sustaturiko ondasun higiezin bakoitzerako kontabilitate bereiziaren xede izatea, eta hura banaturik dagoeneko etxebizitza, lokal edo erregistroko finka bakoitzari dagokion errenta ezagutzeko behar den xehekapena egitea.

3. Araubide horren aldeko aukera egin dela Zerga Administrazioari jakinaraziko zaio. Araubide fiskal berezia jakinarazpen horren ondoren bukatzen den zergaldian aplikatuko da eta, orobat, araubideari uko egin zaiola Zerga Administrazioari jakinarazi aurretik bukatzen diren zergaldietan.

4. Entitateari aplikagarri bazaio X. titulu honetan jasotako araubide berezietako edozein, kontsolidazio fiskalekoa, nazioarteko gardentasun fiskalekoa eta bat-egiteen, zatiketen, aktiboen ekarpenen eta baloreen trukearenak izan ezik, ezin izanen du hautatu V. kapitulu honetan arautzen den araubidea.

5. Araubide honen aplikazioak ez du galarazten berrinbertsioagatiko salbuespena, betiere foru lege honetako 36. Artikuluan ezarritako modu eta baldintzetan, nahiz eta berrinbertsioaren xede diren ondare osagaiek bost urteko epean halaxe iraun beharko duten.

Salbuespen honetaz baliatu ahal izateko, beharrezkoa da etxebizitzak gutxienez bost urterako errentan emanak izatea babes ofizialeko edo babestutzat kalifikatuak ez diren etxebizitzen kasuan eta gutxienez gero etxebizitzak errentariei salmentan eskaini ahal izateko arau aplikagarrietan ezarritako eperako, babes ofizialeko edo babestutzat kalifikaturiko etxebizitzen kasuan."

Hemezortzi._109. artikulua quinquies.

"109. artikulua quinquies. Hobariak

1. Aurreko artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen dituzten entitateek honako hobariak balia ditzakete kuota osoan:

a) Etxebizitzen errentamendutik sortutako etekinei dagokien kuota osoaren 100eko 85, aurreko artikuluan ezarritako beharkizunak betetzen badira betiere.

Aipatu hobaria 100eko 90 izanen da ezgaitasunak dituztenek etxebizitzak errentan hartzearen ondorioz sortutako errentak direnean eta etxebizitza horietan Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 62.1.f) artikuluak aipatzen dituen egokitzapen obrak eta instalazioak egin badira. Obra eta instalazio horiek Administrazio eskudunaren ziurtagiria beharko dute, arestian aipatu den 62.1.f) artikuluko a`) azpiletran ezarritakoaren arabera.

Ondorio horietarako, errentariak bere ezgaitasuna frogatu beharko du Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko araudian aurreikusitako moduan.

b) Errentamendutik sortutako etekinei dagokien kuota osoaren 100eko 97, baldin eta aurreko artikuluan ezarritako beharkizunez gain honako hauek ere betetzen badira.

1. Entitateak errentan eman edo eskainitako etxebizitzak babes ofizialekotzat kalifikatuak edo babestutzat deklaratuak ez badira:

_Errentariak hasierako urtean ordaindu beharreko errentak ez dezala gainditu errentatzeko etxebizitza babestuen legezko gehienezko salmenta-prezioari 100eko 6 aplikatzetik sortzen den emaitza.

_Errentan eman edo eskainitako etxebizitzak errentamendu kontratuan sartua izatea errentariaren erosketa-aukera. Aukera-eskubide hori errentamenduaren hasieratik bost urte iragandakoan balia daiteke, gehienez ere bi urteko epean, errentamendu kontratuak indarrean badirau betiere. Horretarako, errentariak bi urte gehigarri horietara bitarte luza dezake kontratua.

2. Entitateak errentan eman edo eskainitako etxebizitzak babes ofizialekotzat kalifikatuak edo babestutzat deklaratuak badira, etxebizitzak errentamendu kontratuan sartua izatea errentarien erosketa-aukera.

Aukera-eskubide hori baliatzeko, gehienez ere sei hilabete daude, errentariei etxebizitzak salmentan eskaini ahal izateko arau aplikagarrietan ezarritako epea bete ondoren, errentamendu kontratuak indarrean badirau betiere. Horretarako, errentariak sei hilabete gehigarri horietara bitarte luza dezake kontratua.

2. Errentamenduak emandako etekina, hobaria izan dezakeenetakoa bada, honela osatuko da etxebizitza bakoitzaren kasuan: eskuratutako dirusarrera, ken dirusarrera hori lortzeko zuzeneko gastuak eta gastu orokorretatik dirusarrera horri proportzioan dagokion zatia.

Foru Lege honen 17. artikuluan aipatzen den errentamendu finantzarioko kontratuen bidez erositako etxebizitzen kasuan, hobaria hartzen duen errenta kalkulatzerakoan ez dira kontuan hartuko artikulu horretan xedatutakoa aplikatzetik ondorioztatzen diren zuzenketak.

3. Artikulu honetako 1 zenbakian jasotako hobariak bateraezinak dira beren artean errenta beretarako, eta, hala bada, zerga honetako arauetan jasotako gainerako hobariak aplikatu ondoren baliatuko dira.

4. Aurreko 1 zenbakian ezarritako hobaria aplikatu zaien errenten kargura banatutako dibidenduei edo mozkinetako partaidetzei kenkaria aplikatuko zaie, foru lege honen 59. artikuluko 1 zenbakian araututako zergapetze bikoitza saihesteko, edozein dela ere entitate banatzailea, banaketa egiten den momentua eta entitateari aplikatzen ahal zaion araubide fiskala. Mozkin horiek ez dira deuseztuko entitateak bere zergak kontsolidazio fiskaleko araubidean ordaintzen baditu. Horretarako, banatzen den lehenengo mozkina hobaririk gabeko errentetatik heldu dela ulertuko da.

Foru lege honen 59.5 artikulua araubide fiskal hau aplikatu duten entitateen kapitalean partaidetzak eskualdatzetik ateratako errentei (banatu ez diren hobaridun mozkinetatik heldu diren erreserbei buruzkoak) aplikatzearen ondoriozko kenkaria 100eko 50 murriztuko da, edozein dela ere partaidetzak eskualdatzen zaizkioneko entitatea, eskualdaketa egiten den momentua eta entitateei une horretan aplikatzen ahal zaien araubide fiskala. Errenta horiek ez dira deuseztuko eskualdaketa talde fiskal bateko barneko eragiketa bat denean.

5. Aurreko zenbakiko b) letrak aipatzen duen erosketa-aukera onartzeak ez du errentaria behartuko inolako kontraprestaziorik ordaintzera eta aukera hori erabiltzeko prezioa zehaztu beharko da, eta aukera horretaz baliatzea beti izanen da borondatezkoa. Inola ere ez daiteke hizbatu errentaria, aukera-eskubideaz baliatzen ez bada, errentatzaileari inolako kalte-ordainik ordaintzera behartuta dagoenik."

Hemeretzi._111.1 artikulua.

"1. Inbertsio Kolektiboko Erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legeak arautzen dituen inbertsio kolektiboko erakundeek ez dute eskubiderik izanen ez kuotan inolako kenkaririk egiteko ez zerga-oinarrian errentagatiko salbuespenik izateko, non eta ez dauden karga-tasa orokorraren menpe, nazioarteko zergapetze bikoitza ekiditea helburu."

Hogei._117.2.e) artikulua.

"e) Interes ekonomikoko elkarteen, espainiar zein europarren, nahiz enpresen aldi baterako batasunen araubide bereziaren menpekoa ez izatea."

Hogeita bat._X. tituluko IX. kapituluaren errubrika aldatu da.

"IX. KAPITULUA

Europar sozietate bateko edo europar sozietate kooperatibo bateko bat-egiteen, zatiketen, aktiboen ekarpenen, baloreen trukearen eta helbide soziala Batasuneko kide den Estatu batetik bestera aldatzeko araubide berezia"

Hogeita bi._133.2 artikulua.

"2. 1.a Ondorengo letretan aipatzen direnak banaketak izango dira:

a) Entitate batek, likidaziorik gabeko desegitearen ondorioz, bere ondare sozial guztia bi edo zati gehiagotan zatitu, eta zati hauek aurretik badiren edo eta berriak diren beste sozietate bat edo batzuei eskualdatzen dizkienean, eskualdatze hori sozietateen bazkideei, proportzionaltasunaren irizpidearen arabera, ekarpena hartzen duten beste entitate horien kapital sozialaren ordezkagarri diren baloreak ematearen bidez egiten denean, eta, hala balitz, balio nominalaren 100eko 10 baino handiagoa ez den diru-konpentsazioaren bidez. Balio nominalik ez bada, balore horien balio nominala kontabilitatetik ondorioztatzen denaren parekoa izanen da.

b) Erakunde batek jarduera-adarrak osatzen dituen bere ondare sozialaren zati bat edo batzuk zatitzen dituenean, eta blokean eskualdatzen dienean aurretik dauden edo berriak diren bi erakunderi edo gehiagori eta horren trukean, azken hauen kapital sozialaren ordezkagarri diren baloreak eta, hala bada, aurreko letran ezarritakoaren araberako diru-konpentsazioa hartzen dituenean, berauen partaidetzaren arabera bazkideei eman beharko dizkielarik, kapital soziala eta erreserbak derrigorrezko zenbatekoan gutxituz.

c) Entitate batek bere ondare sozialaren zati bat zatitzen duenean, zati hori beste entitate batzuen kapital sozialaren gehiengoa egiten duten partizipazioz osatua badago, baldin eta zati hori beste entitate bati _sortu berria edo aurretik bazegoena_ eskualdatzen dionean, eta horren trukean entitate eskuratzailearen kapitalaren balore adierazgarriak hartzen dituenean; hartutako balore horiek bere bazkideei egotzi beharko dizkio, bakoitzak zer partaidetza duen horren arabera, eta kapital soziala eta erreserbak behar den neurrian murriztuko dira, eta, hala badagokio, diru-konpentsazio bat eman beharko zaie bazkideei aurreko a) letran azaldu moduan.

2. Bi entitate erosle edo gehiago daudenean, desegiten den entitateko bazkideei entitate erosleen kapitaleko balore adierazgarriak desegiten den sozietatean zuten proportzio ezberdinean emateko, beharrezkoa izanen da haiek eskuratutako ondareak jarduera-adarrak izatea."

Hogeita hiru._133.5 artikulua.

"5. Kapital sozialaren balore adierazgarrien truketzat joko da hurrengo eragiketa, hots: entitate batek boto-eskubideen gehiengoa lortzeko bidea emanen dion beste baten kapital sozialaren partaidetza eskuratzen du euren baloreen trukean lehenengo entitatearen kapital sozialaren beste balore adierazgarri batzuk bere bazkideei emanez, eta, hala bada, balio nominalaren 100eko 10etik gorakoa ez den diru-konpentsazio bat. Balio nominalik ez bada, balore horien balio nominala kontabilitatetik ondorioztatzen denaren parekoa izanen da."

Hogeita lau._6 eta 7 zenbaki berriak eranstea 133. artikuluari.

"6. Kapitulu honetan aurreikusitako zerga-araubidea berdin aplikatuko da europar sozietate edo europar sozietate kooperatibo baten helbidea Europar Batasuneko kide den Estatu batetik beste batera aldatzeko eragiketetan, Espainiako lurraldean dauden ondasunei eta eskubideei dagokienez, baldin eta aipatu lurraldean finkagune iraunkorra izan ondoren ukituak gertatzen badira. Ondorio horietarako, araubide berezi honetan ondasunen eta eskubideen eskualdatze kasuetarako aurreikusitako arauak helbide soziala aldatzeko eragiketetan ere aplikatuko dira, eskualdaketa horietarako bide ematen ez badute ere.

7. Kapitulu honetan ezarritako araubidea aplikagarria izanen da, baita ere, merkataritza-sozietateen izaera juridikoa ez duten eta zerga hauen menpe dauden subjektu pasiboek esku hartzen duten eragiketetan, baldin eta aurreko zenbakietan aipatzen diren eragiketen ondorioz ateratzen diren bezalako emaitzak sorrarazten badituzte."

Hogeita bost._134.1.d) artikulua.

"d) Egoitza Espainiako lurraldean duten entitateek Europako Komunitateko kideak diren estatuen lurraldeetan kokatutako finkagune iraunkorrak bertan egoitza duten entitateei eskualdatzeagatik agerian geratzen direnak, Europar Batasuneko kide diren Estatuetako sozietateen arteko bat egiteei, zatiketei, zatiketa partzialei, aktiboen ekarpenei eta akzioen trukeei eta, orobat, europar sozietate edo europar sozietate kooperatibo baten helbidea Europar Batasuneko kide den Estatu batetik beste batera aldatzeari buruzko eragiketetan ezarri beharreko araubide fiskal komunari buruzko 1990eko uztailaren 2ko 90/434/EE Zuzentarauaren Eranskinean zehaztutako formaren bat dutenak eta berorren 3. artikuluan aipatutako zergaren bati loturik eta salbuespenik gabe daudenak.

Zerga-oinarrian ez dira sartuko aurreko a), b) eta c) letretan aipatutako eragiketen ondoriozko errentak, baldin eta entitate eroslea zerga honetatik salbuetsirik edo errenta-egozpenaren araubidearen menpe badago.

Zerga-oinarritik salbuetsiko dira zenbaki honetan aipatutako eragiketetatik eratorritako errentak, nahiz eta entitate eskuratzailea karga tasa edo zerga-araubide bereziaren onuraduna izan. Entitate eskuratzailearen onura den karga tasa edo zerga-araubide berezia eta eskualdatzailearena diferenteak direnean, forma juridiko diferenteak dituztelako, eragiketa egin denean dauden ondare elementuak eskualdatzeagatik, eragiketa izan eta gero, eratorritako errenta era linealean sortu dela ulertuko da, kontrako frogarik ez badago, eskualdatutako elementua edukitzen den denboran. Errenta horretatik eragiketa egin arte sortutako zatiari ezarriko zaizkio entitate eskualdatzaileari legozkiokeen karga tasa eta zerga-araubidea."

Hogeita sei._137.1 artikulua.

"1. Balore-trukea dela eta, agirian geratzen diren errentak ez dira Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren edo zerga honen zerga-oinarrian sartuko, betiere ondorengo baldintza hauek betetzen baldin badira:

a) Balore-trukea burutzen duten bazkideek egoitza Espainiako lurraldean, Europar Batasuneko kide den estaturen batean, edota beste edozein estatutan izatea, betiere, azken kasu honetan, jasotako baloreek egoitza Espainian duen entitate baten kapital sozialaren ordezkagarriak direnean.

Bazkidea errenta-egozpeneko araubideko entitatetzat hartzen bada, baloreen esleipen horrek sortutako errenta ez da bazkide horren bazkide, oinorde, komunero edo partaide diren pertsonen edo entitateen zerga-oinarrian sartuko, baldin eta eragiketari kapitulu honetan ezarritako zerga-araubidea aplikatzen ahal bazaio edo 90/434/EEE Zuzentarauaren babesean egiten bada, eta bazkideak jasotako baloreek aldatutakoek zuten zerga-balorazioari eusten badiote."

b) Baloreak eskuratzen dituen entitateak egoitza Espainiako lurraldean izatea edo, bestela, 434/90/EE Zuzentarauaren ezarpen eremuan egotea."

Hogeita zazpi._138.1 artikulua.

"1. Entitate erosleak entitate eskualdatzaileko bazkideei baloreak egoztearen ondorioz ageri diren errentak ez dira zerga-oinarrian sartuko baldin eta bazkide horiek Espainiako lurraldeko edo Europar Batasuneko kide den beste Estatu bateko egoiliar badira eta azken kasu horretan, baloreak egoitza Espainian duen entitate baten kapital sozialaren adierazgarriak badira.

Bazkidea errenta-egozpeneko araubideko entitatetzat hartzen bada, baloreen esleipen horrek sortutako errenta ez da bazkide, oinorde, komunero edo partaide diren pertsonen edo entitateen zerga-oinarrian sartuko, baldin eta eragiketari kapitulu honetan ezarritako zerga-araubidea aplikatzen ahal bazaio edo 90/434/EEE Zuzentarauaren babesean egiten bada, eta bazkideak jasotako baloreek aldatutakoek zuten zerga-balorazioari eusten badiote."

Hogeita zortzi._142. artikulua.

"142. artikulua. Finkagune iraunkorren galerak.

Finkagune iraunkor bat eskualdatzen denean, eta foru lege honetako 134. artikuluko 1. zenbakiko c) letran ezarritako araubidea aplikatzen denean, Espainiako lurraldean egoitza duten entitate eskualdatzaileen zerga-oinarria gehitu eginen da, finkagune iraunkorrak egotzitako errenta positiboen gaineko errenta negatiboen soberakina adina.

Aurreko lerrokadan ezarritakoaz gain, errenta positibo horrek foru lege honen 60. bis artikuluan ezarritako baldintzak betetzen ez baditu, aipatutako soberakina gainditzen duen errentaren zenbatekoa entitate eskualdatzaileen zerga-oinarrian sartuko da, deusetan galarazi gabe, 90/434/EEE Zuzentarauko xedapenengatik ez balitz, finkagune iraunkorra dagoen estatu kidean zerga-oinarrian sartutako errenta hori zergapetuko zukeen zerga kuota osotik kentzeko aukera."

Hogeita bederatzi._144.1.c) a`) artikulua.

"aŽ) Ordezkatzen duen kapital soziala izan dadila egoitza Espainiako lurraldean duen entitatea, aplikagarri ez zaiona foru lege honetan aurreikusitako interes ekonomikoko elkarteen, espainiar zein europarren, enpresen aldi baterako batasunen eta ondare sozietateen araubide berezia. Halaber, haren jarduera nagusia ez dadila izan ondare higigarri edo higiezinen baten kudeaketa, Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 33.1 artikuluan aurreikusitako moduan, eta ez ditzala bete foru lege honetako 147.1 artikuluaren laugarren lerrokadan ezarritako gainerako baldintzak".

Hogeita hamar._146.1 artikuluko c) letraren azken lerrokada kendu eta d) letra gehitzea artikulu horretako 1. zenbakiari.

