222008forulegea,
22/2008 Foru Legea, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoa
Nafarroako Parlamentua
22/2008 FORU LEGEA, abenduaren 24koa, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoa.
NAO, 159. ALDIZKARIA - 2008ko abenduaren 31a
NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK
Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako
FORU LEGEA, ZENBAIT ZERGA ALDATU ETA BESTE TRIBUTU-NEURRI BATZUK HARTZEKOA.
ZIOEN AZALPENA
Foru lege honen helburua lege maila duten zenbait arau aldatzea da. Horien artean hauek dira aipagarrienak: Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena; Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legea; Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legea; Oinordetzei eta Dohaintzei buruzko Zergaren xedapenen Testu Bategina, abenduaren 16ko 250/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia; Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko xedapenen Testu Bategina, apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena; Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorra; Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legea; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea; Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea, eta azkenik, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea.
Nafarroako Gobernuak politika fiskalaren arloan hartzen dituen neurriek bi adierazpide dituzte: batetik, aurrekontu-politika, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Legearen proiektuan islatzen dena, eta bestetik, tributu-politika, neurri handi batean Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzeko Foru Legearen proiektu honetan islatzen dena. Laburbilduz, azkeneko lege horren bidez Nafarroako Gobernuaren tributu-politika ezartzen da, bere aurrekontu-politika sendotu eta bermatzeko asmoz.
Foru lege honek hamahiru artikulu, hiru xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen ditu.
1. artikuluak zenbait aldaketa egiten ditu ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bateginean.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan garrantzi handiko aldaketa bat egin da, izan ere, Testu Bateginaren 60. artikulua aldatu da eta, horren ondorioz, aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziaren karga-tasa 100eko 15etik 100eko 18ra igo da. Aurrezkiaren oinarri bereziaren gaineko karga-tasaren igoeraren helburua, diru gehiago biltzeaz gainera, karga-tasak eta tributuen gaineko informazioaren kudeaketa harmonizatzea da, bai subjektu pasiboentzat, bai atxikipena egiten dutenentzat, baita Nafarroako Zerga Ogasunarentzat ere.
Aldaketa horren ondorioz hogeigarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatia ere aldatu behar da, banakako bizi-aseguruen edo ezintasuneko aseguruen kontratuetatik sortutako etekinak jasotzearen ondoriozko konpentsazio fiskalari buruzkoa, eta beste xedapen gehigarrri bat erantsi behar da, hogeita zortzigarrena, 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera 100eko 18ra igotzeko ondasun higigarrien kapitalaren etekinen gaineko atxikipena edo konturako sarrera, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzio eta partaidetzen eskualdaketatik edo horien errenboltsotik heldutako ondare-gehitzeen gainekoa eta ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduen gainekoa.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren gutxiengo pertsonalen barruan, 4.000 euroko berariazko murriztapena ezartzen da urteko nazioarteko adopzioen kasuetarako. Murriztapen horrek eragina izanen du adopzioa Erregistro Zibilean inskribatzen den urtean eta hurrengo bi urtetan.
Zergaren tarifari dagokionez, hura ehuneko 2,5 deflaktatzen da; hain zuzen, 2009rako aurreikusitako inflazioa baino 0,5 gehiago, errenta igoera nominalen karga saihesteko eta zergadunek errenta gehiago izan dezaten erabilgarri.
Fundazioei laguntzeko eta mezenasgoaren tributu araubidea hobetzeko asmoz, 64.1 artikuluaren idazketa aldatu da eta Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea arautzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean aurreikusitako dohaintzengatik egin daitekeen kenkariaren oinarriaren gehieneko zenbatekoa moldatu da, subjektu pasiboaren likidazio-oinarriaren 100eko 20 izatetik 100eko 30era igo baita.
Testu Bateginaren 80.6 artikuluan bi aldaketa sartu dira. Batetik, hirugarren paragrafoaren azkeneko esaldian zehazten da ordainketa zatikatuak partaideei esleitutako errentaren arabera eginen direla, Zergari buruzko Foru Legearen 49.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Bestalde, Ekonomia eta Ogasun kontseilariari ahalmena ematen zaio ordainketa zatikatuen autolikidaziorako proposamenen igorpena arautzeko, Nafarroako Zerga Ogasunak, tributu arloko betebeharrak borondatez betetzea errazteko asmoz, 2009ko lehenengo hiruhilekotik aurrera proposamen horiek igortzeko asmoa duela ikusirik.
Bestalde, Zergaren Testu Bateginaren laugarren xedapen gehigarriari 6. eta 7. idatz-zatiak erantsi zaizkio, batetik, informazioa eman beharra kreditu-entitateek ematen dituzten mailegu eta kreditu guztietara hedatzeko (gaur egun betebehar hori etxebizitzak erosteko mailegu hipotekarioen kasuan besterik ez da eskatzen), eta bestetik, baloreen titularrei, bizi-aseguruen hartzaileei eta aldi bateko edo hil arteko errenten onuradunei buruzko beste informazio aitorpen bat ezartzeko.
Azkenik, beste xedapen gehigarri bat ezarri da, hogeita bederatzigarrena, enpresa edo lanbide jarduera batean 2009. eta 2010. urteetan hasten diren subjektu pasiboei aplikatu beharreko neurri fiskal batzuk sartzeko, betiere etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera kalkulatzen baldin badute, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan. Jardueraren ondoriozko kuota urtebetez atzeratzen ahalko dute, bermerik gabe, eta ordainketa zatikatuak egin beharretik salbuetsita gelditzen dira. Hori guztia jardueran hasten direnetik lehenbiziko bi zergaldiak bukatu bitarte. Luzapenak ez du berandutza-interesik sorraraziko.
Egungo abagune ekonomikoa eta higiezinen merkatuaren egoera ikusita, ohiko etxebizitza transmititu ondorengo berrinbertsioarengatiko salbuespen kasuetan, ohiko etxebizitza besterentzeko epea bi urtetik lau urtera zabaltzen da, aldi baterako bada ere, transmisio hori beste ohiko etxebizitza bat erosteko edo zaharberritzeko diru-kopuruak ordaindu ondoren gertatzen den kasuetan.
Soil-soilik 2008. eta 2009. urteetarako eraginez, nekazaritza eta abeltzaintza jardueretako zuzeneko zenbatespeneko metodoko modalitate erraztuan jarduera horien etekin garbia kalkulatzeko, kendu beharreko portzentajea ehuneko 10ekoa izanen da, Zergaren Erregelamenduan orokorrean ezarritako ehuneko 5ekoa beharrean.
2. artikuluak Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legea aldatzen du, nabarmenki. Eta hori 2008ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Asmoa da Zergaren ondorio ekonomikoak erabat neutralizatzea, baina formalki deuseztu gabe.
Hori helburu, Zergari buruzko Foru Legearen 33.bis artikulu berria erantsi da, subjektu pasiboei 100eko 100eko hobari orokorra ezartzeko kuota osoan, zerga ordaindu beharra betebehar pertsonalagatik edo betebehar errealengatik etorri.
Bestalde, indarrik gabe utzi dira 6.3 artikuluko bigarren eta hirugarren paragrafoak, 34. artikuluko 2. idatz-zatia, 36., 37. eta 38. artikuluak eta bigarren xedapen iragankorra. Hori guztia zergaren aitorpena aurkeztu beharra eta autolikidazioa egin beharra kentzeko, besteak beste.
3. artikuluak Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen zenbait manu aldatzen ditu.
Kasu batzuetan, legearen testua kontabilitatearen arloan egin diren berrikuntzei egokitzeko aldaketak egin dira.
50.1.b) artikuluko azkeneko paragrafoa ere aldatu da, aurreko ekitaldian milioi bat euroko edo hortik beherako negozio-bolumen garbia izan duten enpresentzat karga-tasa 100eko 24tik 100eko 23ra jaisteko.
Ikerkuntza, garapen eta berrikuntza jardueretan aritzeagatik egiten diren kenkarietan ere aldaketa nabarmenak egin dira. Aldaketa horiek Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiaren 2008ko martxoaren 13ko Epaian dute abiapuntua, izan ere, horren bidez erabaki zen Espainian egindako gastuak atzerrian egindako gastuak baino onuragarriagoak izatea Europar Batasunaren antolamenduaren kontrakoa dela. Foru arauan unibertsitateekin, ikerketarako erakunde publikoekin edo berrikuntza eta teknologia zentroekin kontratatutako proiektuetarako kenkaria mantendu da baina 100eko 10 handitua. Idazketa EEJAren epai horretara egokitzeko, adierazten da zentro horiek Espainian edo Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko edozein estatutan egon daitezkeela.
Inbertsioetarako Erreserba Bereziari dagokionez, 124.2 artikulua aldatu da, erreserba horren materializazioa talde fiskaleko beste sozietate batek egin dezakeela zehazteko. Hori deusetan galarazi gabe, Zergari buruzko Foru Legearen 44. eta 45. artikuluetan ezarritako betebehar formalak bete beharko dira.
131. artikuluari 4. idatz-zatia erantsi zaio. Horren bidez, Erreserbari zuzkidurak egin gabe edo gainbalioa izan gabe, Inbertsioetarako Erreserba Berezia edo berrinbertsioa egin zuen enpresak talde fiskala uztearen ondorioak arautzen dira.
Azkenik, hogeita hamargarren, hogeita hamaikagarren eta hogeita hamabigarren xedapen iragankorrak erantsi dira. Lehenengo kasuan, Kontabilitateko Plan Orokorraren lehenengo aplikazioaren ondoriozko kontabilitate-egokitzapenen ondorio fiskal orokorrak arautzen dira. Bigarrenean, ondorio fiskal horiek beraiek arautzen dira baina aseguru-entitateei dagokienez. Hirugarrenean, aukera ematen zaio subjektu pasiboari, hiru urtetan zatikatu ahal dezan Kontabilitateko Plan Orokorraren lehenengo aplikazioaren ondoriozko doikuntzen eragin fiskala. Hala, subjektu pasiboak aukeratu ahalko du erreserba-kontuetara egiten diren zordunketen eta ordainketen saldo garbia, positiboa nahiz negatiboa, zati berdinetan sartzea 2008tik aurrera hasten diren lehenbiziko hiru zergaldietako bakoitzari dagokion zerga-oinarrian, aipatu hogeita hamargarren xedapen iragankorrean ezarritakoaren arabera zordunketa eta ordainketa haiek ondorio fiskalak dituzten heinean.
4. artikuluaren bidez bi aldaketa egin dira 250/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Oinordekotzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren Testu Bateginean.
Lehenengo aldaketa, 34.1.a) artikuluaren bidez finkatzen dena, "berariazko legediaren arabera" esaldia eranstean datza. Horren ondorioz, 100eko 0,80ko tasa ez zaie aplikatuko bakar-bakarrik Bikote Egonkorrentzako Berdintasun Juridikoari buruzko 6/2000 Foru Legearen arabera bikote egonkor bat osatzen dutenei, Estatuko edo autonomia erkidegoetako araudiaren arabera horrelako bikote bat osatzen dutela egiaztatzen dutenei ere aplikatuko baitzaie.
Bigarren aldaketa ere 34. artikuluan finkatzen da. Horren ondorioz, kausatzailearen senide batek edo gehiagok haren ohiko etxebizitzaren jabari osoa "mortis causa" eskuratzen dutenean 100eko 0,80ko zerga-tasa ordaintzea lortuko dute, baldintza hauek betez gero: heriotzaren aurreko bost urteetan harekin bizi izana; hurrengo bost urteetan etxebizitza ez besterentzea, hiltzen d(ir)enean izan ezik; eta etxebizitza eskuratzailearen ohiko bizilekua izatea.
5. artikuluaren bidez Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergan aldaketa batzuk egin dira, batzuk zergaren kudeaketa hobetu eta errazteko asmoz, eta beste batzuk kapitalen kontzentrazioak kargatzen dituzten zeharkako zergei buruzko Kontseiluaren 2008ko otsailaren 12ko 2008/7/EE Zuzentarauaren transposizioaren ondorioz.
Partikularrek ondasun higiezinen merkatuan duten egoera hobetzeko aldaketa funtsezko bat egin da, eraikitzen ari diren ondasun higiezinak erosteko kreditu, eskubide edo akzioen lagapenen tratamendu fiskalari buruzkoa, izan ere, araudiaren arabera zerga-oinarria ondasun higiezinetan guztira eraikitakoaren balioak osatzen baitzuen. Aldaketaren ondorioz, erosketaren eskubide pribatua lagatzen den unean eraikitzen ari den higiezinaren benetako baliora egokitzen da oinarria eta, horri esker, erosketarekin segitzeko arazoak dituzten kontratatzaileek etxebizitza eskualdatzen ahalko dute eta, gainera, higiezinen merkatuan malguago jokatzeko aukera izanen da.
Berriki, Europar Batasuneko Kontseiluak 2008ko otsailaren 12ko 2008/7/EE Zuzentaraua onetsi du, kapitalen kontzentrazioa kargatzen duten zeharkako zergei buruzkoa. Zuzentarau horrek aurtengo martxoaren 12an hartu du indarra eta kapitalen kontzentrazioak kargatzen dituzten zeharkako zergei buruz Kontseiluak 1969ko uztailaren 17an emandako 69/335/EEE Zuzentaraua ordeztu du. Zuzentarau hori indarrik gabe geldituko da 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera.
2008/7/EE Zuzentarauak kapital-ekarpenen gaineko zerga arautzen duten Espainiako barne-zuzenbidearen lege xedapenetan du eragina nabarmenki, hain zuzen Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren sozietate-eragiketen modalitateko kapital-ekarpenei buruzkoetan. Modalitate hori Ondare Eskualdaketen gaineko Zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren "Sozietate-eragiketak" izeneko II. tituluan dago arautua. Testu bategin hori apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen. Horregatik, bidezkoa da testu bateginaren zenbait agindu egokitzea.
6. artikuluak Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren agindu batzuk aldatzen ditu.
32. artikuluari 4. idatz-zatia erantsi zaio eta kontratisten eta azpikontratisten tributu-erantzukizun subsidiarioa jasotzen da foru araudian.
50.2.c) eta 52.2 artikuluak helburu berarekin aldatu dira, hots: berandutza-interesaren beste kontzeptu bat ezartzea (hori izanen baita diruaren legezko interesa) egintzaren betearazpena eteten denerako edo edonolako gerorapen, zatikapen edo luzapenak egiten diren kasuetarako, betiere zor osoa bermatzen bada, dela kreditu-entitate baten edo elkarren bermerako sozietate baten abal solidarioaren bidez edo kauzio-aseguruaren ziurtagiri baten bidez.
Iruzurraren aurkako borroka indartzeko asmoz, faktura faltsu edo faltseatuak luzatzea arau-haustetzat hartzen da berariaz eta ezartzen da horrelakoetan faktura faltsuaren zenbatekoaren 100eko 75etik 100eko 150era bitarteko isunak ezarriko direla.
Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren araudia aldatzen da eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren erregistro-liburuetan sartutako eragiketen gaineko informazioa emateko betebehar formala ezartzen da.
Azkenik, hirugarren xedapen iragankorra erantsi da. Horri esker, 2009. eta 2010. urteetan eskatzen diren tributu-zorraren gerorapenak edo zatikapenak egiteko baldintzak nabarmen malgutzeko zenbait neurri berariazko ezartzen dira, zor horien bilketaren kudeaketa Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren esku dagoen kasuetarako.
7. artikuluaren bidez Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko 12/2006 Foru Legea aldatzen da, erregistro eta katastro horietan dagoen informazioa eginkizun horiek dituzten entitate legeztatuek erabiltzeari dagokionez.
8. artikuluaren bidez zenbait aldaketa egiten zaizkio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeari, tasen tarifa batzuk eguneratzeko.
9. artikuluaren bidez, Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren tarifak aldatzen dira. Tarifak 2007ko ekainetik 2008ko ekainera bitarteko KPIak izandako igoeraren arabera eguneratu dira (100eko 4,8) eta 2009. urtarrilaren 1etik aurrera izanen dute indarra.
10. artikuluaren bidez zenbait aldaketa egiten zaizkio Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen 10/1996 Foru Legeari, batzuetan manu baten idazketan zuzenketa teknikoak egiteko, eta beste batzuetan, arau horretan ezarritako araubide fiskal berezia handitu eta hobetzeko, subjektu pasiboa entitatea bera izan edo hari laguntzen dioten beste hirugarren batzuk izan.
Sozietateen gaineko Zerga ordaintzetik salbuetsita dauden errenten multzoa handitzen da, foru legeak eskatzen dituen betebeharrak eta baldintzak betetzen dituzten fundazioentzat.
Entitatearen helburuetan laguntzeko asmoz dohainik egiten diren eskuratzeetatik datozen errentak salbuetsita daudela adierazi ondoren, fundazioaren berezko jarduerari atxikitzen ez zaizkion ondasunen erosketak arautzen dira. Alabaina, horrelako eskuratzeak, zergaren ondorioetarako, kargatuta badaude ere, zerga ordaintzetik salbuetsita egonen dira baldin eta bi urteko epean eskualdatzen badira eta diru hori fundazioaren helburuetara bideratzen bada.
Kostu bidez egiten diren eskualdatzeen ondoriozko errentak salbuetsitako errenten multzoan sartzen dira, baita hirugarrenei lagatzen zaizkien ondare-elementuetatik datozenak ere. Azkeneko horiei dagokienez, interes eta dibidendu gisa, arauan aurreikusita zegoen 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera ez zutela atxikipenik izanen.
11. artikuluaren bidez zenbait aldaketa egin zaizkio Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legeari.
Besteak beste, hirugarren xedapen gehigarria gehitu zaio Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legeari. Xedapen berri horretan Zenbait garraiobideren gaineko Zerga Berezian agertzen den behin betiko matrikulazioaren kontzeptua arautzen da.
Lehenbizi, Espainiako lurraldean behin betikoz matrikulatu behar diren garraiobide berriak edo erabiliak zehazten ditu, hots: Espainiako egoiliarrak diren pertsonek edo entitateek eta, orobat, Espainian dauden establezimenduetako titularrak diren pertsonek edo entitateek lurralde horretan erabili behar dituztenak.
Bigarrenik, zergaren kudeaketa hobetzen du, ikusi baita Foruzaingoak zailtasunak dituela matrikulatu beharra betetzen ez duten ibilgailuak ibilgetzeko, horretarako berariazko gaikuntzarik ez baitu. Gauzak horrela, matrikulatu beharra betetzen ez dela frogatzen denean, tributu administrazioaren organo eskudunek (eta haren aginduz Foruzaingoak) garraiobide hori ibilgetuko dutela ezarri da, administrazio eta tributu egoera arauen araberakoa dela egiaztatu arte.
12. artikuluaren bidez, Kooperatiben Zerga-araubideari buruzko ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legea aldatu da, cooperativa mistoen zerga-araubidea arautze aldera. Hala, aipatu kooperatiben zerga-araubidea izanen da gainerako kooperatibentzat ezarritako bera, baina berezitasun garrantzitsu bat izanen du, halako moduz non kooperatiba-emaitzaren zatiak, boto eskubidea atxikia duten zati sozialen bazkide titularrek -horiek Batzar Nagusian duten boto eskubidea zehazten da jarritako kapitalaren arabera- dituzten botoen proportzioari dagokiona, kooperatibaz kanpoko emaitzen balio bera izanen du, sozietateen gaineko zerga ordainaraztearen ondorioetarako. Lehen xedapen gehigarrian ezartzen dira, urtean zehar hasten diren zerga-aldietarako, sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako moneta-zuzenketaren koefizienteak.
