20060032eezuzentaraua,energiarenerabiler

2006/32/EE Zuzentaraua, energiaren erabileraren eraginkortasunari buruzkoa

Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala

2006/32/EE ZUZENTARAUA, EUROPAKO PARLAMENTUARENA ETA KONTSEILUARENA, 2006ko apirilaren 5ekoa, energiaren eta energia zerbitzuen azken erabileraren eraginkortasunari buruzkoa, eta Kontseiluaren 93/76/EEE Zuzentaraua indargabetzen duena< xml="true" ns="urn:schemas-microsoft-com:office:office" prefix="o" namespace="">

(Testu egokia EEEri dagokionez)

EUROPAKO PARLAMENTUAK ETA EUROPAR BATASUNEKO KONTSEILUAK,

Europar Batasuna eratzen duen Tratatua eta, bereziki, haren 175. artikuluaren 1. paragrafoa aztertu dute,

Batzordearen proposamena aztertu dute,

Europako Ekonomia eta Gizarte Komitearen irizpena aztertu dute ([1]),

Eskualdeetako Komitearen irizpena aztertu dute ([1]),

Tratatuaren 251. artikuluan ezarritako prozedurari jarraiki ([1]),

Honako hauek kontuan hartuta:

Erkidegoan energiaren azken erabileraren eraginkortasuna hobetzeko, energia-eskaria kudeatzeko eta energia berriztagarriaren ekoizpena sustatzeko beharra dago ahalmen berria sortuz edo transmisioa eta banaketa hobetuz; izan ere, ia ez dago aukerarik beste modu batean epe labur eta ertainean energiaren hornidura eta banaketan eragiteko.

Beraz, Zuzentarau honek horniduraren segurtasun handiagoa ekarriko du.

Energiaren azken erabilera eraginkorragoa izateak lehen mailako energiaren kontsumoa txikitzen eta CO2 isurketak eta negutegi-efektua eragiten duten gainontzeko gasen isurketak gutxitzen ere lagunduko du eta, ondorioz, baita klima-aldaketa arriskutsuei aurrea hartzen ere.

Isurketa horiek gero eta handiagoak dira eta, hori dela eta, gero eta zailagoa da Kiotoko konpromisoak betetzea.

Negutegi-efektua sortzen duten Erkidegoko gasen isurketen % 78 bitarte energia-sektorearekin lotutako giza jardueren ondorio dira.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1600/2002/EE Erabakiak ([1]) ezarritako Erkidegoko Ingurumen arloko Seigarren Ekintza-Programak murrizketa gehiago egin beharko direla aurreikusten du, Nazio Batuen Klima Aldaketaren inguruko Konbentzioko epe luzeko helburua lortzeko. Helburu hori negutegi-efektua sortzen duten gasen atmosferako kontzentrazioak egonkortzea da, klimaren sisteman interferentzia antropogenoak ez izatea ahalbidetuko duen mailan.

Beraz, politika eta neurri zehatzak behar dira.

Energiaren azken erabilera eraginkorragoak energia aurrezte potentzial eta onuragarriak ahalbidetuko ditu, ekonomiari dagokionez eraginkorra den moduan.

Energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriek aipatu energia aurreztea ahalbidetzen ahalko lukete eta, horrela, Erkidegoak energiarekiko duen mendekotasuna txikitzen lagunduko luke.

Horrez gain, energia-errendimendu handiagoa duten teknologietarantz joateak Erkidegoko berrikuntza eta lehiakortasuna sustatzen ahal ditu, Lisboako estrategian nabarmentzen den moduan.

Klima-aldaketari buruzko programa europarreko lehen fasearen aplikazioaren gaineko Batzordearen Jakinarazpenean, energia-eskariaren kudeaketaren inguruko zuzentaraua aipatzen zen Erkidegoko eremuan klima-aldaketari buruz hartu beharreko lehentasunezko neurrien artean.

Zuzentarau hau Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2003/54/EE Zuzentarauarekin –2003ko ekainaren 26koa, elektrizitatearen barne-merkatuarentzako arau komunei buruzkoa ([1])–, eta Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2003/55/EE Zuzentarauarekin –2003ko ekainaren 26koa, gas naturalaren barne-merkatuarentzako arau komunei buruzkoa ([1])–bat dator. Aipatu Zuzentarauek energia-eraginkortasuna eta eskariaren kudeaketa hornikuntza berriarentzako eta ingurumena babesteko aukera gisa erabiltzeko posibilitatea aurreikusten dute; horri esker, estatu kideetako agintariak, besteak beste, lizitazio-prozedurez baliatzen ahalko dira ahalmen berriak esleitzeko edo energia-eraginkortasunaren eta eskariaren kudeaketaren inguruko neurriak aukeratzeko, baita «egiaztagiri zuriak» dituzten sistemak ere.

Zuzentarau honek ez du 2003/54/EE Zuzentarauko 3. artikuluan xedatzen dena aurretik juzgatzen. Artikulu horrek estatu kideei exijitzen die etxe-bezeroei eta, estatu kideei egoki irudituz gero, enpresa txikiei zerbitzu unibertsal hori bermatzeko; hau da, kalitate jakin bat duen elektrizitate-hornikuntza izateko eskubidea, arrazoizko prezioan, zeinak modu erraz eta argian alderatzen ahalko baitira eta gardenak izango baitira.

Zuzentarau honen helburua ez da energia zerbitzuen eskaintza sustatzen jarraitzea soilik, eskariarentzako pizgarri handiagoak ere ezarri behar ditu.

Horregatik, estatu kide bakoitzeko sektore publikoak etsenpluaren bidez predikatu behar du energia erabiltzen duten ekipoetan, energia-zerbitzuetan eta energia-eraginkortasuna hobetzeko gainontzeko neurrietan egin beharreko inbertsioei, mantentze-lanei eta bestelako gastuei dagokienez.

Beraz, sektore publikoa energia-eraginkortasuna hobetzeko baldintzak aintzat hartzera animatu behar da inbertsioetan, amortizazio bidezko murrizketetan eta aurrekontu eraginkorretan.

Horrez gain, kontratazio publikoen testuinguruko lizitazio-prozeduretan energia-eraginkortasunaren inguruko beste irizpide batzuk erabiltzen saiatu behar da sektore publikoa; praktika hori bat dator Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2004/17/EE Zuzentarauarekin –2004ko martxoaren 31koa, ur-, energia-, garraio- eta posta-zerbitzuen sektoreetako esleitze-prozeduren koordinazioari buruzkoa ([1])– eta Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2004/18/EE Zuzentarauarekin –2004ko martxoaren 31koa, obrak, hornitzeak eta zerbitzuak kontratu publiko bidez esleitzeko prozeduren koordinazioari buruzkoa ([1])–; aipatu azkenaren printzipioa Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak C-513/99 gaiaren gainean ([1]) eman zuen epaian berretsi zen, 2002ko irailaren 17an.

Estatu kideen arteko administrazio-egituren arteko ezberdintasun handia aintzat hartuz, sektore publikoak aplikatzen ahal dituen neurri posibleak maila egokian aplikatu behar dira; maila nazionalean, eskualdekoan eta/edo tokikoan.

Sektore publikoak modu askotan egiten ahal du bere lana, adibidez:

III. eta VI. eranskinetan zerrendatutako aplikatzen ahal diren neurriez gain, sektore publikoak energia-eraginkortasunaren gaineko proiektu pilotuak abiarazten ahal ditu eta bere langileen jarrera eraginkorra sustatzen ahal du, energiari dagokionez.

Lortu nahi den ondorio biderkatzailea lortzeko, ekintza horietako batzuk hiritarrei eta/edo enpresei jakinarazi behar zaizkie modu eraginkorren batean, kostuei dagokienez izaten ahal dituzten onurak azpimarratuz.

Elektrizitatearen, gas naturalaren, ikatzaren eta lignitoaren, berokuntzaren eta, batzuetan, hiri-berokuntza eta hozkuntzaren azken bezeroen txikizkako merkataritzaren liberalizazioak eraginkortasun handiagoa ekarri du eta baita energiaren ekoizpen-, eraldapen- eta banaketa-kostu txikiagoak ere.

Liberalizazio horrek ez du eskariaren aldetik energia-eraginkortasuna hobetu ahal izango luketen produktu eta zerbitzuen lehiakortasun esanguratsurik ekarri.

Europar Batasunaren energia-eraginkortasunari buruzko 1998ko abenduaren 7ko Ebazpenean ([1]), Erkidegoak bere osotasunean azken kontsumoaren energia-intentsitatea 2010era arte urteko puntu bateko portzentajean handitzeko helburuaren alde egin zuen Kontseiluak.

Estatu kideek, beraz, orientaziozko helburu nazionalak finkatu behar dituzte azken erabileraren energia-eraginkortasuna sustatzeko, energia zerbitzuen merkatuaren etengabeko hazkundea eta bideragarritasuna bermatzeko eta, horrela, Lisboako estrategia betetzen laguntzeko.

Energiaren azken erabilera eraginkorra sustatzeko orientaziozko helburu nazionalak finkatzeak sinergia eraginkorra ematen dio Erkidegoko gainerako legeriari, eta hori aplikatzen denean, goian aipatutako helburu nazionalak errazago lortuko dira.

Zuzentarau honi jarraiki, estatu kideek neurriak hartu behar dituzte eta helburuen lorpena horiek energiaren azken kontsumitzaileengan duten eraginaren araberakoa izango da.

Estatu kideek hartuko dituzten neurrien azken emaitza kanpoko alderdi askoren araberakoa da. Horiek kontsumitzaileen energia erabiltzeko jokabidean eta energia aurrezteko metodoak aplikatzeko eta tresnak erabiltzeko duten jarreran eragiten dute.

Beraz, estatu kideek % 9ren helburua lortzen saiatuko direla hitz eman arren, energia aurrezteko helburu nazional gisa orientaziozkoa da eta ez die juridikoki loteslea den obligaziorik sortzen estatu kideei.

Orientaziozko helburu nazionalak lortzeko saiakeretan, estatu kideek % 9tik gorako helburua ezartzen ahal dute.

Energia-eraginkortasunaren hobekuntza informazio, esperientzia eta jardunbide egokien trukeaz baliatu behar da maila guztietan, baita sektore publikoan ere.

Beraz, estatu kideek Zuzentarau honen testuinguruan hartutako neurriak zerrendatu eta beren ondorioak aztertu behar dituzte, ahal den heinean, energia-eraginkortasunerako ekintza planetan.

Aldaketa teknologikoetan, jarrera eta/edo ekonomia jarreren aldaketetan oinarrituta energia-eraginkortasuna lortzen saiatzen denean, ingurumenari egiten ahal zaizkion kalteak aintzat hartu behar dira eta gizartearen lehentasunak errespetatu behar dira.

Eskaintzaren finantziazioak eta eskariaren kostuak rol garrantzitsua dute energia zerbitzuei dagokienez.

Energia-eraginkortasunerako programen eta energia-eraginkortasuna hobetzeko beste neurri batzuen aplikazioa eta energia zerbitzuen merkatuaren garapenaren sustapena diruz lagunduko duten funtsak sortzea tresna egokia izaten ahal da aipatu merkatuan laguntzazko finantza-neurri ez-baztertzaileak emateko.