"d) Europar Sozietate edo Europar Sozietate Kooperatibo baten helbidea Europar Batasuneko kide den estatu batetik beste batera aldatzeko eragiketetan, aukera sozietate-helbidea Espainiatik beste estatu kide batera aldatzen duen sozietatearen lekualdaketarako proiektuan eta sozietate-erabakian sartuko da, edo helbidea Espainiara aldatzen duen sozietatearenean, edo Espainian helbiderik ez baina Espainiako lurraldean finkagune iraunkorra izanik, helbidea beste estatu kide batera aldatzen duen sozietatearenean.

Aukera eskritura publikoan nahiz balio bereko agiri publiko batean jasoaraziko da. Agiri horiek destinoko estatu kideko erregistro publikoan inskribatzen ahalko dira. 1968ko martxoaren 9ko 68/151/EEE Zuzentarauan aurreikusi zen erregistro hori, eta bertan eragiketa dokumentatuko da.

Nolanahi ere, hartutako aukera Ekonomia eta Ogasun Departamentuari jakinaraziko zaio, erregelamendu bidez ezartzen diren moduan eta epean."

Hogeita hamaika._147.1 artikulua.

"1. Egoitza Espainiako lurraldean ez duten erakundeen funts berekien adierazgarri diren baloreen kudeaketa lehendabiziko helburu sozialtzat duten entitateek, beharrezko giza eta gauza baliabideen antolaketaren bidez, kapitulu honetan ezarritako araubideari heldu ahal izanen diote.

Balore atzerritarren edukitzako entitateen kapitaleko balore edo partaidetza adierazgarriak izendunak izanen dira.

Interes ekonomikoko elkarteen, espainiar zein europarren, enpresen aldi baterako batasunen araubide bereziaren pean dauden entitateak ezin izanen dira kapitulu honetan ezarritako araubideaz baliatu.

Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legearen 33.1.b) artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz jarduera nagusitzat ondare higigarri edo higiezinen baten kudeaketa duten entitateak ere ezin izanen dira araubide honetaz baliatu, baldin eta sozietatearen ekitaldiko gutxienez 90 egunetan kapital sozialaren 100eko 50 baino gehiago, zuzenean edo zeharka, hamar bazkide edo gutxiagorena edo familia-talde batena baldin bada. Familia-taldea da ezkontidea eta zuzeneko edo zeharkako lerroko, odolezko edo ezkontza bidezko ahaidetasun loturen bidez, laugarren gradura arte, hori barne, baturiko pertsonek osatzen dutena, salbu eta bazkide guztiak aurreko baldintzak betetzen ez dituzten pertsona juridikoak badira edo zuzenbide publikoko pertsona juridiko bat kapitalaren 100eko 50 baino gehiagoren titularra bada, hala nola entitatearen funts berekietako partaidetzaren adierazgarri diren baloreak Baloreen Merkatuari buruzko uztailaren 28ko 24/1988 Legean aurreikusitako bigarren mailako balore-merkatu ofizialetako batean negoziatzeko onartu direnean."

Hogeita hamabi._149.1.b) artikulua.

"b) Mozkinen hartzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari loturiko subjektu pasiboa denean, banatzen den mozkina zerga-oinarriaren zati orokorrean sartuko da eta zilegi izanen da nazioarteko zergapetze bikoitzagatik kenkaria aplikatzea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 67. artikuluan ezarri bezala, hartutako mozkinak eratzeko balio izan duten errenta salbuetsien gainean baloreak dituen entitateak atzerrian ordaindutako zergei buruz."

Hogeita hamahiru._159.1.c) artikulua.

"c) Finkagune iraunkorrari atxikitako ondare-elementuetatik heldu diren ondare-gehikuntza eta murrizketak.

Finkagune iraunkorrari atxikitako ondare-elementutzat jotzen dira haren xede den jarduera burutzeari funtzionalki lotzen zaizkionak. Erakunde baten funts berekietako parte-hartzea ordezkatzen duten aktiboak finkagune iraunkorrari lotutako ondare elementutzat joko dira soilik finkagune hori Merkataritzako Erregistroan inskribatutako sukurtsala bada eta erregelamenduak ezarritako baldintzak betetzen badira. Horretarako, lotutako ondare elementutzat hartuko dira desafektazioaren ondoko hiru zergaldietan eskualdatutakoak."

Hogeita hamalau._161. artikulua. 2. zenbakia kentzea. Lehengo 3., 4. eta 5. zenbakiak 2., 3. eta 4. zenbakiak izanen dira hemendik aurrera. 4. zenbakiaren idazketa berria.

"4. Sei hilabetetik goiti dirauten eraikitze, instalatze edo muntatze lanetan, edo denboraldiko zein sasoian sasoiko jarduera nahiz ustiategi ekonomikoetan, edo baliabide naturalak aztertzeko lanetan aritzen diren finkagune iraunkorrak badira, zerga ondoko arau hauei jarraikiz eskatuko da:

a) Araubide arruntak finkagune iraunkorrik gabe Espainiako lurraldean jarduera edo ustiategi ekonomikoetatik lortutako errentendako ezarri dituen moduan. Horretarako, ondoko arau hauek aplikatuko dira:

a`) Finkagune iraunkorrik gabe lortutako errentei dagozkien aitorpenak sorrarazi eta aurkezteko araubide arruntak ezarritako arauak.

b`) Subjektu pasiboek ez dituzte kontabilitateko eta erregistroko betebehar orokorrak bete beharko.

Nolanahi ere, zergen arloko administrazioaren eskura gordeko dituzte zerga honengatik jasotako dirusarreren eta egindako ordainketen ziurtagiriak, baita egindako konturako dirusarrerenak eta atxikipenenak eta haiei dagozkien aitorpenenak ere, horrelakorik izanez gero.

Halaber, beharturik egonen dira entitateen aurkibidean inskribatu eta Espainiako lurraldean duten helbide fiskala aitortzera, hala nola gerta litezkeen aldaketen berri ematera.

b) Dena den, entitate ez-egoiliarrak zilegi izanen du kapitulu honetan finkagune iraunkorrentzat ezarritako araubide orokorra aukeratzea. Finkagune iraunkorrak Espainiako lurraldean lortutako errenten kontabilitate bereizirik ez badu, aurreko a) letran aipatutako sistema aplikatu beharko da nahitaez. Aukera hori entitateen aurkibidean inskribatzeko eskabidea aurkezten denean adieraziko da.

c) Finkagune iraunkorrik gabe lortutako errenten kasuetan zergapetze bikoitza saihesteko hitzarmenetan ezarritako arauak ez zaizkie inola ere aplikatuko aurreko a) letran aurreikusitako sistemari jarraitzen dioten entitate ez-egoiliarrei."

Hogeita hamabost._162.1 artikulua.

"1. Aurreko artikuluari jarraikiz zehaztutako zerga-oinarriari dagokion arautegian ezarritako karga-tasak aplikatuko zaizkio."

Hogeita hamasei._162.2 artikulua.

"2. Horretaz gain, erakunde ez-egoiliarren finkagune iraunkorrek eskuratutako errentak atzerrira eramaten direnean, zergapetze osagarria ezartzen ahalko zaie, 100eko 18ko karga-tasarekin, finkagune iraunkorren errenten kargura transferitutako kopuruei, foru lege honen 161.1.a) artikuluak aipatzen dituen ordainketak barne, betiere, finkagune iraunkorraren zerga-oinarria ezartzeko gastu kengarriak izan ez badira.

Araubide arruntak finkagune iraunkorrik gabe lortutako errentendako ezarri dituen modu eta epeetan burutuko da zergapetze osagarri hori aitortu eta sartzea."

Hogeita hamazazpi._162.3.a) artikulua.

"a) Egoitza Europar Batasuneko beste estatu kide batean duten emtitateek Espainiako lurraldean finkagune iraunkorren bidez lortzen dituzten errentei, zerga-paradisutzat hartutako herrialdea edo lurraldea denean izan ezik".

Hogeita hemezortzi._167.1.B).a) artikulua.

"a) Foru lege honetako 3. artikuluan aipatzen diren sozietateen akzio edo partaidetzak hartzea, enpresen jardueretan erabiltzen badira eta haien tituluek Burtsan kotizatzen ez badute. Inoiz ere ezin izanen dute parte hartu ez inbertsio kolektiboko erakundeetan, ez foru lege honetako X. tituluko V. kapituluan arautzen diren araubide bereziari atxikitako sozietateetan, ez eta jarduera nagusitzat ondare higigarri edo higiezinen baten kudeaketa duten sozietateetan ere."

Hogeita hemeretzi._Bosgarren xedapen gehigarria.

"Bosgarren xedapen gehigarria. Zerga-paradisu gisa sailkatutako herrialdeak edo lurraldeak.

Zerga honen ondorioetarako, zerga-paradisutzat hartzen dira estatuko arautegian erregelamendu bidez horrelakotzat hartzen direnak. Tributazio deusezeko eta zerga arloko informazio-trukaketako kasuetan ere arautegi horren arabera joko da."

Berrogei._Hamabigarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Hamabigarren xedapen gehigarria. Esportazio jardueren ondoriozko kenkariaren kuota likidoaren murriztapena.

Foru lege honen 67. artikuluan ezarritako murriztapena zehazteko ondoko kenkariaren portzentajea aplikatuko da:

_2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan, 100eko 12.

_2008ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan, 100eko 9.

_2009ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan, 100eko 6.

_2010eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan, 100eko 3."

Berrogeita bat._Hamahirugarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Hamahirugarren xedapen gehigarria. Karga-tasa.

Foru lege honen 50.1.a) artikuluan ezarritako 100eko 32,5eko karga-tasa 100eko 30ekoa izanen da 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan."

Berrogeita bi._Hogeita laugarren xedapen iragankorra.

"Hogeita laugarren xedapen iragankorra. Merkataritza zikloa ixten ez duten finkagune iraunkorrak.

161. artikuluko 3. zenbakiaren b) letran aipatutako ehunekoa finkatu arte, 100eko 15 aplikatuko da."

Berrogeita hiru._Hogeita seigarren xedapen iragankorra gehitzea.

"Hogeita seigarren xedapen iragankorra. Ondare sozietateen araubide iragankorra. Araubide orokorraren bidezko tributazioa.

1. Zergaldia 2006an hasi eta 2007an bukatu duten ondare sozietateen zerga-oinarria, behar izanez gero, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeari jarraikiz zehaztuko da, lege horrek 2006ko abenduaren 31n duen idazketaren arabera.

2. Sorrarazi bai baina sozietateak ondare sozietateen araubidean tributatu zueneko zergaldietako zerga-oinarrian sartu ez diren errenten integrazioa 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten deneko lehen zergaldiko Sozietateen gaineko Zergako zerga-oinarrian eginen da. Ondare sozietateen araubidea aplikatzean subjektu pasiboaren zerga-oinarrian sartu diren errentan ez dira berriro integratuko haien sorrarazpena egitean.

3. Ondare sozietateen araubidea aplikatzekoa zeneko zergaldietan sorturiko oinarri likidagarri negatiboak, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hastean konpentsatzeke badaude, foru agindu honetako 40. artikuluan ezarririko baldintza eta betebeharrekin konpentsatzen ahalko dira.

4. Dibidenduen zergapetze bikoitzaren ondoriozko kenkariak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 62. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak, ondare sozietateen araubidea aplikatzekoa izan deneko zergaldiei dagozkienak eta 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten den lehen zergaldia hastean aplikatzeke daudenak, 100eko 50ean edo 100ean egiten ahalko dira, foru lege honetako 59. artikuluan ezarririko baldintza eta betebeharrekin.

5. Kuota osoko kenkariak, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 62. artikuluko 3. idatz-zatian aipatzen direnak, ondare sozietateen araubidea aplikatzekoa izan deneko zergaldiei dagozkienak eta 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten den lehen zergaldia hastean aplikatzeke daudenak, foru lege honetako VI. tituluko IV. kapituluan ezarririko baldintza eta betebeharrekin egiten ahalko dira.

6. Ondare sozietateen araubide berezia aplikatzekoa izan duten ekitaldietan lorturiko etekinen banaketak honako tratamendu hau izanen du, edozein delarik ere ondare sozietateek lorturiko etekinak banatzen dituen entitatea, banaketa egiten den unea eta entitateei une horretan aplikatzekoa den araubide fiskal berezia:

a) Hartzailea Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako subjektu pasiboa denean, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 28. artikuluko 1. idatz-zatiko a) eta b) letretan aipatzen diren dibidendu eta etekinen partaidetzak ez dira zerga horri dagokion zergaldiko errentan sartuko. Dibidenduaren banaketa ez da atxikipenen edo konturako dirusarreren menpe egonen.

b) Hartzailea Sozietateen gaineko Zergako subjektu pasiboa edo ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren ordaintzaile eta finkagune iraunkorrekoa bada, eskuratzen dituen etekinak betiere sartuko dira zerga-oinarrian, eta dibidenduen zergapetze bikoitzaren ondoriozko kenkarirako eskubidea emanen dute, foru lege honen 59. artikuluko 1. eta 4. idatz-zatietan ezarritako moduan.

c) Hartzailea finkagune iraunkorrik gabeko ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaduna denean, harturiko etekinak behar den moduan tratatuko dira, Ez-Egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Testu Bateginean zergadun horiendako xedaturikoarekin bat.

7. Ondare sozietateen araubidea aplikatzekoa izan deneko ekitaldietan lorturiko etekinetatik datozen erreserbak dituzten sozietateetan izandako partaidetzaren eskualdaketaren ondoriozko errentekin honela jokatuko da, partaidetza horiek edozein entitatetakoak izanik ere, eta eskualdaketa egiten den unea eta entitateei une horretan aplikatzekoa den araubide fiskal berezia edozein izanik ere:

a) Eskualdatzailea pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboa bada, ondarearen gehikuntza edo murriztapena kalkulatzeko pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen 43.1.c) artikuluan xedatutakoa aplikatuko da, 2006ko abenduaren 31n indarra duen idazketaren arabera.

b) Eskualdatzailea Sozietateen gaineko Zergari loturiko entitatea edo finkagune iraunkorra duten ez-egoiliarren errentaren gaineko zergapekoa bada, ez da inola ere kenkaririk aplikatuko, barne gainbalioaren zergapetze bikoitza saihestearren, foru lege honen 59. artikuluan ezarri bezala.

Errenta horiek zehazteko, zenbatu beharreko eskualdaketa balioa zergaren sorrarazpen egunaren aurretik itxitako azken balantzearen ondoriozko teorikoa izanen da gutxienez, behin aktibo ez-ukituen kontabilitate balio garbia ondarearen gaineko zergaren eraginetarako izanen lukeen balioaz edo merkatuan izanen lukeen balioaz, hori txikiagoa izanez gero, ordeztu ondoren. Letra honetako lehen lerrokadan xedatutakoa aplikatuko da foru lege honen 59. artikuluko 3. zenbakiko kasuetan ere.

c) Eskualdatzailea finkagune iraunkorrik ez duten errentaren gaineko zergapekoa bada, Ez-Egoiliarren Errentaren gaineko Zergari buruzko Testu Bateginean zergadun horiendako xedaturikoarekin bat tratatuko da.

8. Araubide berezi honetan tributatu zuten sozietateek informatu beharra betetzen segitu beharko dute, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduko 32 bis artikuluan ezarririko baldintzetan."

Berrogeita lau._Hogeita zazpigarren xedapen iragankorra gehitzea.

"Hogeita zazpigarren xedapen iragankorra. Ondare sozietateen desegitea eta likidazioa.

1. Erabakia hartzen ahalko dute haien desegite eta likidaziorako, xedapen honetan aurreikusitako zerga-araubidearen bidez, honako beharkizun hauek betetzen dituzten sozietateek:

a) 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldi guztietan, desegin arte, ondare sozietatetzat joak izatea, foru lege honetako X. tituluko II. kapituluan xedaturikoarekin bat.

b) 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera lehen zergaldia hasten denetik lehen sei hilabeteetan likidazioaren bidez desegiteko erabakia balio duen moduan hartzea eta erabakiaren ondoren, hartzen denetik sei hilabeteko epean, behar diren egintza edo negozio juridikoak egitea, merkataritzari buruzko arautegiarekin bat, likidatzen ari den sozietateari buruzko erregistroko idatz-oharrak ezabatu arte.

2. Sozietate horien likidazio bidezko desegitea ondoko zerga-araubidepekoa izanen da:

a) Salbuetsita egonen dira Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergatik. Apirilaren 26ko Legegintzako 129/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako zergaren testu bategineko 12. artikuluko 1.1 idatz-zatiko "Sozietateen desegitea" zergapeko egintza da "sozietate eragiketak" kontzeptuari dagokiona.

b) Hirilurren balio igoeraren gaineko zerga ez da aplikatuko izaera horretako higiezinak kideei esleitzen zaizkienean. Ondasun higiezinen geroko eskualdaketan ulertuko da iraungitzen den sozietateak noiz erosi zituen egun berean eskuratu zirela ondasun horiek.

c) Sozietateen gaineko Zerga desegiten den sozietateari aplikatzeari dagokionez, ez da sorraraziko Espainian egoitza duten bazkideei, pertsona fisikoak zein juridikoak izan, egotzitako ondasun edo eskubideetatik heltzen den errentarik.

d) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergari, Sozietateen gainekoari edo Ez-Egoiliarren Errentaren gainekoari dagokienez, desegiten den sozietateko kideen kasuan:

1. Desegiten den sozietatea erosteko balioa eta, bidezko bada, haren kapitaleko akzio edo partaidetzen titulartasunarena, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 43. artikuluko 1.c) idatz-zatian xedaturikoarekin bat zehaztuko da eta zor esleituen zenbatekoa gehitu edo kreditu eta diru edo hori ordezkatzen duen ikur esleituen zenbatekoa gutxituko zaio.

2. Aurreko lerrokadan aipatzen diren eragiketen emaitza negatiboa bada, emaitza hori ondare errenta edo irabazitzat joko da, bazkidea pertsona juridikoa edo fisikoa izan eta horrela, hurrenez hurren, eta ezin izanen da aplikatu Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legeko zazpigarren xedapen iragankorrean xedaturikoa.

Kasu horretan, aktiboko gainerako elementu esleituek, kredituak, dirua edo hori ordezkatzen duen ikurra ez direnek, haien erosketa-balioa 0 izanen dela ulertuko da.

3. 1. lerrokadan aipatzen diren eragiketen emaitza 0 edo positiboa bada, ulertuko da ez dagoela errentarik eta ondarea ez dela gutxitu edo handitu.

