102006forulegea,

10/2006 Foru Legea, kreditu berezia ematen duena aurrekontu beharrak finantzatzeko

Nafarroako Parlamentua

10/2006 FORU LEGEA, urriaren 4koa, 3.000.000 euroko kreditu berezia ematen duena Ekonomia eta Ogasun Departamentuan sorturiko aurrekontu beharrak finantzatzeko.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK.

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela,

FORU LEGEA, 3.000.000 EUROKO KREDITU BEREZIA EMATEN DUENA EKONOMIA ETA OGASUN DEPARTAMENTUAN SORTURIKO AURREKONTU BEHARRAK FINANTZATZEKO.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuan 2007ra arte atzeratu ezin den behar bat sortu da, hots, Sonagar enpresaren Aurreikuspen Teknikoaren Funtsera diru-ekarpena egiteko eskaerari erantzutea.

Behar hori betetzeko, kreditu berezi bat emango da, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko abenduaren 26ko 8/1988 Foru Legeko 44. artikuluan xedaturikoarekin bat.

1. artikulua. 3.000.000 euroko kreditu berezi bat ematen da, gastuen kontusail honetatik:

_121002-13300-7709-923100, "Sonagar enpresarentzako ekarpenak".

2. artikulua. Aurreko artikuluan aipatzen den kreditu berezia "Aurreko ekitaldietako superabita" izeneko 112000-11400-8700-000000 kontusailean gertaturiko dirusarreren kontura finantzatuko da.

Azken xedapen bakarra._Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2006ko urriaren 4an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

euskal legezalea