2/2010 Foru Legea, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5.1. artikuluko a) eta b) letrak aldatzen dituena

Nafarroako Parlamentua

2/2010 FORU LEGEA, otsailaren 23koa, Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5.1. artikuluko a) eta b) letrak aldatzen dituena.

NAO 30.- 2010ko martxoaren 8a

NAFARROAKO GOBERNUKO LEHENDAKARIA NAIZEN HONEK

Aditzera ematen dut Nafarroako Parlamentuak onetsi duela honako:

FORU LEGEA, EUSKARARI BURUZKO ABENDUAREN 15EKO 18/1986 FORU LEGEAREN 5.1. ARTIKULUKO A) ETA B) LETRAK ALDATZEN DITUENA.

ZIOEN AZALPENA

Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1996 Foru Legeak Nafarroako hizkuntza eremuak osatzen dituzten herriak zerrendatu zituen, garai hartako legegileari egokiak iruditu zitzaizkion irizpide soziolinguistiko eta politikoen arabera.

Araudi hura onetsi eta hogeita lau urte iragan direnean, bistakoa da Iruñerrian etengabeko hiri-bilbea osatu duten gizarte eta hirigintza garapenak izan direla.

Izan ere, gaur egun bada antzeko osagai soziologiko eta linguistikoak dituen "Iruñeko konurbazio" bat, gaur egun indarrean dagoen 1986ko Foru Legeak ezarritako hizkuntza eremuen banaketa berrikustea justifikatzen duena. Adibidez, konurbazio horretan izugarri igo da haurrak ikastetxe publikoetan euskaraz eskolatzeko eskaera.

Foru lege honek aurreikusten du eremu mistoa herri jakin batzuetara zabaltzea baldin eta kasuko udalek hala erabakitzen badute, eta Euskarari buruzko Foru Legea errealitate administratibo eta linguistikora egokitzen da.

Artikulu bakarra.-Honela geldituko dira Euskarari buruzko abenduaren 15eko 18/1986 Foru Legearen 5.1. artikuluko a) eta b) letrak:

"5. artikulua.

1. Foru Lege honen ondorioetarako, Nafarroak ondoko eremuak ditu:

a) Eremu euskalduna, ondoko udalerriek osatua: Abaurregaina/Abaurrea Alta, Abaurrepea/Abaurrea Baja, Altsasu/Alsasua, Anue, Araitz, Arakil, Arantza, Arano, Arbizu, Areso, Aria, Aribe, Arruazu, Auritz/Burguete, Bakaiku, Basaburua, Baztan, Bera, Bertizarana, Betelu, Donamaria, Doneztebe/Santesteban, Elgorriaga, Eratsun, Ergoiena, Erroibar/Valle de Erro, Esteribar, Etxalar, Etxarri-Aranatz, Ezkurra, Garaioa, Garralda, Goizueta, Hiriberri/Villanueva de Aezkoa, Igantzi, Imotz, Irañeta, Irurtzun, Ituren, Iturmendi, Labaien, Lakuntza, Lantz, Larraun, Lekunberri, Leitza, Lesaka, Luzaide/Valcarlos, Oitz, Olazti/Olazagutía, Orbaitzeta, Orbara, Orreaga/Roncesvalles, Saldias, Sunbilla, Uharte-Arakil, Ultzama,

Urdazubi/Urdax, Urdiain, Urrotz, Zubieta, Ziordia eta Zugarramurdi.

b) Eremu mistoa, ondoko udalerriek osatua: Abartzuza, Agoitz, Antsoain, Artzibar, Atarrabia, Atetz, Barañain, Berriobeiti, Berriozar, Bidankoze, Bidaurreta, Burgi, Burlata, Deierri, Eguesibar, Erronkari, Espartza Zaraitzu, Etxarri, Etxauri, Ezkabarte, Ezkaroze, Garde, Gares, Gesalatz, Goñerri, Gorza, Iruña, Itza, Itzaltzu, Izaba, Jaitz, Jaurrieta, Lezaun, Lizarra, Lizoain-Arriasgoiti, Odieta, Olaibar, Ollaran, Oltza Zendea, Orkoien, Orontze, Orotz-Betelu, Otsagabia, Sartze, Txulapain, Uharte, Urzainki, Uztarroze, Zabaltza, Ziritza, Zizur eta Zizur Nagusia.

Eremu misto hori automatikoki hedatu ahalko da Arangurengo, Belaskoaingo, Galarko eta Noain-Elortzibarko udaletara, baldin eta toki korporazio horietako bakoitzeko Osoko Bilkurak gehiengo osoz hartzen badu erabakia. Erabakiak eragingarritasun osoa izan dezan, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko da".

Azken xedapena.-Foru lege honek 2010eko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Nik, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 22. artikuluan xedatutakoa bete dadin, foru lege hau B.M. Erregearen izenean aldarrikatzen dut, Nafarroako Aldizkari Ofizialean berehala argitara eta "Estatuko Aldizkari Ofizialera" igor dadila agintzen dut eta herritar eta agintariei bete eta betearaz dezatela manatzen diet.

Iruñean, 2010eko otsailaren 10ean.-Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Miguel Sanz Sesma.

euskal legezalea