frantsesakademiarenadierazpena,2008koeka

Frantses Akademiaren Adierazpena, 2008ko ekainarenn 12koa

Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala

Frantses Akademiaren Adierazpena, 200ko ekainaren 12koa

(Adierazpen hau Frantses Akademiako kideek ahobatez onartu dute 2008ko ekainaren 12ko bilkuran)

Bost mende baino gehiagotan barrena, frantses hizkuntzak Frantzia eratu du. Ordainetan, gure Konstituzioak, haren 2. artikuluan, begi-bistakoa den hori aitortzen du: "Errepublikaren hizkuntza frantsesa da".

Azken maiatzaren 22an, ordea, deputatuek bozkatu dute testu bat eta haren ondorioek nazio-nortasuna kolpatzen dute. Haien asmoz, Konstituzioari erantsi nahi dizkiote, haren 1. artikuluan, "Frantzia Errepublika zatiezin, laiko, demokratiko eta soziala da" hitzekin hasten denaren azkenean, hitz hauek :"Eskualdeetako hizkuntzak haren ondarearen zati dira".

Eskualdeetako hizkuntzak gure kultura- eta gizarte-ondarearen zati dira. Nola ez. Gure Nazioaren aberastasuna osatzen duten errealitate eta sentsibilitateak adierazten dituzte. Baina, zertan bat-batean Konstituzioan agertarazi?

Zuzenbideak ez du azaltzen, xedatu egiten du. Are gehiago zuzenbide gorenari dagokionean, Konstituzioari, alegia.

Horretaz gain, iruditzen zaigu Frantziako eskualdeetako hizkuntzak Errepublikaren hizkuntzaren aurrean jartzea logika hutsaren aurkakoa dela, Errepublikaren ezeztapena eta Nazioaren printzipio osagarria eta politika baten helburua nahastea dela.

Biltzarrak onartutako testuaren ondorioak larriak dira. Bereziki, guztiek Administrazioa eta Justizia berdintasunez iristea jartzen du zalantzan. Frantses Akademiak, frantsesa bere erabileran eta hedapenean babesteko mandatua duen aldetik, nazioaren ordezkaritzari dei egiten dio eta testu hori atzeratzeko eskatzen, dituen asmo bikainek beste nonbait adierazi baitaitezke eta adierazi behar baitira, baina ez baitute lekurik Konstituzioan.

euskal legezalea