192005forulegea,

19/2005 Foru Legea, Zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoa

Nafarroako Parlamentua

19/2005 FORU LEGEA, abenduaren 29koa, zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoa.

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak honako hau onetsi duela

19/2005 FORU LEGEA, ZENBAIT ZERGA ALDATU ETA BESTE TRIBUTU-NEURRI BATZUK HARTZEKOA

Foru lege honen xede nagusia da Nafarroako Gobernuaren politika fiskala, eta haren barruan, zerga-politika gauzatzeko behar diren baliabideak ematea. Zerga-politika zer den definitzeko, esan daiteke politika orokorraren helburuak bete ahal izateko behar diren dirusarrerak lortzeko hartzen diren neurrien multzoa dela. Zerga-politikaren oinarrizko eginkizunetako bat Foru Komunitateko sektore publikoko baliabide ekonomikoak nahikoak eta egokiak direla bermatzea da. Gainera, zerga-politikak sektore publiko horrek garatu behar duen jarduera behar bezala kudeatzeko arauak ezarri behar ditu, hori funtsezko elementua baita ekonomiaren eta gizartearen garapen bizia eta orekatua erdiesteko.

Horretarako, beharrezkoa da zergen arloan neurri batzuk hartzea, azaldutako helburuak lortzeko laguntza emanen dutenak.

Foru lege honek zortzi artikulu ditu, eta gainera, bost xedapen gehigarri, xedapen indargabetzaile bat eta bi azken xedapen.

1. artikuluak Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 2/1998 Foru Legearen zenbait alderdi aldatzen ditu.

Europar Batasuneko beste estatuetan kokatutako enpleguko pentsio funtsetara egindako diru-ekarpenetarako erraztasunak ematen dira, izan ere, ezarri baita enpleguko pentsio funtsetara egindako mugaz gaindiko diru-ekarpen horiek kengarriak izanen direla, Espainian helbidea duten erakundeetara egiten diren horien baldintza beretan.

Aldaketa honen funtsa hauxe da: bai Europar Batzordeak bai Batasuneko Jurisprudentziak behin eta berriz zalantzan jarri dituzte estatu bateko biztanleek beste estatu kideetako enpleguko pentsio funtsetara egin ditzaketen diru-ekarpenetarako zerga-pizgarriak ezartzeko eragozpenak, estatu kideek jarri ohi dituztenak, eragozpen horiek langileen zirkulazio librearen, egoitza finkatzeko askatasunaren eta kapitalen zirkulazio librearen aurka baitaude.

Testu berria eman zaio 28.2.c) artikuluari, edozein entitate motatako funtsetako partaidetzan lortutako etekin osoak biderkatzeko koefizienteak arautzen dituen horri. Lan sozietateen funts berekietako partaidetzagatik lortutako etekinei, bai eta etxebizitzak errentan ematea jardueratzat duten entitateen araubide bereziaren babesa duten entitateetakoei ere (sozietateen gaineko zergari buruzko foru legeko X. tituluko V. kapituluan arautuak), 1,20 koefizientea aplikatzen jarraituko da. Nolanahi ere, adierazi beharra dago koefiziente hori funts berekietako partaidetza horretatik heldu diren etekinei aplikatuko zaiela, baldin eta hobaria emandako etekinei badagozkie.

Zergaren tarifari dagokionez, haren deflaktazioa egin da, tarte bakoitzaren mugak % 2 handituz. Deflaktazio horren xedea da inflazioa dela-eta, errenten handitze nominalaren ondoriozko presio fiskalaren "hotzezko gehikuntza" saihestea. Horrela, subjektu pasiboaren eros-ahalmena handitu gabe zerga karga handitzeko bidea mozten da.

62. artikuluaren 8. idatz-zatia aldatu da, arrisku-kapitaleko entitateak parekatzeko enpresak sustatzeko sozietateekin. Horrela, arrisku-kapitaleko entitateen figura indartzen da enpresen inbertsioak bultzatzeko bidea den aldetik, eta aukera ematen zaie subjektu pasiboei, hala pertsona fisikoei nola juridikoei, kuota osotik kentzeko arrisku-kapitaleko entitateen kapitalari edo funts berekiei egiten dizkieten diru ekarpenen 100eko 20. Kenkari hori Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko 110. artikuluaren 10. zenbakian ezarri bezala eginen da, alegia, enpresak bultzatzeko sozietateen baldintza beretan, eta, bestalde, egin ahal izateko beharrezkoa izanen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimen berariazkoa, arrisku-kapitaleko entitateek eskaturik.

Xedapen gehigarrietan beste bat gehitu da, hogeita batgarrena hain zuzen. Europar Batasuneko beste estatu batean helbideratutako pentsio funtsek, baldin eta Espainian enpleguko pentsio planak gauzatzen badituzte, ordezkari bat izendatu behar dute. Bada, ordezkari horiek ere behartuta daude kenkaria egin eta haren zenbatekoa sartzera, hala nola, behar izanez gero, konturako dirusarrerak egitera, Espainian egiten diren eragiketei dagokienez. Gainera, pentsio funtsak kudeatzen dituzten entitateentzat irailaren 30eko 1307/1988 Errege Dekretuaren bidez onetsitako pentsio plan eta funtsen erregelamenduan ezarritako zerga arloko informazioko betebehar berberak izanen dituzte. Betebehar horiek Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak izenpeturiko Hitzarmen Ekonomikoaren esparruan bete beharko dira, hau da, hitzarmen horretan finkatutako irizpideak eta lotura-puntuak errespetatuz.

Beste xedapen iragankor bat ere gehitu da, hamahirugarrena, zenbait landalurren nahiz landalur horien gainean ezarritako eskubideen eskualdaketei buruzkoa. Hirikotzat edo urbanizagarritzat sailkatzen diren landalurrentzat, hala nola foru lege honek indarra hartzen duenetik aurrera hirigintzaren arloko edozein aprobetxamendu beretzen duten horientzat, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko (abenduaren 30eko 22/1998) Foru Legearen zazpigarren xedapen iragankorreko murriztapen koefizienteen aplikazioak muga handi bat izanen du: lur ondarearen handitzeari dagokionez, besterendu aurretik landalur gisa zuen balioaren eta eskualdaketako balioaren arteko aldeari ezin izanen zaizkio koefiziente zuzentzaile horiek aplikatu.

Alegia, kontua da hirigintzako planeamendua burutzeko jarduera administratiboaren ondorioz sortutako gainbalioak Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga ordaintzea, murriztapen koefizienteak aplikatu gabe.

Azkenik, luzatu egin da etxebizitzarako kontuetako dirua etxebizitza erosi edo zaharberritzeko erabiltzeko epea. Izan ere, kasu batzuetan epe hori laburregia da, zergadunekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik etxebizitzak eraikitzean atzerapenak gertatzen direnean.

Ondarearen gaineko zergan, testu berria eman zaie 28. eta 36.1 artikuluei. Artikulu horiek zerga oinarria eta zerga horren kontura aitorpena egiteko beharra arautzen dute hurrenez hurren.

Zerga horren aitorpena egin beharra ezartzen duen zerga oinarriaren zenbatekoa 300.506,06 eurora handitu da (601.012,12 euro, bi ezkontideak edo bikote egonkorreko bi kideak kontuan hartuz gero).

Aitorpena egiteko obligazioa ezartzen duen zenbatekoa handitzeaz gain, zerga oinarrian 150.253,03 euroko murriztapen berezia finkatu da 300.506,06 euro edo gutxiagoko ondareentzat.

3. artikuluan Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko artikulu batzuk berridatzi dira.

Lehenik eta behin, 3. zenbaki berri bat gehitu zaio 23. artikuluari, eta, hortaz, gaur egungo 3. zenbakia 4.a izanen da hemendik aurrera; gainera, 68. bis artikuluaren 1. zenbakia aldatu da.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruz aurretik esan den bezala, bai Europar Batzordeak bai Batasuneko Jurisprudentziak behin eta berriz gaitzetsi dituzte estatu kide bateko biztanleek beste estatu kideetako sistema kolektiboko edo enpleguko pentsio funtsetara egin ditzaketen ekarpenetarako zerga-pizgarriak ezartzeari estatu kideek jartzen dizkioten eragozpenak. Aldaketen ondorioz, alde batetik, enpresek enpleguko pentsio funts horietara egiten dituzten diru-ekarpenak kengarriak izanen dira, eta, bestetik, sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboari kenkaria egiteko bide emanen zaio, baldin eta enpresek egiten dituzten diru-ekarpenak 2003/41/EE Zuzentarauan erregulatutako pentsio planei egiten bazaizkie.

50.5 artikuluaren c) eta d) letrak ere berridatzi dira, eta beste letra bat eman zaio 50. artikuluaren 5. zenbakiari.

Hiru aldaketa horien xedea da, funtsean, ondasun higiezinetako inbertsio kolektiboko erakundeen mota berri batek sozietateen gaineko zerga ordaintzea, 100eko 1ean.

Horrela, 100eko 1eko tasa berezi horretaz baliatu ahalko dira 50.5 artikuluaren d) letran jarritako ezaugarriak dituztenak.

Entitate horiek, ondasun higiezinetako inbertsio kolektiboko erakundeentzat c) letran aipatutako baldintzak betetzeaz gain, bakar-bakarrik errentan jartzeko etxebizitzak sustatzeko jarduerak egin ahalko dituzte.

66. artikulua aldatu da ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerak egiteagatiko kenkariaren esparrua zabaltzeko, berrikuntza teknologikoaren kontzeptuaren barruan sartu baitira oihalgintzako erakusgaiak.

69.1 artikulua, ingurumena zaindu eta hobetzeko jardueren ondoriozko kenkaria arautzen duena, aldatu da. Haren aplikazio esparrua aldatu da, uste baita, ingurumenari buruzko arauetan ezarritakoarekin bat etorriz, egokiagoa dela laguntza fiskalak ingurumenaren arloan indarra duten arauetan agindutakoa hobetzen duten inbertsioei ematea.

Bestalde, enpresen lehiakortasuna hobetu nahi da, berrikuntza erraztuz. Hortaz, berrikuntza teknologikoaren kontzeptua zabaldu da oihalgintzako eta zapatagintzako erakusgaien kasuetan aplikatzeko.

110. artikulua berridatzi da. Arrisku-kapitaleko entitateei aplikatzen zaien zerga-araubidea erregulatzen du artikulu horrek.

Hauek dira aldaketa nagusiak:

Alde batetik, zergari buruzko foru legearen 110. artikuluan ezarritako salbuespena; hau da, bultzatzen dituzten enpresen baloreen eskualdaketetan arrisku-kapitaleko entitateek lortzen dituzten errentei ez zaie aplikatuko baldin eta balore horiek eskuratu dituen pertsona edo entitatea lotua baldin badago arrisku-kapitaleko entitate eskualdatzaileari edo haren bazkideei edo partaideei, edo erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde bateko egoiliarra bada.

Salbuespen hori ezin izanen da aplikatu arrisku-kapitaleko entitateak balore horiek eskuratu badizkio, zuzenean edo zeharka, berekin edo bere bazkideekin edo partaideekin lotura duen pertsona edo entitate bati, betiere aipatu erosketa egin aurretik lotura baldin badago entitatearen bazkideen edo partaideen eta enpresa partaidetuaren artean. Beraz, arrisku-kapitaleko entitateek kontuan hartu beharko dute orain eskualdatzen dituzten baloreak saldu zizkieten pertsona edo entitateen izaera.

Bestalde, arrisku-kapitaleko entitateei buruzko araudi substantiboaren arabera, aktiboaren 100eko 50 baino gehiago ondasun higiezinez osatua duten enpresek jaulkitako baloreetako inbertsioa arrisku-kapitaleko jardueraren xedearen inbertsio propiotzat hartzen da, baldin eta entitate partaidetuaren ondasun higiezin guztien kontabilitate baliotik 100eko 85, bederen, biltzen duten higiezinak, balioak eduki bitartean etenik gabe, enpresa jardueraren bati loturik badaude, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergak ezartzen duen bezalaxe.

