172008forulegea,

17/2008 Foru Legea, borondatezko erretiroaren sari osagarriaren zenbatekoa ezartzen duena

Nafarroako Parlamentua

17/2008 FORU LEGEA, azaroaren 6koa, 2008-2011 eperako martxoaren 23ko 6/2007 Foru Legean aurreikusitako borondatezko erretiroaren sari osagarriaren zenbatekoa ezartzen duena. Foru lege horren bidez unibertsitatetik kanpoko langile irakasleek borondatezko erretiroaren sari osagarria jasotzeko baldintzak ezarri ziren eta borondatezko erretiroaren sari osagarri horren zenbatekoa finkatu zen.

NAO, 140. ALDIZKARIA - 2008ko azaroaren 17a

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako

FORU LEGEA, 2008-2011 EPERAKO MARTXOAREN 23KO 6/2007 FORU LEGEAN AURREIKUSITAKO BORONDATEZKO ERRETIROAREN SARI OSAGARRIAREN ZENBATEKOA EZARTZEN DUENA. FORU LEGE HORREN BIDEZ UNIBERTSITATETIK KANPOKO LANGILE IRAKASLEEK BORONDATEZKO ERRETIROAREN SARI OSAGARRIA JASOTZEKO BALDINTZAK EZARRI ZIREN ETA BORONDATEZKO ERRETIROAREN SARI OSAGARRI HORREN ZENBATEKOA FINKATU ZEN.

ZIOEN AZALPENA

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bigarren xedapen iragankorrak aldez aurreko borondatezko erretirorako araubidea ezartzen du estatuko klase pasiboen araubidearen menpean dauden unibertsitatetik kanpoko irakaskuntzako langileentzat, eta bide ematen die Gizarte Segurantzako Araubide Orokorrean edo aurreikuspen sozialeko beste araubide batzuetan sartuta dauden irakasleen kidegokoetako langileei Estatuko klase pasiboen araubidean jasota dagoen aldez aurreko borondatezko erretiroa hartzeko, betiere lege organiko horretan ezarritako baldintzak betetzen direla frogatuz gero.

Horrez gain, arau horretan borondatezko erretiroa hartzean hogeita zortzi urteko zerbitzu-aldia frogaturik duten funtzionario irakasleei ohiz kanpoko esker-sari bat ematea aurreikusi zen.

Martxoaren 23ko 6/2007 Foru Legeak Foru Komunitateko administraziotik borondatezko erretiro-sari bat jasotzeko eskubidea aitortzen die Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bigarren xedapen iragankorraren babesean funtzionario izaerari uko egin edo erretiroa borondatez hartzen duten irakasle funtzionarioei, 60 urtetik gora eta zerbitzuan 28 urte eginda badituzte, betiere legean adierazten diren baldintzak betez gero; sari hori xedapen iragankor hartan ezarritako ohiz kanpoko esker-sariaren osagarri izanen da.

Foru lege horretan aipatutako erretiro saria jasotzeko betebeharrak ezartzen dira, eta eskubidea aplikatzen zaie, halaber, funtzionario izaera ekainaren 27ko 5/1990 Foru Legearen lehenengo xedapen gehigarriaren babesean edo geroagoko arau baten babesean eskuratu zuten langileei, baita lan itunpeko irakasle finkoei ere. Foru lege horren bidez Nafarroako administrazio publikoen zerbitzuko langileen estatutua aldatu, eta Estatuko administrazioak eskualdatu beharreko langileen Nafarroako Foru Komunitateko administrazioan sartzea arautu zen.

Hezkuntza Departamentuko eta AFAPNA, CCOO, CSI-CSIF, FETE-UGT eta STEE-EILAS sindikatuetako ordezkariek Nafarroako irakaskuntza publikoaren kalitatea hobetzeko 2007ko martxoan (2007ko uztailaren 20ko Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa) sinatu zuten itunaren jarraipenerako batzordean erabaki zen foru lege bat tramitatzea, jasoko duena, batetik, aldez aurreko borondatezko erretiroa dela-eta Nafarroako Gobernuak ematen duen kalte-ordaina kobratzeko eskubidea Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren bigarren xedapen iragankorrean xedatutakoaren babesean jarri gabe erretiroa hautatu duten irakasleentzat eta, bestetik, kalte-ordainak igotzea 2088-2011 eperako, 100eko 10 urtero. Era berean, erabaki zen 2008rako ezarritako sariak 2007ko irailaren 1etik aurrera aldez aurreko ohiko erretiroa hartu duten langile guztiei aplikatuko zaizkiela.