Emaitza hori 0 denean aktiboko gainerako elementu esleituek, kredituak, dirua edo azken hori ordezkatzen duen ikurra ez direnek, haien erosketa-balioa 0 izanen da.

Emaitza positiboa izanez gero, aktiboko gainerako elementu esleituek, kredituak, dirua edo hori ordezkatzen duen ikurra ez direnek, izanen duten erosketa-balioa emaitza positibo hori haien artean zatitzearen emaitza izanen da, betiere, sozietatea desegiteko likidazioaren azken balantzetik heldu den merkatuko balioaren arabera.

4. Bazkideari esleituriko elementuak, kreditu, diru edo hori ordezkatzen duen ikurra ez direnak, joko da bazkideak eskuratu zituela sozietateak haiek eskuratu zituen egunean, eta ondare-irabazien zenbatekoa kalkulatzean ezin izanen da aplikatu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legeko zazpigarren xedapen iragankorrean ezarritakoa. Likidazioaren bidez desegiteko prozesua bukatu arteko denborarekin batera bukatzen diren zergaldietan, erregistroko idatz-oharrak xedapen iragankor honetako 1. idatz-zatiko b) letran aipatzen den epean ezabatzen badira, ondare sozietateek eta haien bazkideek segituko dute aplikatzen 2006ko abenduaren 31n indarra duen arautegia. Zergaldi horietan ez da aplikatzekoa izanen, sozietate horietako akzio edo partaidetzen kasuan, Pertsona Fisikoen Pertsonen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legeko zazpigarren xedapen iragankorrean xedaturikoa.

Erregistroko idatz-oharrak epe hori bukatu ondoren ezabatzen badira, araubide orokorra aplikatuko da."

Berrogeita bost._Hogeita zortzigarren xedapen iragankorra gehitzea.

"Hogeita zortzigarren xedapen iragankorra. Araubide iragankorra Sozietateen gaineko Zergan, zergapetze bikotza saihesteko.

1. Foru lege honetako 59. artikuluan ezarririko kenkariak eta legezko testu bereko 60.1.b) eta 61.3 artikuluetan xedaturikoaren ondoriozkoak, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten den lehen zergaldiaren hasieran aplikatzeke badaude, artikulu horietan ezarririko gainerako epearen barruan bukatzen diren zergaldietan egiten ahalko dira. Kenkariaren zenbatekoa aplikatzen deneko zergaldian indarra duen karga tasa kontuan hartuz kalkulatuko da.

2. Aurreko zenbakian ezarririkoa foru lege honetako 59, 60.1.b) eta 61.3 artikuluetan aipatzen diren kenkariei ere aplikatuko zaie, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan sortu direnei, kenkari horiek ondorengo zergaldietan egiten badira, sortu zireneko denboran indarra zuena ez beste karga tasa dutenean:"

Berrogeita sei._Hogeita bederatzigarren xedapen iragankorra gehitzea.

"Hogeita bederatzigarren xedapen iragankorra. Esportazio jardueren ondoriozko kenkarien araubide iragankorra.

Foru lege honetako 67. artikuluan ezarririko kenkaria, 2011ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten den lehen zergaldiaren hasieran aplikatzeke badago, foru lege honetako VI. tituluko IV. kapituluan aipatzen den epean eta bertan ezartzen diren betebeharrekin aplikatzen ahalko da, 2010eko abenduaren 31n indarra duen idazketaren arabera."

4. artikulua. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko zergaren xedapenak biltzen dituen Testu Bategina.

2007ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatzen diren zergapeko egintzetan ondorioa izanen dutelarik, apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Testu Bategineko manuek honako testua izanen dute:

Bat._3.1.B) artikuluari lerrokada bat gehitzea.

"Errentamendu kontratuen nahitaezko luzapenak ez daude zergapean, berariazko legeriak agintzen duenez."

Bi._3.3 artikulua.

"3. Hipotekei buruzko Legearen 11. artikuluak aipatzen dituen salerosketak ebazteko baldintza esplizituak berdindu eginen dira prezio gerokotuaren pagamendua saldutako finkarekin berarekin bermatzen duten hipotekekin. Prezio gerokotuaren pagamendua bermatzen duten salerosketak ebazteko baldintza esplizituek, enpresek Balio Erantsiaren gaineko Zergaren peko ondasun higiezinak eskualdatzen dituzten kasuetan, ez dute tributurik emanen ez zerga honetan eta ez "kostu bidezko ondare eskualdaketak" kontzeptuan. Erregimen bera aplikatuko zaie prezio gerokotua bermatzen duten hipotekei, enpresek ondasun higiezinak eskualdatu eta eskualdaketa hori eskualdatzen diren ondasunen beren gainean eratzen dutenean."

Hiru._4.2 artikuluari lerrokada bat gehitzea.

"Balio Erantsiaren gaineko Zergako salbuespenaren aplikazioari uko egiten zaionean soilik aplikatzen ahalko da arestian xedatutakoa, Zerga honetan aurreikusitakoarekin bat."

Lau._5.h) artikulua.

"h) Administrazio kontzesioetan, kontzesioduna; kontzesioaren eite berekotzat jotako administrazio egintza eta kontratuetan, onuraduna."

Bost._7. artikulua.

"7. artikulua.

1. Zerga-oinarria finkatzeko, oro har, eskualdatu den ondasunaren edo eratzen edo lagatzen den eskubidearen benetako balioa hartuko da aintzat. Benetako balio hori Administrazioaren egiaztapenak finkatuko du, interesatuek deklaratu dutena baino handiagoa bada.

Ondasunen benetako balioa urritzen duten kargak soilik izaten ahalko dira kengarriak, ez, ordea, zorrak, nahiz eta bahiaz edo hipotekaz bermatuta egon.

Aurkeztu diren dokumentuetan ez bada espresuki jasotzen kengarriak diren pentsio edo kargen iraupena, mugagabea dela juzgatuko da.

Zentsuaren balioa, eskualdatu diren ondasunen baliotik kentzerakoan, berrerosketarako eman beharreko kapitalarenean zenbatetsiko da, Kode Zibileko edo foru legeetako arauen arabera.

Zentsua berrerostean, ondasunak erosten dituenak erosketa egitean indarra zuen karga-tasak emandako kapitalari dagokion zerga ordaindu beharko du.

Suposatutzat emanen da interesatuek karga guztiak, izenez kengarriak izan ala ez, beheratu egin dituztela prezioa finkatzerakoan eta, beraz, deklaratutako balioa finkatzeko gehitu eginen zaizkio prezio horri artikulu honen arabera kengarri ez diren kargak, non eta kontratatzaileek ez duten espresuki erabakitzen karga horiek finkatutako preziotik kentzea, edo erostunak prezioaren parte bat beretzat gordetzen ez duen karga haiek pagatzeko.

2. Zehazki, ondoko letretan ageri diren arauak aplikatuko dira:

a) Aldi bateko usufruktuaren balioa ondasunen balio osoaren proportziokoa dela juzgatuko da, urtebete bakoitzeko 100eko 2a kalkulatuz, 100eko 70etik gora joan gabe. Aldi bateko usufruktuaren balioa kalkulatzeko ez dira kontuan hartuko urtebete baino gutxiagoko urte zatiak, baina urtebete baino gutxiagoko usufruktua ondasunen balioaren 100eko 2an kalkulatuko da.

Biziarteko usufruktuetan juzgatuko da balioa ondasunen balio osoaren 100eko 70ekoa dela usufruktudunak hogei urte baino gutxiago dituenean; adinean goiti joan ahala urteko 100eko 1 murriztuko da, eta gutxieneko muga balio osoaren 100eko 10 izanen da.

Lehenengo lerrokadan ezarritakoa galarazi gabe, pertsona juridiko baten alde eratzen den usufruktua, hogeita hamar urte baino gehiagorako edo denbora mugagabez ezartzen bada, zergen ikuspuntutik suntsiarazte baldintzaren menpeko jabetza osoko eskualdaketatzat hartuko da.

Jabetza soilaren eskubidearen balioa kalkulatzeko, aintzat hartuko da usufruktuaren balioak eta ondasunen balio osoak duten diferentzia. Aldi berean biziartekoak eta aldi baterakoak diren usufruktuetan, jabetza soila baloratzeko, aurreko erregeletatik hari baliorik txikiena ematen dion erregela aplikatuko da.

Ondorengo usufruktuetan jabetza soilaren balioa kalkulatzeko, portzentaje handieneko usufruktua hartuko da aintzat; usufruktu hori amaitzean jabe soilak pagatu eginen du jabetza soilak izandako balio gorakadagatik dagokiona, eta horrela gainerako usufruktuak amaitzean ere. Arau bera aplikatuko zaio aldi berean bi pertsonaren edo gehiagoren alde eratutako usufruktuari, baina jabaria finkatzeagatiko likidazioa azkena hiltzen denean baizik ez da eginen.

Usufruktua pertsona juridiko baten alde eratua bada, letra honetako lehen eta laugarren lerrokadetan ezarritako erregelak aplikatuko dira pertsona fisiko bati egotzitako jabetza soilaren balioa zehazteko. Usufruktuaren iraupena zehaztugabea denean, ondasunei egotzitako balio osoaren 100eko 60ko balioa emanen zaio usufrutuari.

b) Erabiltzeko eta bizitzeko eskubide errealen balioa kalkulatzeko, eskubide horiek kargatzen zituzten ondasunen 100eko 75ari aldi baterako edo biziarteko usufruktuen balorazioari dagozkion arauak aplikatuko zaizkio, kasuan kasuan.

c) Hipotekak, bahiak eta antikresiak obligazioaren edo kapital bermatuaren zenbatekoan baloratuko dira, interesengatik, kalte-ordainengatik ez betetzeagatiko zigorrengatik edo antzeko kontzeptuengatik aseguratzen diren zenbatekoak ere barne direla. Bermatutako zenbatekoa espresuki agertzen ez bada, kapitala eta hiru urteko interesa hartuko da oinarritzat.

d) Aurreko letretan sartzen ez diren eskubide errealak, parteek eratu zituztenean itundutako kapital, prezio edo balioaren aldera egotziko dira, urteko errenta edo pentsioko dirua legezko interesean kapitalizatzetik heldu dena bera edo handiagoa izaten bada; bestela azken hori hartuko da.

e) Errentamenduetan kontratuak irauten duen guztian pagatu beharreko zenbateko osoa hartuko da oinarri; espresuki agertzen ez bada, sei urte kontatuta eginen da likidazioa, denbora horretatik aurrera segitzen baldin badu emendiozko likidazioak egitea ezertan galarazi gabe; hiri finkak errentatzeko nahitaez luzatu beharreko kontratuetan, gutxienez hiru urteko iraupena kontatuko da.

f) Biziarteko edo aldi baterako pentsioen zerga-oinarria unean uneko finantza balio aktuarialaren araberakoa izanen da. Pentsioaren zenbatekoa diru-unitatetan zenbatzen ez bada, balio hori ondorio askotarako errenta-adierazle publikoaren urteko zenbatekoaren arabera kalkulatuko da (IPREM).

g) Obra, zerbitzu edo hornidura kontratu batetik kontratuaren adjudikaziodunari sortzen zaizkion eskubideak kostu bidez eskualdatzean, prezio itundua hartuko da oinarri, eta prezio hori espresuki finkatu ez bada edo txikiagoa bada, kontratuaren gai den eta eginkizun dagoen prestazioaren prezioaren 100eko 6.

h) Landa finken erdirako kontratuetan, lurralde kontribuzioan kontratu-gai den finkari egozten zaion katastroko balioaren 100eko 2a hartuko da oinarri, eta fabrika edo industrietarako kontratuetan, berriz, aurreko biurtekoan izandako batez besteko onuraren herena bider, kasu bietan, kontratuak irauten duen urte kopurua.

i) Mailegu-hartzailearen berme pertsonala beste bermerik ez duten maileguetan, fidantza bidez aseguratuetan eta zorra aitortzeko kontratuetan, obligazioaren kapitala eta gordailu ordainduko kontratuetan, gordailatu den zer horren balioa.

Kreditu kontuetan, mailegu-hartzaileak benetan erabili duena.

Bahi, hipoteka edo antikresi bidez bermatutako maileguetan, idatz-zati honetako c) letran adierazten dena begiratuko da.

j) Fiantzetan, bermatutako kapitala hartuko da oinarri."

Sei._10. bis artikulua gehitzea.

"10. bis artikulua.

Epaitegi-enkantearen bidez egiten diren eskualdaketetan, eta errematea adjudikatu zaion posturagileak enkantean ari zela lagatzeko eskubidea erabili badu, enkantea gobernatzeko araudiak agintzen duen moduan, eskualdaketa bakarra izan dela juzgatu eta likidatuko da lagatzailearen alde. Enkantea izan eta gero deklaratzen bada postura hori lagatzeko egin dela, bi eskualdaketa izan direla juzgatuko da: bata errematearen adjudikaziodunaren alde eta, beste bat, errematearen lagatzailearen alde, eta biak bereizita likidatuko dira."

Zazpi._Artikulu berri bat, 10. ter, gehitzea.

"10. ter artikulua.

Eraikinen bat gainean duten orubeak salerosi edo beste edonola kostu bidez eskualdatzen direnean, zerga- oinarritzat bai lurzorua bera eta bai zoru gainekoa hartuko da, non eta eskualdatzaileak ez duen gaineko hori erreserbatu edo erostunak frogatzen ez duen obretarako lizentzia berak eskatu zuela eta bere izenean eman ziotela."

Zortzi._11. artikulua.

"11. artikulua.

1. Kostu bidez zatikatutako jabaria finkatzean, zatikatze hori aurreikusitako epea bete delako edo usufruktuduna hil delako gertatzen bada, jabe soilak kasuko zerga pagatu gabe duen jabetza osoaren balioaren portzentajea pagatu beharko du, jabetza soila eskuratu zuen kontzeptu eta titulu berberengatik, eta indarra duten zerga-tasen arabera eta ondasunak finkatzea gertatzen denean duten balioaren arabera.

Finkatze hori beste negozio juridiko batengatik gertatzen bada, jabe soilari eskatuko zaio aurreko lerrokadan aurreikusten diren likidazioetan handiena eta usufruktua amaitzea ekarri duen negozio juridikoari dagokiona.

Usufruktuari uko egiten bazaio, ukoa hutsa eta soila bada ere, zergari dagokionez usufruktudunak jabe soilari egiten dion dohaintza dela juzgatuko da.

Finkatzea usufruktudunarengan gertatzen bada, harexek pagatuko du jabetza soila eskuratzeko bide izan den negozio juridikoari dagokion likidazioa, finkatze unean jabetza horrek zuen balioa oinarri hartuta.

Finkatzea usufruktuaren eta jabetza soilaren eskubideak batera eskuratu dituen hirugarren batengan gertatzen bada, eskuratze horiei dagozkien likidazioak besterik ez dira eginen.

Kostu gabe zatikatutako jabaria finkatzeko, Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren arauak hartuko dira aintzat.

2. Erabiltzeko eta bizitzeko eskubideak eskuratzen dituenak, eskuratzean pagatuko du zerga, bere tituluaren izaera juridikoa zein den, eskubide horien balioaren aldera, eta kontzeptu horretan egiten den likidazioaren oinarria kendu eginen da usufruktudunari edo, usufruktudunik ez badago, jabe soilari egiten zaionetik.

Erabiltzeko edo bizitzeko eskubideak amaitzean usufruktudunari eskatuko zaio zerga (halakorik badago), usufruktuaren balioan izandako gehikuntzagatik, eta halako usufrukturik ez badago, jabe soilari eginen zaio eskubide horiek berak amaitzeari dagokion likidazioa. Usufruktua erabiltzeko eta bizitzeko eskubideak baino lehen amaitzen bada, jabe soilak pagatuko du usufruktu eskubide hori amaitzeagatik gertatu den partezko finkatzeari dagokion likidazioa, bere jabetza soilaren balioan izandako gehikuntzagatik.

3. Zergapeko promesa eta kontratu aukerak horien balio berekotzat joko dira, eta itundutako prezioa hartuko da oinarri. Halakorik ez badago, edo prezio hori txikiagoa izaten bada, kontratu horiei aplikatzekoa den oinarriaren 100eko 5a.

4. Ondasun eta eskubideak atzera eskuratzeko itunaren pean eskualdatzen direnean, prezio deklaratua hartuko da oinarri, prezio hori ondasun eta eskubide horien balio egiaztatuaren bi heren edo gehiago baldin bada. Atzera eskuratzeko eskubidea eskualdatzen denean, balio horren herena hartuko da aintzat, non eta prezio deklaratua handiagoa ez den.

Atzera eskuratzeko eskubidea erabiltzen bada, atzera eskuratutako ondasun eta eskubideen balio egiaztatuaren bi herenak hartuko dira oinarri, betiere ostera lagatzearen prezioaren parekoa edo handiagoa baldin bada.

Atzera eskuratzeko eskubidea amaitzen denean, estipulatutako edo legeak agindutako epea iragateagatik, ondasun eta eskubideen eskuratzaileari edo haren kausadunei eginen zaie kasuko likidazio osagarria, eta hartarako oinarri hartuko da lehendik egindako likidazioaren oinarriaren eta ondasunen balio egiaztatu osoaren arteko aldea, alderik badago.

Atzera eskuratzeko eskubidea estipulatutako epea iragan ondoren erabiltzen bada, eta betiere kontratuaren datatik hogei urte iragan badira, eskualdaketa berriaren kontzeptuan likidatuko da zerga.

Atzera eskuratzeko eskubidea erabiltzea zilegi den epea luzatzea ez da zergapean egonen "kostu bidezko ondare eskualdaketa" kontzeptuan, Testu Bategin honetako 22.2. artikuluak agintzen duena ezertan galarazi gabe.

Atzera eskuratzeko eskubidea baloratu behar den beste kasuetan, eskubideak eragiten dien ondasun eta eskubideen balio osoaren herena dela juzgatuko da, non eta prezio deklaratua handiagoa ez den.

5. Zentsu enfiteutikoak eta erreserbazkoak eratzerakoan, kontzeptu horrengatiko likidazioa ezertan galarazi gabe, ondasunak beren balioaren aldera lagatzeari dagokion likidazioa eginen da, kapitala haien arabera kalkulatuta.