Kasu horretan, zerga-salbuespena aplikatzeko beharrezkoa izanen da arrisku-kapitaleko entitatearen enpresa-jarduera ez izatea jarduera finantzarioa edo ondasun higiezinen arlokoa.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan bezalaxe, sozietateen gaineko zergako subjektu pasiboek arrisku-kapitaleko entitateen funts berekietara egindako diru ekarpenen zenbatekoaren 100eko 20 kendu ahalko dute kuotatik.

120.4 artikulua aldatu da, aurrerantzean zerga-talde batean sartu beharreko sozietateek kontsolidazio fiskaleko araubidea aplikatzeari buruzko erabakirik hartu ezean jarri beharreko zehapenaren zenbatekoa handitzeko. Zehapen hori 300 eurotik 600era bitartekoa zen orain arte, eta hemendik aurrera 1.000 eurotik 6.000ra bitartekoa izanen da.

Azkenik, beste testu bat eman zaie 149.1 artikuluaren c) letrari eta artikulu beraren 2. zenbakiari, balore atzerritarren edukitzako entitateei aplikatu beharreko araubide fiskalaren zenbait alderdi aldatzeko.

Gaur egun, Foru Komunitateko zergen arloko araudiak ez du arautzen ez balore atzerritarren edukitzako entitateen etekinen banaketa, ez entitate mota horretako partaidetza eskualdatzetik heldu diren errentak, baldin eta, kasu batean nahiz bestean, hartzailea Espainiako lurraldean egoitza ez duen entitatea edo pertsona bada. Erregulazio hori ez da bi kasu horietan egin (etekinen banaketan eta partaidetzen eskualdaketan) zeren eta, estatuko legeriaren arabera, banatzen diren etekinak eta lortutako errentak ez baitira Espainian eskuratutakotzat jotzen, eta, beraz, ez dutelako Espainiako zergarik ordaindu behar.

Dena den, Foru Komunitatearen araudia osatu eta haren edukia argitzearren, balore atzerritarren edukitzako entitateen etekinen banaketa ez da Espainiako lurraldean lortutakotzat hartuko baldin eta hartzailea egoitza atzerrian duen pertsona edo entitatea bada, ez eta balore atzerritarren edukitzako entitate bateko partaidetzaren eskualdaketan lortutako errentak, errenta hartzailea egoitza atzerrian duen pertsona edo entitatea denean.

4. artikuluak, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari buruzkoak, ondoko aldaketa hauek sartu ditu zerga erregulatzen duen testu bateginean:

1. 35. artikuluan (onura fiskalak) beste idatz-zati bat sartu da, ziklomotorren eskualdaketak, hala nola hamar urte edo gehiago dituzten motozikleta, turismoko ibilgailu eta mendikoenak zergatik salbuesteko.

2. Inbertsio kolektiboko erakundeei zerga horretan aitortzen zaizkien onura fiskalak azaltzen dituen idatz-zatia aldatu da 35. artikuluan, ondasun higiezinetako inbertsio kolektiboko erakundeentzat aurreikusitako salbuespena eta hobaria emateko errentan hartzeko ondasun higiezinak sustatzeko jarduerak, besteak beste, burutzen dituzten erakundeei, foru lege honetan sozietateen gaineko zergarako sartutako araubide berriarekin bat etorriz.

3. 40. bis artikulu berri bat erantsi da, bi helbururekin:

_Zergaren testu bateginean sartzea gaur egun zergaren erregelamenduan jorratzen den gai bat (agintari eta funtzionarioen betebeharrak), uste baita lege mailako arau batean erregulatu behar dela.

_Gaur egun erregelamenduzkoak diren xedapenen edukia osatzea, notario, jabetzako eta merkataritzako erregistratzaile eta enkanteak egiten dituzten entitateei betebehar berriak emanez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari informazioa ematekoak.

Notarioek eskrituren kopia elektronikoa igorri beharko dute, baita haien oinarrizko elementuen gaineko informazio dokumentua ere.

Aitorpena beste autonomia erkidego batean ordaindu edo aurkeztu baldin bada, jabetzako eta merkataritzako erregistratzaileek Ekonomia eta Ogasun Departamentuari igorri beharko diote inskripziorako aurkeztu diren agiriak biltzen dituen aitorpena.

Azkenik, ondasun higigarriak enkanteen bidez saltzen dituzten entitateek parte hartzen duteneko eragiketen zerrenda igorri beharko dute Ekonomia eta Ogasun Departamentura.

Foru Legeko 5. artikuluak oinordetza eta dohaintzen gaineko zergaren testu bategina kontu hauetarako aldatu du:

1. Foru lege honen bidez ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari buruzko arautegian ibilgailu batzuen eskualdaketetarako sartu den salbuespena bertan biltzeko.

Salbuespen hori "mortis causa" eskurapenei eta dohaintzen edo beste edozein "inter vivos" doako negozio juridikoren ondoriozko eskurapenei aplikatuko zaie, baina eskuratzailea ezkontidea, bikote egonkorreko kidea, odolkidetasuneko lerro zuzeneko aurreko nahiz ondorengoa, adoptatzailea nahiz adoptatua denean bakarrik.

2. Testu bategineko 55. artikuluak agintariei eta funtzionarioei ezartzen dizkien eginbeharrak osatzeko, ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari buruzko zatian notarioei eta jabetzako eta merkataritzako erregistratzaileei dagokienez aipatu diren baldintzetan.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren agindu batzuk aldatu dira 6. artikuluan.

Lehenik eta behin, aldaketak iruzurraren kontrako borrokan hartzen ahalko diren neurriak, kautelazkoak edo ez, ukitzen ditu, bai kudeaketetan, bai ikuskapenetan. Horrela zergadunek tributu arloko arautegian ezarririko errolda eta erregistroak eskuratzean zorroztasun handiagoz jokatuko da, eta zorroztasun hori geroagoko neurriekin osatuko da. Neurri horiek, besteak beste, errolda eta erregistroetako datuak ofizioz aldatzeko aukera izanen dira, egiazkoak edo zehatzak ez direla egiaztatzen bada. Gainera, iruzurra egin asmoz datu horiek erabili dituzten zergadunak errolda eta erregistro horietatik kentzen ahalko dira aldi baterako.

Halaber, 71. artikuluko 1. idatz-zatiko b) letra aldatu da. Aldaketa horren xedea da zehapena gehitzea baldin eta aitorpenik ez aurkeztean datzan arau-hauste arrunta egin ondoren, horrez gain ez badira kontuan hartu zerga administrazioaren errekerimenduak.

105. artikuluko 1. idatz-zatian k) letra erantsi da, zerga administrazioak lortzen dituen datuen isilpekotasunari dagokionez beste salbuespen bat gehitzeko. Horrela bide ematen da Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak izenpeturiko Hitzarmen Ekonomikoko 51. artikuluan aipatzen den Arbitraje Batzordeari tributu arloko informazioa jakinarazteko.

Batzorde horrek, beste eginkizun batzuen artean, Estatuaren eta Foru Komunitatearen artean edo horren eta autonomia erkidego baten artean sortzen diren liskarrak ebatzi behar ditu, hitzarmena interpretatu eta betetzearen ondoriozkoak, tributuen lotuneak aplikatzearen ondoriozkoak eta zergadunak helbideratzearen ondoriozkoak.

Azkenik, beste xedapen gehigarri bat, zortzigarrena, gehitu da, tributu arloko informazioa eman beharrari buruz. Xedapen horren arabera, Nafarroako Gobernuko departamentuek, haren organoek eta menpeko entitateek, laguntza publikoen eskatzaileen tributu arloko datuak ezagutu behar dituztenean, zuzenean Nafarroako Zerga Ogasunari eskatu beharko dizkiote. Nafarroako Gobernuko departamentuen eskaera hori tributu arloko ziurtagirien eta bestelako eginbehar formalen ordez (hala nola, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpena aurkeztearen egiaztagiriaren ordez) aurkeztu beharko da. Izan ere, agiri horiek laguntza edo dirulaguntza publikoak eskatzen dituztenek maiz aurkeztu behar dituzte.

7. artikuluaren bidez Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legea aldatu da. Aldaketarik nabarmenenak hauexek dira: suteak itzaltzeko eta salbamenduetarako tasa berri bat sartu da eta, iragarkiak Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratzeko tasaren barruan, tasa aldez aurretik finkaturik daukaten iragarkiak ezarri dira, mota batzuetakoak. Bestalde, tarifa batzuk garestitu dira, kasuan kasuko zerbitzuen kostuekin bat etor daitezen.

8. artikuluak Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen 10/1996 Foru Legea aldatu du.

Zuzenketa tekniko huts batzuez gain, 25. artikuluko 3. idatz-zatiko lehen lerrokadari beste testu bat eman zaio. Horrela espresuki adierazten da, aurreko testuaren ondorioz sor zitekeen edozein zalantza saihestuz, fundazioek lorturiko errenta batzuen gaineko atxikipenik eza inbertsio kolektiboko erakundeen akzio eta partaidetzen ondoriozko ondare gehikuntzei ere dagokiela.

Gainera, bigarren xedapen gehigarriaren testu berriarekin, antolatu eta argitzen da gure 10/1996 Foru Legeko tributu-araubidea kanpoan eraturiko fundazioei eta onura publikokotzat deklaraturiko elkarteei aplikarazten duen prozedura.

Xedapen gehigarrietan tributu arloko zorren berandutza-tasa arautzen da, Sozietateen gaineko zergako diru zuzenketarako koefizienteak gaurkotzen dira eta Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 14/1996 Foru Legeko Inbertsioetarako Erreserba Berezia hornitzeko bidea ematen da, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehenbiziko bi ekitaldietan lorturiko kontabilitateko mozkinen kontu.

Hirugarren xedapen gehigarrian, etxebizitzarako kontuetako dirua etxebizitza erosi edo zaharberritzeko Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko arauetan ezarririko epea luzatu da.

Gaur egun, epea zazpi urtekoa da, baina kasu batzuetan laburregia da, zergadunekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik etxebizitzak eraiki eta banatzean atzerapenak gertatzen direnean. Zergadunei ezin egotz dakizkiekeen gorabeherek kalterik egin ez diezaieten, kenkaria galtzeko epea luzatu da, zazpi urtetik zortzi urtera, hain zuzen ere.

Azkenik, bosgarren xedapen gehigarriak babesarengatiko kenkariak jasotzen ditu.

1. artikulua. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legea.

2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 22/1998 Foru Legearen manu batzuek, ondotik heldu direnek, honako testua izanen dute:

Bat._14.1.e) artikulua.

"e) Pentsio planen sustatzaileek edo Europako Parlamentuak eta Kontseiluak enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/CE Zuzentarauan aurreikusiriko enpresa sustatzaileen kontribuzio edo diru-ekarpenak eta enpresaburuek maiatzaren 12ko 3/1998 Foru Legeko 77. artikuluan aipaturiko baldintzetan pentsioen konpromisoei erantzuteko pagaturiko dirua, kopuru horiek prestazioak loturik daudeneko pertsonei egozten zaizkienean. Zerga egozketa horrek betebehar izaera izanen du bizi aseguruetako kontratuei dagokienez, kontratu horiek, berreskuratzeko eskubidea ematearen bidez edo beste edozein formularen bidez, aukera ematen badute lotutako pertsonek prestazioa aldez aurretik eskura izateko, pentsioetarako planei buruzko arauetan aurreikusitakoak ez bezalako kasuetan. Aldez aurretik eskura izateko bidea ematen duten kasu hauen barrenean ez dira sartuko eritasun larriaren edo iraupen luzeko langabezi egoeren kasuetarako berreskuratzeko eskubidea barne hartzen duten aseguruak, erregelamendu bidez ezarriko den moduan."

