22005forulegea,

2/2005 Foru Legea, Nafarroako 2003ko Kontu Orokorrei buruzkoa

Nafarroako Parlamentua

2/2005 FORU LEGEA, otsailaren 24koa, Nafarroako 2003ko Kontu Orokorrei buruzkoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela

NAFARROAKO 2003KO KONTU OROKORREI BURUZKO FORU LEGEA.

Nafarroako foru eraentza berrezarri eta hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 18. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Diputazioari dagokio aurrekontu orokorrak prestatu eta kontuak formalizatzea Parlamentuan aurkezteko, bertan eztabaidatu, zuzendu eta, hala erabakiz gero, onets daitezen. Hori guztia, foru legeetan ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako ogasun publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legearen 110. artikuluak Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren esku uzten du Nafarroako kontu orokorren formulazioa. Horiek, behin Nafarroako Gobernuak onetsitakoan, Nafarroako Parlamentura igorri behar dira foru lege proiektu bidez, 8/1988 Foru Legearen 115. artikuluak hala agintzen baitu.

Nafarroako Gobernuak eginak ditu 2003ko ekitaldiko kontu orokorrei buruz adierazitako tramiteak, Comptos Ganberak emana du behar den irizpena eta tramitatua dago Nafarroako 2003ko kontu orokorrei buruzko Foru Lege proiektua Nafarroako Parlamentuko Erregelamenduaren 151. artikuluan ezarritako prozedurari jarraituz. Bidezkoa da, beraz, foru lege hori onestea.

Artikulu bakarra._Onetsi egin dira Nafarroako 2003ko kontu orokorrak, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak formulatu eta Nafarroako Gobernuak onetsiak, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko 8/1988 Foru Legearen 113., 114. eta 115. artikuluetan ezarritakoaren arabera. Ondoko agirietan ageri da haien edukia:

I. LIBURUKIA. Hurrengoak biltzen ditu: Nafarroako Parlamentuaren kontuak, Comptos Ganberarenak, Arartekoarenak, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren eta bere erakunde autonomoen kontuak, sozietate publikoen kontuak eta Nafarroako 2003ko aurrekontu orokorren exekuzioaren azterketa. Liburuki honetan, besteak beste, agiri hauek jaso dira:

_Gastuen eta dirusarreren aurrekontuen likidazioko egoera-orriak.

_Egoeraren balantze orokorra.

_Emaitzen kontua.

_Funtsen jatorriaren eta aplikazioaren egoera-orria.

_Diruzaintzako kontu orokorra.

_Zorpetzearen kontu orokorra.

_Ondasun, eskubide eta obligazioen inbentarioa.

_Aurreko ekitaldietatik kobratu beharreko eskubideen eta ordaindu beharreko obligazioen bilakaera eta egoera erakusten dituen egoera-orria.

_Ekitaldian, erabilera orokorrari lotutako jabari publikoko ondasunetan egindako inbertsioak erakusten dituen egoera-orria.

_Datozen ekitaldien kargura hartutako konpromisoen egoera orria.

II. eta III. LIBURUKIAK. Nafarroako Parlamentuaren, Comptos Ganberaren, Arartekoaren eta sozietate publikoen kontuen garapena.

IV. LIBURUKIA. Nafarroako aurrekontu orokorren likidazioa eta finantza-egoerak zehazten dituzten xehetasun-agiriak, 2003ko ekitaldiaren itxieran.

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, 2005eko otsailaren 24ean._Nafarroako Gobernuko lehendakaria de Navarra, Miguel Sanz Sesma.

euskal legezalea