6. Transakzioetan, auzigai diren ondasunak edo eskubideak adjudikatu, deklaratu edo aitortzen diren tituluaren arabera eginen da zergaren likidazioa, eta halako titulurik ageri ez bada, kostu bidezko eskualdaketa kontzeptuan.

Transakzio batean tarte dabiltzalarik auzigaiaz kanpoko prestazioak, hala nola pentsio eraketak, eskubide errealen aitormena, eskudiruzko entregak, ondasun truke edo permutak edo bestelakoak, eta horiek partez nahiz osorik aldatzen badituzte transakziopeko ondasunak edo eskubide errealak, demanda hastean bazen tituluaren edo egintzaren izaera, egintza edo titulu hori alde batera utzi eta oinarria finkatzeko aurreko kontzeptuari dagokiona hartuko da, aldaketa osorikakoa bada eta, parte batekoa bada, berriz, aldatutako parteari dagokiona, aldatu gabeko parteari dagokiona bere hartan utzita.

Transakzioaren ondorioz auzigai diren ondasun eta eskubideak lehengo jabearen esku gelditzen badira, auzian aurkeztutako tituluaren arabera, ez da zerga eskatuko frogatzen bada titulu hargatik pagatu zela edo zergak indarrik ez zuen garaian egin zela eskuraketa.

Zergari dagokionez, transakzio bat transakziotzat hartzeko, nahitaez behar du kasuko demanda ohikoa hasi ondoren egina. Hortaz, kontua ez bada oraindik erabat auzigai bihurtu eta eskubide aitormena edo lagapena parteen arteko hitzarmen publikoz edo pribatuz egiten bada, (aurreko prozedura judizialak hastearen ondorio ez diren hitzarmenak, alegia) egintza horiek kontratuaren arabera egin diren kontzeptu juridikoagatik eginen da likidazioa, zein ere izan parteek transakzioaren oinarritzat alegatu zuten titulua.

7. Ondasunak biziarteko edo aldi baterako pentsioen truke lagatzen direnean, lagatzaile eta pentsiodunaren kontu eginen dira kasuko likidazioak likidazio oinarri osoaren gainean, lagapenean pentsio-oinarri izan zen kapitala kendu gabe.

Lagapenerako hartzen den zerga-oinarria pentsioarena baino 100eko 20 eta 12.000 euro handiagoa denean, ondasunen lagapen-hartzailearen konturako likidazioa bi oinarriok bat egiten duten balioaren aldera eginen da eta bien arteko aldearen arabera beste bat eginen zaio dohaintza kontzeptuan.

8. Fidantza, bahi, antikresi edo bestelako berme erreal batez bermatutako maileguak eratzen direnean, mailegu kontzeptuan baizik ez da zergarik ordaindu behar izanen, betiere bermearen eratzea mailegua ematearekin batera egiten bada edo maileguaren ematean ondoren bermea eratzea aurreikusita badago.

Mailegu pertsonal gisa likidatuko dira kreditu kontuak, zor aitormena eta gordailu ordaindua.

9. Azalera-eskubidearen eta antzeko eskubideen zerga-oinarria zehazteko, Testu Bategin honen 19. artikuluko a) letran aldi baterako usufruktuari buruz ezartzen diren arauak aplikatuko dira.

10. Bahi, hipoteka edo antikresi bidezko hartzekodunaren eskubideetan subrogatzea eskubide eskualdaketatzat hartuko da, eta Testu Bategin honen 8. artikuluko 1. idatz-zatiko d) letran ezarri den tasan ordainduko da zerga.

11. Kredituak, eskubideak edo akzioak eskualdatzen direnean ondasun jakinak eta estimatzeko modukoak bereganatzeko, ondasun eta eskubide horien beren kontzeptu eta tasa berberetan eskatuko da zerga."

Bederatzi._20. artikulua.

"20. artikulua.

1. Kopuru edo gauza baloragarria zuzeneko helburu duten eskitura publikoen lehenbiziko kopietan balio deklaratua hartuko da oinarri, Administrazioaren egiaztapena ezertan galarazi gabe.

2. Egintza gai baloragarririk gabekoa dela juzgatuko da baldin eta indarraldi guztian, bai eta iraungitzean ere, ezin bada oinarriaren zenbatekoa finkatu. Oinarri hori ezin bada egintza egiten denean finkatu, gai ez baloragarrien kasuan bezala eskatuko da zerga, zenbatekoa finkatzen denean likidazioa osatzea ezertan galarazi gabe."

Hamar._20. bis artikulua gehitzea.

"20. bis artikulua.

1. Bermearen eskubide errealetan eta mailegu bermedunak jasotzen dituzten eskrituretan, bermatutako obligazio edo kapitalaren zenbatekoak osatuko du zerga-oinarria. Haren barnean egonen dira interesengatik, kalte-ordainengatik, ez betetzearen ondoriozko zigorrengatik edo antzeko kontzeptuengatik aseguratzen diren zenbatekoak ere. Bermatutako zenbatekoa espresuki agertzen ez bada, kapitala eta hiru urteko interesa hartuko da oinarritzat.

Hipoteken edo beste edozein berme-eskubideren geroratze eta maila hobetzean, maila okertzen duen eskubideari atxikitako erantzukizun osoak eratuko du zerga-oinarria. Maila berdintzerakoan, lehenbizi ezarritako berme-eskubideari dagokion erantzukizunaren zenbateko osoaren arabera zehaztuko da zerga-oinarria.

2. Akta notarialetan 20. artikuluan eta aurreko idatz-zatian agindu dena begiratuko da, protestokoetan izan ezik, horietan zerga-oinarria protestatutako efektuaren edo protestoa sortu duen zenbatekoaren balio nominalaren herena izanen baita.

3. Obra berria deklaratzeko eskrituren zerga-oinarria deklaratzen den obra berriaren balio errealak osatuko du.

4. Jabetza horizontaleko erregimenaren peko eraikinen eratze eskrituren zerga-oinarrian obra berriaren balio erreala eta lurraren balio erreala sartuko dira.

5. Finkak batu, erantsi eta bereizteko eskrituretan, kasuan-kasuan batutako finken balioak, handiagoko bati erantsitako finkaren balioak eta beste batetik berezi den finkaren balioak osatzen dute zerga-oinarria."

Hamaika._21. artikuluari lerrokada bat gehitzea.

"Bermedun mailegua eratzeko eskriturak direlarik, mailegu-hartzailea hartuko da erostuntzat."

Hamabi._23. bis artikulua gehitzea III. tituluko II. kapituluaren 4. sekzioari.

"23. bis artikulua.

1. Akzioak jaulkitzeagatiko sariez soilik osatutako erreserben kontura egindako kapital gehikuntza dokumentatzen duen eskritura notarialaren lehenbiziko kopiak, "sozietate eragiketa" kontzeptutik libreak, Testu Bategin honetako 22.2. artikuluak aipatzen duen "egintza juridiko dokumentatuen" karga gradualean izanen du zerga.

2. Sozietatearen helburua partez nahiz osorik aldatzeagatik egindako sozietate aldaketa bat dokumentatzen duen eskrituraren lehenbiziko kopiak, sozietateak lehenago izaten zituen jarduerekin lotura izan ala ez izan, aldaketa "sozietate eragiketa" kontzeptutik libre delarik, ez du zergarik izanen aipatu "egintza juridiko dokumentatuen" karga gradualean.

3. Sozietatea luzatzeko "sozietate eragiketa" kontzeptutik libre diren eragiketak jasotzen dituzten eskrituren lehenbiziko kopiak, "egintza juridiko dokumentatuen" karga gradualean izanen dute zerga eta oinarritzat sozietateak erabakia hartu zuen unean zeuzkan ondasun likidoak hartuko dira.

4. Kapital gutxitzearen eskrituraren lehenbiziko kopiak ere, gutxitze horrek ez badu ondasun eta eskubideak bazkideei itzuli beharra ekartzen eta ez likidaziorik sortzen "sozietate eragiketa" kontzeptuan, ez du zergarik izanen "egintza juridiko dokumentatuen" karga gradualean.

5. Akzioen ordezkaritza modua dokumentatzen duten eskrituren lehenbiziko kopiak, tituluetatik kontuko idatzoharretara pasatuz edo alderantziz, ez dira "egintza juridiko dokumentatuen" karga gradualaren azpiko izanen."

Hamahiru._33. artikuluari lerrokada bat gehitzea.

Enbargoaren idatzoharretako zerga-oinarria ez da inoiz izanen enbargatu diren ondasunen balio errealetik gorakoa, eta ez enbargoaren idatzoharra sortu duen zenbatekoaren zenbateko osotik gorakoa ere."

Hamalau._35. artikulua. I. B).10.

"10. Bigarren mailako balore-merkatu ofizial batean negoziaziorako onartu diren edo onartu ez diren baloreen eskualdaketa, Baloreen Merkatuari buruzko 24/1988 Legearen 108. artikuluan ezarritako salbuespenekin, horiek kostu bidezko ondare eskualdaketen modalitatean izanen baitute zerga, aipatu artikuluan zehaztutako baldintzetan."

Hamabost._37.2 artikulua.

"2. Ondasunen eskuraketaren eraginkortasuna baldintza, termino, fideikomiso edo beste zeinahi mugaketaren bat dela bide etenda dagoenean, mugaketa horiek desagertzen diren egunean egintzat joko da eskuraketa, eta data hori hartuko da aintzat bai ondasunen balioa finkatzeko bai zerga-tasak aplikatzeko."

Hamasei._39.2 artikulua.

"2. Subjektu pasiboek, zerga aitorpena aurkezten dutenean, dagokien zerga-zorra zehaztu beharko dute autolikidazioa eginez eta araudiak ezarritako toki, modu eta epeetan horren dirusarrera eginez."

Hamazazpi._40. bis artikuluari 5. idatz-zatia gehitzea.

"5. Auzitegi organoek, bankuek, aurrezki kutxek, elkarteek, sozietateek, funtzionarioek, partikularrek eta beste entitate publiko nahiz pribatu guztiek, ez dute erabakiko ondasunak titularra ez beste norbaiti entregatzea aurrez frogatu ez bada zerga pagatu dela, salbuetsita zegoela edo libre zegoela, non eta Administrazioak hartarako baimena eman ez duen."

Hemezortzi._41.1 artikulua, hirugarren lerrokada.

"Egintza edo kontratuak irabaziak sortu baditu, egindako likidazioa zuzendu eginen da, hartarako oinarri hartuz aldi bateko usufruktuaren balioa, Testu Bategin honetako 7. artikuluak agindu bezala kalkulatua, egintza edo kontratuak iraun duen denboraren arabera, edo jaso den prezio zatiaren zenbatekoaren arabera baldin eta, kontratuaren izaeragatik, ezinezkoa bada usufruktua izan dela juzgatzea, eta zergadunari likidazio horren eta lehengoaren artean haren alde ateratzen den diferentzia itzuliko zaio."

Hemeretzi._Laugarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Sociedad de Promoción de inversiones e infraestructuras de Navarra S.A. sozietateak zerga-onura hauek izanen ditu:

a) Kapitala eratu eta gehitzeko sozietatearen eragiketetarako salbuespena.

b) Xedeak betetzeko egiten dituen jesapenen jaulkipeneko eragiketetarako salbuespena.

c) Xedeak betetzeko egiten dituen lur eta ondasun eskuraketen eragiketetarako salbuespena.

d) Maileguak, kredituak edo abalak bermatzeko sozietatearen alde ematen diren berme mota guztien gaineko zergarako salbuespena."

5. artikulua. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra.

2007ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, jarraian ematen diren Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko arauek honako testua izanen dute:

Bat._27.2 artikuluari bigarren lerrokada bat gehitzea.

"Erregelamendu bidez zehaztuko da erregistro liburuak aldizka eta baliabide telematikoak erabiliz zein kasutan aurkeztu behar diren."

Bi._29.3 artikulua.

"3. Foru lege honen 30. artikuluko 4. idatz-zatian xedatutakoa izan ezik, zordunak borondatezko ordainketa egiteko aldian daukan zerga-zor osoraino iritsiko da erantzukizuna. Borondatezko ordainketa egiteko epea iragan eta erantzuleak dirusarrerarik egin ez badu, ordainarazpen aldia hasiko da eta zorra, bidezkoak diren errekargu eta interesekin batera, premiamendu bidez eskatuko da.

Erantzukizuna ez da zehapenetara iritsiko, foru lege honetan edo beste batean ezartzen diren salbuespenekin."

Hiru._29.4 artikulua.

"4. Betiere, zerga-zorra ordaintzera behartzeko administrazio-ekintza erantzuleei iragateko, beharrezkoa da administrazio-egintza bat, zeinean, interesatuari entzunaldia eman ondoren, erantzukizuna deklaratu eta haren zenbaterainokoa zein den zehaztuko baita.

Egintza hori jakinarazi eginen zaie, likidazioaren elementu funtsezkoak adieraziz, erregelamendu bidez finkatzen den moduan, eta ordutik aurrera zordun nagusiaren eskubide guztiak izanen dituzte.

Erantzukizuna adierazteko akordioaren kontrako erreklamazio edo errekurtsoaren bidez, gaitzen duen egintzaren aurrekontuaz gainera, aurrekontu horretako likidazioak ere aurkatzen ahalko dira. Errekurtso edo erreklamazio horien ondorioz, ezin izanen dira berrikusi beste zergadunentzat irmo bilakatu diren likidazioak, ezpada errekurtsoa edo erreklamazioa aurkeztu duen erantzulearen beharkizunaren zenbatekoa.

Dena dela, foru lege honen 30. artikuluaren 4. idatz-zatian ezarritako kasuetan, aurrekontu horrek hartzen dituen likidazioak ezin izanen dira aurkatu, erantzukizunaren zenbateko osoa baizik."

Lau._30. artikuluari 4. idatz-zatia gehitzea.

"4. Ondoren aipatzen diren pertsona edo entitate hauek tributu zorraren eta, bidezkoa bada, tributu arloko zehapenen erantzule subsidiarioak izanen dira, eta ordainarazpen aldiko errekargua eta berandutza-interesak ere ordaindu beharko dituzte, Zerga Administrazioak bahitu edo besterentzen dituen ondasunen edo eskubideen balioa berdindu arte:

a) Zerga Administrazioaren lana galarazteko asmoz, pagatzera behartutakoaren ondasunak edo eskubideak eskualdatzen edo ezkutatzen dituztenak edo horretan laguntzen dutenak.

b) Beren erruz edo zabarkeriaz bahitzeko aginduak betetzen ez dituztenak.

c) Bahituraren edo beste aurreneurri edo berme baten jakitun izanda, bahitutako ondasun edo eskubideen altxaketa edo kautelazko neurri baten edo berme baten xede diren ondasun eta eskubideen altxaketa onartzen dutenak edo eginkizun horretan laguntzen dutenak.

d) Zordunaren ondasunak gordetzen dituzten pertsona edo entitateak, bahituraren jakinarazpen jaso ondoren, ondasunen ostentzea onartzen edo eginkizun horretan laguntzen dutenak."

Bost._31. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatiak.

"1. Zilegi izanen da pertsona fisiko nahiz juridikoak eta foru lege honetako 25. artikuluak aipatzen dituen erakundeak ustiategi eta jarduera ekonomikoetan aritzearen ondorioz sortzen diren tributu zor eta erantzukizunak, edozein arrazoi dela kausa, hurrengo titular edo erabiltzaile bihurtzen direnei eskatzea, legedi zibilak herentzia eskuratzeko xedatzen duena ezertan galarazi gabe.

Erantzukizun mota hau ez zaie aplikatuko zordun konkurtsatu batenak ziren ustiapen edo jarduera ekonomikoen titulartasunaren erosleei, erosketa konkurtso prozedura baten bidez egin baldin bada.

2. Erantzukizuna ustiapen eta jardueretan aritzeagatik sortzen diren zorretara hedatuko da, likidatuetara zein likidatu gabekoetara, are horietatik ateratako errentetara ere. Zor diren konturako diru-sarrerak eta egindako edo egin beharreko atxikipenak ez ordaintzetik datozen obligazio guztietara ere hedatuko da, hala nola ezarritako edo ezartzen diren zehapenetara."

Sei._32. artikulua.

"1. Tributu arloko arau-hauste bakunen eta -pertsona juridikoek egindako arau-hauste larrien kasuan- tributu zor osoaren erantzule subsidiario izanen dira horien izatezko edo eskubidezko administratzaileak, hautsitako tributu obligazioak betetzeko haiei dagozkien ekintza beharrezkoak egin ez badituzte, haien menpekoek obligazioak ez betetzea onartu badute edo arau-hauste horiek ahalbidetu dituzten erabakiak hartu badituzte.

Halaber, eta edozein kasutan, beren jarduerari utzi dioten pertsona juridikoek betetzeko dituzten tributu obligazioen erantzule subsidiarioak haien izatezko edo eskubidezko administratzaileak izanen dira.

Agindu honetan aurreikusten denak ez die ezertan eragiten tributuei buruzko legedia indardunak aurreikusten dituen beste erantzukizun kasuei.

2. Kasuan kasuko konkurtso-administrazioaren partaideak erantzule subsidiario izanen dira, baita sozietate eta entitateen likidatzaileak oro har, egoera horien aurretik sortutako tributu beharkizunak oso-osorik betetzeko behar ziren kudeaketak zabarkeriagatik edo asmo txarrez egin ez bazituzten. Egoera horien ondotik eskatzen diren tributu beharkizunei eta ezartzen diren zehapenei dagokienez, administratzaile gisa erantzunen dute, administrazio eginkizunak esleituak dituztenean.

3. Ondoko hauek ere erantzule subsidiarioak izanen dira:

a) Pertsona juridikoen benetako kontrola, erabatekoa edo partziala, zuzenean edo zeharka duten pertsona edo entitateak, edo haiekin batera aritzeko asmoa dutenak, betiere frogatzen baldin bada pertsona juridikoak gehiegikeriaz edo iruzurrez sortu edo erabili direla Ogasun publikoaren aurrean dagoen ondare-erantzukizun unibertsala saihesteko, eta pertsonen edo esfera ekonomikoen bakartasuna badago edo ondare-nahasketa edo desbideraketa. Erantzukizuna eskatzen ahal diren tributu zorretara eta pertsona juridiko horiei ezartzen ahal zaizkien zehapenetara hedatuko da.

b) Tributudunek osorik edo parte batean kontrolatzen dituzten pertsona edo entitateak edo tributudun horiekin batera aritzeko asmoa erakutsi dutenak, tributudun horien tributu beharkizunengatik, frogatzen baldin bada pertsona edo entitate horiek gehiegikeriaz edo iruzurrez sortu edo erabili direla Ogasun publikoaren aurrean dagoen ondare-erantzukizun unibertsala saihesteko, eta pertsonen edo esfera ekonomikoen bakartasuna badago edo ondare-nahasketa edo desbideraketa. Horrelako kasuetan, erantzukizuna zehapenetara ere hedatuko da.