Bi._14.2.a) artikulua.3.a.

"3. "Pentsio planen onuradunek harturiko prestazioak eta Europako Parlamentuak eta Kontseiluak enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/CE Zuzentarauan arauturiko pentsio planetatik harturikoak."

Hiru._15.1. artikuluko f) letrari beste lerrokada bat gehitzea.

"Europako Parlamentuak eta Kontseiluak enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/CE Zuzentarauan arauturiko enpresa sustatzaileen diru-ekarpenak ere sartuko dira letra honetan."

Lau._18. artikuluari d) letra gehitzea.

"d) Zergadunak etekinak hartzen dituen pertsonarekiko edo entitatearekiko dituen harremanetan sorturiko auzietatik zuzenean eratorritako defentsa juridikoko gastuak, urte bakoitzeko 300 euroko mugarekin".

Bost._28.2. c) artikulua.

"c) 1,20, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 50. artikuluaren 3. zenbakiaren b) letrak aipatzen dituen sozietate laboralek edo foru lege horretako X. tituluko V. kapituluan araututako araubide berezira bildutako entitateek atereak badira eta hobaria emandako etekinei badagozkie."

Sei._55.1.1. artikulua.

"1. Pentsio planetako partaideek egindako ekarpenak, sustatzaileek plan horietara edo maiatzaren 12ko 3/1988 Foru Legearen 77. artikuluak aipatzen dituen gizarte-aurreikuspeneko sistema alternatiboetara egindako ekarpenak barne, laneko etekin kontzeptupean egotzi bazaizkie.

Halaber, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/CE Zuzentarauan arauturiko pentsio planetara partaideek eginiko diru-ekarpenak, enpresa sustatzaileenak barne, betebehar hauek betetzen badira:

a) Diru-ekarpenak egoztea, zergei dagokienez, prestazioa loturik dagoeneko partaideari.

b) Etorkizunean prestazioa hartzeko eskubidea partaideari eskualdatzea atzera egiterik gabe.

c) Diru-ekarpen hori osatzen duten baliabideen titulartasuna partaideari eskualdatzea.

d) Gorabehera babestuak Pentsio plan eta funtsei buruzko Legearen testu bategineko 8. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen direnak izanen dira.

Zuzentarau horren arabera egiten diren diru-ekarpen edo kontribuzioen kasuan, pentsioetarako planetarako aurreikusirikoak ez beste kasuetan osorik edo hein batean erabiliz gero, subjektu pasiboak zergaldiko aitorpenean laneko etekin gisa adierazi beharko du xedapen harengatik harturiko dirua, zergarengatik sartu ez ziren kopuruei dagozkien berandutze korrituak barne, zerga oinarria gutxitzen zuten diru-ekarpen edo kontribuzioen ondorioz, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan."

Zazpi._59.1 artikulua.

"1. Likidazio-oinarri orokorrari ondoko eskalan adierazten diren karga-tasak aplikatuko zaizkio:

3.537 14,00

3.537 495,18 4.162 22,50

7.699 1.431,63 8.323 25,50

16.022 3.554,00 13.005 28,00

29.027 7.195,40 13.525 36,50

42.552 12.132,03 13.525 42,00

56.077 17.812,53 Gainerakoa 44,00

Zortzi._62. 8 artikulua.

"8. Enpresak sustatzeko sozietateen funts berekietarako edo arrisku-kapitaleko entitateen kapitalerako edo funts berekietarako diru-ekarpenen ondoriozko kenkaria.

Enpresak sustatzeko sozietateen funts berekietarako diru-ekarpenek edo arrisku-kapitaleko entitateen kapitalerako nahiz funts berekietarako diru-ekarpenek kuota osoan kenkari bat izateko eskubidea emanen dute, zeina gauzatuko baita Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko 167. artikuluko 4. zenbakian eta 110. artikuluko 10. zenbakian, hurrenez hurren, ezarritako moduan eta baldintzetan.

Arrisku-kapitaleko entitateen kapitalerako edo funts berekietarako diru-ekarpenen ondoriozko kenkaria aplikatu ahal izateko, beharrezkoa izanen da Ekonomia eta Ogasun Departamentuak espresuki baimentzea, arrisku-kapitaleko entitateek eskatu ondoren."

Bederatzi._Xedapen gehigarrietan beste bat gehitu da, hogeita batgarrena hain zuzen.

"Hogeita batgarrena. Egoitza Europar Batasuneko kide den beste estatu batean duten pentsio funtsen zerga arloko betebeharrak.

Egoitza Europar Batasuneko kide den beste estatu batean duten pentsio funtsek izendaturiko ordezkariek, Espainian enpleguko pentsio planak, Espainiako legediari loturikoak, gauzatzen badituzte, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/EE Zuzentarauan xedaturikoarekin bat, atxikipena egin eta haren zenbatekoa pagatu beharko dute eta, behar izanez gero, konturako dirusarrerak ere egin beharko dituzte, Espainian egiten diren eragiketei dagokienez. Gainera, irailaren 30eko 1307/1988 Errege Dekretuaren bidez onetsiriko Pentsio plan eta funtsei buruzko Erregelamenduan pentsio funtsak kudeatzen dituzten entitateendako aipatzen diren tributu arloko informazioko betebehar berak izanen dituzte, hori dena Estatuak eta Nafarroako Foru Komunitateak izenpeturiko Hitzarmen Ekonomikoaren esparruan."

Hamar._Beste xedapen iragankor bat gehitu da, hamahirugarrena hain zuzen.

"Hamahirugarrena._Landalur birkalifikatuen ondare gehikuntzak.

Landalurren edo horien gaineko eskubideen eskualdaketak izanez gero, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, hirigintza arloko arauekin bat, lurzoru urbanizagarritzat edo hiri lurzorutzat sailkatu badira edo, betiere, hirigintza arloko edozein aprobetxamendu beretu badute, zazpigarren xedapen iragankorreko 2. idatz-zatian aipatzen diren gutxitzeak aplikatuko zaizkio, bakarrik, erosketaren balioaren eta, landalurra den aldetik, hirigintzaren arloko edozein aprobetxamenduren ondoriozko balioa aintzakotzat hartu gabe saltzeko momentuan izanen zukeen balioaren arteko aldearen adinako ondare gehitzeari. Balio hori Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko 44. artikuluan xedaturikoarekin bat zehaztuko da.

Aurreko lerrokadan xedaturikoa, erregelamendu bidez ezartzen diren baldintzetan, landalurrak edo horien gaineko eskubideak eskualdatzean ere izanen da aplikatzekoa baldin eta, eskualdatzen direnetik hiru urte pasa baino lehen, hiriko lurzorutzat edo lurzoru urbanizagarritzat sailkatzen badira edo hirigintzaren arloko edozein aprobetxamendu beretu badute."

2. artikulua. Ondarearen gaineko zergari buruzko Foru Legea.

2005eko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Ondarearen gaineko zergari buruzko azaroaren 19ko 13/1992 Foru Legeko arau hauek honako testua izanen dute:

Bat._28. artikulua.

"28. artikulua. Likidazio oinarria.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen 4. artikuluak aipatzen duen subjektu pasiboen likidazio-oinarria murriztu eginen da 150.253,03 euroan, gutxieneko kopuru salbuetsiaren kontzeptuaz.

Horrez gain, 300.506,06 euroko edo hortik beheitiko zerga oinarria duten subjektu pasiboek 150.253,03 euroan gutxituko dute.

Aurreko lerrokadan ezarririkoa ez da aplikatzekoa izanen zergak betebehar errealarengatik pagatzen dituzten subjektu pasiboendako."

Bi._36.1.a) artikulua.

"a) Zergaren subjektu pasiboak, haien zerga-oinarria 300.506,06 eurotik goitikoa bada edo, hori horrela ez izanik, haien ondasun edo eskubideen balioa, zerga erregulatzen duten arauei jarraituz zehaztutakoa, 601.012,10 eurotik goitikoa denean."

3. artikulua. Sozietateen gaineko zergari buruzko Foru Legea.

2006ko urtarrilaren 1etik aurrera hasten diren zergaldietan, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen arau hauek honako testua izanen dute:

Bat._23. artikuluan beste idatz-zati bat gaineratu da. Lehen 3. idatz-zatia zena hemendik aurrera 4.a izanen da.

"3. Halaber, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/CE Zuzentarauan aipatzen diren enpresa sustatzaileek eginiko kontribuzioak kenkarien xede izaten ahalko dira, baldin eta 2. idatz-zatiko a), b) eta c) letretan aipatzen diren betebeharrak eta Pentsio plan eta funtsei buruzko Legearen testu bategineko 8. artikuluko 6. idatz-zatian aipatzen diren gorabehera babestuak betetzen badira."

Bi._50.5. c) artikulua.

"c) Aipatutako legean araututako ondasun higiezinetako inbertsio-sozietateek eta ondasun higiezinetako inbertsio-funtsek, hurrengo d) letran aipatzen direnez bestelakoak badira, baldin eta eskatutako akziodunen edo partaideen kopurua, gutxienez ere, aipatutako legeko 5. eta 9. artikuluetako laugarren idatz-zatietan ezarritakoa bada, eta, inbertsio kolektiboko erakunde ez-finantzarioak izanda, haien xede bakarra hiriko ondasun higiezinetan, edozein motatakoa izanik ere, inbertitzea bada, errentan emateko, eta, gainera, inbertsio horretan etxebizitzek eta ikasleen eta adinekoen egoitzek, erregelamenduz ezarritako gisan, aktiboaren ehuneko 50 egiten badute gutxienez.

Zenbaki honetan ezartzen den karga-tasa aplikatzeko, beharrezkoa izanen da aurreko lerrokadan aipatzen diren inbertsio kolektiboko erakundeen aktiboa osatzen duten ondasun higiezinak ez besterentzea, eskuratu direnetik gutxienez hiru urte igaro artean, non eta, salbuespen gisa, Balore Merkatuko Batzorde Nazionalaren berariazko baimenik ez dagoen.

Ondasun higiezin horiek c) letra honetan aipatzen den gutxieneko epea bukatu baino lehen eskualdatuz gero, eskualdaketa horren ondoriozko errentagatik zergako karga tasa orokorra pagatu beharko da. Gainera, entitatea beharturik egonen da ondasuna eskualdatu zueneko zergaldiko kuotarekin batera honakoa ordaintzera: c) letra honetan aipatzen den araubidea aplikatzekoa zeneko aurreko zergaldi bakoitzean ondasun higiezinari dagozkion errentei zergaldi bakoitzean indarra zuen karga-tasa orokorraren eta ehuneko 1eko tasaren arteko aldea aplikatzetik ateratzen diren kopuruak, deusetan galarazi gabe berandutza korrituak, errekarguak eta bidezko diren zehapenak."

Hiru._50.5.d) artikulua.

"d) Ondasun higiezinetako inbertsio-sozietateak eta ondasun higiezinetako inbertsio-funtsak (azaroaren 4ko 35/2003 Legean arautzen direnak), c) letran aipatzen diren betebeharrez gain, bakar-bakarrik errentan jartzeko etxebizitzak sustatzen badituzte eta baldintza hauek betetzen badituzte:

1. Ondasun higiezinetako inbertsioek, ondasun higiezinak sustatzeko jarduerari lotuak badaude, ezin gaindituko dute ondasun higiezinetako inbertsio sozietate edo funtsaren aktibo osoaren ehuneko 20a.

2. Ondasun higiezinak sustatu eta errentan jartzeko jarduera erosi edo sustaturiko ondasun higiezin bakoitzerako kontabilitate bereiziaren xede izanen da. Hura banaturik dagoeneko etxebizitza, lokal edo erregistroko finka bakoitzari dagokion errenta ezagutzeko behar den xehekapena eginen da, c) letran aurreikusiriko ehunekoari dagokionez aktibo osoko inbertsioak kontatu beharra deusetan galarazi gabe.