Energiaren azken erabileraren eraginkortasuna hobetzen ahal da energia zerbitzuen eskuragarritasuna eta horienganako dagoen eskaria handituz, edo energia-eraginkortasuna hobetzeko beste neurri batzuen bitartez.

Orokorrean, energia-auditoriak modu komertzialean saltzen ez diren merkatu-segmentuetan –hala nola etxebizitzetan– energia-aurrezte potentziala lortzeko, estatu kideek energia-auditorien eskuragarritasuna zaindu behar dute.

Kontseiluaren 2000ko abenduaren 5eko ondorioetan, energia zerbitzuak Erkidegoko estrategia bat garatuz sustatu behar direla adierazten da, eta hori da lehentasunezko eremua energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak hartzeko.

Energia-hornitzaileek, banaketa-sistemen operadoreek eta energia saltzen duten txikizkako enpresek Erkidegoko energia-eraginkortasuna hobetzen ahal dute, azken erabilera eraginkorra barne hartuko duten energia zerbitzuak merkaturatzen badituzte, hala nola etxebizitzen barruko ongizate termikoa, ur bero sanitarioa, hozkuntza, produktuen ekoizpena, argiteria eta mugimendu-energia.

Hala bada, energia-banatzaileen, hornikuntza-sistemen operadoreen eta energia saltzen duten txikizkako enpresen irabazi maximoen potentzialtasuna gero eta erlazionatuago dago energia zerbitzuak ahal beste jenderi saltzearekin, eta ez hainbeste bezero bakoitzari ahal beste energia saltzearekin.

Estatu kideak eremu horretako lehiakortasuna desitxuratuko duen alderdi oro ekiditen saiatu behar dira, energia zerbitzuen hornitzaile guztien arteko baldintza berdintasuna bermatzeko; hala ere, eginkizun hori arautzaile nazionalari eskuordetzen ahal dio.

Energia-sektorearen merkatuko eragileen antolakunde nazionala aintzat hartuz, eta energia zerbitzuen eta Zuzentarau honek energia-eraginkortasuna hobetzeko aurreikusten dituen neurrien aplikazioa errazteko, estatu kideek zerbitzu horien hornikuntza eta neurri horietan parte hartzea inposatzen ahalko diete banaketa-sistemei edo energia saltzen duten txikizkako enpresei edo, hala badagokio, aipatu merkatuko eragile horietako biri edo guztiei.

Sustatu beharreko praktika berritzaile bat hirugarrenek finantzatzeko akordioak lortzeko baliabidea da. Onuradunak, inbertsioaren kostuak ekiditen ditu hirugarrenen inbertsioen ondorioz aurrezten den energiaren finantza-balioaren zati bat erabiliz, hirugarrenari kostuak eta inbertsioaren interesak itzultzeko.

Sare-energiaren tarifek eta horren inguruko bestelako araudiek energiaren azken erabileraren eraginkortasuna erraz dezaten, bolumena aitzakiarik gabe puzten duten pizgarriak kendu behar dira.

Energia zerbitzuen merkatuaren sustapena baliabide ezberdinen bidez lortzen ahal da; finantza arlokoak ez direnekin ere bai.

Energia zerbitzuek, energia-eraginkortasuna hobetzeko programek eta energia aurrezteko helburua lortzeko aplikatutako energia-eraginkortasuna hobetzeko beste neurri batzuek, interesdunen eta estatu kideek izendatutako sektore publikoko boluntarioen arteko akordioen bidez, laguntza jasotzen ahalko dute edo abiarazten ahalko dira.

Zuzentarau honek estaltzen dituen borondatezko akordioak gardenak izan behar dira eta, hala badagokio, gutxienez, honako gaiei buruzko informazioa izango dute:

helburu kuantifikatuak eta eginak, ikuskapena eta informazioa.

Erregaien eta garraioaren sektoreek rol garrantzitsua izan behar dute energia-eraginkortasunari eta energia-aurrezteari dagokionez.

Energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak definitzean, aintzat hartu behar da errentagarriak diren teknologia arloko berrikuntzen erabilerarekin lortzen den eraginkortasun maximoa, esate baterako, neurketa elektronikoarenarekin.

Zuzentarau honen testuinguruan, prezio lehiakorreko kontagailu indibidualek doitasunezko kontagailu kalorimetriakoak izan behar dituzte.

Azken erabiltzaileek beren energia kontsumo indibidualean oinarrituago dauden erabakiak hartzeko, horren inguruko informazioa eman behar zaie, kalitatezkoa eta nahikoa, hala nola energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriei buruzko argibideak, azken kontsumitzaileen perfil konparatiboak edo energia erabiltzen duten ekipoen zehaztapen teknikoak, zeinak «laugarren faktorea» kontzeptuan edo antzekoetan oinarritutako ekipoak barne hartzen ahalko baititu.

Gogorarazi behar da aipatu informazio hain baliotsuaren atal bat azken bezeroei jakinarazi behar zaiela dagoeneko, 2003/54/EE Zuzentarauaren 3. artikuluko 6. paragrafoari jarraiki.

Horrez gain, kontsumitzaileek beren kontagailuen irakurketak egiaztatzera modu aktiboan animatu behar dira.

Energia-eraginkortasunari buruzko informazio mota guztiak zabal hedatu behar dira eragiten dieten taldeen artean, modu egokian eta baita fakturazioaren bidez ere.

Aurrekoak barne hartzen ahal du testuinguru finantzario eta juridikoei buruzko informazioa, komunikazio- eta sustapen-kanpainak, eta jarduera egokien elkartruke zabala maila guztietan.

Zuzentarau hau onartzean, Kontseiluaren 93/76/EEE Zuzentarauaren –1993ko irailaren 13koa, energia-eraginkortasuna hobetuz karbono dioxidoaren isurtzeen mugak jartzeari buruzkoa (SAVE) ([1])– xedapen garrantzitsu guztiak Erkidegoko beste legeria batek estali ditu eta, beraz, 93/76/EEE Zuzentaraua indargabetu egin da.

Zuzentarau honen helburuak energiaren azken erabileraren eraginkortasuna sustatzea eta energia zerbitzuen merkatua garatzea direnez, estatu kideek ezin dituzte maila onean lortu eta, horregatik, hobeto lortzen ahal dira Erkidegoko mailan; Erkidegoak horretarako neurriak hartzen ahal ditu, Tratatuaren 5. artikuluko subsidiariotasun printzipioarekin bat.

Aipatu artikuluko proportzionaltasun-printzipioarekin bat, Zuzentarau hau ez da helburu horiek lortzeko neurriz gainekoa izango.

Zuzentarau hau betetzeko beharrezko neurriak Kontseiluaren 1999/468/EE Erabakiari jarraiki –1999ko ekainaren 28koa, Batzordeari egotzitako eskumenak erabiltzeko prozedurak ezartzen ditu ([1])– onartuko dira.

HONAKO ZUZENTARAU HAU ONARTU DUTE:

1. KAPITULUA

HELBURUA ETA APLIKAZIO-EREMUA

1. artikulua

Helburua

Zuzentarau honen helburua estatu kideetan energiaren azken erabileraren eraginkortasunaren hobekuntza errentagarria sustatzea da:

orientaziozko helburuak emanez, eta baita merkatuan dauden oztopoak eta energiaren azken erabilera eraginkorra eragozten duten akatsak gainditzeko mekanismo, pizgarri eta arau orokor instituzional, finantzario eta juridikoen bidez ere.

energia zerbitzuen merkatua garatu eta sustatzeko baldintzak sortuz, eta azken erabiltzaileei bideratutako energia-eraginkortasuna hobetzeko beste neurri batzuk emateko ere bai.

2. artikulua

Aplikazio-eremua

Zuzentarau hau aplikatuko zaie:

energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak hartuko dituztenei, energia banatzaileei, hornikuntza-sistemen operadoreei eta energia saltzen duten txikizkako enpresei.

Hala ere, estatu kideek hornitzaile txikiak, hornitze-sistemen operadore txikiak eta energia saltzen duten txikizkako enpresa txikiak kanpoan uzten ahal dituzte, 6. eta 13. artikuluak aplikatuz;

azken bezeroei.

Hala ere, Zuzentarau hau ez zaie aplikatuko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2003/87/EE Zuzentarauaren –2003ko urriaren 13koa, negutegi-efektua sortzen duten gasen Erkidegoko isurtze-eskubideen merkataritzarako erregimena finkatu zuen ([1])– I. eranskinean zerrendatutako jarduerekin lotutako enpresei.

indar armatuei, aplikazioak ez badu beren izaerarekin eta bere oinarrizko helburuekin gatazkarik sortzen, helburu militarretarako soilik erabilitako materiala salbuetsita.

3. artikulua

Definizioak

Zuzentarau honi dagokionez, honako hauek hartuko dira kontuan:

«energia», merkatuan eskuratzen ahal diren energia mota guztiak, besteak beste: elektrizitatea, gas naturala (gas natural likidotua barne), petroliotik likidotutako gasa, berokuntzara eta hozkuntzara bideratutako erregai guztiak (hiri-berokuntza eta hiri-hozkuntza barne), ikatza eta lignitoa, turba, garraiorako erregaiak (aire eta itsaso bidezko garraioak salbu) eta biomasa, Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2001/77/EE Zuzentarauak definitzen duen gisan –2001eko irailaren 27koa, elektrizitatearen barne-merkatuan energia-iturri berriztagarriek sortutako elektrizitatearen sustapenari buruzkoa ([1])–;

«energia-eraginkortasuna», errendimendu, zerbitzu, ondasun edo energiaren ekoizpenaren eta energiaren gastuaren artean dagoen erlazioa;

«energia-eraginkortasuna hobetzea», energiaren azken erabileraren eraginkortasuna handitzea, teknologia-, jarrera- eta/edo ekonomia-aldaketen ondorioz;

«energia aurreztea», aurrezten den energia kopurua, energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri bat edo batzuk aplikatu aurreko eta osteko kontsumoaren neurketa eta/edo estimazioak zehazten du eta energia-kontsumoan eragiten duten kanpoko baldintzen normalizazioa ere aintzat hartu behar da;

«energia zerbitzua», eraginkorra den teknologiarekin (energiaren terminoetan) eta/edo ekintza batekin energia nahasteak dakartzan onura fisikoak, erabilerak edo abantailak; zerbitzua emateko beharrezko eragiketak, mantentzea eta kontrola barne hartzen ahalko ditu. Zerbitzua kontratu bat oinarri gisa harturik ematen da eta, baldintza normaletan, energia-eraginkortasuna hobetu dela eta/edo lehen mailako energia aurreztu dela erakusten du egiaztatzeko eta neurtzeko edo estimatzeko moduan;

«energia-eraginkortasunaren mekanismoak», gobernuek edo estatuko beste erakundeek erabiltzen dituzten tresna orokorrak laguntza-testuingurua edo pizgarriak sortzeko, merkatuko eragileek energia zerbitzuak eta energia-eraginkortasuna hobetzeko beste neurri batzuk eman eta eskura ditzaten;

«energia-eraginkortasuna hobetzeko programak», arreta azken bezeroen taldeetan jartzen duten jarduerak; normalean, energia-eraginkortasuna hobetzen dute, egiaztatu, neurtu edo balioztatu daitekeen modu batean;

«energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak», normalean eraginkortasuna egiaztatu, neurtu edo balioztatu daitekeen modu batean hobetzen duten neurriak;

«energia zerbitzuen enpresa» (EZE), erabiltzaile baten instalazio edo lokaletan energia zerbitzuak edo energia-eraginkortasuna hobetzeko zerbitzuak eskaintzen dituen pertsona fisikoa edo juridikoa, zeinak, hori egitean, nolabaiteko arrisku ekonomikoari aurre egiten baitio.