Lehenengo xedapen gehigarrian Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak eguneratzen dira, 2009. urtean hasten diren zergaldiei dagokienez.
Bigarren xedapen gehigarrian 100eko 50eko hobaria ezartzen da 2008ko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuotetan, zerga horren kontura ordaindutako kuoten kenkaria Sozietateen gaineko Zergan edo Ez-egoiliarren gaineko Zergan aplikatzerik ez duten subjektu pasiboentzat, baldin eta zerga hura ordaindu beharra baldin badute 7/1996 Foru Legearen bidez onetsitako tarifen lehenengo ataleko 721 eta 722 taldeetan sailkatutako jarduerengatik, hots, bidaiari-garraioen jardueragatik eta errepideko salgaien garraioagatik.
Hirugarren xedapen gehigarriaren bidez aukera ematen da "Nafarroa 2012 Planean" sartuta dauden herri lanen kontzesio-hartzaile diren sozietateak, "itzalpeko bidesariaren bidez" ordaintzen baldin bazaie, enpresak sustatzeko sozietatetzat hartuak izateko.
Xedapen indargabetzailearen bidez 1988ko ekitaldiko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 72. artikulua indargabetu eta ondoriorik gabe uzten da. Artikulu horren bidez IFZren gaineko xedapenak arautu ziren. Arau horiek eguneratu eta Tributuei buruzko Foru Lege Orokorrean jasoko direnez, bidezkoa da 3/1988 Foru Legearen 72. artikulua indargabetzea.
Azken xedapenetan lehenak ahalmena ematen dio Nafarroako Gobernuari foru legea garatzeko, eta azken xedapenetan bigarrenean, berriz, foru legearen indar hartzea arautzen da.
1. artikulua. Ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategina.
2009ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, azken xedapenetan bigarrenaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren kasuan izan ezik, ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko manu batzuk, ondotik heldu direnak, aldatu dira eta honelako idazketa izanen dute:
Bat. 25.2. artikulua.
"2. Etxebizitzarako diren ondasun higiezinen errentamenduetan, aurreko idatz-zatian adierazitakoari jarraikiz kalkulatutako etekin garbi positiboa 100eko 55 murriztuko da. Horri dagokionez, etxebizitzarako diren ondasun higiezinen errentamenduen ondoriozkoak diren higiezin kapitalaren etekinetan sartzen dira Etxebizitzaren arloko jarduketa babesgarriak eta etxebizitzetarako eraikinen sustapena antolatzen dituen urtarrilaren 9ko 4/2006 Foru Dekretuko 100. artikuluak arautzen duen errentamendua, sozietate publiko instrumentalen bidezkoa, erabiltzea erabakitzen duten etxebizitza-jabeek lorturiko etekinak.
Subjektu pasiboak aitortutako etekinetan soil-soilik aplikatuko da murriztapena.
Bi. 26. artikulua, bigarren paragrafoa.
"Aurreko paragrafoan aipatutako pertsonen aldeko gozamen-eskubideak eratzen direnean, etekin garbia ezin izanen da Oinordekotzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren ondorioetarako hartzen duen balioa baino txikiagoa izan, eta etekin horri aurreko artikuluko 3. idatz-zatian finkatutako urripena aplikatuko zaio, hala badagokio."
Hiru. 32.2 artikulua.
"2. Foru Lege honen 30. artikuluko 3. idatz-zatiaren a), b), c), d) eta f) idatz-zatietan aurreikusitako etekin garbiak, bi urtetik gorako sortzealdia badute edo erregelamenduz denborari dagokionez modu irregular nabarmen batez lortu direla ezartzen bada, 100eko 40 murriztuko dira.
Etekin horiek zatika kobratzen badira, sortzealdia kalkulatzeko kontuan hartuko da zenbat urtez zatikatzen den, erregelamenduak agintzen duen moduan betiere."
Lau. 45.2 artikulua.
"2. Enpresa edo lanbide jarduera bati lotuta dauden ibilgetu materialeko elementuen, ibilgetu ukiezineko elementuen eta ondasun higiezinetan egindako inbertsioetako elementuen eskualdaketan agerian jartzen diren ondare-gehitzeak kargatu gabe uzten ahal dira, betiere besterentzearen zenbateko osoa lehen aipatutako elementuetatik edozeinetan berriz inbertitzen bada, Sozietateen gaineko Zergaren ondorioetarako ezarritako baldintza berberetan.
Berriz inbertitzen den diru-kopurua besterentzearen zenbatekoa osoa baino txikiagoa bada, kargatu gabe utziko da inbertitutako kopuruari dagokion ondare-gehitzearen zati proportzionala."
Bost. 49.1.1. artikulua, lehenenengo paragrafoa.
"1. Errentak Zerga honi buruzko arauei jarraikiz zehaztuko dira, eta 25.2, 25.3, 32.2 eta 34.6 artikuluetan aurreikusitako murriztapenak ez dira aplikagarriak izanen. Hona hemen berezitasunak:"
Sei. 49.3 artikulua.
"3. Zerga honen subjektu pasiboak diren errenta-egozpenaren araubideko entitateko kideek, aitorpenean, foru lege honen 25.2, 25.3, 32.2 eta 34.6 artikuluetan ezarritako murriztapenak izaten ahalko dituzte."
Zazpi. 55.4.1.b) artikulua, azken lerrokada.
"Horretaz gain, letra honetan ezarritako zenbatekoak aplikatzeko eskubidea ematen duen hiru urte baino gutxiagoko ondorengo ahaide bakoitzeko edo haur adoptatu bakoitzeko, 2.200 euro urtean. Zenbateko hori 4.000 eurokoa izanen da urtean, baldin eta, aplikatzekoak diren arauen eta hitzarmenen arabera, adopzioak nazioartekoak badira. Adopzio kasuetan, kasuko murrizketa aplikatuko da Erregistro Zibileko izen-ematearen zergaldian eta hurrengo bietan."
Zortzi. Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legeko 59.1 artikuluaren testu berria.
"1. Likidazio-oinarri orokorrari ondoko eskalan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:
3.765 13
3.765 489,45 4.600 22
8.365 1.501,45 8.885 25
17.250 3.722,70 13.070 28
30.320 7.382,30 15.160 36
45.480 12.839,90 Gainerakoa 42"
Bederatzi. 60. artikulua.
60. artilukua. Aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziaren karga-tasa.
Aurrezkiaren likidazio-oinarri bereziaren karga-tasa 100eko 18koa izanen da."
Hamar. 64.1 artikulua.
"1. 62. artikuluko 4. idatz-zatian adierazten den dohaintzengatiko murriztapenaren oinarria ezin izanen da subjektu pasiboaren likidazio-oinarriaren 100eko 30etik gorakoa izan."
Hamaika. 68. artikulua, 2. eta 3. zenbakiak.
"2. Gizarte Segurantzatik kasuan kasuko pentsio motarentzat finkatutako gutxienekoa baino handiagoak eta lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoak diren kotizazio gabeko alarguntza pentsioak jasotzen dituzten subjektu pasiboek zilegi izanen dute kenkari gehigarria egitea, jasotako pentsioaren zenbatekoaren eta lanbide arteko gutxieneko soldataren arteko diferentzia adinakoa, kasu bietan urteko kopuruak kontuan harturik.
Alarguntza pentsioarekin batera beste pentsioren bat kobratzen bada, kenkari gehigarria egiteko eskubidea izanen da baldin eta Gizarte Segurantzaren Testu Bategina onesten duen ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren 50. artikuluan aipatutako osagarriak jasotzeko eskubidea zehazteko aintzat hartzen diren pentsioen batura handiagoa bada Gizarte Segurantzak osagarri horiek finkatzeko gutxieneko zenbatekoa baino, eta aldi berean, lanbide arteko gutxieneko soldata baino txikiagoa.
Horrelakoetan, kenkaria zehazteko, eragiketa hau eginen da: lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbatekoa ken 50. artikuluan adierazitako osagarriak jasotzeko eskubidea zehazteko aintzat hartzen diren pentsio guztietako diru-zenbatekoen batura, kasu bietan urteko kopuruak hartuta.
Kenkari hori egin ahal izateko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboak lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako beste errentarik jasoa ez izatea zergaldian, 50. artikuluko osagarriak jasotzeko eskubidea zehazteko aintzat hartzen diren pentsioez gainera, salbuetsita dauden errentak alde batera utzita.
Idatz-zati honetan araututako kenkaria ezin izanen da aldez aurretik abonatu.
Alarguntza pentsioa edo aintzat hartzen den beste pentsioren bat zergaldi osoan jaso ez bada, artikulu honetako 1. idatz-zatiaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio.
Kenkari hori baliatzeko prozedura erregelamendu bidez ezarriko da.
3. Gizarte Segurantzatik zahartzaroko eta baliaezintasuneko nahitaezko aseguruaren (SOVI) alarguntza pentsioak jasotzen dituzten subjektu pasiboek zilegi dute kenkari gehigarria egitea, jasotako pentsioaren zenbatekoaren eta lanbide arteko gutxieneko soldataren arteko diferentzia adinakoa, kasu bietan urteko kopuruak kontuan harturik.
Zahartzaroko eta elbarritasuneko nahitaezko aseguruaren alarguntza pentsioarekin batera beste pentsioren bat kobratzen bada, kenkaria kalkulatzeko eragiketa hau eginen da: lanbide arteko gutxieneko soldata ken ekainaren 20ko 1/1994 Legegintzako Errege Dekretuaren 50. artikuluan aipatutako osagarriak jasotzeko eskubidea zehazteko aintzat hartzen diren pentsioen batura, kasu bietan urteko kopuruak hartuta. Legegintzako Errege Dekretu horren bidez Gizarte Segurantzaren Testu Bategina onetsi zen.
Kenkari hori egin ahal izateko, beharrezkoa izanen da subjektu pasiboak lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako beste errentarik jasoak ez izatea zergaldian, 50. artikuluko osagarriak jasotzeko eskubidea zehazteko aintzat hartzen diren pentsioez gainera, salbuetsita dauden errentak alde batera utzita.
Gizarte Ongizate, Familia, Gazteria eta Kirol Departamentuari eskatzen ahalko zaio kenkari hori aldez aurretik ordain dezala. Kasu horretan ez da zergako kuota diferentzialaren gaineko kenkaririk eginen. Erregelamendu bidez arautuko da kenkaria egiteko prozedura, bai eta aldez aurretiko ordainketa eskatzeko eta lortzeko prozedura ere.
Alarguntza pentsioa edo aintzat hartzen den beste edozein pentsio zergaldi osoan jaso ez bada, artikulu honetako 1. idatz-zatiaren bigarren paragrafoan ezarritakoari jarraituko zaio."
Hamabi. 78.4 artikulua, lehenengo paragrafoa.
"4. Epekako eragiketetan eta prezio geroratua duten eragiketetan, ulertuko da errentak jaso direla kasuan kasuko kobrantzak eskatzen diren heinean, salbu eta subjektu pasiboak eragiketa egin zeneko edo ondare-aldaketa gertatu zeneko zergaldian egoztea erabakitzen badu."
Hamahiru. 78.5 artikulua.
"5. Subjektu pasiboari leporatu ezin zaizkion bidezko arrazoiengatik, lan-etekinak behar diren zergaldietan jasotzerik ez badago, kobrantza egiten den zergaldiari egotziko zaizkio, eta horrelakoetan, 17. artikuluko 2. idatz-zatian xedatutakoa aplikatuko da, salbu eta subjektu pasiboak erabakitzen badu zergaldi haietan egoztea, aitorpen-likidazio osagarria aurkeztuz, zehapenik, errekargurik ezarri eta berandutza-interesik sorrarazi gabe.
Subjektu pasiboak bere ordaintzaileari aurreko zergaldietan lanaren etekinengatik jasotako etekinen itzulketak ordaindu behar izanez gero, itzulketa horiek itzulketa egiten den zergaldiari egotziko zaizkio, salbu eta itzulitako lan-etekinak heldu diren zergaldiei egozteko hautua egiten denean. Bi kasuetan, aipatu itzulketek lan etekinak gutxituko dituzte.
Aurreko paragrafoetan aipatutako aukerabidea hartuz gero, Administrazioari jakinarazi beharko zaio, kobrantza edo itzulketa egiten den ekitaldiari dagokion aitorpenean."
Hamalau. 80.6 artikulua.
"6. Enpresa edo lanbide jardueretan aritzen diren subjektu pasiboek Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren konturako ordainketak zatika egin beharko dituzte, erregelamenduz ezarriko diren baldintzetan autolikidazioa eginez eta dirua sartuz. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ahalmena du foru agindu baten bidez ezarriko den diru-zenbatekotik beherako ordainketa zatikatuak dituzten subjektu pasiboak betebehar horretatik salbuesteko.
Erregelamenduz ezarriz gero, aukera izanen da ehuneko jakin bateko atxikipena izan duten edo diru-sarrera egin behar izan duten diru-sarrerak jaso dituzten subjektu pasiboak betebehar horretatik salbuesteko.
Errenta-egozpeneko araubidea izanik enpresa edo lanbide jardueretan aritzen diren entitateen ordainketa zatikatua bazkide, jaraunsle, erkide edo partaide bakoitzak egin beharko du, foru lege honen 49.2 artikuluan ezarritako proportzioan, betiere haiei horrelako errentak egoztea zilegi bada.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ordainketa zatikatuak egiteko autolikidazioaren proposamena igortzen ahalko die subjektu pasiboei, departamentu horretako kontseilariak ezartzen dituen baldintzekin.
Subjektu pasiboak proposamena berresten badu, horixe izanen da autolikidazioa. Zorra oso-osorik eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ezartzen dituen tokietan, moduan eta epeetan ordainduz gero, proposamena berretsitzat hartuko da.
Subjektu pasiboak autolikidaziorako proposamena berresten ez badu, proposamena baliorik gabe geldituko da, baina horrek ez du adieraziko inola ere subjektu pasiboa dagokion autolikidazioa aurkeztetik eta ordainketa zatikatuak erregelamenduz ezartzen den bezala egitetik salbuetsita dagoenik."
Hamabost. 82.3 artikulua.
"3. Baterako tributazioaren araubidean egiten diren aitorpenak adinez nagusi diren familia unitateko kide guztiek sinatuko dituzte eta kide horiek familia unitatean dauden adingabeen izenean arituko dira, horrelakorik baldin badago.
Aurreko paragrafoan ezarritako betebeharra bete dela ulertuko da aitorpena ezkontide batek, bikote egonkorreko kide batek, aitak edo amak sinatua badago, familia unitatea nolakoa den, foru lege honen 71.1 artikuluan xedatutakoaren arabera."
Hamasei. 85. artikuluko 1. eta 2. zenbakiak.
"1. Hurrenez hurren foru lege honen 66. artikuluaren b), d), e) eta f) letretan aipatu diren atxikipenen, konturako diru-sarreren, ordainketa zatikatuen eta kuoten batura, foru lege honen 68. artikuluan aurreikusitako kenkaria barne (horrelakorik baldin badago), epearen barrenean aurkeztutako autolikidazioaren kuota baino handiagoa bada, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak, kasua bada, behin-behineko likidazioa eginen du aitorpena aurkezteko epea bukatu eta ondoko sei hilabeteetan.
Egindako itzulketaren diru-kopurua eta subjektu pasiboak aitorpen-likidazioan edo autolikidazioan eskatutakoa bera baldin bada, ez da likidazio hori egin beharrik izanen.
Aitorpena epez kanpo aurkeztuz gero, aurreko paragrafoan ezarritako sei hilabeteko epea aurkezten den egunetik hasita kontatuko da.
2. Autolikidazioaren edo, hala badagokio, behin-behineko likidazioaren ondoriozko kuota txikiagoa bada benetan atxikitako diru-kopuruen, kontura egindako ordainketen eta, hurrenez hurren, foru lege honen 66. artikuluaren b), d), e) eta f) letretan aipatu diren kuoten eta, halakorik bada, foru lege honen 68. artikuluan adierazitako kenkariaren batura baino, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ofizioz itzuliko du kuota horren soberakina, deuesetan galarazi gabe gero bidezkoak diren behin-behineko edo behin betiko likidazioak egiteko aukera."
Hamazazpi. 87.2 artikuluko a) letra indarrik gabe utzi da.
Hemezortzi. Laugarren xedapen gehigarriari 6. eta 7. idatz-zatiak erantsi zaizkio.
"6. Kreditu entitateak eta, indarreko arauei jarraikiz, banku-trafikoan edo kredituen arloan aritzen diren gainerako entitateak beharturik daude urtero informazio aitorpen bat aurkeztera, eman dituzten kreditu eta maileguek abenduaren 31n duten saldoaren berri emateko. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak aitorpen horren eredua, aurkezteko modua eta epea eta edukia finkatuko ditu.
7. Balore, aseguru eta errentei buruzko informazioa eman beharra.
a) Balore higiezinen gordailua egiten duten entitateak beharturik daude entitate juridikoen funts berekietako edo kapitaleko akzio eta partaidetzen titularrak diren pertsonei edo entitateei buruzko informazioa ematera zerga administrazioari, akzio edo partaidetza horiek merkatu antolatuetan negoziatzen badira, eta, orobat, kapital berekiak hirugarrenei lagatzeko baloreen titularrei buruzko informazioa, kasu honetan ere merkatu antolatuetan negoziatzen badira.
b) Inbertsio kolektiboko erakundeak kudeatzen dituzten sozietateek, zerbitzuak aske emateko araubidean diharduten entitate kudeatzaileen ordezkariek eta Espainian merkaturatzeko entitateek inbertsio kolektiboko erakundeeen kapital sozialeko edo ondare-funtseko akzioen edo partaidetzen titularrak diren pertsona edo entitateei buruzko informazioa eman beharko diote zerga administrazioari. Espainiako inbertsioko erakundeen akzioak edo partaidetzak mugaz kanpo merkaturatzen badira, informazioa eman beharra, ordea, hirugarren ez-egoilarren bitartez akzio edo partaidetza horien titular gisa agertzen den atzerriko entitate merkaturatzaileari egokituko zaio.
Bigarren mailako merkatu batean edo baloreak negoziatzeko sistema antolatu batean negoziatzen diren inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen kasuan, aurreko paragrafoan aipatu den informazioa eman beharra akzio edo partaidetza horien gordailua duen entitateari egokituko zaio.
c) Zerbitzuak emateko araubidean diharduten aseguru entitateen ordezkariek eta aseguru entitateek, hala nola finantza entitateek, bizitza-aseguru baten hartzaile diren pertsonen gaineko informazioa eman beharko dute, erreskatearen balioa adieraziz, eta orobat, kapital bat eskudirutan edo ondasun higigarrien edo higiezinen bidez aurkezteagatik aldi bateko edo bizi arteko errenta baten onuradun diren pertsonei buruzkoa, kapitalizazioaren balioa adieraziz.