3. Ondasun higiezinetako inbertsio-sozietate edo funtsek sustapenaren ondoriozko ondasun higiezinak errentan eman edo errentamendurako gutxienez ere zazpi urtez utzi beharko dituzte. Epe hori eraikuntza bukatzen den egunetik aurrera kontatuko da. Ondorio horietarako, higiezinaren eraikuntzaren bukaera frogatuko da obrako azken ziurtagiriaren bidez, Eraikuntzaren antolaketari buruzko azaroaren 5eko 38/1999 Legeko 6. artikuluan xedatu bezala.

Ondasun higiezin horiek d) letra honetan edo aurreko c) letran aipatzen den gutxieneko epea bukatu baino lehen eskualdatuz gero, eskualdaketa horren ondoriozko errentagatik zergako karga tasa orokorra pagatu beharko da. Gainera, entitatea beharturik egonen da ondasuna eskualdatu zueneko zergaldiko kuotarekin batera honakoa ordaintzera: d) letra honetan aipatzen den araubidea aplikatzekoa zeneko aurreko zergaldi bakoitzean ondasun higiezinaren errentei zergaldi bakoitzean indarra zuen karga-tasa orokorraren eta ehuneko 1eko tasaren arteko aldea aplikatzetik ateratzen diren kopuruak, deusetan galarazi gabe berandutza korrituak, errekarguak eta bidezko diren zehapenak.

Ondasun higiezinetan inbertitzeko sozietate eta funtsek, etxebizitzak errentan emateko sustatuz gero, halaxe jakinarazi beharko diote zerga administrazioari, jarduera hori hasten deneko zergaldian."

Lau._50.5. artikuluari e) letra gehitzea.

"e) Hipoteka-merkatua erregulatzeko funtsa, Hipoteka-merkatua arautzeari buruzko martxoaren 25eko 2/1981 Legeko 25. artikuluak ezarri baitzuen."

Bost._66.3 artikuluko bigarren lerrokada.

"Berrikuntza teknologikotzat jotzen da produktu edo produkzio prozesu berriak edo lehengoen hobekuntza teknologiko nabarmenak lortzea emaitza duen jarduera. Berritzat joko dira lehengo produktu eta prozesuen aldean mamizko ezaugarri teknologiko diferenteak ageri dituztenak. Jarduera honetan sartuko da produktu eta prozesu berriak plano, eskema edo diseinu batean gauzatzea, eta bai merkaturatzerik gabeko prototipoak eta hasierako erakustaldiak egiteko proiektuak edo proiektu pilotoak eta oihalgintzako erakusgaiak sortzea, betiere baldin ezin bihurtu edo erabili badira aplikazio industrialetarako edo merkatuan esplotatzeko. Hemen sartzen ere dira diagnostiko teknologikoko jarduerak, soluzio teknologiko aurreratuak identifikatu, definitu eta orientatzera bideratuak, hurrengo a) letrak aipatzen dituen erakundeek eginak, zein ere emaitza duten."

Sei._66.3.b) artikulua.

"b) Diseinu industriala eta produkzio prozesuen ingeniaritza, horien barnean dela plano, marrazki eta euskarriak itxuratzea, produktu bat fabrikatu, saiatu, instalatu eta erabiltzeko eta oihalgintzako erakusgaiak egiteko behar diren deskripzio elementuak, zehaztapen teknikoak eta funtzionamendu ezaugarriak definitzekoak."

Zazpi._66.4.a) artikulua.

"a) Berritasun teknologiko edo zientifiko nabarmenik berekin ez dakarten jarduerak. Bereziki, ohiturazko ahaleginak, produktu edo prozesuen kalitatea hobetzekoak, lehengo produktu edo produkzio prozesu bat bezero batek ezarritako berariazko ezaugarrietara egokitzea, aldiro edo sasoika egiten diren aldaketak, oihalgintzako eta zapatagintzako erakusgaien kasuan izan ezik, eta lehengo produktuak antzeko beste batzuetatik bereizteko egiten diren itxura hutseko edo garrantzi gutxiko aldaketak."

Zortzi._68. bis 1 artikulua.

"1. Subjektu pasiboak langileentzat emandako enpresa-kontribuzioen 100eko 10 kentzen ahalko du kuota likidotik, langile horiei urteko 27.000 euro baino gutxiagoko lansari gordinak ematen badizkie eta kontribuzio horiek egiten badira enplegu pentsio planetarako, Europako Parlamentuak eta Kontseiluak enpleguko pentsio funtsen jarduerei eta gainbegiratzeari buruz 2003ko ekainaren 3an emandako 2003/41/CE Zuzentarauan araututako planetarako, edo gizarte-aurreikuspeneko mutualitateetarako, hauek enpresaren gizarte-aurreikuspeneko tresnak izanik eta subjektu pasiboa haien sustatzailea delarik. Kenkaria izateko eskubidea emanen dute, halaber, pentsio plan eta funtsak arautzen dituen Legearen testu bateginean (azaroaren 29ko 1/2002 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitakoan) jasotzen diren pentsio planen estalduren baliokideak diren horietarako enpresek egiten dituzten kontribuzioek, bai eta pentsio sortuek ere, baldin eta aipatu testu bateginean xedatutako moduan gauzatu badira."

Bederatzi._69.1. artikulua.

"1. Kuota likidoan 100eko 15eko kenkaria egiteko eskubidea emanen dute enpresaren jardueraren eragin kutsagarria murrizteari edo konpontzeari zuzenean lotutako aktibo finko materialetan egindako inbertsioek, betiere inbertsio horiek ingurumenaren arloko arauetan ezarritako baldintzak hobetzeko egin baldin badira.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren baimen berariazkoa beharko da, gaian aritzen den erakunde ofizial eskudunak txostena egin ondotik, hala behar izanez gero."

Hamar._X. tituluko VI. kapituluaren errubrika aldatu da.

"VI. KAPITULUA

Arrisku-kapitaleko entitateak"

Hamaika. 110. artikulua.

"110. artikulua. Arrisku-kapitaleko entitateak.

1. Arrisku-kapitaleko entitateak, Arrisku-kapitaleko entitateen eta haien entitate kudeatzaileen gaineko Legearen bidez arauturikoak, salbuetsirik egonen dira enpresen kapitalaren edo funtsen partaidetzen adierazgarri diren baloreen eskualdaketetan parte hartzen dutenean eskualdaketa horietatik - Lege horren 2.1. artikuluak aipatzen ditu- bereganatutako errentei dagokienez, betiere eskualdaketa hori edukitzaren bigarren urtearen hasieratik aurrera (eskuratze-unetik edo kotizazio-ezaren unetik aurrera zenbatuta) eta hamabosgarrenera bitarte gertatzen bada, azken hori barne.

Salbuespenez, azken epe horren luzapen bat onar daiteke, hogeigarren urtera bitarte, azken hori barne. Erregelamenduz zehaztuko da zein kasu eta baldintzatan eta zein beharkizun betez egiten ahal izanen den luzapen hori.

Aurreko lerrokadako kasua salbu, ez da salbuespenik aplikatuko ez lehen urtean, ez hamabosgarrenetik aurrera.

Haatik, enpresen kapitalaren edo funtsen partaidetzen adierazgarri diren baloreen eskualdaketatik -2. artikulu horren 1. zenbakiko bigarren lerrokadak aipatzen ditu- bereganatutako errenten kasuan, salbuespenaren aplikazioa honako honi baldintzatuta egonen da: entitate partaidetuaren ondasun higiezin guztien kontabilitate baliotik 100eko 85, bederen, biltzen duten higiezinak etengabe loturik egotea, balioak eduki bitartean, enpresa jardueraren bati, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergak ezartzen duen bezalaxe, baina jarduera finantzarioaz bestelakoa, hala zehazten baitute arrisku-kapitaleko entitateen eta haien entitate kudeatzaileen gaineko edo ondasun higiezinen gaineko legeek.

Entitate partaidetua Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2004ko apirilaren 21eko 2004/39/EEE Zuzentarauak araututako balore-merkatu batean kotizatzera igarotzen bada, aurreko lerrokadetan aipaturiko salbuespenaren aplikazioa honako honi baldintzatuta egonen da: arrisku-kapitaleko entitateak enpresa partaidetuaren kapitalean duen partaidetza eskualdatzea gehienez ere hiru urteko epean, enpresa partaidetua kotizaziorako onartzen den egunetik zenbatzen hasita.

2. Arrisku-kapitaleko entitateek foru lege honen 59.2 artikuluan jasotako kenkaria edo 62.1 artikuluan ezarritako salbuespena, errenta horiek nondik heldu diren ikusita, dibidenduei aplika diezaiekete eta, oro har, bultzatzen edo sustatzen dituzten sozietateetatik edo entitateetatik sortutako etekinen partaidetzei, partaidetzaren ehunekoa eta akzio edo partaidetzak eduki diren denbora edozein delarik ere.

3. Dibidenduak eta, oro har, arrisku-kapitaleko entitateen etekinen partaidetzak jasotzeak honako tratamendu hau izanen du:

a) Foru lege honetako 59.2 artikuluan jasotako kenkarirako eskubidea emanen dute, partaidetzaren ehunekoa eta akzio edo partaidetzak eduki diren denbora edozein direlarik ere, hartzailea zerga honen subjektu pasiboa denean edo Espainian finkagune iraunkorra duten egoitzagabeen errentaren gaineko zerga ordaintzen duenean.

b) Ez dira Espainiako lurraldean eskuratutakotzat hartuko, hartzailea Espainian finkagune iraunkorrik gabeko egoitzagabeen errentaren gaineko zerga ordaintzen duen pertsona fisiko edo entitatea denean.

4. Arrisku-kapitaleko entitateek dituzten funts berekien adierazgarri diren akzio edo partaidetzen eskualdatze edo errenboltsoetan agerian jarritako errenta positiboek honako tratamendu hau izanen dute:

a) Foru lege honetako 59.5 artikuluan jasotako kenkarirako eskubidea emanen dute, partaidetzaren ehunekoa eta akzio edo partaidetzak eduki diren denbora edozein direlarik ere, hartzailea zerga honen subjektu pasiboa denean edo Espainian finkagune iraunkorra duten egoitzagabeen errentaren gaineko zerga ordaintzen duenean.

b) Ez dira Espainiako lurraldean eskuratutakotzat hartuko, hartzailea finkagune iraunkorrik gabeko egoitzagabeen errentaren gaineko zerga ordaintzen duen pertsona fisiko edo entitatea denean.

5. Ez da aplikatzekoa izanen aurreko 3 eta 4 zenbakietako b) letran xedatutakoa, errenta erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde baten bidez eskuratu bada.

6. Aurreko 1 zenbakian ezarritako salbuespena ezin aplikatu da baloreak eskuratu dituen pertsona edo entitatea lotua baldin badago arrisku-kapitaleko entitateari edo haren bazkideei edo partaideei, edo erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde bateko egoiliarra denean, eskuratzailea hauetako pertsona edo entitatea denean izan ezik:

a) Entitate partaidetua bera.

b) Entitate partaidetuaren bazkide edo administratzaileetako bat, arrisku-kapitaleko entitateari loturik ez badago eta egon ez bada entitate partaidetuarekin daukan loturarengatik berarengatik izan ezik.

c) Arrisku-kapitaleko beste entitate bat.

7. Aurreko 1 zenbakian ezarritako salbuespena ezin aplikatu zaio baloreen eskualdaketatik sortutako errentari, baldin eta arrisku-kapitaleko entitateak balore horiek eskuratu badizkio, zuzenean edo zeharka, berekin edo bere bazkideekin edo partaideekin lotura duen pertsona bati edo entitate bati, betiere aipatu eskurapena egin aurretik lotura baldin badago entitatearen bazkideen edo partaideen eta enpresa partaidetuaren artean.

