152007forulegea,

15/2007 Foru Legea, Artaxoako Udalaren herrilurreko desafektazioa onesten duena

Nafarroako Parlamentua

15/2007 FORU LEGEA, apirilaren 4koa, Artaxoako Udalaren herrilurreko 158.972,20 metro koadro onura publikoko deklaratu eta haien desafektazioa onesten duena.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK,

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela:

FORU LEGEA, ARTAXOAKO UDALAREN HERRILURREKO 158.972,20 METRO KOADRO ONURA PUBLIKOKO DEKLARATU ETA HAIEN DESAFEKTAZIOA ONESTEN DUENA.

ZIOEN AZALPENA

Artaxoako Udalak eskatu du herrilurreko 158.972,20 metro koadro onura publikoko deklaratu eta desafekta daitezela, ondoren 37.181,34 metro koadro osatzen duten lurrekin trukatzeko, bertan jarduera ekonomikoetarako eremu bat instalatu ahal izateko.

Jarduera ekonomikoen eremu hori instalatu nahi da Udal planean aurreikusitako industria lurzoru guztia garatua edo garapen bidean dagoelako eta udalerrian enpresak irekitzeko eskaera dagoelako eta, etorkizunean ere, egonen delako.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 140. artikuluko 5. idatz-zatian xedaturikoaren arabera, Artaxoako Udalak desafektatzeko asmoa duen eremuak lurzati txikiaren mugak gainditzen dituenez, foru lege bidez onetsi behar da.

1. artikulua. Onura publikoaren deklarazioa.

Artaxoako Udalaren herrilurreko 158.972,20 metro koadro onura publikoko deklaratu eta haien desafektazioa onesten da. Eremu hori Artaxoako katastroko lurzati hauei dagokie: 78.002,77 metro koadro, 9. poligonoko 571. lurzatikoak dira; 11.980 metro koadro, 9. poligonoko 573. lurzatikoak; 23.046 metro koadro, 5. poligonoko 755. lurzatikoak; 17.507,99 metro koadro, 5. poligonoko 757. lurzatikoak; 17.770,09 metro koadro, 5. poligonoko 758. lurzatikoak, eta 8.980 metro koadro, 5. poligonoko 765. lurzatikoak. Lur horiek herrilurtzat joko dira foru lege honetako 2. artikuluko baldintzetan trukatu arte.

2. artikulua. Zuzenean trukatzeko baimena.

Artaxoako Udalari baimena ematen zaio aurreko artikuluan aipatutako lurrak ondoko hauekin trukatzeko: Beatriz Ayestarán Ciriza andrearen 13.871 metro koadro, 1. poligonoko 1929. lurzatikoak; Joaquín Iriarte Ayestarán jaunaren 5.126,86 metro koadro, 1. poligonoko 1926. eta 1927. lurzatietakoak; Josefina Ayestarán Ciriza andrearen 18.182,68 metro koadro, 1. poligonoko 1928. eta 1929. lurzatietakoak; trukearen helburua jarduera ekonomikoen eremu bat instalatzea da. Baimena ondoko baldintza hauek betetzearen pean egonen da:

a) Trukea egiteko itunetako klausula batek xedatu dezala lurrak herri ondarera itzuliko direla, baldin eta desafektatzera bultzatu zuten xedeak edo desafektazioaren baldintzak desagertu edo bete gabe uzten badira.

b) Itzultze klausula hori ager dadila kontratua formalizatzeko agiri publikoetan eta horiek Jabetza Erregistroan inskribatu daitezela.

c) Artaxoako Udalaren herrilurreko 158.972,20 metro koadro desafektatzeko 2006ko otsailaren 24an onetsi zuen baldintzen agirian jasotako zehaztapenak betetzea. Desafektatutako eremua Artaxoako katastroko lurzati hauei dagokie: 9. poligonoko 571. lurzatia, 9. poligonoko 573. lurzatiaren puska bat, 5. poligonoko 755. lurzatia, 5. poligonoko 757. lurzatia, 5. poligonoko 758. lurzatia eta 5. poligonoko 765. lurzatiaren puska bat.

d) Foru lege hau onesten denetik 5 urteko epean, Artaxoako Udalak baldintza hauek betetzea: lehenik, 23.060 puntu lortzeko moduko eremua erostea, trukatu beharreko lurren balorazioaren arabera; eta, bigarrenik, Nafarroako Ubidearen eremuko lurrak ureztaketako lur bihurtzeko prozesuetan sartuta ez dauden herrilurreko lurzatien nekazaritza gaitasuna hobetzeko lanak egitea.

e) Erosiko diren herrilur berri horiek hautatu eta hobekuntzak egin aurretik, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Herrilurren Atalaren onespena beharko da.

f) Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza kontseilariak martxoaren 1ean emandako 106/2007 Foru Aginduan xedatutakoa betetzea.

Azken xedapenetan lehena._Aplikazio eta garapenerako xedapenak.

Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio behar adina xedapen eman ditzan foru lege hau aplikatu eta garatzeko.

Azken xedapenetan bigarrena._Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, 2007ko apirilaren 4an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

euskal legezalea