Zazpi._44.1. artikulua.

"1. Zerga Administrazioak zilegi izanen du errenta, produktu, ondasun eta zergapeko egintzaren beste elementuen balioa egiaztatzea honako bide hauek erabiliz:

a) Etekinen kapitalizazioa edo egozpena egitea tributu bakoitzaren foru legeak ezartzen duen ehunekoari.

b) Estimazioa erregistro ofizial fiskaletan agertzen diren balioen arabera.

Ondasun higiezinen kasuan, ondasun horiek baloratzeko erreferentzia gisa hartuko den erregistro fiskal ofiziala Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroa izanen da.

c) Merkatuko prezio batez bestekoak.

d) Espainiako nahiz atzerriko merkatuetako kotizazioak.

e) Administrazioko perituen irizpena.

f) Aseguru-kontratuetako polizetan ondasunei esleitutako balioa.

g) Hipotekatutako finken tasazioan esleitutako balioa, hipotekei buruzko legedian ezarritakoari jarraikiz.

h) Erregelamenduz ezartzen den epean egindako ondasun horren beste eskualdaketetan deklaratutako prezioa edo balioa, inguruabarrak kontuan harturik.

i) Zerga Administrazioak lehenago egiaztatutako balioekin konparatzearen ondoriozko balioa.

j) Perituen alde biko tasazioa.

k) Tributu bakoitzaren foru legeak zehazten duen beste edozein bide."

Zortzi._50.2. artikulua.

"2. "Honako hauek ere, zein bere kasuan, tributu zorraren osagai izanen dira:

a) Oinarri edo kuoten gainean legez eska daitezkeen errekarguak, dela Foru Komunitatearen alde edo beste ente publiko baten alde.

b) Foru lege honetako 52. artikuluko 3. idatz-zatian aurreikusten diren errekarguak.

c) Berandutza-interesa; alegia, interes horren sortzapenaldian diruak duen legezko interes indarduna, 100eko 25ean gehitua, foru legeak beste zerbait agintzen ez badu.

d) Ordainarazpen aldiko errekarguak.

e) Diruzko zehapenak."

Bederatzi._52.3.c) artikulua, bigarren lerrokada.

"Errekargu horiek ordainarazpen aldiko errekarguekin bateragarriak izanen dira, baldin eta tributua ordaintzera beharturik daudenek ez badute dirua sartzen aitorpen-likidazioa edo epetik kanpoko autolikidazioa aurkeztearekin batera."

Hamar._62. artikulua.

"62. artikulua. Kredituen lehentasuna.

1. Foru Komunitateak lehentasuna izanen du mugaeguna pasa duten eta pagatu ez diren tributu kredituak kobratzeko, betiere baldin beste hartzekodunak ez badira kredituen gaineko jabari eskubide, bahi eskubide edo hipoteka eskubide baten jabe edo kasuan kasuko erregistroan inskribatutako beste eskubide erreal baten jabe Foru Komunitatearen eskubidea hartan berean jaso baino lehenagotik, foru lege honetako 63. eta 64. artikuluetan xedatzen dena ezertan galarazi gabe.

2. Konkurtsorako hitzarmena izanez gero, hitzarmenaren xedeko tributu-kredituak, konturako ordainketak egin beharrari dagozkionak barne, Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legean ezarritakoaren menpe izanen dira."

Hamaika._70.1.c) artikuluari lerrokada bat gehitzea.

"Hidrokarburoei buruzko estatuko araudian adierazita dagoen tributu arloko arau-hauste larriaren zehapena jartzeko, hots, arautegian dauden debeku eta mugak ez errespetatzearen ondoriozkoak jartzeko, Zerga Berezien, Aseguru-sarien gaineko Zergaren eta Tasen Atala izanen da organo eskuduna."

Hamabi._116. artikuluari 4. idatz-zatia gehitzea. Orain arte 4. idatz-zatia dena 5. idatz-zatia izanen da.

"4. Borondatezko epean ordainketa geroratu, zatikatu edo konpentsatzeko eskaera aurkeztuz gero, espediente horiek tramitatu bitartean ezin izanen da ordainarazpen aldia hasi.

Isun baten kontra errekurtso edo erreklamazioa behar den moduan eta epean aurkeztuz gero, ordainarazpen aldia ezin izanen da hasi harik eta zehapena administrazio bidean irmo bilakatu eta borondatez ordaintzeko epea bukatu arte."

Hamahiru._117. artikulua.

"117. artikulua. Diru-bilketa ordainarazpen aldian.

1. Ordainarazpen aldia hastearekin batera, epe horri dagozkion berandutza-interesak eta epe horretako errekarguak ordaindu beharko dira.

Ordainarazpen aldiko errekarguak hiru motakoak dira: ordainarazpen aldiko errekargua, premiamendu errekargu murriztua eta premiamendu errekargu arrunta.

Errekargu horiek bateraezinak dira eta borodantezko epean sartu ez den zorretik abiatuta kalkulatzen dira.

2. Ordainarazpen aldiko errekargua 100eko 5ekoa izanen da eta ordainarazpenaldia hasi ondoren baina premiamenduzko probidentziaren jakinarazpena jaso baino lehen ordaintzen den zorrari aplikatuko zaio.

3. Premiamendu errekargu murriztua 100eko 10ekoa izanen da eta premiamenduzko prozedura hasteko oinarri izan diren zorrak ordaintzeko erregelamenduz ezarritako epea bukatu baino lehen ordaindutako zorraren gainean aplikatuko da.

4. Premiamendu errekargu arrunta 100eko 20koa izanen da eta artikulu honetako 2. eta 3. idatz-zatietan adierazitako inguruabarrak gertatzen ez direnean aplikatuko da.

5. Premiamendu errekargu arrunta berandutza-interesekin bateragarria da. Ordainarazpen aldiko errekargua edo premiamendu errekargu murriztua aplikagarri direnean, ez dira ordainarazpen aldia hasi zenetik sortutako berandutza-interesak eskatuko, baldin eta premiamenduzko prozedura hasteko oinarri izan diren zorrak ordaintzeko ezarritako erregelamenduzko epea bukatu baino lehen ordaintzen badira.

6. Ordainarazpen aldia behin hasita, Zerga Administrazioak likidatutako edo autolikidatutako zorren diru-bilketa, foru lege honen 116.3 artikuluan aipatzen dena, eginen du, pagatzera behartuta dagoenaren ondarearen gaineko premiamenduzko prozedura bidez.

7. Premiamenduzko prozedura zordunari jakinarazi beharreko probidentziaren bidez hasiko da, zeinean ordaindu gabe dagoen zorra zenbatekoa den jakinarazi eta ordaintzeko eskatuko baitzaio, ordainarazpen aldiko errekarguarekin eta berandutza-interesekin batera.

Zordunak ez badu erregelamenduz ezarritako epean pagatzen, ondasunak bahituko zaizkio, eta horrela ohartaraziko zaio premiamenduzko probidentzian.

8. Premiamenduzko probidentzia organo eskudunak eginen du eta premiamenduzko prozedurari hasiera emateko nahikotzat hartuko da. Ordaintzera behartuta daudenen ondasun eta eskubideen kontra jotzeko, epaitegietako epaiek adina indar izanen du.

9. Zordunak ordaindu beharko ditu premiamenduzko prozeduraren kostuak."

Hamalau._119. artikuluko 3. eta 4. idatz-zatiak.

"3. Legeak, prozeduraren izaera kontuan hartuta, kredituak kobratzeko ezarri duen lehentasun hurrenkera errespetatzea galarazi gabe, tributuen bilketarako premiamenduzko prozedurari ordainarazteko beste prozedura batzuk metatzen bazaizkio _singularrak nahiz unibertsalak, judizialak nahiz judizialak ez direnak_, prozedurarekin trabatutako ondasunak ordainarazteko lehentasuna ondoko arauen arabera zehaztuko da:

a) Ordainarazteko beste prozesu edo prozedura bereziekin bat eginez gero, premiamenduzko prozedurak izanen du lehentasuna, horren barnean egiten den bahitura lehenagokoa bada. Horretarako, ondasuna edo eskubidea bahitzeko eginbidearen datari begiratuko zaio.

b) Premiamenduzko prozedura ordainarazpen prozesu edo prozedura konkurtsalekin edo unibertsalekin batera suertatzen bada, premiamenduzko prozedurak izanen du lehentasuna prozedura horren barrenean bahitu diren ondasunak edo eskubideak ordainarazteko, baldin eta premiamenduzko probidentzia konkurtsoaren deklarazioaren eguna baino lehen egin bada.

Zordunen konkurtsoa deklaratuz gero, Konkurtsoei buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legeari eta, bidezkoa bada, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeari segituko zaio, baina horrek ez du galaraziko behar den premiamenduzko probidentzia egitea eta ordainarazpen aldiko errekarguak sortzea, konkurtsoa bukatu baino lehen horretarako baldintzak gertatuz gero.

4. Tributu kredituen lehentasunezko izaerak prozesu konkurtsaletan abstenitzeko eskubidea ematen dio Nafarroako Foru Komunitateari. Hala ere, zilegi izanen du prozesu konkurtsaletan akordioak eta hitzarmenak sinatzea eta zordunarekin zorra ordaintzeko baldintza bereziak adostea, zordunarekin bat etorriz eta berme egokiak ezarriz. Baldintza horiek ezin dira zordunarentzat hobeak izan prozesu judizialari bukaera ematen dion hitzarmenean edo akordioan zehazten direnak baino. Lehentasun hori konkurtsoei buruzko legedian jasota dagoen bezala erabiltzen ahalko da. Era berean, zilegi izanen da kreditu horiek tributuei buruzko arauetan aurreikusita dagoen bezala konpentsatzea.

Aurreko lerrokadan aipatutako akordio eta hitzarmenak adostu eta sinatzeko, Zerga Administrazioko organo eskudunaren baimena baizik ez da eskatuko."

6. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legea.

2007ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeko ondoko artikuluek honako testu hau izanen dute:

Bat._11 artikulua. Lehenengo lerrokada.

"Tasak ordaintzetik salbuetsirik daude Nafarroako Foru Komunitatea, Nafarroako toki entitateak, Estatua, lurraldeko gainerako ente publikoak eta horien menpeko erakunde autonomoak. Zilegi da salbuespena kasu batzuetan aplikatzeko baldintza jartzea."

Bi._VI. tituluan beste kapitulu bat gehitzea, III.a hain zuzen, eta bertan beste artikulu bat, 60 bis artikulua.

"III. KAPITULUA

Aseguruetako bitartekoen eta berraseguruetako artekarien Erregistroan inskribatu eta ziurtagiriak egiteko tasa

60. bis artikulua.

1. Zergapeko egintza.

Zergapeko egintza ondoren aipatzen diren inskripzioak eta ziurtagiriak egitea da:

a) Aseguru agente lanetan edo banka-aseguruen operadore lanetan aritzen direnak, esklusiboak izan ala beste batzuei lotuak, Aseguruen bitartekoen, berraseguruen artekarien eta horien goi-kargudunen administrazio erregistro berezian inskribatzea, dela aseguruen bitarteko gisa, dela berraseguruen artekari gisa.

b) Aseguruen bitarteko gisa edo berraseguruen artekari gisa inskribatzen diren pertsona juridikoen aseguru edo berraseguruen bitartekotza lanen gaineko erantzukizuna duten administrazio eta zuzendaritza karguak inskribatzea.

c) Aurrekoekin zerikusia duten egintzak inskribatzea, aseguru eta berraseguru pribatuen gaineko arauen arabera inskribatu beharrekoak badira.

d) Zenbaki honetako a) letran aipatzen den Erregistroan sartuta dagoen informazioari buruzko ziurtagiriak egitea.

2. Subjektu pasiboak.

Tasa honetako subjektu pasiboak honako hauek dira: aseguruen bitartekoen, berraseguruen artekarien eta horien goi-kargudunen administrazio erregistro berezian inskribatzen diren pertsona fisiko edo juridikoak eta erregistro horretako ziurtagiri bat eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

3. Sorrarazpena.

Zergapeko egintza den zerbitzuaren eskaera aurkezten den unean berean sortuko da tasa.

4. Tarifa.

Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:

a) Aseguruetako agente esklusibo baten inskripzioagatik, pertsona fisikoa bada, 10 euroko kuota finkoa.

b) Aseguruetako agente lotu bat edo aseguruen edo berraseguruen artekari bat inskribatzeagatik, pertsona fisikoa bada, 60 euroko kuota finkoa.

c) Aseguru agentzien sozietate edo banka-aseguruen operadore esklusibo edo lotu bat edo aseguruen edo berraseguruen artekarien sozietate bat inskribatzeagatik, 140 euroko kuota finko bat.

d) Aseguruetako agentzien edo banka-aseguruen operadore esklusibo edo lotuen sozietateetan edo aseguruen artekarien edo berraseguruen artekarien sozietateetan aseguru edo berraseguruen artekaritza lanaren erantzukizuna duten administrazio eta zuzendaritza kargudunak inskribatzeagatik, 10 euroko kuota goi-kargudun bakoitzeko.

e) Inskribatzeko modukoa den beste edozein egintzagatik edo datuak aldatzeagatik, 10 euroko kuota finkoa bakoitzagatik.

f) Erregistroan dagoen informazioari buruzko ziurtagiriak egiteagatik, 10 euroko kuota finkoa.

Inskripzioa bertan behera uzteko inskripzioa egiten denean, ez da tasarik eskatuko."

Hiru._VII. tituluan beste kapitulu bat gehitzea, IX.a hain zuzen, eta bertan beste artikulu bat, 95 bis artikulua.

"IX. KAPITULUA

Abelbideak aldi baterako okupatzeko tasa

95. bis artikulua.

1. Zergapeko egintza.

Tasaren zergapeko egintza hauxe da: azpiegitura edo instalazio desmuntagarriekin abelbideak aldi baterako okupatzea. Horrelako okupazioak onartuko dira baldin eta abereen pasabidea edo langintza horrekin bateragarriak eta osagarriak diren gainerako erabilerak galarazten ez badira.

2. Subjektu pasiboak.

Subjektu pasiboak dira Nafarroako Gobernuaren jabetzapekoa den edozein abelbide aldi baterako okupatzea eskatzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

3. Sorrarazpena.

Organo kudeatzaileak eskatzen den okupazioa onartzen duen unean sortuko da tasa. Nolanahi ere, eskatutako okupazioa baimentzeko ebazpena eman aurretik ordaindu beharko da.

4. Tarifak.

Okupazioaren tasa zoruaren jabari osoaren balioaren arabera kalkulatuko da (hemendik aurrera JOB). Balio hori lortzeko, azken bost urteotan inguruan egindako lurren salmentak hartuko dira aintzat. Tasa berrogei urterako kalkulatzen da eta okupazioaren kanona honela kalkulatuko da:

A) Lur gaineko ukipenak: lur gaineko pasabideak, zutoinak, kutxetak, erregistroak, etab.

Urteko tasa = (okupatutako eremua x JOB) / 40 urte

B) Lur azpiko ukipenak: saneamendua, hornidurak, gasa, etab.

Urteko tasa = (luzera x 3 x JOB x 100eko 90 + luzera x 7x JOB x 100eko 25) / 40 urte

C) Aireko ukipenak: Argindarraren lineak, telefonokoak, etab.

Urteko tasa = (luzera x 7 x JOB x 100eko 40) / 40 urte"

Lau._VII. tituluan beste kapitulu bat gehitzea, X.a hain zuzen, eta bertan beste artikulu bat, 95 ter artikulua.

"X. KAPITULUA

Ingurumen arloko informazio materiala emateko tasa

95. ter artikulua.

1. Zergapeko egintza.

Tasa honen zergapeko egintza ingurumen arloko informazioa ematea da, interesatuak eskatutakoari egokitua.

2. Subjektu pasiboak.

Tasa honen subjektu pasibo dira zergapeko egintzaren xede diren jarduketak egitea eskatzen dutenak.

3. Sorrarazpena.

Tasa ingurumen arloko informazioa eskatzen denean sortuko da. Tasa ordaintzen ez den bitartean, ez da informazioa tramitatuko.

Eskaera egiten den unean tasa zenbatekoa den kalkulatzea ezinezkoa bada, gutxi gorabeherako gordailu bat eskatuko da, geroko likidazioaren bermea izanen dena, deusetan galarazi gabe gordailu hori itzultzea hurrengo idatz-zatian aipatzen diren kasuetan.

4. Salbuespenak eta hobariak.

A) Ondoko hauek ingurumen arloko informazioa emateko tasaren ordainketaz salbuetsita egonen dira, baina informazio eskaera bakoitzeko ale bakar bat jasotzen ahalko dute ordaindu gabe:

a) Administrazio publikoak, sektore publikoaren informazioa berriz erabiltzeari buruzko 2003/98/EK Zuzentarauan xedatutakoari jarraikiz.

b) Informazio hori behar duten ikastetxe eta unibertsitateak, behar hori justifikatuz gero.

B) Ingurumen arloko informazioa emateko tasaren 100eko 50eko murrizketa eginen da, informazioa unibertsitate edo erakunde ofizialek onartutako ikerketa lan edo proiektuak egiteko eskatzen denean.

5. Tarifak.

Tasa tarifa honen arabera eskatuko da:

1. TARIFA

Zuri-beltzezko fotokopiak, 10 aletik gorako fotokopia bakoitzeko:

1. DIN-A4 neurriko fotokopiak

0,06 euro

2. DIN-A3 neurriko fotokopiak

0,12 euro

2. TARIFA

Koloretako fotokopiak:

1. DIN A-4 neurrikoak

0,75 euro

2. DIN A-3 neurrikoak

1,50 euro

3. TARIFA

Eskaerarako propio egin beharreko mapak:

1. DIN-A4 neurrikoak

3,00 euro

2. DIN-A3 neurrikoak

6,00 euro

3. DIN-A2 neurrikoak

12,00 euro

4. DIN-A1 neurrikoak

24,00 euro

5. DIN-A2 neurrikoak

48,00 euro

4. TARIFA

CD-ROMetan egindako grabazio berariazkoak:

1. CD-ROMa

2,00 euro"

Bost._99. artikulua.