8. Baloreak loturik dagoen arrisku-kapitaleko beste entitate bati eskualdatzen zaizkiolarik, aurreko 1 zenbakian ezarritako epeak betetzeari dagokionez, entitate hori eskualdatzaileak eskuratutako balorean eta egunean subrogatuko da.

9. Aurreko 6, 7 eta 8 zenbakietan ezarritakoari dagokionez, ulertuko da lotura dagoela partaidetza, zuzena edo zeharkakoa, kapital sozialaren edo funts berekien 100eko 25ekoa bederen baldin bada.

10. Subjektu pasiboek arrisku-kapitaleko entitateen kapitalari edo funts berekiei eginiko diru ekarpenen zenbatekoaren ehuneko 20aren adinako kenkaria egiten ahalko dute kuota likidoan.

Ekarpen horiek guztiz ordaindurik eta entitatearen aktiboan bost urtez egon beharko dute.

Kenkaria aplikatu ahal izateko, beharrezkoa izanen da foru lege honen 167.1.B).b) artikuluaren bigarren lerrokadan ezarritako baldintza betetzea eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak espresuki baimentzea, arrisku-kapitaleko entitateek eskatu ondoren.

Idatz-zati honetan araututako kenkaria foru lege honetako VI. tituluko IV. kapituluan bilduriko kenkariekin batera aplikatuko da, 72. artikuluan ezarririko muga berekin."

Hamabi._120.4. artikulua.

"4. Artikulu honetako 1. eta 2. idatz-zatietan aipatutako erabakiak hartzen ez badira, ezinezkoa izanen da kontsolidazio fiskaleko araubidea aplikatzea.

Zerga-taldean aurrerantzean sartu beharreko sozietateei buruzko erabaki ezak entitate nagusiaren tributu arloko arau-hauste sinplea ekarriko du -1.000 eta 6.000 euro bitarteko isuna ezarriko zaio-, eta ez du eragotziko ukitutako sozietateak taldean egiazki sartzea. Kontsolidazio fiskaleko araubidea, berriz, ezin izanen da aplikatu baldin eta idatz-zati honetan aipatzen den erabaki ezak irauten badu bi urteko epean, araubide horretan tributuak ordaindu behar dituzten lehendabiziko zergaldia bukatzen den egunetik aurrera."

Hamahiru._149.1. c) artikulua.

"c) Hartzailea Espainiako lurraldean egoitza ez duen entitatea edo pertsona fisikoa baldin bada, etekina ez da Espainiako lurraldean eskuratutakotzat hartuko. Espainiako lurraldean era egonkorrean kokatuta dagoen finkaguneen kasuan, aurreko a) letran ezarritakoa aplikatuko da. Igorpen-primaren banaketari letra honetan mozkinen banaketarako ezarritako tratamendu bera emanen zaio.

Ondorio horietarako, ulertuko da banatutako lehen mozkina salbuetsitako errentetatik datorrela."

Hamalau._149.2. artikulua.

"2. Baloreen edukitzako entitate bateko partaidetzen eskualdaketatik edo bazkide bat bereizi edo entitate baten likidazioa egitean lorturiko errentetan, barneko zergapetze bikoitzarengatik ezarritako kenkaria aplikatu ahal izanen da, baldin eta hartzailea zerga hau ordaindu beharreko entitate bat edo Espainiako lurraldean era iraunkorrean ezarritako finkagune bat bada, betiere foru lege honetako 59. artikuluko 5. zenbakian ezarritako baldintza, balore atzerritarren edukitzako entitate batean parte hartzekoa, betetzen badu. Kasu berean, foru lege honetako 62. artikuluan ezarritako salbuespena aplikatu ahal izanen zaio lortutako errentaren zati bati, hain zuzen ere atzerriko errenten salbuespenak direla-eta aipatu 62. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituen balore atzerritarren edukitzako entitateari lotuta izan eta egoiliar ez diren entitateetako partaidetzei egozten ahal zaizkien balio-diferentziekin bat etortzen denari.

Hartzailea Espainiako lurraldean egoitza ez duen entitatea edo pertsona fisikoa baldin bada, ulertuko da ez dela bertan eskuratua foru lege honen 62. artikuluak aipatzen dituen errenta salbuetsien kargura emandako erreserbetatik ateratako errenta, edo artikulu horrek atzerriko errenten salbuespenerako aipatzen dituen betekizunak betetzen dituzten entitate ez-egoiliarretako partaidetzei egozten ahal zaizkien balio-diferentziekin bat datorrena.

1. zenbakiko c) letran eta 2. zenbaki honetako bigarren lerrokadan ezarritakoa ez da aplikatuko baldin eta errentaren hartzailea erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde bateko egoiliarra bada."

4. artikulua. Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergaren xedapenak biltzen dituen Testu Bategina.

2006ko urtarrilaren 1etik aurrera gauzatzen diren zergagaiei dagokienez, apirilaren 26ko 129/1999 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Ondare eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergari buruzko Testu Bategineko ondoko manuek honako testua izanen dute:

Bat._35.I.B) artikuluari 23. idatz-zatia eranstea.

"23. Ondoko ibilgailuen eskualdaketa:

a) Ziklomotorrak.

b) Motozikletak, turismoko ibilgailuak eta mendikoak, lehenbiziko behin betiko matrikulaziotik hamar urte edo gehiago egin badituzte.

Aurreko lerrokadan xedatutakotik kanpo daude araudi indardunari jarraituz historikotzat hartutako ibilgailuen eskualdaketak eta eskualdaketa egiten den unean 40.000 euro edo gehiagoko zerga-oinarria dutenak. Zergaren kudeaketan aplikatzekoak diren salmentaren batez besteko prezioak onesten dituen foru aginduaren arabera zehaztuko da zerga-oinarri hori.

Arestian adierazitako eragiketa salbuetsietan, zergaren subjektu pasiboek kostu bidezko ondare-eskualdaketaren gaineko autolikidaziorik ez dute aurkeztu behar.

Eskualdaketaren ibilgailuak idatz-zati honetan aipatu den salbuespena duenean, ez zaio aplikatuko B) letra honen 17. atalean ezarritako salbuespena.

Bi._35.II.8.c) artikulua.

"c) Aipatutako legean araututako ondasun higiezinetako inbertsio kolektiboko erakundeek aurreko bi letretan ezarritako tributu-araubide bera izanen dute, baldin eta, inbertsio kolektiboko instituzio ez-finantzarioak izanda, haien xede sozial bakarra edonolako hiri-higiezin, bai eta lur ere, erosi eta sustatzea bada, ondoren alokatzeko, eta, gainera, inbertsio horretan etxebizitzek eta ikasleen eta adinekoen egoitzek, erregelamenduz ezarritako gisan, batera, aktiboaren ehuneko 50 egiten badute gutxienez.

Orobat, erakunde horiek 100eko 95eko hobaria izanen dute zerga horren kuotan baldin eta etxebizitzak alokatzeko erosten badituzte eta alokatzeko etxebizitzak eraikitzeko lurrak erosten badituzte, betiere, bi kasu horietan, ondasun higiezinen mantentze lanen gaineko betebehar berariazkoak betetzen direnean, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 50. artikuluaren 5. zenbakiko c) letran ezarri bezala."

Hiru._40. artikulua.

1. Bi lerrokada gehitzea 1. idatz-zatiari.

"Aurreko lerrokadan aipatu kreditaziorako nahikoak dira foru lege honen 40. bis 2 artikuluaren bigarren lerrokadan adierazitako eskrituraren kopia elektronikoa administrazioak jaso izanaren frogagiria eta autolikidazioaren interesatuarendako alea, zergaren ordainketa edo zergatik libre edo salbu dagoela dioena, behar bezala balioztatua; hori guztia, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak erabakitzen duen moduan.

Betiere, aurkezpenaren edo ordainketa telematikoaren frogagiria, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak arautua, autolikidazioa aurkeztu eta ordaindu izanaren frogagiria izanen da ondorio guztiekin."

2. Idatz-zati bat gehitzea, 3.a.

"3. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak uneoro eta berehala baieztatzeko sistema bat prestatuko du, bulego eta erregistro publikoek, epaitegi eta auzitegiek, aurkezpenaren edo ordainketa telematikoaren frogagiria eta Nafarroako Zerga Ogasuneko datuak bat heldu direla egiazta dezaten."

3. Artikulu honen 3. idatz-zatia zena, orain, 4. idatz-zatia izanen da.

Lau._IV. tituluko IV. kapituluan 40. bis artikulu berria gehitzea.

"40. bis artikulua.

1. Organo judizialek hilero bidaliko dizkiote Ekonomia eta Ogasun Departamentuari exekuziopean diren edo epai irmoa diren epaien zerrenda, edozertariko ondasun edo eskubideak eskualdatzen edo esleitzen badituzte, salbu eta ondasunen, zerbitzu pertsonalen, kredituen edo kalte-ordainen prezioko eskudirua.

2. Notarioak behartuta daude, hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko hamabostaldian, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari aurreko hiruhilekoan baimendu dituzten dokumentu guztien zerrenda edo aurkibidea bidaltzera, salbu eta azken borondatezko egintzak, seme-alabak aitortzekoak eta arauzko xedapenen arabera aurkeztu beharrik ez duten gainerakoak. Epe berean, sinadurak ezagutu edo aitortzeko aurkeztu zaizkien zergapeko kontratuen gaineko dokumentu pribatuen zerrenda bidaliko diote. Halaber, zergapeko dokumentuetan -legezko ohartarazpenetan eta espresuki- jasoko dute zein epetan behar dituzten interesatuek likidaziorako aurkeztu, eta bai, ondasun eskualdaketarik egin bada, ea ondasunok eskualdaketa horri dagokion zerga pagatu beharrean dauden, eta zer erantzukizun sortuko diren aurkezten ez badira.

Gainera, notarioek bide telematikoz igorriko dute Ekonomia eta Ogasun Departamentura eskrituren kopia elektronikoa, notariotzari buruzko legerian xedatutakoari jarraituz, baita haiek baimendutakoen oinarrizko elementuen informazioa daraman dokumentua ere. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak foru agindu bitartez erabakitzen dituen zergapeko egintzen gaineko informazioa igorriko da dokumentu horretan; kontseilariak, bestetik, informazioa igortzeko prozedurak, egitura eta epeak zehaztuko ditu, Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 103. artikuluan ezarritako mugen barrenean.

3. Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean diharduten jabetzako eta merkataritzako erregistratzaileek, hiruhileko naturala bukatu eta hogei eguneko epean, hiruhilekoari buruzko aitorpena igorriko dute Ekonomia eta Ogasun Departamentura; hartan, aipatu erregistroetan inskribatzeko aurkeztu diren zergapeko egintza edo kontratuen gaineko dokumentuak adieraziko dira, zergaren ordainketa edo tributu aitorpenaren aurkezpena beste autonomia erkidego batean egin bada.

Baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari formatua, baldintzak, diseinua eta gainerako inguruabarrak ezartzeko, aurreko lerrokadan aipatu betebehar formalak burutzeko beharrezkoak direnez gero.

4. Administrazioko agintariek, ondasun eta eskubideen enkanteak onesten dituztenean edo edozertariko kontzesioak ematen dituztenean, nahiz eta eskritura publikoetan jaso ez, Ekonomia eta Ogasun Departamentuari jakinarazi beharko diote. Enkante edo kontzesioko ondasunen balioa, izaera, data eta xedea zehaztuko dituzte, baita erremategile edo kontzesiodunaren izena ere.