Ekonomia eta Ogasun kontseilariak idatz-zati honetan aipatzen diren aitorpenen eredua, aurkezteko modua eta epea eta edukia finkatuko ditu."
Hemeretzi. Hogeigarren xedapen gehigarriaren 2. idatz-zatia.
"2. Kenkari horren zenbatekoa honako diferentzia positibo hau izanen da: aurreko idatz-zatian aurreikusitako etekin garbien zenbateko osoa batu eta konpentsatzetik sortzen den saldo positiboari 100eko 15eko karga-tasa aplikatzetik sortzen den kopuruaren eta aurreko idatz-zatiko ehunekoak aplikatu eta etekin horiek likidazio-oinarri orokorrean sartu izanez gero egokituko litzatekeen kuota osoaren zenbateko teorikoaren arteko diferentzia.
Hogei. Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria gehitzea.
"Hogeita bederatzigarren xedapen gehigarria. Ondasun higigarrien kapitalaren etekinetan, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo itzulketen ondoriozko ondare-gehitzeetan, sarietan, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduetan eta ondasun higiezinen kapitalaren bestelako etekin batzuetan egin beharreko atxikipenaren edo konturako sarreraren ehunekoa.
1. 2009ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ondasun higigarrien kapitalaren etekinetan, inbertsio kolektiboko erakundeetako akzioen edo partaidetzen eskualdatzeen edo itzulketen ondoriozko ondare-gehitzeetan, sarietan, ondasun higiezinen errentamendu eta azpierrentamenduetan, jabetza intelektualaren edo industrialaren ondoriozko etekinetan, laguntza teknikoko prestazioen etekinetan eta ondasun higigarrien, negozioen edo meategien errentamenduaren edo azpierrentamenduaren ondoriozko etekinetan egin beharreko atxikipena edo konturako sarrera 100eko 18koa izanen da.
2. Ehuneko horiek erregelamendu bidez aldatzen ahalko dira".
Hogeita bat. Hogeita hamargarren xedapen gehigarria gehitzea.
"Hogeita hamargarren xedapen gehigarria.-Enpresa edo lanbide jarduera batean 2009. eta 2010. urteetan hasten diren subjektu pasiboei aplikatu beharreko neurri fiskalak, etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera kalkulatzen baldin badute, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan.
1. Enpresa edo lanbide jarduera batean 2009. eta 2010. urteetan hasi eta etekin garbia zuzeneko zenbatespenaren araubidearen arabera, dela zuzeneko modalitatean, dela modalitate erraztuan, kalkulatzen duten subjektu pasiboei jarduera horren ondoriozko Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren kuota ordaintzeko gerorapena onartuko die zerga administrazioak, bermeak aurkeztu beharrik gabe eta, betiere, subjektu pasiboek aurretik eskatuz gero. Gerorapena bi zergaldi osoetarako izanen da, jardueran hasten denetik hasita. Lehenengo eta bigarren zergaldietan ordaindu beharreko kuota geroratua horietako zergaldi bakoitzeko aitorpen-likidazioak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasi eta hurrengo hamabi hilabeteen barruan ordaindu beharko da.
2. Subjektu pasibo horiek ez dute foru lege honen 80.6 artikuluan aipatzen diren ordainketa zatikatuak egin beharrik izanen, jarduera horietan hasi ondoko bi zergaldi osoetan.
3. Xedapen honetako 1. idatz-zatian xedatutakoari jarraikiz geroratu edo zatikatzen diren diru-kopuruek ez dute berandutza-interesik sorraraziko."
Hogeita bi. Hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria gehitzea.
"Hogeita hamaikagarren xedapen gehigarria.-Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko erregelamenduko 40.4 artikuluko azken lerrokadan ezarritako kasuan ohiko etxebizitzaren salmentatik heldu diren ondare-gehikuntzak berrinbertitzeagatik egiten den salbuestea aplikatzeko, 2006ko urtarrilaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitarte beste ohiko etxebizitza bat erosi edo zaharberritzeko ordaindutako diru-kopuruak, berrinbertitutako kopurutzat hartuko dira, baldin eta besterentzea egin aurreko lau urteko epean ordaindu badira".
Hogeita hiru. Hogeita hamabigarren xedapen gehigarria gehitzea.
"Hogeita hamabigarren xedapen gehigarria.-Nekazaritza eta abeltzaintza jardueretako zuzeneko zenbatespeneko metodoko modalitate erraztuan etekin garbia kalkulatzea 2008. eta 2009. urteetan.
Soil-soilik 2008. eta 2009. urteetarako eraginez, nekazaritza eta abeltzaintza jardueretako zuzeneko zenbatespeneko metodoko modalitate erraztuan jarduera horien etekin garbia kalkulatzeko, kendu beharreko portzentajea ehuneko 10ekoa izanen da, maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bitartez onetsi zen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren Erregelamenduko 30. artikuluko 2. idatz-zatian aipaturiko ondorioetarako.
2. artikulua. Ondarearen gaineko Zergari buruzko Foru Legea.
2008ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, ondoko aldaketa hauek egin zaizkio Ondarearen gaineko Zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legeari:
Bat. 33.bis artikulua gehitu da.
"33.bis. artikulua. Kuota osoaren hobari orokorra.
Zergak ordaintzeko behar pertsonala edo erreala duten subjektu pasiboei ehuneko 100eko hobaria aplikatuko zaie zergaren kuota osoan".
Bi. Indarrik gabe uzten dira 6.3 artikuluko bigarren eta hirugarren paragrafoak, 34. artikuluko 2. idatz-zatia, 36., 37. eta 28. artikuluak eta bigarren xedapen iragankorra.
3. artilukua. Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legea.
2008ko urtarrilaren 1etik aurrerako zergaldietan, azken xedapenetan bigarrenaren hirugarren eta laugarren idatz-zatietan xedatutakoaren ondorioetarako izan ezik, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen artikulu hauek honako testua izanen dute:
Bat. 15.1 artikulua.
"1. Balio-bizitza zehaztua duen ibilgetu ukiezina amortizatzeko zuzkidurak, haren benetako balio-galerari dagozkionak, gastu kengarri gisa sartzen ahalko dira. Nolanahi ere, amortizaziorako zuzkidura horiek kengarriak izateko, baldintza hauek bete beharko dira (urtean zuzkiduraren zenbatekoaren hamarrena gehienez deduzituko da):
a) Kostu bidezko eskurapen baten ondorio izatea.
b) Entitate eskuratzailea eta eskualdatzailea sozietate talde baten parte ez izatea Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezarritako irizpideen arabera, zeinahi direla egoitza eta urteko kontu bateratuak formulatzeko betebeharra. Bi entitateak talde berekoak badira, entitate eskualdatzaileak ibilgetua eskuratzeko ordaindutako prezioari aplikatuko zaio kenkaria, lotura gabeko pertsona edo entitateetatik eskuratu bada."
Bi. 20.1 artikulua.
"1. Merkatu arautuetan kotizatzen ez duten entitateen kapitaleko partaidetzen adierazgarri diren baloreen balio-galtzearen ondoriozko galerengatiko kenkariak ezin du gainditu enpresaren funtsen ekitaldiaren hasierako eta bukaerako balioen arteko diferentzia positiboa, eta kontuan hartu behar dira hartara egindako ekarpenak edo ekarpenen itzulketak.
Irizpide berbera aplikatuko zaie taldeko entitateen, talde aniztunen edo merkataritzako legeriaren arabera elkartuak diren sozietateen kapitaleko partaidetzei.
Zenbaki honek aipatzen duen diferentzia zehazteko, ekitaldiaren itxierako balioak hartuko dira aintzat, betiere eskudun organoak egin edo onartutako balantzeetan jasoak badira.
Ez dira kengarriak izanen paradisu fiskaltzat hartuak diren herrialde edo lurraldeetan egoitza duten entitateetako partaidetzek izandako balio-galtzearen edo balio-zuzenketaren ondoriozko galerak, salbu eta entitate horiek Merkataritza Kodearen 42. artikuluak dioenaren arabera balio-galtzea eragin duen entitatearekin beren kontuak bateratzen badituzte, edo entitate horiek beren egoitza Europar Batasuneko beste estatu kide batean izan eta subjektu pasiboak ez duen kreditatzen zio ekonomiko baliodunei erantzuten dietela entitatearen eratzeak eta jardunak, eta enpresa jarduerak egiten dituela.
Idatz-zati honetan ezarritako baldintzetan, aipatu aldea kengarria izanen da partaidetzaren arabera, galera eta irabazien kontuan kontabilitate egozpena egin beharri gabe, balioak talde, entitate taldeaniztun eta elkartuen kapitalaren partaidetza bati badagozkio, merkataritzako legeetan agindutako baldintzen arabera, betiere partaidetzaren balioa, aurreko zergaldietako kenkariak kenduta, partaidetzari dagokion ekitaldia ixtean parte hartutako entitateak dituen funts berekiak baino handiagoa bada, partaidetza eskuratzeko unean zeuden eta balorazioko unean irauten duten gainbalio adierazi gabeen zenbatekoari dagokion zuzenketa aplikatu ondoren. Kengarria den aldearen zenbatekoa ezin da izan aipatu gainbalioaren zenbatekoa baino handiagoa.
Ondorio horietarako, funts berekiak zehaztuko dira Merkataritza Kodean eta hura garatzeko kontabilitate arloko araudiak ezarritakoari jarraikiz, eta, kasua bada, aipatu aldea zuzenduko da, Foru Lege honetan ezarritakoaren arabera kengarriak ez diren ekitaldi honetako gastuak kontuan hartuta.
Kendutako kopuruek aipatu partaidetzen balioa gutxituko dute eta, ondorio fiskaletarako, balio-zuzenketa edo balio-galtze gisa hartuko dira. Kopuru horiek doikuntza positibo gisa integratuko dira ekitaldiaren amaieran funts berekien balioak hasierakoa gainditzen duen zergaldiko zerga-oinarrian, eta kontuan hartu behar dira hartara egindako ekarpenak edo ekarpenen itzulketak, gainbalio hori mugatzat hartuta.
Urteko kontuen oroitidazkian adieraziko dira zergaldi bakoitzean kendutako kopuruak, bai eta parte hartutako entitatearen funts berekiek ekitaldian izandako aldea eta aldi horretako zerga-oinarrian integraturiko kopuruak eta integratu gabekoak ere.
Hiru. 22.1.b) artikulua.
"b) Langileendako epe luzerako ordainsarien hornidurei dagozkienak, foru lege honen 23. artikuluan xedatutakoa ukatu gabe."
Lau. 22.4 artikulua.
"4. Aseguru entitateek egindako hornidura teknikoei buruzko gastuak horretarako aplikatzen diren arauetan ezarritako gutxieneko kopuruetaraino izanen dira kengarriak. Egonkortze-erreserba hornitzeko asmoz ekitaldian egiten den zuzkidura ere kengarria izanen da zerga-oinarria zehazteko orduan, aurreko paragrafoan adierazitako diru-muga bera delarik, galera-irabazien kontuan sartu ez bada ere. Erreserba horren aplikazio guztiak, zein zergalditan egiten diren, orduko zerga-oinarrian adieraziko dira.
Primen balio-galtzearen ondoriozko edo kobratu gabeko kuoten ondoriozko zuzenketak bateraezinak dira zordunen balizko ordainezintasuna estaltzeko zuzkidurekin, saldo berberetarako baldin badira."
Bost. 23.1 artikulua.
"1. Aurreko artikuluaren 1. idatz-zatiko b) letran xedatutakoa gorabehera, kengarriak dira pentsio planak sustatzen dituztenen ekarpenak, plan horiek Pentsio Plan eta Funtsak arautzen dituen Legearen Testu Bateginean, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuak onetsitakoan, ezarritakoaren araberakoak badira, baita enpresako gizarte-aurreikuspeneko planetara egiten diren ekarpenak ere. Ekarpen horiek dagokion zatian egotziko zaizkio partaide edo aseguratu bakoitzari, aipatu testu bateginaren 5.3.d) artikulua aplikatuz pentsio planetara ohiz kanpo egindakoak izan ezik.
Sei. 27. artikuluari 2. idatz-zatia gehitzea.
"2. Balioak Eguneratzeari buruzko abenduaren 30eko 23/1996 Foru Legearen arabera eguneratutako ondare-elementuen kasuan, koefizienteak erosketa prezioaren gainean eta prezio haren amortizazio kengarrien gainean aplikatuko dira, kontuan hartu gabe eguneratze-eragiketetan gertatzen den monetaren balio-galeraren ondoriozko gainbalioaren zenbatekoa.
Aurreko paragrafoan ezarritakoa aplikatuz ateratako kopuruen arteko aldeari ondare-elementuaren aurreko balioaren zenbatekoa kenduko zaio, eta eragiketa horren emaitzari, bidezkoa bada, aurreko idatz-zatiko c) letran aipatzen den koefizientea aplikatuko zaio.
Aurreko paragrafoan azaldutako eragiketen ondoriozko zenbatekoari abenduaren 30eko 23/1996 Foru Legean ezarritako eguneratze-eragiketen ondoriozko gainbalioa kenduko zaio, eta eragiketa horretatik ateratzen den kopurua izanen da, hain zuzen, artikulu honetan aipatzen den monetaren balio-galeraren zenbatekoa.
Eguneratutako ondare-elementuaren aurreko balioa kalkulatzeko, aurreko idatz-zatiko a) letran aipatutako koefizienteak aplikatzeko kontuan hartutako balioak hartuko dira aintzat."
Zazpi. 35.4 artikulua.
"4. Hondatzeagatik balioa zuzendu zaien ondare-elementuek lehengo balioa berreskuratuz gero, berreskuratzea zein zergalditan gertatzen den, orduan egotziko da aldaketa hori, dela zuzenketa egin zuen entitatean, dela hari lotutako beste batean.
Arau bera aplikatuko da aktibo finkoko ondare-elementuak eskualdatzean izandako galeren kasuan, eskualdatu eta hurrengo urtean berriz eskuratzen badira."
Zortzi. 50.1.b) artikulua, azken paragrafoa.
"b) letran xedatu dena gorabehera, aurre-aurreko ekitaldiko negozio-zifraren zenbateko garbia milioi bat eurokoa edo gutxiagokoa izan denean karga-tasa 100eko 23koa izanen da, enpresa txikia baldin bada. a`) azpiletran adierazitako kasuetan, milioi bat euroko zifra hori taldeko entitate guztiek osatzen duten multzoari aplikatuko zaio. b`) azpiletran adierazitako kasuan, onartuko da entitatearen partaidetzaren 100eko 25 baino gehiago egotea, zuzenean edo zeharka, aurre-aurreko ekitaldiko negozio-zifraren zenbateko garbia milioi bat eurokoa edo gutxiagokoa izan duten entitateen esku."
Bederatzi. 59.4.c) artikuluari paragrafo bat gehitzea, b`) azpiletraren bigarren paragrafoaren ondotik.
"Dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak ez badakar zerga-oinarrian errentarik sartzea, diru-sarrera gisa hartzerik ez dagoelako, bidezkoa izanen da kengarria aplikatzea baldin eta subjektu pasiboak frogatzen badu dibidendu edo mozkinetako partaidetza hori adinako zenbatekoa sartu dela partaidetzaren lehengo jabe ziren pertsona edo entitateen zerga-oinarrian, c) letran ezarrita dagoen bezala."
Hamar. 61.5 artikuluari bigarren paragrafo bat gehitzea.
"Dibidenduak edo mozkinetako partaidetzak ez badakar zerga-oinarrian errentarik sartzea, diru-sarrera gisa hartzerik ez dagoelako, bidezkoa izanen da kenkaria aplikatzea baldin eta subjektu pasiboak frogatzen badu dibidendu edo mozkinetako partaidetza hori adinako zenbatekoa zergetan ordaindu duela Espainiako lurraldean partaidetzaren edozein eskualdatzeren bidez, artikulu honetan ezarrita dagoen bezala. Artikulu honetako 3. idatz-zatian aipatzen den muga kalkulatuko da dibidendua edo mozkinetako partaidetza zerga-oinarrian sartu izan balitz aterako zen kuota osoaren arabera."
Hamaika. 62.1.b) artikulua, azken lerroaldea.
"Artikulu honetan xedatutakoa ez da inolaz ere aplikatuko baldin eta parte hartutako entitatea erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde bateko egoiliarra denean, non eta ez duen bere egoitza Europar Batasuneko beste estatu kide batean eta subjektu pasiboak ez duen kreditatzen zio ekonomiko baliodunei erantzuten dietela entitatearen eratzeak eta jardunak eta enpresa jarduerak egiten dituela."
Hamabi. 66.1 artikulua.
"1. Ikerkuntza eta garapen jardueretan arituz gero, eskubidea izanen da kasuan kasuko zergaldian eginkizun horiengatik izandako gastuen 100eko 40ko kenkaria egiteko kuota osoan.
Aurreko paragrafoan adierazitako kenkariaz gainera, zergaldi horretan izandako gastu hauengatik 100eko 10eko kenkari gehigarria eginen da:
a) Entitatearen langileria gastuak, ikerkuntza eta garapen jardueretara arduraldi osoarekin atxikita dauden ikertzaile kualifikatuenak.
b) Espainiako edo Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomiko beste edozein estatutako unibertsitateekin, ikerkuntzarako erakunde publikoekin edo berrikuntza eta teknologia zentroekin kontratatutako ikerkuntza eta garapen proiektuetako gastuak."
Hamahiru. 66.3 artikulua.
"3. Aurreko idatz-zatian sartzen ez diren berrikuntza teknologikoko jardueretan arituz gero, eskubidea izanen da kasuan kasuko zergaldian izandako gastuen 100eko 10eko kenkaria egiteko kuota osoan, idatz-zati honetan ezarritako baldintzetan.
Berritasun teknologikotzat jotzen da produktu edo produkzio prozesu berriak edo lehengoen hobekuntza teknologiko nabarmenak lortzea emaitza duen jarduera. Berritzat joko dira lehengo produktu eta prozesuen aldean mamizko ezaugarri teknologiko diferenteak ageri dituztenak. Jarduera honetan sartuko da produktu eta prozesu berriak plano, eskema edo diseinu batean gauzatzea, eta bai merkaturatzerik gabeko prototipoak eta hasierako erakustaldiak egiteko proiektuak edo proiektu pilotuak eta zenbait industriatako erakusgaiak, hala nola oihalgintza eta zapatagintzakoak, larru-zurraketagintzakoak, larrukigintzakoak, jostailugintzakoak, altzairugintzakoak eta zuraren industriako erakusgaiak, betiere baldin ezin bihurtu edo erabili badira aplikazio industrialetarako edo merkatuan esplotatzeko.