"99. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. TARIFA

Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua:

doan

2. TARIFA

Batxilergoko titulua:

1. Tarifa arrunta:

44,00

2. Familia larria, 1. kategoriakoa:

22,00

3. Familia larria, 2. kategoriakoa:

0

3. TARIFA

Titulu teknikoa:

1. Tarifa arrunta:

17,62

2. Familia larria, 1. kategoriakoa:

8,81

3. Familia larria, 2. kategoriakoa:

0

4. TARIFA

Goi mailako teknikari titulua:

1. Tarifa arrunta:

43,00

2. Familia larria, 1. kategoriakoa:

21,50

3. Familia larria, 2. kategoriakoa:

0

5. TARIFA

Lanbide titulua:

1. Tarifa arrunta:

81,32

2. Familia larria, 1. kategoriakoa:

40,66

3. Familia larria, 2. kategoriakoa:

0

6. TARIFA

Hizkuntza baten gaitasun agiria:

1. Tarifa arrunta:

21,76

2. Familia larria, 1. kategoriakoa:

10,88

3. Familia larria, 2. kategoriakoa:

0

7. TARIFA

Euskararen Gaitasun Agiria:

1. Tarifa arrunta:

19,82

2. Familia larria, 1. kategoriakoa:

9,91

3. Familia larria, 2. kategoriakoa:

0

8. TARIFA

Goi mailako Musikako titulua:

1. Tarifa arrunta:

93,24

2. Familia larria, 1. kategoriakoa:

46,62

3. Familia larria, 2. kategoriakoa:

0

9. TARIFA

Bikoiztuak:

1. 2. tarifatik 8.era bitarteko tituluenak, bi horiek barne:

3,63

2. Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluarena:

doan"

Sei._103. artikuluari 6. idatz-zatia gehitzea.

"6. Ingurumen osasunaren arloko zerbitzuak.

A)

Hileta zerbitzuetako sistema aurrefabrikatuen homologazioa

30

B)

Igerilekuen Osasun-kontroleko Erregistro-liburua

10

C)

Hozte-dorreak eta lurrun-kondentsadoreak jartzeko baimena tramitatzea

30

D)

Establezimendu eta Zerbitzu Plagiziden Erregistro Ofizialean inskribatzea edo inskripzioa aldatzea

30

E)

Pestizida Arriskutsuen Mugimenduen Liburu Ofiziala saldu eta eginbidetzea

16"

Zazpi._109. artikulua.

1. 109. artikuluko 1. idatz-zatia honela erredaktatuko da:

"1. Zergadunari tarifa eskatuko zaio animalia bat hiltzen den bakoitzeko, zatikatzeko eragiketa bakoitzeko eta biltegietako kontrol bakoitzeko.

Dena dela, hiru lan horiek edo horietako batzuk, hots, hiltzea, zatikatzea eta biltegiratzea toki berean egiten badira, guztira ordaindu beharreko tasa pilatzen diren faseei dagokien tarifa izanen da, artikulu honetako 3. idatz-zatian adierazitakoari jarraikiz.

Hiltegietan egiten diren hilketei dagozkien tarifak bertan hiltzen diren animalien kopuruaren arabera likidatuko dira.

Abereak hiltzen direnean, hil aurreko eta ondorengo osasun ikuskapen eta kontrolerako jarduerei, eginiko eragiketen agiri bidezko kontrolari eta kanal, errai eta barrenkien zigilaketari dagozkien tarifak, behar bezala baimenduriko establezimendu edo instalazioetan hildako abere bakoitzarendako, ondorengo laukietan agertzen diren zenbatekoetan ezartzen dira:

Hiltegietako ikuskapenean aplikatzekoak diren tasen zenbatekoak:

1. TARIFA

Behikia:

1. Behi-azienda larria:

5,00 euro

2. Behi-azienda gaztea:

2,00 euro

2. TARIFA

Solipedoak, ekidoak:

3,00 euro

3. TARIFA

Zerrikia, animaliek kanalean duten pisuaren arabera:

1. 25 kilotik behera:

0,50 euro

2. 25 kilo edo gehiago:

euro bat

4. TARIFA

Ardi eta ahuntz haragia, animaliek kanalean duten pisuaren arabera:

1. 12 kilotik behera:

0,15 euro

2. 25 kilo edo gehiago:

0,25 euro

5. TARIFA

Hegazti haragia:

1. Hegaztiak, Gallus generokoak eta pintadak:

0,005 euro

2. Ahateak eta antzarak:

0,01 euro

3. Indioilarrak:

0,025 euro

4. Haztegiko untxien haragia:

0,005 euro

Zatikatzeko geletan egiten diren osasun ikuskapen eta kontrolei dagokien tarifak ondorengo hauek dira, haragi tona bakoitzeko:

1. TARIFA

Behi, zerri, solipedo, ekido, ardi eta ahuntz haragia:

2,00 euro

2. TARIFA

Haztegiko hegaztien eta untxien haragia:

1,50 euro

3. TARIFA

Basa ehizaren eta haztegiko ehizaren haragia

1. Lumadun eta iledun ehiza xehearen haragia:

1,50 euro

2. Ratites motako animalien haragia (ostrukak eta beste):

3,00 euro

3. Aketzen eta hausnarkarien haragia:

2,00 euro

Ehizakia eraldatzeko geletan egiten diren osasun ikuskapen eta kontrolei dagokien tarifak ondorengo hauek dira:

1. TARIFA

Lumadun ehiza xehea:

0,005 euro

2. TARIFA

Iledun ehiza xehea:

0,01 euro

3. TARIFA

Ratiteak:

0,50 euro

4. TARIFA

Lurreko ugaztunak:

1. Aketzak:

1,50 euro

2. Hausnarkariak:

0,50 euro"

2. 109. artikuluko 4. idatz-zatiaren edukia indarrean dagoen 5. idatz-zatiak ordezkatuko du, hemendik aurrera 4. idatz-zatia izanen dena.

Zortzi._119. artikulua.

"119. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. TARIFA

Salgaien garraioa:

Salgaien garraio publiko edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea, bai eta horien kopia ziurtatuak ere:

22,00

ibilgailu

2. TARIFA

Bidaiarien garraioa:

1. Bidaiarien garraio publiko berezi edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea:

22,00

enpresarentzako baimen bakoitzeko

2. Ibilgailu bakoitzaren baimenaren kopia ziurtatuak luzatzea:

8,00

kopia ziurtatu bakoitzeko

3. Erabilera bereziko bidaiarien garraio publikorako baimenak ematea edo berritzea:

22,00

baimen bakoitzeko

3. TARIFA

Ibilgailu gidaridun nahiz gabeak errentatzeko baimenak ematea, birgaitzea, luzatzea, bisatzea edo aldatzea:

1. Ibilgailu gidaridunen errentamendua:

22,00

ibilgailu bakoitzeko

2. Ibilgailu gidarigabeen errentamendua:

73,00

subjektu pasibo bakoitzeko

4. TARIFA

Garraio agentziak, transitarioak, biltegidun-banatzaileak zentralak nahiz sukurtsalak paratzeko baimenak ematea, berritzea edo aldatzea:

44,00

subjektu pasibo bakoitzeko

5. TARIFA

Bestelako tasak:

1. Garraiolari eta garraio-jarduera lagungarrietan aritzeko gaitasun profesionalaren titulua lortzeko azterketa egiteko eskubideengatik:

8,00

2. Garraioko jarduera osagarrietarako eta garraiolari izateko lanbide-gaitasuneko titulua luzatzeagatik:

22,00

3. Liburu edo dokumentu nahitaezkoak legeztatu, eginbideak egin edo zigilatzeagatik:

8,00

4. Baimenen kopia bikoiztuak luzatzeagatik:

12,00

5. Garraiolarien eta Garraioko Jarduera Lagungarri eta Osagarrien Erregistro Orokorrean dauden datuekin zerikusia duten txosten idatziak jaulkitzeagatik:

5.1. Pertsona, baimen, ibilgailu edo enpresa jakin bati buruzko datuekin zerikusia dutenak:

22,00

5.2. Datu orokor edo globalekin zerikusia dutenak:

180,00

5.3. Gidari ziurtagiria luzatzeagatik:

22,00

6. Takografo digitalaren txartela luzatzeagatik:

35,00"

Bederatzi._127. artikulua.

"127. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. TARIFA

Eraikuntzak egin, berregin edo bolumena aldatzea. Zerbitzuguneak eta gasolina eta labaingarriak banatzeko tresnak paratzea.

1. 3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak:

29,00

2. 3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

57,00

3. 6.000tik 12.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

74,00

4. 12.000tik 30.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

115,00

5. 30.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak:

155,00

2. TARIFA

Eraikuntzen kontserbazio hutserako obrak egitea:

1. 3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak:

24,00

2. 3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:

31,00

3. 6.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak:

40,00

3. TARIFA

Itxitura edo eustorma eraikitzea:

1. Itxitura ez gardena (fabrika-obra edo heskaia), metro linealeko:

2,70 (Tm 20)

2. Itxitura gardena (hesola eta burdin haria edo sarea), metro linealeko:

1,25 (Tm 20)

3. Eustorma, metro linealeko:

3,40 (Tm 20)

4. TARIFA

Uraren, elektrizitatearen, gasaren, telefonoaren eta abarren lurpeko hodiak paratzea.

1. Jabari publikoko, zortasun edo eraginpeko eremutik doazen hodiak, metro lineal bakoitzeko:

1,25 (Tm 22)

2. Galtzadapeko eroanbidea, metro 1,00 bitarteko diametrokoa, metro linealeko:

3,45 (Tm 22)

3. Galtzadapeko eroanbidea, fabrika-obraz edo zubi bidez, behin-behineko desbidea barne:

115,00

5. TARIFA

Lur gaineko lineak instalatzea:

1. Goi tentsioko lineako zutoin edo dorre metalezko bakoitzeko, zortasun edo eraginpeko eremuan:

8,10 (Tm 39)

2. Behe tentsioko linearako edo bestelako lineetako zutoin bakoitza zortasun edo eraginpeko eremuan:

3,65 (Tm 27)

3. Errepidea goi tentsioko linea batez gurutzatzea, zelaigunearen gaineko metro linealeko:

2,30 (Tm 39)

4. Errepidea behe tentsioko linea batez edo bestelako haribide batez gurutzatzea; zelaigunearen gaineko metro linealeko:

2,30 (Tm 27)

5. Eraginpeko eremuan dagoen eraldatze zentro bakoitzeko:

42,00

6. TARIFA

Sarbideak, gurutzaguneak eta lotuneak:

1. Finketarako sarbideak, zoladurak, aparkalekuak edo espaloiak egin, konpondu eta atontzea:

29,00

2. Maila bereko gurutzaguneak eta maila desberdinetako lotuneak eraikitzea

150,00

7. TARIFA

Harrobietako eta baso lanetako materialak gordetzea:

1. Sei hilabetetik behera:

27,00

2. Urtebetetik behera:

44,00

3. Urtebetetik gora:

76,00

8. TARIFA

Bestelako obra eta aprobetxamenduak:

1. Arbolak bota edo landatzea:

24,00

2. Baskulak instalatzea:

24,00

3. Eraginpeko eremuan hobi septikoa ezartzea:

32,00

4. Lurpeko ur edo gas gordailua eta kutxetak egitea:

30,00

5. Informazio seinaleak eta kartelak jartzea, unitateko:

27,00

6. Eraikinak eraistea:

27,00

7. Finkak zelaitu eta betelana egitea:

27,00

8. Aurreko ataletan sartzen ez diren obra mota guztietarako:

27,00"

Hamar._128. artikulua.

"128. artikulua. Fidantzak.

Emandako baimenen ondorioz errepideetan izan daitezkeen kalteen erantzukizunari dagokionez, zilegi izanen da honako fidantza hauek jartzeko agintzea:

1.

Errepidea "sator" batez gurutzatzea:

800

2.

Errepidearen lurpeko gurutzaketa:

800

3.

Goi tentsioko linea airez gurutzatzea:

800

4.

Behe tentsioko linea airez gurutzatzea:

200

5.

Finketarako sarbideak:

200

6.

Egur lantegiak:

800

7.

Eraikitzea maila bereko gurutzaguneak, errepideak fabrikako obrekin edo zubiekin gurutzatzea eta behin-behineko desbideak egitea:

obra gauzatzeko aurrekontuaren 100eko 6 (780 euro gutxienez).

8.

Bestelako baimenak:

250"

Hamaika._133. bis artikulua, 4. idatz-zatia.

1. "Kartografia ploteatua" izeneko 2) idatz-zatian 3. zenbakia "Ortofotografiak" aldatu da.

"3. Ortofotografiak:

_1:2.000 (papera/zuri eta beltzean): 7,20.

_1:2.000 (poliesterra/zuri eta beltzean): 30,00".

2. "Kartografia ploteatua" izeneko 2) idatz-zatiari 13 zenbakia erantsi zaio.

"13. Europar Batasunaren Intereseko Lekuen eta Naturgune Babestuen mapak, zenbait eskalatan (EBILen edo NBen tamainaren araberakoak): 12,00".

3. Tarifa hauek aldatu dira: 3) Kartografia digitala, 4) Argazkiak zuri eta beltzean, 5) Argazkiak koloretan eta 6) Bestelako produktuak:

"3) Kartografia digitala:

A) Zenbatekoak:

1. Nafarroako mapa geologikoaren orri baten oroit-idazkia, 1:25.000 eskala (Word): 10,00.

2. Iruñeko 1:25.000 eskalako mapa geoteknikoaren CDa eta oroit-idazkia (PDF): 10,00.

3. CD, B) letrako produktuen gaineko informazioa duena, 550 megabytekoa gehienez ere: 10,00.

4. CD, B) letrako produktuen gaineko informazioa duena, 3.550 megabytekoa gehienez ere: 60,00.

B) Produktuak:

1. Kartografia topografikoa 1:500 (dgn, dwg, dxf eta pdf).

2. Nafarroako mapa topografikoak:

_1:5.000 (dgn, dwg, dxf eta pdf).

_1:10.000 (dgn, dwg, dxf eta pdf).

_1:100.000 Orria (pdf).

_1:100.000 Osoa (pdf).

_1:200.000 (pdf).

_1:400.000 (pdf).

_1:850.000 (pdf).

3. Ortofotografiak:

_1:2.000 (tiff, jpeg, ecw).

_1:5.000 (tiff, jpeg, ecw).

_1:10.000 (tiff, jpeg, ecw).

_01:25:00.000 (tiff, jpeg, ecw).

4. Lurraldearen eredu digitala, sare-tankerakoa, 40 edo 200 m (1:5.000 eskalan orriko).

4) Zuri eta beltzeko argazkiak:

Fotograma (24x24) 3,00

Diapositiba (24x24) 10,00

Handitzea 50x50: 21,00 33,00

Handitzea (50x60) 24,00 36,00

Handitzea (70x70) 30,00 55,00

Handitzea (70x80) 36,00 60,00

Handitzea (80x90) 50,00 80,00

Handitzea (100x100) 55,00 85,00

5) Argazkiak koloretan:

Fotograma (24x24) 9,00*

Diapositiba (24x24) 15,00*

Handitzea (50x50) 36,00* 60,00*

Handitzea (50x60) 36,00* 60,00*

Handitzea (70x70) 60,00* 85,00*

Handitzea (70x80) 60,00* 85,00*

Handitzea (80x90) 72,00* 110,00*

Handitzea (100x100) 85,00* 130,00*

_Prezioa 12 euro igoko da egiten den eskaera bakoitzeko (ale kopurua edo fotogramak desberdinak izatea kontuan hartu gabe).

6) Beste produktu batzuk:

Izena/Tasa (eurotan):

1._Kartografiako katalogoa: 9,00.

2._Nafarroako atlasa (Errepideak, Turismoa eta Ingurumena): 12,00".

Hamabi._137. artikulua.

"137. artikulua. Oinarriak eta tasak

Tasa eskatuko da ondorengo tarifetan zehazten diren oinarrien eta tasen arabera.

1. TARIFA

Erregistroetan inskribatzea eta karnetak luzatzea:

1. Pestiziden Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistroan inskribatzea, hasierako ikuskapen fakultatiboa barne:

17,00

2. Pestiziden Establezimendu eta Zerbitzuen Erregistroan inskripzioa berritzea:

9,00

3. Hazi eta mintegiko sortzaile, merkaturatzaile eta inportatzaileen Erregistroan inskribatzea:

6,00

4. Karnetak ematea:

6,00

2. TARIFA

Nekazaritzako makineriaren erregistroetan inskribatzea eta zirkulazioko kartilla ematea traktore, motore eta bestelako nekazaritzako makineriarentzako, inportatuak nahiz fabrikazio nazionalekoak izan, berriak edo berreginak.

Prezioaren 1.000ako 2, saltzailearen fakturaren arabera, 1.803 eurotik aurrera

3. TARIFA

Landare Biologiaren Laborategiaren analisia:

1. Erneketa:

6,00

2. 1.000 gramoko pisua:

3,00

3. Purutasuna:

3,00

4. Hazien kontaketa:

3,00

5. Hazien indarra:

6,00

6. Nematodoak:

24,00

7. Onddoak:

15,00

8. Bakteriak:

8.1. ELISA * (1-40 lagin):

24,00

8.2. Proba biokimikoak:

15,00

8.3. Immunofluoreszentzia:

9,00

8.4. PCR:

18,00

9. Birusa:

9.1. ELISA * (1-40 lagin):

24,00

10. PCR:

18,00

11. Intsektuen sailkapena:

6,00

12. Landareen sailkapena:

6,00

13. Aipatu ez diren beste zehaztapen batzuk:

12,00"

Hamahiru._XI. tituluko II. kapituluaren izen berria.

"II. KAPITULUA

Nekazaritzako elikagai industriak eta nekazaritza ustiategiak antolatzeagatiko tasa"

Hamalau._139. artikulua.

"139. artikulua. Zergapeko egitatea

Tasaren zergapeko egintza ondokoetan oinarritzen da: Administrazioakm ofizio bidez edo administratuek eskaturik, nekazaritzako industriak eta abeltzaintzakoak antolatzeko ematen dituen zerbitzu, lan eta azterlanetan, zeinak 142. artikuluan aipatzen baitira."