Aurreko guztia kontuan harturik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko abuztuaren 10eko 13/1982 Lege Organikoaren 49.1 b) artikuluan xedatutakoaren arabera, Nafarroako Foru Komunitateko funtzionarioen estatutu-araubidearen arloan Nafarroako Foru Komunitateak dituen eskumenak erabiliz, Nafarroako Parlamentuak foru lege hau onetsi du.

Artikulu bakarra. Martxoaren 23ko 6/2007 Foru Legean aurreikusitako borondatezko erretiroaren sariaren zenbatekoa 2008-2011 eperako, eta onuradunak.

1. Borondatezko erretiroaren sari osagarriak foru lege honetako I. eranskinak agintzen duen zenbatekoa izanen du 2008an, 2009an, 2010ean eta 2011n, kontuan harturik funtzionarioaren adina, zerbitzu urteak eta kidegoa.

2. Foru lege honetan aipatzen den borondatezko erretiroko sari osagarria aplikatzekoa izanen zaie, martxoaren 23ko 6/2007 Foru Legean aipatzen diren langileei ez ezik, aldez aurreko ohiko erretiroa hartzen duten unibertsitatetik kanpoko irakaskuntzako langileei ere, 60 urte beteak eta saria jasotzeko eskatzen diren baldintzak betetzen badituzte, martxoaren 23ko 6/2007 Foru Legearen artikulu bakarreko 2. idatz-zatiarekin bat.

Xedapen iragankor bakarra. Nola aplikatu foru lege hau 2007-2008 ikasturtean aldez aurreko borondatezko erretiroa hartu duten Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren zerbitzuko unibertsitatetik kanpoko irakaskuntzako langileei.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazioaren zerbitzuko unibertsitatetik kanpoko irakaskuntzako langileek, 2007ko irailaren 1etik aurrera aldez aurreko ohiko erretiroa hartzea eskatu dutenek, eskubidea izanen dute borondatezko erretiroko sari osagarria, foru lege honetan 2008rako aurreikusten dena, baldin eta foru lege honetan eta martxoaren 23ko 6/2007 Foru Legean ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

Xedapen indargabetzaile bakarra.-Arauak indargabetzea.

Unibertsitatetik kanpoko irakaskuntzako langileek borondatezko erretiroko sari osagarria jasotzeko baldintzak ezarri eta sari horren zenbatekoa finkatzen duen martxoaren 23ko 6/2007 Foru Legearen artikulu bakarraren 4. idatz-zatia indarrik gabe gelditu da, bai eta foru lege honen aurka dauden maila bereko edo baxuagoko xedapen guztiak ere.

Azken xedapen bakarra.-Indarra hartzea.

Foru lege honek Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2008ko azaroaren 6an.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

I. ERANSKINA

2008. Urtea

2008.-Ondoko kidegoetako funtzionarioak: Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegokoak, Musikako eta Arte Eszenikoetakoak, Arte Plastikoetako eta Diseinukoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegokoak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 9.766,90 9.874,82 9.874,82 9.874,82 9.955,77 9.955,77 9.955,77 10.050,20

Adina: 63 urte. 10.063,69 10.063,69 10.063,69 10.158,10 10.158,10 10.158,10 10.252,54 10.602,67

Adina: 62 urte. 10.252,54 10.252,54 10.360,48 10.360,48 10.738,20 11.453,18 12.303,06 13.301,32

Adina: 61 urte. 10.454,90 10.535,84 11.007,99 11.776,93 12.680,78 13.746,52 14.974,10 16.323,13

Adina: 60 urte. 10.967,53 11.736,47 12.626,82 13.679,04 14.906,68 16.350,11 17.955,44 17.955,44

2008.-Ondoko kidegoetako funtzionarioak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak, Musikako eta Arte Eszenikoetakoak, Arte Plastikoetako eta Diseinukoak eta Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 9.846,30 9.955,10 9.955,10 9.955,10 10.036,70 10.036,70 10.036,70 10.131,91