Kenkariaren oinarria finkatzeko, berrikuntza teknologikoko jardueretan kontzeptu hauetan zergaldian egindako gastuak hartuko dira:
a) Diagnostiko teknologikoko jarduerak, konponbide teknologiko aurreratuak identifikatu, zehaztu eta orientatzera bideratuak, zeinahi delarik azkeneko emaitza.
b) Diseinu industriala eta produkzio prozesuen ingeniaritza, horien barnean dela plano, marrazki eta euskarriak itxuratzea, produktu bat fabrikatu, saiatu, instalatu eta erabiltzeko eta zenbait industriatako erakusgaiak, hala nola oihalgintza eta zapatagintzakoak, larru-zurraketagintzakoak, larrukigintzakoak, jostailugintzakoak, altzairugintzakoak eta zuraren industriako erakusgaiak egiteko behar diren deskripzio elementuak, zehaztapen teknikoak eta funtzionamendu ezaugarriak definitzekoak.
c) Teknologia aurreratua eskuratzea, patente, lizentzia, "know-how" eta diseinuen bidez. Subjektu pasiboari lotutako pertsona edo entitateei ordaindutako diru-kopuruek ez dute kenkaria egiteko eskubiderik emanen. Kontzeptu honi dagokion oinarria ezin izanen da milioi bat eurotik gorakoa izan urtean.
d) Kalitatea bermatzeko arauak betetzen direla egiaztatzeko ziurtagiriak lortzea, ISO 9000, GMP edo antzekoak, baina arau horiek ezartzeko gastuak sartu gabe."
Hamalau. 66.4.a) artikulua
"a) Berritasun teknologiko edo zientifiko nabarmenik ez dakarten jarduerak. Bereziki produktu edo prozesuen kalitatea, lehengo produktu edo produkzio prozesu bat hobetzeko errutinazko ahaleginak eta lehengo produktu edo produkzio prozesu bat bezero batek berariaz eskatutakoetara moldatzeko lana, aldiro edo sasoika egiten diren aldaketak, salbu eta zenbait industriatako erakusgaietan eginiko aldaketak, hala nola oihalgintza eta zapatagintzakoetan, larru-zurraketagintzakoetan, larrukigintzakoetan, jostailugintzakoetan, altzairugintzakoetan eta zuraren industriako erakusgaietan, eta, bestetik, lehengo produktuak antzeko beste batzuetatik bereizteko egiten diren itxura hutseko edo garrantzi gutxiko aldaketak."
Hamabost. 66.5 artikulua.
"5. Nolanahi ere, subjektu pasiboak ikerkuntza eta garapenerako edo berrikuntza teknologikorako egiten dituen gastuek jarduera horiekin zuzenean lotuta egon beharko dute eta benetan langintza horietan aplikatu beharko dira. Gastuak proiektuz proiektu banatuta agertu beharko dira.
Kenkariaren oinarria osatzen duten ikerkuntza eta garapenerako gastuak eta berrikuntza teknologikorako gastuak Espainian edo Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batean egindako jarduerenak izanen dira.
Ikerkuntza eta garapenerako edo berrikuntza teknologikorako gastutzat hartuko da, orobat, subjektu pasiboak agindurik ordaindutako dirua, banaka edo beste entitate batzuekin elkarlanean, horrelako jarduerak Espainian edo Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko beste estatu batean egiteko."
Hamasei. 70.bis. 1. artikulua.
"1. Baloreen kostu bidezko eskualdaketan lortu diren errenta positiboen zenbatekoaren 100eko 12 kenduko da kuota osotik, errenta horiek karga-tasa orokorra aplikatzen deneko zerga-oinarrian sartuta badaude, eta betiere eskualdaketa horien dirua artikulu honetan xedatu bezala berrinbertitzen bada, artikulu honetan ezarritako baldintzak betez. Berariaz adierazita ez dauden kasu guztietan, foru lege honen 36. artikuluan ezarritakoa aplikatuko da.
Kenkari hori 100eko 10ekoa, 100eko 7koa eta 100eko 5ekoa izanen da, zerga-oinarrian sartutako errentak 100eko 28ko, 100eko 25eko eta 100eko 23ko tributu-tasak dituenean, hurrenez hurren."
Hamazazpi. 70.bis artikuluari idatz-zati berri bat gehitzea, 9 zenbakia duena.
"9. 2007ko urtarrilaren 1etik 2008ko abenduaren 31ra bitarte hasitako zergaldietako zerga-oinarrian sartutako errenten kasuan, berrinbertsioarengatiko kenkaria artikulu honetan ezarritakoaren arabera arautuko da, 2008ko abenduaren 31n indarra duen idazketari jarraikiz, kenkaria egiten den zergaldia edozein dela ere."
Hemezortzi. 73. artikuluari 2. idatz-zatia gehitzea. 73. artikuluaren gaur egungo testua artikulu horren 1. idatz-zatia izanen da hemendik aurrera.
"2. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ahalmena du foru agindu baten bidez ezarriko den diru-zenbatekotik behera ordaindu behar duten subjektu pasiboak ordainketa zatikatua egin behar izatetik salbuesteko.
Ekonomia eta Ogasun Departamentuak ordainketa zatikatua egiteko autolikidazioaren proposamena igortzen ahalko die subjektu pasiboei, departamentu horretako kontseilariak ezartzen dituen baldintzekin.
Subjektu pasiboak proposamena berresten badu, horixe izanen da autolikidazioa. Zorra oso-osorik eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ezartzen dituen tokietan, moduan eta epeetan ordainduz gero, proposamena berretsitzat hartuko da.
Subjektu pasiboak autolikidaziorako proposamena berresten ez badu, proposamena baliorik gabe geldituko da, baina horrek ez du adieraziko inola ere subjektu pasiboa dagokion autolikidazioa aurkeztetik eta ordainketa zatikatua aurreko zenbakian ezartzen den bezala egitetik salbuetsita dagoenik."
Hemeretzi. 106.bis artikulua. Araubide fiskalaren aplikazioa.
Kapitulu honetan ezarritakoa ez da aplikagarri izanen Espainian egoitzarik ez duten entitateek Europar Batasuneko beste estaturen batean egoitza dutenean, baldin eta subjektu pasiboak kreditatzen badu zio ekonomiko baliodunei erantzuten dietela entitatearen eratzeak eta jardunak eta enpresa jarduerak egiten dituela.
Hogei. 108.1.c) artikulua.
"c) Espainiako egoiliarrak ez diren bazkideak, entitatearen helbidea Espainian edo Espainiatik kanpo izan gorabehera, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergari atxikita egonen dira, bakar-bakarrik, martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren Testu Bateginaren 13. artikuluan edo zergapetze bikoitza arautzeko kasuan kasuko nazioarteko hitzarmenean ezarritakoari jarraikiz, Elkartearen bidez egiten duten jarduerak lurralde hartan establezimendu iraunkor bat izatea baldin badakar."
Hogeita bat. 110.1 artikuluko lehenbiziko paragrafoa.
"Kapital-arriskuko entitateak eta haien sozietate kudeatzaileak arautzeko Foru Legean jasotzen diren arrisku-kapitaleko entitateak zerga ordaintzetik salbuetsita egonen dira foru lege horren 2. artikuluan aipatzen diren arrisku-kapitaleko entitate edo enpresen funts berekietan edo kapitalean parte hartzeko balore ordezkatzaileen eskualdaketan lortzen dituzten errentei dagokienez, betiere baloreak eskualdatzen badira haiek edukitzen diren (hau da, eskuratzen diren edo kotizatzetik salbuesten diren) bigarren urtetik hasi eta hamabosgarren urtera arte, hori barne."
Hogeita bi. 110.10 artikulua.
"10. Subjektu pasiboek kapital-arriskuko entitateen kapitalean edo funts berekietan egindako diruzko ekarpenen 100eko 20 deduzitzen ahalko dute kuota likidoan.
Ekarpen horiek erabat ordainduak egon beharko dira eta bost urtez iraun behar dute entitatearen aktiboetan.
Kenkari hori aplikatuko da, betiere, Foru Lege honen 167.1.B).b) artikuluaren bigarren paragrafoan ezartzen dena betetzen bada eta, kapital-arriskuko entitateak eskaturik, Ekonomia eta Ogasun Departamentuak berariazko baimena ematen badu.
Idatz-zati honetan araututako kenkaria foru lege honen VI. tituluko IV. kapituluan bildutako kenkariekin batera aplikatuko da, 72. artikuluan ezarritako muga berberak kontuan hartuz. Kenkari hau bateraezina da foru lege honen 36.1 artikuluan eta 70.bis artikuluaren 3.b) idatz-zatian araututako baloreetako berrinbertsioekin."
Hogeita hiru. 124.2 artikulua.
"2. Inbertsioetarako Erreserba Bereziaren kasuan, foru lege honen 41.2 artikuluan adierazitako murrizketaren muga talde fiskalaren zerga-oinarriarentzat izanen da. Erreserba hori zuzkidura egin zuen sozietateak berak edo taldeko beste batek gauzatzen ahalko du. Azkeneko kasu horretan, zuzkidura egin zuen sozietateak eta Erreserba gauzatu zuenak behar den informazioa eman beharko diote elkarri foru lege honen 44. eta 45. artikuluetan ezarritako betebeharrak betetzeko."
Hogeita lau. 128.1 artikulua.
"1. Talde fiskalaren kuota osoari VI. tituluko II., III. eta IV. kapituluetan eta foru lege honen 110.10 eta 167.4 artikuluetan aurreikusitako kenkarien eta hobarien zenbatekoa kenduko zaio.
Aipatutako kenkariak eta hobariak aplikatzeko ezarri diren betebeharrak, baita foru lege honen 62. artikuluan ezarri den salbuespen-araubidea aplikatzekoak ere, talde fiskalari buruzkoak izanen dira."
Hogeita bost. 131.1 artikuluko a) letra.
"a) Gaineratzeke dauden eliminazioak sartuko dira kontsolidazio fiskaleko araubidea aplikagarria den azken zergaldiari dagokion zerga taldearen zerga-oinarrian.
Aurreko hori ez da aplikatuko baldin eta entitate nagusia bihurtzen bada kontsolidazio fiskaleko araubidean tributatzen ari den beste talde fiskal baten menpeko sozietate, edo beste talde horretako sozietateren batek xurgatua denean, halako fusio-prozesu batean non foru lege honetako X. tituluko IX. kapituluan ezarritako araubide bereziari lotua baita, zeinean biltzen diren menpeko sozietate guztiak, bi kasuetan. Emaitza eliminatuak gaineratuko dira beste talde fiskal horren zerga-oinarrian, foru lege honetako 123. artikuluan ezarritako moduan."
Hogeita sei. 131. artikuluari 4. idatz-zatia gehitzea.
"4. Foru lege honen 124.2 eta 125.1 artikuluetan ezarritako kasuetan, Inbertsioetarako Erreserba Bereziaren erabilera edo foru lege honen 36. eta 70.bis artikuluetan azaldutako berrinbertsioa talde fiskaleko beste entitate batek egiten badu, eta entitate hori taldetik ateratzen bada inbertsioari eusteko foru lege honen 43.3 eta 36.2 artikuluetan, hurrenez hurren, ezarrita dauden gutxieneko epeak bukatu baino lehen, pizgarri horiek aplikatzeko betebeharrak hautsi direla ulertuko da, salbu eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak horretarako berariazko baimena eman baldin badu, hori justifikatzen duten egoera berezietan."
Hogeita zazpi. 139.3 artikulua.
"3. Zergari dagokionez, eskuratzen diren ondasunak foru lege honen 135. artikuluan ezarritakoaren arabera baloratuko dira.
Hala ere, eskuratzaileak eskualdatzailearen kapitalaren gutxienez 100eko 5eko partaidetza duenean, partaidetzaren eskurapen-prezioaren eta horrek funts berekietan duen zatiaren arteko diferentzia eskuratutako ondasun eta eskubideei egotziko zaie, Merkataritza Kodearen 46. artikuluan eta gainerako garapen arauetan azaltzen den integrazio orokorreko metodoa ezarriz; eta egozten ez den diferentziaren zatia zerga-oinarritik kentzen ahalko da, kendu ere zenbatekoaren hamarrena gehienez urtean, ondorengo betebeharrak betez gero:
a) Partaidetza ez izatea eskuratua egoitza Espainiako lurraldean ez duten pertsona edo entitateetatik, ez egoitza Espainiako lurraldean duten pertsona fisikoengandik, ez eta lotura duen entitate batetik ere, baldin eta azkeneko entitate horrek, bere aldetik, hasieran aipatutako pertsona edo entitateetatik eskuratu badu partaidetza.
Letra honetan ezarri den betebeharra bete dela ulertuko da, baldin eta:
a') Partaidetza egoitza Espainiako lurraldean ez duten pertsona edo entitateetatik eskuratu bada edo eskuratzailearekin lotura duen entitate batetik eskuratu bada, betiere entitate horrek, bere aldetik, aipatutako pertsona edo entitateetatik eskuratu badu partaidetza, idatz-zati honetan aipatutako diferentziari dagokion zerga Espainian ordaindu denean partaidetzaren edozein eskualdaketaren bidez.
Halaber, aipatutako diferentziaren kenkaria egitea bidezkoa izanen da horren baliokide den zenbateko bati zerga honen izaera berdin-berdina edo antzekoa duen beste bat aplikatu bazaio, partaidetzaren eskualdaketan mozkinak izateagatik, eta eskualdaketa egoitza Europar Batasuneko beste estatu batean duen entitate batek egin badu, non eta entitate horren egoitza paradisu fiskaltzat jotzen den herrialde edo lurralde batean ez dagoen.
b') Egoitza Espainiako lurraldean duten pertsona fisikoengandik eskuratu bada partaidetza edo lotura duen entitate batetik eskuratu bada, baldin eta entitate horrek, bere aldetik, aipatutako pertsona fisikoengandik eskuratu badu partaidetza, pertsona fisiko horiek eskuratu dituzten ondare-irabaziak Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren zerga-oinarrian sartu direla frogatzen denean.
b) Partaidetza eskuratu zuen entitatea ez egotea, eskualdatu zuen entitateari dagokionez, Merkataritza Kodearen 42. artikuluan ezartzen diren kasuetakoren batean, egoitza zein den eta urtero kontu bateratuak egin behar ote dituen kontuan hartu gabe.
Letra honetan aurreikusitako betebeharra ez da aplikatuko eskualdatzen duen pertsonak edo entitateak partaidetza eskuratzean ordaintzen duen prezioari dagokionez, baldin eta, eskualdatzaileak, lehenago, Espainiako lurraldean duen eta loturarik ez duen pertsona edo entitate batetik eskuratu badu."
Hogeita zortzi. 139.4 artikulua.
"4. Aurreko a) eta b) letretako betebeharrak betetzen direnean, eskuratutako aktibo finkoaren ondasunei egozten zaien zatiaren balorazioak zerga-ondorioak izanen ditu, eta egozten zaien zati horren kontabilitateko amortizazioa zerga-oinarritik kentzen ahalko da, ondasun amortizagarrien kasuan, foru lege honen IV. tituluaren II. kapituluan ezarri bezala; era berean, foru lege honen 21. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatietan ezarritako kenkaria aplikagarria izanen da.
Idatz-zati honetako a) letrako betebeharra betetzen denean baina aurreko b) letrakoa bete gabe, partaidetza eskuratzeko prezioaren eta funts berekietan horri dagokion zatiaren arteko diferentzia amortizatzeko zuzkidurak kengarriak izanen dira, balio-galera itzulezinaren ondorio direla frogatzen bada."
Hogeita bederatzi. 152.a) artikulua.
"a) Irabazi-asmorik gabeko entitate eta erakundeak, legezko ordezkaritza karguetan aritzen direnek kobratzen ez badute eta dagokion organoaren aurrean erantzun behar baldin badute, entitate horiek ez baitituzte betetzen Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legean ezarritako tributu araubideaz baliatzeko baldintzak."
Hogeita hamar. 167.1.B) artikuluko a) eta b) letrak.
"B) Bakar-bakarrik eragiketa hauek egitea eta haren xede sozialean hala jasota egotea:
a) Enpresa jadueretan aritzen diren sozietateen akzio edo partaidetzen harpidetza, haien tituluek burtsan kotizatzen ez badute. Inoiz ere ezin izanen dute parte hartu ez inbertsio kolektiboko erakundeetan, ez foru lege honen X. tituluko V. kapituluan arautzen den araubide bereziari atxikitako sozietateetan, ez eta jarduera nagusitzat ondare higigarri edo higiezin baten kudeaketa duten sozietateetan ere.
b) Aurreko letran aipatzen diren akzioak edo partaidetzak erosiz eskuratzea.
a) eta b) letretan aurreikusitakoaren ondorioetarako, enpresak sustatzeko sozietateek nork bere aktiboaren 100eko 75 baino gehiago inbertituta izan beharko dute sozietateen akzioak edo partaidetzak harpidetu edo eskuratzeko."
Hogeita hamaika. 167.4 artikulua.
"4. Subjektu pasiboek enpresak sustatzeko sozietateen funts berekietan egindako diruzko ekarpenen 100eko 20 deduzitzen ahalko dute kuota likidoan.
Ekarpen hori erabat ordaindua egon beharko da eta bost urtez iraun behar du sozietatearen aktiboan.
Idatz-zati honetan azaldutako kenkaria foru lege honen VI. tituluko IV. kapituluan araututako kenkariekin batera aplikatuko da, 72. artikuluan ezarritako muga berberak kontuan hartuz. Kenkari hau bateraezina da foru lege honen 36.1 artikuluan eta 70.bis artikuluaren 3.b) idatz-zatian araututako baloreetako berrinbertsioekin."
Hogeita hamabi. Hirugarren xedapen gehigarriaren 1. idatz-zatia.
"1. Balio Erantsiaren gaineko Zergaren araudian ekainaren 3ko 8/1992 Foru Legearen definizioei eta eragiketei buruz egiten diren aipamenak bat-egiteen, banantzeen, jarduera arloen ekarpenen eta balore-trukearen araubide fiskalaren aipamenak balira bezala hartuko dira, foru lege honen 133. artikuluan adierazitakoari jarraikiz."
Hogeita hamahiru. Hamaikagarren xedapen gehigarria.
Hamaikagarren xedapen gehigarria.-Enpresek pentsioengatik hartutako konpromisoak bideratzeko aseguru kolektiboko kontratuen erreskatea egiteko eskubidea, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen Pentsio Plan eta Funtsak arautzeko Legearen Testu Bateginaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarrita dagoen bezala.
Ondoren azaltzen diren kasuetan, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Pentsio Plan eta Funtsak arautzeko Legearen Testu Bateginaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz pentsioengatik hartutako konpromisoak bideratzeko aseguru kolektiboko kontratuen erreskatea egiteko eskubidea erabiltzearen ondorioz aitortzen den errenta ez da baliabide ekonomikoen kasuan kasuko titularraren Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari lotua izanen, ez eta Sozietateen gaineko Zergari ere:
a) Polizan jasotako konpromiso guztiak edo zati bat lehenengo xedapen horretan aipatzen diren betebeharrak betetzen dituen beste aseguru-kontratu baten polizan sartzeko.
b) Lan harremana hautsiz gero, jatorrizko aseguruaren kontratuaren arabera langileari dagozkion eskubideak aseguru kolektiboko beste kontratu batean sartzeko.
a) eta b) letretan ezarritako kasuetan ez da primen izaera aldatuko, enpresaren zerga egozpenari dagokionez, ez eta jatorrizko aseguru kontratuan ordaindutako primen antzinatasunaren konputua ere. Dena dela, b) letran ezarritako kasuan, primak egotzi ez baziren, enpresak ahalmena izanen du aldaketa horrekin batera deduzitzeko.
Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari eta Sozietateen gaineko Zergari atxiki gabe izanen da, orobat, azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Pentsio Plan eta Funtsak arautzeko Legearen Testu Bateginaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraikiz, pentsioengatik hartutako konpromisoak bideratzeko aseguru kontratuen etekinen partaidetzaren ondorioz aitortzen den errenta, mozkinetako partaidetza hori kontratu horietan aseguratutako prestazio gehiago jartzeko bideratzen bada."
Hogeita hamalau. Hamabosgarren xedapen gehigarria gehitu da.
Hamabosgarren xedapen gehigarria.-Atxikipenaren edo konturako sarreraren ehunekoa.
1. 2009ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, atxikipenetan edo konturako sarreretan aplikatu beharreko ehunekoa 18koa izanen da, oro har, salbu eta irudia ustiatzeko eskubidearen edo hura erabiltzeko baimenaren lagapenak sortutako errentak badira.
2. Ehuneko hori erregelamendu bidez aldatzen ahalko da".
Hogeita hamabost. Hogeita hamargarren xedapen iragankorra gehitu da.
Hogeita hamargarren xedapen iragankorra.-Kontabilitate Plan Orokorra lehenbizikoz aplikatzetik datozen kontabilitate-doikuntzen zerga araubidea.
1. Erreserbetako kontu-sailetara egiten diren zordunketa eta ordainketak, hurrenez hurren, Kontabilitate Plan Orokorra (azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsia) edo Enpresa txiki eta ertainendako Kontabilitate Plan Orokorra eta mikroenpresentzako kontabilitate-irizpide berariazkoak (azaroaren 16ko 1515/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsiak) lehenbiziko aldiz aplikatzearen ondorioz, gastu eta diru-sarrera gisa hartzen direnak, 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten den lehenbiziko zergaldiaren zerga-oinarrian sartuko dira, foru lege honetan ezarritakoari jarraikiz.
Ondorio horietarako, gastu eta diru-sarrera gisa hartuko dira, hurrenez hurren, Merkataritza Kodearen 36.2 artikuluan azaltzen diren ondare garbiaren gehitze eta gutxitzeak. Hortaz, norberaren ondarearen instrumentuei dagokien kontu-saila gutxitzea ez da gastutzat hartuko.
Erreserbetara egindako zordunketa eta ordainketa horiek ez dute zerga ondoriorik izanen egun hori baino lehen hasitako zergaldietan indarra zuten kontabilitateko agindu eta arauen arabera sorrarazitako eta kontabilizatuko diru-sarrerei edo aurreikuspenetarako zuzkidurak ez ziren gastuei lotuak baldin bazeuden, betiere zergaldi horietako zerga-oinarrian sartu baldin baziren. Horrelako kasuetan, gastu eta diru-sarrera horiexek ez dira zerga-oinarrian sartuko aipatutako arauetan ezarritako kontabilitate irizpideen arabera berriz sorrarazi eta kontabilizatzen direnean.
2. Aurreko idatz-zatian ezarritakoa aplikatuko zaie kontrakontuan erreserbetako kontu-sail bat duten doikuntzei, Kontabilitate Plan Orokorra, Enpresa Txiki eta Ertainentzako Kontabilitate Plan Orokorra eta mikroenpresei aplikatu beharreko irizpide berariazkoak uztea aplikatuz, kontrakontuan erreserbetako kontu-sail bat duten doikuntzei, azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian eta azaroaren 16ko 1515/2007 Errege Dekretuaren lehenengo xedapen gehigarrian ezarritakoaren ondorioz."
Hogeita hamasei. Hogeita hamaikagarren xedapen iragankorra gehitu da.
Hogeita hamaikagarren xedapen iragankorra.-Aseguru entitateen kontabilitateko arau berriak lehenbizikoz aplikatzetik datozen kontabilitate-doikuntzen zerga araubidea.
1. Foru lege honen hogeita hamargarren xedapen iragankorrean ezarritakoa aplikatuko zaie aseguru entitateek, kontabilitatearen esparru berriari egokitzeko asmoz, onesten diren kontabilitateko irizpide berriak aplikatzearen ondorioz egin beharreko kontabilitate-doikuntzei, eta doikuntza horiek egin behar diren ekitaldiari dagokion zergaldiko zerga-oinarrian izanen du ondorioa.
2. Egonkortzeko zuzkidura gutxitzearen ondorioz erreserbetara egiten den ordainketaren zenbatekoa ez da zerga-oinarrian sartuko.
3. Foru lege honen 25. artikuluan kontabilitateko errebalorizazioei buruz ezarritakoa aplikatuko zaio kontabilitateko esparru berrira igarotzeko egunean ondasun higiezinen duten arrazoizko errebalorizazio-balioari."
Hogeita hamazazpi. Hogeita hamabigarren xedapen iragankorra.
"Hogeita hamabigarren xedapen iragankorra.-Kontabilitate Plan Orokorraren lehenbiziko aplikazioaren ondoriozko kontabilitate-egokitzapenak zerga-oinarrian sartzea.
1. Erreserba-kontuetara egiten diren zordunketak eta ordainketak, Foru Lege honen hogeita hamargarren xedapen iragankorrean ezarritakoari jarraikiz ondorio fiskalak izan bezain laster, zenbatuko dira 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehen zergaldian kendutako kopuruarekin batera, foru lege honen hogeita hamahirugarren xedapen iragankorrean ezarritakoa aplikatuz. Subjektu pasiboak integratu ahalko du zenbaketa horren ondoriozko saldo garbia, positiboa nahiz negatiboa, zati berdinetan sartzea aipatu datatik aurrera hasten diren lehenbiziko hiru zergaldietako bakoitzari dagokion zerga-oinarrian.
Ordainketa horietako batzuk beste entitate batzuen kapitalean izandako partaidetzaren balio-galeragatiko hornidurei dagozkienean eta zergaldi horitakoren batean sortuko balitz partaidetza horren balio-zuzenketaren bat, foru lege honen 20. artikuluko lehen idatz-zatiaren arabera kengarria dena, eta aurreko lerrokadan adierazitako saldoa kalkulaltzeko zenbatu izan ez balitz, zerga-oinarrian integratuko da doikuntza positibo gisa, gainera, balio-zuzenketa horren zenbateko bereko kopuru bat, saldoa osatu arte, eta, hori izan ezean, geratzen den saldoa zati berdinetan banatuko da gainerako zergaldietan.
Halaber, hornidurei eginiko ordainketa horietakoren bat baldin badagokio atzerriko moneta positiboan eginiko aldaketa-aldeei, integrazioa idatz-zati honen lehen zenbakian ezarritako moduan eginen da. Hala ere, integratzeke dagoen ordainketa horren saldoa aipatu idatz-zatian adierazten den zergaldiko zerga-oinarrian sartuko da, zeinetan mugaeguneratzen diren edota kitatzen diren aldaketa-alde hori sortzen duten ondasun edo eskubideak.
Era berean, integratu gabeko saldoa sartzea bidezkoa izanen da balantzean edozein osagairen baja gertatzen den zergaldian.
Epe horretan subjektu pasiboa desagertuko balitz, integratu gabeko saldoa azken zergaldiko zerga-oinarrian integratuko da.
Aipaturiko aldiei dagozkien zergaldien urteko kontuen oroitidazkian aipatu beharko da saldo horren zenbatekoa, bai eta zerga-oinarrian sarturiko eta sartzeke dauden kopuruak ere".
Hogeita hemezortzi. Hogeita hamahirugarren xedapen iragankorra.
Hogeita hamahirugarren xedapen iragankorra.-Beste entitate batzuen kapitalean izandako partaidetzen balio-zuzenketen kalkulua, 2008ko zergaldirako.
Soilik 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten den lehen zergaldiaren ondorioetarako, aldi horretako zerga-oinarria zehazteko kendu ahalko da, galera eta irabazien kontuan kontabilitate egozpena egin beharri gabe, foru lege honen 20. artikuluko l. idatz-zatian ezarritakoa aplikatzearen ondoriozko alde positiboa. Horretarako, zenbatuko dira partaidetza eskuratu zen ekitaldiaren hasierako funts berekiak, bai eta 2008an hasitako lehen zergaldiaren amaierako funts berekiak ere, arau horretan ezarritako muga eta gainerako baldintzak kontuan hartuta, betiere data hori baino lehenago hasitako zergaldiei egotzi ahal zaien aldearen zatia bat badator aldi horietan kengarriak ziren eta erreserba-kontuetara ordaintzen diren hornidurekin, azaroaren 16ko 1514/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Kontabilitate Plan Orokorraren edota azaroaren 16ko 1515/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Enpresa Txiki eta Ertainentzako Kontabilitate Plan Orokorraren eta mikroenpresetarako berariazko kontabilitate-irizpideen lehen aplikazioaren ondorioz.
4. artilukua. Oinordetzen eta Dohaintzen gaineko Zerga.
2009ko urtarrilaren 1etik aurrera gertatzen diren zergapeko egintzetan ondorioa izanen dutelarik, abenduaren 16ko 250/2002 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Oinordekotzen eta Dohaintzen gaineko Zergaren xedapenen Testu Bategineko artikulu hauek honelako idazketa izanen dute:
Bat. 34.1.a) artikulua.
"a) Ezkontideak edo bikote egonkor bateko kideak, berariazko legediaren arabera, lerro zuzeneko aurreko eta ondoko odol-ahaideak, adoptatzaileak edo adoptatuak:
Karga-tasak: 100eko 0,80."
Bi. 34.1.d) artikulua.
"d) Bigarren mailako alboko ahaideak.
aĹ˝) Idatz-zati honetako b) letran adierazitako kasuetan, hantxe adierazten den kopuruaren gaineko zatia kargatuko da:
6.010,12 arte %8,00
6.010,13tik 12.020,24 arte %9,00
12.020,25etik 30.050,61 arte %10,00
30.050,62tik 60.101,21 arte %11,00
60.101,22tik 90.151,82 arte %13,00
90.151,83tik 120.202,42 arte %15,00
120.202,43tik 150.253,03 arte %17,00
150.253,04tik 300.506,05 arte %20,00
300.506,06tik 601.012,10 arte %23,00
601.012,11tik 1.803.036,31 arte %26,00
1.803.036,32tik 3.005.060,52 arte %30,00
3.005.060,53tik gora %35,00
bĹ˝) Kausatzailearen ohiko etxebizitzaren jabari osoa bere senide batek edo gehiagok "mortis causa" eskuratzeari 100eko 0,8ko karga-tasa bereziko zerga ezarriko zaio, baldintza hauek betetzen badira:
a") Eskuratzailea kausatzailearekin azken horren etxebizitzan bizi izana, hil aurreko bost urteetan.
b") Eskuratzaileak ez besterentzea jarauntsitako etxebizitza, hura eskuratu eta hurrengo bost urteetan, salbu eta epe horretan hiltzen bada.
c") Jarauntsitako etxebizitza eskuratzailearen ohiko bizitokia izatea.
Tasa hauxe izanen da: d) letra honen aĹ˝) azpiletran ezarritako tarifa VI. kapituluan ondasunen balio osoari -etxebizitzaren balioa barne- buruz ezarritakoaren arabera kalkulatutako likidazio-oinarriari aplikatzetik ateratzen dena.
Karga-tasa berezia aplikatuko da, halaber, etxebizitza jaraunsleari esleitutako lotearen barruan dagoenean, baldin eta esleipen horrek esleipen hartzailearen aldeko gehiegizko esleipenik ez badakar.
Horretarako, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauetan definitzen den ohiko etxebizitzaren kontzeptuari kasu eginen zaio."
5. artilukua. Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zerga.
2009ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatzen diren zergapeko egintzetan ondorioa izanen dutelarik, apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergari buruzko Testu Bategineko ondoko manuek honelako idazketa izanen dute:
Bat. 10.3 artikulua.
"3. Arau orokortzat, zerga-oinarria finkatzerakoan, kontzesiorako sortu den eskubidearen benetako balioa kalkulatzeko, ondoren esaten diren arauetatik kontzesiodunak dituen betebeharren arabera kasurako direnak aplikatuko dira:
a) Administrazioak guztizko zenbateko bat ezartzen badu kontzesiodunak pagatu beharreko prezio edo kanontzat, zenbateko horixe hartuko da.
b) Administrazioak kontzesiodunak epez epe pagatu beharreko kanon, prezio, partaidetza edo gutxieneko onura bat ezartzen badu eta kontzesioaren iraupena ez bada uretebetez goitikoa epez epeko prestazio guztien batura hartuko da. Kontzesioak urtebete baino gehiago irauten badu kontzesiodunak pagatzen duen urteroko zenbatekoa 100eko 10ean kapitalizatuz.
Arau hori aplikatzeko urteroko zenbatekoa bat kapitalizatu behar bada, eta zenbateko hori, erreferentzia gisa prezioen bilakaerari buruzko indize objetiboak hartzen dituzten prezio-berritze klausulak aplikatzearen ondorioz, aldakorra bada, lehenbiziko urtekoa kapitalizatuko da. Kontzesioa ematean ezagutzen zen arrazoi matematikoa duten beste inguruabar batzuek sortu badute aldaketa, kontzesioak iraun artean kontzesiodunak pagatu behar dituen zenbatekoen batez bestekoa izanen da kapitalizatu beharrekoa.
c) Kontzesioduna beharturik baldin badago ondasun jakin batzuk administrazioari itzultzera, itzulketaren datan ondasunek zuten kontabilitateko balio garbia gehi itzulketarako gastuak kontatuko dira. Ondasunen kontabilitateko balio garbia kalkulatzeko, Sozietateen gaineko Zergarako onetsitako amortizazio taulak aplikatuko dira, haien batez besteko ehunekoa zehazki."
Bi. 11.11 artikulua.
"11. Kredituak, eskubideak edo akzioak eskualdatzen direnean ondasun jakinak eta estimatzeko modukoak bereganatzeko, ondasun eta eskubide horien beren kontzeptu eta tasa berberetan eskatuko da zerga. Hala ere, eraikitze-prozesuan diren higiezinen kasuan, zerga-oinarria ondasunak kreditua edo eskubidea eskualdatzean duen benetako balioak osatuko du, eta lagapenagatik ordaindutako kontraprestazioaren zenbatekoa gainditu beharko du."
Hiru. 12. artikulua.
"12. artilukua.
1. Eragiketa hauek zergari atxikita egonen dira:
1. Sozietateak eratzea, horien kapitala handitu eta murriztea eta sozietateak desegitea.
2. Bazkideek egiten dituzten ekarpenak, kapital soziala handitzen ez dutenak.
3. Sozietate baten benetako zuzendaritza-egoitza edo sozietate-helbidea aldatzea, ez bata ez bestea Europar Batasuneko estatu batean lehenago ez zeudenean.
2. Eragiketa hauek ez daude zergari atxikita:
1. Berregituraketa-eragiketak.
2. Sozietate baten benetako zuzendaritza-egoitza edo sozietate-helbidea aldatzea, Europar Batasuneko estatu batetik beste batera.
3. Sozietate baten eraketa-eskritura edo estatutuak eta, bereziki, sozietatearen xedea aldatzea edo haren iraupena aldatu edo luzatzea.
4. Akzioen jaulkipenen primaz baizik osatua ez den erreserbaren kargura egiten den kapitala handitzea.
3.a) Sukurtsal edo establezimendu iraunkorren bidez trafiko-eragiketak Nafarroako lurraldean egin eta beren sozietate-helbidea edo benetako zuzendaritza-egoitza Europar Batasuneko kide ez diren herrialdeetan daukaten entitateek eragiketa horietarako jartzen duten kapitalaren zatiari dagokion zerga ordaindu beharko dute, nafarrei ordainarazten zaizkien kontzeptu eta baldintza beretan.
b) Sozietate-helbidea edo benetako zuzendaritza-egoitza Espainiatik kanpo, Europar Batasuneko kide den beste estaturen batean, daukaten entitateak ez daude sozietate-eragiketen modalitateari atxikita egonen, trafiko-eragiketak Nafarroako lurraldean egiten dituztenean sukurtsal edo establezimendu iraunkorren bidez. Halaber, ez dute zerga hori ordaindu beharrik izanen benetako zuzendaritza-egoitza Europar Batasunetik kanpoko herrialdeetan duten entitateek, sozietate-helbidea Europar Batasuneko kide den Espainiaz besteko estaturen batean badute.
4. Sozietateen eragiketei dagokiena kargatzearen ondorioetarako, sozietateak batzeko, banantzeko, aktiboen ekarpena egiteko eta baloreak trukatzeko eragiketak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 133. artikuluko 1., 2., 3. eta 5. idatz-zatietan eta 144. artikuluan definitutakoak, hartuko dira berregituraketa-eragiketatzat."
Lau. 14. artikulua.
"14. artilukua. Zerga zergadun gisa ordaintzera behartuak daudenak honako hauek dira, aldeek edozer hitzartua izanda ere:
a) Sozietateak eratzean, kapitala handitzean, benetako zuzendaritza-egoitza edo sozietate-helbidea aldatzean eta sozietatearen kapitala handitu gabe bazkideek egindako ekarpenetan, sozietatea.
Partaidetza-kontuen kontratua eratzen bada, bazkide kudeatzailea izanen da subjektu pasiboa.
b) Sozietateak desegiten eta kapital soziala murrizten bada, bazkide, jabekide, erkide edo partaideak, jasotako ondasun eta eskubideengatik.
Partaidetza-kontuen kontratua amaitzen bada, negozioko partaidea izanen da subjektu pasiboa."
Bost. 15. artikulua.
"15. artilukua.
Halaber, subsidiarioki, zerga ordaintzeko erantzukizuna izanen dute, sozietateak eratzean, horien kapitala handitu eta murriztean, sozietatearen kapitala handitu gabe bazkideek egindako ekarpenetan eta benetako zuzendaritza-egoitza edo sozietate-helbidea desegin edo aldatzean, zergapeko egintza juridiko horretan parte hartu duten sustatzaile, administratzaile edo likidatzaileek, jarritako kapitalaren kargu egin edo ondasunak entregatu badituzte."
Sei. 16. artikulua.
"16. artilukua.
1. Bazkideen erantzukizuna nolabait ere mugatzen duten sozietateak eratu eta kapitala handitzean, hau izanen da zerga-oinarria: kapitalaren zenbateko nominala, hasieran finkatua edo jaulkipen primak erantsiz handitu dena, halakorik eskatu bada.
2. Aurrekoak ez bezalako sozietateek egindako eragiketak direnean eta kapitala handitzen ez duten bazkideen ekarpenetan, zerga-oinarria hauxe izanen da: ekarritako diruaren balio garbia, hau da, ekarritako ondasun eta eskubideen benetako balioa ken kengarriak diren karga eta gastuak eta ekarpen hori egiteagatik sozietateak bere gain hartu dituen zorren balioa.
3. Benetako zuzendaritza-egoitza edo sozietate-helbidea aldatzean zerga-oinarria bat etorriko da erabaki hori hartzen den egunean egoitza nahiz helbidea aldatzen zaion sozietateak duen ondasun likidoarekin.