Hamabost._142. artikulua.

"142. artikulua. Oinarriak eta tasak

Tasa eskatuko da ondorengo oinarrien eta tasen arabera:

1. TARIFA

Industria berriak instalatzea eta lehendik daudenak handitzea:

Instalazioaren balioa:

30.050 euro bitarte:

86,00

Hortik gorako 6.010 euroko, 450.760 euro bitarte:

11,00

6.010 euroko edo gelditzen den zatikiko:

6,00

2. TARIFA

Industriak tokiz aldatzea:

Instalazioaren balioa:

30.050 euro bitarte:

65,00

Hortik gorako 6.010 euroko, 450.760 euro bitarte:

8,00

6.010 euroko edo gelditzen den zatikiko:

3,00

3. TARIFA

Makina berriak jartzea:

Instalazioaren balioa:

30.050 euro bitarte:

22,00

Hortik gorako 6.010 euroko, 450.760 euro bitarte:

2,50

6.010 euroko edo gelditzen den zatikiko:

1,50

4. TARIFA

Industriaren jabe-aldaketa:

Instalazioaren balioa:

30.050 euro bitarte:

22,00

Hortik gorako 6.010 euroko, 450.760 euro bitarte:

2,70

6.010 euroko edo gelditzen den zatikiko:

1,50

5. TARIFA

Sasoikako industriak abian jartzearen akta:

Instalazioaren balioa:

30.050 euro bitarte:

22,00

Hortik gorako 6.010 euroko, 450.760 euro bitarte:

2,70

6.010 euroko edo gelditzen den zatikiko:

1,50

6. TARIFA

Nekazaritzako eta abeltzaintzako industriekin eta Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateekin loturiko ziurtagiriak luzatzea:

12 euro ziurtagiri bakoitzeko

7. TARIFA

Industriak ikuskatzea, sasoikakoak izan ezik:

Instalazioaren balioa:

30.050 euro bitarte:

32,50

Hortik gorako 6.010 euroko, 450.760 euro bitarte:

4,20

6.010 euroko edo gelditzen den zatikiko:

2,10

8. TARIFA

Enpresa-sailkapenaren agiria ematea edo berritzea:

17,00

9. TARIFA

Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateen Erregistroko inskripzioa

17,00

10. TARIFA

Lehenbiziko instalazioaren ziurtagiria luzatzea:

5,00

11. TARIFA

Nekazaritzako ustiategiekin loturiko ziurtagiriak luzatzea:

12,00"

Hamasei._146. artikulua.

"146. artikulua. Oinarriak eta tasak

Tasa eskatuko da ondorengo oinarrien eta tasen arabera:

1. TARIFA

Abereen zirkulaziorako beharrezkoak diren ondorengo hauek zabaltzea: jatorri eta osasunaren gidak, nazioarteko garraiorako osasun ziurtagiriak, eritasunik gabeko eremuetako jatorriaren ziurtagiriak eta eritasun infekziosorik, kutsagarririk edo parasitario hedakorrik ez izatea ziurtatzen dutenak.

1.1. Ekidoak eta bobidoak:

1,20 abelburuko

1.1.1. Kirolerako ekidoak eta bobidoak:

3,00 abelburuko

2. Ardi-azienda, ahuntz-azienda eta zerbidoak:

0,12 abelburuko

3. Zerri-azienda:

3.1. Hazteko eta gizentzeko:

0,12 abelburuko

3.2. Hiltegirako:

0,20 abelburuko

3.3. Ugalketarako:

0,40 abelburuko

4. Hegaztiak eta untxiak:

4.1. Hazteko eta hiltegirako:

0,006 abelburuko

4.2. Ostrukak:

1,20 abelburuko

5. Erlauntzak:

0,60 erlauntza bakoitzeko

6. Arrainak:

0,12 kiloko

7. Tarifa honetako 1etik 6ra arteko sailetan aipatu ez diren beste animalia batzuk:

animalia bakoitzarentzat kalkulatutako balioaren 100eko 0,25

Jatorri eta osasunaren gidak eta nazioarteko garraiorako osasun ziurtagiriak luzatzeko, espezie guztientzako gehieneko zenbatekoa 30 euro izanen da, transhumantziako aziendarentzat izan ezik, horientzat 9 euro izanen baita azienda mota bakoitzeko; gutxieneko zenbatekoa 1,20 euro izanen da.

2. TARIFA

Inguruabar bereziak agiriak ematean:

1. Edozein arrazoirengatik 1. tarifan adierazitako agiriak Foru Komunitateko Administrazioarentzat ezarritako egun eta orduetatik kanpora ematen direnean:

1. tarifan ezarritakoak halako bi

2. 1. tarifan adierazitako agiriak baliabide telematikoez ematen direnean:

euro bat agiri bakoitzeko

3. Nafarroan barna azienda alde batetik bestera aldatzeko agiriak ematen direnean:

euro bat agiri bakoitzeko

3. TARIFA

Aziendaren profilaxirako nahitaezko kanpainetan, eta arau indardunek agindutako gainerako kasuetan, gai biologikoa erabiltzea, azienda buruko:

1. Ekidoak eta bobidoak:

0,70

2. Zerri-azienda:

2.1. Zerrikumeak:

0,20

2.2. Gizentzekoak:

0,40

2.3. Ugalketarako direnak:

0,50

3. Ardi- eta ahuntz-azienda:

3.1. Buru batetik 20ra bitarte:

0,40

3.2. 20 burutik 100era bitarte:

Lehenbiziko 20 buru:

7,00

Gainerakoak:

0,20

3.3. 100etik gora:

Lehenbiziko 100 buru:

23,00

Gainerakoak:

0,20

Kasu guztietan, tarifa horiei Administrazioak erabilitako inprimakien eta produktuen zenbatekoa gehituko zaie.

4. TARIFA

Lege indardunek agindutako epizootien diagnosirako laginak hartzea eta produktuak aplikatzea, buru bakoitzeko:

1. Ekidoak eta bobidoak:

5,00

Ustiategi eta egun bakoitzeko gehienez ere:

600,00

2. Ardi- eta ahuntz-azienda:

0,50

Ustiategi eta egun bakoitzeko, gehienez ere:

600,00

3. Zerri-azienda:

1,70

Ustiategi eta egun bakoitzeko, gehienez ere:

600,00

4. Ostrukak:

5,00

Ustiategi eta egun bakoitzeko, gehienez ere:

600,00

5. Bestelako hegaztiak eta untxiak:

0,50

Ustiategi eta egun bakoitzeko, gehienez ere:

600,00

5. TARIFA

Ekidoei buruzko txostena, animalia bakoitzeko:

20,00

6. TARIFA

Ustiategiari, erroldari edo egoera sanitarioari buruzko datuak dituzten bestelako ziurtagiri edo agiriak luzatzea:

7,00

7. TARIFA

Komunitatearen barrenean abere bizien salerosketan aritzen diren agenteen erregistroa eta abere biziak garraiatzen dituzten ibilgailuen erregistroa:

25,00

8. TARIFA

Albaitarien jarduketa zezen ikuskizunetan:

1. Zezenketak eta pikatzaileekiko nobilladak, albaitari bakoitzeko:

250,00

2. Bestelako zezen ikuskizunak, albaitari bakoitzeko:

250,00

3. Abeltzaintzako lehiaketak, albaitari bakoitzeko:

250,00

9. TARIFA

Abeltzaintzako ustiategiekin eta abereekin lotutako agiriak eta identifikazio unitateak luzatzea:

1. Abeltzaintzako ustiategien erregistroan inskribatzea edo aldaketaren bat sartzea:

3,50

2. Azienda txartela luzatzea:

3,50

3. Behi-aziendarendako bereizgarri bakoitzeko (belarritakoak):

0,70

4. Behi-aziendarendako bikoiztutako belarritako bakoitzeko:

2,00

5. Behi-azienda identifikatzeko agiri bikoiztua luzatzea:

7,00

6. Hausnar-bolodun ardi-aziendaren identifikazioa egitea:

0,50

10. TARIFA

Abeltzaintzako Laborategira igorritako laginak analizatzea:

1. Analisi serologikoak:

1.1. Aglutinazio azkarra:

0,90

1.2. Plakako aglutinazioa:

3,00

1.3. Konplementuaren finkapena:

4,50

1.4. Immunodifuzio erradiala:

3,00

1.5. Inhibizio hemoglutinazioa:

3,00

1.6. Elisa:

3,00

2. Analisi mikrobiologikoak:

2.1. Enterobakterioen determinazioa, clostridiuma:

9,00

2.2. Salmonellaren determinazioa:

21,00

11. TARIFA

Establezimenduen erregistro ofizialean inskribatzea:

1. Abereen elikadurarekin lotutako establezimenduen eta bitartekarien erregistro ofizialean inskribatzea:

150,00

2. Animaliendako botikekin lotutako establezimenduen erregistro ofizialean inskribatzea:

150,00

3. Azienda errepidez garraiatzen duten ibilgailuak garbitzeko eta desinfektatzeko zentroen Erregistroan inskribatzea:

150,00

4. Giza kontsumorako ez diren abere-azpiproduktuekin lotutako establezimenduen erregistro ofizialean inskribatzea:

150,00

5. Establezimenduen beste inskripzio ofizial batzuk:

150,00

6. Inskripzioak berritzea:

10,00

7. Aziendaren elikadurarekin loturiko ibilgailuak inskribatzea:

25,00"

Hamazazpi._147. artikulua.

"147. artikulua. Salbuespenak.

Albaitarien zerbitzuak eta Abeltzaintza Laborategira igorririko laginen analisia tasatik salbuetsiak daude jarduera Abereen Saneamendurako kanpainak burutzeko programaren barruan dagoenean kasuan kasuko ustiategian edo Foru Administrazioak kasuan kasuko ustiategian zehazturiko gaixotasun epizootiko edo zoonosikoak begiratzeko planen barruan."

Hemezortzi._151. artikulua.

"151. artikulua. Oinarriak eta tasak

Tasa eskatuko da ondorengo oinarrien eta tasen arabera:

1. Eskuordeturik edukitzeagatik: 50 euro.

2. Salmenta ezartzeagatik: 50 euro."

Hemeretzi._155 artikulua.

"155. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

Muztioak, ardoak, mistelak, ozpinak, mahatsaren ondoriozko bestelako produktuak, likoreak, basarana eta antzeko edari alkoholikoak.

KODEA AZALPENA EUROAK

1000 LORTURIKO ALKOHOL GRADUA 20/20 1,10

1001 DENTSITATEA 20° 0,47

1002 DENTSITATE ERLATIBOA 20 °C-AN 1,00

1003 ALKOHOL GRADUA, GUZTIRA 2,84

1004 ALKOHOL GRADUA PISUAN 1,10

1005 AZIDOTASUN HEGAZKOR AZETIKOA 1,57

1006 AZIDOTASUN TARTARIKOA, GUZTIRA 1,57

1007 AZIDOTASUN SULFURIKOA, GUZTIRA 1,57

1008 AZIDOTASUN FINKOA 1,57

1009 ANHIDRIDO SULFUROSO LIBREA 0,70

1010 ANHIDRIDO SULFUROSOA, GUZTIRA 0,70

1011 AZIDO SORBIKOA 5,36

1012 AZIDO ZITRIKOA 1,90

1013 AZIDO TARTARIKOA 1,90

1014 AZIDO MALIKOA 3,47

1015 AZIDO LAKTIKOA 3,47

1016 SULFATOAK, MARTY METODOA 2,27

1017 HARTZIDURA MALOLAKTIKOA 3,15

1018 ERRAUTSAK 1,90

1019 ERRAUTSEN ALKALINOTASUNA 1,26

1020 SODIOA 3,15

1021 KALTZIOA 3,47

1022 BURDINA 3,47

1023 KOBREA 3,47

1024 AZIDO SALIZILIKOA 5,36

1025 ATERAKIN LEHORRA, GUZTIRA 0,88

1026 ATERAKIN LEHOR LURRINDUA 1,57

1027 ATERAKIN LEHOR GUTXITUA 1,77

1028 ATERAKIN EZ GUTXITZAILEA 1,77

1029 AZUKREAK, GUZTIRA 1,95

1030 SAKAROSA 1,95

1031 ZINKA 3,47

1032 pH 1,42

1033 GAI KOLORATZAILE ARTIFIZIALA 3,47

1034 KONPOSATU FENOLIKOAK GUZTIRA (FOLIN IND.) 2,52

1035 KLORUROAK, KLORO IOIETAN ADIERAZIAK 2,36

1036 FLUORRA 2,36

1037 BROMUROAK 2,27

1038 POTASIOA 3,15

1039 OXIDASETAKO POLIFENOL INDIZEA 2,15

1040 KOLORATZAILEAREN TRINKOTASUNA 0,88

1041 DENTSITATE OPTIKOA 429 NM 0,47

1042 KLOROPIKRINAREN ENDEKATZEAREN KONPOSATUAK 7,25

1043 AZETALDEHIDOA 3,08

1044 METANOLA 3,03

1045 DENTSITATE OPTIKOA 520 NM 0,47

1046 HIBRIDOEN PRESENTZIA 3,47

1047 GLUKOSA 1,90

1048 5-NITROFURILAKRILIKOA 2,84

1049 DIETILENGLIKOLA 3,47

1050 GOI MAILAKO ALKOHOLAK 3,08

1051 2 BUTANOLA 0,72

1052 1 PROPANOLA 0,72

1053 FERROZIANUROA ESEKIDURAN 2,36

1054 FERROZIANUROA DISOLUZIOAN 2,36

1055 ISOBUTANOLA 0,72

1056 1 BUTANOLA 0,72

1057 ARTSENIKOA 3,47

1058 ISOAMILIKOAK 0,72

1059 AZIDO GLUKONIKOA 3,47

1060 DENTSITATE OPTIKOA 620 0,47

1061 BAKTERIO KONTAKETA UFC/ML-ETAN ADIERAZIA 1,42

1062 LEGAMIA KONTAKETA UFC/ML-ETAN ADIERAZIA 1,42

1064 LIZUNAK, UFC/ML-ETAN ADIERAZIAK 1,42

1065 KARAKTERE ORGANOLEPTIKOAK 0,94

1066 FURFUROLA 2,27

1067 EDUKI GARBIA 0,79

1068 FRUKTOSA 1,90

1069 ATERAKINAREN GAINERAKOA 1,42

1070 DENTSITATE OPTIKOA 280 NM 0,47

1072 DENTSITATE OPTIKOA 537 NM 0,47

1073 BEAUME GRADUA 2,84

1074 BRIX GRADUA 1,10

1075 ETILO AZETATOA 1,57

1076 LIKOREEN AZIDOTASUNA, GUZTIRA 1,57

1077 EGONKORTASUN PROBAK 2,84

1078 GLUKOSA-FRUKTOSA ERLAZIOA 2,40

1079 AZUKRE GUTXITZAILEAK 1,95

1080 KLARIFIKAZIO GRADUA 1,42

1081 KOLMATAZIO INDIZEA 1,42

1082 AZIDOTASUN HEGAZKORRA SULFURIKOAN 1,57

1083 AZIDOTASUN HEGAZKORRA MEQ/L-ETAN 1,57

1084 AZIDOTASUNA, GUZTIRA, MEQ/L-ETAN 1,57

1085 TONALITATEA 1,57

1099 GRADUA POTENTZIAN 0,95

1101 ALILO ISOTIOZIANATOA 3,79

1102 METILO AZETATOA 1,57

1103 MAGNESIOA 3,15

1104 METILO ISOTIOZIANATOA 3,79

1105 DENTSITATE OPTIKOA 440 NM 0,47

1106 BEHAKETA MIKROSKOPIKOA 1,57

1111 AZIDO SORBIKOA 5,36

1200 AZETIKO AZIDOTASUNA, GUZTIRA 1,57

1201 BASE NITROGENATUAK 2,84

1251 ANTOZIANOAK 2,52

1252 ANTOZIANOEN IONIZAZIO INDIZEA 2,52

1253 KATEKINAK 2,52

1254 UHERTASUNA NEFELOMETRIAREN BIDEZ ZEHAZTEA 0,79

KODEA AZALPENA EUROAK

1255 ERREFRAKZIO INDIZEA 0,95

1256 LITEKEEN GRADUA 0,95

1257 GLIZERINA 3,00

1258 ALKOHOMETRO ETA TERMOMETROEN KALIBRAZIOA 2,20

1260 TEKNICON GRADUA 1,10

1261 GRADU KOMERTZIAL BALIOKIDEA 1,90

1262 PROTEINAK 2,20

1263 BEAUME GRADUA MUZTIOETAN 2,84

1264 HONDAKIN LEHORRA 1,57

1266 BERUNA 3,47

1267 PROZIMIDONA 3,47

1357 ERREAKTIBOAK EGIAZTATZEA 3,47

1500 ALKOHOL GRADU GORDINA 1,10

3001 KONDUKTIBITATEA 1,42

3005 JALKINAK 0,79

LI.1 ANALISI DESTILATUAK 9,50

LI.2 LIKOREEN ESPORTAZIOA 10,10

VI.2 OSORIK 3,15

VI.6 GOI MAILAKO ALKOHOLAK, SAILKATURIK 3,15

VI.A ESTERRAK, GUZTIRA, ETILO AZETATOAN ADIERAZIAK 3,15

VI.B ARDO ESPORTAZIOA 10,10

VI.C AUSTRIAKO ANALISIA 10,10

VI.D SOLTEKOEN ESPORTAZIOA 10,10

VI.E MUZTIO ESPORTAZIOA 10,10

VI.F ZIURTAGIRI INGELESA 11,36

VI.Q ANALISI OSOA, AZUKREEKIN 3,79"

Hogei._XI. tituluko VI. kapituluaren izenburu berria.

"VI. KAPITULUA

Analisi Instrumentalerako Laborategiaren tasak"

Hogeita bat._159 artikulua.