Adina: 63 urte. 10.145,51 10.145,51 10.145,51 10.240,70 10.240,70 10.240,70 10.335,91 10.335,91

Adina: 62 urte. 10.335,91 10.335,91 10.444,70 10.444,70 10.444,70 10.553,49 10.947,89 11.709,49

Adina: 61 urte. 10.539,90 10.648,70 10.648,70 10.648,70 11.247,09 12.049,49 12.987,88 14.089,47

Adina: 60 urte. 10.648,70 10.648,70 11.206,30 11.995,09 12.933,47 14.021,47 15.299,85 16.809,44

2008.-Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko edo Arte plastikoetako eta Diseinuko Tailerreko maisu-maistren kidegoko funtzionarioak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 8.188,99 8.260,69 8.260,69 8.260,69 8.320,48 8.320,48 8.320,48 8.392,20

Adina: 63 urte. 8.404,18 8.404,18 8.404,18 8.463,95 8.463,95 8.463,95 8.547,62 8.547,62

Adina: 62 urte. 8.547,62 8.547,62 8.619,35 8.619,35 8.619,35 9.073,64 9.623,55 10.293,00

Adina: 61 urte. 8.691,09 8.762,81 8.762,81 9.276,85 9.886,56 10.591,89 11.416,76 12.385,09

Adina: 60 urte. 8.762,81 9.252,96 9.850,70 10.544,06 11.368,93 12.325,31 13.449,08 14.776,03

2008.-Maisu-maistren kidegoko funtzionarioak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 8.160,47 8.223,52 8.223,52 8.223,52 8.299,22 8.299,22 8.299,22 8.374,87

Adina: 63 urte. 8.866,79 8.866,79 8.866,79 8.929,84 8.929,84 8.929,84 9.018,13 9.018,13

Adina: 62 urte. 9.018,13 9.018,13 9.093,82 9.093,82 9.093,82 9.182,11 9.522,64 10.102,83

Adina: 61 urte. 9.169,48 9.245,16 9.245,16 9.245,16 9.737,06 10.367,71 11.099,23 11.969,52

Adina: 60 urte. 9.245,16 9.245,16 9.711,84 10.342,47 11.061,40 11.919,07 12.915,48 14.088,48

I. ERANSKINA

2009. Urtea

2009.-Ondoko kidegoetako funtzionarioak: Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegokoak, Musikako eta Arte Eszenikoetakoak, Arte Plastikoetako eta Diseinukoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegokoak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 10.743,59 10.862,30 10.862,30 10.862,30 10.951,35 10.951,35 10.951,35 11.055,22

Adina: 63 urte. 11.070,06 11.070,06 11.070,06 11.173,91 11.173,91 11.173,91 11.277,79 11.662,93

Adina: 62 urte. 11.277,79 11.277,79 11.396,53 11.396,53 11.812,02 12.598,50 13.533,36 14.631,46

Adina: 61 urte. 11.500,39 11.589,43 12.108,79 12.954,62 13.948,85 15.121,17 16.471,51 17.955,44

Adina: 60 urte. 12.064,29 12.910,11 13.889,50 15.046,95 16.397,34 17.985,12 19.750,98 19.750,98

2009.-Ondoko kidegoetako funtzionarioak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak, Musikako eta Arte Eszenikoetakoak, Arte Plastikoetako eta Diseinukoak eta Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 10.830,93 10.950,62 10.950,62 10.950,62 11.040,37 11.040,37 11.040,37 11.145,10

Adina: 63 urte. 11.160,06 11.160,06 11.160,06 11.264,77 11.264,77 11.264,77 11.369,50 11.369,50

Adina: 62 urte. 11.369,50 11.369,50 11.489,17 11.489,17 11.489,17 11.608,84 12.042,68 12.880,44

Adina: 61 urte. 11.593,89 11.713,57 11.713,57 11.713,57 12.371,80 13.254,43 14.286,67 15.498,42

Adina: 60 urte. 11.713,57 11.713,57 12.326,93 13.194,60 14.226,82 15.423,61 16.829,84 18.490,39

2009.-Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko edo Arte plastikoetako eta Diseinuko Tailerreko maisu-maistren kidegoko funtzionarioak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 9.007,89 9.086,76 9.086,76 9.086,76 9.152,53 9.152,53 9.152,53 9.231,42