Emandako zerbitzuak ordaintzea (hein batean edo guztiz) energia-eraginkortasunaren hobetzean eta adostutako gainontzeko errendimendu-baldintzak lortzean oinarrituko da.

«energia-errendimenduko kontratua», energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri bati buruzko onuradunaren eta hornitzailearen (normalean, EZE bat) arteko kontratu bidezko akordioa; neurri horretan egindako inbertsioak kontratuan adostutako energia-eraginkortasunaren hobetze-maila baten arabera ordaintzen direnean.

«hirugarrenen finantziazioa», hirugarren bat inplikatzen duen kontratu-akordioa —energia-hornitzaileaz eta energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriaren onuradunaz gain—; aipatu hirugarren horrek neurriarentzako kapitala ematen du eta onuradunari kanon bat kobratzen dio, zeina energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriaren ondorioz aurreztea lortutako energiaren zati baten baliokidea baita.

Hirugarrena EZE bat izaten ahal da, edo ez;

«energia-auditoria», eraikin bateko edo eraikin multzo bateko, industria-instalazio bateko eta/ edo zerbitzu pribatu edo publiko bateko kontsumo-perfilari buruzko ezagutza egokiak lortzeko, energia aurrezteko aukera errentagarriak kuantifikatzeko eta horren inguruko txosten bat egiteko prozedura sistematikoa;

«energia aurrezteko finantza-tresnak», energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak aplikatzeko hasierako kostua erabat edo hein batean gutxitzeko finantza-tresna guztiak, hala nola funtsak, diru-laguntzak, beherapen fiskalak, kredituak, hirugarrenen finantziazioa, energia-errendimenduko kontratuak, energia aurrezteko kontratuen bermea, energiaren azpikontratazioa eta erakunde publiko edo pribatuek merkatuan eskaintzen dituzten beste antzeko kontratuak;

«azken bezeroa», energia azken erabilerarako eskuratzen duen pertsona fisikoa edo juridikoa;

«energia-banatzailea», energia garraiatzen duen pertsona fisiko edo juridikoa, berdin delarik azken bezeroari banatzen dion edo energia azken bezeroei saltzen dieten banaketa guneei banatzen dien.

Definizio horretatik at geratzen dira elektrizitatearen eta gas naturalaren banaketa-sistemen operadoreak, zeinak p) idatz-zatiak barne hartzen baititu;

«banaketa-sistemako operadorea», zona jakin batean elektrizitatearen edo gas naturalaren banaketa-sistemaren funtzionamenduaz, mantentzeaz eta, beharrezkoa izanez gero, garatzeaz arduratzen den pertsona fisikoa edo juridikoa da eta, hala badagokio, sistema horrek beste batzuekin dituen loturez, eta baita elektrizitatearen edo gas naturalaren banaketaren arrazoizko exijentziak betetzeko epe luzerako sistemaren ahalmena bermatzeaz ere.

«energia saltzen duen txikizkaria», azken bezeroari energia saltzen dion pertsona fisiko edo juridikoa;

«banatzaile txikia, banaketa-sistemen operadore txikia eta energia saltzen duen txikizkako enpresa txikia», energia azken bezeroari saltzen dion pertsona fisiko edo juridikoa, urtean 75 GWh-ren baliokidea baino gutxiago saltzen duena edo lana hamar pertsona baino gutxiagori ematen diona; bere urteko negozio-bolumenak edo urteko balantze orokorrak ez ditu 2.000.000 euroak gaindituko.

«egiaztagiri zuria», ziurtagiri-erakunde independente batek ematen du eta, bertan, energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak aplikatzearen ondorioz energia aurreztu dela dioten merkatuko eragileen baieztapenak berresten dira.

II. KAPITULUA

ENERGIA AURREZTEAREN HELBURUAK

4. artikulua

Helburu orokorra

Estatu kideek, Zuzentarau hau aplikatuko den bederatzigarren urterako, % 9ko energia aurrezteko orientaziozko helburu nazionala ezarriko diete beren buruei; hori lortzeko, energia zerbitzuak emango dira eta energia-eraginkortasuna hobetzeko beste neurri batzuk ezarriko dira.

Estatu kideek arrazoizko neurri erabilgarri eta errentagarriak hartuko dituzte aipatu helburua lortzen saiatzeko.

Energia aurrezteko orientaziozko helburu nazionala I. eranskinean ezarritako xedapenei eta metodoari jarraiki finkatu eta kalkulatuko da.

Aurreztutako energiaren konparaketa egin eta konparatzen ahal den unitate bilakatzeko, II. eranskineko konbertsio-faktoreak erabiliko dira, beste konbertsio-faktore batzuen aplikazioa justifikatzen ez bada.

III. eranskinean energia-eraginkortasuna hobetzeko aplikatzen ahal diren neurri batzuen adibideak daude.

IV. eranskinean energia aurreztu den neurtzeko eta egiaztatzeko testuinguru orokorra ezartzen da.

Nazioak aurreztu duen energia eta energia aurrezteari buruzko orientaziozko helburu nazionala 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko da neurtzen.

Energia-eraginkortasunerako lehenengo ekintza planari (EELEP) dagokionez, 14. artikuluari jarraiki, Estatu kide bakoitzak erdibideko energia aurrezteko orientaziozko helburu nazionala ezarriko du Zuzentaraua aplikatzen hasi eta hiru urtera, eta erdibideko helburuak eta orokorrak lortzeko estrategiari buruzko ikuspegia ere aurkeztuko du.

Erdibideko helburu hori errealista izan behar da, eta baita 1. paragrafoan aipatu energia aurrezteko orientaziozko helburu nazional orokorrarekin koherentea ere.

Batzordeak irizpena igorriko du erdibideko orientaziozko helburu nazionala errealista eta helburu orokorrarekiko koherentea den esanez.

Estatu kide bakoitzak energia-eraginkortasuna hobetzeko programa eta ekintzak egingo ditu.

Estatu kideek jada badagoen agintari edo erakunderen bati edo batzuei edo berriei emango diete 1. paragrafoan aipatzen diren arau orokorrak begiratzeko kontrol orokorra eta erantzukizuna.

Hortik aurrera, erakunde horiek energia zerbitzuen eta energia-eraginkortasuna hobetzeko beste neurri batzuen ondorioz aurreztutako energia egiaztatuko dute eta emaitzen berri emango dute. Aipatu neurri horiek barne hartzen dituzte dagoen energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri nazionalak.

Zuzentaraua aplikatzen hasi eta hiru urtera, txostenak berrikusi eta aurkezten direnean, Batzordeak Zuzentarau baten proposamena egitea beharrezkoa den aztertuko du, «egiaztagiri zurien» bidez energia-eraginkortasuna hobetzeko merkatuan oinarritutako planteamenduaren aplikazioan aurrerapauso bat emateko.

5. artikulua

Energiaren azken erabileraren eraginkortasuna sektore publikoan

Estatu kideek sektore publikoak Zuzentarau honen testuinguruan ereduzko rola izan dezan zainduko dute.

Horretarako, sektore publikoaren ereduzko rol eta ekintzen berri emango diete hiritarrei eta/edo enpresei, dagokionaren arabera.

Estatu kideek sektore publikoak energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri bat edo batzuk hartzen dituela bermatuko dute, eperik laburrenean energia gehien aurreztea eragiten duten neurri errentagarrietan arreta jarriz.

Aipatu neurriak maila egokian hartuko dira –nazio-, eskualde- edo toki-mailan– eta legegintzako ekimenak eta/edo akordio boluntarioak izaten ahal dira (horiei egiten die erreferentzia 6. artikuluak, 2. paragrafoan, b) idatz-zatian), edo ondorio baliokidea duten beste araubide batzuk.

Kontratazio publikoari buruzko Erkidegoko legediari eta nazionalari kalterik egin gabe:

VI. eranskineko zerrendako bi neurri erabiliko dira, gutxienez,

Estatu kideek prozesu hori erraztuko dute energia-eraginkortasunari eta energia aurrezteari buruzko arauak argitaratuz, kontratu publikoetarako lizitazioetan izaten ahal den ebaluazio-irizpide gisa.

Estatu kideek sektore publikoko erakundeen arteko jardunbide egokien elkartrukea erraztu eta ahalbidetuko dute, esaterako energiari dagokionez eraginkorrak diren kontratazio publikoko praktikei dagokienez, maila nazionalean zein nazioartekoan; hori lortzearren, 2. paragrafoan aipatutako erakundea Batzordearekin lankidetzan arituko da jardunbide egokien elkartrukeari dagokionez 7. artikuluko 3. paragrafoan esaten denari jarraiki.

Estatu kideek jada badagoen erakunde bati edo batzuei edo berriei esleituko diete energia-eraginkortasuna hobetzeko baldintzak administrazioan, kudeaketan eta aplikazioan integratzearen gaineko erantzukizuna, 1. paragrafoan ezartzen denaren arabera.

Erakunde horiek 4. artikuluko 4. paragrafoan aipatutako agintari edo erakunde berak izaten ahal dira.

III. KAPITULUA

ENERGIAREN ETA ENERGIA ZERBITZUEN AZKEN ERABILERAREN ERAGINKORTASUNAREN SUSTAPENA

6. artikulua

Energia-banatzaileak, banaketa-sistemen operadoreak eta energia saltzen duten txikizkako enpresak:

Estatu kideek honakoa bermatuko dute. Energia-banatzaileek, banaketa-sistemen operadoreek eta energia saltzen duten txikizkako enpresek:

aldez aurretik eskatuz gero, beren azken bezeroei buruzko estatistika-informazioa 4. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen diren agintari edo erakundeei eman diezaietela (ez urtean behin baino gehiagotan), edo izendatua izan den beste erakunderen bati, jasotako informazioa lehenbizi aipatutakoei transmititzen badie, betiere.

Informazio hori nahikoa izango da energia-eraginkortasuna hobetzeko programak modu egokian egin eta aplikatzeko eta energia zerbitzuak eta energia-eraginkortasuna hobetzeko beste neurri batzuk sustatu eta horien jarraipena egiteko.