Nafarroan ondasun higigarrien enkanteak egiten dituzten entitateek, ondasunen eskualdaketetan parte hartuz gero, haien gaineko aitorpena igorri beharko dute Ekonomia eta Ogasun Departamentura, seihileko natural bakoitza bukatu eta hogei eguneko epean. Zerrenda horretan, saltzailearen eta eroslearen identifikazio datuak, eskualdatze eguna, enkantean jarritako ondasunaren deskripzioa eta adjudikazioaren azkeneko prezioa adieraziko dira.

Baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari formatua, baldintzak, diseinua eta gainerako inguruabarrak ezartzeko, aurreko lerrokadan aipatu betebehar formalak burutzeko beharrezkoak direnez gero."

Bost._Hirugarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Hirugarrena. «Viviendas de Navarra, S.A.» sozietate publikoa zerga ordaintzetik salbuestea.

«Viviendas de Navarra, S.A.» sozietate publikoa, Nafarroako Gobernuaren tresna-sozietatea den aldetik, salbuetsita egonen da etxebizitzak edo haien kuota-parteak erostearen ondoriozko zerga ordaintzetik, baldin eta erosketa horiek Nafarroan etxebizitzari babes publikoa emateari buruzko ekainaren 24ko 8/2004 Foru Legeko 13.3 artikuluan eta lehen xedapen gehigarrian aipatzen diren baldintzetan eginak badira."

5. artikulua. Oinordetzen eta dohaintzen gaineko zergaren xedapenak biltzen dituen Testu Bategina.

2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergako xedapenen testu bategineko (zeina abenduaren 16ko 250/2002 Legegintzako Foru Dekretuak onetsi baitzuen) honako arau hauek jarraian agertzen den testua izanen dute:

Bat._11. artikuluari d) letra gehitzea.

"d) Foru lege honen 34.1.a) artikuluak aipatzen dituen pertsonek "mortis causa" eskuratutako ibilgailu hauek:

a`) Ziklomotorrak.

b`) Motozikletak, turismoko ibilgailuak eta mendikoak, hamar urte edo gehiago badituzte.

Aurreko lerrokadan xedatutakotik kanpo daude indarreko araudiari jarraituz historikotzat hartutako ibilgailuak eskuratzea eta 40.000 euro edo gehiagoko zerga-oinarria duten ibilgailuak. Zerga-oinarri hori zehaztuko da zergaren kudeaketan aplikatzekoak diren batez besteko salmenta-prezioak onesten dituen foru aginduari jarraituz.

Zergaren subjektu pasiboak ez daude behartuta Erregelamenduan ezarritako dokumentuak eta aitorpenak, eskuratze horiei buruzkoak, aurkeztera zerga administrazioko organo eskudunei."

Bi._12. artikuluari c) letra gehitzea.

"c) Foru lege honen 34.1.a) artikuluan aipatzen diren pertsonek foru lege beraren 11. artikuluko d) letran aurreikusitako ibilgailuak eskuratzea dohaintza bidez edo doaneko eta "inter-vivos"ko beste edozein negozio juridikoren bitartez, bertan adierazitako baldintza eta beharkizunekin."

Hiru._55. artikulua.

1. 3. artikuluari lerrokada bat gehitzea.

"Gainera, notarioek bide telematikoz igorriko dute Ekonomia eta Ogasun Departamentura eskrituren kopia elektronikoa, notariotzari buruzko legerian xedatutakoari jarraituz, baita haiek baimendutakoen oinarrizko elementuen informazioa daraman dokumentua ere. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak foru agindu bitartez erabakitzen dituen zergapeko egintzen gaineko informazioa igorriko da dokumentu horretan; kontseilariak, bestetik, informazioa igortzeko prozedurak, egitura eta epeak zehaztuko ditu, Tributuei buruzko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 103. artikuluan ezarritako mugen barrenean."

2. Idatz-zati bat gehitzea, 6.a.

"6. Nafarroako Foru Komunitateko lurraldean diharduten jabetzako eta merkataritzako erregistratzaileek, hiruhileko naturala bukatu eta hogei eguneko epean, hiruhilekoari buruzko aitorpena igorriko dute Ekonomia eta Ogasun Departamentura; hartan, aipatu erregistroetan inskribatzeko aurkeztu diren zergapeko egintza edo kontratuen gaineko dokumentuak jasoko dira, zergaren ordainketa edo tributu aitorpenaren aurkezpena beste autonomia erkidego batean egin bada.

Baimena ematen zaio Ekonomia eta Ogasun kontseilariari formatua, baldintzak, diseinua eta gainerako inguruabarrak ezartzeko, aurreko lerrokadan aipatu betebehar formalak burutzeko beharrezkoak direnez gero."

3garren. Artikulu honen 6. idatz-zatia zena, orain, 7. idatz-zatia izanen da.

Lau._56. artikulua.

1. Bi lerrokada gehitzea 1. idatz-zatiari.

"Aurreko lerrokadan aipatu kreditaziorako nahikoak dira foru lege honen 55.3 artikuluan adierazitako eskrituraren kopia elektronikoa Administrazioak jaso izanaren frogagiria eta, zergaren likidazioa egiteko, behar den bulegoan dokumentua aurkeztu izanaren frogagiria edo autolikidazioaren interesatuarendako alea, ordainketa agertarazten duena, nahiz zergapetik libre edo salbu dagoela dioen aitorpena, behar bezala balioztatua; hori guztia, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak erabakitzen duen moduan.

Betiere, aurkezpen edo ordainketa telematikoaren frogagiria, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak arautua, autolikidazioa aurkeztu eta ordaindu izanaren frogagiria izanen da ondorio guztiekin."

2. Idatz-zati bat gehitzea, 3.a.

"3. Ekonomia eta Ogasun kontseilariak uneoro eta berehala baieztatzeko sistema bat prestatuko du, bulego eta erregistro publikoek, epaitegi eta auzitegiek, aurkezpen edo ordainketa telematikoaren frogagiria eta Nafarroako Zerga Ogasuneko datuak bat heldu direla egiazta dezaten."

6. artikulua. Tributuei buruzko Foru Lege Orokorra.

2006ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, jarraian ematen diren Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorreko arauek honako testua izanen dute:

Bat._65. bis artikulua gehitzea III. tituluko V. kapituluaren 5. sekzioari.

"65. bis artikulua. Zergapekoen eta zentsuen zein erregistroen betebehar material eta formalen kontrola.

Foru lege honen 118. artikuluan ezarritakoa ukatu gabe, zergapekoek betebehar materialak eta formalak behar bezala gauzatzen dituztela bermatzearren, eta zerga arloko araudian ezarritako zentsu eta erregistroetako alta, aldaketa eta bajako aitorpenek tributu kudeaketan beren zeregina behar bezala betetzen dutela segurtatzearren, zerga arloko administrazioak neurri hauek har ditzake:

a) Berme egokia eskatzea aipatu zentsu eta erregistroetan sartzeko. Fidantza pertsonal solidarioa izan liteke, hipoteka, bahitura, kreditu-entitatearen edo elkarrekiko berme-sozietatearen abal solidarioa edo kauzio-aseguruaren ziurtagiria.

b) Zentsu eta erregistroko datuak ofizioz zuzentzea, egiazkoak edo zehatzak ez direla frogatuz gero.

Adierazitako neurriak zergapekoei jakinaraziko zaizkie, haiek hartzeko arrazoiak adierazita, eta arrazoiak desagertuz gero, kendu eginen dira.

Neurri horiek hartu eta kentzeko prozedura erregelamendu bidez landuko da."

Bi._71.1.b) artikulua.

"b) Zerga arloko administrazioaren jarduketei gogor edo uko egitea nahiz aitzakiak bilatzea, edo haren ikerlanari oztopoak jartzea.

Arau-hauste larri batean inguruabar hau gertatzen bada, zehapenaren ehunekoa 10etik 50 puntura bitarte igoko da.

Inguruabar hori arau-hauste arrunt batean gertatuz gero, zehapena gehieneko kopuruaren ehuneko 20 eta 40 artean igoko da."

Hiru._105.1. artikuluari k) letra eranstea.

"k) Estatuaren eta Nafarroako Foru Komunitatearen arteko Hitzarmen Ekonomikoan aurreikusitako Arbitraje Batzordearekin batera lan egitea, bere eginkizunak betetzen."

Lau._Zortzigarren xedapen gehigarria gehitzea.

"Zortzigarrena._Zerga arloko informazioa ematea.

Beren gain dituzten eginkizunak aurrera eramatearren, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuek, haien organoek eta menpeko entitateek dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskatzen dituztenen zerga arloko datuak jakin behar dituztenean, Nafarroako Zerga Ogasunari eskatuko diote informazioa, Ekonomia eta Ogasun kontseilariak emandako foru agindu batean ezarritakoari jarraituz.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuek, haien organoek eta menpeko entitateek ezin diete, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga dela eta, zergaldi jakin bateko aitorpena aurkeztu izanaren frogagiria eskatu dirulaguntzen edo laguntza publikoen eskatzaileei, baldin eta horiek, zerga honen araudiari jarraituz, aitorpena aurkeztera behartuta ez bazeuden."

7. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko foru legea.

2006ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako Foru Komunitateko administrazioko eta haren erakunde autonomoetako tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legeko ondoko artikuluek honako testua izanen dute:

Bat._34. artikulua.

"34. artikulua. Sortzapena.

1. Eskatzen den unean sorraraziko da Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALa erosteko tarifa edo harpidetza egitekoa.

2. Iragarkiak jartzeko eskatzen den unean sorraraziko da haiek argitaratzeko tarifa. Argitaratu eta zenbateko zehatza kalkulatu ondoren ordainduko da. Dena dela, tarifa aurretik finkatuta duten iragarkietan, eskaera aurkeztearekin batean ordaintzea eska daiteke."

Bi._35 artikulua.

"35. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1.Tarifa. Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALaren jendearentzako salmenta.

1. Urteko harpidetza: 120,00

2. Sei hileko harpidetza: 60,00

3. Ale bat: 0,90

4. Aurreko hilabeteetako ale bakoitzeko, izanez gero: 1,80

2. Tarifa. Iragarkiak jartzea.

1. Tarifa orokorra:

1.1. Hitz bakoitzeko: 0,20

1.2. Orrialde bakoitzeko: 240 euro, edo proportzioan dagokiona orri erdi edo orri laurden bateraino, laukiak edo irudiak sartzen direnean

2. Tarifa aurrez finkatua duten iragarkiak:

2.1. Kontratuak adjudikatzea, Kontratuei buruzko Foru Legearen arabera: 90,00

2.2. Jarduera sailkatuaren udal lizentzia (ordainaldi bakarra, lizentzia ematean): 40,00

2.3. Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko Foru Legea betetzeko argitaratu beharreko iragarkiak: 35,00

2.4. Ur Konfederazioak igorritako iragarkiak: 30,00

2.5. Batzar Nagusiaren edo antzeko baten deialdia: 30,00

2.6. Galdutako titulu edo dokumentuak: 15,00

2.2 tarifan adierazitako iragarkiak 2.1 tarifa orokorraren arabera fakturako dira, honako hau aldez aurretik finkatutako tarifa halako bi baino gehiago ateratzen bada.

3. Iragarkia presaz sartzen bada, tarifak halako bi igoko dira."

Hiru._43. artikulua.

"43. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. Tarifa. Joko enpresen erregistroa: inskripzioa: 42,00

2. Tarifa. Joko eta josteta-makinen modeloen erregistroak:

1. Homologatu eta inskribatzea: 177,00

2. Homologazioa eta inskripzioa aldatzea: 88,00

3. Tarifa. Jokorako beste materialak: homologazioa: 107,00

4. Tarifa. Bingo aretoak:

1. Ustiatzeko baimena: 2.147,00

2. Ustiatzeko baimena berritzea: 1.002,00

5. Tarifa: Lanbideko dokumentuak: egitea: 19,00

6. Tarifa: Joko aretoa:

1. Ustiatzeko baimena: 429,00

2. Ustiatzeko baimena berritzea: 199,00

7. Tarifa: Joko makinak:

1. Ezartzeko baimena: 177,00

2. Titulartasunaren aldaketak eta truke fiskalak, makina bakoitzeko: 34,00

8. Tarifa: Zozketa, tonbola eta zorizko konbinazioak: baimena: 56,00

Lau._47. artikulua.