Adina: 63 urte. 9.244,59 9.244,59 9.244,59 9.310,34 9.310,34 9.310,34 9.402,38 9.402,38

Adina: 62 urte. 9.402,38 9.402,38 9.481,29 9.481,29 9.481,29 9.981,00 10.585,90 11.322,30

Adina: 61 urte. 9.560,19 9.639,09 9.639,09 10.204,54 10.875,22 11.651,08 12.558,43 13.623,60

Adina: 60 urte. 9.639,09 10.178,25 10.835,77 11.598,47 12.505,83 13.557,84 14.793,98 16.253,63

2009.-Maisu-maistren kidegoko funtzionarioak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 8.976,52 9.045,87 9.045,87 9.045,87 9.129,14 9.129,14 9.129,14 9.212,36

Adina: 63 urte. 9.753,47 9.753,47 9.753,47 9.822,82 9.822,82 9.822,82 9.919,94 9.919,94

Adina: 62 urte. 9.919,94 9.919,94 10.003,20 10.003,20 10.003,20 10.100,32 10.474,91 11.113,11

Adina: 61 urte. 10.086,43 10.169,68 10.169,68 10.169,68 10.710,77 11.404,48 12.209,16 13.166,47

Adina: 60 urte. 10.169,68 10.169,68 10.683,02 11.376,72 12.167,55 13.110,98 14.207,02 15.497,33

I. ERANSKINA

2010. Urtea

2010.-Ondoko kidegoetako funtzionarioak: Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegokoak, Musikako eta Arte Eszenikoetakoak, Arte Plastikoetako eta Diseinukoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegokoak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 11.817,95 11.948,53 11.948,53 11.948,53 12.046,49 12.046,49 12.046,49 12.160,74

Adina: 63 urte. 12.177,06 12.177,06 12.177,06 12.291,30 12.291,30 12.291,30 12.405,57 12.829,23

Adina: 62 urte. 12.405,57 12.405,57 12.536,18 12.536,18 12.993,22 13.858,35 14.886,70 16.094,60

Adina: 61 urte. 12.650,43 12.748,37 13.319,66 14.250,09 15.343,74 16.633,29 18.118,66 19.750,98

Adina: 60 urte. 13.270,72 14.201,12 15.278,45 16.551,64 18.037,08 19.783,64 21.726,08 21.726,08

2010.-Ondoko kidegoetako funtzionarioak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak, Musikako eta Arte Eszenikoetakoak, Arte Plastikoetako eta Diseinukoak eta Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 11.914,02 12.045,68 12.045,68 12.045,68 12.144,41 12.144,41 12.144,41 12.259,61

Adina: 63 urte. 12.276,06 12.276,06 12.276,06 12.391,25 12.391,25 12.391,25 12.506,45 12.506,45

Adina: 62 urte. 12.506,45 12.506,45 12.638,09 12.638,09 12.638,09 12.769,73 13.246,95 14.168,49

Adina: 61 urte. 12.753,27 12.884,93 12.884,93 12.884,93 13.608,98 14.579,88 15.715,33 17.048,26

Adina: 60 urte. 12.884,93 12.884,93 13.559,62 14.514,06 15.649,50 16.965,98 18.512,82 20.339,43

2010.-Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko edo Arte plastikoetako eta Diseinuko Tailerreko maisu-maistren kidegoko funtzionarioak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 9.908,67 9.995,44 9.995,44 9.995,44 10.067,78 10.067,78 10.067,78 10.154,56

Adina: 63 urte. 10.169,05 10.169,05 10.169,05 10.241,38 10.241,38 10.241,38 10.342,62 10.342,62

Adina: 62 urte. 10.342,62 10.342,62 10.429,42 10.429,42 10.429,42 10.979,11 11.644,49 12.454,53

Adina: 61 urte. 10.516,21 10.603,00 10.603,00 11.224,99 11.962,74 12.816,18 13.814,27 14.985,96

Adina: 60 urte. 10.603,00 11.196,08 11.919,35 12.758,32 13.756,41 14.913,62 16.273,38 17.879,00

2010.-Maisu-maistren kidegoko funtzionarioak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 9.874,17 9.950,46 9.950,46 9.950,46 10.042,05 10.042,05 10.042,05 10.133,60

Adina: 63 urte. 10.728,81 10.728,81 10.728,81 10.805,10 10.805,10 10.805,10 10.911,93 10.911,93