Informazioak azken erabiltzailearen kontsumoari buruzko iraganeko datuak plazaratzen ahal ditu, egungo datuak erakutsi behar ditu eta, hala badagokio, baita karga-profilak, bezeroen segmentazioa eta bezeroen kokapen geografikoa ere; aldi berean, informazioak izaera pribatua badu edo merkatuari dagokionez korapilatsua bada, horren segurtasuna eta konfidentzialtasuna gordez, aplikatzen ahal zaion Erkidegoko legediarekin bat;

ez dezatela energia zerbitzuen eta energia-eraginkortasuna hobetzeko beste neurri batzuen eskaria eta hornidura eragotz dezakeen jarduerarik egin, ezta energia zerbitzuen edo energia-eraginkortasuna hobetzeko beste neurri batzuen garapena oztopatuko duenik ere.

Dagokion estatu kideak beharrezko neurriak hartuko ditu jarduera horiei gertatzen diren lekuan amaiera emateko.

Estatu kideek honakoa egin beharko dute:

energia-hornitzaileek, banaketa-sistemen operadoreek eta/edo energia saltzen duten txikizkako enpresek bete behar dituzten baldintzotakoren bat edo batzuk aukeratu, zuzenean eta/edo zeharka energia zerbitzuen beste hornitzaile batzuen bidez edo energia-eraginkortasuna hobetzeko neurrien bidez:

bere azken bezeroei eskaintza bermatu behar diete eta energia zerbitzuen prezio lehiakorrak sustatu, edo

bere azken bezeroari eskuragarritasuna bermatu behar diote eta baita modu independentean egindako prezio lehiakorreko energia-auditoriak eta/edo energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriena ere, 9. artikuluko 2. paragrafoan eta 12. artikuluan esaten denarekin bat, edo

11. artikuluan aipatutako funts eta finantziazio mekanismoei lagundu.

Ekarpen hori, paragrafo honetan ikusitako edozein jarduera eskaintzearen kostu estimatua izango da, gutxienez, eta 4. artikuluko 4. paragrafoan aipatu agintari edo erakundeekin adostuko da, eta/edo

akordio boluntarioak eta/edo merkatura orientatutako beste araubide batzuk –egiaztagiri zuriak, esaterako– egotea edo sortzea bermatu, a) idatz-zatian aipatutako baldintzetakoren baten edo batzuen baliokidea den ondorioarekin.

Akordio boluntarioak estatu kideak ebaluatu eta berrikusiko ditu eta jarraipena egingo die, praktikan a) idatz-zatian aipatutako baldintzetako baten edo batzuen baliokidea den ondorioa duten bermatzeko.

Horretarako, akordio boluntarioak helburu argiak eta agerikoak izango ditu eta helburuak ez lortzean edo helburuak ez lortzeko aukera dagoenean neurri berrikusi eta/edo gehigarriak sortzen ahal dituen prozedurekin zerikusia duten kontrol eta informazio baldintzei loturik egongo da.

Gardentasuna bermatzeko, akordio boluntarioak jendaurrean jarriko dira eta aplikatu aurretik argitaratu egingo dira, konfidentzialtasunaren inguruko xedapenek ahalbidetzen duten neurrian, eta alderdiei gonbita luzatuko zaie horren inguruko oharrak aurkez ditzaten.

Estatu kideek honakoa bermatuko dute: nahikoa pizgarri izatea, bidezko lehiakortasuna izatea eta baita energia-banatzaileak, banaketa-sistemen operadoreak eta energia saltzen duten txikizkako enpresak ez diren merkatuko beste eragile batzuentzako arauak berberak izatea ere; aipatu eragileok dira, besteak beste: EZE, energia-ekipoen instalatzaileak, energia-aholkulari eta aholku-emaileak, energia-auditoriak eta 2. paragrafoan, a) idatz-zatian, i) eta ii) tartekietan deskribatzen diren energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak ere.

2. eta 3. paragrafoek diotenarekin bat, estatu kideek erantzukizunak ematen ahal dizkiete banaketa-sistemen operadoreei; 2003/54/EE Zuzentarauaren 9. artikuluko 3. paragrafoan eta 2003/55/EE Zuzentarauaren 17. artikuluko 3. paragrafoan ezartzen den kontuaren banaketaren inguruko baldintzekin bat, betiere.

Artikulu hau aplikatuko da 2003/54/EE eta 2003/55/EE Zuzentarauen salbuespen edo salbuesteei kalterik egin gabe.

7. artikulua

Informazioaren eskuragarritasuna

Estatu kideek energia-eraginkortasuneko mekanismoei eta energia aurrezteari buruzko orientaziozko helburu nazionala lortzeko hartutako testuinguru finantzario eta juridikoei buruzko informazioa gardena izan dadin zainduko dute, eta asko zabaldu dadin merkatuko eragile egokien artean.

Estatu kideek energiaren azken erabileraren eraginkortasuna sustatzeko lan gehiago egin dadin sustatuko dela zainduko dute.

Baldintza eta pizgarri egokiak ezarriko dituzte, merkatuko operadoreek azken kontsumitzaileei energiaren azken erabilerari buruzko informazio eta aholkularitza gehiago eman diezaieten.

Batzordeak energia aurrezteko jardunbide egokienei buruzko informazioaren elkartrukea eta zabaltzea egon dadin zainduko du, kide diren Estatuetan.

8. artikulua

Kualifikatzeko, egiaztatzeko eta ziurtatzeko sistemen eskuragarritasuna

Lehiakortasun tekniko, objektibotasun eta fidagarritasun maila altua lortzeko beharrezko dela estimatzen dutenean, estatu kideek kualifikatzeko, egiaztatzeko eta ziurtatzeko sistemen eskuragarritasuna bermatuko diete energia-zerbitzuen hornitzaileei, energia-auditoriei eta 6. artikuluko 2. paragrafoko a) idatz-zatiko i) eta ii) tartekietan aipatzen diren energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriei.

9. artikulua

Energia aurrezteko finantza-tresnak

Estatu kideek legeria eta araudi nazionala indargabetuko edo aldatuko dituzte (izaera fiskal argia dutenak salbu), energia-zerbitzuen merkatuan energia aurrezteko edo energia-eraginkortasuna hobetzeko neurrietarako finantza-tresnak erabiltzea eragozten edo mugatzen badituzte beharrik gabe edo neurriz kanpo.

Estatu kideek finantza-tresna horietarako kontratu-ereduak jarriko dituzte sektore publikoan eta pribatuan dauden energia zerbitzuen eta energia-eraginkortasuna hobetzeko beste neurri batzuen erosleen eta erosle potentzialen eskura.

Eredu horiek 4. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen den agintari edo erakundeak argitaratzen ahalko ditu.

10. artikulua

Energia-eraginkortasunaren tarifak eta sare-energiaren gaineko beste araudi batzuk

Estatu kidea banatutako edo transmititutako energia-bolumena beharrik gabe handitzen duten transmisio eta banaketa tarifen pizgarriak kentzeaz arduratuko da.

Horri dagokionez, 2003/54/EE Zuzentarauaren 3. artikuluko 2. paragrafoarekin eta 2003/55/EE Zuzentarauaren 3. artikuluko 2. paragrafoarekin bat, estatu kideek energia-eraginkortasunari buruzko zerbitzu publikoko obligazioak ezartzen ahal dizkie elektrizitatearen eta gasaren sektoreetan lan egiten duten enpresei.

Estatu kideek tarifen araudi eta egiturak gizarte-helburua izan dezaten ahalbidetzen ahal dute, transmisio- eta banaketa-sisteman izaten ahal dituen ondorio asaldatzaileak maila minimoan mantentzen badira eta gizarte-helburuarekiko proportzioz kanpokoak ez badira, betiere.

11. artikulua

Finantziazio-funts eta -mekanismoak

Tratatuaren 87. eta 88. artikuluetan esaten denari kalterik egin gabe, estatu kideek energia-eraginkortasuna hobetzeko programak eta energia-eraginkortasuna hobetzeko beste neurri batzuk diruz laguntzeko funtsa edo funtsak sortzen ahal dituzte, energia-eraginkortasuna hobetzeko neurrien merkatuaren garapena sustatzeko.

Neurri horiek energia-auditorien, energia aurrezteko finantza-tresnen eta, hala badagokio, neurketaren eta informazio-fakturazioaren hobekuntzaren sustapena barne hartuko dituzte.

Funtsak kostu eta arrisku handienak dituzten azken erabilerako sektoreei bideraturik ere egongo dira.

Sortuz gero, funts horiek honakoetara bideratzen ahalko dira: diru-laguntzak, maileguak, finantza-bermeak eta emaitzak lortuko direla bermatuko duten beste finantziazio-motak.

Funtsak energia-eraginkortasuna hobetzeko neurrien hornitzaile guztien eskura izango dira: EZEak, energia-aholkulari independenteak, banaketa-sistemen operadoreak, energia saltzen duten txikizkako enpresak eta instalatzaileak.

Estatu kideek erabakitzen ahalko dute azken bezeroek funts horiek eskuratzen ahalko dituzten.

Lizitazioak edo erabateko gardentasuna bermatuko duten metodo baliokideak, aplikatzen ahal zaien kontratazio publikoari buruzko araudia zorrozki betetzen egingo dira.

Estatu kideek funts horiek eta merkataritza-finantziazioaren energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak elkarren artean osagarriak direla bermatuko dute, eta ez direla beraien artean lehiatzen.

12. artikulua

Energia-auditoriak

Estatu kideek kalitate handiko energia-auditoriako sistema eraginkorrak dituztela bermatuko dute; aipatu auditoriak energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri potentzialak zehazteko balioko du eta modu independentean garatuko dira. Azken kontsumitzaile guztien eskura izango dira, baita industria- eta merkataritza-sektoreko indar gutxieneko bezeroentzako (txikiak eta ertainak) eta etxeetako bezeroentzako ere.

Transakzio-kostu altuenak dituzten merkatuaren segmentuei eta konplexuak ez diren instalazioei beste neurri batzuk aplikatzen ahal zaizkie, hala nola: galdetegiak eta Internet bidez edo postaz igorritako ordenagailu-programak.

Estatu kideek energia-auditorien eskuragarritasuna zaindu behar dute, komertzialki saltzen ez diren merkatuko segmentuentzako, 11. artikuluko 1. paragrafoan xedatutakoa aintzat hartuz.

Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002/91/EE Zuzentarauaren –2002ko abenduaren 16koa, eraikinen energia-errendimenduari buruzkoa ([1])– 7. artikuluarekin bat datorren ziurtapena artikulu honen 1. eta 2. paragrafoetan ezarritako baldintzak betetzen dituen energia-auditoria baten baliokidea da, eta baita Zuzentarau honen VI. eranskineko e) idatz-zatian adierazitako energia-auditoriaren baliokidea ere.

Era berean, interesdunen antolakundeen eta kide den Estatuak izendatu, berrikusi eta jarraipena egin dion antolakunde baten arteko borondatezko akordioetan oinarritutako araudietako auditoriek ere, Zuzentarau honen 6. artikuluko 2. paragrafoko b) idatz-zatian adierazten denarekin bat, artikulu honen 1. eta 2. paragrafoetan adierazten diren baldintzak betetzen dituzte.