"47.artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. Tarifa. Zezenketak, burtziekiko zezenketak, mistoak, eta pikatzaileekiko nobilladak egiteko baimenak (ikuskizuneko): 34,00

2. Tarifa. Pikatzailerik gabeko nobilladak egiteko baimena (ikuskizuneko): 20,00

3. Tarifa. Zezen ikuskizunetarako beste baimen batzuk (ikuskizuneko): 13,00

4. Tarifa. Leku publikoetan jendaurreko ikuskizunak eta josteta jarduerak egiteko baimena (baimendutako ikuskizun edo jarduera bakoitzeko): 42,00

5. Tarifa. Jendaurreko ikuskizun eta josteta jardueretako enpresen erregistroan inskribatzea: 42,00

6. Tarifa. Zezen-ikuskizunetako profesionalen erregistroan inskribatzea: 77,00

Bost._51. artikulua.

"51. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. Tarifa. Foruzaingoak egindako zerbitzu eta jarduerek sortutako tasak.

1. Kirol proben zainketa, segurtasuna eta laguntza, Nafarroako Kirol Federazio baten egutegikoak ez badira, erregelamenduz ezartzen diren baldintzetan:

1.1. Txirrindu lasterketak, etapa bakoitzeko: Kategoriak:

a) Eskolak: 106,00.

b) Kadeteak: 358,00

c) Junior: 428,00

d) 23 urtez beherakoak: 465,00

e) Elitea: 500,00

f) Masterra: 500,00

g) Helduak: 465,00

h) Emakumeak: 428,00

i) Profesionalak: 1.002,00

j) Kirolari txirrindulariak: 465,00

1.2. Bestelako kirol probak: 213,00

2. Eremu publikoetan egiten diren zikloturisten martxen eta bestelako jardueren zainketa, segurtasuna eta laguntza: 179,00.

3. Ezaugarri teknikoak direla medio edo gehienez ere baimendutako masa edo neurriak gainditzen dituzten zamak garraiatzen dituztela eta, arauz ezarritako abiaduraz behetik zirkulatzen duten ibilgailuen eskolta, kontrola eta erregulazioa: 25,00 orduko eta agenteko

4. Ibilgailuak eremu publikotik kentzea:

a) Bizikletak, ziklomotorrak: 21,00

b) Motozikletak, motokarroak eta antzeko ibilgailuak: 28,00

c) Automobilak, turismoak, kamionetak, furgoiak, etab., 2.000 kg bitarteko tarakoak: 56,00

d) Kamioiak, traktoreak, atoiak, erdi-atoiak, kamionetak, furgonetak, 2.000 kg baino gehiagoko tarakoak: 85,00

5. Ibilgailuak gordelekuetan edukitzea, hara eraman eta 12 ordutik aurrera, eguneko:

a) Bizikletak, ziklomotorrak: 2,00

b) Motozikletak, motokarroak eta antzeko ibilgailuak: 5,00

c) Automobilak, turismoak, kamionetak, furgoiak, etab., 1.000 kg bitarteko tarakoak: 9,00

d) Kamioiak, traktoreak, atoiak, erdi-atoiak, kamionetak, furgonetak, 1.000 kg baino gehiagoko tarakoak: 21,00

6. Foruzaingoak ematen dituen txostenak: 43,00

7. Trafiko zirkulazioa arautzea, bideen aprobetxamendu sozio-ekonomikoaren ondorioz: 25,00 orduko eta agenteko

2. Tarifa. Zirkulazioari buruzko Erregelamendu Orokorraren 13. artikuluan ageri diren baimen bereziak ematetik sortuak.

1. Zirkulazio baimen berezia, hilabeterako eta gehienez ere lau ibilgailurentzat: 18,00

2. Zirkulazio baimen berezia, hiru hilabeterako eta gehienez ere lau ibilgailurentzat: 55,00

3. Zirkulazio baimen berezia, sei hilabeterako eta gehienez ere lau ibilgailurentzat: 89,00

4. Zirkulazio baimen berezia, urtebeterako eta ibilgailu bakar batentzat: 148,00

5. Zirkulazio baimen berezia, urtebeterako eta gehienez ere hamar ibilgailurentzat: 372,00

6. Nekazaritzako ustiategien titularren ibilgailuentzako zirkulazio baimen berezia, sei hilabeterako: 24,00

7. Ibilgailuentzako zirkulazio baimen berezia, nekazaritzako kooperatibentzat, urtebeterako: 372,00

8. Aurreko 5, 6 eta 7. puntuetan adierazitako baimen berezien jatorrizkoaren kopiak luzatzeagatik: 10,00

3. Tarifa. Bideen erabilera sozio-ekonomikorako eskaerak: 41,00

Sei._V. tituluan beste kapitulu bat gehitzea, VII.a, eta bertan beste artikulu bat, 51. bis artikulua.

"VII. KAPITULUA

Su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuen tasa

51. bis artikulua.

1. Zergapeko egitatea.

Tasaren zergapeko egitatea da su-itzaltze eta salbamendu zerbitzuak ematea honako kasu hauetan:

a) Trafiko istripua.

b) Erreskate lanak toki arriskutsuetan edo bertara iristeko zailak direnetan, zuhurtziarik gabe edo ausartegi jokatzearen ondorio denean.

c) Suteen aurkako begiratze eta babeste lanak, su-festen ikuskizun publikoak hirilurretan edo lur urbanizagarrietan egiten direnean.

2. Subjektu pasiboa.

Tasa honen zergapeko subjektu pasibotzat hartzen dira zerbitzuaren prestazioko onuradun gertatzen diren entitateak, erakundeak edo pertsona fisiko nahiz juridikoak. Zerbitzuaren onuradun bat baino gehiago bada, tasa proportzionalki egotziko da, kontuan hartuz haietako bakoitzaren alde egindako lanetan erabilitako baliabideak, betiere txosten teknikoan oinarrituta, eta horrela banan-banan bereiztea ezinezkoa bada, parte berdina egotziko zaio bakoitzari.

Su-festen ikuskizun publikoen kasuan, piroteknia enpresa izanen da tasa ordaintzera beharturiko subjektu pasiboa.

3. Sortzapena.

Tasa sortuko da, hain zuzen ere, behar den ekipoa suhiltzaileen parketik edo aireko baliabideak kokatuak dauden tokitik ateratzen den unean berean. Une hori hartuko da, ondorio guztietarako, zerbitzu prestazioaren hasieratzat. Behin zergapeko egitatea osatzen duen zerbitzua emanez gero, organo eskudunak tasaren likidazioa igorri beharko du, bertan zehazturik zenbat ordu eta baliabide erabili diren eta zein den tasaren zenbatekoa, ondotik datorren 4. idatz-zatian ezarritako tarifaren arabera.

4. Tarifa

Tasaren zenbatekoa erabakiko da kontuan hartuz salbamendu eta sute prebentzio nahiz itzaltze lanetan erabilitako baliabideen kopurua, hala baliabide pertsonalena nola materialena, alegia, kasu bakoitzean esku hartu dutenena, bai eta horretan erabilitako denbora ere, honela:

Orduaren prezioa, bakoitzeko (eurotan):

1. Pertsonen esku-hartzea: 20,00

2. Ibilgailuen esku-hartzea: 37,00

3. Aireko baliabideen esku-hartzea: 2.000,00

5. Salbuespenak.

Kasuan kasuko tasa ordaindu behar izatetik salbuetsita geldituko da gertakari meteorologiko ohiz kanpokoetan edo ezinbesteko hondamendietan esku hartzea edo zerbitzu ematea."

Zazpi._99. artikulua.

"99. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. Tarifa. Bigarren Hezkuntzako graduatuaren titulua: doan.

2. Tarifa. Batxilergoko titulua:

1. Tarifa arrunta: 42,50

2. Familia larria, 1. kategoriakoa: 21,25

3. Familia larria, 2. kategoriakoa: 0

3. Tarifa. Titulu teknikoa:

1. Tarifa arrunta: 17,00

2. Familia larria, 1. kategoriakoa: 8,50

3. Familia larria, 2. kategoriakoa: 0

4. Tarifa. Goi mailako teknikari titulua:

1. Tarifa arrunta: 41,50

2. Familia larria, 1. kategoriakoa: 20,75

3. Familia larria, 2. kategoriakoa: 0

5. Tarifa. Lanbide titulua:

1. Tarifa arrunta: 78,50

2. Familia larria, 1. kategoriakoa: 39,25

3. Familia larria, 2. kategoriakoa: 0

6. Tarifa. Hizkuntza baten gaitasun agiria:

1. Tarifa arrunta: 21,00

2. Familia larria, 1. kategoriakoa: 10,50

3. Familia larria, 2. kategoriakoa: 0

7. Tarifa. Euskararen Gaitasun Agiria:

1. Tarifa arrunta: 19,18

2. Familia larria, 1. kategoriakoa: 9,59

3. Familia larria, 2. kategoriakoa: 0

8. Tarifa. Goi mailako Musikako titulua:

1. Tarifa arrunta: 90,00

2. Familia larria, 1. kategoriakoa: 45,00

3. Familia larria, 2. kategoriakoa: 0

9. Tarifa. Bikoiztuak:

1. 2. tarifatik 8.era bitarteko tituluenak, bi horiek barne: 3,50

2. Bigarren Hezkuntzako graduatu tituluarena: doan.

Zortzi._119. artikulua.

"119. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. Tarifa. Merkataritzako gaien garraioa:

Salgaien garraio publiko edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea: 21,00 ibilgailuko

2. Tarifa. Bidaiarien garraioa:

1. Bidaiarien garraio publiko berezi edo pribatu osagarrirako baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea: 21,00 enpresarentzako baimeneko

2. Ibilgailu bakoitzaren baimenaren kopiak luzatzea: 7,50 kopia ziurtatuko:

3. Erabilera bereziko bidaiarien garraio publikorako baimenak ematea edo berritzea: 21,00 baimeneko

3. Tarifa. Ibilgailu gidaridun nahiz gabeak errentatzeko baimenak ematea, birgaitzea, bisatzea edo aldatzea:

1. Ibilgailu gidaridunen errentamendua: 21,00 ibilgailuko

2. Ibilgailu gidarigabeen errentamendua: 69,00 subjektu pasiboko

4. Tarifa. Garraio agentziak, transitarioak, biltegidun-banatzaileak zentralak nahiz sukurtsalak paratzeko baimenak ematea, berritzea edo aldatzea: 42,00 subjektu pasiboko.

5. Tarifa. Bestelako tasak:

1. Garraiolari eta garraio-jarduera lagungarrietan aritzeko gaitasun profesionalaren titulua lortzeko azterketa egiteko eskubideengatik: 7,50

2. Garraioko jarduera osagarrietarako eta garraiolari izateko lanbide-gaitasuneko titulua luzatzeagatik: 21,00

3. Liburu edo dokumentu nahitaezkoak legeztatu, dilijentziatu edo zigilatzeagatik: 7,50

4. Baimenen kopiak luzatzeagatik: 11,00

5. Garraio publikorako baimenen edo garraioko jarduera lagungarri eta osagarrien erregistroan dauden datuekin zerikusia duten txosten idatziak emateagatik:

5.1. Pertsona, baimen, ibilgailu edo enpresa jakin bati buruzko datuekin zerikusia dutenak: 21,00

5.2. Datu orokor edo globalekin zerikusia dutenak: 175,00

5.3. Gidari ziurtagiria luzatzeagatik: 19,00

6. Takografo digitalaren txartela luzatzeagatik: 32,00"

Bederatzi._127. artikulua.

