1/1980 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko erakundeen egoitzari buruzkoa

Itzultzaile Zerbitzu Ofiziala

1/1980 LEGEA, MAIATZAREN 23KOA, EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERAKUNDEEN EGOITZARI BURUZKOA

(itzulpen eguneratua)

Euskal Herriko Autonomia Estatutuaren 4. artikuluak Eusko Legebiltzarraren esku uzten du, Lege baten bidez, Euskal Herriko Autonomia Erkidegoaren erakunde komunen egoitza izendatzea.

Autogobernuaren botereak gauzatzeak, Eusko Jaurlaritzaren eta Legebiltzarraren egoitzak finkatzea eskatzen du; Vitoria-Gasteizko hiriak horretarako dituen alderdi orotako baldintzak kontuan izanik, eta abenduaren 18ko 3/1979 Lege Organikoz emandako Autonomia Estatutuaren 4. eta 25. artikuluek agintzen dutenarekin bat, Eusko Legebiltzarrak honako

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO ERAKUNDEEN EGOITZARI BURUZKO LEGE hau onartzen du.

Artikulu bakarra

Vitoria-Gasteiz izendatzen da Legebiltzarraren eta Jaurlaritzaren egoitza.

Beraz, lege hau bete eta betearazi dezaten agintzen diet Euskadiko herritar eta agintari guztiei.

Vitoria-Gasteizen, 1980.eko maiatzaren 23an

Lehendakaria, CARLOS GARAIKOETXEA URRIZA

euskal legezalea