13. artikulua

Energia-kontsumoaren neurketa eta informazio-fakturazioa

Estatu kideek, energiaren aurrezte potentzialarekin teknikoki posiblea, finantzei dagokienez arrazoizkoa eta proportzionatua den guztietan, honakoa zaindu behar dute: elektrizitatearen, gas naturalaren hiri-berokuntzaren eta/edo hozkuntzaren eta ur bero sanitarioaren azken bezeroek kontagailu indibidualak jasoko dituztela, prezio lehiakorretan, zeinek azken bezeroaren energia-kontsumo erreala islatuko baitute zehatz-mehatz, eta erabileraren denbora errealaren berri emango baitute.

Jada badagoen kontagailu bat ordezkatzen denean, beti kontagailu indibiduala emango da prezio lehiakor batean, teknikoki ezinezkoa bada edo epe luzera aurreikusitako aurrezki potentzialekin alderatuz gero errentagarria ez bada salbu.

Aipatu prezio lehiakorreko kontagailu indibidualak eraikin berri baterako konexio berria egiten den aldioro eta zaharberritze-lan garrantzitsuak egiten direnean emango dira, 2002/91/EE Zuzentarauan ezartzen denari jarraiki.

Estatu kideek, hala badagokio, energia-banatzaileek, banaketa-sistemen operadoreek eta energia saltzen duten txikizkako enpresek egiten duten fakturazioa energia-kontsumo errealean oinarritu dadin zainduko dute, eta baita fakturazioa termino argi eta ulerkorrekin aurkez dezaten ere.

Fakturarekin batera, informazio egokia emango da, azken bezeroek egungo energiaren kostuaren kontu osoak jaso ditzaten.

Kontsumo errealean oinarritutako fakturazioa bezeroek beren energia-kontsumoa erregulatu ahal izateko adinako aldizkakotasunez egingo da.

Estatu kideek honakoa zainduko dute: energia-banatzaileek, banaketa-sistemen operadoreek edo energia saltzen duten txikizkako enpresek, hala badagokie, azken bezeroari, modu argi eta ulergarrian, beren faktura, kontratu, transakzio edo banaketa guneetako ordainagirietan edo beraiekin, honakoak ematea:

egungo prezio errealak eta energia-kontsumo erreala;

azken bezeroaren egungo energia-kontsumoa iaz aro berean izan zuenarekin alderatuta, ahal bada grafiko moduan;

posible izan eta erabilgarria den guztietan, batez besteko, normalizatutako edo erabiltzaile-maila bereko erreferentziazko energia-erabiltzaile batekiko alderaketa;

kontsumitzaile elkarteentzako, energia-agentzientzako edo antzeko erakundeentzako harremanetan jartzeko informazioa, eta baita energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriei, azken kontsumitzailearen profil konparatiboei eta energia erabiltzen duten ekipoen zehaztapen teknikoei buruzko informazioa aurkitzen ahal den interneteko helbideak ere.

IV. KAPITULUA

AZKEN XEDAPENAK

14. artikulua

Txostenak

Zuzentarau hau indarrean sartu aurretik, edozein ondoriotarako, aurreztutako energia neurtzeko IV. eranskinean deskribatzen diren motetako kalkulu-metodoak erabiltzen dituzten estatu kideek zehaztapen-maila egokiko informazioa aurkezten ahal diote Batzordeari.

Aipatu informazioa ahal bezain laster transmitituko da; 2006ko azaroaren 17a baino lehen, ahal izanez gero.

Informazio horri esker, Batzordeak dauden praktikak behar bezala hartuko ditu aintzat.

Estatu kideek honako EAEPak (Energia Aurrezteko eta Eraginkor bihurtzeko Planak) aurkeztuko dizkiote Batzordeari:

lehen EAEPa, 2007ko ekainaren 30ean, beranduenera ere,

bigarren EAEPa, 2011ko ekainaren 30ean, beranduenera ere,

hirugarren EAEPa, 2014ko ekainaren 30ean, beranduenera ere.

EAEP guztiek 4. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan ezarritako helburuak lortzeko aurreikusitako energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak deskribatuko dituzte, eta baita sektore publikoaren ereduzko funtzioari eta azken bezeroen informazio eta aholkularitzari buruzko xedapenak betetzekoak ere, zeinak, hurrenez hurren, 5. artikuluko 1. paragrafoarekin eta 7. artikuluko 2. paragrafoarekin bat baitatoz.

Bigarren eta hirugarren EAEPak honakoak izan behar ditu:

aurreko EAEParen azterketa eta ebaluazioa,

azken emaitzak, 4. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan ezarritako energiaren aurrezteari buruzko helburuen lorpenarekin alderaturik,

neurri gehigarriei buruzko planak, eta baita beren ondorioen aurrerapena ere, helburuari dagokionez antzemandako edo aurreikusten ahal den edozein gabezia konpontzeko,

15. artikuluko 4. paragrafoarekin bat, eraginkortasun-adierazle bateratuak eta erreferentziazko balioak, apurka-apurka, erabili eta handitu, iraganeko neurriak ebaluatzeko eta baita jada programatutako etorkizunerako neurriak ebaluatzeko ere,

eskuragarri dauden datuetan oinarrituta egon behar dira, estimazioekin osatuta.

Beranduenera ere 2008ko maiatzaren 17an, Batzordeak errentagarritasunaren eraginaren ebaluazioa argitaratuko du. Bertan, EBk energiaren azken erabileraren errentagarritasunari buruz hartutako arau, erregelamendu, politika eta neurrien arteko loturak aztertuko dira.

EAEPak 16. artikuluko 2. paragrafoan adierazten den prozedurarekin bat ebaluatuko dira, honelaxe:

lehen EAEPak 2008ko urtarrilaren 1a baino lehen berrikusiko dira,

bigarren EAEPak 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen berrikusiko dira,

hirugarren EAEPak 2015eko urtarrilaren 1a baino lehen berrikusiko dira.

EAEPetan oinarrituz, Batzordeak energia aurrezteko orientaziozko helburu nazionala lortzeko estatu kideek bidean emandako aurrerapausoak aztertuko ditu.

Batzordeak txosten bat argitaratuko du bere ondorioekin:

lehen EAEPei buruz, 2008ko urtarrilaren 1a baino lehen,

bigarren EAEPei buruz, 2012ko urtarrilaren 1a baino lehen,

hirugarren EAEPei buruz, 2015ko urtarrilaren 1a baino lehen.

Txosten horietan erkidego-mailan egin diren eta horrekin zerikusia duten ekintzei buruzko informazioa izango da, eta baita indarrean dagoen eta prestatzen ari den legediari buruzkoa ere.

Txostenek ebaluazio-sistema konparatiboa ere aintzat hartuko dute, 15. artikuluko 4. paragrafoari jarraiki. Horrez gain, jarduera egokienak zein diren zehaztuko dute, estatu kideek eta/edo Batzordeak behar beste aurreratzen ez duten kasuak antzemango dituzte eta gomendioak egiten ahalko dituzte.

Bigarren txostenak, kasuaren arabera eta hala badagokio, Europako Parlamentuari eta Kontseiluari zuzendutako proposamenak izango ditu, helburuak aplikatzeko denbora-tartea zabaltzeko aukera barne hartuko duten neurriei buruzkoak.

Txostenak orientaziozko helburu nazionalak lortzeko ez dela behar beste aurrerapauso egin ondorioztatzen badu, proposamen horiek helburuen mailan eta izaeran jarriko dute arreta.

15. artikulua

Testuinguruaren berrikuspena eta egokitzapena

II., III., IV., eta V. eranskinetan aipatutako balioak eta kalkulu-metodoak aurrerapen teknikoei egokituko zaizkie, 16. artikuluko 2. paragrafoan aipatzen den prozedurarekin bat.

2008ko urtarrilaren 1a baino lehen, Batzordeak, 16. artikuluko 2. paragrafoan aipatutako prozedurarekin bat IV. eranskineko 2 eta 6 arteko puntuak hobetu edo osatuko ditu, beharrezkoa izanez gero, IV. eranskinean ezartzen den testuinguru orokorra errespetatuz.

2012ko urtarrilaren 1a baino lehen, Batzordeak, 16. artikuluko 2. paragrafoan aipatutako prozedurari jarraiki, IV. eranskineko 1. puntuan aipatzen den kalkulu-eredu bateratuan erabilitako goranzko kalkulu bateratuen portzentajea handituko du; horrek ez die kalterik egingo jada portzentaje altuagoa aplikatzen duten estatu kideen sistemei.

Kalkulu bateratuko eredu berria, goranzko kalkuluen portzentaje handiagoarekin, 2012ko urtarrilaren 1ean hasiko da erabiltzen.

Bideragarria eta posiblea bada, Zuzentarau hau aplikatzen den aroan aurreztutakoa neurtzeko, kalkulu bateratuko eredu hori erabiliko da, goranzko kalkuluei dagokienez portzentaje altuagoak aplikatzen dituzten estatu kideen sistemei kalterik egin gabe.

Beranduenera ere 2008ko ekainaren 30ean, Batzordeak, 16. artikuluko 2. paragrafoan aipatutakoari jarraiki, energia-eraginkortasunaren eta horietan oinarritutako erreferentziazko balioen adierazle bateratuen multzo batzuk garatuko ditu, estatu kide bakoitzerako datu eskuragarriak edo modu errentagarrian jasotzen ahal diren datuak aintzat hartuz.

Energia-eraginkortasunaren adierazle bateratu horiek eta erreferentziazko balio horiek egiteko, Batzordeak V. eranskineko orientatzeko zerrenda erabiliko du erreferentziazko gida gisa.

Estatu kideak adierazle eta erreferentziazko balio horiek beren EAEPetako estatistika-datuetan (14. artikuluan aipatzen dira) sartuz joango dira, poliki-poliki, eta EAEPetako etorkizuneko lehentasunezko eremuak erabakitzeko tresna gisa erabiliko dituzte.

Beranduenera ere 2011ko maiatzaren 17an, Batzordeak adierazleak eta erreferentziazko balioak ezartzean izan diren aurrerapausoei buruzko txostena aurkeztuko dio Europako Parlamentuari eta Kontseiluari.

16. artikulua

Komitea

Batzordeari Komite batek lagunduko dio.

Paragrafo honi erreferentzia egiten zaionean, 1999/468/EE Erabakiaren 5. eta 7. artikuluak aplikatuko dira.

1999/468/EE Erabakiaren 5. artikuluko 5. paragrafoan aurreikusitako epea hiru hilekoa izango da.

Komiteak bere barne-araudia onartuko du.

17. artikulua

Indargabetzea

93/76/EEE Zuzentaraua indargabetzen da.

18. artikulua

Zuzenbide nazionalean barneratzea

Estatu kideek 2008ko maiatzaren 17an jarriko dituzte indarrean, beranduenera ere, Zuzentarau honetan ezarritakoa betetzeko ezarri beharreko legezko xedapenak, arauzko xedapenak eta administrazio-xedapenak, salbu 14. artikuluaren 1., 2., eta 4. paragrafoetan aipatzen diren xedapenak, zeinak Zuzenbide nazionalean sartu beharko baitira 2006ko maiatzaren 17an, beranduenera ere.

Estatu kideek xedapen horiek onartzen dituztenean, Zuzentarau honen erreferentzia izango dute, edo erreferentzia hori izango dute ofizialki argitaratzean.

Estatu kideek ezarriko dituzte aipatutako erreferentzia-motak.