4. Kapitala murriztean eta sozietateak desegitean, zerga-oinarriak bat eginen du bazkideei emandako ondasun eta eskubideen benetako balioarekin, gasturik eta zorrik kendu gabe.
5. Partaidetza-kontuen kontratua eratzen direnean ordaindu beharreko zerga-oinarria finkatzeko hauxe hartuko da kontuan: beste merkatari batzuen eragiketen irabazien edo galeren partaide izateko adostu den kapitalaren zatia."
Zazpi. 35.I.B) 11 artikulua.
"11. 12.2. artikuluko 1., 2. eta 3. idatz-zatietan eta 12.3.b) artikuluan aipatzen diren sozietate-eragiketak, kasua bada, kostu bidezko ondare eskualdaketen edo egintza juridiko dokumentatuen ondoriozko kargari dagokionez."
Zortzi. 35.I.B) 13 artikulua.
a) letraren aĹ˝) azpiletraren bigarren paragrafoa.
"Salbuespena aplikatzeko, aski izanen da dokumentuan ohartaraztea kontratua babes ofizialeko etxeak egiteko xedez ematen dela, eta indarrik gabe geldituko da kontratua egiten denetik lau urteko epean etxebizitza horiek egiteko behin-behineko kalifikazioa lortzen ez bada. Behin-behineko salbuespen horrek indarra galtzearen ondoriozko tributu-zorra eskatzeko egintza administratiboaren preskripzioaldia hasiko da aipatutako lau urteko epea bukatzen den egunean, edo lehenago, baldin eta, tributuen arloko administrazioa jakinean dela, erosleak, espresuki edo isilbidez, etxebizitza horiek ez eraikitzeko asmoa adierazi badu."
a) letraren cĹ˝) azpiletra.
"cĹ˝) Sozietateak eratzea eta haien kapitala handitzea, sozietatearen xede bakarra bada babes ofizialeko araubideko eraikinak sustatu, eraiki edo alokatzea.
Salbuespena bidezkoa izan dadin, aski izanen da dokumentuan ohartaraztea sozietateak helburu hori duela, eta indarrik gabe geldituko da baldin eta preskripzioaldian sozietateak helburu hori aldatu eta adierazitakoez beste bat hartzen badu."
-b) letraren aĹ˝) azpiletra.
"aĹ˝) Aurreko a) letraren aĹ˝) eta bĹ˝) azpiletretan aipatutako egintza eta negozio juridikoak egiaztatzen dituzten eskritura publikoen lehenbiziko kopiak, karga mota honi loturik daudenetan, aipatu letran ezarritako epe eta baldintzak kontuan hartuta."
Bederatzi. 35.II artikuluaren 3. eta 7. idatz-zatiak.
Indargabetzen dira.
Hamar. 35.II.8 artikulua.
"8. 1. Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legearen lehenengo azken xedapena, honako zerga-onura hauek biltzen dituena:
a) Inbertsio kolektiboko erakundeei buruzko azaroaren 4ko 35/2003 Legean arauturiko kapital aldakorreko inbertsio-sozietateak eratzeko eta haien kapitala handitzeko eragiketak eta entitate horiei eginiko ekarpenak -diru bidezkoak ez direnak- zerga hau sozietate-eragiketen modalitatean ordaintzetik salbuetsita geldituko dira.
b) Izaera finantzarioko inbertsio funtsak, arestian aipaturiko legean araututakoak, zerga honetatik salbuetsita egonen dira, aurreko letran ezarritako muga berarekin.
c) Aipatutako legean araututako ondasun higiezinetako inbertsio kolektiboko erakundeek aurreko bi letretan ezarritako tributu-araubide bera izanen dute, baldin eta, inbertsio kolektiboko erakunde ez-finantzarioak izanda, haien xede sozial bakarra edonolako hiri-ondasun higiezinak (lurrak barne) erosi eta sustatzea bada gero errentan emateko, eta, gainera, inbertsio horretan etxebizitzek eta ikasle eta adinekoentzako egoitzek, batera harturik, aktiboaren 100eko 50 egiten badute gutxienez, erregelamenduz ezarriko den bezala.
Orobat, erakunde horiek 100eko 95eko hobaria izanen dute zerga horren kuotan, baldin eta etxebizitzak alokatzeko erosten badituzte eta alokatzeko etxebizitzak eraikitzeko lurrak erosten badituzte, betiere, bi kasu horietan, ondasun higiezinen mantentze-lanen gaineko betebehar berariazkoak betetzen direnean, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 50. artikuluaren 5. idatz-zatiko c) letran ezarri bezala.
Idatz-zati honetan ezarritako araubide fiskala aplikatzeko beharrezkoa izanen da ondasun higiezinetako inbertsio-sozietateen eta ondasun higiezinetako inbertsio-funtsen aktiboa osatzen duten ondasun higiezinak ez besterentzea erosi zirenetik hiru urte igaro arte, non eta Balore Merkatuko Batzorde Nazionalak aparteko baimena ematen ez duen.
2. Hipotekak titulu bihurtzeko funtsak eta finantza-aktiboak titulu bihurtzeko funtsak sozietate-eragiketen modalitateari lotutako eragiketa guztietatik salbuetsita egonen dira."
Hamaika. 36.3 artikulua.
"3. Interesdunek deklaratu duten balioa egiaztapenetik heldu dena baino handiagoa denean, hura hartuko da zerga-oinarritzat. Egiaztapenaren ondoriozko balioa edo deklaratutako balioa itundutako prezioaren edo kontraprestazioaren azpitik badago, azkeneko hori hartuko da zerga-oinarritzat."
Hamabi. 38.2 artikulua.
"2. Likidatzeko aurkezten diren agirietan edo autolikidaziorako eskubidea ematen dutenetan, preskripzioa ezartzeko, pribatuak baldin badira aurkezpenaren eguna hartuko da kontuan, aurretik Kode Zibilaren 1227. artikuluan ezarritako inguruabarretakoren bat gertatzen ez bada, kasu horretan kontatuko baita sartu, inskribatu, hil edo eman zeneko eguna, hurrenez hurren. Agiri bidez jaso gabeko kontratuetan, ondorio horiexetarako, interesdunek foru lege honen 39. artikuluaren 1. idatz-zatian ezarritakoa betetzen duten eguna hartuko da aintzat. Preskripzioaren ondorioetarako nagusitzen den agiri pribatuaren datak, idatz-zati honetan ezarritakoari jarraikiz, egintza edo kontratuagatik bidezkoa den likidazioari aplikatzen ahal zaion araubide juridikoa adieraziko du."
Hamahiru. 40. artikuluaren 1. eta 2. idatz-zatiak.
"1. Printzipioz zerga honen mende dagoen egintza nahiz kontraturen bat jasotzen duten agiriak ez dira bulego nahiz erregistro publikoetan onartuko, eta ez dute bertan ondoriorik izanen, non ez den justifikatzen tributu-zorra hori eskatzeko eskumena duen zerga administrazioari ordaindu zaiola, edo non ez den agerrarazi zerga ordaindu beharrik ez duela edo salbuetsita dagoela, legeria hipotekarioan ezarritakoa izan ezik edo Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimen espresua izan ezik.
Administrazio eskudunari berehala eman beharko zaio sortzen diren gorabeheren berri.
Ordainketa egin dela edo, kasua bada, aipatu agiria aurkeztu dela justifikatzeko, jatorrizko frogagiria (edozein euskarritan) edo jatorrizkoaren kopia aurkeztuko da.
Lehehengo paragrafoan aipatutakoa egiaztatzeko, nahikoa da hauek aurkeztea: foru lege honen 40.bis artikuluaren 2. idatz-zatiko bigarren paragrafoan adierazitako eskrituraren kopia elektronikoa administrazioak jaso izanaren frogagiria eta autolikidazioaren interesdunarentzako alea, zergaren ordainketa agerrarazten duena, edo ordaindu beharrik ez duela edo salbuetsita dagoela adierazteko aitorpena, behar bezala balioztatua; hori guztia, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak erabakitzen duen moduan.
Betiere, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak araututako aurkezpen edo ordainketa telematikoaren frogagiriak autolikidazioa aurkeztu eta ordaindu izana frogatzeko balioko du ondorio guztiekin.
2. Epaitegi eta auzitegiek zerga likidatzeko eskumena duen zerga administrazioari bidali behar dizkiote, administrazio horretan likidaziorako aurkeztuak izanaren oharra izan gabe ere, onartu dituzten agirien kopia eskuetsiak."
Hamalau. Hirugarren xedapen gehigarria.
"Hirugarren xedapen gehigarria.-"Viviendas de Navarra S.A." sozietate publikoa Zergatik salbuestea.
1. "Viviendas de Navarra, S.A." sozietate publikoak, Nafarroako Gobernuaren sozietate instrumentala den aldetik, zerga hau ordaintzetik salbuetsia izanen da etxebizitzak edo haien zati alikuotak eskuratzeagatik, Nafarroako etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legearen 13.3 artikuluak eta lehen xedapen gehigarriak aipatzen dituen kasuetan.
2. Etxebizitzaren errentamenduetan ere salbuetsia izanen da, gero berak errentan emateko etxebizitzak badira eta, horrenbestez, Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsiak badira, BEZa arautzen duen 19/1992 Foru Legearen 17.1.13.b) artikuluan xedatutakoaren arabera."
6. artilukua. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra.
Foru lege honek indarra hartzen duenetik aurrera, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorrean ondoko aldaketak eginen dira.
Bat. 32 artikuluari idatz-zati berri bat gehitzea, laugarrena.
"4. Era berean, haien jarduera ekonomiko nagusiari dagozkion obren exekuzioa edo zerbitzuak ematea kontratatu edo azpikontratatzen duten pertsonak edo entitateak erantzule subsidiarioak izanen dira, langile, profesional edo beste enpresaburu batzuei atxiki beharreko zenbatekoei edo jasanarazi beharreko tributuei dagozkien tributu obligazioengatik, kontratazioaren edo azpikontratazioaren xede diren obrei edo zerbitzuei dagokien zatian.
Aurreko paragrafoan aurreikusitako erantzukizuna ez da eskatuko kontratistak edo azpikontratistak zerga arloko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen egiaztagiri berariazko bat aurkeztu badio ordaintzaileari; agiria zerga arloko administrazioak luzatua izanen da, xede horrekin, kontratazioari edo azpikontratazioari dagokion faktura bakoitza ordaindu aurreko hamabi hilabeteko epean.
Erantzukizuna mugatuko da kontratistak edo azpikontratistak zerga arloko betebeharrak egunean dituela frogatzen duen egiaztagiria ordaintzaileari eman bitartean egiten diren ordainketetara, edo aurreko egiaztagiria eman zenetik berririk aurkeztu gabe hamabi hilabete iragan ondoren egiten direnetara.
Zerga administrazioak idatz-zati honetan aipatzen den egiaztagiria luzatu edo ukatu eginen du, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak ezartzen dituen baldintzetan."
Bi. 50.2.c) artikulua.
c) Berandutza-interesa; alegia, interes horren sortzapen aldian diruak duen legezko interes indarduna, 100eko 25 gehitua, foru lege bidez besterik ezartzen ez bada.
Hala ere, egintzaren betearazpena eteten denean edo edozein motatako gerorapen, zatikapen edo luzapena egiten denean, betiere zor osoa bermatzen bada, kreditu-entitate baten edo elkarren bermerako sozietate baten abal solidarioaren bidez edo kauzio-aseguruaren ziurtagiri baten bidez, eskatuko den berandutza-interesa izanen da diru-sarrera egin arte diruak izandako legezko interesa.
Hiru. 52.2 artikulua.
"2. Pagamendurako jarritako epea iraganik, hura egin ez bada, berandutza-interesa hasiko da sortzen.
Halaber, berandutza-interesa eskatuko da ekintza betearaztea eteten den kasuetan eta edonolako gerorapen, zatikatze edo luzapenetan.
Baina zor osoa bermatzen bada, dela kreditu-entitate baten edo elkarren bermerako sozietate baten abal solidarioaren bidez edo kauzio-aseguruaren ziurtagiri baten bidez, eskatuko den berandutza-interesa izanen da diru-sarrera egin arte diruak izandako legezko interesa.
Lau. 68. artikulua. f) letra gehitzea.
"f) Fakturak edo ordezko agiriak luzatzea datu faltsuekin edo faltsututakoekin."
Bost. 69.1 artikulua.
"1. Diruzko isuna, finkoa edo proprtzionala. Foru lege honen 77. artikuluko 1. eta 2. idatz-zatietan aurreikusitako kasu berezietan salbu, diruzko isun proportzionala honakoetan aplikatuko da: zerga kuotaren gainean, eta foru lege honen 50.2.a) artikuluan jasotako errekarguen gainean, halakorik badago; ordaindu gabeko kopuruen gainean; bidegabe lorturiko mozkin edo itzulkinen zenbatekoaren gainean; edo foru lege honen 68.f) artikuluan aurreikusitako arau-haustea eragin duten eragiketen zenbatekoaren gainean."
Sei. 71.1.c) artikulua.
"c) Arau-hausterako iruzurrezko baliabideak erabiltzea edo hura beste pertsona baten bitartez egitea. Ondorio horietarako, nagusiki honakoak izanen dira iruzurrezko baliabideak: kontabilitatean funtsezko anomaliak agertzea eta faktura, egiaztagiri edo bestelako agiri faltsu edo faltsutuak erabiltzea, erabilera hori berez ez bada foru lege honen 68.f) artikuluan aurreikusitako arau-hauste larria.
Inguruabar hori arau-hauste larri batean gertatzen bada, zehapenaren ehunekoa 20tik 75 puntura bitarte gehituko da."
Zazpi. 77. artikulua. 4. idatz-zatia gehitzea.
"4. Fakturak edo ordezko agiriak datu faltsuekin edo faltsutuekin luzatzeagatik eginiko arau-hauste larriak zehatuko dira arau-haustea eragin duten eragiketa guztien zenbatekoaren 100eko 75etik 150era arteko diruzko isun proportzionalarekin, foru lege honen 71. artikuluko 3. idatz-zatian jasotako murriztapena alde batera utzi gabe."
Zortzi. Hamargarren xedapen gehigarria gehitzea.
"Hamargarren xedapen gehigarria.-Identifikazio Fiskaleko Zenbakia.
1. Pertsona fisiko edo juridiko guztiek eta foru lege honen 25. artikuluak aipatzen dituen nortasunik gabeko entitateek Identifikazio Fiskaleko Zenbaki bat izanen dute zerga arlokoak diren edo garrantzia duten harremanetarako.
Identifikazio Fiskaleko Zenbaki hori administrazioak emanen du, ofizioz edo interesdunak eskatuta.
Erregelamendu bidez arautuko da Identifikazio Zenbaki Fiskal hori esleitu, baliogabetu eta ezeztatzeko prozedura, baita hura osatzeko modua eta zerga arlokoak diren edo garrantzia duten harremanetan erabiltzeko modua ere.
2. Bereziki, kreditu entitateei funtsak, ondasunak edo baloreak gordailu edo antzeko gisa ematen edo uzten dizkietenek, edozein motatako kreditu edo maileguak eskatzen dizkietenek edo kreditu entitate batekin beste edozein finantza-eragiketa egiten dutenek Identifikazio Fiskaleko Zenbakia jakinarazi beharko diote aldez aurretik.
Betebehar hori eskatuko da kreditu entitateekin egiten diren eragiketa aktibo edo pasiboak iragankorrak direnean ere.
Erregelamenduz, betebehar horren gaineko arau bereziak eta salbuespenak ezartzen ahalko dira, bai eta kasu horietan kreditu entitateek bete beharko dituzten informazio betebeharrak ere.
3. Kreditu entitateek ezin izanen dute txekerik jaulki esku-dirua, ondasunak, baloreak edo beste txeke batzuk ematearen kargura, hartzailearen Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren berri izan gabe, eta jaulkipena eta hartzailearen identifikazioa jasota geldituko dira. Aurrekotik salbuetsirik daude bankuko kontu baten kargura jaulkitako txekeak.
Era berean, kreditu entitateek Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren berri ematea eskatuko diete kreditu entitate batek jaulkitako txekeak kobratzeko aurkezten dituzten pertsona edo entitateei, ordainketa bankuko kontu batean egiten ez denean. Pertsona desberdinek jaulkitako txekeek 3.00 eurotik gorako zenbatekoa egiten dutenean ere eskatuko dute zenbakia. Bi kasuetan txekearen ordainketa jasota geldituko da, bai eta kobratzeko aurkezten duen edukitzailearen identifikazioa ere.
Erregelamenduz ezarriko da kreditu entitateek aurreko paragrafoetako datuak jaso eta zerga administrazioari jakinarazteko modua.
4. Pertsona juridikoei edo entitateei esleitutako Identifikazio Fiskaleko Zenbakiaren ezeztapena Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzen denean, kasuan kasuko entitate motaren arabera dagokion erregistro publikoak, ezeztapenak zein entitate ukitzen duen, entitate horri irekitako orrian bazterreko ohar bat ezarriko du, bertan jasotzeko ez dela aurrerantzean entitate horri dagokion inolako inskripziorik eginen, zenbakia berriz gaitu edo Identifikazio Fiskaleko Zenbaki berria esleitu arte.
Halaber, ezarriko du kreditu entitateek ez dezatela kargurik edo abonurik egin Identifikazio Fiskaleko Zenbakia ezeztatua duten pertsona juridikoen edo nortasunik gabeko entitateen kontuetan edo gordailuetan, harik eta zenbaki hori berriz gaitu arte edo ukitutako pertsona juridikoari edo entitateari Identifikazio Fiskaleko Zenbaki berri bat esleitu arte.
Ulertuko da idatz-zati honetan xedatutakoak ez duela ukatzen entitateek betetzeke dituzten zerga betebeharrak betetzea, eta horretarako ezeztatutako Identifikazio Fiskaleko Zenbaki ezeztatua erabiliko da aldi batez."
Bederatzi. Hamaikagarren xedapen gehigarria gehitzea.
"Hamaikagarren xedapen gehigarria.-Erregistro liburuetan sartutako eragiketei buruzko informazioa eman beharra.
Foru lege honen 27.2 artikuluan ezarritakoarekin bat, tributudunek informazio aitorpen bat aurkeztu beharko dute Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 53.1 artikuluak aipatzen dituen erregistro liburuen edukiaren berri emateko. Erregelamendu hori martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak finkatuko du aitorpen hori zer pertsonak edo entitatek aurkeztu behar duten, bai eta haren eredua, aurkezteko modua eta epea eta edukia ere."
Hamar. Lehen xedapen iragankorra gehitzea.
"Lehen xedapen iragankorra.-Kontratisten eta azpikontratisten erantzukizuna.
Foru lege honen 32. artikuluko 4. idatz-zatian aipatzen den erantzukizuna ez da aplikatuko 2009ko urtarrilaren 1a baino lehenago egiten edo ematen hasi diren bretan edo zerbitzu emateetan, kontratatuak izan nahiz azpikontratatuak.
Hamaika. Bigarren xedapen iragankorra gehitzea.
"Bigarren xedapen iragankorra.-Diruaren legezko interesa aplikatzea.
