62000legea,euskolegebiltzarretakohautesk

6/2000 Legea, Eusko Legebiltzarretako hauteskundeei buruzko Legea aldatzekoa

Eusko Legebiltzarra

6/2000 LEGEA, urriaren 4koa, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legea aldatzekoa.

ZIOEN ADIERAZPENA:

Lege honen helburua da beharrezko aniztasun politikoa eta gutxiengoan dauden alderdien legezko ordezkaritza defendatzea, alderdi horiek kaltetuak suertatzen baitira maiz hauteskunde-sistemen gehiegizko zurruntasuna dela kausa. Demokrazia aurreratu batek gizarte zibil indartsu eta egituratua eskatzen du, non organizazio eta gizatalde batzuek eta besteek aukera izan behar duten bai sakondu beharreko askatasun-erregimenean sakontzen esku hartzeko eta bai herritarren eta erakundeen arteko loturak estutzen laguntzeko.

Nornahik dakienez, elkarrengandik urrundurik daude gaur egun gizartea eta politika. Parte-hartze benetakoa, zuzena edo jarraitua ahula da, eta egoera horren aurrean bultzatu eta indartu egin behar dira gizarteak bizitza publikoan parte hartzeko bideak, erakunde-esparruak barne, horiek herritarren aniztasunari irekiak behar baitute izan.

Artikulu bakarra.–

Ekainaren 15eko 5/1990 Legeko egungo 11.1 artikulua honela geldituko da:

"Legebiltzar-tokien banakuntzan sartu ahal izateko, dagokion hauteskunde-barrutian izandako baliozko boto guztien 100etik 3koa gutxienez atera beharko da".

AZKEN XEDAPENA

Lege hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

euskal legezalea