"127. artikulua. Tarifak.

Tarifa hauen araberako tasa eskatuko da:

1. tarifa. Eraikuntzak egin, berregin edo bolumena aldatzea. Zerbitzuguneak eta gasolina eta labaingarriak banatzeko tresnak paratzea:

1. 3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak: 28,00

2. 3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak: 55,00

3. 6.000tik 12.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak: 71,00

4. 12.000tik 30.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak: 110,00

5. 30.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak: 149,00

2. Tarifa. Eraikuntzen kontserbazio hutserako obrak egitea:

1. 3.000 euro bitarteko aurrekontua dutenak: 23,00

2. 3.000tik 6.000 eurora bitarteko aurrekontua dutenak: 30,00

3. 6.000 eurotik gorako aurrekontua dutenak: 39,00

3. Tarifa. Itxitura edo eustorma eraikitzea:

1. Itxitura ez gardena (fabrika-obra edo heskaia), metro linealeko: 2,60 (Tm 19)

2. Itxitura gardena (hesola eta burdin haria edo sarea), metro linealeko: 1,20 (Tm 19)

3. Eustorma, metro linealeko: 3,30 (Tm 19)

4. Tarifa. Uraren, elektrizitatearen, gasaren, telefonoaren eta abarren lurpeko hodiak paratzea.

1. Jabari publikoko, zortasun edo eraginpeko eremutik doazen hodiak, metro lineal bakoitzeko: 1,20 (Tm 21)

2. Galtzadapeko eroanbidea, metro 1,00 bitarteko diametrokoa, metro linealeko: 3,30 (Tm 21)

3. Galtzadapeko eroanbidea, fabrika-obraz edo zubi bidez, behin-behineko desbidea barne: 110,00

5. Tarifa. Lur gaineko lineak instalatzea:

1. Goi tentsioko lineako zutoin edo dorre metalezko bakoitzeko, zortasun edo eraginpeko eremuan: 7,80 (Tm 37)

2. Behe tentsioko linearako edo bestelako lineetako zutoin bakoitza zortasun edo eraginpeko eremuan: 3,50 (Tm 26)

3. Errepidea goi tentsioko linea batez gurutzatzea; zelaigunearen gaineko metro linealeko: 2,20 (Tm 37)

4. Errepidea behe tentsioko linea batez edo bestelako haribide batez gurutzatzea; zelaigunearen gaineko metro linealeko: 2,20 (Tm 26)

5. Eraginpeko eremuan dagoen eraldatze zentroko: 40,00

6. Tarifa. Finketarako sarbideak, zoladurak, aparkalekuak edo espaloiak egin, konpondu eta atontzea: 28,00

7. Tarifa. Harrobietako eta baso lanetako materialak gordetzea:

1. Sei hilabetetik behera: 26,00

2. Urtebetetik behera: 42,00

3. Urtebetetik gora: 73,00

8. Tarifa. Bestelako obra eta aprobetxamenduak:

1. Arbolak moztu edo landatzea: 23,00

2. Baskulak instalatzea: 23,00

3. Eraginpeko eremuan hobi septikoa ezartzea: 31,00

4. Lurpeko ur edo gas gordailua eta kutxetak egitea: 29,00

5. Informazio seinaleak eta kartelak jartzea, unitateko: 26,00

6. Eraikinak lurreratzea: 26,00

7. Finkak zelaitu eta betelana egitea:26,00

8. Aurreko ataletan sartzen ez diren obra mota guztietarako:26,00"

Hamar._128. artikulua.

"128. artikulua. Fidantzak.

Emandako baimenen ondorioz errepideetan izan daitezkeen kalteen erantzukizunari dagokionez, zilegi izanen da honako fiantza hauek jartzeko agintzea:

1. Errepidea "sator" batez gurutzatzea (zulaketa horizontala): 750

2. Errepidearen lurpeko gurutzaketa: 750

3. Goi tentsioko linea airez gurutzatzea: 750

4. Behe tentsioko linea airez gurutzatzea: 190

5. Finketarako sarbideak: 190

6. Egur lantegiak: 750

7. Eraikitzea maila bereko gurutzaguneak, errepideak fabrikako obrekin edo zubiekin gurutzatzea eta behin-behineko desbideak egitea: Obraren aurrek. %6 (gutxienez 735 euro)

8. Bestelako baimenak: 240"

Hamaika._133. bis artikuluko 4. idatz-zatia.

1. "Kartografia ploteatua" 2) idatz-zatian beste tarifa bat gehitzea, 9.a, eta lehen 9, 10 eta 11. tarifak zirenak orain 10, 11 eta 12 zenbakiekin izendatzea.

"9. Lurzoruaren erabileren mapa: 20 euro"

2. "Kartografia digitala" 3) idatz-zatian beste tarifa bat gehitzea, 7.a.

"7. 20 mikratan eskaneatutako fotogramak (tiff): 30 euro."

8. artikulua. Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legea aldatzea.

2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, Fundazioen eta babes jardueren tributu araubidea erregulatzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legearen manu batzuek, ondotik heldu direnek, honako testu hau izanen dute:

Bat._19.3.a) artikulua.

"a) Etekinak, hala positiboak nola negatiboak, zergapeko ustiapen ekonomiko baten ekitaldian eskuratzen direnak."

Bi._25.3 artikuluko lehen lerrokada.

"3. Ez da atxikipenik ez konturako dirusarrerarik ere eginen foru lege honen ondorioz salbuetsita dauden errentengatik, ezta hirugarrenei lagatzen zaizkien ondare elementuen ondoriozkoengatik ere, zeinen artean sartzen baitira sozietate, interes, kanon eta alokairuetatik datozen irabazietako dibidendu eta partaidetzak, ez eta inbertsio kolektiboko erakundeen akzio eta partaidetzen eskualdaketa edo itzulketen ondoriozko ondare-gehikuntzengatik ere."

Hiru._32.1 artikuluko bigarren lerrokada.

"Ekonomia eta Ogasun Departamentuak kasuan kasuko toki entitateari jakinaraziko dio foru lege honetako 17. artikuluan aipatzen den egiaztapenaren emaitza, kasuko toki-tributuak ukitzen dituen heinean, bai eta artikulu horretan xedatutakoa aplikarazten duen edozein gorabehera ere."

Lau._Bigarren xedapen gehigarria.

"Bigarrena._1. Foru lege honetan arauturiko tributu araubidea honako hauei aplikatuko zaie:

1. Bertan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen dituztela, Estatuko edo gai honetan eskumena duten autonomia erkidegoetako araudiari jarraituz eratu diren fundazioei.

2. Martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoan eta hura garatzeko arauetan edo gai honetan autonomia erkidegoek dituzten xedapenetan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen dituzten elkarte onura publikoko deklaratuei.

3. Gobernuz kanpoko erakundeei, baldin eta kasuan kasuko administrazio erregistroan inskribaturik badaude, aurreko 1. eta 2. lerrokadetan aipatzen diren fundazio edo onura publikoko deklaraziodun elkarteen forma juridikoa badute eta foru lege honetan ezarritako betebehar eta baldintzak betetzen badituzte.

2. Tributu araubide hau aplikatzeko, tributu administrazioaren aurrean egiaztatu beharko da kasu bakoitzean eskatzen diren baldintzak betetzen direla, aurreko 1. idatz-zatian ezarritakoaren arabera."

Bost._Hirugarren xedapen gehigarria.

"Hirugarrena._Irabazi asmorik gabeko entitateak foru lege honetan ezarritako baldintzetako edozein betetzen ez badu, ez dira aplikatuko bertako II. tituluan ezarritako kenkariak, ez-betetze hori gertatzen den ekitaldiari dagozkionak."

Lehen xedapen gehigarria. Berandutza-korritua.

Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 50.2.c) artikuluan aipatzen den berandutza korrituaren tasa, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera, 100eko 5 izanen da.

Bigarren xedapen gehigarria. Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen 27. artikuluan aipatutako monetaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak.

2006an hasten diren zergaldietan, Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legeko 27. artikuluan aipatzen den monetaren balio-galera zuzentzeko koefizienteak, ondaretik eskualdatutako elementuak eskuratu diren unearen arabera, ondoko hauek izanen dira:

1983 eta aurrekoak 2,162

1984 1,958

1985 1,827

1986 1,738

1987 1,685

1988 1,616

1989 1,536

1990 1,474

1991 1,423

1992 1,375

1993 1,319

1994 1,268

1995 1,205

1996 1,148

1997 1,120

1998 1,107

1999 1,100

2000 1,095

2001 1,072

2002 1,060

2003 1,043

2004 1,033

2005 1,020

2006 1,000

Hirugarren xedapen gehigarria. Etxebizitza kontuetan sartutako diru kopuruak etxebizitza erosi edo zaharberritzen erabiltzeko epearen luzapena.

Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren Erregelamenduko 53. artikuluan ezarritako epea, bera iraungitzearekin ohiko etxebizitzarako inbertsioagatik kenkaria izateko eskubidearen galera dakarrena, zortzi urtekoa izanen da.

Epe horren aplikazioak eragina izanen du 1998ko urtarrilaren 1etik aurrera ireki diren etxebizitza-kontuetan sartutako diru kopuruen gainean.

Etorkizunean, Nafarroako Gobernuak erregelamendu mailako arauen bidez erregulatzen ahalko du gai hau.

Laugarren xedapen gehigarria. Inbertsioetarako Erreserba Berezia.

Subjektu pasiboek Sozietateen gaineko zergari buruzko 1996ko abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legearen IV. tituluko XI. kapituluko 2. sekzioak dioen erreserba berezirako dotazioak egiten ahalko dituzte, 2006ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako lehenengo bi ekitaldietan ateratako kontabilitate-mozkinen kargura.

Bosgarren xedapen gehigarria. Babesarengatiko kenkariak.

2006ko urtarrilaren 1etik aurrera hasi diren zergaldietarako, Sozietateen gaineko zergari buruzko xedapenen testu bategineko 22.B) hirugarren artikulua, berari 23/1998 Foru Legeak emandako testuaren arabera, honela idatzita geldituko da:

"Hirugarrena._Foru erkidegoko administrazioko departamentu eskudunek gizarte-interesekotzat deklaraturiko kirol eta kultura jardueren babes-kontratuen ondoriozko publizitate-gastuengatik ordaindu diren kopuruen 100eko 20 kendu ahalko da letra honetako lehen atalak aipatzen duen kuota likidotik. Horretarako, kasuko espedienteak tramitatuko dira departamentu haietan."

Xedapen indargabetzaile bakarra.

Indarrik gabe geldituko dira foru lege honi kontra egiten dioten maila bereko edo txikiagoko xedapen guztiak.

Azken xedapenetan lehena. Erregelamendu bitartezko garapena.

Nafarroako Gobernuari ahalmena ematen zaio, behar adina xedapen eman dezan foru lege hau garatu eta betearazteko.

Azken xedapenetan bigarrena. Indarra hartzea.

Foru lege honek indarra hartuko du, legeak aurreikusitako ondorioekin, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean argitaratu eta hurrengo egunean.

Aurreko lerrokadan xedatutakoa ezertan galarazi gabe, arrisku-kapitaleko entitateen kapitalean edo funts berekietan diruz egindako ekarpenei dagokien kenkariak, foru lege honetako 1. artikuluko zortzigarren zenbakian eta 3. artikuluko hamaikagarren zenbakian ezartzen denak, bai eta foru lege honetako hirugarren xedapen gehigarrian ezarritakoak, eragina izanen dute 2005eko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietan.

Nik Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako ALDIZKARI OFIZIALean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezaten manatzen diet.

Iruñean, 2005eko abenduaren 29an._Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

euskal legezalea