Diruaren legezko interesari buruz 50.2.c) eta 52.2 artikuluetan xedatutakoa foru lege honek indarra hartzen duenetik aurrera hasi edo aurkezten diren prozeduretan eta eskaeretan aplikatuko da."
Hamabi. Hirugarren xedapen iragankorra gehitzea.
"Hirugarren xedapen iragankorra.-2009. eta 2010. urteetan eskatzen diren tributu-zorraren gerorapenak edo zatikapenak egitean aplikatuko diren neurri berariazkoak, zor horien diru-bilketaren kudeaketa Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren esku dagoen kasuetarako.
Tributu-zorraren gerorapenak edo zatikapenak egiteko 2009. eta 2010. urteetan aurkezten diren eskaerei ondoko xedapen berariazkoak aplikatuko zaizkie, zor horien diru-bilketaren kudeaketa Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren esku dagoen kasuetan:
1.-Gerorapen edo zatikapen eskaerak borondatezko epean eginez gero, betiere geroratu edo zatikatu beharreko zenbatekoa 12.000 eurotik beherakoa baldin bada, gehienez ere bi urteko gerorapen epearekin eta hilerokoa, ez da bermerik eskatuko, ez eta gerorapen eskaeraren xede den zorraren 100eko 30 ordaintzea ere.
2.-Borondatezko epeko zorraren kasuan, gerorapena edo zatikapena besterik gabe ukatzeko arrazoia izanen da tributu zorrak edo osorik kitatu gabe dauden Nafarroako Ogasun Publikoaren bestelako eskubide ekonomikoen pagamenduak hirutan edo gehiagotan geroraturik izatea, non eta gerorapen eskaeraren xede diren zorrak bermaturik ez dauden, edo lehenagokoak bermaturik ez zeuden, Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 50.1 eta 50.2.a) artikuluetan aipatutako berme motekin egon ere (uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen erregelamendu hura).
3.-Geroratu beharreko zorraren zenbatekoa, guztira, uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketari buruzko Erregelamenduaren 51.1.b) artikuluan ezarritakoa baino txikiagoa denean ez da bermerik eskatuko, betiere epea hiru urtetik beherakoa bada, eskatzaileak tramitatu aurretik ordaintzen badu gerorapen eskaeraren xede den zorraren 100eko 30 eta gerorapena hilekoa bada."
7. artilukua. Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko Foru Legea.
Foru lege honek indarra hartzen duenetik ondorioak izanen dituztela, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen ondoko artikuluek honelako idazketa izanen dute:
Bat. 44.3 artikulua, bigarren paragrafoa.
"Erakunde horiek beren eginkizunak ongi betetzeko aldian behin edo etengabe informazio babestua kontsultatu beharra badute, baimena ematen ahalko zaie behar duten informazioa Lurralde Aberastasunaren Erregistroko datu-basetik zuzenean hartzeko, aurreko idatz-zatian adierazitako moduan."
Bi. 45.9 artikulua.
"9. Foru lege honen 44. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatzen den bezala, Erregistroko datu-basean dagoen informazio babestua eskuratzeko bitarteko informatikoak edo telematikoak erabiltzen badira, Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuko zuzendariaren aldeko txostena beharko da, baimendutako enteak horretarako eskubidea duela frogatzen duena.
Aurreko paragrafoan aipatzen den aldeko txostena lortutakoan, Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuak erabiltzailea identifikatuko du, pasa-hitz bat esleituko dio, informazioa eskuratzeko modua ezarriko eta aurreko artikuluaren bosgarren idatz-zatian aurreikusitako jarduketak eginen ditu.
Lurralde Aberastasunaren Erregistroan dagoen informazioa eskuratzeko baimena Lurralde Aberastasunaren Zerbitzuak emanen du, idatz-zati honen lehen paragrafoan aurreikusitakoa ez den gainerako kasu guztietan."
8. artilukua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko Foru Legea.
2009ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren Erakunde Autonomoetako Tasa eta Prezio Publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen ondoko manuek honelako idazketa izanen dute:
Bat. 30. artikulua.
"30. artilukua. Tarifak.
Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:
1. TARIFA
Karrerako funtzionario gisa A mailan sartzeko:
40
2. TARIFA
Karrerako funtzionario gisa B mailan sartzeko:
40
3. TARIFA
Karrerako funtzionario gisa C mailan sartzeko:
25
4. TARIFA
Karrerako funtzionario gisa D mailan sartzeko:
15
5. TARIFA
Karrerako funtzionario gisa E mailan sartzeko:
15"
Bi. 35. artikulua.
"35. artilukua. Tarifak.
Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:
1. TARIFA
Nafarroako Aldizkari Ofiziala herritarrei saltzea:
1.1. Urteko harpidetza
138,00
1.2. Sei hilabeteko harpidetza
69,00
1.3. Ale soltea
1,00
1.4. Duela hilabete bat baino gehiago argitaratutako alea, eskuragarritasunaren arabera
2,00
2. TARIFA
Iragarkiak jartzea
2.1. Tarifa orokorra
2.1.1. Hitz bakoitzeko
0,23
2.1.2. Orrialde bakoitzeko
277,00
edo zati proportzionala, gutxienez erdia edo laurdena, taulak edo irudiak txertatzen direnean
2.2. Tarifa aurrez ezarria duten iragarkiak
2.2.1. Jarduera sailkatuetarako udal lizentzia (ordainketa bakarra, lizentzia ematean)
46,00
2.2.2. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legea betetzeko argitaratzen diren iragarkiak
40,25
2.2.3. Ur konfederazioek igortzen dituzten iragarkiak
34,50
2.2.4. Batzar Orokorrerako deialdia edo antzekoa
34,50
2.2.5. Titulu edo agiriak galtzea
17,25
Goiko 2.2 tarifan adierazitako iragarkiak 2.1 tarifa orokorraren arabera fakturatuko dira, azken hori aurrez ezarritako tarifaren bikoitza baino gehiago bada.
2.3. Iragarkia presaz argitaratuz gero tarifa bikoitza ordainduko da."
Hiru. 39. artikulua.
"39. artilukua. Tarifak.
Tarifa hauen araberakoa izanen da tasa:
1. TARIFA
Elkarteen erregistroa:
1. Eraketa inskribatzea
10,77
2. Estatutuen aldaketa inskribatzea
5,33
3. Bestelako inskripzioak
3,57
4. Ziurtagiriak luzatzea
7,14
2. TARIFA
Fundazioen erregistroa:
1. Eraketa inskribatzea
50,12
2. Estatutuen aldaketa edo fundazioaren amaiera inskribatzea
35,83
3. Bestelako inskripzioak
21,54
4. Ziurtagiriak luzatzea
7,14
3. TARIFA
Lanbide elkargoen erregistroa:
1. Lanbide elkargoen eraketaren inskripzioa
50,12
2. Lanbide elkargoen Nafarroako kontseiluen eraketa inskribatzea
50,12
3. Bat-egitea, xurgapena, izen-aldaketa edo desegitea inskribatzea
35,83
4. Estatutuen aldaketa inskribatzea
35,83
5. Bestelako inskripzioa
21,55
6. Ziurtagiriak luzatzea
7,14"
Lau. 96. artikulua.
"96. artilukua. Zergapeko egintza.
Tasaren zergapeko egintza da titulazio hauek luzatzea: Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren ondoriozkoak, Hezkuntza Sistemaren Antolamendu Orokorrari buruzko urriaren 3ko 1/1990 Lege Organikoaren ondoriozkoak, Hizkuntzen maila aurreratuaren ziurtagiria eta Euskararen Gaitasun Agiria."
Bost. 99. artikulua.
"99. artilukua. Tarifak.
Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:
1. TARIFA
Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua:
Dohainik
2. TARIFA
Batxilergoko titulua:
1. Tarifa arrunta:
47,28
2. 1. kategoriako familia ugaria:
23,64
3. 2. kategoriako familia ugaria:
0
3. TARIFA
Titulu teknikoa:
1. Tarifa arrunta:
18,96
2. 1. kategoriako familia ugaria:
9,48
3. 2. kategoriako familia ugaria:
0
4. TARIFA
Goi mailako teknikari titulua:
1. Tarifa arrunta:
46,18
2. 1. kategoriako familia ugaria:
23,09
3. 2. kategoriako familia ugaria:
0
5. TARIFA
Musikako lanbide titulua:
1. Tarifa arrunta:
47,28
2. 1. kategoriako familia ugaria:
23,64
3. 2. kategoriako familia ugaria:
0
6. TARIFA
Hizkuntzen maila aurreratuaren ziurtagiriak:
1. Tarifa arrunta:
23,38
2. 1. kategoriako familia ugaria:
11,69
3. 2. kategoriako familia ugaria:
0
7. TARIFA
Euskararen Gaitasun Agiria:
1. Tarifa arrunta:
21,28
2. 1. kategoriako familia ugaria:
10,64
3. 2. kategoriako familia ugaria:
0
8. TARIFA
Goi mailako Musikako titulua:
1. Tarifa arrunta:
100,16
2. 1. kategoriako familia ugaria:
50,08
3. 2. kategoriako familia ugaria:
0
9. TARIFA
Kopiak:
1. 2. tarifatik 8.era bitarteko tituluenak, bi horiek barne:
3,90
2. Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluarena:
Doan"
Sei. 119. artikulua.
"119. artilukua. Tarifak.
Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:
1. TARIFA
Salgaien garraioa:
1.1. Salgaien garraio publiko edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea:
25,00
ibilgailu bakoitzeko
2. TARIFA
Bidaiarien garraioa:
2.1. Bidaiarien garraio publiko berezi edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea:
25,00
enpresari ematen zaion baimeneko
2.2. Ibilgailu bakoitzaren baimenaren kopia ziurtatuak luzatzea:
10,00
kopia
ziurtatu bakoitzeko
2.3. Erabilera bereziko bidaiarien garraio publiko erregularrerako baimenak ematea edo berritzea:
25,00
baimen bakoitzeko
3. TARIFA
Ibilgailu gidaridun nahiz gidari gabekoak errentatzeko baimenak ematea, birgaitzea, luzatzea, bisatzea edo aldatzea:
3.1. Ibilgailu gidaridunen errentamendua:
25,00
ibilgailu bakoitzeko
3.2. Gidari gabeko ibilgailuen errentamendua:
80,00
subjektu pasibo bakoitzeko
4. TARIFA
Garraio agentziak, iragankorrak, biltegidun-banatzaileak, zentralak nahiz sukurtsalak, paratzeko baimenak ematea, berritzea edo aldatzea:
50,00
subjektu pasibo bakoitzeko
5. TARIFA
Bestelako tasak:
5.1. Garraiolari eta garraioko jarduera lagungarrietan aritzeko lanbide gaitasunaren titulua lortzeko azterketa egiteko eskubideengatik:
11,00
5.2. Garraiolari eta garraioko jarduera lagungarrietan aritzeko lanbide gaitasunaren titulua luzatzeagatik:
25,00
5.3. Liburu edo dokumentu nahitaezkoak legeztatu, eginbideak egin edo zigilatzeagatik:
10,00
5.4. Baimenen kopia bikoiztuak luzatzeagatik:
15,00
5.5. Garraiolarien eta Garraioko Jarduera Lagungarri eta Osagarrietako Enpresen Erregistro Orokorrean dauden datuekin zerikusia duten txosten idatziak egiteagatik:
5.5.1. Pertsona, baimen, ibilgailu edo enpresa jakin bati buruzko datuekin zerikusia dutenak:
25,00
5.5.2. Datu orokor edo globalekin zerikusia dutenak:
200,00
5.5.3. Gidari ziurtagiria luzatzeagatik:
22,00
5.6. Takografo digitalaren txartela luzatzeagatik:
39,00
6. TARIFA
Gidarien hasierako kualifikazioaren eta etengabeko prestakuntzaren tasak:
6.1. Zentroak homologatzea:
315,00
6.2. Zentroak bisatzea:
160,00
6.3. Ikastaroak homologatzea:
110,00
6.4. Txartela luzatzea eta berritzea:
22,00"
Zazpi. 127. artikulua.
"127. artilukua. Tarifak.
Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:
1. TARIFA
Eraikinak egitea, berregitea edo handitzea. Gasolina-zerbitzuguneak ezartzea eta gasolina eta lubrifikatzaileak banatzeko aparatuak instalatzea:
1. 3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak:
31,50
2. 3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:
61,50
3. 6.000tik 12.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:
80,50
4. 12.000tik 30.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:
125,50
5. 30.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak:
168,00
2. TARIFA
Eraikinen kontserbaziorako obrak egitea:
1. 3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak:
26,00
2. 3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak:
33,50
3. 6.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak:
44,00
3. TARIFA
Itxitura edo eustorma eraikitzea:
1. Itxitura ez gardena (fabrika-obra edo heskaia), metro linealeko:
3,00 (T.m.22)
2. Itxitura gardena (hesola eta burdin haria edo sarea), metro linealeko:
1,40 (T.m.22)
3. Eustorma, metro linealeko:
3,70 (T.m.22)
4. TARIFA
Uraren, elektrizitatearen, gasaren, telefonoaren eta abarren lurpeko hodiak paratzea:
1. Hodia babes eremuetan eramatea:
1,40 (T.m.24)
2. Galtzada zeharkatzea, metro bat arteko diametrokoa, metro linealeko:
3,75 (T.m.24)
3. Galtzada zeharkatzea, fabrika-obraz edo zubi bidez, behin-behineko desbideraketa barne:
125,50
5. TARIFA
Lur gaineko lineak instalatzea:
1. Goi tentsioko lineako zutoin edo dorre metalezko bakoitzeko, babes eremuetan:
8,75 (T.m.43)
2. Behe tentsioko linearako edo bestelako lineetako zutoin bakoitzeko, babes eremuetan:
4,00 (T.m 29)
3. Goi tentsioko lineak errepidea gurutzatzea: lur-berdinketaren gaineko metro lineal bakoitzeko:
3,50 (T.m 43)
4. Behe tentsioko lineak edo bestelako linearen batek errepidea gurutzatzea: lur-berdinketaren gaineko metro lineal bakoitzeko:
2,50 (T.m 29)
5. Babes eremuan dagoen transformazio zentro bakoitzeko:
46,00
6. TARIFA
Sarbideak, gurutzaguneak eta lotuneak:
1. Finketarako sarbideak, zoladurak, aparkalekuak edo espaloiak egin, konpondu eta moldatzea:
31,50
2. Maila bereko gurutzaguneak eta maila desberdinetako lotuneak eraikitzea:
163,00
7. TARIFA
Harrobietako eta baso lanetako materialak gordetzea:
1. Sei hilabetetik behera:
29,00
2. Gehienez urtebetean:
48,00
8. TARIFA
Bestelako obra eta aprobetxamenduak:
1. Arbolak bota edo landatzea:
31,50
2. Baskulak instalatzea:
31,50
3. Babes eremuan hobi septikoa egitea:
34,50
4. Lurpeko ur edo gas biltegia eta kutxetak egitea:
32,50
5. Informazio seinaleak eta kartelak jartzea, unitateko:
29,00
6. Eraikinak eraistea:
29,00
7. Finkak zelaitu eta betelana egitea:
29,00
8. Aurreko ataletan sartzen ez diren obra mota guztietarako:
29,00"
Zortzi. 128. artikulua.
"128 artikulua. Fidantzak.
Emandako baimenen ondorioz errepideetan izan daitezkeen kalteen erantzukizunari aurre egiteko, zilegi izanen da honako fidantza hauek jartzeko agintzea:
1.
Errepidea "sator" batez gurutzatzea:
900
2.
Errepidea lurpetik gurutzatzea:
900
3.
Goi tentsioko lineak airez gurutzatzea:
900
4.
Behe tentsioko lineak airez gurutzatzea:
225
5.
Finketarako sarbideak:
225
6.
Zur lantegiak:
900
7.
Maila bereko gurutzaguneak eraikitzea, errepideak fabrikako obrekin edo zubiekin gurutzatzea eta behin-behineko desbideratzeak egitea:
obra gauzatzeko aurrekontuaren %6 (870 euro gutxienez)
8.
Bestelako baimenak:
280"
Bederatzi. 133. bis artikulua, 4. idatz-zatia. Tarifa.
1. Nafarroako mapa topografikoen 1).1. ataleko tarifa aldatu da:
"1. Nafarroako mapa topografikoak:
-1:10.000 (hormakoa/tolestua): 3,00
-1:100.000 orriko (hormakoa/tolestua): 3,60
-1:100.000 (hormakoa, moldiztegikoa): 30,00
-1:200.000 (hormakoa/tolestua): 3,60
-1:200.000 (erliebea): 30,00
-1:400.000 (hormakoa/tolestua): 2,40"
2. Nafarroako mapa topografikoen 2).2 ataleko tarifa aldatu da:
"2. Nafarroako mapa topografikoak:
-1:5.000 (papera/zuri eta beltzean): 6,00
-1:5.000 (poliesterra/zuri eta beltzean): 30,00
-1:5.000 (papera/koloretan): 12,00
-1:10.000 (papera/zuri eta beltzean): 6,00
-1:10.000 (poliesterra/zuri eta beltzean): 30,00
-1:10.000 (papera/koloretan): 12,00
-1:100.000 hormakoa (papera/koloretan): 50,00"
3. Lurraren erabileren maparen 2).9. ataleko tarifa aldatu da:
"9. Lurraren erabileren mapa
-1:200.000 (paper arrunta): 12,00"
4. Natura 2000 Sarearen maparen 2).10. ataleko tarifa aldatu da:
"10. Nafarroako Natura 2000 Sarearen mapa:
-1:200.000 (paper arrunta): 12,00"
5. Nafarroako abelbideen maparen 2).11. ataleko tarifa aldatu da:
"11. Nafarroako abelbideen mapa:
-1:200.000 (paper arrunta): 12,00"
6. Naturgune babestuen maparen 2).12. ataleko tarifa aldatu da:
"12. Naturgune babestuen mapa
-1:200.000 (paper arrunta): 12,00"
7. Kartografia ploteatuaren 2) ataleko tarifari 15. zenbakia erantsi zaio:
"15. Nafarroako landare sailen mapa:
-1:200.000 (paper arrunta): 12,00"
8. Kartografia ploteatuaren 2) ataleko tarifari 16. zenbakia erantsi zaio:
"16. Fotogramak kopiatzea edo handitzea:
-DINA4 artekoa (paper arrunta): 4,00
-DINA4 artekoa (argazki-papera): 6,00"
9. Kartografia digitalaren 3) ataleko tarifaren B) letraren 4. zenbakia aldatu da:
"4. Lurraldearen eredu digitala"
10. Kartografia digitalaren 3) ataleko tarifaren B) letrari 7. zenbakia erantsi zaio:
"7. Fotograma digitalak edo eskaneatuak"
11. "4) Zuri eta beltzeko argazkiak:" izeneko tarifa aldatu da:
"4) Zuri eta beltzeko eta koloretako argazkiak:
Fotograma (24 x 24): 30,00
Handitzea (21 x 29): 30,00
Handitzea (24 x 24): 30,00
Handitzea (50 x 50): 38,00
Handitzea (50 x 60): 38,00
Handitzea (70 x 70): 38,00
Handitzea (70 x 80): 58,00
Handitzea (80 x 90): 58,00
Handitzea (100 x 100): 58,00"
12. "6) Beste produktu batzuk" izeneko tarifak "5) Beste produktu batzuk" izena hartuko du.