Estatu kideek Batzordeari jakinaraziko dizkiote Zuzentarau honekin araututako eremuan onartzen diren xedapen nazional nagusien testuak.

19. artikulua

Indarrean jartzea

Zuzentarau hau Europar Batasunaren Egunkari Ofizialean argitaratu eta hogei egunera jarriko da indarrean.

20. artikulua

Hartzaileak

Zuzentarau honen hartzaileak estatu kideak dira.

Estrasburgon egina, 2006ko apirilaren 15ean.

Europako Parlamentuaren izenean

Kontseiluaren izenean

Presidentea

Presidentea

J. BORRELL FONTELLES

H. WINKLER

I. ERANSKINA

Energia aurrezteko orientaziozko helburu nazionala kalkulatzeko metodoa

4. artikuluan azaldutako energia aurrezteko orientaziozko helburu nazionala kalkulatzeko metodoa honakoa izango da:

Kontsumoaren urteko batez besteko kopurua kalkulatzeko, Zuzentarau honek estaltzen dituen energia-erabiltzaile guztiei dagokien azken energiaren urteko barne-kontsumoa erabiliko dute estatu kideek, zuzentarau hau aplikatzen hasi aurreko bost urteetako eskura dituzten datu ofizialak aintzat hartuz.

Energiaren azken kontsumo hori eta bost urteko denbora-tarte horretan azken bezeroei banatutako edo saldutako energia-kopurua bera da, egun-gradu, egitura aldaketa edo ekoizpen aldaketen arabera ez egokitua.

Urtean batez beste kontsumitzen den kopuru horretan oinarrituta, energia aurrezteko orientaziozko helburu nazionala kalkulatuko da, eta baita aurreztu beharreko energia kopuru absolutua ere, zeina Zuzentarau honek indarrean dirauen artean aplikatuko baita.

Energia aurrezteko orientaziozko helburu nazionala:

aurrean aipatu urteko batez besteko kopuruaren % 9;

Zuzentarau hau aplikatzen hasi eta bederatzigarren urtearen ostean neurtuko da;

Zuzentarau hau aplikatzen hasi eta hurrengo bederatzi urteetan aurreztea lortutako energia kopuru metatuaren emaitza izango da;

energia zerbitzuen eta energia-eraginkortasuna hobetzeko beste neurri batzuen bitartez lortuko da.

Aurrezten den energia neurtzeko metodologia horrekin honakoa bermatzen da: zuzentarau honek aurreztea agintzen duen energia kopuru totala kopuru finkoa izatea; modu horretan, BPGaren hazkundearekiko eta etorkizunean izaten ahal den energia-kontsumoaren hazkundearekiko independentea izango da.

Energia aurrezteko orientaziozko helburu nazionala termino absolutuetan adieraziko da GWh unitatetan, edo II. eranskinari jarraiki kalkulatutako baliokide baten bidez.

Urtean aurreztutako energiaren kalkuluan aintzat hartzen ahalko da Zuzentaraua indarrean sartu eta urte jakin batean aurreztutako energia, aurreko urteren batean (1995a baino lehen) abiarazitako energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriei egozten ahal zaiena, eta ondorio iraunkorrak dituena.

Justifikatzen ahal diren egoera zehatzetan, aintzat hartzen ahal dira 1995a baino lehen abiarazitako neurriak, baina sekula ez 1991. urtearen aurretik abiarazitakoak.

Teknologia arloko neurriak eguneratu egin behar dira aurrerapen teknologikoa aintzat hartzeko edo neurri horietarako erreferentziazko balioen arabera ebaluatzeko.

Batzordeak orientazioak definituko ditu energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri horien guztien ondorioa nola neurtu edo estimatu esanez, ahal duen guztietan dagoen Erkidegoko legerian oinarrituz, hala nola Europako Parlamentuko eta Kontseiluko 2004/8/EE Zuzentarauan –2004ko otsailaren 11koa da, baterako energia-sorkuntzari buruzkoa, energiaren barne-merkatuan bero erabilgarriak duen eskariari erreparatuta ([1])–, eta 2002/91/EE Zuzentarauan.

Kasu guztietan, aurreztutako energia egiaztatu eta neurtu edo zenbatetsi daitekeena izan behar da, IV. eranskineko testuinguru orokorokorrarekin bat.

II. ERANSKINA

Azken erabilerarako hautatutako erregaien energia-edukia, konbertsio-taula (1)

Energia-salgaia

kJ

(Berotzeko Ahalmen Netoa)

kgep

(Berotzeko Ahalmen Netoa)

kWh

(Berotzeko Ahalmen Netoa)

Kilo bat koke

Kilo bat harrikatz

Kilo bat lignitozko briketa

Kilo bat lignito beltz

Kilo bat lignito

Kilo bat eskisto bituminoso

Kilo bat turba

Kilo bat turbazko briketa

Kilo bat galdaretarako fueloleo (olio astuna)

Kilo bat fueloleo arin

Kilo bat motorretarako gasolina (gasolina)

Kilo bat parafina

Kilo bat petroliotik likidotutako gas

Kilo bat gas natural (1)

Kilo bat likidotutako gas natural

Kilo bat egur (hezetasuna: % 25) (2)

Kilo bat egurrezko granulu/ briketa

Kilo bat hondakin

bero deribatu

kWh bat energia elektriko

Iturria:

Eurostat.

(1) Metanoa: % 93.

(2) Estatu kideek beste balio batzuk aplikatzen ahal dituzte, estatu kidean gehien erabiltzen den egurraren arabera.

(3) Energian aurreztu den kWh unitateei, estatu kideek 2,5 aplikatzen ahal diete balio lehenetsi gisa; horrek, erreferentziazko denbora-tartean EBko batez besteko ekoizpenaren eraginkortasuna % 40 dela estimatzen du.

Estatu kideek koefiziente ezberdina aplikatzen ahalko dute, justifikatu badezakete, betiere.

III. ERANSKINA

Energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri posibleen adibideen orientaziozko zerrenda

Eranskin honek energia-eraginkortasuna hobetzeko programak edo energia-eraginkortasuna hobetzeko gainontzeko neurriak egiten eta aplikatzen ahal zaizkien sektoreentzako adibideak hartzen ditu, 4. artikuluan esaten denari jarraiki.

Aintzat hartuak izateko, energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriok modu argian neurtu, egiaztatu edo zenbatetsi daitekeen energia kopurua aurreraraziko dute, IV. eranskineko jarraibideekin bat, eta aurrezten den energiaren gainerako ondorioa ez da beste neurri berezi batzuetan agertuko.

Honako zerrendak ez dira zehatzak; horien helburua orientatzea baino ez da.

Energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri posibleen adibideak:

Etxeak eta hirugarren sektorea

Berokuntza eta hozkuntza (adibidez, bero-ponpak, errendimendu handiko galdara, hiri-berokuntza eta hozkuntza sistemen instalazioa edo modernizazio eraginkorraren bidez).

Isolamendua eta aireztapena (esaterako, aire-ganberaren edo teilatuaren isolamenduaren, kristal bikoitzeko/ hirukoitzeko leihoen, berokuntza eta hozkuntza pasiboaren bidez).

Ur beroa (adibidez, gailu berriak instalatuz lokalak berotzeko, garbigailuentzako erabilera zuzen eta eraginkorraren bidez).

Argiteria (adibidez, bonbilla eta lanpara fluoreszente berri ekonomikoen bidez, kontrol digitaleko sistemen bidez, merkataritza-eraikinetan argiteria-sistementzat mugimendu-detektagailuak erabiliz).

Sukaldea eta hozkuntza (adibidez, gailu berri eraginkorren bidez, beroa berreskuratzeko sistemen bidez).

Beste ekipo eta tresna batzuk (adibidez, aldi berean beroa eta elektrizitatea sortzen dituzten tresnekin, gailu eraginkor berrien bidez, energiaren erabilera hoberena lortzeko programatzaileen bidez, zain egoeran egoteagatiko galerak murriztuz, energia erreaktiboa murrizteko kondentsadoreak instalatuz, galera txikiak dituzten transformatzaileen bidez).

Etxean erabiltzeko energia-iturri berriztagarriak sortuz, lortutako energia murrizteko (adibidez, eguzki-instalazio termikoen bidez, ur bero sanitarioaren bidez, eguzki-energiaren ondoriozko berokuntza eta hozkuntza).

Industria-sektorea

Produktuen manufaktura (adibidez, aire konprimituaren, kondentsatuaren, etengailuen eta balbulen erabilera eraginkorragoa eginez eta sistema integratu automatikoak erabiliz, zain egoera eraginkorren bidez).

Motorrak eta aginteak (adibidez, kontrol elektronikoen erabilera handituz, abiadura kontrolatzeko aginteen bidez, aplikazioaren programazio integratuaren bidez, frekuentzia konbertituz, oso eraginkorra den motor elektrikoaren bidez).

Haizagailuak, abiadura kontrolatzeko aginteak eta aireztapena (adibidez, gailu/sistema berriekin, aireztapena naturalaren bidez).

Eskariaren gogobetetzearen kudeaketa (adibidez, zama kudeatuz, gailurrak kontrolatzeko sistemen bidez).

Aldibereko ekoizpen eraginkortasun handia (adibidez, beroa eta elektrizitatea aldi berean sortzen dituzten tresnak)

Garraio-sektorea

Erabilitako garraiobidea (adibidez, energiari dagokionez eraginkorrak diren ibilgailuak erosiz; energiari dagokionez ibilgailuen erabilera eraginkorra eginez: pneumatikoen presioa egokituz, ibilgailuentzako energiari dagokionez eraginkorrak diren gailu eta gailu osagarrien bidez, energia-eraginkortasuna hobetzen duten erregai gehigarriekin, labainketa handiko olioekin eta erresistentzia txikiko pneumatikoen bitartez.

Garraiobidea aldatu (adibidez, etxetik lanera autoa erabili gabe joanez, autoa partekatuz, bidaiari-kilometroko edo tona-kilometroko energia gehiago kontsumitzen duten garraiobideetatik gutxiago kontsumitzen dutenetara igaroz).

Autoarekin ibili ezingo den egunak.

Hainbat sektoretarako neurriak

Produktu eta zerbitzuen (eraikinak barne) energia-eraginkortasuna hobetzea xede duten arauak.

Energia-etiketetako sistemak.

Neurketa, neurtzeko sistema adimenduna (adibidez, neurtzeko tresna indibidualak urruneko kontrolarekin) eta informazioa ematen duen fakturazioa.

Energiari dagokionez eraginkorra den teknologia eta/edo teknikak aplikatzera daramaten prestakuntza eta hezkuntza.

Neurri horizontalak

Araudiak, zergak, etab., azken erabileraren energia-kontsumoa murrizten badute.

