1841kolegehitzartua(nafarroa)

1841eko abuztuaren 16ko Lege Hitzartua (Nafarroa)

Nafarroako Parlamentua

1841EKO ABUZTUAREN 16KO LEGE HITZARTUA, ZEINAREN BIDEZ NAFARROAKO FORUEN ERALDAKETA ONARTZEN BAIT DA

Isabel II. Andrea, Jainkoaren eta Espainiako Konstituzioaren Graziaz, Espainietako Erreginak eta bere Erreginaren izenean Baldomero Espartero Jauna, Victoria y de Morellako Dukea, Erreinuko Erregenteak; hau ikus eta uler dezaten guztiok, jakin ezazue: ezen Gorteek dekretatu eta Guk sendetsi dugula hurrengo hau:

1. Artikulua.mAginte militar soila Nafarroan, Monarkiaren gainerako probintzietan bezala, Gobernuak izendatutako Agintari gorenaren eskuetan egongo da eta gainerako probintzietako Komandante nagusien eskurantza berberak edukirik, ezin hartuko dituelarik Erregeorde titulua ez eta haiek erabilitako eskurantzak ere.

2. Art.mJustiziaren Administrazioak Nafarroan bere legeria bereziaren arabera segituko du, gaurreguneko era berean, arik eta Erreinuko probintzia guztien lege gabetzaile desberdinak aintzakotzat harturik, Monarkian eraendu beharreko arautegi orokorrak osatu arte.

3. Art.mAlderdi organikoan eta prozedurazkoan Nazioko gainerako auzitegietarako ezarritakoa edo ezartzen denarekin adostasun osoan egongo da, aurrerantzean Gobernuari egoki lekizkiokeen aldaketei atxikiz. Baina Entzutegiak, beti ere, probintziako hiriburuan iraungo du.

4. Art.mJustizia Auzitegi Gorenak Nafarroako auzitegietan eta berauetan garbitzen diren arazoetan, Erreinuko gainerakoetan erabiltzen dituen eskurantza eta eskumen berberak izango ditu, indarrean dauden edo aurrerantzean ezartzen diren legeen arabera.

5. Art.mUdalak, hautatu eta antolatuko dira, indarrean dauden edo aurrerantzean Nazio osorako ezartzen diren arau orokorrei jarraikiz.

6. Art.mUdalen eskurantzak, fondoen barne ekonomiaadministrazioari eta herrien eskubide eta jabetzei dagozkienak, probintziako Diputazioaren menpekotasunean erabiliko dira, horren legeria bereziaren arabera.

7. Art. Bestelako eskurantza guztietan Udalak lege orokorrari atxikiturik egongo dira.

8. Art.mBost merinaldeek izendatuko dituzten zazpi lagunek osatutako probintziako Diputazio bat egongo da, hau da, populazio txikieneko hiruetariko bakoitzeko bana eta bina handiena duten Iruñea eta Lizarrakoek, honetan dagokion aldaketa egin daitekeelarik baldin eta probintziako partidu judizialakaldatuko balira.

9. Art.mDiputazioko Batzarkideen hautaketa arau orokorrek egiaztatuko dute, indarrean dauden edo gainerako probintzietarako ezartzen diren legeen arabera, inolako ordainketa eta soldatarik gabe beren karguetan iharduteagatik.

10. Art.mProbintziako Diputazioak, Propio, errenta, auzoefektu, ariel eta herrien eta probintziaren salgaien administrazioari dagokionean, Nafarroako Kontseiluak eta Erreinuko Diputazioak erabiltzen zituzten ahalmen berberak izango ditu, eta gainera, berauekin bateragarriak izanik ere Monarkiaren bestelako probintziako Diputazioek dauzkaten edo edukiko lituzketenak.

11. Art.mNafarroako probintziako Diputazioa Gobernuak izendatutako Agintari politiko gorenak presidituko du.

12. Art.mLehendakariordetza Batzarkide dekanoari dagokio.

13. Art.mNafarroan Gobernuak izendatutako Agintari politiko gorena egongo da, gainerako probintzietako Buruzagi politikoen eskurantza berberak edukirik, aurreko artikuluetan adie- razitako aldaketak salborik eta inongo aginte militarrik eduki gabe.

14. Art.mAndia, Urbasa, Bardeak eta bestelako amankomunetako mendi eta larreak baliarazi eta gozatzerakoan ez da inolako berrikuntzarik egingo, Nafarroako legeetan eta herrien abantailetan erabakitakoaren arabera.

15. Art.mEspainiar guztien betebeharra legeak deitzen dituenean armak eskuetan Aberria defenditzea izanik, Nafarroa, Erreinuko probintziak oro bezala, beharturik dago Armadarako kinta edota ohizko edo aparteko soldadutzadeialdietarako, dagokion gizon kopurua aurkeztera, zerbitzu hori betetzeko bideak Diputazioaren nahierara geratzen delarik.