Adina: 62 urte. 10.911,93 10.911,93 11.003,52 11.003,52 11.003,52 11.110,35 11.522,40 12.224,42

Adina: 61 urte. 11.095,07 11.186,65 11.186,65 11.186,65 11.781,84 12.544,93 13.430,07 14.483,12

Adina: 60 urte. 11.186,65 11.186,65 11.751,32 12.514,39 13.384,30 14.422,08 15.627,73 17.047,06

I. ERANSKINA

2011. Urtea

2011.-Ondoko kidegoetako funtzionarioak: Bigarren Hezkuntzako katedradunen kidegokoak, Musikako eta Arte Eszenikoetakoak, Arte Plastikoetako eta Diseinukoak, Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak eta Hezkuntzako ikuskatzaileen kidegokoak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 12.999,75 13.143,38 13.143,38 13.143,38 13.251,13 13.251,13 13.251,13 13.376,81

Adina: 63 urte. 13.394,77 13.394,77 13.394,77 13.520,43 13.520,43 13.520,43 13.646,13 14.112,15

Adina: 62 urte. 13.646,13 13.646,13 13.789,80 13.789,80 14.292,54 15.244,19 16.375,37 17.704,06

Adina: 61 urte. 13.915,47 14.023,21 14.651,63 15.675,09 16.878,11 18.296,62 19.930,53 21.726,08

Adina: 60 urte. 14.597,79 15.621,24 16.806,29 18.206,81 19.840,78 21.762,00 23.898,69 23.898,69

2011.-Ondoko kidegoetako funtzionarioak: Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegokoak, Musikako eta Arte Eszenikoetakoak, Arte Plastikoetako eta Diseinukoak eta Hizkuntza Eskola Ofizialetakoak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 13.105,43 13.250,24 13.250,24 13.250,24 13.358,85 13.358,85 13.358,85 13.485,58

Adina: 63 urte. 13.503,67 13.503,67 13.503,67 13.630,38 13.630,38 13.630,38 13.757,10 13.757,10

Adina: 62 urte. 13.757,10 13.757,10 13.901,90 13.901,90 13.901,90 14.046,70 14.571,65 15.585,33

Adina: 61 urte. 14.028,60 14.173,42 14.173,42 14.173,42 14.969,87 16.037,87 17.286,87 18.753,09

Adina: 60 urte. 14.173,42 14.173,42 14.915,59 15.965,47 17.214,45 18.662,57 20.364,11 22.373,37

2011.-Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoko edo Arte plastikoetako eta Diseinuko Tailerreko maisu-maistren kidegoko funtzionarioak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 10.899,54 10.994,98 10.994,98 10.994,98 11.074,56 11.074,56 11.074,56 11.170,02

Adina: 63 urte. 11.185,96 11.185,96 11.185,96 11.265,51 11.265,51 11.265,51 11.376,88 11.376,88

Adina: 62 urte. 11.376,88 11.376,88 11.472,36 11.472,36 11.472,36 12.077,02 12.808,94 13.699,99

Adina: 61 urte. 11.567,83 11.663,30 11.663,30 12.347,49 13.159,01 14.097,80 15.195,70 16.484,56

Adina: 60 urte. 11.663,30 12.315,68 13.111,28 14.034,15 15.132,05 16.404,99 17.900,72 19.666,90

2011.-Maisu-maistren kidegoko funtzionarioak.

ZERBITZU URTEAK 28 29 30 31 32 33 34 35 EDO GEH.

Adina: 64 urte. 10.861,59 10.945,51 10.945,51 10.945,51 11.046,26 11.046,26 11.046,26 11.146,96

Adina: 63 urte. 11.801,69 11.801,69 11.801,69 11.885,61 11.885,61 11.885,61 12.003,13 12.003,13

Adina: 62 urte. 12.003,13 12.003,13 12.103,88 12.103,88 12.103,88 12.221,39 12.674,64 13.446,87

Adina: 61 urte. 12.204,58 12.305,31 12.305,31 12.305,31 12.960,03 13.799,42 14.773,08 15.931,43

Adina: 60 urte. 12.305,31 12.305,31 12.926,46 13.765,83 14.722,73 15.864,29 17.190,50 18.751,77

euskal legezalea