"159. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasak eskatuko dira:

Tasak, Nekazaritzako Elikagaien Kalitatearen Ataleko Analisi Instrumentaleko Bulegoko laborategiko analisiengatik

1. TARIFA

Banakako parametroen analisiak, parametroaren arabera

1. Teknika analitiko sinple bat erabiltzen deneko analisiak, teknika ez instrumentalak, neurketa lasterrak edo kalkulua (bolumetria, grabimetria, konduzimetria, termometria, potentziometria, kontaketak, behaketa mikroskopikoa, analisi organoleptikoa):

7,20

2. Teknika espektrofoto-metrikoen bidezko analisiak (UV-VIS, garraren fotometria, xurgatze atomikoa, kolorimetria,), kromatografikoen bidezkoa (papera, geruza fina,), polarografia eta boltametria:

15,00

3. Gasen kromatografiaren, efikazia handiko isurkarien kromatografiaren bidezko analisiak, dela ionikoa edo antzekoak.

24,00

3.1. Berariazkotasun handiko detektoreak (GC-MS, HPLC-MS,) erabiliz gero:

30,00

4. Laginak analisirako prestatzea

4.1. Berariazko tekniken bidez (immunologikoak eta abar):

12,00

4.2. Bestelakoen bidez (EFS, bide hezeko digestioa, mineralizazioa, destilazioa .):

5,00

5. Zehaztugabeko beste parametro batzuen bidez:

Aurrekoen antzaren arabera

2. TARIFA

Analisi osoak, lagin bakoitzeko:

2.1. Kontserben kalitatea kontrolatzea.

18,00

2.2. Ureztaketarako ura analisatzea:

18,00

2.3. Hondakin askotako metodoak (= 5 parametro):

60,00"

7. artikulua. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga.

Bat._Kuoten hobaria errepide bidezko garraioan.

"1. Sozietateen gaineko Zergako subjektu pasiboei, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 25. artikuluko sozietate zibilei eta entitateei eta Nafarroan egoitza iraunkorren bidez diharduten Ez Egoiliarren Errentaren gaineko Zergako subjektu pasiboei, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergagatik pagatu beharreko kuoten kenkaria, Zenbait Zerga hein batean aldatu eta beste Tributu-neurri batzuk hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legeko bederatzigarren xedapen gehigarrian aipatzen dena, aplikatzen ez bazaie, eta 7/1996 Foru Legearen bidez onetsiriko tarifen lehen ataleko 721. eta 722. taldeetan sailkaturiko jarduerengatik zerga horregatik tributatzen badute, 2006ko eta 2007ko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergako kuotetan 100eko 50eko hobaria aplikatuko zaie.

2. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legeko 57. artikuluko 2. idatz-zatian xedaturikoarekin bat Toki entitateei kobratu ez duten diruagatik ordainduko die Nafarroako Gobernuak, hobari horren ondorioz."

8. artikulua. Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen Foru Legea.

2007ko urtarrilaren 1etik aurrera, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen artikulu batzuek, ondotik heldu direnek, honako testu hau izanen dute:

Bat._25.1 artikulua.

"1. Kuota likidoa kuota osoari Sozietateen gaineko Zergan ezarririko kenkari eta hobarien zenbatekoa kentzearen ondoriozkoa da.

Horretarako, dibidenduaren zergapetze bikoitzaren ondoriozko kenkaria dibidendu horien ondoriozko oinarri likidagarria kontuan hartuz eginen da, foru lege honetako 22. artikuluan aipatzen dena."

Bi._33. artikulua.

Hasierako zatia.

"Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergako subjektu pasiboek eskubidea izanen dute ondoren aipatzen diren dohaintzen 100eko 25 zergaren kuotatik gutxitzeko, bai hasierako dotazioa egiten denean, bai ondoren egiten denean."

Hiru._35. artikulua.

"Kenkarien oinarria Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 64. artikuluko 1. idatz-zatian muga ezartzeko kontatuko da:"

9. artikulua. Kooperatiben Zerga-Araubidea arautzen duen Foru Legea.

Bat._2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako, Kooperatiben zerga-araubidea arautzen duen ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legearen manu batzuek, ondotik heldu direnek, honako testua izanen dute:

1. 5. artikulua.

"5. artikulua.

Nekazari kooperatibak.

Betebehar hauek betetzen dituzten nekazari kooperatibak babestuko dira bereziki:

1. Nekazaritza, oihangintza, abeltzaintza edo denetariko ustiategien titularrak diren pertsona fisikoak elkartzea, estatutuen arabera kooperatibaren jarduera zabaltzen deneko eremuaren barruan kokatuak.

Beren zerbitzuak mugarik gabeko kontratuekin lanean diharduten pertsona fisikoak, lurra batera ustiatzeko bestelako nekazari kooperatiba babestuak, foru lege honetako bigarren xedapen gehigarrian aipatzen diren eraldaketarako nekazaritza sozietateak, entitate publikoak, beste sozietate batzuk, haien kapitalean entitate publikoek gehienbat parte hartzen badute, eta bestelako sozietate zibilak eta ondasun eta eskubideen erkidegoak, aurreko lerrokadako baldintzak betetzen badituzte, bakar-bakarrik pertsona fisikoek osatzen badituzte. Halaber, nekazaritzan edo abeltzaintzan diharduten bestelako sozietateak ere izaten ahalko dira bazkideak, baita enpresak sustatzekoak eta nekazaritzako eta abeltzaintzako produktuak merkaturatzekoak ere, baldin eta ekitaldi bakoitzean sozietate horiek kooperatibako bazkide guztien 100eko 20 baino gehiago ez badira.

2. Nekazaritza, oihangintza, abeltzaintza edo batzuetariko jardueretan, muga hauek errespetatzea:

a) Kooperatibak erosi, errentamenduan utzi, prestatu, ekoitzi, egin edo edozein prozeduraren bidez fabrikaturiko arlo, produktu edo zerbitzuak bakarrik bere instalazioetarako edo bere bazkideen ustiategietarako erabiltzea.

Hala ere, bazkideak ez diren beste batzuei uzten ahalko zaizkie, baldin eta ekitaldi ekonomiko bakoitzean haien zenbatekoak aurreko lerrokadan aipatzen den zenbatekoaren 100eko 50 gainditzen ez badu.

Halaber, nekazaritzako kooperatibek zilegi izanen dute bazkide ez direnei txikizkako petrolio produktuak banatzea babes berezikoak izateari utzi gabe.

b) Kooperatibaren edo bere bazkideen ustiategien antzekoak diren beste ustiategi batzuetatik datozen produktuak ez gorde, tipifikatu, eskuztatu, eraldatu, garraiatu, banatu edo merkaturatzea, berezko produktuekin lorturiko zenbatekoaren 100eko 50etik gorako zenbatekoan, ekitaldi ekonomiko bakoitzean.

3. Hirilurren kontribuzioko edo landa ondasunen Ondasun Higiezinen gaineko Zergako balioak, bazkide bakoitzari jabetza araubidean dagozkionak, 1. idatz-zatian aipatzen den eremuan daudenak, 500.000 eurotik gorakoak ez izatea.

Abeltzaintzako produktuak merkaturatzen eta eraldatzen diharduten kooperatiben kasuan, non abeltzaintza independenteko ustiategien titular diren bazkideak sartzen baitira, bazkide horietariko bakoitzak (entitate publikoak eta bestelako entitateak, hauen kapitalean gehienbat entitate publikoek parte hartzen duten sozietateak izan ezik) ekitaldi ekonomiko bakoitzean, kooperatibaren barruan edo hortik kanpo, eginiko salmenta edo entregen bolumena 1.000.000 eurotik gorakoa ez izatea.

Muga horiek aplikatu ahal izateko, beste kooperatiba, sozietate edo ondasun erkidego batzuk bazkide gisa agertzen direnean, katastroko balioak edo haien salmenten bolumena bazkide bakoitzari estatutuen arabera dagokion heinean egotziko zaizkio.

Salbuespen gisa, beste bazkide batzuen parte-hartzea onartuko da, haien katastroko balioak edo salmenten bolumena adierazi direnak baino handiagoak izanik ere, magnitude horiek baturik beste bazkideei dagozkienen 100eko 30etik gorakoak ez badira."

2. 6. artikulua.

"6. artikulua. Lurra batera ustiatzeko kooperatibak.

Lurra batera ustiatzeko kooperatibak bereziki babestuko dira, betebehar hauek betetzen badituzte:

1. Haien bazkideak pertsona fisikoak eta lurrak edo beste ondasun higiezinak erabili eta aprobetxatzeko eskubideen titularrak izatea eta ondasun horiek nekazaritzarako ustiatuak izateko gai izatea, eskubide horiek kooperatibari uzten badizkiote, kontuan hartu gabe bertan lan egiten duten ala ez. Beste pertsona fisiko batzuk ere izaten ahalko dira bazkide, kooperatibari beren ondasunak erabiltzeko eskubideak ez utziagatik ere, bertan badihardute bazkideek utziriko ondasunak eta kooperatibak edozein titulurengatik dauzkan bestelako ondasunak batera ustiatzen.

Erabili eta aprobetxatzeko eskubideen lagatzaileak diren aldetik, lurra batera ustiatzeko beste kooperatiba batzuk edo nekazari kooperatiba babestuak, eraldaketarako nekazaritza sozietateak, foru lege honetako bigarren xedapen gehigarrian aipatzen direnak, entitate publikoak, bestelako sozietateak hauen kapitalean gehienbat entitate publikoek parte hartzen dutenean, pertsona fisikoek osatzen dituzten sozietate zibilak eta ondasun eta eskubideen erkidegoak, nekazaritza eta oihangitzako aprobetxamenduak, auzo mendiak eta antzeko erakundeak, foru zuzenbide zibilean edo zuzenbide zibil arruntean aipatzen direnak, kooperatibako bazkide izaten ahalko dira.

2. Mugarik gabeko kontratua duten langile soldatadunak bazkide langile guztien 100eko 20 baino gehiago ez izatea. Hala ere, bazkideak bost baino gutxiago badira, langile soldatadun bat kontratatzen ahalko da.

Kooperatibak beste inoren konturako langileak edozein kontratu motaren bidez hartzen ahalko ditu, zerga kontuetarako babesturiko kooperatiba izatetik gelditu gabe, baldin eta langile haiek ekitaldi ekonomikoan eginiko legezko lanaldiak bazkide langileek eginiko legezko lanaldien 100eko 40 baino gehiago ez badira.

Portzentaje horiek foru lege honetako 7. artikuluko 3. idatz-zatian xedaturiko moduan zenbatuko dira.

3. Artikulu honetan aipatzen diren kooperatibak ez dira geldituko kooperatiba bereziki babestuak izatetik beste inoren ustiategietatik datozen produktuak zaindu, tipifikatu, eskuztatu, eraldatu, garraiatu, banatu edo merkaturatzeagatik, kooperatibaren jardueraren ondoriozko produktuengatik lorturiko zenbatekoaren 100eko 50eko gehieneko muga egin arte, ekitaldi ekonomiko bakoitzean.

4. Landa ondasunen lurralde kontribuzioaren katastroko balio guztiak edo Ondasun Higiezinen gaineko Zerga guztiak, kooperatibaren ondasunei dagozkienak, zati bazkideen kopurua (langileak eta ustiatzeko eskubideen lagatzaileak barne) 500.000 eurotik gorakoak ez izatea".

3. 9.10 artikuluko bigarren lerrokada.

"Kooperatiba batek ere, edonolakoa delarik ere, ezin izanen du egin kooperatibaren eragiketa guztien 100eko 50etik gorako bolumena bazkideak ez direnekin zerga-kontuetarako babesturiko kooperatiba izatetik gelditu gabe. Muga hori ez zaie aplikatuko nekazari kooperatibei bazkideak ez direnek petrolio produktuak txikizka banatzeko eragiketei dagokienez."

4. 20. artikulua.

"20. artikulua. Karga-tasak eta tributu kuota.

Lehena._Zerga kontuetarako babesturiko kooperatibei tasa hauek ezarriko zaizkie:

1. Kooperatiben emaitzei dagokien zerga-oinarriari 100eko 18ko tasa aplikatuko zaio.

2. Kooperatibaz kanpoko emaitzei dagokien zerga-oinarriari Sozietateen gaineko Zergari buruzko 24/1996 Foru Legeko 50. artikuluko 1. idatz-zatian aipatzen direnen artetik bidezko den zergako tasa orokorra aplikatuko zaio.

Bigarrena._Beste kooperatibei Sozietateen gaineko Zergari buruzko 24/1996 Foru Legeko 50. artikuluko 1. idatz-zatian aipatzen direnen artetik bidezko den zergako tasa orokorra aplikatuko zaie.

Hirugarrena._Zerga-oinarri positibo edo negatiboei aurreko zenbakietan aipatzen diren karga-tasak aplikatzearen ondoriozko kopuruen batura algebraikoa kuota osotzat joko da positiboa denean."

Bi._2007ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, Kooperatiben Zerga-Araubideari buruzko ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legeari bi manu gehitzen zaizkio, eduki hau izanen dutenak:

1. 30. artikuluari d) letra gehitzea.

"d) Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroko artxiboetan ageri diren bazkideeen ustiategiei buruzko agiri, argibide edo datuak luzatzeko tasatik salbuestea, euskarri informatikoan ematen direnean edo Internetik deskargatzen direnean."

2. Zortzigarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Zortzigarren xedapen gehigarria.

Nafarroako Kooperatibei buruzko Foru Legearen bidez arauturiko ekinbide sozialeko kooperatibei foru lege honetan ezarririko tributu araubidea aplikatuko zaie."

Lehen xedapen gehigarria._Berandutze interesak.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 50.2.c) artikuluan aipatzen den berandutza interesaren tasa, 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera, 100eko 6,25 izanen da.

Bigarren xedapen gehigarria._Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak.

2007an hasten diren zergaldietan, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko 27. artikuluak aipatzen duen diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak, ondaretik eskualdatutako elementuak eskuratu diren unearen arabera, ondoko hauek izanen dira:

1983 eta aurrekoak 2,207

1984 1,999

1985 1,865

1986 1,774

1987 1,719

1988 1,648

1989 1,567

1990 1,504

1991 1,452

1992 1,403

1993 1,347

1994 1,295

1995 1,231

1996 1,173

1997 1,144

1998 1,131

1999 1,124

2000 1,119

2001 1,095

2002 1,083

2003 1,066

2004 1,055

2005 1,042

2006 1,022

2007 1

Hirugarren xedapen gehigarria._Nafarroako Gobernuari baimena ematea, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren testu bategina prestatzeko.

Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoko 21. artikuluan xedaturikoaren babesean, baimena ematen zaio Nafarroako Gobernuari, 2008ko urtarrilaren 1a baino lehen, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruz indarra duten legezko xedapenak batzeko.

Xedapen indargabetzaile bakarra. Arauak indargabetzea.

Foru lege honek indarra hartzean indarrik gabe geldituko dira hemen ezarritakoari kontra egiten dioten maila bereko edo apalagoko xedapen guztiak eta, bereziki, arau hauek:

a) Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legetik, 32. artikuluko 3. idatz-zatia, 34. artikuluko 7. idatz-zatia, 62. artikuluko 6. idatz-zatia, hirugarren xedapen iragankorreko 2. idatz-zatia eta bosgarren xedapen iragankorra.

b) Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legetik 67. artikulua (2011ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako), X. tituluko II. kapitulua, 95etik 99ra bitarteko artikuluak biltzen dituena, biak barne, eta 144. artikuluko 4. zenbakia (azken bi kasuetan 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietarako).

c) Kooperatiben Zerga-Araubideari buruzko ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legetik, 34. artikulua, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko subjektu pasiboei dagokienez.

d) Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Legetik, 121. artikuluko 5. idatz-zatia.

Azken xedapenetako lehena. 1988ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen aldaketa.

Bat. VI. tituluko VI. kapituluko 2. atalaren izenburua aldatzea.

"2. atala. Langileekiko konpromisoak, pentsioengatik."

Bi. 77. artikuluko 1. idatz-zatiaren aldaketa.

"1. Halaber, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legean xedaturikoarekin bat, kenkariak izanen dira Pentsio Plan eta Funtsei buruzko Legearen testu bategineko lehen xedapen gehigarrian xedaturikoaren arabera eginiko enpresa-kontribuzioengatik."

Azken xedapenetako bigarrena. Abenduaren 29ko 19/2004 Foru Legearen aldaketa. Foru lege horren bidez, zenbait zerga aldatu eta beste zerga neurri batzuk hartu ziren.

Laugarren xedapen gehigarriari beste idatz-zati bat gehitzea, 2. zenbakikoa. Gaur egungo edukia xedapen horretako 1. idatz-zatia izanen da hemendik aurrera.

"2. Aurreko idatz-zatian xedaturikoa ez zaio aplikatuko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 67 bis artikuluan ezarririk dagoenari."

Azken xedapenetako hirugarrena. Zenbait Zerga Aldatu eta Beste Zerga Neurri Batzuk Hartzeko martxoaren 17ko 16/2003 Foru Legearen aldaketa.

Lehen xedapen gehigarriko 1.b) idatz-zatiaren aldaketa.

"b) Lau seme-alaba edo gehiagoko familiei laguntza emanen zaie 18 urtez azpiko seme-alaba bakoitzeko, laugarrenetik aitzina, laugarrena barne dela, haien errenta erregelamenduz ezartzen diren mugetatik gora ez badago.

Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak zehaztuko du laguntzaren zenbatekoa, 3. idatz-zatian aipatzen den urteroko deialdian.

Bi laguntzak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergatik salbuetsirik egonen dira."

Azken xedapenetako laugarrena. Arauak emateko gaitasuna.

Nafarroako Gobernuak foru lege hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emanen ditu.

Azken xedapenetako bosgarrena. Indarra hartzea.

Bat. Foru lege honek, legeak aurreikusitako ondorioekin, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunean hartuko du indarra.

Bi. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 32. artikuluko 3. idatz-zatian ezartzen den tributu-erantzukizuna hori eragiten duten egitezko baldintzak 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatzen direnean eskatzen ahalko dira.

Hiru. Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 44. artikuluko 1. idatz-zatiaren idazketa berria Zerga Administrazioak 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera egiten dituen balio-egiaztapen guztiei aplikatuko zaie.

Lau. Tributuei buruzko abenduaren 14ko Foru Lege Orokorreko 117. artikuluan nahitaez pagatzeko aldiko errekarguei buruz xedatzen dena nahitaez pagatzeko aldia 2007ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten zaien zerga-zorrei aplikatuko zaie, eta 2007ko uztailaren 1etik aurrera hasten zaienei, toki entitateekin eginiko zerga-zorren kasuan.

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, 2006ko abenduaren 27an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

euskal legezalea