16. Art.mAduanek Pirineotako mugan iraungo dute, Monarkiaren gainerako aduanetan diharduten arantzel orokorrei lotuz, honako baldintza hauen pean:

1. Probintziako Diputazioaren esku edota holakorik ezean aduanetako produktuena, bere zorraren korrituen ordainketarako behar den zenbatekoa kontribuzio zuzenetik bereiztea eta bere taulen gainean kontsignaturik zituzten gainerako aten tzioak eta urteko ehuneko hainbat aipatu zorraren kapitalamortizaziorako, zenbateko hori aipatu taulek 1829tik 1833ra, biak barne, bitarteko urte amankomunean sartu zutena izango delarik.

2. Aduanak, Baskongadetako probintzietako kostalde eta mugetara lekualdatzeari buruz ebazten denaren kalterik gabe, Donostia eta Pasaiako portuek gaiturik jarraituko dute, gaurregun behin-behineko dauden bezala, produktu nazionalen exportaziorako eta atzerrikoen inportaziorako, indarrean dirauten arantzelei atxikiz.

3. Kontraerregistroak mugatik laupabost leguatara kokatu behar direla, barne merkataritza erabat libre utziz, haiek igaro ondoren beste inon inolako gida edo erregistrorik egin beharrik gabe, hau Aduanetako sistema orokorrarekin bat etorriz gero.

17. Art.mTabako salmenta Nafarroan Gobernuaren eskutik administratuko da, Erreinuko gainerako probintzietan bezala, haren Diputazioari ordainduz, edota holakorik ezean honek kontribuzio zuzenetik atxikiz, kargaturik dagoen urteko 87.537 errealeko zenbatekoa, dagokion norakoa emateko.

18. Art.mNafarroan, aduanak bere mugetara lekualdatu ondoren, gatzak izan duen askatasun-sistema eutsiezina delarik, aipatu probintzian gai horretako estanku bat ezarriko da Gobernuaren eskutik, zeinak Nafarroako gatzagak bere gain hartuko bait ditu, gaurregun haien jabetza duten eta tratuan arituko den jabe partikularrei dagokien indemnizazioa aldez aurretik ordainduz.

19. Art.mHerri bakoitzaren kontsumoen arauketa aurrez delarik, Hazienda publikoak Udalei urtero beharko luketen gatza banatuko die kostu eta kosta prezioan, zeina Korporazio haiek Gobernuak erabakitzen duen epe eta eran ordainduko bait dute.

20. Art.mKontsumitzaileek goian adierazitako gatza baino gehiago beharko balute, haiei erosoago gertatzearren, herrietan bertan ezarriko diren toldoetatik jasoko dute estanku-prezioan.

21. Art.mGatza atzerrira esportatzeari buruz, legezko trafiko honetarako gainerako probintziek duten ahalmen berbera izango du Nafarroak, ezarritako arauei atxikiz.

22. Art.mOrain arte bezala iraungo du Nafarroaren jabegoa den paper zigilatua erabiltzeko salbuespenak..

23. Art.mPolbora eta sufre estankuak ezarririk dagoen era berean iraungo du Nafarroan.

24. Art.mProbintziako errentak eta ateetako eskubideak ez dira Nafarroara hedatuko arantzel berriak planteatzeko kasua iritsi eta horietan atzerriko gaien gaineko kontsumo eskubidea aduanetan kobratzea ezartzen ez den bitartean.

25. Art.mNafarroak, lehen adierazitako zergez gain, kontribuzio zuzen bakar batez, urtero 1.800.000 errealeko kopurua ordainduko du. Bere probintziako Diputazioari aipatutako 1.800.000 errealetatik 300.000 abonatuko zaizkio bere kargura geratzen diren bilketa eta porroteko gastuengatik.

26. Art.mKulto eta kleroaren zuzkidura Lege orokorrari eta hura betearazteko Gobernuak ematen dituen aginduei egokituko zaie.

Beraz, edozein mota eta duintasuneko Auzitegi, Justizia, Buruzagi, Gobernadore eta gainerako Agintari guztiei, zibil nahiz militar eta elizakoei Lege hau bere alderdi guztietan gorde eta gordeerazi, bete eta beteerazi dezaten agintzen diegu.

Ulertutzat edukiko duzue horrela bete dadin eta imprimatu, argitaratu eta zirkulazioan jar dadin xedatuko duzue

Victoriako Dukeak, Erreinuko Erregenteak.

Madrid, 1841eko Abuztuaren 16an. A. Facundo Infante Jnak.

euskal legezalea