Hamar. 133.bis artikulua, 5. idatz-zatia, b) letra:
"b) Aurreko idat-zatiko 4) tarifari dagokionez, 10 aletik gorako eskaeretan, bai koloretakoetan bai zuri eta beltzekoetan, oro har honako beherapen hauek eginen dira:
KONTZEPTUA BEHERAPENA
Kontaktu eta diapositibetan: 10 unitatetik gora: %5
20 unitatetik gora: %10
50 unitatetik gora: %15
100 unitatetik gora: %20
Handitzeetan: 10 unitatetik gora: %5
20 unitatetik gora: %10
50 unitatetik gora: %15
100 unitatetik gora: %20"
9. artilukua. Udal tributuak. Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zerga.
2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 162. artikuluak honelako idazketa izanen du:
"1. Zerga eskatuko da tarifa hauei jarraikiz:
Kuotak:
a) Turismoak:
-8 zaldi fiskal baino gutxiago: 17,63 euro.
-8 zaldi fiskaletik 12ra bitartean: 49,61 euro.
-12 zaldi fiskal baino gehiago eta gehienez 16: 105,83 euro.
-16 zaldi fiskal baino gehiago: 132,32 euro.
b) Autobusak:
-21 leku baino gutxiago: 123,45 euro.
-21 lekutik 50era bitartean: 176,39 euro.
-50 leku baino gehiago: 220,49 euro.
c) Kamioiak:
-1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 61,79 euro.
-1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 123,45 euro.
-2.999 kg-tik 9.999ra bitarteko karga erabilgarrria: 176,39 euro.
-9.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 220,49 euro.
d) Traktoreak:
-16 zaldi fiskal baino gutxiago: 30,92 euro.
-16 zaldi fiskaletik 25era bitartean: 61,79 euro.
-25 zaldi fiskal baino gehiago: 123,45 euro.
e) Atoiak eta erdi-atoiak:
-1.000 kg-tik beherako karga erabilgarria: 30,92 euro.
-1.000 kg-tik 2.999ra bitarteko karga erabilgarria: 61,79 euro.
-2.999 kg-tik gorako karga erabilgarria: 123,45 euro.
f) Bestelako ibilgailuak:
-Ziklomotorrak: 4,45 euro.
-125 cc-ra arteko motozikletak: 6,68 euro.
-125 cc-tik gora eta 250 cc-ra arteko motozikletak: 11,06 euro.
-250 cc-tik gora eta 500 cc-ra arteko motozikletak: 21,80 euro.
-500 cc-tik gora eta 1.000 cc-ra arteko motozikletak: 43,62 euro.
-1.000 cc-tik gorako motozikletak: 87,25 euro".
10. artilukua. Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen Foru Legea.
2009ko urtarrilaren 1etik aurrera Fundazioen eta Babes Jardueren Tributu Araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen artikulu hauek honelako idazketa izanen dute:
Bat. 2. artikulua.
"2. artilukua. Fundazioen helburuak.
1. Fundazioek ez dute irabazteko asmorik izanen eta beren ondarea interes orokorreko helburu hauek egiteari afektatuko zaio beti:
a) Helburu zibikoak, hezkuntzakoak, kulturalak, zientifikoak, kirolekoak, osasunekoak eta gizarte laguntzakoak.
b) Garapenerako lankidetza.
c) Ingurumenaren defentsa.
d) Gizarte ekonomiaren edo ikerketaren sustapena.
e) Boluntariotza sozialaren sustapena.
f) Antzeko izaera duten interes orokorreko beste helburu batzuk.
2. Ez dira irabazi-asmorik gabeko entitatetzat hartuko helburuen fundatzaileak eta horien ezkontideak edo ahaideak, laugarren gradua barne, entitateek egiten dituzten jardueren hartzaile nagusiak badira edo haien zerbitzuen onura hartzeko baldintza bereziak badituzte.
Letra honetan xedatutakoa ez zaie aplikagarri izanen gizarte laguntzako edo kirol jarduerak egiten dituzten entitateei baldin eta Balio Erantsiaren gaineko Zergatik salbuetsita badaude, ezta Espainiako ondare historikoko ondasunak mantentzea eta berreskuratzea xede esklusibo edo nagusia dutenei ere, betiere Espainiako Ondare Historikoari buruzko ekainaren 25eko 16/1985 Legearen eskakizunak betetzen badituzte.
3. Fundazioek jarduera ekonomikoak izaten ahalko dituzte baldin eta horien helburua fundazioaren xedeekin loturik badaude edo horien osagarriak nahiz gehigarriak badira.
4. Halaber, era guztietako jarduera ekonomikoetan esku hartzen ahalko dute sozietateetan duten parte-hartzearen bidez, foru lege honen 10. artikuluan xedatutakoarekin bat."
Bi. 18. artikulua.
"18. artikulua. Salbuetsita dauden errentak.
1. Fundazioek erdietsitako errentak salbuetsita egonen dira kasu hauetan:
a) Fundazioaren xede soziala edo haren berariazko helburua osatzen duten ohiko jardueretatik ateratakoak badira, ustiapen ekonomiko baten bidez edo bestela.
b) Dirua irabazteko eskurapenen edo eskualdaketen ondorio badira, betiere fundazioaren xedea edo helburu berariazkoa betetzeko erdietsi edo gauzatu badira.
Letra honek aipatzen duen salbuespenak babestutako errentatzat hartuko dira, besteak beste, ondoko hauek:
a') Administrazio Publikoak eta beste erakunde edo ente publikoek emandako diru-laguntzak, betiere entitatearen helburuak erdiesteko aplikatzen badira eta salbuespenik ez duten ustiapen ekonomikoak finantzatzeko erabiltzen ez badira.
b') Dirua irabazteko asmoz egindako eskurapenen ondoriozkoak, eskurapen horien xedea entitatearen helburuei laguntzea bada.
Ondasunak eskuratzen badira, higigarriak nahiz higiezinak, eta fundazioaren berezko jarduerei afektatu behar ez bazaizkie, sortutako errentek salbuetsirik jarraituko dute baldin eta aipatutako ondasunak hirugarrenei eskualdatzen bazaizkie bi urteko epean, eskuratzen diren egunetik hasita, eta jasotako dirua fundazioaren helburuak betetzeko erabiltzen badira.
c') Interes orokorreko jardueretarako lankidetza hitzarmenen bidez erdietsitakoak, hitzarmen horiek foru lege honetan jaso badira.
c) Kostu bidezko eskualdaketen ondorio badira, betiere fundazioaren xede edo helburu berariazkoa betetzeko gauzatu badira.
d) Hirugarrenei lagatako ondare-elementuen ondoriozkoak, konparazio batera, sozietateen dibidenduak eta mozkinetako parte-hartzeak, interesak, kanonak eta alokairuak.
2. Bere xede berariazkoari ez dagokion ustiapen ekonomiko batekin lortutako etekin arruntak kargatu eginen dira, baina Ekonomia eta Ogasun Departamentuak arestian aipatutako salbuespena etekin horiei ere aplikatzen ahalko die, baldin eta etekin horiek sortu dituzten ustiapen ekonomikoak salbuetsita dauden ustiapen ekonomikoen ustiapen lagungarri edo osagarriak badira edo entitatearen estatutuetan ezarritako helburuak lortzeko jardueren ustiapen lagungarri edo osagarriak.
Salbuespen hori aplikatzeko beharrezkoa izanen da aldez aurretik ustiapen ekonomiko horren jardueraren berri ematea Ekonomia eta Ogasun Departamentuari, eta hark egiaztatzen ahalko du aurreko paragrafoak aipatutako baldintzak betetzen diren."
Hiru. 19.3 artikulua.
"3. Zuzeneko zenbatespenaren araubidean, zerga-oinarria lortuko da osagai hauen batuketa algebraikoa egin ondoren:
a) Kargatuta dagoen ustiapen ekonomiko baten jardunean erdietsitako etekinak, positiboak nahiz negatiboak.
b) Kargatuta dauden ondare-gehitzeak eta gutxitzeak.
Errentaren zenbatekoa erdiesteko Sozietateen gaineko Zergaren arauak aplikatuko dira, atal honetan xedatutakoa galarazi gabe."
Lau. 21. artikulua.
"21. artilukua. Berrinbertsioagatiko salbuespena.
"Ondare elementuetako kostubidezko eskualdaketetan agerian jarritako ondare-gehikuntza zergagai direnak salbuetsirik geldituko dira, baldin eta eskualdaketa horien zenbatekoa Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko 36. artikuluan xedatu bezala eta bertan ezarritako baldintzak beterik berrinbertitzen bada".
Bost. 33.4 artikulua.
"4. Entitate jasotzailearen aktiboaren zati izan behar duten eta haren helburuak lortzeko jardueretan lagungarri diren ondasunen edo eskubideen dohaintza garbi eta soilak."
Sei. 34.2 artikulua.
"2. Arestiko artikuluko 4. zenbakian aurreikusitako kasuan, kenkariaren oinarria ondasunaren edo eskubidearen eskurapen balioa izanen da, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren arauterian ezarritakoaren arabera kalkulatua. Dohaintza hori emaileak berak egin edo ekoiztu badu, ekoizpenaren kostua hartuko da, behar bezala egiaztatu eta gero, betiere merkatuan duen balioa gainditu gabe."
Zazpi. 37. artikulua, lehenengo paragrafoa.
"Sozietateen gaineko Zergaren zerga-oinarria kalkulatzeko, kenkaria egiteko modukotzat hartuko dira ondoren adierazten diren dohaintzen zenbatekoa eta dohainik ematen diren zerbitzu hauek:"
Zortzi. 37.4 artikulua.
"4. Entitate jasotzailearen aktiboaren zati izan behar duten eta bere helburuak lortzeko jardueretan lagungarri diren ondasunen edo eskubideen dohaintza garbi eta soilak."
Bederatzi. 37. artikuluari 6. idatz-zatia gehitzea.
"6. Zerbitzuak dohainik ematea."
Hamar. 38.2 artikulua.
"2. Arestiko artikuluaren 4. idatz-zatian aurreikusitako kasuan, ondasunen eta eskubideen balorazioa irizpide hauen arabera eginen da:
a) Dohaintza egiten duen entitateak ekoizturiko ondasun berriak badira, horien fabrikazio kostua, baina ez da izanen merkatuko batez besteko prezioa baino handiagoa.
b) Hirugarrenei erosi ondoren berriak ematen diren ondasunak badira, horien erosketa prezioa, betiere merkatuan duen batez besteko prezioa gainditu gabe.
c) Dohaintza egiten duen entitateak aurretik erabilitako ondasunak badira, horien kontabilitate-balio garbia, betiere dagozkion gutxieneko amortizazioak aplikatuta aterako litzatekeen prezioa gainditu gabe.
d) Eskubideak badira, horien kontabilitate-balio garbia, betiere merkatuan duen batez besteko prezioa gainditu gabe."
Hamaika. 38. artikuluari 3. idatz-zatia gehitzea.
"3. Arestiko artikuluaren 6. idatz-zatian aurreikusitako kasuan, kenkariaren oinarria zerbitzuak ematearen kostua izanen da, lagatako ondasunen amortizazioa barne, behar denean."
11. artilukua. Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legea.
2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen artikulu hauek honelako idazketa izanen dute:
Bat. 42.1.d) artikulua, lehenbiziko paragrafoa.
"d) Aurreko letretan zehaztutako garraiobideak Espainiako lurraldean erabiltzea edo zirkulatzea, haien behin betiko matrikulazioa Espainian egitea ez bada eskatu foru lege honen lehenbiziko xedapen gehigarrian aurreikusitako moduan, erabiltzen hasi ondoko hogeita hamar egunetan, eta betiere matrikulazioa Nafarroan egin behar bada. Epe hori hirurogei egunekoa izanen da baldin eta ibilgailuak Espainiako lurraldean erabiltzen badira titularraren ohiko helbidea Espainiako lurraldera aldatu izanaren ondorioz, betiere foru lege horretako 43. artikuluko 1.l) idatz-zatian jasotako salbuespena aplikatzerik badago."
Bi. 44.b) artikulua.
"b) Foru lege honen 42. artikuluko 1. idatz-zatiko d) letran aurreikusitako kasuetan, garraiobidearen behin betiko matrikulazioa egin behar duten pertsonak nahiz entitateak."
Hiru. 45.2 artikulua.
"2. Foru lege honen 42. artikuluko 1. idatz-zatiko d) letran aurreikusitako kasuetan, letra horrek aipatutako epea bukatu eta biharamunean sorraraziko da Zerga."
Lau. Hirugarren xedapen gehigarria gehitzea.
"Hirugarren xedapen gehigarria.-Behin betiko matrikulazioa Espainian.
Foru lege honek aipatzen dituen garraiobide berri nahiz erabilien behin betiko matrikulazioa Espainian egin beharko da, baldin eta Espainiako egoiliarrak diren pertsonek edo entitateek eta, orobat, Espainian dauden establezimenduetako titularrak diren pertsonek edo entitateek erabili behar badituzte lurralde horretan.
Betebehar hori betetzen ez dela egiaztatzen denean, zerga administrazioaren edo Barne Ministerioaren organo eskudunek garraiobide hori ibilgetuko dute, administrazio eta tributu egoera erregularizatu dela frogatu arte."
12. artilukua. 9/1994 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, kooperatiben zerga-araubidea arautzen duena.
2008ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioetarako, Kooperatiben Zerga-araubideari buruzko ekainaren 21eko 9/1994 Foru Legeari xedapen gehigarri bat, hamargarrena, gehitu zaio. Hona haren edukia:
Bat. Hamargarren xedapen gehigarria.-Kooperatiba mistoen tributu-araubidea.
"Kooperatiba mistoei foru lege honetan ezarritako tributu-araubidea aplikatuko zaie, ondoko berezitasunarekin: kooperatiba-emaitzaren zatiak, boto eskubidea atxikia duten zati sozialen bazkide titularrek dituzten botoen proportzioari dagokiona, kooperatibaz kanpoko emaitzen balio bera izanen du, sozietateen gaineko zerga ordainaraztearen ondorioetarako."
13. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea.
2009ko urtarrilaren 1etik aurrera, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 158.3. artikuluak testu hau izanen du:
"3. Zerga honen ikuskapena Foru Komunitateko Zerga Administrazioaren organo eskudunek eginen dute, horrek galarazi gabe Nafarroako udalei eta toki entitateei eskuordetzeak egitea, hala eskatzen badute, eta lankidetzarako bideak ezartzea, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak xedatzen dituen irismen, baldintza eta iraupenarekin."
Lehen xedapen gehigarria.-Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak.
2009an hasten diren zergaldietan, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluak aipatzen dituen diruaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak, eskualdatutako ondare-elementua eskuratzen den urtearen arabera, ondoko hauek izanen dira:
1983 eta aurrekoak 2,328
1984 2,108
1985 1,967
1986 1,871
1987 1,813
1988 1,738
1989 1,653
1990 1,586
1991 1,531
1992 1,480
1993 1,421
1994 1,366
1995 1,298
1996 1,237
1997 1,207
1998 1,193
1999 1,185
2000 1,180
2001 1,155
2002 1,142
2003 1,124
2004 1,113
2005 1,099
2006 1,078
2007 1,055
2008 1,022
2009 1,000
Bigarren xedapen gehigarria.-Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga: kuoten hobaria errepideko garraioan.
1. Sozietateen gaineko Zergaren subjektu pasiboei, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 25. artikuluko sozietate zibil eta entitateei eta, orobat, Nafarroan establezimendu iraunkorren bidez diharduten Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren subjektu pasiboei, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergagatik pagatu beharreko kuoten kenkaria, Zenbait zerga hein batean aldatu eta beste tributu neurri batzuk hartzeko 16/2003 Foru Legearen bederatzigarren xedapen gehigarrian aipatzen dena, aplikatzen ez bazaie, eta zerga hori 7/1996 Foru Legearen bidez onetsiriko tarifen lehen ataleko 721. eta 722. taldeetan sailkaturiko jarduerengatik ordaintzen baldin badute, 2008ko Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren kuotetan 100eko 50eko hobaria aplikatuko zaie.
2. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 57. artikuluko 2. idatz-zatian xedaturikoarekin bat, Nafarroako Gobernuak kalte-ordaina emanen die toki entitateei, hobari horren ondorioz kobratu ez duten diruagatik.
"3. Foru lege honek indarra hartzen duenean, xedapen gehigarri honetan ezarritako hobaririk gabe likidatutako 2008ko kuotak ehuneko 50 murriztuko dira besterik gabe, likidazioaren unetik aitzinako eraginarekin, eta horretarako ez da beharrezkoa izanen hori horrela dela deklaratzeko ekintza berariazkorik, eta ez da aldatuko murriztu gabeko zatiaren likidazioen balioa, eragingarritasuna eta galdagarritasuna.
Murrizketa horren eraginez diru kopururen bat itzuli behar baldin bada, bestelako izapiderik gabe hartuko da itzulketa egiteko erabakia, eta berehala itzuliko da."
Hirugarren xedapen gehigarria.-Enpresak sustatzeko sozietatetzat hartzea.
2008-2011 aldian ekipamendu eta azpiegitura publikoetan egin beharreko inbertsioen "Nafarroa 2012 Planean" (Nafarroako Gobernuak onetsia 2008ko apirilaren 21eko Erabakiaren bidez, eta Nafarroako Parlamentuko Osoko Bilkurak onetsia 2008ko maiatzaren 23an) sartuta dauden herri lanen kontzesio-hartzaile diren sozietateak, baldin eta, horren erabilera kontuan harturik, ordainsaria Administrazioak ordaintzen badu osorik edo zati batean, enpresak sustatzeko sozietatetzat hartuko dira, aldez aurretik Ekonomia eta Ogasun Departamentuari hala eskatuta, Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 167. artikuluko 4. idatz-zatian aurreikusitako ondorioetarako.
Xedapen indargabetzailea.-Arauak indargabetzea.
Foru lege honek indarra hartzen duenetik aurrera, indargabetzen da 1988ko ekitaldirako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 72. artikulua.
Azken xedapenetako lehena.-Arauak emateko ahalmena.
Nafarroako Gobernuak foru lege hau garatu eta aplikatzeko behar diren xedapen guztiak emanen ditu.
Azken xedapenetako bigarrena.-Indarra hartzea.
Bat. Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra, legean berean aurreikusitako ondorioekin.
Bi. Foru lege honen 1. artikuluko hiru eta hamaika idatz-zatietan ezarritakoak 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
Hiru. Foru lege honen 3. artikuluko zortzi, hamasei, hamazazpi eta hogeita sei idatz-zatietan ezarritakoak 2009ko urtarrilaren 1etik aurrerako zergaldietan izanen ditu ondorioak.
Lau. Foru lege honen 3. artikuluko Hogeita hamabi idatz-zatiak 2009ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorioak.
Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.
Iruñean, 2008ko abenduaren 24an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.