Energia-eraginkortasuna hobetzea sustatzeko informazio-kanpaina eta hobetze-neurri zehatzak

IV. ERANSKINA

Aurreztutako energia neurtu eta egiaztatzeko testuinguru orokorra

Aurreztutako energia neurtu eta kalkulatzea eta bere normalizazioa

Aurreztutako energia neurtzea

O r o k o r t a s u n a k

Energia-eraginkortasuna hobetzeko helburuarekin aurreztea lortu den energia 4. artikuluan xedatutakoari jarraiki neurtzeko eta neurrien eragina zehazteko, kalkulu-mota bateratua erabiliko da, zeina 14. artikuluan aipatzen diren EAEPetako energia-eraginkortasunaren urteko hobekuntza neurtzeko beheranzko eta goranzko kalkulu-metodoen arteko nahasketa baita.

Kalkulu bateratuko eredua 15. artikuluko 2. paragrafoari jarraiki garatzean, Komiteak, ahal den heinean, jada Eurostatek edo estatistika-erakunde nazionalek emandako datu arruntak erabiliko ditu.

B e h e r a n z k o k a l k u l u a k

Beheranzko kalkulu metodoak nazio edo eskala handiagoan metatutako sektore mailan aurreztutako energia kopurua abiapuntutzat hartzen dela esan nahi du.

Urteko datuak kanpo-alderdietara egokitzen dira, hala nola egun-graduetara, aldaketa handietara, produktu nahasketara, etab. energia-eraginkortasunaren hobetze maila bidezkoa emango duen neurketa izateko, 1.2 puntuan deskribatutakoari jarraiki.

Metodo horrek ez ditu neurketa zehatzak maila zehaztuan ematen eta neurrien eta aurreztea lortutako energiaren arteko kausa-efektua harremanak ere ez ditu erakusten.

Hala ere, normalean sinpleagoa eta merkeagoa da eta «energia-eraginkortasunaren adierazlea» deitzen zaio, aurrerapausoak ikusarazten baititu.

Kalkulu metodo bateratu honetan erabilitako beheranzko kalkulu metodoa garatzeko, Komiteak, ahal duen heinean, jada badauden metodologietan oinarrituko du bere lana, hala nola ODEX ereduan ([1]).

G o r a n z k o k a l k u l u a k

Goranzko kalkulu-metodoak energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri jakin bati esker aurreztutako energia kilowatt-ordutan (kWh), jouletan (J) edo petrolio kilogramo baliokidetan (kgep) neurtuko dela esan nahi du, eta energia-eraginkortasuna hobetzeko beste neurri zehatz batzuen bidez aurreztea lortutako energiari batzen zaio.

4. artikuluko 4. paragrafoan aipatutako agintari edo erakundeek energia-eraginkortasuna hobetzeko neurrien nahasketa dela eta aurreztutako energiaren kontabilitate bikoitza ez egitea bermatuko dute.

Goranzko kalkuluko metodoarentzat 2.1 eta 2.2 puntuetan aipatu datu eta metodoak erabiltzen ahal dira.

2008ko urtarrilaren 1a baino lehen, goranzko eredu bateratua garatuko du Batzordeak.

Eredu horrek urteko azken barne-kontsumoaren % 20-30 arteko maila estaliko du Zuzentarau honek barne hartzen dituen sektoreentzat, aurretik a), b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren eta jarraian aipatzen diren alderdiak aztertuz.

2012ko urtarrilaren 1era arte, Batzordeak goranzko eredu bateratu hori garatzen jarraituko du, zeinak urteko azken barne-kontsumoaren maila altuagoa estaliko baitu, Zuzentarau honek barne hartzen dituen sektoreentzat, aurretik a), b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren eta jarraian aipatzen diren alderdiak aztertuz

Goranzko eredu bateratua garatzeko, Batzordeak honako alderdiak aintzat hartuko ditu eta bere erabakia justifikatuko du:

kalkulu ereduarekin izandako esperientzia, lehen aplikazio-urteetan;

zehaztasun graduaren hazkunde potentzial estimatua, goranzko kalkuluen portzentaje altuagoa dela eta;

kostu gehigarri potentzial kalkulatua eta/edo administrazio-karga.

Goranzko eredu bateratu hori 15. artikuluko 2. paragrafoarekin bat garatzeko, Komitea administrazio-karga eta kostu gutxieneko metodo normalizatuak erabiltzen saiatuko da, 2.1 eta 2.2 puntuetan aipatutako neurtzeko metodoak erabiliz bereziki eta neurtzeko goranzko metodo bateratua ekonomia-arrazionaltasun maximoarekin aplikatu ahal daitekeen sektoreetan arreta jarriz.

Nahi duten estatu kideek goranzko beste neurketa batzuk erabili ahalko dituzte goranzko eredu bateratuko zati preskribatuaz gain, Batzordeak aldez aurretik adostasuna eman badio, 16. artikuluko 2. zatian aipatzen den prozedurarekin bat, dagokion estatu kideak aurkeztutako metodologiaren deskribapenean oinarrituz.

Sektore batzuetarako goranzko kalkulurik ez badago, Batzordearentzako txostenetan, aldez aurreko adostasunarekin, beheranzko adierazleak edo beheranzko eta goranzko kalkuluen konbinazioak erabiliko dira, 1. artikuluko 2. zatian aipatzen den prozedurarekin bat.

Bereziki, 14. artikuluaren 2. paragrafoan aipatzen den lehen EAEParen testuinguruan helburu horretarako eskaerak ebaluatzen direnean, Batzordeak dagokion malgutasuna izango du.

Beheranzko kalkulu batzuk beharrezkoak izango dira 1995. urtearen ondoren abiarazi (eta batzuetan, 1991. urtearen ondorengoak) eta oraindik ondorioak dituzten neurrien eragina neurtzeko.

Aurreztutako energiaren neurketak nola normalizatu beharko liratekeen

Aurreztutako energia neurria aplikatu aurreko eta osteko kontsumoaren neurketaren eta/edo estimazioaren bidez zehaztuko da, aldi berean normalean energiaren erabileran eragina duten kanpoko baldintzei dagozkion egokitzapen eta normalizazioa eginez.

Energiaren erabileran eragiten duten baldintzak denborarekin aldatu egiten ahal dira.

Baldintza horiek alderdi baten edo batzuen ondorioak izaten ahal dira, besteak beste:

baldintza atmosferikoena, egunak-graduak;

okupazio-mailarena;

partikularrak ez diren eraikinen irekiera ordutegiaren;

instalatutako ekipoaren intentsitatearena (instalazioaren errendimendua); produktuaren nahasketarena;

instalazioaren errendimendu, ekoizpen-maila, bolumen edo balio erantsiarena, BPGeko maila-aldaketak barne;

instalazioaren eta ibilgailuen erabilera egutegiarena;

beste unitate batzuekin duen erlazioarena.

Erabiltzen ahal diren datuak eta metodoak (neurtzeko aukera)

Datuak biltzeko hainbat metodo daude, aurreztutako energia neurtzeko edo kalkulatzeko.

Energia zerbitzua edo energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri bat ebaluatzeko, askotan, zaila izango da neurketetan bakarrik oinarritzea.

Beraz, ezberdindu behar dira aurreztutako energia neurtzeko metodoak eta aurreztutako energia kalkulatzeko metodoak; azken horiek dira gehien erabiltzen direnak.

Neurketetan oinarritutako datu eta metodoak

Txikizkako b a n a t z a i l e e n f a k t u r a k

Energia-eraginkortasuna hobetzeko neurriak sartu baino lehenagoko denbora tarte esanguratsu batean energia-kontsumoan oinarritutako fakturak erreferentziatzat erabiltzen ahal dira.

Faktura horiek neurriak sartu eta erabili osteko denbora-tarte esanguratsu bateko fakturekin alderatzen ahal dira.

Emaitzak, ahal bada, kontrol-talde batekin (parte hartzen ez duena) ere alderatuko dira edo 1.2 puntuan ezartzen denaren arabera finkatuko dira.

E n e r g i a - s a l m e n t a r e n g a i n e k o d a t u a k

Hainbat energia motaren kontsumoa (adibidez, elektrizitatea, gasa, berokuntzarako petrolioa) txikizkariaren edo banatzailearen datuak alderatuz neurtzen ahal da, energia-eraginkortasuna hobetzeko sartutako neurrien aurrekoak eta ostekoak alderatuz.

Kontrol-talde bat erabiltzen ahalko da edo datuak normalizatzen ahalko dira.

E k i p o e t a t r e s n e n s a l m e n t ar e n g a i n e k o d a t u a k

Ekipo eta tresnen errendimendua fabrikatzaileak zuzenean emandako informazioan oinarrituz kalkulatzen ahalko da.

Ekipo eta tresnen salmenten gaineko datuak, normalean, txikizkariek ematen ahal dituzte.

Inkestak eta neurketa bereziak egiten ahalko dira.

Datuak salmenta zifrekin kontrastatuko dira aurreztutako energiaren garrantzia zehazteko.

Metodo hori erabiltzean, egokitzapenak sartu beharko dira ekipo eta tresnen erabileran izandako aldaketak aintzat hartzeko.

A z k e n e r a b i l e r ar e n g a r r a n t z i a r e n g a i n e k o d a t u a k

Eraikin edo instalazio baten energia-kontsumoa kontrolatzen ahal da, energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri bat sartu aurreko eta osteko energiaren eskaera erregistratzeko.

Alderdi garrantzitsu egokiak (esaterako, ekoizpen-prozesuak, ekipo berezia, berokuntzarako instalazioak) zehaztasun handiagoz neurtzen ahal dira.

E s t i m a z i o e t a n o i n a r r i t u t a k o d a t u e t a m e t o d o a k

E s t i m a z i o t e k n i k o s i n p l e a k:

i k u s k a p e n i k g a b e

Ikuskapenik gabeko in situ estimazio tekniko sinplea metodo erabiliena da estimatutako aurreztutako energia neurtzeko datuak lortzeko.

Datuak printzipio teknikoak aplikatuz kalkulatzen ahal dira, in situ hartutako daturik gabe, baina ekipoen zehaztapenetan, errendimenduaren ezaugarrietan, aplikatutako neurrien ondorioetan eta estatistiketan, eta abarretan oinarritutako suposizioak eginez.

E s t i m a z i o t e k n i k o h o b e t u a k:

i k u s k a p e n a

Energiaren gaineko datuak kanpoko aditu batek aukeratutako lekuen auditoria batean edo bestelako bisitetan lortutako informazioan oinarrituz kalkulatzen ahal da.

Erreferentzia horrekin, jende gehiagori aplikatzen ahal zaizkio (adibidez, eraikinak, instalazioak, ibilgailuak) algoritmoak edo simulazio-eredu zehatzagoak.

Neurketa mota hori, askotan, estimazio tekniko sinpleetako datuak osatzeko edo kalibratzeko egiten da.

Z i u r g a b e t a s u n a n o l a k o n p o n d u

2. puntuan zerrendatutako metodo guztiek ziurgabetasun-graduren bat sortzen ahal dute, zeina ziur aski honakoetatik baitator ([1]):

instrumentazio akatsetatik:

produktuaren ekoizlearen zehaztapenetan izaten diren akatsek sortu ohi dituzte;

ereduak egitean izandako akatsetatik:

erabilitako ereduaren akatsak jasotako datuetatik abiatuz interes-parametroak kalkulatzeko;

laginak hartzean izandako akatsetatik:

ikertzen ari ziren unitate guztiak behatu ordez unitateen lagin bat behatu izanak sortutako akatsa.

Ziurgabetasuna aurreikusitako edo ez-aurreikusitako estimazio, aurreikuspen eta/edo datu teknikoei buruzko suposizioen emaitza ere izan daiteke.

Akatsak agertzea 2.1 eta 2.2 puntuetan deskribatutako datu-bilketa sistema aukeratuarekin erlazionaturik dago

Ziurgabetasunaren zehaztapen gehigarria egitea gomendatzen da.

Estatu kideek ziurgabetasunaren metodo kuantifikatua erabiltzea erabakitzen ahal dute Zuzentarau honek ezarritako helburuen gaineko informazioa ematen dutenean.

Kasu horretan, ziurgabetasun kuantifikatua adieraziko da estatistikoki esanguratsua den moduan, zehaztasuna eta fidagarritasun maila aitortuz.

Esaterako, «akats kuantifikagarria ± % 20 da, eta fidagarritasun indizea % 90».

Ziurgabetasun kuantifikatuaren metodoa erabiltzen da, estatu kideak aintzat hartu behar du aurreztutako energia kalkulatzeko ziurgabetasun maila onargarria aurreztutakoaren mailaren era ziurgabetasuna murriztearen errentagarritasunaren araberakoa dela.

Goranzko kalkuluetan energia-eraginkortasuna hobetzeko neurrien iraupen bateratuak

Energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri batzuk hamarkadetan barna luzatzen dira; beste batzuk bizi-ziklo laburragoa dute.

Honako zerrendak energia-eraginkortasuna hobetzeko neurrien batez besteko bizi-zikloaren adibide batzuk ematen ditu:

Erabilera pribatuko nabeen isolamendua

30 urte

Erabilera pribatuko hormen isolamendua

40 urte

E - C barniza (m²-tan)

20 urte

B - A galdarak

15 urte

Berogailu kontrolak/galdara ordezkatuz hobetzea

15 urte

Lanpara fluoreszente konpaktu xeheak

16 urte

Iturria:

Energy Efficiency Commitment 2005-2008, UK.

Estatu kide guztiek neurri berdinentzako iraupen berak aplikatuko dituztela ziurtatzeko, iraupenak Europar-mailan bateratuko dira.

Batzordeak, 16. artikuluari jarraiki sortutako Komitearen laguntzarekin, goian aipatu zerrenda aurrez adostutako zerrendarekin ordezkatuko du, zeinak energia-eraginkortasuna hobetzeko hainbat neurriren batez besteko bizi-zikloa adieraziko baitu, beranduenera ere 2006ko azaroaren 17an.

Aurreztutako energiaren ondorio biderkatzaileei nola heldu eta beheranzko eta goranzko kalkulu-metodo nahastuetan kontabilitate bikoitza nola ekidin

Energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri bat sartzeak (esaterako, eraikin bateko ur beroaren depositua eta hoditeriak isolatzea, edo ondorio bera dakarren beste neurriren bat), etorkizunean, merkatuan ondorio biderkatzaileak eragiten ahal ditu; horrek esan nahi du merkatuak automatikoki beste neurri bat sartuko duela 4. artikuluko 4. paragrafoan aipatu agintarien edo erakundeen edo energia zerbitzuen sektore pribatuko eskaintzaile baten esku-hartzerik gabe.

Potentzial biderkatzailea duen neurria, kasu gehienetan, errentagarriagoa da aldizkakotasunez errepikatu behar den neurria baino.

Estatu kideek neurri horiekin energia aurrezteko potentziala kalkulatuko dute, beren ondorio biderkatzaileak barne, eta ondorio totalak egiaztatuko dituzte beharrezkoa izanez gero adierazleak erabiliko dituen ondorengo ebaluazio batean.

Neurri horizontalak ebaluatzeko, energia-eraginkortasunaren adierazleak erabiltzen ahalko dira, neurri horizontal horiek ez aplikatuz gero zein joera izango zen zehaztea posible bada.

Hala ere, energia-eraginkortasun programen bidez aurreztutakoa bi aldiz kontatzea ekidin behar da, energia zerbitzuen edo beste tresna politiko batzuen bidez, bereziki energiaren edo CO2 isurketen gaineko eremuei eta informazio kanpainei dagokienez.

Zuzenketak sartuko dira aurreztutako energiaren kontabilitate bikoitza aintzat hartzeko.

Neurrien eragina metatuko duten matrizeen erabilera sustatuko da.

Ez dira aintzat hartuko helburua lortzeko denbora-tartearen ostean aurreztea lortutako energia potentzialak, estatu kideek 4. artikuluan ezarritako helburu orokorraren berri ematen dutenean.

Dena den, epe luzera merkatuan ondorioak sustatuko dituzten neurriak sustatu behar dira eta energia aurrezteko orduan eragin biderkatzailea izan duten neurriak aintzat hatu behar dira, 4. artikuluan ezarritako helburuen berri ematean, betiere eranskin honen jarraibideak erabiliz neurtzen edo egiaztatzen ahal badira.

Aurreztutako energia nola egiaztatu

Ekonomiari dagokionez arrazoizkoa eta beharrezkoa bada, energia zerbitzu zehatz bati edo energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri bati esker aurreztutako energia hirugarren batek egiaztatuko du.

Horretarako, aholkulari independenteengana, EZEetara edo merkatuko beste eragile batzuengana jotzen ahal da.

4. artikuluko 4. paragrafoan aipatu estatu kideetako agintari edo erakundeek horren inguruko jarraibide gehigarriak ematen ahalko dituzte.

Iturriak:

A European Ex-post Evaluation Guidebook for DSM and EE Service Programmes; datu-baseak Energiaren Nazioarteko Agentzia, INDEEP; IPMVP, 1. liburukia (2002ko martxoko bertsioa).

V. ERANSKINA

Energia eraldatzen duten merkatu eta azpi-merkatuen orientaziozko zerrenda; beraientzako erreferentziazko parametro konparatiboak garatzen ahalko dira:

Etxetresna elektrikoen/ ekipo informatikoen eta argiteriaren merkatua:

Sukaldeko tresnak (linea zuria)

Kontsumoaren eta informazioaren elektronika

Argiteria

Higiezinen berokuntzaren merkatua

Berokuntza

Ur beroaren hornikuntza

Girotzea

Aireztapena

Isolamendu termikoa

Leihoak

Industria-labeen merkatua

Motor bidezko eragingailuaren merkatua

Eraikin publikoen merkatua:

Eskolak/Administrazio publikoa

Ospitaleak

Igerilekuak

Argiteria publikoa

Garraio-zerbitzuen merkatua

VI. ERANSKINA

Lizitazioetan energia-eraginkortasuna hobetzeko neurri hautagarrien zerrenda

Kontratazio publikoari buruzko legedi nazionalari eta Erkidegokoari kalterik egin gabe, estatu kideek sektore publikoak zerrenda honetako baldintzetako bi, gutxienez, aplikatzea bermatuko dute, 5. artikuluan aipatutako sektore publikoaren funtzio etsenplu emailearen testuinguruan:

energia aurrezteko finantza-tresnak erabiltzeari buruzko baldintzak, energia-eraginkortasunaren kontratazioa barne, aurreztuko den energia neurgarria eta aurrez finkatua hitzartzen dutenak (baita administrazio publikoek erantzukizunak kanpora atera badituzte ere).

energiari dagokionez eraginkorrak diren hainbat ekipo eta ibilgailu kategoriaren produktuen zehaztapen zerrendetako ekipo eta ibilgailuak erosteko baldintzak; zerrenda horiek 4. artikuluko 4. paragrafoan aipatzen diren agintari eta erakundeek egingo dituzte, hala badagokio, errentagarritasuna bermatzeko bizi-zikloaren kostu minimizatuaren azterketa edo antzeko metodoak erabiliz.

modu guztietan energia-kontsumo eraginkorra duten ekipoak erosteko baldintzak, baita zain egoeran ere, hala badagokio, errentagarritasuna bermatzeko bizi-zikloaren kostu minimizatuaren azterketa edo antzeko metodoak erabiliz;

jada badauden ekipo edo ibilgailuak b) eta c) idatz-zatietan aipatzen diren ekipoekin ordezkatu edo atzeraegokitzeko baldintzak;

energia-auditoriak erabiltzeari eta horren emaitza diren errentagarritasun gomendioak aplikatzeari buruzko baldintzak;

Energiari dagokionez eraginkorrak diren eraikinak edo beren zatiren bat erosi edo alokatzeko baldintzak, edo energiari dagokionez eraginkorragoak bihurtzeko erosi edo alokatutako eraikinak edo beren zatiren bat ordezkatu edo atzeraegokitzeko baldintzak.

EO C 120, 2005.5.20koa, 115. or.

EO C 318, 2004.12.22koa, 19. or.

Europako Parlamentuko 2005eko ekainaren 7ko Zuzentaraua (oraindik ere Egunkari Ofizialean argitaratu gabea), Kontseiluko 2005eko irailaren 23ko Jarrera Bateratua (EO C 275 E, 2005.8.11koa, 19. or.) eta Europako Parlamentuko 2005eko abenduaren 13ko Jarrera (oraindik ere Egunkari Ofizialean argitaratu gabea).

Kontseiluko 2006ko martxoaren 14ko Erabakia.

EO L 242, 2002.9.10ekoa, 1. or.

EO L 176, 2003.7.15ekoa, 37. or. Kontseiluaren 2004/85/EE Zuzentarauak (EO L 236, 2004.7.7koa, 10. or.) aldatutako Zuzentaraua.

EO L 176, 2003.7.15ekoa, 57. or.

EO L 134, 2004.4.30ekoa, 1. or. Batzordearen 2083/2005 (EE) Erregelamenduak (EO L 333, 2005.12.20koa, 28. or.) azken buruan aldatu zuen Zuzentaraua.

EO L 134, 2004.4.30ekoa, 114. or., 2083/2005 (EE) Erregelamenduak azken buruan aldatu zuen Zuzentaraua.

C-513/99 gaia, Concordia Bus Finland Oy Ab/Helsingin Kaupunki, HKL-Bussiliikenne (Gom. 2002, I-7213. or.).

EO C 394, 1998.12.17koa, 1. or.

EO L 237, 1993.9.22koa, 28. or.

EO L 184, 1999.7.17koa, 23. or.

EO L 275, 2003.10.25ekoa, 32. or. 2004/101/EE Zuzentarauak (EO L 338, 2004.11.13koa, 18. or.) aldatu zuen Zuzentaraua.

EO L 283 2001.10.27koa, 33. or. 2003ko Atxikitze aktak aldatu zuen Zuzentaraua.

EO L 1 2003.1.4koa, 65. or.

EO L 52, 2004.12.21ekoa, 50. or.

1 Estatu kideek konbertsio-faktore ezberdinak aplikatzen ahalko dituzte, justifikatuz gero, betiere.

ODYSSEE-MURE proiektua, SAVE programa.

Batzordea 2005.

Errendimendua neurtzeko eta egiaztatzeko nazioarteko protokoloaren (IPMVP) B gehigarrian hiru akats horietan oinaritutako ziurgabetasun maila ezartzeko eredua dago.

euskal legezalea